ERANSKINA. EMAN DIREN EBAZPENAK
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko urtarrilaren 13koa, Mutrikun autobus geraleku bat eta Laranga auzoa adierazten duen seinalea jartzeko egindako eskaerari buruzkoa.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko urtarrilaren 14koa, Mutrikuko Udalak "Kalbario bidea" izenekoaren bide publikoa aldatzearen inguruan erantzunik ez emateagatik eta jardunik ez bideratzeagatik.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 7koa, Mutrikuko Udalak legezko titulurik gabe burutu duen bizitoki jabedunean sartzeko atearen eta hormaren zati baten eraispenari buruzkoa.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 10ekoa. Horren bidez, Arartekoaren esku-hartzea amaitutzat ematen da medikuak adierazitako diagnosi proba batzuk burutzeko osasun arloko zerbitzuen funtzionamenduari dagokionez.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 23koa. Horren bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle erantsi gisa egiaztatzeko ebaluazio eskaerari buruzko jarduera amaitzen da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 23koa. Horren bidez amaitu da iragarpen honen inguruko esku-hartzea: enplegu-eskari aktiboa mantentzen ez zuten pertsonei diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 28koa, Amorebieta-Etxanoko Udalari hirigintzako legezkotasunaren aurka lur-zati baten baso erabileragatik egindako salaketa bat izapidetzeko gomendatzen diona.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 28koa. Beraren bidez, Laudioko Udalari gomendatzen zaio berariaz erantzuteko sustatzaile baten erreklamazio bati, urbanizazio obra batzuengatik zorretan zeuden diru-zenbateko batzuen ingurukoa.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 28koa. Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatzen zaio berariaz erantzuna eman diezaien hirigintzako bi lizentziei.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean irakasleen ordezkapenetarako hautagaien poltsan sartzeko lehiaketari dagokion jarduketa amaitzeko.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 10ekoa. Horren bidez, ikasleak onartzeko ezaugarri garrantzitsu gisa premutasuna lehenesten duen irizpidea aplikatzeari buruzko jarduera amaitzen da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 18koa. Horren bidez, osasun administrazioari iradokitzen zaio, tratamendu bereziak baimentzeko prozedura arinago bat bultzatzea.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 25ekoa, Durangoko Udalaren erantzunik eta jarduerarik ezari buruzkoa, zanga baten espazio publikoaren okupazioa eta osasungarritasunik eza dela-eta egindako salaketen aurrean.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 31koa. Horren bidez, Osakidetzari gomendatzen zaio historia klinikoen izapidea erregulatzen duten prozeduretan jasotako historikoa klinikoak eskuratzeko irizpideen aplikazioa egoki dezan, azaroaren 14ko 41/2002 Legearen xedapenei jarraiki.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 31koa. Horren bidez, Karrantzako Udalari gomendatzen zaio epean erantzun dezala egindako hirigintzako kontsultari.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 1ekoa. Horren bidez, Erandioko Udalari iradokitzen zaio Altzagako auzoa hirigintza aldetik biziberritzeko ahaleginekin aurrera jarraitzeko eta horri lehentasuna emateko.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 6koa. Horren bidez, Orendaingo Udalari gomendatzen zaio udalerrian bizi den familia bat biztanleen udal erroldan inskribatu dezan.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 7koa. Horren bidez, Abanto-Zierbenako Udalari gomendatzen zaio udaleko arkitekto aholkulariak bere lanpostua bete zuen bitartean burutu zituen funtzioei buruzko ziurtagiria egin dezan.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 13koa. Horren bidez, Osasun eta Kontsumo Sailari gomendatzen zaio pertsona bati osasun sistema publikoaren onuradun gisa dagozkion zerbitzu guztiak eman diezazkion.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 19koa. Horren bidez Orioko Udalari gomendatzen zaio burutu duen gizarte esku-hartzea ebalua dezan eta, beharrezkoa balitz, ondare erantzukizunezko prozedura ofizioz has dezan eta beharrezkoak diren neurriak abian jar ditzan pertsona batek dagozkion eskubideak erabiltzeko eta gizarte arreta egokia jasotzeko aukera izan dezan.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 2koa. Horren bidez, Turtziozko Udalari gomendatzen zaio Palestinako pertsona baten biztanleen erroldan izena emateari dagokionez, eragin data zuzendu dezala.