1. Sarrera
Iaz bezalaxe, aurten, ikusgaitasuna hobetzeko asmoz, gizarte antolatuarekin eta Arartekora esku hartzeko eskatzera etortzen diren pertsonekin zuzeneko zerikusia duten jarduerak edo informazioak batera aurkeztea erabaki dugu.
Gobernuz kanpoko erakundeak eta antolatutako gizarte zibila, Arartekoaren ustez, euskal gizartearen arazoen begiak eta belarriak dira. Haien informazioari esker, jardunak hasten ditu ofizioz eta politika publikoen ebaluazio egiazkoagoa egiten du Arartekoak.
Arartekoaren erakundean beti baloratzen dugu elkarte horiek eta boluntarioek egiten duten lana. Gizarte esku hartzeko hirugarren sektorea, une honetan, Euskadin pertsonen eskubideen gizarte sistemaren bideragarritasunaren zutabeetako bat da. Orain bizi dugun krisialdi ekonomiko eta sozialean inoiz baino argiago ikusten dugu haien lana zein garrantzitsua den. Era berean, inoiz baino babes publiko handiagoa behar dute haiek beren baliabide ekonomikoei eusteko, horiei esker esku hartzen baitute gizartean. Bidezkoa da hori aitortzea eta gizartearen eta erakundeen aurrean hala alda
rrikatzea. Gizarteak eta erakundeek laguntza eman behar diete egunetik egunera eta trukean ezer eskatu gabe beren lanarekin gizartearen eta baztertuen edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen arazorik larrienak beren gordintasun osoan ager daitezen galarazten dutenei. Bazterketa gero eta zifra kezkagarriagoak lortzen ari da, eta gizarte-baliabiderik sekula jaso ez zuten pertsona askori eragiten ari zaie pixkanaka; horrela, eraldatzen ari da krisialdia piztu arte zegoen profila, hau da, pobrezia handian zeuden pertsonena.
Arartekoa pertsonek eta pertsonentzat asmatutako erakundea da, euskal administrazioak kontrolatzeko funtzioa herritarren arazoen arabera betetzen baitu. Horrek Arartekoak hiru planotan jardutea dakar:
Gainera, 2011. urteak berrikuntza bat dakar gizartearekiko harremanen arloan: Arartekoak bi agiri bere baitan hartzen dituen ebazpena onartu zuen abenduaren 30ean: lehen agiria, zerbitzurako eta administrazioaren jardunbide egokirako Arartekoaren konpromisoak dira eta erakundean lan egiten duten pertsonek bete beharrekoak dira; bigarrena, zerbitzu-karta da eta datozen hilabeteetan jarriko da indarrean. Tresna horiek kapitulu honetan garatuko dira.