Ararteko erakundea sortzen eta arautzen duen 3/1985 Legeak -otsailaren 27koak- 11.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, Arartekoari dagokio:
“Dagokien ihardutze-sailei, herrilanariei edo hoien lanariburuei aholkuak ematea edo legezko egitekoak gogoraraztea, legez kontrako edo bidegabekeriazko egintzak zuzentzen edo Arduralaritza-zerbitzuak hobetzea lortzen saiatzeko” (sic).
Horregatik, kexak aztertzean administrazioaren jokaera ez dela zuzena izan ondorioztatzen dugunean, gomendio edo iradokizun bat bidaltzen diogu kexak eragindako administrazioari, bere jokaera alda dezan eskatzeko.
Gomendioak ordenamendu juridikoa urratu dela, legez kontra jokatu dela edo hutsegite larria izan dela ikusten denean egiten dira eta, horien bidez, delako jarduera berrikusteko eskatzen zaio kasuan kasuko administrazioari. Formula honen pean egiten dira, orobat, legeak bete behar dela gogorarazteko oharrak.
Iradokizunak, aldiz, honelako kasuetan egiten dira: eragindako administrazioak legeei jarraiki jardunda ere, eskubideak babestearren edo administrazio egokia bermatzearren, beste era bateko jarduera behar denean. Kategoria honetan barneratzen dira, orobat, administrazio bakar bati zuzenduta dauden eta kexa-espediente jakin batekin zerikusia duten arau aldaketako proposamenak ere.
Hala ere, adierazi nahi dugu beti ez dela beharrezkoa izaten gomendioa edo iradokizuna egitea. Askotan, administrazioak bere jokaera jakin bati buruzko informazioa eskatzeko idazkia jaso eta bere jokaera legezkotasunarekin bat ez zetorrela egiaztatu ondoren, bere jokaera ez dela zuzena izan aitortzen du, luzamendutan ibili gabe, eta kexagileari urratutako eskubidea berrezartzen dio. Arazoak konpontzeko modu honen bidez, ez da beharrezkoa gomendio edo iradokizun bat beren-beregi egitea; horri esker, irregulartasunak antzeman diren administrazio-jardueretatik %93,04 gomendio edo iradokizunik egin gabe konpondu dira.
Egindako gomendio eta iradokizunak betetzeari dagokionez, azpimarratu beharra dago 2016. urtean egindako 87etatik eta 2015eko txosteneko datuen arabera erabakitzeko zeuden beste 17etatik, 31 onartu egin direla; 38 ez direla onartu eta 35 erantzunaren edo azken erabakiaren zain daudela.
Horrela, bete diren ala ez jakiteko aztertu ditugun gomendio eta iradokizunen kopuruak behera egin du iaz erregistratutakoaren aldean, neurri batean aurreko urteetatik erantzunaren edo azken erabakiaren zain zeuden gomendioak gutxiago zirelako.
Egindako gomendio eta iradokizunen onarpen-maila orokorrak ere atzera egin du, baina horrek badu bere azalpena: 2016. urtean gomendio asko daude oraindik erantzunaren edo azken erabakiaren zain. Horien artean guztiz nabarmentzen dira gizarteratze arlokoak (20 dira, guztien erdia ia-ia).
Azken urteotan ohikoa denez, gizarteratze arloan egindako gomendioak guztien %30 pasatxora iritsi dira 2016an. Jakina, beti bezala, Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen ondorioz sortu ziren prestazio ekonomikoen gainean espediente asko bideratu direlako gertatu da hori, aurreko ekitaldietan gertatu zen moduan. Gomendio horiek bereziki Lanbideri eragin diote. Kexa horien artean, berriz ere oso esanguratsua onartu ez diren gomendioen kopurua (alde batera utzita erantzun edo azken erabakiaren zain zeudenak eta, hortaz, berarizko erantzuna jaso dutenak bakarrik aintzat hartuz): Lanbidek egin zaizkion gomendioetatik 2 besterik ez ditu onartu, eta 13 kasutan adierazi du ez duela gomendioa onartu.
