2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
I. Aurrekariak
Arartekoak pertsonen eskubideak defendatzeko zeregina du eta, besteak beste, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna defendatzen du, Konstituzioaren 14. artikuluan emandako sexuagatiko berdintasunaren eta diskriminazio-ezaren printzipioa modu errealean eta eraginkorrean gauzatzeko behar diren neurriak eratzeko eskatuz Euskadiko botere publiko guztiei. Horren ondorioz, –oinarrizko arau horren 9.2 artikuluak xedatzen duen bezala– botere publiko guztiek formalki aldarrikatutako berdintasunaren gauzatzea eragozten duten oztopoak kendu behar dituzte.
Gure funtzioen helburu nagusia da, Arartekoari legez emandako eskumenen esparruan, Euskadiko herri-administrazioak kontrolatzea sexu-arrazoiagatiko berdintasunerako eta ez bereizteko eskubideen urraketari dagokionez. Hala ere, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da administrazioei berdintasun materiala lortzeko berariazko ekintzak abian jartzeko eskatzea, lehen aipatutako konstituzio-aurreikuspenak garatzeko, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren lege arauemaile berrietan ezarri diren parametroen arabera.
Genero-indarkeria erakunde horren kezka nagusia da, eta horrenbestez, arlo horretan egiten dugun lanaren zati handi bat hartzen du. Beraz, gure funtzioen artean erabateko lehentasuna dute indarkeria hori deuseztatzeko borrokak eta ahaleginak, jakinaren gainean baikaude emakumeen aurkako indarkeria gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunean oinarritzen dela. Aurten ere penatuta esan behar dugu gure gizartean oraindik emakume asko pertsonen eskubideen urraketa nagusiaren biktimak direla. 2011. urtean, Euskadin hiru emakume hil dira genero-indarkeriaren ondorioz.
Arlo horretako jarduerak emakumeentzat eta gizonentzat berdintasunezko eta bidezko gizarte bat sustatzeko eta bultzatzeko asmoa du, sustatze-jardunak abian jartzearen bidez. Jardun horien bidez, herri– eta gizarte-instantzia guztiek emakumeen gizarte-protagonismoaren eta erabateko herritartasunaren alde egitea lortu nahi dugu, emakumeak gizonen aldean oraindik gutxiesten dituzten kultura– eta gizarte-gogogabetasunei aurre egiteko.
Beharrezkoa da gure jardun guztiek genero-ikuspuntu bat kontuan hartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloari eragiten dioten gaiak sortzen diren esparruak eta arloak errealitatea bera bezain anitzak diren neurrian. Hori guztia horrela adierazten da, oro har, urteko txosten honen ataletan, Arartekoaren lana banatzen den arloei buruzkoetan, eskaintzen den zeharkako ikuspuntuaren bidez. Berdintasunari buruzko berariazko atal honetan, emakumeen berdintasunari nabarmen eragiten dioten beste arlo batzuetako jardueren edo kexen berri emango dugu. Horrez gainera, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, gai jakinetan hasten ditugun berariazko ekintzen berri emango dugu, berdintasunaren arloan bereziki garrantzitsuak izateagatik kaltetutako arlo materialetatik bereizita lantzen direnak, bai ofiziozko jarraipena, sustapena edo bultzatzea egiten diegun gaietan, bai herritarren kexen bidez sortzen diren gaietan.
II. Arloa kopurutan
Aurreko urteetan gertatu izan den bezala, emakumeen berdintasunaren eta osotasunaren arretarako arloa ez da nabarmentzen, beste arloekin alderatuta, herritarren kexa ugari izateagatik. Gure ustez, arazo horren arrazoia da herri-administrazioek esku hartzen duten zenbait gairen ohiko kudeaketak ez duela sortzen, hasiera batean, herritarrak ados ez egotea arrazagatik ez bereizteko printzipioa betetzeari dagokionez. Egoera horrek, berdintasun formalaren errespetuari dagokionez, administrazio jardunak oro har zuzenak direla adieraz dezakeen arren, beharrezkoa da adieraztea gaur egun herri-administrazioen erronkarik nagusiena emakumeentzat berdintasun materiala, erreala eta eraginkorra lortzea dela. Horrek berekin dakar helburu hori lortzeko berariazko neurriak abian jartzea, sarritan, ekintza positiboko neurriak.
Beraz, erakunde publikoak lan-esparru askoz ere konplexuago baterantz bideratu behar dira, sarritan lanketa burutsuagoak eskatzen ditu. Lan-esparru hori ez izatea ez da oso nabaria herritarrentzat, administrazioaren aurkako salaketa bat jartzeko garaian. Ustezko kasu horiek ez betetzeagatiko egozgarritasuna konplexuagoa bilakatzen da. Horren ondorioz, Arartekoak, pertsonen eskubideak defendatzen dituen erakundea den aldetik, horren jakinaren gainean egon behar du eta errealitate horri arreta berezia jarri.
Lerro batzuk atzerago azaldu dugun bezala, emakumeei bereziki eragiten dieten kexa batzuk ez zaizkio arlo honi esleitzen, materialki beste arlo batzuetan kokatzen baitira. Hori dela eta, ez dira islatzen lehen aipatutako kopurutan. Hala ere, horrek ez du ezkutatu behar kexa horietan planteatutako gaiek garrantzia dutela emakumeen egoerarentzat. Kexa horiek, sarritan, adierazten dute egun emakumeak oraindik egiturazko preterizio egoeran daudela. Esate baterako, familien arretarako arloari esleitutako kexa askoren kasua da hori, zehazki, lanbidea eta familiako bizitza bateratzeko gaiari dagokionez; edo funtzio publikoko, gizarte ekintzako edo adinekoen arloei esleitutako kexen kasua. Sistematika-arrazoiak direla eta, arlo horiei buruzko epigrafeetan azalduko dugu kexa horien helmena –arlo horiei eutsiko diegu kasu horietan–, baina emakumeentzat planteatzen diren gaiek izan ditzaketen garrantzi berezia behar bezala azpimarratzen saiatuko gara.
III. Testuinguru arauemailea eta soziala
Estatuko eskumen-esparruaren baitan, 2011n izan den legezko erreformarik azpimarragarriena 1620/2011 Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, Familien Etxeetan lan egiten duten langileen lan harremanak arautzen dituenak, egindako aizan da, lan-arloko emakumeen eskubideetan eragina baitu. Bestalde, Gizarte Segurantzari buruzko gaiei dagokionez, 1596/2011 Errege Dekretuak, azaroaren 4koak, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren berrogeita hamahirugarren xedapen gehigarria garatzen du (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako testu bateratua jasotzen du lege orokor horrek), laneko gertakizunengatik ematen den babes-ekintza hedatu eta etxeko langileen gizarte-segurantzako araubide berezian sartutako langileak ere.
Arau horiek, 2012ko urtarrilaren 1ean indarrean jarriko direnak, abiapuntutzat hartuta, esparru horretan gehienbat emakumeek egiten duten lan bat arautu eta duin bihurtu nahi da, eta horrek, zalantzarik gabe, Euskadin sektore horretan lan egiten zuten emakumeen egoera ezegonkorra nabarmen hobetzen lagundu beharko du.
