Azken urteetan, hainbat ikerketa eta txosten monografikoren ondorioz izan du Arartekoak harremana elkarteekin, hein handi batean, batez ere azken ezohiko txostenen inguruan.
2011. urtean, aztertutako arazoetan zuzenago inplikatuta dauden elkarteekin lankidetzan aritu garenez gero, errazagoa izan da ezohiko txostenak egitea; batzuk urte berean argitaratu dira, eta beste batzuk laster argitaratuko dira.
Baina alde batera utzita zenbait txostenen inguruan egindako ezohiko jardun horiek, Arartekoak 2011. urtean ere gizarte eragileekiko harremana zaintzen jarraitu du bere ohiko jardunean. Batez ere, egoera txarrean dauden pertsonei laguntzeko edo askotariko gizarte arazoak konpontzeko lanean aritzen diren elkarte, erakunde eta taldeekin: giza eskubideen aldeko taldeak, atzerritarrei, presoei edo baztertuta daudenei laguntzekoak, etxerik gabekoei laguntzekoak eta abar.
Urte hauetako esperientziak erakutsi digu, izan ere, erakunde eta talde ugari giltzarriak izan daitezkeela gure gizarteko sektore baztertuen edo oso ahulen eta Arartekoaren eta halako erakundeen arteko bitartekari lanetan; hala, beren eskubideen eta gatazkak konpontzeko bideen jakitunago egin ditzakete, beren aldarrikapenak adierazteko laguntza eman, administrazioei herritarrentzako zerbitzu arretatsua eman dezaten eskatu, eta, modu horretan, erakundeetan konfiantza handiagoa izateko eta gizarte kohesio handiagoa lortzeko modua egin.
Gure erkidegoan elkarte, talde eta erakunde ugari daude, eta hori gizarte biziaren adierazgarri da, baina, aldi berean, erronka ezinezkoa da horiekin guztiekin lankidetza harreman egonkor samarrak izan nahi dituenarentzat. Horregatik, gure kasuan, gure mugak kontuan hartuta, elkarlanean aritzeko nahi hori zenbait bide osagarriren bidez zehaztu da urtean zehar:
- • harreman motaren bati eutsiz lehendik ere harremana bazuen talde askorekin, ahal izan den guztietan;
- • ondo erantzunez arazoak eta proposamenak helarazteko edo Arartekoarekin bilera bat egiteko interesa erakutsi duten elkarte eta taldeei;
- • bere kabuz harremana sortuz sektore ahulenekin lan egiten duten edo une horretan sektore jakin baten arazoak lantzen ari ziren taldeekin;
- • koordinazio plataformak edo antzeko interesak edo jardun esparruak (kartzelak, gizarteratzea, immigrazioa) dituzten elkarteen arteko federazioak aprobetxatuz;
- • haiek antolatutako jardueretan parte hartuz eta Arartekoak sustatutako beste jarduera batzuetan parte hartzera gonbidatuz.
Hala, 2011. urtean, Arartekoak lankidetza harremanak izan ditu, estuagoak edo ez hain estuak, honako elkarte, erakunde eta gizarte talde hauekin:
- • AFAN, Goi Nerbioiko Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren elkartea.
- • Gurasoen elkartea WI-FIak geletan egotearen aurka
- • Aldarte. Gay, lesbiana eta transexualen arreta zentroa
- • Amnistia Internazionala (Hezkuntza)
- • Amnistia Internazionala (Euskadi Nafarroa)
- • APNABI. Bizkaiko autismoa eta beste autismo espektroaren nahasteak dituztenen gurasoen elkartea
- • APSBB- Bilbo eta Bizkaiko pertsona gorren elkartea
- • Arabako Gorrak, Arabako gorren elkartea.
- • ARANSGI
- • Argilan. Bazterkeriaren aurkako ESK-ko plataforma
- • ASAFIMA, Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Arabar Elkartea.
- • ASB – Basauriko pertsona gorren elkartea
- • ASG-GGE. Gipuzkoako pertsona gorren elkartea
- • Gipuzkoako hezitzaile berezituen elkartea
- • Umeen protesien erabiltzaileen elkartea (AUPI)
- • Jaiki Hadi elkartea
- • Izate ingurumeneko elkartea
- • ASPASOR, Arabako gorren familien eta lagunen elkartea.
