3. Ezintasunen bat duten pertsonak
I. Aurrekariak
Arartekoak, bere egiteko nagusia gauzatzean –alegia, pertsona guztien eskubideak defendatzean–, beti eman dio garrantzi berezia berdintasunaren arloko eskubideak gauzatzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonen defentsari. Zentzu horretan, ezintasunak dituzten pertsonen eskubideen defentsa beti izan da lehentasunezko helburu bat gure erakundearentzat.
Beharrezkoa da onartzea pertsona horiek eskubideen benetako subjektu direla eta gainerako herritarrek dituzten aukera berberak dituztela. Desberdintasuna errespetatzen bada eta desberdintasun hori aniztasunaren eta giza izaeraren parte gisa onartzen bada lortuko da pertsona horiek bene-benetan gizarteratzea. Horregatik da denon lana, gizartearena oro har eta botere publikoena bereziki, gehiago lortu nahi izatea eta pentsamoldeak eta paradigmak alda
tzearen alde egitea gure hiriak diseinatzeko orduan, gizarte-baliabideak antolatzeko orduan, aisialdia eta kirola eratzeko orduan, gure harreman pertsonalak irudikatzeko eta gauzatzeko orduan. Gizakiaren funtzionaltasun askotarikoek izan behar dute alda
keta horren gidari, errespetua eta gure gaitasun ugariekiko begirunea oinarri direla.
Premisa horretatik abiatuz, gure gizartean arlo horretan gertatzen ari diren aurrerapen handiak sustatzen laguntzeko asmoz heltzen dio Arartekoak bere ardurapeko lan horri, oraindik egiteko asko dagoela jakinik. Gure lanaren lagin garrantzitsu bat kapitulu hau irakurrita ikus daiteke. Izan ere, modu bateratuan saiatu gara biltzen erakunde honek ekitaldi honetan egin duen jarduera, hala aurkeztutako banakako kexak izapidetzean lortu duen emaitzari dagokionez nola erakunde honek proposatu dituen eta botere publikoen jarduketa-esparru guztiei eragiten dieten jarduketei dagokienez.
II. Araudi mailako testuingurua
II.1. 2011ko nobedadeen artean, estatu-mailan, aipatzekoa da Araudia Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenera egokitzeko 26/2011 Legea, abuztuaren 1ekoa.
Hitzarmenak ezintasunak tratatzeko modua alda
tu zuen. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da ezintasunak giza eskubideen ikuspuntutik tratatu behar direla, eta horrek esan nahi du ezintasunak dituzten pertsonak eskubideak dituzten gizabanakotzat jo behar direla erabat, hau da, ez direla laguntza-politiken xede huts gisa ikusi behar.
Ondorioz, aurreko arauketaren oinarri izan zen eredu medikoak edo errehabilitaziora zuzendurikoak ezintasuna pertsonaren arazo bat bezala ikusten zuen, baina eredu sozialaren ikuspuntutik, hartu behar diren neurriek ez dute pertsonari zuzendurik egon behar soilik; aitzitik, gizartera ere egon behar dute zuzenduta, bertan ikusten diren diskriminazio-egoerak gainditzen ahalegintzeko. Ikuspegi horretan oinarrituz, araudia ezintasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Hitzarmenera egokitzen saiatzen den abuztuaren 1eko 26/2011 Legea onartu zen, eta pertsona horiek gizartean pairatzen dituzten desabantailak eta giza eskubideen urraketak desagerrarazten saiatzen da.
Horren harira, ezintasuna duten pertsonen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta irisgarritasunari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legearen hainbat artikulu alda
tu egin ziren. Egindako alda
keten artean, gailentzekoa da Hitzarmenean jasotakoaren arabera ezintasunak dituzten pertsonen legezko definizioa egokitu egin zela eta abenduaren 26ko 49/2007 Legean beste zehapen osagarri bat sartu zela (lege horrek ezintasuna duten pertsonen aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren esparruko zehapen-araubidea ezartzen du).
Osasunaren arloan, hainbat lege alda
tu ziren eta ezintasuna pertsonen eta osasunaren arloko herri-administrazioen arteko harremanetan diskriminaziorik ez eragiteko arrazoi bezala jaso zen, eta informazioa pertsona guztientzat erabilerrazak eta ulergarriak diren formatuetan jasotzeko eskubidea arautu zen. Bada, aipatzekoa da alda
tu egin zirela Gizarte Gaiekin lotutako Arau-hausteen eta Zehapenen Legearen Testu Bateratua, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege-dekretuaren bidez onetsia; organoak atera eta transplantatzeari buruzko urriaren 27ko 30/1979 Legea; Osasunaren arloko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorra; pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Oinarrizko Legea; lagundutako giza ugalketako teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legea; Osasunaren Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea, eta Osasun-arloko lanbideak antolatzen dituen azaroaren 21eko 44/2003 Legea.
Irisgarritasunaren esparruan aipatzekoa da, irisgarritasun unibertsalaren eraginkortasun osoa lortzeko elementu erabakigarri gisa, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 10. artikuluko 2. idatz-zatia eta 11. artikuluko 3. idatz-zatia alda
tu egin direla.
Enplegu publikoaren arloan, era berean, ehuneko zazpiraino areagotu da ezintasunak dituzten pertsonentzat erreserbatutako lanpostuen kopurua (Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legean dago jasota), eta ezintasun intelektuala duten pertsonentzat kuota zehatz bat sortu da, lehenengoz lege-mailarekin.
Azkenik, aipatzekoa da 2008-2012 Ezintasuna duten Pertsonen Enplegurako Ekintza Estrategia Globalaren esparruan 4. Helburua betetzea sustatzen dela, hots, lan-merkatu arruntean ezintasunak dituzten pertsonen kontratazioa areagotzea sustatzea. Horretarako, Gobernuak lege-araudia eta erregelamenduak berrikusi egin behar ditu, eta, horrez gain, neurriak hartu behar ditu 50 langiletik gora dituzten enpresetan lanpostuen ehuneko bi ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatzeko kuota betetzen dela ziurtatzeko.
II.2. Era berean, estatuko legeria Hitzarmenera egokitzeko, Araudia Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenera egokitzeko irailaren 16ko 1276/2011 Errege-dekretua onartu zen. Errege-dekretuaren sarreran zehazten den bezala, alda
ketak arlo hauetan egiten dira: Garraioen arloan, ezintasunak dituzten pertsonak garraiobideetara sartzeko eta garraiobideak erabiltzeko irisgarritasuna eta diskriminaziorik eza lortzeko oinarrizko baldintzak arautzen dituen azaroaren 23ko 1544/2007 Errege-dekretuan egindako alda
ketaren helburua da garraioaren sektore guztietan Irisgarritasun Planak barne hartzea eta azpiegitura eta zerbitzu handiak eta txikiak zedarritzeko irizpide bat ezartzea. Ezintasunak dituzten pertsonek informazioaren gizartearekin eta gizarte-hedabideekin lotutako teknologiak, produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamendua –azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa– Interneten irisgarritasunaren arloan Informazioaren Gizartea Sustatzeko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legean ezarritakora egokitu da.
Babes zibilaren esparruan egin den alda
ketak ezintasunak dituzten pertsonen arreta oro har bermatzearekin, jarduera-protokolo zehatzak arautzearekin eta ezintasunak dituzten pertsonen laguntzarekin lotutako gaiak prestakuntza-ikastaroetan sartzearekin daude lotuta.
Lekukotza-funtzioaren garapenari dagokionez, eta gaur egun ezintasunak dituzten pertsonak babesteko dauden neurriak ikusirik, Notarioen Antolamenduaren eta Erregimenaren Erregelamendua alda
tu egin da, Hitzarmenaren 2. eta 12. artikuluetan jasotako xedapenetara egokitzeko.