Emaitza horiek aintzat hartzean, ezin dugu ahaztu erakunde honek egindako gomendio edo iradokizunak ez direla lotesleak eta, ondorioz, limurtzea edo pertsuasioa besterik ez dugula laguntza eskatu diguten pertsonen egoera juridikoak konpontzen saiatzeko.
Horregatik, aipatu nahi dugu erakunde honek garrantzi handia ematen diola administrazio publikoetara bidaltzen dituen erabakiak behar bezala arrazoitzeko beharrari, batez ere erabaki bat edo esku hartzeko irizpide batzuk aldatzeko eskatzen denean. Beti esan izan dugu behartzeko gaitasunik ez izateak ahalegin dialektiko handiagoak egitera behartzen gaituela, gure analisietan sakontzera, desadostasun juridikoak egiaztatzera eta gure argudioak errepikatzera, gure gomendioak eta gogorarazteko oharrak betetzeko orduan bidegabeko aitzakiak jartzen direla ikusten dugunean.
Beti onartu dugu Ararteko erakundeak administrazio jokaera bat aldatzea gomendatu edo iradokitzen duenean, administrazioak ez duela zertan onartu gomendioaren eta/edo iradokizunaren interpretazio juridiko hori, eta ados ez egoteko arrazoiak zeintzuk diren argudia dezakeela.
Batzuetan, eragindako administrazioak ez du adierazten gomendioa edo iradokizuna onartzen duen ala ez. Kasuok bestelako balorazioa merezi dute, eta halakoetan, erantzunik ezak gomendioa edo iradokizuna ez betetzeko asmoa estaltzen duela susmatzen da, eta, hortaz, administrazioari adierazten zaio erantzunik ez emateko jarrerari eusten badio, ez onartutzat joko dela gomendioa edo iradokizuna, eta zertzelada hori jakinaraziko dela Legebiltzarrari egiten zaion urteko txostenean.
Espedienteak bukatzeko beste modu desegoki bat zera da: eragindako administrazioak gomendioa ez onartzea eta bere ezezkoa oinarritzeko argudio nahikorik ez ematea.
Egoera horrek kezkatzen gaituenez gero, berriz ere adierazi beharra daukagu horrelako jokaerek urratu egiten dutela Eusko Legebiltzarreko erakunde ordezkari gisa eman dizkiguten eginkizunak onartzea. Era berean, gure iritziz, jokaera horiek begirunerik eza erakusten dute Zuzenbideko Estatuak arazoak konpontzeko eman duen tresnetako bat erabiliz beren eskubideak aitor diezazkieten eta legeria bete dadin erakunde honetara babes eske etorri diren herritarrekiko. Ildo horretan, gogorarazi behar da onartu gabeko gomendio edo iradokizun bakoitzak, erakunde honen bermatze lanerako oztopoa izateaz gain, batez ere legea ez betetzen edo herritarren eskubideak urratzen jarraitzea dakarrela berekin, herritarrei legez dituzten eskubideak berrezartzea galaraziz.
Ohikoa denez, atal honetan aipatuko dugu zein egoeratan dauden 2016an egindako gomendio eta iradokizunak, baita 2015eko txostena bukatu genuenean erabakitzeko geratu zirenak ere. Aipamen hori hiru kategoriatan bildutako gomendioen azaleko deskribapena baino ez da izango. Hiru kategoriak honako hauek dira: 1) Administrazioak onartu dituenak; 2) Administrazioak onartu ez dituenak; eta 3) txosten hau amaitutakoan, administrazioaren azken erabakiaren zain daudenak.
Ebazpen guztiak, oso-osorik, gure web orrialdean kontsulta daitezke.
A) EUSKO JAURLARITZA
Herri Administrazio eta Justizia Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 12koa. Horren bidez iradokitzen zaio orientazio psikologikoa edo soziala emateko aukera aztertzeko, aita baten eta bere alabaren artean dagoen kaltetutako lotura berrezartze aldera. Horiek Bilboko deribazio judizialaren bidezko familia elkargune baten erabiltzaileak dira.
1793/2014/QC espedientea
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 24koa Horren bidez gomendatzen zaio ebazpen berariazkoa eta arrazoitua emateko kexa sustatu duen interesdunak Hezkuntza Ikuskaritzara bideratutako idatziari.
