II. ATALA. EUSKAL HERRIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN JARDUERA IKUSKATZEA
EAEko herritarren eskubideak babesteko ardura esleitu diote Arartekoari, EAEko herri-administrazioen irregulartasunen, akatsen, gehiegikeriaren eta jardun okerraren aurrean jardun dezan. Horretarako, oinarrizko bi lanabes erabiltzen ditu:
2011. urtean 2.347 kexa eta kontsulta jaso ditugu; beraz, nabarmen gehitu dira (%26) joan den urtean jasotakoen aldean. Arartekoa sortu zenetik, orain 22 urte, jaso den bigarren kopururik handiena da, eta azken 12 urteotako handiena.
Gainera, urtean zehar ofiziozko 89 espediente hasi dira (iaz 59). Arloen arabera, nabarmentzekoak dira Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren ekimenez hasitakoak.
Kapitulu honetan egituratuta daude jarduera guztiak, Arartekoaren bulegoa antolatzeko dauden 16 arloen arabera multzokatuta. Arlo bakoitzean jarduerarik adierazgarrienak aztertuko ditugu, eta arlo horretan bideratu diren kexarik garrantzitsuenak azalduko ditugu, gai multzoetan bereizita. Era berean, urtean barrena gertatutako lege-aldaketak aipatuko ditugu, halakorik izan bada.
Egindako kexak zer arlorekin lotuta dauden kontuan hartuta, 2011. urtean oso nabarmen gehitu dira gizarte izaerako gaiei dagozkien kexak (373 kexa): gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak artatzeko gizarte-babeserako sistema, hezkuntza, etxebizitza.
Aurten, sendoago egituratu da arlo bakoitzeko lana aurrez garatutako jarduera-planaren inguruan. Arlo guztietan lana planifikatzeko eta homogeneoagoa egiteko tresna berria da, 2010. urtetik aurrera ezarri duguna. Era berean, arlo bakoitzaren bukaeran, ondorioen atala agertzen da. Horri esker, begiratu azkar batean, 2011. urtean gaikako arlo bakoitzean kontua nola dagoen ikus daiteke.
Merezi du Arartekoaren lan-mekanika aipatzea, bai Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidalitako kexei dagokienez, bai onartzen ez diren kexei dagokienez, izan ere, horietan denetan izapide laburtua egiten da, baita bideragarritasunezko eta eskumenezko azterketa ere. Horregatik, bideratzen ez diren kexetan ere dedikazio hori egiazta daiteke. Kasu askotan, horren osagarri, kexagileari aholku ematen zaio jarduteko modurik egokienaz, edo konponbide zehatzak bilatzen dira azaldutako arazo zehatzetarako −hori da Arartekoarentzat garrantzitsuena−, egin daitekeen edo egin nahi den izapidea edozein izanda ere, edo eragindako administrazioari luzatutako gomendioa alde batera utzita. Alegia
, administrazio-prozeduraren aurretik, benetako konponbideak lortzea lehenesten dugu eta nolabaiteko bitartekaritza informala egiten dugu. Bitartekotza horrek oso emaitza onak izaten ditu eta kexagileak gogobetetzen ditu.
1. Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola
I. Arloa kopurutan
Arloan, guztira, 23 espediente berri egin dira 2011n, hau da, Arartekoak urtean izapidera onartutako guztien %1,24. Jarraian, gaien araberako banaketa ageri da:
– Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanen gaineko hizkuntz eskubideak 13
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 7
– Kirol jarduerak 3
– Beste batzuk 1
Aurten bideratu diren erreklamazioen −2011n jaso ziren kexak nahiz 2011ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak− tramitazioaren xehetasunei dagokienez, txosten hau idatzi denean, hauxe da arloaren egoera:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea |
28 | 13 | 15 | 11 | 0 | 4 |
II. Jasotako kexak, gizarte eta araugintza testuinguruan
II.1. Hizkuntzaren aukerak zenbait eremutan duen kostua: Kroniko bihurtzen ari den arazoa
Herritarrek herri botereekiko interakzioan euskaraz aritzeko dituzten zailtasunei buruzkoak dira arloan izapideturiko espedienterik gehienak. Eta kezkagarria da ikustea, beste urte batez, zein eremu espezifikotan biltzen den oraindik ere haserrea: Justizia administrazioa eta osasun eta polizia zerbitzuak. Horien gainekoak dira jarritako kexarik gehienak, bai partikularrei dagokienez, hizkuntz eskubideen alde egitearen eta aldarrikatzearen inguruan gizarte antolaturiko erakundeei dagokienez.
Hain zuzen ere horietan hiru eremuotan urratzen dira gehienbat hizkuntz eskubideak, erakunde honek urtez urte Legebiltzarrari gure txostenetan adierazi diogun moduan. Balorazio hori bat dator, gainera, Europako Kontseiluaren Adituen Batzordeak Espainiako egoeraz argitaratutako azken azterlanarekin. Txosten hau ixtean, ez zen argitara eman erakunde honen azken ebaluazioari buruzko agiria, 2011ko abenduaren 2an emana. Estatistiketatik harago, eskubideak behin eta berriz urratzea egitura arazoa izan daitekeelako adierazi nahi dugu kezka.
Hala, euskarazko arretarik eza beste eremu batzuetan gertatzen denean, uneko arazoak direla egiaztatu ahal izan dugu; izan ere, arduradunek neurri zehatzak eta berehalakoak hartu dituzte gure jarduketa dela-eta. Halaxe gertatu da Lanbide, Ur Agentzia edo Hezkuntza Sailak antolaturiko ikastaroen kontrako erreklamazioetan izapideturiko espedienteetan; espediente guztiek emaitza ona izan dute azkenean.
Aipaturiko hiru arloetan, ordea, emaitza ez da ona izan jasotako erantzunetan: pixkanaka aplikatzeko eskubide baten aurrean gaudela argudiatu izan dute, eta horren ondorioz, pertsonal elebiduna egotearen menpeko auzia da. Horrelako pertsonalik ez dagoela-eta, tartean diren erakundeek giza baliabideak trebatzeko egungo programetan ezarritakoa besterik ez dute jarraitzen. Azkenik, zerbitzua hobetzeko lanean jarraitu beharrari buruzko aipamen orokorra ematen da.
Hala ere, gure ustez herritarrek arlo honetan dituzten eskubideak egiaz betetzea sine die atzeratuko litzateke, baldin eta eskubideok hauxe besterik ez badakarte euskal administrazioetan: emaitzak ikusita, arazoa kroniko izatea galarazi ez duten politikei jarraipena ematea. Zergatik galdetu behar diogu geure buruari, eta horren arabera jardun. Aurtengo esperientzia ikusita, honelaxe laburbil daiteke gogoeta honetan egiten dugun ekarpena:
Aurreko txostenetan, osasuneko pertsonal euskaldunik ez izateak dakarren arazoa aipatu dugu; aurten ere alde horretan jardun dugu. Horregatik, orain arte hemen azaldu denaren ildotik, zenbait kasu esanguratsu aipatu nahi ditugu adierazitako beste bi eremuen inguruan.
II.2. Justizia administrazioa
A) Kexarako zio nagusiak
Gai hauen ingurukoak izan dira herritarrek aurten helarazi dizkiguten zailtasunak:
B) Arazoari aurre egiteko neurriei eta egoerari buruzko diagnostikoa
Euskarak oso presentzia txikia du gure Justizian, eta ez da ikusten erabilerak nabarmen gora egin izanaren zantzurik; ez behinik behin presentzia hori trebakuntzaren eta itzulpenen aldetik jarritako bitarteko materialetan eginiko inbertsioaren proportzio berean, ezta parametroen igoeraren proportzioan ere hala nola euskarak gizartean duen ezagutza maila, beste esparru instituzional batzuetan duen erabilera edo euskaraz trebaturiko zuzenbideko profesionalen kopurua. Erakunde honen ustez, hauexek dira presentzia txiki horren zioak: kostuok interesatuarentzat dakarten disuasio-efektua eta azken urteotako gure txostenetan Legebiltzarrean jakinarazi izan ditugun gainerako faktoreak.
Egoera kezkagarri horren jatorria, azken finean, egituraren aldetik dagoen gabezia da: Epailetzan, Idazkaritza Judizialean, Fiskaltzan eta administrazio zerbitzuetan, lana bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan betetzeko trebaturiko profesionalak falta dira gure epaitegietan eta auzitegietan. Profesional horien kopuruak gora egin dezan trebakuntzaren aldetik egin beharreko ahaleginei dagokienez, bi ideia aipatu nahi ditugu, lehenago esandako irizpideen ildotik:
• Hona hemen itzulpen beharrak murriztuko lukeen neurri bat: aldeetako batek euskaraz egin nahi duen prozedura oro euskaraz aritzeko modua duen pertsonalari esleitzea, izapidetzeari dagokionez nahiz ebazpena emateari dagokionez. Espero izatekoa da horrelako konponbideak ematea Bulego Judizial eta Fiskal Berriak emango duen antolakuntza-eremuan.
• Azaldutako diagnostikoa ez dator bat Justizia eta Herri Administrazio Sailak 2011n polemikoa izan zen erabakia hartzeko oinarritzat harturikoarekin: murrizketa ikaragarri handia ordura arte "hizkuntza normalizazioaren arloko laguntza teknikorako erabilitako bitartekoetan, hain zuzen Justizia Administrazioaren pertsonalaren hizkuntza trebakuntzarako eta hizkuntza laguntzarako erabilitakoa". Gure txostenetan behin eta berriz aipatu izan dugunez, eginkizun hori indartu beharra dago, eta galdetu diegun operadore juridiko guztiek oso positibotzat hartu izan dute kanpotik kontrataturiko trebatzaileek eginiko lana. Alabaina, Sailak zerbitzuok kentzea erabaki zuen, eta bere pertsonalari esleitu zizkion. Horiek betetzen duten lana desagertu ez dela kontuan izanik, badirudi ondorio kaltegarriak izango dituela ezinbestean zerbitzuan. Baldin eta erabakia hartzeko azalpena izan balitz aurrekontua murriztu beharra egun bizi dugun egoera ekonomikoa dela-eta, arlo horretan izandako bestelako murrizketen zio bera izango zukeen –esate baterako, Abokatuen Elkargoek hasieran aurreikusitako trebakuntza ikastaroetan izan ziren murrizketak–. Alabaina, baliabideen berrantolaketarekin batera, bi arrazoi eman ditu Sailak, baina orain arte azaldutakoa ikusita, ezin dugu horiekin bat egin:
II.3. Herrizaingo Saila
Arlo horretan orain arte esan izan dugunaren erakusgarri dugu Gasteizko herritar baten kasua. Ez zioten arreta euskaraz eman, lapurreta egin ziotela-eta salaketa Ertzaintzarenean jartzera joan zenean.
Lehenik eta behin, kexa agertu zuen Elebiden (Hizkuntz eskabideak bermatzeko zerbitzua), eta Sailak emandako erantzuna helarazi zion herritar horri. Sailak onartzen du erreklamazio-egileari arreta eman zion agenteak ez zekiela salaketa izapidetzeko nahikoa euskara, eta hark adierazi zuenez, ez zegoen beste agenterik euskarazko arreta emateko. Sailak ez zion erantzuna helarazi kalteturiko herritarrari, Elebideri baizik. Elebideri jakinarazi zionez, Ertzaintza euskalduntzeko programa bat betetzen ari da, zertarako-eta herritarrek aukeratzen duten bi hizkuntza ofizialetako batean arreta emateko helburua lortzeko. Azkenik eskerrak ematen dizkio Elebideri –ez herritarrari– idazkiak aukera dakarrelako zerbitzua hobetzeko. Elebidek hala jakinarazi zionean, kexa batekin jo zuen Arartekoarengana.
Gainera, Herrizaingo Sailak erantzun bera jakinarazi zion erakunde honi, zio beragatik lehenago izapideturiko beste espediente batzuk egin direnean. Bestalde, horrelako zerbait gertatzeko posibilitateak gutxitzeko ahaleginak egingo zituztela adierazi zen bertan. Halaxe jakinarazi genion Sailari, eta ondoko hau ere adierazi genion: erakunde honek arlo horretan behin eta berriz egin izan dituen jarduketak ikusita, espero genuela, salbuespenezko kasuetan izan ezik, erabiltzaileei gure bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan arreta emateko modua izatea denbora egokiaren barruan. Halaber, zerbitzua hobetzeko lanean ari direla adieraztea asmo ona agerraraztea baino zerbait gehiago izan dadin, arlo horretan neurri espezifikoak eta ebaluagarriak ere ezarri behar direla adierazi genion.
Kasu honetan, neurriok ezin izan daitezke soilik Ertzaintza euskalduntzeko programarekin jarraitzea. Izan ere, programa hori bukatuta ez egotea gertaturikoaren ezinbesteko baldintza bada ere, ezin esan dezakegu nahikoa denik. Bestela esanda: Ikusitako hutsunearen oinarria ez zen bakarrik zenbait ertzainek euskaraz ez jakitea, erantzunean emandako neurrian azpimarratzen zen inguruabar bakarra. Honako hau ere bazegoen: une hartan, euskaraz zekitenak halako moldez zeuden banatuta zerbitzuetan non, Euskadiko hiriburuko erdialdean kokaturiko herritarren arretarako polizia-postu batean, ez baitzegoen ertzain bat ere erabiltzaileei euskaraz egiteko moduan. Hori zuzendu egin daiteke lehenago azaldutako antolakuntzako irizpideak kontuan hartzen dituzten neurrien bidez. Baina Herrizaingo Sailak ez ditu irizpide horiek hartu kasu honetan, behin eta berriz agertutako arazoa bada ere.
II.4. Bermeak eta administrazio prozedura
Administrazioaren jarduketen kontra jarritako zenbait kexa, bestalde, prozeduraren gainekoak ziren. Beraz, erakunde honek zaindu behar dituen bermeen alde esku hartu behar dugu. Adibide gisa, horietako bi aipatu behar dira:
II.5. Kirola
Kirolaren arloan, azkenik, kezkarako bi arrazoi daudela nabarmendu daiteke urte osoan:
III. Jarduera-plana
Arartekoak arlo honetan duen jarduketa eraentzeko planaren eremuan, nabarmentzekoa da antolaturiko gizartearekin izan dugun lankidetza.
• Kirol taldeak.
• Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Euskara Batzordea.
• Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin lankidetzan izan gara herritarrek administrazioekin euskaraz harremanetan jartzeko dituzten zailtasunak direla-eta jasotzen dituzten kexen inguruan, baita eskubide hori lortzeko politika aktiboak gehien behar diren aldeen inguruko diagnostikoa egiteari begira ere.
• Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin bildu gara, eta uneoro agertu da prest guri laguntzeko, erakunde honetan kexa jartzeko zioak izan diren unean uneko kasuak ebazte aldera, bai euskal administrazioen ingurukoak, bai estatuko administrazioen gainekoak. Bestalde, eskerrak eman behar dizkiogu erakundeen arteko lankidetza eta koordinazio funtzioei buruzko gogoeta elkarrekin egiteko izan duen prestutasunagatik. Izan ere, gehienbat Herri Administrazioetako Hizkuntz Normalizazioko Zuzendaritzaren bitartez agintzen dizkiete funtzio horiek Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuaren 14.2. eta 15.2. artikuluek. Gogoeta, funtsean, erakunde honek jarraituko dituen alderdien gainekoa izango da:
IV. Kexarik aipagarrienak
IV.1. "Auzolandegiak" programaren hurrengo ekitaldietan plazak esleitzeko sistema hobetzeko neurriak
Pertsona batek erakunde honetara jo zuen ez zegoelako ados Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzak eginiko jarduketarekin, hain zuzen ere aurten atzerrirako deitutako auzolandegietako plazak esleitzeko jarduketarekin.