Osasunaren arloan egin diren alda
ketak ezintasunak dituzten pertsonek informazioa jasotzeko duten eskubidea bermatzera daude zuzendurik. Horretarako, pazienteei ematen zaien informaziorako formatu egokiak erabiltzea eta ezintasunak dituzten pertsonek baimena ematean laguntzea eta babesa eskaintzea aurreikusten da.
II.3. Garrantzitsua da, halaber, Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legean ezintasunak dituzten pertsonen aldeko politika aktiboen gaineko eragina.
II.4. Azkenik, gailentzekoa da ezintasunak dituzten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko baldintzei buruzko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 422/2011 Errege-dekretua onartu dela. Izan ere, erregelamendu horrek hauteskunde-lokaletarako oinarrizko irisgarritasun-baldintzak eta hauteskundeekin, hauteskunde-kanpainako ekitaldi publikoekin eta hauteskundeetako propagandarekin lotutako informazio instituzionalerako irisgarritasun-baldintzak ezartzen ditu. Era berean, ezintasunak dituzten pertsonek bizitza politikoan parte hartzeko baldintzak zehazten ditu.
III. Jarduera-plana
– Bilerak elkarteekin
Atal honetan, lehenbizi, erakunde honek EAEko esparruan lan egiten duten elkarteekin egin dituen bilerak aipatu nahi ditugu. Betidanik pentsatu dugu erakunde horiek egiten duten lanak gure zeregina aberasten duela, kolektiboaren errealitatea ezagutzera ematen duten antena gisa dihardute eta. Hori dela eta, ezinbestean eman behar dizkiegu eskerrak, erakunde honekin etengabe lankidetzan aritzen direlako.
Aurreko ekitaldian hasitako jarduerekin jarraituz, Euskal Gorrak Elkartearekin batzartu ginen, besteak beste, pertsona gorrei eta gor-itsuei zuzenduriko irisgarritasun-plan bati heltzeko jarduerak zehaztuz joateko.
Horri dagokionez, aurten pertsona gorrekin komunikatzeko estrategiei buruzko prestakuntza-ikastaro bat eskaini zaie Arartekoaren erakundean zuzeneko arreta eskaintzeaz arduratzen diren langileei. Era berean, Arartekoak pertsona gorren eta gor-itsuen kolektiboarekin egin zuen bilera bati esker, lehen eskutik ezagutu ahal izan zuen erakundeak giza eskubideak sustatzeko egiten duen lanaren errealitatea, eta, horrez gain, berekin lotutako gaietan eta EAEko herri-administrazioekin lotutakoetan erakunde honetara indibidualki jotzeko dituzten aukeren berri eman genien.
Bestalde, Elkarteak gomendio batzuk egin dizkigu gure bulegoetan soinuak ozenago jartzearekin eta egokitzapen bisualak egitearekin lotuta, gure egoitzetan pertsona gorren eta gor-itsuen irisgarritasun osoa bermatzeko. Zentzu horretan, laster gure zerbitzuak egokitzeko asmoa dugu. Horretarako, beharrezkoak diren begizta magnetikoak instalatu nahi ditugu, eta, horrez gain, tokien seinaleak egokitu nahi ditugu, baita eskuragarri dauden laguntza teknikoak ezarri ere.
Aipatzekoak dira, era berean, Euskal Herriko Gorren Lagun eta Gurasoen Elkarteen Federakundearekin (aurrerantzean FEVAPAS) ekitaldi honetan izan ditugun harremanak; izan ere, EAEko osasun-administrazioaren zenbait ekintza gauzatzea ekarri dute. Horri dagokionez, elkarte horrek kezkagarritzat jotzen zituen eta Haur gorreriaren detekzio goiztiarreko programarekin (HGDG) lotuta zeuden gai batzuen berri eman zigun.
Zentzu horretan, programa amatasun-zerbitzuak dituzten ospitale publiko guztietan eta zerbitzu hori duten klinika pribatuetan 2003ko ekainean hasi zela jakinarazi ziguten. Helburu hauek aurreikusten ziren: gorreria umeek 3 hilabete izan baino lehen antzematea; tratamendua umeek 6 hilabete izan baino lehen ezarrita egotea, eta, gero, antzemandako kasu guztien jarraipena egitea.
Elkarteak salatu du programa ia 8 urtez martxan egon den arren oraindik bere garapenean arazo larriak daudela. Besteak beste, alderdi hauek azpimarratu zituen:
Bestalde, FEVAPASek jakinarazi digu osasun-administrazioak jakinarazi diela inplante koklearrak egiteko erreferentziazko zentroa Donostiako Ospitalea zela. Hala ere, osasun-zentroak jakinarazi zien ez zutela erabaki horren berririk, eta arlo horretako pertsonak Bartzelonara bidaltzen zituztela.
Azkenik, inplante koklearren erabiltzaileek beren kanpoko osagarriak (kanpoko prozesadorea, mikrofonoa eta antena) berritzeko arazoak zituztela azpimarratu zuten, baina prestazio hori maiatzaren 28ko 1466/2010 OAZ Aginduaren bidez arautu zen. Bada, jakinarazi zigutenez, ez zieten informaziorik eman osagai horiek berritzeko moduari buruz, eta, ondorioz, beren baliabide propioak erabili behar zituzten.
Elkarteak azaldu zizkigun gauza guztiak Osakidetzari jakinarazi ondoren, Erakunde horren Zuzendaritza Nagusiak jarduera batzuen berri eman zigun, hau da, Osasun eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan eta erreferentziazko 4 ospitaleetako (Basurto, Gurutzeta, Donostia eta Txagorritxu) ORL espezialisten parte-hartzearekin HGDG programaren hobekuntza-arloak aurkitzeko eta egoera analizatzeko aurrera eramaten ari diren ekintzak azaldu zizkigun.
Horren harira jakinarazi zigun zenbait ekintza-lerrori heltzen ari zitzaiela jarduera-lerro guztiekin lotuta: bahetzea, diagnostikoa eta tratamendua. Bada, honakoaren berri eman zigun:
1. Proba pilotuak egin dira Garun Enborreko Entzumen-potentzial Ebokatu automatizatuak (EPEa) bahetze-proba gisa erabiltzeko –gaur egun bahetze horretarako "gold estandartzat" jotzen da proba hori–. Proba pilotu horiek 2010aren amaieran eta 2011ko lehenengo seihilekoan egin ziren Donostiako eta Basurtoko ospitaleetan. Proba horiek ezartzeko, ezinbestekoa da analisi xeheak egitea, batik bat interferentziei eta probak egiteko denborari dagokienez. Proba horien ezarpenaren alde apustu egiteak abantaila klinikoak ekarriko ditu, baita antolamenduarekin lotutakoak ere, adibidez, egungo bahetze-prozesuaren iraupena laburtzea, eta egungo OEA probak eskatzen dituen 3 faseetatik EPEak eskatzen duen fase bakarrera igarotzea.
2. Era berean, proba pilotuak egin ziren teknologia berriek barne hartzen dituzten eta umeei lasaigarriak eman gabe proba egitea ahalbidetzen duten GEEPEen diagnostikorako ekipoak ezagutzeko. Hori dela eta, haurren gortasuna diagnostikatzeko eta jarraipena egiteko erreferentziazko 4 ospitaleetan horrelako ekipoak egotea lortu nahi da.
3. Halaber, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren buruzagitzapeko Jaioberriak Bahetzeko Aholku Batzordearekin egindako bileren berri eman ziguten. Bilera horiek bahetze-jarduerak adosteko eta Informazio Sistema Erkidegoko jaioberrien datu-basean sartzeko egin ziren. Datu-base horrek gaur egun jaioberrien bahetze guztien inguruko informazioa barne hartzen du (fenizetonuria, hipotiroidismoa, fibrosi kistikoa...).
