Aurrekariak
Arloko jardueraren balantzea egin aurretik, ar
loaren eraketan eta izendapenean aldaketa nabarmen bat egin dela jakinarazi behar da; izan ere, 2016ko urtarrilean, Ar
artekoak erabaki zuen bere ar
reta-xedea zabaltzea, beren-beregi kudeatzeko jasotzen ar
i ziren kexa batzuen orientazioa eta Ar
artekoaren jarduketak garatzeko, informazioaren eta ezagutzaren teknologien eta datuen babesaren aurreko ar
loaren izendapenaz harago doazenak.
Erabaki hori hartu zen kontuan hartuta, 2015eko abenduaren 9an, autonomia erkidegoan indarrean zegoela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea, bere bi alderdietan: publizitate aktiboa eta pasiboa herri-administrazioek duten informazioa eskuratuz. Hala, gai hori jorratzen dugu zehaztasun handiagoz kapitulu honetako 3. atalean.
Era berean, ar
loaren birkonfigurazio hau legeriari, doktrinari eta gizarteari dagokienez finkatzen ar
i diren joeren ildotik doa. Joera horien ar
abera, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea kalitatezko gobernantzaren funtsezko parte bat dira, demokrazia aurreratuko eta gobernu irekiko printzipioetan oinarrituz eta espazio publikoaren eraikuntzara bideratuz.
Halaber, lan-esparru honen helburu bat da, besteak beste, herritarrek datuen babesarekin eta administrazio elektronikotik eratorritako eskubideekin lotuta dauzkaten eskubideen garrantzia azpimarratzea. Era berean, eskubide horiek zabaltzean eginkizun proaktiboa eduki nahi du, horien erabilerak eta babesak berrikuntza-potentzial handiagoa duten herritarrak sustatzen laguntzen dutelako uste osoa du eta.
2016an, ar
lo honetan 7 kexa jaso ziren eta horiek ekitaldi honetan erakundeak jasotako kexa guztien % 0,32 dira.
Kexa horiek honako administrazio hauei dagozkie:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 5
• Tokiko administrazioa 1
Datuen babesari dagokionez, Euskal administrazioek datuak babesteko ar
audia betetzen dutela kontrolatzeko erakunde espezifiko bat dago, hau da, –la Datuen Babeserako Euskal Agentzia–. Hori dela-eta, gai horren inguruko kexa gehienak aurkezten dira erakunde horren aurrean. Hala ere, geroago aztertuko den bezala, herritarrak etengabe kezkatzen dira bere datu pertsonalak Interneten mantentzeagatik eta kezka hori ar
eagotzen ar
i da. Horren ondorioz, zenbait herritarrek Ar
artekoarengana jo dute, egoera horri aurre egiteko neurriak ezar daitezen eskatzeko.
Informazioaren eta ezagutzaren teknologiekin lotutako eskubideak gauzatzeari dagokionez, pixkanaka, ikusten ar
i da herritarrek gehiago dakitela administrazio elektronikoari dagokionez titular diren eskubideen inguruan, baita eskubideak gauzatzeko jo beharreko organoen inguruan ere. Hori dela-eta, joan den urtean, zenbait erreklamazio aurkeztu ziren Ar
artekoaren aurrean, funtsean, administrazio elektronikora iristeko eskubideei buruzkoak.
Nolanahi ere, oraindik distantzia handia dago baliabide teknologikoen erabileraren eta horri atxikitako eskubideen erreklamazioaren ar
tean. Beraz, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanetan IKT erabiltzea sustatzen duten ekimenak zabaltzeak funtsezkoa izaten jarraitzen du, baita eremu espezifiko horretan dituzten eskubideen kontzientzia eta hedapena bultzatzen dituztenak ere. Ar
e funtsezkoagoa da 2015ean Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publiko Ar
aubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea onetsi ostean; izan ere, lege horiek izapide elektronikoen aldeko apustu irmoa egin dute.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariko iragarki batean datu pertsonalak ezeztatzea
Pertsona batek Ar
artekora jo zuen, Lanbideko zuzendari nagusiak EHAAn ar
gitaratutako iragarki batean bere datu pertsonalak agertzen zirelako, eta, bere ustez, ar
gitalpen horrek bere eskubideei kalte egiten zielako. Izan ere, Interneteko bilatzaileetan bere izen-abizenak edo NAN zenbakia sartzean, informazio hori agertzen zen emaitzatzat. Gainera, kexu zen ar
gitalpen horrek irauten zuen denboragatik, berari ondorio kaltegarriak sor liezazkiokeelako, bada, informazio horretatik, egoera ekonomiko jakin bat zuela ondoriozta zitekeen.
Espedientean bildu eta aztertutako informazioa abiapuntu hartuta, Ar
artekoak ondorio hau atera du: ezarri beharreko ar
audiaren ar
abera, ez dela legez kanpoko ezer ikusten Lanbidek edo Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariak erabili duten prozeduran kexagileari administrazio-ekintza bat iragarki publiko baten bidez jakinarazteko, burutzerik izan ez zen jakinarazpen pertsonala egin beharrean. Hala ere, Ar
artekoak zenbait jarduera iradoki ditu, informazio hori Interneten mantentzeak ekar litzakeen kalte pertsonalak saihesteko.
Horretarako, Arartekoak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari iradoki die iragarki horretan agertzen diren datu pertsonalak ezeztatzeaz gain, beren web orrietan adieraz dezatela edonork zer eskubide dituen bere datu pertsonalak ezeztatzeko, eta balizko neurri teknikoak aztertu eta ezar ditzatela, aldizkari digitaletan ar
gitaratutako datu pertsonaletarako sarbidea mugatzeko, bai denborari dagokionez, bai Interneteko bilatzaileei dagokienez.