Horrelako programetan, ohikoa da plazen eskaintza nahikoa ez izatea eskaria betetzeko, batez ere zenbait herrialdetan. Hala denean, beharrezkoa da esleipen sistema bat bideratzea, eskatzaileen berdintasuna bermatzeko xedearekin. Helburu horrek, gure ustez, irizpide bikoitzak dakar herri botereek arlo horretan duten jarduketaren kalitatea baloratzeko: alde batetik, halako moldez sortu behar da sistema non deialdiaren hartzaileek interesekoak dituzten plazak berdintasunean eskuratzeko modua izango baitute; bestetik, plaza jakin bat hartzaileetako bati eta ez batzuei esleitzeko irizpideek diskriminazio arbitrariorik ez eragitea. Hurrengo deialdietan betetzen direla ziurtatzeko urriaren 21eko 43/2011 Gomendioa helarazi genion Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari.
Kontuan hartu behar da ezen, arau horretan arauturikoarekin bat etorriz, hauexen araberakoa dela lortu nahi den helmuga eskuratzeko aukera: libre dauden plazen kopurua eta plazak eskatzeko bizkortasuna. Hala, aldez aurretik balizko interesdunek eskaintzaren berri badutela zenbat eta hobeto bermatu, orduan eta berdintasun handiagoa izango da sisteman: nahi den helmuga eskuratzeko aukera. Horretarako, eskaintza argitaratzen denetik izena emateko unera arte denbora egokia igarotzea izango litzateke onena; beraz, horixe izan zen gure lehendabiziko gomendioa.
Bestalde, baldin eta lehentasuna ematen bazaio izena emateko bizkortasunari, ez dirudi izena emateko data eta ordutegia eskola-orduetan zabaltzea denik egokiena deialdiaren hartzaileen arteko berdintasuna bermatzeko; izan ere, gehienak ikasle gazteak dira. Horregatik, plazak lehiaketa baten bidez esleitzea gomendatzen dugu ezarritako epean eskaera egiten duten pertsonen artean, dela ausazko irizpidea jarraituz, dela merezimenduen araberako hautaketa erabiliz.
Proposatu genuen bezalako sistema, azkenik, lagungarria izango litzateke kasu honek agerian utzi dituen disfuntzioetako beste bat gainditzeko. Izan ere, ezarritako metodoa edozein dela, halako moldez sortu behar da sistema non, balizko erreklamazioen aurrean, oinarrietan iragarritako hautaketa irizpideak betetzen direla egiaztatzeko modua izango baita plazak esleitzean. Horren bidez, herri botereen jarduketa kontrolatzea ahalbidetu nahi da, baita gardentasun printzipioa bete ere.
IV.2. Elebide zerbitzuaren lana indartu eta hobetu beharra
Hizkuntz eskubideen arloko hainbat espediente izapidetzearen ildotik egiaztatu izan dugunez, kexak aurretik zerbitzu horretan planteatzen zirenean, dagokion administrazioari jakinarazten zitzaizkion, baina ez zien beti erantzuten Elebidek laguntzeko eginiko eskaerei. Izan ere, hiru aldiz eskatu ondoren, izapide gehiagorik gabe artxibatzen zuen, administrazio-isiltasunari eusten bazion. Hala agerrarazten zuen bere txostenean. Prozedura horren ondorioz, erreklamazio-egileetako batek galdera hau egin zion bere buruari: zerbitzu horren xedeko eskubideak bermatze hori zertan gauzatzen den, baldin eta, praktikan, eskubideak urratu izanaren ziozko kexak artxibatzen baziren salaturiko administrazioaren ezetza jaso ondoren, hau da, jarduketa zuzentzeari ezetza bakarrik ez, erantzuteari ere uko eginda. Haren ustez, ez da bermatzen eskubiderik eta, gainera, salaturiko erakundeen arteko lankidetzarik ez dago. Horrek guztiak, haren iritziz, zalantzan jartzen du herri botereek hizkuntza normalizazioaren arloan aurrera egiteko iragarritako konpromisoaren sinesgarritasuna.
Dekretu arautzailearen 8. artikuluko 4 eta 5. idatz-zatietan ezarritakoarekin bat etorriz, kontsulta, kexa edo iradokizunaren xede den erakunde edo Sail bakoitzak beharrezko neurriak hartuko ditu erantzuna emateko betebeharra epe barruan bete dadin, baita azaldutako akatsak zuzentzeko ere. Egindakoaren berri Elebide Hizkuntz Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuari eman beharko zaio. Araudi horretan ez dira ezarri manuok ez betetzearen ondorioak. Hala ere, lankidetzarako zenbait betebehar ezartzen dizkiete euskal administrazioei, eta herri botereen jarduketa eraendu behar duten printzipioek dakartzaten ondorioak dituzte, hots, herritarrei zerbitzua emateko eta koherentzia izateko printzipioek. Bereziki eskubideak bermatzeko zerbitzua. Horren eraginkortasunaren oinarria, hain zuzen ere, erakundeen arteko lankidetza sustatzeko duen ahalmenean datza.
Gure ustez, printzipio horiek abiapuntutzat hartuta ulertu behar da Elebideren izaera. Aipaturiko dekretuaren Zioen Azalpenaren arabera, zerbitzu espezializatua eman beharrari erantzuten dio, eta eginkizun hauek ditu: herritarrak hizkuntza eskubideez jabearaztea eta informatzea, herritarrek hizkuntzaren arloan egiten dituzten kontsultak eta erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea eta prozedura espezifikoa, bizkorra eta eskuragarria bideratzea. Horri esker, funtzio horiek Eusko Jaurlaritzaren baitan eraginkortasunez betetzeko modua izango da, beste herri erakunde eskudun batzuekin koordinatuta.
Ordenamenduak termino horietan eratzen duenean eskubideak bermatzeko zerbitzu ofizial bat, ageri-agerikoa iruditzen zaigu berme hori –mugatua izanik ere– ezin izan daitekeela soilik jarduketa bakarra sortzen duten "gorabeherak" agerraraztea, hau da, aurkezturiko kexak dagokien erakundeei aurkeztea. Horren ibilbide bakarra artxibatzea da, erakundeok jaramonik egin ezean. Zerbitzuari esleituriko eginkizunaren betetze formala besterik ez da –eta, horregatik, okerrekoa da–. Bermatzeko eginkizunak asmo hutsetan gelditzeko arriskua egongo litzateke, praktikan edukirik ez duten eginkizunak. Eta herritarren aurrean duten irudirako kaltegarria izango litzateke ezinbestean. Administrazioak hizkuntz eskubideak bermatzeko jarritako bideek funtzionatu behar dute ez bakarrik herri botereek hori lortzeko lankidetzan dihardutenean, baizik eta batez ere, hasieran hala gertatzen ez denean, lortzeko ekimena eta irmotasuna behar direnean. Herritarrek hori espero dute, normala denez.
Horregatik, Elebideren araudiak ez dizkio eratxikitzen ikuskaritza eta kontrol ahalmenak, eta lankidetzan bete behar ditu bere funtzioak. Hori egia izan arren, egia da ere zuzentzen zaien administrazioekin lankidetzan aritzeko oinarrizko modu bat betebeharrak gogoraraztea, hain zuzen ere ordenamenduak hizkuntza eskubideen arloan kasu bakoitzean inposaturiko betebeharrak, Elebideri laguntzeko betebeharretik hasita. Bi alderditan gauzatzen da betebehar hori, funtsean: Alde batetik, epe baten barruan erantzutea; bestetik, kexak izapidetzean ikusitako hutsuneak konpontzeko hartutako neurrien berri ematea.
Erakunde honen aburuz, Elebideren funtzionamendua hobetu beharra dago halako moldez non, egun araututa dagoen arau-eremuaren barruan izanik ere, adierazkorra eta aktiboa izango baita laguntzeko uzkur agertzen diren administrazioen aurrean. Eskerrak eman behar ditugu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak horren gainean emandako laguntzagatik; izan ere eskaturiko argibideak berehala eta gardentasunez emateaz gain, gure jarduketaren ondotik presta agertu delako Elebide bere zerbitzuak jarduteko duen prozedura aldatzeko, kexak hobeto izapidetze aldera.
V. Ondorioak
2. Hezkuntza
I. Arloa kopurutan
2011n 169 erreklamazio jaso dira hezkuntza arloan. Erreklamazio horiei beste 27 gehitu behar zaizkie, izan ere, azken horiek Haur eta Nerabeentzako Bulegoari esleitu zaizkio, ezintasunagatik, jatorriagatik, etniagatik edo egoera sozioekonomikoagatik hezkuntza-behar bereziak edo berariazkoak dituzten ikasleekin baitute zerikusia, edo tratu txarrekin eta jazarpen egoerekin. Horiek guztiak batuta, 196 erreklamazio dira.
Hertsiki hezkuntza arloan bideratutako erreklamazioak direla-eta, honako administrazioei eragin diete:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 124
– UPV/EHU 210
– Tokiko administrazioa 214
– Foru administrazioa 211
Ohikoa izaten den moduan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurkeztutako erreklamazio gehienak hartzen ditu. Hori dela eta, eta batzuetan gertakizun puntualak egoten diren arren (atzerapenak informazioaren bidalketan, etab.), Saileko arduradunek erakundeari kexa giza aztertzen ditugun gaiak behar bezala tramitatzeko eskaintzen duten laguntza azpimarratu nahiko genuke datu positibo gisa.
Horien edukiari dagokionez, jasotako kexak honako gai hauei buruzkoak izan dira:
– Ikasleen onarpena 237
– Bekak eta bestelako laguntzak 222
– Unibertsitateko irakaskuntza 217
– Eskubideak eta betebeharrak 215
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 214
– Haur hezkuntza 211
– Hizkuntzen irakaskuntza 210
– Eskola-garraioa 219
– Eskola-jantokia 218
– Beste alderdi batzuk 218
– Lanbide heziketa 215
– Ikastetxeak – instalazioak 214
– Ikastetxeak – antolaketa 212
– Irakaskuntza artistikoak 212
– Hezkuntzako plangintza/programazioa 212
– Lehen hezkuntza 211
– Derrigorrezko bigarren hezkuntza 211
– Hezkuntza-premia bereziak 211
Haur eta Nerabeentzako Bulegoari esleitutako erreklamazioak:
– Ezintasunagatik, jatorriagatik, etniagatik edo beren egoera sozioekonomikoarengatik hezkuntza-behar bereziak edo berariazkoak dituzten ikasleak 20
– Eskolan tratu txarrak edo jazarpena gertatutako egoerak 7
Aurten bideratu diren erreklamazioen −2011n jaso ziren kexak nahiz 2011ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak− tramitazioaren xehetasunei dagokienez, txosten hau idatzi denean, hauxe da hezkuntza arloaren egoera:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
181 | 38 | 126 | 31 | 94 | 1 | 17 |
II. Araudi edo gizarte testuingurua
Hezkuntza alorra jarraipen testuinguru batean biltzen da, aipatu beharreko berrikuntza berezirik gabe araudizko ustezko ekimenei dagokienez ezta uneko gizarte egoerari dagokionez ere.
Beharbada aipa genezakeen gauza bakarra zera da, gure esperientziak eramaten gaituela haur hezkuntzako garaiko lehen zikloaren planifikazioa zaintzera familiaren eta profesionalen erantzukizunen artean beharrezkoa den kontziliazioa sortzeko ezinbesteko faktore gisa. Era berean, hezkuntza eskaintzak gainontzeko hezkuntza epeetan dituen erronka berriak azpimarratu nahi ditugu, besteak beste, hezkuntza hirueledunaren esparrua eta teknologia berrien gaineratzea.
III. Jarduera-plana
2010-2014 aldirako programaren xedeetako bat Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Bulegoa eratzea da. Hori dela eta, ekintza plan bat eratu dugu, funtsean, Bulego horretarako prestatu denari gehitu zaio. Horrenbestez, beharrezkoak ez diren errepikapenak ekiditeko, Haur eta Nerabeentzako Bulegoak landu duen txosten espezifikoa irakurtzea gomendatzen dugu, izan ere, txosten horretan xehetasunekin azaltzen dira 2011n gauzatu diren eta hezkuntzaren arloarekin lotutako alderdiak barne hartzen dituzten jarduerarik garrantzitsuenak.
IV. Kexarik aipagarrienak
IV.1. Hezkuntzako plangintza edo programazioa
Hezkuntzako plangintzaren inguruko kexak haur hezkuntzako lehen ziklorako programatutako hezkuntza eskaintzari buruzkoak (bi urteko gelak) izan dira bereziki. Horrek, aldi berean, aurrerago aipatuko dugun ikasleak onartzeko prozeduraren inguruan izapidetutako kexa kopuru handia azaltzen du.
Horren adibidea da Gasteizen gertatutakoa, haur kopuru nabarmena plazarik gabe geratu baitzen ikasleak onartzeko prozesuan eta itxaron zerrendatan geratu behar izan dira eskolatzeko aukerak zehaztu diren arte. Egoera hori dela-eta, ofiziozko jarduera bat hasi behar izan dugu, 2011-2012 ikasturtea hasi ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako adierazleen betetze maila ezagutze aldera, unibertsitatez kanpoko zentroen sarearen plangintza lanean hobekuntza jarraitua lortzeko. Adierazle horien artean honako hauek daude: 1) funts publikoekin mantendutako zentroetan hala eskatzen duten bi urteko ikasleen %90ari gutxienez eskola plaza bermatzea eta 2) plaza lortzen duten bi urteko ikasleen eskaera guztiak, gutxienez % 90ean familiak egindako aukerari erantzuten diola ziurtatzea.
Plangintzaren inguruko kexa horiek izapidetzean egiaztatu ahal izan dugu bi urteko maila horretan hezkuntza administrazioak, berezitasun zehatzak kontuan hartuta ratio ezberdineko taldeak eratu ahalko direla dioen hezkuntza langileen lan baldintzak arautzen dituen erabakiaren xedapen batean oinarrituta, zenbaitetan, hasiera batean ezarritako ratioak malgutu ditu eskura dagoen hezkuntza azpiegituraren ahalmena hobetzeko asmoz eskola postuen eskaerari erantzuteko.
Kexa horiei jarraiki, ezin dugu gure kezka ezkutatu hezkuntza administrazioak hezkuntza eskaintzaren plangintza eredu linguistiko ezberdinen arabera kontuan hartzen ari dela ikusita. Izan ere, hezkuntza zentroek programatutako ereduen eskaintzaren ustezko izaera irekia erabiltzen ari da (eskaera nahikoa egotera bakarrik baldintzatuta) hezkuntza plangintzan eragina duten eremuen mugatzea zentro bakoitzak benetan eskainitako eredu linguistikoen maila edo xehetasunera jaitsi gabe egin daitekeela azaltzeko. Egia da ikasleak onartzeko prozesuen kudeaketa gero eta hobeagoa egiten saiatzeko nahiak horrelako irizpide motak defendatzea azal dezakeela. Hala eta guztiz ere, horrek ezin gaitzake hezkuntza administrazioak adierazitako eta hartutako konpromisoa alde batera uztera eraman, hau da, familiek eredu linguistikoaren aukera askea bermatzera, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 5 e) artikuluan xedatutakoaren babesean. Gure ustez, errealitate horrek, ikasleak onartzeko prozesuaren plangintza eta kudeaketa modu horrekin jarraitzekotan, gogoeta zehatzagoa eskatzen du horrekin aukeratutako eredu linguistikoaren araberako hezkuntza sistemara sartzeko interesatuta dauden familia guztiek berdintasun baldintzatan lehiatzen ari diren zehazteko.
