Atal honen helburua EAEko haurren eta nerabeen egoerari buruzko ikuspuntu orokor bat ematea da, a
halik eta daturik eguneratuenen bidez (bigarren mailako iturrietatik hartuak) eta, zenbaitetan, datu horien bilakaera historikoari a
rreta jarriz.
Iaz a
dierazi genuen hainbat eragilek, sozialek zein instituzionalek, egiaztatu zutela haurren eremuan behar bat zegoela: haurren eta nerabeen errealitateari buruzko informazio sistema bat edukitzea, parametroekin, irizpideekin eta partekatutako a
dierazleekin. Modu horretan, gai edo errealitate zehatzen inguruan gabeziak dituen informazio zabalari eta estatistikako eragiketen a
rteko desagregazio desegokiaren edo bat egiten ez duen desagregazioaren ondoriozko datuen erabilera eskasari konponbidea emango zaie, horrek guztiak datuen a
lderaketa zailtzen eta datuen bilketa eta sistematizazio eskasa eragiten baitu. Esan dezakegu 2011n bide horretan modu nabarmenean a
urrera egin dela Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Haur eta Nerabeen Behatokiak egin duen EAEn haur eta nerabeen errealitatearen jarraipena egiteko a
dierazleen sistema. Sistema horrekin a
dos egon daiteke edo ez, haren konfigurazio zehatzari dagokionez, baina eztabaidaezina da a
ztertu den errealitatearen argazkiak eskaintzen dizkigula, beti elementu berdinez osatutakoak, osoak eta denboran errepikagarriak direnak. Horri esker, haurren ongizatearen jarraipena egin dezakegu eta egindako a
urrerapenak ebaluatu ditzakegu haurren eta nerabeen a
rloko politikak hobetzeko modu gisa.
Edonola ere, gure as
moa ez da datu multzo horren bitartez EAEn haurrek eta nerabeek bizi duten egoerari buruzko ikuspegi zehatza eskaintzea, baizik eta a
giri honetan behin eta berriro a
ipatuko dugun kolektiboaren gutxieneko karakterizazio bat egiteko a
ukera ematen diguten zenbait datu a
zpimarratzea. Horretarako, gaurkotasuna kontuan hartuta, lehen a
ipatu dugun behatokiak egin duen EAEko haur eta nerabeei buruzko diagnostikoan jasotako informazioa laburbildu dugu eta 2011ko udazkenean Osasun eta Gizarte Politika Saileko Haurren Behatokiak a
rgitaratu zuen Haurrak zifretan 2009 ikerketan jasotako zenbait daturekin osatu dugu.
1.2.1. Egitura demografikoa
2010ean Euskal A
utonomia Erkidegoan 18 urte baino gutxiagoko 339.048 neska-mutil zeuden, sexuagatiko banaketa nahiko orekatuarekin (% 48,6 neskak eta % 51,4 mutilak). Termino a
bsolutuetan a
dingabeen kopurua orain dela hamarkada batekoa baino handiagoa izan a
rren, populazioaren osotasunaren gainean daukan pisuak ia bi portzentaje-puntu behera egin du. Gaur egun populazio osoaren % 15,6 irudikatzen du, hau da, estatu espainoleko a
dingabeen portzentajea baino zertxobait txikiagoa da (% 17,5). Dena den, gure a
rreta eboluzioaren dinamikan kontzentratuz gero, a
ntzeman daiteke orain dela gutxi a
rte populazioan 18 urte baino gutxiagoko pertsonen mailaz-mailako murrizketak eta, momentuz, berria den haren pisuaren egonkortasun murritzak a
zken urteotan, Europan a
ntzeman daitekeen dinamikaren a
ntza daukala.
Adingabe a
tzerritarren populazioa neska-mutil horien % 7,4 osatzen dute. Horrek esan nahi du a
zken urteetan gora egin duela (% 5,5 2007. urtean). Hala eta guztiz ere, EAE bost puntutara dago, estatu espainolean erregistratutako a
dingabe a
tzerritarren populazioaren % 12tik behera.
Epe motzean Estatistikako Institutu Nazionalak egin dituen populazio-proiekzioek a
ditzera eman dute 2018. urtean 18 urte baino gutxiagokoen populazioa egonkortuko dela eta a
pur bat suspertuko dela. A
urreikuspenak betez gero, a
ldea puntu batekoa besterik ez da izango, beraz, ematen du populazio horren baliabideak eta egitura ez direla as
ko a
ldatuko.
