7. Arartekoaren 7/2011 Gomendio orokorra, urriaren 28koa. Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistemari buruzkoa.
I. Aurrekariak
Azken urteotan antzeman dugu poliziaren funtzioa hizpide duten Arartekoaren zenbait gomendio ez direla betetzen eta kasu askotan ez direla gomendiook abian jartzeko mekanismo zehatzak artikulatu. Herrizaingo ataleko urteko txostenen sarreran horren inguruan gauzatu dugu jardueraren berri eman dugu, baita gure balorazioaren berri ere.
Erantzun horri eta gomendio horietako batzuen ondotik gaiari berriro heltzea komenigarria dela iruditu zaigunez –kontuan hartuta gomendio orokorrak direla, eremu bati eta polizia-kidego jakin batzuei lotuta daudela–, egokia iruditu zaigu gaiari berriz
heltzea, gomendio berri bat eginez. Azken horren xedea, ikuspegi orokor batetik, dagoeneko esandakoa sakontzea eta antzemandako gabezia esanguratsuenekin zerikusia duten hainbat hobekuntza proposatzea da.
Horrez gain, atxiloketa giza eskubideetan eragin gehien duen poliziaren jarduera bat da eta horregatik une oro daukagu hizpide gai hori. Gure iritziz, komenigarria da gomendioa baliatzea berme sisteman sakontzen jarraitzeko, bereziki, gabeziak antzeman ditugun alderdi horietan.
Giza eskubideei oso lotuta dagoenez, gure ustez egokia da indarraren erabilera aztertzea eta atzerritarrekin diskriminaziozko jarduerak saihestuko dituzten hainbat mekanismo proposatzea.
Halaber, berme batzuk aztertu ditugu, hala nola, poliziaren uniformeetan lanbide identifikazio-zenbakia, agenteen prestakuntza eta gomendioan jasotako arloetan jarduera-protokoloen ezarpena.
II. Oinarriak
Gure azterketa euskal herri-administrazioen mendeko polizia-kidegoetara (Ertzaintza eta udaltzaingoak) mugatu da, gure kontrola haietara iristen baita, eta gure gomendioak behin eta berriz
betetzen ez direla atzeman dugun eremuetara. Eremu horietako bakoitzean aipatu gomendioak eta giza eskubideak bermatzeko beste organismo batzuek egindakoak aintzat hartu ditugu, baita aplikatu behar direla irizten ditugun arauak eta jurisprudentzia ere. Hori oinarri hartuta, topatzen ari garen arazoak identifikatu ditugu eta horiek konpontzeko irtenbideak proposatu ditugu.
Poliziaren jarduerak gainbegiratzeko mekanismoak ezartzeko premia bereziki azpimarratu dugu, bai maila orokorrean bai jarduera zehatzetan eta balio prebentiboan ere.
Konstituzioak atxilotuari aitortzen dizkion zenbait eskubide aintzat hartu ditugu (adibidez, haren eskubideen eta atxilotzeko arrazoien berri berehala eta modu ulergarrian emateko eskubidea, aitortu behar ez izateko eskubidea eta abokatu-laguntza jasotzeko eskubidea). Halaber, gorputz-miaketa, atxiloketa epaitegiari jakinaraztea, jardueren erregistroa, otorduak eta eginbideak eta bideograbazio-sistemak aurrera eramateko lekuen gaineko irizpideen ezarpena aztertu ditugu, kontuan hartuta alderdi horietan guztietan gabeziak antzeman ditugula.
Indarraren erabileraren gainean egin dugun azterketak proportzionaltasun printzipioa dauka oinarri eta bilera, adierazpen eta mintzaira eskubideen ziozko eskakizunak kontuan hartuta, indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatuz, arreta berezia jarriz arazoak konpontzeko modu gisa indarraren erabilerara jotzea saihestuko duten bide berriak bilatzeko egokitasunean, betiere, posible bada.
Atzerritarrekin diskriminaziozko jarduera posibleak prebenitzeko mekanismoei dagokienez, bakarrik arraza-ezaugarri jakinak eta arraza-delituen aurkako borrokan poliziaren egitekoak duen garrantzia oinarri dituzten poliziaren esku-hartzeak saihestu ditzaketenak izan ditugu hizpide.
III. Gomendioak
Gomendio orokorrak 30 gomendio hartzen ditu barne eta azken horiek ondorioen forma dute. Horietako batzuk laburtuko ditugu: