2.2.7. Kultur jarduerak eta kirola
Kultur jarduerei buruzko esparruan, zenbait gurasok helarazi diguten kezka bat nabarmenduko dugu ia soilik: telebista-kate batzuek haur-ordutegian ematen dituzten programen ingurukoa, eta a
re zinemako zenbait filmen kalifikazioaren ingurukoa.
Duela urte batzuk gure Adingabekoei balioak transmititzea txosten berezian a
dierazi genuen bezala, gure a
dingabeek telebista as
ko ikusten dute, eta ordutegi as
kotan; a
re bideojokoen, Interneten edo telefonia mugikorraren kontsumoa a
urrea hartzen a
ri zaiolarik ere. Ordutegi horietako as
ko haurrentzako babes berezikotzat hartzen dira; beraz, a
rreta handiz zaindu behar dira halako ordutegi-tarteetan ematen diren edukiak. A
uzi horren inguruan periodikoki egiten a
ri diren jarraipenek eta a
zterketek, A
rartekoan jarritako kexekin bat, erakusten dute ordutegi horien barruan ere ematen direla a
dingabeentzako desegokiak diren programak edo publizitatea, eta urratzeak nahiko ohikoak izaten direla, katearen a
rabera.
Erakunde honen iritziz, gainera, komunikabideek eta batez ere titulartasun publikokoek ez dituzte soilik haurrentzako eduki desegokiak saihestu behar, baizik eta modu a
ktiboan sustatu behar dute telebista-produktuen kalitatea; horretarako, berriro diogu, beharrezkoa da a
rlo horren inguruan dugun gaur egungo a
raupetzea a
ztertzea, bai eta beste lurralde batzuen esperientziak eta formulak a
ztertzea ere, haurren eskubideak defendatzean eta, zehazki, haurrei balioak transmititzean berme handiagoa izan dadin.
Kirolari dagokionez, umeen eta nerabeen esparruan egindako jarduketarik esanguratsuena Arartekoaren urriaren 27ko 6/2011 Gomendio orokorra da, haurrek eta nerabeek egindako kirola, une oro eta edozein testuinguruan, hezkuntza parametroen a
rabera garatuko dela bermatzearen egokitasunari buruzkoa. Hain zuzen, kirolaren esparruan zenbait entrenatzailek a
dingabeekin dituzten jokabide eta jarrera batzuen inguruan hainbat forotan eta hainbat bidetatik (kexa partikularrak, gizarte- eta hezkuntza-erakundeekin egindako bilerak, a
dituekin egindako egiaztapenak…) a
dierazitako kezkaren a
rgitan egin dugu gomendio hori. "Gehiegizkoak" izateagatik gaitzesgarriak diren jokabideez a
ri gara, eta, edonola ere, hezitzailetzat nekez joko ditugun jokabideez, izan ere, "pertsona mugara eramatea bere burua gaindi dezan eta bere a
halmena ustia dezan a
nimatzeko" a
rrazoibidean oinarrituz, jokabide larderiazko, iraingarri eta laidogarrietan erortzen dira, neurriz kanpoko zigorrak jartzen dituzte, eta a
bar..
Gehienek onartzen dute, eta horrela xedatzen dute a
rau eta politika publikoek, a
din horietako kirol-jardueraren helburuak hezkuntza duela oinarri. Kirol-diziplina bat ikastea eta diziplina horretan trebetasuna eta/edo gaitasun teknikoak garatzea baino harago doa; hain zuzen, lagungarri da neska-mutilen osoko hezkuntzarako, eta balio positiboetan oinarritutako hezkuntzan barneratzen da, garapen pertsonal eta sozial osasungarria lortzeko. Horrek esan nahi du kirol-jardueran bertan sartzen dela hezkuntza-aldagaia; eguneroko eta ohiko kirol-jarduera egiteko, zuzentzeko eta bideratzeko moduan txertatzen dira gure haur eta nerabeen osoko hezkuntzarako mesedegarri diren ereduak; balio positibo horiekin eta balio positibo horietan oinarrituz garatutako kirol-jarduera biziz bihurtuko dira gure a
dingabeen gaitasunen parte.
Euskal A
utonomia Erkidegoan kirola eta, zehazki, eskola-adinean egiten den kirola a
rautzen duen a
rau-multzoak lehentasunezko ildo hezitzaile hori jasotzen du, eta kirol-modalitate hori egituratzen duten elementu guztietara eramaten saiatzen da. Hala eta guztiz ere, a
zken pausoan, onartezintzat edo behintzat gaitzesgarritzat eta, beraz, neurri batean zigorgarritzat joko diren jokabideak zehaztean, lehiaketaren uneak baizik ez ditu a
rautzen, eta ez du ezer esaten entrenamenduetan edo klubaren edo elkartearen barruan kirola egitean gerta daitekeenaz. A
dierazi dugunaren beste erakusgarri bat Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoaren Kabinetearen a
zterlana da; hain zuzen ere, 2011ko a
zaroan kirolean izaten diren indarkeriazko portaerei buruz a
rgitaratutako txostenean, kirol-lehiaketen esparruko gertaerak a
ipatzen dira, han gertatutakoak entrenamenduetan egiten denarekin zerikusirik batere edukiko ez balu bezala.
Horregatik guztiagatik, A
rartekoak euskal a
dministrazio publiko eskudunei gomendatu die, ordenamendu juridiko eta a
dministratiboak behartzen eta/edo baimentzen dituen horretan, zehaztu dezatela zein diren jokabiderik egokienak haurrekin eta nerabeekin kirol-praktika hezitzailea behar bezala garatzeko, eta zeha ditzatela kirolak lehentasunez izan behar duen eduki hezitzaile horren a
urka doazen jokabideak, une, espazio eta testuinguru guztietan a
plikatuko den diziplina-araubide baten bitartez.