Iazko uztailaren 7 eta 8an, EHUko XXXV. Uda Ikastaroetan, Manuel Lezertua ar
artekoak honako ikastaro hau egin zuen:
“Europa, asilo lurraldea? Erronkak eta erantzunak”.
Arartekoak, pertsona guztien eskubideen defendatzailea denez, asilo eta babes eskubidea bultzatu nahi du ikastaro honen bitartez. Eskubide hori bermatzen dio Nazioarteko Zuzenbideak jazarpena pairatzen duen edonori, baldin eta, ar
razoi horregatik, bere bizia edo osotasuna, edo bere familiarena, ar
riskuan badaude.
Azken hilabeteotan, bigarren mundu gerratik hona izan den asilo-eskaerarik jendetsuena eta handiena ikusten ar
i da Europa. Horrek inoiz izan ez diren erronkak sortzen ditu, aparteko egoeretan asilo eskubidea modu eragingarrian beteko dela bermatzeko. Ikastaro honetan aztertu eta eztabaidatu nahi zen zenbaterainokoak diren sortzen ar
i diren ar
azoak, eta zer-nolako erantzunak ematen ar
i diren (edo ematen ar
i ez diren) Europako, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat erakunde.
Asilo eskubidearen norainokoa eta hori osatzen duten ar
auen interpretazioa ez datoz bat Europako estatuetako legerian eta jurisprudentzian. Gainera, eztabaida pizten ar
i da errefuxiatuak ar
tatu eta babesteko zereginari buruz, estatuen ar
tean desberdintasunak baitaude nazioarteko konpromisoak beren gain hartzeko orduan.
Jurista adituen mintzaldien bitartez, asilo eskubidearen edukia aztertu zen ikastaro honetan, bai ikuspegi teorikotik, bai eskubide hori ar
autu eta gauzatzearen ikuspegitik ere.
Orobat, ikastaroan gai hauek aztertu eta alderatu genituen: Europako Parlamentuak –Europako herritarren ordezkari gorena denez– zer ekimen abiarazi dituen, eta talde politikoek zer iritzi duten egungo egoeran asilo eskubidea baliatzeak sortu duen erronkari eman beharreko erantzunaz; gizaldeko erakundeek zer ikuspegi duten, zer neurri hartu dituzten edo zer ekimen bultzatu dituzten jazarpen-pairatzaileak babesteko eta haien sufrimendua ar
intzeko.
Horrekin batera, zuzen-zuzenean ezagutu nahi genuen errefuxiatuak hartzeko zer egitarau eta neurri zehatz onartu dituzten euskal administrazioek eta Euskadin kreditatuta dauden gizarte erakundeetakoren batek, haien ar
duradunen testigantzaren bidez.