2008. urtean EAEko familia guztien % 16k, familia-eredu desberdinak kontuan hartuta, kideen a
rtean 16 urte baino gazteagoak diren pertsonak dituzte (127.895 etxe). Bestalde, 18 urte baino gutxiago dituzten pertsonen % 99 familiarekin bizi da eta, kontsultatutako ikerketa kualitatiboen emaitzekin bat eginez, gehienak pozik daude euren familiarekin daukaten harremanarekin, segurtasuna eta konfiantza ematen duen esparrutzat jotzen baitute. Familiak haurren garapenean eta haurrek gizartean duten parte hartzearen elementu zentrala izaten jarraitzen du, balioen igorpenean gizarteko beste eragile batzuen a
lde garrantzia galdu duen a
rren.
Ikerketa horien a
rabera, familiaren balorazio a
ltua mantendu bada, batez ere, demostratu duen egokitzeko gaitasunagatik da eta, beste faktore batzuen a
rtean, barruko jokabideen malgutasunagatik eta as
katasun, barruko demokrazia eta seme-alaben a
rteko berdintasun maila hazi delako. Hala eta guztiz ere, mailaz maila familia tipiko tradizionalarekiko lotura a
purtzen a
ri garen a
rren, hau da, gizona eta emakumearen, a
ita-amen eta seme-alaben hierarkia zurruna eta gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat polarizatutako eginkizunak ezaugarri dituena, emakumeek etxeko esparruaren a
ntolakuntzan erreferentzia izaten jarraitzen dute eta familia testuinguruak genero bereizketa indartzen du, familiaren egituraren barruan, jarduera desberdinak esleituz emakumeei eta gizonei. Beraz, sexuagatiko tipifikazio prozesuaren kate-maila nagusia da.
Bestalde, familiaren malgutzearen eta demokratizazioaren ondorioz, hazkuntzaren inguruan zenbait zailtasun sortu dira mugak eta a
rauak ezartzeari lotuta. Familiaren a
ntolakuntzaren barruan haurrek eta nerabeek lortu dituzten botere-kotek (galdetu egiten zaie eta erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzen dute) eta gurasoek nagusikeriazko eredutik a
ldentzeko egiten dituzten saiakerek zailtasunak eragin dituzte gertuko familia harremanen eta a
rauak eta mugak ezartzearen a
rteko oreka a
urkitzeko (agintea galtzea).
Amaitzeko, orain a
rte a
ipatu dugun EAEn burutu den diagnosiak a
gerian jarri du irakasleek eta gurasoek partekatzen duten iritzi bat haurrei eta nerabeei igortzen a
ri zaien eredu protekzionistaren ingurukoa; izan ere, gehiegizko babesa ematen zaie eta haurren eta nerabeen beharrak berehala as
ebetetzearekin eta edozein motatako sufrimendu saihesteko nahiarekin lotzen da. Horrek guztiak, kolektiboa nolabait infantilizatu egiten du. Egoera horrek euren a
utonomia, gaitasunak, a
haleginaren kultura eta gainditzeko estrategiak murrizten ditu eta hori frustrazioaren a
urrean daukaten tolerantzia urriaren a
zalpena izan daiteke.