2.2. Baimenik gabe ematea datu pertsonalak Alokabideren espediente batean
Pertsona batek Ar
artekoaren esku-hartzea eskatu zuen, uste zuelako Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, zehazki, Etxebizitzako Sailburuordetzak administrazio horrekin zer ikusia ez zuen hirugarren pertsona bati eman zizkiola bere nebaren datu pertsonalak baimenik gabe. Datu horiek Alokabidek kudeatutako etxebizitza baten balizko kokapen berriari buruzkoak ziren.
Prozedura burutzen zen bitartean, informazio hori nahi gabe eman zela egiaztatu zen eta sailak adierazi zuen zegozkion neurri zuzentzaileak hartu zituela. Horren ondorioz, ez zen aldatu administrazioaren jarduketaren kalifikazioa, hau da, okerra zela mantendu zen, baina espediente hau irekitzea eragin zuen kausa indargabetu zen. Beraz, Ar
artekoak espedientea itxi zuen. Hala ere, espedientea itxi baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gogorarazi zion ukitu ahal izan ziren eskubide horiek oso garrantzitsuak direla. Halaber, sailaren kargura lan egiten duten pertsonei zuzendutako prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak garatzeko gomendatu zion, honelako egoerak berriz ere gerta ez daitezen.
2.3. Durango Kirolak organismoak kirol-jardueraren ordainagiriak kobratzea
Kexagileak zalantzan jarri zuen Durango Kirolak organismoak burututako jarduketa; izan ere, organismo horrek 2016ko otsaileko eta martxoko kuotak ordaintzeko eskatu zion. Hala ere, bere ustez, ez zuen alta eman jarduera horretan eta, gainera, alta hartutako datan, ezinezkoa zen otsaileko jarduerak egitea.
Arartekoak, 2017ko hasieran ar
gitaratutako ebazpenean gomendatu dio Durangoko Udalari 2016ko otsaileko ordainagiria ofizioz baliogabetzeko. Izan ere, ordaindu behar duen pertsonari egotzi ezin zaizkion ar
razoiengatik, kirol-jarduera hori ezin zitzaion interesdunari eskaini aipatutako hilabetean.
Halaber, udalari gomendatu dio Durango Kirolak organismoko kirol-jardueretan alta emateko diseinatutako izapidetze-prozedura berrikusteko, baita ordainagiriak ordaintzeko prozedura ere, hobekuntzak egite aldera eta, horrela, zalantzarik gabe, erabiltzaileek egindako izapideak jasotzen direla bermatzeko.
2.4. Euskal administrazioen egoitza elektroniko, webgune edo erregistroetara sartzeko ar
azoekin lotutako kexak
Erakunde honek zenbait kexa jaso ditu erakunde-webguneetako espazio horietara sartzeko ar
azo zehatzen inguruan ohartaraziz.
Zaila da ar
azo horien irismena eta kausak zeintzuk diren jakitea; izan ere, horietako batzuk ez ziren begi bistakoak kexa Ar
artekoarengana heldu zenean. Horrez gain, kontuan hartu behar da ar
azo horien kausak aldi baterako intzidentziak izan ahal zirela edo, besteak beste, nabigatzaileekin edo antibirusekin izandako ar
azoak. Hori guztia dela-eta, kasu horietan, kexa-espedienteak izapidetu baino lehen, egin ahal izan ditugun egiaztapen tekniko guztiak egin ditugu eta herritarrei informazioa eta aholkularitza eman zaizkie.
2.5. Beste ar
lo batzuetan kudeatutako kexak eta kontsultak bideratu bitartean, IKTen eta informazio publikoa eskuratzearen inguruko kontuak agertu dira, eta duten interesarengatik aipatuko ditugu:
Informazio publikoa eskuratzeari dagokionez:
Sopuertako Udala
Joan den urtean, Sopuertako Udalaren aurkako bi kexa jaso genituen. Bi espediente horietan azaltzen ziren udal horrek ukatutako informazioa eta dokumentazioa eskuratzeko eskaerak. Eskaera batean, zenbait ondasun komunalen inguruko informazioa eskatzen zen eta, bestean, baso-aprobetxamenduen egikaritzeko kontratazio-espedienteen ingurukoa.
Arartekoak emandako ebazpenetan, azpimarratzen da udalak eskatzaileek eskatutako informazioa ematea ukatzeko emandako motibazioa ez dela nahikoa Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen parametroen ar
abera. Izan ere, eskatzaileek ez dute eskaera ar
razoitu behar eta ez dira administrazio-espediente bateko interesdunak izan behar eskatutako informazioaren merezidunak izateko. Hala, tokiko erakundeek horretarako emandako ar
razoiak ez dira Gardentasunaren Legearen 14. eta 15. ar
tikuluetan ezarritako mugen barruan sartzen. Era berean, Euskadiko Tokiko Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legeak informazio publikoa eskuratzeko kontuan hartu behar diren printzipioak jasotzen ditu eta hauxe azpimarratzen du: “Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea ‑toki-botere publikoen eta erakunde horien ar
duradun publikoen kontu-ematearen kontrol demokratikorako beharrezko den aldetik‑”.