Inplante koklearrekin lotutako gai guztiei dagokienez, zenbait jarduera koordinatu ziren Donostiako Ospitaleko Inplante Koklearren Unitatearekin lotuta (erreferentziazkoa da sare osorako). Era berean, Osasun-aseguramenduaren eta –kontratazioaren Zuzendaritzan oinarrituta landu den 2/2011 Irizpideak Inplante Koklearraren kanpoaldeko osagarrien finantzaketa barne hartzen zuen.
Azkenik, FEVAPASekin akordio bat lortu dela jakinarazi ziguten. Hau da, deskribatutako ekintzak martxan jarri direla jakinarazi ondoren, eta horien ezarpen-kronograma posiblearen berri izan ondoren, zenbait topaketa egin zituzten ekintzako jardueren jarraipena egiteko.
Ezintasunekin lotutako kolektibo horren harira, era berean, azpimarratzekoa da topaketa bat egin genuela entzumen-galerak dituzten pertsonen arretarako elkarte sortu berriarekin (zentzumen guztiekin). Kanpo-belarrian edo barrukoan arazoak dituzten eta ondorioz maila handiagoko edo txikiagoko entzumen-galera duten pertsona horiei –entzumen-galerak dituzten pertsonak edo hipoakusikoak ere esaten zaie, eta batzuk soinu batzuk entzuteko gai dira eta beste batzuek ez dute ezer entzuten– zuzendutako zein ekintza gauzatzeko asmoa zuten jakinarazi nahi ziguten. Zentzu horretan, elkarteak arreta– eta orientazio-zerbitzu integrala eskaintzen du, baita komunikaziorako laguntza-zerbitzua ere: ezpainak irakurtzea eta komunikatzeko estrategia, aisialdi barne-hartzaileak eta komunikazioaren oztopoak kentzea.
Bestalde, gerora sortutako entzumen-ezintasun bat duen pertsona batek EHUn medikuntza-ikasketak gauzatzeko laguntzailerik ez izatearen ondorioz dituen arazoen berri eman ziguten. Gai horren inguruan, dagokion kexa-espedientea izapidetzen ari da erakunde honetan.
Bestalde, gailentzekoa da ONCE erakundeak 2010eko abenduan txosten bat egin zuela Sare Sozialen Plataformen Irisgarritasunari buruz. Txostenaren emaitzak oso kezkagarriak dira; izan ere, bertan jasotako datuak ikusirik ondorioztatzen da egungo egoera etsigarria dela, egungo sare sozialak ia erabilezinak direlako zentzumen-ezintasunak dituzten pertsonentzat. Txostenak maila teknikoan egin den azterketa eta erabiltzaileen esperientziaren ingurukoa bereizten ditu. Azken horien ebaluazioa ez da hain hertsia, baina teknikoena ez da batere optimista. Erakunde honek komunikabide ireki guztiak eta herritarren parte-hartzea erabili nahi ditu, eta gizartearen parte-hartzeari eta gizarteratzeari buruz lantzen ari garen txostena kontuan hartuz, gai honen inguruan hausnartu genuen, baita baztertzaileak ez diren ezagutza–, komunikazio– eta partaidetza-tresnak erabiltzeko beharrari buruz ere, eta, horretarako, erakunde horrekin bilera bat egitea eskatu genuen.
ONCEren teknikariek jakinarazi zigutenaren arabera, sare sozialak ikusmen-ezintasunak dituzten pertsona ia guztientzat erabilezinak dira, eta, besteak beste, horien artean aipatzekoak dira Facebook eta Twitter ezagunak. Halaber, Herri-administrazioaren web orri askoren irisgarritasun urria gailendu zuten, eta A hirukoitza izan arren eta WAIren testa gaindituta izan arren erabilezinak zirela jakinarazi ziguten.
Qwitter eta beste aplikazio batzuk gainjarri egin daitezke, eta interfase gisa joka dezakete sarerik ezagunenetako batzuekin –esaterako, Twitter-ekin–, eta parte hartzeko ahots-interfase gisa erabil daitezke.
Nolanahi ere, irisgarritasunaren, erabilerraztasunaren, parte-hartzearen eta gizarteratzearen arloekin lotuta honako alderdi hauek gailendu zituzten:
– Ezintasunak dituzten pertsonen elkarteek antolatutako jardunaldietako parte-hartzea
Atal honetan, ezintasunak dituzten pertsonen elkarteek antolatu dituzten eta erakunde honetako kideen parte-hartzea izan duten jardunaldiak eta foroak aipatu nahi ditugu.
1. FEKOOR IV. Jardunaldia: Bizimodu independentea izatearen erronka: ezintasunei buruzko politika publikoak XXI. mendean.
FEKOOR elkarteak urtero antolatzen duen foroaren edukia, 2011n, "pertsona guztiek libreki bizitzeko eta nola bizi nahi duten erabakitzeko duten oinarrizko eskubidea" bermatzeko sustatu behar diren ekintzen inguruan sakontzera egon da zuzenduta. Horri dagokionez, aipatzekoa da Ado-Icarus erakundearen arduradunen esku-hartzeak oso interesgarriak izan direla. Erakunde hori Belgikako bizitza independentea sustatzeko zerbitzuak eskaintzeko eratu zen, eta, beste proiektu batzuen artean, herrialde horretan ezintasun fisikoak dituzten pertsonentzako laguntzak barne hartzen dituzten etxebizitzak kudeatzen dituzte. Erakunde horrek 10 proiektu ditu martxan Flandesen, eta proiektu horietan eguneroko bizitzarako 230 laguntzailek egiten dute lan.
Jardunaldi horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko Azterketa eta Plangintza eta Ikuskapenen arloko zuzendariak ere parte hartu zuen. Bertan, "Bizkaian Gaigabezia Duten Pertsonen Parte-hartzerako eta Bizi Kalitaterako Plana" aurkeztu zuen. Plan horren helburua Bizkaian ezintasunak dituzten pertsonen eta horien familien arretan eta sustapenean parte hartzen duten pertsona, erakunde eta entitateen jarduna hobetzera dago bideratuta, eta, horretarako, pixkanaka parte-hartze eredura bideratzen du.
Adimen Ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Euskal Federazioak (FEVAS) ere esku hartu zuen jardunaldi horretan, eta bere hitzaldian elkarteak zerbitzuak eskaintzeko egiten duten lanaren berri eman zuen, baita kolektibo horretako pertsonek bizitza independentea izatea sustatzeko laguntza-programen berri ere.
Amaitzeko, FEKOORen zuzendariak elkarteak pertsonei laguntzeko ikuspegitik jarraitzen duen esku-hartze ereduaren oinarrien berri eman zuen, eta "esku-hartze sozialean berritzea ezinbestekoa dela hartzen du abiapuntu gisa".
2. Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenari buruzko Hausnarketa– eta partaidetza-tailerrak, ELKARTEAN erakundeak antolatuak. Elkarte horrek hainbat partaidetza-mahai antolatu zituen azaroa eta abendua bitartean, Hitzarmenak planteatzen dituen erronka eta aukeren inguruko eztabaida bat sustatzeko, testuinguru horretan indarrean dagoen legeria autonomikoa analizatuz, Hitzarmena eta, ondorioz, lortutako ondorioak benetan betetzen diren ebaluatzeko, eta egokiak diren proposamenak eta hobekuntza-gomendioak egiteko.
Helburu horren harira, azpimarratzekoa da antolatu ziren tailerretan ELKARTEAN erakundea osatzen duten elkarteen kideek, Arartekoaren erakundeko kideek, gaiarekin lotutako administrazioen teknikariek eta arduradunek eta agente erabakigarriek ere parte hartu zutela mahaietan jorratu ziren arlo desberdinetan.
Antolatu ziren tailerretako bat ezintasunak dituzten emakumeen ikusezintasunarekin eta Hitzarmenaren urraketen aurreko erantzunak aurkitzeko erronkarekin egon zen lotuta.
