II. atala.
E-inklusioa eta e-partaidetza
6. E-inklusioaren eta e-partaidetzaren ikuspegi teorikoa eta kontzeptuala
Euskadin IKTen bidez e-inklusioak eta parte-hartzeak gizartean eta eremu publikoan duten egoera benetan zein den aztertu eta ezagutzeak (txosten berezi honen helburua) aldez aurreko hainbat gogoeta eskatzen ditu, honekin lotuta hain zuzen:
a) E-inklusioa eta e-partaidetza terminoak behar bezala kontzeptualizatzea azterlan honen esparruan (ikusi Kontzeptualizazioa kapitulu honetan bertan).
b) Sekuentzia identifikatzea, IKTen erabiltzaileak teknologiaren kontsumitzaile hutsetik prosumitzaile izatera bilakatzen direneko prozesua. Gainera, teknologiaz baliatzen dira euren gizarte ahalduntzerako, eraldaketaren eta erabakiak hartzeko prozesu publikoaren zein euren garapen pertsonalaren parte aktiboa bihurtzeko aukera berriekin (ikusi kapitulu honetako Ahalduntze digitala).
c) Sekuentzia horretan, gainera, “eten” egoera batean dauden “apurtzeko” edo kokapenerako baldintzak kontzeptualizatu beharko dira, hau da, pertsona edo talde jakin batengan prozesu horretan aurrera egin ezin izateko eragina duten aldagaiak (gaitasun digitala, trebetasuna, abilezia… eskuratze-maila eta ahalduntzeko aukerak adibide batzuk dira) eta “infobazterketa” edo “ez parte-hartze” horretatik sortutako ondorioak norberaren eta gizartearen garapenerako (ikusi Ahalduntze digitala kapitulu honetan).
6.1. Ikuspuntu kontzeptuala: e-inklusioa eta e-partaidetza
Dagoeneko 2005. urtean, Batzordeak Kontseiluari, Europako Legebiltzarrari, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeari eta Eskualdeen Batzordeari emandako “Elkarrekin lan egitea, hobe lan egitea. Europar Batasunean gizartea babesteko eta gizarteratzeko politiken koordinazio irekirako esparru berria” izeneko jakinarazpenean, KMIren (EBko koordinazio-metodo irekia) sinplifikazioaren inguruan, honako helburuak proposatzen dira “pobrezia eta bazterkeria erradikatzen laguntza erabakigarria ” eskaintzera bideratutako bere ekintzen esparruan6:
4. Guztien gizarteratze aktiboa bermatzea lan-merkatuan parte hartzea sustatuz eta pertsona eta talde marjinatuenen artean pobrezia eta bazterkeriaren aurka borrokatuz.
5. Guztiok baliabide, eskubide eta oinarrizko gizarte zerbitzuetarako sarbidea dugula bermatzea, gizartean parte hartu ahal izateko, aldi berean muturreko bazterkeriak bideratuz eta marjinaziora daramaten diskriminazio mota guztiei aurre eginez.
6. Inklusiorako politiken koordinazio egokia bermatzea eta gobernuko maila guztiak eta dagozkion agenteak inplikatzea, pobreak barne, eraginkorrak eta efizienteak izan daitezen, dagozkion politika publiko guztietan barneratu daitezen, hala nola, ekonomikoetan eta aurrekontuei buruzkoetan eta egitura-funtsaren programetan (bereziki, EGIF) eta genero ikuspegia barnera dezaten.
Helburu horiek, 7 urte ondoren, indarrean jarraitzen dute eta, are gehiago, hamarkada honetarako “Europa 2020” izeneko Europako hazkunderako estrategiak pobrezia eta gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsona kopurua 20 milioi gutxienez murriztea (Espainiako helburua 1.% 400.000.1.500.000 bitartean kokatzen da) ezarri du haren helburuen artean.
Helburu horren inguruan EBk eta bere estatu kideek aurkaratu beharreko arriskuetako bi “gizartean eta lan merkatuan talde zaurkorrenen barneratze aktiboa sustatzea” eta “ezgaitasunen bat duten pertsonen, gutxiengo etnikoen, etorkinen eta bestelako talde zaurkorren diskriminazioa gainditzea eta gizarteratzea handitzea” dira. Inklusioa (edo integrazioa) modu globalean bideratzen duten erronkak dira, hala eta guztiz ere, txosten honen helburuarekin duten lotura sakona dela-eta, IKTen bidezko inklusioa eta parte-hartzea aipatzen dira, IKTak desberdintasuneko elementutzat edo unean dauden desberdintasunen hazkundearen bultzatzailetzat jo daitezkeelako baina, bereziki, pertsona guztiak berdintzen, barneratzen eta gizartean eta bizitza publikoan parte-hartzea errazten dutelako.
Horregatik, erreferente gisa Europako Agenda Digitala (EAD) hartu behar dugu erreferente gisa, hau da, ezagutzaren eta informazioaren gizartean erronka horiek gainditzen laguntzean eta helarazteaz arduratzen dena.
EADk e-inklusioaren alorreko ekintzen garapena eragozten duten eta IKTak ustiatzeko egindako ahaleginak larriki ahultzen dituzten hainbat oztopo identifikatzen ditu, besteak beste:
Horregatik, bere ekintza-guneen artean kokatzen du, alde batetik, “Alfabetatze, gaitze eta barneratze digitalak sustatzea” (6. oinarria), aurrekariak edo gaitzea pertsonen autonomia eta emantzipazioari dagokionez IKTen potentzialera heltzeko hesi gisa eratu ez daitezen eta, bestetik, “EBko gizarterako IKTak posible egiten dituzten onurak” (7. oinarria) zabaltzea, herritarren zahartzeari, pazienteen autonomiari eta ezgaitasunen bat duten pertsonen barneratzeari dagokionez (besteak beste).
Biak bideratuta daude e-inklusioaren (inklusio digitala) esparruan Europako politikaren helburu orokorrak lortzera, hau da, IKTen erabileran etenak murriztera eta IKTen erabilera sustatzera bazterkeria gainditzeko eta jarduera ekonomikoa, enplegurako baldintzak, bizi-kalitatea, parte-hartzea eta gizarte-kohesioa hobetzeko7.
Batasunak eta estatu kideek beharrezkoak diren neurri guztiak hartu beharko dituzte herritar guztiak, baita gizarte egoera ahulenetan daudenak ere, gizarte digitalean barneratzea lortzeko, Europa 2020 Estrategiaren eta Europar Batasuneko Funtzionamendurako Itunaren 9. artikuluaren babesean8.
“E-inklusioa” edo “inklusio digitala” terminoak, beraz, azaltzen du IKTek dakartzaten onura eta abantailetatik inor baztertzen ez dela (IKT inklusiboak) eta horien erabilerak inklusioko helburu zabalagoak lortzeko aukera eskaintzen duela. E-inklusioak, ondorioz, informazioaren gizartearen alderdi guztietan herritar guztien parte-hartzean jartzen du jomuga.
Izan ere, Europako Batzordearen 6. oinarri horren pean, gizarte egoera ahulean egon daitezkeen taldeek teknologia digitalak erabil ditzaten lortzera bideratutako hainbat ekintza proposatzen ditu, alfabetatze maila baxuagoak, diru-sarrera baxuak edo ezgaitasunen bat duten pertsona helduei bideratuta.
Talde horien ezaugarriak ez dira “gizarte egoera ahulean egon daitezkeen” talde gisa etiketatzeko elementu bat soilik, horrez gain, e-inklusiorako aukeretan eragina duten aldagaiak dituzte. Dagoeneko azken Europe’s Digital Competitiveness Report delakoan (2010)9 bazterketa digitalaren egoera baten atzean egon daitezkeen aldagaiak zeintzuk diren azaltzen dituzten gakoak eskaintzen dira: gizarte egoera ahuleko talde batekoa izatea (edo ez), pertsona helduak bereziki azpimarratuta, hezkuntza maila (baxua), diru-sarrera maila (baxua)…
Aldagai horiek, txostenaren emaitzak ikusita, inklusiorako aukerak murrizten dituzte, horregatik, txostenak berak gizarte e-inklusibo bat lortzeko aldez aurreko baldintza gisa azaltzen du eskumen digitalen sustapena (Europako Agenda Digitalaren 6. oinarria, Espainiako 2011-2015 Estrategiaren 3. ardatza –Aurreratu Plana– eta Euskadiko Agenda Digitalaren “Herritar Aktiboak” ekimena –AD@1510–).
IKTen erabilera eraginkorra egiteko beharrezkoak diren gaitasunak, ezagutzak eta abileziak edukitzea herritarren inklusio digitalerako oinarrizko baldintza bada ere, azpiegiturak edukitzea edo irisgarritasun elektronikoa bezalako beste alderdi batzuk ez dira gutxiago. Hau da, IKTak erabiltzeko prestakuntza eta gaitasun pertsonalaz gain, azpiegitura hedapen egokia (bideratzen den edozein esparru estrategikoren11 lehentasunen artean gaineratuta), informaziorako sarbide askea eta pertsonen ezaugarri ezberdinetara egokitutako edukiak eskuratzeko aukera beharrezkoak dira. Horrela bada, maila politiko guztietatik herritar guztiak informazioaren gizartera heltzeko aukerak handitzera bideratutako ekintzak sustatzen eta garatzen dira.
Horren adierazle gisa ikus dezakegu Europar Batzordeko hainbat xedapen eta gomendio12 daudela azpiegitura, gailu, produktu eta zerbitzuetara (e-administraziotik e-bussinessera) heltzeko irisgarritasun edo berdintasunaren arloko ikuspuntu komunaren proposamenari dagokionez.
Zehazki, web-irisgarritasunerako jarraibideak betetzeari dagokionez, kontuan hartu beharra dago abantaila handia dela web edukietan sartzen den norbanakoarentzat zein euren webguneak estandar horien arabera garatzen dituzten erakundeentzat (edo enpresentzat) (informazio gehiagorako, ikusi W3Cren WAI13).
Hala bada, txosten berezi honetan ulertzen dugu inklusio digitalak berezko balioa duela, izan ere, herritarrek informazioaren gizartean parte hartu ahal izatea bultzatzen du, norbanakoek gizartean eta politikan sartzeko eta parte hartzeko dituzten baldintzak berdintzen ditu teknologien bidez, hau da, gizarte justiziaren printzipioak ap
likatzeko oinarrian dago, eta ezagutzaren gizartean ekitatearen bermatzaile gisa agertzen da.
Inklusio digitala informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako sarbidearen demokratizazioa da, guztion informazioaren gizartean barnera gaitezen. Inklusio digitala denbora eta bere aukerak areagotzeko eguneroko errutina ere bada. Barneratu digitala ez da hizkuntza berria e-mailak elkarri trukatzeko bakarrik erabiltzen duena, hori mundu digitala da. Euskarri hori bere bizi-baldintzak hobetzeko erabiltzen duena eta teknologiak gizarte panazea gisa definitzen dituzten irizpideen aurrean jokabide kritikoa izan dezakeena baizik14.
Hain zuzen ere, e-inklusioa partaidetzarako aurre-baldintza gisa eratzen delako15 zehaztu behar dugu e-partaidetzaren zein kontzeptu jorratzen den txosten honetan.
Gobernantza inklusibo batek herritarren partaidetzaren sustapenean kokatzen du bere oinarria16. Herritarrek informaziorako eta zerbitzu publikoetarako sarbidea izan dezaten erraztu nahi da baina, aldi berean, orokorrean gizartearen ongizatean zein norbanakoarengan eragina duten erabaki publikoak hartzean parte hartu ahal izatea.
E-partaidetzak, beraz, partaidetza hori sustatu eta bultzatzeko gobernuaren ekintza zein herritarrek hori egiteko duten borondatea eta gaitasuna (haien e-inklusioa) barne hartzen ditu. G2C (Government to Citizen) zerbitzuetara mugatu behar ez den arren, kontuan hartu beharra dago partaidetza herritarren eskubide bat dela.
Zentzu horretan, nahikoa da horren inguruko araudia azaletik aztertzea (ikusi “Arauzko esparrua” kapitulua) partaidetza eskubide hori testuinguru politiko ezberdinetan nola arautu den jakiteko. Horren bidez ondorioztatzen da, Etxebarria irakaslearen “Derecho a la Participación” artikuluan (El Correon eta El Diario Vascon 2011ko abenduaren 10ean argitaratuta) edo Arartekoaren 12/2011 Gomendioan bezalaxe, bizitza publikoan parte hartzeko –ordezkari publiko izateko edo ordezkari publikoak hautatzeko aukerez gaindi– eskubidearen (edo betebeharraren) gaineko erregulazioa falta dela.
Txosten honetan ez dugu argituko zer puntutaraino partaidetza, orokorrean (“e”rik gabe), herritarren eskubidetzat jo behar den. Baina aintzat izan behar dugu gobernuen beharra dela herritar guztiek parte har dezaten sustatzea, hala nahi badute, eskubide hori erabili ahal izatea eta ez soilik gobernutik une bakoitzean ezartzen diren bizitza publikoaren alderdi horietan (G2Cra itzuliz), baita, interes komunari bereziki erantzunez17, herritarrek gobernuaren ekimenak gaineratzea sustatzen dutenean, gobernuei egun arte jorratu ez diren jarduerak planteatzen dizkietenean, etab. (C2G –Citizen to Government– modalitatean jarrera aktiba hartuta).
Tradizionalki, e-partaidetzaren inguruko ekimenak gobernuek hasi dituzte, baina azken urteetan, herritarrek edo herritarren talde antolatuek goraka doan kopurua eskaini dute.
Berezko itzulpena Europe’s Digital Competitiveness
Report (2010) delakoa oinarritzat hartuta18
Izan ere, Euskadiren kasuan, Arartekoak Eusko Jaurlaritzari egindako gomendioan dagoeneko eskatzen dio “(…) gure autonomi erkidegoaren barruan arazo publikoetan herritarren parte-hartzea arautzen duen legea proposatu behar du. Arau horrek esparru juridiko propioa finkatu behar du eta pertsonek, norbanako gisa edo elkarteen bidez, parte hartzeko duten eskubidea arautu behar du, gomendio honetan azaldutako printzipioak oinarri izanik”. Partaidetza orokorrean hizpide badu ere, e-partaidetzara luzatu behar dugu, hau da, IKTek gobernuan eta gobernantzan barne hartutako prozesuetan parte hartzea bultzatu dezaten19.
