3.1. 2016an ar
gitaratutako txostena
3.1.1. Udal gizarte zerbitzuen egoera Euskal Autonomia Erkidegoan. Egungo egoera eta hobetzeko proposamenak
Ez da berria Ar
artekoak lehen ar
retarako gizarte zerbitzuei eskaintzen dien ar
dura. Herritarrei egunero erantzuteko beharrezkoa den ezagutza eta jarraipen-lanaz gain, jada 1999an eta 2010ean bi txosten berezi aurkeztu zizkion Eusko Legebiltzarrari. Orduz geroztik, ordea, aldaketa garrantzitsuak gertatu dira, dudarik gabe, gizartean, politikan eta ar
audian:
- Krisi ekonomikoa sendotu da, pobrezia eta gizarte-bazterketa ar
eagotuz.
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari eskualdatu zaio Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) kudeaketa.
- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko dekretua onartu da, baita Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa ere. Azken horren barruan agertzen da gizarte zerbitzuen mapa.
Aldaketa horiek denek eragin nabarmena izan dute Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman, oro har, eta oinarrizko gizarte zerbitzuetan, bereziki.
Behin puntu horretara iritsita, Ar
arteko erakundeak oinarrizko gizarte zerbitzuen egoerari buruzko analisia eguneratzeko aukera aztertu zuen, eta orain udal gizarte zerbitzu guztietara hedatu du azterketa hori, zerbitzu horien premia duten pertsonen beharrei eta eskaerei modu egokian erantzuteko orduan dituzten ar
azoen ikuspegitik.
Helburu horrekin eta ikuspegi horretatik begiratuta, txostenak hauxe eskaintzen du:
- Udal gizarte zerbitzuen eskaintzari, zerbitzu horietan diharduten langileei eta zerbitzuak finantzatzeko gastuari buruzko azterketa kuantitatiboa, azken urteotan zer bilakaera izan duen jakiteko.
- Gai hauen gaineko azterketa kualitatiboa: udal gizarte zerbitzuen egungo egoera, beraien aurrerapenak eta mugak, finantzaketa, antolaketa, erakunde ar
kitektura, e.a.
- Beste autonomia erkidego batzuetako udal gizarte zerbitzuen edo lehen mailako ar
retarako ereduaren analisia.
- Ondorioak eta gomendioak, agerian jarri diren ar
azoak konpontzeko.
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman eskumenak dituzten administrazioko 3 mailei egin zaizkie gomendioak, ez udal erakundeei bakarrik. Horiek zenbait gairen ar
abera multzokatuta daude.
Lehenbiziko biak orokorrentzat jo litezke. Lehenengoak gogorarazten du edukiz jantzi behar direla Gizarte Zerbitzuen Legeko funtsezko osagaiak, zehazkiago, gizarte zerbitzuak jasotzeko eskubide subjektiboa, erkidegoko eredua eta ar
reta jasotzen jarraitzeko printzipioa. Bigarren gomendioak, berriz, denboran barrena ahalegin jarraitua egiteko eskatzen du, gizarte zerbitzuen sistema unibertsal bat guztiz heda dadin 2020tik harago, data hori hartu baita aintzat administrazioek onartu eta agindu duten Plan Estrategikoko denbora-mugan.
Gomendioen bigarren multzoan, udal gizarte zerbitzuetako ar
lo eta sailetan esku-hartzeko lana aipatzen da. Eskatzen da ar
duradun politiko eta teknikoek onar dezatela gizarte-lana eta horren eragina garrantzitsuak direla, ez bakarrik norberaren ongizatean, baizik eta baita ere gizarte-kohesioan eta ekonomia- eta kultura-oparotasunean.