Ezintasunak dituzten pertsonak laneratzearen gaia eztabaidatzeko antolatu zen mahaian, egindako hausnarketen ondoren egiaztatu zen, besteak beste, ezinbestekoa dela ezintasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzera bideratutako estrategia baten alde apustu egitea. Enplegu publikoaren arloan, berriz, sarrera-probak benetan egokitzea ezarri zuten helburu gisa, baita "egokitasun-ziurtagiria" delakoaren analisian sakontzea eta erreserba-kuota behin-behineko enpleguan aplikatzea ere.
Osasunaren inguruko tailerrean, honako arlo hauetara bideratutako hobekuntza-ekintzak planteatu ziren: Sistema eta bere prestazioak ezintasunak dituzten pertsonen beharretara eta errealitatera egokitzera bideratutakoak; Sistemaren profesionalek ezintasunak dituzten pertsonen aurrean dituzten jarreren eta eskaintzen dieten tratuaren egokitzapena hobetzera bideratutakoak, eta pertsona guztientzako diseinuaren bidez osasun-zentroek eta ospitaleek, gailuek eta instalazioek irisgarritasun-baldintzak betetzera bideratutakoak.
Eta, azkenik, irisgarritasunari buruzko tailerrean azpimarratu zen gaiarekin lotutako administrazioek nahitaez gehiago kontrolatu behar dutela esparru horretan indarrean dagoen araudia aplikatzen dela, irisgarritasun unibertsalaren eta guztientzako diseinuaren ikuspuntutik, bai hiriko esparruetan, bai eraikinetan, azpiegituretan eta garraioan.
Laster, ELKARTEAN erakundeak ezagutzera emango ditu lortu dituen ondorioak, baita parte-hartze esparru horietan landu diren hobekuntza-proposamenen eta –gomendioen edukia ere.
– Txosten bereziak
Martxoaren 15ean eskuratu zitzaion Eusko Legebiltzarreko lehendakariari EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa izenburuko txosten berezia. Gero, 2011ko ekainaren 15ean, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordeari aurkeztu zitzaion1.
Txostenaren helburua EAEn garraio sistema publikoak ageri dituen gabeziak eta urritasunak identifikatzea izan da, mugikortasun urriko pertsona multzoarentzat joan-etorriak seguruak eta funtzionalak izatearen baitan.
Aipatu dugun mugikortasun urriaren ideia oso honen baitan, esan daiteke egun EAEn bizi den biztanleriaren % 37,3 talde horretakoa dela. Ehuneko hori areagotuz joango da, etorkizunean Euskadin zahartze tasa areagotzea proiektatu baita. Beraz, biztanleriaren zati handi bati eragin diezaiokeen arazo baten aurrean gaude.
Diagnostiko azterlanak Euskadiko hiru lurralde historikoetako garraio publikoko sistemaren sare osoa hartzen du, hura izaera erregularrekoa eta erabilera orokorrekoa denean eta jatorria edota destinoa EAEn duenean. Hori dela eta, azterketak hauek hartzen ditu: 15 trenbide linea; martxan dauden bi tranbia sistemak (Bilbon eta Gasteizen); Bilboko sistema metropolitarra; hiri lineak, hiri artekoak eta ibilbide luzekoak hartzen dituen errepidetiko sistema, eta, azkenik, hiru euskal aireportuak.
Bertatik bertarako lan guztia elementu grafikoen bidez (argazkiak) eta ikerketa-fitxak betez egin da, eta halaxe sartu da azterlanean. Argazki eta fitxa horiei esker, xehetasun baliotsuak eskuratu dira; izan ere, garraio-sistema bakoitzean hainbat elementu konparatzea ahalbidetzen du.
Lanak agerian jartzen du zer jarduera burutu behar diren lehenbailehen geltokietako sarreretan, trenbide-pasaguneetan, nasetarako sarreretan, eta abarretan benetako arrisku egoerak saihesteko edo beste zenbait gertaera saihesteko, adibidez, Euskal Herriko udalerri batzuetan taxi egokiturik ez izatea.
Txostenean ondorio zehatzen atala agertzen da, garraio-sistemen arabera bereizita. Atal hori osatzeko, bukaerako ondorio bat atera da: hain zuzen, oraindik lan asko dagoela egiteko gure autonomia erkidegoko garraio publikoan irisgarritasun unibertsala lortu nahi badugu.
Egindako diagnostikoan, behar-beharrezkoa iruditu zaigu kontuan hartzea oso garrantzitsua dela joan-etorrien katea osoan irisgarritasuna bermatzea, jatorritik helmugaraino, zenbat etapa egin diren eta zer garraiobide erabili diren alde batera utzita.
Oinarrizko ondorio gisa, honako hauek aipatu behar dira:
Gomendioak (guztira, 18) garraio sistemen arabera antolatu dira eta, horien barruan, administrazio eskudunen edo azpiegituraren eragileen edo kudeatzaileen arabera, modu sistematikoagoan ikusteko.
Datozen ekitaldietan jarraipen bat egingo dugu gaiarekin lotutako administrazioek egiten dituzten jardueren inguruan, EAEko garraio publikoko sistemaren irisgarritasun unibertsala sustatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko.
Azkenik, azpimarratzekoa da txostena erakunde honen egoitzan egin zen ekitaldi batean aurkeztu zitzaiela EAEko pertsona minusbaliatuen elkarteei.
2. Ekitaldi honetan, era berean, erakunde honek ondorengo txostena argitaratu du: EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa (ikus txostenaren V.1.3. kap.)
Ezintasunak dituzten pertsonen artean mendekotasun-egoeran daudenen kopurua garrantzitsua da, eta araudi horren aplikazioak eragin berezia du bere katalogoan jasotako zerbitzuen erabiltzaileei edota aurreikusten dituen prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonei dagokienez.
Txosten horretan jasotako gomendio guztien azken helburua mendekotasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako arreta hobetzea den arren –eta, esan dugun bezala, horietako asko ezintasunak dituzten pertsonak dira–, gailentzekoak dira ezintasunak dituzten pertsonen autonomia pertsonalaren sustapenarekin eta beren mendekotasun-egoeraren arretarekin modu zuzenagoan lotuta dauden batzuk:
IV. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan arloz arlo azaldu ditugun kexen bidez, ikuspegi orokor bat eman nahi dugu aurkeztutako kexen banaketaren inguruan –kasu gehienetan, ezintasunen bat duten pertsonek edo haien familiakoek aurkeztu dituzte–, garbi gera dadin zeharkakoak direla gure iritzipean jarri diren auziak, eta, ikus daitekeen bezala, erakunde honetako lan-arlo gehienak hartzen dituztela. Gainera, modu horretan, are nabarmenago gertatzen da ezintasunen bat edo irisgarritasun-arazoren bat duten pertsonek gaur egun oraindik era guztietako oztopoak aurkitzen dituztela, hau da, hirigintzakoak eta arkitekturakoak, sozialak, kulturalak eta kolektiboak.
IV.1. Hiri-esparruko irisgarritasuna
Zuzkidura publikoak eta ekipamendu kolektiboak erabiltzeko eskubidearen edukia abiapuntu gisa hartuta, egon litezkeen oztopo arkitektonikoak kenduz ekipamendu kolektiboak eta zuzkidura publikoak fisikoki irisgarriak izatea bermatzearen gaia jorra dezakegu. Ekipamenduaren edo zuzkiduraren kontzeptu horren barruan, kontuan hartzekoak dira herritarrei askotariko zerbitzu publikoak eskaintzeko eta emateko beharrezkoak diren azpiegiturak (urbanistikoak, garraiobideak, hezkuntzarekin lotutakoak, sozialak, kulturalak, osasunaren arlokoak, etab.).
Arlo honetan jaso diren kexetan planteatu da erabiltzaileek, bizi diren eraikinetan oztopoak daudela-eta, zailtasunak dituztela beren etxebizitza eta hiri-ingurua behar bezala erabiltzeko. Gai hau labur jorratu da hirigintzaren arloan, eta bertan adierazitakora jo dezakegu, gauza berberak alferrik ez errepikatzeko.