371/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 3koa. Horren bidez gomendatzen zaio 2016-2017 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesuan YYYren izenean egindako eskaerari emandako tratamendua berrikus dezala, zehazki: etxebizitza eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik hasiera batean esleitu zitzaizkion puntuak kentzeko erabakia.
1264/2016/QC espedientea
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 22koa. Horren bidez gomendatu zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri gisa bidegabe jasotako zenbatekoak eskatzean jardunbide jakin batzuk burutu ditzala.
835/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ap
irilaren 20koa. Horren bidez gomendatzen zaio baliogabetu dezan laguntza-eskaera baten prozeduran emandako ebazpena. Delako eskaera seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzeko dekretuak xedatutakoari helduz egin zen (abenduaren 19ko 255/2006 Dekretua).
1710/2015/QC espedientea
Ogasun eta Finantza Saila
Eustat
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 24koa. Horren bidez gomendatzen zaio pertsona nagusiei datu estatistikoak emateko betekizunetik salbuesten dituen irizpideak sustatzeko.
1251/2015/QC espedientea
Osasun Saila
Osakidetza
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urtarrilaren 4koa. Horren bidez iradoki zaio zentroetan osasun arreta jasotzeko irizpideak modu zehatzean gogorarazteko, izan ere, kexek frogatu dute zenbait zentrotan modu okerrean ari direla ap
likatzen.
1954/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 7koa. Horren bidez iradokitzen zaio iradokizunak izapidetzerako eta ebaluatzerako orduan kontuan izan behar duela ekainaren 21eko 147/2015 Dekretuan aurreikusten den betebeharra, hau da, aurkezten zaizkion ekimen eta iradokizunei erantzun egin behar diela.
112/2016/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ap
irilaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio neurriak har ditzan sarbide elektroniko neutrala bermatzeko helburuz norberaren errenta-aitorpena era telematikoan aurkezteko ap
likazioan.
758/2015/QC espedientea
Gizarte Zerbitzuen Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 9koa. Horren bidez iradokitzen zaio beharrezko jarduketak sistematiza ditzan, betiere foru erakundeak zaindutako haur eta nerabe babesgabeei entzunak eta haien iritziak kontuan hartuak izateko eskubidearen egikaritzapen efektiboa bermatzeko.
317/2015/QC espedientea
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio Zornotzako Lehen harrerako zentroko instalazioak hobetu ditzala. Halaber, babesik gabeko adingabeak hartzeko Bizkaian dauden egoitza-harrerako baliabideetan bizi diren bakarrik dauden adingabe atzerritarrak adin-nagusitasunera heltzen direnean emantzipazio-programetan sartzeko irizpideak berrikus ditzala gomendatzen zaio.
673/2015/QC espedientea
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio kirol hastapeneko unitateetako irakaskuntza jardueretan adingabeek parte har dezaten aukerak zabaltzeko neurriak har ditzan.
1744/2015/QC espedientea
Gizarte Politikako Departamentua
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urtarrilaren 22koa. Horren bidez, adin eta egoera guztietako haurren arretan aurrera egin dezala iradoki zaio, maizago eta berme handiagoarekin; babesik ez duten haurrentzako gizarte-zerbitzuetan artatuta o haur eta nerabeek entzun diezaieten eta euren iritziak kontuan har daitezen duten eskubidea erabilita.
677/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio behar bezala arrazoitzeko aurkeztutako gorako errekurtso bat ezesteko erantzuna. Errekurtso hori aurkeztu zuen ez dagoelako ados egindako mendekotasun-balorazioarekin.
1949/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 21ekoa. Horren bidez gomendatu zaio, epe laburrera eta ertainera, egoitza-zentroak ikuskapen-txostenean adierazitako alderdiak zuzentzeko egiten duen lanaren segimendua egitea aintzat har dezan, oro har egoitza-baliabideei ap
likatu ohi zaien ikuskapen-plana baino zorrotzagoa izango den baten bidez.
553/2015/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO KUADRILLAK
Añanako Kuadrilla
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 9koa. Horren bidez, Añanako Kuadrillari, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari eta Osmako Administrazio Batzarrari gomendatu zaie Osma herrian dauden hiri-hondakinak biltzeko edukiontziak beste leku batean jar ditzatela.