Hortaz, legezkotasuna betetzeko eta udal antolakuntza ar
audiaren eskakizun berri hauetara egokitzeko egin beharreko esfortzua ulertzen dugun ar
ren, funtsezkoa da administrazioak erantzun egoki bat ematea. Hala, erantzun hori administrazio-jarduketaren beharrezko azterketaren barruan sartzen da. Hori dela-eta, Ar
artekoak Sopuertako Udalari gomendatu zion interesdunek ondasun komunalen inguruko informazioa eskuratzeko eta zura atera duten enpresen inguruko informazioa eskuratzeko espedienteetan eskatutako informazioa emateko. Bi gomendioak onartu dira.
Laudioko Udala
Pertsona batek Ar
artekoari jakinarazi zion Laudioko Udalean dauden hirigintza-kudeaketarekin lotutako dokumentu batzuk eskuratzea ukatu diotela; izan ere, soilik eskatutako dokumentuetako bat eman diote eta gainerakoak ematea ukatu diote, tokiko erakunde horrek uste duelako dokumentu horien emakida ez dela sartzen dokumentu publikoak eskuratzeko eskubidearen barruan.
Udalak azaldutako ar
razoiak desberdinak ziren: dokumentuak eskuragarri ez egotea administrazio-espediente batean; espediente bat egin behar izatea; eskaera orokor bat izatea edo zerga-garrantzia duten datuen isilpeko izaera. Kasu batean, informazio horren ukapena ar
gudiatzen zen esanez espedienteetan datu pertsonalak egon litezkeela. Kontu zehatz horri dagokionez, Ar
artekoak gogorarazi zuen 19/2013 Legean aurreikusitako dokumentazio publikoa eskuratzeko mugaketak modu murriztailean hartu behar direla kontuan (bereziki babestutako datuak izan ezik) eta behar bezala ar
razoitu behar direla. Hala, administrazioari dagokio “behar beste ar
razoitutako haztapen” bat egitea informazioa hedatzeko interes publikoaren eta datuek ukitutako pertsonen eskubideen ar
tean.
Arartekoak, 2016ko azaroaren 15eko ebazpenean, Laudioko Udalari gomendatu zion informazio publiko hori eskuratzeko ukapena berrikusteko; hala, ebazpen horretan jaso zuen prozeduraren deskribapen xehea, baita eskatzaileari eman ez zitzaion dokumentu bakoitzari dagozkion ondorioen legezko oinarria ere. Udalak gomendio hori onartu du.
Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologiei dagokienez
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga Ar
abako Lurralde Historikoan ordaintzen zuen zergadun batek adierazi zuen ez zegoela ados Ar
abako Foru Ogasunak burututako jarduketarekin; izan ere, errentaren autoaitorpena telematikoki aurkezteko aplikazio informatikoan Microsoft teknologia baino ez zen ezarri (Windows eta Explorer). Ukitutako pertsona horrek adierazi zuen aplikazioa horrela eratuta zegoenean ez zela bateragarria zergadunek erabilitako beste teknologia batzuekin, horiek doakoak edo ordainpekoak izan. Ar
artekoaren ustez, herritarrek baliabide telematikoen bidez herri-administrazioekin harremanetan jartzeko duten eskubideak betebehar korrelatibo bat dakar horientzat; betebehar horren ar
abera, neutraltasun teknologikoko printzipioa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien aurrerapenera egokitzeko printzipioa guztiz gauzatu ahal izatea eragozten edo zailtzen duten oztopo guztiak baztertu behar dira.
Hortaz, erakunde honek, herritarrak elektronikoki zerbitzu publikoetara iristeko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 4. ar
tikuluan jasotako (kexa aurkeztu zenean indarrean zegoena) neutraltasuneko printzipio horretan oinarrituz, gomendio bat helarazi zion foru ogasunari 2016ko apirilaren 4ko ebazpenaren bidez. Hala, estandar irekien erabilera lehenesteko gomendatu zion, hau da, estandar publikoen erabilera; horiek doan eskuratu ahalko dira edo sartzeko zailtasunik eragiten ez duen kostu baten truke. Horrez gain, horiek erabiltzeko eta aplikatzeko ez da jabetza intelektual edo industrialeko eskubidea ordaindu beharko. Adierazi beharra dago foru aldundiak gomendio hori onartu duela.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Lanbide
Arartekoak, bertako langile batzuek Lanbideko zenbait bulegoetara egin dituzten bisiten txandaren ostean, egiaztatu zuen ar
azoak zeudela diru-sarrerak bermatzeko errenta kudeatzeko erabilitako tresna informatikoaren funtzionamenduarekin. Hori dela-eta, horren inguruko informazioa biltzeko espediente bat hasi zen. Erakunde honek egindako informazio-eskaerari erantzunez, batetik, Lanbidek jakinarazi zuen gaur egun sistema elikatzen duten datu-base desberdinak bateratzeko prozesu bat abian dagoela. Beraz, datu-base guztiak integratuta ez egotearen ondorioz sortutako ar
azoak laster konpontzea aurreikusi da. Bestalde, sistema informatikoari dagokionez, jakinarazten da lan egiten ar
i dela erabilitako programa osatzen duten hamabi azpisistemen ar
teko elkarreragingarritasun ar
azoak konpontzeko. Ondorio gisa, jakinarazi da gaur egun tresna informatikoa egonkorra dela; hala ere, etengabe egiten dira hobekuntzak. Hain zuzen ere, Lanbidek erabilitako aplikazio informatikoen eta horien ondorio desegoki batzuen inguruko hausnarketa bat jaso da erakunde hau amaitzen ar
i den txosten-diagnostikoan.
Euskal Estatistika Erakundea-Eustat
Arartekoak pertsona batek bere amaren izenean aurkeztutako kexa bat izapidetu zuen; hala, kexa hori jarri zuen bere amari sortutako eragozpenengatik, bere adin aurreratua dela-eta, 2015eko Ingurumenari-Familiari buruzko Inkestarekin lotutako datu estatistikoak eskuratzeko.
