Aurkezpena
2010. urte hasieran A
rarteko erakundean Haur eta Nerabeentzako Bulegoa egi bihurtu zen, erakundearen berrantolatze prozesu baten emaitza gisa. Horren helburu nagusia haurren eta nerabeen eskubideak hobeto babestea da, A
rarteko erakundearen lan orokorrari lotuta; izan ere, lan hori gure a
dingabeek bizi dituzten errealitateetan gehiago sistematizatzeko eta proiektatzeko a
ukera ematen du.
2010. urtean zehar garatu zen inplementazio fasea a
maitu ostean, 2011. urte hasieran Haur eta Nerabeentzako Bulegoa jendaurrean a
urkeztu zen. A
urkezpen hori eta 2010ean Eusko Legebiltzarraren a
urrean egin genuen urteko txostenaren a
urkezpena batera gertatu ziren. Formatu horren bitartez, a
ntolakuntzako errealitate berria islatu da, modu bereizian bulegoaren jarduketa testuinguruan garatutako jarduerak a
urkeztuz.
Kasu honetan formatu bera erabili dugu, Legebiltzarrarentzako 2011ko urteko txostenaren moduko osotasun baten zati izango den dokumentua eginez, hau da, modu independentean irakur daitekeen dokumentu bat. Iaz a
zaldu genuen bezala, modu horretan bereziki zaurgarria den kolektibo horri lotutako jarduerekin gertatzen dena islatu da: A
rarteko erakundearen jardueraren zati bereizezina izanda, haien eskubideak bermatzeko kezka, interesa eta jarduketak zeharkako ikuspuntu batetik egiten dira. Ikuspuntu horrek a
dingabearen interes gorenari ematen dio lehentasuna, eragindako eremua edo bizitzaren a
lderdia edozein dela ere. A
zaldutakoaren ildoan, testuan zehar txosten orokorreko zatiak eta a
talak a
ipatu egiten dira eta, modu berean, txosten orokorrean Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren zatiari erreferentzia egiten zaio, bai kasu batean, bai bestean, garrantzi edo zehaztasun handiagoko gogoetak egiten diren bakoitzean.
Informazioa zazpi kapitulutan egituratuta dago. Lehenengoan bulegoaren jardueraren gizarte- eta a
raudi-testuingurua a
zaltzen da, bai eta txostenak hizpide duen urterako ezarritako plangintzaren barruan dauden lan-ildoak ere.
II. kapituluan, guztien a
rtean luzeena, A
rarteko erakundearen berezko jardueratik a
biatuta, haurren eta nerabeen eskubideen inguruan a
ntzemandako a
razo nagusiak a
ipatzen dira. A
bian jarritako jarduerak eta herritarrek a
urkeztu dituzten kexen; egindako ikuskapen bisitaldien; ofiziozko ikerketen; a
rduradun publikoekin eta gizarte erakundeekin izandako bileren; foroetan, batzarretan eta profesionalen topaketetan parte hartu izanaren ondorioz lortutako ikaskuntzak birpasatzen dira.
III. kapituluan a
urreko urteetako txosten berezietan egindako gomendioen jarraipena jaso da. Kasu honetan, 2009. eta 2010. urtean a
rgitaratutako txosten berezietako gomendioen jarraipena a
bian jarri da: Adingabeei balioak igortzea eta EAEko erakundeen eginkizuna nerabeen droga kontsumoaren a
rloan, betiere, 2011ko maiatzean a
urkeztu zen A
rrisku egoera berezietan dauden haurren gaineko txosten berezian jasotako zaurgarritasun egoerei lotutako gomendioen eboluzioarentzako denbora utziz. Hori guztia, a
giriaren IV. kapituluan zehaztasunez a
zaldu da, kapitulu hori txosten bereziei zuzenduta baitago.
V. kapituluak haurrek eta nerabeek parte hartu dezaten eratu dugun organoan garatutako jardueraren a
ipamen berezia egiten du: Haurren eta Nerabeen Kontseilua, nolabaiteko sendotze maila eskuratu duen errealitate bihurtu dena. Haren egitura, funtzionamendua eta, batez ere, 2011. urtean zehar jorratu diren gaien inguruan, gure haurren eta nerabeen berezko a
hotsa a
tal horretako orrialdeetan jaso dira.
VI. kapituluak haurren eskubideei dagokienez, errespetuan oinarritutako kultura sortzen laguntzeko zenbait jarduera bildu ditu: ezagutza trukatzeko foroetan parte hartzea, beste gizarte eta erakundeen a
rteko eragileekin lankidetzan a
ritzea, hezkuntzako materialak a
rgitaratzea edo 6-11 urteko haurrentzako A
rarteko erakundearen web orrialdea bertan a
ipatzen diren ekimenetako batzuk dira.
Azkenik, VII. kapituluak a
giria itxi egiten du laburbilketa gisa egindako zenbait gogoeten bidez.