18 urte baino gutxiagoko populazioaren pisu txikiak emankortasun tasa txikiekin zerikusia dauka (EAEn 1,33 seme-alaba emakume bakoitzeko); izan ere, a
zken urteetan zertxobait suspertu den a
rren, "ordezkapen indizea" izenekora heldu a
rte puntu erdi baino gehiagoko a
ldea dago. Emankortasun txiki horrek a
matasunaren egutegiarekin zerikusi a
rgia dauka. 2008. urtean Euskal A
utonomia Erkidegoan batez besteko a
dinik berantiarrena 32 urtetik gora kokatu zen. Fenomeno hori ohikoa da estatu espainolean (bataz besteko a
dina 30 urtetatik gora dago) eta ez da oso desberdina Europa mailan.
2008. urtean EAEko familia guztien % 16k, familia-eredu desberdinak kontuan hartuta, kideen a
rtean 16 urte baino gazteagoak diren pertsonak dituzte (127.895 etxe). Bestalde, 18 urte baino gutxiago dituzten pertsonen % 99 familiarekin bizi da eta, kontsultatutako ikerketa kualitatiboen emaitzekin bat eginez, gehienak pozik daude euren familiarekin daukaten harremanarekin, segurtasuna eta konfiantza ematen duen esparrutzat jotzen baitute. Familiak haurren garapenean eta haurrek gizartean duten parte hartzearen elementu zentrala izaten jarraitzen du, balioen igorpenean gizarteko beste eragile batzuen a
lde garrantzia galdu duen a
rren.
Ikerketa horien a
rabera, familiaren balorazio a
ltua mantendu bada, batez ere, demostratu duen egokitzeko gaitasunagatik da eta, beste faktore batzuen a
rtean, barruko jokabideen malgutasunagatik eta as
katasun, barruko demokrazia eta seme-alaben a
rteko berdintasun maila hazi delako. Hala eta guztiz ere, mailaz maila familia tipiko tradizionalarekiko lotura a
purtzen a
ri garen a
rren, hau da, gizona eta emakumearen, a
ita-amen eta seme-alaben hierarkia zurruna eta gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat polarizatutako eginkizunak ezaugarri dituena, emakumeek etxeko esparruaren a
ntolakuntzan erreferentzia izaten jarraitzen dute eta familia testuinguruak genero bereizketa indartzen du, familiaren egituraren barruan, jarduera desberdinak esleituz emakumeei eta gizonei. Beraz, sexuagatiko tipifikazio prozesuaren kate-maila nagusia da.
Bestalde, familiaren malgutzearen eta demokratizazioaren ondorioz, hazkuntzaren inguruan zenbait zailtasun sortu dira mugak eta a
rauak ezartzeari lotuta. Familiaren a
ntolakuntzaren barruan haurrek eta nerabeek lortu dituzten botere-kotek (galdetu egiten zaie eta erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzen dute) eta gurasoek nagusikeriazko eredutik a
ldentzeko egiten dituzten saiakerek zailtasunak eragin dituzte gertuko familia harremanen eta a
rauak eta mugak ezartzearen a
rteko oreka a
urkitzeko (agintea galtzea).
Amaitzeko, orain a
rte a
ipatu dugun EAEn burutu den diagnosiak a
gerian jarri du irakasleek eta gurasoek partekatzen duten iritzi bat haurrei eta nerabeei igortzen a
ri zaien eredu protekzionistaren ingurukoa; izan ere, gehiegizko babesa ematen zaie eta haurren eta nerabeen beharrak berehala as
ebetetzearekin eta edozein motatako sufrimendu saihesteko nahiarekin lotzen da. Horrek guztiak, kolektiboa nolabait infantilizatu egiten du. Egoera horrek euren a
utonomia, gaitasunak, a
haleginaren kultura eta gainditzeko estrategiak murrizten ditu eta hori frustrazioaren a
urrean daukaten tolerantzia urriaren a
zalpena izan daiteke.
1.2.3. Osasuna
Osasunaren a
rloan erabilgarri dauden a
dierazle gehienek osasunik ezaren espresiorik larrienari egiten diote erreferentzia: heriotza. Erikortasunari buruzko zenbait datu daude baina horiek baliatuz ezin da fenomenoaren dimentsioaren eta ezaugarrien ikuspegi osoa eduki. Edonola ere, a
rgi dago euskal gizartea osasun eredu moderno baten barruan dagoela eta a
razorik larrienak erikortasunari lotuta daudela, ez horrenbeste heriotzari lotuta. Zorionez, heriotza-tasa benetan baxua da, batez ere, gazteenen a
rtean.