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 3koa. Horren bidez, Donostiako Udalak lurzoru urbanizaezinean obra batzuk legeztatzeko emandako lizentzia baten aurka jarritako kexa-espedientea amaitutzat ematen da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 11koa. Horren bidez, Bermeoko Udalari gomendatzen zaio ostalaritza lokal batek eragindako kalteak saihesteko neurri egokiak har ditzan eta jarduera horri ingurumen legezkotasuna betetzea eska diezaion.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 13koa. Horren bidez, Abaltzisketako Udalari gomendatzen zaio lizentziarik gabeko obren legalizazio espedientearekin jarraitzeko.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 17koa, administrazio orokorreko postuak okupatu nahi dituzten irakasle funtzionarioek euskararen 4. hizkuntz eskakizuna akreditatu ahal izateko bideak prestatzeko aukerari buruzko jarduera bat amaitzen duena.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 25ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio pertsona bati etxebizitzarako prestazio osagarriari dagokionez jaso ez duen zenbateko bat kobratzeko daukan eskubidea onar diezaion, etetea bertan beherea utzi dezan eta modu okerrean jasotako prestazioak itzultzeko prozedura baliogabetu dezan.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 26koa, Ordizia
ko Udalari gomendatzeko erreklamazio-egileari matrikula gisa kobratutako zenbatekoa itzul diezaiola.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko maiatzaren 26koa. Honen bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiari atxikitako langile baten nominan hartzekoen kenkaria aplikatu izanari buruzko kexa espedientea amaitzen da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 6koa. Horren bidez, Sestaoko Udalari gomendatzen zaio familia bat udal erroldan ofizioz bajan ematen duen ebazpena bertan behera utz dezala, familia udal erroldan mantendu dezala eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari jakinarazi diezaiola familia horrek erroldaren baldintza betetzen duela, esleitu dioten babes ofizialeko etxebizitza berehala eman diezaioten.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 13koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio gizarte laguntzak berriro ere abian jar ditzan eta okerreko kobrantzen ondoriozko zorra barka dezan ez baitago arrazoirik.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 13koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio araudiak ezartzen dituen berme guztiak aplikatu ditzala, diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako prestazio osagarri eta gutxieneko bermerako laguntza prestazio bat atzeraeraginezko ondorioekin eten den kasu batean.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 13koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatzen zaio gizarte laguntzak berriro ere abian jar ditzan etete arrazoiak agortu direnean.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 16koa. Beraren bidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari gomendatzen zaio, etxebizitza aldaketaren berariazko beharrizana aitortu ondoren, erreklamazio egilearen babes ofizialeko etxebizitza etxebizitza handiago batekin truka dezala.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 22koa. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailari gomendatzen zaio kontuan har dezan interesdunak diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatu zuenean bizikidetza unitate bat osatzen zuela eta prestazio hori lortzeko baldintzak betetzen zituela.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 28koa. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko langile publiko baten lanbide bizitza bateratzeko lanaldia murriztu eta egokitzeko eskubideen inguruko kexa-espediente bat amaitutzat ematen da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 4koa. Horren bidez Osakidetzari gomendatzen zaio azaroaren 14ko 41/2002 Legeko aurreikuspenak ezar ditzan, hildako baten historia klinikoko datuak eskuratzeko eskaera batean.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 15ekoa. Horren bidez, Plentziako Udalari gomendatzen zaio, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioari jarraituz, hiri horretako Zubi Zuri deritzon zubiaren pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako laminak genero ikuspegitik berrazter ditzala eta, ondorioz, hautatutako argazki eta testuak ordezka ditzala, emakumeek hiriko bilakaera sozial, kultural eta ekonomikoan izan duten presentzia esplizituki islatzen duten beste batzuk ipinita.