1567/2015/QC espedientea
ARABAKO UDALAK
Gasteizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio har ditzala dagozkion neurriak Gasteizko higiezin bat kontserbatzeko eta birgaitzeko luzatu diren exekuzio-aginduak betearazteko.
584/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 17koa. Horren bidez, Gasteizko Udaltzaingoari gomendatzen zaio trafiko-istripu bati buruzko txostena berrikus dezala, erreklamazio egileak haren zuzentasunari buruz planteatu dizkion zalantza guztiak argitu ditzala eta, beharrezkoa bada, dokumentu horren edukia berrikuspenaren emaitzari egokitu diezaiola.
1464/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko irailaren 20koa. Honen bidez gomendatzen zaio bermatu dezala etxebizitza bateko osasungaiztasun-fokua deuseztatzeko eskatu ziren neurriak gauza daitezela.
2385/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 15ekoa. Honen bidez gomendatzen zaio, 2017ko oporretako programa hobetzeko aurreikusi duen prozesuan, azter dezala plazak esleitzeko prozeduraren fase guztietan heziketa behar bereziak dituzten neska-mutilentzako plazen erreserbari eusteko aukera.
1086/2016/QC espedientea
BIZKAIKO UDALAK
Bermeoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 7koa. Horren bidez, aldian behingo azoketan espazio publikoa legeria errespetatuz adjudikatzeko gomendatzen zaio.
1601/2015/QC espedientea
Bilboko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ap
irilaren 12koa. Horren bidez, Bilboko Udalari iradokitzen zaio neurriak har ditzala bizikidetza egiaztatzeko polizia-txostenak behar bezala burututakoak izan daitezen bermatzeko.
336/2015/QC espedientea
Erandioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 22koa Horren bidez gomendatu zaio atzerapen gehiagorik gabe har ditzala Lubarri kalean ezarri duen oinezkoentzako araubidea eta kale horrek Meso kalearekin bat egiten duen gunean trafikoko araudia betetzea bermatzeko neurri egokiak.
2647/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ap
irilaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio asteko azoka txikietako postuak esleitu ditzala indarrean dagoen legeriari jarraiki.
1099/2015/QC espedientea
Gernika-Lumoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 16koa. Horren bidez gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
1387/2015/QC espedientea
Sopuertako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 12koa. Horren bidez gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola herritar baten eskaerari. Edateko ura banatzeko hodi bat aldatzeko eskatu du, zuntz-zementua baitu horrek.
393/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio udal ondasun komunalei buruz eskatutako informazioa emateko.
908/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio azken bi urteetan lur-zati publiko zein pribatuetatik zura atera duten enpresei buruzko informazioa emateko.
909/2016/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio jarritako ingurumen-salaketei erantzuteko. Kexagileak salaketa horiek jarri ditu gaueko garbiketa udal zerbitzuak bere etxebizitzaren inguruan eragiten duen zaratagatik.
1753/2015/QC espedientea
Tolosako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urtarrilaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio ez diezaiela eman, edo, eman badie, ken diezaiela udalerri horretako elkarte gastronomikoei edozein diru-laguntza zein laguntza publiko, onarpen prozesuan, funtzionamenduan edota jardueretan emakumeen sarbidea baldintza beretan onartzen ez badute, eta, era berean, susta ditzala genero estereotipoak deuseztatzeko neurriak, baita ekintza positibokoak ere, espazio horietan emakumeek jasaten duten bereizkeria zuzentzea lortzeko xedez.
158/2015/QC espedientea
Zaldibiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio espazio publikoa terrazekin okupatzeko baimena izapidetzeko eta dagokion tasa igor dadin irabazizko ap
robetxamenduagatik.
1033/2015/QC espedientea
A) EUSKO JAURLARITZA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 26koa. Haren bidez gomendatzen zaio, beren-beregi eta modu arrazoituan ebatz dezan elkarbizitzari larriki eragiten dion jokabide bategatiko neurri zuzentzailea ap
likatzeko jarraitutako prozeduraren baliogabetasuna adierazteko egindako eskaeraren inguruan.
