2.2.8. Ohorea, intimitatea eta norberaren irudia
2011. urtean, beren seme-alaben o
hore, intimitate eta irudirako eskubidea urratu dutela uste izan duten hainbat gurasoren kontsultak eta kexak jaso ditugu. Horietako gehienek haserrea agertzen zuten, seme-alaben irudiak baimenik gabe agertu zirelako komunikabideetan (hala paperezko edizioetan nola digitaletan). Beste kasuren batean salatu zuten adingabe baten irudia baimendu zen xederako ez eta beste batzuetarako erabili zutela, eta baimendutakoez bestelako eragile batzuek erabili zutela. Erakunde honen iritziz, bereziki larria izan zen bikotekidearen genero-indarkeriaren biktima izan zen emakume baten seme-alabei buruzko datuak argitaratzea.
Jakin ditugun kasu guztietan, informazioa eta irudiak komunikabide pribatuetan argitaratu dira, eta horrek zaildu egiten du Arartekoak auziari heldu ahal izatea, esku har dezakegun administrazioetako bakar bat ere tartean sartuta ez dagoenez gero. Hain zuzen, o
fizialki baztertutako kexatzat hartu ditugu, nahiz eta kasurik gehienetan saiatu garen kudeaketaren bat egiten arazoa konpontzeko.
Eta hor ere jardun dugu, uste dugulako bakanak izanagatik ere (aurreko urteetan baino gehiago, hala ere) haurren eta nerabeen eskubideei larriki eragiten zaiela.
Arartekoak jarrera argia du horri dagokionez: Pertsona guztiek dute eskubidea beren o
horea, intimitatea eta irudia errespeta diezaieten. Komunikatzeko eta informazioa libreki jasotzeko eskubidea, beste o
inarrizko eskubide batzuekin gertatzen den bezala, ez da eskubide absolutu bat. Informazio-jarduerak beste o
inarrizko eskubide batzuei eragin badiezaieke —intimitaterako edo irudirako eskubideari, besteak beste—, legitimoa izateko, betekizun jakin batzuk bete behar ditu, hala nola egiazko edo interes publikoko informazioa izatea. Adingabekoen kasuan, gainera, modu berezian babesturik daude o
hore, intimitate eta irudirako eskubideak, eta, edonola ere, adingabearen interes gorenaren printzipioa aplikatzen da egiazko informazioa libreki komunikatzeko eskubidearen muga gisa.
Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege O
rganikoak esku hartzeko legitimatzen du Fiskaltza, o
fizioz edo alderdiak hala eskatuta, baldin eta legez kontrako zerbait izan bada adingabe baten o
horerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta irudirako eskubidean. Hala jasotzen du haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko 3/2005 Euskal Legeak ere. Hala, bada, o
rdenamendu juridikoak ahal handia ematen dio Fiskaltzari, eta hori gatazkan dauden interes guztiak neurtuz erabili behar du. Estatuko Fiskaltza Nagusiak instrukzio bat eman zuen 2006. urtean ‑Fiskalari eta adingabekoen o
horerako, intimitaterako eta norberaren irudiaren eskubideak babesteko eskubideari 2/2006 Instrukzioa‑, eta horren printzipio gidaria da o
inarrizko eskubide horiek errespeta daitezen sustatzea eta fiskalak o
rientatzea arlo horretan egin beharreko esku-hartzeari dagokionez.
Instrukzio horietan adierazi zen, printzipio o
rokor gisa, haurren edo nerabeen irudia zabaltzeko haien baimena beharko dela —baldin eta behar bezain heldu badira—, edo, bestela, haien lege-ordezkarien baimena beharko dela. Irudiren bat baimen hori gabe argitaratu bada, fiskalak adingabearen interesak defendatzeko ekintzak aurrera eramanez jardun ahalko du, eta, areago, adingabearen baimena baden kasuetan ere jardun ahalko du, baldin eta irudia zabaltzea haren interesen aurka badoa. Begi bistakoa denez, jarduketa horrek ere baditu mugak; izan ere, edozein argitalpenek ez die kalte egiten adingabeen interesei.
Haurren eta nerabeen eskubideei eta informazioa eman eta jasotzeko eskubideari dagokienez, instrukzioek diote justifikatuta egongo dela egiazko eta interes publikoko informazioa zabaltzea, nahiz eta adingabe bati eragin, baldin eta haren interesen aurka ez badoa, eta, haren interesen aurka badoa, betiere haren anonimotasuna bermatzeko beharrezko bideak erabiltzen badira. Hau da, o
rdenamendu juridikoak babestu egiten du egiazko eta interes publikoko albisteak zabaltzea, nahiz adingabekoei eragin eta haien izenari kalte egin, baldin eta identifikatzen ez badira.
Azkenik, egia da batzuetan albisteetan adingabeen irudiak halabeharrez edo informazio nagusiaren o
sagarri gisa zabaltzen direla. Halako kasuetan, irudia konnotazio negatiboak dituzten lekuei, pertsonei edo egintzei lotu behar bazaie, irudia distortsionatzeko teknikak erabili beharko dira, adingabea ezin identifikatu ahal izateko.
Argudio eta irizpide horiek erabili dira goian aipatutako gestio txikiak egiteko, eta esan behar dugu erantzunak askotarikoak izan direla.