Gobernuek e-pardaidetzaren alorrean goitik behera hasitako (2010ean) ekimenek herritarrek edo gizarte erakundeek hasitakoak baino arrakasta gutxiago izan dutela kontuan hartuta20 Administrazio Elektronikoari buruzko Europako Ekintza Plana 2011-201521, Malmöko Ministro-adierazpenarekin bat eginez, bere lehentasunen artean “Erabiltzailearen gaitasuna” aipatzen du, hau da, herritarrek, enpresek eta bestelako erakundeek tresna teknologiko berrien erabileraren bidez gizartean proaktiboki jokatzeko duten ahalmena handitzea. Zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta erabiltzaileen asebetetzea handitu daitezke horien itxaropenei hobe erantzuten bazaie eta horiek erabiltzaileen beharren inguruan eta posible den heinean haiekin lankidetzan diseinatzen badira. Era berean, herri administrazioek informazio publikorako sarbide erraza eskaini beharko dute, gardentasuna hobetu eta herritarren eta enpresen partaidetza eraginkorra bideratu politikak burutzeko prozesuan22.
Bestalde, Espainiako Gobernuak23 2015. urterako Espainian Administrazio elektronikorako estrategia ezartzeko beharra adierazi du, Europar Batasuneko Administrazio Elektronikorako 2011-2015 Ekintza Planetik sortutako konpromisoen babesean. Estrategia horren lehentasunek herri administrazio jasangarrian, gizarte produktiboa eta kohesionatuan eta gizarte parte-hartzaile eta laguntzailean jartzen dute arreta.
Gizarte parte-hartzaile eta laguntzailea: Herritarrek eta enpresek Herri Administrazioekin duten lankidetza indartzeak, gizarte-sareek eskaintzen dituzten komunikaziorako elementu berriak bultzatuz, berrerabilgarritasuna eta irisgarritasuna sustatuz, inoiz baino gehiago, gizarte parte-hartzaile eta laguntzaile baterantz eraman behar gaitu, administrazio ireki eta gardenago baterantz24.
Izan ere, dagoeneko Plan Avanza2 delakoaren 2022-2015 Estrategian (2010ean argitaratuta) “Gobernu Irekiaren eta eAdministrazioaren zerbitzuak garatzea” erronketako bat bezala azaltzen da (4. ardatza “eduki eta zerbitzu digitalak”) gobernu irekia Herri Administrazioaren eta herritarren arteko interakziorako estrategia berritzat hartuta, haien arteko komunikabide eta harremana ezaugarri gisa ezarrita. Hau da, gobernuaren eta herritarren arteko komunikazio etengabea eta zuzena eskaintzea edo, beste era batera esanda, euren behar eta lehentasunetan oinarritutako erabakiak hartu ahal izateko herritarren partaidetza bultzatu behar da eta horrek aldaketa kultural asko dakartza, baina baita erabiltzen diren komunikabideen aldaketak ere, elektronikoak izatera pasako baitira. Azken finean, e-partaidetzaren bidea hastea.
6 COM/2005/0706 final. Negritak gureak dira.
7 E-inklusioaren esparruko Europako Batzordearen politika, Rigako Ministerio-Aitorpenaren aitorpenarekin bat eginez (4. zk.).
8 Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialaren Irizpena. Gaiak: «Batzordeak Europako Legebiltzarrari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari emandako jakinarazpena: Administrazio Elektronikoari buruzko Europako Ekintza Plana 2011-2015 — IKTak erabiltzea herri administrazio adimenduna, jasangarria eta berritzailea sustatzeko» COM(2010) 743 final eta «Batzordeak Europako Legebiltzarrari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari emandako jakinarazpena — Europako zerbitzu publikoen elkarreragingarritasunerantz» COM(2010) 744 final.
9 4. kapitulua “eInclusion: regular internet use and skills among groups at risk of exclusion“, European Union, 2010.
10 Plan horiei buruzko xehetasun gehiagorako, ikusi “Esparru estrategikoa eta arauzkoa” kapitulua txosten honetan bertan.
11 EADren 4. oinarria “Very Fast Internet”; Avanza2 Planaren 1. ardatza “Infraestructuras” eta AD@15aren “Infoegiturak” ekimena.
12 Adibidea:
• COM (2008) 804 final Informazioaren gizarte irisgarrirantz.
• COM (2001) 0529 final eEurope 2002: Webgune publikoen eta haien edukiaren irisgarritasuna.
13 Web Accessibility Initiative (WAI), bereziki diseinu barneratzailera bideratutako atala.
14 Wikipedia: inclusión digital.
15 MEMO/06/237 Information and communication technology for an inclusive society – Frequently asked questions izeneko agirian, hitzez hitz zera esaten da: Easy access to (ICT) is a prerequisite for participation.
16 United Nations e-Government Development Database. UN Public Administration Programme. e-Participation http://www2.unpan.org/egovkb/egovernment_overview/eparticipation.htm#.
17 Bere jatorrian partaidetzarako eskubidearen adierazpen esparrua bizitza politikora bere zentzu hertsienean mugatu bazen ere (Estatuaren egiturak eta alderdi politikoak), gaur egun badakigu gizarte zibilean euren erakundeen bidez edota espontaneoki intentsitate handiko gizarte egoeretan, partaidetza publiko finkoak ere izan daitezkeela, baliagarriak ondasun publikoaren helburu horretan kokatzen direnean. Etxebarría, X. “Derecho a la participación” El Correo eta El Diario Vasco egunkarietan, 2011ko abenduaren 10ean.
18 5. kapitulua. “Online Public Services”. 1.5. atala. e-Government. e-Participation, European Union, 2010.
19 Wikipedia: ICT supported participation in processes involved in government and governance, cit. en Europe’s Digital Competitiveness Report (2010).
20 Europe’s Digital Competitiveness Report, European Union, 2010.
21 COM (2010) 743. IKTak erabiltzea herri administrazio adimenduna, jasangarria eta berritzailea sustatzeko.
22 Negritak gureak dira.
23 2011ko irailaren 16an Estatuko Administrazio Orokorrean Administrazio elektronikoaren egoerari buruz Ministroen Kontseiluari aurkeztutako txostenaren laburpen exekutiboa. Estrategia hori 2011ko abenduan Sevillan egindako “Going Local II” topaketan “e-Government and the Administration” sainan zehar aurkeztu zen.
24 Ibídem.
6.2. Ikuspuntu teorikoa: etengabeko ahalduntze digitala
E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea izenburuko txosten berezi honetan erabilitako ikuspuntua “ahalduntze digitalaren” (IKTak eskuratzea) eredu teorikotik abiatzen da. Horren arabera, herritar guztiak ustezko lau fase jorratzen dituen continuum batean kokatzen ditu prestakuntza teknikoaren eta Euskadiko herritarrek egiten duten teknologien eskuratzearen arabera.
Horrela bada, eredu teoriko horretan herritar guztiak islatuta geratzen dira, informazioaren gizartetik baztertutakoak (e-barneratu gabekoak) edota IKTak gizartean eta politikan guztiz parte hartzeko tresna gisa erabiltzen dituztenak (e-partaidetza). Horretarako, 4 fase ezberdineko eskala bat ezartzen da, modu eskematikoan, ondorengo ezaugarriak dituzten herritarrak taldekatzen dituztenak:
(14. irudia)
Ahalduntze digitalaren bilakaeraren continuuma
A. 0 fasea- Infobazterketa: Ez dituzte tresna teknologikoak erabiltzen edo maila oso txikian egiten dute. Infobazterketa (edo e-bazterketa) fasean daude. Azpiegitura teknologikoetarako sarbiderik edo horiek erabiltzeko ezagutzarik ez duten pertsonak dira, edo kanpokotzat jotzen dituzte, norberaren interesei inolako ekarpenik egiteko aukerarik gabekotzat.
B. 1. fasea- Hasierako e-inklusioa: Teknologien erabilera estandarrak egiten dituzte (komunikatzen dira, webaren bidez informazioa eskuratzen dute…). Kontsumitzaileen web 1.0 delakoari dagozkion erabilera-profilak dira. Teknologiak euren lanerako edo bizitzarako alderdi zehatz batzuetarako berariazko tresnatzat jotzen dituzte.
C. 2. fasea- E-inklusioa: Teknologia digitalaren erabilera aurreratuagoa egiten dute, IKTak eskuratuz eta IGren eraikuntzan modu aktiboago batean parte hartuz. IKTak erabiltzen dituzte eta onura handia lortzen dute haien bidez, euren potentzialaren zati handi bat erabiliz, prosumitzaileak dira, hau da, informazioaren gizartean ekarpenak egiten dituzte berezko edukien bidez eraikiz eta lankidetzan, eta horretarako, ezinbestekoa da IKTen erabileran aurrera egitea eta euren beharrekin lotzea. IKTek euren bizi-baldintzak hobetzen dituen elementu gisa duten potentzialaz jabetzen dira eta, gainera, euren gizarte-ahalduntzea bultzatzen dutela ikusten dute.
D. 3. fasea- E-partaidetza: Egin duten IKTen eskuratzeaz baliatzen dira, euren ahalduntzea erabiltzen dute, tresna teknologikoen bidez, gizartean eta politikan aktiboki parte hartzeko. Azken finean, bizitza publikoan, euren udalerriari, eskualdeari… buruzko erabakiak hartzean parte hartzeko duten eskubidea erabiltzen dute, proaktiboak izanda, prozesuak hasita (behetik gora), hasitako prozesuetan parte hartuta (goitik behera), etab.
Kontuan hartu beharra dago 0 fasea ezartzeak teknologien ap
robetxamenduan –esparru pribatuan zein publikoan– bilakaera dagoela ulertzeari erantzuten diola eta, beraz, halakorik ez egoteak aldez aurreko fasea (0) ezartzeko beharra sortzen du, fase horiek isla ditzan.
OHARRA: Azpimarratu beharra dago, proposatutako continuumean ez direla gaineratu teknologiaren erabileran edo sorreran aditu-maila dutenen inguruko alderdiak (aplikazio eta tresnak sortzen, ezagutza eratzen, edukiak edo softwarea ekoizten… aktiboki parte hartzen dute), eredu teoriko “teknologikoago” batean mailari aurreratuenari egokituko litzaiokeena. Nahita utzi da alde batera, kontuan hartuta, txosten honen testuinguruan, bilakaera IKTen erabilerak (edo halakorik ez egoteak) pertsonen bizi-kalitatean duen eraginetik jorratzea erabaki dela. Hala eta guztiz ere, pertsona horiek deskribatutako 3. fasean, E-partaidetzan, gaineratuta egongo lirateke.
Fase ezberdinen arteko trantsizioan herritarrak batean edo bestean kokatzea edo “eten” egoera batean edo batzuetan (ondoren azalduko ditugu) kokatzea zehazten duten baldintzak daude. Aldagai horietako batzuk aldez aurretik aipatu ditugu: adina, hezkuntza maila, lan-egoera (bereziki diru-sarrerei dagokienez), aniztasun funtzionala edo, baita generoa ere. Txosten honetan bertan gaineratzen den ondorengo azterketari dagokio zehazki zeintzuk diren eta horietako bakoitzaren inguruan euskal herritarren egoera zein den adieraztea. Ondorengo grafikoan horietako batzuek izan dezaketen eragina azaltzen da.
Aurreko irudietan ikus dezakegun moduan, faseen artean nolabaiteko gainjartzea dago, segun eta zein aldagai hartzen diren kontuan eredu teorikoa ap
likatu bitartean. Horrela bada, fase baten barnean aldeak ezarri ahalko dira aldagai horien arabera (adina, hezkuntza maila...) baina baita erabileren maiztasuna, kalitatea eta motaren arabera ere; behar diren gaitasun digital ezberdinen (e-skills) arabera; erabilitako produktu edo zerbitzuen kopurua eta tipologiaren arabera; bilatutako helburuaren arabera edo, baita, IKTekiko egoeraren inguruko pertzepzioaren arabera ere.
(15. irudia)
Faseetan kokatzea eragiten duten aldagaiak
Fase batean edo bestean egoteak herritarrak “eten digitaleko” egoeran kokatzen ditu, hau da, biztanleria bereko kideen arteko desberdintasun egoeran.
Hori dela-eta, eten mota (edo maila) ezberdinak zehaztu behar dira25 deskribatutako bilakaerarekin bat egingo dutenak. Ondoren zerrendatzen diren etenetako bakoitzak, argi denez, “maila gorenekoak” barne hartzen ditu:
1. Sarbide-etena: 0 faseko kokapenarekin loturikoa, informazioaren eta ezagutzaren gizartetik urruntze egoeran.
2. Erabilera-etena: 0 fasetik 1. faserako trantsizioarekin lotuta. Eten mota horretan, azpiegituren hedapen egokia izanda, euren gaitasun digitala areagotzen duten gaitasunak eskuratzeko aukerekin, IKTak erabiltzen ez dituzten edo soilik tresna estandarrekin eta egoera zehatzetan (pertsonalak zein profesionalak izan) erabiltzen dituzten pertsonak kokatzen dira.
3. Eskuratze-etena: bereziki 1. fasetik 2. fasera egindako aurrerapausoarekin lotuta. Eten mota horretan eskura dituzten teknologiak oraindik eskuratu ez dituztenak kokatzen dira. Tresna asko ezagutu eta egunero erabil ditzaketen arren, ez dira euren potentzial guztiaz baliatzen. Erabilera instrumentala da, ez laguntzailea eta bereziki norbere kontsumora bideratutakoa.
4. Partaidetza-eten digitala: 2. fasetik 3. faserako bilakaerarekin loturikoa, hau da, gobernu irekiak eta digitalki ahaldundutako gizarteak eskuratzeko aukera. Eten horretan kokatzen dira, IKTak eskuratuta egunero erabiltzen badituzte ere, IKTek eskaintzen duten gizarte ahalduntzearen gaitasuna guztiz erabiltzen ez dutenak.
(16. irudia)
Ahalduntze digitalaren mailak eta etenak
Nolanahi ere, ahalduntze digitalaren bilakaera gizarte justiziarako aliatu bat da eta hala erabili behar da, hau da, gizarteratzeko eta gizartea sustatzeko prozesu handienen laguntza gisa. Arreta berezia eskaini behar zaie gizarte arrisku edo gizarte bazterkeria egoeran dauden taldeei eta horretarako alde batera utzi behar dira alderdi teknologikora bideratutako ereduak, erabilera mota jakin batean dagoen pertsona kopuruarekin loturiko datu kuantitatiboetan oinarritzen direnak (erabilitako ap
likazioen kopuruari eta aniztasunari edo erabilera maiztasunari dagokionez) eta pertsonen bizi-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzera bideratutako ereduetarantz jo behar dugu, bereiziki pertsona horiek edozein motatako bazterkeria-arriskuan daudenean.