- • Astialdi. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.
- • Astondopunta
- • ASVIAMIE - Euskadiko amiantoaren biktimen elkartea
- • AVAFAS - Fibromialgia eta neke kronikoaren euskal elkartea
- • AVAIM - Tratu txarrak jasotako haurren laguntzarako euskal elkartea
- • Berdeak
- • BIZIGAY
- • Bizirik betiko
- • Burnia sozietate espeologikoa
- • Bizkaiko psikologoen eskola
- • Gizarte langileen eskola
- • Los Baños eskola (Sestao)
- • Gehitu Hezkuntza Batzordea
- • Biltzen Ijitoen Kontseilua
- • Euskal Kontseilu Islamiarra
- • Anticoke koordinatzailea
- • COVITE
- • DEFIBEL, Fibromialgiaren eta Astenia Kronikoaren Debabarreneko Elkartea.
- • EDEKA
- • Eginaren Eginez, gutxitasun fisikoa duten pertsonen Arabako elkartea.
- • EHGAM
- • EKEUKO-COVACE, eremu elektromagnetikoek erasandakoen euskal koordinatzailea.
- • Ekologistak Martxan
- • Elkartean - Emakumea eta ezgaitasuna lantegia
- • Elkartu - Ezgaitasun fisikoa duten pertsonen Gipuzkoako federazio koordinatzailea.
- • EMAN ESKUA - Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Bizkaiko Elkartea.
- • Ijito Kontseiluko ijito erakundeak
- • Errespetuz – Transexualak gizarteratzeko eta babesteko elkartea
- • Euskal Gorrak
- • Ezpitsua plataforma ekologista
- • FEDEAFES (Gaixo psikikoen senideen elkarteen euskal federazioa). Honakoak biltzen ditu:
– AVIFES
– AGIFES
– ASASAM
– ASAFES
- • Gasteizko eta Arabako herritarren elkarteen federazioa. FAVA
- • FENEUME federazioa - Arabako gaixo neuromuskularren elkartea. Honakoak biltzen ditu:
– BENE (Bizkaian)
– GENE (Gipuzkoa)
- • FEVAPAS - Gorren guraso eta lagunen elkarteen euskal federazioa
- • Zaintza Duinak Fundazioa
- • EDE fundazioa
- • Fernando Buesa Fundazioa
- • Gainditzen -
Tolosa
ldea-Goierriko pertsona gorren elkartea
- • GASTEHGAM
- • Gehitu
- • Gesto por la Paz
- • Erandio, Zumaia, Abanto-Zierbana, Irun eta Mallabiako herritar taldeak
- • Iniciativa Gitana
- • Zenbait lurraldetako birgizarteratze institutuak (IRSE)
- • Itxaropena, ikusmen-urritasuna duten pertsonen Arabako elkartea.
- • Izangai
- • Jaizkibel konpainia (Hondarribia)
- • Joana Mugarrietakoa (Hondarribia)
- • Kima Berdea
- • Lau Haizetara gogoan
- • Lesbitoria-gaysteiz
- • Magala. Guraso homosexualak
- • Meatzaldea Bizirik
- • Omic Enkarterriko mankomunitatea
- • ONCE Euskadi
- • Osasun mentalaren elkartea
- • PKU elkartea eta beste akats metabolikoak
- • Euskadin hipotekak kaltetutakoen plataforma (PAH)
- • Muskiz Bai
- • Ramón Bajo (Vitoria-Gasteiz)
- • Sagarrak
- • Arabako eta Bizkaiko Salhaketa
- • Save the Children
- • Hezkuntza zerbitzuak (berritzeguneak, hezkuntza bereziko zerbitzuak, udal zerbitzuak ...).
- • ELA-SAD sindikatua
- • SOS haur lapurtuak
- • SOS-Arrazakeria Bizkaia
- • TAT (Torturaren Aurkako Taldea)
- • Hirugarrenfar Kaputxinoak (Zabaloetxe)
- • Turruntero elkartea
- • Txipio Bai
- • Txirpial
- • ULERTUZ
- • Unicef—Euskal Autonomia Erkidegoa
Txosten honetako III. kapituluko arreta publikoko kolektiboen arloetako ataletan, erakunde horiekiko lankidetzari buruzko erreferentzia zabalagoak daude.