1.2.2. Elkarrekin bizitzeko moduak: familia anitzak
2008. urtean EAEko familia guztien % 16k, familia-eredu desberdinak kontuan hartuta, kideen artean 16 urte baino gazteagoak diren pertsonak dituzte (127.895 etxe). Bestalde, 18 urte baino gutxiago dituzten pertsonen % 99 familiarekin bizi da eta, kontsultatutako ikerketa kualitatiboen emaitzekin bat eginez, gehienak pozik daude euren familiarekin daukaten harremanarekin, segurtasuna eta konfiantza ematen duen esparrutzat jotzen baitute. Familiak haurren garapenean eta haurrek gizartean duten parte hartzearen elementu zentrala izaten jarraitzen du, balioen igorpenean gizarteko beste eragile batzuen alde garrantzia galdu duen arren.
Ikerketa horien arabera, familiaren balorazio altua mantendu bada, batez ere, demostratu duen egokitzeko gaitasunagatik da eta, beste faktore batzuen artean, barruko jokabideen malgutasunagatik eta askatasun, barruko demokrazia eta seme-alaben arteko berdintasun maila hazi delako. Hala eta guztiz ere, mailaz maila familia tipiko tradizionalarekiko lotura apurtzen ari garen arren, hau da, gizona eta emakumearen, aita-amen eta seme-alaben hierarkia zurruna eta gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat polarizatutako eginkizunak ezaugarri dituena, emakumeek etxeko esparruaren antolakuntzan erreferentzia izaten jarraitzen dute eta familia testuinguruak genero bereizketa indartzen du, familiaren egituraren barruan, jarduera desberdinak esleituz emakumeei eta gizonei. Beraz, sexuagatiko tipifikazio prozesuaren kate-maila nagusia da.
Bestalde, familiaren malgutzearen eta demokratizazioaren o
ndorioz, hazkuntzaren inguruan zenbait zailtasun sortu dira mugak eta arauak ezartzeari lotuta. Familiaren antolakuntzaren barruan haurrek eta nerabeek lortu dituzten botere-kotek (galdetu egiten zaie eta erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzen dute) eta gurasoek nagusikeriazko eredutik aldentzeko egiten dituzten saiakerek zailtasunak eragin dituzte gertuko familia harremanen eta arauak eta mugak ezartzearen arteko o
reka aurkitzeko (agintea galtzea).
Amaitzeko, o
rain arte aipatu dugun EAEn burutu den diagnosiak agerian jarri du irakasleek eta gurasoek partekatzen duten iritzi bat haurrei eta nerabeei igortzen ari zaien eredu protekzionistaren ingurukoa; izan ere, gehiegizko babesa ematen zaie eta haurren eta nerabeen beharrak berehala asebetetzearekin eta edozein motatako sufrimendu saihesteko nahiarekin lotzen da. Horrek guztiak, kolektiboa nolabait infantilizatu egiten du. Egoera horrek euren autonomia, gaitasunak, ahaleginaren kultura eta gainditzeko estrategiak murrizten ditu eta hori frustrazioaren aurrean daukaten tolerantzia urriaren azalpena izan daiteke.