Arartekoaren lan-arloak gaikako banaketaren arabera egituratu izan dira beti. Banaketa hori osatzeko, Ararteko erakundearen jarduerak sailkatu izan diren alorretan barreiatuta dauden eta ezaugarri bereziak dituzten zenbait talderen arazoen berariazko tratamendua egiten da.
Alde horretatik eta Ararteko erakundeak pertsona guztien eskubide guztiak bermatu behar dituela uste izanda, beharrezkotzat jo da beren eskubideak burutzean kalteren bat izan dezaketen talde batzuekin lehentasunez jardutea, ahultasun handiagoko balizko egoeran daude eta.
Arreta publikoa behar duten taldeen gaineko arlo horiei esker, ikuspegi praktikotik begiratuta, talde horiekin zerikusia duten gaiak bila eta aurki daitezke urteko txostenean, eta ikuspegi orokorra ematen dute. Baina garrantzitsuena zera da: talde horiek dituzten arazo eta beharrei berariaz erantzuteko eta beraien arazoak ikusarazteko jarduera-esparruak sortzeko asmoz eratu zirela. Gainera, talde horien inguruan estrategia koherentea burutzen laguntzen dute, talde bakoitzari dagokion arloko jarduera-planaren barruan.
Talde horiekin lehentasunez jarduteari eman nahi zaion garrantziak justifikatzen du urteko txostenean bakoitzak bere atala izatea, haien eskubideen gaineko berme-lan garrantzitsu hori balora dadin.
Aurreko bi urteetan egin zen moduan, Haur eta Nerabeentzako Bulegoa ikusgai egitea sustatu da. Bulego horrek berezko proiekzioa izango du, eta bereizitako tokia urteko txosten honetan, izan ere, txosten orokor honi erantsitako txosten batean bilduko da 2016an burutu duen jarduera.
Atal honetan, hamaika puntutan bildu dira arreta publikoko taldeez burutu diren jarduerak:
1. Familiak
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
4. Gaixo kronikoak
5. Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten
pertsonak
6. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak eta kultura aniztasuna
9. Lesbianak, gayak, bisexualak, transexualak eta
intersexualak (LGBTI pertsonak)
10. Adinekoak eta mendetasun-egoeran dauden
pertsonak
11. Talde terroristen biktimak
Aurrekariak
Botere publikoek familiak babesteko duten betebeharrak Konstituzioaren 39. artikuluan du azken oinarri juridikoa. Halaber, Euskal Herriko Autonomia Estatutuak 10-39. artikuluetan dio familien babesa eskumen esklusibokoa dela, estatutu-arauak “komunitate-garapen, emakume kondizioaren arazo, eta haur, gazte eta hirugarren adinekoen aldeko politika” gisa definitzen dituen arloen barrukoa. Euskadin, Familiei Laguntzekoabenduaren 12ko 13/2008 Legeakeratu du familiei laguntzeko politika publikoen oinarriak finkatu berri dituen lege- eta araudi-esparrua. Lege horretan, gai horren inguruko esku-hartze publikoaren oinarriak eta printzipioak ezartzen dira eta Eusko Jaurlaritzak burututako araudi-garapenaren bidez osatu da; horrek arautu ditu seme-alabengatiko diru-laguntzak, lana eta familia bateragarri egiteko laguntza ekonomikoak eta familia-errenta estandarizatzeko sistema.
Familiak, zalantzarik gabe, botere publiko guztien babes berezia behar du, pertsonen garapen osorako euskarri material eta afektiboa izatearen funtzio ezinbestekoa baitu, baita egiteko kuantitatibo eta kualitatibo bat ere, adingabeei, adinekoei eta gaixotasunagatik edo mendekotasunagatik premia bereziak dituzten pertsonei arreta emanez betetzen duena.
Arartekoak, arlo honetan, familiak babesteko politika publikoak bultzatu eta indartu daitezen sustatzen du, familia-eredu askotarikoen garrantzia kontuan hartuta. Zuzenbideak aintzatetsiak ditu familia-ereduok, eta zenbait kasutan arreta berezia behar izango dute, beren funtzioak betetzeko behar dituzten prestazio guztiak erabateko berdintasunez eskuratzeko. Era berean, familiak babesteko politika publiko horiekin loturiko herritarren kexak bideratzen ditugu, baita horiei arreta eskaintzea helburu duen beste edozein jarduera publiko ere.
1. Arloa kopurutan
2016an, 14 espediente kudeatu ziren Familien Arloan; espediente gehienak familiei buruzko politika publikoen ingurukoak izan dira, administrazioaren eta administrazio-prozeduraren funtzionamenduaren ingurukoak eta lana, bizitza pertsonala eta familiarra adiskidetzearen ingurukoak.
2016ko abenduaren 31n, 2016an kudeatutako eta 2016ko urtarrilaren 1ean izapidetze-prozesuan jarraitzen zuten kexa- espedienteen izapidetzearen egoera hauxe zen:
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Familia ugariaren titulua lortzeko edo tituluaren ondorio batzuez gozatzeko legezko betekizunekin zerikusia duten arazoak
a) Familia ugariaren titulua bikoteak ap
urtzen diren kasuetan, bereziki, zaintza partekatuaren kasuan
Erakunde honetan familia ugarien inguruko legediaren ap
likazioarekin eta kudeaketarekin lotutako zenbait kexa jaso ditugu; foru aldundiei dagokie hori egitea. Legedia horrek ezarri ditu familia ugaritzat jotzeko betekizunak, familia horietako kideei onura ekonomikoez gozatzea ahalbidetzeko xedez. Aipatutako espedienteetan, esanguratsua da kexa askotan dibortzioagatik edo banantzeagatik bikotea ap
urtzen den kasuetan sortzen den arazoa aipatzea. Kexa horietan adierazten da, horren ondorioz, zaila dela guraso bati edo besteari esleitzea familia ugariaren titulua. Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 2.2 c) artikuluak ezartzen du beharrezkoa dela bi gurasoetako bat aukeratzea familia ugariko kidearen izaera mantentzeko. Horrenbestez, beste gurasoak titulartasuna galduko luke, familia ugaritik kanpo geratuz. Gurasoen arteko adostasunik ez badago, bizikidetzaren irizpidea hartuko da kontuan, hau da, familia ugariaren titulartasuna esleitu beharko zaio judizialki zaintza duen gurasoari –aitari edo amari–. Ukitutako herritarrentzat zaila da arau hori ulertzea, batez ere, kasu batzuetan. Izan ere, kasu horietan, zaintza ofizialki bati esleitu arren, bisiten araubidea zabala da eta bi gurasoek dute erantzunkidetasuna seme-alaben heziketa eta zaintzari dagokionez. Beraz, bi gurasoetako bat familia ugariaren onuretatik baztertzen duen arau hori ez da bidezkoa. Arazo honen inguruan aurkeztutako kexen konponbidea desberdina izan daiteke. Batetik, gai horren inguruko Estatuko legeria erreformatu daiteke eta, bestetik, euskal eremuan ex novo arauketa bat egitea. Horrek, Familiei Laguntzekoabenduaren 12ko 13/2008 Legearekinbat etorriz, bultzada berri bat emango lieke familiei laguntzeko neurriei, kargura dituzten seme-alaben kopuruaren arabera.
Horrez gain, estatuko araudi horrek ez ditu kontuan hartzen benetan seme-alabekin bizitzearekin lotutako baldintza horiek, zaintza partekatuko kasuetan ematen direnak. Familia ugarien inguruko Estatuko legeria aztertu ostean, erakunde honek gai horren inguruko iritzia eman zuen joan den urtean. Hala, azpimarratu zuen egia zela manu horrek eskatzen duela, seme-alabak gurasoetako batekin bizitzeari uzten dioten dibortzioen kasuan, bi gurasoetako bat aukeratu behar dela familia ugariaren tituluaren parte izateko. Hala eta guztiz ere, familia ugarien tituluen kudeaketako administrazio-jardunbidean –foru aldundien eskumenekoa dena– konponbide bat ezarri behar da, seme-alabak bi gurasoekin bizitzeari uzten dioten zaintza partekatuko kasuei erantzun bat emateko.
Zaintza partekatua nahiko berria da eta eremu honetan legezko hutsune bat dago; horrela, Eusko Jaurlaritzari helarazi genion arazo hori, Eusko Legebiltzarrak gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoekainaren 30eko 7/2015 Legeanadierazitakoa kontuan hartuta, irizpide homogeneo bat ezartzeko foru erakundeek familia ugarien inguruko Estatuko Legearen manu hori ap
likatzeko. Izan ere, familia ugarien tituluak kudeatzeko eskumena foru aldundiek dute. Irizpide homogeneo hori ezarri da; horrela, familia ugariaren titulua urtero txandakatuko dute guraso bien artean, zaintza partekatua den kasuetan. Formula horrek kudeaketa-arazo ugari sorrarazi dizkie foru erakundeei eta, horregatik, herritar askok kexak aurkeztu dituzte Arartekoaren aurrean, arauketa horrekin, ez direlako zaintza partekatuaren aukera hautatu duten gurasoen legezko itxaropenak asetzen. Izan ere, zaintza partekatua aukeratzen duten gurasoek familiei laguntzeko neurri desberdinen onurak izaten jarraitu nahi dute zaintza partekatuaren araubidea indarrean dagoen bitartean.
b) Familia ugarietako neba-arrebei hezkuntzaren arloko onurak emateko hedapen iragankorraren irismena familia horien titulua iraungi denean seme edo alaba nagusiak legezko gehienezko adina betetzeagatik
Izan ere, hori da 2016an erakunde honek jorratu duen beste gai bat. Arazoa Haurrak eta nerabeak zaintzeko sistema aldatzen duenuztailaren 28ko 26/2015 LegearenBosgarren Xedapen Iragankorraren interpretazioarekin sortu dira; izan ere, xedapen horrek Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 6. artikulu berriaren ondorioetako batzuen atzeraeraginezko luzapena ap
likatu du, 2015eko urtarrilaren 1etik eta legea indarrean sartu arte, hau da, 2015eko uztailaren 17ra arte titulua galdu duten familia ugariei bermatzeko matrikulazio- eta azterketa-hobariak lortu ahal izateko hezkuntzaren alorrean, lege hori indarrean sartzen denetik familia ugarien izaera oraindik duten gainerako familiek bezalaxe. Izan ere, familia horiek titulua mantenduko dute (eta kasu horretan, titulu horren onura guztiak) 21 urte baino gutxiagoko seme edo alaba bat edo ikasten duen 26 urte baino gutxiagoko seme edo alaba bat, neba-arreba nagusiek izaera horretatik kanpo geratzeko legezko adina beteta duten arren.
Arazoa sortzen da Gipuzkoako Foru Aldundiak 26/2015 Lege horren bosgarren xedapen gehigarriaren terminoen interpretazio murriztailea egiten duelako, matrikulazio eta azterketa onuren luzapen hori soilik 2015/2016 ikasturterako ap
likatzen dela jo duelako. Hala, jo du kexagilearen bi seme-alaba txikiek ezingo dutela baliatu, ikasturte horretatik aurrera, familia ugariaren kide izaera, hezkuntzaren alorrean zenbait matrikulazio eta azterketa onura izate aldera. Erakunde honen ustez, exegesiaren xede den bosgarren xedapen gehigarriaren literaltasunetik eta izaeratik ezin da ondorio hori atera. Horregatik, txosten honen amaieran Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzendutako gomendio bat jaso dugu. Hala, gomendio hori 2017. Urtea hasi ostean argitaratuko da eta gainerako foru aldundiei ere jakinaraziko zaie, baita Eusko Jaurlaritzari ere, xedapen horren ap
likazio uniformea ezartzeko Euskal lurralde osoan. Gomendio horretan, egiaztatzen da ez dela egokia jotzea onura hori soilik ikasturte batean ap
likatuko dela (2015/2016), Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten duen bezala. Izan ere, Legean ez da mugaketarik ezartzen zentzu horretan, ez esplizitua, ez inplizitua. Herritarren aldeko lege-arau baten interpretazio murriztaile bat da hori. Horrek, indar handiagoarekin, legegilearen nahian beren-beregi babesteko eskatuko luke eta interpretazio hori ezin da inolaz ere legezko xedapen horretan aurkitu. Hortaz, ondorioztatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako interpretazioa, kexagilearen familia onura horietatik baztertzen duena 2016/17 ikasturtetik aurrera, ez dela Zuzenbidera egokitzen eta Haurrak eta nerabeak zaintzeko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legeak egindako Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen erreformaren izaera eta literaltasuna urratzen dituela. Hori dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiari gomendatzen zaio kexagilearen bi seme-alaba txikiei aitortzeko, ikasturteekin lotutako mugarik gabe, familia ugarien inguruko legerian ezarritako hezkuntzaren arloko matrikulazio eta azterketa onurak, seme-alabek legeria horren ap
likazio-eremutik kanpo geratzeko legezko adina bete arte.
2.2 Familia ugarientzako onura fiskalak bertan behera uztea: Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kasua Bizkaian
Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak (Hirukide) jarritako kexa bat jaso dugu; federazioak erakunde honi helarazi zion ez zegoela ados Bizkaian, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, familia ugarietako kideen aukerako hobaria kentzearekin Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenmaiatzaren 18ko 4/2016 Foru Arauaindarrean sartzearen ondorioz. Gai horren inguruan egin ditugun azterketa eta esku-hartzearen ondorioz, Arartekoak2016ko azaroaren 2ko Ebazpenaeman zuen. Horren bidez,Bizkaia Foru AldundikoOgasun eta Finantza Sailari iradokitzen dio seme-alabak euren kargu dituzten familien aldeko onura fiskalen aitorpenean aurrera egitea sustatzeko Ondasun Higiezinen gaineko Zergan. Horrez gain, ebazpen horretan, euskal herri-administrazio guztiei gogorarazten zaie Legean beren-beregi jasotako herritarren demandari erantzun nahikoak eskaini behar dizkiotela. Batetik, neurri desberdinek ap
likatzen zaizkien familiengan izan dezaketen eragin ekonomikoa aztertu behar da eta, bestetik, familiei babes egokia eman behar zaie, bereziki familia ahulenei. Hori guztia lortzeko, zalantzarik gabe, ezinbestekoa da era askotako neurri publikoetan –baita zerga arlokoetan ere– neurrien eraginpean dauden familiak seme-alabarik ote duten kontuan izateko ohitura hartzea. Zehazki, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Sailari iradokitzen diogu hausnarketa-prozesu bat hasteko, lurralde historiko horretan bere kargu seme-alabak dituzten familiak babesten dituzten tresna eta neurri ekonomikoen indartzean aurrera egiteko eta sakontzeko, horien bizitza-proiektuak autonomiarekin garatu ditzaten laguntzeko, kostuak konpentsatzeko neurriak ezarriz. Horrez gain, iradokitzen zaio, aurrerago, erabakiak hartu aurretik, aktibatu nahi dituen neurri fiskalek bere kargu seme-alabak dituzten familiengan izan ditzaketen eragina aztertzeko, zerga-erreformak barne. Izan ere, espediente honetan zalantzan jartzen dena bezalako erreformek onura fiskalak kentzen dizkiete familia horiei. Bestalde, uste dugu aurrerapausoak egin beharko lituzkeela, oro har, familientzako zerga-onurak homogeneizatzeko, seme-alabak dituzten familiak Euskal Autonomia Erkidego osoan, beren bizitokia edozein dela ere, sistema berdintsu batez babesturik egon daitezen.
2.3 Familia bizitza eta lanbidea bateratzeko laguntzak: Amatasun-baimenaren epea diruz laguntzen ez den epe gisa
Zenbait kontsulta eta kexa jaso ditugumartxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak aldatu duenfamilia eta lana bateragarri egitekoekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren4.2. artikulua ap
likatzearen balizko disfuntzioari buruz. Artikulu horren bigarren atalean berariaz salbuetsi da amatasunagatiko baimenaren aldian diru-laguntzak emateko aukera, zera ezarri duenean: “ezingo dira diruz lagundu amatasunagatiko edo aitatasunagatiko baimenarekin bat egiten duten aldiak”. Xedapen horren arabera, bigarren eta ondorengo seme/alabatik aurrera, laguntza horien balizko onuradunek ezin dute lehenengo seme/alaba adingabea zaintzeko zuten jardunaldi-murrizketarengatik ematen zaien laguntza jasotzen jarraitu bigarren semea edo alaba jaiotzen denetik aurrera. Izan ere, laguntza hori ez da bateragarria amatasun-baimenarekin, nahiz eta amatasun-baimena jardunaldi-murrizketako araubidearen bidez baliatuko den (lehenengo semea edo alaba zaintzeagatik). Halaber, dagokion Gizarte Segurantzaren prestazioa jasoko da, murriztuta egongo dena jardunaldi osoarekin jarraitzekotan jasoko lukeenarekin alderatuz. Gai hori Eusko Jaurlaritzari aurkeztu genion azter zezan; horrek uste du xedapenak berez ez duela diskriminaziorik sortzen. Erakunde honek uste du, manu horren ustezko literaltasunaren neutraltasuna gorabehera, aurreikusi gabeko ondorioak sor ditzakeela kasu batzuetan. Zalantzarik gabe, beharrezkoa da sakonago berrikustea arauzko xedapen horrek ondorio diskriminatzaileak sortzen ari den amatasuna dela-eta.
2.4 Seme-alaben jaiotza edo adopziogatiko laguntzak eskuratzeko betekizun formalak
Seme-alabengatiko laguntzei buruzko euskal legediaren babespean eskatu diren laguntzen ukapena dela-eta, kexak jasotzen jarraitu dugu 2015ean ere. Horietan guztietan, arazo formalak planteatu dira, funtsean, aipatu laguntzak eskatu ahal izateko eskatzen den dokumentazioari buruzkoak. Aurreko txostenetan jada, kasuistikaren eta erakunde honek gai horren gainean egindako balorazioaren gaineko azalpena eman dugu, interesdunei eman beharreko informazioan hobekuntzak proposatuz, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren aurrean prozedura irekitzetik hasita.
Hala, administrazio-prozeduran dauden irregulartasunen ondorioz azaldutako arazoen artean, bat nabarmendu nahi dugu. Herritar batek kexa bat aurkeztu du eta horretan adierazi du Eusko Jaurlaritzak laguntza-prozedura batean atzera egindakotzat jo zuela, abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren arabera, interesdunak aurkeztutako dokumentua galdu zelako. Hala ere, adierazi behar da dokumentu horren sarrera behar bezala formalizatu zela dagokion Correos-en bulegoan. Kasu horretan, gure ustez, administrazioak bi jarduketa desegoki burutu ditu. Batetik, eskaera formalizatzeko eskatu zen laguntzak eskatzeko prozeduraren arauan aurreikusita ez dagoen betekizun dokumental batekin eta, bestetik, ustez, egoitza administratiboan galdu zen interesdunak administrazioak akatsak zuzentzeko egindako errekerimendua betetzeko bidalitako dokumentazioa. Argi dago, administrazioaren funtzionamendu desegoki bat dela hori; horrek, berez, interesdunak gora jotzeko errekurtso baten bidez aurkatutako jarduketaren ezeztapena justifikatzen zuen. Gora jotzeko errekurtso hori jadanik ezetsi zen; hori kontuan hartuta, Arartekoak jo zuen administrazioak bere jarduketak indargabetu behar zituela, prozedura administrazioaren funtzionamendu desegokia gertatu zen unera atzera eramanez. Hortaz,Arartekoak 2016ko ap
irilaren 20ko Ebazpenaeman zuen; horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio eskaera-prozedura batean emandako ebazpena indargabetzeko, seme-alabak dituzten familien diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren arabera.
Puntu honetan, azpimarratu behar da, erakunde honek aurreko urteetan egin duen bezala, komenigarria dela ahal den neurrian seme-alaben jaiotzagatiko laguntzen emakida automatizatzea edo, behintzat, sinplifikatzea, kasu guztietan, herri-administrazioek jadanik duten dokumentazioa aurkezteko eskatzen duen eta interesdunentzat gero eta konplexuagoa den izapide bat burutu behar ez izateko. Zalantzarik gabe, izapide horrek, praktikan, laguntza horiek jaso ahalko zituzten pertsona asko baztertzen ditu laguntza horietatik. Bestalde, egiaztatu dugu 2015etik laguntza horiek errentaren menpe egoteak Eusko Jaurlaritzak kudeatzea zailtzen duela. Horren ondorioz, askotan, atzerapenak daude eta forma-akatsak ere bai, laguntza horien balizko hartzaileak kaltetzen dituztenak. Diru-laguntza horiek dira gaur egun seme-alabak edukitzea zuzenean babesten duten bakarrak, demografikoki jaiotza-tasaren bultzada handia behar duen gizarte honetan. Beraz, uste dugu laguntzen kudeaketan dauden arazo horiek berrikusi beharko liratekeela, hobetze aldera.
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
2015 urte oparoa izan zen Estatuan eta Euskadiko Autonomi Erkidegoan familien babesean zuzenean eragiten duten lege, arau eta beste tresna batzuen ezarpenari dagokionez (horri dagokionez, Arartekoaren 2015eko urteko txostenaren epigrafe bera kontsulta daiteke). Aitzitik, 2016. urtean, ez da berrikuntza nabarmenik egon horri dagokionez.
Hala eta guztiz ere, aipagarria da lehendakariak 2016ko martxoan egindako iragarpena; hala, Eusko Jaurlaritzaren Familia eta Haurtzaroko Estrategia deritzona iragarri zuen. Horren helburua da haurren pobretasuna saihestea eta mutil eta nesken aukerak berdintzea eta, batez ere, ziurgabetasun ekonomikoak seme-alabak edukitzea edo familia-proiektuak hastea gomendatzen ez duenaren pertzepzio soziala leheneratu nahi da. Horretarako, herrialdearen familia eta haurtzaroaren aldeko itun bat egiteko proposatzen da, hasiera batean 2020ra arte urtean 50 milioi euro inbertituz. Horrez gain, gizarte-politika horietarako inbertsioa handitu nahi da aurrekontuaren egoerak hori ahalbidetzen duenean. Iragarritako estrategia ibilbide-orri bat da inplikatutako eragile publiko eta pribatu guztiekin (erakundeak, alderdi politikoak, gizarte-eragileak eta hirugarren sektorea) eztabaidatzeko eta gaia jorratzeko. Estrategia horretan, proposamenen dekalogo bat jaso da eta horren helburua da esparru orokor egokia sortzea pertsonak bizitzaren etapa guztietan garatzeko. Neurri horietako asko ez dira laguntza edo diru-laguntzen definizioan sartzen; izan ere, horien helburua da baldintza egokiak sortzea familien zerbitzu-beharrak eta demandak asetzeko. Horrela, seme-alabak dituzten familientzat gutxieneko diru-sarrerak bermatu nahi dira; ekipamendu eta zerbitzu soziokulturaletarako sarbidea; gazteen emantzipazioa bultzatzea; denboraren antolaketa egokiagoa sustatzea familientzako eta adiskidetzerako; haurrei arreta emateko “kalitatezko” zerbitzu “eskuragarrietarako” sarbidea erraztea; gurasotasun positibo eta familia-bitartekaritzako programak ezartzea; familia-topaguneko puntuen sarea indartzea eta gizarte-hezkuntzako esku-hartze programak indartzea.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
2016. urterako egindako jarduketen planaren esparruan, jarraian, arlo horretan burututako jarduketa nagusiak adierazten ditugu:
4.1. Bilerak elkarteekin
Beste urte batez, harremana eduki dugu –bileren bidez edo familien demanda eta interesen inguruko gaiekin lotutako foro eta topaguneetan parte hartuz– Euskadiko familia aniztasunaren interesak ordezkatzen dituzten elkarte ezberdinekin. Horren bidez, euren lan ildo nagusiak, beharrak eta botere publikoei eskatzen dizkieten kontuak ezagutu ahal izan ditugu. Horien artean, azpimarratu behar dugu Euskadiko familia ugarien elkartearekin, hau da, Hirukiderekin dagoen harreman estua. Izan ere, horiekin, beste harreman batzuen artean, Arartekoak bilera bat egin zuen urtearen hasieran; bilera horren helburua elkartearen demanda nagusiak ezagutzea zen. Horien artean, nabarmendu nahi dugu elkarte horrentzat garrantzitsua dela euskal administrazioek seme-alabak dituzten familiengan egiten diren inbertsio publikoei bultzada handia ematearen aldeko ap
ustu irmoa egitea. Horrez gain, aurretiazko ebaluazio-tresnak sortzeko eskatzen dute, esku-hartze publikoko sektore desberdinetatik sustatutako neurriek familiengan duten eragina ebaluatzeko.
4.2. Bilerak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailarekin
2016an, lankidetza-harreman ona izan dugu Eusko Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzako arduradun eta langile teknikoekin, herritarrek aurkeztutako kexa-espedienteak izapidetzeko eta jarraitzeko eta adiskidetzerako laguntzen eta seme-alabengatiko laguntzen inguruko dekretuen interpretazioari eta ap
likazioari dagokienez. Puntu honetan, zuzendaritza horren harmena eta gogoak azpimarratu nahi ditugu; Arartekoa zuzendaritza horrekin bildu zen eta ArartekoarenFamiliei laguntzeko politikak Euskadin: azterketa eta proposamenakizeneko Ez-ohiko Txostenean jasotako gomendioen egoera aztertu zen. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak Haurtzaroan eta Familian Inbertitzeko Euskal Estrategiari dagokionez egindako planteamendua aztertu da; Arartekoak horren edukia jakin nahi izan zuen zuzenean. Horrela, Familia Politikako zuzendariak azpimarratu zuen estrategia horrek, besteak beste, gazteen emantzipazioa sustatu nahi duela eta seme-alabak izan nahi dituzten euskal familiek nahi beste seme-alaba izan ahal izatea. Hala, estrategia horretan Arartekoak familiak babesteko politiken inguruko ez-ohiko txostenean emandako gomendio asko hartu dira kontuan. Horrez gain, bilera horretan Arartekoaren kexa-espediente batzuen egoerarekin lotutako beste gai batzuk jorratu ziren.
4.3. Bestelako jarduerak
Arartekoak eta familien arloko zenbait arduradunek jarduketa-eremu horrekin lotutako zenbait jardunaldi eta forotan parte hartu dute 2016an. Bereziki, azpimarratu nahi dugu Arartekoak Eusko Jaurlaritzako 2016ko martxoan antolatutako jardunaldiaren aurkezpenean parte hartu zuela; jardunaldi horren izena hauxe izan zen “Eraldatzen duten gurasotasunak, gizonak, emakumeak, hazkuntza eta boterea”. Horretan, tradizionalki emakumeek euren gain hartutako zaintzaren balio sozial eta ekonomiko handia azpimarratu zuen eta adierazi zuen premiazkoa dela gizonen erantzunkidetasuna sustatzea gure gizartearentzat funtsezkoa den lan horretan. Horrez gain, adierazi du garrantzitsua dela aurrerapausoak ematea familia-bizitza eta laneko bizitza adiskidetzeko; horretarako aldaketa kultural, sozial eta ekonomiko sakonak egin behar dira, familien beharrak eraginkortasunez eta osorik integratu ahal izateko gure produkzio-jardueran.
Bestalde, aurreko urteetan bezala, Arartekoak, maiatzaren 15ean, Familien Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, erakunde-adierazpen bat egin zuen. Horren bidez, gogorarazi zuen familia dela pertsona guztien euskarri material eta afektibo nagusia. Hala, Euskadiko botere publiko guztiei eskatu zien familiei baliabide egokiak eskaintzeko, duten gizarte-babeseko funtsezko eginkizun horren garapena errazten dutenak. Horrez gain, euskal familiei ematen dieten babesa finkatu eta ezartzeko eskatu zien, familien ikuspegia politika publiko guztietan integratuz.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Gure gizarte-ereduan, familiak oinarrizko euskarria dira, pertsona guztien giza-garapena bermatzen duena, bereziki, pertsona ahulenen garapena. Horrez gain, guztiek herritartasun erantzuleko estatusa lortzen dutela bermatzen du, eskubide sozialekin eta banakako eskubideekin. Hori dela-eta, gizarte-ongizatea mantentzeko, ezinbestekoa da familiak babestea, eskubideen berdintasuna eta gizarte-kohesioa bermatzeko, baita pobretasuna eta gizarte-desegituraketa prebenitzeko ere. Gure bezalako gizarte garaikide europarrek erronka demografiko bat dute gaur egun: seme-alabak dituzten familien zailtasun ekonomikoak areagotu dira; zailtasuna gehiago daude gizarte-mugikortasunerako eta aukeren berdintasunerako eta pertsonek familia-proiektu bat hastea eta nahi adina seme-alaba izatea eragozten duten oztopoak mantentzen dira. Egoera horren aurrean, Arartekoak irmoki defendatzen du seme-alabak dituzten familiengan egiten den inbertsio ekonomikoa nabarmen handitu behar dela, Eusko Jaurlaritzak 2016an iragarritakoarekin bat etorriz. Horrez gain, uste du beharrezkoa dela familia-proiektuak eta gure gazteen emantzipazioa errazten dituzten baldintzak erabakitasunez bultzatzea.
Familien aldeko ap
ustu hau, gure ustez, honako eremu hauetan zehaztu behar da:
Ekonomia eta finantzen eremuan, inbertsio ekonomiko handiagoa egin behar da familiak babesteko politiketan. Horrek esan nahi du seme-alabak dituzten familiei laguntza zuzenak eman ahal zaizkiela edo familia horiek zeharka babesteko beste neurri batzuk hartu behar direla, arreta eta zaintzako zerbitzuen zuzkidura publikoa bezalaxe. Azpimarratu nahi dugu seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntza ekonomiko zuzenen sistema unibertsala den sistema batera bideratu behar dela. Aldi berean, kargu dituzten seme-alaben haztapena ere areagotu behar da maila eta zerga-tresna guztietan. Gainera, ezin dugu ahaztu herritarren zahartzeak familiengan duen eragina; horrek adineko pertsonak edo menpekotasun edo ezgaitasun egoeran dauden pertsonak dauden familientzako inbertsio publikoa indartzera behartzen du.
Gainera, araudiaren eremuan, uste dugu komenigarria dela, familia ugarien inguruko Estatuko legeriaren ap
likazioak sortutako disfuntzio asko argitze aldera, euskal eremuan berezko arauketa bat sortzearen aukera aztertzea, familia horiei aitortzen zaizkien estatusa eta onurak argitzeko, edo hala badagokio, Familiei Laguntzekoabenduaren 12ko 13/2008 Legeanfamilia ahulenen inguruan ezarritakoaren arabera, bere kargu seme-alabak dituzten familiei laguntzeko neurriei bultzada berri bat ematen dien arauketa bat. Ekimen arautzaile hori komenigarria da eta, bereziki, guraso bakarreko familiei dagokienez, familia horiek ahulagoak direlako. Zentzu horretan, gogorarazi behar dugu lege horrek euskal herri-administrazioei helarazten diela derrigorrezkoa dela oztopoak kentzea eta jarduketa-neurri positiboak hartzea, ahultasun bereziko egoera batean dauden familiei laguntzera bideratutakoak. Hala eta guztiz ere, puntu honetan, gure legeria ez dago guztiz garatuta eta, autonomi erkidegoko beste araudi batzuek ez bezala, ez du mugapen-jarraibiderik edo definiziorik jasotzen, zehaztasunez identifikatzeko zeintzuk diren guraso bakarreko familiaren ereduan sartzen diren familia-unitateak. Izan ere, orokorrean baino ez du adierazten beharrezkoa dela ahultasun bereziko egoera batean dauden familiei babes gehiago ematea eta horrek, azken batean, babes berezirik gabe uzten ditu guraso bakarreko familiak. Adierazi behar da guraso bakarreko familia horietako titularrek –emakumeak batez ere– zailtasun gehiago dituztela seme-alabak zaindu eta hezteko eta, bereziki, laneko eta familiako bizitza adiskidetzeko.
Bestalde, beharrezkoa da zenbait neurriek familiengan izan dezaketen eragina ebaluatzea; horrela, familien ikuspuntua integratuko da neurri publikoetan. Horrek neurri fiskalei eta zerga-neurriei eragiten die batez ere, bere kargu seme-alabak dituzten familientzako babesa indartu behar dutenak (zaintza eta hezkuntzagatiko kostuak konpentsatzera bideratutakoak). Aldi berean, prebenitze aldera, beti aztertu behar da neurri edo erreforma fiskalek eta zerga-neurri edo erreformek familia-bizitzako proiektuetan duten eragina.
Adiskidetzea erronka handia da familia garaikideentzat. Horregatik, denborak antolatzeko planteamendu global berriak nabarmentzea beharrezkoa da, lanak gure bizitzetan duen lekua zalantzan jartzen dutenak eta laneko bizitza mantentzea ahalbidetzen dutenak, behar pertsonalak eta familiarrak behar bezala asez. Puntu honetan, azpimarratu nahi dugu zaintzaren balio soziala eta ekonomikoa -tradizionalki emakumeek bere gain hartu dutena-. Horrez gain, premiazkoa da gizonen erantzunkidetasuna sustatzea gure gizartearentzat funtsezkoa den lan horretan, baita aurrerapausoak ematea ere familiako eta laneko bizitza adiskidetzeko. Horrek euskal botere publikoak behartzen ditu aldaketa kultural, sozial eta ekonomiko sakonak zuzentzera, familien beharrak gure produkzio-jardueran eraginkortasunez eta osorik integratu ahal izateko, adiskidetzea sustatzeko programak, baimenak eta zerbitzuak indartuz eta bide berriak esploratuz, lan-sektore guztietara (publikoak eta pribatuak) hedatzeko malgutasun handiago bat, lanaldia murrizteko eta berriz antolatzeko eta lanean egoteko denborei dagokienez, adiskidetzea errazteko. Adiskidetzearen kostuak partzialki konpentsatzera bideratutako diru-laguntzak lasaitasun partzialeko neurriak dira jasotzen dituzten pertsonentzat. Hala ere, mantendu behar dira eta etorkizunean areagotzen saiatu. Hala, beharrezko araudi-aldaketak egin beharko dira gaur egun laguntza horietatik baztertuta dauden kolektibo batzuk sartzeko, langile autonomoak eta etxeko zerbitzuko langileak bezalaxe.
Familien aldeko ap
ustua egiteak estrategiak ezartzea esan nahi du eta neurri desberdinak pentsatzea eta sustatzea, gure gazteen emantzipazioa bultzatzera bideratutakoak. Izan ere, gazteek bereziki jasaten dituzte krisiaren eta langabeziaren ondorioak; hori dela-eta, ezin diote bizitzako proiektu autonomo bati aurre egin, horrela jatorrizko familiekiko menpekotasuna luzatzen da eta horrek oso eragin negatiboa dauka gure gizartearen ongizate eta garapenean.
Aurrekariak
Arartekoak, pertsonen eskubideak defendatzeko lanen barruan, emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipio konstituzionala (EK 14. artikulua) betetzen dela ziurtatu eta babesteko eginkizuna du. Horretarako, euskal agintari publiko guztiei eskatzen die beharrezko neurriak har ditzatela, berdintasunaren eta sexuagatiko bereizkeriarik ezaren printzipio hori, ikuspegi formaletik harago, benetakoa eta eraginkorra bihur dadin, horretarako helburu hori zailtzen duten oztopoak era aktiboan baztertuz (EK 9.2 artikulua).
Berdintasunaren eta sexuagatiko bereizkeriarik ezaren eskubidean egiten den edozein urraketari dagokionez euskal herri-administrazioen jarduerak edo jarduera-faltak kontrolatzea da, funtsean, Arartekoak berdintasunaren arloan duen funtzioa, bai ikuspegi formaletik, bai ikuspegi materialetik. Eremu horretan, geroz eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari da administrazio desberdinei berdintasun materiala lortzeko ekintza positiboak martxan jartzeko eskatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legeak eta emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako 3/2007 Lege Organikoak ezarritako parametroen arabera, lehen aipatutako aurreikuspen konstituzionalak garatuz.
Genero-indarkeria emakumeen giza eskubideen kontrako atentatu larria da eta, horren oinarrian, gizonen eta emakumeen arteko egiturazko desberdintasuna dago, baita balio sexisten sistema bat nagusitzea ere. Hala, arlo honetako eginkizunen artean, lehentasuna daukate genero-indarkeria ezabatzeko borrokak eta ahaleginak.
Arlo honetako jardueran proiektatzen dira, era berean, emakumeen herritartasun oso eta aktiboaren eta protagonismo sozialaren alde egiten duten ekimen desberdinen sustapen eta bultzada, oraindik emakumeak gizonen aldean gutxiesten dituzten inertzia kultural eta sozialen aurrean.
1. Kexarik aipagarrienak
1.1. Herri-administrazioek emakumeekiko inklusiboa ez den hizkuntza erabiltzea
Arartekoak 2016an bi kexa-espediente izapidetu ditu herri-administrazioak hizkera sexista erabili izanagatik eta hori emakumeekiko inklusiboa ez zelako. Eragindako administrazioek –Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak– irregulartasunak zuzendu dituzte kasu bietan. Beraz, gai horiek ebatzita edo ebazteko bidean gelditu dira erakunde honen esku-hartzearen ondoren. Hori dela eta, ondorioztatu du salatutako irregulartasuna behar bezala konpondua izan dela.
Kasu horietako bat Osakidetzaren zenbait formulariok osatu zuten, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakootsailaren 18ko 4/2005 Legeanezarritako oinarrietara moldatu gabe baitzeuden. Izan ere, lege horren xedea euskal administrazioek hizkuntzaren erabilera ez sexista egitea da eta aipatutako formularioak Osakidetzako erabiltzaile guztiei maskulinoaren forma erabilita zuzentzen zitzaizkien. Gure esku-hartzearen ondorioz, Osakidetzak ospitale eta anbulatorioetan erabili ohi diren formulario guztiak berrikusi ditu eta moldatu gabeko bost formulario antzeman ditu (ospitalean sartzeari, larrialdietako laguntzari, ospitaleratzeari eta etxeko ospitaleratzeari buruzko ziurtagiriak eta ebakuntzaren egiaztagiria) eta horiek 2017ko otsailerako moldatzeko konpromisoa hartu du.
Arazo berbera islatzen zuen beste gai bat, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren web orri bati zegokion, justiziako langileen (abokatuak, prokuradoreak, etab.) dagoen JustiziaSip izeneko orriari hain zuzen ere. Gure esku-hartzeari lotuta, aipatutako Eusko Jaurlaritzaren sailak adierazi du dagoeneko berrikusketa lanei ekin diela eta era berean, orrialde hori aurki hizkera ez sexistara eta berariaz emakumeekiko inklusiboa izango den hizkerara moldatzeko konpromisoa hartu du.
Kasu bietan, erakunde honek eragindako herri-administrazioei jakinarazi die Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera euskal herri-administrazio guztiek dutela genero ikuspegia beren jarduera guztietan gauzatzeko betebeharra. Hain zuzen ere, aipatutako lege horren II. tituluan berariaz jaso dira euskal herri-administrazioen eta aginteen jardunean genero ikuspegia integratzeko neurri batzuk. Hala, aipatutako II. tituluaren IV. kapituluaren barruan, 18. artikuluak 4. Idatz zatian berariaz aipatu du honako hau: euskal herri-aginteek “ez dute hizkera sexista erabiliko, ez zuzenean, ez beste pertsona edo erakunde batzuen bitartez sortzen dituzten dokumentuetan eta euskarrietan”. Gainera, Europa eta nazioarte mailako zenbait tresnek ere erreferentzia egin diote gai horri eta nazio mailako agintariei eskatu diete estrategiak martxan jar ditzatela, hizkera inklusiboa eta ez-baztertzailea erabiltzea lortzeko bidean. Horien artean, hurrengoak dira azpimarragarri: Europar Kontseiluaren Ministro Batzordearen R(90)4 Gomendioa, hizkuntzan sexismoa kentzeari buruzkoa eta berriagoa denEuropako Kontseiluaren Ministroen Batzordearen CM/Rec(2007)17 Gomendioa, berdintasun arauei eta mekanismoei buruzkoa.