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 19koa. Horren bidez, Olabezarreko A-4609 errepidean espaloi berria eraikitzeko lanen gauzatzean irisgarritasunari buruzko araudiaren ez betetzearen gaineko jarduera amaitutzat jo da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 21ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari gomendatzen zaio "zaldi-proben" lehiaketako parte hartzaile bati ezarritako zigorra ondoriorik gabe utz diezaion, ukatutako lekukotza-froga bat praktikatu eta ebazpen berri bat emate aldera.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 21ekoa. Haren bidez Debako Udalak izapidetutako hirigintza espediente bati buruzko informazioa lortzeko zailtasunen aurrean zabaldutako kexa-espediente bat amaitu da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 21ekoa. Horren bidez, Errigoitiko Malluki industriaguneko lurzorua garatzeko egindako administrazio-jarduerei buruzko bitartekotza amaitzen da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 22koa. Horren bidez, Musikeneko ikasleen eskubide eta betebeharren araudiari buruzko jarduera amaitzen da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 29koa. Horren bidez, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoari gomendatzen zaio ireki dezala diziplina espediente bat, behar bezala artxibatu ez zen salaketa bat ikertzeko, eta gai deontologikoen arloko kexak kudeatu eta ebazpenak arrazoitzeko gomendioak berriro aipatzen dizkio.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 1ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 1ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 1ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 1ekoa. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta finantza Departamentuko Ikuskaritzaren Zuzendariordetza Nagusiko lanpostuetara atxikitako funtzionario batzuek sustatutako kexaren inguruan bideratu dugun esku-hartzea amaitzen da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 4koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz dezala forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 4koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 4koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz dezala forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 11koa. Horren bidez, Karrantzako Udalari gomendatzen zaio albait lasterren amaitu dezan jabari publikoko lursail baten salerosketa erabakiaren ofiziozko berrikuspenaren espedientea eta eragindakoei kalte-ordainak eman diezaien dagozkien galerengatik.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 12koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 12koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 12koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 12koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 22koa. Horren bidez, Sopuertako Udalari gomendatzen zaio ebatz dezala eskorga bide baten legezko egoera, aurretik nahitaezko instrukzioa eginda.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 23koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala Etxebizitzako gastuetarako Prestazio Osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 24koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 24koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abuztuaren 24koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio eraginik gabe utz ditzala Etxebizitzako gastuetarako Prestazio Osagarriaren etetea eta forma akats larriengatik behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli beharragatik sortutako zorra.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko irailaren 21ekoa, udal aurrekontuen izapidetzean eta edukian legea betetzeari buruzkoa.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko irailaren 27koa. Horren bidez, Getariako Udalari gomendatzen zaio kontratazio prozedura batean gertatutako akats baten ondorioz izandako kalteengatik enpresa batek premiatutako ondare erantzukizuneko espedientea bideratu dezan.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko urriaren 3koa, Zaramaga auzunean kultu musulmanerako zentro berria irekitzearen inguruko arazoetan jarduteko moduari buruzko ondorioak emateko.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko urriaren 13koa. Horren bidez, amaitu da EHUk irakaskuntza-enkarguari emandako tratamenduari buruzko jarduera.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko urriaren 18koa. Horren bidez, amaitu da ustezko laneko jazarpenagatik jarri zen salaketa bati buruzko jardute-prozedurari dagokion kexa-espedientea.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko urriaren 21ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari gomendatzen zaizkio "Auzolandegiak" programaren datozen deialdietan plazak esleitzeko sistema hobetzeko neurriak.