Horrez gainera, aipatu behar dugu estatuko eta Euskadiko berdintasunari buruzko legeetan jasotako aurreikuspen batzuk oraindik ez direla erabat garatu eta aplikatu.
IV. Jarduera-plana
2011. urterako egindako jarduketa-planaren esparruan, arlo honetan egin diren jarduketa nagusien berri emango dugu, hemen adierazitako epigrafeen arabera. Arlo honetan garatutako jarduketa nabarmenenak aipatu behar ditugunez, azpimarratuko dugu, 2011. urtean, emakumeen eta gizonen berdintasunean, zein izan diren Arartekoaren gaikako arreta-gune nagusiak:
IV.1. Bilerak elkarteekin
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean, zenbait ikuspuntutatik, lan egiten duten elkarteekin egindako bilera hauek azpimarratu behar ditugu:
IV.1.1. Emakumeen alardeetan parte hartzea defendatzen duten elkarteak
2011. urtean zenbait bilera egin ditugu Jaizkibel eta Joana Mugarrietakoa taldeekin, 2011. urtean Herrizaingo Sailaren ebazpen batek Hondarribiko alardeko emakumeen parte hartzean sortu duen egoera dela eta. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak ebazpen bat egin zuen, non zehazten zuen desfileak noranzko jakin batean ibili zuela –elkarte horien iritziz–, eta horrela eginez gero, Jaizkibel Konpainia baztertuta geratzen zen emakumerik gabeko desfile tradizionalarekin alderatuta. Erakunde honek behin eta berriz adierazi du jai horietan emakumeen eta gizonen berdintasunezko parte hartzearen alde egingo duela, eta konpromiso hori betetze aldera, Arartekoak adierazpen instituzional bat igorri zuen, botere publikoek beren jarduketa guztietan berdintasunaren printzipioa ziurtatzearen betekizuna defendituz. Adierazpen hori egin eta gero, Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Batzordean agertu behar izan zuen, adierazpen horren zergatia azaltzeko, legebiltzarkide batek eskatuta.
Talde horiekin egindako bileretan, hitzeman dugu Irungo eta Hondarribiko jaietan emakumeen berdintasunezko integrazioa defendatzeko lanean jarraituko dugula eta gure eskura dauden baliabide guztiak jarriko ditugula, aurreko urteetan egin dugun bezala.
IV.1.2. Genero-indarkeriaren aurkako borrokan lan egiten duten elkarteak
Gaur egun, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko, haren kontra borrokatzeko eta emakume horiei laguntzeko esparruan lan egiten duten zenbait talderekin eta elkarterekin ere harremana izan dugu. Testuinguru horretan, talde horien eskaerak eta kritikak entzun ahal izan ditugu. Eskaera eta kritika horiek, oro har, laguntza-sistema behar bezain koordinatua ez dagoela adierazten dute, sistema horretara joaten diren biktimei esperotako erantzuna ez diela ematen, hain zuzen.
Elkarte horien adierazpenak erakunde honek egungo biktimei laguntza soziala, juridikoa eta ekonomikoa emateko sistemari buruz duen iritziarekin bat datoz nabarmen. Hutsune hauek hauteman dira batez ere: baliabide jakin batzuk nahikoak ez izatea; administrazio batzuen arteko koordinazio eza; administrazio batzuetan, indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta ematen dieten pertsonek berariazko prestakuntza ez izatea; genero-ikuspunturik ez izatea arreta horren esparru batzuetan; eta prestazio horiek arautzen dituzten arauak oso zorrotzak izatea, araudi-aurrekontuetan sartzeko zaitasunak dituzten kasuei, baina behar adina arreta publikoa merezi dutenei arreta banakatua emateko aukera ez baitute ematen.
IV.1.3. Ezgaitasuna duten emakumeen elkarteak
2011. urtean, Elkartean elkarteak antolatutako lanerako bilera-tailer batean hartu dugu parte. Beste erakunde publiko eta pribatu batzuk ere parte hartu zuten bilera-tailer horretan, ezgaitasuna duten emakumeen berdintasunari eta bereizkeria-ezari buruz hitz egiteko. Topaketa horretan, askotariko gaiak landu genituen, emakume horien egoerari eta 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa, ezgaitasuna duten emakumeen bizitzako zenbait esparrutan erabat aplikatzeak duen esanahiari buruzkoak. Topaketa horren ondorioz, talde horrekin harremanetan jarraituko dugula eta talde horren aldarrikapenak jasoko ditugula hitzeman dugu, dagozkien administrazioei adierazteko bereziki bereizkeria pairatzen duten emakumeen zenbait talderen aniztasuna eta beharrak kontuan hartu behar dituztela, genero-berdintasuneko politikei heltzean. Zenbait administraziori topaketa horretan planteatutako gai batzuk jakinarazi dizkiegu, ezgaitasuna duten emakumeen aurkako genero-indarkeriaren bitxikeriei buruzkoak, gero aipatuko dugun Genero Indarkeriaren kontrako Erakundeen Arteko Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeko eta Lan Taldeko gure partaidetzaren esparruan.
IV.2. Bilerak administrazioekin eta erakundeekin
Arlo horretan eragina duten esparruetan funtzioak dituzten herri-administrazioekin egindako bileretatik hauek azpimarratu nahi ditugu:
IV.2.1. Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzarekin bilera
Bilera izan dugu zuzendaritza horrekin, sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketaren aurkako borrokari dagokionez bi erakundeek egindako jarduerei buruzko informazioa elkar trukatzeko. Bilera horretan, Arartekoaren ordezkaritzan, berdintasunaren eta etorkinen arloetako arduradunek hartu zuten parte. Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako arduradunak hauek azaldu zituen: markoa, elkarteekin erabilitako metodologia eta zuzendaritza horrek Euskadiko emakumeen salerosketako kasuak eteteko hasi duen lanaren helburuak. Bilera osoan zehar, bi alderdiek agerian utzi genituen egungo erakunde– eta prestazio-egituretatik zeinek hobetu behar duten salerosketaren biktimak diren emakumeei arreta ondo emateko. Bilera horren emaitza gisa ondorioztatu genuen erakundeen artean lankidetzan jardun behar dela, atzerriko emakumeei eragiten dien gizarte-gaitz horren kontra hasitako borrokaren alde egiteko. Atzerriko emakumeak bereziki ahulak dira jarrera kriminal horien aurrean, eta hori dela eta, bereziki behar dute zerbitzu publikoek laguntza eta arreta berezia eta espezializatua ematea. Salerosketaren biktimak diren emakumeei harrera emateko berariazko baliabide bat badago jada, Askabide elkartearekin hitzartutakoa, baina oraindik abian jarri beharreko ekimen asko daude, edo hala dagokionean, baita kasuak hautemateko, eta emakumeei arreta emateko eta laguntzeko arloan hobetu beharreko ekintzak ere.
