2.2.3. Justizia
Alor honetan aurkeztutako kexa gehienen (ia % 50 Haur eta Nerabeentzako Bulegoak zenbatutakoen kasuan) ezaugarri bereizgarria, dagokion txosten o
rokorraren o
rrietan azaltzen den moduan, eskumen faltagatik formalki ukatzen direla da. Zenbait kasutan, partikularren arteko gatazkak dira; beste zenbaitetan, berriz, Estatu zentraleko administrazio-organoen jarduketen aurkako kexak dira, eta, beraz, estatuko gure homologoari helarazten zaizkio horiek. Gainerakoak auzitegien erabakiekin ados ez egoteagatik sortzen dira, eta haien independentziak galarazi egiten du jurisdikziotik kanpoko instantziek kontrola ditzaten.
Hala eta guztiz ere, eta goian aipatutako irizpidearen arabera, kexa bat aurkezten duenari gure eskura dagoen laguntza o
ro eskaintzeko, erreklamazioaren harrera formala kontuan hartu gabe, hurrengo paragrafoak jorratutako gaien arabera bideratuko dira, kexaren kalifikazio formalari buruzko xehetasun zehatzetan sartu gabe
Adingabeen justiziaren alorrean daturik nabarmenena, hain zuzen ere, horren inguruko kexa murritza da. Jarduteko egindako eskaera bakarra, egun gutxitara indargabetu zena egoera konpondu izanagatik gazteen justizia sistemaren barne mekanismoetatik.
Hala eta guztiz ere, egia da alor honetan Auzitegiekin eta Fiskaltzarekin izandako lankidetza heldu zaizkigun hainbat egoera bideratzeko bereziki emankorra izan dela, txosten o
rokorraren justizia atalean azaltzen den moduan.
Jarduteko o
hiko beste eremu bat ezkontza prozeduren ebazpen judizialen betearazpenarekin loturikoa da, bertan eragin nabarmena dute bikotearen seme-alabek. Banaketa eta dibortzio prozeduretan seme-alaben inguruan judizialki erabakitako neurriekin ados ez daudenak kontuan hartu gabe, ez dira falta izan, aurten ere, horiek bete ez dituztenak. Larrienak adingabeen nazioarteko o
steak izan dira. Bizkaian gertatu ziren, eta adingabe horien eskubideak defendatzeko eskatutako laguntza o
soa eman zion Fiskaltzak erakunde honi (ikusi Justizia txosten o
rokorrean).
2011 honetan jarduerak bideratu izan diren hirugarren esparrua familia elkarguneak (aurrerantzean FEG) izan dira. Zerbitzu horiek erakunde honen kezka izan dira, batez ere 2007az geroztik, zerbitzuarekin pozik ez zeuden pertsonen kexa ugari edo funtzionamenduaren irizpide zehatzekiko kritikak heltzen direnean. Horien bidez euren egoeraren ezagutza nahiko zehatza lortzen da. Kontuan izanda, hurrengo urtean gizarte zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legea eta epaileak agindutako kontsultaren o
ndoriozko familia elkarguneak arautzen dituen dekretua o
nartu zela (hortaz, sistema publiko batean ezin hobeki kokatuta eta Eusko Jaurlaritzan haren eskumena ezarrita geratu zen), 2009. eta 2010. urteetan o
hiko jarraipen bat besterik ez genuen egin eta gainetik horren berri eman da Legebiltzarrari bidalitako urteko txostenetan. 2011. urtearen hasieran, deribazio judizialaren o
ndoriozko familia elkarguneak arautzeko aipatutako dekretuaren xedapen iragankorrean ezarritako bi urteko epealdia bukatu zenean, o
fiziozko jarduera bat ireki genuen egindako aurrerapenak eta gaur egungo egoera baloratze aldera.
Ofiziozko espediente horren testuinguruan honako jarduera hauek burutu dira:
ondoriozko familia elkargunean ikuskapen bisitaldia egin zen. Gune horrek besteen gaineko lehentasuna zeukan garai batean horri buruzko kexa asko jaso zirelako eta aldaketa handiak jasan dituelako: erakunde titularra, kokapena, baldintza materialak, erakunde kudeatzailea, profesionalak, jarduera protokoloak...
ondoriozko familia elkargunearen puntu zerbitzuari buruzko etorkizuneko aurreikuspenak.
Erakunde honetan jasotako erantzunean ekainaren 8an eskatutako informazioa zatikatzen da eta aldi berean eskumen aldaketaren berri ematen zaigu (astebete lehenago jada publikoki argitaratuta), 2012ko lehen egunetik indarrean, izan ere Euskal Autonomia Erkidegoan deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneak arautzen dituen Dekretua aldatzeko azaroaren 22ko 239/2011 Dekretuan herritartze agiria lortzen du.
Donostiako familia elkargunean egin genuen bisita eta gero lortu genuen ikuspuntuari esker eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako dokumentazioa aztertu o
stean, hiru urte horietan egondako aldaketa positiboa antzeman dugu. Hala eta guztiz ere, oraindik ere kezkatzen gaituzten edo, gure ustez, hobetu behar diren zenbait elementu daudela azpimarratu behar dugu:
ordu jakin batzuetan behintzat.
ondorioz, urrun dauden herrietako bizilagunak denbora asko inbertitu behar dute lekualdaketa egiten. Praktikan, horrek esan nahi du trukea egiteko beste eremu batzuk erabiltzen ari direla (gizarte zerbitzuak, Ertzaintzaren bulegoak), beharbada familia elkarguneek ziurtatzen dituzten gutxieneko bermeak eduki gabe. Denok dakigu familia elkargune berriak hiriburuak ez diren beste leku batzuetan irekitzeak aurreko paragrafoan aipatu dugun asetzeko arriskua arinduko lukeela.
ondorioz, behin-behinekotasuna eta profesionalen alde-egiteak
ohikoak dira. Izan ere, egonkortasuna eta soldata hobeak bilatzen dituzte eskaintza publikoan. Horrek zerbitzuetan daukan
ondorioa da langileak nolabait txandakatu behar direla eta horrek esan nahi du erabiltzaileentzat eta lantalde berarentzat erreferentzia bat diren langileak aldatzen direla.
ohikeriei buruzko hobekuntzak irudikatzen dituzte.
Gure ikuspuntutik aztertutako elementu horiek guztiak une honetan eskumena duen erakundera helarazi dira, Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzara, igarotako eskumena o
nartzeko unean egindako egoeraren diagnosia o
satzen (beharbada zuzentzen) lagun dezaketelakoan.