2.2.4. Familia
2.2.4.1. Familia-politika
2011ko abenduan, Euskal Autonomia Erkidegoan Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko III. Plana (2011-2015) onartu zen. Horren bidez, familiei laguntzeko datozen bost urteetako politika publikoei forma emango dieten estrategia eta helburuen esparrua aurkeztu da, eta, hala, jarraipena eman zaio 2002an lehenengo planarekin hasitako plangintza- eta koordinazio-lanari.
Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzarekin izandako bileraren esparruan, jakinarazi ziguten plan hori testuinguru ekonomikoak baldintzatu duela; izan ere, testuinguru horrek inoiz baino gehiago behartzen du lehentasunak ezartzera. Edonola ere, aurrekoekin alderatuz plan berriak dakarren aldaketarik nabarmenena kualitatiboa da: zeharkakotasuna ideia gidari gisa agertzen da; hain zuzen, horren xedea da ondorio eraginkorrak lortzea Jaurlaritzako beste sail batzuen eta beste euskal administrazio publiko batzuen inplikazioari eta konpromisoari dagokienez. Badirudi plana ondo hartzen ari direla, are tradizionalki hain irekiak ez diren sistemetan ere, eta hori berri ona da. Nolanahi ere, gu ere erne gaude, familiaren funtzioaren birbalorazio horretan ez ote den eragiten ari zenbait gizarte-sistemari eusteko dagoen zailtasuna. Planaren beste elementu aipagarrienetako bat da jarduketa-ildo berriak ireki dituela, gaur arte aztertutako bideez bestelakoak; izan ere, familien gastuen araberako konpentsazio-politika gainditu nahi da, eta familiei laguntzeko beste zerbitzu-eskaintza bat sortu.
Arartekoan adierazi genuen bat gentozela plan berriaren oinarrian dagoen ildo orokorrarekin eta filosofiarekin, eta, une hori baliatuz, gure erakundean jasotako kexekin zerikusia duten auzi batzuen berri ere eman genuen:
Modu osagarrian, interesgarria iruditzen zaigu, dokumentu honetan zehar Arartekoarentzako interes berezikotzat edo kezkagarritzat azaldu diren alderdiekin duen loturagatik, Zuzendaritza horrek 2011. urtean landu dituen helburuetako hiru aipatzea:
Atal honen am
aieran, jakinarazi dugu 2012rako txosten berezi bat egitea erabaki dugula Euskal Autonomia Erkidegoan familiei laguntzeko politika publikoen inguruan, eremu horretan dauden politika publikoen egoera argitzeko, bai eta euskal familiek zer premia dituzten eta zer eskatzen duten argitzeko ere. Txostenean, beste hainbat konturen artean, familia ugarien egoera aztertu dugu, Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioarekin hartutako konpromisoa betez.
2.2.4.2. Familia homoparentalak
Iaz Eusko Legebiltzarrarentzat egin genuen txostenean jakinarazi genuen hainbat arazo aurkitu genuela bi emakumek osaturiko ezkontzen barruan seme-alabatasuna legez zehazteko, eta horren analisi sakona egin genuen gure 4/2010 Gomendio Orokorrean.
Bi emakumek osaturiko ezkontzen barruan lagundutako ugalketa-tekniken bidez jaiotako seme-alaben am
a ez-biologikoen am
atasuna legez zehazteari dagokionez, 2010ean ofiziozko jarduketa bat hasi genuen, erregistroko gaur egungo jardunbideak berrikus daitezen sustatzeko. Erakunde honen iritziz, lagundutako ugalketa-teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legean auzi hori modu anbiguoan zehaztu zela eta, erregistroetan ez ziren modu berean jarduten ari, eta zenbait kasutan litekeena zen bereizkeria-egoerak ere sortzea bi emakumek osaturiko ezkontzen barruan.
2010. urtearen am
aieran, eskumen-arrazoiengatik, Herriaren Defendatzaileari helarazi genion arazoa, lege-interpretazioa argitzeko bidezkotzat jotzen zituen jarduketak has zitzan. Gure jarduketaren emaitza gisa, jakin dugu Justiziako Estatu Idazkaritzaren ustez seme-alabak jaio ondoren ere adieraz daitekeela seme-alabatasuna onartzeko nahia —ama biologikoaren ezkontideari legez eskatzen zaio—. Horrek gure 4/2010 Gomendio Orokorrean planteatu genuen arazoa konponduko luke. Hala, horren berri Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailari eman genion, informazio hori EAEko erregistro zibilez arduratzen diren epaileen artean zabaltzeko.