Bestalde, kexa bat baino gehiago jaso da osasun-zentroetako oztopo arkitektonikoekin lotuta. Adibidez, aipatzekoak dira Bilboko Novia Salcedo kalean dagoen osasun mentaleko zentro (OMZ) batean dauden irisgarritasun-arazoak. OMZ hori eraikin baten barruan dago, tarteko solairu batean, hain zuzen, eta 30 mailako eskailera batekin igo behar da, ez dago igotzeko beste modurik –ez arrapalarik, ez igogailurik– higikortasun murriztuko pertsonak beren kabuz igo daitezen. Bizkaiko osasun mentaleko sarearen zuzendari-gerenteak esan digu eraikineko jabeen erkidegoarekin berriro hasi direla hitz egiten igogailu bat instalatzeko eta adostasunik lortu ezean igogailua 2012ko aurrekontuen kargura egokitzeko lanak egingo direla.
Garraioaren esparruan, zoritxarrez, gure garraiobide publikoek ezintasunak dituzten pertsonak beren kabuz moldatzeko dauden oztopoak kendu gabe jarraitzen dute. Horri dagokionez, lehenago ere esan dugun bezala, txosten berezian jasotako ondorioetan islatu da beharrezkoa dela irisgarritasuna bermatzea lekualdaketa-kate osoan, jatorritik helmugara, burututako etapen kopurua eta erabilitako garraiobideak zeinahi izanda ere. Garraiobideen irisgarritasun unibertsalak herritarrek gizartean eta ekonomian aukera berdinekin aktiboki parte hartzea ahalbidetzen du.
Azkenik, erakunde honek irisgarritasuna sustatzeko gauzatu dituen ekintzei dagokienez, azpimarratzekoa da kexa askotan adierazten dela udalek ez dutela kontrolatzen lokal komertzialen jarduera berrietan edo beren erreformetan oztopo arkitektonikoak kentzeko araudia betetzen den ala ez. Erakunde honek egokitzat jo du udalen aurrean azpimarratzea beharrezkoa dela irisgarritasunari buruzko araudia betetzeko salbuespen-espedienteak izapidetzea lokal eta establezimendu publikoak berritzen diren kasuetan, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren V. Eranskinean horretarako aurreikusitako baldintzetan –dekretu horren bitartez, hiri-inguru, espazio publiko, eraikuntza eta informazio eta komunikazio sistemetako irisgarritasunaren inguruko baldintzei buruzko Arau Teknikoak onesten dira–. Horrela bermatzen da horrelako jardueretan beharrezkoa den kontrola benetan gauzatzen dela.
IV.2. Hezkuntza
Aurten ere, izapidetutako kexen errealitateak berriro agerian utzi du beharrezkoa dela ahaleginak areagotzea hezkuntza zerbitzuen arteko koordinazio handiagoa eskaintzera bideratutako jardunbide egokiak zehazteko. Horrek, aldi berean, hezkuntza premia bereziak dauzkaten adingabeei emandako hezkuntza erantzunaren jarraipen egokia eta ebaluazio aproposa eta familiekiko lankidetza handiagoa bermatuko ditu.
Nolanahi ere, zerbitzuen arteko lankidetza onaren adibide ugari ere egon dira. Haur-eskola batera zihoan adingabe bati eskaintzen zitzaion hezkuntza erantzuna aztertzean egiaztatu ahal izan dugu. Bertako langileak, hezkuntza eta laguntza programaren bidez, harrera goiztiarraren eremuan lan egiten duten beste erakundeetan ohikoak diren errehabilitazio eta prestaketa ildoak indartzen saiatu dira.
Bestalde, euren seme-alaben eskolatze aukerak egiaztatzera erakunde honetara jo behar izan duten familien kasuak ere izan ditugu. Horietako bat disfasia mistoa zuen adingabe bat zen, eta familiak A ereduan jarraitzea nahi zuen. Bestalde, ezgaitasun intelektuala zuen adingabe baten berri izan genuen. Familiak hezkuntza bereziko zentro itundu batean eskolatzeko aukera zehaztu nahi zuen. Ikasle taldeen eskolatze baldintzen berri ere jakin nahi izan dugu, hala nola Elgoibarreko BHIn lanen ikaskuntza ikastaroa jarraitzen duten ezgaitasun intelektualeko gazteek osatutakoa.
Azkenik, adierazi behar dugu, zoritxarrez, entzumen ezgaitasunak dituzten eta zeinu hizkuntzako interpreteen laguntza behar duten ikasleen beharrei erantzuna ematen atzerapenak egon direla berriro ere.
IV.3. Funtzio Publikoa
Arlo honetan, azpimarratzekoa da ezintasunak dituzten pertsonen interesak babesteko eratu zen elkarte batek (ASINSOC) aurkeztutako kexa. Erakundearen ordezkariak adierazi zuenaren arabera, Gernika-Lumoko Udalaren Kultura Etxea erakunde autonomorako administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko hautaketa-proben deialdiak ez zuen betetzen ezintasunak dituzten pertsonak enplegu publikora sartzeari buruzko araudia.
Kexa baloratzeko, hau da, deialdiak ezintasunak dituzten pertsonak enplegu publikora sartzeari buruzko araudia betetzen zuen ala ez ikusteko, abiapuntutzat hartzen dugu, jakina, legeak erreserba-betebehar orokor bat ezartzen duela lanpostu publikoen eskaintzekin lotuta, eta horiek zehaztu behar dute, hain zuzen ere, zuzenean edo beste administrazio-ekintza orokor batean ordezkatuta, erreserbek zein baldintzaren araberakoak izan behar duten egiten diren deialdietan.
Hori dela eta, udalera jo genuen kexan aipatutako deialdiari zegokion lan publikoaren eskaintzan jasotako lanpostuen kopurua zenbatekoa zen galdetzeko, eta eskaintza horretan ezintasunak dituzten pertsonentzat zenbat lanpostu erreserbatu ziren ere galdetu genuen.
Bere erantzunean, tokiko erakundeak jakinarazi zigun lan publikoaren eskaintzak udaletxean lan egiteko bost funtzionario-lanpostu, Kirolen Udal Patronatua erakunde autonomorako langile-lanpostu bat eta Kultura Etxea Fundazioa erakunderako beste bat barne hartzen zituela. Horrez gain azaldu zigun lan publikoko eskaintza horretan ez zela inolako lanposturik erreserbatu ezintasunak dituzten pertsonentzat.
Beste kasu batzuetan adierazi dugun bezala, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legea onartzean, berriro ere, legeen bidez pertsona minusbaliatuak enplegu publikora sartzearen aldeko neurri bat barne hartzen saiatu zen, eta, kasu honetan aipatzen ari garen deialdia egin zen unean, 59. artikuluan (abuztuaren 1eko 26/2011 Legeak gero alda
tu zuen) xedatzen zuenaren arabera, lan publikoko eskaintzetan hutsik dauden lanpostuen ehuneko bost, gutxienez, ezintasunak dituzten pertsonentzat erreserbatu behar ziren.
Kasu honetan, lan-eskaintzak zazpi lanpostu barne hartzen zituen, eta ez zuen inolako erreserbarik aurreikusten ezintasunak dituzten pertsonentzat; baina, egia esan –eta horixe jakinarazi genion elkarteari–, ikuspuntu juridikotik ez zegoen lanpostuak erreserbatzeko betebeharrik, betebehar hori egon dadin lan publikoaren eskaintzak hogei lanpostu barne hartu baititu, gutxienez.
Hala ere, artikuluan jasotakoa ez denez aginduzkoa, gure ustez legeek ez dute galarazten ezarritakoa baino ehuneko altuago bat erreserbatzea, aginduak hitzez hitz adierazten baitu kuotak ezin duela ehuneko bostekoa baino txikiagoa izan, baina ez du esaten ezin denik ehuneko hori baino altuagoa izan. Hau da, kasu honetan aipatzen ari garen lan publikoaren eskaintzan ez da beharrezkoa erreserba hori egitea, baina horrek ez du esan nahi ezin denik egin.