IV.2.2. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun Zuzendaritzarekin Bilera
Duela gutxi sortu den Gipuzkoako Foru Aldundiko organo honekin bilera bat izan dugu, eta esaten digutenaren arabera, Diputatu Nagusiaren kabineteari atxiki zaio, funtzioak zeharka gauzatu ahal izateko foru-organoaren egituraren zati diren sail guztien artean. Bileran, zuzendari berriak bere zuzendaritzan aurreikusitako jarduketaren ildo orokorren berri eman zigun, foru-erakundearen politikei zenbait esparrutatik (hala nola emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako prebentzio eta sentsibilizazio arloko jarduketak; emakumeen ahalduntzea, eta gizarte– eta politika-partaidetza errazteko jarduketak; eta Gipuzkoak berdintasun-politikak sustatzeko jarduketak oro har) eman zaien ikuspuntua zehaztuz. Bileran zehar, bi erakundeentzat interesgarriak diren beste gai batzuen artean, Arartekoari kezka berezia sortzen dioten gai batzuei buruz hitz egin genuen luze, besteak beste: Gipuzkoako jai guztietan emakumeek berdintasunez parte hartzea bultzatzen duten ekintzak egiteko beharra; eta esparru pribatutik emakumeak bereizten dituzten espazioak baztertzea, hala nola emakumeak onartzen ez dituzten gastronomia-elkarte batzuk. Era berean, zainketei eta ekonomiari buruzko politika publikoei emakumeek egindako lanaren balioari garrantzia ematen dioten diskurtsoak gehitzeko beharrari buruzko gure ikuspuntuari buruz hitz egiteko aukera ere izan genuen.
IV.2.3. Arartekoaren partaidetza Etxean tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei emandako arreta hobetzeko Erakundeen arteko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordean
2010. urtean, Ararteko erakundeak eskaera bat egin zuen, Etxean tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei emandako arreta hobetzeko Erakundeen arteko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordean parte hartzeko. Izan ere, gure posizioak eta erakunde-funtzioek interesa piztu zezakeen, gure ikuspuntua eskaintzeko modu orokorrago batean genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako jarduketa publikoen multzoan sor daitezkeen hutsuneak edo zuzentzeak zuzentzeko. Gure erakundea herritarrengandik gertu dago, eta gure ustez, horri esker, sarritan, ikuspuntu kritiko bat eman dezakegu, egun erakundeek genero-indarkeriari ematen dioten erantzuna hobetzen lagun dezakeena, Erakundeen arteko II. Hitzarmenaren funtsezko xedea. Hitzarmen hori sinatu zuten erakunde guztiek ondo hartu zuten eskaera hori, eta horrenbestez, 2011. urtetik aurrera, Arartekoak batzorde horren eta erakundeen arteko lan-taldearen bilera guztietan parte hartu du. Zenbait lan-bileretan, gure ikuspuntua eman dugu lantzen joan diren genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen arretari buruzko zenbait alderdiren inguruan. Batez ere nabarmendu nahi dugu, bilera horien testuinguruan, Arartekoak defendatu duela beharrezkoa dela erakundeen arteko lan-metodo bat ezartzea, genero-indarkeriako delitu baten ondorioz emakume bat hiltzen den aldiro, gai horretan esku hartzeko eskumena duten edo esku hartu izan zezaketen erakunde guztiek ustezko kasu horretan garatu diren jarduketak (edo hala dagokionean, jarduketak izan ez direnean) berrikus ditzaten, gerta daitezkeen kasuetarako hobetzeko proposamenak ateratzeko moduan. Gure ustez, kasu horien larritasunak behar adina arrazoitzen du edozein modugatik kasu horiei dagozkien erakunde publikoek autokritika egiten saiatzea. Autokritika horren bidez, erakunde horiek beren betekizunen betetze formal hutsa gainditu (normalean, betetze formal hori egiazta daiteke), eta etorkizunean horren gertakari larriak eragotz ditzaketen jarduketa-jarraibide berriak asmatzeko oinarriak ateratzeko gai izango lirateke. Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak batzordeko erakunde guztiek ziurtatutako proposamen hau jaso du eta oso oinarrizko metodologia bat planteatu du. Metodologia horren bidez, organo horrek kasu horietan jarraitutako jarduketen berrikusketa sustatu eta, ondoren, berrikusketa horren emaitzen berri eman beharko luke batzordean. Hala ere, gure ustez, etorkizuneko kasuetan metodologia hori nahikoa ez dela ikusten den neurrian, erakunde honek proposatuko du erakundeak berrikusketa-lan horietan eraginkortasun handiagoz inplikatuko dituen lan-metodo batean sakontzea.
IV.3. Bizkaiko Foru Aldundiaren genero-indarkeriaren biktimentzako harrera-baliabideak ikuskatzeko bisitak
Emakumeen berdintasunaren eta osotasunaren arloan egindako ikuskaritza-bisitei dagokienez, Bizkaiko Foru Aldundiko genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei harrera emateko bi baliabidetara egin ditugun bisitak azpimarratu behar ditugu. Berdintasunaren arloko arduradunaz gain, Arartekoko Haurren Bulegoko eta etorkinen arloko arduradunak ere joan ziren bisita horietara. Bizkaiko Foru Aldundiko larrialdietarako harrera-zentroa, eta epe ertainean edo epe luzean egoteko egoitza bisitatu genituen. Bisita horietan, bi zentroen funtzionamenduaren berri izan genuen zuzenean, eta egiaztapen hauek egin genituen:
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei larrialdietarako harrera-zerbitzua betetzen duen zentroan, egiaztatu ahal izan genuen instalazioak egoera ezin hobean daudela, bai emakumeen segurtasunari dagokionez, bai atseden, janari eta higiene beharren erabateko asebetetzeari dagokionez. Halaber, ziurtatu genuen zentroak ondo funtzionatzen duela, eguneko 25 ordutako zerbitzua betetzen duten langile profesionalak dituela, eta langile horiek emakumeei nahiz haren seme-alabei arreta eskaini eta laguntzen dietela. Gure ustez, ildo horretan, zentro horri erreferentziazko baliabide bat da, arrisku-egoera batean egoteagatik, etxea utzi eta aldi baterako zentro batean babestuak izan behar duten tratu txarren biktima diren emakumeei eta haren ardurapean dauden seme-alabei edo mendeko pertsonei larrialdi-egoeretan harrera emateko helburua betetzeko.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei epe ertainean eta epe luzean harrera emateko zerbitzua betetzen duen zentroan, ziurtatu genuen kalitatezkoa dela eta erabat egokitzen dela zerbitzuen xedeetara, bai instalazioei dagokienez, bai bertan dauden emakumeei eta adingabeei ematen zaien arretari dagokionez. Gainera, langile profesional onak izateak, eguneko 24 ordutan egoiliarrei laguntzen dietenak, baliabide hau ere erreferentziazko baliabide bihurtzen dute Euskadin.
Ondorioztatu ahal izan dugu baliabide horietatik igarotzen diren emakumeek laguntza egokia jasotzen dutela administrazio instantzietan edo instantzia judizialetan. Hala, izugarri errazten zaie genero-indarkeriaren biktima izateak dakarren sufrimendua bukararazteko eta gure sistemak xede horretarako aurreikusten dituen erakunde-laguntza guztiekin bizitza autonomo bati ekiteko bide zaila.