Bestalde, Arartekoak gai horien harira aukera izan du azpimarratzeko aipatutako tresna juridikoetatik eratorritako lege-betebeharretik harago eta herri administrazio guztietan onartutako hizkuntzaren erabilerari buruzko orientazioak kontuan hartuz, Eusko Jaurlaritza eredugarria izan behar dela eta eremu honetan buru izan behar duela. Bi arrazoi horiengatik, ezin da onartu dokumentuetan edo euskarrietan bi sexuak barne hartzen dituen hizkuntza erabiltzeko jarraibideak ez betetzea; izan ere, jarraibide horiek zabalki onartuta daude.
1.2. Aurrerapenak Irungo 2016ko jaietarako karteletan, alardean parte hartzen duten emakumeak ikusarazteari lotuta
Emakumeek alardeetan parte-hartzearen gaiari lotuta, aurten Arartekoak konpromiso aktiboa hartu du, erakundeen eta gai horrek eragindako sektoreen arteko elkarlana eta elkarrizketaren bidez, jai guneetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko helbururako bidean aurrera egiteko. Jarduera horiei erreferentzia egingo diegu aurrerago. Hori bai, kexa edo kontsulta espedienteei dagokienez, 2016an ez dugu gai horri lotutako salaketa edo kexarik jaso, aurreko urteetan gertatu ez bezala.
Horri dagokionez azpimarratu beharreko bakarra Irungo Udalak publiko egindako komunikazio bat da. Horren bidez, adierazi da herriko jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko mekanismoa aldatu egingo dela berriro ere; hala, aurre-fase bat ezarriko da, eta bertan, batzorde artistiko batek aurre-aukeraketa bat egingo du, gerora herritarrek kartelik onena aukeratzeko bozkatuko dituzten lanak aurre-hautatzeko. Horren bidez, ziurtatu nahi da aukeratutako kartelak ez duela inoren eskubiderik urratuko edo ez duela emakumeak baztertu edo albo batera uzten dituen edukirik izango, erakunde honek herritar batek egindako kontsultari emandako erantzunean antzeman zuen bezala.
Aurreko urteetan (2014 eta 2015) Irungo Udalak jaiak iragartzeko kartelak aukeratzeko prozedura herritarren bozka zuzenez egin ohi zuen, inolako filtrorik ezarri gabe. Horren ondorioz, emakumeek alardean parte-hartzen zutela ikusarazten ez zuten kartelak aukeratu izan dira, 2015. urtekoa adibidez. Bertan, gizonek baino osatzen ez zuten konpainia bat ageri zen eta karteleko emakume bakarra une horri argazkia ateratzen ari zen. Beraz, kartel horretan parekidea ez den alardea erakusten zen soilik eta ondorioz, ez ziren ikusarazten urtero herri horretan berdintasunaren izenean alarde mistoan parte hartu ohi duten emakume asko.
Arrazoi hori dela eta erakunde honetara jo zuen herritarra berriro ere zuzendu zaigu eta adierazi digu asko pozten dela Arartekoak emandako ebazpenak udalak aintzat hartu beharreko zenbait irizpide ezarri zituelako, kartelak aukeratzeko prozedura erabakitzerako orduan eta udalak 2016an irizpide horiei jaramon egin dielako. Horrek aldaketa eragin du kartelak aukeratzeko prozeduran eta adierazi da, -erakunde honek azpimarratu bezala- alde batetik, aukeratutako kartelek genero ikuspegia aintzat hartu behar dutela eta, ondorioz, emakumeek Irungo jaietan duten parte-hartzea ikusarazi behar dutela. Bestalde, modu horretan ekidin egin nahi da kartel irabazleek eskubideak urratzea edo delitu-ekintzak egin edo bultzatzea.
1.3. Udalek papera kultur elkarteetan berdintasunaren printzipioa sustatzeari dagokionez: diru-laguntzak ukatzea emakumeen sarrera eta parte-hartzea berdintasunez bermatzen ez duten elkarte gastronomikoei
2016an erakunde honek ebazpen bat eman du udalen papera argitze aldera, emakumeen sarrera debekatu edo presentzia mugatzen duten elkarte gastronomiko edo bestelako erakunde pribatuetan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeari dagokionez. Arartekoaren2016ko urtarrilaren 27ko Ebazpenada. Horren bidez, Tolosako Udalari gomendatu zaio ez diezaiela eman, edo, eman badie, ken diezaiela udalerri horretako elkarte gastronomikoei edozein diru-laguntza zein laguntza publiko, onarpen prozesuan, funtzionamenduan edota jardueretan emakumeen sarbidea baldintza beretan onartzen ez badute, eta, era berean, susta ditzala genero estereotipoak deuseztatzeko neurriak, baita ekintza positibokoak ere, espazio horietan emakumeek jasaten duten bereizkeria zuzentzea lortzeko xedez.
Arartekoaren ebazpen horrek berariaz aipatu du dimentsio juridiko bikoitza duen gai horri buruzko doktrina. Izan ere, alde batetik arlo pribatuari eragiten dio, elkartearen eskubidea osatzen den aldetik –eta botere publikoek ez dute berez hor sartu beharrik– eta bestetik, arlo publikoari ere bai. Azken horri dagokionez, gure araubide juridikoak gaitzetsi egin du babes publikoa ematea, dela babes ekonomikoa edo juridikoa, sexu arrazoiengatik bazterketa egiten duten jarduera edo elkarteei. Era berean, herri-administrazio guztiak behartu egiten ditu (udalak barne) kulturaren arloan benetako berdintasun eraginkorra lortzeko bidean eragingo duten ekimen eta neurri positiboak sustatzera.
1.4. Emakunderi igorri zaizkion kexa-espedienteak
Azkenean, aipatu beharra dago 2016an, aurreko urteetan gertatu bezala, Arartekoak lankidetza izan duela Emakunderekin, erakunde biek 2008ko maiatzaren 21ean sinatu zuten Lankidetza Akordioaren baitan. Horren bidez, kexak erakunde batetik bestera bideratzen dira, erakunde bien gogoetarako aurkeztu diren gaiek helmen juridiko-pribatua edo publikoa dutenaren arabera.
Hala, Emakundetik esparru publikoan emakumeen eta gizonen berdintasunari lotuta igorri dizkiguten kexez gain, Arartekoan zenbait kexa jaso ditugu, arlo pribatuari lotuta zeudenez, erakunde honen eskumen-esparrutik kanpo gelditzen direnak eta Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunaren otsailaren 18ko 4/2005 Legearen VIII Kapituluaren III Tituluan xedatutakoaren baitan sartzen direnak. Horregatik, kexa horiek Emakunderi birbideratu dizkiogu, bertan izapidetu ditzaten. Kexa horien gaia batez ere lan munduan sexu arrazoiengatik bazterkeria gertatu izanari dagozkio, bai eta komunikabide pribatuetan emakumearen preterizioa edo objektualizazioa bultzatzen duten edo genero estereotipoak sustatzen dituzten iragarkiak antzeman direlako.
2. Araudi- eta gizarte-testuingurua
Europar Batzordearen Estrategia genero berdintasunerako, 2016-2019
2016an indarrean sartu da Genero Berdintasunerako Europar Estrategia 2016-2019. Horren bidez, Europar Batzordearen lan-markoa ezarri da hurrengo hilabeteetan alor horretarako. Estrategia horrek bost alor nagusi jorratuko ditu, Europako jendarteek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez momentu honetan bizi dituzten lehentasunen arabera; hala, ezarri dituen oinarriak euskal jendarteari ere zuzenduko zaizkio, berdintasunaren alorrean lehentasunezko jarduerak eta helburuak ezartzeko orduan. Hala, lehenengo xedea emakumeek lan-munduan duten parte-hartzea areagotzea izango da, independentzia ekonomikoari dagokionean ere genero berdintasuna bultzatzearekin batera; emakumeen diru-sarrera eta pentsioei dagokien aldea txikitzea gizonenarekiko, horren bidez emakumeen artean pobrezia handiagoari aurre eginez; erabakiak hartzerakoan emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea; genero indarkeriari aurre egitea eta biktimak babestea eta, azkenik, genero berdintasuna eta emakumeen eskubideak sustatzea munduko beste lekuetan ere.
Estrategia horrek zehaztu egin ditu datozen urteetan Europar Batasunetik genero berdintasuna lortzeko martxan jarriko diren jarduera ezberdinak; modu horretan, Europar Batasunak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa indartu egin da, politika eta jarduera guztiei dagokienez. Era berean, jarduera horiek Europa Estrategia 2020aren genero ikuspegiaren baitan kokatu dira.
Arartekoak uste du Euskadin emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean bat egin behar dutela aipatutako Europako lehentasunezko helburuekin. Horregatik, esparru horretako eskubideen balorazioei dagokien atalean, azpimarratu nahi izan dugu garrantzitsua dela lehentasun horien bidean aurrera pausuak ematea.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren eta organismo autonomoen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako lehenengo plana
Eusko Jaurlaritzak 2016ko irailaren 6an onartu egin du administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako emakume eta gizonen arteko berdintasunerako plana. Plan hori 4 urtez egongo da indarrean eta hasiera batean berdintasunaren ikuspuntutik egoeraren diagnosia egin da, administrazio orokorrean eta organismo autonomoetan lan egiten duten ia 7.000 pertsonaren ezaugarriak aztertu dira, antzemandako ezberdintasun egoerari aurre egiteko asmoz Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko dituen jarduteko 6 ildo nagusi eta 26 neurri zehatz ezartzeko. Ondorio nagusien artean, azpimarratu da, lan-taldearen gehiengoa emakumeek osatzen dutela, baina, hala ere, gizonek baino lan-ezegonkortasun handiagoa bizi dutela eta %87,17an emakumeak direla lana eta adingabekoen edo familiako kideen zainketa bateragarri egiteko neurriak eskatu ohi dituztenak. Hala, gizonen eta emakumeen soldaten artean ia %8,5eko aldea dago, baina bazterkeria hori ez da zuzenean gertatzen, izan ere, horretarako arrazoia da emakumeek maila eta soldata baxuagoko postuak bete ohi dituztela, zainketa lanekin bateragarri egin ahal izateko. Ezberdintasuna murrizteko proposatutako neurrien artean, azpimarratu beharra dago Arartekoaren iritziz jarraian aipatuko diren neurriek garrantzia berezia dutela, plan hori indarrean egongo den urteetan garatuko direlako:
• Hautaketa, sarbide eta aurreikuspen prozesuekin lotutako dokumentazioa berrikustea, berdintasunaren alorrean indarrean dagoen araubidea betetzea sistematizatzeko helburuarekin (berdinketa hausteko klausulak, ordezkapen orekatua, gaitegietan berdintasunari lotutako gaiak sartzea, haurdunaldia eta erditzea hautaketa prozesuetan).
• Bateragarritasuna sustatzeko neurriak hartzeak karrera profesionalean duen eragina ikertzea, lanaldi murriztuarekin dauden langileak ez ordezkatzeak edo udaran eszedentziak eskatzeak gainerako lankideengan eraginik izan ez dezan eta murrizketa egoeraren gainean dagoen presioa ekidin dadin.
• Generoaren ondoriozko soldata aldeari eragiten dioten faktoreetan sakontzea eta hori zuzentzeko neurriak proposatzea.
• Erantzukizunaren banaketa sustatzea, langileen beharrei hobeto moldatuz eta amatasun eta aitatasun baimenak berdintzeak duen eragin ekonomikoa aztertzea, iraupen berbera izan dezaten eta besterenezinak izan daitezen.
• Jazarpen sexuala eta sexu arrazoiagatiko jazarpena gertatzen den egoeren aurrean jarduteko berariazko protokolo berria eratzea.
• Genero indarkeria edo sexu jazarpena edo sexu arrazoiengatiko jazarpena jasan duten emakumeek dituzten eskubideak eta eskura dituzten baliabideak zabaltzea, babes neurriak ezartzeko eta biktimen lan-baldintzek okerrera egin ez dezaten.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Jarraian, arlo honetan burutu ditugun jarduera garrantzitsuenak azalduko ditugu. Hain zuzen, agerian jarriko dugu zeintzuk izan diren Ararteko erakundearentzat arreta-gune nagusiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan:
3.1 Bilerak elkarteekin
Emakumeek alardeetan parte hartzea defendatzen duten kolektiboak
Azpimarratu behar dugu, aurreko urteetan bezala, Arartekoan zenbait bilera egin dituela, emakumeek alardeetan parte hartzea defendatzen duten taldeekin, Irunen eta Hondarribian arrazoi horrengatik bizi duten gatazkaren inguruan hitz egiteko. Bilera horietan kolektibo horiekin urtero alardearen baitan gertatzen diren erakundeen esku-hartzeekin lotutako alderdi zehatzak alderatu ditugu, bai eta estrategikoagoak diren gaiak ere, emakumeak alarde bietan erabat sartzeko bidean aurrera egiteko beharrezkoa den gizartearen eta erakundeen laguntza lortzeko. Gainera, urte osoan zehar, erakunde honetatik etengabeko harremana eduki dugu kolektibo horiekin, beraien kezkak jasotzeko eta informazioa, babesa eta orientazioa eskaintzeko.
Arartekoak gai horren inguruan adierazpenak egin dituen aldiro adierazi du, lanean jarraitzeko eta bere esku dauden bitarteko guztiak erabiltzeko konpromiso irmoa duela, Irun eta Hondarribiko jaietan elkarbizitza demokratikoa eta gizon zein emakumeen arteko integrazio berdintsurako bidean.
3.2. Bilerak administrazio eta erakundeekin
Arlo horretan eragina duten esparruetan funtzioak dituzten herri-administrazioekin egindako bileretatik hauek azpimarratu nahi ditugu:
Erakundeen arteko lankidetza Emakunderekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin alardeetan emakumeen berdintasuna defendatzeko
2016an zehar Arartekoak indartu egin du 2013an abiarazi zuen lanerako konpromisoa, Emakunderekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Irun eta Hondarribiko alardeetan emakumeek berdintasunez parte-hartzearen ondorioz sustatutako erakundeen arteko espazioan. Besteak beste, esparru horretatik eragindako bi udalekin elkarrizketa egitea edozein lankidetza instituzionalerako oinarri gisa sustatu da, edo gai horrek eragiten dien bestelako kolektibo edota sektoreren arteko lankidetzarako oinarri gisa. Bestalde, espezializatutako esku-hartze prozesua ere bultzatzen ari gara, eragindako erakunde eta eragile sozial ezberdinen artean, herri bietan, gatazka horiei konponbidea emateko espazioak irekitze-aldera.
Arartekoak konpromiso irmoa du erakundeen arteko elkarlanarekin eta espazio horren baitan maiztasunez bilerak egitearekin, dagoeneko hiru urtez gauzatu den Emakunde eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarlan jarraitu eta egonkorraren baitan. Lankidetza horren helburua erakundeen arteko aliantza bat erdiestea da, aurrera pausuak ekarriko dituena gai horretan, hau da, Irungo eta Hondarribiko alardeetan emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatzean.
Erakunde honen ustez emakumeen berdintasunerako eskubidea eta printzipioa argi eta garbi zalantzan jartzen duen gatazka batek irauteak zinez oztopatzen eta ahultzen du gure sistema demokratikoa, eta euskal botere publikoek erabakitasunez heldu behar diote, pertsonen eskubideei zalantzarik gabeko babesa emanez. Arrazoi horregatik, Arartekoak aurrera egin du aipatutako erakundeekin estrategia bateratuak eginez, alardeen gatazka bideratzeko bide posibleak jorratzeko akordio sozial eta instituzional zabalak bultzatzeko bidean. Sortutako erakundeen arteko espaziotik, uste dugu beharrezkoa dela esku-hartze profesional eta parte-hartzaile ezberdinak babestea, Irunen eta Hondarribian eztabaida eta elkarrizketa sozialerako guneak sortzeko.
Ararteko erakundeak Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioaren Jarraipen Batzordean parte hartzea
Aurreko txostenetan dagoeneko jaso dugunez, 2011. urtetik Ararteko erakundeak Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioaren Jarraipen Batzordean parte hartzen du —bai batzordean bai erakundeen arteko talde teknikoan—, gure erakundearen ikuspuntua emateko helburuarekin, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei zuzendutako jardun publikoen osotasunean sor daitezkeen hutsuneak edo arazoak agerian jartzeko eta horiek hobetzeko proposamenak egiteko.
2016. urtean Ararteko erakundeak batzorde horren eta bertan sortutako erakundeen arteko talde teknikoaren zenbait bileratan hartu du parte. Zenbait lan-bileratan, gure ikuspuntua eman dugu genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen arretaren inguruan landuz joan diren zenbait alderdiren inguruan. Aurten akordio hori osatzen duten erakundeen artean adostutako lehentasunen gainean egin da lan. Zehazki, aurretik hasita zegoen lanari jarraipena eman zaio, adingabekoei arreta genero indarkeriaren biktimen seme-alabei, emateari dagokionez; hala, esku-hartze publiko koordinatua egiteko irizpideak eta jarduteko bideak garatu dira, indarkeria hori jasan duten biktimak diren aldetik. Era berean, funtzio aniztasuna duten emakumeek jasandako genero indarkeriaren berezitasunak ezagutzeko eta hedatzeko lan egin da.
Bestalde, genero indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko irizpide komunak ezartzeko prozesu bat abiatu da, azken finean emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta emateko nazioarteko kalitate estandarrak ezartzera bideratuta dagoena. Emakunde da prozesu horren buru Euskadin eta lanketa hori NBEren zenbait agentziarekin egindako koordinazio-lanaren baitan kokatu behar da, tartean Nazio Batuen Biztanleria Funtsa eta NBE Emakumeak. Horren helburua indarkeria jasan duten emakumeei arreta emateko gutxieneko estandarrak zeintzuk izan behar duten zehaztuko duen mundu mailako akordio batera iristea da. Horretarako, Euskadin genero indarkeriaren aurkako akordioan parte hartu duten pertsona eta erakundeen babesa du eta bereziki, erakundeen arteko lan talde teknikoarena, Arartekoaren parte-hartzea ere baduena. Hala, prozesu horren markoan, Arartekoan 2016an lankidetza estua hasi du Emakunderekin, erakundeen arteko lan talde teknikoaren baitan, eta 2017an ere jarraituko du. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako lehentasunak, besteak beste, gobernantza hobetzea, balioen aldaketan aurrera egitea, emakumeen jabekuntza eta autonomia bultzatzea eta jendartearen sentsibilizazioa handitzea izango lirateke. Programa horrek Euskadiri aukera eman dio emakumeen aurkako indarkeriari buruzko nazioarteko agindu zehatzak tresna bihurtzeko.
3.3. Beste jarduera batzuk: jardunaldiak, foroak, zenbait ekitalditan parte hartzea
Foroak eta jardunaldiak
Aipatu behar dugu, Emakundek eta Arartekoak 2016ko azaroanemakume eta adingabeak sexurako salerosteagaiari buruzko jardunaldi bat antolatu zutela. Aipatutako jardunaldian, alor horretan ospe eta ibilbide handia duten adituek parte hartu zuten, honako alor hauetako adituek, alegia: akademikoa, estatuko nahiz nazioarteko judizialekoa eta hirugarren sektorekoak; horiez gain, biktima horiei arreta zuzena ematen dieten gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) laguntza jaso zen. Jardunaldian, sexu-ustiapeneko helburuak dituzten emakume eta adingabeen salerosketa-arazoa luze eta zabal jorratu zen ikuspegi juridiko, soziologiko eta biktimekin egindako esku-hartzearen ikuspegi batetik. Jorratutako gaien xehetasun handiagorako, jardunaldi horretan azaldutako hitzaldiak kontsulta daitezke.
Gainera, Arartekoak arlo horretako lanari eragiten dioten gaiei buruzko beste erakunde batzuetan ere parte hartu du, eta haien artean ondorengoak nabarmendu behar ditugu:genero-indarkeriako delituen justizia konpontzaileari buruzkomintegi batean parte hartzea, 2016ko maiatzean egin zena Oñatiko Soziologia Juridikoko Euskal Institutuan UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Bitartekaritzarako Europako Magistratuen Taldeak (GEMME) antolatuta; eta UPV/EHUren Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoko saioetan parte hartzea, egoitza UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean izanik.
Adierazpen instituzionalak eta jakinarazpen publikoak
Bestalde, Arartekoak 2016an zenbait adierazpen instituzional egin ditu nazioarteko ekitaldi batzuk direla bide, eta adierazpen horiek emakumeen eskubideen urratzea desagerrarazteko lan egiteko beharra azpimarratzen duten gertaerak oroitzen dituzte. Aipatutako ekitaldi horiek honako hauek dira:
• Emakumeen genitalen mutilazioaren kontra inolako tolerantziarik ez izateko nazioarteko eguna (otsailak 6);
• Emakumeen nazioarteko eguna (martxoak 8); eta
• Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna (azaroak 25).
Azken egun hori dela-eta, Arartekoak gizartearengana jo zuen prentsan ondorengo tituluarekin argitaratutako artikulu baten bidez: “Emakumeen aurkako indarkeria; eteten ez den patriarkatua”; artikulu horren bidez, emakumeen oinarrizko giza eskubideen urratze sistematikoa irmo salatzen zen, bizitzeko eskubidea esate baterako eta osotasun fisiko eta morala, duintasuna, kontzientzia- eta adierazpen-askatasuna, eta nortasuna bera garatzeko eskubidea. Urratze sistematiko hori gure gizarte garaikideetan egiten da genero-indarkeria moduan ezagutzen dugun krimen matxista horien bidez; haien arrazoi nagusiak dira, alde batetik, emakumeek jasaten duten egiturazko desberdintasuna, eta bestetik, ideologia patriarkalaren kultur errotze sakon eta boteretsua, ondorengoa defendatzen duena: botere publikoek eta gizarte osoak desagerrarazten saiatu behar diren balioak.
Gainera, Arartekoak bi jakinarazpen egin ditu Irungo eta Hondarribiko alardeak ospatzen direla-eta ekainaren 30ean (Irun) eta irailaren 8an (Hondarribia), hurrenez hurren; bi kasuetan azpimarratu du bizikidetzaren mesedetan elkarrekin bidea egiteko funtsezko eragile moduan tokiko agintarien parte hartzea errazteko lan egiteko konpromisoa hartzen duela, pertsona guztien eskubideak errespetatuz, bereizkeriarik gabe.
Gainera, aurreko urteetan egin duen moduan, Arartekoak 2016ko udan berriz ere gogoratu du zer garrantzitsua den jaiak errespetuz bizitzea,Ez ezetz dakanpainaren bitartez, sexu-erasorik gabeko jai batzuen alde.
Azkenik, 2016rako Haurren eta Nerabeen Bulegoko txostenean xehetasun handiagoarekin jasotzen denez ere, Arartekoko Parte Hartzeko Kontseiluko neska-mutilek, ikasturtean zehar, “Berdintasuna harremanetan – la relación es cosa de dos” izeneko bideo bat egin dute harreman afektiboei buruzko beraien lanaren ondorio gisa. Haren bidez, gazteen arteko harremanen arteko desberdintasunari aurre egin nahi zaio.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Emakumeak lan- eta ekonomia-arloan zer egoeratan dauden: desberdintasunek Euskadiko emakumeen egoera ekonomikoan eta ongizatean zer eragin duten
Gurea bezalako gizarteetan emakume eta gizonen arteko berdintasun-alorrean aurrerapen handiak eta ukaezinak izan badira ere, egia dena da 2016an Euskadin, munduko gainerako tokietan bezala, emakumeak oraindik gizonekiko desabantaila-egoera nabarmenean daudela, lan-arloan eta arlo ekonomikoan, batez ere. Hain zuzen ere, lehenago aipatu ditugun hainbat dokumentutan egiazta daiteke soldaten arteko aldeari, kristalezko sabaiari eusten zaiola emakumeen lanbide-karreretan aurrera egiteko, eta beste pertsona batzuen zaintzan duten erantzukizunak zer eragin duen beraien ekonomia-egoeran bizitza guztian zehar. Emakumeek egiten dituzten zaintza-lanak ordainduta ez egoteaz gain, honako ondorio txarrak dakartza ere: lan-aukerak eta egoera ekonomikoa galtzea, lanbide ezegonkorragoak nagusitzea eta, azkenik, pentsioen arteko aldea izatea emakumeek dagoeneko lan-bizitza aktiboa izateko adinik ez dutenean. Emakumeen lanbide-karrerak beraien genero-egoerak baldintzatzen ditu hasieratik bukaeraraino. Gainera, ikusi da –Europako gizarte guztientzat arrunta den zerbait– aurrekoari beraien familien eta pertsona maiteen zaintza ordaindutako lanarekin bateragarri egiteko zailtasunak eransten zaizkiola, eta horrekosasunean ere eragina duela, bai eta emakumeen zoriontasun eta bizi-kalitatean ere. Emakume horiek parametro horietan ere kaltetuta daude gizonekin alderatuz, eta horrek osasunaren sistema publikoari eragiten dio.
Beharrezkoa da jabetzea emakumeen berdintasunaren alde lan egiteak gizarte guztiaren biziberritzeari eragiten diola eta ez diela soilik emakumeei mesede egiten. Etorkizuneko gizarte batentzat honek guztiak dakarren erronka askotarikoa da, baina horretarako nahitaez neurri gogorrak eta irmoak hartu behar dira desberdintasun horiek lehendabizi hauteman eta objektibatzeko eta ondoren gizon eta emakumeen soldata-berdintasuna eta lanbide-sustapena ziurtatzeko, oztopoak kentzeko bideratutako jarduera positiboen bidez, bai eta emakumeek egindako zaintza-lanaren aitortza ekonomikoa ere. Gainera, zaintzan gizon eta emakumeen erantzunkidetasunak ondorengoa ezartzen du: gurea bezalako gizarte batek, arlo publikoan nahiz pribatuan, kontziliaziorako formula malguak eta eskuzabalak orokortu behar dituela, ekoizpen-sisteman sartuko direnak justizia sozialeko behar handi horri erantzunez.
Emakumeen langabezia-tasa handiagoak, emakumeen aurkako indarkeriak jarraitzeak, pobrezia krisi-testuinguru batean feminizatzeak, emakumeak zenbait esparrutan kaltetzen dituzten estereotipoek irauteak, emakumeek justiziarako duten sarbide zailak: horrek guztiak argi eta garbi justifikatzen du botere publikoek berdintasunaren xedean ahalegin berezia egiteko exijentzia, jarduera positiboak sustatuz eta genero-ikuspegia duen mundu-ikuskera bat egitura ekonomiko eta sozial guztian txertatzea.
Emakumeen aurkako indarkeria: kasuak hautematea eta biktimak diren emakumeen jabekuntza. Ikusten ez diren emakumeen aurkako indarkeriaren beste zenbait modu
Genero-indarkeriako kasuetan egiaztatzen da, alde batetik, dauden kasuak ez direla behar adina hautematen: beharrezkoa da gure arreta-sistema emakume horiek artatzeko prestazio nahiz baliabideak bideratzeko gai izatea, eta edozein eratako indarkeria matxistaren hautemate goiztiarra azpimarratu behar da (osasun-bidea, gizarte-zerbitzuak, eskola, hezkuntza, komunitateko sareen esperientziak...). Bestalde, emakume biktimek duten babes ezaren sentsazioaren egoera ikusi dugu, eta prozesu judizialetan adierazten da bereziki, baina denboran zehar irauten du eta salaketarako beldurra sortzen, edota baliabide nahiz zerbitzuekiko mendekotasuna: beharrezkoa da kasu horiei arreta ematea, indarkeriaren aurka emakumeek defentsarako beraien eskubideak baliatzeko osatu beharreko bidean topatzen dituzten zailtasunak aztertuz, eta emakumeen jabekuntza erasoen aurka defendatzeko bitarteko eraginkor moduan (denboran jarraipena emanez) baliatuz.
Gainera, beharrezkoa da emakumeenganako beste indarkeria-modu batzuei buruzko arreta deitzea, oraindik neurri handi batean ikusezinak direnak gizartearen gehiengoarentzat, sexu-ustiapeneko helburuak dituzten emakume nahiz haurren salerosketa esate baterako; hari erakunde honek, Emakunderekin batera, hausnarketarako jardunaldi bat eskaini dio, eta alor horretara Euskadin etorkizunean egin beharreko lan baterako jarraibide eta orientazio interesgarriak ekarri ditu. Halaber, haur eta emakumeen eskubideen beste urraketa larri batzuk ezin ditugu ahaztu, emakumeen genitalen mutilazioa edo behartutako ezkontzak adibidez, gure inguruneko kultur anitzeko gizarteetan agertzen hasi direnak; eta beharrezkoa izango da biktimak prebenitzeko nahiz artatzeko irizpideekin aztertzea.
Emakumeak aisialdi, kultura eta arteko espazioetatik baztertzea
Euskadin emakumeak aisialdian (elkarte gastronomikoak), kulturan, jaietan, artean eta kirolean parte hartzeko eta ikusarazteko zailtasunek jarraitzen dute. Arlo horietan oraindik nabarmena da emakumeek ez daukatela presentziarik eta ikusgaitasunik, edo partaidetzako eta onarpeneko maila batzuetarako sarbidea mugatuta dutela, eta baita kirol-jarduera edo jai-ekitaldi batzuetarako ere (alardeak, esate baterako). Historikoki presentzia edo ikusgaitasun gutxiago izan duten arloetan emakumeen partaidetzarako eta ikusgaitasunerako bideak zabalduko dituzten jarduera positiboko neurriak herri-administrazioetarako erronka serioa da. Horren ondorioz, erakundeek ezinbestean ahaleginak egin behar dituzte genero-ikuspegiarekin jarduteko, ordezkaritza txikiago hori antzemateko eta emakumeentzako desberdintasun materialeko egoerak iraunarazten dituen gizarte-inertziari era kontzientean aurre egiteko berariazko borondatearekin. Izan ere, emakumeentzako desberdintasun horiek ezin dira onartu sexuen arteko berdintasun osoa aldarrikatzen duen sistema batean.
Aurrekariak
Aurreko urteetan bezalaxe, atal honetan saiatuko gara desgaitasuna duten pertsonen eskubideak aldezteko 2016an azaldu dizkiguten gai guztiak aztertzen, erakunde honen jarduera esparruei buruzko zeharkako ikuspegi batetik.
Arartekoaren erakundeak, pertsona ororen eskubideak defendatzeko duen lehentasunezko eginkizuna betez, azpimarra berezia jarri izan du beti beren eskubideez baldintza- eta aukera-berdintasunean baliatzeko zailtasun handienak dituzten pertsona guztien defentsan.
Horri dagokionez, otsailaren 27ko 3/1985 Legeak honakoa dio: “Legebiltzarrak Konstituzioaren I Idazpuruak dakartzan eskubideak Legeak dionez bermatuz aldeztu, eta Autonomia-Estatutuaren 9. Atalak dakartzan demokraziazko oinarri irizpide orokorrak bete daitezenaz arduratzeko jarritako goi-karguduna da Arartekoa”. Horretarako, erakunde honen egitekoa da, herritarrek eskatuta edo bere ekimenez, administrazio publikoen jarduera kexa espedienteen bitartez ikertzea, baina, baita ere, politika publikoak eta pertsonen eskubideen babes-sistema ebaluatzea, botere publikoei gomendioak eginez nahiz pertsonen eskubideak betetzeko eta babesteko kultura indartzea xede duten txosten, analisi edo ekimenen prestakuntza sustatuz.
1. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan zehatzago aztertuko ditugu, gure iritziz, arlo honetan interesgarriak izan daitezkeen eta ekitaldi honetan bideratu diren jarduerak eta zenbait kexaren izapidea.
1.1. Hirigintza irisgarritasuna eta mugikortasuna garraioan
Zuzkidura publikoak eta ekipamendu kolektiboak erabiltzeko eskubidearen edukia abiapuntu gisa hartuta, egon litezkeen oztopo arkitektonikoak kenduz herritarrei fisikoki irisgarriak izatea bermatzearen gaia jorra dezakegu. Ekipamenduaren edo zuzkiduraren kontzeptu horren barruan, kontuan hartzekoak dira herritarrei askotariko zerbitzu publikoak eskaintzeko eta emateko beharrezkoak diren azpiegiturak (urbanistikoak, garraiobideak, hezkuntzarekin lotutakoak, sozialak, kulturalak, osasunaren arlokoak, etab.).
Arlo honetan jaso diren kexetan planteatu da erabiltzaileek, bizi diren eraikinetan oztopoak daudela-eta, zailtasunak dituztela beren etxebizitza eta hiri-ingurua behar bezala erabiltzeko.
Garraioaren esparruan, zoritxarrez, gure garraiobide publikoek ezgaitasunak dituzten pertsonak beren kabuz moldatzeko dauden oztopoak kendu gabe jarraitzen dutela adierazten jarraitu behar dugu. Joan-etorrien kate osoan irisgarritasuna bermatzeko beharra oso garrantzitsua dela kontuan hartzea ezinbestekoa da, jatorritik helmugara, zenbat etapa egin diren eta zer garraio-modu erabili den alde batera utzita. Garraiobideen irisgarritasun unibertsalak herritarrek gizartean eta ekonomian aukera berdinekin aktiboki parte hartzea ahalbidetzen du.
Azkenik, erakunde honek irisgarritasuna sustatzeko gauzatu dituen ekintzei dagokienez, azpimarratzekoa da kexa askotan adierazten dela udalek ez dutela kontrolatzen lokal komertzialen jarduera berrietan edo beren erreformetan oztopo arkitektonikoak kentzeko araudia betetzen den ala ez. Erakunde honi egokia iruditu zaio udalei gogoraraztea beharrezkoa dela lokal edo establezimendu publikoak berritzen direnean irisgarritasunari buruzko araudia betetzetik salbuesteko espedienteak izapidetzea, hiri inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren V. eranskinean ondorio horretarako ezartzen den bezala. Horrela bermatzen da horrelako jardueretan beharrezkoa den kontrola benetan gauzatzen dela.
1.2. Hezkuntza
Ezgaitasunen bat daukaten ikasleak Diseinuko Goi mailako Arte Irakaskuntzara sarbidea izateko probetan txertatutako aldaketek osatzen dute erakunde honen eta hezkuntza arloko arduradunen arteko kolaborazioaren beste emaitzetako bat. Aurreko konpromiso bat betez, aurtengo (2016. urtea) proba antolatu, garatu eta ebaluatzeko emandako jarraibideetan eskainitako plazen %5 erreserbatu da %33 edo gehiagoko ezgaitasun maila aitortuta daukaten ikasleentzat.
Ezin da gauza bera esan ezgaitasunen bat daukaten ikasleek erdi mailako eta goi mailako prestakuntza zikloetara sarbidea izate aldera erakunde honek planteatutako iradokizunari dagokionez, aurreko eskolatze fasean erabateko hezkuntza normalizazioa lortzeko laguntza eta baliabideak behar izan dituzten ikasleei ezarritako erreserba handituz. Erakunde honen ustez, hezkuntza arduradunek oker interpretatu dute egin zitzaien iradokizuna. Horregatik, gure asmoa gai hau errepikatzea da.
Beste gai batzuei dagokienez, hezkuntza beharrizan bereziak dituzten ikasleen gaineko kexa kasuetan hezkuntza arduradunek izandako kolaborazio jarrera ere nabarmendu behar da; oro har, kaltetutako familiei behar bezalako erantzun azkarra eman zaie. Oro har, adibide gisa Euskadiko Dislexia Elkartearen (DISLEBI) izenean aurkeztutakoa aipa daiteke; Hezkuntza Berrikuntzako Zuzendaritzak ondo hartu zuen. Kexa horretan, kexagileak kezkatuta agertu ziren hezkuntza administrazioak ez zuelako erantzunik eman dislexia daukaten ikasleen hezkuntza beharrizanei erantzun hobea emateko balizko ekarpen gisa planteatutako hainbat ekimenen aurrean, Euskadiko Logopeden Elkargoaren parte hartzearekin prestatutako “Esku-hartzeen eraginkortasuna dislexia artatzerakoan: berrikustea” izeneko txostena egin ondoren, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei arreta emateko mahai teknikoan.
Jarrera berezi horri esker, Gasteizko Gorbeialde HBI zentrora doazen ikasleen eskolatze baldintzen inguruan jasotako kexak laster bideratu ahal izatea espero dugu; EAEko hezkuntza bereziko zentro publiko bakarra da Gorbeialde HBI, eta erakunde honek ez du baztertu ofiziozko jarduketa hastea, ikasle horien osasun beharrizanei ematen zaien erantzuna aztertzeko, horren ondorioz legebiltzarrean legez besteko proposamena onartu baita.
1.3. Funtzio Publikoa
Eremu honetan, adierazi beharra dago 2016an kexa kopuru garrantzitsua erregistratu dela, familia eta lan ardurak gehiago eta hobeto bateratzeko beharra dela eta sustatutakoak. Honi dagokionez, behin betiko ebazteke ditugu oraindik gaixotasun larriak dituzten seme-alabak zaintzeko lan-jardunaldia murrizteko aukerei lotutakoak.
1.4. Ogasuna
Ezgaitasun bat izateak esfortzu ekonomiko osagarria exijitzen du pairatzen duen pertsonarentzat eta haren senideentzat, botere publikoek are gehiago aintzat hartu behar dutena, pertsona hauek herri-administrazioek burutu beharreko politiken planifikazioaren barruan sartzeko xedez, horien artean zerga administrazioa, hori guztiori Espainiar Konstituzioaren 49. artikuluak barne hartzen duen konstituzioaren agindua betez.
Botere publikoei dagokie beharrezkoak diren neurriak hartzea eta baldintzak sustatzea gizabanakoen eta taldeen berdintasuna erreala eta eraginkorra izan dadila. Ezgaitasuna duten pertsonen eskuragarri dagoen errenta handitzera zuzendutako neurriak ezartzea ezgaitasuna duten pertsonek gizartean parte hartzea eta barneratzen laguntzen dute.
Ondorioz, zerga araudiak pertsona hauei, eta zaintzen dituzten senideei ere, konpentsatzeko aukera ematen duten elementuak ezarri beharko lituzke, bere gain hartu behar duten esfortzu ekonomiko horren kostuagatik.
PFEZa ezgaitasuna duten pertsonen kolektiboan eragin handiena duen zerga da, helburu den zergak jasotako errenta mota ugari barne hartzen dituelako eta egiturak jasotzen diren errenta motak bakarrik ez, zergadunen egoera pertsonalak ere aintzat hartzen ditu. Beraz, logikoa da PFEZa legegileak gehien azpimarratu duen zerga izatea ezgaitasuna duten pertsonentzako zerga onurak zehazterako orduan. Dena den, arrazoi horregatik ere da zalantzak sortzen dituen zerga, onura horien hedapenari dagokionez, bereziki, ezarri ahal izateko errenta duena ezgaitasuna duen pertsonaren laguntza, zaintza eta arreta betebeharrak onartzen dituen senide bat denean.
Horrela, herritar batek Arartekoaren esku-hartzea eskatu zuen Bizkaiko Foru Ogasunaren PFEZa kudeatzen duen bulegoaren jardunarekin zuen desadostasuna zela eta, honek ez baitzizkion onartu zergadunak ap
likatu zituen aurreko ahaideengatik eta ezgaitasuna duen pertsonagatik egindako murrizketak.
Kudeaketa bulegoak bi murrizketen ap
likazioa ukatu zuen aurreko ahaidearekin bizikidetza irizpidea betetzen ez zuelako, ezgaitasuna duen pertsonarekin hain zuzen.
PFEZa kudeatzen duen bulegoak, bere jardunean, ez zituen Bizkaiko Lurralde Historikoan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga erregulatzen duen abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak ezartzen dituen aurreikuspenak bete.
Ezgaitasun edo dependentziagatik egiten den murrizketa aipatutako Foru Arauaren 82. artikuluak erregulatzen du, eta hiru murrizketa kasu planteatzen dira bertan:
1. Murrizketa ezgaitasuna edo dependentzia duen zergadunari berari praktikatzea Zergaren autolikidazioan.
2. Murrizketa ezgaitasuna duen pertsonarekin bizi den senideak edo senideek praktikatzea,edo ezgaitasuna duen pertsonaren egoitza gastuak ordaintzen duten senideek, dagokion fakturarekin egiaztatzen denean betiere.