Hori dela eta, tokiko erakundeari gogorarazi genion Administrazioaren eskumena dela lan publikora sartzearekin lotuta ezintasunak dituzten pertsonen aukera-berdintasuna bultzatzen duten ekintza positiboak sustatzea, eta ikuspuntu horretatik aurreko paragrafoan aipatu dugun hausnarketa lan publikoaren etorkizuneko eskaintzetan kontuan har zedila iradoki genion.
IV.4. Ogasuna
Duela gutxi, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak Ezintasunak eragiten duen konparazio bidegabeari buruzko Azterlan bat egiten lagundu du. Bertan ezintasunak dituzten pertsonek eta beren familiek ezintasun horrekin lotutako beharrei erantzuteko egin behar dituzten ahalegin gehigarriak analizatzen eta kuantifikatzen dira. Ikerlan horretan adierazten da pertsona horiek ondasun eta zerbitzu arruntak eskuratzeko egin behar dituzten gastu osagarriak handiak direla, ezintasunekin espezifikoki lotuta dauden ondasun eta zerbitzuez gain –laguntza teknikoak, laguntza pertsonala, tratamendu medikoak, terapeutikoak, gaikuntzarekin eta errehabilitazioarekin lotutakoak, medikamenduak–. Gainera, ahalmen ekonomiko txikiagoarekin egin behar dute; izan ere, ezintasunak dituzten pertsonak bizi diren etxeek urtero lortzen dituzten batez besteko diru-sarrerak gainerakoenak baino %25 txikiagoak dira, gutxi gorabehera.
Zergen arloko araudiak onura fiskal batzuk barne hartzen ditu (salbuespenak, hobariak, murrizketak...), eta, horien bidez, batetik, ezintasunak dituen pertsona bat duten familien gastu handiago hori konpentsatu nahi da, eta, bestetik, familia horien ahalmen ekonomiko txikiagoari erantzun nahi zaio.
Onura horiek zehaztean, normalean, zergen arloko araudiak ezintasunari egiten dio erreferentzia. Hala ere, batzuetan, menpekotasunari, ezgaitasun judizialari, lanerako ezintasunari, etab. ere egiten die erreferentzia, eta horrek herritarrak nahasi ohi ditu, kasu jakin batzuetan egoera horiek ezaugarri komun eta antzeko batzuk izaten baitituzte, baina ez dira berdinak, eta, ondorioz, ezin dira automatikoki baliokidetzat jo.
Zerga batzuetan –PFEZan, adibidez–, oso modu egokian daude ezarrita –azpimarratzekoa da– menpekotasunaren eta ezintasunaren arteko pasabide edo homologazio batzuk; baina horrek ez du argitu beste hobari fiskal batzuk aplikatzerakoan sortzen diren eta 2011n herritarrek helarazi dizkiguten zalantzak.
TMIZk salbuespen bat jasotzen du ezintasunak dituzten pertsonentzat, salbuespen hori 2009aren bukaeran alda
tu zen, eta horren ondorioz kexa ugari jaso genituen –kexa horien edukia 2010eko ekitaldiari buruzko txostenaren IV.4. idatz-zatian jorratu genuen–.
IV.5. Herrizaingoa
Atal honetan, ezgaitasun-txartelaren titular diren mugikortasun urriko pertsona batzuek aurkeztutako kexak aipatu behar ditugu. Hain zuzen ere, salatu dute zailtasunak izaten dituztela ibilgailua aparkatzeko, bai haientzat gordetako aparkalekuak aski ez direlako, bai hainbat erabiltzailek bidegabeki erabiltzen dituztelako leku horiek, eta are aparkatzeko txartelak ere.
IV.6. Osasuna
Arlo honetan, lehenago aipatu diren eta FEVAPASek inplante koklearren erabiltzaileek beren kanpoko osagaiak berritzeari buruz planteatu dituen gaiez gain, paziente hipoakusikoen entzumenarekin lotutako diru-laguntzen kasua aipatu nahi dugu. Laguntza horiek zero eta sei urte arteko adingabeentzat daude aurreikusita, zehazki, hipoakusia bilateral neurosentsoriala eta entzumen-galera jakin bat dutenentzat (1030/2006 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroa eta eguneratze-prozedura ezartzen dituena, VI. Eranskina. 7.idatz-zatia).
Hori ume hipoakusikoen tratamendurako eta gizarteratzeko beharrezko elementu bat delako da horrela, hizkuntza bereganatzeko aukera ematen baitie, eta hizkuntzaren errehabilitazioarekin eta umearen hezkuntzarekin bateratu behar dute. Horrenbestez, gaur egun egiten den bereizketa hori, adinaren araberakoa, justifikaturik dago. Hala ere, ezintasunak dituzten pertsonen integrazioaren ikuspuntutik, adin horren ostean onartzeko eskaerak oinarriak ditu. Muga hori atzeratzeko eskaera hori ere 2008-2010 Gizarteratzerako Ekintza Plan Nazionalaren V. eranskinean jaso da, plana lantzerakoan GKEek kontsultak egiteari eta parte-hartzeari buruzkoan, hain zuzen. Osasunaren arloko balorazioari buruzko 5.1 idatz-zatian, Osasunaren Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroko zerbitzu ortoprotesikoen zorroa eguneratzea proposatzen da –audiofonoetarako prestazioaren estaldurak 16 urtetik gorako pertsonak barne har ditzan–, baita prestazioaren kopurua areagotzea ere.
Hori kontuan hartuta, Osasun eta Kontsumo Sailari adin-bereizketarik gabeko luzapena egiteko eskaera hori helarazi genion, aintzakotzat har dezan, Prestazioen, Aseguratze eta Finantzaketa Batzordean –Autonomia Erkidegoen ordezkaritza du– parte hartzen duen Administrazio gisa.
IV.7. Gizarte zerbitzuak
Lehenengo eta behin, atal honetan, ekitaldi honetan izapidetutako ofiziozko bi espedienteri egin nahi diegu erreferentzia. Partikularrek aurkeztutako zenbait salaketaren kudeaketan antzemandako arazoengatik ireki ziren.
Bada, ezintasunak dituzten pertsonentzako arreta-zerbitzuek (egoitza-zentroak, eguneko zentroak eta okupazio-zentroak) bete behar dituzten baldintza materialak, funtzionalak eta langileriarenak arautu gabe egoteak zerbitzuaren erabiltzaileen eskubideak betetzen direla egiaztatzeko ikuskapenak egiteko arazo handiak eragiten dituela ikusi dugu, baita zerbitzuak eskaintzeko ezarritako printzipioak, helburuak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ikuskapenak egiteko ere. Dagokion eskaera egin ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren erantzuna eskaeraren aldekoa izan da, eta, horri dagokionez, lan horri 2012an ekingo diola adierazi zigun.
Halaber, Arartekoak Sail horri beste eskaera bat egin zion Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2.a) artikuluarekin lotuta. Ekimen horretan, %65etik gorako ezintasun-maila duten 18 urtetik gorako pertsonak, Gizarte Segurantzako "ardurapean duen ume bakoitzeko diru-kopurua" prestazio ekonomikoa jasotzea dagokienak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin lotuta pentsioduntzat jo ahal izatea eskatu genuen; hau da, artikulu horretan jaso daitezela eskatzen genuen, bai ezintasuna duen pertsonak jarduteko gaitasun osoa mantentzen duenean, bai gaitasun hori alda
tuta duenean. Kasu honetan, sailak baietz erantzun zion proposamenari, eta neurri hori gauzatzeko 1. Zirkularra egin zuen: Pentsiodunen unitate bereziak, 2011ko maiatzaren 30ekoa, prestazio hori pentsioen zerrendan sartzen duena.
