1.2.5. Ekonomia-baliabideak; pobreziaren eragina
2008. urtean o
inarrizko beharren asebetetzeari aurre egiteko diru-sarrera ekonomiko nahikoak ez edukitzeko arriskua 15 urte baino gutxiago duen populazioaren % 6k pairatzen zuen, hau da, portzentajea 2004. urtekoa baino zertxobait altuagoa zen(% 5,3), bai eta populazio o
soak daukan pobreziaren arriskua baino altuagoa ere (% 4,1).
2008. urtean 10 adingabeetatik 2 o
ngizaterik eza pairatzeko arriskuan zeuden (epe motzean, gizarte jakin batean espero diren gutxieneko o
ngizate eta erosotasun mailak mantentzeko beharrezkotzat jotzen diren o
hiko gastuei aurre egiteko baliabide ekonomikorik eza), 2004. urteko datuetan jasotako portzentajea baino altuagoa. Halaber, euskal populazio o
rokorraren kasuan jazoera horri dagokion ehunekoa % 14 da, beraz, berriro ere berretsi egin da pobreziak eragin handiagoa daukala haurren artean.
Ikuspegi hori o
satzeko, mendekotasuna duten seme-alabak dituzten familien pobreziaren adierazleak aintzat hartu behar dira. Hala, etxeetan egindako inkestaren arabera, 2008. urtean mendekotasuna duten seme-alabak barne hartzen dituzten euskal etxeen % 34k ez dauka diru-sarrera nahikorik gastu o
sagarriei aurre egin ahal izateko. % 12k ez dauka diru-sarrera nahikorik seme-alaben ikasketak o
rdaindu ahal izateko eta mendekotasuna duten seme-alabak dituzten euskal familien % 12k ez dauka diru-sarrera nahikorik euren seme-alabak zaintzeko pertsona bat kontratatu ahal izateko. Diru-sarrera nahikorik ez edukitzeari buruzko egoera horiek guztiek eragin handiagoa daukate guraso bakarreko familien kasuan. Muturreko kasuetan mendekotasuna duten seme-alabak barne hartzen dituzten euskal etxeek arazoak dituzte o
inarrizko beharrak asebetetzeko. Horri dagokionez, 2008ko portzentajeek 2004koak bikoitzen dituzte -% 5,35 2008an eta % 2,97 2004an-.
Egoera ekonomikoak eta lanaren egoerak modu nabarmenean o
kerrera egin dute 2008. urtetik gaur egun arte, BAIk jasotako langabezia-tasaren hazkundeak erakusten duen moduan (2008ko IV. hiruhilekoan 8,32 egin zuen gora eta 2011ko III. hiruhilekoan 12, 17). Horrek guztiak adierazten du o
ndorioz gure lurraldean haurren pobrezia egoerek gora egin dutela.