Hala eta guztiz ere, beste hezkuntza garaiei buruzko kexak ere jaso ditugu eta, gure ustez, hezkuntza agente guztiek herritarren benetako hezkuntza premietarako plangintza demokratiko eta egokia egiteko parte hartu behar dutela bermatzen du horrek. Horrela gertatu izan da, adibidez, Iruarteta BHI eta Viuda Epalza HLHIko hezkuntza elkarteek sustatutako kexen kasuan.
Atal hau ixteko, egokitzat jotzen dugu hezkuntza administrazioak oraindik ere derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasketak eta dantza edo musikako ikasketa arautuak aldi berean egiten dituzten ikasleentzako sarbide lehentasunak ezartzeko aukerari dagokionez ekimenak zehaztu ez dituela bermatzen duten beste kexak jaso ditugula adieraztea. Beste hainbat jaso ditugu hizkuntzen irakaskuntza eskaintzan egon diren aldaketen ondorioz (Bermeoko HEO).
IV.2. Onartzea
Aurreratu dugun moduan, aurten kexa ugari jaso ditugu zentro publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duen martxoaren 4ko 35/2008 Dekretuan xedatutakoaren babesean urtero iragarritako prozedura dela-eta.
Izapidetutako kexa gehienak plaza nahikorik ez dagoen kasuetan aplikatu beharreko irizpideekin lotuta egon dira. Kexa horiek aldez aurretik emandako hainbat gomendio eta ondorioren jadanekotasuna aztertzera eraman gaituzte. Horrela bada, etxebizitzarekiko gertutasunaren inguruko irizpideari dagokionez erakunde honek 2007ko uztailaren 16ko ebazpenean esandakoa azpimarratu behar du (Arartekoaren ebazpena, 2007ko uztailaren 16koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari iradokitzen zaio ikasleak onartzeko prozesu baten eraginetarako familia batek aitortu duen helbidearen egiazkotasuna ziurtatzeko saiakera egin dezala). Era berean, zentroak askatasunez antzemandako beste egoerak kontuan hartzeko aukerari dagokionez, 2011ko martxoaren 10ean emandako ebazpena azpimarratu beharra dugu (Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 10ekoa. Horren bidez, ikasleak onartzeko ezaugarri garrantzitsu gisa premutasuna lehenesten duen irizpidea aplikatzeari buruzko jarduera amaitzen da).
Eztabaidagai izan den beste irizpide bat familia unitatearen urteroko errentari buruzkoa izan da. Erakunde honetara jo duten familiek irizpide hori aplikatzeko modua berrikusteko komenientzia proposatu dute eta familia eta lan bizitza bateratzeko aukerekin lotzeko beharra defendatu dute.
Baina, kexa horiez gain, prozesuaren kudeaketa mekanizatua egiteko aukera eskaintzen duen aplikazio informatikoaren inguruko beste batzuk ere jaso ditugu. Horiek izapidetzeari esker, baieztatu ahal izan dugu aplikazio horrek ez duela kontuan hartzen eskatzaile bakoitzak egiazta dezakeen puntuazio ezberdina eskatutako hezkuntza zentro bakoitzari dagokionez aplikatzen diren irizpideen arabera. Fase bakar batean bigarren eta hirugarren eskaerak esleitzeak ez du aukerarik ematen eskatutako zentro bakoitzarentzat puntuazio ezberdina bereiztea, berez, baremoaren irizpideen arabera berma daitekeen arren. Horrek, gure ustez, harrera lortu nahi duten hautagai guztien berdintasun baldintzak urratzen ditu.
Ohiko epe horretatik kanpo, urteroko izaerarekin deiturikoa, ikasleen onarpena eskolatzeko lurralde batzordeen bidez kudeatzen da. Proposamenak aurkezterakoan, batzorde horiek, familiek adierazitako borondateaz gain, euskal hezkuntza sisteman ahalik eta integraziorik normalizatuena jarraitu behar dute, zehazki honako irizpideen babesean: 1) zentroaren gertutasuna familia etxebizitzari dagokionez eta eskolan dagoeneko anai-arrebarik ote dagoen; 2) funts publikoekin mantendutako zentro guztien (publikoak eta itunduak) arteko oreka; 3) zentroetan dauden baliabide teknikoen eta giza baliabideen erabilera eraginkorra eta 4) zentroaren egokitasuna ikasleari hezkuntza erantzuna emateko.
Hala eta guztiz ere, izapidetutako hainbat kexa ikusita, kontu-hartze falta egon daitekeela pentsatzen dugu, familien borondatea dela-eta. Horren adibide gisa familiek eskatutako eredu linguistikotik eta zentro motatik hurrenez hurren urruntzen ziren eskolatze proposamenen kasuak aipatuko ditugu.
IV.3. Haur hezkuntza
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak haur hezkuntzako lehen zikloan gerta daitezkeen gertaera anitzak ezagutzeko aukera eskaintzen duen diagnosi orokorra egiteko proposamena errepikatu du. Diagnosi hori une honetan egiteke dago. Hori dela-eta, ofiziozko espediente bat hastea erabaki dugu egoera horien errealitatearen jarraipen egokia egite aldera. Horien artean erakunde honen aurrean kexa baten arrazoi izan den errealitate bat dugu. Zehazki, bi urteko geletarako ezarritako laguntza osagarriko edo errefortzuko langileak familien esku daudeneko hainbat hezkuntza zentro dira.
Azken horren harira, azpimarratu nahiko genuke zer nolako finantziazio aldeak gerta daitezkeen bi urteko mailan gertatzen den hezkuntza eskaintza bikoitzaren ondorioz. Errealitate horren berri izan dugu hainbat familiek egindako kexak direla eta, euren seme-alabak hasiera batean Gasteizko udal eskoletan egon ondoren Haurreskolak Partzuergoaren mende geratu baitira eta seme-alabek bertan jarraitzea nahi izan dute 2 urte izan arren. Erabaki horrek udaleko laguntza ekonomikoak eskuratzeko aukerak murriztu dizkie.
Era berean, sektore ezberdinek helarazi diguten kezka aipatu behar dugu partzuergoaren mende dauden haurreskoletan burutzen ari diren taldekatzeei dagokienez, izan ere, taldekatze horiek emandako zerbitzuaren kalitatean eragina izan dezaketenaren beldur dira. Halaber, adierazi nahiko genuke Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak sustatutako zerotik hiru urte bitarteko haurtzaroarekiko arreta plan berriak (Haur Etxea) eman ditzakeen emaitza berrien zain gaudela.
IV.4. Garraioa eta jantokia
Garraio eta jantokiko zerbitzu osagarri horiek konfiguratzeko modua dela-eta, kudeaketa zuzeneko jantokiko zerbitzuaren baimenak eguerdiko eskola garraioaren zerbitzuaren ukapena dakar berekin. Planteamendu horrek erakunde honen esku-hartzea ukatzera eraman gaitu nolabaiteko eztabaida izan duten egoeretan (IPI Ikasbidea Duranako ikastola). Edonola ere, hezkuntza-administrazio honek bateraezintasun orokortu horren salbuespen posible gisa ezartzen ditu jantoki-zerbitzuek garraiatutako ikasle guztiei arreta eman ezin dieten kasuak. Hori kontuan hartuta, ikasleek zerbitzu hauek eskuratzeko duten aukera-berdintasuna benetan betetzen dela bermatze aldera, eguerdian garraiorik ez duten ikasleei jantoki-kuota murriztu behar ote zaien planteatu behar dela uste dugu. Horrela, kudeaketa zuzeneko jantokietako jarraibidea, kuota hobaridunei dagokienez, erakunde baimenduen bidez kudeatzen diren beste jantokietara ere hedatuko litzateke. (Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 26koa. Horren bidez eskolako jantokiko zerbitzuaren finantzazio baldintzei buruzko jarduera amaitzen da).
Kasu berezia izanda ere, une honetan izapidetzen ari den kexa baten eragile izan den egoerarekiko gure kezka adierazi nahi dugu. Egoera horrek ASPACE zentroetara joan ondoren ikasketa zentro arruntetara joan behar diren ikasleen garraioen baldintzen ingurukoa da.
Noski, eta ohikoa den moduan, zirkularrean ezarritako irizpideen aplikazio objektiboaren ondorioz, zerbitzu horietara heltzeko baimena faltarekin ados ez dauden familien kexak egon dira, zehazki, zonifikazioaren inguruan plaza libreak egon arren.
Jantokiei bereziki dagokienez, aurrekari gisa jantoki zerbitzu hori partzuergoko haur-eskola guztietan progresiboki ezartzen saiatu ziren parlamentuko ekimenak hartu ditugu zerbitzuaren uneko egoera aztertzeko. Horren bidez baieztatu ahal izan dugunez, oraingoz, haur-eskoletan jantoki zerbitzua eskaintzea edo ez zerbitzuaren bideragarritasunaren mende dago, ez bakarrik instalazioen baldintzen arabera baita familiek adierazitako aukeraren arabera ere.
Bestalde, hezkuntza administrazioak kontratatutako enpresa pribatuei loturiko eskola jantokien langileen grebatik sortutako arazoak, kexen bidez, bere protagonismoa izan du. Gatazka hori, azkenik, bideratu izan da.
IV.5. Bekak eta bestelako laguntzak
Une honetan liburuen kudeaketa solidarioaren programa lehen hezkuntzako ziklo guztietan hedatzen da baita derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen bi zikloetara ere. Aplikazio mailakatu horrek, une honetan DBHko hirugarren mailan ez aplikatzea dakarrenak, kexa berriak eragin ditu, okerrekoak badira ere, ustezko diskriminazioa alegatuz.
Aurreko urteetan bezala, bekak ematean gertatutako atzerapenengatik aurkeztutako kexak, ukatzeko erabakiekiko desadostasunak, deialdien baldintzak zalantzan jartzea, etab. ere egon dira.
IV.6. Hezkuntza-premia bereziak
2011. urte honetan zehar izapidetutako kexen errealitateak berriro ere agerian utzi du beharrezkoa dela ahaleginak areagotzea hezkuntza zerbitzuen arteko koordinazio handiagoa eskaintzera bideratutako jardunbide egokiak zehazteko. Horrek, aldi berean, hezkuntza premia bereziak dauzkaten adingabeei emandako hezkuntza erantzunaren jarraipen egokia eta ebaluazio aproposa eta familiekiko lankidetza handiagoa bermatuko ditu.
Horrela gertatu da hezkuntzaren arlo zorrotzetik kanpoko zerbitzuek artatzen zuten eskola adineko adingabe baten kasuan, une berean kasuaren balorazio psikopedagogikoaren zain zegoen bitartean. Jakina den moduan, erakunde honetan beti azpimarratu izan dugu behar horiek baloratzeko eta antzemateko beharra. Horregatik, hezkuntza administrazioak ikasle horren balorazio psikopedagogikoa ezin zuela atzeratu baloratu izan dugu, azkenean egin zuen moduan.
Nolanahi ere, zerbitzuen arteko lankidetza onaren adibide ugari ere egon dira. Haur-eskola batera zihoan adingabe bati eskaintzen zitzaion hezkuntza erantzuna aztertzean egiaztatu ahal izan dugu. Bertako langileak, hezkuntza eta laguntza programaren bidez, harrera goiztiarraren eremuan lan egiten duten beste erakundeetan ohikoak diren errehabilitazio eta prestaketa ildoak indartzen saiatu dira.
Bestalde, euren seme-alaben eskolatze aukerak egiaztatzera erakunde honetara jo behar izan duten familien kasuak ere izan ditugu. Horietako bat disfasia mistoa zuen adingabe bat zen, eta familiak A ereduan jarraitzea nahi zuen. Bestalde, ezgaitasun intelektuala zuen adingabe baten berri izan genuen. Familiak hezkuntza bereziko zentro itundu batean eskolatzeko aukera zehaztu nahi zuen. Ikasle taldeen eskolatze baldintzen berri ere jakin nahi izan dugu, hala nola Elgoibarreko BHIn lanen ikaskuntza ikastaroa jarraitzen duten ezgaitasun intelektualeko gazteek osatutakoa.
Azpimarratu behar dugu familia batzuek erakunde honi euren kezka helarazi diotela gaindohatzeko baldintza pertsonalekin loturiko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eskaintzen zaizkien erantzuna dela-eta. 2010-2011. ikasturtean Hezkuntza Berrikuntzarako Zuzendaritzak batzorde tekniko bat eratu zuela jakin izan dugu gaitasun handiko ikasleen hezkuntza erantzunean esku hartzen duten profesional guztien laguntza eta babeserako agiri bat burutzeko helburuarekin. Hala eta guztiz ere, ikasle mota horrekiko arreta aniztasunarekiko arreta plan estrategikoaren barnean bilduta geratu beharko da berehala ezagutuko den eskola inklusibo baten esparruan. Beste interesdun batzuk ere horren mende daude, hala nola DISLEBI (Euskadiko Dislexia Elkartea) elkarteko kideak.
Zoritxarren adierazi behar dugu entzumen ezgaitasunak dituzten eta zeinu hizkuntzako interpreteen laguntza behar duten ikasleen beharrei erantzuna ematen atzerapenak egon direla berriro ere.
Banakako egokitzapen kurrikular berezia eskatzen zuen kexaren bat ere jaso dugu, baita baliabide gehiago eskatzen zituztenak ere.
Atal hau ixteko, zenbait osasun beharren inguruan izapidetutako kexei azaleko aipamena egingo diegu. Hainbat kasu behar bezala bideratu dira eskola ordutegian zehar langile espezializatua eta behar horiek artatzeko berariaz prestatua eskaini baita. Beste kasu batzuetan, berriz, (1 motako diabetes mellitus duen adingabea) 2005eko azaroan onartutako Eskola orduetan osasun arreta berezia arautzen duen zirkularraren araberako arretarako aukerak zehazteko zain gaude.
IV.7. Ikastetxeak
Dagoeneko ohikoa den moduan, hezkuntza zentroak handitzeko eta berritzeko hainbat obren jarraipena egiten saiatu gara eskola kontseiluko edo gurasoen elkarteetako kide diren interesdunek hala eskatu izan digutenean. Zentzu horretan jasotako azken eskaera aurretik zeuden Urumea, Elizatxo eta Langile BHIak elkartzetik sortutako Hernani BHI berriari erantzuna emateko beharrezkoak diren azpiegiturak ditu hizpide.
Txosten honek eskaintzen duen aukeraren bidez aurreratu nahiko genuke kexa berriak aurkeztu direnez beharrezkotzat jo dugula hainbat hezkuntza zentroek burutzen dituzten kopuru jakin batzuen kobratzeen ikerketan sakontzea derrigorrezko ikasketaren berezko doakotasuneko erregimena arriskuan jar baitezakete.
IV.8. Eskolako bizikidetza
Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretu bidez onartutako ikasleen eskubide eta betebeharren araudi berriak eragin dituen aldaketa sakonak direla-eta, hezkuntza administrazioak Ikastetxeetan berdinen arteko tratu txarrak gertatzen direnean jarduteko gida berria burutu behar izan du. Gida berri horrek, gainera, Ciberbullyingaren aurkako eskolaren jardute protokoloa dauka osagarri gisa.
Gidaren zioen azalpenean adierazten den moduan, hezkuntza administrazioak bizikidetza gatazkak bideratzeko hezkuntza bidezko erantzuna erabili nahi du. Horrela bada, hezkuntza abordatze hori, prebentzioarekin batera, zentroetatik bizikidetza apurtzen duten jarrerak eta, bereziki, berdinen arteko jazarpena baztertzeko oinarriak izango dira.
Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar dugu eskola bizikidetzan sartuta dauden pertsonek ez dutela beti planteamendu honekin bat egiten. Horrela azaltzen du, gure ustez, erakunde honen aurrean etengabe aurkezten dituzten kexen errealitateak. Hori dela-eta, familiekiko lankidetza eta elkar ulertzea estutzeko komenientziari dagokion praktika ona azpimarratu nahi dugu. Nolanahi ere, hezkuntza ikuskaritzak ustezko jazarpen kasuak pairatu ditzaketen ikasleek izan ditzaketen ondorio larriak ahal den heinean saihesteko eta erantzuna ematen saiatzeko erakutsi duen gogoaren berri eman nahi dugu.
IV.9. Ebaluazioa
Aurten eztabaida berezia proposatu da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzearen inguruan. Kexa aurkeztu zuen familiak zioenez, EAEn Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzen duen Dekretua aldatzen duen martxoaren 30eko 97/2010 Dekretuaren euskarazko bertsioaren arabera titulu hori onartu behar zitzaion bi ikasgaitan ebaluazio negatiboa lortu zuen ikasle bati. Hala eta guztiz ere, hezkuntza administrazioak egoki argudiatu duenenez, xedapen horrek (testuen arteko aldea duena) maiatzaren 3ko hezkuntzako 2/2006 Legean xedatutakoaren babesean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion gutxieneko ikasketak ezartzen dituen abenduaren 29ko 1631/2006 Errege Dekretuaren araudia osatzen du EAEren eremuan eta, horregatik, gaztelaniazko bertsioari dagokion interpretazioa da lehentasuna izan behar duena.
Era berean, kexa gisa aurkeztu da batxilergoan egindako probak eskuratzeko aukera izatea. Zentzu horretan, Batxilergoaren antolamendua eta ebaluazio-prozesua arautzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko uztailaren 26ko Aginduaren 32.1. artikuluak ezartzen duenez "ikasleek eta, adin txikikoen kasuan, gurasoek edo legezko ordezkariek ikasleen errendimenduaren ebaluazioan eragina izango duten lan, proba eta ariketa guztiak eskuratu ahal izango dituzte, zuzenduta daudenean…", proba eta ariketa horien kopiak eskuratzearen inguruko berariazko erreferentziarik egin gabe. Hala eta guztiz ere, berariazko erreferentzia hori ez egoteak ezin gaitu eraman Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 37.8. artikuluak ezartzen duen sarbiderako eskubideak lotuta daraman kopiak lortzeko eskubidea ez ezagutzera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak berak azkenik ulertu duen moduan.
Une egokitzat jotzen dugu hau gurasoak banatuta dauden kasuetan eskaini behar den informazioari buruzko gomendio orokorra mahaigaineratzeko (Arartekoaren 8/2011 gomendio orokorra, azaroaren 15ekoa. Banandutako gurasoek jaso behar duten informazioa, administrazioak haien seme-alaben inguruan dituen datuei dagokienez, eta aurkeztu behar dituzten agiriak).
Ebazpen horren bidez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari gomendatu zaio indarreko instrukzioak berrazter ditzan, bananduta eta dibortziatuta dauden gurasoei haien seme-alaben eskolako bilakaeraren gaineko informazioa jasotzeko eskubidea onartuz (seme-alaben zaintza daukaten edo ez alde batera utzita), baita irakasleekin elkarrizketak edukitzeko eta zentroko hezkuntza komunitatean lankidetzan aritzeko eskubidea ere, gainontzeko gurasoen baldintza eta arreta berarekin. Ebazpen horren betetzearen jarraipen egokia burutuko dugu.
IV.10. Hizkuntza normalizazioa
Une honetan, EAEn errotuta dauden ikastetxe atzerritarrek eskaini behar duten curriculuma ezartzen duen araudiaren xedapena argitaratzeke dago oraindik. Hori guztia, oinarrizko hezkuntzaren curriculuma xedatu eta EAEn ezarri duen dekretua aldatzen duen martxoaren 30eko 97/2010 Dekretuaren artikulu bakarraren (5) zortzigarren puntuak ezarritakoa garatuz. Hala eta guztiz ere, badirudi sailak euskara eta literaturako ikasketak ikastetxe atzerritarretan ezartzeko asmoa duela 2011-2012 ikasturte honetatik aurrera, ikasketa ebaluagarri bihurtuz, curriculumeko gainontzekoak bezalaxe.
Zalantzarik gabe, pixkanakako eta mailaz mailako ezarpen horren ondorioz, modu paraleloan, euskal hizkuntza eta literaturaren irakaskuntzen salbuespen aukerak aztertu beharko dira, EAEko ikastetxe atzerritarretan irakaskuntza horren benetako ezarpenak aurrera egin ahala sail horrek onartzen dituen arauekin bat eginez, betiere, dagoeneko aipatu dugun martxoaren 30eko 97/2010 Dekretuaren artikulu bakarraren hogeita bigarren puntuan xedatutakoari jarraiki.
Baina, bitartean, erakunde honen ustez, ikastetxe atzerritarren batek irakaskuntza horien ezarpena aurreratzeko erabakia hartu duela eta barruko zenbait salbuespen onartu dituela aintzat hartuta, ez da ulergarria mota horretako ikastetxe horietako ikasleak hezkuntza administrazio horrek, Hezkuntza Saileko sailburuordeak emandako jarraibideen bidez, onartu duen salbuespenen araubide orokorraren eraginpean jartzea; izan ere, beste ikastetxe atzerritarretako ikasleei ez zaie tratamendu bera ematen.
IV.11. Eskubideak eta betebeharrak
2011. urte honetan, Musikene goi-mailako musika ikastegiak igaro duen egoera zailaren esparruan, Arartekoak ebazpen bat eman du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko erantzuleei adierazteko ikastegi horretako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko barne erregimeneko araudiak edukia EAEko unibertsitatetik kanpoko hezkuntza zentroetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuaren xedapenetara egokitu behar duela eta, beharbada, desegokitzat eta aurkakotzat jotzen diren edo zentroko elkarbizitza larriki kaltetzen duten beste jarrera mota batzuk gaineratuz, baina betiere diziplina erregimenean nagusitu behar den tipikotasunaren printzipiotik eta helburutik sortutako eskaeren arabera: hezkuntza zentroetan bizikidetza mantentzea eta bermatzea (Arartekoaren ebazpena, 2011ko uztailaren 22koa. Horren bidez Musikeneko ikasleen eskubide eta betebeharren araudiari buruzko jarduera amaitzen da).
Atal honetan azpimarratzekoa da ere, berezia izan baitzen, ikastetxe itundu bateko ikasle baten amak aurkeztutako kexa. Bertan 200 euro itzul ziezazkioten eskatzen zuen semeak ezin izan zuelako ikasketa bidaiara joan diziplina zigor bat zela-eta. EAEko unibertsitatetik kanpoko hezkuntza zentroetako ikasleen eskubide eta betebeharren uneko araudiak estaldura nahikoa eskaintzen du hezkuntza zentro horrek hartutako neurri zuzentzaileen inguruan: eskolaz kanpoko jardueretan, hala nola, ikasketa bidaian, parte hartzeko eskubidea etetea. Beste kontu bat da, gure ustez, zuzenketa neurri horiei ekonomia mailako beste ondorio batzuk lotu ahal zaizkien, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoen galera, esaterako. Hori dela-eta, hezkuntza administrazioak jokabide aktiboa izan behar du jarrera desegokiak zuzentzearen ondorioz ikasleen eskubide eta betebeharren araudian berariaz ezarrita ez dauden neurriak har ez daitezen.
IV.12. Unibertsitateko irakaskuntza
2011. ikasturte honetan aipatu behar ditugu Unibertsitatera Sartzeko Probaren ohiko deialdiaren kimikako azterketa dela-eta jazotako gertakariak. EHUko Idazkaritza Nagusiaren aurrean egindako izapideei esker azterketa horren inguruan aurkeztutako gertakariei dagokienez hartutako erabakiak ezagutu ahal izan ditugu. Hori bai, gure ustez, pasa den deialdi horren esperientziaz baliatuta, EAEn graduko unibertsitate ikasketa ofizialetarako sarbidea arautzen duen apirilaren 19ko 79/2011 Dekretuan antolamendu batzordeak esleituta dituen hainbat eginkizun indartu behar dira, hala nola, unibertsitatearen eta batxilergoa eskaintzen duten ikastetxeen arteko koordinazioa bermatzen duena, ariketak batxilergoko curriculumari egokitzen direla ziurtatze aldera. Izan ere, horren inguruko jarduera bat burutzen ari gara.
Sarbide proba horiekin jarraituz, hainbat kexa aurkeztu direla ikusita, EHUri adierazi diogu proba aldez aurretik gainditu zuten ikasleentzako Unibertsitatera Sartzeko Gidan dagoen informazioa zabaltzea komenigarria litzatekeela.
Horri esker, gainera, batzorde antolatzailearen jarduteko modua zehaztasunez ezagutu ahal izan dugu proba horiek arautzen dituen oinarrizko araudiarekin izandako jarduna amaituta. Hala eta guztiz ere, hainbat gogoeta proposatu ditugu. Egia da hainbat agiri, hala nola, unibertsitatean sartzeko azterketak, eskuratzeko eskubidea kontsulta zuzeneko izapide baten bidez erabil daitekeela. Kasu horietan, zerbitzuen funtzionamendu ona zaintzeko beharrak azaltzen du izapide hori probak antolatzen dituen batzordeak ezarritako hainbat baldintzen mende egotea lekuari (espedienteak gordetzen diren Campusa), ordutegiari (jendearentzako arreta), eta abarri dagokionez. Hori bai, agirietarako sarbidea dagokien kopiak lortuz asetzat jotzen bada, azpimarratu beharko genuke horrelako karga osagarriak ezartzeak ez duela inolako zentzurik, are gehiago teknologia berriek kopiak egiteko aukera erosoak eta errazak, sarearen bidez, etab. eskaintzen duten unean. Gure ustez, azken kasu horietan, ustezko interesdunen asmoa agirien kopiak lortzera mugatzen denean, unibertsitateak kopia horiek eskaini beharko lituzke euren eskaerei erantzunez, haiei kontsulta zuzeneko izapidean ohikoak diren baldintzak eskatu gabe.
Bestalde, diziplina espediente baten inguruan izapidetutako kexa aipatu behar dugu. Horrek, kautelazko neurri gisa, ikaslearen eskubideak eteten zituen unibertsitateko instalazio guztietara sartzea debekatuz. Erakunde honetatik zalantzan jarri nahi izan dugu zigor motako zigor neurriak, kautelazko aldi baterako neurriak esaterako, zigortzeko administrazio eremura eraman izana. Gainera, ezarritako neurria gehiegizkotzat jotzen genuen lortu nahi zen helbururako (irakaskuntzaren garapen arrunta bermatzea). Azken horren inguruan, unibertsitateak egin zezakeen balorazioa ezagutu nahi genuen ikaslearen eskubideak eteteko aldi baterako neurri horren ondorioak konpontzeko aukerari zegokionez baldin eta hasitako diziplina prozedura ez balitz zentrotik kanporatzeko eta matrikula galtzeko proposatutako zigorraren baiezko ebazpen batekin amaituko.
Duela gutxi jakin izan dugunez, bere garaian hasitako diziplina prozedura iraungitzat jo da eta berri bat hasi da. Horrela bada, administrazio onaren printzipiotik urruntzen dela dirudien jardute baten aurrean gaude, izan ere, interesdunak atzerapen handiak pairatu beharko ditu bere behin-behineko diziplina erantzukizuna zehaztu arte. Nolanahi ere, gehien harritu gaituena izan da azken ebazpen horrek kautelazko neurri berak errepikatzen dituela, horiek inolako baloraziorik izan ez badute ere erakunde honek hasierako esku-hartzean proposatu bezala.
V. Ofiziozko jarduerak
Azpimarratu ahal izan dugun moduan, ofiziozko jarduera bat hasi dugu Gasteizen bi urteko geletako hezkuntza plangintzan ezarritako adierazleen betetzearen jarraipena egiteko.
Era berean, haur hezkuntzako lehen zikloaren errealitatearen inguruan egiteke dagoen diagnosiaren jarraipena egingo dugu, baita banatuta dauden gurasoek jaso beharreko informazioari buruzko informazioarena ere.
VI. Ondorioak
Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Bulegoa eratzearen erabakia dela-eta, ekintza plan bat eratu dugu, funtsean, Bulego horretarako prestatu denari gehitu zaio. Horregatik, bulego honek burututako berariazko txostena irakurtzea gomendatzen dugu.
Izapidetutako kexei dagokienez, 2011. urte honetan kudeatutakoen bolumena ikusita baiezta dezakegu hezkuntzaren alorra pisu gehien duen alorretako bat bailitzan finkatzen dela erakundearen jarduera multzoarekin parekatuz.
Kexa horiek ikertzean, bereziki azpimarratu izan direnak, hezkuntza administrazioa bultzatu nahi izan dugu hezkuntza programaren egokitzapen eta hobekuntza jarraitua egiten jarrai dezan unibertsitatetik kanpoko sarea antolatzeko eta planifikatzeko ezarri diren irizpideak (adierazpenak) eraginkortasunez lortu arte. Garrantzitsua da irizpide horien artean hezkuntza eragile guztien partaidetza herritarren hezkuntza beharrizan errealen planifikazio demokratiko eta egokia sortzeko prozesuan bermatzen saiatzeko konpromisoa gaineratu izana. Hala eta guztiz ere, beldur gara irekia izan daitekeen hizkuntza ereduen eskaintzak ez ote duen arriskuan jarriko hezkuntza sistemarako sarbidea berdintasuneko baldintzetan familiek aukeratutako hizkuntza eredua kontuan hartuta.
Hain zuzen ere, erabateko aukera berdintasuna bermatzeko beharra dela-eta hezkuntza administrazioak kontu handia izan behar du ikasleak onartzeko prozesuak kudeatzean, plaza nahikorik ez dagoen kasuetarako ezarritako lehentasuneko irizpideak erabat aplikatzen direla egiaztatuz (familien benetako egoitza) eta diskriminazioa eragin dezaketen edo beharrezkoak diren helburuetan –familiaren eta laneko beharrak bateratzea, adibidez– lagundu ezin duten beste horien aplikazioa berraztertuz edo berriz hausnartuz. Era berean, egokia litzateke hezkuntza administrazioak ikasleak onartzeko prozesu horien ebazpen mekanizatua bideratzen duen aplikazioa berraztertzea, ahal den heinean, tratu berdintasun hori burutzeko (bigarren eta hirugarren aukerak esleitzea). Ohiko epeetatik kanpo, eskolatzeko lurralde batzordeen proposamenak, ahal duten neurrian, familien borondatearen araberakoak izan beharko lirateke.
Komenigarria da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak, albait lasterren, haur hezkuntzako lehen zikloko errealitatearen inguruan egiteke dagoen diagnosia amaitzea. Horri esker, hezkuntza administrazioaren mendeko zentro publikoetako bi urteko geletan gertatzen diren hainbat errealitateen inguruan behar bezala esku hartu ahalko litzateke.
Haurreskolak Partzuergoaren mendeko haur-eskolen eremuan hartzen ari diren antolamendu erabakiekiko (taldekatzeak) gure kezka azaltzen dugu, baita Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak (Haur Etxea) sustatu duen zerotik hiru urte bitarteko haurtzaroarekiko arreta plan berriak eskain ditzakeen ondorioekiko ere.
Garraio eta jantokiko zerbitzu osagarriei dagokienez, eskola-garraioaren kasuan batik bat, gure ustez, hezkuntza Administrazioak ez du baztertu behar zerbitzua lortzea ahalbidetzen duten irizpideen aplikazio malguago bat, baina ez arbitrarioa, egiten saiatzeko aukera, horren bidez ikasleei arreta hobea eskaintzea lor baldin badaiteke, baina, jakina, eskola maparen berrikuspenaren bidez zerbitzuaren antolamendu aukerak hobetzen saiatzeko ahaleginei kalterik egin gabe.