Bestalde, azpimarratzekoa da ama batek aurkeztu zigun kexa bat. Kexa hori Osakidetzan bere semeari arreta eskaintzean justifikaziorik gabe berandutu omen zirelako aurkeztu zuen. Bere semeak heltze-atzerapen orokor bat du (motorra eta hizkuntzarekin lotutakoa). Atzerapen horren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) arreta goiztiarrerako zerbitzuetara bidali zutenerako, umeak hiru urte zituen, eta, une hartan, indarreko Dekretuaren arabera –abenduaren 15eko 157/2010 Foru Dekretua, 2011. urtean estimulazio goiztiarrerako banako laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onartzen dituena– arreta hori ez zen eskaintzen.
Umea Haurren Neurologia Zerbitzura (Neuropediatriara) bidali zutenerako 2 urte eta 10 hilabete zituela egiaztatu genuen –6 hilabete zituenetik aldizka egin zizkioten berrikuspenetan gutxieneko garapen-adierazleetara iristen ez zen arren–.
Haurren garapen-nahasteak lehenengo adierazleak agertzen diren unean bertan antzeman behar dira. Arazoa antzeman ondoren, diagnostiko prozesua eta esku-hartze terapeutikoa hasi behar dira.
Atzerapen horren ondorioz, izatez, ezin izan du BFAk 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat ematen dituen arreta goiztiarraren zerbitzuez baliatu.
Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluaren 2011ko otsailaren 28ko Erabakiak, EAErako Arreta Goiztiarraren Eredu berria onesten duenak, gure administrazioen tresna juridikoak egokitzea exijitzen du, besteak beste, 6 urtera arteko luzapenari dagokionez, eta, kexa hori izapidetu zen unean, Bizkaian ez zen baldintza hori betetzea bultzatu.
Osakidetzak onartu du kasu honetan umea Neuropediatriara lehenago bidaltzeko adierazleak zeudela eta horri esker BFAren Arreta Goiztiarrerako Programan parte hartzeko aukera izango zuela.
Hori onartzen duela eta, Osakidetzak umeak bi eta hiru urteen artean jaso ahal zuen laguntzari dagokion zenbatekoa bere gain hartzeko konpromisoa hartu du. Ama kalte-ordain horrekin ados agertu da.
Espediente hori izapidetzeak Bizkaiko Foru Aldundiak Arreta Goiztiarraren Programan parte hartzeko adinaren muga alda
tzeko konpromisoa hartzea sustatu zuen. Konpromiso hori Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 19ko 150/2011 Foru Dekretuaren onespenaren bidez gauzatu da. Foru Dekretu horrek abenduaren 15eko 157/2010 Foru Dekretua alda
tzen du eta arreta goiztiarra 6 urtera arte luzatzen du.
Halaber, Arabako lurralde historikoan ere arreta goiztiarra eskaintzerakoan egon diren atzerapenei buruzko kexa batzuk jaso ditugu. Horregatik, eta lehenago aipatu dugun Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluaren 2011ko otsailaren 28ko erabakia gauzatzearen eta pisu txikiarekin edo ezintasunak izateko arriskuarekin jaiotako umeekin lotutako koordinazio soziosanitarioaren inguruko kezka direla eta, duela gutxi ofiziozko espediente bat ireki genuen EAE osoan arreta goiztiarra hobetzeari buruz.
Aurten ezintasunak dituzten pertsonek Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Menpekotasun egoeran dauden Pertsonen Zaintzarako abenduaren 14ko 39/2006 Legearen aplikazioarekin lotuta aurkeztu dituzten kexei dagokienez, gailentzekoa da menpekotasun-egoera onartzeko prozeduraren barruko atzerapenekin lotutakoek –aurreko urteetan kexa ugari aurkeztu dira gai honen inguruan– nabarmen egin dutela behera; izatez, erregistratu den kexa bakarra izapidetzean ikusi da ez zela irregulartasunik egon administrazio-jardueran, ez baitziren igaro araudian aurreikusten diren legezko epeak.
Hala eta guztiz ere, berriz azpimarra dezakegu menpekotasunaren arloko araudiaren ezarpenak prozedura konplexu bat barne hartzen duela, eta, sarritan, prozedura bat baino gehiago gauzatzen direla aldi berean (menpekotasunaren gradua eta maila zehaztea, Banakako Arreta-plana lantzea eta zerbitzua edo prestazioa esleitzea); horrek behar baino atzerapen handiagoa eragiten du menpekotasunaren arloan, esparru honetan arretaren erantzun azkarra funtsezkoa den arren. Guk proposatzen duguna da egungo prozesuaren hiru faseak prozedura bakarrean jasotzea.
Gure ustez, APSLk Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (HAAJ eta APE) azaroaren 26ko 30/1992 Legera bidaltzen duen esparruan, ez litzateke hiru hilabeteko epea gainditu beharko eskaera aurkezten denetik (interesduna menpekotasun-egoeran dagoela eta sistemako prestazioak jasotzeko eskubidea duela onartzeko eskaera) kasuan kasuko zerbitzua edo prestazioa esleitzeko ebazpena xedatzen den arte. Bestalde, kontuan hartzekoa da zerbitzu batzuk eskaintzeko ezinbestekoa dela toki libreak egotea, eta behar beste toki ez egotearen ondorioz atzeratu egin daitekeela. Nolanahi ere, menpekotasun-egoera onartzen denetik BAPa egiten den arte igarotzen den denborak ez luke, inola ere, 15 egun baliodunekoa baino gehiagokoa izan behar, interesdunari egotz dakizkiokeen atzerapenak baldin badaude izan ezik. Azaldutakoa ikusirik ondorioztatzen da egokia litzatekeela gehienezko epe horiek kasuan kasuko araudietan zehaztea, prozedura argitzeko nahiz segurtasun juridikoa bermatzeko.
Familiaren barruko zaintzarako prestazio ekonomikoa ordaintzen hasteko ezarri behar den hasiera-datarekin lotutako kexek, ordea, gora egin dute, baita foru erakundeek behar ez bezala jasotako prestazioen ondorioz eskatzen dituzten zenbatekoen erreklamazioekiko desadostasunarekin lotutakoek ere. Espediente horiek tramitazio-fasean daude.
Ezintasuna duen eta menpekotasun handia duen pertsona batek –familiaren barruko zaintzarako prestazio ekonomikoa (FBZPE) jasotzen du bere lan-jardueran aritzeko kontratatuta dagoenean izan ezik, eta aldi horietan laguntza pertsonala behar izaten du– planteatu zigun urtero hiru edo lau hilabetez inolako diru-laguntzarik gabe egoten zela nahiz eta etengabe jasotzen zuen amaren laguntza, edo amarena eta laguntzaile pertsonalarena. Hori horrela da lanean hasten zen bakoitzean (hiru edo sei hilabetez, normalean) bere FBZPEa ezeztaturik geratzen zelako; orduan, lanean zegoenean laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE) ematen zioten; eta bere lan-jarduera bukatzen zenean, azken prestazio hori ezeztaturik geratzen zen, eta, ondorioz, berriro eskatu behar zuen FBZPEa eman ziezaiotela.
Bizkaiko Foru Aldundiari gaia planteatu genion, indarrean dagoen araudian jasotako irtenbideren bat aurkitzeko helburuarekin, eta zenbait gestio egin ondoren jakinarazi ziguten irailaren 29tik aurrera FBZPEa ezeztatu beharrean eten egingo ziotela eta horrek, zalantzarik gabe, aurreko egoera konponduko zuela, eta erabakia ontzat jo genuen. Zalantzarik gabe, administrazioaren jarduna hobetu egin da menpekotasun handia duten eta aldizka lan-jarduera bat gauzatzen duten pertsonen kasuan.