3. Ezgaitasuna duten 65 urtetik gorako pertsonak direnez, murrizketa hirugarren batek praktikatzea, edo hirugarren pertsonek, senide zuzenak ez direnak, bizi direnekin eta ezgaitasuna edo dependentzia duen pertsona euren menpe dagoenean.
Hau da, murrizketa senide batek praktikatzen duenean, murrizketa eskubidea izateko, zerga erregulatzen duen arauak berariaz horrela ezartzen duelako, beharrezkoa da zergaduna ezgaitasuna duen pertsonarekin batera bizitzea, edo bi pertsonak banatuta bizi badira, beharrezkoa da murrizketa hau ap
likatzen duenak senidearen egoitza gastuak ordaintzen ari dituela egiaztatzea.
Edozein kasutan, egiaztatu behar da ezgaitasuna duten pertsonek jasotzen dituzten urteko errentak, errenta salbuetsiak kontuan hartu gabe, zergaldi zehatz horretan lanbideen arteko gutxieneko soldataren bikoitza gainditzen ez dutela.
Tokiko zergen mailan, Higiezinen gaineko Zerga, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga, zabor-tasa, eta abarrek ezgaitasuna duten pertsonek benetan eskuragarri duten errentan eragin handia izan dezaketela aitortu beharra dago. Hala ere, gaur egunera arte ezgaitasunari oso iragazkorrak izan ez diren zergak izan dira, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga eta Instalazioen eta Obren gaineko Zerga izan ezik. Kasu batzuetan, gainera, hobaria hautazkoa da, hau da, toki erakundeari dagokio, bere zerga ordenantzaren bidez, onura zehatzaren sorrera onartzea eta hobariaren funtsezko alderdiak eta alderdi formalak erregulatzea. Beste gai batzuen artean, zerga ordenantzak hobari horiek aldi berean ezar daitezkeen edo ez zehaztu behar du, beste hobari batzuekin batera ematen direnean.
Bizikidetza, ezgaitasuna duen pertsonak jasotako arretan gertutasun eta intentsitate handiagoa dagoenean bezala ulertua, erreklamatu egiten da ere senideek tokiko zerga batzuk ezartzen dituzten hobariez gozatzeko orduan, bereziki Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan. Egoera hau ibilgailua senide batek gidatu baina ezgaitasuna duen pertsona eramateko erabiltzen denean ematen da. Kasu hauetan, tokiko araudiak bizikidetza exijitzen du eta ibilgailua ezgaitasuna duen pertsona eramateko bakarrik erabiltzea.
Senide batek eramateko kasu zehatz hauetan, ibilgailua ezgaitasuna duen pertsonak bakarrik erabiltzea ezgaitasuna duen pertsonarekin bizi ez bada egiaztatzeko oztopo bat da.
1.5. Osasuna
Eremu honetan azpimarratu nahi dugu tratamendu odontologikoa behar zuen adingabearen kasuaren inguruan gertatutakoa, autismoa pairatzen duenez, anestesia behar zuena ebakuntza-gelan.
Adingabeak, Osakidetzaren planifikazioaren arabera, Gipuzkoako osasun eremuari dagozkion osasun zerbitzuak esleituta ditu. Tratamendu odontologikoak daukan plangintza, ordea, Osasun Sailak itundutako Haurren Hortzak Zaintzeko Programan (PADI) sartzen denez, ez dator bat Osakidetzaren osasun eremuarenarekin. PADIren planifikazio honen arabera, duen autismoa dela eta behar duen arreta berezia Bizkaian eman behar zaio, Sestaoko anbulatorioan, eta ebakuntza-gela behar izatekotan, Santurtziko San Juan de Dios ospitalean.
Hasiera batean Sestaoko medikuak pentsatu zuen adingabeak behar zuen interbentzioak hartzeak ez zuela ebakuntza-gelarik behar eta lasaigarri batekin egitea proposatu zuen. Ez zen posible izan eta PADIren haren odontologoarekin Ermuan hiru hilean behingo azterketa koordinatuak egitea erabaki zuten, haginaren bilakaera ikusteko. Aurrerago, odontologoak interbentzioa sedazioarekin (ebakuntza-gelarik gabe) egiteko aukeraren inguruko informazioa biltzeko gomendatu zien haren gurasoei. Izan ere, txantxarraren neurria ikusita, ezin zen gehiago itxaron.
Gurasoek, zeuden aukerei buruz informatu ondoren, hitzordua eskatu zuten Donostiako Quirón osasun-zentroan (Osasun Sailarekin itundutako zentroa, interbentzio hori behar duten Gipuzkoako pazienteentzat). Gurasoek horren berri eman zioten Sestaoko zentroari eta zentro honetan aurreikusitako hitzordua bertan behera utzi zuten. Quirónen esan zieten ezinezkoa zela sedazio bidezko interbentzioa egitea, interbentzioa luzea izango zelako eta ondorioz, anestesia orokorra beharko litzatekeelako (ebakuntza-gela).
Aurrekari horiekin, gurasoek euren semeari interbentzioa Quirónen egiteko baimena eskatu zuten. Osasun administrazioak ukatu egin zien Gipuzkoako zentro horretan interbentzioa egiteko baimena, zegokiena ez zelako. Horregatik, hitzordua eskatu zuten Sestaon eta han adierazi zieten, ebakuntza-gela behar bazuten, zegokien zentroa Santurtziko San Juan de Dios ospitalea zela.
Ikuspuntu administratibotik, Osasun Sailaren erantzuna zuzena izan zen. Laguntza prozesuaren bilakaeraren gertaerak direla-eta, ordea, Quirónera jotzeko ukatutako baimena eskatu zuten unean adingabea zegoen egoera bi proposamen terapeutikoa zen: Bizkaian zegokion zentroan (laguntza horretarako itunduta) kaltetutako hagina ateratzea proposatzen zioten; Quirón zentroan (Gipuzkoako pazienteentzako itunduta), ordea, endodontzia egitea proposatzen zioten.
Osasun Sailari arazoa modu horretan azalduta, osasun administrazioak aurrekari guztiak aztertu zituen, funtsean bi proposamen terapeutikoak, eta azkenean gurasoen nahia bideratu zuen, proposamenen espezifikotasuna kontuan hartuz.
1.6. Segurtasuna
2016an berriz ere zalantzan jarri da Bilboko Trafiko eta Ap
arkamendu Ordenantzak (TAO/OTA) ezartzen duen exijentzia, ezgaitasuna duen pertsonen ibilgailuen ez-ohiko erregimenean sartu ahal izateko ezgaitasuna duen pertsona ibilgailua gidatzen duena izatearena, hain zuzen (36 eta 37.1 artikuluak). Erakunde honek gai hau aipatu zuen Bilboko Udalari zuzendutako aurreko bi gomendioetan, adierazitako erregimenaren onurak ap
arkatzeko txartel bakarreko titular guztiei zabaltzeko (Arartekoaren 2014ko urriaren 30eko ebazpena eta urriaren 29ko 24/2004 Gomendioa), onartu ez zirenak. Horretaz gain, egokitzat jo dugu aurten berriz ere gaia udalari planteatzea, kexa berri batean oinarrituz berriz ere aztertzeko, ulertzen dugulako martxoaren 22ko 50/2016 Dekretuak, aurten onartutako ezgaitasuna duten pertsonentzako ap
arkatzeko txartela onartzekoa, gomendioak oinarritu dituzten argudioak indartzen dituela. Udalak, hala ere, erakunde honen irizpidea onartu gabe jarraitzen du.
1.7. Etxebizitza
Etxebizitzaren eremuan, herritar batek Arartekoari bidalitako kexa aipatu behar dugu, gure esku-hartzea eskatu zuena Gipuzkoako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzara bidali zuen eskari baten erantzuna jaso ez zuelako, bizi den udalerrian, Donostian, “BOE etxebizitza baten esleitze azkarrerako”.
Kexagileak, mugikortasun murriztu jarraitua duen pertsona batek, bere kexa idatzian adierazi zuen 2002an eman zuela izena Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan eta denbora asko zeramala egokitutako etxebizitza bat esleitzeko eskatuz.
Gipuzkoako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzatik azaldu ziguten kexagileari 2013an aitortu zitzaiola mugikortasun murriztu jarraitua eta egokitutako babestutako etxebizitzen esleitzea legeak ezartzen duen baremazio prozeduraren bidez ere egin behar zela, eskatzaileen kopurua egokitutako babes ofizialeko etxebizitzak baino gehiago zirelako.
Ezaguna da gaur egun dagoen babestutako etxebizitzen parkearen murrizketa, herritarren eskari kopurua herri-administrazioek duten eskaintza baino askoz gehiago izatea dakarrena.
Errealitate honen aurrean, etxebizitza eskatzaileen erregistroaren eta babes ofizialeko eta erkidegoko erregimeneko zuzkidura etxebizitzak esleitzeko prozeduraren 2012ko urriaren 15eko aginduaren 50. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, alokairu erregimeneko babestutako etxebizitzak etxebizitza behar duten pertsona guztiek parte hartzen duten prozedura baten bidez eta baremazio sistema baten arabera esleitu behar dira.
Ondorioz, babes ofizialeko etxebizitzen esleipen zuzena ez-ohiko neurria da eta araudiak muturreko logela-premia ematen dela aurreikusten duen tasatutako kasuetan ematen da.
Araudiaren testuinguru honetan, abian dagoen espedientearen izapidetzea bertan behera geratu zen, eta kexagileari jakinarazi zitzaion, edozein kasutan 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorraren arabera, etxebizitza bat legearen arabera okupatzeko eskubide subjektiboa aitortuko zaiela kide batez osatutako bizikidetza-unitateei, urtean 9.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituztenak eta alokairu eskatzaile bezala izena eman dutenak, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan lau urte baino gehiago daramatenak.
2. Araudi- eta gizarte-testuingurua
Duela 10 urte, 2006ko abenduaren 13an, Nazio Batuen Asanblada Orokorrak Ezgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentzioa onartzeak ezgaitasuna duten pertsonentzako, euren senide eta inguruarentzako eta elkarte mugimenduarentzako ere -egite prozesuan izandako esku-hartzea erabakigarria izan zen- mugarri garrantzitsua izan zen.
Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioaren X. urteurrena dela eta, XXI. mendeko Giza Eskubideen lehenengo Itun hau onartu zenetik eman diren legedi aurrerapenen gaineko azaleko ibilbide bat egin da.
Jakina denez, Espainiak Hitzarmena eta haren Hautazko Protokoloa berretsi zuen 2007ko azaroaren 23an, 2008ko maiatzaren 3an indarrean sartu zena. Momentu horretatik aurrera barne ordenamendu juridikoaren parte da.
Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Hitzarmen zehatz baten beharra ezgaitasuna duten pertsonen giza-eskubideetan ematen den urraketaren egiaztatze orokorretik dator, hedapen orokorra duten arauak eta hura babestea bermatzen duten nazioarteko itunak existitzen diren arren. Horrela aitortzen du hitzarmenak hitzaurrean, “arduraz ikusten du instrumentu eta jarduera anitz hauez gain ezgaitasuna duten pertsonek bizitza sozialean besteekin baldintza berdinetan parte hartzeko oztopoak izaten jarraitzen dutela eta mundu osoan euren giza-eskubideak urratzen jarraitzen direla”.
Horregatik, hitzarmenaren xede bat, 1. artikuluan dion bezala, “ezgaitasuna duten pertsona guztiek giza-eskubide eta askatasun guztiak berdintasun baldintzetan eta osotasunean gozatzea sustatu, babestu eta bermatzea, eta berezko duintasunaren errespetua sustatzea” da. Honekin esan daiteke hitzarmenak ez dituela eskubide berriak sortzen, baizik eta ezgaitasunaren testuinguruan existitzen diren giza-eskubideen Itunetan diskriminazio ezaren printzipioa ezarriz, ezgaitasuna duten pertsonei unibertsalki aitortutako eskubide guztiak baldintza berdinetan gozatu eta gauzatzea egokitu nahi du, elementu zehatzak barne hartuz.
Espainiar sistema juridikoak aurreratuenen artean dagoen legedi bat duen arren, hitzarmena berresteak araudia egokitzeko prozesu bat ireki zuen duela 10 urte, estatu mailan zein maila autonomiko edo lokalean.
Estatu mailan, abuztuaren 1eko 26/2011 Legea onartu zen, ezgaitasuna duten pertsonen eskubideetan eragina duen araudia hitzarmenari egokitzeko saiakera egiten duena, eta irailaren 16ko 1276/2011 Errege Dekretua ere, zentzu berekoa, ezgaitasuna duten pertsonen eskubideak bermatzeari dagokionean bultzada berritzailea emateko saiakera, euren bizitzako eremu guztietan, pertsonala zein kolektiboa, erabakiak hartzea errazteko, autonomia pertsonalaren eremuan aurrera egiteko eta dituzten gizarte desabantailak ezabatzeko, diskriminatzaileak direlako eta giza-eskubideak urratzen dituztelako.
Araudia egokitzeko 26/200 Legeak barne hartzen dituen araudi berrikuntzei dagokienean, ezgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasunei, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legearen artikulu ezberdinak aldatzeko errepikatu dugu. Egindako aldaketen artean, gailentzekoa da Hitzarmenean jasotakoaren arabera ezgaitasunak dituzten pertsonen legezko definizioa egokitu egin zela eta abenduaren 26ko 49/2007 Legean beste zehapen osagarri bat sartu zela (lege horrek ezgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren esparruko zehapen-araubidea ezartzen du).
Osasun eremuan hainbat lege aldatu dira, eta ezgaitasuna pertsonak osasun administrazio publiko ezberdinekin duen harremanean diskriminazio ezaren arrazoi bezala sartu da. Horrela, ezgaitasuna duen pertsona emailea izateko aukera barne hartu da; espezializatutako osasun formazioa jasotzea erregulatu da, eta informaziorako eskubidea pertsona guztientzat eskuragarri eta ulergarri diren formatuetan erregulatu da.
Irisgarritasunaren eremuan, irisgarritasun unibertsalaren eraginkortasun osorako giltza gisa jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 10. artikuluko 2. atala eta 11. artikuluko 3. atalaren aldaketa aipatu beharra dago, jabekideen komunitateek ezgaitasuna duten pertsonek higiezinaren elementu komunak egoki erabili ahal izateko beharrezkoak diren irisgarritasun jardun eta obrak egiteko betebeharra ezartzen duena. Modu berean, komunitatearentzat derrigorrezkoa da kanpoaldearekiko komunikazioa errazteko beharrezkoak diren dispositiboak instalatzea.
Enplegu publikoaren eremuan ere, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren ap
irilaren 12ko 7/2007 Legeak ezgaitasuna duten pertsonentzako plaza hutsen erreserba kopurua ehuneko zazpira igo du eta legearen arabera lehenengo aldiz ezgaitasun intelektuala duten pertsonentzako kuota berezia sortu da.
Araudien inguruko ibilbide honetan, martxoaren 25eko 422/2011 Errege Dekretua aipatu behar dugu, ezgaitasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzak bermatu nahi duena. Horretarako, erregelamendu horrek hauteskunde-lokaletarako oinarrizko irisgarritasun-baldintzak eta hauteskundeekin, hauteskunde-kanpainako ekitaldi publikoekin eta hauteskundeetako propagandarekin lotutako informazio instituzionalerako irisgarritasun-baldintzak ezartzen ditu. Era berean, ezgaitasunak dituzten pertsonek bizitza politikoan parte hartzeko baldintzak zehazten ditu.
Azkenik, ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta euren gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartu zuen azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretu Legegilea onartzeko egindako esfortzua azpimarratu behar dugu. Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei lotutako hiru lege adierazgarri moldatu dira: Ezgaitasuna duten pertsonen gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea; ezgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legea eta aukera berdintasunaren eremuan arau-hauste eta zigorrei buruzko abenduaren 26ko 49/2007 Legea.
Espainia ordenamendu juridikoa Hitzarmenera egokitzeko berariazko lege bat ematen lehenengo estatuetako bat izan bada ere, baita Batzordean 2011ko irailean jarraipen txostena aurkezten ere, Herriaren Defendatzaileen Koordinazio XXVIII. Jardunaldietan, 2013ko urriaren egindakoak Hitzarmena egokitzeko eta ezartzeko azterketa egiteko, azken ondorioetan argiki egiaztatu zen oraindik gai garrantzitsu asko daudela erregulatu edo berrikusi behar direnak: premiazkoen artean ordenamendu juridikoak Hitzarmenak gaitasun juridikoarekin lotuta ematen dituen tratamendura egokitzeko legezko aldaketak, behin betiko “borondatearen aldaketa” eredua gaindituz “erabakiak hartzeko laguntza” eredua onartzeko, eta era berean, borondatezkoa ez den ospitaleratzeko neurriaren lege aldaketa, neurri hori ezgaitasun ideiatik aldentzeko eta pertsona bat (gaitasunarekin edo gabe) haren borondatearen aurka ospitaleratzeko aukera guztiak atertzeko. Azken ondorioak eta prestakuntza tailer bakoitzean egindako lanak gure web orrian eta Diputado del Común delakoaren web orrian ikus daitezke.
Defendatzaileek jardunaldi horietan partekatutako gogoetetan, ezgaitasunaren eremuan egunero jorratzen dugun lana aztertzean, bat gentozen ezgaitasunaren alorreko araudian aurrerapenak eman diren arren (bai autonomia mailan baita estatu mailan ere), askotan botere publikoek ez dituztela Hitzarmenari dagoeneko egokituta dauden arauetan ezarritako aurreikuspenei dagokionean. Era berean, egiaztatu da ohikoa dela salatutako administrazio jardunetan interpretazioa ekiditea existitzen diren eta oraindik aldatu ez diren arauen printzipioen arabera.
Araudiaren marko autonomikoan ez da eremu honen gaineko erregulazio autonomikoan aurrerapen esanguratsurik eman Hitzarmena indarrean sartu zenetik.
EAEn duela gutxi onartutako bi arau aipatu ditzakegu: ezgaitasuna duten pertsonen ap
arkatzeko txartela erregulatzen duen martxoaren 22ko 50/2016 Dekretua eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko maiatzaren 12ko 6/2016 Legea
Erreferentziadun dekretuak, bizitza independentearen eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioen arabera, euren ezgaitasuna dela eta mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuak ap
arkatzea errazteko neurriak osatzen ditu. 2014an estatuan onartutako Errege Dekretuari dagokionez aldaketak ezartzen ditu, helburu berdinarekin. Izan ere, ikusmen ezgaitasuna duten pertsonei, ezgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiboan lan egiten duten pertsona fisiko eta juridikoei eta behin-behinean ap
arkatzeko txartelen aurreikuspenei ap
arkatzeko txartela izateko eskubidea aitortzeaz gain, txartela izateko eskubidea duten titularren artean euren bizi-funtzioetarako ap
aratu teknikoak modu jarraituan ezinbestekoak dituzten 3 urte baino gutxiago dituzten pertsonak, edo larritasuna dela eta 4 edo 5 motako ezgaitasunarekin baloratu dituztenak ere sartu dituzte (patologia larria edo oso larria).
Euskadiko Hirugarren Sektoreko Legea bezala izendatutakoak elkarrizketa zibileko II. printzipioa eman zuen, ezgaitasuna duten pertsonen eta euren senideen antolakunde ordezkarientzat ezartzen duen eskumena, honen bidez: Nazio Batuen ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Hitzarmenaren 4.3 artikulua alde batetik, eta ezgaitasuna duten pertsonen eskubideen eta euren gizarteratzearen Lege Orokorraren Testu Bategina onartu zuen azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretu Legegilea beste aldetik, eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko parte-hartzea barne hartzen du gizarte esku-hartzearen eremuan politika publikoak egin, gauzatu, jarraitu eta ebaluatzean. Parte hartze hori, beste bideen artean, Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaiaren -hirugarren sektore sozialaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarrizketa espazio nagusiena- eta euskal Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren bidez osatu zen.
Ondorio gisa aipatu beharra dago gure gizartean ezgaitasuna duten pertsonek euren eskubideak gauzatzeko hartu diren neurriekin lortutako aurrerapenez gain, oraindik lan asko dagoela egiteke ezgaitasuna duten pertsonen eskubideen gaineko erreferentziadun araudi autonomikoaren eguneratzean sakontzeko. Zentzu honetan, beharrezkoak dira hura ap
likatzean kontraesanak ekiditeko egokitzapen eta aldaketa zehatzak, modu horretan Hitzarmenak jasotzen dituen eskubideen eraginkortasuna bermatu ahal izateko.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
3.1. Bilerak elkarteekin
Arartekotik betidanik pentsatu dugu EAEn eremu honetan lan egiten duten erakunde horiek egiten duten lanak gure zeregina aberasten duela, kolektiboaren errealitatea ezagutzera ematen duten antena gisa dihardute eta. Hori dela eta, ezinbestean eman behar dizkiegu eskerrak, erakunde honekin etengabe lankidetzan aritzen direlako.
Ekitaldi honetan APDEMA elkartearekin biltzeko aukera izan dugu, Arabako Ezgaitasun Intelektuala duten Pertsonen aldeko Elkartea. Elkarte honek kolektiboan eragina duten gai batzuk planteatu zizkion Arartekoari, horien artean %65 edo gehiagoko ezgaitasuna duten pertsonei diru-sarrerak bermatzeko errentaren osagarria iraungitzearen harira sortutako arazoak, eta pertsona horien gurasoak dira prestazioa jasotzen dutenak, euren menpe seme-alabak izateagatik.
Gai honekin lotuta, 2015eko uztailaren 21ean Arartekoak emandako ebazpena jakinarazi zitzaien. Horren bidez, abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 9.2.a) artikuluaren ondorioetarako Lanbideri “seme-alaba ardurapean izateagatiko esleipenaren” kausatzaile jakin batzuei pentsioduntzat jo zitzan eta, pentsioen osagarri modalitatean, diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioak eten eta iraungitzeko zenbait prozedura berrikusi ditzan gomendatu zion erakunde honek.
Era berean, Lanbiderekin erakunde honek zuzendutako gomendioa onartu ez zutela jakin ondoren egindako kudeaketen berri eman genien, eta ofiziozko espediente berri bat abiaraziko zela, horretarako arrazoi nahikoak zeudelako.
Atal hau idazterako orduan Lanbideren errekeritutako erantzuna jasotzearen zain gaude.
3.2. Ezgaitasuna duten pertsonek EAEko ospitaletan dute irisgarritasunaren diagnosia
2016an bultzada garrantzitsua eman zaio Euskadiko ospitale zentroen irisgarritasunaren gaineko ez-ohiko txostena egiteari.
Txosten hau ezgaitasuna duten pertsonen kolektiboak Arartekoari egindako eskaeragatik batez ere egin da, urte hauetan, banaka edo modu kolektiboan, hainbat kexa aurkeztu dituztelako EAEko osasun-zentroetan zein ospitaleetan dauden oztopo ugariak direla eta.
Irisgarritasunari buruzko araudiaren betetze maila aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleen sistemaren gabeziak identifikatzea da helburua, ezgaitasunen bat daukaten pertsonen lekualdaketen segurtasunari eta eraginkortasunari lotuta.
Horregatik, ikerketa honen xede izan dira Osakidetzako sare publikoko ospitaleak eta Osakidetzarekin hitzarmena duten ospitale pribatu batzuk.
Hautemandako gabezietan oinarrituz, lehentasunezko ekintza plan bat ezarri nahi da, eta Euskadiko ospitale sistemaren irisgarritasunaren diagnosia izan ondoren, kaltetutako administrazioak zuzentzeko beharrezko gomendioak zehaztu behar dira, irisgarritasun araudia betetzen dela exijitzeko, modu horretan ezgaitasuna duten pertsonek diskriminatuak ez izateko eta aukera berdinak izateko duten eskubidea erreala eta eraginkorra dela bermatzeko.
Azkenik, emaitzen zabaltze publikoaren bidez erakundeen, enpresen eta gizartearen kontzientziazioa sustatu nahi da, modu horretan lortuko baita beharrezkoa den bultzada irisgarritasun zailtasun handiak dituzten pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntza lortzeko nahitaezkoak diren neurriak eta ekimenak abian jar daitezen.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
4.1. Ezgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmena indarrean sartzeak ezgaitasunak tratatzeko modua aldatu zuen. Konbentzio hori onartu zenetik, ezgaitasuna giza eskubideen ikuspuntutik tratatu behar da, eta horrek esan nahi du ezgaitasunen bat duten pertsonak eskubideak dituzten gizabanakotzat jo behar direla erabat, hau da, ez direla laguntza-politiken xede huts gisa ikusi behar.
Horregatik, ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Hitzarmena onartu zeneko 10 urte betetzean, Arartekoak azpimarratu nahi du euskal administrazio guztiek ezgaitasuna duten pertsona guztiei, inolako diskriminaziorik gabe, giza-eskubideak eta askatasunak bermatzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu behar dute, itun hau berretsi zeneko momentuan onartutako betebeharrak eraginkortasunez betez.
Ezgaitasuna duten pertsonen eskubide eta betebeharren bermea ezinbesteko baldintza da euskal gizartean sartzeko eta gizaki bezala kohesionatutako gizarte bat lortzeko helburu zintzo eta desiragarria lortzeko.
4.2. Testuinguru horretan, gure ustez egokia da, era berean, ezgaitasunak dituzten pertsonen eskubideen arloko araudi autonomikoaren eguneratzean sakontzearen beharra azpimarratzen jarraitzea, egokitzapen eta aldaketa batzuk egiteko, araudi horien ap
likazioarekin lotutako kontraesanak ekiditeko eta konbentzioak jasotzen dituen eskubideak benetan gauzatzen direla bermatu ahal izateko.
Eremu honi lotutako elkarteetatik, honakoak berrikusteko beharraz ohartu da: irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea, hiri inguruen ,espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzeko ap
irilaren 11ko 68/2000 Dekretua, eta garraioaren irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzeko uztailaren 10eko 126/2001 Dekretua.
Irisgarritasun eremuan nahikoa berme eta babes ematen duen araudi bat izan arren, 1997an dagoeneko irisgarritasun printzipioa eta ezgaitasunaren tratamendurako gizarte eredua barne hartzen zuena, erakunde honek askotan egiaztatu ahal izan du euskal herri-administrazioek hura ezartzean interpretazio mugatzailea egin dutela, arauan bertan zehaztutako oinarrizko printzipioetatik aldendutako jardunak burutuz eta aurrerago Itunean aitortu direnak.
Edozelan ere, uste dugu premia duela botere publiko guztiek haien jardueren premisa gisa irisgarritasun unibertsalaren kontzeptua gain har dezaten eta herritar guztien beharren aniztasunari erantzuten dion ingurunea sortu dezaten. Horretarako, jendea biltzen den eraikin, establezimendu eta instalazioetan irisgarritasuna bermatzen duten ezinbesteko neurriak, lurraldea antolatzeko tresnak, hirigintzako planak eta urbanizazio-proiektuak abian jarri behar dituzte.
4.3. Hala, gogorarazi behar dugu ezgaitasunak ezgaitasuna duenaren ahalmen ekonomikoa ez ezik haren familia-ingurunearena (aurreko ahaideak, ezkontideak eta ondorengoak) ere murrizten duela, benetan eskuragarri daukaten errenta mugatzen duten gastu gehigarri batzuk gain hartu behar dutenena. Zentzu horretan, ezgaitasunen bat duten pertsonek gizartean sartzeko eta bertan normaltasunez parte hartzeko ahalegin ekonomiko handiagoa egin behar dute egunerokotasunean, beraz, desiragarria da zerga-neurriek ahalegin hori kontuan hartzea. Ezin dugu alde batera utzi botere publikoei dagokiela beharrezkoak diren neurriak hartzea eta baldintzak sustatzea gizabanakoen eta taldeen berdintasuna erreala eta eraginkorra izan dadila.
4.4. Beharrezkoa da ezgaitasunen bat duten pertsonek haien eskubide guztiak baliatzeko eta gizartean guztiz parte hartzeko aukera emango dien ekintza positiboaren neurriak hartzen sakontzea. Horretarako, gizarte politikek ezgaitasunen bat duten pertsonen autonomia erraztu ere egin behar dute parekatzea lortzeko. Ezgaitasunen bat duten pertsonek modu indibidualean haien bizitza-eredua eraiki eta ezarri ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak eta bitartekoak behar dituzte.
4.5. Amaitzeko, adierazi nahi dugu ezgaitasunen bat duten pertsonek gizartean baldintza berberetan parte har dezaten era askotako trabak gainditzeko, erabakigarria dela herri-administrazioek gizartearen kultura-arloko eraldatzeari zuzendutako sentsibilizazio-, sustapen- eta prestakuntza-jarduerak gara ditzaten, aukera berdintasuna eta bereizkeriarik eza kontuan hartuta, baita egoera horren, arrazoien eta ondorioen ezagutza handiagorako aukera eman dezaten ere.
Aurrekariak
Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek euskal herri-administrazioen arreta berezia behar duten behar zehatzak erakusten dituzte.
Iazko txostenean ere jaso genuen etiologia ezezaguneko gaixotasunak pairatzen dituzten eta tratamendu zehatzik ez duten pertsonen arazoa, horien artean inguruarekin erlazionatutakoak; hala nola, sentsibilitate kimiko anizkoitza, gastu handiei aurre egin behar izatearen arazoa ere gehitzen baitzaie.
Sentsibilitate Kimiko Anizkoitza (SKA) pairatzen duen pertsona batek kexa bat aurkeztu zuen Ararteko erakundearen aurrean gaixotasun horren kontrako tratamendua gauzatzeko dituen zailtasunen ondorioz. Arabako Unibertsitate Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzuak, 2014ko ekainean, haren egoera erreferentziazko zentro espezializatu batean baloratzeko proposamena egin zuen. Proposamen horren oinarria da Euskal Osasun Zerbitzuko espezialistek zailtasunak dituztela patologia hori artatzerako orduan.
Kasuaren aurrekariak aztertu ondoren eta informazioa osasun administrazioarekin egiaztatu ostean, erakunde honek iradokizun bat igorri zion Osasun Sailari SKA pairatzen duen pertsonak aurkeztutako proposamen terapeutikoa abiarazteko baimen eskaera berrikus zezan; proposatutako tratamendu edo esku-hartze terapeutikoari buruzko ondorioa aldatuko ez dela onartuta, haren sintomatologia eta bizi-kalitatea hobetzen lagundu dezaketen alderdiak ebaluatuz. Kexa horren gaineko Arartekoaren gogoetak Arartekoaren 2016ko maiatzaren 17ko ebazpenean jaso dira. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari iradoki zaio zentro pribatu bateko esku-hartze terapeutikoaren aurretiazko jakinarazpenaren eskaera berrikusteko.
Osasun Sailak ez du iradokizun hori onartu eta erabaki hori honetan oinarritu du: proposatuko tratamenduaren ziurtasunik eza, bai sendatzeko gaitasunari dagokionez, bai sintomak arintzeko ahalmenari dagokionez.
Tratamenduaren ebidentziari lotutako alderdiak zalantzan jarri gabe, Arartekoaren ebazpenaren xedea bertan jasotako datuak hizpidera ekartzea zen (tartean Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak beharrezko sendagaiak inportatzeko baimenari dagokiona), interesdunaren eskaerari lotuta, aldeko baimena emateko zantzuak izan zitezkeelakoan. Erabaki horrek ez luke baldintzatuko proposatutako tratamenduaren arintzeko efektuen jarraipena egitea.
Arartekoak uste du iradokizuna onartzeak bat egingo lukeela sentsibilitate kimiko anizkoitzaren inguruan Osasun Ministerioak adostutako agiriaren proposamenetako batekin. Honekin hain zuzen ere: ikertutako tratamenduen ebidentzia falta oinarritzat hartuta, esku-hartze terapeutikoen helburua sintomak eta bizi-kalitatea hobetzea izan behar da. Hala, erakunde honen iritziz, agiri horrek aipatzen dituen sintomen tratamenduek, berez, gaur egun, ez daukate ebidentziarik.
Horregatik, sentitzen dut erabaki hori hartu izana, izan ere, ebidentzia falta horretatik abiatuz, iradokizunaren asmoa zen tratamendu alternatiborik ez duen patologia jasaten duen pazienteari aukera bat ematea, haren eskaera zilegi bideratuz.
Aurrekariak
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonek, ahulgarritasun berezia dutenez Arartekoak arreta berezia eskaintzen dion kolektiboa da. Uste dugu autonomia pertsonala sustatzea eta gaixotasun hauei lotutako estigmarekin amaitzea, zaintzekin jarraitzea, zuzentasuna, ardura, koordinazioa, integrazioa, eraginkortasuna eta parte-hartze foroen eta senideen eta gaixoen asoziazio sustapenak gure herri-administrazioen jarduna inspiratzen duten printzipioak izan behar dutela, batez ere osasun, gizarte, hezkuntza, enplegu, justizia eta etxebizitza eremukoak.
Gure funtzioen artean administrazioen jardunak printzipio horien isla izaten laguntzea dago.
1. Kexarik aipagarrienak
Elikadura-portaeraren nahasmenduek ukitutako pertsonei laguntzeko elkarteek proposatutako zenbait alderdiren gainean jarraipen bat egite aldera, Arartekoak kexa-espediente bat ireki zuen. Horren bidez, Osakidetzaren 2014ko abenduko txosten batean jasotako ebaluazioa hartzen zen abiapuntutzat, pertsona horiek artatzeari buruzko eskaerari erantzunez.
Izapidetutako espedientea txosten hartako bi puntutan oinarritu da: paziente larriak ospitaleratzeko unitate espezializatu bat sortzeko eskaria, eta jantoki terapeutikoen zerbitzuak osatzeko beharra.
Lehenengo puntuan, zenbait gogoeta mota dela-eta, ezinezkoa izan da unitate espezializatu hori garatzeko eraren gainean ados jartzea. Bigarren puntuan –jantoki terapeutikoak– ordea, adostasuna dago haien erabilgarritasunari dagokionez, baldin eta laguntza-eskema koherente eta koordinatuan sartuta badaude.
Arartekoak puntu horiei buruzko informazio-eskaeraren artean eta Osakidetzak emandako erantzunaren artean igarotako denbora-tartean, lurralde historiko bakoitzeko ACABE eta Osakidetzako ordezkarien arteko bilera bat egin zen. Arartekoa ere joan zen bilera horretara. Jantoki terapeutikoen egungo egoeraz eta elikadura-portaeraren nahasmenduen berariazko arretaz hitz egin zuten, bai eta egungo gabeziei aurre egiteko aurreikusitako jarduerez ere. Alderdi horiei buruzko informazio-eskaerari Osakidetzak emandako erantzuna elikadura-portaeren nahasmenduak ukitutako pertsonei laguntzeko hiru elkarteekin egiaztatu ondoren, Arartekoak erakunde honek 2016ko uztailaren 14an emandako ebazpena helarazi du. Horren bidez, Osakidetzari gomendatzen zaio beharrezko zuzkidura jaso dezala elikadura-portaeren nahasmenduek ukitutako pertsonak artatzeari lotutako jarduera-proposamenak aztertze aldera.
Buruko gaixotasuna duten pertsonen zaintza oraindik konpondu gabeko arazo bat da, zaintza hori eteten denean haiek osasun-zentrora joateko Ertzaintzako agenteen laguntza behar izan denean. Guraso batzuk kexa batean Arartekoari esan zioten beraien semea anbulantzian Arabako Unibertsitate Ospitalera eraman zutenean agente batzuk harekin joan zirela, baina bertara iristean, agenteek larrialdietako pazienteak onartzeko zerbitzuan utzi zutela eta alde egin zutela ospitaleko langileek egoera horri aurre nola egin jakin gabe.
Ez da antzeko egoera bat jasotzen duen kexa bat Arartekora igortzen den lehen aldia: Ertzaintzako agenteek psikiatriako gaixo bati laguntzea –ziur asko borondatezkoa ez den modu batean ospitaleratzeko– eta gaixoak ondoren zentroa uztea ez baita behar bezala zaindu. Kasu honetan ere planteatu da gaixoa zaintzea nori dagokion osasun-zentrora heltzen denean, medikuak arreta eman aurretik.
Borondatezkoa ez den mediku-laguntzak dakarren egoera delikatu horren barnean, beste kexa bat aurkeztu da berriz bestelako alderdi bati dagokionez, honako honi lotuta: buruko gaixotasuna duen pertsona bat premiaz ospitaleratze psikiatrikoko unitate batean sartzeko (borondatezkoa ez dena) Osakidetzak eskatutako poliziaren esku-hartze bati. Espediente honetan, txosten hau egiteko unean oraindik irekita zegoena, herritarraren erresistentziari poliziak emandako erantzuna ez zela egokia izan irizten zen, era honetako gaixotasunak dituztenek berariaz zer egoeran dauden eta kontrolik gabe daudela kontuan hartuz, haien emozio eta buruko orekari eusten uzten dioten medikazioa eten izanaren ondorioz. Bere ustez, agenteek indarra erabili eta herritarra lurrean etzanda geratu zen hiru orduz, eskuburdinak jarrita, uniformez jantzitako lau agente bere gainean zituela eta beste bi, berriz, zutik, uniformerik gabe, harik eta ospitalera eraman behar zuen anbulantzia iritsi zen arte.
Borondatezkoa ez den ospitaleratzearekin duen desadostasuna era ez ohikoan ospitaleratutako pertsonek kexa jartzeko arrazoia izan da. Halakoetan, nahitaezkoa da ospitaleratzeko prozedura betetzeari buruzko informazioa eskatzea eta, horri esker, Arartekoan egiaztatu ahal izan da ospitaleratzearen kontrol judiziala bermatzeko ezarritako betebeharrak bete direla.
Mediku batek hala erabakita ospitaleratzeko aukera hori ebaluatzean, beharrezkoa da honako hau kontuan hartzea: borondatezkoa ez den ospitaleratzeak, askatasunaren eta pertsonen borondatearen aurkako neurria denez, helburu terapeutiko bati erantzun behar diola eta epaileen baimena izan behar duela. Larrialdi kasuetan bakarrik baimentzen du legeak ospitaleratzea oinarrizko izapide hori gabe, lekuagatik dagokion epaileari ahalik eta lasterren jakinarazteko betebeharrarekin. Epaileak, muturreko neurri hori justifikatzen duen mediku-txostena aztertu eta ukitutako pertsonari entzun ondoren, neurria baliozkotu dezake.
Beste ikuspegi batetik, senide bat buru-osasuneko arazo batengatik artatu behar zela iritzitako zenbait pertsonak beste zailtasun bat ere adierazten zuten: haiek ez zutela beraien borondatez osasun-zentrora joan nahi. Pertsona batek Arartekoari bere kezka helarazi zion senide baten jokabidea zela-eta, bere iritziz, tratamendu bat behar zuena, baina bere borondatez onartzen ez zuena.
Ezinbestean, kontuan hartu behar da kasu hauetan egindako edozein jarduera, osasun-arlotik nahiz arlo judizialetik sustatutakoa, egungo legeriarekin bat etorri behar dela; legeriak borondatezkoa ez den ospitaleratzea soilik aurreikusten du, baldin eta nahasmendu psikikoa (Prozedura Zibilaren Legearen 763. artikulua) badago. Aurreikuspen horrek, ordea, ez du tratamendu anbulatorio baten ezarpena babesten osasun-zentroko bere psikiatraren bitartez.
Epaileen aurretiazko baimena beharrezkoa da, beraz. Hala ere, ospitaleratzea baimenik gabe egin daiteke larrialdiko arrazoiengatik, baina ondoren hura baieztatu dezakeen (edo ez) organo judizialaren jakinarazpena eskatzen du, tartean dauden inguruabarrak aztertu ondoren; haien artean, ospitaleratzea tratamenduaren neurri gisa agindu duen medikuaren txostenetik sortutakoak.
Tratamenduaren beste edozein bidek pazientearen baimena eskatzen du, eta balizko jarduera edo bilatzen ez den ondorio baten hipotesiak pertsonaren autonomiaren aurkako neurri bat hartzen ez du utziko.
Buruko gaixotasuna duten eta eguneko zentroetan arreta jasotzen duten pertsonen komunitate-arretari dagokionez, 2015. urteko txostenean Basauriko erabiltzaile batzuek aurkeztutako kexen zioa dela-eta hasitako jarduerak jaso ziren; izan ere, erabiltzaile horien iritziz, haien lurralde-eremuan behar adina tutoretzapeko pisu ez daudela esan zuten.
Buruko gaixotasun larriak dituztenei ostatu emateko komunitateko zerbitzuak eta baliabideak (tutoretzapeko pisuak eta egoitza txikiak) buru-osasuneko komunitatearen laguntza-zerbitzuen sareko ezinbesteko elementuak dira.
Errekurtso garrantzitsu horren eskariari buruz zer balorazio duen jakiteko, Arartekoak Osakidetzari informazioa eskatu zion. Erakunde honi emandako erantzunaren arabera, ados agertu da ondorengoarekin: ostatu emateko baliabide soziosanitarioak buru-osasuneko komunitate-zerbitzuen beste elementu baten gisa hartzeko beharra dagoela, eta haien garapenean eta plangintzan aurrera egin behar dela; horretarako, pertsonen ingurune naturala erreferentzia modura hartzen da. Haien erabilgarritasunari dagokionez, Bizkaiko buru-osasuneko sarearen ustez, osasun-zerbitzuek ez bezala, ostatuko dispositibo soziosanitario horiek ez daude biztanle-kopuruaren arabera sektorizatuta, planifikatuta eta banatuta; beraz, Bizkaian duten banaketak eta kokapenak ez diete erantzuten udalerrien edo laguntza-sektoreen beharren irizpideei. Halaber, azaldu zuen komunitateko ostatu-baliabideak garatzeko egungo ereduari lotutako plangintzari eta erabakiei buruzko erabakiak, oro har, Bizkaiko Foru Aldundiak eta hirugarren sektoreko erakundeek hartzen dituztela.
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak emandako informazioaren arabera, behar horien erantzuna Eusko Jaurlaritza, foru aldundien eta udalen laguntzarekin, egiten ari den Gizarte Zerbitzuen Maparen esparruan kokatu behar da, biztanleak eta eskuragarri dauden baliabideak erreferentziatzat hartuz, bai eta aurreikusita daudenak ere.
Lan-esparruko arazo garrantzitsu bat lan-munduratzea da, eta gai horrek buruko gaixotasuna duten pertsonak ukitzen ditu, neurri handi batean. Lan-merkatuko exijentzia zailei pertsona horiek topatzen dituzten zailtasun bereziak erantsi behar zaizkie. Enpleguarekin duen loturagatik, txosten honen Lan eta Gizarte Segurantzako arloan, arazo hori aipatu da.
Hain zuzen, Lan eta Gizarte Segurantzako arloan ere jasotako arazo horri dagokionez (hari lotzen gatzaizkio), buruko gaixotasuna duten pertsonen arretan lan egiten eta beraien lan-munduratzea eta gizarteratzea bilatzen duten zenbait elkartek, Arartekoari beraien desadostasuna helarazi diote enpleguko zentro berezietako jarduera arautzeko orduan ez delako aurrerapenik egin.
Aurrekariak
Presoen bizi-baldintzak Arartekoaren etengabeko kezkarako arrazoia dira. Espetxeratuek beren askatasuna galdu izanak ez du esan nahi ahultasun egoera bizi behar dutenik. Aitzitik, beren eskubide guztiak normaltasunez gauzatu eta epaian zehazki mugatu ez dizkieten gizarte-onura guztiak izan behar dituzte. Gure espetxeetako errealitateak, ordea, presoek eskubide horiek praktikan baliatzerakoan bizi dituzten mota guztietako zailtasunez hitz egiten digu.
Administrazioaren jarduna ikuskatzeko eskumenik ez dugun eremua da, hura Estatuko Administrazioari dagokiolako. Aldiz, esku har dezakegu, administrazio autonomikoak, foru erkidegoetakoek eta tokikoek eskaintzen edo kudeatzen dituzten zerbitzu eta ekimenen menpekoa denean espetxean dauden pertsonen eskubideen eraginkortasuna. Funtsean, hauek dira aipatu zerbitzuak: osasuna, hezkuntza, garraioa, prestakuntza-programak, gizarte-ongizatea eta laneratzea.
Bestalde, erakunde honek beti pentsatu izan du bere betebeharra dela egungo zigor-sistemari buruzko hausnarketa bultzatzea, legeak egotzi dion lana, hau da, giza eskubideen kultura hedatzeko lana, betez. Zentzu horretan, gure betebeharra da Eusko Legebiltzarrari eta gizarte osoari jakinaraztea gure espetxeetan dauden espetxeratuek bizi dituzten baldintzak, askatasuna mugatzeak benetan dituen eraginak jakinaraztearekin batera. Hori guztia, ildo estrategiko hauen bidez gauzatzen den esku-hartzearen bitartez:
• Politika kriminalaren eta espetxe-ereduaren inguruan hausnartu beharra dagoela adieraztea gizarteari.
• Espetxearen ordezko tratamenduen aukerak dibertsifikatzea, eta ahalik eta gehien hedatzea erregimen irekia.
• Gizarteratzeko bideak indartzea, bai maila soziolaboralean, bai, askatasuna kenduta duten pertsonek eduki ditzaketen behar kognitibo-konduktualen gainean esku-hartuz.
• Espetxeek irekiagoak izan behar dute, lotura handiagoa izan behar dute gizarte osoarekin. Beraz, egin dezagun parte hartzeko sistemak garatzearen eta indartzearen alde, bai espetxeen barrualdean, bai antolatutako gizarte zibilarengandik datozen ekimenei dagokienez.
Azkenik, eskumen-mugaketak ditugun arren, espetxearen errealitatearen eta legeak zigor askatasun-gabetzaileari esleitzen dion errehabilitazio-zereginaren artean sartzen diren arazo ugariak konpontzen saiatzen gara. 2016an, ez dira ildo horretan jasotako kexak gehiegi aldatu, eta, ondorioz, hiru mailatan hartu dugu esku:
• Osakidetzaren aurrean, gure espetxeak betetzen dituzten pertsonen osasuna zaintzeko erantzukizuna baitauka; izan ere, gainerako biztanleak artatzen dituen osasun-sare berberak artatzen ditu espetxeratuak. 2016an, mediku-buruzagitza berria izendatu da Arabako espetxean. Zentro horri buruzkoak izan dira eremu honetan ireki diren espediente guztiak, eta, horri esker, prebentzioaren zein diagnostikoaren eta tratamenduaren arloan egin diren hobekuntzak egiaztatu ahal izan ditugu.
• Euskadiko agintaritzen aurrean ere jardun dugu, Barne Ministerioaren mendeko Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean garatzen dituen prestakuntza-jardueren edo lan-sustapenerako jardueren inguruan.
• Era berean, borondate oneko kudeaketen bidez, gai hauen inguruan azaldu dizkiguten kexei ere arreta ematen saiatu gara: seme-alaba adingabeekin dauden emakumeen moduluetako bizi-baldintzak, espetxe-sailkapena, baimenen emakida, lekualdatzeak, helmugak eta zigor-araubidea. Hori guztia, eskudun Herriaren Defendatzailearekin koordinatuta, Estatuko Gobernuaren mendeko administrazio-jarduerak dira-eta.
Edonola ere, Bilboko Espetxe-zaintzako Epaitegitik eta Zigor-arloko Betearazpen Epaitegitik jasotako laguntza eskertu behar dugu, bai eta, beste behin ere, gure kudeaketek Arabako, Basauriko eta Martuteneko espetxeetako Zuzendaritzengan aurkitu duten jarrera harkor eta laguntzailea eskertu ere.
1. Kexarik aipagarrienak
Arartekoak bere jardueraren eremu honetan egin duen esku-hartzearen erakusgarriak izan daitezela kasu hauek.
1.1. Gizarteratzeko bideak diseinatzeko kudeaketak
Jasotako kexa
Urtean zehar, espetxeratuek abiarazitako hainbat espediente izapidetu genituen. Pertsona horiek galduta zituzten beren erreferente familiarrak, bai eta sozializatzeko erreferenteak ere, espetxean luzaroan egoteagatik, askotariko mendekotasunengatik edo jarrera-arazoengatik.
Ondorioz, adierazten zutenaren arabera, ordenamenduan aurreikusten diren erdi-askatasuneko modalitateetako batean kondena betetzeko baldintzak betetzen zituzten arren, ezin zieten horiei heldu, kanpoan ez zutelako inolako laguntzarik. Gabezia hori betetzeko laguntza eskatzen zioten Arartekoari, gizarteratzeko neurrien onuradun izateko aukera eduki zezaten, horietarako eskubidea zutela uste baitzuten.
Arartekoaren esku-hartzea
Beren inguruabarretara egokitutako gizarteratzeko eta laneratzeko bideak eduki ahal izan zitzaten hartu zuen esku Arartekoak. Hiru neurri mota hartzea ahalbidetzen zien horrek espetxe-agintaritzei, edo, hala bazegokion, Espetxe-zaintzako Epaitegiari: baldintzapeko askatasuna, hirugarren graduko sailkapena eta Espetxeen Erregelamenduaren 100.2. artikuluak bigarren mailako espetxealdia betetzen ari diren kasu zehatzetarako aurreikusten dituen malgutze-bideak.
Horretarako, maila ezberdinetan aritu ginen lanean:
• Espetxeetako Zuzendaritzak eta Espetxe-zaintzako Epaitegiak. Hain zuzen ere, aipatu neurriak ez emateko eragozpen bakarra gizarteratzeari laguntzeko baliabideen falta zela egiaztatzeko xedez.
• Pertsona horiek har litzaketen baliabide eta programetako foru-agintaritza arduradunak.
• Hitzarmenen edo diru-laguntzaren bidez, aipatu bitartekoak kudeatzen zituzten gizarte-ekimeneko erakundeak
• Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua (ZKEZ).
Emaitza
Kasu gehienetan, egoitza-baliabideak esleitzea eta gizarteratzeko eta laneratzeko programak diseinatzea lortu zen, eta horiek, aipatu neurriak betetzea ahalbidetzeaz gain, segimendua egiteko baliozko erreferentzia ziren. Zentzu horretan, ZKEZren laguntza erabakigarria izan zen, bai neurri horiek emateari eta kexagileak espetxetik ateratzeari begira, bai eman zitzaien laguntzak pertsonen beharrak kontuan hartzeari begira, bere osotasunean.
Esku-hartze horien arrakasta, ordea, ez da erabatekoa izan; izan ere, kasu jakin batzuetan, foru-erakundeek, eskura zeuden baliabideen titularrak ziren heinean, uste zuten ez zegoela pertsona zehatz bati egokitzen zitzaion baliabide egokirik. Espetxeetako agintaritzek, berriz, neurri horiek jasotzeko gai ikusten zituzten pertsona horiek. Beraz, disfuntzioa dakar egoera horrek, eta berori gainditzeko xedez jarraitzen dugu lan egiten.
1.2. Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapeko adingabe batek Arabako espetxean barneratuta zegoen bati bisitak egitea
Jasotako kexa
Arabako espetxean barneratuta dagoen herritar batek Arartekora jo zuen; hala, kexa bat jarri zuen Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoen adingabe batekin harremanetan jartzeko zailtasunak direla-eta; neska hori bere semearen neska-laguna da eta, adierazi zuenez, bere familiak beti izan du oso harreman estua berarekin.
Kexagileak adierazi zuen berak eskatu zituela bisita horiek espetxetik eta, ukatzeko arrazoirik ez badago ere, bere baimena atzeratzen zela, koordinaziorik ez dagoelako espetxe-zerbitzuen eta adingabearen tutoretza duten foru arduradunen artean.
Arartekoaren esku-hartzea
Kasu honetan, Arartekoaren esku-hartzearen xedea ez zen soilik izan, kexa eragin zuten oztopoak baztertze aldera, indarreko araudia ap
likatzea. Izan ere, horien izaera juridikoa nahiz egitatezkoa zen: hobetzeko marjina erakusten zuten ukitutako bi administrazioen arteko koordinazioan, baita horien eta kexagilearen arteko komunikazioan ere.
Foru-aldundiari informazioa eskatu ondoren, horrek baieztatu egin zuen tutoretzapeko gaztearen kargura zegoen heziketa-taldearen eta psikologoaren ustez, bisitek on egingo lioketela garapen emozionalari begira, gazteak kexagilearekin zituen loturak kontuan hartuta. Ondorioz, eta adingabe baten interes gorena jokoan zegoenez, harremanetan jarri ginen Espetxeko Zuzendaritzarekin. Aipatu komunikazioak ez baimentzea erabaki zuela adierazi zigun horrek, lagun gisa eskatzen diren bisitak ukatzea baita beren irizpide orokorra, adingabeen kasuan.
Arartekoak bi inguruabar adieraziz erantzun zuen. Horiekin, kasu honetan, ñabartu egin zen irizpide horren ezarpena, eta eskatutako bisitak bateragarriak izan zitezela lor zitekeen, erakunde honen iritziz, espetxeko araudiak komunikazioen arloan duen ikuspegiarekin:
• Adin txikiko hori adin-nagusitasuna betetzetik hurbil zegoen, eta behin baino gehiagotan eskatu zuen bere tutoretza duen foru erakundearen aurrean barneratua bisitatu ahal izatea; izan ere, horrekin ia-ia ama-alaba harremana dauka. Neska horrentzat, kexagilea eta bere seme-alabak familia-erreferentzia bakarra dira, eta, gainera, barneratuaren semearen bikotea da.
• Tutoretza duen erakundea aipatu komunikazioa gertatzearen alde zegoen; izan ere, adingabearentzat onuragarria zela uste baitzuen, barneratuak berarentzat duen erreferentziazko irudia kontuan hartuta.
Emaitza
Planteamendu horren aurrean, zentroko Zuzendaritzak bere irizpidea aldatu zuen, eta komunikazioa baimenduko zuela jakinarazi zion Arartekoari. Baldintza bakarra ezarri zuen: bisiten egutegiaren berri eta adingabeari lagunduko zion pertsonaren berri ematea Arabako Foru Aldundiari.
Erabaki horren berri eman genion tutoretza zuen erakundeari, eta laguntzaile gisa barneratuaren semea bera izendatu ostean, berehala bidali zizkion horren datuak espetxeari, Adin Txikikoaren Kontseiluaren baimenarekin eta hurrengo bi hilabeteetarako bisita-programarekin batera. Horri esker, egun gutxi batzuetara, lehen komunikazioa gertatu zen barneratuaren eta gaztearen artean.
2. Araudi- eta gizarte-testuingurua
2016an, gure espetxeetan barneratutako pertsonen kopuruak behera egiteko joerari eutsi zaio, gure azken txostenetan azaldu dugun moduan. Eta, beste behin ere, bi arrazoirengatik gertatu da:
• Delituen kopuruak behera egin du. Ertzaintzaren estatistiken arabera, eta aurreko urtearekin alderatuz, % 3,17 jaitsi da kopurua, eta, funtsean, zigor mota guztiei ezar dakieke ehuneko hori. Bereziki adierazgarria da, zentzu horretan, bizitzaren aurkako delituak % 33,87 jaitsi izana, ordena publikoaren aurkako delituak % 24,21 jaitsi izana eta osasun publikoaren aurkako delituak (droga-trafikoa) % 11,54 jaitsi izana, eta ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituek, aldiz, bere horretan jarraitu izana. Ertzaintzak dakiela, 61.790 kasu gertatu dira 2016an, eta gure espetxeetan dauden biztanleek gehien egindako arau-hausteak izaten jarraitzen dute horiek.
• Egun betetzen diren kondenen gainean ondorioak edukitzen jarraitzen dute, denborari begira elkarrengandik hurbil egon arren, Zigor Kodea aldatzen duen 5/2010 Lege Organikoak egin zituen bi aldaketa hauek:
- Osasun publikoaren aurkako delituen modalitate jakin batzuei esleitutako zigorrak jaitsi egin dira.
- Arrazoi horrengatik atzerritarrei ezartzen zaizkien zigorren betearazpenak ordezkatzen dira, jatorrizko herrialdeetara itzularazten baitira. Zigor Kodearen 89. artikuluaren erreformak, ildo horretan, Atzerritarrei buruzko 4/2000 Lege Orokorraren 57.2. artikuluaren filosofia Zigor Kodera eramaten duela dirudi, zigor askatasun-gabetzailea duten herritar atzerritar guztiak sartzen baititu hor, horiek erregularrak, irregularrak edo are EBko herritarrak izan gorabehera. Egia da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2014ko maiatzaren 13ko epaiak zehaztu egin zuela horren ezarpenaren automatizazioa; izan ere, kanporatzea aginduko duen ebazpenak hauek kontuan hartu behar dituela ezartzen du: atzerritarrak Espainian bizitzen egindako denbora, bertan sortutako loturak, adina, kanporatzeak interesdunari eta haren familiari dakarzkien ondorioak eta beste herrialdearekin dituen loturak. Hala ere, eragile juridiko guztiek bat egiten dute adieraztean, beste behin ere, neurri horren ondorioz atzerritarren kopuruak behera egin duela gure espetxeetan.
Horren ondorioz, azken zortzi urteetan, biztanleriaren % 17 galdu dute Euskadiko espetxeek.Txosten hau ixterakoan, 1.223 pertsona ziren (1.100 gizon eta 123 emakume). Emakumeei dagokienez, % 55 zeuden Arabako espetxean, % 24 Basaurikoan eta % 21 Martutenekoan.
Alabaina, askatasun-gabetzea gehiegi erabiltzen dela adierazten dute zifra horiek, eta egitate hori azpimarratu beharrean gaude. Espetxeen Inguruko Gizarte Erakundeen Sareak 2016ko ap
irilean agerian jarri zuen mezu hori, berriro ere, Zigorren eta espetxeen errealitateari buruzko ikerketan. Ikerketan eman diren datu esanguratsuen artean, hiru nabarmendu nahiko genituzke. Aipatu ditugun alderdietatik harago, etorkizunera begira jarri du Euskadiko espetxeetako biztanleriaren beherakada, eta politika kriminal zehatz baten epe luzerako ondorioen testuinguruan kokatu du:
• Kondenak, batez beste, 18 hilekoak izaten dira. Euskadiko espetxeetan betetzen diren zigorraldiek bikoiztu egiten dute Europako batezbestekoa, eta bederatzi aldiz gainditzen dute Danimarka bezalako herrialdeetakoa. Izan ere, azken 20 urteetan hazi egin da espetxe-zigorren iraupena, eta, bestetik, zailtasun handiagoak daude baldintzapeko askatasuna edo hirugarren gradua eskuratzeko. Horrek eragiten du Espainian eta Europar Batasunean dauden presoen kopuruen arteko desberdintasuna.
• Espainian, 100.000 biztanletik 133 espetxean daude; Europar Batasuneko mendebaldeko 15 herrialdeetan baino % 31,68 handiagoa da espetxeratze-tasa. Horrela, aipatu tasa eta Europar Batasuneko batezbestekoa berdinak balira, eta gure krimen-kopuruak kontuan hartuta, egungoaren erdia izan beharko litzateke espetxeratuta dagoen Euskadiko biztanleria.
• Egungo joerak aurrera egingo balu, Espainiako delituen tasa 1.000 biztanleko 40 ingurukoa litzateke 2019an. Bada, horrek 1987ko krimen-kopuru berean jarriko gintuzke, baina, urte hartan, espetxeetako biztanleria egungoaren erdia baino gutxiago zen.
Datu horiek zerikusia dute urte amaieran Gipuzkoan espetxe berri bat irekitzeko espedientea abiarazi izanarekin, beste behin ere. Izan ere, azken hamarkadan, hainbat aldiz iragarri da oztopo gehiegi zeudela Iparralde III espetxea egiteko (horrela esaten zaio, ofizialki, Zubietako espetxeari), eta beste hainbat aldiz eten izan da proiektua. Aurreikuspen berrien arabera, 2017aren amaieran hasiko dira obrak, eta espetxe berriak ez ditu 2020aren amaierara arte irekiko ateak.
Bitartean, hasiera batean azpiegitura horrentzat aurreikusi zen neurria murriztu egin da; hala ere, Gipuzkoako espetxe zaharraren edukiera bost aldiz gaindituko luke zentro horrek. Hiru bizitegi-modulu edukiko lituzke, eta erabilera anitzeko beste bat. Guztira, 508 ziega egongo lirateke (Martutenek 108 dauzka), eta horietako lau banakakoak izango lirateke, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat. Berez, ziegen erabilera orokorra banakakoa izango litzateke, baina bi pertsona hartu ahalko lituzkete, beharrezkoa balitz. Gainera, beste 80 ziega osagarri edukiko lituzke, honela antolatuta: 24 banakako erregimen itxiko moduluan, 32 erizaindegian eta 24 sartzeetan, irteeretan eta igarotzeetan.
Martutenek duen gabezia handienetako bati irtenbidea emateko aurkeztu da proiektua, bertan ezin baitira presoak delituaren eta ezaugarrien arabera banandu, nahiko litzatekeen bezala. Erakunde honen iritziz, ordea, behar horren aurreko sentsibilitateak, zalantzarik gabe positiboa izan arren, ez luke zertan proiektatu den bezalako irtenbidea ekarri. Behar horri arreta emateko modu gehiago daude, eta Euskadik eduki beharko lukeen espetxe-ereduari buruzko hausnarketa orokor batean azaldu beharko lirateke modu horiek, horretarako eskumena onartzearekin batera. Jakina, lehenbailehen onartu beharko litzateke eskumen hori. Arartekoak hainbat aldiz aipatu du hori urtean zehar, eremu honetan herritarrek dituzten eskubideen egoera baloratzean, aurrerago jaso ditugun terminoetan.
Azken alderdi horrekin zuzeneko lotura duenez, aipatu beharra dugu indarrean jarri dela, Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2016-2019ren esparruan, gizarte-zerbitzuetako prestazioen zerrenda berria.
Azkenik, eta urtean zehar erakunde honetan jaso diren kexa batzuetan garrantzia duela kontuan hartuta, ebazpen hauek aipatu behar ditugu:
• Auzitegi Gorenaren 2015eko abenduaren 9ko epaia, espetxeen arloan doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoak aurrera egin ahal izateko betekizunak ezartzen dituena.
• Konstituzio Auzitegiaren 2016ko ekainaren 23ko 123/2016 epaia, baliogabe eta konstituzioaren aurkako izendatu zituena Estatuko 2014rako Aurrekontu Orokorren Legeak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean sartu zituen aldaketa zehatz batzuk. Aldaketa horien arabera, terrorismoarekin zerikusia zuten delituengatik kondenatutako 220 pertsonak langabeziagatiko sorospena jasotzeari utzi zioten, behin espetxetik kanpo zeudela. Espetxetik atera direnentzako sorospena izaten da hori, eta EEZPk kudeatzen du. Epai horri helduz, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lan-arloko Salak adierazi zuen preso-ohiek sei hilabetez jaso dezaketela espetxetik ateratzeagatiko sorospena, eta sei hileko aldietan luza daitekeela, gehienez ere urte eta erdi egin arte.
• Bizkaiko Entzutegi Probintzialeko bigarren atalaren autoak, 2016ko azaroaren 18koa bata eta 2016ko abenduaren 7koa bestea. Basauriko espetxean barneratutako bi presok jarritako kexak balioestean adierazi zuten beren zigor- eta espetxe-egoerari buruzko informazio eguneratua edukitzeko eskubidea dutela, eta zentroko langileek ahalbidetu behar dietela hori. Eskubide horren urraketak lotura zuzena zuen barneratutakoen arretak zituen gabeziekin. Arartekoak Legebiltzarrarentzako iazko txostenean azaldu zuenez, presoei ematen zitzaien informazioari eragiten zion horrek, kondena-berrikuspenen, moldaketen eta gizarte-erantzukizunen arloan.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
3.1. Bilerak elkarteekin
Hiru lurraldeetan bilerak egin ditugu presoen birgizarteratzean lan egiten duten gizarte ekimeneko erakundeekin eta abokatu elkargo bakoitzeko Espetxe Laguntzako Txandaren ardura duten abokatuekin.
Urtero dauzkagun topaketa horien bitartez, burutzen ditugun jardueren berri elkarri emateko esparru egonkorra izan nahi dugu, urte osoan gure esku-hartzea eskatzen den kasu jakinei buruz daukagun harremanaz gain. Bestalde, adierazten dizkiguten kezkarako arrazoiei esker, gure espetxeetako egoeraren bilakaera ezagutzen dugu lehen eskutik.
3.2. Bilerak administrazioarekin
Urtean zehar, etengabeko harremana eduki dugu Justizia Sailburuordetzarekin, horren mendekoa baita Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua, gizarteratzeko eta laneratzeko bideekin zerikusia duten kontuen inguruan.
Era berean, Osakidetzako arduradunekin lan egiteko aukera eduki dugu. Laguntza hori erabakigarria izan da espetxeko osasunaren arloan azaldu diren espedienteak ebazteko orduan.
3.3. Ikuskapen bisitak
Estatuko Herriaren Defendatzailearen lantaldera gaineratu zitzaizkion Arartekoko langileak. Urrian, bi eguneko ikuskapena egin zuen talde horrek Arabako espetxean, zentro askatasun-gabetzaileen kontrol-lanen esparruan. Tortura eta tratu txarrak prebenitzeko mekanismo nazionalaren barruan dago kokatuta hori.
Bestetik, instalazio psikiatrikoak ikuskatzeko nazioarteko prestakuntza-tailerrean hartu zuen parte erakunde honek, Vilnan (Lituanian). Askatasuna kenduta duten pertsonen eskubideak bermatzeko erakundeei zuzendutakoa zen tailerra. Ombudsmanaren Nazioarteko Erakundeak antolatu zuen, Tortura Prebenitzeko Elkartearen (APTren) laguntzarekin, eta hamazazpi herrialdeetako adituak bildu zituen (herriaren defendatzaileen arloan ziren adituak). Erakunde psikiatrikoetan gogoz kontra sartzearen gaineko kontrolarekin zerikusia duten erronka espezifikoak maneiatzeko behar diren esperientziak, ezagutzak eta trebetasunak trukatzeko aukera egon zen han. Torturaren eta Tratu Txarren aurkako Nazio Batuetako Biltzarraren Protokoloak diseinatutako prebentzio-mekanismoen funtzionamendua erreferentetzat hartuta, ikuspegi batez ere praktikoa eduki zuen topaketak, eta egun bateko ikuskapena egin zen Lituaniako espetxe-psikiatriko bakarrera.
3.4. Parte-hartzea ekitaldietan, ikastaroetan biltzarretan
Urtean zehar, erakunde honek hainbat aldiz hartu du parte, hizlari lanetan, presoen egoerari buruzko mintegi espezializatuetan; hiru eremutan, batez ere:
• Unibertsitatekoan, arlo horretan egiten dugun esku-hartzearen ildoak zeintzuk diren erakusteko eta Arartekoak Euskadiko espetxeen egoeraren gainean egin duen diagnostikoa azaltzeko aukera eduki dugu, Euskal Herriko Unibertsitateko graduondoko zenbait ikastaroren harira. Era berean, eta gure unibertsitate publikoaren udako ikastaroen esparruan, espetxe-eremuko osasun mentalari buruzko ponentzia eman zuten erakunde honetako langileek, Buru-osasuna eta bizi-kalitateari buruzko ikastaroan.
• Elkarteen sarearen eremuan, espetxe-ingurunean lan egiten duten gizarte-ekimeneko erakundeek antolatutako topaketen bidez. Zentzu horretan, jardunaldi hauek nabarmendu daitezke: Zigor-prozeduren mende edo espetxean dauden eta gaixotasun mentalak dauzkaten pertsonen arreta, komunitate-eremuan.
• Beste alde batetik, espetxeetako errealitateari buruzko azterketa azaltzeko aukera eduki du erakunde honek. Bi kolektibo espezifikori buruzkoa da azterketa:
- Emakumeak: Emakumeak eta Kartzelari buruzko Nazioarteko Jardunaldien baitan, Bilbon.
- Terrorismoarekin zerikusia duten delituengatik kondenatuta edo espetxean dauden pertsonak: mintegiak eta hausnarketarako foroak, bai gizarte zibilak, bai Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak deitutakoak horiek.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
4.1. Espetxeratuena da gure gizarteko talde ahulenetako bat. Horregatik, elkarrekin joan behar dira espetxe-transferentziaren eskaera eta euskal herritar guztien deia, gizartea jakitun izan dadin espetxea ez dela erakunde urruna eta besterena, eta errealitate horren gaineko erantzukizuna hartu behar dugula.
Zentzu horretan, transferentzia horren ikuspegia (zeinaren aldarrikapena Arartekoak ere sinatzen duen) eta espetxeen errealitatea komunitatean hobeto sartzeko beharra lotzea da gure lana, presoak gure erakunde autonomikoek, foralek eta tokikoek antolatzen eta kudeatzen dituzten zerbitzuen (gizarte zerbitzuak, hezkuntza-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak eta lana sustatzeko zerbitzuak) sare normalizatura sartzeak edukiko lukeen eraginaren bidez.
4.2. Aipatu eremuen artean, gizarte zerbitzuenak eragin ditu berrikuntza gehien aurten, zentzu bikoitzean:
• Alde batetik, alderdi arautzailea dugu, indarrean jarri baita gizarte-zerbitzuetako prestazioen zerrenda berria. Urrats positiboa da hori, Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Legearen garapenaren amaiera baitakar. Horrekin, erregulatu egin dira herritarrek, askatasuna kenduta duten herritarrak barne hartuta, gizarte-zerbitzuak eskubide subjektibo gisa eskatzeko baldintzak, bai eta zerbitzu horiek modu homogeneoan gozatzeko baldintzak ere, gure autonomia-erkidegoari dagokionez. Alabaina, gabezia baten berri eman dute hirugarren sektoreko erakundeek zein Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2016-2019 planak berak: eremu soziosanitarioa, batez ere, mendekoa den hirugarren adinaren inguruan garatu da, eta ez horrenbeste gizarte bazterketaren errealitateen inguruan. Eta, horien artean, presoen errealitateak dira arreta gutxien jasotzen dutenak, eta horrela izaten jarraituko dute, espetxeen espazioa gure erakundeen eskumen-eremukoa ez dela uste den bitartean.
• Beste alde batetik, esku hartu behar izan dugun disfuntzioak daude; izan ere, administrazio batzuek berrantolaketa-lanak egin dituzte, aurreko puntuan salatu dugun gabeziaren testuinguruan, askatasuna kenduta duten pertsonei laguntzeko lana araudi berri horri egokitzeko xedez.
Hirugarren sektoreko erakundeek kudeatzen zituzten, funtsean, tradizionalki laguntza hori zehazten zuten bitartekoak. Horiek izan dira hirugarren gradura sartzea ahalbidetzen zuten betetze alternatibo eta bide ugari gehienen arduradunak. Laguntza publikoak zituzten horretarako, bai diru-laguntzen bidez, bai hitzarmenen bidez. Egoera horrek, prekarioa eta ez oso homogeneoa izan arren, malgutasunak eta arrazoizko epean erantzuteko gaitasunak ezaugarritzen zuen esku-hartze mota sortu zuen. Gainera, gure ustez, ezagutza aditua bermatzen zuen, artatutako pertsonen problematika osoa jorratzea ahalbidetzen zuena.
Erregulazio berria, zalantzarik gabe, aurrerapausoa da, sisteman sartzen duen arrazionalizazioa dela-eta. Alabaina, egiaztatu dugun arriskua dakar: gure espetxeetako errealitateari lotutako gizarte-bazterketaren berezitasunak kontuan hartu gabe egin dira horietako batzuk, prestazioen eta zerbitzuen zerrenda berrian, memoria ekonomikoan eta gizarte-zerbitzuen mapan jasotako irizpide berriekin lerrokatu direnean beren baliabideak.
Ildo horretan, nahitaez ezagutu behar da zein azpiegitura behar den sustraitzerik ez duten pertsonek baimenez goza dezaten, edo nolabaiteko erregimen irekia baimentzen duten bigarren graduko modalitateetan bete ahal izan dezaten kondena. Espetxeen Erregelamenduaren 100.2. eta 182. artikuluek erraztu egiten dute, zalantzarik gabe, bergizarteratzeko eta komunitatearekiko harremanak eraikitzeko eta berreraikitzeko xedeak betetzea, baina, horretarako, plazetan indartsuagoa den eta plaza horien esleipenerako balorazioan eta esleipenean arinagoa eta malguagoa den laguntza-sarea behar da.
• Familiaren laguntzarik ez duten pertsonak laguntzeko beharrei arreta emateko zentro eta plaza mota nahikoak eduki behar ditu gizarte-zerbitzuen zerrendak. Hala ere, laguntza hori ezin daiteke espetxe-ostekoa bakarrik izan. Espetxekoa ere izan behar da, horren araberakoa baita pertsona horiek erregimen irekira iristea, baimenen eta aurretiko erregimen irekien bidez. Izan ere, graduaren sailkapenean aurrera egitea ahalbidetzen dute baimen horiek, eta oinarrizkoak dira, gizarte- eta komunitate-mailan, pertsona horiek erakundeekin lotzeko, erakunde horiek lagunduko baitie gero gizarteratzeko bideak arrakastatsuak izan daitezen.
• Eskaera-prozedurei eta bazterketa baloratzeko tresnei dagokienez, beti erroldatuta ez dagoen eta eragile espezifikoen arabera (hala nola, askatasun-gabetzea bera, lekualdatzeko eta zigortzeko aukera eta gizarte-erakundeetatik jasoko duen laguntza) gizarteratuko eta laneratuko den biztanleriari egokitu behar zaizkie.
• Erakunde honen ustez, ez da onargarria eskura dauden laguntza-baliabideetan onartzeko irizpideek horietatik kanpo uztea egokitu gabeko profila duten pertsona batzuk, espetxean egotea eraginez, espetxe-agintaritzek eta agintaritza judizialek adierazi dutenean espetxetik ateratzeko prest daudela. Zentzu horretan, ezinbestekoa da foru-agintaritzek eta Osakidetzak lan egin dezatela, gure administrazioek eskaintzen dituzten zerbitzu soziosanitarioen zerrendaren bidez bideratu ahal izan daitezen kasu horiek guztiak, eta eremu horretako baliabide publikoen neurria, diseinua eta eskuragarritasuna une oro egon daitezen tratamenduak aurrera egitearen mende, eta ez alderantziz.
4.3. Gomendio horiek espetxe-eredu propioaren esparruan hartzen dute erabateko zentzua, eta, Eusko Legebiltzarrarentzako urteko txostenetan, urterik urte eman dugu behar horren berri. Bazterketa areagotzen ez duen zigor-betearazpeneko sistema integrala nahi dugu, gure espetxeetan dauden pertsona gehienak delitu egitera bultzatzen dituzten eragileak kroniko bihurtuko ez dituena. Gure ustez, Zigor eta Espetxe Betearazpen Politikaren ildo nagusiak ikerketa kontuan hartuta diseinatu beharko litzateke mota horretako sistema bat, behar diren eguneratzeekin. Euskal Herriko Unibertsitateak egin zuen aipatu ikerlana, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak eskatuta.
Gauzak horrela, Zubietako espetxearen proiektua berriro aktibatu izana azpimarratu behar dugu, hasieran pentsatutakoa baino espetxe txikiagoa aurreikusten baitu, bazter utzi ostean bai Gipuzkoan eraikiko zen gizarteratze-zentroa, bai Bizkaian eta Araban proiektatutakoak. Erakunde honen ustez, dimentsio berri txikiago horiek eragin dituzten aurrekontu-mugaketak aukera izan litezke, eremu horretan lan egiten duten erakundeen bidez, eredu-aldaketa eskatzen ari den gizarte zibilaren proposamenen inguruan hausnartzeko, eta, zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan espetxe “itxi” edo “konplimenduzkoa” (Arabakoa) nahikoa den eta Bizkaian eta Gipuzkoan bi gizarteratze-zentro behar diren aztertzeko bidea emateko. Askatasuna kenduta edukita, gizarteratzeko eta laneratzeko bideetan aurrera egiten ari diren pertsonei arreta emateko zentroak dira gizarteratzeko zentroak. Araban bizi diren presoentzat, nahikoa izan liteke Gasteizen harrera-pisuak jartzearekin.
Eredu baten edo beste baten alde egitea, gure ustez, hausnarketa baten ondoriozkoa izan beharko litzateke, eta, hausnarketa horrekin batera, arlo honetako eskumenak onartzeko prozesua gertatu beharko litzateke. Edonola ere, gure ustean, aukera ezberdinen kostuak neurtu beharko lituzke gaiari buruzko hausnarketa arduratsuak; ezer baino lehen, gizarte- eta justizia-terminoetan, baina baita aukera bakoitza bideragarria izan dadin behar diren azpiegiturek eta langileek ekartzen duten gastu ekonomikoari erreparatuta ere.
4.4. Aurten, oso erabakigarria izan da erakunde honen lana, presoak, kondena eduki arren, herritarren eskura dauden zerbitzuen sare normalizatura iristearen alderdi espezifiko bati dagokionez. Gure osasun mentaleko baliabideek Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona guztiak artatzeko beharraz ari gara; hau da, patologia psikiatriko kronikoa edukita, zigor-prozedura judizialetan dauden edo horien ondorioz zigorrak edo neurriak betetzen ari direnez ari gara. Gure iritziz, Euskadin betearazten den zigor edo neurri bat jaso duen pertsona orok eduki beharko luke aipatu arreta jasotzeko aukera, zigorra erabaki duen organo judizialaren kokapena eta jurisdikzio-eremua edozein izanda ere. Zentzu horretan, arazoa bideratzeko modu egokia izan liteke tartean dauden erakundeen arteko hitzarmena.
4.5.Gure aurreko txostenean adierazi genuenez, kontraesankorra da eta, gainera, berdintasun-printzipioaren aurkakoa, behar terapeutikoengatik espetxetik kanpo bizi diren zigortuek (Espetxeen Erregelamenduaren 182. artikulua) diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko aukerarik ez edukitzea. Beren mantenu-gastuek ez dute inolako estaldura instituzionalik jasotzen, baina beren egoeran, gainerako betekizunak betetzen baldin badira, hirugarren graduan daudenei diru-sarrerak bermatzeko errenta ematea justifikatzen duten arrazoi berberak daude, eta azken horiek jasotzen dute. Espetxeko egoera horrek ez du ez horien birtualtasuna, ez laguntzaren funtsa deuseztatzen.
Hirugarren graduan –murriztuan, arruntean edo telematikoan– dauden pertsona askorekin egiten da mendekotasunekin lotutako esku-hartze terapeutikoa, baina ez zaie kentzen DSBE jasotzeko eskubidea. Era berean, toxikomanien tratamendua edo tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari diren pertsona guztiei ematen zaie DSBE, zigorra betetzen ari ez badira, baina ez zaie prestazioa ematen tratamendua Espetxeetako Erregelamenduaren aginduz egiten ari direnei, kasu batean eta bestean baloratu behar diren oinarrizko gizarte-egoerak ia berberak izan arren.
Azken batean, Espetxeetako Erregelamenduaren 182. artikuluaren bidez hirugarren gradua ezartzeak ezin dezake diru-sarrerak bermatzeko errentaren sarbidetik baztertu, eta egoera horretan dauden pertsonak prestazioaren sarbidetik kentzeak, berdintasun-printzipioa urratzeaz gain, larri kaltetzen ditu zaurgarritasun bereziko egoeran dagoen kolektibo bat gizarteratzeko aukerak. Halaxe jaso zuen, berariaz, Arartekoaren 2016ko abenduaren 22ko ebazpenak. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren etete bati eusteko erabakia.
4.6.Urtean zehar, aldaketa aipagarriak egin dira terrorismo-delituen zigor- eta espetxe-tratamenduan.
Zentzu horretan, Arartekoak adierazpen publikoen bidez berretsi du, askatasuna kenduta duten pertsonei dagokienez, pertsona guztien titulartasunekoak diren giza eskubideen gozamena bermatzeko beharra dagoela.