Kexa eta ar
audi estatistikoak jasotzen dituen betebeharrak aztertu ostean, Ar
artekoak Eustati zuzendu zion 2016ko abuztuaren 24ko Ebazpena; horren bidez, betebehar estatistiko hori salbuesteko egoerak ar
autzeko iradokitzen zen, ar
razoi gisa inkestatutako pertsonen adina barne hartuz. Horrez gain, iradoki zen prozedura eta inprimakietan adineko pertsonak beren-beregi hartzeko kontuan, datu estatistikoak zuzenean biltzerakoan gehiegizko zama saihestuz.
Estatistikako Euskal Erakundeak iradokizun hori onartu du eta Ar
artekoari jakinarazi berri dio 2016ko azaroan eratutako protokoloa: “Jarduketa etxeetan inkestei erantzun ezin dietelako ez erantzutearen aurrean”.
3. Ar
audi- eta gizarte- testuingurua
Jakinarazi dugun urtean, datuak babestera eta Euskadin gardentasuna sustatzera bereziki bideratutako ar
audi-jarduera egon da, hau da:
Europa mailan
Europar Batasuneko datuak babesteko ar
audi orokorra
2016ko apirilaren 27an, pertsona fisikoen babesaren inguruko Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren (UE) 2016/679 Ar
audia onartu zen, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez. Ar
audi horren bidez, 95/46/CE Zuzentaraua indargabetu zen(Datuen babesaren inguruko ar
audi orokorra). Luzaroan itxaron den tresna bat da; tresna horrekin, datuen babesaren inguruko legeria bateratua eta eguneratua izatea lortu da, pertsonek euren datu pertsonalak babesteko duten funtsezko eskubidea bermatze aldera. Horrela, herritarrek hobeto kontrola ditzakete bere datuak eta ekonomia digitala gara daiteke, aldi berean delinkuentziaren eta terrorismoaren aurkako borroka indartuz. Era berean, ar
audi horretan, datuen tratamenduaren ar
duradun eta erantzuleen betebeharrak ezartzen dira eta ar
audi horretan xedatutakoa betetzeko metodoak jasotzen dira, baita ar
au horiek hausten dituztenei ezarriko zaizkien zigorren irismena ere.
Araudi horrekin batera, Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (UE) 2016/680 Zuzentaraua ar
gitaratu zen; funtsean, zuzentarau hori poliziaren eta justiziaren eremuetara dago zuzenduta. Hala, horren helburua da delituen egile izatearen pertsona susmagarrien, biktimen eta lekukoen datuak behar bezala babestea ikerketa kriminal baten eremuan.
Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean ar
gitaratu eta hogei egun beranduago indarrean sartu zen ar
ren, 2018ko maiatzaren 25etik aurrera izango da aplikagarria.
Europar Batasuneko Administrazio Elektronikoaren inguruko 2016-2020 Ekintza-plana
Europar Batasuneko Administrazio Elektronikoaren inguruko 2016-2020 Ekintza-planaren– Administrazioaren eraldaketa digitala bizkortzen (COM(2016) 179 final) helburua hauxe da: “2020an, Europar Batasuneko herri administrazioak eta erakunde publikoak irekiak, eraginkorrak eta integratzaileak izan beharko dira, Europar Batasuneko herritar eta enpresa guztiei zerbitzu publiko digitalak eskainiz; zerbitzu horiek pertsonalizatuak izango dira, mugaz gaindikoak, erabiltzeko errazak eta mutur batetik besterakoak. Ikuspegi berritzaileak erabiliko dira herritarren eta enpresen beharretara eta demandetara egokitutako zerbitzu hobeak diseinatu eta eskaintzeko. Herri administrazioek inguru digital berriak eskaintzen dituen aukerak baliatzen dituzte, interesdunekiko eta horien ar
teko elkarrekintza errazte aldera.”
Planak, Europarentzako Merkatu Digital baterako Estrategiak ezarritako esparru estrategikoaren barruan, jarduteko 3 lehentasun nagusi ezartzen ditu eta Europako Batzordeak garatu beharreko 20 ekintza adierazten ditu, horren inguruko legeriaren eta horrekin lotutako zerbitzu publiko digitalen ezarpena bizkortzeko:
I. Herri administrazioak modernizatzea IKTen bidez eta gaitzeko gailu giltzarriak erabiliz.
II. Mugaz gaindiko mugikortasuna gaitzea zerbitzu publiko digital elkarreragingarrien bidez.
III. Administrazioen eta herritarren eta enpresen ar
teko elkarrekintza digitala erraztea, kalitate altuko zerbitzu publikoak sustatzeko.
Europar Batasuneko Herriaren Defendatzaileak antolatutako Herriaren Defendatzaileen Europako Sarearen hitzaldia -ENO 2016
2016ko ekainaren 13 eta 14an, Bruselan European Ombudsman deritzonaren bulegoak antolatutako Herriaren Defentsa Bulegoen Europako Sarearen (ENO 2016) hitzaldia ospatu zen; bertan, gardentasunaren gaia jorratu zen, Zuzenbideko Estatuaren eta gobernantza onaren funtsezko baldintza gisa. Izan ere, gai hori erabakigarria da Europan eskubideak defendatzen dituzten erakundeentzat.
Arartekoak hitzaldi honetan parte hartu zuen, Europako Herriaren Defendatzailea den Emily O’Reillyk gonbidatu zuelako; hala, garatutako eztabaidetan aktiboki hartu zuen parte Ar
artekoak.