628/2015/QC espedientea
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeak egoitzan hartzeko baliabideetako hezitzaile batzuek dituzten titulazio-arazoak konpontzeko irtenbidea bilatzeko lanetan jarraitzeko eta gai horren ingurukoa den 2012ko maiatzaren 22ko zirkularra indargabetzeko.
2299/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abuztuaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta bat (DBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarri (EPO) bat jasotzeko eskubidearen etetea berrikusteko.
337/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 13koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria benetako bizilekua galtzeagatik (EGPO) eten izana berriro hausnartzea, ez baita bizilekua galdu.
52/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 19koa. Honen bidez gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzeko erabakia.
2659/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 2koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten iraungitzea.
1250/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 4koa. Horren bidez gomendatu zaio efekturik gabe utz dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioaren iraungitzea.
1948/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 29koa. Horren bidez gomendatu zitzaion mailegu bat ez ohiko diru-sarrera bezala ez kontatzea diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioaren kopurua kalkulatzeko eta jasotako prestazioen itzulera adosteko ebazpena berrikusteko.
976/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urtarrilaren 27koa. Horren bidez gomendatu zaio azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea ez berritzeagatiko iraungitzea eta efekturik gabe utz dezala 16.195 euroko erreklamazioa, ez baitira bidegabeak izan diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa jasotako zenbatekoak.
154/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 17koa. Honen bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eskaera onar dezala eta dagozkion atzerakinak ordain ditzala.
955/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 11koa. Honen bidez gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) ukatzeko erabakia.
788/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio berrikus dezan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarri baten eskaerari emandako ukoa.
848/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 26koa. Horren bidez gomendatzen zaio ebazpen bat berrikusteko. Ebazpen horretan, pertsona bat atzera egindakotzat jo da diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioaren eskaeran, ez duelako dokumentu bat aurkeztu. Hala ere, dokumentu hori ez da funtsezkoa ebazpena emateko eta diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzerako 18/2008 Legearen 62.2 artikuluan ezarritako epea baino beranduago errekeritu zen.
695/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 3koa. Horren bidez iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eteteko eta iraungitzeko espediente bat berrikusteko. Halaber, jasotzen diren ez betetzeak eta ukitzen dituen eskubide eta betebeharrak haztatzeko iradokitzen zaio, proportzionaltasun-printzipioa kontuan hartuz.
839/2015/QC espedientea
Ingurumen eta Lurralde Politikako Saila
Euskotren
Arartekoaren ebazpena, 2016ko uztailaren 19koa. Horren bidez, Euskotren elkarte publikoari gomendatzen zaio aldi baterako lan-poltsa bat eratzeko prozesuan egindako nortasun-probetan eta elkarrizketa pertsonalean ap
likatu ziren irizpideak eta horiek nola ap
likatu ziren jakinaraz diezaiela kexagileei.
2009/2015/QC espedientea
Osasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 17koa. Horren bidez iradokitzen zaio zentro pribatu bateko esku-hartze terapeutikoaren aurretiazko jakinarazpenaren eskaera berrikusteko.
378/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio berrikus dezala pertsona bat Figuereseko ospitaletik Donostiako Unibertsitate Ospitalera osasun-garraio lagunduan eramateko baimen-eskaera ukatzeko erabakia.
1309/2016/QC espedientea
Osakidetza
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio elkarrizketarako bideak ezar ditzala eta erantzun diezaiela genero-identitate eta genero-adierazpen anitzeko adingabeak dituzten familiek organismo horri azaldu dizkioten kezka, kritika eta eskaerei. Orobat, pertsona horiek artatzerakoan, kontuan har ditzala zenbait jarraibide eta printzipio, baita genero-identitateagatiko bazterkeriaren aurkako eta transexualen eskubideak aitortzeko ekainaren 28ko 14/2012 Legearen 9. artikuluan jasotako gida klinikoa egiterakoan ere.
576/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko uztailaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio elikadura-portaeraren nahasmendua duten pertsonei laguntzeko jarduketa-proposamenei heltzeko behar den zuzkidura aztertzea.