Azkenik, erakunde honek errepikatu egiten du egokia dela espetxe-zigorra duten pertsonek jatorrizko tokietatik hurbil dauden espetxeetan bete dezatela zigorra, xede hirukoitz hau asebetetzeko: gizarteratzeari laguntzeko, ordenamendu juridikoak eskatzen duen bezala; zigortuen gizarte-deserrotzea saihesteko, lotura sozialak indartuz; eta urruntzeak familiei ekartzen dizkien ondorio negatiboak, kostuak eta arriskuak desagerrarazteko. Horren inguruko kexek berretsi egiten zuten, zehazki, zigorrak etxetik urrundutako zentroetan betetzeak kaltea eragiten diela adingabeei. Bestetik, gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoei dagokienez, eta behar diren zuhurtziak ezarriz, Espetxeetako Erregelamenduan aurreikusita dauden neurriak horien alde ezartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu nahi dugu.
Aurrekariak
Arartekoak arreta berezia jartzen die ijito herriaren zailtasun eta beharrizanei. Gutxiengo kultural horrek bazterkeria sozial eta politikoa jasan du, eta berdintasuna sustatzeko, bereizkeriaren aurka borrokatzeko eta bere nortasun kulturala aitortzeko politikak zor zaizkio. Ijitoei dagozkien Arartekoaren jarduketak azaltzen ditugu atal honetan, eta aurten nabarmendu behar diren elementu adierazgarrietariko batzuk aipatzen ditugu.
1. Arloa kopurutan
Ijitoei buruz jasotzen ditugun kexak, oro har, Arartekoaren arlo ezberdinetan aztertzen dira (gizarteratzea, hezkuntza, etxebizitza) edo Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean, izan ere, horietan gainerako herritarrek helarazten dizkigutenen antzeko kontuak jorratzen dira. Horrela, nekez aipa dezakegu gutxiengo horretako kideek egindako kexa kopuru jakin bat.
Ijitoek zailtasunak izaten dituzte etxebizitza bat eduki eta mantentzeko, prestazio ekonomikoak eta gizarte zerbitzuak jasotzeko, udal erroldan inskribatzeko eta herri bateko bizilaguntzat hartuak izateko. Batez ere horrexegatik jotzen dute erakunde honetara. Kexak jartzeko beste arrazoi bat izaten dira, zenbaitetan, hirigintza hondamena jasan duten eta hirigintzako birgaitze prozedura behar duten auzoetan bizitzearekin lotutako kontuak. Era berean, kexak sorrarazten dituzte auzotarrekiko harremanetan dituzten arazoek. Hurrengo atalean kexa berezi batzuk aipatuko ditugu, berariazko trataera behar baitute.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria prestazio ekonomikoak etetea eta ukatzea
Ijitoei eragiten dieten kexetan, batzuetan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria prestazioak arautzen dituen araudiko zenbait betekizun betetzeko zailtasuna aintzat hartu beharreko elementu garrantzitsu bat izan ohi da (Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko 18/2008 Legea). Besteak beste, etxebizitza bat okupatzea egiaztatzeko titulu juridikoak edo kaleko salmentan lan egiten duten pertsonen kasuan diru-sarrerak egiaztatzeko betekizunei lotutakoak izaten dira.
Ijitoek izaten duten beste zailtasun handietako bat etxebizitza bat lortzea izaten da. Egoera horretan hainbat faktorek erasaten dute, esaterako, etxebizitza batean bizi diren bizikidetza unitate kopurua mugatzen duen betekizunak (adibidez, adingabeak kargura eta familia harremanak daudenean, bi urteko muga dago) edo jasotzen den diru-sarrerak bermatzeko errentako kopuruak; kopuru hori ez da aldatzen bizikidetza unitateko kide kopurua hiru baino gehiagokoa izan arren.
Lanbidetik igortzen diren komunikazioen zailtasunak ere eragina dauka familia horietan; izan ere, azaldu dutenez, askotan ez dituzte erakunde horren idatzizko komunikazioak jasotzen etxebizitzetako postontziekin arazoak izaten direlako.
Jasotzen ditugun kexen artean zenbait betebehar bete behar zituztela jakin gabe, betebeharrak ez betetzeagatik prestazioak eten edo iraungitze kasuak nabarmendu behar dira. Horregatik, betekizunak eta betebeharrak betetzeari buruzko eta betekizunak ez betetzeak eragiten dituen ondorioei buruzko nahikoa informazio eta informazio egokia eta enpatikoa izatea ezinbestekoa da.
Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errentaren modalitatean eragina daukaten kexak jasotzen jarraitzen dugu. Modalitate honi esker, laneko diru-sarrerak laguntza batekin osatu ahal dira, familia unitateak hilero jasotzen duen zenbatekoa duina dela bermatzeko, eta baldintza prekarioetako lanak batzuetan pizgarriak kentzeko izan dezakeen ondorioa saiheste aldera. Horretarako, zenbaketatik norberaren edo besteen konturako lan jardunetik eratorritako diru-sarreren ehuneko jakin bat kentzen da. Ijitoek kalez kaleko salmenta bezalako jardueretan egiten dute lan, eta zenbait berezitasun dituzten kooperatibetan antolatzen dira. Burutzen dituzten jarduerek ez dituzte diru-sarrera altuak ekartzen, eta, ondorioz, askotan bateragarriak izaten dira diru-sarrerak bermatzeko errentarekin, laneko diru-sarrerak osatzeko modalitatean. Diru-sarrera horiek modu berezi batean jasotzen dira kontabilitate dokumentuetan edo zerga araudiari dagokionez.
Horren haritik, araudi bera izan behar ote den alde batera utzita, ijitoek lan jardunak nola garatzen dituzten jakitean sakontzea interesgarria dela uste dugu, jasotzen dituzten diru-sarrerak osatu behar diren zehatz aztertzea ahalbidetuko duen dokumentazio egokia eskatu ahal izateko.
Zenbait agiri zehatz eskatzeak eragotzi egiten du, pertsona batzuen kasuan, prestazioa jasotzea, kasu askotan lan prekarioak dituzten arren. Horrenbestez, bereizi egin beharko lirateke, batetik, diru-sarrera nahikoa eragiten duen jarduna, eta lan prekarioa izateagatik osatu egin beharreko jarduna. Gogoan izan behar da errenta osagarriak lan jardunarekin jarraitzea ahalbidetzen duela, eta hori oso positiboa da epe ertain eta luzean.
2.2. Beste zailtasun batzuk: udal erroldan izena ematea
Erroldan izena emateko zailtasunak urtero ageri dira kexetan, nahiz eta, oro har, bideratu egiten diren. 2016. urtean ere familia bat udal erroldan ez erroldatzearen ondoriozko kexa bat jaso genuen, eskaeran benetan egoitza zeukatela egiaztatu arren, Gasteizko Udalak egiaztatze funtzioak betez aldez aurreko administrazio prozedura bat izapidetzeko eskaera egin zuelako, ulertzen baitzuen ez zegoela etxebizitza okupatzeko titulu baliagarririk. Ondoren, alokairu kontratu bat aurkeztu eta gero, familia hura udal erroldan erroldatzea erabaki zen.
Udal erroldan sartzeko eskubideak ondorio garrantzitsuak ditu zerbitzu publikoetara sarbidea izateko eta beste eskubide batzuk baliatzeko, esaterako eskubide politikoak (bozkatzeko eskubidea, parte hartzeko eskubidea, etab.). Zerbitzu publikoetan, sarbidea izateko betekizunen artean erroldan erroldatuta egotea egiaztatzeko ziurtagiria aurkeztea aurreikusi ohi da. Aipatutako espedientean, erroldan jasota ez egoteak zaildu egin zuen neskato bati ikastetxe batean plaza bat esleitzea; erroldatu ondoren, Hezkuntza Sailak berehala esleitu zion plaza bat ikastetxe batean.
2.3. Egonlekuak
Arartekoak esku-hartze bat abiatu du Durangoko Aramotz auzoan jatorri errumaniarra daukaten pertsonen egonleku bati lotuta. Lortutako informazioaren arabera, ijitoen etniako hogei bat pertsona egonleku batean bizi ziren, eta bizilagunen artean ezinegona sortzen ari zen egonlekuko bizi baldintzak osasunerako kaltegarriak zirelako, eta ur, berokuntza edo osasun baliabiderik gabe bizi zirelako.
Arartekoak, informazio eskaeranArartekoaren 3/2011 Gomendio Orokorra, urriaren 5ekoaaipatu zuen. Jatorriz Europar Batasunekoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jardute protokoloak garatzeko beharra.
Erakunde honen iritziz, herri-administrazioek horrelako egonlekuetan esku hartu behar dute, pertsonen beharrizanak aintzat hartuta, ez baita soilik espazio publikoa erabiltzeari edo leku bat utzarazteari lotutako arazo bat (jabetza pribatuko ondasun higiezin bat okupatzeagatik); aitzitik, eskubide eta betebeharren titularrak diren pertsonen bizitzari lotuta ere badago, eta zaurkortasun egoeran daude.
Era berean, honako hau adierazi genuen: “Erakunde honek lehentasunezkotzat jotzen du lankidetza eta koordinazio mekanismoak ezartzea tartean dauden eragileen, herri-administrazioen eta gizarte eragileen artean. Azken horiek, gure ustez, garrantzi handia dute ijitoekin esku hartzeko unean.
Talde horiekiko jardunbideen berezitasunen ondorioz, beharrezkoa da aurretik ezagutzea nolako harremanak dituzten gizarte zerbitzuekin eta nolakoa den euren migrazio proiektua, eta, hala balitz, baita gizarteratzeko jarduera eta ibilbide posibleak zeintzuk diren jakitea ere. Beste alde batetik, euskal herri-administrazioek bete egin behar dituzte Europar Batasuneko, Europar Kontseiluko eta Nazio Batuetako estatu kidea izateagatik hartutako konpromisoak; beraz,aplikatu egin behar dituzte giza eskubideak babestera, proportzionaltasunez jardutera eta gizarteratzeko politikak sustatzera behartzen dituzten itunak eta hitzarmenak. Zentzu horretan, Ministroen Batzordearen akordioz gauzatutako estrategiatik, hau da, ijitoak Espainian gizarteratzeko estrategiatik (2012-2020) eratorritako betebeharrak gogorarazi nahi genituzke. Aipatu batzordeak
apirilaren 5ean Europar Legebiltzarrari, Kontseiluari, Ekonomia eta Gizarte Batzordeari eta Eskualdeen Batzordeari zuzendutako komunikazioaren ondoriozkoa da estrategia hori. Ondorioz, komunitateko jatorria duten ijitoak gizarteratzeko neurriak gara daitezela aurreikusi du Europar Batasunak. Era berean, baliabideak eman ditu, herri-administrazioek eta gizarte eragileek onartutako tresnetan ezarritako xedeak bete ahal izan ditzaten”.
Durangoko Udalak igorritako erantzunean, garatutako zenbait jarduketa aipatu ziren, besteak beste, administrazioen artean koordinatzeko jarduketak, herritarrekin bilerak egitea edo egonlekua osatzen duten pertsonei entzuteko saioa aurreikusi izana. Erantzunetik nabarmendu behar da egonlekuan egindako lehenengo esku-hartzea udaleko gizarte zerbitzuetatik egin zela, Biltzen Integraziorako eta Kulturen Arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuaren laguntzarekin, pertsona bakoitzaren banakako diagnostiko sozial bat egin ahal izateko. Arartekoa udalaren partetik informazio osagarria jasotzeke zain dago, azken balorazioa egin ahal izateko.
2.4. Bizilagunen arteko harremanak
Gasteizko Abetxuko auzoan eta Bilboko Ollerieta inguruan izandako bizikidetza arazoei buruzko kexak jaso ditu Arartekoak.
Hala, 2015eko azaroan Atxurigorri bizilagunen elkarteak Arartekora jo zuen, Ollerieta inguruan gertatzen diren bizikidetza arazo larrien aurrean erakunde honek esku hartzea eskatzeko; egoera horietan familia bereko mutiko talde bat zen protagonista neurri handi batean, gehienak adingabeak, eta beste bizilagun batzuk ikaratu, asaldatu eta horiei lapurreta egin izana leporatzen zaie.
Elkarteko kideek modu aktiboan parte hartzen dute auzoan eta, horiek horrela, auzo horretan bizi diren hiritarrek sentitzen duten segurtasunik eza, zaurgarritasun sentimendua, ekintza horiekiko inpunitateak sorrarazten dien nekea eta inpotentzia partekatzen dituzte. Hala eta guztiz ere, uste dute irtenbideak ez direla esklusiboki “segurtasunaren” ikuspuntutik edo kode polizialetik bakarrik artikulatu behar. Izan ere, haien ustez erasoak eta lapurretak egiten ari diren adingabeek bizi duten egoeragatik oso kezkatuta agertu dira; babesgabetasun egoera larrian daudela uste dute, ez dutelako erreferentziazko pertsona heldu egokirik, eta une honetan hilda edo espetxean dituzten gurasoen istorioa errepikatzera “bideratuta” daudelako. Jorratu nahi duten errealitatea konplexua dela jakin badakite eta irtenbidea ere konplexua izango dela uste dute; izan ere, egoerak auzoko komunitate-bizitzan presentzia eta erantzukizuna duten hainbat eragile konprometitzen ditu. Elkarteak komunitate lana bultzatzeko eskatu du, gizarte eragile edo administrazio bakoitzari dagozkion jarduketak koordinatzeko lidergoa erakundeetatik bideratuz. Bestalde, inplikatuta dauden haur eta nerabeekin egiten diren esku-hartzeak areagotu behar direla uste dute, babesgabetasun egoera argian baitaude; hori guztia, belaunaldi arteko desberdintasunaren eta baztertzearen transmisioa ap
urtzen laguntzeko. Arartekoak hainbat gairi buruzko informazioa eskatu zion Bilboko Udalari, administrazio honen esku-hartzea baloratu ahal izateko.
Arartekoak, jasotako informazioa aztertu ondoren, egindako esku-hartze ugariei buruzko eta sailen artean eta erakundeen artean koordinatzeko premiari buruzko zenbait ohar igorri zituen. Horren haritik, inguruan esku-hartze holistikoa egiteko premia aztertu zen, esku-hartze planifikatua, ordenatua, eta erantzukizuna daukaten erakundeak eta udal arloak garatu beharreko ekintzak antolatuko zituena. Esku hartzearen helburu nagusien artean, nolanahi ere, ahultasun handieneko egoerak artatzea egon beharko da, hau da, familia zabal honetako haur eta nerabeak artatzea; horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Adingabeak Babesteko Zerbitzuaren eta Bilboko Udalaren arteko kolaborazioa behar da, baita komunitateko bitartekaritza eta garapen programak martxan jartzea ere. Arartekoak positibotzat jo zuen 2016ko ekainean Osoko Bilkurak onartutako plana.
Hain zuzen ere, honako hauek bereziki garrantzitsutzat jo zituen:
• administrazioen arteko kolaborazioa eta koordinazioa, nukleo-elementu gisa;
• inplikatutako haurrak eta horiekiko interesa kontuan hartzea, planean jasotako ekintza eta neurri bakoitzak horiengan izan dezakeen eragina aztertuz;
• komunitate-bitartekaritzarako eta komunitate-garapenerako neurriak artikulatzea;
• gizarte zibilaren parte-hartzea, bereziki zona horretan presentzia duten erakundeena eta erreferente edota aldagai kultural nabarmenak ematen dituztenena diagnosia egin eta neurriak martxan jartzeko;
• ebaluazioaren aurreikuspena, jarduketen ahultasunak eta egokitasunak zehazteko eta etorkizuneko antzeko egoeren aurrean esku-hartze publikoa hobetzeko.
Arartekoak planeko helburuen betetzearen gaineko jarraipena egingo du 2017. urtean.
Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean haur eta nerabeei dagokien esku-hartzea sakonago landu zen.
Gasteizko Abetxuko auzoko jarduketei dagokienez, esku-hartzea irekita dago eta hainbat mailatan eragiten du (segurtasuna, bizikidetza, gizarte zerbitzuak, etab.); horrenbestez, datorren urteko txostenean jasoko da.
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
Aurten ez da esku-hartze nabarmenik gertatu araudi eta gizarte testuinguruari dagokionez.
Zenbait txosten aipatu behar dira, garrantzitsuak direlako, esaterako 2016. urteari dagokion Batzordearen Txostena; bertan Ijitoak gizarteratzeko estrategia nazionalen Europar Batasuneko esparruaren eta Ijitoak estatu kideetan gizarteratzeko neurri eraginkorrak hartzeari buruzko Kontseiluaren gomendioaren ap
likazioa ebaluatu ziren; azken horrek eremu horretako lehentasun neurriak ezarri zituen, besteak beste, ez baztertzeari buruzko legedia erabat ap
likatzea bermatzea, ijitoen populazioa integratzera bideratutako estatu kideen lana babestea, eta Europa mailako eskalan interesatutako alderdi guztien elkarrizketa eta parte hartzea sustatzea. Txostenak agerian utzi zuenez, estatu kideek aurrerapenak egin dituzte zenbait arlotan, baina esfortzua areagotu egin behar da. Hala, hezkuntzan inbertitu den arren, nahitaezko kaleratzeen edo laneko bereizkeriaren aurkako neurririk ez dela hartu nabarmendu zuen. Baztertutako komunitateak integratzeko EBko funtsen helburuetan ere gabeziak antzeman ziren, ez baitira aski erabili deprimitutako hiri inguruak lehengoratzeko; tokiko aginteen eta gizarte zibilaren artean lankidetza estuagoa egon behar dela ere ondorioztatu zen bertan.
2016. urtean, Munduko Bankuak ikerketa bat argitaratu du, “Being Fair, Faring better Promoting Equal opportunities for Marginalized Roma” izenpean; lan horretan ijitoen egoera aztertu zen, bereziki haur ijitoena, desabantaila egoera batetik abiatzen baitira (pobrezia inguruneak, gurasoen hezkuntza maila baxua, infraetxebizitzak, eta ura, elektrizitatea, osasun zerbitzuetara sarbide mugatua). Ikerketa horretan hezkuntzak eta hezkuntza sisteman jarraitzeak daukaten garrantzia nabarmendu zen, eta laneratzeko zailtasunak eta prekarizazio maila altuak ere azpimarratu ziren. Azkenik, proposamenak landu ziren, besteak beste, gizarte langileen betebeharra indartzea, estatu kideen gobernuen neurriak koordinatzea tokiko mailara iritsi ahal izateko, ijitoen populazioaren egoera erreala aztertu ahal izateko datu zorrotzak izatea, mitoak eta estereotipoak ap
urtzen laguntzeko, eta desabantailatsuenen gizarteratzea sustatzeko Europako funtsei ahal bezain etekin handiena ateratzen laguntzea. Bidenabar, dokumentuan ijitoen populazioaren gain ap
likatzen diren estereotipo negatiboak eta bereizkeria ere agerian utzi ziren.
Ijitoen integraziorako EBko finantza laguntza eta ekimen politikoei buruzko Europako Kontuen Auzitegiaren txostena ere ageri da; estrategia nazionalen plangintzan akatsak ageri dira, esaterako ekintza horiek egiteko beharrezko finantzaketa ez jasotzea, ezta eskuragarri zegoen finantzaketa ere, ijitoen aurkakotasuna eta bereizkeriaren aurka borrokatzea aintzat ez hartzea, edo aipatutako estrategietan ijitoen komunitateak parte hartzea Txostenean estatu kideetarako eta Europako Batzorderako zenbait gomendio jaso ziren.
Azkenik, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia aipatu zen, Europan ijitoen familia asko nahitaez kaleratzea salatzen oso aktiboa izaten ari baita, eta emandako zenbait epaitan estatu batzuetan administrazioaren jarduketak zalantzan jarri ditu, beste bizilekuren bat eman gabe kaleratzeak erabaki edo familiak zein egoeratan uzten diren aztertu gabe.
Etxebizitza egoki eta segurua ez izatea, edo horrelakorik ez egotea, eta ura edo argia bezalako oinarrizko zerbitzuak izateko zailtasunak ijitoen bereizkeria soziala eta marjinazioa sustatzen duten faktoreak dira.
Iaz, ijitoen erritualaren bitartez egindako ezkontzetatik eratorritako desberdintasunak ere agerian jarri dira, alarguntza prestazioa jaso ahal izatea eragozten baitute; horren ondorioz, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean aldaketa bat egiteko zenbait jarduketa egin dira; hala, prestazio horretara sarbidea izatea ahalbidetuko litzateke. Argudioen artean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaia aipatu da, Muñoz Díaz v. España epaia, 2009ko abenduaren 8koa, Giza Eskubideen Europako Auzitegiarena. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ulertu zuenez, alarguntza pentsioa ukatzeak desberdintasun baztertzailea dakar, parekotzat jo beharreko beste egoera batzuekin konparatuta tratu desberdina dakarrelako, ezkontzako fede onaren ondorioei dagokienez.
Gaztela eta Leongo Erkidegoaren ekimena oso interesgarria dela uste dugu; hezkuntzako curriculumean ijitoen historia eta kultura txertatzen aitzindaria izan da.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ijitoen eskubideak babesten lan egiten duten gizarte erakundeekin bilera bat egin da, pertsona horien egoerari eta parte hartze sozial, kultural eta ekonomikorako zailtasunari buruzko kezkak partekatzeko.
Bileran landutako gaiak Lanbideri zegozkion, erakunde horretan baitago ezarrita arreta erakunde kolaboratzaile batera bideratzen duen prozedura; ez dago argi bideratze hori borondatezkoa edo nahitaezkoa den, eta, bere ustez, ñabardura garrantzitsua da. Lanbiderekin izandako harremanetan erabilitako lengoaia eta komunikazioak ulergarriak izatea garrantzitsua dela aipatu da. Deigarria da, halaber, pertsonaren jokabidearen eta ondorioen artean batzuetan izaten den neurrigabekeria (prestazioa etetea edo bertan behera uztea, urtebetean eskatzeko debekua); neurri horiek, gainera, familia osoarengan daukate eragina, haurrak izateak dakarren ondorioekin, bizirauteko prestazio bat baita. Aipatutako proposamenen artean dago, besteak beste, prestazioak eten aurretik familiekin hitz egiteko beharrari buruzko proposamena; izan ere, askotan ez dakite zein betebehar daukaten. Hala, horren ondorio larriak saihestu eta prebenitu nahi dira. Zalantzan jarritako sistemako beste elementu bat enplegurako pizgarriei buruzkoa da, Lanbideri lanean ari dela jakinarazten zaionean, prestazioaren ordainketa eten egiten delako, baina ondoren lan kontratua bukatzen bada, prestazioa berriz ere jasotzea atzeratu egiten da.
Hezkuntzari dagozkion gaien haritik, bekak ematean atzeratzea arazo gisa hartzen dira. Eskola porrot handia dagoela ere aipatzen da, eta ijitoen komunitateak dituen hezkuntza beharrizanei eman beharreko erantzuna hobetzeko hausnarketa egin beharra ere jaso da (ikaskuntza komunitatea, erdi mailako edo, kasu batzuetan, goi mailako moduluetara sarbidea izateko ekintza positiboak, hizkuntza ereduak eta banaketa, etab.). Bileran laneratzean pairatzen duten bereizkeria aipatu zen, komunikabideek islatzen dituzten irudiak, estereotipo negatiboak eraikitzen dituztenak, gizarte esku-hartzea ijitoek egitearen garrantzia, ijito erreferente positiboak existitzearen premia, baita eragile publiko eta gizartearen beharrezko sentsibilitate eta prestakuntza ere.
Bidenabar, ijitoek etxebizitza duin batera sarbidea izatearen garrantzia bereziki nabarmendu zen.
4.2. Arartekoak bilera bat izan du Euskal Kazetarien Elkargo eta elkartearekin; bileran, besteak beste, pertsona zaurkorrenen eskubideen gaineko kezkak eta informazio jakin bati dagokionez komunikabideak ematen duten tratamendua izan zituzten hizpide; halaber, kode deontologikoaren ap
likazioa eta arlo horretako kexak helarazteko prozedurak landu ziren.
4.3. Arartekoak erakunde adierazpen bat argitaratu zuen ap
irilaren 8an, Ijito Herriaren Egunean. Egun horren ospakizunean, Arartekoak ijitoen herriarekiko elkartasuna agertu zuen, herri horrek tratu txar eta bereizkeria mota ugari pairatu dituelako bidegabeki historian zehar, behin eta berriz. Haur eta gazte ijitoen beharrezko prestakuntza eta kualifikazioa ahalbidetzeko eta eskola porrotari aurre egiteko hezkuntza neurriak hartu beharra bereziki deigarria izan da aurten; izan ere, ezinbesteko baldintza da lan merkatura baldintza duinetan iristeko, eta hausnarketa publiko bat egiteko gonbidapena egin zuen, helburu horiek lortzeko eta komunitate horren hezkuntza prestakuntza eta prestakuntza kolektiboa hobetzeko proposamen berritzaileak bultzatzeko; hala, egoera gehiegitan pairatzen dituzten prekariotasun egoerak gainditzeko aukerak areagotuko dira.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Ijitoak desberdintasun eta gizarte bereizkeria egoeran daude, eta kontuan hartu beharrekoa da hori, baita sustapenerako politika publikoen xede izan ere, ijitoek sozialki, politikoki eta ekonomikoki aurrera egin ahal izateko. Ijitoek geuk denok osatzen dugun gizartearen bizitza laborala eta ekonomikoa garatzen laguntzeko betebeharra eta eskubidea daukate. Oraindik pairatzen dituzten oztopoak desagerrarazi egin behar dira bereizketaren aurkako neurriekin, eta prestakuntza, erantzukizuna eta parte hartzean lagunduko duten politika publikoekin.
Erronka garrantzitsuak daude oraindik ere, esaterako prestakuntza profesional eta hezkuntza prestakuntza hobetzea, etxebizitza egoki eta seguru bat izateko sarbidea izatea, parte hartze ekonomiko, sozial eta politiko handiagoa, eta bereizkeriaren aurkako borroka.
5.2. Bereizkeriaren aurkako borrokan aurrera egiteko politika publikoen diseinuan kultura arteko gakoak eta aniztasuna kudeatzeko gakoak gogoan izatea garrantzitsua da, baita eragile publikoen prestakuntza ere. Biltzen Integraziorako eta Kulturen Arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua ari da prestakuntza programak egiten, eta Era Berean sarea ari da neurriak martxan jartzen, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak bultzatuta, zenbait gizarte elkarteren kolaborazioarekin, arraza, etnia edo nazio jatorriko bereizkeriaren aurka borroka egiteko (baita genero nortasun edo nortasun sexual edo orientazioko bereizkeriaren aurka ere); positibotzat jo dira.
5.3. Ijitoen komunitatearekin esku hartzearen bereizgarriak aintzat hartuko dituen gizarteratze eta laneratze ibilbideetan aurrera egitea posible izateko neurri zehatzak hartu behar dira. Ijitoak gizarte talde zaurgarria osatzen dute, eta komunitate horren iritzi eta premiak aintzat hartu behar dira erabaki publikoak hartzerakoan.
Horren haritik, lan arloko orientazioan, Lanbidek aintzat hartu beharko luke ijitoen bereizitasuna, gizarteratze aktiboko hitzarmenetan komunitate horren egoerara egokitutako konpromisoak txertatzeko. Bidenabar, diru-sarrerak bermatzeko errenta/etxebizitzarako prestazio osagarria prestazioen kudeaketan aintzat hartu beharko lirateke informazio nahikoa izateko dauzkaten zailtasunak; bete behar dituzten betebeharrei eta betebeharrak ez betetzearen ondorioei buruzko informazio egoki eta osatua izatearen garrantzia ere gogoan izan beharko litzateke. Bidenabar, bete beharreko betekizunei eta, diru-sarrera txikiak dauden kasuetan, Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errenta eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko komunikazioa hobetu beharko litzateke, laneko diru-sarrerak osatzeko prestazioa eskatu ahal bada, baita betekizunak galtzeak eragiten dituen ondorioei dagokienez ere.
Enplegua eta gizarteratzea sustatzeko edo bereizkeriaren aurka borroka egiteko neurriak, eraginkorrak izan ahal izateko, ijitoen zehaztasunak eta kulturen arteko gakoak aintzat hartu behar dira. Horregatik, Arartekoak emakume ijitoen egoera zehatzari buruzko arreta deitu zuen, politika publikoen diseinuan arretaz erreparatu behar zaielako, bereziki gizarteratzea eta sustapen ekonomikorako politiken kasuan. Azkenik, haur ijitoak eta ijito nagusiak artatzeko neurri zehatzak behar dira, arretaz landu beharreko bereizgarriak dituzten beharrizanak eta egoerak baitituzte.
5.4. Ijitoen eskubideak defendatzen lan egiten duten elkarteen laguntza bereziki baloratzen da. Gizarte elkarte horiei esker, ijitoek gizartean eta politikan parte har dezakete, eta horiekin hitz egiteak erraztu egiten du komunitate horretara bideratutako politika publikoak eraginkorrak izatea. Horren haritik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluak egindako lana oso garrantzitsua da ijitoen egoera hobetzeko eta herri horren kultura aintzatesteko beharrezko neurriak hartze aldera. Adostutako tresnetan onetsitako konpromisoak (planak, estrategiak, etab.) onartu egin beharko dira, salbu eta neurri ap
roposak ez direla justifikatzen duten arrazoiak baldin badaude.
5.5. Antzemandako arazoen artean dago, oraindik ere, etxebizitza egoki eta seguru batera sarbidea izateko zailtasuna, besteak beste, etxebizitza ijitoei alokatzea erabaki duen jabeari jabeen erkidegoak igorritako aurreiritziengatik edo etxebizitzen titularrak etxebizitza ijitoei alokatzeko erreparoak dituelako. Horri gehitu behar zaio merkatu pribatuan etxebizitzek prezio altuak dituztela, etxebizitza bezalako funtsezko eskubide bati sarbidea izatea zailduz. Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza eskubide subjektibo gisa aitortzeak zailtasun hori konpontzen lagun dezake. 2017. urtean zehar komunitate honetan izan duen eraginaren jarraipena egingo da.
5.6. Bizilagunen arteko harremanek eragin garrantzitsua daukate bizikidetzan eta bereizkeriaren aurkako borrokan. Bizikidetza arazoak larriagoak izatea saihesteko aurretiaz azkartasunez jokatzea eta prebentzioa faktore erabakigarriak dira. Administrazioen arteko kolaborazioa eta koordinazioa, komunitatea garatzeko eta komunitate bitartekaritzarako neurriak artikulatzea eta gizartearen parte hartzea ezinbesteko elementuak dira horretarako, baita gizarte bereizkeriaren aurkako neurriak ere; den-denak beharrezko jarduketak dira.
5.7. Ijitoen sustapen sozialak Europar Batasuneko Batzordearen lehentasuna izaten jarraitzen du, eta gizarteratzeko eta laneratzeko neurriek berariazko garrantzia daukate EBko funtsetan.
Euskal herri-administrazioek ijitoen aukera berdintasunerako eta gizarteratze eta laneratzerako neurri zehatzak garatzen jarraitu beharko lukete, Ijitoak gizarteratzeko estrategia nazionala betearaziz.
5.8. Eskola uztearen eta eskola porrotaren aurkako borroka eta prestakuntza akademiko eta profesionala hobetzea ezinbesteko gakoak dira ijitoen etorkizunerako. Hausnarketa egitea eta helburu hori lortzeko beharrezko hezkuntza neurriak etengabe ebaluatzea lehentasunezkoa izan beharko lirateke.
5.9. EAEn oraindik ere ijitoen egonlekuak daude, eta erakundeen arteko beharrezko koordinazioa beharrezkoa da, Arartekoaren urriaren 5eko 3/2011 Gomendio Orokorrean adierazi bezala, Jatorriz Europar Batasunekoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jardute-protokoloak garatzeko beharra izenburupean; horrez gain, ikuspuntu desberdinak aintzat hartuko dituen hurbilketa lana ere egin behar da, gizartearen ikuspuntua eta pertsonen beharrizanei erantzuteko ikuspuntua lehenetsiz, bereziki adingabeen kasuan. Euskal herri-administrazioek ahalegin handia egiten ari dira erantzun horiek gailentzeko.
Aurrekariak
Atal honetan, Arartekoak burututako immigranteen eskubideei eragiten dizkieten jarduketak azaltzen ditugu; izan ere, pertsona horiek dira euskal herri-administrazioen politiken hartzaileak. Halaber, immigrazioaren fenomenoari eta atzerriko pertsonen eskubideei eragiten dizkieten berritasun nabarmenenak adierazten ditugu. Azkenik, arlo honetako eskubideen egoeraren balorazioa aurkeztuko dugu.
Ikuspegiren, hau da,Immigrazioko Euskal Behatokiaren datuen arabera, 2016an, beste estatu batean jaio diren eta Euskadiko Autonomi Erkidegoan bizi diren pertsonen kopurua 188.213 zen. Zifra horrek euskal herritarren % 8,6 hartzen du; 2015ekin alderatuz, biztanleria ap
ur bat areagotu da (% 8,4), batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian; Araban, berriz, ap
ur bat murriztu da.
Jatorrizko nazionalitateei dagokienez, gehienak herrialde hauetakoak dira: Maroko, Kolonbia, Errumania, Bolivia, Ekuador, Portugal eta Nikaragua.
Ikuspegiren 2016ko barometroaren arabera, tolerantzia-indizeak erakusten du azkenengo urteetan hobekuntza txiki bat egon dela; horrez gain, atzerriko jatorriko immigrazioarentzako agertoki lagungarriago eta optimistago bat finkatu da. Hala ere, adierazi behar da oraindik ere pertsona batzuei ez zaiela immigrazioa gustatzen (hain zuzen ere, herritarren % 18ari, barometroaren datuen arabera).
II. Mundu Gerratik ezagututako errefuxiatuen krisirik handienean murgilduta jarraitzen du Europak eta inoiz ez bezala igo da asiloa eskatzen dutenen kopurua. Migrazioen Nazioarteko Erakundeak esan du 2016an 5.079 pertsona baino gehiago hil zirela mediterraneoa zeharkatzen saiatzen zirenean; hala ere, datuak ez dira zehatzak eta baliteke kopuru hori handiagoa izatea.
Europara 350.000 pertsona inguru heldu dira; 2015eko datuekin alderatuz, kopuru hori murriztu da. Izan ere, 2015ean, 1.000.000 pertsona baino gehiago heldu ziren Europara. Bitartean, 60.000 pertsona baino gehiago erantzun baten zain daude Greziako errefuxiatuen esparruetan.
Siriako gatazkaren ondorioak suntsitzaileak izan dira: 250.000 pertsona hil dira eta 11 milioi pertsona baino gehiagok euren etxeetatik ihes egin behar izan dute; horietatik, 4.500.000 inguruko herrialdeetan bizi dira oso baldintza gogorretan.
Europara sartzen diren eta nazioarteko babesa edo asiloa eskatu nahi duten pertsonek heltzen diren lehenengo herrialdean eskatu beharko dute; hala, horrek presio handia eragiten die mugako herrialdeei. Horrez gain, estatu kide batzuek Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako herrialdeekin ezarritako kontrolak berraktibatu dira eta, horren ondorioz, krisi humanitario larri bat sortzen ari da. Ez dago baliabide nahikorik pertsona horiek hartzeko eta horiei arreta emateko eta neguan tenperatura baxuak jasaten ari dira. Hori dela-eta, Europan milaka pertsona muturreko baldintzetan daude. Balkanetako ibilbidea ofizialki itxi zen 2016ko martxoan; horregatik, milaka errefuxiatu Serbian daude geldituta, asiloaren zain edo Europako beste herrialde batzuetarako ibilbidea jarraitzen saiatuz.
1. Arloa kopurutan
Etorkinek, gainerako herritarrek bezalaxe, erakundearen lan arlo guztiei eragiten dieten kexak aurkezten dituzte. Azpimarra daiteke kexa asko gizarte-eskubideei dagozkiela, hortaz, batez ere, gizarteratze, hezkuntza, etxebizitza eta osasun arloei eragiten dietela. Eragindako beste arlo bat segurtasuna da.
Adingabe atzerritarrei dagozkien kexak Haur eta Nerabeen Bulegoko txostenean aztertu dira. Haren txostena geure egiten dugu. Bestalde, Estatuko Administrazio Orokorrarekin zerikusia duten kexak Herriaren Defendatzailearen Bulegora bideratzen dira.
Hori guztia dela eta, zaila da kolektibo horrek aurkezten dituen kexen kopurua zehaztea.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzea, etetea eta iraungitzea
Atal honetan, atzerritarrek atzerritartasunaren ondorioa den arrazoi batengatik aurkeztutako kexak baino ez ditugu aipatu. Txosten honen II. kapituluko gizarteratzeari buruzko atalean, prestazioak ukatu, eten edo azkentzearekin zerikusia duten kexa orokorrak aipatu ditugu.
2.1.1. Herritar atzerritarrek Arartekoarengana jotzeko kexa-arrazoietako bat da eskaera artxibatu izana edo prestazioa ukatu izana, prestazioak aitortzeko beharrezko dokumentazioa ez aurkezteagatik. Dokumentazio horrekin, baliabide ekonomikoak dituztela justifikatzen da eta pertsonen identitatea egiaztatzen da.
Kexa horiek jarri dira zailtasunak daudelako dokumentu hori eskuratzeko edo Lanbidek baliotasunik ematen ez diolako. Arartekoak Lanbideri askotan helarazitako iritzi bera dauka, hau da, hausnarketa bat egin beharko litzateke pertsona immigranteei dokumentu horiek eskatzeari dagokionez. Izan ere, pertsona horietako batzuek bere jatorrizko herrialdeak utzi dituzte indarkeria edo txirotasunarengandik ihes edo gatazka historikoek edo hondamendi naturalek suntsitutako lurraldeetatik ihes, errefuxiatu estatusa lortu duten gorabehera. Hori dela-eta, nekez sinestekoa da baliabide ekonomikoak dituztela. Hausnarketa horrekin batera, eraginkortasunaren ebaluazioa egin beharko litzateke, hau da, administrazio-egituran dauden desberdintasunak eta atzerritarrek lortzeko dituzten zailtasunak kontuan hartuta, zentzuduna ote den eskakizun hori mantentzea, lortzen den informazioa aintzat hartuta.
Eskakizun hori 147/2010 Dekretuaren 9.3 artikuluarekin lotu behar da; artikulu horren arabera, eskubidea eskatzen duenak betekizun hau betetzen duela egiaztatu beharko du: “Nahikoa baliabiderik ez edukitzea. Horrelako baliabiderik ez daukala iritziko da, honako baldintza hauek guztiak betetzen direnean:
(...) b) Inolako ondasun higiezinik ez edukitzea”.Zentzu horretan, Lanbidek eskatzaileek edo titular atzerritarrek betekizun hori betetzen dutela egiaztatzeko eskatzen du. Horretarako, ondasunen ziurtagiri baliodun bat aurkezteko eskatzen du, hau da, jatorrizko herrialdean duten ondarea jasotzen duena.
Oro har, atzerriko dokumentu publiko guztiak legeztatu behar ditu aurretik dokumentu hori igorri den herrialdean jurisdikzioa duen Espainiako Bulego Kontsularrak edo, hala badagokio, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak. Hori horrela izango da herrialde igorleko agintaritza eskudunak dokumentu horretan oharrak egin baditu izan ezik, 1961eko urriaren 5eko Hagako Hitzarmenaren arabera, eta dokumentu hori legeztatzeaz salbuetsita badago izan ezik, Nazioarteko Hitzarmenaren arabera.
Gaur egun, Lanbide eskatzen ari da ondasunen gabezia egiaztatzen duen dokumentazioa aurreko kanonak betez legeztatuta egotea. Horretarako, erreferentziatzat hartzen ari da Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren 56/2016 Epaian aurreikusitakoa, 323/2015 prozedura laburtua. Eskakizun hori dela-eta, arazo berriak sortu dira, jatorriz Nigeriakoak diren pertsonen kasuan bezalaxe. Izan ere, pertsona horiei Espainiako Enbaxadak ez die ondasunen ziurtagiria zigilatzen, bere lan arruntean ohiko dokumentu bat ez izateagatik. Beraz, ezin dute eskakizun berri hori bete.