Eztabaidatutako gaien ar
tean, Europako Herriaren Defendatzaileak burutzen dituen kontrol-eginkizunak aztertu ziren; hala, eginkizun horien bidez, saiatzen da presio-taldeek (“lobby”ak) Europako Batzordearen erabakiak hartzeko prozesuan eragin desegokirik ez dutela bermatzen. Izan ere, erabaki horien motibazioa beti izan behar du interes publikoa defendatzea. Bertan zeuden defendatzaileen ustez, garrantzitsua da presio-taldeen inguruko ar
audia Europa osoan orokortzea.
Eztabaida horietan, adostasun orokorra egon zen gai baten inguruan, hau da, beharrezkoa dela sistema nazional eta eskualdeko sistema batzuei, presio-jardueren gardentasuna kontrolatzeko esparru juridiko bat hornitzea, baita tresna egoki eta espezifikoak ere, oraindik ez badituzte. Horrez gain, tresna nahikoa izan behar dituzte, herritarrek gobernu onaren anbizio handiko helburu horretara bideratutako herri administrazioen jardueren informazioa eskuratu dezaketela bermatzeko.
Era berean, denok zeuden ados, eremu honetan, pertsonen eskubideak defendatzeko erakundeek administrazio ona kontrolatzeko eta herritarren eskubideak defendatzeko eginkizunak ere izan behar dituztela. Hala, bermatu behar dute herri administrazioen jarduera interes publikoa lortzera bideratuta dagoela, interes orokorraren berme gisa.
Estatu mailan
2015 oso urte emankorra izan zen administrazio elektronikoarekin lotutako legezko erreformei dagokienez; izan ere, irismen handiko lege hauek eman ziren: Sektore Publikoaren Ar
aubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea. Hala ere, joan den urtean ez da berritasun nabarmenik egon.
Ezaguna da Ogasun Ministerioko Herri Administrazioko Estatuko Idazkaritzaren ekimena Errege Dekretuko oinarrizko Proiektu bat eratzeko, administrazio elektronikoaren funtzionamenduari buruzkoa. Hala, horren inguruko aurretiazko kontsulta publikoa egin zen 2016ko azkenengo hilabeteetan.
Gardentasunaren inguruko ar
audiari dagokionez, komenigarria litzateke Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea garatzen duen ar
audi bat edukitzea. Hori guztia, Lege honetatik eratorritako eskubideak eta betebeharrak eta horiek gauzatzeko modua xehetasun handiagoz ezagutzeko. Halaber, komenigarria litzateke bertan jasotako manuak betetzen ez dituztenei ezarriko zaizkien zigorren katalogo bat edukitzea.
Autonomia erkidego mailan
2016an, zenbait berritasun egon dira; jarduketa-arlo honentzat interesgarriak direnez, hemen jasotzen ditugu:
Estatuko legegileak Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea indarrean sartzeko prozesua ar
tikulatu zuen;hala, lege hori indarrean sartu zen modu mailakatuan 2013ko abenduaren 11tik aurrera. Lege horren ataletarako aldi baterako zenbait indarraldi ezarri ziren, baita erakunde eta lurralde esparru desberdinetarako ere, autonomia erkidegoen kasuan bezalaxe. Horrela, lege horrek autonomia erkidegoetako administrazioentzat eta erakundeentzat eta tokiko erakundeentzat ezarritako konpromisoak 2015eko abenduaren 11n sartu ziren indarrean oso-osorik.
Arau hori honako hauei aplikatzen zaie: Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, Ar
artekoa, tokiko erakundeak, tokiko organismoak, berezko izaera juridikoa duten herri administrazioekin lotutako edo horien menpeko zuzenbide publikoko erakundeak, unibertsitate publikoak, alderdi politikoak, erakunde sindikalak eta enpresa-erakundeak barne, besteak beste.
Legeria hori oinarrizkoa da; beraz, publizitate aktiboari dagokionez, hedatu eta zehaztu daiteke, erakunde-esparru bakoitzaren berezko legeriaren bidez.
Joan den urtean, autonomia erkidegoko legegintzaldia amaitu zenez, Euskal sektore publikoko gardentasunari, herritarren parte-hartzeari eta gobernu onari buruzko lege-proiektua indargabetu zen; izan ere, legebiltzarreko egoitzan zenbait zuzenketa egin zitzaizkion proiektu horri. Hala, proiektuaren helburua zen Euskadiko Autonomia Erkidegoari eremu horretan ar
auketa berezia hornitzea; gaur egun, oraindik ere, ez dugu ar
auketa hori. Horrenbestez, ar
azo gehigarri bat zegoen: ezin izan zen autonomia erkidegoan organo independente bat sortu, euskal administrazioek eskaerei erantzuten ez dietenean euskal herritarrek bertara jotzeko.
Egoera hori ar
intzeko, Eusko Jaurlaritzak, irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren bidez, Informazio Publikoa Eskuratzeko Euskal Batzordea sortu zuen, behin-behinean garatzeko, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eremuan, Gardentasunari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen funtsezko eskema operatiboa, gardentasuna kontrolatzeko organo espezifiko baten eskuragarritasunari dagokionez. Hala, Eusko Jaurlaritzako hiru pertsonek osatzen dute batzorde hori.