Bestalde, Magala elkarteko ordezkariek adierazi ziguten kezkatuta zeudela halako familiak eskuarki eskoletan erabiltzen dituzten material didaktikoetan ikusten ez direlako, bai eta ikasleei errealitate horren berri ematea xede duten hezkuntza-material espezifikoak urri direlako eta are ez daudelako ere. Elkarte horren asmoa da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan guraso bakarreko familien integrazio eta normalizaziori bide emango dioten ikasmaterialak heda daitezen sustatzea. Ildo horretan, adierazi digute zailtasun handiak izan dituztela halako materialak euskaraz lortzeko, ikastetxeetan zabaldu ahal izateko; izan ere, gehienak ingelesez, gaztelaniaz eta katalanez daude, eta euskarara itzuli behar izaten dituzte; horretarako, erakundeen laguntza bilatzen dute. Konpromisoa hartu dugu arlo horretan Eusko Jaurlaritzaren laguntza lortzeko, eta, aldi berean, adierazi diegu Europako proiektu batean sartuta gaudela (Rainbow). Horren berri zehatzagoa dokumentu honetako 6.4 idatz-zatian emango dugu.
2.2.4.3. Banandutako gurasoentzako informazioa
Aurten, ondoko auzi hau hainbat ikuspegitatik agertu da, eremu askori eragiten dien aldetik (hezkuntza, osasuna, ogasuna, errolda...): banandutako gurasoek zer informazio jaso behar duten Administrazioak haien seme-alabei buruz dituen datuen inguruan eta zer dokumentu aurkeztu behar dituzten. Horren inguruan aurkeztu genuen azaroaren 15eko 8/2011 gomendioan, xeheki azaltzen dira jakin ditugun egoerak, aplikatzen diren protokoloak eta instrukzioak, zuzenbide-oinarriak eta horren guztiaren ondorioak. Edonola ere, txosten orokorreko gomendioen atalean azaltzen den bezala, adierazi dugu seme-alabak beren ardurapean dauzkaten pertsona banandu batzuek zailtasunak izaten dituztela guraso gisa Legeak esleitzen dizkien eskubide eta betebehar jakin batzuk baliatzeko. Zailtasun horietako batzuk sortzen dira Administrazioak baldintza batzuk ezartzen dizkielako banandutako pertsonei guraso-ahala baliatzeko, batez ere —baina ez bakarrik— hezkuntzaren eta osasunaren arloan. Administrazioak adingabe bati buruzko datuak dituenean, haren intimitatea babestu beharra dauka; beraz, haren lege-ordezkariari baizik ezin dizkio datu horiek jakinarazi. Alabaina, hori egiaztatzeko, gurasoek, elkarrekin bizi badira, nahikoa dute familia-liburua aurkeztea; aldiz, bananduta badaude, guraso-ahala ez zaiela kendu ere frogatu behar dute. Osasun-arloan, zaindari ez den gurasoak "guraso-ahala egiaztatzen duen dokumentua" ere aurkeztu behar du. Hori horrela, kexatzeko arrazoiak hiru izaten dira:
Azaldutako egoera horiek aztertuta atera ditugu hala ebazpenean bertan (bistan denez) nola txosten orokorreko gomendio orokorretako IV. kapituluan nabarmendutako ondorioak.