Multzo horretan bertan, bereziki nabarmentzen dira edonork bere bizi-prozesuan ar
reta jasoko duela bermatzeko hobekuntzak, etenik edo luzapenik gabe, baita ere pertsonen eta horiek ordezkatzen dituzten erakundeen partaidetza. Horretarako beharrezko baldintzatzat jotzen da diziplina anitzeko lantaldeak taxutzea, behar bezainbat adituk osatutakoak, eta esku hartzeko eredu komunak garatzea. Garapen hori koordinazio-egitura batean antolatuko da, oinarrizko gizarte zerbitzuei lankidetza, hausnarketa, informazioa eta laguntza teknikoa emateko.
Gomendio gehien (7) dituen multzoa udal gizarte zerbitzuek garatu beharreko programa eta zerbitzuekin lotuta dago. Legearen katalogoan udal eskumeneko zerbitzu gisa bildutako ia zerbitzu guztientzat proposamen bat egiten da etxeko laguntza, gizarte eta hezkuntza ar
loko esku-hartzea, esku-hartze psikosoziala, zaintzaileei laguntzea, eguneko ar
reta eta egoitzakoa . Horrez gain, auzolana eta prebentzio-lana sustatu behar direla adierazten da, eta sakon hausnartu behar dela zerbitzuak zuzenean egitearen ordez ematen diren prestazio ekonomikoen erabilera.
Udalen kudeaketa eta finantzaketa hobetzeko egin diren bi gomendioen bitartez, alde batetik, udalen ar
teko lankidetza bultzatu nahi da, udalaren ar
durapeko eta udalerria baino lurralde-eremu handiagoko zerbitzuak garatzeak berez dakarren zailtasunari aurre egiteko, eta, bestetik, bermatu nahi da udal aurrekontuetan beharrezko baliabide ekonomikoak jarriko direla herritarrei udal eskumeneko gizarte zerbitzuak eskaintzeko.
Arauak garatzeari eta sistema antolatzeari buruzko gomendioek bereizgarri bat dute: Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan bereziki azaltzen diren gaiei dagozkie. Plan hori txosten hau egiten ar
i ginela onartu zen, 2016-2020 aldirako.
Multzo horretan gomendatzen da jardun dadila, informazio-sistema garatzeko, ezagutzaren kudeaketa-jarduerak bultzatzeko, prestazio eta zerbitzuen zorroa behar bezala eguneratuta edukitzeko, Gizarte Zerbitzuen Legean xedatutako ar
audi-garapenaz ar
duratzen den sailaren baliabideak indartzeko eta euskal udalerriak biltzen eta ordezkatzen dituzten elkarteen ekintza-ahalmena sendotzeko, beraien ordezkaritza-lana eta trebakuntza teknikoa hobetu ahal izan ditzaten.
Azken multzoan lankidetzari eta koordinazioari buruzko 5 gomendio egiten dira. Lehenengoak proposatzen du lankidetza protokoloak edo hitzarmenak egin daitezela, baita ere lehen mailako ar
retaren eta bigarren mailakoaren ar
teko desadostasunak konpontzeko mekanismo eragingarri bat. Beste 3 gomendio, berriz, diru-sarrerak bermatzeko sistemarekin eta osasun nahiz hezkuntza sistemekin koordinazioa hobetzeko egin dira, horiekin osoki garatutako jarduerak partekatzen baitira. Multzo honetako azken gomendioak hirugarren sektorearekin du zerikusia, eta, funtsean, berriki onartu den Hirugarren Sektoreari buruzko Legean onartutako konpromisoak bete daitezen eskatzen du.
3.1.2. Udal gizarte zerbitzuen egoera Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Egungo egoera eta hobetzeko proposamenak izenburuko txostena eguneratzea
Atal honetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko foru aldundiek eta udalek gai horretan eman berri dituzten aurrerapauso garrantzitsuak aipatzen dira. Funtsean, gizarte zerbitzuen mapak eginez eman dituzte aurrerapauso horiek eta Ar
artekoak uste du garrantzitsua dela informazio hori ematea.
Halaber, Ar
artekoaren txostenean jasotako datu kuantitatibo batzuk eguneratu dira (2015ean zegoen azkenengo eragiketa estatistikoan oinarrituta egindakoak, 2013ko datuekin). Izan ere, 2014ko gizarte zerbitzuen eta gizarte-ekintzako estatistika berria dago eskuragarri.
Aurretiazko kontu gisa, adierazi beharra dago gizarte zerbitzuen inguruko estatistika ofizialetatik abiatuz eskuragarri dauden datu kuantitatiboek oso informazio erabilgarria ematen dutela Euskadiko Autonomia Erkidegoko udal gizarte zerbitzuen tamainen bilakaerari buruz. Hala eta guztiz ere, bi urteko desfasea egon denez horren eraketan, udalak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio eta zerbitzuen zorroaren Dekretuan (2015eko urrian onartutakoa) eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan (2015eko azaroan onartutakoa) xedatutakora egokitzearen ondorioz 2016an eta 2017an egondako eraldaketen eragina ez da hautemangarria izango, gutxienez, bi urte barru ar
te.
Hortaz, adierazitako mugapen hori kontuan hartuta, udalek finantzatutako gizarte zerbitzuek 2014ra ar
te izandako bilakaeraren datuek, edonola ere, egoera hauek nabarmendu dituzte:
• Lurraldeen ar
teko desberdintasunak. 2014ko datuak sartu dira gizarte zerbitzuetan egindako udal gastuaren serie historikoetan; hala, datu horiek ez dute nobedade handirik erakusten hiru lurralde historikoen ar
tean desberdintasunak mantentzeari dagokionez. Udalek biztanle bakoitzeko egiten duten gastua gizarte zerbitzuetan Ar
aban (141,7) da; Bizkaiko udalek (88,2) eta Gipuzkoako udalek (77,3) baino askoz gehiago. Horrez gain, oinarrizko gizarte zerbitzuetako langileei dagokienez dauden desberdintasunak nabarmenak dira.
• Krisiaren eragina eta susperraldiaren hasiera. 2008tik 2013ra ar
te, gizarte zerbitzuen udal gastua % 5 murriztu zen Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Murrizketa hori askoz handiagoa izan zen Bizkaian; izan ere, beste bi lurraldeetan baino % 12 gehiago murriztu zen gastua. Ar
aban eta Gipuzkoan, txostenean adierazi zen bezala, esan daiteke gastua gelditu zela. Egoera horren aurrean, 2014ko datuak positiboak direla esan daiteke. Izan ere, lehenengo aldiz 2009tik, lurralde guztietan erregistratu dira udal gastuaren gehikuntza positiboak aurreko urtearekin alderatuz. Halaber, 2014an, lehenengo aldiz krisia hasi zenetik, ar
eagotu zen udalek gizarte zerbitzuetara bideratzen duten proportzioa egindako gastuaren zenbateko osotik. 2014an, proportzio hori % 8,8koa zen; 2013an % 8,3koa eta 2008an, % 8,6koa.
• Udalerri txiki eta handien ar
teko desberdintasunak. Analisi osagarri bat egin da udalek gizarte zerbitzuetan gastatzen dutenaren inguruan, udalerrien tamainaren ar
abera. Analisi horrek, lurraldeen ar
tean dauden desberdintasunak gorabehera, erakutsi du harreman positiboa dagoela gizarte zerbitzuetako biztanle bakoitzeko batez besteko gastuaren eta udalerriaren tamainaren ar
tean. 2013an, –analisi hori egin daitekeen azkenengo urtea– Euskadiko Autonomia Erkidegoko 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien biztanle bakoitzeko batez besteko gastua (114 €) 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriena baino 2,5 bider handiagoa izan zen (45,9 €); 10.001 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerrien gastua baino 1,8 bider handiagoa (63,7 €) eta 20.001 eta 50.000 biztanle bitarteko udalerriena baino 1,5 bider handiagoa (77,6 €). Bilakaeraren ikuspuntutik, esan daiteke urteak pasa ahala desberdintasun horiek ar
eagotu direla: 2003tik 2013ra ar
te, udalerri txikiek (10.001 biztanle baino gutxiagokoak) eta ertainek (10.001 eta 50.000 biztanle bitartekoak) gastua 3,6 eta 18,2 euro ar
eagotu dute pertsona bakoitzeko. Hala, gizarte zerbitzuetako udal-gastua 40,2 eurotan handitu da pertsona bakoitzeko 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien kasuan.
