1. Arloa kopurutan
2016an 9 kexa jaso dira an
imalien babesaren arloan, alegia, erakundeak urte osoan zehar erregistratu dituen kexen %0,42.
2. Kexarik aipagarrienak
Ekitaldi honetan, jasotako kexen kopurua oso altua izan ez bada ere, adierazi behar dugu eremu ezberdinetan pertsonen eta an
imalien arteko bizikidetzan sortutako gatazkei buruzko erreklamazioak gailendu direla adierazi behar dugu.
Herritarrek aurten ere erakunde honetara jotzen jarraitu dute administrazioek zenbait an
imaliek espazio publiko jakin batzuetan jasan dituzten gertakarien aurrean erantzun ez dutela salatzeko.
Horregatik zuzendu gara dagozkien toki erakundeengana, pertsonei kalterik ez egiteko an
imaliak izateko araudia betetzen dela bermatu behar dutelako. Hartara, hiriko bide eta espazio publikoetan txakurrek kontrolaturik eta loturik egon behar dute eta, horretarako, kateak edo uhalak erabili behar dira. Halaber, an
imalia horiek mikrotxiparekin identifikaturik, erroldaturik eta kasuan kasuko udalerriko erregistroan erregistraturik egon behar dute. Horretarako, garrantzitsua da toki-erakundeek an
imaliak identifikatzeko kanpainak egitea, txakurrak abandonatzeak, erasoek, kexek, etab. eragin ditzaketen ondorio negatiboak ekiditeko.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Hala ere, gaur egun argi dago gero eta etxeko an
imalia gehiago daudela espazio publikoetan. Horrenbestez, udalerriek kontrol politikak ezartzea ezinbestekoa den arren, agian, komenigarria izango litzateke etxeko an
imaliak dauzkaten pertsonen eta gainerako herritarren arteko bizikidetza orekatua lortzeko bestelako irtenbideak hartzea.
Horrela, an
imalientzako aisialdirako eremu zehatzak prestatu daitezke ordutegi zehatzetan, era berean, beharrezkoa da an
imalien jabeei txakurren kakak jasotzeko aukera emateko udal baliabide egokiak eskuragarri jartzea eta informazio kanpainak egitea an
imalien jabeak an
imaliak edukitzearekin lotutako alderdietan hezi eta kontzientziatzeko, dauzkaten betebeharrak zein diren eta betebehar horiek ez betetzearen ondorioak zein diren jakin dezaten.