Ildo horretan, azpimarratu nahi dugu Bizkaiko Foru Aldundiak ahalegin handia egin duela, emakume erabiltzaileek eta haien seme-alabek edo ardurapeko mendeko pertsonek izan ditzaketen beharrei ondo erantzuteko moduan eratzeko zerbitzu horiek.
Jakin badakigu, ordea, Euskadin genero-indarkeria pairatzen duten emakumeen gehiengoa ez dela igarotzen zerbitzu mota horietatik. Egoera horrek galdera bat sortzen du: nola ziurtatu beste emakume horiei ere beren beharrak asetzeko aukera, harrera-zentro horietatik igarotzen direnei eskaintzen zaien antzeko moduan? Gai hori sakonago aztertzea beharrezkoa da, gizarte zerbitzu arruntek artatzen dituzten emakumeen kasuak edo zerbitzu publikoek genero-indarkeriatzat aurretik hauteman ez dituzten kasuak ikusita. Edonola ere, gure ustez, aurten bisitatu ditugun harrera-baliabideetan dauden emakumeek jasotzen duten arreta parametro bat izan beharko litzateke, Euskadin, emakume guztiek jaso behar duten arreta nolakoa izan behar duen jakiteko, nahiz eta harrera baliabide batean ez eskatu, edozein herri-administraziora joaten badira genero-indarkeriako egoera bat salatzera.
Bukatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumea eta Familia Zerbitzuak Bizkaiko genero-indarkeriaren behatokia sortuz hasi duen lan handia eta interesgarria aztertu nahi dugu. Behatoki horretan, bisitatu ditugun baliabideen funtzionamenduari eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko foru aldundiko beste zerbitzu batzuei buruzko datu zehatzagoak daude, oro har, Bizkaian genero-indarkeriaren gaiak urtero duen egoerari buruzko datuak. Behatoki horren dohain nabarmenena ez da soilik datu objektiboak, argiak eta gardenak eskaintzea gai horri buruz, baizik eta datu horiek alderatuz foru aldundiko zerbitzuen funtzionamenduari egiten dion etengabeko ebaluazioa.
IV.4. Arartekoa berdintasunaren arloko gaiengatik legebiltzarrean agertzea
IV.4.1. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika, Lan eta Berdintasunaren Batzordean agertzea
Eusko Alderdi Jeltzalea eta Aralar legebiltzarreko taldeen eskaera artatuz, Arartekoa legebiltzarreko batzorde horretan agertu zen, Berdintasunaren Defentsa Bulegoa kentzeari dagokionez, 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa, aldatzeko lege-proiektuari buruz erakundeak zer iritzi duen azaltzeko. 2002/73/EE eta 2004/113/EE (8. artikulua eta 12. artikulua, hurrenez hurren) ikusita, Arartekoak defendatu zuen garrantzitsua zela arrazagatiko berdintasunaren printzipioa betetzen dela zainduko duen eta herritarrak esparru pribatuan ere egon daitezkeen bereizkeriazko egoeretatik edo praktiketatik defendatuko dituen organo independente bat izatea. Erakunde honen ustez, organo hori egoteak ez du derrigorrez eskatzen egituraketa jakin bat, 4/2005 Legearen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoen, IV. Tituluak bere egunean zehaztu zuen bezalakoa. Arartekoak defendatu zuen indarrean dagoen formularen eta erreforma-proiektuko proposamenaren artean legegileak zehaztu behar duen aukera politikoko gai bat jazotzen dela, erakunde honi gai horri buruz hitz egitea egokitu gabe, egin nahi den aldaketak herritarren eskubideak, ordura arte dagoen status quoarekiko, defendatzeko funtzioa kaltetzen ez duen bitartean.
IV.4.2. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Batzordean agertzea
Arartekoak Herrizaingo Sailak Hondarribiko alardearen inguruan emandako ebazpenari buruz egindako adierazpen instituzionala zela eta, Aralar legebiltzarreko taldeak eskatu zuen Arartekoa agertzea aipatu legebiltzarreko batzordean. Agertze horretan, Arartekoak defendatu zuen gure adierazpen instituzionalak, egiatan, erakunde honek emakumeek alardeetan parte hartzeari buruz duen dotrina sendoa errepikatu baino ez zuela egin. Urte askoan, 1996. urtean emakumeek Irungo eta Hondarribiko alardeetan parte hartzeko ahalegina egiten hasi zirenetik, Arartekoaren aurrean egin diren kexak direla-eta formulatu ditugun zenbait gomendiotan jasota dago doktrina hori.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren ebazpenari dagokionez, Arartekoak legebiltzarreko batzordearen aurrean azaldu zuen, Hondarribian iazko irailean gertatutakoa ikusita, oinarrizko eskubideak bermatzen dituen erakunde honek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari gogorarazi behar ziola haren inhibizioa –alardean segurtasuna lantzean, gai horren muinak emakumeen eta gizonen berdintasunari zuzenean eragiten diola bazterrean utziz– ez datorrela bat Konstituzioaren 9.2. artikuluarekin eta Euskadiko Berdintasunaren Legearen lehen lerrokadaren 25.1. artikuluaren edukiekin. Egindako adierazpen instituzionalean jasotako erabakiak alderdi hori baino ez zuen aipatu, eta ez zuen inolako iritzirik eman herritarren segurtasunari buruzko gai tekniko bakar bati buruz, inolaz ere ez baitugu balioetsi nahi izan horrelako gairik.
Arartekoak honela azaldu zuen erakunde honek alardeetako berdintasunezko partaidetzari buruz duen doktrina nola aplikatu zuen 2011. urtean Herrizaingo Sailak emandako ebazpenaren gai jakinean:
IV.5. Gomendio orokorren eta txosten berezien jarraipena
IV.5.1. "Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn" izeneko Arartekoaren txosten bereziaren jarraipena.
2003. urteko "Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn" izeneko Arartekoaren txosten berezian jasotako gomendioen jarraipenari dagokionez, txosten hori egin zenetik denbora dezente igaro den arren, haren eduki batzuen balioa zehaztu behar dugula pentsatzen dugu. Oraindik indarrean dauden txosteneko enborreko gomendio multzo baten garrantziak bizirik. Arlo horrek 2011. urtean egindako jarduketa-planari buruzko atal honetan aipatzen ari garen jarduketa guztiak, genero-indarkeriari buruzkoak, aipatu txosten berezian jasotako gomendioen muinaren funtsezkoari egindako jarraipenaren zati dira. Beraz, puntu honetan, eta gauzak ez errepikatzeko, egokitzat jotzen dugu erreferentzia horiei eustea.
IV.5.2. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna Euskadiko jaietan gomendio orokorraren jarraipena
(Arartekoaren 3/2010 gomendio orokorra, abenduaren 21ekoa)
Jaietan, gizonek eta emakumeek berdintasunik gabe parte hartzen duten Euskadiko kasurik adierazgarrienetakoak direnez, Irungo Udalera eta Hondarribiko Udalera jo dugu, Euskadiko udalek jaietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko egin behar duten lanari dagokionez gomendio orokor hori betetzen den jakiteko, eta ez dugu erantzunik jaso haiengandik gai horri buruz.