Jantokiei dagokienez, aurrekontu erabilgarritasun aukera guztiak erabili behar direla uste dugu jantokiko kuoten murrizketa kudeaketa zuzeneko jantoki zerbitzurik ez duten eta eguerdiko garraio zerbitzurik ez duten hezkuntza zentro publikoetan derrigorrezko ikasketak egiten dituzten ikasle garraiatuei ere eskaintzeko.
Hezkuntza-premia berezien alorrean berriro ere azpimarratu beharko genuke beharrezkoa dela ahaleginak areagotzea hezkuntza zerbitzuen arteko koordinazio handiagoa eskaintzera bideratutako jardunbide egokiak zehazteko. Horrek, aldi berean, hezkuntza premia bereziak dauzkaten adingabeei emandako hezkuntza erantzunaren jarraipen egokia eta ebaluazio aproposa eta familiekiko lankidetza handiagoa bermatuko ditu. Aniztasunaren arretarako hurrengo plan estrategikoa, eskola inklusibo baten esparruan, jarduera dinamika horiek finkatzeko edo ezartzeko ahalegin garrantzitsua izango delakoan gaude.
Nolanahi ere, eskola ordutegian zehar dauden osasun premia berezien erantzuna arindu behar da.
Eskola bizikidetzaren alorrean, burokratizazioa ekiditen saiatzeko eta praktika onak ezartzen sakontzeko beharra azpimarratzen dugu. Azken horien artean, familiekiko lankidetza handiagoa gaineratu behar da nahitaez. Onartutako gida berriak lagunduko duelakoan gaude.
Bestalde, adi egongo gara Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa sailak beharrezkoak diren neurriak har ditzan, bananduta eta dibortziatuta dauden gurasoei haien seme-alaben eskolako bilakaeraren gaineko informazioa jasotzeko eskubidea onartuz (seme-alaben zaintza daukaten edo ez alde batera utzita), baita irakasleekin elkarrizketak edukitzeko eta zentroko hezkuntza komunitatean lankidetzan aritzeko eskubidea ere, gainontzeko gurasoen baldintza eta arreta berarekin.
Erakunde honen ustez, euskara eta literatura zentro atzerritarretan salbuetsi izana berriz aztertu behar da.
Musikene goi-mailako musika ikastegiaren jarduerak berreskuratu duen normaltasuna indartu behar dela uste dugu. Horretarako ekimen berriak bideratu behar dira, hala nola, ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko barne erregimeneko araudiaren egokitzapena.
Unibertsitate mailan, pasa den deialdiko esperientziak unibertsitatearen eta batxilergoa eskaintzen duten zentroen artean beharrezkoa den koordinazioa handitzera eraman behar gaitu ariketak batxilergoaren curriculumera egokitu daitezen.
Era berean, Unibertsitatean Sartzeko Gidan dagoen informazioa zabaltzeko komenientzia kontuan hartu behar da eta administrazio hobera bideratutako praktika berriak aztertu behar dira.
3. Ogasuna
I. Arloa kopurutan
2011. urtean 83 erreklamazio izan dira Ogasunaren arloan; beraz, Erakundeak izapidetutako erreklamazio guztien %4,46 arlo honetakoak izan dira. Ondoren administrazioka xehekatuko ditugu:
– Toki administrazioa 47
– Foru administrazioa 24
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 6
– UPV/EHU 1
Honela sailkatu ditugu jasotako erreklamazioak, gaiak edo azpiarloak kontuan hartuta:
– Tasak 24
– Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 17
– Tokiko zergak 16
– Foru zergak 15
– Prezio publikoak 10
– Beste gai batzuk 1
Aurten bideratu diren erreklamazioen −2011n jaso ziren kexak nahiz 2011ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak− tramitazioaren xehetasunei dagokienez, txosten hau idatzi denean, hauxe da arloaren egoera:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
136 | 60 | 68 | 16 | 40 | 12 | 8 |
Aipatu behar da batzuetan gure lana herri administrazioen lankidetzan gertatzen diren atzerapenek eragozten dutela. Izan ere, administrazio batzuek ez diete jaramonik egiten gure txosten-eskaerei eta ondorioz ezin izaten ditugu zaindu behar bezala herritarren eskubideak eta ezin burutu izaten dugu geure egitekoa: euskal administrazio publikoen legez aurkako egintzak eta bidegabekoak zuzentzen lagundu. Berriz ere ekin egin behar dugu: batzuetan laguntzarik ezak lana bertan behera uztera behartzen gaitu; horrelakoetan ezin izaten diogu eman erreklamatzaileari aurkeztutako kexaren erantzun arrazoiturik.
II. Arautegia eta gizartea: egoera
Zergen arloko arautegia eten gabe aldatzen ari da: urtean-urtean eguneratzen, doitzen eta aldatzen dira zergen, tasen eta kontribuzio berezien likidazioetan eragin zuzen duten arauak (aldaketak, eguneratzeak eta doikuntzak urte batetik bestera egiten dira, hau da, hurrengo zerga ekitaldirako). Zergen arloko foru arautegiak zein tokikoak eguneratzen dira.
Foru arautegien aldaketa orokorrak foru arau hauek ezarri zituzten: Arabako Lurralde Historikokoa abenduaren 20ko 15/2010 Foru Arauak, zergen arloko 2011ko neurriei buruzkoak; Bizkaikoa abenduaren 22ko 4/2010 Foru Arauak, zergen arloko 2011ko neurriak onetsi dituenak; Gipuzkoakoa abenduaren 23ko 5/2010 Foru Arauak, zergen arautegiko aldaketa batzuk onetsi dituenak.
Hala ere, egungo abagune ekonomikoa nolakoa den kontuan hartuta eta jakinik krisi larrian biziko garela luzaroan, hemendik aurrera zergen arloan ohi baino erabaki zorrotzagoak hartu behar dira.
2011. urtea oso nahasia izan da, bai Estatuan, bai EAEn. Ageria geratu da erakundeetako gobernuan daudenak ez datozela bat hainbat gauzatan eta sentsibilitate desberdinak dituztela. Gure erkidegoan mota honetako auziak Zerga-Kideketarako Sailera bideratu dira. Hiru lurralde historikoetan berriz ere Ondarearen gaineko Zerga ezarriko da eta, dirudienez, gaur egungo zerga sistema modu koordinatuan eraberritzeko asmoa ere badago. Nolanahi ere, eraberritze estruktural hau oraindik ez da behar bezala zehaztu eta pentsatzekoa da 2012. urtean finkatuko dela.
Azkenik, 2011ko abuztuaren 20an indarrean jarri zen abuztuaren 19ko 9/2011 Errege Dekretu-Legeko laugarren xedapen iragankorra (horren bitartez hainbat neurri ezarri ziren osasun sistema nazionalaren kalitatea eta kohesioa hobetzeko, zerga baterakuntza sendotu zen eta Estatuaren 2011ko abalen gehieneko zenbatekoa gehitu zen). Bada, xedapen horretan xedatu zen etxebizitza izango diren higiezinen emateen gaineko BEZaren karga tasa oso txikitua %4 izango dela %8 gabe. Besterik adierazi ezean, neurria aldi baterako da, hain zuzen ere 2011ko abenduaren 31ra arte, eta beraren helburua etxebizitzen merkatua suspertzea da. Hala ere, 2012an luzatu egin da etxebizitza erosteko onura, abenduaren 30eko 20/2011 Errege-Dekretu-Legearen bitartez. Dekretu hori defizit publikoa zuzentzeko asmoz aurrekontu, zerga eta finantza arloetan presako neurriak hatzekoa da.
III. Jarduera-plana
Ogasunaren arloko jarduera nagusia herritarrek aurkezten dituzten kexak aztertzea eta konpontzea da.
Gaur egungo krisi ekonomikoak gogor astindu ditu EAEko pertsona eta familia asko: enpleguak galdu dira, diru sarrerak nabarmen murriztu dira eta horren guztiaren ondorioz familien zorpetze maila, lehendik ere nahiko handia zena, gehitu egin da.
Eta are okerragoa da hipotekaren bermea atxiki eta etxebizitza galdu duten pertsonen egoera.
Gainera, etxebizitza galtzen duten pertsona batzuk zorretan geratzen dira bankuarekin, maileguaren zati bat ordaintzeko edukitzen baitute. Eta, gainera, ondasunaren eskualdaketak eragiten dituen zerga likidazioak ordaindu behar izaten dituzte. Izan ere, lehenbizi tokiko erakundeek Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga (HLBGZ) jasanarazten die.
Zerga honek titulu baten bitartez eskualdatzen diren hiri lurren balioaren gehikuntza kargatzen du, edo lurretan eraikitzen denean edo lurren gainean ezarritako gozatzeko eskubide erreala, jabaria mugatzen duena, eratzeagatik edo eskualdatzeagatik gertatzen den balio-gehikuntza.
Badakigu, eta ondo jakin ere, tokiko erakundeak ekonomiaren eta finantzen aldetik egoera oso kaskarrean daudela. Alabaina, zerga hau aplikatzearen arrazoia bada erkidegoari itzultzea hiriko ondasun higiezin baten jabetza eskualdatzen denean lurren eskualdaketak sortzen duen ondare gainbalioaren zati bat, hipoteka baten erruz etxebizitza nahitaez besterendu behar izateak kontrakoa islatzen du, hau da, subjektu pasiboa ez dela gauza kargarik ordaintzeko. Beraz, justizia materiala lortuko bada, uste dugu nahitaezko eskualdaketa horiek ez liratekeela eta egon behar HLBGZren kargapean. Hori dela eta, 11/2011 gomendio orokorrari helduta, eskatu dugu zerga honi buruzko foru arauak eta udal ordenantzak aldarazteko ohiko etxebizitzen gaineko hipoteken exekuzioen ondoriozko lurren eskualdaketak kargapean egon ez daitezen.
IV. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan herritarrek Arartekoari aurkeztutako gairik garrantzitsuenak jorratuko ditugu. Kexa hauen azalpena egituratzeko Ogasunaren arloko jardunaren antolamenduko azpiarloak erabili ditugu.
IV.1. Administrazioaren prozedura eta prozedura administratiboa
Ohi bezala, herritarrek kexa asko aurkezten dituzte erantzunak epearen barruan eta arrazoituta ez emateagatik. Batzuetan, ebazpenaren atzerapenak kalte egiten dio zergadunari, ez baitu jakiten zorra ordaindu behar duela errekurtsoaren ebazpenaren zain egon arren. Hala ere, zorra nork bere borondatez ordaintzeko epealdia amaitutakoan administrazioak ondarearen kontra jotzen du zorra premiamendu prozeduraren bitartez ordainarazteko.
Beste alde batetik, administrazioak eta herritarrek ordainketa akordioak sinatzen dituzte bidegabe jasotako prestazioen zenbatekoak itzultzeko. Kasu batzuetan zenbateko horiek bidegabe kobratzearen arrazoia ez da izaten zordunaren jarduketa irregularra, baizik eta administrazioaren prestutasunik eza. Horrelakoetan bidegabeko kobrantza gertatzen da administrazioak oker kudeatzen dituelako laguntza jasotzen duen pertsonak emandako informazioa eta agiriak, hain zuzen ere denbora gehiegi ematen duelako egiteko horretan.
Hipoteken nahitaezko exekuzioen esparruan, zergen arloko legeriak eta Prozedura Zibilaren Legeak ezarri dute zordunei soldata bahitzen zaienean gutxienez Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) utzi behar zaiela, ondarearen nahitaezko exekuzioak biziraupena arriskuan ez jartzeko.
Berme hau ondarearen kontra jotzen duten prozeduretan soilik aplika daiteke; administrazioarekin zorren bat beren borondatez hartu duten pertsonen kontrako prozeduretan ezin da aplikatu. Hala ere, administrazioek ez lukete sinatu behar akordiorik, baldin eta hilero ordaindu beharreko zenbatekoak arriskuan jartzen badu pertsonen biziraupena, hau da, familiaren diru sarrerak handiak izan ez eta ordainketei aurre egin ezin badiete ohiko bizimoduko beharrizanak alde batera utzi gabe, nahiz eta jarrera ona eta bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko borondatea eduki.
IV.2. Foru zergak
Honela esaten diegu foru ogasunek biltzen dituzten zerga guztiei. Herritarren kexa gehien sortzen duena Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga da (PFEZ).
Herritarren kexak arrazoi askogatik sortzen dira; kexa horiek guztiek agerian jartzen dute zein zaila den herritarrentzat zerga honen autolikidazioa egitea.
Hona hemen PFEZen inguruko kexak eragin dituzten kontu batzuk:
Zerga hau oraindik autolikidazioaren bitartez likidatzen da, baina foru ogasunek urtean baino urtean likidazio-proposamen gehiago bidaltzen dizkie etxera zordunei, eta geroz eta herritar gehiagok erabiltzen dituzte ogasunek aitorpenak egiteko prestatutako zerbitzuak.
Nolanahi ere, errentaren aitorpena aurkezteko modu horiek hautatzeak ez du ezertan aldatzen zergadunen egoera juridikoa aitortzaile diren aldetik. Herritarrek uste osoa dute zerbitzu horietako langileen profesionaltasunean eta jardun onean, eta horregatik asaldatu egiten dira aitorpenak eurek zuzenean egin ez ogasunek likidazioak erregularizatu ez ezik berandutza-korrituak ere ordainarazten dizkienean.
Gaur egungo zerga esparruan, berandutza-korrituak sortzea printzipio orokorra da: epealdiaz kanpo ordaintzen diren zerga zor ia guztiek sortzen dituzte berandutza-korrituak.
Zerga Administrazioak gaur egun egin ohi dituen jarduketa asko berriak dira eta eza daude araupetuta prozeduren arloko legerian. Hots, denborak aurrera egin ahala jarduketak modernizatu dira eta teknologia berriek ematen dituzten aukera ederrak baliatzen dira, baina jarduketa horien funtsetan dauden prozedura administratiboak, aldiz, ez dira eraberritu.
Arau-esparrua gainditzeko asmoarekin, 2003. urtean Arartekoak gomendio orokor hau prestatu zuen: "Zerga-kudeaketarako formula modernoak eta berezitasunak araudien bidez jaso eta onartzea". Gomendioaren helburua zen foru administrazioek arlo honetako arautegia moldatzea alderdi guztien (zerga administrazioa eta zergadunak) egoera juridikoak berdintasunean zehaztuta eta antolamendu juridikoan ezarritako printzipioak eta zergadunei onartzen zaizkien bermeak aintzat hartuta, batez ere onustearen printzipioa eta segurtasun juridikoarena, gure ustez gaur egun ez baitira behar bezala zaintzen.
Tamalez, ez da aurrerapausorik egin eta foru ogasunek ez dute egokitu zergen arloko arautegia eurek prestatutako zerbitzuen bitartez egiten diren aitorpenen kualifikazio berezira.
IV.3. Tokiko zergak
Udalek ondoko zergak eskatu behar dituzte, kasuan kasuko arauak eta xedapenak aplikatuta: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga. Gainera, ezartzeko erabakia hartu eta bidezko zerga ordenantza onartu ondoren, udalek Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga eta Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga ere eska ditzakete.
Gogoan eduki behar da Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ekitaldiko urtarrilaren 1ean sortzen dela. Horrek esan nahi du Zerga ezartzen den urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ondasun higiezinen titular gisa subjektu pasiboak agertzen direla erregistro publikoetan eta, beraz, beraiek ordaindu behar dutela Zergaren karga.