Lurralde historiko bakoitzeko foru aldundiek eta udalek zenbait aurrerapauso eman dituzte azkenengo hilabeteetan udal eskumeneko gizarte zerbitzuen zabaltzea planifikatze aldera, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen 2015-2017 Plan Estrategikoan ezarritako irizpideen ar
abera. Hauek dira aurrerapauso garrantzitsuenak:
2015eko amaieratik, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Gizarte-zerbitzuen zorroaren eta plan estrategikoaren Dekretua onestearen ondorioz, lurralde bakoitzeko foru aldundiek eta udalek batera lan egin dute gizarte zerbitzuen lurralde-mapen eraketan. Gaur egun ar
te, eta udal eskumeneko gizarte zerbitzuei dagokienez, lurralde historiko bakoitzean definitu eta adostu dira lehen mailako ar
retako zentro eta zerbitzuen kasuan bermatu beharreko estaldurak, plan estrategikoaren, ar
lo geografikoaren eta eskualdearen ar
abera.
Araban: 2016ko uztailaren 22an Gizarte Zerbitzuen Mapa onetsi zenetik, eta erakunde bakoitzaren eskumenak eta bakoitzak benetan ematen dituen zerbitzuen ar
teko doitzea ar
gitzearen ondorioz, honako aurrerapauso hauek eman dira:
• 2016ko abenduaren 1ean, foru aldundiak eta Gasteizko Udalak akordio bat sinatu zuten; horren bidez, bi erakunde horiek eskumenen transferentzia-berrantolaketa egin nahi dute gizarte zerbitzuen ar
loan. Akordio horrek –“Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren ar
tean gizarte-zerbitzuen ar
loko eskumenak berrantolatzeko esparruko lankidetza hitzarmena” izenekoa– aurreikusten du Gasteizko Udalak etxez-etxeko laguntza eta zaintzaileentzako laguntza zerbitzuen eskumena hartuko duela bere gain. Bestalde, Ar
abako Foru Aldundiak bere eskumeneko zenbait zentro eta zerbitzu finantzatuko ditu, orain ar
te udalak kudeatu eta finantzatu dituenak.
• Ar
abako landa-eremuko udalak eta foru aldundia kudeaketa-formula baten garapenean lan egiten ar
i dira; formula horrekin, foru erakundeak udal eskumenekoak diren zerbitzuak eta prestazioak ematen jarraituko du hiriburutik kanpo.
Bizkaian: udal gizarte zerbitzuak ar
audi-esparru berrira egokitzeko planifikazio-prozesua 2016ko hasieran hasiko da eta EUDELek sustatuko du Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Prozesu honen mugarri nagusiak hauek izan dira:
• 2016ko urtarriletik aurrera, EUDELek Bizkaiko udalerriek eta mankomunitateek eskatuta antolatutako 27 bilera egin ziren guztira, Bizkaiko maparen zonifikazio-proposamenaren eta hori eremu geografiko bakoitzean kokatzearen inguruko erabakiak hartzea errazteko. Apirilaren 29an, EUDELeko Bizkaiko Lurralde Batzordeak oniritzia eman zion adostutako zonifikazioari.
• Bi hilabete beranduago, 2016ko ekainaren 21ean, Bizkaiko gizarte zerbitzuen erakunde ar
teko mahaiak onetsi zuen zonifikazio hori; udaletako eta foru aldundietako ordezkariek osatzen dute mahai hori. Organo horren esparruan, ar
lo eta eskualdeko lurralde-eremuetako udalerri bakoitzak udal gizarte zerbitzuei dagokienez 2017rako bete behar dituen helburuak ere adostu ziren, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan ezarritako mugapen geografikoarekin bat etorriz.