Era berean, gai horri buruz hitz egin dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun arloko Zuzendariarekin, kontuan izanda lurralde horretan sortzen direla gai horrekin lotutako kexa gehienak. Zuzendariak foru erakundeak eskura dituen baliabide guztiak aztertzeko asmo sendoa duela adierazi ditu, gai horrek kaltetutako Gipuzkoako udal guztiek bere politiketan aldaketak egitea sustatu ahal izateko, jai guztietan emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatze aldera.
IV.5.3. Mendekotasunari eta emakumeei arreta
Aurten, erakundeak EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa izeneko txosten berezia argitaratu du. Txosten horren edukiaren aipamen zehatzagoa dago V. kapituluan, erakundearen txosten bereziei buruzkoan.
Egokitzat jotzen dugu azpimarratzea txosten horretan egindako azterketatik hau ondorioztatzen dela: EAEn mendekotasun-egoera aintzatesten zaien pertsonen %64 emakumea da. Mailaketari dagokionez, ere, ikus daiteke, neurri batean, emakumeek duten mendekotasunak larritasun handiagokoak izan ohi direla. Gainera, ohartarazi nahi dugu funtsean emakumeek hartzen dituztela beren gain zainketa-lanak (%80 inguru).
Hori dela eta, txostenean gai horri buruzko gomendioak sartzen dira. Beraz, norberaren autonomia eta mendekotasun-egoeraren arreta sustatzeko edozein politika diseinatzean, kontuan izan beharko da mendekotasunaren fenomenoak eragin izugarria duela emakumeen artean. Era berean, ezinbestekoa da sektore publikoetan eta pribatuetan familia– eta lan-bizitza bateratzeko jarduketak sustatzea eta indartzea. Hauek dira xede horretarako hartzen diren neurrietako batzuk, besteak beste: familiaren aldetik arduratsuak diren enpresei laguntzea; mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zainketarekin bateragarriak diren lanaldiak ezartzea; familia– eta lan-bizitza bateratzeko laguntzak ematea; eta zainketa-lana egiten dutela behar bezala ziurtatzen duten pertsonek lantokian fisikoki ez egon behar izateko aukera emango dieten teknologiak erabiltzeko aukera izatea.
IV.6. Partaidetza-foroetan, jardunaldietan eta arlo honetako giza eskubideak sustatzeko beste jarduketa batzuetan parte hartzea
Arartekoko langileek, Arartekoak berak eta haren ondokoak arlo honi eragiten dioten zenbait jardunalditan eta foro publikotan hartu dute parte. Parte-hartze horiei buruz gehiago jakiteko, txosten honen VIII. kapituluari helduko diogu, non Arartekoak eta haren ondokoak egindako jarduketen berri ematen den.
Edonola ere, atal honetan, labur-labur aipatu nahi ditugu parte-hartzen horietako batzuen edukirik azpimarragarriena 2011. urtean emakumeen berdintasunaren eta osotasunaren arlorako.
izenekoan. Mintegi horretan, 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde- eta hirigintza-antolaketan duen eraginari buruzko txosten bat egin genuen. Gure esku hartzean, azpimarratu genuen aipatu Euskadiko Berdintasunaren Legeak legezko esparru bat ezarri duela, Euskadiko administrazio guztiei beren jarduketa guztietan genero-ikuspuntua sartzera derrigortzen dituena. Betekizun horrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko helburuaren baitan sartzen ditu lurralde– eta hirigintza-plangintzako tresnak. Aurreikuspen horren araudiaren garapen-egoera eta lurralde– eta hirigintza-planekiko egun zer jarrera duten aztertzeak aukera hau proposatzen digu: 2012ko datorren ekitaldian gai hori sakonkiago aztertzea, hala dagokionean, erakunde honen berezko tresnen bidez, lurralde– eta hirigintza antolakuntzako lanarekin lotutako herri-administrazioei zuzendutako gomendio bat prestatzeko, legezko aurreikuspen horiek eraginkortasunez gauzatzeko baliabideak presta ditzaten.
IV.7. Iritzi-artikuluak eta dibulgazio-jarduerak
Lerro batzuk atzerago zehaztasun handiagoz aipatu dugun Hondarribiko Alardea dela-eta egindako adierazpen instituzionalaz gain, Ararteko erakundeak, 2011ko azaroaren 25ean, Emakumearen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna zela eta, adierazpen instituzional bat egin zuen. Adierazpen horretan, emakumeen kontrako edozein indarkeria mota irmoki gaitzesten da, bai eta ekintza eta jarrera horiek babesten dituzten ideologia-oinarri sexista ere. Ideologia sexista hori errotik kentzeko modu bakarra da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politika publikoak martxan jartzea. Berdintasun hori pertsona guztien berdintasunerako eta duintasunerako eskubide besterezinen eta utziezinen defentsan oinarritzen den gizarte baterako gizarte-balio eztabaidaezin gisa sustatu behar dute politika horiek. Horretarako, herri-erakunde guztiei eskatzen diegu aktiboki inplikatzeko ideologia sexista hori adierazten duen edozein jarrera publiko edo pribatu azaltzeko eta salatzeko garaian. Halaber, erregutzen diegu gizartea berdintasunaren balioaren inguruan hezteko eta sentsibilizatzeko, eta gaur egun oraindik gure gizarte-antolaketan bizirik dirauen egiturazko desberdintasuna errotik kentzeko politikak erabakitasunez sustatzeko. Halaber, genero-indarkeriaren biktimei arreta eta laguntza emateko ardura duten erakunde publikoei eskatu genien arretaz aztertzeko emakume bat hil den kasuetan jarraitutako jarduketa guztiak, dauden arreta-protokoloei eta –tresnei buruz kritikoki hausnartzeko eta gure babes-sistema funtsean hobetzea lortzeko.
V. Kexarik aipagarrienak
V.1. Genero-ikuspuntua sartzea hiri-eremuen diseinuan
Plentzia udalerriko herritar batzuk kexa hau egin zuten: hiri-eremuan, udalerriko historiari buruzko argazkiak eta testuak zituzten panel batzuk ezarri ziren, eta salatzen zuten panel horietan gizonek itsas gizon gisa izandako balioa aipatzen zela bakarrik, emakumeek aipatu udalerriaren historiari egindako ekarpenetan izandako balioak eta merituak aipatu ere egin gabe. Kexa hori zela eta, Arartekoaren ebazpenean, 2011ko uztailaren 15ekoan, jasotako gomendioa egin genuen. Ebazpen horretan, Plentziako Udalari gomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen berdintasun printzipioa ikusita, udalerri horretako Zubi Zuri zubiaren pasagunean ikusgai jarrita dauden horma-irudiak berrikusteko, genero-ikuspuntua kontuan hartuz, eta horren ondorioz, argazki eta testu horien ordez beste batzuk jartzea, emakumeen hiribilduaren gizarte–, kultura– eta ekonomia-bilakaeran izan duten presentzia esplizituki adierazten dutenak. Gure ustez, horrelako kasuetan, ez da nahikoa ustez neutroa den jarrera bati eustea, baizik eta beharrezkoa da indar publikoek ahalegin osagarri bat egitea material egokiak bilatzen eta oro har isildua izan den historiaren ikuspuntu bat adierazten duten edukiak sortzen. Zentzu horretan, beharrezkoa da ekintza positiboak abian jartzea, historiak sistematikoki ezkutatu dituen emakume horiek benetan presentzia izan dutela ohartarazteko. Emakumeak historian etengabe ezkutatu dira, eta gaur egun badakigu emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak kalte handia egiten duela gizartean. Hori dela eta, ezkutatze hori errotik desagerrarazi behar dugu. Horretarako, beharrezkoa da indar publikoek espresuki adieraztea emakumeek gure historiari zer ekarpen egin dioten. Izan ere, ekarpen horiek denbora luzean ezkutuan egon diren arren, erabakigarriak izan dira gure gizarteen garapenerako.