Beraz, aurrera egin behar dugu, herritarren beharrak eta interesak abiapuntu gisa hartzen dituzten ekintzak abian jartzeko oinarriak finkatu behar ditugu. Bertan, herritarrak diseinutik bertatik inplikatuta egongo dira, eguneroko bizitzaren alderdi ezberdinetan –enplegua, osasuna, gizarte zerbitzuak…– eragin errealeko gaitasun handia duten aukera berritzaileak garatzeko prozesu guztian parte hartuz. Gizarte inklusiboa eta, beraz, e-inklusiboa lortzean datza, herritar guztientzat baldintza berdinekin, herritar guztiak gaituta eta ahaldunduta egon daitezen euren erabakiak hartu ahal izateko abantaila horiek erabiltzeko moduari dagokionez, euren gizartean duten partaidetzaren arabera (aktiboa, pasiboa edo “batzuetan bata besteetan bestea”, hau da, uneko informazioaren eta ezagutzaren gizartean duten partaidetzaren arabera, IKTak hari dagokion elementua izanik.
25 Txosten honetan zehar horietako bakoitzaren inguruan egindako azterlanaren emaitzak islatzen dira, Euskadiren egoera zehaztuta bakoitzaren karakterizazioarri eta ahalduntze digitalerako prozesuan aurrera egiteko inhibitzaile gisa jarduten duten baldintzei dagokienez.
7. Esparru estrategikoa
E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea izenburuko txosten bereziaren esparru estrategikoa kokatu nahi bada, Munduan, Europan, Espainian eta autonomia erkidegoan egindako garapen nagusiak berraztertu behar dira (tokiko erreferentziak ahaztu gabe), baita e-inklusioarekin eta e-partaidetzarekin loturiko esparru horietan burututako politikek eskaintzen dituzten zuzentarauak ere.
Kapitulu horrek agiri nagusietan biek jasotzen duten tratamendua islatzen du, testuinguru ezberdinetan (mundu, Europa, nazio eta autonomia mailan) informazioaren gizartearen esparruan erreferente estrategikotzat jotzen direnak.
7.1. Nazioarteko esparru estrategikoa
Nazioarte mailan, txosten honen helburuei jarraiki, “Rigako Ministerio-Aitorpena” eta “Informazioaren Gizartearen Munduko Goi-bilera” (oraindik ere indarrean daude) sinatzean hartutako konpromisoak, gomendioak eta zuzentarauak aztertu dira.
Aipatu beharra dago bi agiriak garai berekoak direla (2005-2006) eta, haien helburuak dagoeneko beteta egon beharko liratekeen arren, gaur egun, 2012 hasieran, ez dira guztiz lortu eta, horregatik, oraindik ere kontuan hartu behar dira sinatu zuten herrialdeek informazioaren gizartearen alorrean edozein gobernu-ekintza burutzerakoan.
Bi agiriek txosten honetarako garrantzi berezia duten alderdiak jorratzen dituzte, informazioaren gizarte inklusiboa lortzeko loturiko konpromisoak.
E-partaidetzari dagokionez, txosten honetan azaldutako erreferentzia “E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpena” da, 2009an Malmön (Suedia) garatutako e-gobernantzari buruzko 5. Ministro-biltzarraren esparruan hartutakoa.
7.1.1. Informazioaren Gizarteari buruzko Munduko Goi-bilera (IGMG)
IGMGren bigarren faseko (Tunez, 2005) lanen emaitzetako bat Tunezeko Konpromisoa26 izan zen, pertsonari zuzendutako, guztiei irekitako eta garapenera bideratutako Informazioaren Gizartea osatzeko hartutako konpromisoak islatzen dituena.
Txosten honen helburuari dagokionez, aipamen berezia merezi du IGn herritar guztiak gaineratzea bermatzearekin loturiko konpromisoak hartuko direla, hau da, IKTek eskain ditzaketen aukeren (9. paragrafoa) onurak herritar guztiek lortzearen inguruko eta informaziorako irisgarritasun unibertsala, nonahikoa, bidezkoa eta arrazoizkoa (10. eta 18. paragrafoak) eragozten duten oztopoak kentzearen inguruko konpromisoak.
Baina, zalantzarik gabe, IKTei justizia sozialaren inguruan eskaintzen zaien rola azpimarratu beharra dago, izan ere, gizarte eta ekonomia banaketen eta herrialde, eskualde eta norbanako aberatsen eta herrialde, eskualde eta norbanako pobreen ezberdintasunen –gizon eta emakumeen artekoak barne– hazkundea saihestu dezakete (13. paragrafoa); edo ezgaitasunenganako arreta bereziari dagokionez (…) guztiontzako aukera digitalak sortze aldera (…) (18. paragrafoa); (…) (20. paragrafoa); edo Informazioaren Gizartean emakumeen erabateko partaidetzak duen garrantzi handia (…) horren barnean giza-eskubideen barneratzea eta errespetua bermatzeko (23. paragrafoa).
Partaidetzari dagokionez (herritarrek eremu publikoan duten partaidetzarekiko berariazko erreferentziarik ez dagoen arren) azpimarratu beharko genuke 37. paragrafoak azaltzen duela maila guztietan parte hartu beharra dagoela IG herritar guztien onurarako izan dadin.
Argi dugu gure helburuak partaidetza, lankidetza eta gobernu eta beste alde interesatuen, hau da, sektore pribatua, gizarte zibila eta nazioarteko erakundeen elkartasunarekin lor daitezkeela, eta maila guztietako kooperazioa eta nazioarteko elkartasuna ezinbestekoak direla Informazioaren Gizartearen fruituak guztien onurarako izan daitezen.
Gainera, IKTek herritarrek giza-ezagutzarako oinarriak handitzen eta trukatzen (…) parte hartzeko eskaintzen dituzten aukerak azpimarratzen direla aipatu beharra dago, oinarri horiek Informazioaren Gizarte guztiz barneratzailea eta garapenera bideratutakoa eta aniztasun kulturala eta linguistikoa errespetatzen duen ezagutzaren ekonomia sortzeko oinarriak dira (11. paragrafoa); era berean, eskualde, nazio eta nazioarte mailan demokrazia, gizarte kohesioa, gobernantza ona eta zuzenbideko estatua sustatzeko tresna eraginkortzat (…) jotzen da (15. paragrafoa).
7.1.2. Rigako Ministro-adierazpena (2006)
Rigako Ministro-adierazpena Europako 34 herrialdek sinatu izanak informazioaren gizarte barneratzailea eta oztoporik gabekoa sustatzeko konpromiso irmoa azaltzen du; gizarte hori herritar guztientzat izango litzateke, ez soilik sarbidearen eta teknologien erabileraren ikuspuntutik, baita gizarte eta ekonomia inklusioa sustatzen duen tresna gisa ere.
Sinatze horrekin honako lehentasunei arreta eskaintzeko akordioa burutzen da:
7.1.3. E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpena (MALMÖ 2009)
2009ko azaroan Malmön sinatutako E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpenak Europako kontinentean 34 herrialdek partekatutako ikuspuntua, lehentasun politikoak eta helburuak jasotzen ditu.
Ministerio adierazpenaren espiritua da e-gobernantza herri administrazioari atea irekitzeko eta herritarren eta dagozkien gobernuen arteko zubiak modu berrian eta berritzailean eraikitzeko erabiliko dela.
Bertan, Europako herritarren eta enpresen itxaropena aitortzen da euren gobernuak irekiagoak, malguak eta laguntzaileak izan daitezen Europa guztian zerbitzu publikoak eskaintzerakoan. Horregatik, 2015erako lehentasunak zerbitzu eta tresnen garapenaren inguruan zein e-gobernantza zerbitzuen bidez herritarrak eta enpresak ahalduntzeko aukera eskaintzen duten baldintza tekniko eta legalen ezarpenaren inguruan finkatzen ditu. E-gobernantza zerbitzu horiek diseinatzeko honakoak hartuko dira kontuan: erabiltzaileen beharrak, informazio publikorako irisgarritasun handiagoa edo gardentasunaren indartzea; mugikortasuna irakasle, ikasle, eta abarren merkatu bakarrean EBko edozein partetan; eraginkortasunaren areagotzea administrazio elektronikoaren erabilerari esker, antolamendu prozesuen hobekuntza eta ekonomia jasangarriaren sustapena.
Haren helburuen eta herri administrazioei emandako gomendioen artean, adierazpen horrek eskatzen du, alde batetik, beharrezkoa den administrazioarteko eta hirugarrenekiko lankidetza eta, bestetik, gardentasuna administrazio prozesuetan zein sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeko gaitasuna handitzea edo berrikuntza e-gobernantza zerbitzuetan lan egiteko moduaren zati integral gisa kontsideratzea. Baita zerbitzuak garatzeko adierazpen irekiak erabiltzea ere, herritarren behar errealetan oinarrituta, betiere ingurunearen jasangarritasunaren ikuspuntutik.
26 Tunnis Commitment. 2005eko azaroaren 18ko WSIS-05/TUNIS/DOC/7-E agiria. Gaztelaniako itzulpena http://www.itu.int/wsis/docs2/tunis/off/7-es.html.
27 Address the needs of older workers and elderly people.
28 Reduce geographical digital divides by (…).
29 Enhance eAccessibility and usability by (…).
30 Improve digital literacy and competences.
31 Promote cultural diversity in relation to inclusion by (…).
32 Promote inclusive e-government by (…).
33 Mobilise ap
propriate instruments by (…).
34 Internet for all: EU ministers commit to an inclusive and barrier-free information society, Press Release IP/06/769.
7.2. Europar Batasuneko esparru estrategikoa
Europar Batasunaren testuinguruan, txosten honen helburuaren inguruan, informazioaren gizartearen esparruan Europako agiri nagusietatik igorritako lehentasunak, helburuak, erronkak eta ildoak jorratzen dira.
Horrela bada, “Europarako Agenda Digitala”, ICT - PSP Programa (ICT Poliscy Support Programme) eta “DAE Going Local” ekimenaren azterketaren emaitzak azaltzen dira ondoren, txosten honi dagokionez eta gehien bat, Europako herritarren (enpresak, herri administrazioak eta gizarte zibilaz gain) e-inklusio mailan eragina izango duten kontuak jorratzen dituztenak.
E-partaidetzari dagokionez, aztertutako erreferentzia “E-government Action Plan 2011-2015” da, aldez aurretik azaldu dugun “E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpena (Malmö 2009)” delakoaren oinarriaren gainean kokatutakoa.
7.2.1. Europako Agenda Digitala (EAD)
“Europako Agenda Digitala” (EAD) deituriko informazioaren gizartearen esparruko Europako estrategia hamarkada honetarako “Europa 2020” Europako hazkunderako estrategiaren 7 ekimen adierazgarrietako bat da. Hori, gainerako ekimenak bezalaxe, Europako hazkundearen eta enpleguaren motortzat jotzen da.
Agenda hori kontsulta publiko sakonen eta txosten askotako35 ekarpenen bidez burutu da, Europako Batasuneko testuinguru guztirako helburuak eta funtsezko ekintzak proposatuz, i2010 ekimenaren (eta horren aurrekoei: eEurope2005, eEurope 2001 eta eEurope) erreleboa hartuta, haren ondorengoa baita, eta premiaz hartu beharreko neurriekin, Europa modu adimendun, jasangarri eta barneratzailean hazi ahal izateko.
EADren helburua informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilerak izan beharko duen funtzio ahaldunduna definitzea da Europak bere nahiak 2020rako errealitate bihurtu nahi baditu36.
Arlo digitalean hazten ari diren gizarte eta ekonomiaranzko eraldaketak lortzeko esparrua (eta oinarria) ezartzen duten proposamenak dira. Horretarako, lehenik eta behin, 7 oztoporik garrantzitsuenak identifikatzen dira, besteak beste, alfabetatze eta gaitasun digitalean dauden hutsuneak edo gizarte erronkak aurrera eramateko aukerak galtzea, azpiegitura falta, haien arteko elkarreragingarritasuna edo sareekiko mesfidantza edo segurtasun gabeziarekin loturiko bestelako eragozpenez gain.
Alderdi arazotsu horiek oinarrian izanda, EADren funtsezko ekintzak egituratzen dira, “Europa 2020” delakoaren hiru hazkunde dimentsioen gainean eraginez (adimenduna37, jasangarria eta barneratzailea). Ekintza nagusien antolaketaren azpian dauden alderdi arazotsu horiek, jakinarazpenaren testuak berak dioenez (COM (2010) 245 final/2), honakoak dira:
(5. taula)
EADren ekintza nagusiak: arazoak eta justifikazioa
Arazoak | Justifikazioa |
Merkatu digital dinamiko bakarra | Bada garaia merkatu bakar batek aro digitalaren abantailetara heltzeko aukera eskain dezan |
Elkarreragingarritasuna eta arauak | Benetako gizarte digitala sortzeko, IKT produktu eta zerbitzuen arteko elkarreragingarritasun eraginkorra beharrezkoa da |
Konfiantza eta segurtasuna | Europarrek ez dute bere gain hartuko konfiantza eskaintzen ez dien teknologia; aro digitala ez da ez “anai handia” ez “mendebalde basati zibernetikoa” |
Interneterako sarbide azkarra eta ultra-azkarra | Internet oso azkarra behar dugu ekonomia indarrez haz dadin eta lanpostuak eta oparotasuna sor dezan, baita herritarrak nahi dituzten eduki eta zerbitzuetara heldu ahal direla bermatzeko ere |
Ikerketa eta berrikuntza | Europak I+Gn gehiago inbertitu behar du eta gure ideiarik onenak merkatura heltzen direla bermatu |
Alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzea | Aro digitalak autonomia eta emantzipazioa adierazi behar du; aurrekariak edo gaitasuna ez dira ahalmen horretara heltzeko oztopo izan behar |
IKTak EBko gizartearentzat posible bihurtzen dituzten onurak | Teknologiaren erabilera adimendunari eta informazioaren ustiaketari esker gizarteak dituen erronkei aurre egin ahal izango diegu, hala nola, aldaketa klimatikoari eta herritarren zahartze prozesuari |
E-inklusioaren inguruan, “Europarako Agenda Digitalak” alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzearekin loturiko ekintzak abian jartzea proposatzen du, herritarrek, enplegagarritasuna hobetzeaz gain, komunikabide digitalen erabilera konfiantzaz eta bereizketaz ikasi, sortu, parte hartu eta bideratu dezaten, baita zerbitzu digital barneratzaile, irisgarri eta erabilgarriak gaineratzea ere, herritar guztiek (euren ezaugarri bereizgarriak alde batera utzita) erabili eta goza ditzaten. Azken finean, eten digitala murriztean datza, gizarte egoera ahuleko taldeetako kideek gizarte digitalean berdintasunez parte hartu dezaten (haientzako interes zuzeneko zerbitzuak barne, adibidez, ikasketa esparruetan, herri administrazioan edo lineako osasunean) eta zaurkortasun egoeratik atera daitezen enplegagarritasuna handituz.
Funtsezko ekintza horietako batzuk hauexek dira:
Alfabetatzea eta gaitasun digitalak Europako Gizarte Funtsaren Araudirako (2014-2020) lehentasun gisa proposatuko ditu38.
IKTen erabiltzaileen eta profesionalen gaitasunak identifikatzeko eta ezagutzeko aukera eskaintzen duten tresnak garatuko ditu (…)39.
- Gaitasun digitalen eta alfabetatze mediatikoaren adierazleak proposatuko ditu EB guztirako.
Alfabetatze eta gaitasun digitalak “Prestakuntza berriak enplegu berrietarako” ekimen adierazgarriaren lehentasuna bihurtuko ditu40.
Emakume gazteen edo lanera itzultzen direnen partaidetza handiagoa sustatuko du IKTen lan-indarrean, webean, jolasetan oinarritutako ikasketa elektronikoan eta gizarte sareetan oinarritutako prestakuntza-baliabideak babestuz.
Sektore publikoko webguneak (eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituztenak) 2015erako guztiz irisgarriak izan daitezen bermatzera bideratutako proposamenak aurkeztuko ditu.
- Agenda digitalaren babesean hasitako legegintzaren berrikuspenean irisgarritasuna sistematikoki ebaluatuko du.
- Estatu kideen eta dagozkion alde interesdunen lankidetzarekin memorandum bat eskainiko du ezgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarritasun digitalari buruz Nazio Batuen konbentziora egokituta.
Estatu kideei eskatuko die:
Gaitasun eta alfabetatze digitalei buruzko epe luzeko politikak ap
likatzea eta dagozkion ekimenak sustatzea ETEetarako eta talde zaurkorrenetarako.
Gehienez ere 2011n telekomunikabideen esparruaren eta ikus-entzunezko bitartekoen zerbitzuei buruzko zuzendaritzaren ezgaitasunari buruzko xedapenak ap
likatzea.
Ikasketa elektronikoa nazio mailako politiketan barneratzea hezkuntza eta prestakuntza modernizatzeko, ikasketa planak barne, eta ikasketaren emaitzak eta irakasle eta prestatzaileen garapena ebaluatzea.
Baterako ekintzari esker, inklusio digitalaren esparruan, honako helburuak lortzeko xedearekin:
Interneten erabilera erregularra % 60tik % 75era handitzea 2015ean eta, talde zaurkorrenen artean, % 41etik % 60ra (erreferentzia-oinarria 2009ko zifrak dira).
Internet inoiz erabili ez duten herritarren kopurua erdira murriztea 2015erako (% 15era arte) (erreferentzia-oinarria: 2009an 16 eta 74 urte bitarteko herritarren % 30ak ez zuen inoiz Internet erabili).
Hori bai, e-partaidetzak ez dauka berariazko aipamenik Europarako Agentzia Digitalean esparru publikoarekin lotuta, kontsulta publikoko prozesu baten pean jarri bada ere (eta oraindik ere prozesu horren pean dago); gauza bera gertatzen da Europako lehiakortasun digitalari buruzko txostenaren ondorioekin. Horiek dira i2010 estrategiaren lorpen nagusiak 2005 eta 2009 artean. Txosten horrek, EADren oinarrian dauden eta oraindik ere burutu beharreko erronken artean, zera aipatzen du:
Europak agenda digital bat behar du sortzen doazen erronkei aurre egiteko, lehen mailako azpiegitura sortu eta Interneten ahalmena guztiz erabili hazkundearen motor gisa eta berrikuntza irekirako, sormenerako eta partaidetzarako oinarri gisa.
Partaidetza elektronikorako (e-partaidetza) prestakuntza-ekintzak azaltzen du teknologia berrien erabilerak partaidetza publiko handiago batera eraman gaitzakeela, herritarrei euren iritzia entzuteko aukera eskaintzen duten tresna berriak eskainiz41.
7.2.2. ICT Policy Support Programme (ICT PSP)
Egokia iruditzen zaigu, Europar Batasunaren testuinguruan, ICT Policy Support Programme (ICT PSP) gaineratzea, CIP (Competitiveness and Innovation framework Programme) delakoaren hiru programa espezifikoetako bat 2007-2013. urteetarako. Horren helburua hazkunde adimenduna, jasangarria eta barneratzailea sustatzea da, eskuratze zabalagoa eta teknologia berritzaileen eta eduki digitalen erabilera hobea bizkortuz herritarren, gobernuen eta enpresen aldetik.
Programa horrek, EAD burutzean laguntza eskaintzen duenak, interes publikoko esparruak azpimarratzen ditu, IKTek gaur egungo Europaren gizarte erronkei egin diezaieketen ekarpenen inguruan (osasuna, zahartzea, barneratzea, eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria, kultura zaintzea, ikasketak eta herri administrazioen eraginkortasuna hobetzea).
ICT PSP, gehien bat, enpresen, herri administrazioen eta beste agente ekonomiko eta sozialen garapenera bideratuta dagoen arren, txosten honetan gaineratu dugu, hedatu ondoren, garatutako eredu, ap
likazio eta zerbitzuek herritarren erabileran, eskuratzean eta partaidetzan dakarten balioarengatik.
Une honetan, 2012rako Lan Programaren zirriborroak 5 gaitan ezartzen du proposamen pilotuen deialdiaren jomuga (EADren gaineratutako funtsezko ekintzekin lerrokatuta). Ondoren, horietako bakoitzarentzako, txosten honen helburuarekin (e-inklusioa eta e-partaidetza) loturiko alderdiak azaltzen dira:
aplikazio eta zerbitzuen belaunaldi berri baten garapenaz gain, irekitako plataformak eta estandarrak bultza ditzaten.
aplikazio eta zerbitzu berritzaileekin probatuz, Sektore Publikoko Informazioa (SPI) formatu garden, eraginkor eta ez diskriminatzaileetan irekitzeko eta harmonizatzeko garrantzia azpimarratuz; eta alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalaren sustapena bultzatuz, hezkuntza modernizatzeko eLearninga nazio mailako hezkuntza sistemetan gaineratuz (zeharka).
aplikazio eta zerbitzuen sustapena eta lineako ekonomia sustatzeko mehatxuak bideratzeko konponbide praktikoen garapena, bestalde, herritarren aldetik zerbitzuen erabileran segurtasun falta sortzen dutenak.
7.2.3. E-government Action Plan 2011-2015
Malmöko E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpenaren oinarriaren gainean 2011-2015 tarterako EBko E-gobernantzako Ekintza Plana ezartzen da, EAD laguntzen eta osatzen duena, ezagutzan oinarritutako ekonomia jasangarri eta barneratzailearen sorkuntza babestuz.
Planaren lehentasunak honakoak dira:
aplikazioen garapen (berrikuntzatik), hedadura eta elkarreragingarritasun ekintzen bidez (irekitako zehaztapenen oinarrian) modu inklusiboan.
Inolako zalantzarik gabe, ekintza horien emaitzak (tresnak eta zerbitzuak) herritarren e-inklusiorako aukerak handitzeko oinarriak ezartzen dituzte, baina, bereziki, esparru publikoan e-partaidetzarako aukera. Argi denez, horrez gain, haien existentzia eta operatiboa hedatu behar izan da eta, bereziki, herritarrek erabileran konfiantza maila onargarria lortu behar izan dute, eta beste alde batetik, gaitasuna beharko dute tresna eta zerbitzu horien erabilera eraginkorra burutzeko.
7.2.4. “Europako Agenda Digitala: Tokiko Ekintza”- DAE Going Local Exercise
“DAE Going Local Exercise” deiturikoa EAD Europar Batasuneko herrialde kide ezberdinetara eramaten duen ekimena da. Herritarren partaidetza ariketa garrantzitsua da, EAD lurralde ezberdinetan ezartzeko eta planifikatzeko egin beharreko jarraipena bideratzeko eta egiteko mekanismoak abian jartzen dituena.
Estatu kideetara bisitak eginez eta eztabaidak ezarriz (bitarteko sozialen erabilera handizalearekin) osatzen da, online komunitatea eratzeko eta mantentzeko. 2010. urtean zehar, bisitek Agenda Digitalari buruzko kontzientziazioa handitu zuten, 2011n Agenda herrialde bakoitzean ezartzeari buruzko informazioa bilatzean jarri zuten arreta.
2011ko ekitaldiko ebaluazio txostena eskuragarri ez dagoen arren, beharrezkotzat jotzen dugu 2010eko txostenaren hainbat ondorio kontuan hartzea. Ariketa ondo hartua izan da, partaidetza askorekin, baina konpromiso aktiboa behar da EAD estatu kideen mailan etengabe ap
likatzean, “partekatutako borondateaz” eta “ikuspuntu komunaz” gaindi. Bestalde, tokiko agenteek EADren jarraipen eta gainbegiratze jarraitua eskatzen dute eta eskatzen dute, hainbatetan, ez dela agenda guztia jorratuko, kontu espezifikoetan jarriko du arreta ondo definitutako helburu eta ekintzekin.
Hain da horrela, non Espainiaren kasuan eta 2011n eduki digitalen inguruan herrialdearen uneko egoera zein den aztertzeko antolatu zen, e-gobernua, berrikuntza soziala eta espektroa eta toki eta nazio mailan esparru horietan beharrezkoak diren ekintzei eta garatutako ekimenei buruzko eztabaida.
7.2.5. Internet Governance (Council of Europe Strategy 2012-2015)
Europako Kontseiluak 2012ko martxoaren 15ean aurkeztuta, Internet Governance estrategia erabiltzaileen eskubideen babesa eta errespetua, zuzenbideko estatua eta sareko demokrazia lantzen ditu.
Estrategia Ministroen Batzordeak onartu zuen Committee of Ministers 2011 Declaration on Internet Governance Principles delakoari eta bere gomendioei jarraiki, eta barne hartzen duten alde guztiek ahaleginak batu ditzaten bultzatzen du Internet eremu irekia eta herritarrei zuzenduta izan dadin.
Bere % 40 jarduera-ildoren bidez, hainbat lehentasun azpimarratzen ditu, besteak beste:
35 Agenda digitala kontsulta askotan oinarrituta dago eta, bereziki, 2009ko Lehiakortasun Digitalari buruzko Txostenaren ekarpenetan (COM 2009/390), 2009an batzordeak IKTetako etorkizuneko lehentasunei buruz egindako kontsulta publikoan, 2009ko abenduko TTE BAtzordearen ondorioetan, Europa 2020 kontsulta eta estrategian eta ICT Industry Partnership Contribution to the Spanish Presidency Digital Europe Strategy delakoan, 2015.eu-ri buruzko Europako Legebiltzarraren ekimenez egindako txostenean eta GRanadan 2010eko ap
irilean egindako ministro-bilera informalean adostutako adierazpenean.
36 BATZORDEAK EUROPAKO PARLAMENTUARI, KONTSEILUARI, EUROPAKO EKONOMIA ETA GIZARTE LANTALDEARI ETA ESKUALDEEN LANTALDEARI EGINDAKO KOMUNIKAZIOA “Europako Agenda Digitala” (COM(2010) 245 final/2).
37 Hala eta guztiz ere, aipatu beharra dago EADri buruzko informazioa (“Europa 2020” estrategiaren web orrian) “hazkunde adimenduna” lehentasunean kokatzen dela, beste alderdi batzuen artean, gizarte digitalaz arduratzen dena (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea).
38 10. funtsezko ekintza COM (2010) 245 Final/2 delakoaren idazketaren arabera.
39 11. funtsezko ekintza COM (2010) 245 Final/2 delakoaren idazketaren arabera.
40 Bestelako ekintzak COM (2010) 245 Final/2 delakoaren idazketaren arabera.
41 COM (2009) 360 Final Europako lehiakortasun digitalari buruzko txostena. i2010 estrategiaren lorpen nagusiak 2005 eta 2009 bitartean. “Integratzailea den, kalitate handiko zerbitzu publikoak eskaintzen dituen eta bizi-kalitatea sustatzen duen informazioaren gizartea” xedeari dagokionez (oinarria: “Herritar guztiek IKTen onurak lortzearen alde egitea”).
42 Report on the assessment of the Digital Agenda for Europe (DAE) Going Local Exercise. Final Report, December 2010.
7.3. Nazio mailako esparru estrategikoa
7.3.1. Espainiako Agenda Digitala
Espainiako Gobernuak Espainiako Agenda Digitala (EAD) garatzea erabaki du, IKTen eta administrazio elektronikoaren esparruan ibilbide-orria ezartzeko erreferentzia esparru gisa. Era berean, 2013ko otsailaren 15eko Ministroen Kontseiluak onartutako agiri horrek zera lortu nahi du:
Horretarako, Espainiako Agenda Digitala 6 helburu edo lan-ildo handiren inguruan egituratzen da:
Espainiako Agenda Digitala partaidetza-sistema baten bidez eratu da, beste batzuetan erabilitakoekin alderatuz (hala nola, Espainiako Gobernuko Gardentasun Legearen zirriborroa), herritarrei aukera eskaintzen die zirriborroaren neurriak komentatzeko, eta komentario horien erantzunak eta beste erabiltzaile batzuen komentarioak ikusteko.
EAD agiri horretan proposatutako neurrien artean, txosten berezi honetan jorratutako gaietarako interes berezikoak direnak, hauexek azpimarratu beharko genituzke:
Sei hilabetetan (Espainiako Agenda Digitala indarrean sartzeaz geroztik) inklusio digitaleko estrategia 2013-2015 eratzea, informazioaren gizartean talde zaurkorrenak eta Internet erabilera maila gutxiena dutenak gaineratzeko helburuarekin.
Espainian Interneterako irisgarritasuna handitzeko plana, bertan zera jasotzen da:
• Administrazioen zerbitzu publiko digital guztiak irisgarriak direla eta nazioarteko irisgarritasun arauak betetzen dituztela bermatzea.
• Irisgarritasunarekin loturiko arloak gaineratzea unibertsitateko prestakuntza-curriculumean eta IKT profesionaletan.
• Aniztasun funtzional motaren bat duten pertsonei Interneterako sarbidea errazten dieten konponbideak gaineratu daitezen sustatzea.
Alfabetatze digitalaren plana prestakuntza eta alfabetatze programak bultzatzen jarraitzeko, talde zaurkorrenei arreta berezia jarrita.
Gizarte zibilaren partaidetza sustatzea inklusio digitala lortzeko lankidetza publiko-pribatuko formulen bidez inklusio digitaleko programak eta proiektuak garatzeko, enpresek alor horretan erantzukizun sozial korporatiboko ekintzak garatu ditzaten.
7.3.2. Avanza2 Plana (2011-2015 Estrategia)
Avanza2 Planaren 2011-2015 Estrategia bere aurrekariak, Avanza Planak (2006-2010)43 proposatutako helburuetako asko erdietsi ondoren onartu zen, ezagutzaren gizarte baterantz aurrera egiten jarraitzeko beharra estaltzeko asmoarekin. Bigarren etapa horrek, jarraipenezkoak, burutzen ari diren jarduerak mantentzen ditu eta aurreko planaren helburuak eguneratzen ditu gizartearen uneko erronketara egokitzeko.
Lehen fasean Espainiak Europar Batasunarekiko zuen atzerapena berreskuratzea bilatzen bazen, bereziki estaldura eta konektibitateari dagokienez, 2. faseak Espainia lehen postuetan kokatu nahi du IKT produktu eta zerbitzu aurreratuen garapen eta erabileran eta, horrez gain, gizarte ikuspuntua gaineratuko da, izan ere, Informazioaren Gizartea sustatzean pertsona guztiek aurrerapen teknologikoen onurak lortzea bilatzen da, edozein adin, genero, bizileku edo gaitasun fisiko, psikiko edo ekonomiko izanda ere. Horregatik, planaren egitura aldatu da (1. fasean) 4 jarduera-arlo orokorretik –herritar digitalak, ekonomia digitala, zerbitzu publiko digitalak eta testuinguru berri digitala– 5 jarduera-ardatz zehatzagoetara igarota –azpiegiturak, konfiantza eta segurtasuna, gaitasun teknologikoa, edukiak eta zerbitzu digitalak eta IKT sektorearen garapena–, Europako ekimenen barnean (Europako Agenda Digitala) kokatutako gobernu-ekintzaren norabide berria islatzen dutenak.
Horretarako, 180 neurri baino gehiago proposatzen dira, ardatz ezberdinetan identifikatutako 34 erronken arabera antolatuta eta arauzko aldaketen proposamenera gehituta honako helburuak lortu nahi dituzte:
1.H. Herri Administrazioetan IKT prozesu berritzaileak sustatzea.
2.H. IKTak osasunean eta gizarte ongizatean zabaltzea.
3.H. IKTak hezkuntza eta prestakuntza sisteman ap
lika dadin sustatzea.
4.H. Telekomunikazio-sareen gaitasuna eta hedapena hobetzea.
5.H. Segurtasunaren kultura herritarren eta enpresen artean zabaltzea.
6.H. Herritarren zerbitzu digitalen erabilera aurreratua areagotzea.
7.H. Enpresan negoziorako IKT konponbideen erabilera hedatzea.
8.H. IKT sektorearen teknologia gaitasunak garatzea.
9.H. Eduki digitalen sektorea indartzea.
10.H. IKT berdeak garatzea.
Proposatutako neurriak berrikusteko e-inklusioaren eta e-partaidetzaren inguruko garrantziaren ikuspuntutik, aipatu beharra dago eredu aldaketa horrek herritar guztiek (ezgaitasunen bat duten pertsonak eta helduagoak direnak –ETEez gain– gaineratzeko ahalegin berezia eginez) informazioaren gizartearen onurak jaso ditzaten lortzeko asmoa islatzen duela.
Izan ere, herritar guztiei telekomunikazio egokien azpiegiturak eskaini eta zabaltzeak (1. ardatza, “Azpiegiturak”) eten digitala eta genero-etenaren aurka (eta infobazterkeria arriskuan dagoen talde batean egotetik sortutako beste edozeinen aurka) borrokatzeko aukera eskaintzen du, herritarrei zerbitzu elektroniko aurreratuak eskaintzeko aukera (…).
Era beran, herritarren artean IKTekiko konfiantza handitzeak eta erabilgarritasunari eta segurtasunari buruz kontzientziatzeak (2. ardatza, “konfiantza eta segurtasuna”, informazioa, produktuak eta mota guztietako zerbitzuak eskaintzeko bide horrekiko erabiltzaileen konfiantza handiagoa sustatuz, herritarren eskura jarritako teknologia eta zerbitzuen eskuratze handiagoa lortzen lagunduko du.
Bestalde, nabarmena da 3. ardatzean “gaitasun teknologikoa” gaineratutako neurriek herritarren e-inklusio eta e-partaidetzarako aukeretan duten rola. Gaitasuna informazioaren gizartearen zutabeetako bat da, ezagutzarik, gaitasunik, ahalmen digitalik gabe herritarrek ezingo dituzte erabili euren esku jarritako tresnak. Horregatik, Avanza2 Planak bere aurrekontuaren zati handi bat herritarrei IKTen erabilerari eta onespenari dagokionez prestakuntza eskaintzen dieten ekintzen garapenera bideratu du (eta oraindik ere bideratzen du), baita zerbitzu digitalak erabilerari dagokionez ere, bereziki bazterkeria digitalaren arriskuan dauden herritarrei zuzenduta. Horrez gain, sarean genero berdintasuna sustatu da, generoaren eten digitala murrizten lagunduz.
4. ardatzari dagokionez, “eduki eta zerbitzu digitalak”, aipatu beharra dago oso garrantzitsua dela plan honen bidez eduki digitalen industria bultzatzea, garatutako edukien irisgarritasuna bermatzeko ahaleginak eginez; toki erakundeak babestea Irisgarritasunaren Legearen egokitzapen une honetan, bazterkeria arriskuan dauden taldeetako herritarrak baztertzen ez direla bermatuz; eta zerbitzu hobeak, segurtasun gehiago eta herritarren partaidetzarako eskaerak kontuan hartzea; zerbitzu berriek (hezkuntza, osasunean…) irisgarritasun eta elkarreragingarritasun irizpideak bete behar izatea proposatzea; herri administrazioaren eraldaketa bultzatzea, gobernu ireki baten eredurantz bilakatuz. Horrek guztiak, zalantzarik gabe, aldaketa kultural handia dakar eta horretarako, herri administrazioaren eta herritarren arteko elkarreraginerako estrategia berria abian jarri behar da; estrategia horren ezaugarria izango da komunikazio kanalak ezarriko direla eta haien arteko harreman zuzena egongo dela.
Azkenik, 5. ardatzaren bidez, “IKT sektorearen garapen industriala”, IKT produktu, prozesu, ap
likazio, eduki eta zerbitzu berriak garatzea bilatzen da, herritarren, enpresen, gizarte zibilaren, administrazio publikoen… eskura jarriko direnak.
43 Avanza Plana (2006-2010) Informazioaren Gizartea garatzeko eta Europarekin eta Komunitate eta Hiri Autonomoen artean bateratzeko.
7.4. Esparru estrategiko autonomikoa
Euskadiko Agenda Digitala 2015 (AD@15), 2012ko uztailan onartutakoa, informazioaren gizartearen alorreko plan berriaren izendapena da. Plan horren bidez euskal gizarteak igoera kualitatiboa eman dezan lortu nahi da, erreferente bihurtu arte, eta horretarako IKTak ongizatearen eta bizi-kalitatearen hobekuntzaren zerbitzua jarri behar dira. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak kontsulta publikoko prozesu zabala bideratu du herritar guztiei zuzenduta plana eraikitze aldera.
Eusko Jaurlaritzaren adierazpenen arabera, plana burutzen ehunka herritarrek parte hartu dute, % 400 ideia baino gehiago bildu dira eta agenda digitalean jasotako 101 ekimen eta proiektutan zehaztu dira.
Iturri horiei jarraiki, Euskadiko Agenda Digitala 2015 abian jartzean, Eusko Jaurlaritzak estrategia baten ezarpenari hasiera emango lioke, euskal herritarrei, besteak beste, honako aukerak eskainiz:
Horretarako, Euskadiko Agenda Digitala 2015 4 esparru handiren inguruan egituratzen da (iturria: IREKIA):
Aldez aurretik, euskal gobernuak bere ekintza antolatu du EIGP 2010 Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren bidez. Horren euskarriek Avanza Planean edo Europako Agenda Digitalean azaldutako erronkekin bat egiten dute: konfiantza eta segurtasun digitala; azpiegituren elkarreragingarritasuna; eta pertsona eta erakunde guztientzako gizarteratzea eta irisgarritasuna. Horretarako, hiru jarduera-eremutan lan egiten du, alde batetik, e-gaitasunen ahalduntzea, bestetik, zerbitzu publiko eta pribatu aurreratuen eskaintza eta, azkenik, euskarriko infoegituren sorrera eta garapena (plataformak, segurtasuna, estandarrak, egiturak eta gailuak).
Nortasun propioa eta kohesionatua duen herrialdea, oso jantzita dauden, ingurumenarekiko errespetua duten eta informazioaren eta komunikazioaren baliabide teknologiko asko erabiliz beren lanbide-jarduerak, jarduera pertsonalak eta gizarte-arlokoak etengabe eraldatzeko gai diren pertsonek eta erakundeek —enpresa-arlokoak eta gizarte-arlokoak— osatzen dutena; honako hauek sustatu eta ahalbidetzen dituena: sarean lan egitea, jakintzarako sarbidea izatea eta jakintza hori sektore pribatuan nahiz publikoan parte hartuz ap
likatzea, eta eragileen, gizartearen turismo baliabideen eta euskal kulturaren presentzia munduan; eta teknologia horiek berak euskarri dituzten zerbitzu publiko eta pribatu aurreratuetarako sarbidea ematen duena, produktibitateari laguntzen diona eta bizi kalitate hobea izaten laguntzen duena.
EIGP 2010aren ikuspegia
Bere ikuspegia lortzeko EIGPk 5 helmuga proposatzen ditu, haien hedapena proiektu ugari jasotzen dituzten 18 jarduera-programak osatutako 5 ekimen abian jarriz gauzatuko da eta horrez gain seigarren ekimen bat ere gaineratu beharra dago “agenda digital instituzionalak” baita planari berari buruzko ezarpen, jarraipen eta ebaluaziorako zazpigarren ekimen bat ere.
5 helburu horiek eta txosten honen helburuari jarraiki ap
likatu beharreko dagozkion ekimenak honakoak dira:
1. Herritar aktiboak: herrialde kohesionatua eta bertako herritarrak adituak izango dira, bai eduki eta zerbitzu digital aurreratuak erabiltzeko, bai, bereziki, horiek sortzeari, garatzeari eta ongizate indibidualaren eta kolektiboaren zerbitzuan jartzeari dagokionez modu aktiboan lankidetzan jarduteko. Helburu horrekin jarduera programak garatzen dira (“Bizitza osoko ikaskuntza”, “2010eko ikastetxea”, “Nire etxea Interneten”, “Inklusioa” eta “Herritarren partaidetza”) eta horien emaitzen mende dago, inolako zalantzarik txosten honetan jasotako informazioa.
Kontuan hartu beharra dago aldez aurretik adierazitako agiri estrategikoetan ez dela berariaz bideratu herritarrak gaitzera, herritarren partaidetzaren alorreko tresnak eskaintzera bideratutako ekintzen diseinua.
2. Zerbitzu publiko digital aurreratuak. Horien garapena 2008-2010eko Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoarekin (AGEPE) eta 2006-2009ko Informatika eta Telekomunikazio Planarekin (ITP) lankidetzan egingo da. Administrazioa digitalizatzeko prozesu horretan, EIGPk gizarte ikuspegia eskaintzen du garapenerako printzipioak ezarriz, bereziki bizi-kalitatea areagotzeko herritarrekiko orientazioan.
3. Infoegiturak: herritarrak, enpresak eta euskal administrazioak IGk euren esku jartzen dituen zerbitzu eta tresnak eskuratu ditzaten sustatzea, edozein lekutan egonda ere, bide eta gailu ugariren bidez, betiere segurtasun maila altuekin. Hori guztia aukera berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioei jarraiki, infoegituren diseinutik bertatik.
Aipatu beharra dago Enpresa berritzailearen ekimena, euskal enpresek IKTak sakonki eta modu hedakorrean erabil ditzaten, izan ere, euren lankidetzak eta gaitasunaren hazkundeak produktu eta zerbitzu berritzaileak garatu ahalko lituzkete euskal herritarrek horien onura lortzeko.
Azkenik, Euskadi sarean ekimenak Euskararen eta euskal kulturaren presentzia aberatsa, dinamikoa eta etengabea mantendu nahi du Interneten eta baliabide digitaletan eta, bereziki kultura eta turismoan eskumena duten administrazioak eta kulturarekin loturiko fundazio, elkarte eta bestelako erakundeak inplikatzen baditu ere, herritarrak barne hartzen ditu, bereziki web 2.0ko zerbitzuek herritar guztien artean “Euskadi sarean” marka sustatzeko eskaintzen duten ahalmenari dagokionez.
Aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguruan, “2009-2013 epeko IX. Legegintzaldiko Gobernuaren Egitasmo eta Jarduera Esanguratsuen Egutegia” onartzeko erabakiaren garrantzia Gobernuak herritarren partaidetzarako irekiera Egitasmo eta Jarduera esanguratsuak gauzatzeko, izapidetzeko, onartzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko prozeduran gaineratu beharreko oinarrizko printzipioen artean gaineratzeko (gardentasuna, jarraipena eta ebaluazioarekin batera). Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Koordinazioko Idazkaritza Orokorrak Sailek Gobernu-planak egiteko orientabideak agiria burutu zuen.
8. Sarbide-eten digitala
Sarbide-eten digitala IKTetarako sarbidearen arabera sortutako desberdintasunei buruz hitz egiteko sortutako terminoa da.
Erabilera-etenarekin batera, gehien aztertu eta dokumentatutako eten digitalaren ertzetako bat da. Gobernu eta erakundeek hainbat urte daramatzate ahalegin handiak egiten azterlan ereduak eta adierazle estatistikoak garatzeko herritarrek IKTetarako duten sarbide-mailari buruzko datu fidagarriak eskuratze aldera, horrela bada, beste lurraldeekiko azterketa konparatiboa egin daiteke eta urteetan zehar izandako bilakaera-azterketa burutu.
Une honetan ia gaindituta dagoen etena dela uste da, izan ere, IKT azpiegituren hedapena eta herritarren ekipamendu teknologikoa nabarmenki handitu da azken urteetan.
Onarpen hori egitea (sarbide-etena gainditzea) erraza da, izan ere, une honetan interesa bereziki tresna berrietan dago, IKTen erabilera berrietan. Sarbide-eten digitala kontuan ez hartzea edo gainditutzat jotzea, berriz, akats oso larria izan daiteke.
Herrialde garatuetako ia gobernu guztiek e-administrazioari, gobernu irekiari eta e-partaidetzari buruz eta IKTek euren ekonomia eta gizarteak garatzeko dituzten ahalmen handiari buruz hitz egiten duten une honetan, ezin ditugu alde batera utzi adibide gisa gure arreta deitzeko balio behar duten hainbat datu:
Europako familien % 30ak (16 eta 74 urte bitarteko gutxienez pertsona batekin) ez du Interneterako konexiorik44.
Euskadiren kasuan kopuru hori % 34ra igotzen da (Interneterako konexiorik ez duten euskal familiak, 16 eta 74 urte bitarteko kide batekin gutxienez)45.
Ehunekoa % 73,4ra igotzen da Euskadin gutxienez 65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat duten familietan.
Kapitulu honen helburu nagusia bi galdera esanguratsuri erantzuna ematea da “nortzuk dira sarbide-eten digitala bereziki pairatzen dutenak?” eta “zer oztopo edo eragozpen dituzte IKTetara heltzeko?”.
Horretarako, egoeraren azterketa laburra egingo dugu, irudi finko gisa, Euskadiko IKT azpiegitura eta ekipamendu eskuragarritasunaren inguruan.
44 Iturria: Digital Agenda Scoreboard http://ec.europa.eu/information_society/digital-agenda/scoreboard/graphs/index_en.htm. 2011ko abenduan egindako kontsulta, UE27 batez besterako.
45 Iturria: Eustat, Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta. Familiak (IGI-F).
8.1. Euskadiko IKT azpiegitura eta ekipamenduaren ikuspegi orokorra
IKTetarako sarbidean demokratizazioa bermatzeko oinarrizko zutabeetako bat azpiegitura teknologikoen hedapena da.
(6. taula)
Telefonia finkoa
TELEFONIA FINKOA | ||
Zerbitzuan dauden linea kop. guztira | Lineak/100 bizt. | |
Araba/Álava | 152.193 | 48 |
Gipuzkoa | 345.988 | 48,9 |
Bizkaia | 564.897 | 49 |
Espainia | 20.205.506 | 43 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Hiru lurralde historikoek estatuko batez bestekoa baino telefonia finkoko barneratze tasa altuagoa dute. CMTren datuen arabera, Euskadik telefonia finkoko 1.063.078 linea ditu zerbitzuan, hau da, Espainian zerbitzuan dauden linea guztien % 5,26.
Telefonia mugikorraren barneratzeari dagokionez, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek estatuko batez bestekoarekin guztiz bat egiten dute 100 biztanle bakoitzeko ordaindu ondoko telefonia mugikorreko linea kopuruari dagokionez.
(7. taula)
Telefonia mugikorra
TELEFONIA MUGIKORRA | ||
Ordaindu ondoko linea mugikor kop. guztira | Lineak/100 bizt. | |
Araba/Álava | 216.633 | 68,3 |
Gipuzkoa | 472.144 | 66,8 |
Bizkaia | 771.674 | 66,9 |
Espainia | 31.460.633 | 66,9 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Arabak, 100 biztanle bakoitzeko 68,3 lineako barneratze tasarekin, Euskadiko eta estatuko batez bestekoaren gainetik kokatzen da. 1.460.451 linea mugikorrekin, Euskadik Espainian erregistratutako ordaindu ondoko linea mugikor guztien % 4,64 biltzen ditu.
Euskadin dauden telefono publikoen eskuragarritasuna 1.695 telefono publikora heltzen da, hau da, 1.000 biztanle bakoitzeko telefono publiko 1eko barneratze-tasa, gutxi gorabehera. Hiru lurralde historikoek erregistratutako tasa, kasu honetan, estatuko batez bestekoa baino baxuagoa da.
(8. taula)
Telefono publikoak
TELEFONO PUBLIKOAK | ||
Telefono publiko kop. | Telefono publikoak/ 1.000 bizt. | |
Araba/Álava | 273 | 0,9 |
Gipuzkoa | 580 | 0,8 |
Bizkaia | 842 | 0,7 |
Espainia | 54.297 | 1,2 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Euskadi ere estatuaren batez bestekoa baino gorago dago abiadura handiko Interneterako konektibitateari dagokionez. Banda zabaleko 526.424 linearekin (Espainiako banda zabaleko linea guztien % 5,03) hiru lurralde historikoetan barneratze-tasa (banda zabaleko lineak 100 biztanle bakoitzeko) oso antzekoak lortzen ditu eta Espainiako batez bestekoa baino handiagoak.
(9. taula)
Banda zabala Euskadin
BANDA ZABALA | ||
BZ lineak guztira | BZ lineak/ 100 bizt. | |
Araba/Álava | 76.424 | 24,1 |
Gipuzkoa | 174.161 | 24,6 |
Bizkaia | 275.839 | 23,9 |
Espainia | 10.464.790 | 22,3 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
(10. taula)
Deien banaguneak
DEIEN BANAGUNEAK | ||||
2G telefonia mugikorreko banagune kop. | %/Espainian guztira | 3G telefonia mugikorreko banagune kop. | %/Espainian guztira | |
Araba/Álava | 396 | 0,7 | 257 | 0,7 |
Gipuzkoa | 636 | 1,2 | 433 | 1,3 |
Bizkaia | 1.155 | 2,2 | 886 | 2,6 |
Espainia | 53.221 | 100 | 34.324 | 100 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Euskadin Internet mugikorreko estaldura eskaintzeko telekomunikabideen azpiegituren eskuragarritasuna 2G telefonia mugikorreko (ahots eta datu igorpen mantsoa) 2.187 banagunetan eta 3G teknologiako (datuak eta ahotsa abiadura handian igortzeko hirugarren belaunaldiko teknologia) 1.567 banagunetan zehazten da. Kopuru horiek esan nahi dute Euskadik Espainiako 2G teknologiako banaguneen % 4,11 biltzen duela eta 3G teknologiako banaguneen % 4,59.
Aztertutako datuetan antzeman daitekeen moduan, Euskadiko oinarrizko teknologien barneratze-tasak estatuko batez bestekoak baino altuagoak dira. Errealitate horrekin batera Interneterako konexio-azpiegitura garrantzitsua dago (finkoa zein mugikorra), a priori, lurraldean sarerako sarbidearen eskuragarritasuna bermatzen duena.
Datu horien aurrean, saihestezina dirudien galdera sortzen da: benetan demokratizatuta al dago Interneterako sarbidea? Sarbide-etena sortzen al da, azpiegituren ikuspuntutik, landa esparruan?
Erantzunak aurkitzeko galdera horren erantzunera hurbiltzen gaituen adierazle batera jotzen dugu. Datua kasu honetan EINek eskaintzen digu46, izan ere, etxeetako IKT ekipamenduan esparruan ikerketa-ildoetako bat “herritarrek Internetik ez izateko arrazoiak” dira.
Estatistikak dio Interneterako konexiorik ez duten euskal etxeetako % 0,3k bakarrik zonaldean estaldurarik ez izatearekin lotzen dutela. Datu hori bereziki nabarmena da, izan ere, estatuko batez bestekoa % 3koa da. Horrek esan nahi du, EINen etxeetako IKTei buruzko inkestak azaltzen duen moduan, Euskadik ez duela telekomunikabideen oinarrizko azpiegituretarako, hala nola, Interneterako, sarbidearen eskuragarritasun arazorik egoitza zonaldearen arabera.
46 Iturria: EIN, Etxeetako IKT ekipamendua eta erabilerari buruzko inkesta, 2011.
8.2. IKT ekipamendua.
Euskadiko uneko egoeraren erradiografia laburra
Euskadin dagoen IKTetarako sarbidea ikuspegi barneratzaile batetik aztertzeko ahaleginean, Euskadiko telekomunikabideen azpiegiturei buruzko aurreko azterketa euskal familiek duten IKT ekipamenduari buruzko erradiografia labur batekin osatzen da. Horretarako, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) eskainitako Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestaren IGI-Familiakdatu estatistikoetan oinarritzen gara.
Inkestek azaltzen digutenez, une honetan, euskal familien % 72k (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) ordenagailua dauka etxean eta % 65,8k Interneterako konexioa.
Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoaren batez bestekotik gorak okatzen da, bai ordenagailuaren bai Interneten eskuragarritasunari dagokionez. Bizkaiak Euskadiko batez bestekoarekin bat egiten du eta Araba beste bi lurralde historikoenak baino zertxobait beherago dauden balioak ditu.
(17. irudia)
Ordenagailua, Internet eta telefono mugikorra Euskadiko familietan
(16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) 2011n, lurraldeka (%)
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Internetera konektatzeko hautatutako teknologia motari dagokionez, Euskadiko familien % 41ak (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) ADSLa aukeratzen du, % 20ak berriz kable bidezko konexioa kontratatzen du (zuntz optikoa).
Telefono mugikorra Euskadiko familietan presentzia gehien duen teknologietako bat da. Horrela bada, familien % 92,6k telefono mugikorra dauka. Kasu honetan, Bizkaia beste bi lurralde historikoen aurretik kokatzen da, Euskadiko batez bestekoa baino portzentaje-puntu bat gorago.
IKT ekipamenduen sorta irekitzen, telebista (% 99,6), irratia (% 89) eta telefono finkoa (% 89,6) telefono mugikorraz gain Euskadiko familietan 2011n zehar presentzia gehien duten beste ekipamendu batzuk dira.
Era berean, datuek berresten dute ordenagailu eramangarriek (% 47,3) gutxika, presentzia gehiago dutela Euskadiko familietan mahai gaineko ordenagailuek edo PCek baino (% 46,6).
(18. irudia)
IKT ekipamendua Euskadiko familietan
(16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) 2011n (%)
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.2.1. IKT ekipamenduen bilakaera familietan. Digitalki helduz doan gizartea
Euskadiko familien IKT ekipamenduen azterketan nahitaez egin beharreko ikuspuntua azken urte hauetan adierazle nagusiek izan duten bilakaeraren azterketa da.
Datu horiei esker egiazta dezakegu urtez urte ordenagailua, Internet edo telefono mugikorra bezalako gailu eta oinarrizko teknologien ekipamendua handituz joan dela.
Ondoren azaltzen den grafikoak nahiko argi islatzen du nola joan den bilakaera hori. Duela denbora gehiago gure bizitzetan dauden teknologiek, hala nola, ordenagailuak eta telefono mugikorrak, hazkunde jarraitua baina neurrizkoa izan dute.
Horrela bada, 2006an Euskadin familien % 59,4k (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) etxean ordenagailua zuen; kopuru hori % 72raino igo da 2011n. Horrek esan nahi du 12,6 portzentaje-puntuko igoera azken 5 urtetan.
Telefono mugikorraren kasuan, 2006an gailu hori familien % 90,9tan zegoen (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez). Azken urteetan bere presentzia 5,3 portzentaje-puntu handitu da, telefono mugikorra duten familien ehunekoa % 92,6raino igoz.
(19. irudia)
Familien IKT ekipamenduen bilakaera
(16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez)
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Baina, zalantzarik gabe, gure etxeetan presentzia nabarmenki irabazi duen teknologia Internet da. 2006. urtean Euskadiko familien % 45,6k (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) Interneterako konexioa zuten euren etxeetan, 2008. urtean, berriz, zifra horrek 10 portzentaje-puntuko hazkundea pairatu zuen (% 55,9). 2011n familien % 65,8k Interneterako konexioa dauka bere etxebizitzetan. Horrek esan nahi du 20,2 portzentaje-puntuko igoera azken 5 urtetan.
Halako zerbait gertatzen da Internetera konektatzeko erabilitako teknologia motarekin. 2006an familien % 19,7k ADSLa eta % 14k zuntz optikoa aukeratzen zuen bitartean, 2011n ehuneko horiek nabarmenki handitu dira. Horrela bada, teknologia horien bidez konektatzen diren familien (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) ehunekoak % 41 eta % 20 dira, hurrenez hurren.
Gure ikuspuntuak, Euskadiko eten digitalen azterketarantz bideratuta, datu horrek eskaintzen duen irakurketa bikoitza egitera behartzen gaitu. 16 eta 74 urte bitarteko kideren bat, gutxienez, duten Euskadiko familien heren batek (% 34,2) ez du Interneterako sarbiderik.
Zer ezkutatzen da “falta” horien atzean? Nortzuk dira maiz datu estatistiko batean hartzen ditugun eta infobaztertu izenarekin edo bazterkeria digitaleko egoeran dauden pertsona gisa ezagutzen ditugun horiek?
Zentzu horretan, Europako Agenda Digitalak (informazioaren gizartearen garapen-alorrean Europako estrategia esparruaren erreferentzia gorena) zera dio:
“Kasu askotan, egoera hori erabiltzailearen gaitasun faltaren ondorio da, hala nola, alfabetatze digital edo mediatiko faltaren ondorio, ez soilik enplegagarritasunerako, baita komunikabide digitalen erabilera konfiantzaz eta bereizketaz ikasteko, sortzeko, parte hartzeko eta bideratzeko. Irisgarritasunak eta erabilgarritasunak arazoak sortzen dituzte ezgaitasunen bat duten europarrentzat. Eten digitala libratzea lagungarria izan daiteke gizarte egoera ahuleko taldeetako kideek gizarte digitalean berdintasunez parte hartu dezaten (haientzako interes zuzeneko zerbitzuak barne, adibidez, ikasketa esparruetan, herri administrazioan edo lineako osasunean) eta zaurkortasun egoeratik atera daitezen enplegagarritasuna handituz. Gaitasun digitala, beraz, ezagutzan oinarritutako gizarte bateko kideentzako oinarrizkoak diren funtsezko zortzi gaitasunetako bat da”.
Hitz horietatik argi eta garbi ondoriozta dezakegu IKTen erabileraren garrantzia, bereziki zaurkorrenak diren talde, gizarte-talde eta gutxiengo etnikoei arreta berezia jarrita. Rigako Ministro-adierazpenaren espiritua berreskuratuz, bertan, IKTen aldeko ap
ustu irmoa egiten baitzen justizia sozialaren aldeko lanerako tresna gisa.
Bestalde, IKTen erabilerara gaineratzen den masa kritikoa handituz doan heinean eta haien erabilerara loturiko zerbitzu eta aukera berriak sortzen diren heinean, IKTak euren egunerokotasunean gaineratzen duten pertsonen eta horietarako sarbiderik ere ez dutenen arteko gapa handitzen da.
(20. irudia)
Familien IKT ekipamenduen bilakaera
Iturria: Delivering Digital Inclusion. Action Plan, UK Government.
8.3. Nortzuk dira IKTetarako sarbiderik ez duten pertsonak?
“Ez da moralki onargarria ezta ekonomikoki jasangarria ere milioika pertsona atzean uztea, IKTak edo horien abantailak erabiltzeko gaitasunik gabe”.
Viviane Reding,
EU Commissioner for Information Society and Media
(2007ko azaroa)47
Eustaten Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestak-Familia (IGI-F) delakoen datuek eta EINen IKT ekipamendu eta erabilerari buruzkoek IKTetarako (ekipamendua) sarbideari buruzko azterketa xehatua eskaintzen digute hainbat faktoreren arabera:
(21. irudia)
Eustaten IKTrako sarbidearen azterketa xehaturako faktoreak
8.3.1. Adina eta sarbide-etena
Adinaren araberako ekipamenduaren azterketak, ondorengo grafikoan azaltzen den moduan, hiru ondorio nagusi eskaintzen dizkigu:
(22. irudia)
Etxean ordenagailua duten Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urte edo gehiagoko herritarrak, adina eta lurralde historikoaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Zifrek oso argiak dirudite. Adinaren eta IKT ekipamenduaren arteko harreman argia dago. Nagusiak, beharbada, IKT ekipamenduko ehunekorik txikienak dituztenaren hipotesiarekin, 65 eta 74 urte bitarteko pertsona bati gutxienez duten familien inguruko informazioa aztertu genuen estatistiketan.
Emaitzak, kasu honetan, guztiz irmoak eta argiak dira.
Mugikorra nagusien artean sarbide-etena gainditzeko gai den teknologia gisa azaltzen da. Horrela bada, pertsona nagusi batekin gutxienez bizi diren familien % 84,5ak gailu hori dutela aitortu dute.
Berriz, 65 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien % 70,7k ez du ordenagailurik eta % 73,4k ez du Interneterako konexiorik.
(23. irudia)
Etxean Internet duten Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urte edo gehiagoko herritarrak, adina eta lurralde historikoaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
(24. irudia)
65 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien IKT ekipamendua teknologia motaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.3.2. Habitata eta sarbide-etena
Azterketan are gehiago sakonduz eta habitataren tamaina eta adinaren aldagaiak gurutzatuta, datuek azaltzen dute bizilekuaren tamainak eragin handia duela familien IKT ekipamenduan 65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familietan.
10.000 biztanle baino gutxiagoko habitatetan bizi diren eta pertsona nagusiak dituzten familien IKT ekipamendua hiri handietan eta 100.000 biztanle edo gehiagoko habitatetan bizi diren beste familiena baino zertxobait txikiagoa da, ondorengo grafikoan islatzen den moduan.
Antzeman daitekeen moduan, 5,7 portzentaje puntuko aldea dago ordenagailuaren eskuragarritasunari dagokionez pertsona nagusiak dituzten familietan 100.000 biztanle edo gehiago dituzten habitaten alde.
Aldea are nabarmenagoa da etxean Interneterako konexio-eskuragarritasunari dagokionez. 65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien % 22,5ak Internet duen bitartean, 100.000 biztanle edo gehiagoko inguruetan bizi diren eta pertsona nagusiak dituzten beste familia horiek % 31ko ehunekoa jasotzen dute. 8,5 puntuko aldea azken kasu horren alde.
Hala ere, behar bada, kasurik deigarriena telefono mugikorraren ekipamenduarena da. 10.000 biztanle baino gutxiagoko habitatetan bizi diren 65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien % 15,1ak telefono mugikorra duen bitartean, 100.000 biztanle edo gehiagoko hirietan bizi diren familien kasuan ehuneko hori % 46,4ra arte igotzen da.
(25. irudia)
65 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien IKT ekipamendua habitataren tamainaren eta teknologia motaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Azterketaren adin-tartearen marjinak handitzerakoan eta kasu honetan 16 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familietan arreta jarrita, habitataren tamainaren arabera IKT ekipamenduan aldeak ere badaudela antzeman dezakegu.
(26. irudia)
16 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien IKT ekipamendua habitataren tamainaren eta teknologia motaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Alderik nabarmenenak Internet eta telefono mugikorraren eskuragarritasunean antzematen dira. Horrela bada, 16 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez eta 100.000 biztanle edo gehiagoko habitatetan bizi diren familien % 67k Internet daukate euren etxeetan, eta 100.000 biztanle baino gutxiagoko habitatetan bizi diren familien kasuan, berriz, ehuneko hori % 64ra murrizten da (3 portzentaje puntuko aldea). Telefono mugikorrari dagokionez, berriro ere ia 2 portzentaje puntuko aldea antzematen da 100.000 biztanle edo gehiagoko hiri handietan bizi diren familien alde.
8.3.3. Generoa eta sarbide-etena
Aztertu beharreko beste aldagaietako bat IKTetarako sarbide ezberdintasunak genero ikuspuntutik jorratzean datza. Eustaten datuek baieztatzen dutenez, une honetan oraindik ere sarbide ezberdintasunak daude gizonen eta emakumeen artean.
Horrela bada, ondorengo grafikoan antzeman daitekeen moduan, gizonen % 74,5ak etxean ordenagailu bat gutxienez duten bitartean, kopuru hori % 68,1era murrizten da emakumeen kasuan. Ia 6,5 portzentaje puntuk gap nabarmena adierazten dute eta, lurralde historikoen araberako azterketa egiterakoan, are handiagoa da Bizkaiaren kasuan. Hemen, gizonen eta emakumeen ordenagailuaren eskuragarritasunaren aldea 7,8 portzentaje puntukoa da.
(27. irudia)
Etxean ordenagailua duten Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urte edo gehiagoko herritarrak, generoa eta lurralde historikoaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Osterantzean, Araba buruan dago Euskadiko lurralde historikoen rankingean ordenagailua bezalako oinarrizko teknologiarako sarbidearen etenik txikiena bertan baitago (% 70,3 gizonen artean eta % 68,4 emakumeen artean).
Alde horiek berriro ere azpimarratzekoak dira Interneterako sarbideari dagokionez.
Emakumeen % 62,6k etxean Interneterako konexioa duten bitartean, Interneterako konexioaren eskuragarritasuna duten gizonen ehunekoa % 69koa da, 6,4 portzentaje puntuko aldea.
Gipuzkoaren kasuan, etxean Interneterako konexioa duten gizonen eta emakumeen ehunekoaren arteko aldea 6,6, portzentaje puntukoa da, Euskadiko batez bestekoarekiko parekotasunetik oso gertu.
Ordenagailuaren ekipamenduaren kasuan gertatzen zen moduan, Bizkaia gizonen eta emakumeen arteko sarbide-etenik handiena duen lurralde historikoa da berriro ere Interneterako konexioaren eskuragarritasunari dagokionez (7,8 portzentaje puntuko aldea). Era berean, Araba berriro ere buruan kokatzen da lurralde historikoen rankingean gizonen eta emakumeen arteko sarbide-etena murrizteari dagokionez. Horrela bada, 1,3 puntuko aldea besterik ez dago emakumeek eta gizonek erregistratutako portzentajeen artean.
(28. irudia)
Etxean Internet duten Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urte edo gehiagoko herritarrak, generoa eta lurralde historikoaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.3.4. Familia mota eta sarbide-etena
Eustaten inkestek adierazten dute familia motarekin loturiko sarbide-etena egon daitekeela. Daturik argienak ekipamendu adierazle oinarrizkoenak (ordenagailua eta Internet) aztertzerakoan antzematen ditugu.
(29. irudia)
Ordenagailu ekipamendua 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familietan (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Badirudi harreman argia dagoela familiaren tamainaren eta IKT ekipamenduaren eskuragarritasunaren edo eskuragarritasun ezaren artean. Horrela bada, ordenagailua duten familien % 71,4 (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) seme-alabak dituzten familiak diren bitartean, ehuneko hori % 15,4ra murrizten da bikotekideek osatutako familien kasuan eta % 13,1era bakarrik dauden pertsonek osatutako familien kasuan.
Atzeko zerbait gertatzen da Interneterako konexioaren ekipamenduari dagokionez. Etxebizitzetan Interneterako konexioa duten familien % 73 (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) seme-alabak dituzten familiak dira. % 14,8 bikotekidea duten pertsonei dagokie eta % 12,2 bakarrik dauden pertsonei.
(30. irudia)
Interneterako konexiorako eskuragarritasuna 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familietan (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Azterketa horrek berriro ere pertsona nagusiengan bidaltzen gaitu, bakarrik bizi diren pertsonen portzentaje altua osatzen baitute. Imsersoren datuen arabera (“Zugandik hurbil” proiektu pilotua) Espainiako pertsona nagusien (65 urtetik gorakoak) % 20 bakarrik bizi da, beste edozein adin tartetan baino proportzio handiagoa, eta % 31,6ra heltzen da 85 eta 89 urte bitarteko pertsona nagusien kasuan. Iturri horren beraren arabera, bakartasuna emakumeen artean oso zabalduta dagoen errealitatea da herritar helduei dagokienez, izan ere, bakarrik bizi diren pertsona nagusien % 77 inguru emakumeak dira.
Horrela bada, bakarrik bizi diren pertsonek osatutako familien portzentaje horien atzean, orain arte eten digitalaren sortzaile gisa aztertu ditugun hainbat faktoreren –familia mota, adina eta generoa– arteko korrelazioa gerta zitekeen.
8.3.5. Ikasketa maila, jarduerarekiko lotura eta sarbide-etena
IKTetarako sarbide eta erabilera ezberdintasunak sortzen dituzten ohiko faktoreetako bi dira. Zifrek azaltzen dute euren etxebizitzetan ordenagailua eta interneterako konexioa duten pertsonen profila bigarren mailako edo goi-mailako ikasketak amaituak dituzten eta une honetan ikasten edo lanean ari diren pertsonek osatzen dutela. Osterantzean, ikasketa maila baxuagoak dituzten edo langabezian dauden pertsonek euren etxebizitzetan IKT ekipamenduko portzentaje askoz ere baxuagoak erregistratzen dituzte.
Ondorengo grafikoetan ikasketa mailaren eta jarduerarekiko loturaren arabera dagoen gapa azaltzen da. 55 portzentaje puntu arteko aldea dago ordenagailuaren ekipamenduan Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urtetik gorako herritarren artean ikasketa mailaren arabera eta 50 puntukoa ikasten dutenen eta langabezian daudenen artean.
(31. irudia)
Etxebizitzan ordenagailua duten Euskadiko 15 urtetik gorako herritarrak ikasketa mailaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
(32. irudia)
Etxebizitzan ordenagailua duten Euskadiko 15 urtetik gorako herritarrak jarduerarekiko loturaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Etxeetako Interneterako konexioaren eskuragarritasunaren kasuan ikasketa mailaren eta jarduerarekiko loturaren arabera, berriro ere ordenagailuaren eskuragarritasunaren kasuan antzemandako joera errepikatzen da. Oinarrizko prestakuntza maila duten edota langabezian dauden pertsonak ekipamendu portzentaje baxuenak erregistratzen dituzten profilak dira faktore horien azterketaren arabera.
(33. irudia)
Etxebizitzan Interneterako konexioaren eskuragarritasuna duten Euskadiko 15 urtetik gorako herritarrak ikasketa mailaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
(34. irudia)
Etxebizitzan Interneterako konexiorako eskuragarritasuna Euskadiko 15 urtetik gorako herritarren artean jarduerarekiko loturaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.3.6. Hileroko diru-sarrerak eta sarbide-etena
Ezberdintasun sozial eta digitalen arteko harremanak lotura ugari ditu, besteak beste, horiek eragiten dituzten faktoreen bateratasuna. Horietako bat, zalantzarik gabe, etxe batean sar daitekeen diru-sarrera mailaren araberako erosahalmena da.
EINen etxebizitzei eta IKTei buruzko inkestatik48 lortutako datuen arabera, hilero 2.700 euro baino gehiagoko diru-sarrerak dituzten etxebizitzen % 97k (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) ordenagailua dute euren etxeetan. Zifra horrek hilero 1.100 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familiek erregistratutako % 42.5arekin argi eta garbi kontrastatzen du.
Egoera errepikatzen da Interneterako konexioaren eskuragarritasunari dagokionez. Horrela bada, hilero 1.801 eta 2.700 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten etxebizitzen % 88,6k Interneterako konexioa duten bitartean, ehuneko hori % 37,7ra murrizten da 1.100 eurotik beherako hileroko diru-sarrerak dituzten etxebizitzen kasuan.
(35. irudia)
Ordenagailuren bat duten Euskadiko etxebizitzak (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) etxebizitzako hileroko diru-sarrera garbien arabera (%), 2011
Guk eginda EINen datuei jarraiki.
(36. irudia)
Interneterako konexioa duten Euskadiko etxebizitzak (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) etxebizitzako hileroko diru-sarrera garbien arabera (%), 2011
Guk eginda EINen datuei jarraiki.
Zifrek azaltzen dute oinarrizko IKT tresnetarako sarbide ezberdintasun handiak dituzten beste pertsona talde bat dagoela: hileroko diru-sarrera garbi baxuagoak dituztenak. Gap hori murrizten da beste IKT tresnen kasuan, hala nola, telefono mugikorraren kasuan, eskuragarritasun alderik nabarmenenak 10 portzentaje puntutik behera baitaude. Sarbidearen unibertsaltasunak, kapitulu honen beste atalen batean azaldu dugun moduan, Euskadiko herritarren artean sarbide-etena saihestea lortu du. Bere etengabeko eraldaketa sakelako ordenagailu txikietan, doako haririk gabeko sareetara konektatzeko aukera eta aisiarekiko lotura ordenagailuaren edo mugikorrean Interneterako konexio finkoaren eskuragarritasunaren mendekotasun txikiago baten atzean ezkutatzen dira.
8.3.7. Aniztasun funtzionala eta etorkinak
Talde horien etxeetan edo zentroetan oinarrizko ekipamenduaren eskuragarritasun portzentajeen inguruko informazio zehatza edukitzeko aukera eskaintzen diguten datu kuantitatiborik ez dugun arren, aniztasun funtzionaleko pertsonak eta etorkinak elkarrizketen zein lan-mahaien bidez txosten hau burutzean kontsultatutako aditu-taldeak une honetan eten digitalak –besteak beste, sarbide-eten digitala– pairatzen dituzten talde gisa identifikatu ditu.
Aipatutako hiru taldeek eten hori pairatzen dute arrazoi ezberdinak direla-eta, kapitulu honen hurrengo atalean aztertuko dugun moduan eta, aldi berean, lehentasuna duten taldeak dira IKTetarako sarbidea errazterako orduan, horiek aukerak eskain baitakizkieke euren bizi kalitatea eta gizarte sustapena hobetze aldera.
Talde horiek, nazio, Europa eta nazioarte mailako IKT ekipamenduari buruzko inkesta handietan eta informazioaren gizartearen garapen esparruko agiri estrategiko nagusietan askotan azaltzen ez direnak, maiz euren IKTetarako sarbidea elkarte-ehunaren bidez eta gobernuz kanpoko erakundeen bidez bideratzen dute, egunero herritar horien alboan lan egiten baitute.
47 Iturria: Commission calls for an all-inclusive digital society: http://europa.eu/rapid/press-release_IP-07-1804_en.htm.
48 Oharra: gaur egun IKT eta aniztasun funtzionalarekin zein IKT eta etorkinekin loturiko datuak daude, baina erabilera-etenari buruzkoak dira, ez sarbide-etenari buruzkoak.
8.4. IKTetarako sarbide oztopoak eta inhibitzaileak
8.4.1. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiak
Sarbide-eten digitalaren existentzia ulertzeko, IKT tresnen eskuragarritasun ehunekoak aztertzeaz gain, eten hori sortzen duten oztopo edo inhibitzaileak ere aztertu behar dira.
Aztertu ohi diren adierazleetariko bat etxean Interneterako konexiorik ez edukitzeko arrazoien azalpena da. Kasu honetan, Eustaten informazioaren gizarteari buruzko inkestak errealitate hori aztertzen du 5 aldagai oinarri hartuta:
Euskadiko familien (15 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) adierazpenetatik lortutako datuek aldagai horiek ordena honetan ezartzen dituzte:
(37. irudia)
Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiak
Horrek esan nahi du, oraindik ere herritar ugarik adierazten dutela Internet bezalako oinarrizko IKT tresna ez erabiltzeko oinarrizko arrazoiak “ez dut nahi, ez dut behar” eta “ez dut ezagutzarik” direla. Bi arrazoi horiek aliatutako beste aldagai batzuetara lotuta egon daitezke, hala nola, IKTen “ahuleziaren” pertzepzioa (edo zerbait ap
urtzeko beldurra) edo ohiko telebista ez den pantailako beste gailuekiko “konfiantza” falta. Horri gure eskuetan amaitzen duten gailu guztiek geroz eta gehiago duten “multifuntzionaltasunaren” ezaugarria gaineratu behar zaio. Aldagai horrek bereziki IKT gaitasun eta ezagutza gutxiago dituzten hainbat talderi eragiten die, izan ere, funtzio bakarreko gailuekin erosoago sentitzen ohi dira.
Ezagutza faltako aldagai horri dagokionez, IKTek sarbide-oztopo hori areagotzen duen osagai bat dute. Hain zuzen ere, uneko gailuekin elkarri eragiteko, askotan ohartu gabe bada ere, menderatu behar ditugun gaitasun sorta zabala da. Pertsona bat teklatua, sagua edo ukipen-pantaila bat erabiltzeko gai izan arren, hainbat bideren arteko konexioak ezartzeko gai izan behar da (ahotsa, soinua, testua…), zeinu oso bereziak interpretatu behar ditu eta maiz euren irudia eta botoien kokapena eguneratzen eta aldatzen dituzten tresnak erabili behar ditu. Gaur egun hainbat teknologia erabiltzeko aukera eskaintzen digun ezagutza metatua denborarekin eguneratu eta aberastu beharko da. Behar horrek, motibazioarekin oso aliatuta dagoenak, ez du erantzun bera topatzen IKTak erabili nahi dituzten pertsona guztiengan, errefus edo axolagabetasuneko jarrerak eraginez.
8.4.2. Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien ebolutiboa
Beti izan da horrela? Begirada atzera botatzean eta azken urteetan etxebizitzan Interneterako konexiorik ez edukitzeko arrazoien inguruko galdera berak erregistratutako datuak alderatzean, zera ikusten dugu:
(38. irudia)
Euskadin 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familiak etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien arabera (%). 2006-2011 ebolutiboa
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.4.3. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiak eta pertsona nagusiak
65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien kasuan, Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoi nagusiak berak dira berriro ere:
Etxeetan Interneterako sarbiderik ez edukitzeko hirugarren arrazoi nagusia Internet eduki ahal izateko beharrezkoa den ekipamendu falta da (65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familien % 8,1). Ehuneko horrek ia 5 portzentaje-puntutan gainditzen du 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familiek erregistratutakoa.
Pertsona nagusien taldearen artean IKTekiko motibazio falta, Vodafone Fundazioaren Los mayores ante las TIC azterlanean azaltzen den moduan, garrantzi gehien duen aldagaietako bat da: “motibazio-sustapenik ez dagoenez, ez da beharra igartzen, ezta erabilera deseatzen ere. Motibaziorik ez duten pertsona nagusiek zera diote: ‘Teknologiak ez daude niregan’”.
(39. irudia)
16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten Euskadiko familien eta 65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familien arteko konparatiba etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoi nagusiei dagokienez (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Errefus-jokabide horren atzean IKTekiko distantzia eta ezagutza falta handia antzematen da, baita horiek eskain diezazkieketen aukeren ingurukoa ere. Beraz, esan genezake, jokabide-aldagai baten atzean (errefusa, motibazio falta, axolagabekeria) taldeak berak aitortzen duen ustezko ikasketa-etena ezkutatzen da, horixe baita etxeetan Interneterako konexiorik ez edukitzeko bigarren arrazoi nagusia.
8.4.4. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien ebolutiboa eta pertsona nagusiak
Azken urteetan adierazle horien bilakaeraren ikuspegitik, erakunde eta organizazio (publikoak eta pribatuak) ezberdinetatik IKTak pertsona nagusiei hurbiltzeko abian jarritako jardueren ondorioak antzematen hasi direla ikus dezakegu. 2006an “ez dut nahi, ez dut behar” eta “ez dut ezagutzarik” arrazoiak Interneterako sarbideari begira (etxeetan konexioa edukitzea) pertsona nagusiek adierazitako oztopo nabarmenenak ziren, % 82,8 eta % 33,1eko ehunekoekin, hurrenez hurren. Kopuru horiek gaur egungo % 69,8 eta % 26,1etik (hurrenez hurren) urrun daude eta irakurketa bikoitza dute:
aplikazio barneratzea lortu bada ere, oraindik ere ikasgai bat gainditzeke dago ezagutza faltari dagokionez, inhibitzaile garrantzitsua baita eta, aldeko bilakaerarekin jarraitzen badu ere, ahalegin gehiago (eta berria) behar ditu.
16 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien kasuan gertatzen den moduan, zerbitzuak garestiegiak direnaren usteak ere bilakaera izan du azken 5 urteetan. Horrela bada, 2006an 65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez zuten familien % 7,9k zioen etxean ez zuela Internetik garestiegia zelako eta ehuneko hori gaur egun erregistratutako % 1,4raino murriztu da.
8.4.5. IKTetarako sarbiderako oztopo eta inhibitzaileen pertzepzioa IKTak erabiltzen dituzten pertsonen ikuspuntutik
Txosten berezi honen esparruan Arartekoak egindako IKTak eskuratzeari eta e-partaidetzari buruzko inkesta burutzean, IKTetarako sarbidean oztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten faktoreak aztertu ahal izan ditugu, IKTetara sartzen eta horiek erabiltzen dituzten pertsonen ikuspuntutik.
Horretarako, galdetegian honako galdera gaineratu zen: “Zure ustez, zeintzuk dira zenbait pertsona eta gizarte kolektibori informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea galarazten dieten oztopoak? (Berezko erantzuna)”.
Informazio horri esker IKTetara sartzen ez diren pertsonek antzemandako oztopoen (aldez aurretik aztertuak, Eustaten IGI-F inkestako datuen bidez) eta IKTetara sartu eta horiek erabiltzen dituzten pertsonen ustetan hainbat talde, gizarte talde edota gutxiengo etnikori IKTetarako sarbidea eragozten dieten oztopoen arteko kontrastea egin dezakegu.
Daturik nabarmenena oztopo ekonomikoan edo IKTetara sartzeko baliabide ekonomiko faltan aurkitzen dugu. Eustaten datuen azterketak baieztatzen digu IKTak erabiltzen ez dituzten pertsonek teknologien gehiegizko prezioarekin loturiko kontuak sarbide-oztopoen rankinean azken faktore gisa ezartzen dituztela. Osterantzean, IKTetarako sarbidea duten eta horien ohiko erabiltzaileak diren inkestatutako pertsonen % 52,6k uste du prezioa inhibitzaile edo sarbide-oztopo gisako arrazoi nagusia dela.
Oztopoen rankingean duten ordenaren araberako ondorengo faktoreak “informazio falta/erabiltzen ez jakitea” (% 16,8) eta “haien onuren eta erabilgarritasunaren gaineko mesfidantza edo ezagutza falta” (% 15) dira. Inkestatutako herritarren % 11,4k “adina” aipatzen du faktore inhibitzaile gisa eta % 9k “interes falta”.
Azpimarratzekoa da inkestatutako pertsonen % 5,6k adierazi izana gaur egun ez dagoela hainbat talde, gizarte talde edota gutxiengo etnikori IKTetarako sarbidea eragozten dieten oztoporik. Faktore horrek beste batzuek baino ehuneko altuagoa dauka, hala nola, “estaldura falta” (% 2,9), “ezgaitasunen bat edukitzea” (% 2,3) edo “denbora falta” (% 1,7) baino portzentaje altuagoa.
(40. irudia)
Euren ustez hainbat talde eta gizarte talderi IKTetara sartzea eragozten dieten oztopoak (%), 2012
Guk egina Euskadin IKTak eskuratzeari eta e-partaidetzari buruzko inkestaren arabera, (Arartekoa, 2012).
8.4.6. IKTetarako beste sarbide oztopo eta inhibitzaile
Eustaten IGI-F inkestaren datuetatik lortutako IKTetarako sarbiderako oztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten aldagaiez gain, lan-mahai eta elkarrizketetan izandako adituen parte-hartzeak beste sarbide-oztopo edo inhibitzaileak egon daitezkeela erakusten digu, eta kontuan hartu behar dira e-inklusioa sustatzeko gomendioak proposatze aldera.
Ondorengo taulak ustezko oztopo eta inhibitzaile sorta erakusten digu, bakoitzaren deskribamenarekin eta eragin gehien pairatzen duten taldeekiko gurutzaketarekin:
(11. taula)
IKTetarako beste sarbide oztopo eta inhibitzaile
IKTetarako sarbide oztopo edo inhibitzailea | Deskribapena | Eragin gehien pairatzen duten taldeak |
Eten sozialak | Gizarte bazterkeria, bazterkeria sortzen duten faktore ugariekin, IKTetarako sarbide-oztopoen existentziaren jatorrian dago. Gailuak erosteko edo zerbitzuak kontratatu ahal izateko baliabide ekonomiko faltaren ondorioz zein gizarte ongizatearekin zuzenean loturiko bestelako faktoreen hutsunearen ondorioz, IKTek bigarren mailako garrantzia dute (egoera irregularrean dauden pertsonak, etxerik ez duten pertsonak, pobrezia egoeran dauden pertsonak, gutxiengo etnikoak…). | Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez duten pertsonak, pobrezia egoeran dauden pertzonak, gutxiengo etnikoak, espetxean dauden pertsonak, gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak. |
Laguntzarik eza | IKTetarako sarbiderik ez duten talde askorentzat laguntza falta antzematen da. Bereziki elkarte-mugimendu batean parte hartzen ez duten edo gizarte babeseko ekintzen (publikoak edo pribatuak) onuradun ez diren pertsonen kasuetan. Digitalki baztertutako pertsonara heltzen diren babes proaktiboagoak sortzeko beharra antzematen da, euren esperoan geratu ez daitezen. | Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, pertsona nagusiak, etxerik ez duten pertsonak, pobrezia egoeran dauden pertzonak, gutxiengo etnikoak, espetxean dauden pertsonak, gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak. |
Irisgarritasun arazoak | Pertsona nagusientzat edo ezgaitasunen bat duten pertsonentzat egokituta ez dauden interfazak, irisgarritasun estandarrak betetzen ez dituzten webak, jarraibide argirik ez edukitzea eta modu ulergaitzean eta hizkuntza askotan idatzita egotea… Horren guztiaren ondorioz, pertsona askok ezin dituzte euren beharretara egokitutako teknologiak eskuratu. Oztopo hori bereziki areagotzen da gailuak egokitzeko, egokitutako gailuen merkatuan identifikatzeko, gailu horien erabilerarako prestatzeko, etab. diru laguntzak lortzen laguntzen dieten elkarteetan parte hartzen ez duten pertsonen kasuan. | Etorkinak, pertsona nagusiak, ezgaitasunen bat duten pertsonak (bereziki adimen-ezgaitasuna duten pertsonak). |
Erabilgarritasun arazoak | Oztopo hori suertatzen da pertsona askok uste dutelako tresna teknologikoak zailak direla, ez dutela funtzionamendu logiko eta intuitiborik eta frustrazio egoerak sortzen dituzte azkenean tresna horiek ukatzera edo axolagabekeria erakustera eramaten dituztenak. Gailuen zaharkitzapen programatura eta horien multifuntzionaltasunera gero eta bideratuagoa dagoen merkatua, askotan, horiekiko elkarreraginean erraztasuna eta argitasunaren gainetik beste alderdi batzuk lehenesten dituena. | Pertsona nagusiak, ezgaitasunen bat duten pertsonak. |
Marketing estrategiak | IKTen erabileran erdi/goi maila duten herritarrei zuzendutako IKT tresna eta zerbitzuen marketing kanpainak egoteak, euren irizpide nagusiak “gailu garestiak, prestazio handiak eta gaitasun gehiagoko bertsioetara etengabe eguneratzen direnak” izanda, nolabaiteko distortsioa sortzen du merkatu horrek ( eta, ondorioz, tresna, zerbitzu... horiek) haiekin zerikusirik ez duela uste duten taldeen artean. | Pertsona nagusiak. |
Muga funtzionalak | Pertsonaren gaitasun fisiko edo mentaletan dauden mugek tresna horien erabileran eta ikasketa prozesuan zailtasunak eragin ditzakete. Oztopo hori IKT gailu eta tresnen diseinuari loturiko irisgarritasun eta erabilgarritasun oztopoekin zuzenean lotuta dago. | Pertsona nagusiak, ezgaitasunen bat duten pertsonak. |
Esperientzia frustragarriak | IKT tresna edo zerbitzuekin esperientzia frustragarriak bizitzeak horiekiko nolabaiteko errefusa sor dezake. Oztopo hori motibazioarekin zuzenean lotuta dago eta ezagutza falta edo laguntza falta bezalako beste batzuen aliatua da. | Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez duten pertsonak, pertsona nagusiak, pobrezia egoeran dauden pertzonak, gutxiengo etnikoak, espetxean dauden pertsonak, gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak. |
Kontsumoaren gastua | Askotan pentsatzen da gailu batzuen koste altua IKTetarako sarbidearen inhibitzailea dela, baina ez dugu soilik eskuratzeko kostea kontuan hartu behar, baita hura mantentzeko kostea ere. Pertsona batzuek, adibidez, etxeetan Interneterako sarbidea kontratatu ahalko lukete, baina ezingo lituzkete zerbitzuaren hileroko kuotak ordaindu. | Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez duten pertsonak, pertsona nagusiak, pobrezia egoeran dauden pertzonak, gutxiengo etnikoak, gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak. |
Eduki edota zerbitzu falta | Talde batzuek uste dute IKTek eskain diezazkiekeen eduki edota zerbitzuek ez dutela euren behar edo interesekin bat egiten. Kasu batzuetan aldez aurreko esperientziaren batean kontrastatutako usteak dira eta, beste batzuetan, horien ezagutza faltan oinarritutako usteak. Bi kasuetan oztopo hori motibazio eta ezagutza falta bezalako beste batzuekin lotuta dago eta IKTekiko axolagabetasun jarrera sor dezake. | Etorkinak, egoera irregularrean dauden pertzonak, etxerik ez duten pertsonak, pertsona nagusiak, pobrezia egoeran dauden pertzonak, gutxiengo etnikoak, gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonak. |