Esan dugun moduan, EAEko haurrek osasun egoera bikaina daukate, a
zken urteetan hobetu egin dena. Horren a
dierazle bat haurren heriotza-tasa da, Europako tasaren (% 4,7) eta Espainiako tasaren (% 3,31) a
zpian dagoena: bizirik jaiotzen diren 1.000 pertsona bakoitzeko, 2,91 hiltzen dira urte bat bete a
urretik.
18 urte baino gazteagoak diren a
dingabeen a
rtean heriotza kausa nagusien a
raberako heriotzaren egitura a
ztertuz gero, funtsezko desberdintasunak a
ntzeman daitezke bizitzaren etaparen a
rabera. 0 urtetan heriotzen % 80,8k ziklo perinataleko gaixotasunekin eta jaiotzetiko malformazioekin zerikusia dauka, urte bat pasa eta gero kanpoko heriotza kausek garrantzia bereganatzen dute (istripuak eta traumatismoak) eta heriotzen erdia baino gehiago eragiten dituzte (% 55,9 15-17 urteko tartean).
Neurri handi batean, erikortasunaren ezaugarriek heriotza-tasan a
ntzemandako joera baieztatzen dute. Dena den, a
intzat hartu behar da a
rnas sistemaren eta digestio-aparatuaren gaixotasunek garrantzia bereganatu dutela haurren osasun a
razo as
koren eragile gisa.
Ohitura osasungarriei dagokienez, esan dezakegu, oro har, elikadura-ohiturak osasungarriak direla eta gizentasun portzentajeak (% 5,1) beste a
utonomia erkidegoekin eta estatuko (% 9) bataz bestekoarekin a
lderatuz a
rgi eta garbi baxuagoak direla. Kirola eta a
riketa fisikoaren harira, 1-15 urte bitarteko euskal populazioak ez du inolako a
riketa fisikorik egiten a
isialdian. Errealitate hori nabarmenagoa da nesken a
rtean eta gorantz doa nerabezaroan sartu a
hala.
Eusko Jaurlaritzak substantzia psikoaktiboen kontsumoaren inguruan urtero jasotzen dituen datuei jarraiki, a
lkohola, tabakoa eta legezkoak ez diren beste substantzia batzuen kontsumoa nerabeen a
rtean zabaldu den errealitate bat da. A
lkohola eskuragarrien dagoen substantzia izateaz gain, gehien kontsumitzen dena da (11-17 urte bitarteko euskal populazioaren % 20k a
lkohola kontsumitzen du as
tero eta portzentajea handituz doa a
dina handitu a
hala; 17 eta 18 urte dituztenen a
rtean, % 52k kontsumitzen du). Horrez gain, oro har uste dute a
lkohola ez dela gainontzeko substantziak bezain kaltegarria. 11-17 urte bitarteko nesken % 12,3k eta mutilen % 6,4k egunero erretzen du, nerabeen % 60k tabakoa larria edo oso larria dela uste duen a
rren. A
zkenik, % 71k uste du cannabisa kontsumitzea larria edo oso larria dela eta portzentajea handitu egin da a
zken urteetan, beraz, ematen du gaur egungo nerabeek ezagutzen dituztela horrek dakartzan a
rriskuak.
14-17 urteko gazte euskaldunen % 30,2k erabateko sexu-harremanak eduki du eta lehenengo erabateko sexu-harremanaren bataz besteko a
dina 15 urtekoa da. Ematen du, oro har, nerabeek a
ntisorgailuak ezagutzen dituztela, batez ere, preserbatiboa. Hala ere, ikerketaren a
rabera ohikoena da haurdunaldia saihesteko erabiltzea eta ez horrenbeste sexu-transmisiozko gaixotasunen a
urrean babesteko; izan ere, normalean horien eragina ez daukate gogoan. Sexu harremanak eduki dituzten euskal gazteen % 92k segurua den a
ntisorgailua erabili du; hala ere, ezin dugu a
haztu EAEko 14-17 urte bitarteko gazteen % 2,4 haurdun egon dela edo norbait haurdun utzi duela.
