1.2.4. Hezkuntza
Azken urteetan 16 eta 17 urteko gazteen eskolatze tasak modu nabarmenean gora egin du eta 16 urtera a
rteko derrigorrezko hezkuntza a
rrunt bilakatu da. Horren ondorioz, populazioaren bataz besteko prestakuntza maila igo da.
EAEk inguruko beste lurralde batzuekin a
lderatuz etekin maila handiagoak ditu zientzia, matematika eta irakurketa bezalako a
rloetan; izan ere, PISA proban lortutako ezegokitasun portzentajeak % 15 ingurukoak dira, estatu eta Europa mailan, a
ldiz, a
ltuagoak dira. Dena den, oraindik ere jorratu beharreko erronkak daude.
2008. urtean, ikasketak behar baino lehen utzi zituzten gazteen portzentajea % 14,7koa zen eta mutil gehiago hartzen zituen barne (% 18, neskak, berriz, % 11). 2010. urterako Europa mailan ezarritako helburura heltzen ez den a
rren -% 10-, xede hori gertuen daukan a
utonomia erkidegoa da; izan ere, estatu mailan, ikasketak behar baino lehen uzten dituzten gazteen bataz bestekoa % 31ko da.
Lehen mailako hezkuntzari dagokionez, a
din teorikoan etapa a
maitzen dutenen portzentajea % 88koa da. Portzentaje hori handiagoa da zentro pribatuetan eta D ereduan ikasten dutenen a
rtean (% 91 bi kasuetan). DBHko etapan portzentajea % 84koa da eta etapa horretan hasten dira sexuagatiko desberdintasunak; izan ere, neska gehiagok a
din teorikoan etapa gainditzen dute (% 69, % 59ren a
urrean). Batxilergoari dagokionez, 10 ikasle bakoitzeko 6k a
maitzen dute a
din teorikoan eta sexuaren a
raberako desberdintasun nabarmenak a
ntzeman daitezke (nesken % 70ek a
din teorikoan gainditzen dute, mutilen kasuan, berriz, % 55ek).
11-17 urte bitarteko euskal ikasleen % 15ek a
dierazi du ez zaiola eskola batere gustatzen eta, kasu honetan, sexuagatiko desberdintasuna oso a
dierazgarria da: eskola batere gustatzen ez zaien mutilen portzentajea % 21ekoa da, neskena, a
ldiz, % 8koa da. Zentzu horretan, a
dina ere faktore erabakigarria da, hazi a
hala eskolarekiko a
tsekabea handituz doa. Hala, 11 eta 12 urteko a
dingabeen % 7,8k a
dierazi du ez zaiola eskola batere gustatzen baina 15 eta 16 urtekoen a
rtean portzentajea % 21ekoa da.
Azken hamar urteetan hiru euskal lurraldeetan behar bereziak dituzten ikasleen proportzioa handitu egin da, hortaz, EAE osoan eskolatuta dagoen ikasleriaren % 3,4 hezkuntza behar berezi eta/edo zehatzak dituen ikasle gisa tipifikatu da.
Haurrak eta nerabeak nahiko pozik daude eskolan euren parekoekin dituzten harremanekin nahiz eta gatazkak ere existitu, muturreko kasuetan, eskolako jazarpen edo bullying bilakatzen direnak. Arrisku egoera berezietan dauden haurrak txosten berezian jasotako datuen a
rabera, 2008/2009 ikasturtean 77 salaketa egon ziren guztira eta tratu txarrei lotutako 40 kasu identifikatu ziren. Txostenak a
gerian utzi du kasu mota horiek gehienbat bigarren hezkuntzan gertatzen direla. Horietan, eraso fisiko zuzenak, jazarpenarekin hasteko a
dinaren jaitsiera (baita lehen hezkuntzan ere) eta neskekin a
lderatuz (% 15), mutilen (% 18) portzentaje handiago bat erasoaren zati a
dierazgarriak dira. Halaber, a
ipatu beharra dago nerabezaroan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak parekoen a
rteko jazarpen tresna berri bilakatu direla.