Foru mailan
Bizkaiko Gardentasunaren buruzko 1/2016 Foru Ar
aua onetsi zen. Horrek, zioen azalpenean jasotzen den bezala, lortu nahi du gardentasuna eta informazio publikoa eskuratzea ibilgailu egokiak izatea herritarrek erabakiak hartzeko moduaren inguruko azterketa handia egin ahal izateko. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari dagokionez, ar
auak ezartzen du informazioa eskuratzeko ukapenei ez-ohiko izaera esleitu behar zaiela, legez ezarritako mugen interpretazio murriztaile baten bidez. Horrez gain, gardentasuna datu publikoen berrerabilpenarekin eta Open Datarekin konektatzen du.
Udal eremuan
Euskadiko Tokiko Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 LegearenVI Kapitulua, gobernu onaren, gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen kapitulua izenekoa (berez, hori asmoen adierazpen bat da), euskal tokiko erakundeek bete beharko dituzten publizitate aktiboko betebeharrei buruzkoa da eta banakapen xehea egiten da eremu materialen ar
abera. Hala, gardentasun-betebehar horiek tokiko errealitatera eta tokiko erakundeetan dauden ar
audi-tresnetara eta tresna ekonomiko eta finantzarioetara egokitu beharko dira. Era berean, zenbait ar
au orokor jasotzen ditu informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen inguruan eta informazio hori eskuratzea ukatzen denean aurkez daitezkeen erreklamazioen inguruan.
Arartekoak uste du oso garrantzitsua dela ar
au horiek ezartzea. Hala, uste du funtsezkoa dela informazioa bere alderdi desberdinetan ematen dela bermatzea, herritarren parte-hartzerako aurreko betekizun gisa eta administrazio onerako eskubidearen euskarrietako bat bezala.
Oraindik ar
aututa ez dagoen eta Ar
artekoak interesgarria dela uste duen kontu bat da interes-taldeen ar
auketa, hau da, hizkera ar
runtean “lobbie” izenaz ezagutzen diren taldeen ar
auketa. Hala ere, joan den urtean aurrerapauso batzuk eman ziren gai horren inguruan eta, dirudienez, Kongresuak otsailean eztabaidatuko du interes-talde horien jarduketa normalizatzeko ar
auketa bat. Era berean, Parlament de Catalunyak edo Kataluniako Legebiltzarrak oso aurreratuta dagoen proiektu bat dauka, politika publikoetan eragina duten pertsona eta erakundeek osatutako interes-taldeen erregistro bat sortzeko.
Gizarte-testuinguruan, azpimarratu behar dugu herritarrak gero eta kezkatuago daudela Interneten dauden bere datuen segurtasuna dela-eta. Izan ere, Ar
artekoak kezka hori hartu du kontuan bere jarduketetan.
2016an, Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Datuak Babesteko Euskal Agentziarekin elkarlanean egindako landa-lan berri bat ar
gitaratu zen; landa-lan horren ondorioetako batzuk nabarmendu nahi ditugu:
- Azkenengo urteotan, datu pertsonalen babesaren inguruko kezka apur bat ar
eagotu da. 2008an, herritarren % 37 oso edo nahiko kezkatuta zeuden; gaur egun, kopuru hori % 43koa da.
- Herritarren % 57arentzat segurtasuna pribatutasuna baino garrantzitsua da eta % 30arentzat alderantziz. Hala ere, apur bat murriztu da segurtasuna garrantzitsuagoa dela pentsatzen dutenen ehunekoa.
- Hori gorabehera, erabiltzaileen kezka Interneten bere informazioa erabiltzearen inguruan oso altua da, hain zuzen ere, % 74k dute kezka hori.
- Gehienek (% 89) uste dute herritar anonimoek ahaztuak izateko eskubidea izan beharko luketela, hau da, Interneten horien inguruan dagoen informazioa ezabatzeko eskubidea izan beharko luketela. Aitzitik, soilik % 51k pentsatzen du hori kargu publikoak okupatzen dituzten pertsonei dagokienez.
Datu pertsonalak babesteko beharraren kontzientzia-maila horrekin batera, erabiltzaile guztiek aplikatu behar ditugun ar
reta-neurriak ar
eagotu behar dira. Hori, analista adituen ar
abera, pixkanaka egiten ar
i da. Izan ere, ordenagailuetan birusek eragindako infekzioak murriztu dira. Nolanahi ere, Ar
artekotik, gai horren inguruan uste duguna esan ahal izan dugunean, azpimarratu izan dugu beharrezkoa dela ekipoak eta sistemak babesteko neurri teknikoak ezartzea baina, funtsean, sen ona aplikatu behar da, ar
raroak edo ar
riskutsuak izan daitezkeen posta edo jardunbideei atea ez irekitzeko.
Ekipamendu eta zerbitzu elektronikoei dagokienez, EUSTATek 2016ko lehenengo hiruhilekoko Euskadiko familiei zuzendutako Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestan emandako datuen ar
abera, Euskadin Internet erabiltzen duten 15 urte eta gehiagoko pertsonen kopurua 1.370.800 da, hau da, herritarren % 74,1. Aurreko urtearekin alderatuz, % 2,4 ar
eagotu da kopuru hori.
Internet erabiltzen duten herritarren ehunekoari dagokionez, Ar
aba da lurralde historikoen sailkapenaren buruan dagoena % 76arekin. Horren atzetik, Bizkaia dago % 74,8arekin eta Gipuzkoa % 73,3arekin.
Etxeen IKT ekipamenduari dagokionez, euskal familien % 70,1ak ordenagailu pertsonal bat dauka eta % 74,1ak Interneteko konexioa dauka. Hortaz, esan daiteke Euskadin lau pertsonetatik hiruk Internet erabiltzen dutela.
Etxea da euskal herritar gehienek aukeratzen duten lekua Internetera konektatzeko (% 97,3).