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 2koa. Horren bidez, Getxoko Udalari gomendatzen zaio kaltetutako jabeen erkidegoari hornikuntza saretik giltza nagusi edo erregistrokorainoko hartunea aldatzeko egindako gastuak ordain diezazkion.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 3koa, Asua inguruan -Katea Bidegurutzea- Bilbao-Plentzia Errepidea kaleko uholde arazoei buruzkoa.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 14koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio hainbat agiri onar ditzala benetako egoitzaren baldintza betetzearen egiaztagiri gisa.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 14koa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa etetea edo iraungitzea erabakitzen duen ebazpenetan arrazoiak behar bezala eta hizkuntza ulergarrian azaldu eta arrazoitu ditzan, testu laburtuak erabili gabe.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 17koa. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatzen zaio ikastetxe bateko obrak legeztatzeko espedientea ikusteko aukera eman dezan.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 24koa. Horren bidez, Lapuebla de Labarcan hirigintzako legezkotasunaren inguruko arau-haustearen ondotik jarritako salaketari erantzunik ez ematearen inguruan mahaigaineratutako kexa-espediente bat amaitzen da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 29koa. Horren bidez, amaitutzat ematen dugu gure esku-hartzea hautapen prozesu batean parte hartu zuen eta prozesu horren administrazio espedienteari buruzko informazioa eskatu zuen interesdunaren kexan.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez, Getxoko telefonia mugikorreko antena bati buruzko informazio eskaera bati ez erantzuteagatik aurkeztutako kexa-idazki bat amaitutzat jo da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 1ekoa. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio udaltzain plazen sarbiderako egindako deialdiaren hautapen prozesua eten dezan eta oinarriak berrikus ditzan. .
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 13koa. Horren bidez, Langraiz Okako Administrazio Batzarrari gomendatzen eta gogorazten zaio zerga-ordenantzak aldatzeko prozedura jarraitu behar duela ur-horniduraren tasa areagotu ahal izateko.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 13koa, (...)ko Kontzejuko auzolanak egiteaz libratzeari buruzkoa.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 14koa. Horren bidez, Osakidetzari gomendatzen zaio neurriak hartzeko ondare erantzukizuneko espediente bat berariaz ebazteko.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez, gomendioa egiten zaio Abanto-Zierbenako Udalari udal erroldan inskriba dezan Santa Juliana auzunean bizi den familia bat.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 16koa. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio TAO txartelak emateko tasak dirutan ordaintzea ahalbidetzea eta, zentzu horretan, bere zerga Ordenantzaren testua aldatzea.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 19koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezan Sarrerak Bermatzeko Errenta berriz jasotzeko ukapena.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 19koa, pasabidearen tasa udal erroldan baja emateko eskaera dela-eta Durangoko Udalak erantzunik ez emateari buruzkoa.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 19koa. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio bide publikoan mahaitxoak jartzeko lizentzia baliogabetu dezan eta erabilera hori dagokion udal ordenantza bidez arautu dezan
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 20koa, Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio espedienteak abian jar ditzan modu bidegabean jasotako zenbatekoen itzultzea eskatzeko, indarrean dagoen araudia betez.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 21ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailari gomendatzen zaio espedienteak abian jar ditzala bidegabeki jasotako zenbatekoak itzultzea eskatzeko, indarrean dagoen araudia betez.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 21ekoa. Horren bidez Beasaingo Udalari gomendatzen zaio eta gogorarazten zaio bere titularrari isilpeko jarduera baten legalizazioa eskatu behar diola eta eragindako herritarren babeserako kautelazko neurriak hartu behar dituela.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 26koa. Horren bidez, eskolako jantokiko zerbitzuaren finantzazio baldintzei buruzko jarduera amaitzen da.
• Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 26koa. Horren bidez, kexa espediente bat amaitzen da, Durango udalerrian zenbait ibilgailu ustez behar ez bezala aparkatzeagatik hasia.