Zerga hau, gainera, urtekoa da eta ezin da zatitu, eta horregatik urtarrilaren 1ean erregistroan ondasun baten titular diren guztiek Zergaren karga osoa ordaindu behar dute, nahiz eta ondoren higiezinaren jabetza beste pertsona bati eskualdatu. Esan bezala ondasuna gero eskualdatzen bada, eskualdaketak hurrengo zerga ekitaldian sortuko ditu ondorioak, administrazioari jakinaraziz gero.
Gainera, nahasgarria izaten da higiezinean identifikatzen den erabilera bakoitzeko ordainagiri bat igortzea.
Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergak (HLBGZ; normalean gainbalio-zerga esaten zaio) titulu baten bitartez eskualdatzen diren hiri lurren balioaren gehikuntza kargatzen du, edo lurretan eraikitzen denean edo lurren gainean ezarritako gozatzeko eskubide erreala, jabaria mugatzen duena, eratzeagatik edo eskualdatzeagatik gertatzen den balio-gehikuntza.
Finken nahitaezko desjabetzapenetan kontuan eduki behar da Zergaren karga eskubidea eskualdatzen den egunean sortzen dela, hain zuzen ere eskriturak sinatzen direnean. Bada, orduantxe aztertu behar da lurren hirigintzako izaera, zeren HLBGZren ondorioetarako hiriko lurrak ez ezik hirikotzat (eta ondorioz Zergaren kargapekotzat) hartzen baitira urbanizatu daitezkeen lurrak eta nekazaritzako legerian xedatutakoaren kontra zatituko lurrak ere, besteak beste.
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ) ordainketan ezintasunen bat duten pertsonentzat ezarritako salbuespenaren hedadurak hainbat kexa eragin ditu, bai ezinduenak, bai erabateko ezintasuna onartuta eduki eta salbuespena aplikatzeko eskatzen dutenenak.
IV.4. Tasak eta prezio publikoak
Tasak dira subjektu pasiboen inguruko, haiei eragiten dien edo onurak ekartzen dizkien zerbitzuek eta udalaren eskumeneko jarduera administratiboek eragiten dituzten gastuak ordaintzeko tokiko erakundeek jasotzen dituzten diru-sarrerak. Halaber, jabari publikoko ondasunen erabilpen pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren ondoriozko kontraprestazioak ere tasak dira.
Beraz, tasak dira, esaterako, uraren horniduragatik, hondakinak biltzeagatik, herri bideetan aparkatzeko lekua erreserbatzeagatik eta ibilgailuarekin espaloia zapaltzeko (ibia) ordaintzen diren zenbatekoak.
Aldiz, herritarrek eskatzen dituzten zerbitzuak finantzatzeko administrazio publikoek kobratzen dituzten kontraprestazioak prezio publikoak dira. Kexarik gehien eragiten dituen prezio publikoa udalek euren kirol instalazioak erabiltzeagatik kobratzen dutena da.
Tokiko erakundeek ezin dituzte kobratu tasak euren nahierara: tasa ezartzeko erabakia hartu behar da eta bidezko zerga ordenantza onartu behar da. Udal ordenantzan berariaz araupetu ezean, tasak ezin dira likidatu. Horixe gertatu zen Ordizian haur eskolaren udal zerbitzurako aurrematrikula kobratu nahi izan zutenean. Gomendioa eman genuen baina ez zuten onartu.
Gainera, gogora ekarri behar dugu Langraitz-Okako Administrazio Batzarrari eman zaion gomendioa, hain zuzen ere alda ditzala zerga ordenantzak uraren horniduraren tasaren fakturak gehikuntzarekin egiten hasi baino lehen.
EAEko udalerri askotan oraindik ere kexa asko sortzen dira erroldatuta dauden pertsonak eta ez daudenak zerga ordenantzetan berdin ez tratatzeagatik.
Beharbada, krisia dela eta euskal familia askok bizi dituzten arazo larrien ondorioz ordaindu beharreko tarifaren zenbatekoak tasen eta prezio publikoen inguruko kexetariko asko eragin ditu: batzuetan zenbatekoa bera jartzen da ezbaian, beste batzuetan gehikuntza zergatik gertatu den azaltzeko eskatzen da eta beste batzuetan kexatzen denak uste du familientzat ezarritako hobaria aplikatu behar zaiola.
Nolanahi ere, aipatu behar da asko gehitu direla uraren tasaren fakturazioaren inguruko kexak, batez ere hornidura erregularizatzeko prozesuen ondorioz, erabiltzaileen aldaketak higiezina hornitzeko kontratuan ez islatzeagatik. Kexa hauetan aipagarria da zerbitzuaren hornitzaileek izan duten jarrera ona, konponbiderik onena hitzartzeko prest egon baitira. Kontuan eduki behar da kasu askotan zerbitzuari egotz dakiokeen arreta falta gertatu dela, horrek eragina eduki duela eta eragin hori baloratu egin behar dela zerbitzugileari altaren berri eman ez dioten erabiltzaile berrien erantzukizuna modulatzeko.
IV.5. Beste alderdi batzuk
Atal honetan bildu diren kexak eragin dituzten arazoek badute loturaren bat zergekin, baina ezin dira sartu ezarritako azpiarloetan. Aipagarriena auzolanak ordaintzeari buruzko ebazpena da.
V. Ofiziozko jarduerak
2011. urtean 5 espedienteren izapideak abiarazi dira ofizioz; hartzaileak hiru foru aldundiak izan dira. Espediente horietan aldundiei proposatu zaie zuzendu dezatela PFEZren ordainketan desberdin tratatzea lana utzarazteagatik edo iraizpenagatik jasotzen diren kalte-ordainak lan-harremanak enplegua erregulatzeko espediente (EEE) baten ondorioz eteten direnean.
Zerga honi buruzko foru arauetan ezarritakoaren arabera kalte-ordainaren zati bat kargatik salbuetsita dago, hain zuzen ere Langileen Estatutuan bidegabeko iraizpenerako ezarritako nahitaezko gehieneko kopurua (45 soldata-egun lanean egindako urteko, 42 hileko gehienez); horretarako ezinbestekoa da enplegua erregulatzeko espedientea Langileen Estatuko 51. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz izapidetzea eta agintaritza eskudunak baimena ematea. Zergaren arautegian, gainera, EEEren eragilearen arabera zein kasutan aplikatu daitekeen salbuespena zehaztu da.
Hain zuzen ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan salbuespena aplikatzeko enplegua erregulatzeko espedientea arrazoi ekonomikoek edo teknikoak abiarazi behar dute, edo ezinbestekoa izan behar da. Hau da, salbuespena ezin zaie aplikatu arrazoi objektiboengatik edo antolamenduko arrazoiengatik hasten diren espedienteen ondoriozko kalte-ordainei. Kalte-ordain hauek lanaren etekin moduan kargatu behar dira, hain zuzen ere zenbateko honen gaineko kopurua: 20 soldata-egun lan egindako urteko, 12 hileko gehienez.
Zerga tratamendua desberdina izateko arrazoi objektiborik ez dagoenez, Aldundiari proposatu diogu alda dezala 10/2006 Foru Arauko 9.4 artikulua antolakuntza edo ekoizpeneko arrazoiengatik hasten diren EEEen ondoriozko kalte-ordainen salbuespenaren muga gainerako arrazoiengatik hasten diren espedienteen ondoriozko kalte-ordainekin berdintzeko.
Lurralde erkidean, enplegua mantentzeko eta sustatzeko eta langabeak babesteko presazko neurriak ezarri dituen abenduaren 30eko 27/2009 Legeko hamahirugarren xedapen gehigarriak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legea aldatu zuen salbuespenaren hedadura handitzeko.
Ondorioz, PFEZi buruzko Legeko 7. artikuluko e) letra aldatu ondoren errenta salbuetsitzat hartzen dira enplegua erregulatzeko espedienteen ondoriozko iraizpenagatik edo lana utzarazteagatik langileek jasotzen dituzten kalte-ordainak, baldin eta agintaritza eskudunak espedientea irekitzeko baimena eman badu eta arrazoiak ekonomikoak edo teknikoak badira edo ezinbestekoa izan bada.
Halaber, Bizkaiko Lurralde Historikoan egoera hau zuzentzeko ahaleginak egin ziren abenduaren 22ko 7/2010 Foru Arauaren bitartez: horren bidez Bizkaiko Lurralde Historikoko 6/2006 Foru Araua, PFEZi buruzkoa, eraberritu zen.
Horrenbestez, arau hori ondorioak sortzen hasi zen egunetik aurrera EEEen ondorioz edo Langileen Estatutuko 52.c) artikuluan araututako arrazoiengatik gertatzen diren iraizpenek sortzen dituzten kalte-ordain guztiak, espedientea onartzeko arrazoia gorabehera (ekonomikoa, teknikoa, ezinbestekoa, antolakuntzakoa, ekoizpenekoa), salbuetsita daude, muga batekin: Langileen Estatutuan bidegabeko iraizpenetarako ezarritako nahitaezko gehieneko kopurua.
Gipuzkoako Foru Aldundiak proposamena onartu zuen eta PFEZi buruzko Foru Arauan txertatu zuen.
Arabako Lurralde Historikoan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 29ko 3/2007 Foru Arauak ezarri du errenta salbuetsitzat hartuko direla EEEen ondorioz gertatzen diren iraizpenen kalte-ordainak, baldin eta espedientea arrazoi ekonomikoengatik, antolakuntzakoengatik, teknikoengatik edo ezinbestean abiarazi bada, eta muga hau finkatu da: bidegabeko iraizpenetarako ezarritako gehieneko kopurua. Espedientea onartzeko arrazoietan ez ziren aipatzen berariaz ekoizpen-arrazoiak. Hala ere, Zuzeneko Zergen Zerbitzuak antolakuntzako arrazoiak eta antolakuntzakoak batera gertatzen diren kasuak salbuespena aplikatzeko onartzen zituen. Hori gorabehera, Zergari buruzko Foru Araua aldatu zuen 9.4 artikuluan ekoizpen-arrazoiak ere aipatzeko.
Gainera, Arartekoak IFZ emateko prozedura malgutzea proposatu die, egoera irregularrean dauden etorkinek gaitz izaten baitute banku erakundeetan kontu korrontea irekitzen.
Kapital-zuritzearen kontrako legerian ezarrita dago kreditu-erakundeetan eragiketak egiteko IFZ edo AIZ aurkeztu behar dela; bada, hori kontu korrontea irekitzeko ere aplikatu behar da.
VI. Ondorioak
Zergen arloko arautegia konplexua denez gero, zergadunek administrazioek eskaintzen dituzten zerbitzuetara jotzen dute aitorpenak egiteko.
Hala ere, zerbitzu horiek erabiltzeak ez du aldatzen zergadunaren egoera juridikoa; beraz, herritarraren erantzukizuna ezin zaio pasatu Zerga likidatzen eta aitortzen duen organoari eta, horrenbestez, gertatzen diren akatsen eta irregulartasunen ondorioak zergadunek jasan behar dituzte, jarduketa guztiak beren kontura egin balira bezala. Tamalez, oraindik zergen arloko arautegian ez zaio jaramonik egin arazo honi.
Urtero salatu arren, oraindik ere sarritan ez da ematen berariazko erantzun arrazoiturik errekurtsoak ebazteko epealdian; hori akats larria da eta onartezina administrazioaren jardun onean.
Zergen arloan, administrazioaren isiltasunak arazo bat gehiago dakar: zergen likidazioek ondorio guztiak sortzen dituzte jakinarazten direnetik aurrera, eta ondorioz borondatezko aldian ordaindu behar dira. Errekurtsoen aurkezpenak ez dute eteten ez gelditzen likidazioen eraginkortasuna.
Herritarrek ez dakite ezen, likidazioen kontrako errekurtsoak aurkeztu arren, likidazioaren emaitzako kopurua ordaindu egin behar dela, ados ez egonik ere. Horregatik, errekurtsoa ez ebatzi arren administrazioak betearazpidez eskatzen dituenen zorraren printzipala, korrituak, errekarguak eta kostu guztiak, zordunak harritu egiten dira. Halako kasuetan, arreta faltak administrazioari baino ez dio egiten onura, ebazpena behar den epealdian ez eman arren.
Kudeaketa errazteko eta azkartzeko asmoarekin tokiko erakunde batzuek nahitaez helbideratzen dute zerga zor jakin batzuen kobrantza. Bada, zerga zorrak ordaintzeko moduak horrela murriztea emandako ahalez kanpo jokatzea da; erakundeok ez dute inolako estaldurarik foru arautegian hori egiteko.
Tasa eta prezio publiko batzuetan tarifa desberdinak ezartzeko arrazoia subjektu pasiboen gaitasun ekonomikoen arteko desberdintasuna izan behar litzateke, ez tasa edo prezio publikoa kobratzen duen udalerrian erroldatuta egotea edo ez.
Zordunei soldata bahitzen zaienean gutxienez Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) utzi beharra ondarearen kontrako exekuzioetan soilik aplikatzen da.
Hala ere, administrazio publikoek ez dute erraztu behar zorraren ordainketa geroratzeko eta zatikatzeko akordiorik ahalmen ekonomiko urriko pertsonekin, baldin eta horren ondorioz zordunek ordainketei aurre egin ezin badie, nahiz eta jarrera ona eta bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko borondatea eduki.
4. Herrizaingoa
I. Arloa kopurutan
2011. urtean, Herrizaingoaren arloan 188 erreklamazio jaso zituen Ararteko erakundeak, alegia
, epe horretan izapidetu diren erreklamazioen %10,11. Erreklamazioen sailkapena, kasuan kasuko herri-administrazioari eta ukitu diren arloei dagokienez, honako hau izan da:
Administrazioka:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 95
– Tokiko administrazioa 84
Azpiarloen arabera:
– Trafikoa 96
– Herritarren eskubideak 66
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 21
– Herritarren segurtasuna 5
Aurten bideratu diren erreklamazioen −2011n jaso ziren kexak nahiz 2011ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak− tramitazioaren xehetasunei dagokienez, txosten hau idatzi denean, hauxe da arloaren egoera:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
245 | 88 | 121 | 56 | 58 | 7 | 36 |
Horrez gain, ofizioz 7 espediente izapidetu ditugu ondorengo gai hauei buruz:
– Atxiloketa-zentroak 3
– Herritarren eskubideak 2
– Herritarren segurtasuna 1
– Trafikoa 1
Kexa kopurua 2010. urtekoa baino handiagoa izan da. Aurreko urtetan bezala, horietako gehienek Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari egin diote erreferentzia, bai eta Bilboko Udalari ere. Halaber, honako udal hauek hizpide eduki dituzte: Donostia eta Gasteiz, eta, neurri txikiagoan honako hauek ere: Arrigorriaga, Barakaldo, Durango, Etxebarri, Gernika, Getaria, Getxo, Hondarribia, Irun, Karrantza eta Muskiz, horietako batzuek soilik kexa bat jaso dute.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jaso dituen kexak modu nabarmenean ugaritu dira, Bilboko Kukutza gaztetxea barne hartzen zuen higiezinaren utzaraztea eta ondorengo eraispenaren aurkako protestetan Ertzaintzaren jarduerak eragin dituen banakako kexa anitzen ondorioz (50 baino gehiago). Dena den, udalen gainekoak eta trafikoko azpiarloari buruzkoak gutxitu egin dira 2010. urtearekin alderatuz, azken kasu horretan funtsezko aldaketarik antzeman ez den arren. Izan ere, 2010eko kexen zati handi bat ibilgailuak alokatzen dituen enpresa bati lotutakoak ziren, administrazioaren hainbat zigor zalantzan jarri zituen enpresa hain zuzen.