Telefono mugikorrari dagokionez, inkestan parte hartu dutenen % 94,8k adierazi dute telefono mugikor bat dutela (% 96,8k 15 urte baino gehiagoko pertsonen kasuan). Beraz, telefono mugikorra da edozein teknologiaren eta zerbitzu digitalaren euskarritzat hartu beharreko oinarrizko tresna. Izan ere, hori da ekipamendu eta erabilerako edozein eten osorik gainditzen duen bakarra.
Adinari dagokionez, ia-ia 15 eta 24 urte bitarteko euskal gazte guztiek (% 99,2) erabiltzen dute Internet; erakutsi da adin-tarte horretako pertsonak direla Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiez gehien jabetu direnak. Nabarmendu behar da 55 eta 64 urte bitarteko erabiltzaileen kopurua handitu dela, hain zuzen ere, 7.2 portzentajezko puntu. Horrez gain, 65 urte edo gehiagoko erabiltzaileen kopurua 5,8 portzentajezko puntu handitu da.
Genero-etenari dagokionez, 2015ean, 8,3 portzentajezko puntukoa zen; aitzitik, 2016ko lehenengo hiruhilekoan 5,9 portzentajezko puntura murriztu zen. Horrela, 15 urte eta gehiagoko herritarrei dagokienez, Internet erabiltzen duten gizonak gizonezko herritarren % 77,1 dira; emakumezkoei dagokienez, Internet erabiltzen dutenak emakume guztien % 71,2 dira. Aurten Internet erabiltzen ar
i diren erabiltzaile guztietatik, % 50,2 gizonezkoak dira eta % 49,8 emakumezkoak. Horrela, emakumeen Interneten erabileraren etengabeko joera negatiboa apurtu da.
Jarduerari dagokionez, ikasleen % 99,2k Internet erabiltzen dute; lan egiten duten herritarren % 94,2k erabiltzen dute Internet eta aktibo ez dauden edo langabezian dauden pertsonen % 46,9k erabiltzen dute. 2015ekin alderatuz, gehikuntzarik handiena azkeneko taldean eman da eta portzentajezko 4,4 puntukoa da. Horrela, oso ar
gi geratu da eten ekonomikoa dela desberdintasun berrien iturria. Hala ere, oro har, datuek islatzen dute euskal etxeetan IKT ekipamendua hobetu dela.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
2016an, zenbait jarduketa osagarri planifikatu eta garatu dira:
4.1. Bilerak
2016an, bilera desberdinak egin dira:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzarekin aldizkako bilerak egiten dira baterako intereseko proiektuetan ekarpenak eta hausnarketak partekatzeko, gardentasunarekin lotutako alderdiak bezalaxe. Proiektu horietako bat da hauxe: Ararteko mapak. Proiektu honen helburua da Euskadiko Autonomia Erkidegoko turismo-baliabideen, garraiobide publikoaren eta liburutegien irisgarritasunari buruzko informazioa ematea. Webgunean eskuragarri dago Ararteko mapak, baita gailu mugikorrentzat ere. Horrekin, edozein pertsonak eskura dezake irisgarritasun mapetan dagoen informazioa gure lurraldeko edozein gunetik.
Halaber, Arartekoaren E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzeari buruzko txostenean jasotako gomendio batzuen segimenduari buruzko informazioa eguneratu zen, bereziki Euskadi.eus webgunearen irisgarritasunari eta Irekiaren bidez datu publikoak zabaltzeari dagokienez.
- Ar
artekoak kudeaketaren bikaintasunean konprometituta dauden Euskadiko Autonomia Erkidegoko 29 erakunde publikoek (administrazioak eta enpresa publikoak) osatutako Q-epea sarearen 6 bileretan hartu du parte aktiboki; hala, Ar
artekoa sare horretan dago.
Bilera horiekin, 2015ean Gardentasunaren Legearen aplikazioa barne-mailan aztertzeko sortu zen lan-taldean (9 kideek osatutakoa) parte hartu ahal izan da; proposamenak egin ahal izan dira eta jarraibide komunak ezarri ar
auek zehazten ez dituzten gardentasun-informazioaren alderdietan. Horrez gain, gardentasunaren adierazleak identifikatu ahal izan dira, Q-epea sarearen talde-mailako gardentasunari dagokionez.
- Ar
artekoak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte-politiketako Sailak gonbidatuta, GOBERNANTZA +65 URTE Proiektuaren barruan antolatutako hausnarketa-saio batzuetan hartu du parte. Proiektu hori ezagutzaren ordezkagarritasunaren ereduari buruzkoa da, baita zahartzen diren pertsonek erabaki sozial eta politikoak hartzean dituzten beharrei eta interesei buruzkoa ere. Zehazki, proiektu horren barruan sortutako hirugarren batzordean hartu dugu parte aktiboki. Batzorde horren helburua izan da adineko pertsonek erabaki politikoak hartzeko prozesuetan parte hartzeko edo horiek ordezteko modua edo eredua bilatzea. Txosten hau egin denean, ondorioen aurretiazko testu bat dago eskuragarri.
- Gainera, Gaia, Tecnalia eta Grupo Servicios Sociales Integrados Klusterrak antolatutako ICT4Silver Proiektu europarraren esparruan antolatutako lantegi batean hartu dugu parte. Lantegi horretan, IKT konponbideen erronkak, beharrak edo hesiak identifikatzen saiatu dira, Euskadin “Silver Economy” deritzonaren merkatuari aurre egiterakoan, adineko pertsona guztiei zuzendutakoak.