• Hauek dira Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Mapan dauden edukiak: mapak gizarte zerbitzuen zonifikazio geografikoarekin lurralde-maila desberdinetan; ar
lo eta eskualdeko eremu demografikoei esleitutako udal gizarte zerbitzuetako helburuak 2017rako eta Ez-ohiko Funtsa banatzeko irizpideak, udalei udal gizarte zerbitzuak planifikatzeko egindako zenbait gomendiorekin batera. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Mapa zabaltzea Bizkaian. Dokumentu honek oinarrizko gomendio batzuk jasotzen ditu udal gizarte zerbitzuen planifikazioari dagokionez, indarreko ar
audira egokitzeko prozesu honetan aurrera egite aldera. Bertan jasotako gomendioen ar
tean, mugapen geografiko bakoitzeko udalerrien ar
tean dauden zerbitzuak aztertzeko edo 2017ko proiekzioak berrikusteko gomendioa agertzen zen, baita etorkizunean, hala badagokio, prestazioa taldekaturik emateko erabakiak hartzeko gomendioa ere.
Gipuzkoan: Foru Gobernu Kontseiluak onetsi zuen Gipuzkoako Gizarte-zerbitzuen 2015-2017 Eperako Mapa 2015eko ekainaren 2an. Dokumentu honetan, Gipuzkoako errealitatera eramaten dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen 2015-2017 Plan Estrategikoan ezarritako planifikazio-irizpideak; bertan, lurralde-maila bakoitzean lortu beharreko estaldurak proposatzen dira, bai foru eskumeneko bigarren mailako ar
retako gizarte zerbitzuentzat, bai, partzialki, udal eskumeneko lehen mailako ar
retako zerbitzuentzat.
Gizarte Zerbitzuen Lurralde-mapa onetsi zenetik, lurraldean udal gizarte zerbitzuen plangintzan eragina izan duten aurrerapauso nagusiak hauek izan dira:
• Batetik, aipatu behar da Gipuzkoako gizarte zerbitzuen erakunde ar
teko mahaiaren (2016ko uztailaren 13an eratutakoa) esparruan egindako lana foru aldundiaren eta udalen ar
teko baterako jarduketen planifikazioa diseinatzeko, gizarte zerbitzuen ar
loan eta Gizarte Zerbitzuen Maparen lurralde-antolaketari dagokionez. Orain ar
te, organo hori bitan bildu da. 2017ko urtarrilaren 25ean egindako azkenengo bileran, besteak beste, honakoa aztertu zen: gizarte zerbitzuen finantzazioa 2017-2019 eperako; eskumenen doitze berritik eratorritako aurreikuspenak eta gizarte zerbitzuen erakunde ar
teko funtsaren banaketa.
• Erakunde ar
teko mahaiaren erabakien paraleloan, lurraldeko zenbait udalerri udal-mapak egiten ar
i dira edota negoziazio-prozesuan, eskualdea edo ar
loa mugapen geografikotzat duten zentro horiek zabaltzeko, Gizarte Zerbitzuen 2016-2019 Plan Estrategikoak xedatutakoaren ar
abera.
Aurrerapauso horiek eragina dute Gizarte Zerbitzuen planifikazioan eta diseinu globalean; hala ere, 2016an, ez dute islarik izan herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuetan. Hortaz, 2017an, horren abiaraztearen segimendua egingo da, udal gizarte zerbitzuen inguruko ez-ohiko txostenak duen informazioa eguneratzen jarraitzeko.
3.2. 2016. urtean egiten ar
i diren txosten bereziak
2016. urtean aurrera egin da hiru txosten berezi berri prestatzen:
3.2.1. EAEko ospitaleek ezgaituentzat duten irisgarritasunaren diagnostikoa
Azterlan hori laster ar
gitaratuko da eta, horren bidez, ezgaituek erabat gizarteratu eta gizartean parte hartzeko Ar
artekoari funtsezkoa iruditzen zaion gai bat jorratu nahi da: Euskal Herriko ospitaleen irisgarritasuna.
