1.2.3. Osasuna
Osasunaren arloan erabilgarri dauden adierazle gehienek o
sasunik ezaren espresiorik larrienari egiten diote erreferentzia: heriotza. Erikortasunari buruzko zenbait datu daude baina horiek baliatuz ezin da fenomenoaren dimentsioaren eta ezaugarrien ikuspegi o
soa eduki. Edonola ere, argi dago euskal gizartea o
sasun eredu moderno baten barruan dagoela eta arazorik larrienak erikortasunari lotuta daudela, ez horrenbeste heriotzari lotuta. Zorionez, heriotza-tasa benetan baxua da, batez ere, gazteenen artean.
Esan dugun moduan, EAEko haurrek o
sasun egoera bikaina daukate, azken urteetan hobetu egin dena. Horren adierazle bat haurren heriotza-tasa da, Europako tasaren (% 4,7) eta Espainiako tasaren (% 3,31) azpian dagoena: bizirik jaiotzen diren 1.000 pertsona bakoitzeko, 2,91 hiltzen dira urte bat bete aurretik.
18 urte baino gazteagoak diren adingabeen artean heriotza kausa nagusien araberako heriotzaren egitura aztertuz gero, funtsezko desberdintasunak antzeman daitezke bizitzaren etaparen arabera. 0 urtetan heriotzen % 80,8k ziklo perinataleko gaixotasunekin eta jaiotzetiko malformazioekin zerikusia dauka, urte bat pasa eta gero kanpoko heriotza kausek garrantzia bereganatzen dute (istripuak eta traumatismoak) eta heriotzen erdia baino gehiago eragiten dituzte (% 55,9 15-17 urteko tartean).
Neurri handi batean, erikortasunaren ezaugarriek heriotza-tasan antzemandako joera baieztatzen dute. Dena den, aintzat hartu behar da arnas sistemaren eta digestio-aparatuaren gaixotasunek garrantzia bereganatu dutela haurren o
sasun arazo askoren eragile gisa.
Ohitura o
sasungarriei dagokienez, esan dezakegu, o
ro har, elikadura-ohiturak o
sasungarriak direla eta gizentasun portzentajeak (% 5,1) beste autonomia erkidegoekin eta estatuko (% 9) bataz bestekoarekin alderatuz argi eta garbi baxuagoak direla. Kirola eta ariketa fisikoaren harira, 1-15 urte bitarteko euskal populazioak ez du inolako ariketa fisikorik egiten aisialdian. Errealitate hori nabarmenagoa da nesken artean eta gorantz doa nerabezaroan sartu ahala.
Eusko Jaurlaritzak substantzia psikoaktiboen kontsumoaren inguruan urtero jasotzen dituen datuei jarraiki, alkohola, tabakoa eta legezkoak ez diren beste substantzia batzuen kontsumoa nerabeen artean zabaldu den errealitate bat da. Alkohola eskuragarrien dagoen substantzia izateaz gain, gehien kontsumitzen dena da (11-17 urte bitarteko euskal populazioaren % 20k alkohola kontsumitzen du astero eta portzentajea handituz doa adina handitu ahala; 17 eta 18 urte dituztenen artean, % 52k kontsumitzen du). Horrez gain, o
ro har uste dute alkohola ez dela gainontzeko substantziak bezain kaltegarria. 11-17 urte bitarteko nesken % 12,3k eta mutilen % 6,4k egunero erretzen du, nerabeen % 60k tabakoa larria edo o
so larria dela uste duen arren. Azkenik, % 71k uste du cannabisa kontsumitzea larria edo o
so larria dela eta portzentajea handitu egin da azken urteetan, beraz, ematen du gaur egungo nerabeek ezagutzen dituztela horrek dakartzan arriskuak.
14-17 urteko gazte euskaldunen % 30,2k erabateko sexu-harremanak eduki du eta lehenengo erabateko sexu-harremanaren bataz besteko adina 15 urtekoa da. Ematen du, o
ro har, nerabeek antisorgailuak ezagutzen dituztela, batez ere, preserbatiboa. Hala ere, ikerketaren arabera o
hikoena da haurdunaldia saihesteko erabiltzea eta ez horrenbeste sexu-transmisiozko gaixotasunen aurrean babesteko; izan ere, normalean horien eragina ez daukate gogoan. Sexu harremanak eduki dituzten euskal gazteen % 92k segurua den antisorgailua erabili du; hala ere, ezin dugu ahaztu EAEko 14-17 urte bitarteko gazteen % 2,4 haurdun egon dela edo norbait haurdun utzi duela.