4.2. Jardunaldiak
Azaroaren 18an, Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Aste Europarraren barruan, jardunaldi hau ospatu zen: “Kudeaketa Publiko Aurreratua. Q-epea sarearen jardunbide egokiak”. Jardunaldi horretan, Ar
artekoak informazioaren eta barne-komunikazioaren kudeaketan duen esperientzia praktikoa aurkeztu zuen.
4.3. Adierazpen instituzionala interneten nazioarteko eguna dela eta
Maiatzaren 17an, interneten nazioarteko eguna zela eta, Ar
artekoak “Gauzen internetetik pertsonen internetera” adierazpena ar
gitaratu zuen.
Egun honen xedea da teknologia berriek herrien eta herritarren bizi-maila hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak ezagutaraztea.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) gure bizitzetako osagarri bat gehiago izatetik, gure bizitzak aldenik alde eta modu iraunkorrean zeharkatzera igaro dira. Eskolan daude, lanean, Administrazioekiko eta bankuekiko harremanetan, ongi pasatzeko eta komunikatzeko ditugun moduetan.
Internet geratzeko etorri da eta lehen mailako tresna da demokratizaziorako, informazioa eskura izateko eta herritarrek parte hartzeko eta lankidetzan ar
itzeko; ondorioz, gure bizitzetan duen presentzia ikaragarria da eta ez ezagutzea edo ez erabiltzea gizartetik kanpo geratzeko faktorea izan daiteke egungo gizartean; hori dela eta, herri-administrazioak adi egon behar dira eta pertsona guztien erabateko inklusio digitala sustatu.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Kapitulu honetan aztertu den bezala, 2016an, zenbait herritarrek Ar
artekoarengana jo dute gure esku-hartzea eskatuz, funtsean, erantzunik eman ez den edo osatu gabeko erantzuna eman den kasuetan, publizitate aktiboko eskubidea gauzatzean. Kasu horietan, erakunde honek euskal herri administrazioak zaindu eta kontrolatzeko eginkizunak burutu ditu, oro har, otsailaren 27ko 3/1985 Legeak -Arartekoa sortu eta ar
autzekoak- esleitzen dizkion eginkizunen esparruan.
5.2. 2016an, euskal administrazioen ar
audi-jarduera ar
eagotu zen, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea indarrean sartzearen ondorioz. Horrez gain, Bizkaiko Gardentasunaren otsailaren 17ko 1/2016 Foru Ar
aua onetsi zen eta Euskadiko Tokiko Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legeak gardentasunari buruzko ar
auketa berezia jasotzen du.
Herritarrek gero eta gehiago gauzatzen dute herri administrazioek duten informazioa eskuratzeko eskubidea; horretarako, administrazioek jarrera bermatzaileak izan behar dituzte alde guztien eskubideekin. Izan ere, lehian dauden eskubide desberdinak haztatu behar dira eta informazio edo dokumentazio hori eskuratzea ukatzen den kasuak ar
razoitu.
5.3. Arartekoak uste du eremu batean ez direla behar beste urrats eman eta gardentasunaren inguruko lege-aurreikuspenek irismen handia izateko osagarri bat izango zela; eremu hori da interes-taldeen ar
auketa eta lobbyen erregistroa.
5.4. Datuen babesari dagokionez, beharrezkoa da herritarren eskubideen bermean aurrerapausoak ematea. Testuinguru honetan, herritarrak gero eta kontzientziatuago daude beharrezkoa dela datu pertsonalak babestea eta, horregatik, eragile aktiboak izan behar dira eta ar
risku-jokabideak saihestu Interneten eta sare sozialen erabileran.
Bereziki, aurrerapausoak eman behar dira Interneten datu pertsonalak ezabatzea ahalbidetzen duten neurrien ezarpenean, ukitutako herritarrek hori eskatzen duten kasuetan. Izan ere, Ar
artekoak, joan den urtean, behin baino gehiagotan esku hartu zuen alderdi horretan. Horrez gain, AR
CO eskubideak (sarbidea, zuzenketa, deuseztapena eta aurkaritza) gauzatu ahal izatea erraztu behar da. Hala, eskubide horiek dituzte tratatzen diren datu pertsonalen titular diren pertsona guztiek.
5.5. Euskal herri administrazioek muturreraino eraman behar dituzte neurriak Interneterako sarbidearen eskuragarritasuna desberdintasuna sortzeko beste elementu bat bihur ez dadin bizitza oso bat garatu ahal izateko eta gizartearen baliabideak eskuratzeko aukeretan. Horretarako, adi egon beharko dira eta eten digitalaren ar
riskua minimizatzen duten neurriak ezarri. Bereziki, zaindu behar dute langabezian dauden pertsonek dituzten zailtasunek ez dutela eten ekonomikoko ar
riskua larriagotzen edo enplegagarritasuna kaltetzen.
Era berean, administrazio elektronikoaren eta bide telematikoen sustapenak herritarren eskubideak ukitzea saihestu behar dute; hori dela-eta, administrazio elektroniko inklusiboa lehenetsi beharko dute eta harremaneko bide gehigarrien erabilera bultzatu, daudenak baztertu gabe. Halaber, herritarren esku jarri behar dira teknologia ez-jabeak.
5.6. Ar
artekotik, uste dugu oraindik gauza asko daudela egiteko benetako erkidego digital bat eraikitzeko; erkidego horretan, Interneten eta webgune sozialaren potentzial zoragarria erabili ahalko dugu aukera-berdintasuneko terminoetan. Hala, testuinguru honetan, euskal herri administrazioetara zuzentzen gara, horretan eragin negatiboa izan dezaketen oztopoak edo faktore inhibitzaileak baztertzeko.