V.2. Kiroletan emakumeak baztertzea
Kexa bat azpimarratu nahi dugu, maratoi-lasterketa batean parte-hartzaileen kategorientzako sarien eraketan emakumeei bereizkeriazko tratua ematen zitzaiela salatzen zuena. Lasterketa hori antolatzen zuen udalari informazioa eskatu eta gero, jakin ahal izan genuen hasierako aurreikuspenak aldatu egin zirela, bi sexuentzako sariak parekatuz, sexu bakoitzari antzeko bost sari-kategoria ezarriz. Aditzera eman nahi dugu garrantzitsua dela kirol-jarduera horiek, pertsona asko kirola egitera bultzatzen dutenek, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna behar bezala adieraztea, legezko betekizuna baita, baina batez ere emakumeen artean praktika horiek hedatzea gizartearentzat onuragarria baita, haien parte-hartzeari balio bera aitortuz, eta hala, emakumeak kiroletan baztertzeko inertzia historikoa gaindituz.
V.3. Osasun-profesionala sexuaren arabera hautatzea
Gure ustez, beste kexa esanguratsu bat izan da emakume musulman baten senarrak egindakoa. Senarrak uko egiten dio gizonezko mediku ginekologo batek emaztea artatzea haurdunaldian zehar eta eskatzen du emakume batek artatua izatea.
Kexa horrek pizten duen oinarri konplexua aztertu eta gero, erakunde honek ezin izan du ondorioztatu pazientearen erlijio-askatasunerako eskubidearen edukia nahikoa oinarri denik mediku eta erizain profesionalak duten berdintasunerako eskubidea, Osakidetzak osotasunean errespetatu behar duena, salbuesteko. Gainera, egiaztatu ahal izan dugu sexuaren arabera osasun-langilea hautatzeari buruzko arazo hori bera, erlijio-sinesmenetan oinarritzen dena, Europako beste herrialde batzuetako osasun-sistema publikoetan ere gertatu dela, eta haietan ere, osasun-langileen berdintasunerako eskubidea babesteko joera izan dute. Baina Euskadiko osasun sistemak paziente horri emandako erantzuna zuzena izan dela uste dugun arren, erabaki dugu, sexuaren araberako profesionalen hautaketan berriz erori gabe eta paziente horren eskaera betetzera zuzenduta batez ere, beste aukera batzuk planteatzea, emakume horri eskaini diezaioketenak –esate baterako, pazientea lurraldeko beste zentro batera lekualdatuz, non tokoginekologiako zerbitzua emakume baten ardurapean dagoen– haurdunaldian eta erditzean ginekologia-arreta izatea.
V.4. Emakumeak sexu-objektu hutsak balira bezala aurkezten dituzten publizitate-iragarkiak
Aurten gure arreta deitu duen beste gai bat izan da idatzizko prentsa-komunikabide baten prostituzio-iragarkien kontra egindako kexa bat. Idatzizko prentsa horretan, emakumeak merkataritza-objektu huts bihurtzen dira. Gai horrek ihes egiten erakunde honi legez esleitu zaion kontrol-ahalmenetik, jarduera pribatu bat baita. Hala ere, egia da aipatu iragarkiek 4/2005 Legea urra dezaketela, zehazki 26. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatiena. Idatz-zati horien arabera: "Hedabideetako batek ere ezin izango du adierazi, bere jarduna Euskal Autonomia Erkidegoaren baitakoa baldin bada, pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela, ez eta objektu sexual soilak direla ere (…)". Hala, "Debeku da pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duen publizitate-iragarki oro egin, eman edo erakustea, (...)". Hori dela eta, kexa hori izapidetu dugu, kexaren sustatzaileari jakinaraziz aipatu legezko xedapenak oinarri ukaezinak direla Eusko Jaurlaritzak kexan salatutako jokabideak zigortzeko duen eskumenari dagokionez. Hori dela eta, egokia da Eusko Jaurlaritzaren aurrean salaketa bat jartzea, gai horrekin lotutako prentsa-komunikabideen prostituzioari buruzko publizitate-iragarkiak direla eta. Berdintasunerako Defentsa Bulegoak gai horren inguruan 2008. urtean emandako gomendioak oinarri dira, salatutako enpresen kontrako zigortzeko espediente bati hasiera emateko behin-behinean.
Edonola ere, adierazi dugu erakunde honek, pertsonen oinarrizko eskubideak sustatzeko eskumenaren esparruan, Euskadiko prostituzioaren egoerari buruzko gogoeta sakonago bat egiteko asmoa duela hemendik gutxira. Testuinguru horretan, segur aski, eztabaida bat sortuko dugu, gure lurraldeko zenbait komunikabideetako prostituzioari buruzko publizitateak pertsonen duintasunaren aurka egiten duen atentatuari buruz.
V.5. Herri-administrazioen zerbitzuko langileen artean arrazagatiko bereizkeria-kasuak
Herri-administrazioen zerbitzuko langileen arloan, hainbat arazo planteatu dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloarekin lotuta. Arazo horietan guztien oinarria da arrazagatiko bereizkeria edo Administrazioko zenbait kidegotan berdintasun erreala eta eraginkorrak sustatzeko behar adina ekintza ez positiboa izatea. Ustezko kasu horiek hauei egiten diete erreferentzia: emakumeak zenbait polizia-taldetan sartzea edo sustatzea; edo UPV/EHUren barruan irakasleen beharrak zehazteko erabiltzen diren zenbait tresna informatikok langileen ordainsari– edo lan-eskubideetan izan ditzaketen ondorioak, berdintasun printzipioa batez ere kaltetuz, bateratzea edo irakasleen amatasuna edo aitatasuna babesten duten eskubideetan eragiten dutenean. Arazo horiei buruzko aipamen zabalagoa eta zehatzagoa jasotzen da arlo horri buruzko txosten honen atalean. Hala ere, hemen labur-labur aipatuko ditugu gure jarduketa-esparruari eragiten dioten erabakirik garrantzitsuenak.