Lanbideri askotan adierazi zaion bezala, dokumentu hori eskatzeak kostu altua eragiten die atzerritar onuradunei. Hala, dokumentu hori eskuratzea zaila da pertsona hori luzaroan egon denean bere herrialdetik kanpo.
Horrenbestez, balioztatu egin beharko litzateke dokumentu horiek aurkezteko ezintasuna justifikatua ote den eta neurtu egin beharko litzateke gainerako dokumentazioarekin baldintzak betetzen ote diren. Helburua da, dokumentu bat aurkeztea ezinezkoa denean, hori ez aurkeztearen ondorioz eskubidea izatea ez eragoztea; izan ere, batzuetan espedientearen inguruabarrak eta dokumentuak aztertuta, pertsonak bizitzeko gutxienekoa bermatzen duten prestazioak jasotzeko eskubidearen titularra izateko beharrezko baldintzak betetzen dituela ondoriozta daiteke.
Nolanahi ere, Lanbidek aurkeztutako dokumentua baliozkotzat ez jotzeko arrazoiak azaldu beharko lituzke, baita hori onartzeko izan behar dituen ezaugarriak ezarri ere.
2.1.2. Arartekoari azaldu zaion beste arazo bat da atzerriko pertsonak identifikatzeko beharrarekin lotutakoa. Horretarako, Atzerritarraren Txartela edo indarreko pasaportea eskatzen da. Indarreko pasaportea aurkeztu ezin bada, Lanbidek prestazioen eskaerak edo horien berritzea ukatzen du.
Arartekoak atzerriko pertsonak ukitzen zituzten kexa batzuk izapidetu ditu, horien enbaxadek pasaportea igortzen ez zutelako. Hori da, hain zuzen ere, jatorriz Ekuatore Gineakoak diren pertsonen kasua; hala, Gineako dagokion agintaritza nazionalak soilik igortzen du pasaportea jatorrizko herrialdera badoaz. Lanbidek ez du onartzen pasaporte fisikoaren gabezia azaldu eta justifikatzen duen ziurtagiria, ezta pasaportea ordezten duten dokumentuak ere. Ezin dugu ahaztu lekuz aldatu behar izatea eragozpen handi bat dela duen kostuagatik eta Espainian sartzeko dituzten zailtasunengatik egoitzako administrazio-baimena ez dutenean. Kontu horri dagokionez, Arartekoak ofiziozko jarduketa bat zuzendu dio Herriaren Defendatzaileari; hori 4. Epigrafean dago jasota.
Beste kasu batzuetan, atzerapena egoten da pasaportearen berritzean, besteak beste, Aljeriako Enbaxadaren kasuan. Izan ere, horrek pasaporte biometriko berria eskuratzeko betekizunak aldatu ditu. Beraz, jadanik zegoen atzerapenaz gain, betekizun gehigarriak eskatzen ditu, besteak beste, Espainian atzerriko pertsonak sartzea eta bizitzea arautzen dituen legeriatik ondorioztatutako eskakizunak betetzea. (Espainian bizi diren atzerritarren eskubideei eta askatasunei buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa; hala, honako lege-testu hauek aldatu dute aipatutako lege organikoa: 8/2000 Lege Organikoa; 14/2003 Lege Organikoa; 2/2009 Lege Organikoa; 10/2011 Lege Organikoa eta 16/2012 Legegintzako Errege dekretua). Eskakizun horiek ezartzen ditu Estatuko Administrazio Orokorrari (Barne Ministerioa) eskatu ahal izateko egoitza-baimena errotzeagatik. Aljeriako Enbaxadaren atzerapena zenbait pertsona ukitzen ari da, horien artean, sahararrak. Izan ere, Aljeriak pasaporte bat igortzen die Saharako herritarrei. Horren bidez, bidaiatu ahalko dute su-etena ezarri zenetik saharar desplazatuak errefuxiatuen esparruetan bizitzera behartzen dituen gatazka ebatzi arte. Hala, su-etena ezarri zen Nazio Batuak Saharan erreferenduma egiteko misioa abiarazi zuenetik (MINURSO).
Oztopo horiek ez daukate zer ikusirik pertsonak indarreko pasaporte bat eskuratzeko dituen borondatearekin, ezta jokabidearekin ere. Izan ere, oztopo horiek dira azken finean prestazioa jasotzea eragozten dutenak.
2.1.3. Arartekoan hautemandako beste zailtasun bat da dokumentazioaren aurkezpena horren egiatasunaren inguruko zalantzak daudenean.
Aurkeztutako dokumentuen egiatasunari buruzko zalantzek prozesu penal batean aurkatzera eta salatzera eraman dezakete. Kasu hauetan, Lanbidek administrazio-prozedura bukatu ohi du eremu penaleko erabaki judiziala hartu baino lehen, prestazioak jasotzeko eskubidea ukatuz, geldiaraziz edo iraungiz.
Lanbidek salaketa penal bat dagoela dakienean, pertsonari jakinarazten dizkio dokumentuaren egiatasunaren inguruan dauden zalantzak; hala, hitzordua ematen dio dagokion entzunaldi-izapiderako, bertan jasotakoa egiaztatzen duten edo ez duten beste dokumentu batzuk aurkeztu ahal izateko. Oro har, diru-sarrerak bermatzearekin eta gizarteratzearekin lotutako prozedura baten instrukzioan aurkezten den edozein dokumenturen eztabaidatze penalarekin batera, eskaera ukatu ohi da. Hau da, entzunaldi-izapide horren ostean, prozedura bukatutzat jotzen da eta interesdunari jakinarazten zaio, prozedura penalaren emaitzaren arabera, eskaera berri bat egin dezakeela.
Hortaz, ordura arte ezin du beste prestaziorik jaso, eskatzailearen identitatearen edo beste edozein dokumenturen egiatasunaren inguruko zalantzak baitaude. Arartekoak gogorarazten du, kasu hauetan, aintzat hartu behar dela salaketa penal batek soilik ez duela pertsona hori erruduna denik esan nahi, EKren 24. artikuluak jasotzen duen errugabetasun-presuntziorako funtsezko eskubidea ap
likatuz. Prozedura penalean argituko den kontua erabakigarria bada prestazioen eskubideari eragiten dion erabakian, Lanbidek administrazio-prozedura eten beharko luke prozedura penalean hartzen den erabakia jakin arte. Hala, prestazioa jasotzeko eskubidea berriz aitortuko du edo iraungiko du epai penalaren epaitzaren arabera edo 18/2008 Legearen 28.1 d) artikulua ap
likatuko du: “Etenaldi-egoera mantentzea hamabi hilabetez baino gehiago”.
2.1.4. Jasotzen ari garen kexen beste bloke bat prestazioaren titular izateko betekizunak betetzearekin lotuta dago, zehazki, bizikidetza-unitate bat eratzeko betekizunarekin.
Araudiak ezartzen du ezkontza bidez edo senar-emazteen antzeko harreman iraunkor baten bidez lotuta dauden pertsonak elkarrekin bizi behar direla bizikidetza-unitate bat izateko. Immigranteen kasuan, araudiak aurreikusten du bizikidetza-unitate bat izateko betekizuna betetzen dutela bi urtez gehienez ere. Hori horrela izango da senarra/emaztea edo senar-emazteen antzeko harreman iraunkor bat duen pertsona Espainian bizi ez den arren. Bi urteko epe hori igarotakoan, senarra/emaztea edo bikotea etxe berean bizi ez bada, ezingo dute diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa jasotzeko eskubidea berritu. Aurreikuspen hori soilik eragiten die atzerriko pertsonei. Izan ere, pertsona nazionalen kasuan (nazionalitate hori orain dela gutxi eskuratu badute ere), senarra/emaztearekin bizi ez badira, ez dute diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa jasotzeko eskubidea hasiera-hasieratik.
Kontua da, askotan, senarra/emaztearekin edo senar-emazteen antzeko harreman iraunkor bat duen pertsonarekin ez bizitzea ez daukala zer ikusirik bikotearen borondatearekin, baizik eta gaur egun zenbait jatorri nazionaletako pertsonek dituzten zailtasunekin, estatuetatik zirkulatzeko, mugak gainditzeko edo jatorrizkoa ez den beste herrialde batean ezartzeko.
Arartekoak Lanbideri helarazi dio, egindako zenbait esku-hartzeetan, uste duela senar-emazte atzerritarrak familiarekin elkartzeko dituzten zailtasunak hartu beharko liratekeela kontuan.
Arartekoaren ustez, bizikidetza egiaztatzeko eskakizuna, familiarekin elkartzeko eskaera ukatu zaion atzerriko pertsona batekin ezkontideen antzeko harremana duten edo senar-emazte harremana duten pertsonek osatutako bizikidetza-unitateen kasuan, bete ezin duten betekizun bat betetzeko eskatzea da, daukaten borondatea eta interesa gorabehera. Gainera, kontuan hartu behar da ahultasun egoeran daudela. Hain zuzen ere, normalean, familiarekin elkartzeko eskaera ukatzen da baliabide ekonomiko nahikoak dituztela ez egiaztatzeagatik. Beraz, erabaki hori baliabide ekonomiko nahikorik ez dutela egiaztatzen duen froga-baliabidetzat hartu behar da.
Araudi-aurreikuspen horrek eragin larriagoa dauka ezkontideetako batek Espainiako herritartasuna duen kasuetan eta ezkontidearekin elkartu ezin denean betekizunak ez betetzeagatik. Izan ere, kasu horietan, ez dute prestazioa jasotzeko eskubidea hasiera-hasieratik. Arartekoak uste du ez dela berdintasun-printzipioa betetzen.
Migrazio mugimenduek bizikidetza kasu berriak sortzen ari dituzte, kasu honetan bezala, non immigrante batek espainiar herritartasuna lortu duen beste herritartasun bat duen bere ezkontidearekin berriz elkartu aurretik. Hortaz, gure iritziz, Eusko Jaurlaritzak, 147/2010 Dekretuaren 5.4 artikuluan ezarritako aurreikuspena ap
likatuz, berak hala erabakita edo beste herri-administrazioek hala proposatuta, bizikidetza-unitate kasu berriak ezarri beharko lituzke gizarte garapenari erantzuna emanez, eta zehazki, familia egitura ereduen bilakaerari.
2.2. Horrez gain, etxebizitza familia elkartzeko egokitzeari buruzko txostena egiteko egondako atzerapenarekin lotutako zenbait kexa izapidetu dira. Eusko Jaurlaritzak arin eman zuen aldeko erantzuna eta erakunde honek uste du hori positiboa dela.
2.3. Halaber, Donostiako Udalak asilo-eskatzaile batentzat egindako gizarte-arretako eskaera baten inguruko kexa bat aipatu behar da. Hala, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Immigrazio eta Emigrazioko Idazkaritza Nagusiak aurreikusitako baliabideen bidez babesten ari ziren pertsona hori baina Donostiako Udaleko gizarte-zerbitzuen arreta jasotzeko eskatzen zuen. Bertan, aukera bat azaltzen zen, pertsonaren hasiera bateko hirian ezartzeko nahiaren eta gizarte-larrialdiko baliabideen mugaketaren artean, babeseko azken sarea bihurtzen dutenak. Udalak jo zuen babes-eskatzaileei zuzendutako baliabideak izan beharko liratekeela hasieran familiari arreta emateko erabili beharrekoak; beraz, baliabide horietara bideratu zuen familia hori. Izan ere, gizarte-larrialdiko baliabidearen helburua ez da egonkortasuna sustatzea, adingabeen beharrei erantzun integral bat eman ahal izateko (behar fisikoak, emozionalak, sozialak eta eskola-beharrak). Arartekoak balorazio hori zuzena zela jo zuen.
2.4. Jasotako zenbait kexen helburua da laguntza eskatzea Grezian babesa eskatzen duten pertsonak Euskadiko Autonomia Erkidegora etorri ahal izateko eta euskal familiek horiei arreta emateko. Ekimen humanitario horiek ez dute erantzunik asiloko egungo sisteman; izan ere, sistema horretan aurreikusten da Europara sartzeko estatua izango dela asilo-eskaera kudeatuko duena, birkokapen-programaren salbuespenekin. Arartekoak asilo-eskaeraren izapidetzeaz arduratu da eta informazioa eskatu dio ACNUR-i.
2.5. Azkenik, laneko eta egoitzako baimenik ez duten baina prestazio ekonomikoen onuradunak izan diren eta pasaportearekin identifikatu diren pertsonei prestazioak erreklamatzeko prozedurak hasteko aukerari buruzko kontsulta bat aipatuko dugu. Bertan, ondorioztatu zen ap
likagarria den araudiaren azterketatik ez zela ondorioztatzen legezko eragozpenik dagoenik identifikazio-dokumentu gisa indarreko pasaportea duten pertsonei bidegabeki jasotako prestazioak erreklamatzeko prozedura hasteko.
2.6. Txostenaren beste atal batzuetan jasotzen diren kexak
Hezkuntzaren arloan, Lasarte-Oriako ikastetxeen artean ikasle immigranteak modu orekatuagoan banatzeko beharraren inguruko kexa bat dela-eta hasitako jarduketa aipatzen da. Horren azterketatik, ondorioztatu zen ez zegoela eragozpenik gurasoak ikasle ohiak izateko baldintzarekin lotutako irizpidea ikasleak onartzeko irizpide gisa erabiltzeko. Irizpide hori erabiliko da eskainitako plazen kopurua nahikoa ez denean demanda guztia asetzeko eta, horrenbestez, beharrezkoa denean aurkeztutako eskaeren baremazioa egitea. Horrez gain, adierazi zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza-politika eta Kultura Sailarentzat helburu utziezina dela ikasle immigranteen banaketa orekatua lortzea Lasarte-Oriako haur eta lehen hezkuntzako bi zentro publikoen artean.
Arartekoak beste kexa bat izapidetzea onartu zuen; hala, kexa horren arrazoia zen lehen hezkuntzako ikastetxe batera beloa zeraman ikasle bat sartu zela. Kexa horretan, askatasun erlijiosoa zalantzan jartzen zen. Sailak zirkular bat bidali zien zentroei; horren bidez, hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren trataera eraentzen dituzten printzipioak helarazi zizkien. Horrez gain, ikastetxeen antolakuntza eta funtzionamenduko araudietan jaso beharreko edukiaren inguruko zenbait gomendio egiten ditu.
Osasunaren arloan, egoera irregularrean dauden atzerriko pertsonen administrazio-egoera konplexuarekin lotutako kexak izapidetzen jarraitzen dira. Hala, pertsona horiek egoera horretan daude egungo arauketa dela-eta.
Kexa horiek erakusten dute oraindik ere atzerriko pertsona horiek osasun-laguntza jasotzea zailtzen duten egoera ez-desiragarriak daudela; hala, arazoak daude Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuan aurreikusitako egiaztapenaren eskaeran eta Aseguramendu eta Kontratazioko Zuzendaritzaren Instrukzioetan. Zailtasun horiek ere agertzen dira atzerriko pertsona horiek Osakidetzaren osasun-zentroetara joaten direnean.
2.7. Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkion kexak
2.7.1. Arartekoak kontsulta ugari jasotzen ditu administrazio-egoera erregularizatzeko eta familia berriz elkartzeko zailtasunak direla eta; horiek Aholku Sarea izeneko Euskal Jaurlaritzako zerbitzura bideratzen ditugu.
2.7.2. Laneko edo egoitzako baimena edo herritartasuna ukatzen duten kexei dagokienez, Herriaren Defendatzaileari bidaltzen dizkiogu, erakunde eskuduna delako. Horien artean, Espainiako herritartasuna lortzeko prozedura berriari buruzkoak aipatzen ditugu; prozedura hori azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretuan araututa dago. Arau horrek aldez aurretik eta nahitaez bete beharreko betekizunak ezartzen ditu, eskatzaileak gizartean duen integrazio maila eta Espainiako kultura eta ohituretara egokitzea ebaluatzeko. Hain zuzen, azterketa batzuk gainditu beharko dira: alde batetik, Espainiako konstituzioaren eta alderdi soziokulturalen gaineko ezagutzari buruzko azterketa, eta bestetik, gaztelania azterketa, eskatzailearen jatorrizko herrialdean gaztelera hizkuntza ofiziala ez bada. Halaber, tasak ordaindu beharko dira azterketak egiteagatik eta espedientea irekitzeagatik. Herriaren Defendatzaileari bidali zaizkio Espainiako herritartasuna eskatzen duten pertsona batzuk azterketa egiteaz salbuesteko aukera proposatzen duten kexa batzuk. Proposatzen da unibertsitate publiko edo pribatuen berezko zentroetan matrikulatuta dauden eta agintaritza eskudunak ezarri beharreko gutxieneko kreditu europar batzuk (ECTS) gainditu dituzten pertsonak azterketa egiteaz salbuesteko. Administrazioak erantzun zuen antolamendu juridikoa aldatu behar dela; beraz, Herriaren Defendatzaileak informazio osagarria eskatu du, ondorio horietarako araudia aldatzearen inguruko gogoetari dagokionez.
Gainera, Herriaren Defendatzaileak adierazi du gomendio bat bidali diola Estatuko Justizia Idazkaritzari honen inguruan: “Instrukzioak emateko beharrezko babesak eta doitze zentzudunak barne hartzeko, berdintasun eraginkorreko baldintzetan sartzea bermatzen dietenak analfabetismoa duten eskatzaileei egoitzagatik Espainiako herritartasuna eskuratzeko prozeduran. Horrez gain, horien beharretara egokitutako metodoak ezarri behar dira herritartasuna eskuratzeko eska daitezkeen froga guztietan”. Hala, adierazi beharra dago idazkaritza horrek gomendioa onartu duela.
Joan den urtean, irailaren 30eko JUS/1625/2016 Agindua onetsi zen, egoitzagatik Espainiako herritartasuna emateko prozeduren izapidetzeari buruzkoa. Cervantes Institutuko frogen inguruko 10. artikuluaren 5. atalean hauxe adierazten da: “froga horiek dispentsatu ahalko zaizkie Espainian eskolatuta egondako eta derrigorrezko bigarren hezkuntza gainditu duten eskatzaileei”. Bi alderdi horiek egiaztatu beharko dira dagokion dokumentazioa jasoz espedientean”.
Egoitzagatik Espainiako herritartasuna emateko prozeduren izapidetzeari buruzko irailaren 30eko JUS/1625/2016 Aginduaren 10.5 artikuluak aurreikusi du Cervantes Institutuak jarduketa bereziak eskainiko dituela DELE eta CCSE frogen administrazioan ezgaitasunen bat duten pertsonentzat, frogetan berdintasun eraginkorreko baldintzetan parte hartzeko moduko babes eta doitze zentzudunak izan ditzaten. Idazten eta irakurtzen ez dakiten edo ikaskuntza-zailtasunak dituzten pertsonek froga horiek dispentsatzeko eska diezaiokete Justizia Ministerioari.
2.7.3. Era berean, Herriaren Defendatzaileari beste kexa batzuk bidali zaizkio. Horien bidez, salatu egin da Barne Ministerioak aberrigabeko edo nazioarteko babeseko eskaerak ebazteko izandako atzerapena; azkenik eskaerak ebatzi dira.
Emandako babesari dagokionez, Herriaren Defendatzaileak adierazi du aberrigabe-estatutua duten eta hori eskatzen duten pertsonen egoeraren arauketa desberdina dela gure antolamendu juridikoak nazioarteko babeseko eskatzaile eta onuradunentzat aurreikusten duenarekin alderatuz. Aberrigabe-estatutua eskatzeko prozeduraren izapidetzeak lurralde nazionalean dagoen eta kanporatzeko edo itzultzeko prozedura batean murgilduta ez dagoen eskatzailearen aldi baterako egoitza baimentzea ahalbidetzen du. Hala eta guztiz ere, denbora horretan, ezingo dute laneko baimenik eduki, hala badagokio, aberrigabe-estatutua aitortu arte. Horrez gain, ez dute gizarte-laguntzako konpromiso espezifikorik eta Asilo, Migrazio eta Immigrazioko Funtsetan ez da horien babesa aurreikusten. Hala ere, Immigrazio eta Emigrazioko Idazkaritza Nagusiak aberrigabe-estatutuaren eskatzaileak eta onuradunak hartzen ditu barne nazioarteko babesaren eskatzaileen eta onuradunen harrerako eta integrazioko Sistema Nazionalaren balizko onuradun gisa.
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
Argitaratu egin daEuskadiko Osasun Sisteman Gomendatutako Jardunen Eskuliburuaemakumeen genitalen mutilazioaren ingurukoa.
Gorrotoaren hitzaldiaren aurkako borrokan interesgarria izan daitekeenez,Gorrotoaren hitzaldiaren aurkako borrokari eta azalpen-memorandumari buruzko 15. Gomendio Orokorraaipatzen da. Gomendio hori 2015eko abenduaren 8an eman zen Estrasburgon, Europako Batzordearen 2016ko martxoaren 21ekoa Arrazismoaren eta Intolerantziaren aurka, Europako Kontseilua.
Bertan, proposamenak egiten dira adierazpen eta iritzi askatasunerako, tolerantziarako eta gizarte demokratiko eta pluralista batean gizaki guztien duintasun beraren errespeturako eskubidearen mugen barruan, pertsona edo pertsona-talde baten aurkako gorrotoaren edo mespretxuaren sustapena, promozioa edo zirikaldia saihesteko.
Nabarmendu behar dira Herriaren Defendatzaileak ACNUR-ekin elkarlanean egindako lanaren ondorioak eta proposamenak; lan hori herri-administrazioek babesaren arloan egiten dituzten jarduketen ingurukoa da eta proposamenak egin dira arreta hobetzeko, bereziki hezkuntzari eta etxebizitza bat eta enplegua eskuratzeari dagokienez. Izan ere, horiek dira errefuxiatuek eta asilo-eskatzaileek dituzten erronka nagusiak Espainian integratzeko prozesuan zehar.
Gainera, aurten, Herriaren Defendatzaileak txosten bat egin du, Espainiako asiloari, nazioarteko babesari eta harrera-sistemaren baliabideei dagokienez.
Azkenik, Barne Ministerioaren gorroto-delituekin lotutako gorabeheren inguruko txostena aipatu behar dugu. Bertan, adierazten da gorabehera gehien erregistratzen dituen eremua dela arrazismo/xenofobiarena. Hala, gorabehera gehien gertatzen diren autonomia erkidegoak dira Katalunia eta Euskadi.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jarduerak
4.1.1. Joan den urtean, Herriaren Defendatzaileari helarazitako jarduketa bat aipatu zen, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak Gipuzkoan Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako prentsa-ohar bati dagokionez egindako informazio-tratamenduaren inguruan. Ekainaren 10ean argitaratutako prentsa-oharrean, immigrazioak, eta zehazki, bakarrik dauden adingabe atzerritarren kolektibo ahulak gizartean duen irudiari eragiten dieten adierazpenak egin dira. Aipatutako prentsa-oharrak oihartzuna izan zuen hedabideetan (Diario Vasco, 2015-06-11) eta egiaztatu gabeko delituak aipatzen zituen. Horrez gain, balorazio batzuk jaso ziren, dei efektu bat dagoela bezalaxe.
Herriaren Defendatzaileari helarazi zitzaion Arartekoaren iritzia, hau da, jokabideak epaitzea auzitegiei dagokiela eta komenigarria zela irizpide erantzule eta haztatu bat mantentzea poliziak immigranteen jarduketei buruzko ematen dituen informazioei dagokienez. Horrela, saihestu nahi da informazioa diskriminazioa sortzeko, erreproduzitzeko eta indartzeko tresna bat bihurtzea.
Herriaren Defendatzailearen Bulegoak erakunde honi erantzun dio; hala, jakinarazi dio zenbait jarduketa burutu dituela immigrazioaren hedabide-tratamenduarekin zer ikusia duten erakunde eskudunekin. Horrez gain, azpimarratu du beharrezkoa dela Konstituzioaren 20. Artikuluak babesten duen informazio-askatasuna diskriminazioaren eta intolerantziaren prebentzioarekin uztartzea. Zentzu horretan, Europako Kontseiluaren Ministroen Komitearen 97. Gomendioa aipatzen da; gomendio hori hedabideen eta tolerantziaren kultura sustatzearen ingurukoa da. Herriaren Defendatzaileak gehitu du Poliziaren Zuzendaritza Nagusiari helarazi diola bere balorazioa. Hala, adierazi dio interesdunen adindun izaera ez dela ezartzen proba oseometrikoak eta erradiologikoak egin ostean. Izan ere, froga horiek aztertutako pertsonen hezur-garapenaren estimazio estatistikoa baino ez dute egiten eta ez dute, inola ere, adin kronologikoa egiaztatzen. Bere ustez, Ministerio Fiskalaren esku-hartzea beharrezkoa da beti; horrek adina ezartzeko dagokion dekretua emango du behin espedientean dauden datu guztiak aztertuta. Horrez gain, auzitegiko txostena aztertuko du; bertan, batera ebaluatuko dira adinen urkila egokia jasotzen duen txosten erradiologikoa eta anamnesi zuzendua eta egin diren gainerako txosten medikoak (ortopantomografia, klabikularen mutur proximalaren erradiografia, etab.) Hortaz, Herriaren Defendatzaileak Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi dio oharra igorri zenean, bertan adierazitakoaren aurka, gutxienez kasuetako batean, prozedura penala artxibatuta zegoela. Izan ere, fiskalak atzera egin zuen espedientearen hasieran “egitatearen garrantzi eskasa kontuan hartuta; gainera, egokia da adingabearen interes eta egoeretarako”. Hala, horrekin, ondoriozta daiteke interesdunak adingabearen izaera mantentzen zuela. Era berean, adierazi du beste bi kasutan pasaporteak bere herrialdeek Espainian duten Enbaxadan eskuratu zirela; beraz, ezin da horien baliotasuna zalantzan jarri. Horrez gain, adierazi du aipatutako prentsa-oharra igorri zenean interesdunek adingabeak babesteko zerbitzuen esku jarraitzen zutela. Hortaz, ez litzateke zuzena izango adinduntzat hartzea. Era berean, uste du prentsa-oharrak ziurtzat jotzen duela atzerriko herritarrek pasaporteak faltsifikatzen dituztela eta horien herritartasuna aipatzen du, errugabetasun-presuntzioa errespetatu gabe eta gai horren inguruko ebazpen judiziala emateke dagoela kontuan hartu gabe. Azkenik, erakunde horri gogorarazi dio kautela bereziarekin jokatu behar dela adingabeen edo ustezko adingabeen edo atzerritarren taldea bezalako beste talde batzuen datuak ematerakoan; izan ere, pertsona edo talde horiek estigmatizatu daitezke legez kontrako jarduerekin lotzean eta pertsona horien inguruko estereotipoak eta aurreiritziak sortzea edo sustatzea saihestu behar da.
4.1.2. Joan den urtean, Herriaren Defendatzaileari zuzendutako ofiziozko jarduketa bat hasi zen; horren bidez, Espainiako Gineako Enbaxadan pasaporte bat izapidetzeko ezintasunaren ondorioen inguruko kezka adierazi zen. Ezintasun hori dela-eta, zailtasun ugari sortzen ari dira, besteak beste, ama Gineakoa den haurren kasuan, Erregistro Zibilean inskribatzea edo Lanbidek beharrik oinarrizkoenak asetzeko prestazio ekonomikoak izapidetzea ukatzea. Herri-administrazio guztiek ez dute onartzen enbaxadak igortzen duen ordezko ziurtagiria pertsona hori ondorio guztietarako identifikatzen duen dokumentu gisa.
4.1.3. Azkenik, Greziako Herriaren Defendatzaileari bidalitako gutuna aipatu behar dugu. Bertan, zenbait euskal ekintzaileen jarduketaren izaera humanitarioa baloratzen zen; izan ere, horiek 8 babes-eskatzaile Euskadira ekartzen saiatu dira, asmo solidarioarekin, pertsonen trafikotzat ulertzen denaren edozein konnotaziotik urrun. Bertan, Arartekoak Europar Batasunak eta Europako gobernuek asiloari dagokionez bere gain hartutako konpromisoak ez betetzearen aurrean zabaldutako frustrazioaren berri eman zuen. Hala ere, euskal herritarrek pertsona horiek hartzeko, laguntzeko eta babesteko borondatea erakutsi dute. Herriaren defendatzaileari helarazi zitzaion, bi erakunde horiek interes komuneko gaiei dagokienez mantentzen duten lankidetzaren esparruan.
4.1.4. Azkenik, Arartekoak uste du beharrezkoa dela babes-eskatzaileak berriz kokatzeko eta finkatzeko zailtasunak nabarmentzea. Beraz, baterako ekintza bat proposatu du beste autonomia erkidegoetako herria defendatzeko bulegoekin. Horrela, autonomia erkidegoek protagonismo gehiago izango dute eta Estatutik lankidetza areagotu ahalko da, berriz kokatzeari eta finkatzeari dagokionez onartutako konpromisoak betetzen direla sustatzeko. Baterako jarduketa hori 2017ko lehenengo hiruhilekoan burutuko da.
4.2. Beste jarduera eta bilera batzuk
4.2.1. Arartekoak zenbait hirietan abiarazitako zurrumurruen aurkako estrategiak biltzen dituen webgune baten aurkezpenean parte hartu du; aurkezpen hori maiatzaren 3an egin zen Donostiako Udaleko Osoko bilkuren Aretoan eta zenbait eragile publikok eta pribatuk hartu zuten parte.
Zenbait erakunde-eragilek eta erakunde sozialek sustatu dute zurrumurruen aurkako sarea, besteak beste, Immigrazioaren Euskal Behatokia, Ikuspegi; Donostia eta Getxoko Udalak; SOS Arrazakeria Gipuzkoa eta CEAR. Hiri horiek Kultura Arteko Hirien Sarearen parte dira, Europako “intercultural cities” Sarera lotutakoa. Programa hori Europako Kontseiluak sustatu du Europako Batzordearekin elkarlanean; hala, horren parte dira, besteak beste, Donostiako, Bilboko eta Getxoko Udalak. Hala, Donostia programaren kide diren lehenengoetariko hiri bat da.
4.2.2. Arartekoa Deustuko Unibertsitateko Giza-eskubideen Institutuarekin bildu da, askatasun erlijiosorako eskubidearen inguruan egindako lana partekatze aldera. Institutu hau zenbait administrazioekin elkarlanean ari da, besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin, politika publikoetan eragina izan nahi duen eskubide hori garatzeko.
4.2.3. Bilera bat egin da erkidego musulmaneko ordezkariekin; horretan, aldarrikapen batzuk egin dituzte eta gai hauen inguruan dituzten konpromisoak azaldu ere bai: Halal janaria sustatzea hezkuntza zentroetan, ospitaleetan eta espetxeetan; kultu musulmaneko lurperatzeei dagokienez eta Derioko hilerrian soilik egin ahal izateak dakartzan gabeziak; beloaren kontua hezkuntza-zentroetan eta hezkuntza-zentroetan erlijio musulmana eman ahal izateko betekizunak betetzeko zailtasuna euskara-profila eta irakasletza egiaztatzeko zailtasuna dela-eta. Bildotsaren jaia ospatzeko edo beste jardunbide batzuetarako zailtasunak aipatzen dituzte, besteak beste, zirkunzisioa. Horrez gain, adierazi dute ezinezkoa dela PFEZan ekarpen bat egitea erlijio musulmanari, erlijio katolikoarekin egiten den bezala. Kontuan hartu beharreko elementu gisa adierazi da erkidego musulmanarekiko elkarrizketan gai hauek aintzat hartu beharko liratekeela: babes soziala, askatasun erlijiosoa eta hezkuntza, segurtasunaz gain.
4.2.4. Era berean, bilera bat egin da SOS Arrazakeria Gipuzkoa elkartearekin, horrek helarazitako arazo batzuk jorratzeko. Arazo horiek zer ikusia zuten laguntzarik gabeko atzerriko adingabeen arretarekin eta Arartekoaren ekainaren 17ko 5/2013 Gomendio Orokorraren jarraipenarekin. Hori Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean aztertzen da. Erakunde honi aurkeztutako arazoen artean dago Gipuzkoako lurraldean egoitza-baimena izapidetzea ukatzea babes-erakunde batean 9 hilabetez egon ez badira, 9 hilabeteko epea gehieneko muga giza ezartzen bada ere. Beste kezka bat ere azaldu zuten; izan ere, kezkatuta daude prozedura penala artxibatzen denean baina pasaportea itzultzen ez denean pasaportearen faltsutasunagatik jarritako salaketa dela-eta. Arartekoak Fiskaltzarekin eta Gobernuaren Salarekin izandako bileretan kontu hori aipatu da; hala, bilera horietan jakinarazi dira pasaportea ez itzultzeak dakartzan zailtasunak eta sortzen den paradoxa. Izan ere, igortzen den pasaporte berriak entregatu ez den pasaportean dagoen eduki bera dauka.
4.2.5. Horrez gain, 2016an, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako euskal zerbitzu juridikoko (Aholku Sarea) koordinatzailearekin elkartu ginen. Horren helburua da atzerriko pertsonen erregularizazio dokumentalaren inguruan orientatzea eta bat-bateko irregulartasun-egoera saihestea, baita familian bizitzeko eskubidea gauzatzen laguntzea ere. Bertan, Aholku-Sareak 2015ean egindako lanaren berri eman zen eta 2016rako lan-ildoak azaldu ziren.
4.3. Jardunaldi eta mintegietan parte hartzea
Arartekoak zenbait forotan parte hartu du; foro horietan, asilorako eskubidea defendatu du giza-eskubide bezala. Horiek gehiago zehazten dira txosten honen IV. eta V. kapituluetan. Horien artean, Madrilgo Ateneoan defendatu du eskubide hori hitzaldi honekin: Europa ispiluaren aurrean: errefuxiatuen krisia.
Aurten, urtero UPV/EHUrekin elkarlanean antolatutako udako ikastaroan, izenburua hauxe zen: “Europa, asilo lurraldea? Erronka eta erantzunak”.
Jardunaldi horietan aztertu zen Europan behar bezala errespetatzen ote den asilo eta babeserako eskubidea, bereziki gatazka odoltsuetatik ihes egiten duten pertsona-saldoak direla eta.
Arartekoak, Europako Egunaren ospakizuna dela bide, Eusko Legebiltzarrak eta Euskobaskek antolatutako jardunaldi batean parte hartu du: “Europa berri baterako eztabaidak”.
Arartekoak, Emakunderekin batera, Emakume eta adingabeak salerosteari buruzko jardunaldi bat antolatu du.
2016ko otsailaren 27an, Arartekoak bat egin zuen Iheslari eta etorkinen eskubideen aldeko martxa Europan Ibilbide segurua ekimenarekin. Europako hiri askotan egin zen ekimena eta, horren bidez, erantzun humanitario bat eskatzen da, asiloari eta giza-eskubideen babesari dagokienez onartutako nazioarteko betebeharrak errespetatzen dituena.
Horrez gain, Arartekoak, ekainaren 20an, erakunde-adierazpen bat igorri zuen Babesaren Nazioarteko Eguna dela-eta.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. 2016an, Europar Batasunak eta Espainiak ez diete erantzun egoki bat eman Europan sartu diren pertsonei. Izan ere, pertsona horiek gatazka beliko batetik ihes egiten dute, euren bizitza eta seme-alaben bizitza arriskuan zegoelako.
Gainera, Espainian, asilo-sistema gainezka egon da nazioarteko babeseko eskaerak nabarmen areagotu direlako nazioarteko egoeraren ondorioz eta, bereziki, Siriako gatazkaren ondorioz. Sistema horrek ez du malgutasun nahikoa izan Europar Batasunarekin bere gain hartutako konpromisoak bete ahal izateko, babes-eskatzaileak berriz kokatzeari eta finkatzeari dagokienez. Horrela, Grezian eta Italian, oraindik ere, pertsona ugari daude dagozkien asilo-eskaerak ebaztearen zain. Izan ere, pertsona horiek baldintza tamalgarriak jasaten ari dira denboraldi luzeegiaz.
5.2. Ehunaka pertsona etortzen ari dira Europara eta horren aurrean ematen ari den erantzuna ez da nahikoa. Hori dela eta, askotan, babesa eskatzen duten pertsonek beste norako batzuetara bidaiatzen jarraitzen dute eta ez dute babes-eskaera aurkezten lehendabizi sartzen diren edo zeharkatzen dituzten estatuetan. Horren ondorioz, estatu kide batzuek Europar Batasuneko beste herrialde batzuekin abiarazitako kontrolak berraktibatu dira. Ez dago baliabide nahikorik pertsona horiek hartzeko eta horiei arreta emateko eta neguan tenperatura baxuak jasaten ari dira. Hori dela-eta, Europan milaka pertsona muturreko baldintzetan daude.
Berriz kokatu eta finkatzeko programak eskasak izaten ari dira eta erritmo izugarri geldoan egiten ari dira, larrialdi humanitarioari aurre egiteko. Europar Batasunak eta Turkiak erabaki bat sinatu zuten (formalki, adierazpen bat) 2016ko martxoaren 18an migrazioaren kontrolari buruz. Hala, horren helburua zen Egeo itsasoa zeharkatzen duten pertsonen joan-etorriak etetea. Erabaki horretan itzulerak kudeatzeko ekintza-plan bat jaso da.
Erabaki hori ap
likatuz, Turkiatik Greziako uharteetara modu irregularrean heltzen diren migratzaileak eta asilo-eskatzaileak Turkiara itzul daitezke. 2016an, Europara sartu diren pertsonen kopurua murriztu da eta itzulerak areagotu dira.
Abiarazi diren neurriek zalantzan jartzen dute Europar Batasunaren gaitasuna arazo komun bati aurre egiteko, baita estatu kideen solidaritatea eta horien borondatea eta konpromisoa ere asilorako eskubidea betearazteko. Hala, eskubide hori aitortuta dago estatu kideen antolamendu juridikoetan eta Europar Batasunaren Funtsezko Eskubideen Gutunean.
5.3. Dauden erronken artean dago babesa eskatzen duten pertsonen harrera eta, gainerako immigranteekin bezalaxe, horien integrazioa eta diskriminazioaren aurkako borroka.
5.4. Aipatu behar da, oraindik zehaztu gabe dagoen kontu bezala, Osasun Ministerioak duen konpromisoa lehen mailako arretan osasun-arretarako eskubidearen aitorpenarekiko, atzerriko pertsonen administrazio-egoera gorabehera. Hori autonomia erkidegoek lehen mailako arreta jasotzeko sarbidea argitzea eragozten ari da, Euskadiko Autonomia Erkidegoak bezalaxe. Izan ere, horrek adierazi du talde horri osasun-estaldura ematen jarraitzeko asmoa duela.
5.5. Nabarmentzeko moduko elementu positibo bat da Euskadin dagoen diru-sarrerak bermatzeko sistema; sistema horren bidez, diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako prestazio osagarria edo gizarte-larrialdiko laguntzak jaso daitezke. Horrez gain, baztertze larriko prozesuak saihesten ditu, berreskuratzeko zailak direnak. Gainera, azpimarratu behar da immigrazioko langile teknikoen toki-sarea eta euskal herri-administrazioek duten inplikazioa eskola inklusiboarekin. Izan ere, integrazioa eta sentsibilizazioa eta diskriminazioaren aurkako borroka errazten dituzten zenbait programa babesten ditu (Aholku Sarea, Era Berean eta erkidego-integrazioko beste programa batzuk).
5.6. Hirigintza-antolamenduko politikak sustatzeko beharra baloratzen jarraitzen da, hiri-eremu batzuetan kultu-espazioen bereizketa saihesteko, “hirirako eskubidea” deritzona ap
likatuz. Izan ere, pertsona guztiek dute eskubide hori hiri-ingurura sartu ahal izateko baldintza-berdintasunean eta beste eskubide batzuk gauzatzeko beharrezkoak diren ekipamenduak eta zuzkidurak baliatzeko, besteak beste, askatasun erlijiosoko eskubidea gauzatzeko.