412/2016/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 10ekoa. Horren bidez gomendatu zaio eraginkor egin dezala 2008an goi-mailako funtzioak erregulatzeko hartu zuen konpromisoa, eta, bitartean, aldi baterako kontratazioak eskain diezazkiola kexagileari, azken hautapen-prozesuaren ondoriozko gizarte langileen lan-poltsa osatzen duten gainerako pertsonen aukera beretan.
1238/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 12koa. Horren bidez iradokitzen zaio familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren emakida aztertzeko, urrirako ondorioekin.
2329/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 12koa. Horren bidez iradokitzen zaio egoitza bateko plazaren eskaera ezestea xedatu duen ebazpena berrikusteko eta dagozkion kudeaketak egiteko egoitza-zerbitzura sartzeko prozedura izapidetzen amaitzeko.
799/2016/QC espedientea
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 25ekoa. Honen bidez gomendatzen zaio bermatzeko Donostiako Arte Ederren eraikineko kupula berriro jarriko dela.
1885/2015/QC espedientea
Gizarte Politikako Departamentua
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ap
irilaren 5ekoa. Horren bidez iradokitzen zaio familia inguruko zaintzarako prestazio ekonomikoa azkentzen duen ebazpena eta helburu horrekin jaso diren prestazioak itzultzera behartzen duen ebazpena berrikusi eta prestazioak berriro ordain ditzan.
472/2014/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO UDALAK
Arratzua-Ubarrundiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 11koa. Horren bidez gomendatu zaio biztanleen errolda araupetu duen arautegia egoki ap
likatzeko.
1827/2015/QC espedientea
Guardiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 16koa. Horren bidez gomendatu zaio erantzun diezaiola bere garaian formalizatutako salerosketa kontratua eskritura publikora igo ahal izateko beharrezko izapideei buruzko eskaerari.
1012/2015/QC espedientea
Laudioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter dezala informazioa eskuratzeko eskaera bat ukatzeko erabakia.
24/2016/QC espedientea
Gasteizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez gomendatu zaio efekturik gabe utz dezala Gizarteratzeko Zerbitzuaren Harrera Programen eta Baliabideen buru izateko lanpostua, zerbitzuen batzordean, iragankorki estaltzeko deialdiaren emaitza, eta deialdi berria abiarazi dezala aipatu lanpostua estaltzeko.
2640/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 29koa. Horren bidez gomendatzen zaio desjabetutako lonja baten balio justuari buruzko espedientea behar bezala izapidetu dezala.
1449/2015/QC espedientea
ARABAKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK
Mezkiako Administrazio Batzarra
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio lursail pribatuen okupazioa legeztatzeko.
2364/2015/QC espedientea
BIZKAIKO UDALAK
Barrikako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko uztailaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio (…) jatetxeak eta bere kanpoko terrazak sortzen dituen eragozpenak saihesteko beharrezkoak diren neurriak har ditzan eta ingurumen-legezkotasuna betetzeko errekeritu diezaion.
94/2016/QC espedientea
Bilboko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 8koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikus dezala Ap
arkamendurako Zerbitzuari (TAO/OTARI) buruzko Ordenantza, TAO eremuan jabetzapeko ibilgailua duten egoiliarren araubidea zabal diezaien egungo ibilgailu onuradunen mugaketa oinarritzen duten irizpide orokorrak eta aipatu araubidearekin lortu nahi den xedea materialki betetzen dituzten ibilgailuei.
295/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 17koa. Horren bidez, Bilboko Udalari Ap
arkamendurako Zerbitzuari (TAO/OTAri) buruzko Ordenantzaren 27.1.b). artikulua berrikus dezan gomendatu zaio, enpresa ibilgailu bat esleituta eta ibilgailu partikularra duten pertsonek ibilgailu bat ala estea hautatzeko aukera izan dezaten, egoiliarren araubideari onura ateratzeko.
6/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko uztailaren 7koa. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatzen zaio trafikoko araudia hausteagatik jarritako zigor bat indargabetzeko (zehapen-prozeduraren zk.: XXX).
124/2015/QC espedientea
Mungiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ap
irilaren 19koa. Horren bidez gomendioa egin zaio familia bati zaborren tasaren kontzeptupean kobratutako likidazioak ofizioz baliogabetu ditzan, familiaren baserrian ez duelako zaborrak batzeko inolako zerbitzurik eman.