Batetik, Arartekoaren ebazpena, 2011ko urriaren 13koa, EHUk irakaskuntza-enkarguari emandako tratamenduari buruzko jarduera amaitzen duena aipatu behar dugu. Ebazpen horren bidez, aditzera ematen dugu GAUR aplikazio informatikoa ez dela egokia ordainsari-eskubideei, sustapen profesionalari edo unibertsitateko irakasleen lan-baldintzei eragiteko. Hori dela eta, UPV/EHUri ohartarazten diogu beharrezkoa dela tresna informatiko hori egokitzea, aplikatzen denean irakasleen eskubideetan kalterik eta eraginik ez izateko moduan, batez ere arrazagatiko berdintasun printzipioari eragiten dioten eskubideetan, hala nola lan– eta familia-bizitzen bateratzea babesten duen eskubidea, eta oro har, amatasuna eta aitatasuna.
Bestalde, Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 1ekoa ere egin dugu. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio udaltzain plazen sarbiderako egindako deialdiaren hautapen prozesua eten dezan eta oinarriak berrikus ditzan. Gomendio horren oinarri nagusia izan da aipatu udalak udaltzain plazak eskuratu behar zituen langileak hautatzeko erabili duen formula. Formula hori gizonentzat eta emakumeentzat neutro adela dirudien arren, emakumeak bereizten ditu, et agure ustez, zeharkako bereizkeria kasu bat da emakumeentzat.
V.6. Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeek etxebizitza babesturako sarbidea izatea
Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei emandako arretarekin lotuta, egindako kexen artean urtero behin eta berriz errepikatzen da gai bat: etxebizitza babestuaren arloan ekintza positiboko neurrietara sarbidea izateko betekizunak talde horrentzako. Aurten ere jaso ditugu gai horrekin lotutako kexak. Kexa horiek arazo hau planteatzen dute: Etxebiden eskaera egiteko unea baino bi urte baino gehiago lehenago emandako babes-agindu bat izatean, eta eskaera egiteko unean agindu hori indarrean dagoen arren, ez da betetzen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren Agindua, 2006ko urriaren 4koa. Hori dela eta, Etxebideren Erregistroan izena emateko unean, ezin dira igaro bi urte baino gehiago babes-agindua eman zenetik, etxebizitza arloan ekintza positiboko neurri horietara sarbidea izateko.
Beste batzuetan, jada aditzera eman dugu egokia litzatekeela 2006ko urriaren 4ko Agindu horretan aldaketak egitea, arazoak planteatzen baititu, bai aplikazio-eremuari dagokionez, bai etxebizitza eskuratzeko betekizunei, etxebizitza esleitzeko betekizunei eta arau horrek sortutako etxebizitza eskuratzeko bideei dagokienez. Gaur egun, aipatu aginduan bi sarbide modu jasotzen dira: kupo berezi batean sartzeko sistema eta esleipen zuzena. Hala ere, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen etxebizitza eskaera izugarria asetzeko sarbide-modu horiek duten eraginkortasuna oso urria da. Beraz, agindu horren irizpideak berrikusi behar direla planteatzen dugu, eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, beste erakunde batzuk (batez ere udalak eta aldian-aldian foru-aldundiak) inplikatu behar direla genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei etxebizitzaren prestazioa gauzatzeko arduran.
V.7. Gizarte-murrizketak eta pobreziaren feminizazioa
Etorkinei eta gizartean baztertuta dauden pertsonei buruzko ataletan, zehaztasun handiagoz jasotzen da herri-administrazioek ekonomia-krisiagatik azken garaietan abian jarri dituzten gizarte-murrizketek zer inpaktu izaten ari diren talde horietan. Murrizketa horien ondorioz, gai horrekin lotutako kexak, erakunde honetan jasotzen direnak, izugarri ugaritu dira. Beraz, gai horiei buruzko xehetasun gehiagoren berri izateko, arlo horiei buruzko txosten honen atalei helduko diegu. Arlo honetan, murrizketa horiek batez ere emakumeengan eragina dutela azpimarratzeko beharra dugu, eta emakumeen kargura egon ohi dira mendeko pertsona gehienak, krisi-egoera berrian batez ere ahula den taldea, hain zuzen. Hala, duela denbora batetik hona hauteman dugun prozesu bat larriagotzen ari da, baita gure ingurunean ere, pobreziaren feminizazioa hain zuzen ere.
VI. Arloan sustatutako ofiziozko jarduketak
Atal honetan azpimarratu nahi ditugu Arartekoak, 2011. urtean, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak hi diren kasuetan poliziak izandako esku-hartzea ikertzeko sustatu ditugun ofiziozko jarduketak. Suposizio horiek oinarri hartuta eman diegu hasiera ofiziozko espedienteei Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrean, jarduketak egokiak izan ziren edo hobe zitezkeen argitzeko. Orain arte lortu dugun informazioa aztertu eta gero, prozedura horiek oraindik bukatutzat eman gabe, behin-behineko ondorio hau atera dugu:
Edonola ere, ofiziozko espediente horiek ikusita, planteatu dugu egokia dela erakundeen hausnarketa bateratu bat (arlo horretan ardura duten erakunde guztiekin batera) egitea gai batzuei buruz. Gai horietako batzuen berri eman diogu aipatu Erakundeen arteko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeari eta hauek dira:
VII. Ondorioak
Arartekoko emakumeen berdintasun eta osotasun arloak 2011. urtean egindako lanen artean, hauek dira azpimarragarrienak:
VII.1. 4/2005 Legearen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoaren, garapenari eta aplikazioari buruzko gaiak
Nahiz eta gure burua zorion dezakegun arrazagatiko berdintasun printzipioaren aintzatespen formala jarduketa publikoen esparruan errealitate orokortua izateagatik, gure lanean oraindik egiaztatzen dugu gure gizarteko esparru askotan oraindik desberdintasun materialak, zenbaitetan hautemateko zailagoa denak, bizirik dirauela eta botere publikoek aurre egin behar diotela ekintza positiboko neurrien bidez. Euskadiko herri-administrazioen erronka nagusia da, Euskadiko Berdintasun Legearen aurreikuspenak erabat betetzea lortzeko.
2011. urtean, hain zuzen ekintza positiboak ezartzeko beharrarekin lotuta dauden zenbait problematika lantzeko aukera izan dugu. Hala gertatzen da zaurgarritasun egoera berezian dauden emakumeen kasuan, bereizketa-egoera bikoitza pairatzen baitute, hala nola emakume etorkinek eta ezgaitasuna duten emakumeek. Emakume horien egoera bereziak ekintza positibo bereziak eta bereziki indartsuak abian jartzea eskatzen du, berdintasun materialeko kota handiagoak lortzeko.
Oro har, ohartzen gara esparru batzuek agerian uzten dutela beharrezkoa dela botere publikoek politika publikoak ezartzea, egun emakumeak oraindik dauden egiturazko desberdintasunari aurre egitea lortuko duten ekintza positiboetan oinarrituta daudenak. Hauek dira esparru horietako batzuk, besteak beste: emakumeek enplegura berdintasunezko sarbidea izatea, erabakiak hartzean ordezkaritza orekatua izatea, pertsonen zainketan eta arretan baterako ardura izatea, eta kulturan, kiroletan eta jaietan emakumeek berdintasunezko partaidetza izatea.