5.7. Horrez gain, beharrezkotzat jotzen da atzerriko gazteei zuzendutako prestakuntza-eskaintza eratzea, horien egoera akademikoak eta dokumentazioa erregularizatzeak dakartzan zailtasunak kontuan hartzen dituena.
5.8. Urtero adierazten dugun kezkatzeko arrazoi bat da pertsona batzuek eta, bereziki, gazteek duten zailtasuna laneko eta egoitzako baimen bat eskuratzeko lan-eskaintza bat ez izateagatik. Euskal herri-administrazioak hezkuntza bezalako zerbitzu publikoak kudeatzen ari dira, baita laneko orientazioko eta prestakuntza okupazionaleko zerbitzuak ere. Halaber, gure hirietan bizi diren atzerriko familiei laguntzak eta prestazioak ematen dizkiete orain dela urte asko, horiek euren oinarrizko beharrak ase ahal izateko eta horien gizarteratze eta laneratze prozesuak babesteko. Hala ere, pertsona horietako askok ez dute lan egiteko baimenik, edo zaila da lana lortzea; beraz, agerian jartzen da euskal herri-administrazioek egiten dituzten ahaleginen eta lan-munduan sartzeko oztopoen arteko inkoherentzia, lan egiteko baimen administratiboa izan behar baita, eta hori Estatuko Administrazio Orokorrak ematen du. Hala, euskal herri-administrazioen jarduketa horiek ez dute merezi duten pisua.
5.9. Aurten, aurrerapausoak eman dira gorrotoaren hitzaldiari emandako erantzunean. Hala, interesgarria izango litzateke gorrotoaren hitzaldiaren aurkako borrokaren inguruko 15. Gomendio Orokorra hedatzea, baita Europako batzordearen Arrazismoaren eta Intolerantziaren aurkako azalpen-memoranduma ere bai, Europako Kontseilua. Talde desberdin eta ahulen inguruko iritzi estereotipatu eta iraingarriak sortzea pertsonen duintasuna izateko eskubidearen aurka doa eta diskriminazioaren aurkako borroka ahultzen du, baita integrazio-politikak ere.
Aurrekariak
Arartekoak arlo honetan egiten duen lanak Konstituzioaren 14. artikuluan du oinarria; izan ere, pertsona guztiak berdinak direlako printzipioa ezartzen du, eta bereizkeria debekatzen. Era berean, eta eremu horretan egiten duen lanaren bidez, Yogyakartako printzipioetan ezarritakoa bete eta errespetatu behar dela babesten du Arartekoak; bai eta lesbianen, gayen, bisexualen, transexualen eta intersexualen eskubideen alde lan egiten duten Europako eta nazioarteko erakundeen erabakiak, jarraibideak eta aholkuak errespetatu behar direla ere. Giza eskubideei buruzko nazioarteko legedia ezartzearen ingurukoak dira aipatu Yogyakartako printzipioak, sexu-joerari eta genero-identitateari dagokienez. Sexu-joera edo genero-identitatea ezin da diskriminatzeko arrazoi bihurtu, eta euskal botere publikoei dagokie pertsona guztien berdintasuna benetakoa eta eraginkorra izan dadin eragozten duten oztopoak kentzeko betebeharra.
Giza duintasunaren defentsan eta pertsona guztiek sexu-joera eta genero-identitate librea edukitzeko giza eskubidea dutelako defentsan dago oinarrituta eremu honetan egiten dugun lana. Horrekin, LGBTI pertsonek eskubide guztiak berdintasunez eta guztiz erabiltzen dituztela ziurtatu nahi du Arartekoak. Zentzu horretan, euskal herri-administrazioek beharrezkoak diren neurriak eta jarduerak garatzea bultzatu nahi dugu, pertsona horiek baztertzeko edozein kausa kentzearren eta haien eskubideak berdintasun osoz gauzatzea lortzearren. Gai horrekin zerikusia duten kexak izapidetzeaz gain, hainbat jarduera egin ditugu, euskal administrazioetan, talde horren eskubideak erabat integratzearekin loturiko funtzionamendua hobetu eta hobekuntzak bultzatu eta sustatzeko. Hiru xede hauei begira daude gure jarduerak:
• Euskal herri-administrazioek euren jarduera guztietan berdintasuna erabat errespeta dezaten eta sexu-orientazio eta genero-identitatearen ondoriozko bereizkeriarik egin ez dezaten lortzea, eskubide horien gauzatzea benetakoa eta eraginkorra izateko beharrezkoak diren neurriak abian jarriz.
• Euskal gizarte osoan, bazterkeriarik ezan eta aniztasun afektibo-sexualari eta genero-aniztasunari lotutako eskubideen errespetuan oinarritutako kultura zabaltzea.
• Homofobia edo transfobiaren aurka borrokatzea (edozein formatan agertzen bada ere), Euskadin LGBTI pertsonen egoeraren gaineko ezagutza eta sentsibilizazioa zabalduz.
1. Kexarik aipagarrienak
Genero-identitate edo -adierazpen anitza duten haurrei ematen zaien osasun-arreta
Osakidetzako Gurutzetako ospitaleko Genero Unitateko jarduera zalantzan jartzen zuen kexari dagokionez, legez neska erregistratuta zegoen baina mutil bizi eta sentitzen zen adingabe bati emandako arreta ezegokiari buruzkoa hori, Arartekoak gomendio bat igorri du 2016an,Arartekoaren 2016ko otsailaren 12ko Ebazpena, Osakidetzari zuzendutakoa. Gomendio horren helburua zen elkarrizketa-bide irekiak ezar ditzala Osakidetzak, eta zabal-zabal erantzun diezaiela genero-identitate anitza duten haurren familiek osasun-zerbitzuen ikuspegiaren inguruan dituzten kezkei eta egiten dituzten informazio-eskaerei. Bestalde, gomendioaren xede ere bazen Osakidetzak kontuan har ditzala zenbait printzipio edo jarduera-ildo bai transexualei ematen zaien arretan, bai euskal legeriak arlo honetan aurreikusi duen gida klinikoan.
Arartekoak egindako ikerketaren emaitzari dagokionez, eta Osakidetzak adierazitako gogoetak ere aintzat hartuz, erakunde honek ondorioztatu ahal izan du erronka zientifiko, sozial eta gizatiar berriak dituen jarduera-eremu baten aurrean gaudela, eta pertsona horiek eta bereziki haurrek eskatzen duten arretan inplikatuta dauden zerbitzu publiko guztiei -baita osasun-zerbitzuei ere- eragiten diela.
Gauzak horrela, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari zuzendutako gomendio horrekin, aipatu pertsonei arreta emateari bideratutako jarduera publikoak hobeto orientatzen lagundu dezaketen eta nazioartean aitortuta dauden printzipio batzuk gogorarazi nahi izan ditu Arartekoak. Horien artean, printzipio hauek nabarmentzen ditugu: transexualitatea despatologizatzeko printzipioa, sentitutako sexua errespetatzeko printzipioa, ezagutza zientifikoari eta praktikoari irekitzea, bai eta arlo honetan eskarmentu aitortua duten beste instantzia batzuen doktrina-korronte ezberdinei irekitzea ere, eta informazio zabala jasotzeko eskubidea, zerbitzuaren erabiltzaileak modu aktibo eta informatuan hartu ahal izan dezan parte bere osasunari eragiten dioten erabakietan.
Haurrei dagokienez, era berean azpimarratu nahi izan da haur horiek adierazitako eskaerak entzutea eta egoki bideratzea eskatzen duela adingabeen interes gorenak, eta profesional adituen laguntza bermatu behar dela horien banakako ibilbidean, hori edozein izanik ere, eta, horretarako, zerbitzu publikoen esparruan sartu behar direla psikologiako profesionalak. Bestalde, haurtzaroak eta nerabezaroak berezkoa duten eboluzio-izaera dela-eta, pertsonen nortasuna osatzean etapa batzuen garrantziari arreta emanez gainera, egokitzat jotzen dugu osasun zerbitzuek eremu honetan egiten dituzten jardunetan gizarte ikuspuntua barne hartzea eta tentuz ibiltzea, diagnostiko azkarrak edota itxiak egitea ekidinez, kategoria geldi edo finkoen arabera, atzera bueltarik gabeko prozesuetara azkarregi jo dezaketenak.
Azkenik, Arartekoak Osakidetzari adierazi dio gai honen inguruan dauden askotariko ikuspegi sozial, zientifiko eta doktrinalak sartu behar direla legez aurreikusi den gida klinikoan, transexualen arretan orientatzeko balio behar diela horrek osasun-zerbitzuei, eta ezagutzaren azken-mailara eta ebidentzia zientifikora igo behar dela arreta, horretarako, beharrezkoa balitz, nazioarteko eremuko pertsona eta erakunde adituen irizpideetara joz.
Lesbiana-bikoteen seme edo alabaren seme-alabatasuna erregistroan inskribatzeko arazo legalak
2016an, aurreko urteetan bezalaxe, gai honen inguruan jarraitu dugu, eta zenbait kexa jaso ditugu seme edo alabaren ama ez biologikoaren aldeko seme-alabatasuna erregistratzeko orduan lesbianen bikoteek izaten dituzten zailtasunak aipatuz. Arrazoi horren harira, hainbat arazo juridiko sortzen dira, eta guztiek eragiten diote estatuan arlo honen inguruan dagoen legediaren ezarpenari, laguntza bidezko ugalketa-teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen ezarpenari batez ere. Ondorioz, zailtasunak agertzen dira bi emakumek osatutako familietan jaiotako haurrak erregistroan inskribatzeko orduan.
Legeak mugak ezartzen dizkigun arren –gure zeregin instituzionaletatik kanpo geratzen baita botere judiziala kontrolatzea, bai eta Gorte Orokorrek emandako legeak aldatzeko proposatzea ere–, Ararteko erakundeak, bere eskumenen neurrian, zenbait jardueraren bidez jorratu du dagoeneko kontu hori. Alde batetik, txosten bat bidali diogu Espainiako Herriaren Defendatzaileari, eta, horren bidez, laguntza bidezko ugalketa-teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen 7.3. artikulua interpretatzeko orduan sortzen den arazoaren berri eman diogu. Zehazki, artikuluaren interpretazioa argitu ahal izateko egoki zeritzon jarduketa has zezala eskatu genion erakunde horri, erregistroko praktika homogeneoa lortzeko eta erregistro zibil guztien jarduerak konstituzioko berdintasun printzipioarekin guztiz bat etortzea bermatzeko. Bestalde, 2010eko abenduan, 4/2010 Gomendio Orokorra ematea erabaki genuen, eta, horren bidez, besteren artean, Eusko Jaurlaritzari eskatu genion eragindako herritarrei eta laguntza bidezko ugalketa-teknikak burutzen dituzten euskal osasun-zentro guztiei lege-anbibalentzia horren berri eman ziezaiela, egoera horretan dauden emakume-bikoteek laguntza bidezko ugalketako tratamendua hasten dutenean, etorkizunean izango dituzten seme-alaben seme-alabatasuna erregistroan inskribatzeari dagokion egoeraren berri izan zezaten.
Hala eta guztiz ere, ezin dugu alboratu egun indarrean dagoen araudiak –ama bien aldeko seme-alabatasuna onartzeko xedea duenak– egun ezartzen duen erregulazioa: hain zuzen, emakume horiek ezkonduta egon behar dute eta seme-alabek laguntza bidezko ugalketa-teknikak erabiltzearen ondorioz jaioak izan behar dute. Bi baldintza horiek biltzen ez badira, ama biologikoaren bikotekidearen aldeko seme-alabatasuna ezartzea adopzio-prozesuaren bidez baino ezin da egin, ezkontza zibilaren esparruan edo autonomia erkidegoak izatezko bikoteen inguruan duen legediari jarraiki. Prozedura hori, ordea, ez zaie bikote heterosexualei ezartzen, ezkonduta egon edo izatezko bikote izanda ere, automatikoki onartzen baitzaie seme-alabatasuna. Ildo honetan, aipatu behar dugu, estatuko legegilearen aukera denez, Arartekoaren erakundeak ez duela eskumenik estatutu juridiko hori, laguntza bidezko ugalketari buruzko legeak sortu duen hori, zalantzan jartzeko. Hala ere, jakin badakigu araudi horrek pertsonen arteko berdintasunaren printzipioa kaltetzen duten disfuntzioak sor ditzakeela, nekez justifika daitekeen desberdintasuna eragiten baitu bikote heterosexualak eta sexu bereko bikoteak tratatzeko moduan. Beraz, diskriminazioa sor dezaketen desberdintasunak dira. Kontu horren gaineko kexak eta kontsultak jasotzen jarraitu dugu, eta eragindako herritarrentzat konpondu ez den gaia dela adierazten digu horrek. Arrazoi horiengatik guztiengatik, erakunde honek horren berri emango dio, berriro ere, Espainiako Herriaren Defendatzaileari, eta eskura dituen bitarteko guztiak jarriko ditu egungo egoera aldatzea ahalbidetuko duten aldaketak sustatzeko.
Gizarte Segurantzako inprimakiak ez daude sexu bereko bikoteen errealitatera egokituta
2016an, beste kontu batek ere bereganatu du gure arreta: Gizarte Segurantzako inprimaki jakin batzuk ez daude familia homoparentalen errealitatera egokituta. Estatu-eremuko administrazio bati eragiten dion kontua dela aintzat hartuta, Espainiako Herriaren Defendatzaileari bidali diogu, erakunde horrek izapidetu dezan. Bada, gero jakinarazi digu, bere esku-hartzearen ostean, seme edo alaba jaiotzeagatiko prestazioen eskabideetako zenbait alderdi aldatu direla; zehazki, A gurasoa eta B gurasoa jarri da, aitaren eta amaren ordez. Aitzitik, inprimakietan bertan jasotako beste erreferentzia batzuk ez dira aldatu; hala nola, amatasunagatiko prestazioei eta aitatasunagatiko prestazioei egiten zaien aipamena; izan ere, eta Herriaren Defendatzaileak adierazitakoaren arabera,Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreaneta horren garapen-araudian ezartzen dena kopiatuz jaso behar da aipatu izendapena, eta ez aipatu legea, ez horren araudia, ez daude alderdi horretan aldatuta.
2. Araudi- eta gizarte-testuingurua
EAEko esparru juridikoa
Azken urteotan, LGBTI pertsonen eskubide zibilak legez parekatu dira gure inguruko herrialdeetan, bai sexu bereko pertsonak ezkontzeko aukerari dagokionez, bai transexualen genero-identitatea sentitzen duten sexura legez egokitzeko ahalmenari dagokionez. Hala, gure lurralde-eremu zehatzean, izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legea onartu zen lehendabizi; ondoren, Kode Zibilaren erreforma, uztailaren 1eko 13/2005 Legearen bidez egina, zeinak Kode Zibila aldatzen baitu ezkontzeko eskubideari dagokionez; eta azkenik, martxoaren 15eko 3/2007 Legea, pertsonen sexuari buruzko erregistroko aipamena zuzentzea arautzen duena.
Hori dela eta, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legea onetsi zuen Eusko Legebiltzarrak. Lege horren helburua da transexualei arreta integrala ematea eta transexualen izaera edo egoera pertsonal edo sozialagatik legedian dauden diskriminazio guztiak gainditzeko bidean aurrera egitea. Azkenik, 2015eko abenduan, abenduaren 22ko 234/2015 Dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, transexualen administrazio-dokumentazioari buruzkoa hori. Horren bidez, aipatu 14/2012 Legearen 7. artikulua garatuz, transexualek –nazionalek zein atzerritarrek–, Erregistro Zibilean edo beren jatorrizko herrialdean sexua zuzendu artean, Euskadin erabili ahal izango duten administrazio-dokumentazioa erregulatu da, horrela, modu askean zehaztutako genero-identitatearen araberako tratua jaso dezaten.
Arau-multzo horrekin, eskubideen legezko aitortza-eredu berria ezartzen duen esparru juridikoa eratu da LGBTI kolektiboarentzat. Hala ere, errealitateak erakusten digutenez, oraindik ere ugari dira eremuak, non praktikan urratzen baitira LGBTI pertsonen eskubideak.
Nazioarteko eta Europako esparrua. Europan LGBTIen eskubideak hobetzeko lehentasunezko ekintzak
Europako Batzordeak onartu egin du Europar Batasuneko estatu kide askotan lesbianek, gayek, bisexualek, transexualek eta intersexualek (LGBTI) diskriminazioa eta erasoak jasotzeko arriskua dutela egunero. Homosexualitatearen, transexualitatearen, sexu-joera aniztasunaren eta genero-identitatearen gaineko aurreiritziek, nahasteek eta ezjakintasunak elikatu egiten dituzte komunitate horrenganako jarrera intolerante eta oldarkorrak. Zuzenbide Europarrak pertsona guztientzako tratu-berdintasuna bermatzen du enpleguaren eta prestakuntzaren testuinguruan, sexua edo sexu-joera gorabehera. EBko itunek, EBko Oinarrizko Eskubideen Gutunak eta Enpleguko Berdintasunerako Zuzentarauak ziurtatu egiten dute berdintasunerako eta diskriminazio gabeziarako eskubidea, eta, era berean, diskriminazio mota horri aurre egiteko orduan, EBk jarrera proaktiboa izan dezala eskatzen dute.
Nazioarteko Zuzenbideak ere LGBTI pertsonen eskubideak finkatu ditu, Giza eskubideei, sexu-joerari eta genero-identitateari buruzko Nazio Batuen Ebazpenaren bidez (2011ko ekainekoa da ebazpena). Bestalde, eremu horretan, garrantzitsua da Europako Kontseiluak duen tokia, Ministroen Batzordeak estatu kideei egindako gomendioarekin, sexu-joeragatiko edo genero-identitateagatiko diskriminazioari aurre egiteko neurriei buruzkoa hori.
Alabaina, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren (FRA) hainbat txostenek erakusten jarraitzen dute, hala nola 27 estatu kideetako legediaren konparazio-azterketaren txostenak edo LGTB pertsonek bizitza sozial eta ekonomikoaren eremu ezberdinetan (enplegurako, hezkuntzarako eta osasunerako sarbidean) bizi duten egoeraren konparazio-azterketak, Europako arazo izaten jarraitzen dutela LGBTI pertsonenganako diskriminazioak eta gorroto-delituek. Iaz, txosten honen bidez, aipatu agentziak intersexualei buruz egindako beste txosten baten berri eman genion Eusko Legebiltzarrari. Pertsona horiek gure gizarteetan dituzten zailtasunetan jartzen zuen arreta txosten horrek.
Europako Batzordeakegin duen ekintzen zerrendan (List of actions by the Commission to advance LGBTI equality) sar daiteke eskubide horiek hobetzeko ekintza-esparrua. Europako Batzordeak datozen urteotan buru nahi ditu aipatu ekintzak, eta LGBTI pertsonen egoera hobetzeko orduan lehentasuna duten jardun-esparruen inguruko orientabide izateko balioko dute. Besteak beste, hauek dira jardun-esparru horiek: eskubideak hobetzeko eta horiek babesteko legezko bermeak zabaltzea; dagoeneko aitortuta dauden LGBTI pertsonen eta euren familien eskubideen eraginkortasunaren monitorizazioa eta jarraipena; herritarrengan duten eragina lortzeko neurriak, hala nola, aniztasuna eta bereizkeriarik eza sustatzea; Europa mailan LGBTI pertsonen eskubideen berdintasuna bultzatzeaz eta horretan aurrera egiteaz arduratzen diren funtsezko eragileei laguntzea; tokian tokiko botere publikoek datuak biltzea eta ikerketa-lanak egitea; herrialdearen barruko kontuak, mugakideen artekoak, eta kanpo-ekintza hirugarren herrialdeekin batera. Europar Batasuneko estuetako administrazio ezberdinen esku dago ekintza horien zati handi bat lurralde-mailan abiarazteko erronka. Zalantzarik gabe, ardura hori euskal botere publikoena ere bada. Horretarako, esparru juridikoa eta eskubide horien defentsaren aldeko gizarte-borondatea dute.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Jarraian, arlo honetan 2016an burutu ditugun jarduketa garrantzitsuenak azalduko ditugu. Hain zuzen, agerian jarriko dugu zeintzuk izan diren Ararteko erakundearentzat arreta-gune nagusiak LGBTI pertsonen eskubideen defentsaren arloan:
3.1. Bilerak elkarteekin
Bilera Aldarte elkartearekin
LGBTI pertsonei arreta emateko elkarte horretako ordezkariekin elkartu dira Ararteko erakundeko justizia eta LGBTI eskubideen eremuetako arduradunak. Bilera horietan, gai hauei buruz aritu dira: emakume lesbianek beren semeak edo alabak Erregistro Zibilean inskribatzeko orduan dituzten zailtasunak, laguntza bidezko ugalketarako osasun-zerbitzuetan emakume-bikoteei eragiten dieten hesi administratiboak, bai eta, oro har, indarrean dagoen legeditik eratorriko arazoak, lesbiana-bikoteen berdintasun-arloari dagokionean. Ararteko erakundeak kontu horien inguruan egin du lan azken urteotan, eta gai horien gaineko gogoeten berri eman dio aipatu elkarteari. Bestetik, gai horien inguruan lan egiten jarraitzeko asmoa adierazi dio, eta bere konpromiso argia erakutsi, sexu bereko bikoteen eskubideen erabateko berdintasuna lortzeari begira.
3.2. Bilerak administrazio eta erakundeekin
2016. urtean, bilera bat egin da Arartekoaren eta Eusko Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikaren Zuzendaritzaren artean. Gainera, urtean zehar, harreman jarraitua egon Ararteko erakundeko langile teknikoen eta aipatutako zuzendaritzaren artean. Interes komuneko gai hauek jorratu dira aipatu bileran:
• Arartekoak Rainbow eta Rainbow Has proiektu europarren esparruan egin dituen jardueren ibilbidea, horiek garatu bitartean zuzendaritza horrekiko lankidetza sortu baita. Rainbow mintegia -2014an egin zen, Bilbon- berrargitaratzeko aukera planteatu da, han jorratutako gaiak eguneratze aldera. Mintegian, erakunde eta elkarte askok hartu zuten parte, eta, horretarako, zuzendaritza horren lankidetza eskatu zen. Gainera, etorkizunean laguntzeko prest agertu da hori.
•Berdindu Eskolak taldearenjarraitutasuna eta Ararteko erakundearen parte-hartzea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eremu horretan duen protagonismoaren garrantziaz hitz egin da.
• LGBTI pertsonei arreta emateko Berdindu Zerbitzuaren egoera; batez ere, adingabeak eta euren familiak artatzeko moduari dagokionez.
• Transexualen administrazio-dokumentazioari buruzkoabenduaren 22ko 234/2015 Dekretuberriaren ezarpenaren egoera eta garapena.
• Osasun-gida klinikoa,transexualen arretarako 14/2012 Legeanaurreikusitakoa: Gida egiteko zailtasunez hitz egin da, etaArartekoaren 2016ko otsailaren 12ko Ebazpenaeman zaio Eusko Jaurlaritzari. Osakidetzari zuzendutako ebazpena da, eta kontu honekin dauka zerikusia.
• Genero-adierazpen edo -identitate anitza duten edo genero-jokaera ez normatiboak dauzkaten adingabeak (familien eskariak eta osasun-, gizarte- eta hezkuntza-arreta). Gai horri buruzko hausnarketa patxadatsuagoa egiteko beharra jorratu da.
• Administrazioak familia homoparentalei jartzen dizkien hesiak eta lesbianen bikoteek beren semeak edo alabak erregistroan inskribatzeko orduan dituzten arazoak. Arartekoaren 2/2010 Gomendio Orokorra entregatu da, lehen esan dugun moduan, oraindik zati batean konpontzeke dagoen gaia jorratzen baita bertan.
Txosten hau ixtean, Eusko Jaurlaritzako aipatu zuzendaritzari gai horien guztien egoeraren berri emateko asmoa dauka Arartekoak, aurretik ezarritako lankidetza estua berritzeko xedez; izan ere, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean titularra aldatu du.
3.3. Hainbat forotan, jardunalditan eta zabaltzeko beste jarduera batzuetan parte hartzea
Eskola segurua izeneko esparruan parte hartzea
Arartekoak, Haurren eta Nerabeen bulegoaren bidez eta LGBTIen eskubideen atalaren bidez, “Eskola seguruaren aldeko talde egonkorra” izeneko espazioan parte hartzen jarraitzen du. Eraketa mistoa (soziala-instituzionala) duen lan-foroa da, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak eta Berdindu Zerbitzuak babesten dutena. Eskolan, mutikoen, neskatoen eta nerabeen aniztasun sexu-afektiborako eskubideekiko errespetua eta sustapena bultzatzeko xedea dauka talde horrek, eta Arartekoak aldizka hartzen du parte bertan -Haurren eta Nerabeen bulegoaren bidez eta LGBTIen eskubideen atalaren bidez-, beste erakunde batzuekin batera (horien artean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila nabarmentzen dugu). Talde horren zeregina, funtsean, adingabeei, familiei eta irakasleei laguntzeko jarduerak eta protokoloak koordinatzea da, hezkuntza-zentroetan ikasleen genero-identitateei eta -rolei eragiten dieten egoerak eta jarrerak agertzen diren kasuei dagokienean.
2016an egin zen bilera bakarrean, Euskadiko hezkuntza-zentro guztiei zuzendutako dokumentuaren azken idazketa hitzartu zen. Hauxe da dokumentuaren izenburua: Ikastetxeei zuzendutako protokoloa, ikasle transei edo genero portaera ez normatiboa dutenei eta haien familiei laguntzeko. Dokumentuak sarreran adierazten duen moduan, hezkuntza-sistemaren lerro estrategiko bat da aniztasunari erantzutea. Hori dela eta, hezkuntzako profesionalek gai izan behar dute, eskola inklusiboaren parametroetan oinarrituta, ikasleen eta haien familien dibertsitatea ezagutu eta aitortzeko. Hezkuntzako profesionalek aniztasun horiek detektatuz gainera, ikasle horiei beren eragozpenak gainditzeko lagungarri izango zaizkien bitartekoak eskaini behar dizkiete bizi dituzten egoera jakin batzuk gainditzeko, gainerako ikaskideekin berdintasun baldintzetan pertsona oso bezala garatzeko, aske eta zoriontsu bizi izateko eta arrakasta akademikoa lortu ahal izateko. Protokolo horrekin, Euskadiko hezkuntza-sisteman sexu-joera eta genero-identitate edo -adierazpen anitzei ematen zaien arretari erantzun nahi zaio, bai eta eskolan homo/lesbofobia eta transfobia prebenitu nahi ere.
Arartekoaren erakunde-adierazpena, LGBTIen Harrotasunaren Nazioarteko Egunean
Beste behin ere, LGBTIenganako elkartasuna eta beren eskubideen defentsarekiko konpromiso sendoa adierazi nahi izan ditu Arartekoak 2016an, eta LGBTIen Harrotasunaren Egunaren ospakizunari batuz adierazi du, egun horretan bertan igorritako erakunde-adierazpenaren bidez. Bertan gogorarazi nahi izan du azken bost urteetan lau pertsonatik batek indarkeria fisikoa edo mehatxuak jasan dituela bere sexu-joeragatik edo genero-identitateagatik lurralde europarrean, eta egiteko asko dagoela oraindik ere kolektibo horren benetako berdintasun eraginkorra lortze aldera; besteren artean, LGBTI pertsonez eratutako familiei erabateko aitortza eman behar zaie, –aurrerapen legalak egin badira ere– beren berdintasuna eragozten duten oztopo burokratikoak jasaten baitituzte oraindik.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Lesbianen bikoteen berdintasuna seme-alabatasuna aitortzean
Arartekoak egiaztatu egin du laguntza bidezko ugalketa erabili duten emakume-bikoteen seme-alabatasunari ezar dakiokeen legezko erregulazioak, estatu-eremukoak, pertsonen arteko berdintasunaren printzipioa kaltetzen duten disfuntzioak sor ditzakeela, nekez justifika daitekeen desberdintasuna eragiten baitu bikote heterosexualak eta sexu bereko bikoteak tratatzeko moduan. Beraz, diskriminazioa sor dezakete erregulazio horrek. Kontu horren gaineko kexak eta kontsultak jasotzen jarraitzen dugu, eta eragindako herritarrentzat konpondu ez den gaia dela adierazten digu horrek. Beraz, legedia horren inguruko hausnarketa kritikoa egin behar da, bikote heterosexualetan gertatzen ez den bezala, ezkontza eta laguntza bidezko ugalketa ezartzen baitie horrek lesbiana-bikoteei ama ez biologikoaren seme-alabatasuna aitortu ahal izateko, adopzio-prozesura jo nahi ez bada. Bikote horiek heterosexualen bikoteekin parekatuko dituen lege-erreforma bultzatzera bideratu beharko litzateke aipatu hausnarketa.
Genero-identitate edo -adierazpen anitza duten haurrei arreta egokia ematea
Arartekoaren erakundean kezkatuta gaude laguntza publikoak hobeto zehatzeaz, haurren eskubideei hobeto egokituak izan daitezen. Laguntza horiek, oro har, 14/2012 Legearen babesean ezarri dira, pertsona heldu transexualentzat. Era berean, kezkatuta gaude genero-adierazpen edo -identitate anitzak dituzten edo genero-jokabide ez arautuak bizitzen ari diren haurrek gutxietsita dituztelako beren eskubideak, bai eta pertsona gisa modu askean eta erabat garatzeko ahala ere, helduak ados ez jartzearen edo behar bezalako orientabiderik ez edukitzearen ondorioz (familiarrak, ikastetxea edota herri-administrazioak). Horregatik, Arartekoak uste du funtsezkoa dela arlo honetan esku hartzeko eskumena duten erakundeen arteko estrategiak adostea eta irizpide argiak ezartzea, euren jardueren oinarri haur eta nerabeen interesa eta eskubideak hartuz, hori guztia, haurrak babesteko legeek eta araudiak ezarritakoari jarraiki (adingabearen interes gorena, bere iritzia emateko eskubidea, etab.), eta LGBTIren eskubideak babesteko nazioarteko eta hemengo tresnetan jasotako printzipioekin, edota emakumeen eta gizonen berdintasunerako legedian ezarritakoarekin bat eginez.
Aniztasun afektibo-sexualaren eta generoaren aniztasunaren inguruko arreta, hezkuntza-arloan
Ikastetxeei zuzendutako protokoloa, ikasle transei edo genero portaera ez normatiboa dutenei eta haien familiei laguntzekoaaurrerapen nabarmena da, eskolan aniztasun sexu-afektiboa aitortzeari begira. Horrekin guztiarekin, irakasleen prestakuntza espezifikoa azpimarratu behar dugu orain, aipatu protokoloa ezartzeko erantzukizuna duten horiek baliabide nahikoz hornitze aldera, bai arrakastaz bete ditzaten protokoloan jasotako xedeak, bai, eskolako egoera indibidualetatik harago, giza aniztasunari harrera egiteko eta, bereziki, aniztasun sexu-afektiboari harrera egiteko klima era dadin ikasgelan eta hezkuntza-zentroaren multzoan, prebentzio gisa. Irakasleak prestatzeko eta sentsibilizatzeko plan edo programa nahikorik ez egotea, gai horiek ikasgelan modu sistematikoan eta antolatuan jorratu ez izana, sexu-joera eta genero-identitateari buruzko material zehatza modu antolatuan erabili ez izana edo egun dauden tresna didaktikoetan bizikidetza-eredu berriak islatu ez izana horren adibide argiak dira, eta, horren ondorioz, irakasle kontzienteenek ez dute behar besteko laguntza jasotzen hezkuntza-sistemaren eskutik, gai horiek behar bezala jorratu ahal izateko.
Beraz, ezinbestekoa da Euskadiko hezkuntza-zentroen eta hezkuntza-erakundeen artean baterako lana sustatzea, eskola haur horientzat benetan inklusiboa eta toki segurua dela ziurtatuko duten tresnak sortzeari begira, euren sexu-joera edo genero-identitatea edozein izanik ere.
Aurrekariak
Kapitulu honetan Arartekoak bi norabideetan egindako jardunak aurkeztuko dira, batzuetan aldi berekoak direnak. Batetik, gizarte zerbitzuek eta zerbitzu soziosanitaroek mendekotasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonei emandako arreta, adinari erreparatu gabe. Horrela, gai honen inguruan jasotako kexa guztiak zenbatu dira eremu honetan, baina ezgaitasuna duten pertsonei dagozkienak (65 urtetik beherakoak), zehatzago aztertuko dira III.3. atalean, ezgaitasuna duten pertsonei dagokiena, eta mendekotasuna duten haurrei dagokien ikerketa kualitatiboa Haur eta Nerabeen Bulegoaren txostenean egingo da.
Bigarrenik, eremuaren interesekoak dira adineko pertsonengan bereziki eragina duten gai guztiak, horien artean mendekotasuna. Giza-eskubideetan oinarritutako ikuspegi berriek (eskubideen titulartasunaren printzipioa), adineko pertsonen ahalduntasuna azpimarratu nahi dute, eskubidea duten subjektutzat joz, eta ez bakarrik gizarte asistentzia jasotzen duten pertsonak bezala bakarrik. Ikuspegi honek Herritartasun berri bat dakar, beharrezko bermeez gozatzen duena, rol eta aukera berriak hartzen dituena eta euren autonomia sustatu eta indartzen duena.
1. Arloa kopurutan
2016an, guztira 27 kexa berri erregistratu dira adineko pertsonen arloan, guztiak mendekotasunaren arretari lotuta. Batzuk mendekotasunaren balorazioen emaitzarekin duten desadostasuna adierazten dute, bai lehenengo balorazioan baita berrikuspen fasean ere.
Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako prestazio eta zerbitzuei lotutako kexen taldean, batzuk herrialdeen arteko ezberdintasunak adierazten dituzte, udalerri ezberdinek emandako modalitate bereko zerbitzuen arteko ezberdintasun aipagarrietan, prestazioen eta zerbitzuen arteko bateragarritasun graduari dagokion irizpide ezberdinak edo lurraldeen araberako zerbitzuen, zerbitzuaren intentsitatearen eta erabiltzaileak hura finantziatzeko parte-hartzean oinarrituta daude, prestazioaren lekuaren arabera.
Egoitza zerbitzuei dagokienean, kexa batzuk plaza faltari egiten diote erreferentzia, batez ere Araban buru-osasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutakoetan.
Egoitza zerbitzuei lotuta kexetan adierazitako beste alderdi bat atzerapenak dira, batez ere zentro batetik bestera aldatzeko edo zentro batean sartzeko. Dena den, aitortu beharra dago kasu guzti hauetan plaza esleitu zaiela eskaera izapidetzen ari zen bitartean. Egoitza plaza publiko bat lortzeari lotutako azken kexa batek judizialki ezgaitasuna ez duten baina euren arretarako beharrezko laguntzak kudeatzeko baldintza pertsonalak betetzen ez dituzten eta hori egiteko gertuko familiarik eta baimena duena ez duten pertsonen ahulgarritasun egoera berezia planteatzen zuen.
Egoitza zerbitzuen arretaren kalitateari buruzko kexek (higiene gabeziak, momentu eta leku batzuetan berrikuspen gutxi, norberaren gauzen gaineko kontrol eza, etab.) Ikuskaritza Zerbitzuen jardunari buruzko interesa piztu dute, aztertutako kasu guztietan modu egokian jardun dutenak salatzaileen audientzia emanez, gertakariak tentu handiz ikertuz, zentroetan hobekuntzak proposatuz eta betetzeen jarraipena eginez. Jardun horrek, hala ere, ez du kasu guztietan zalantzan jarritako egoitza zentroan galdutako konfiantza berrezartzea lortzen.
Aurreko kexekin lotuta, zaharren-egoitza batean aldi baterako estantzia epe baten ostean emakume baten heriotzaren ondoren ondare arduragatiko erreklamazio judizial bat aipatzen duenez, familia batek Bizkaiko Foru Aldundian eskatutako bitartekaritza eskaria nabarmenduko dugu, administrazio honek erreklamatzen dituen kostu judizialen kopuru handiarekin lotuta. Jarduna amaitzeke, Arartekoak kexagilearen aldeko ebazpenarekin amaitzea espero du, bere garaian Administrazioarekiko auzibideko ap
elazioen arriskuak: erabiltzaileentzako informazioa hobetzeko eta Administrazioak kostu gisa erreklamatzen dituen profesionalen ordainsariak neurtzeko beharrari buruz foru erakundeak Arartekoaren 2/2009/32O Gomendio Orokorrari emandako erantzunari jarraiki, honakoa esaten duena: “Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbitzu Juridikoei 2/2009/32O Gomendio Orokorra helarazi zaie, berariaz aintzat hartzeko aginduz eta horren arabera defentsarako izan duen profesionalaren ordainsari gisa erreklamatutako kostuak jurisprudentziak kostuok zuzenbidearekin bat datozela baloratzeko ezartzen dituen irizpideak modu neurtuan ap
likatzearen emaitza izatea, ebazpen honetan adierazitakoaren arabera”.
Prestazio ekonomikoei dagokienean, ohiko eskariak ebazpenetan ematen diren atzerapenei buruz ari dira, dena den, azkenean egoki ebazten dira, ondorioetarako data egoki aitortuta eta kopuru egokiak ordainduta.
Beste kexa gutxi batzuk prezio publikoari eta horri lotuta erabiltzaileak ordaindu behar duenari egiten dio erreferentzia. Egoitza zerbitzuetan eragina duten kasuetan, erabiltzaileek ez dituzte aintzat hartu euren erreklamazioetan aurreko urteetan egindako ondare emateak. Etxez etxeko laguntzaren kasuan, jasotako zerbitzuaren kalitatea zalantzan jarri gabe, eskatzaileak erakunde honek 2016an argitaratutako udal zerbitzu sozialen egoerari buruzko ez-ohiko txostenean dagoeneko jasotako gertakaria egiaztatu zuen (IV. kapituluan xehetasun handiagoz aurkeztutakoa), sektore pribatuko zaintzaileen eskaintzan dagoen lehiakortasunak, “merkatuko” prezio baxuekin, etxez etxeko asistentziaren eskaintza publikoarentzat suposatzen duena.
Azkenik, zentroetako, Lurralde Historiko ezberdinetara egoitza lekualdatzeei eta eguneko zentrorako garraio baimenei lotutako beste kexa eta kontsulta batzuk aipatuko ditugu.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Ap
irilaren hasieran Gipuzkoako Foru Aldundira zuzendutako ebazpen bat eman zen. Bertan, herritar baten Familia Inguruneko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoa iraungitzea erabaki zuen ebazpena berrikusteko aholkatu zen, baita kontzeptu honengatik jasotako prestazioak itzultzeko betebeharra aitortzen zuen ebazpena ere.
Familia Inguruneko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoaren iraungitzearen eta ondoriozko oker jasotako prestazioen erreklamazioaren oinarria zen zaintzailea ez zegoela onuradunarekin batera erroldatua. Hau egia izanda, kexagileak argudiatu zuen bere amarekin bizitza osoan bizi ondoren, etxebizitza aldaketa bere amaren mugikortasun beharrei erantzuteko eman zela, okupatzen zuten alokairuko etxebizitzan obra handiak egitea behar zutenak. Gauzak horrela, higiezin bereko beste etxebizitza batera eramatea erabaki zuten, bere beharrei arreta ematea errazteko (sendagaiak antolatu eta eman; eguneko zentroaren aurrean ardura gain hartu; hortzoi, presioagatiko ultzeren eta abarren ondoriozko zainketa higieniko-sanitarioak; elikadura; pixoihala aldatzea eta laguntza orokorra etxean dagoen bitartean) eta aurreko egoerari dagokionez aldaketarik ez jasateko.