11/2016/QC espedientea
Ondarroako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 1ekoa. Horren bidez gomendatu zaio mahaiak eta aulkiak instalatzeko baimen bat indargabetzeko, jabari publikoaren okupazioa erregulatzen duen udal ordenantzaren aurkakoa delako.
1211/2016/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko uztailaren 29koa. Horren bidez gomendatzen zaio erantzun diezaiola, Donostiako Mirakruz kaleko 19. zenbakian dagoen eraikina dela eta, eraikitako ondasun urbanistikoa babesteko Plan Berezia aldatzeko eskaerari.
879/2016/QC espedientea
Lasarte-Oriako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko irailaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio jarrai dezala bere jardueran, lizentziarik gabeko obra bat salatzeko aurkeztutako kexari erantzuteko.
426/2016/QC espedientea
A) EUSKO JAURLARITZA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ap
irilaren 5ekoa. Horren bidez iradokitzen zaio berriz aztertu ditzala Euskal Autonomia Erkidegoko itundutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi edo goi mailako heziketa zikloan ikasleak onartzeko jarraibideak.
1281/2014/QC espedientea
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 22koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta baten etetea, ez baitago horretarako arrazoirik.
1091/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ap
irilaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzen dituen ebazpena.
1536/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ap
irilaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio berriz aztertu dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio baten ez berritzea.
686/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten etetea ondoriorik gabe utz dezan.
1330/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 24koa. Horren bidez iradokitzen zaio gizarte-hezkuntza esku-hartze programa batean parte hartzen ari den familia bati eragiten dioten erabakiak hartzean gizarte-zerbitzuekin koordinatzeko eta Arartekoaren ap
irilaren 8ko 2/2012 Gomendio Orokorraren edukia kontuan har dezan. Politika publikoetan adingabearen interes nagusia kontuan hartzeko betebeharra; bereziki, diru-sarrerak bermatzeko sisteman; horrez gain, iradoki da, aztertutako kasuan, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria iraungitzeko erabakia berrikusteko.
1259/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 14koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikus dezala diru-sarrerak bermatzeko errentarako eta etxebizitzarako prestazio osagarrirako eskaera bat eta ordaindu ditzala dagozkion atzerakinak.
1348/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 27koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten iraungipena.
661/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 23koa. Horren bidez diru-sarrerak bermatzeko errenta baten prestazioaren iraungipena berrikusteko iradokitzen zaio. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eskubidea iraungitzeko ondorioak izateko jakinarazpen batek bildu beharreko bermeak ez betetzeagatik eta aurreko jakinarazpenaren edukia espedientean jasota ez egoteagatik iraungi zen prestazioa.
1579/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 5ekoa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errentarako prestazio batean egindako murrizketa.
545/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 13koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errentarako prestazio baten ukapena.
1266/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 18koa. Horren bidez gomendatu zaio erantzun bat eman diezaion diru-sarrerak bermatzeko errenta bidegabe jasotzeagatik sortutako zorraren harira egindako informazio eskaerari eta zor hori ehuneko txikiago batean zatitzeko eskaerari.
2020/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 28koa. Horren bidez iradoki zaio diru-sarrerak bermatzeko laguntza jasotzen zuen familia baten diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren espedientea eta ordainketa berrikusteko.
1477/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez, Enplegu eta Politiketako Sailari eta, zehazkiago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, gomendatzen zaie diru-sarrerak bermatzeko errenta baten zenbatekoa berrikusteko, mailegu pertsonala ezohiko diru-sarrera gisa hartu barik, bai eta oker jaso diren diru-laguntzak itzuli behar izateari buruzko ebazpena ere.
183/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta berritzeko ebazpena.
1192/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 1ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio berraztertu dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungitzea, ez baitago horretarako arrazoirik.
911/2019/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 2koa. Horren bidez iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria iraungitzeko ebazpena berrikusteko.
34/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten iraungipena indargabetzeko, horretarako kausarik ez baitago.
1312/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 16koa. Honen bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten ukapena berrikus dezala.