Arrazoi horregatik hezkuntza-esparruan esku hartu behar izan genuen kasuetan, Ikastetxeen Zuzendaritzak 1997-06-16an horren inguruan ezarritako instrukzioen arabera jardun zuen Administrazioak. Arartekoaren gomendioa argitaratu zen garai berean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak horri buruzko beste instrukzio batzuk argitaratu zituen. Hain zuzen ere, instrukzio horietan gure gomendioaren muina hartu zuen kontuan Sailak, eta iradokitako elementuetako zenbait ere txertatu zituen, hala nola aski izatea ebazpen judizialen xedapenak soilik aurkeztea edo banantze-egoera aipatzea eta bi gurasoen posta-helbidea jasotzea matrikulatzeko inprimakietan eta aplikazio informatikoan. Alabaina, uste dugu instrukzio berriek ez dituztela konpontzen gure iritziz aurrekoen arabera jarraitutako irizpideek egokitasun juridiko aldetik sortzen zituzten arazoak. Desadostasuna alderdi hauen gainekoa da:
amak sinatu. Halako zantzurik bada, ikastetxeak ziurtatu behar duena ez da eskatzaileak al duen bere seme-alaben guraso-ahala edo zaintza, baizik eta Legeak horren inguruan erabakitzeko ahala ematen dien pertsonetako inor ez dagoela eskaera horren aurka: kasurik gehienetan, bi gurasoak izango dira, elkarrekin bizi badira zein ez; salbuespen gisa, horietako bat soilik izango da, besteari guraso-ahala kendu bazaio, edo bestela, biei kendu bazaie, tutoretza duen pertsona edo erakundea. Izan litekeen arazo hori konpontzeko, instrukzioak honako hau xedatu beharko luke gure gomendioarekin bat etortzeko: gurasoak elkarrekin bizi ez badira biek sinatu beharko dituztela matrikulatzeko edo ikastetxez aldatzeko eskaerak, eta banandutako bikote bateko kide batek alde bakarretik egiten badu eskaera hori, adierazi beharko zaiola beste kidearen baimenik ez badu —kasu horretan bai— horretarako ahalmena ematen dion ebazpen judiziala aurkeztu beharko duela, hau da, egiaztatu beharko duela beste gurasoari kendu egin diotela hezkuntza-arloko guraso-ahala; halakorik aurkezten ez badu, 2. instrukzioan ezarritakoa aplikatuko litzateke, hau da, eskaeraren kopia beste gurasoari bidaliko zaio, eta ohartaraziko zaio eskaera hori izapidetu egingo dela, hamar egun igaro baino lehen horren aurka dagoela adierazten ez badu.
Bestalde, gomendio horrek psikologia-kabinete baten kontsulta bati ere eman zion bide. Hain zuzen, kabinete horrek galdetu zigun zenbateraino zeuden bertako profesionalak behartuta arreta psikologikoa jasotzen zuen adingabe bati buruzko informazioa ematera zaindari ez zuen gurasoari. Planteatu ziguten kasu hori aipaturiko gomendio orokorra emateko zio izan genituen kasuez bestelakoa zen. Hain zuzen, ezkontide hark zaintza ez izatea ez zen garrantzitsua erabakia hartzeko, edo, bestela esanda, gure iritzia ez zen bestelakoa izango, baldin eta aita eskatzaileak bere alabaren zaintza eta babespea izan balu.
Kabineteari gure iritzia helarazi genion, kasu berezia baitzen, hots: aitari informazio hori emanez gero —bera zaindaria izan zein ez—, nahi ez zen eragin bat sor zezakeen adingabeak bere terapeutarengan zuen konfiantzari zegokionez. Gure iritziz, adingabearen interes gorenaren babesak egon behar zuen hari eragingo zion edozein jarduketaren oinarrian, eta emandako informazioak ez zuen inola ere talka egin behar lanbideko sekretua eta pazientearen eta profesionalaren arteko itun terapeutikoa bermatzearekin. Gure ekarpena alde batera utzirik, kabineteari iradoki genion egokia litzatekeela horri buruz elkargoan hitz egitea, eta hainbat erreferentzia eskaini genizkion, hala nola haur eta gazteen osasun mentaleko zentroena, era horretako kasuetan nola jardun jakiteko ereduak bildu ahal izan zitzan.
2.2.4.4. Familia-barruko indarkeria (seme-alabek gurasoen aurka egindakoa)
Haur eta Nerabeentzako Bulegoak 2010eko txostenaren ondorioetan adingabe arau-hausleen inguruan aipatu zituen bi elementu kezkagarrienetako bat zen etengabe ugaritzen ari zirela familia-barruko eta bikotekidearen aurkako indarkeria-delituak. Jadanik 2004an, Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzak arazo horren inguruko lehenengo kezka adierazi zuen; izan ere, familia-barruko indarkeria-delituei loturiko 43 neurri zenbatu zituen (guztizkoaren % 5 inguru), kautelazkoak eta irmoak batuta. Zuzendaritza horrek harreman afektiboetan indarkeriazko portaeren ezaugarriak zituzten delitu guztiak sartu zituen kalifikazio horren barruan. Hala, kontuan hartu zuen bai gurasoen edo pertsona agintedunen eta bai bikotekideen aurkako indarkeria, eta baita familia-indarkeriaren ondoriozko delituak nahiz iseka, irain, mehatxu eta abarren ondoriozkoak ere. Orduz geroztik, ugaritzen ari dira familia-barruko eta bikotearen aurkako indarkeriarekin loturiko delituak; hain zuzen, 2009an ia % 30 gehitu ziren, eta 2010ean beste % 4,7 igo ziren. Urte horretan, neurrien herenak neskei aplikatu zitzaizkien (aurreko urteko portzentajeen halako bi). Datu horiek ikusita, erabaki genuen ofiziozko jarduketa bat hastea, instantzia publikoek gorantz egiten ari zen errealitate horri zenbateraino eta nolako kalitatez erantzuten zioten jakiteko.