Erakunde honen ustez, araudi horrek Autonomiarako eta Mendekotasunari Arreta emateko Sistema sortu duenak, besteren artean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak artatzeko eta babesteko xedea du. Familia Inguruneko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoaren kasuan, bizikidetza-betekizuna justifikatuta dago mendeko pertsonak behar dituen zainketak ziurtatzean. Kasu honetan, semeak urte askotan zaindu zuen ama, eta urte askotan bizi izan zen harekin. Arreta eta zainketak hobetzeko asmoz atari berean beste etxebizitza bat alokatzeko erabakiak ez zekarren bere gain hartutako legezko betebehar bat uztea, ezta seme gisa zuen konpromiso pertsonal eta morala uztea ere.
Horregatik guztiagatik, Arartekoak aholkatu zuen irizpide hori Sektore Publikoaren Erregimen Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 4. artikuluan adierazitako Herri-Administrazioen esku-hartzearen printzipioen arabera interpretatzeko, irizpideak betetzeko exijitzean neurri ez-murritzaileena aukeratzeko, eta interesa babesteko beharra arrazoitzeko.
Gomendio hau ez onartzeko erantzun horretan, abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta uztailaren 21eko 25/2009 Foru Dekretuan ezarritako aurreikuspenak bete dituela aipatu du foru sailak. Era berean, Lurralde Kontseiluak Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren inguruan egindako Hitzarmena eta abenduaren 27ko 1051/2013 Errege Dekretua aipatu dira. Errege dekretu horren bidez, bizikidetza-betekizuna salbuestea aurreikusten da baliabide publiko edo pribatu egiaztatu nahikorik ez dagoen ingurunea denean, baina hori ez da oraingo kasua. Legearen aurreikuspen hauek, ezinbestean, aintzat hartu zituen erakunde honek gomendioa egiterako orduan eta zehazki, irizpidearen salbuespenen existentzia nabarmentzeko helburuz. Azpimarratu nahi dugu, iradokizuna bidaltzeko orduan, kontuan hartu zela zaintzailea higiezin eta atari berean bizi zela, eta, beraz, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren arreta eta zaintzak bermatuta zeudela. Prestazioaren helburua, erakunde honen ustez, berdin jarraitzen zuen. Izan ere, foru erakundeak une batean ere ez du adierazi beste etxebizitza atari berean alokatzeko erabakiaren ondorioz, babes txikiagoa eta arreta gabezia egotean. Gainera, bizi-baldintzak hobetzeko hartu zen erabaki hori. Zentzu horretan, Kode Zibilaren 3. artikulua aipatu da. Kode Zibilaren aurretiko izenburuan, “Arau juridikoei, ezartzeari eta eraginari buruz” atalean, dago jasota hori, eta oinarrizko araua da zuzenbidearen ezarpenean: “Arauak hitzen berezko zentzuari jarraiki interpretatuko dira, ap
likatu behar diren garaiko testuingurua, aurrekari historikoak nahiz legegintzakoak eta gizarte errealitatea aintzat hartuta eta, funtsean, haien espiritu eta xedeari jarraiki”.
Etxebizitza-aldaketa beste higiezin batera egin izan balitz, distantzia handiagoa egongo zatekeen, eta zentzua edukiko zukeen betekizuna betetzeko eskaera zorrotz eta baztertzaile horrek. Kasu honetan, ordea, aurretik familia-bizikidetza egon dela egiaztatuta, eta mendekotasun-egoera hain handiarekin, araudiaren beste interpretazio bat egin liteke; hots, erakunde honek iradokizunean azaldutako horixe.
2.2. Beste kexa pare batzuk, Familia Inguruneko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoaren gainekoak ere, zaintzailearen heriotza aipatzen dute. Bi kasuetan, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren beharrak ez ziren aldatu zaintzailea hil zenean. Era berean, ez zen aldaketarik egon behar horiek betetzean, jarraitzen baitzuen arreta jasotzen, etenik gabe, beste senide baten esku. Gainera, zaintzaile berriek diligentzia berezia nabaritu zuten gertakarien jakinarazpenean eta zaintzaile berria aitortzeko dokumentazioaren aurkezpenean. Horretaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiak jarraitutako prozedura, zeinaren bidez Familia Inguruneko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoa iraungi zen, hildakoa zaintzaile bezala aitortzen duena eta berriz ere horren eskubidea ematen diona zaintzaile berriarekin, prestazio gabeko hilabete batzuk pasatzeko haina atzeratu da. Arartekoaren esku-hartzea, beraz, zaintzaile ez profesionala aldatzeagatik emandako aldaketetarako ezarritako prozeduren eragina aztertu du; horrez gain, egikaritu diren denborak aztertu egiten dira.
Kasu hauetan, Arartekoaren iritziz, prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzearen aldeko interpretazioa egin daiteke, zerbitzu edo prestazioaren onuradunaren kalterakoak diren etenik edo aldaketarik eragin gabe. Interpretazioak legezko babesa du aurretik aipatutako Sektore Publikoaren araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 4. artikuluan.
Bizkaian Familia Inguruneko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoa erregulatzen duen araudiak (ezta azaroaren 29ko 179/2011 Foru Dekretuak ez etaurriaren 11ko 152/2016 Foru Dekretuakere) ez dute zaintzaile printzipalaren aldaketa egoera berariaz aipatzen, prestazioaren iraungitzerako ez bada. Egoera ohikoa ez bada ere, ezin da esan gutxitan gertatzen denik. Hortaz, erakunde honek gomendatu nahi dio Bizkaiko Foru Aldundiari familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoaren arautegian zaintzailearen aldaketari buruzko xedapenak sar ditzan (baita aurrekarien existentzia ere), arreta behar duten pertsonak zaintzen jarraitzeko; bestela, baliteke pertsona horiek babesik gabe geratzea.
Gizarte Ekintza Sailak helburu hori lortzeko neurriak hartzea aurretik informazio-eskaeran aurkeztutako proposamenetako bat izan zen; eta foru erakundeak aztertzen ari zela erantzun zion horri. Arartekoak positiboki baloratu du aldeko xedapen hau, duela gutxi onartutako Familia Inguruneko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoaren erregulazio berrian behintzat islatu ez bada ere.
2.3. Arartekoak ap
irilean ofiziozko jardun bat abiarazi zuen (ebazpenean lagundu zuen kasu partikular batean egindako esku-hartzetik sortua), istripu, traumatismoa, prozesu kroniko baten okertzea edo larrialdi/interbentzio kirurgikoa, espero gabeko lesio larriak sortu duena eta eguneroko oinarrizko jarduerak egitea mugatzen diena, izan duten pertsonen hasiera bateko mendekotasunean aurreikusitako arretari eta ospitaleko altari lotutakoa. Zaintza soziosanitarioen intentsitate altua behar duten egoerak.
Kasurik onenean, pertsona hauek euren senideen laguntza izango dute, baina hala ere, izan daiteke sarrera errazten dien ap
arkalekurik ez duen errehabilitazio zentroetara edo beste instantzia batzuetara joan behar izatea, edo etxebizitza egokitzeko edo laguntza teknikoen gastuei aurre egin (aulkiak, oheak, garabiak...), beti egin ezin den gastu handi bat dena. Baita ere posible da unitate soziosanitarioetara bideratuak izatea, eskuragarri dagoen informazioaren arabera beharrak eta eskariak dauden plazak baino gehiago dira.
Edozein kasutan, Arartekoak hiru foru aldundietan eta Euskal Kontseilu soziosanitarioan behar egoera hauen, eta batez ere, ondorengoen, gainean galdetu zuen: 1) Mendekotasunaren balorazioan aurreikusitako ohiko epeak eta salbuespenak, egoera egonkorrei arreta emateko; 2) lurralde bakoitzean pertsona hauei arreta emateko zerbitzu eta prestazioak, ezgaitasun edota mendekotasuna baloratzeko aurreikusitako epea lortu arte; 3) egoera hauetako arreta hobetzeko eman beharreko erantzun posibleen gainean duen iritzia.
Jarduna amaitzeke oraindik, galdetutako administrazio guztiek adierazi dute behin betiko mendekotasunari laguntzeko errekurtso sistema bat existitzen bada ere, ez dugula errekurtsoen partekatutako zerrendarik gaixondo, mendekotasun iragankorrerako edo egonkortu gabekoentzat. Ildo honetan, euren iritzia da, Arartekok ere konpartitzen duena, eremu soziosanitarioaren garapen handiago baten beharra, zerbitzu soziosanitarioen zerrendaren definiziotik ospitaleko alta eman ondoren gaixondoei erantzunak ematean aurrera egiteko, izaera iragankorreko etxeko zerbitzuak unitate soziosanitarioetan plaza kopuru nahikoarekin batuz, lurraldean egoki banatuta egongo direnak. Baldintza horietan, pertsonek euren ezgaitasun edota mendekotasun graduaren balorazio prozesuei aurre egin ahalko diete, eta ondorengo zerbitzu eta gizarte prestazioei ere, arreta eta laguntza egokia jasoko dutelarik.
Edozein kasutan, hauematen den bitartean, Arabako Foru Aldundiak mendekotasun eta ezgaitasun egoerak aitortzeko prozedura erregulatzen duen 36/2014 Foru Dekretua onartu zuen, abuztuaren 3ko 56/2016 Foru Dekretua, ospitaleko alta eman ondoren gertakizun hauen balorazioa ahalik eta lasterren abiarazteko aukera ez-ohiko moduan jasoz. Hau pozteko arrazoi bat da erakunde honentzat.
2.4. EUSTATek Arartekoari jakinarazi dio 2016ko azaroan euren estatistika betebeharrak betetzean adineko pertsonen kolektiboari sortutako eragozpenak gutxitzeko protokoloa onartu zuela. Jardun hau lotuta dago erakunde honek abuztuan emandako iradokizunarekin, era berean pertsona batek bere amaren izenean jarritako kexatik sortutakoa, 2015eko Familia-Ingurumen Inkestarekin lotutako estatistika datuak lortzeko sortutako eragozpenen aurrean, bere adina dela eta. Gomendioak estatistika betebeharren aitzaki egoerak erregulatzeko helburua zuen, arrazoia inkestatutako pertsonen adina izanik. Modu berean, Arartekoak Eustati hori kontuan hartzeko eskatu zioen, beren beregi adineko pertsonei egindako prozedura eta galdetegietan, eta zuzenean datu estatistikoak lortzerakoan gehiegizko karga saihestu beharko du.
EUSTATek onartutako protokoloak inkestatzaileek adina, mendekotasun larria edo osasun txarra dela eta erantzuteko zailtasunak dituztela ikusten badute jarraitu beharreko prozedura ezartzen du. Protokoloak informazioa zuzenean adineko pertsonetatik, euskal populazioaren handitzen doan zatia, lortzeko interesa ahalik eta arazo gutxien sortzeko konpromisoarekin lotzen du. Oso nagusiak diren pertsonen kasuan edo informazioa eskuratzea zail egiten duen egoera batean dauden pertsonen kasuan, erantzuna hirugarren pertsonengandik jasotzeko aukera ere badago (familiako kideak edo kofidantzazko pertsonak), beste neurri batzuen artean. Era berean, prozedura bat ezarri da, erantzuteko ezintasuna dagoela adierazi duen bigarren kontaktu bat eta gero, operazioa ikuskatzen duen pertsonak inkesta behin betiko bukatutzat eman dezan.
Arartekoak uste du EUSTAT/Estatistikaren Euskal Institutuaren protokolo horrek eskatu zaizkion neurriak barne hartu dituela, kasu bakoitzean, datu estatistikoak zuzenean biltzerako orduan kolektibo horri gehiegizko kargarik ez ezartzeko.
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
3.1. Ez dugu topatu berariaz adineko pertsonen giza-eskubideez arduratzen den Nazio Batuen nazioarteko instrumenturik (Hitzarmen,Itun, Paktu), baina badira hauen egoeraren gaineko Asanblada Orokorraren ebazpen ugari. Horien artean Adineko Pertsonen aldeko Nazio Batuen Printzipioei buruzko 46/91 Ebazpena nabarmentzen da. Bertan, “gobernuei euren nazio programetan ahal den guztietan honako printzipioak barne hartzeko eskatzen zaie; independentzia, parte-hartzea, zaintzak, autoerrealizazioa eta duintasuna”.
Nazioarteko eremuan oraindik, Nazio Batuetako kide diren Estatuek nazioarte ekintza planak hartu dituzte (Viena, 1982, eta Madrid, 2002), zahartzeari buruzko lan-taldeak (2011ko otsailaren 4ko Nazio Batuen Asanblada Orokorraren 65/182 Ebazpenaren bidez sortua) eta adineko pertsonek giza eskubide guztiez gozatzeko aditu independenteak (2013ko irailaren 27ko Giza Eskubideen Kontseiluaren 24/20 Ebazpenaren bidez izendatutakoa) ebaluatutako eta jarraitutakoak. Azken txostenean, 2016ko uztailaren 8an aditu independente honek aurkeztutakoa, Zahartzeari buruzko Madrileko Nazioarteko Ekintza Plana ezartzeak giza-eskubideen eremuan dituen ondorioen analisiaz gain, indarrean dauden nazioarteko instrumentuen ezarpena ebaluatu da adineko pertsonei dagokienean, aldi berean praktika onak eta hautemandako gabeziak zehaztuz. Beste gomendioen artean, Estatuei adineko pertsonen giza-eskubideen babesa indartzeko modurik onena zehazteko esfortzuak handitzeko eskatu zaie, eta aurkeztutako proposamen ezberdinak kontuan hartzeko, bereziki adineko pertsonen eskubideei buruzko hitzarmen bat egitea.
3.2. Mendekotasun egoera aitortzeko, familia ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa eta egoitza zerbitzura lotutako prestazio ekonomikoa prozedurak erregulatzean eragina duten Bizkaiko araudietan aldaketak eman dira, batez ere euren edukiak Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemaren prestazioen eta zerbitzuen zerrendari buruzkourriaren 6ko 185/2015 Dekretuaneta prozedura administratiboak egoitza elektronikoan sartzetik sortutako aginduek ezarritakoari egokitzeko beharretik sortua, (2015ean herri-administrazioen «ad extra» eta «ad intra» harremanak, hurrenez hurren,erregulatzen dituzten Herri-administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkourriaren 1eko 39/2015 Legeaeta Sektore Publikoaren araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen onarpenarekin lotutakoak). Laugarren dekretu batek, mendekotasuna duten pertsonak eguneko zentroetan sartzea aldatzen duenak, erabiltzaileen arretarako zonifikazio berri bat barne hartzen du, EAEko Gizarte Zerbitzuen Maparen araberakoa, eta zerbitzuaren erabilera modalitateetan malgutasun garrantzitsua ere barne hartzen du, hura garraiorik gabe erabiltzeko eta asteburuetara hedatzeko aukera ere sartuz.
Araban, “kexa azpimarragarrien” 2. atalean adierazten zen bezala, mendekotasun egoera aitortzeko prozeduraren dekretu erregulatzailearen aldaketa onartu da kasu batzuen aitortzea barne hartzeko (istripu larrien edo gaixotasun neurodegeneratiboen kasuak, lesioak “per se” behin betikoak diren eta edozelan ere okerrera joan daitezkeenak), orokorrean gabezien behin betiko izaera ulertzeko beharrezkotzat jotako denbora itxarotea egokia ez denean.
3.3. Araban ere aurten Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Mapa 2016-2019 onartu da, Foru Aldundiak eta Lurraldeko Udalek EUDELek ordezkatutakoak, egindako lanaren fruitu gisa. Mapak Arabako prestazio ekonomikoak eta zerbitzuak barne hartzen ditu, bai foru eskumenekoak baita udal eskumenekoak ere. Lurraldearentzat adostutako zonifikazio geografikoa deskribatzen du eta hurrengo 3 urteetarako garapen aurreikuspenak jasotzen ditu. Modu osagarrian, Arabako Foru Aldundiaren eta arabar udal bakoitzaren arteko akordioa eta ondoriozko zerbitzu eta prestazioen lekualdatzeko lanak jarraitzen du, hauen osaketa zerbitzu sozialen legeak bakoitzari esleitzen dion eskumenaren arabera. 2016an oso aurreratua zegoen Gasteizko udalarekin, eta Diputatuen Kontseiluak abenduko azken egunetan bi urteko epe iragankor bat ezartzea adostu zuen, 20.000 biztanle baino gutxiago dituen arabar udalerri bakoitzarekin berrantolaketa hau adosteko. Denbora horretan, Arabako Foru Aldundiak inolako aldaketarik gabe egun ematen dituen udal eskumena duten gizarte zerbitzuak ematen jarraituko du.
Gasteizko Udalak, bere aldetik, bere gizarte zerbitzuetako sailaren Plan Estrategikoa egiteko gogoeta prozesu parte hartzaile zehatz eta sakona egin du.
3.4. Urte hasiera, Eusko Jaurlaritzak Demografia Aldaketari buruzko Europar Itunera gehitu zen, europar Eskualdeen Batzordeak sustatutakoa, zahartze aktiboa eta adineko pertsonekin adiskidetsuak diren inguruak eta ikasteko eta kolaboraziorako aukerak ere bultzatzen dituena.
Euskadirentzat Zahartze Aktiboaren Estrategia 2015-2020 markoaren barruan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak urte amaieran Gobernantza +65 ekimena jarri du martxan. Ekimen hori, sustatzaileen arabera, adineko pertsonen ordezkaritza eredu bat zehazteko asmoz sortu zen, eurengan eragina duten erabaki politiko eta sozialetan parte hartzeko. Gogoeta prozesu honetan pertsona asko ari da parte hartzen, horien artean erakunde honen ordezkariak.
Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategiarekin lotuta Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, udalerrien sarea ere dago, 2016 hasiera 28 udalerrik osatzen zutena. Ekimenak adineko pertsonen eta orokorrean herritarren parte hartzea sustatu nahi du, bizi garen auzoak eta inguruak hobetzeko eta aldi berean guztiontzako adiskidetsuagoak diren inguruak sustatzeko.
3.5. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak adineko pertsonei zuzendutako orientazio juridikoko doako zerbitzua martxan jarri dela zabaldu du Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren laguntzarekin. Zerbitzuak oinarrizko aholkularitza juridikoa ematen du, zalantzak argituz, eta, hala badagokio, arazo larrienak konpondu ditzakeen pertsonarengana bideratuz.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
4.1. Urte honetan EAEn gizarte zerbitzuen plan estrategikoaren garapenak aurrera jarraitu du, 2015. urte amaieran onartutakoa. Lurralde analisi, akordio eta konpromisoetan sakontzen jarraitu dute, gizarte zerbitzuen Mapak direnak (2015ean Gipuzkoan eta 2016an Araban). Horietan, mendekotasun egoera jorratzen da, gutxienekoetatik larritasun handiena dutenera. Garrantzitsuak dira Legeak aitortutako gizarte zerbitzuetarako eskubidea bermatzeko egiten ari diren esfortzuak, eta hori praktikan lurraldeen arteko ezberdintasunak murriztean eta pertsonenganako arretaren kalitatea hobetzean eragina izan beharko luke. Iaz bezala positiboki baloratu zen adierazitako Plan Estrategikoaren onarpena (EAEko Gizarte Zerbitzuen Mapan sartutakoa) eta prestazio eta zerbitzuen Zerrenda Dekretua, 2016an emandako aurrerapenek iritzi positiboa eta itxaropenekoa merezi dute.
4.2. Erakunde honek gizarte zerbitzuen sistema integratutako funtzionamenduan eta Zerrendan agertzen diren mendekotasuna duten pertsonentzako zerbitzu eta prestazioak hobetzeko kontuan izan beharko zirela uste dituen elementuetako batzuk adierazi dira udal gizarte zerbitzuen egoerari buruzko ez-ohiko txostenean, txosten honetako IV. kapituluan xehetasun handiagoz aurkeztuko dena. Mendekotasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonei arreta emateko ikuspuntutik, azpimarratu behar dira honakoei buruz ari diren gogoetak (txostenaren ondorioekin lotutakoak):
• Esku-hartzearen eredu komunitarioari eta arretaren jarraikortasun printzipioari edukia ematea, pertsonari bere bizi prozesuan arreta bermatuz arreta horretan eteteak edo atzerapenak eman gabe.
• Profesionalen diziplina anitzeko ekipoak konfiguratu, kantitate nahikoarekin eta kualifikazio egokiarekin.
• Koordinazio horizontaleko egiturak artikulatu, kolaborazioa, gogoeta, informazioa eta lehenengo arretako gizarte zerbitzuen laguntza teknikoa errazten dutenak.
• Pertsonak banakako esku-hartzean edo esku-hartze familiarrean parte hartzea sustatu.
• Prebentzio jarduerak indartu.
• Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren gaineko gogoeta sakonari ekin, zaintzaileen laguntza zerbitzua bultzatu eta eguneko hartze zerbitzuak eta lehenengo arretako egoitza zerbitzuak garatu.
• Legean aurreikusitako araudi garapenean aurrera egin (Zerrendako zerbitzu eta prestazio bakoitza erregulatzen duten arauak) eta Zerrenda egoki eguneratuta mantendu, pertsonen behar aldakorrei egokituz.
• Lehenengo arretaren eta bigarren mailako arretaren arteko koordinazioa hobetu, baita arreta soziosanitarioa ere.
4.3. Erakunde honek adierazi duen bezala, babes-maila osagarriak sustatzeko aukera horrek Sistemako osagai garrantzitsua izaten jarraitu behar du. Mendekotasunera bideratutako gastu publikoa ez da abenduaren 14ko 39/2006 Legean ezarritakoari egokitzen. Estatuko Administrazio Orokorraren ekarpena, adostutako mailaren ezabatzea, gutxieneko mailaren murrizketa eta familia zaintzaileen kotizazioen ezabatzea kontuan hartuz, ikerketen arabera gastu publikoaren %22,6 igo da, gainontzeko %77,4 autonomia erkidegoen kontura geratuta. Testuinguru horretan, euskal administrazio publikoek babes jarraituko maila osagarriak hartzea errealitate bat izaten jarraitzen du. 2015ean errealitate hau berariaz aipatzen bazen aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Dekretu Legeak Euskadin izandako inpaktu txikitua azpimarratzeko, aurtengo adierazpena mendekotasuna baloratzeko baremo berriarekin mendekotasun gradua berrikusi ondoren dagokion prestazio batzuen intentsitatea ez murrizteko erabakia da.
4.4. Arartekoak aurreko txostenetan ere adierazi du mendekotasuna baloratzeko baremo berria ezartzeak,otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuarenbidez onartutakoa, 2012ko otsailean indarrean sartu zena, ondorio argiak izan dituela balorazioen emaitzari dagokionez, eta zerbait gogortu direla esan daiteke (apur bat beherantz doazen emaitzekin), gehiago nabaritzen dena, orokorrean, ezgaitasun intelektuala edo buru-gaixotasuna duten pertsonetan. Baremoaren aldaketa, haren eduki eta erabileran adituak diren pertsonen arabera, aldaketa argigarriak eta mendekotasun egoerak neurtzean egokitzapen hobea suposatu du. Zentzu honetan, besteren artean, baloratutako pertsonaren osasunaren gaineko alderatutako informazio nahikoa bermatzea suposatu du; eguneroko bizitzaren oinarrizko jarduera bakoitza osatzen duten lanen banaketa egokiagoa, baremoaren analisiaren helburua dena; lan hauek mendekotasuna dela eta edo, aldiz, gizarte, kultural, gainbabesa, eta abarreko arrazoiengatik ez egitea ezberdintzea, mendekotasun gisa joko ez zirenak; lanean laguntzeko beharrean maiztasun faktorea sartzea, mendekotasun iraunkorraren larritasun handiagoko egoerak hain larriak ez direnetik bereizteko eta zehazteko aukera ematen dutenak; balorazioaren behin betiko edo behin-behineko balioa zehazteko irizpide argiak ezartzea. Horretaz gain, hala ere, baremoa eta hura ezartzeko gidaliburua hobetu daitezke, goian adierazitako ezgaitasun intelektuala edo buru-patologia duten pertsonen balorazioetako datuak aurkezten duela ematen duen bezala. Ildo honetan, mendekotasun graduaren balorazioa oinarritzen duen txostenaren izaera teknikoa aintzat hartuz betiere, erakunde honi balorazio bakoitzaren eduki zehatzari buruzko adierazpenak egitea galarazten diona, ezarri beharreko erreferentziadun araudiak eta irizpide eta puntuazio sistema oso zehatzak existitzen direnez (kexagileei gai guzti hauen berri eman zaie), Arartekoak Mendekotasunari Autonomia eta Arretarako Sistema ezartzeari lotutako elementuak aztertu, baloratu eta aukeratzen dituzten organoetan presentzia duten administrazioei ahultasun hauek parte hartzeko aukera duten estatuko, erkidegoetako edo edozein motako bileretan adierazteko eskatu die.
4.5. Berriz ere nabarmendu nahi genukeen gauzetako bat hauxe da: komenigarria izango litzateke balorazioari buruzko irizpena mendekotasunaren aitorpenari eransteko aukera aztertzea. Gure ustez, konpondu behar den gaia da, eta aztertu beharko litzateke mendekotasunari buruzko aitorpenetan oro har ap
likatzea.
4.6. Egoitza errekurtsoetako plazak handitzeko beharra, behar mota guztietarako -mendekotasuna, babesgabetasuna, bazterketa- egun indarrean dauden Gizarte Zerbitzuen Mapetan islatzen da eta aintzat hartu da (Euskadi, Gipuzkoa, Araba). Guztiek jaso eta estaldura handitzeko helburu garrantzitsuak planteatzen dituzten arren, aurten erakunde honen jardueran izan duen presentzia dela eta, egoitza zentroetan eta buru-gaixotasunak dituzten pertsonentzako laguntzak dituzten etxebizitzetan dauden plaza beharra azpimarratu nahi dugu. Egungo errealitatea da eskuragarri dauden plaza urritasuna, errotazioa txikia dela eta egoera larrienentzako arreta lehenesten duen irizpidea dela eta, pertsona batzuk –oso larriak ez diren mendekotasun mailarekin eta ekonomia baliabide batzuekin– denbora luze egoten direla itxaron zerrendetan.
4.7. Ardura bezala azpimarratu nahi dugu istripua izan duten edo degenerazio prozesu baten garapen azkarra dela eta, adibidez, ospitale alta ondoren euren eguneroko oinarrizko jardunetarako euskarria larritasunez behar duten pertsonek arreta denbora eta modu egokian eskuratzeko dituzten zailtasunak. Mendekotasuna baloratzeko prozedura, egoera onartzeko diseinatutakoa, beharraren oreka fasean dagoenean, baloratzeko 6 hilabeteko itxaronaldia ezartzen du, kasu hauetan amaigabeak eta onargarriak ez direnak laguntza eza dela eta. Oraindik ondorio zehatzagoa falta denez, erakunde honek uste du duten ahulgarritasuna dituzten beharrak azkartasun nahikoarekin arreta ematen dioten esku-hartze soziosanitarioko programak martxan jartzeko exijitzen dutela, mendekotasuna baloratzeko prozesua egin aurretik edo bitartean.
4.8. Urtez urte errepikatu dugu politika publikoek adineko pertsonen parte hartzea erraztu behar dutela eta gizarte aldaketari egindako ekarpena aitortu, gizarte esku-hartzean eta bitartekaritzan merezi duten protagonismoa eta gaitasuna emanez. Helburu honekin Euskadik konpromisoa hartu duen ekimen ezberdinak -Euskadirentzat Zahartze aktiborako Estrategia (2015-2020), Euskadi Lagunkoia udalerri lagunkoien sarea, Demografia Aldaketari buruzko Europar Ituna- gure adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarte ongizateari egindako ekarpena sustatzeko instrumentu garrantzitsuak izan daitezke. Inplikazio aldetik suposatzen dutenaren balorazio positiboa ez da euren garapenerako errekurtsoen dedikazio urriagatik murriztua izan behar.
4.9. Estatu mailako ikerketa batzuen arabera, mendekotasunari arreta emateko gizarte zerbitzuek enplegua sortzeko eta itzulerak lortzeko gaitasun ikaragarria aurkeztu dute. 2015ean (oraindik ez ditugu 2016ko daturik), gastu publikoko milioi bakoitzetik sortutako enplegu zuzenen ratioa 35ekoa izan zen eta itzulera tasa %38,3koa. Kalkulu berdinen arabera, espainiar Estatuan itxaroten dauden 384.000 pertsonei arreta momentu honetan ematekotan -modu horretan Legea betez-, 90.000 ex-novo enplegu zuzen baino gehiago sortuko lirateke. Horrela, gizarte zerbitzuetako sistema honen ekarpenak azpimarratu behar ditugu, mendekotasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonei eta adineko pertsonei ongizatea emateaz gain komunitatearentzat enplegu eta diru-sarrera iturrien sorrera da.
1. Arloa kopurutan
2016. urtean jardun-eskaera bakarra jaso dugu talde terroristen biktimen alorrarekin lotuta.
Herritar batek, ETAk bere anaia 90. hamarkadan hil zuenak, Ararteko erakundeari galdetu dio ea terrorismoaren biktima bezala kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duen.
Behin-behineko kalte-ordain honetarako eskubidea duen zehazteko, kontuan izan behar da irailaren 22ko 29/2011 Legean ezarritako kalte-ordainak eskatzeko epea iraungita zegoela galdera egiteko momentuan eta beste senide batek -bere aitak- bi kalte-ordainak jaso zituela urriaren 8ko 32/1999 Legea eta urriaren 28ko 1311/1988 Errege Dekretua ezarriz, eta eskatzaileak atentatuaren biktima izandakoarekin zuen ahaidetasun harremana -anaia-.
Arartekoaren erakundeak Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin jarri zen harremanetan, kexagilearekin askotan bildu zena, Barne Ministerioari laguntza eskatzen lagundu ziona.
Azkenik, Barne Ministerioak anaientzako bi ez-ohiko laguntza horiek aitortu ditu irailaren 22ko 29/2011 Legearen 36. artikuluan eta irailaren 6ko 671/2013 Errege Dekretuak onartutako Araudiaren 42. artikuluan oinarrituz, adierazten dutenak ministerio horrek behar pertsonal eta familia behar egoerak arintzeko ez-ohiko laguntzak eman ditzakeela.
2. Araudi- eta gizarte-testuingurua
2.1. Justiziarako eskubidea
Eskubide hau Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legearen 3. artikuluan jasotzen da. Lege honen arrazoiak azaltzean adierazi da, “eskumen-arrazoiak direla-eta, artikulu horrek bere edukia mugatzen du justizia eskubidearen osagarrizko alderdiak arautzera, Estatuari baitagokio funtsean hori arautzea”.
Justiziarako eskubidea terrorismoaren biktimek eta euren elkarteek gehien eskatzen duten aldarrikapenetako bat da. Biktimak, testigantza ezberdinetan, beti erreklamatu dute justizia egiteko beharra eta Ongizatearen Estatuaren funtzionamendu egokian duten konfiantza adierazi dute.
Zigorgabetasunaren aurkako Behatokiaren -terrorismoaren biktimen elkarte ugarik osatutakoa-, 2011ko txosten batean, hilketa terroristekin lotutako konpondu gabeko hirurehun kasu baino gehiago zeudela adierazi zen, eta horietako batzuk preskribatu dutela. Covite elkarteak askotan egin du konpondu gabeko ETAren hirurehun hilketak argitzeko aldarrikapena. Zentzu berean, Audientzia Nazionaleko Fiskaltzak 2011n txosten bat egin zuen Terrorismoaren Biktimen Fundazioak hala eskatuta, argitu gabeko ETAren krimenen gainean, eta ondorioetan adierazi zen momentu horretan ebazpen judizialik gabeko 349 hildako zeudela.
2014ko abenduan, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Orokorrak erakunde terroristek 1960-2014 bitartean hildakoekin egindako atentatuen auzi egoeraren gaineko txosten bat egin zuen. Txosten honetan, beste gai batzuen artean, erakunde terroristek (ez bakarrik ETAk, baitak BVEek eta GALek eta ezezagunek egindako beste batzuk ere) egindako argitu gabeko krimen kopuru garrantzitsu bat existitzen dela ageri da, kasuak artxibatuta daudelako.
2015ean Herriaren Defendatzaileak, Dignidad y Justicia elkarteak hala eskatuta, Estatuko Fiskaltza Orokorrari eskatu zion argitu gabeko ETAren krimenen “zigor ardurak burutzen saiatzeko zigor prozedurak egin daitezkeen” kasuen analisia.
2.2. Memoria eta egiarako eskubidea
Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legeak 7 eta 8. artikuluetan terrorismoaren biktimek egiarako eta memoriarako duten eskubidea barne hartzen du.
Agindu hauetan egia horren aitorpen publikorako eskubidea aitortzen da eta “euskal botere publikoek bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitza lortzen eta biolentzia erabat eta errotik deslegitimatzen lagunduko duen memoria kolektiboa finka dadin sustatuko dute”.
Biktimek eta euren elkarteek uste izan dute memoria, biktimen testigantzen bidez, euren eskubideak errespetatzen dituen terrorismoaren amaierarako giltza dela.
Memoria tratatzeko oinarrizko instrumentuetako bi, legearen arabera sortutakoak eta iraganean Bake eta Bizikidetza Planean (2013-2016) kudeatutako lotutako ekimen gisa aurreikusiak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua -Gogora- eta Terrorismoaren Biktimen Memoriala dira, 2015ean gauzatu zirenak. Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren ekimenak zein Terrorismoaren Biktimen Memorialarenak ezinbestekoak dira memoriaren politika publikoak sustatzeko.
ArartekoarenEuskadin Terrorismoaren Biktimei erakundeek emandako arretatxostenean zein urteko txostenetan azpimarratu da asko direla euren udalerrietan bertan hildakoak eragin dituzten atentatuak pairatu dituzten udalak, eta hala ere ez dutela biktimen omenezko ekitaldirik egin.
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri (1960-2010) dokumentua, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak egindako hiru lurralde historikoetako udalerriz udalerrikoa, oso garrantzitsua izan zen terrorismoaren biktimak oroitzeko ondorioetarako. Dokumentu honek 2014an amaitutako Memoriaren Mapa osatzeko balio izan du, udalei biktimak aitortuta sentitzen diren memoria ekimenak ospatzen lagunduko diena.
Zentzu honetan, azpimarratu beharra dago 2016ko azaroan Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri (1960-2010) dokumentuaren bigarren edizioa egin zen. Udalei eskainitako informazio dokumentu bat da, memoria ekimenak eta biktimak aitortzeko ekimenak sustatzeko, aurreko dokumentura egindako ekarpenak barne hartzen dituena.
Udal eremua herritarrengandik gertuen dagoena da, hiri eta herriak bizikidetza espazioak direlako, non pertsonen harremanak eta gizarte harreman hurbilekoenak garatzen diren. Tokiko eremuan garrantzi berezia hartzen dute terrorismoa deslegitimizatzeko politikek.
Memoriaren Plaza deitutako ekimena euskal herri ezberdinetan programatu den esposizio ibiltaria da, herritarren parte-hartzea sustatzen duen proiektu interesgarria eta terrorismoaren biktimen memoria anitzari zuzenduta dagoena, frankismoaren biktimei eta 1978 aurreko legez kanpoko poliziaren biktimei ere.
Arartekoaren 2009ko Euskadin terrorismoaren biktimei erakundeetatik ematen zaien arreta txostenean dagoeneko mehatxu terroristen biktimei buruzko kapitulu bat barne hartzen zen, “jazarpen indarkeria” bezala ezagututakoa. Bertan, “kolektibo askotako aurreratutako ez-ohiko biktimizazio egoera” existitzen zela adierazi zen. Kapitulu horretan gogorarazi da Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Erreparatzeko 4/2008 Legeak ere adierazten duela 9. artikuluan mehatxuak ezin direla inolako egoeran justifikatu eta euskal botere publikoek pertsonek indarkeriarik, beldurrik, zapalkuntzarik edo larderiarik gabe bizitzeko duten eskubidea bermatzeko lan egingo dutela. Txosten berdinean adierazi zen “euskal erakundeek neurri bateko erantzukizun maila dute beharrezko neurriak hartzerakoan, eta horiek, kasu bakoitzean, egokiak izan behar dira mehatxaturiko eta hertsapen terroristen pean kokaturiko biktimen segurtasuna, ongizate fisikoa eta psikologikoa, duintasuna, bizitza pribatua, mugimendu eta adierazpen askatasuna eta haien eskubide politikoak babesteko”.
Positiboki nabarmentzekoa da 2016an argitaratutako Bake eta Bizikidetzaren Idazkaritza Orokorrak ETAk mehatxatutako pertsonek pairatutako bidegabekeriak (1990-2011) txostena.
Ezinbestekoa da ETAk mehatxatutako pertsonen memoria eta egiarako eskubidea aitortzera zuzendutako politika publikoak sustatzea, baita justizia eta erreparaziora zuzendutakoak ere. Beharrezkoa da ETAren mehatxupean bizi izan ziren biktimek pairatutako sufrimendu bidegabea ezagutzea eta hura deslegitimizatzea.
Terrorismoaren jazarpen eta mehatxuak jaso duten kolektiboetako bat segurtasun indarrena da, eta batez ere Ertzaintzak eta euren familiek. Horregatik, bereziki egokia da Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak ere sustatutako Ertzainek eta haien familiek ETAren mehatxuaren ondorioz jasan duten bidegabekeriari buruzko txostena.
Txosten hauek botere publikoek ETAren mehatxuak jaso dituzten pertsonekin lotutako ekimenak egiteko erreferentziazko material baliagarria izan daitezke.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
3.1. Elkarte eta fundazioekiko harremanak
Terrorismoaren biktimen elkarte eta fundazioen papera ezinbestekoa da justiziari, egiari, memoriari eta erreparazioari legeak aitortzen dizkien eskubideen defentsarako, eta horrela aldarrikatu du beti Ararteko erakundeak. Garrantzi handikoa da halaber bizikidetza eta bakearen baloreen alde lan egiten duten erakunde eta elkarteen lana.
Ararteko erakundeak erakunde horiek ezinbesteko aktoretzat ditu eta hori dela eta oinarrizkoa iruditu zaio elkarte eta fundazio horiekin harreman pribilegiatuak izatea.
Erakundearen ordezkariak ekitaldi, foro eta mintegi ezberdinetara joan dira 2016an. Bertan, terrorismoaren biktimen eskubideen inguruan eztabaidatu da edo pertsona hauekin lotuta politika publikoek jakinarazi behar dituzten printzipioak aldarrikatu dira. Zentzu honetan, arartekoak eta erakundeko beste ordezkari batzuk Fernando Buesa eta Jorge Diezen oroitzan egindako In Memoriam ekitaldira joan ziren, 2016ko otsailean egin zena. Gainera, erakundeko ordezkari batek Fernando Buesa XIV. Mintegian parte hartu zuen, “Biktimak: denak berdinak edo denak ezberdinak?” izenekoa, 2016ko azaroaren 10 eta 11n egindakoa. Bestalde, Arartekoa Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren 2016ko sariak emateko ekitaldira joan zen, pasa den azaroan Madrilen egin zena.
3.2. Administrazio publikoekiko harremanak
Arartekoak eta bere taldeak Bake eta Bizikidetza Idazkaritzarekin eta Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin izan dituzte bilera eta topaketak, bizikidetzari eta biktimen eskubideei lotutako gaiak jorratzeko.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
• ETAk “indarkeriaren behin betiko etetea” izendatu zuena aldarrikatu zuenetik terrorismo jarduerarik ez egoteak baimendu du 2016an Euskadin bizitzarako eskubidearen, askatasunaren eta herritarren segurtasun pertsonalaren urraketarik ez egotea, erakunde terroristen jardunak direla eta.
• Azpimarratu beharrekoak dira terrorismoaren biktimen eta orokorrean euskal gizartearen memoria eskubidea sustatzera zuzendutako politika publiko ezberdinak.
• Tokiko eremuko memoriaren politika publikoek garrantzi berezia dute herritarrenganako hurbilen dagoen eremua delako, eta are garrantzitsuagoak dira atentatu terroristengatik hildakoak egon diren udalerrietan.
• Beharrezkoak dira ETAren mehatxu terrorista pairatu duten pertsonen eskubideak sustatzera zuzendutako politika publikoak.
• Terrorismoaren biktimek duten justiziarako eskubideak argitu gabeko hildakoak sortu zituzten ehunka atentatu terroristak argitzea exijitzen du.