Ohikoa denez, atal honetan jasotzen ditugun datuek ez dituzte barne hartzen ebatzi ezin izan ditugunak, hau da, Herriaren Defendatzailearen eskumen-esparrutik kanpokoak izateagatik edo ukapenerako ustezko legaletakoren baten barrukoak izateagatik gaian esku hartu ezin izan dugunean.
Poliziaren funtzioaren gauzatzeari lotutako kexek errepikatu diren kontuak mahaigaineratu dituzte, hala nola, indarkeriaren erabilera eta horren gaineko kontrola, epailearen lehenengo kalifikaziotik arau-haustetzat jo diren jokabideengatik atxilotzea, poliziaren uniformean polizia-agentea identifikatzen duen zenbakia edo erreferentzia ez eramatea, ustez desegokiak izan diren jardunbideen barruko ikerketak, atestatuen eta administrazio salaketen edukia, eragin duten gertakariei dagokienez, eta salaketa bat hartzeari uko egin izana. Halaber, modu zehatzean jatorri atzerritarreko pertsonengan eragina duten zenbait arazo ere mahaigaineratu dira, adibidez, ezagutza-saioak osatzeko hitzordua ematea, arrazan oinarritutako identifikazio kontrolak, poliziaren prentsa-oharretan ustezko gaizkilearen nazionalitateari buruzko erreferentziak sartzea, ostalaritzako establezimendu publikoetan sartzeko mugaketak eta atxiloketaren luzapena. Aipatutako kontu gehienak honako gomendio honetan jorratu ditugu: urriaren 28ko 7/2011 gomendio orokorra, "Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistema" gaiari buruzkoa. Modu berean, izaera pertsonaleko datuen babesaren inguruko zenbait kontu mahaigaineratu dira, baita kontu berriak ere, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskatzen diren baldintzen betetzea kontrolatzeko poliziaren esku-hartzea, besteak beste. Horiek guztiak, dagozkion arloetan xehetasun handiagoarekin jorratu dira ("Informazio eta ezagutza teknologiak eta datuen babesa" eta "Gizarte bazterkeria egoeran dauden edo arriskua duten pertsonak").
Trafiko izeneko azpiarloan, kexa gehienek zigortzeko araubidea eduki dute hizpide eta prozeduraren izapidetzeari lotutako gaiak aipatu dituzte, horixe baita azken urteetako joera.
2011. urtean desegokia izan den jarduera bat antzemanez amaitu ditugun kexa ia guztien kasuan, administrazioak harberak izan dira gure balorazioarekin eta euren jardunbidea zuzendu dute.
II. Jarduera-plana
II.1. Ikuskapen bisitak
2011. urtean Ertzaintzaren Arkauteko atxiloketa-zentroa bisitatu dugu, Terrorismoaren aurkako atalaren zein Informazio Atalaren menpe dagoen zatia hain zuzen, bai eta Ertzaintzaren Basauriko polizia-etxea eta Udaltzaingoaren Getxoko polizia-etxea ere.
Hiru atxiloketa-zentroetako instalazioak, oro har, egokiak dira duten eginkizunerako, aurreko bisitaldietan antzeman genituen arazoak mantentzen diren arren. Halaber, horietako ezeinek ez dauka adingabeak zaintzeko gela zehatzik, urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak xedatzen duen moduan (17.3. artikulua). Hala ere, Getxoko Udalak azaldu zigun, bisitaldia egin ostean, mota horretako gela bat egokitu zutela.
Hiru zentroek atxiloketa grabatzeko bideo-grabaketa sistema daukate. Ertzaintzan ematen du sistema 2006ko ohiko txostenean aztertu genuena dela (I. kapitulua, 7.1. atala), gure ikuspuntuaren arabera, mekanismo horrek eraginkorra izateko eduki behar dituen baldintza guztiak betetzen ez zituela ulertu genuen arren eta urriaren 6ko 81/1999 Gomendioan hala adierazi bagenuen ere (1999ko ohiko txostena, II. kapitulua, 7.2.A atala). Udaltzaingoaren polizia-etxea ere ez da gomendioan azaldutakoari guztiz egokitzen.
Ezein zentrok ez du gaineratu atxiloketak bideoz grabatzeari buruzko proposamen berririk, "Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak" izenekoan (2010eko urteko txostena) eta urriaren 28ko 7/2011 gomendio orokorrean, "Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistema" gaiari buruzkoan jasotakoa hain zuzen.
Ez dute bermatzen grabatutako materiala, grabatutako jardunen ondoriozko erantzukizun administratibo eta penal posibleak preskribatzeko gehienezko epealdia errespetatzeko nahikoa denboraz gordeko dela eta, orobat, ez dute kontuan hartzen giza eskubideak bermatzeaz arduratzen diren erakundeek (Ararteko erakundeak, besteak beste) esku hartzeko duten epea, beraz, hori guztia defendatzen ditugun irizpideetatik aldentzen da.
Gaur egungo kontserbazio epea ez da nahikoa eta aurten ere kontu hori agerian utzi da Ertzaintzaren Terrorismoaren Aurkako eta Informazioaren Atalaren menpe dagoen zentroan egindako bisitaldian zehar. Izan ere, grabaketa bat ikusi nahi izan genuen (2011ko urtarrilean egindako atxiloketa batena hain zuzen ere) baina modu automatikoan ezabatu zuten 3 hilabeteko epea pasa eta gero, gure solaskideek azaldutakoaren arabera, hori baita atal horretako zentroetan jarraitzen den irizpidea.
Ertzaintzako bi zentroek adingabeentzako atxiloketen erregistro-liburu zehatza daukate (uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuaren 3.5. artikulua). Udaltzaingoaren zentroak ere badauka.
Arkauteko zentroan bisitaldia egin arte, 2011. urtean Ertzaintzaren Terrorismoaren Aurkako eta Informazio Atalak epailearen bilaketa-agindurik gabe egindako atxiloketak inkomunikatutako atxiloketak izan ziren, beraz, berriro ohartarazi behar dugu, inkomunikatutako atxiloketek irauten duten bitartean, Prozedura Kriminalaren Legearen 520 bis artikuluak horren inguruan xedatzen dituen mugaketak ezin direla modu sistematikoan aplikatu.
Atxiloketen zenbait erregistro berraztertu genituen eta egiaztatu genuen, oro har, hiru zentroetan ondo beteta zeudela.
Ertzaintzaren Terrorismoaren Aurkako eta Informazioaren Atalaren menpe dagoen zentroan 2010. urtean egin genituen oharrak aintzat hartu dituzte; ondorioz, atxiloketa-liburuak auzitegiko lehen azterketa eta jarduera bakoitzean parte hartzen duten polizia-agente guztiak jasotzen ditu, izapideak modu orokorrean erregistratu ez daitezen, baizik eta zertan dautzan azalduz. Hala eta guztiz ere, urte horretan agerian jarritako zenbait gabezi berriro ere hauteman genituen. Inkomunikatutako atxiloketetan atxilotuaren familiari ematen zaion informazioari eta informazio hori erregistratzeko moduari dagokionez, egiaztatu ahal izan genuen ez dituztela guk egindako gomendioak kontuan hartu.
Halaber, Basauriko Ertzaintzaren atxiloketa-zentroan bat ez etortzeak antzeman ditugu atxiloketa-liburuan eta bideo-grabazio sisteman jasotako orduetan, baita eginbidea gauzatzerakoan ere. Antza, horiek guztiak atxiloketaren erregistro desberdinen arteko ordutegi-sinkronizaziorik ezaren ondoriozkoak dira eta uste dugu gabezia hori konpondu egin beharko litzatekeela.
Modu berean, zentro horretan zein Udaltzaingoaren zentroan zenbait gabezi hauteman ditugu atxiloketa-liburuetan eta, horiek direla-eta, hobekuntzak proposatu ditugu.
Ertzaintzaren bi zentroetan kontsultatu genituen eskubideen informazioari buruzko aktetan oraindik ere ez da islatzen atxilotutako pertsonari egozten zaizkion ekintzen berri eman zaion ala ez (Prozedura Kriminalaren Legeko 520. art.). Horrez gain, mota horretako disfuntzio bat antzeman dugu Udaltzaingoaren zentroan.
Hiru zentroetan ez zaio atxilotutako pertsonari abokatu baten laguntza lehenengo momentutik eskaintzen, soilik eskaintzen baita izapide zehatz batzuen kasuan eta hori egin genituen gomendioetatik aldentzen da.
Basauriko Ertzaintzaren zentroan eta Udaltzaingoaren zentroan, oro har, soilik jasotzen da atxilotutako pertsonari egin zaion gorputz-miaketa mota baina ez da zehatzen zertan datzan, ezta modu horretan egiteko arrazoiak ere. Azken hori ere ez dator bat gure gomendioekin.
Azpimarratu beharra dugu Getxoko Udalak jarrera harbera eduki duela bisitaren ondorioz abian jarri genuen ofiziozko jardueraren bitartez helarazi genizkion gogoetei dagokienez eta hori oso positibotzat jo dugu.
II.2. Txosten berezien jarraipena
III.2.1. Ziegak. Udalaren eta Ertzaintzaren atxiloketa-zentroak (1991)
Atxiloketa-zentroetako bisitaldiak txosten honen jarraipena egiteko baliagarriak dira, beraz, alderdi horri dagokionez, gure balorazioa aurreko II.1. goiburuan islatutakoarekin bat dator.
II.2.2. San Frantzisko (Bilbo) zonan atzerritarrekiko burututako jarduera polizialei buruz Arartekoak izandako esku-hartzea (1998ko ohiko txostena, I.1. kapitulua, 1.6. atala)
Txosten horrek barne hartzen dituen gomendioetako askok izaera orokorra daukate, beraz, alor horretan jasotzen ditugun kexak aztertzerako orduan parametro saihestezin bihurtzen dira. Horrela, jarraipena zeharka egiteko aukera ematen digu.
Urriaren 28ko 7/2011 gomendio orokorrean, "Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistema" gaiari buruzkoan, aztertu dugu horietako batzuk gaur egun betetzen ote diren eta arreta berezia jarri dugu, gure ustez, arazo gehien eragiten dituzten horietan, hala nola, poliziaren zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko datuak biltzea, indarkeriaren erabileraren barruko kontrola, hasiera batean auzibidean arau-hauste gisa kalifikatutako ez-zilegitasun penalen ondoriozko atxiloketak eta jarduerak arrazoitzea eta erregistratzea.
II.3. Gomendio orokorren jarraipena
Poliziaren ustezko gehiegikeriei buruz izapidetu ditugun kexek ondorengo gomendio orokorraren jarraipena egiteko aukera eman digute: "Polizia gorputzek agenteek gauza ditzaketen ekintza irregularren aurreko kontrol-instrumentuak ezarri behar dituzte" (2003ko ohiko txostena, VI.2. kapitulua).
Horren betetzearen inguruan ikusi ditugun arazoak, oro har, aurreko urtetan agerian utzi ditugun arazoekin bat datoz. Atzerapenak barruko ikerketen hasieran, horien edukiak –kasu askotan eskasa– eta poliziaren jarduerari lotutako auzi penalaren izapidetzearen ondoriozko ikerketarik ezak antzeman ditugun gabeziarik garrantzitsuenak izaten jarraitzen dute. Poliziaren jarduerak gainbegiratzeko gainontzeko mekanismoetan ere ez-betetzeak gertatu dira. Honako gomendio honetan kontu horiei buruzko informazio zehatzagoa topatu daiteke: urriaren 28ko 7/2011 gomendio orokorrean, "Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistema" gaiari buruzkoan.
Era berean, atxiloketa-zentroetan egindako bisitaldiek ikerketa honetan jasotako gomendioen jarraipena egiteko aukera eman digute "Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak" (2010eko urteko txostena), bai eta "Miaketa pertsonalaren dilijentzia poliziaren bulegoetan" gomendio orokorrean jasotakoen gainekoa ere (2001eko urteko txostena). II.2.1. epigrafean jarraipen horren emaitza modu laburtuan jaso dugu.
II.4. Gomendio orokor berriak
Aurten urriaren 28ko 7/2011 gomendio orokorra "Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistema" egin dugu; bertan, Ararteko erakundeak alor horretan antzeman dituen gabezi nagusiak aztertu dira eta zuzentzeko neurriak proposatu dira. Agiriak hainbat gai jorratzen ditu eta 30 gomendio barne hartzen ditu. Laburpena IV. kapituluan ikus daiteke eta testu osoa web orrian kontsultatu daiteke.
III.5. Ofiziozko jarduerak
Ofiziozko zenbait jarduera burutu ditugu; horien artean, Bilboko Kukutza gaztetxearen utzaraztean Ertzaintzaren esku-hartzearen inguruabar zehatzak ezagutzera zuzenduta dagoena nabarmendu daiteke. Txostena itxi zen unean gure esku-hartzea oraindik ez zegoen amaituta.
III. Kexarik aipagarrienak
III.1. Behar bezala ikertu ez den eta legearen estaldurarik ez duen ustezko poliziaren zaintza
Ertzaintzako kide batek gure esku-hartzea eskatu zuen hari lotutako ustezko zaintza jarduera batzuen ondorioz. Azaldutakoaren arabera, zerbitzuan zeuden polizia kidego horretako beste kide batzuek burutu zituzten, epaiaren edo poliziaren ikerketa baten babesik gabe eta euren nagusiek jakin barik. Azaldu zuen zaintza poliziaren erregistroan jasotako ordua eta zegokion poliziaren jarduera hasi baino lehen burutu zela eta haren kexaren oinarri ziren frogak helarazi zizkigun. Haren ustez, frogek egiaztatzen zuten salatutako jarduerak ez zirela erregistratu eta erregistro ofizialek soilik jaso zutela poliziaren ikerketaren zati bat eta horrek, bere ustez, eragin zuen jasotako gertakarien bertsioa zehaztugabea izatea, gertatutakoa modu larrian eraldatuz eta polizia-agenteen benetako jarduera ezkutatuz. Bestalde, erreklamatzaileak azaldu zigun hainbat bider eskatu ziola Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari salatutako gertakariak ikertu zitzan, eskura zituen frogak helaraziz baina haren eskaerek ez dute erantzunik jaso.
Herrizaingo Sailari interesdunak bidali zizkigun datuak helarazi genizkion eta adierazi genion salatutako gertakariak oso modu zehatzean eta luzamendurik gabe ikertu behar zituela. Era berean, azaldu genion bidalitako frogak aztertu eta baloratu eta bere esku zeuden ikerketa-aukera guztiak agortu behar zituela gertatutakoa argitzeko eta kexak hizpide duen poliziaren jardueraren legezkotasunak sortutako zalantzak argitzeko.
Sail horrek bidali zigun informazioa ikusita, uste dugu ez duela bete ustezko poliziaren jarduera irregularrak salatzen dituzten kexak ikertzeko beharraren inguruan egin genuen gomendioa. Zehatz-mehatz uste dugu ez dituela bere esku dauden ikerketa-aukera guztiak agortu gertakariak argitze aldera; izan ere, erreklamatzaileak aurkeztu zituen zenbait froga ez zituen aintzat hartu –gure ustez, froga horiek gertakariak argitzeko garrantzitsuak ziren– eta ez digu azalpen egoki eta sinesgarririk eman kexak poliziaren jardueraren zuzentasunaren inguruan mahaigaineratu zituen zalantzen gainean. Horrek guztiak justifikaziorik ez zeukala uste dugu.
