2.2.8. Ohorea, intimitatea eta norberaren irudia
2011. urtean, beren seme-alaben ohore, intimitate eta irudirako eskubidea urratu dutela uste izan duten hainbat gurasoren kontsultak eta kexak jaso ditugu. Horietako gehienek haserrea a
gertzen zuten, seme-alaben irudiak baimenik gabe a
gertu zirelako komunikabideetan (hala paperezko edizioetan nola digitaletan). Beste kasuren batean salatu zuten a
dingabe baten irudia baimendu zen xederako ez eta beste batzuetarako erabili zutela, eta baimendutakoez bestelako eragile batzuek erabili zutela. Erakunde honen iritziz, bereziki larria izan zen bikotekidearen genero-indarkeriaren biktima izan zen emakume baten seme-alabei buruzko datuak a
rgitaratzea.
Jakin ditugun kasu guztietan, informazioa eta irudiak komunikabide pribatuetan a
rgitaratu dira, eta horrek zaildu egiten du A
rartekoak a
uziari heldu a
hal izatea, esku har dezakegun a
dministrazioetako bakar bat ere tartean sartuta ez dagoenez gero. Hain zuzen, ofizialki baztertutako kexatzat hartu ditugu, nahiz eta kasurik gehienetan saiatu garen kudeaketaren bat egiten a
razoa konpontzeko.
Eta hor ere jardun dugu, uste dugulako bakanak izanagatik ere (aurreko urteetan baino gehiago, hala ere) haurren eta nerabeen eskubideei larriki eragiten zaiela.
Arartekoak jarrera a
rgia du horri dagokionez: Pertsona guztiek dute eskubidea beren ohorea, intimitatea eta irudia errespeta diezaieten. Komunikatzeko eta informazioa libreki jasotzeko eskubidea, beste oinarrizko eskubide batzuekin gertatzen den bezala, ez da eskubide a
bsolutu bat. Informazio-jarduerak beste oinarrizko eskubide batzuei eragin badiezaieke —intimitaterako edo irudirako eskubideari, besteak beste—, legitimoa izateko, betekizun jakin batzuk bete behar ditu, hala nola egiazko edo interes publikoko informazioa izatea. A
dingabekoen kasuan, gainera, modu berezian babesturik daude ohore, intimitate eta irudirako eskubideak, eta, edonola ere, a
dingabearen interes gorenaren printzipioa a
plikatzen da egiazko informazioa libreki komunikatzeko eskubidearen muga gisa.
Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak esku hartzeko legitimatzen du Fiskaltza, ofizioz edo a
lderdiak hala eskatuta, baldin eta legez kontrako zerbait izan bada a
dingabe baten ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta irudirako eskubidean. Hala jasotzen du haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko 3/2005 Euskal Legeak ere. Hala, bada, ordenamendu juridikoak a
hal handia ematen dio Fiskaltzari, eta hori gatazkan dauden interes guztiak neurtuz erabili behar du. Estatuko Fiskaltza Nagusiak instrukzio bat eman zuen 2006. urtean ‑Fiskalari eta a
dingabekoen ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudiaren eskubideak babesteko eskubideari 2/2006 Instrukzioa‑, eta horren printzipio gidaria da oinarrizko eskubide horiek errespeta daitezen sustatzea eta fiskalak orientatzea a
rlo horretan egin beharreko esku-hartzeari dagokionez.
Instrukzio horietan a
dierazi zen, printzipio orokor gisa, haurren edo nerabeen irudia zabaltzeko haien baimena beharko dela —baldin eta behar bezain heldu badira—, edo, bestela, haien lege-ordezkarien baimena beharko dela. Irudiren bat baimen hori gabe a
rgitaratu bada, fiskalak a
dingabearen interesak defendatzeko ekintzak a
urrera eramanez jardun a
halko du, eta, a
reago, a
dingabearen baimena baden kasuetan ere jardun a
halko du, baldin eta irudia zabaltzea haren interesen a
urka badoa. Begi bistakoa denez, jarduketa horrek ere baditu mugak; izan ere, edozein a
rgitalpenek ez die kalte egiten a
dingabeen interesei.
Haurren eta nerabeen eskubideei eta informazioa eman eta jasotzeko eskubideari dagokienez, instrukzioek diote justifikatuta egongo dela egiazko eta interes publikoko informazioa zabaltzea, nahiz eta a
dingabe bati eragin, baldin eta haren interesen a
urka ez badoa, eta, haren interesen a
urka badoa, betiere haren a
nonimotasuna bermatzeko beharrezko bideak erabiltzen badira. Hau da, ordenamendu juridikoak babestu egiten du egiazko eta interes publikoko a
lbisteak zabaltzea, nahiz a
dingabekoei eragin eta haien izenari kalte egin, baldin eta identifikatzen ez badira.
Azkenik, egia da batzuetan a
lbisteetan a
dingabeen irudiak halabeharrez edo informazio nagusiaren osagarri gisa zabaltzen direla. Halako kasuetan, irudia konnotazio negatiboak dituzten lekuei, pertsonei edo egintzei lotu behar bazaie, irudia distortsionatzeko teknikak erabili beharko dira, a
dingabea ezin identifikatu a
hal izateko.
Argudio eta irizpide horiek erabili dira goian a
ipatutako gestio txikiak egiteko, eta esan behar dugu erantzunak as
kotarikoak izan direla.