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaritzetatik, fiskaltzatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Haurren eta Emakume eta Familien zerbitzuetatik eta UPV/EHUtik eta Deustuko Unibertsitatetik jasotako informazioaren emaitza gisa, baiezta dezakegu jadanik eragile instituzional eta sozial askok ikusi dutela errealitate berri hori, eta ematen den arreta ez dela hasieran uste genuen bezain antzua.
Batetik, aipaturiko bi unibertsitateetako ikerketa-taldeak azterketak egiten ari dira, instantzia publikoek babesturik, gertakaria azaltzeko, hobeto ezagutzeko, zeren ondorio izan ote litekeen eta zein aldagaik esku hartzen duten jakiteko, erantzun eraginkorragoak egituratzeko bidean argia ekarri nahian. Jakin ahal izan dugunez, erreferentzia gutxi dago nazioarteko literatura zientifikoan horri buruz, eta profesionalak gonbidatzen dituzten foroetan eta topaketetan parte hartzearen ondorioz Espainiako Estatuan errealitate horri buruz ezagutzen denez, esan liteke Euskal Autonomia Erkidegoak baduela halako erreferentzia-maila bat, hala ikerketari dagokionez nola esku-hartzeari dagokionez.
Hala gertakari horretara berori azaltzeko asmoz gerturatzen diren eragileak nola esku hartzeko xedez hurbiltzen direnak bat datoz komunikabideek adingabe erasotzailearengan jarri ohi dutela arreta, eta adierazi ohi dutela halako portaerak ugaritzen ari direla, neska-mutilak hazten ari diren gizarte horren balioei eta ezaugarriei lotu gabe. Adingabe horiei buruz ematen den irudi publikoa lerratu samarra izaten da, neska-mutilak errudun gisa eta gurasoak biktima gisa agerrarazten dituen neurrian; alabaina, haiekin hurbiletik eta modu jarraituan lan eginez gero, ikusiko dugu seme-alaba horiek ere familia-gatazka garrantzitsuak erakusten, agertzen dituztela, eta beraiek ere gatazka horien biktima direla. Abiapuntuko jarrera horrek erru handia egozten die adingabeei, eta gurasoak erantzukizunaz gabetzeko halako arrisku bat dakar, "norbaitek" (hirugarren batek) semea edo alaba "aldatzeko" zain geratzen baitira.
Arazoari sistematikoki begiratuz gero, ikusiko genuke gatazkak daudela familia-sisteman, eta kide guztiek dutela halako erantzukizun bat. Hemendik, aldaketa-prozesuan erantzukidetasunez jokatzeko deia egin dezakegu, eta oinarri egokiak ezarri, prozesu terapeutikoan alderdi guztiak inplikatzeko; izan ere, bistan da, auziari ez litzaioke soilik adingabearen banako ikuspegitik heldu behar.
Ezagutu ahal izan ditugun hiru esku-hartze programetan, familia-gatazkatzat hartzen da, baina, esku hartzeko zer testuinguru baliatzen duten, errazagoa edo zailagoa da familia-sistema osoarekin esku hartzea. Hala, bada:
amak, aitak edo beste senitarteko batzuk, familia-sistema osoa; eta esku hartzeko modalitate hauek hartzen ditu kontuan: banakakoa —familiako kide bakoitzaren alderdi arazotsuak, gabeziak eta baliabide pertsonalak—, familiakoa —problematika harremanean oinarrituta azaltzen du eta aldaketa-prozesua sustatzen du familiaren harremanen dinamikan— eta taldekoa —seme-alabak eta gurasoak, bereizirik—.
Programa horietan parte hartzen ari diren familien eta pertsonen bereizgarriei dagokienez:
amaren esku dago osoki seme-alabak haztea, hala familia monomarentalak direlako, nola familia horretan (banandua zein ez) aitak ez duelako laguntzen seme-alabak hezten, familia-dinamikatik kanpo dagoelako.
amei egiten zaie eraso, eta erdira jaisten da ehunekoa aiten kasuan, are familia-sisteman modu aktiboan parte hartzen dutenak soilik zenbatuta.
Arloko profesionalen diskurtsoan behin eta berriz agertzen den beste ideia bat da beharrezkoak direla prebentzioa eta esku-hartze goiztiarra.
Beraz, ondorio gisa, honako hau adierazi behar dugu: