1.3. ERREKERIMENDUAK ERANTZUN GABE DITUZTEN ADMINISTRAZIOAK
Zerrenda honetan zehaztasunez azaltzen dira, banaka-banaka, euren tramitazioan errekerimendu bat eragin duten espediente guztiak. Errekerimendu hori dagokien administrazio eta organismoei egin zaie, gure iritzipean jarritako kasu bakoitza behar bezala aztertu ondoren. Espediente horietan, errekerimendua 2011ko urriaren 1a baino lehenago egin zen, eta txosten hau ixteko orduan (2011ko abenduaren 31) artean ez genuen erantzunik jaso.
Izartxoa duten espediente kopuruek honakoa adierazi nahi dute: espediente horien izapideak aurreko urteetan hasi arren, oraindik 2011. urtean zehar errekerimenduak egin behar izan zaizkie, izapideek bere horretan jarraitu dutelako.
Urte osoan egindako errekerimenduei buruzko datu guztiak gure web orrialdean kontsulta daitezke.
A) Eusko Jaurlaritza
Saila | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data |
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa | 1107/2011/22 | Ikasketa beka bat ukatzea | 2011/9/9 |
Osakidetza | 202/2010/18* | Historia klinikoa eskatzea | 2011/01/13 |
1389/2010/25* | Erantzukizuna, Errege Magoen desfilean izandako istripuagatik | 2011/01/24 | |
Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak | 279/2011/23 | Santa Juliana auzoari buruzko ebazpenaren bilakaera aztertzea | 2011/05/11 |
Eusko Trenbideak | 757/2011/17 | Bilbo eta Bermeo bitarteko Euskotrenen trenbide-linea | 2011/07/14 |
Euskal Trenbide Sarea | 399/2011/17 | Irisgarritasun arazoak Euskotrenen Usurbilgo geltokian | 2011/07/14 |
B) Foru aldundiak
– Arabako Foru Aldundia
Saila | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data |
Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuak | 1220/2010/43* | Arazoak gizarte laguntzen okerreko kobraketa kudeatzean | 2011/02/01 |
959/2011/31 | Elkarte batek hezkuntza-beka bat bidegabeki kobratzea | 2011/09/05 |
– Bizkaiko Foru Aldundia
Saila | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data |
Ogasun eta Finantzak | 1276/2010/22* | Garraiolariei zerga-ikuskapenak egitea | 2011/03/02 |
C) Udalak
– Arabako Lurralde Historikoa
Udala | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data |
Alegría-Dulantzi | 265/2011/22 | Udalaren musika eskolan prezio publikoak bertan bizi ez diren pertsonei | 2011/06/30 |
– Bizkaiko Lurralde Historikoa
Udala | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data |
Durango | 533/2010/33* | Legez kontrako aparkatzeen aurrean, poliziak ez jardutea | 2011/01/31 |
18/2011/28 | Hots-kutsadura | 2011/03/31 | |
Erandio | 1666/2010/28* | Hots-kutsadura | 2011/09/06 |
Karrantza Harana/Valle de Carranza | 414/2011/23 | Lurzatia ixteko baimena ukatzea | 2011/5/11 |
Ortuella | 390/2011/29 | Erroldatzea ukatzea | 2011/05/12 |
Sestao | 768/2011/31 | Erroldatzea ukatzea | 2011/08/11 |
Sopelana | 726/2009/28 | Hots-kutsadura | 2011/03/31 |
– Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Udala | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data |
Irun | 123/2011/23 | Bide bat mantentzeagatik sor daitezkeen arazoak | 2011/05/11 |
D) Beste erakunde publiko batzuk
Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data | |
Bilbao Bizkaia Ur partzuergoa | 1622/2009/22* | Saneamendu tasa | 2011/05/19 |
Euskal Herriko Unibertsitatea | 878/2011/20 | Kautelazko neurriak zigor-espediente batean, unibertsitateko master batean | 2011/07/06 |