687/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 20koa. Horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak datu pertsonalak babestearen arloan araudia urratu zutela salatzen zuen kexa batean bere esku-hartzea amaitu du Arartekoak.
1668/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 22koa. Horren bidez Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren eteteari eusteko erabakia.
564/2016/QC espedientea
Gobernantza Publikoa eta Autogobernu Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 20koa. Horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak datu pertsonalak babestearen arloan araudia urratu zutela salatzen zuen kexa batean bere esku-hartzea amaitu du Arartekoak.
2437/2016/QC espedientea
Segurtasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 20koa. Horren bidez gomendatzen zaio Ertzaintzaren jokabideari buruzko kexari erakunde honen gomendioekin bat egiten duen tratamendua eman diezaiola eta jokabide horri buruz interesdunak agertutako zalantzak argitu ditzala.
2495/2014/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 9koa. Horren bidez, Añanako Kuadrillari, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari eta Osmako Administrazio Batzarrari gomendatu zaie Osma herrian dauden hiri-hondakinak biltzeko edukiontziak beste leku batean jar ditzatela.
1940/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio turismo-ibilgailuan garraio zerbitzu publikoa emateko txartel baten esku-aldaketaren baimena berrikusteko, baita administrazio prozedura orokorra ere.
57/2016/QC espedientea
Gizarte Zerbitzuen Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak bitarteko funtzionarioek zentro ofizialetan azkenengo azterketara joateko egindako lizentzia-eskaerei emandako tratamendua berrikusteko.
1499/2015/QC espedientea
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 10ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio prezio publikoa baieztatzea eta berrikustea ezetsi zuen irailaren 17ko 54295/2015 Foru Agindua berrikusteko. Hala, berraztertze-errekurtsoa onestea erabaki zuen 2015eko ekainaren 25eko 38950/2015 Foru Agindua ap
likatuz, errekurtsogilearen asmoa aitortzen duen foru agindu berri bat emateko gomendatzen zaio, eta horrenbestez, eguneko 27,89 euroko prezio publikoa ezartzeko, egoitzan sartzen den egunetik.
142/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez iradokitzen zaio azter dezan familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa ematea, erabaki horrek ondorioak irailetik aurrera izan ditzan.
1822/2015/QC espedientea
Ogasun eta Finantza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 2koa. Horren bidez iradokitzen zaio neurri egokiak susta ditzala seme-alabak beren kargura dituzten familiei zerga-onurak aitortzeko, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagokionez.
1235/2016/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK
Osmako Administrazio Batzarra
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 9koa. Horren bidez, Añanako Kuadrillari, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari eta Osmako Administrazio Batzarrari gomendatu zaie Osma herrian dauden hiri-hondakinak biltzeko edukiontziak beste leku batean jar ditzatela.
1941/2015/QC espedientea
Urrunagako Administrazio Batzarra
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 29koa. Horren bidez gomendatzen eta gogorarazten zaio ordenantza fiskalak aldatzeko prozedurari jarraitu behar diola, ur-horniduraren tasa igo ahal izateko.
1923/2016/QC
BIZKAIKO UDALAK
Erandioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko irailaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio hirigintza-zerbitzuen tasaren zein EIOZren kontzeptupean kexagileari igorritako likidazioak ofizioz baliogabetzea; izan ere, zerga horien zerga-oinarriaren zehaztapena ez dator bat zuzenbidearekin.
406/2016/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter dezala izapidetzen ari den autobus-geltoki berriaren arkitektura- eta jarduera-proiektua, eta ahaleginak egin ditzala ditxoetarako aurreikusi den diseinuak irisgarritasun unibertsalaren printzipioa berma dezan.
1595/2015/QC espedientea
Hondarribiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 42. artikuluan xedatutakoaren arabera, ahalik eta lasterren erantzun diezaiola, idatziz, Elkartu Elkarteak (kexagileak) egin duen eskariari.
1500/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio erreklamaziogileari errekargua duen Ondasun Higiezinen gaineko Zerga gisa bidalitako ordainagiriak ofizioz baliogabetzea, zergapetutako etxebizitza alokatuta baitago 2008tik.
1600/2014/QC espedientea