Irisgarritasunari buruzko ar
audia zenbateraino betetzen den aztertu nahi da eta Euskal Herriko ospitale sistemaren gabeziak identifikatu nahi dira, ezgaituen joan-etorrien segurtasunari eta eraginkortasunari dagokienez.
Antzemandako akatsetan oinarrituta, lehentasunezko ekintza-plan bat ezarri beharko litzateke, eta Euskal Herriko ospitale sistemaren irisgarritasunari buruzko diagnostikoa lortu eta gero, beharrezko gomendioak egin beharko litzaizkieke eragindako administrazioei, irisgarritasun ar
loko ar
audia bete dezaten eskatzeko eta, hala, ezgaituek diskriminatuak ez izateko eta aukera berberak izateko duten eskubidea benetakoa eta eraginkorra izango dela bermatzeko.
Azkenik, emaitzak jendaurrean hedatuz, erakundeak, enpresak eta gizartea kontzientziatzea sustatu beharko litzateke, behar adinako bultzada lortzeko beharrezko neurri eta ekimenak abiaraz daitezen, irisgarritasun-arazo handieneko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.
3.2.2. EAEko bitartekotzarako zerbitzu eta programa publikoak ezarri, finkatu eta ikuskatzea
Arartekoa pertsonen eskubideak babesteko Eusko Legebiltzarraren goi mandataria da, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, udalak eta administrazio horietakoren baten mendeko erakunde publikoak) jarduera eta politika publikoei dagokienez. Zeregin hori betetzean, hurbiletik aztertu du EAEn bitartekotzak izan duen bilakaera eta sendotzea, eta sistema alternatibo hori sustatu du gure lurraldeko herritarren gatazkak konpontzeko.
Ohiko justiziaren formula alternatibo edo osagarri gisa bitartekotzarako programa eta zerbitzuak eta bitartekotza bera finkatu ostean, Ar
artekoaren ustez, iritsi da bitartekotzaren ezarpena ebaluatzeko unea, hasierako diseinuetatik abiatuz eta operadore juridiko eta erabiltzaileen ar
tean izan duen eraginkortasuna eta onarpena aztertuz. Horretarako, kontuan hartuko dira urteotan gertatu diren legegintza berrikuntzak eta Estatuan eta nazioartean izandako beste esperientzia batzuk, baita estatistika emaitzak ere.
2016ko bigarren seihilekoan hasi zen txosten berezi horren bidez, informazio kontrastatu eta objektiboa eman nahi dugu bitartekotza zerbitzu publikoen jardueraz, baita horiek euskal herritarrei ekartzen dizkieten onurez ere. Era berean, lortutako emaitzak gatazkak modu baketsu eta eragingarrian kudeatzeko baliagarriak ote diren balioztatzen saiatuko gara. Azkenik, baldin eta, azterlan horretan, hobekuntzak egin behar direla ondorioztatzen bada, zenbait gomendio egingo dira.
3.2.3. Euskal Herria energia-eredu iraunkorrago eta karbono gutxiagoko batera igarotzea
Txosten hori 2016ko azken hilabeteetan hasi da. Bertan, zenbait oinarri proposatu nahi dira gai hauek hausnartzeko: alde batetik, Euskadiko oraingo energia-eredua, eta, bestetik, zer jarraibide izan daitezkeen gomendagarriak Euskadi energia-eredu iraunkorrago batera igarotzeko.
Energia-estrategia iraunkor baten oinarrizko zutabeak abiapuntu hartuta (energiaren kostua eta prezioa, hornidura ziurtatzea, ingurumenean eta kliman duen eragina, gizarte-eragina eta herritarren onargarritasuna), txostenean azaldu nahi da gai horiek zer egoeratan dauden Euskal Herrian, aurre egin beharreko erronka nagusiak aipatuz. Era berean, zenbait gomendio egin nahi zaizkie gai horretan esku hartzen duten eragile nagusiei.