4.1. Baliabidearen deskribapena: talde fokalak
Azterlanean erabili beharreko metodologia kualitatiboa izango zela eta talde ikuspegia erabiliko zela zehaztu ondoren, talde fokalen teknika aukeratu zen informazioa biltzeko baliabidetzat.
Talde elkarrizketa irekia eta egituratua duen modalitateko bilkura bat egitean datza talde fokalen teknika. Ikerlariek aukeraturiko banakoen talde bat sortzen da, aztertzekoa den gizarte gaia edo gertaera eztabaidatu eta landu ditzaten nork bere esperientziaren arabera. Kasu honetan, EAEko espetxeetako buruko gaixotasunen egoera.
Hauxe da abiapuntuko premisa: giro egokia sortzea lortzen bada eta beharrezko aldagaiak kontrolatzen badira, testuinguruaren nahiz aztergaian zuzenean parte hartzen duten eragileen eta harremanen gaineko informazio baliotsua lortzen da.