1.2.4. Hezkuntza
Azken urteetan 16 eta 17 urteko gazteen eskolatze tasak modu nabarmenean gora egin du eta 16 urtera a
rteko derrigorrezko hezkuntza a
rrunt bilakatu da. Horren ondorioz, populazioaren bataz besteko prestakuntza maila igo da.
EAEk inguruko beste lurralde batzuekin a
lderatuz etekin maila handiagoak ditu zientzia, matematika eta irakurketa bezalako a
rloetan; izan ere, PISA proban lortutako ezegokitasun portzentajeak % 15 ingurukoak dira, estatu eta Europa mailan, a
ldiz, a
ltuagoak dira. Dena den, oraindik ere jorratu beharreko erronkak daude.
2008. urtean, ikasketak behar baino lehen utzi zituzten gazteen portzentajea % 14,7koa zen eta mutil gehiago hartzen zituen barne (% 18, neskak, berriz, % 11). 2010. urterako Europa mailan ezarritako helburura heltzen ez den a
rren -% 10-, xede hori gertuen daukan a
utonomia erkidegoa da; izan ere, estatu mailan, ikasketak behar baino lehen uzten dituzten gazteen bataz bestekoa % 31ko da.
Lehen mailako hezkuntzari dagokionez, a
din teorikoan etapa a
maitzen dutenen portzentajea % 88koa da. Portzentaje hori handiagoa da zentro pribatuetan eta D ereduan ikasten dutenen a
rtean (% 91 bi kasuetan). DBHko etapan portzentajea % 84koa da eta etapa horretan hasten dira sexuagatiko desberdintasunak; izan ere, neska gehiagok a
din teorikoan etapa gainditzen dute (% 69, % 59ren a
urrean). Batxilergoari dagokionez, 10 ikasle bakoitzeko 6k a
maitzen dute a
din teorikoan eta sexuaren a
raberako desberdintasun nabarmenak a
ntzeman daitezke (nesken % 70ek a
din teorikoan gainditzen dute, mutilen kasuan, berriz, % 55ek).
11-17 urte bitarteko euskal ikasleen % 15ek a
dierazi du ez zaiola eskola batere gustatzen eta, kasu honetan, sexuagatiko desberdintasuna oso a
dierazgarria da: eskola batere gustatzen ez zaien mutilen portzentajea % 21ekoa da, neskena, a
ldiz, % 8koa da. Zentzu horretan, a
dina ere faktore erabakigarria da, hazi a
hala eskolarekiko a
tsekabea handituz doa. Hala, 11 eta 12 urteko a
dingabeen % 7,8k a
dierazi du ez zaiola eskola batere gustatzen baina 15 eta 16 urtekoen a
rtean portzentajea % 21ekoa da.
Azken hamar urteetan hiru euskal lurraldeetan behar bereziak dituzten ikasleen proportzioa handitu egin da, hortaz, EAE osoan eskolatuta dagoen ikasleriaren % 3,4 hezkuntza behar berezi eta/edo zehatzak dituen ikasle gisa tipifikatu da.
Haurrak eta nerabeak nahiko pozik daude eskolan euren parekoekin dituzten harremanekin nahiz eta gatazkak ere existitu, muturreko kasuetan, eskolako jazarpen edo bullying bilakatzen direnak. Arrisku egoera berezietan dauden haurrak txosten berezian jasotako datuen a
rabera, 2008/2009 ikasturtean 77 salaketa egon ziren guztira eta tratu txarrei lotutako 40 kasu identifikatu ziren. Txostenak a
gerian utzi du kasu mota horiek gehienbat bigarren hezkuntzan gertatzen direla. Horietan, eraso fisiko zuzenak, jazarpenarekin hasteko a
dinaren jaitsiera (baita lehen hezkuntzan ere) eta neskekin a
lderatuz (% 15), mutilen (% 18) portzentaje handiago bat erasoaren zati a
dierazgarriak dira. Halaber, a
ipatu beharra dago nerabezaroan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak parekoen a
rteko jazarpen tresna berri bilakatu direla.
1.2.5. Ekonomia-baliabideak; pobreziaren eragina
2008. urtean oinarrizko beharren as
ebetetzeari a
urre egiteko diru-sarrera ekonomiko nahikoak ez edukitzeko a
rriskua 15 urte baino gutxiago duen populazioaren % 6k pairatzen zuen, hau da, portzentajea 2004. urtekoa baino zertxobait a
ltuagoa zen(% 5,3), bai eta populazio osoak daukan pobreziaren a
rriskua baino a
ltuagoa ere (% 4,1).