Euskadiko Berdintasunaren Legearen garapenak oraindik hutsune batzuk ditu, genero-ikuspuntua jarduketa publiko guztietan sartzea ziurtatuko duten administrazio-neurriak abian jartzeari dagokionez, generoaren arabera inpaktua ebaluatzea ziurtatzen duten tresnekin gertatzen den bezala, eta tokiko eta foru administrazioen jarduketei dagokienez. Urte honetan, arlo honetan bereziki deigarria gertatu zaigu ebaluazio horiek egitea bermatuko duten tresna zehatzak ezartzeko beharra, lurralde– eta hirigintza-antolaketako tresnei dagokienez.
Eusko Jaurlaritzak 4/2005 Legea Berdintasunaren Defentsa Bulegoaren inguruan aldatzeko proiektatu duen erreformari dagokionez, Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika, Lan eta Berdintasun Batzordearen aurrean agertu da erakunde hau, sexuagatiko berdintasun printzipioa betetzen dela (baita esparru pribatuan ere) zaintzen duen organo independente bat izatea garrantzitsua dela defendatzeko, nahiz eta horrek ez dakarren berekin egituraketa jakin bat, legegileak zehaztu behar duena.
VII.2. Genero-indarkeriaren aurkako borroka
Erakunde honen esparru honetako lanaren berrikuntza nagusia da 2011. urtetik aurrera Etxeko tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei eman beharreko arreta hobetzeko Erakundeen arteko II. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordean sartuko dela, eta batzorde horren eta erakundeen arteko lan-taldearen bileretan parte hartuk duela. Bilera horietan, lantzen joan diren genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeen arretari buruzko zenbait alderdiren inguruan gure iritzia eman dugu, eta era berean, Arartekoak defendatu du beharrezkoa dela erakundeen arteko lan-metodo bat ezartzea, genero-indarkeriako delitu baten ondorioz emakume bat hiltzen den aldiro, gai horretan esku hartzeko eskumena duten edo esku hartu izan zezaketen erakunde guztiek ustezko kasu horretan garatu diren jarduketak (edo hala dagokionean, jarduketak izan ez direnean) berrikus ditzaten, gerta daitezkeen kasuetarako hobetzeko proposamenak ateratzeko moduan.
Halaber, 2012. urtetik aurrera Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren Euskadiko Behatokian, duela gutxi abenduaren 23ko 264/2011 Dekretuaren bidez sortuan, parte hartuko dugula aditzera eman nahi dugu.
2011. urtean Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak egindako Emakumeen aurkako Indarkeria Matxista Prebenitzeko eta haren Biktimak Erabat Leheneratzeko Legearen aurreproiektuaren zirriborroari dagokionez, erakunde honek genero-indarkeriaren aurkako borrokan eraginkorrak edo nahikoak ez direla erakutsi duten irizpideak berrikusteko eta hobetzeko ekimenen alde egingo du. Berrikusketa horrek, gure ustez, ez du hutsaldu behar berdintasun-politiken esparruan genero-indarkeriaren aurkako borroka inkardinatzeak dakarren kontzeptuzko aurrerapena. Horrek guztiak auzitan jartzen du 4/2005 Legean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoan, gai horri dagokionez jasotako aurreikuspenak indargabetzen dituen lege baten bidez erreforma horiek prestatzea.
Horrez gainera, 2011. urtean Euskadin emakumeak hiltzea eragin duten genero-indarkeriako atentatuengatik zenbait ofiziozko espediente izapidetzen ari gara. Esku-hartze horiek oinarri hartuta egindako behin-behineko ondorioek gure uste osoa laburbiltzen dute, erakundeen arteko gogoeta bateratu bat (gai horretan ardura duten erakunde guztiekin) egitea komenigarria izatearena. Gogoeta hori gai hauei buruzko izan beharko litzateke:
Bukatzeko, 2011. urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren genero-indarkeriako emakumeentzako bi harrera-baliabideak bisitatu ditugu. Bi zentroek oso balorazio positiboa jaso dute, bai instalazio materialei dagokienez, bai bertan dauden emakumeei ematen zaien laguntza profesionalari dagokionez.
VII.3. Ararteko erakundean emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan sortu diren beste arazo batzuk:
• Berdintasuna eta jaiak
Arartekoaren 3/2010 gomendio orokorrari, Euskadiko jaietan Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoari, egindako jarraipenaren emaitza ez da pozgarria, ez baitugu erantzun bakar bat ere jaso gai horrekin lotura zuzena duten bi udal nagusietatik, Irundik eta Hondarribitik, hain zuzen ere. Alardeetan emakumeak berdintasunez sartzearen alde borroka egiten duten taldeekin biltzea zeta talde horiei laguntzeaz gain, jaien eta berdintasunaren gai orokorra landu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendaritzarekin (lurralde honetan du arazo horrek indar handiena), desberdintasuneko gizarte-egoera hori aldatzeko erakunde-estrategia bat sustatzeko.
• Genero-ikuspuntua sartzea lurralde- eta hirigintza-diseinuan
Arazo hori kasu jakin batean zehatzago aztertzeko aukera izan dugu. Horren ondorioz, gomendio bat eman behar izan dugu Plentziako Udalarentzat, genero-ikuspuntua kontuan izan ez duten instalazio batzuk alda ditzan (Arartekoaren 23/2011 Ebazpena, uztailaren 15ekoa. Horren bidez, Plentziako Udalari gomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioari jarraituz, hiri horretako Zubi Zuri deritzon zubiaren pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako laminak genero ikuspegitik berrazter ditzala eta, ondorioz, hautatutako argazki eta testuak ordezka ditzala, emakumeek hiriko bilakaera sozial, kultural eta ekonomikoan izan duten presentzia esplizituki islatzen duten beste batzuk ipinita.) Hala ere, espazio guztien diseinuan genero-ikuspuntua oro har sartzea –lurralde– eta hirigintza-plangintzaren bidez egiten da batez ere– oso garrantzitsua dela ohartu garen neurrian, datorren urtean jarduketa-printzipio hori Euskadiko lurralde– eta hirigintza-antolaketa osoan orokortzea ziurtatzeko modurik onena zehazki aztertzeko asmoa dugu.
• Sexuagatiko bereizkeria-arazoak funtzio publikoaren esparruan
Esparru horretatik gerta daitezkeen sexuagatiko bereizkeria-egoerak salatzen dituzten zenbait kexa iristen zaizkigu. Esparru honetan egindako gure jarduketen ondorioz, urte honetan emandako bi ebazpen azpimarratu behar ditugu, aditzera ematen dutenak herri-administrazioek ez dutela ahaztu behar beren jarduketek pertsonen sexuaren arabera zer inpaktu izan dezaketen. 2011ko urriaren 13ko Arartekoaren Ebazpenari (EHUk irakaskuntza-enkarguari emandako tratamenduari buruzko jarduera amaitzen duena) eta 2011ko abenduaren 1eko Arartekoaren Ebazpenari (Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio udaltzain plazen sarbiderako egindako deialdiaren hautapen prozesua eten dezan eta oinarriak berrikus ditzan) buruz ari gara.