IV.8. Etxebizitza
Aurten aztertu ditugun hiru kexa-espedientetan, ezintasuna duten pertsona batzuek salatzen zuten egokitu zitzaizkien babes ofizialeko etxebizitzek ez zituztela betetzen irisgarritasun-baldintzak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari eskatu ziotela beren etxebizitzek behar zituzten egokitzapen-lanak egiteko, baina ez zutela beren eskaeren aldeko erabakia lortu. Kasu horietako bitan esku hartu genuen, eta sailak interesdunek erreklamatzen zituzten egokitzapen-lanak gauzatzea erabaki zuen. Hirugarren kasua alokairu-erregimenean lagatako etxebizitza baten ingurukoa zen, eta sailak jakinarazi zigun Alokabidek kexa aurkeztu zuen interesdunekin adostu zuela etxebizitzan konponketa-lanak egitea, eta alokairu-kontratuari zegozkion ordainketak egiteko betebeharra eteteko prest agertu zen, baina azken horretarako ezinbestekoa zen erreklamaziogileak ezin zuela etxebizitza erabili ziurtatzea.
V. Ondorioak
V.1. Ezintasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenak ezintasunak tratatzeko modua alda
tu zuen. Azpimarratzekoa da hitzarmena onetsi zenetik ezintasunak giza eskubideen ikuspuntutik tratatu behar direla, eta horrek esan nahi du ezintasunak dituzten pertsonak eskubideak dituzten gizabanakotzat jo behar direla erabat, hau da, ez direla laguntza-politiken xede huts gisa ikusi behar.
Ondorioz, aurreko arauketaren oinarri izan zen eredu medikoak edo errehabilitaziora zuzendurikoak ezintasuna pertsonaren arazo bat bezala ikusten zuen, eta eredu sozialaren ikuspuntutik, hartu behar diren neurriek ez dute pertsonari zuzendurik egon behar soilik; aitzitik, gizartera ere egon behar dute zuzenduta, bertan ikusten diren diskriminazio-egoerak gainditzen ahalegintzeko. Ikuspegi horretan oinarrituz, araudia ezintasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Hitzarmenera egokitzen saiatzen den abuztuaren 1eko 26/2011 Legea onartu zen, eta pertsona horiek gizartean pairatzen dituzten desabantailak eta giza eskubideen urraketak desagerrarazten saiatzen da. Lege horren hitzaurrean zehazten den bezala, ezintasunaren eredu sozialean sakondu nahi da, eta, aldi berean, "pertsona horiek dituzten eskubideak babesteko bultzada berritzaile bat ematen du beren bizitzarekin –pertsonalarekin nahiz kolektiboarekin– lotutako erabakiak hartzea errazteko, autonomia pertsonal desinstituzionalizaturantz aurrera egiteko, gizartea osoki barne-hartzailea izateko eta bertan ez dutela diskriminaziorik jasaten bermatzeko".
Testuinguru horretan, gure ustez egokia da, era berean, ezintasunak dituzten pertsonen eskubideen arloko araudi autonomikoan sakontzea, egokitzapen eta alda
keta batzuk egiteko, araudi horien aplikazioarekin lotutako kontraesanak ekiditeko eta Hitzarmenak jasotzen dituen eskubideak benetan gauzatzen direla bermatu ahal izateko.
Adibide gisa, aipatzekoa da ezintasunaren arloan ikuspuntu desberdinetatik lan egiten duten elkarteekin egindako bileretan elkarte guztiek gehien aipatu duten gauzetako bat dela beharrezkoa dela irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea eta hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua berrikustea.
Sarritan egiaztatu dugu EAEko herri-administrazioek modu murriztailean interpretatu dituztela eta aipatutako Hitzarmenean ezarritako oinarrizko eta funtsezko printzipioetatik urruntzen diren ekintzak gauzatu dituztela. Adibide argia dira, besteak beste, gure Erkidegoko udalerri askotan irisgarritasuna errazteko elementu gisa instalatu diren eskailera mekanikoak. Izan ere, instalazio horiek ez dira egokiak ezintasunak dituzten pertsonentzat.
Egiten diren eraikin berriei eta berrikuntza-lanak egiten dituztenei buruz ere gauza bera esan dezakegu, izan ere, ezintasunak dituzten pertsonentzako sarrera bereiziak izan ohi dituzte, eta, normalean, eraikinen atzeko aldean egoten dira.
Herritar guztiek berdintasun-baldintzetan erabil ditzaketen instalazioak lehenetsi behar dira, ezintasunak dituzten pertsonen aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioak gauzatzeko.
V.2. EAEko garraiobideen sistema publikoaren irisgarritasunari buruz ekitaldi honetan aurkeztu den txosten berezian jasotako diagnostikoa ikusirik ondorioztatzen da gaur egun oso gabezia garrantzitsuak daudela eta horrek garraiobideen erabilpen unibertsala baldintzatzen duela:
V.3. Azkenik, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak duela gutxi Ezintasunak eragiten duen konparazio bidegabeari buruz egin duen Azterlanean adierazitakoaren arabera ezintasunak dituzten pertsonek eta beren familiek ezintasun horrekin lotutako beharrei erantzuteko egin behar dituzten ahalegin gehigarriak ikusirik, gure ustez, une honetan krisi ekonomiko batean gaudela kontuan hartuz, agintaritza publikoek aurrerapenak egin behar dituzte dauden hobari fiskalak babes-neurri gisa tratatzeko eta desberdintasunezko egoerak murrizteko.
V.4. Ezintasunak dituzten pertsonek arazoak dituzte berdintasun-baldintzetan bizitzeko aukera ematen dieten prestazioak eta baliabide sozialak eskuratzeko. Ekitaldi honetako jarraipen-jarduerak ikusirik azaldu dugu gaur egun ere araudian aurreikusten ez diren egoerak ikusten direla; kolektiboaren behar espezifikoei behar bezala erantzuteko gizarte-baliabideen urritasunak edo dauden baliabideetarako egokitzapen falta ikusten dira. Euskal Gizarte Zerbitzuen Prestazioen eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretua onesteak EAEko gizarte-politika alda
tu beharko luke.
V.5. Ukaezina da lan publikora berdintasun-baldintzetan sartzeko eskubidea bereziki garrantzitsua dela ezintasunak dituzten pertsonen kasuan; hori dela eta, egungo ordenamendu juridikoak pertsona horien sarrera-baldintzak sustatzera bideratutako arauak eta xedapenak barne hartzen ditu.
Horrenbestez, enplegatzaile publikoak lanpostuetarako ezarritako erreserba-kupoa betetzen dela bermatu behar du, hau da, lehentasun jakin batzuk izan behar ditu lanpostuen helmugen edo lanpostua eta haren ingurua lanean arituko den pertsonaren beharretarako egokia izatearen gaineko erabakia hartzeko fasean.
V.6. Azkenik, aurten ere azpimarratu nahi dugu Euskal Autonomia Erkidegoak gauzatzeke duen zeregin bat dela komunikazioekin lotutako irisgarritasuna bermatzeko neurri teknikoak hartzea. Eta horixe egiaztatu dugu garraio publikoaren sistemaren irisgarritasunari buruz egin dugun azterlanean; bertan egiaztatu baita ez dela hartzen inolako neurririk komunikatzeko arazoak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko. Era berean, hezkuntza-baliabideei, osasunaren arlokoei eta sozialei dagokienez, eraikin publikoetan arreta-guneak dauden tokietan ez dagoela informazioa eta komunikazioa errazteko baliabide teknikorik baieztatu dugu. Hori dela eta, gure ustez erabakigarria da agintaritza publikoen ekintzak komunikazioarekin lotutako irisgarritasun-baldintzak ezartzera bideratzea, ikusmen– eta entzumen-ezintasunak dituzten pertsonak benetan ez direla diskriminatzen eta aukera berak dituztela ziurtatzeko.
1 Agerraldiaren testu osoa eskura daiteke Arartekoaren web orrialdean.