2008. urtean 10 a
dingabeetatik 2 ongizaterik eza pairatzeko a
rriskuan zeuden (epe motzean, gizarte jakin batean espero diren gutxieneko ongizate eta erosotasun mailak mantentzeko beharrezkotzat jotzen diren ohiko gastuei a
urre egiteko baliabide ekonomikorik eza), 2004. urteko datuetan jasotako portzentajea baino a
ltuagoa. Halaber, euskal populazio orokorraren kasuan jazoera horri dagokion ehunekoa % 14 da, beraz, berriro ere berretsi egin da pobreziak eragin handiagoa daukala haurren a
rtean.
Ikuspegi hori osatzeko, mendekotasuna duten seme-alabak dituzten familien pobreziaren a
dierazleak a
intzat hartu behar dira. Hala, etxeetan egindako inkestaren a
rabera, 2008. urtean mendekotasuna duten seme-alabak barne hartzen dituzten euskal etxeen % 34k ez dauka diru-sarrera nahikorik gastu osagarriei a
urre egin a
hal izateko. % 12k ez dauka diru-sarrera nahikorik seme-alaben ikasketak ordaindu a
hal izateko eta mendekotasuna duten seme-alabak dituzten euskal familien % 12k ez dauka diru-sarrera nahikorik euren seme-alabak zaintzeko pertsona bat kontratatu a
hal izateko. Diru-sarrera nahikorik ez edukitzeari buruzko egoera horiek guztiek eragin handiagoa daukate guraso bakarreko familien kasuan. Muturreko kasuetan mendekotasuna duten seme-alabak barne hartzen dituzten euskal etxeek a
razoak dituzte oinarrizko beharrak as
ebetetzeko. Horri dagokionez, 2008ko portzentajeek 2004koak bikoitzen dituzte -% 5,35 2008an eta % 2,97 2004an-.
Egoera ekonomikoak eta lanaren egoerak modu nabarmenean okerrera egin dute 2008. urtetik gaur egun a
rte, BAIk jasotako langabezia-tasaren hazkundeak erakusten duen moduan (2008ko IV. hiruhilekoan 8,32 egin zuen gora eta 2011ko III. hiruhilekoan 12, 17). Horrek guztiak a
dierazten du ondorioz gure lurraldean haurren pobrezia egoerek gora egin dutela.
1.2.6. Aisia
Dirudienez, gaur egun haurren eta nerabeen a
isia pasiboagoa da eta kanpoan garatzen ez diren mugimendu gutxiko jarduerek garrantzi handiagoa dute beste belaunaldi batzuekin a
lderatuz, batez ere, hiri eremuetan bizi direnen a
rtean. Bestalde, ematen du joera a
rgia dagoela a
ntolatutako eta zuzendutako a
isiaren a
lde, a
rauen bidez erregulatutakoa, heldu baten ikuskapen edo kontrolaren menpe dagoena (eskolaz kanpoko ekintzak, udalekuak, ludotekak...) eta lan merkatuaren eskakizunek eta familia eta lana bateratzeko zailtasunek baldintzatzen dutena.
Bestalde, a
dingabeen a
isialdia gero eta gehiago ikasketei lotutako jarduerek betetzen dute (1,64 orduko bataz bestekoa etxerako lanak egiteko eskolako ordutegitik kanpo 11 eta 17 urte bitarteko neska-mutilen kasuan), bai eta eskolako lanekin laguntzeko edo hizkuntzak edo musika ikasteko eskolaz kanpoko jarduerek ere, Kasu batzuetan, gurasoek behartuta eskolako emaitzak txarrak izan direlako edo ikaskuntzak hobetzeko.
Banakako jolasak gero eta ohikoagoak dira (haurrek denbora gehiago pasatzen dute bakarrik lehen baino) eta 11 eta 17 urte bitarteko 10 a
dingabetatik ia 2 as
tean zehar egunean 2 ordu inguru egoten da ordenagailuarekin edo kontsolarekin jolasten. Telebistak indarra galdu du ordenagailuaren erabileraren a
urrean. Hala ere, 11 eta 17 urte bitarteko euskal populazioaren erdia baino gehiagok (% 55,7) telebista ikusten du (bideoak eta DVDak barne) as
tean zehar egunean 2 ordu edo gehiago.