Kexa eragin zuten gertakariei lotuta bi bider haren laguntza eskatu genuenean Herrizaingo Sailak adierazi zuen jarrera kontuan hartuta, gaiaren inguruan esku hartzeko genituen aukerak agortuta zeudela ulertu genuen eta gure esku-hartzea amaitutzat jo genuen, aipatutako sailari azalduz erreklamatzaileak aurkeztu zituen froga guztiak zehaztasunez, zorroztasunez eta modu inpartzialean aztertu behar zituela, froga horiek poliziaren jardueraren zuzentasunaren gainean islatzen zituzten zalantza oinarrituak argitzea aldera. Modu berean, adierazi genuen polizia-agenteen jardueraren azterketa zehatza egin behar zuela kexak mahaigaineratzen zituen alderdietan jasotako jarraibideen egokitasunaren ikuspuntutik eta interesdunak bidali zizkion ikerketa eskaerei erantzuna eman behar ziela. Halaber, errepikatu genuen beharrezko mekanismoak ezarri behar direla atestatuetan eta gainerako polizia-erregistroetan dagokion jarduketaren edukia albait zehatzen jasoko dela bermatzeko, eta, horretarako, gure iritziz, beharrezkoa da jarduketa osorik jasotzea eta gertatutakoa desitxura dezaketen azalpen partzialak saihestea.
III.2. Baimena emateko eskumenik ez zuen udaleko alor batek emandako baimenarekin oinezkoentzako eremu batean aparkatzeagatiko zigorra
Gidari batek kexa bat aurkeztu zuen Bilboko Udalak zigor bat ezarri ziolako haren ibilgailua Alde Zaharreko oinezkoentzako gune batean modu okerrean aparkatu zuelako; izan ere, Udaltzaingoko polizia-agente batek ez zuen balioduntzat jo ibilgailuak zeukan aparkatzeko baimena eta salaketa ezarri egin zion.
Baimena udaleko barrutiko zentroak eman zion zentro horrek antolatutako erakusketa bat osatzen zuten argazki batzuk lekualdatzeko beharraren aurrean eta, ustez, toki horretan aparkatu ezin den ordutegian aparkatzeko baimena ematen zuen. Baimenaren agirian udalaren idazpurua eta zigilua ageri ziren, bai eta ibilgailuaren matrikula ere.
Udalak interesdunak agiriaren baliozkotasuna eta aparkatzearen legezkotasuna defendatzeko egin zituen alegazioak gaitzetsi zituen, baimena hori egiteko eskumenik ez zuen udaleko organo batek eman zuela argudiatuz.
Erakunde honen ikuspuntutik abiatuta, garrantzitsuena da interesdunak zigorra ezarri dion udalak berak emandako baimen bat zeukala eta baimen hori ezin zela alde batera utzi aparkatzeko baimena zuen edo ez baloratzerakoan, baimena eman duen udaleko arloa edozein dela ere. Baimenaren baliozkotasuna ukatzea eskumenik ez zuen udaleko atal batek eman zuelako, gure ustez, hauxe eragiten du: interesdunari berarekin zerikusirik ez duen administrazioaren disfuntzio baten ondorioak egoztea.
Udalak gure balorazioa onartu zuen eta zigorra indargabetu egin zuen.
IV. Ondorioak
V.1. Alor horretan aurkeztutako kexa kopurua handitu egin da 2010. urtearekin alderatuz eta azken urtetako kopururik altuena da. Aurten ere, kexa gehien jaso dituzten administrazioak Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saila eta Bilboko Udala izan dira.
V.2. 2011. urtean desegokia izan den jarduera bat antzemanez amaitu ditugun kexa ia guztien kasuan, administrazioek euren jarduera zuzendu egin dute.
V.3. Oro har, administrazioek modu onargarrian bete dute Ararteko erakundearekin elkarlanean aritzeko betebeharra. Azpimarratu behar dugu berriro ere Bilboko Udalak berehala erantzuten diela gure eskaerei eta harmena adierazten duela helarazten dizkiogun gomendioen aurrean, batez ere, trafikoaren arloan. Halaber, Getxoko Udalak ere prestutasuna eta jarrera laguntzaile eta harbera erakutsi du Udaltzaingoaren atxiloketa-zentrora egindako bisitaldiaren ondorioz abian jarri dugun ofiziozko jardueran.
Dena den, zenbait zailtasun topatu ditugu gure funtzioak modu egokian garatu ahal izateko. Hala, Herrizaingo Sailak 2011. urtean Terrorismoaren Aurkako eta Informazioaren Atalaren atxiloketa guztien grabazioa gorde zitzan egin genion eskaera ez du aintzat hartu eta, hori dela eta, ezin izan ditugun horietako batzuk ikusi.
V.4. Trafikoko azpiarloan kexek zigortzeko araubidea eduki dute hizpide batez ere. Horren inguruan beste urte batzuekin alderatuz, antzerako kontuak mahaigaineratu dira, hala nola, jakinarazpenei eta ustez arau-haustea egin duen ibilgailua gidatzen zuen pertsonaren identifikazioari lotutakoak, bereziki, titulartasuna pertsona juridikoen esku zegoen kasuetan.
V.5. Poliziaren funtzioaren gauzatzeari lotutako kexek errepikatu diren kontuak mahaigaineratu dituzte, hala nola, indarkeriaren erabilera eta horren gaineko kontrola, epailearen lehenengo kalifikaziotik arau-haustetzat jo diren jokabideengatik atxilotzea, poliziaren uniformean polizia-agentea identifikatzen duen zenbakia edo erreferentzia ez eramatea, ustez desegokiak izan diren jardunbideen barruko ikerketak, atestatuen eta administrazio salaketen edukia, eragin duten gertakariei dagokienez, eta salaketa bat hartzeari uko egin izana. Halaber, modu zehatzean jatorri atzerritarreko pertsonengan eragina duten zenbait arazo ere mahaigaineratu dira, adibidez, ezagutza-saioak osatzeko hitzordua ematea, arrazan oinarritutako identifikazio kontrolak, poliziaren prentsa-oharretan ustezko gaizkilearen nazionalitateari buruzko erreferentziak sartzea, ostalaritzako establezimendu publikoetan sartzeko mugaketak eta atxiloketaren luzatzea.
V.6. Urriaren 28ko 7/2011 gomendio orokorrak "Poliziaren jarduera eta praktiketako berme sistema" izenekoak, aipatutako hainbat kontu aztertzen ditu, baita gabeziak dituzten beste batzuk ere, atxiloketen zenbait alderdi eta beste berme batzuk besteak beste.
V.7. Herrizaingo Sailak eta gainontzeko polizia kidegoek grabatzen diren jardunen ondorioz eragin litezkeen ustezko erantzukizun administratibo eta penalen gehienezko preskripzio epean atxiloketen grabazioak gordetzea bermatzeko epe bat ezarri behar dute eta horrek kontuan hartu behar du giza eskubideak bermatzen dituzten erakundeen esku-hartzea, hala nola, Ararteko erakundearena. Horrez gain, beharrezkoa da grabatutako materiala esparru horietan esku-hartzea burutu bitartean gordeko dela bermatzea.
V.8. Bisitatu ditugun Ertzaintzaren bi atxiloketa-zentroek adingabeentzako atxiloketen erregistro liburu zehatza daukate. Hala ere, oraindik ez daukate pertsona horiek zaintzeko gela zehatzik eta hori zuzendu beharko litzateke.
V.9. Atxiloketari lotutako erregistroek eta gainerako dokumentuek fideltasun eta zehaztasun osoz islatu behar dute jarduera nola gauzatu den. Arreta handiz bete behar dira eta horien edukian desadostasunik ez dagoela ziurtatu behar da. Eskubideen informazioari buruzko aktetan jasota geratu behar da pertsona atxilotuari leporatzen zaizkion gertakariak zeintzuk diren jakinarazi zaiola.
5. Justizia
I. Arloa kopurutan
Justizia-arloan, guztira 51 espediente berri ireki dira 2011n, hau da, Arartekoak urtean zehar tramiterako onartu dituen espediente guztien %2,74. Hona hemen arlokako banaketa:
– Justizia Administrazioaren eta bulego judizialaren funtzionamendua 35
– Abokatuen eta prokuradoreen elkargoak 6
– Doako laguntza juridikoa 4
– Beste alderdi batzuk 4
– Justizia administrazioaren giza- eta diru-baliabideak 1
– Beste elkargo profesional batzuk 1
Arlo honetan jasotako gainerako erreklamazioak, guztira 43, formalki baztertu behar izan ditugu, horien gaineko eskumenik ez genuelako. Zenbait kasutan, partikularren arteko gatazkak izan dira; beste zenbaitetan, berriz, Estatu zentraleko administrazio-organoen jarduketen aurkako kexak izan dira, eta, beraz, estatuko gure homologoari helarazi dizkiogu horiek. Gainerakoak auzitegien erabakiekin ados ez egoteagatik sortu dira, eta haien independentziak galarazi egiten du jurisdikziotik kanpoko instantziek kontrola ditzaten. Horregatik, kexek auzibidean zeuden auzien ebazpen edo izapideari eragiten ziotenean, kasuan-kasuan bidezko ziren errekurtso-bideetara igorri behar izan ditugu beroriek planteatu dituzten pertsonak; eta gobernu izaerako kontuei buruzko auziei dagokienez, berriz, Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari, Fiskaltzari edo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Ikuskaritza Zerbitzuari eman diegu horien berri.
II. Jasotako kexak, gizarte eta araugintza testuinguruan
II.1. Pertsona analisiaren erdigunean kokatzeko beharra: erreklamazioen kudeaketa krisi-testuinguruan
Kexek agerian jartzen dituzten arazo espezifikoez harago, ohikoa da Justizia Administrazioaren funtzionamenduaren aurka jartzen diren kexetan pobreziarekin, ahultasunarekin edo gizarte-bazterketarekin loturiko egoerak agertzea. Krisi ekonomikoaren ondorioz, ugaritu egin dira halako egoerak, eta, hori dela eta, aurten ez dira soilik zigor-arloko kexetan agertu, baizik eta baita jurisdikzio zibilarekin loturikoetan ere.
Kasuren batek halako ezaugarriak dituenean, zaila izaten da zehaztea horrek eskubideen defentsan zer ondorio dakartzan, erreklamatzailearen problematika oro har kontuan hartu gabe. Izan ere, pertsona hori bere bizitzaren uneren batean Justizia Administrazioaren erabiltzaile bihurtzea ezin da izan elkarri eraginez erakunde honetan kexa bat jarrarazi dion babesgabezia-egoeraren inguruabar ugarietako bat gehiago besterik.
Horregatik, Defentsa Bulego honen irizpidea honako hau da: alde batera utzita aipaturiko eskumen-eragozpenen ondorioz erreklamazio bat formalki izapidetu dezakegun edo ez, erreklamazio hori jarri duenari gure esku dagoen laguntza guztia eman behar diogula, betiere haren funtsa egiaztatu badugu. Modu horretara, gure esku-hartzea, nahiz eta beti ezin zaion zuzenean lotu adierazitako asegabetasunaren zioari, eraginkorra izan dadin saiatzen gara, behintzat horrek erreklamatzailearen bizitzan izan dezakeen eraginari dagokionez. Xede horren ondorio dira jarraian aipatuko ditugun jarduketak.
II.2. Epaitegiekin eta Fiskaltzarekin elkarlanean egindako kudeaketak
Arlo honetan egin dugun lanaren zati bat informazioa eta aholkuak emanez eta epaitegien eta banakoen aurrean zuzeneko kudeaketak eginez garatu dugu. Azken horien artetik, etxebizitzaren gaineko hipoteka-bermearekin izenpeturiko maileguak ez ordaintzeagatik enbargo- eta utzarazpen-prozedurei aurre egin behar izan dieten pertsonei eragin dietenak nabarmendu dira aurten. IV. atalean, ildo horretan egindako lanaren kasu paradigmatiko bat jaso dugu.
Organo judizialetan egin ditugun kudeaketei dagokienez, lehenik eta behin, aitortu eta eskertu egin behar dugu une oro Epailetza, Fiskaltza eta epaitegi eta auzitegietako idazkaritzetako instantzia guztietan eman diguten laguntza. Halaber, Justizia Administrazioari Laguntzeko Zerbitzuek eman diguten laguntza nabarmendu nahi dugu; izan ere, laguntza hori gabe ezingo genuen izan erabiltzaileari eman beharreko arretaren ikuspegi osoa, eta hori, goian adierazi dugun bezala, esparru honetan jarduteko oinarrizko irizpidea da Arartekoarentzat. Aurrerago aipatuko dugu zein garrantzitsua den laneko filosofia horrek jarraipena izatea.
II.3. Justizia Administrazioaren Modernizazioa
Justizia hala alderdi arauemaileetan nola materialetan modernizatzeko prozesuak modu esanguratsuan eragin du gure lanean. Alderdi hauek nabarmendu behar ditugu:
alegia, Bulego Fiskal Berriaren ereduak, urritik aurrera garaturikoak.
III. Jarduera-planean sartutako beste jarduera batzuk
III.1. Bilerak elkarteekin
Zigor-prozesuetan giza eskubideak bermatzeko sistemen birtualtasunari buruz hitz egiteko Arartekoarekin elkarrizketa eskatu duten tokiko eta nazioarteko GKEei eta elkarteei erantzun diegu.
Horien artean, SEGI taldeko kideak daude; izan ere, Auzitegi Nazionalak, hala izateagatik, erruduntzat jo zituen, erakunde terrorista bateko kide izatea egotzita. Auzitegi Gorenak ezeztatu egin zuen zigor hori, horretarako ziorik ez zegoela iritzita, eta agindu zuen eraman zitezela atzera jarduketak, auzitegi epai-emaileak epaia behar bezala arrazoitu zezan. Hala egin zuten 2011ko azaroan, eta, horren ondorioz, beste kasazio-errekurtso bat jarri zen. Errekurtso hori ebatzi gabe zegoen txosten hau amaitu genuen egunean.
Emaitza dena delakoa izanik ere –horri buruzko iritzirik ezin dugu eman, independentzia judizialarekiko errespetuz–, erakunde honek urteak daramatza ohartarazten arriskua dagoela botere publikoek, "terrorismoaren gizarte-ingurunea" bakartu nahian, zigor arloko esku-hartzearen mugak aurreratzeko, egitate zigorgarriaren eremuan egintza terrorista konkretuekin loturarik izan ez baina halako egintzak egiten dituztenen helburuekin ustezko bat-etortze ideologiko bat agertzen duten jokabideak sartzeraino. Ohartarazpen hori bera egin izan dute, orobat, nazioarteko hainbat instantziak, hala nola Terrorismoaren kontrako Borrokan Giza Eskubideak Babesteko Nazio Batuetako kontalari bereziak eta Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak; hain zuzen, azken horrek Espainiari buruz egin duen azken txostenean adierazi du kezkatuta dagoela barne-zuzenbidean terrorismoaren definizioek izan dezaketen gehiegizko irismenarengatik. Baldin eta, azken buruan, terrorismoaren aurkako borrokaren xedea askatasunen esparrua defendatzea bada eta hori badu zuribidea, horretarako hartuko duen politika kriminala nekez izango da bateragarria, gure iritziz, askatasun ideologikorako eta parte-hartze politikorako eskubideek babesturikotzat jo beharko liratekeen jokabideak kriminalizatzearekin.
III.2. Bilerak erakunde eta korporazioetako arduradunekin
Erakunde arteko lankidetza, ezinbestekoa Arartekoaren lanerako, bereziki da ezinbestekoa hizpide dugun jarduketa-eremuan. Horregatik du hainbesteko garrantzia erakunde honentzat Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salako lehendakariarekin eta kideekin koordinatuta jarduteak. Haren egoitzan egin genuen, gainera, arlo honetan egiten dugun lanari eta justizia-zerbitzu publikoa hobetzeko gomendioei buruzko laburpenaren jendaurreko laburpena.
Horrez gain, bilera bat egin dugu fiskal nagusiarekin eta probintziako hiru fiskalburuekin. Bilera horretan, gai hauei buruz jardun genuen: atxiloketetan eman beharreko bermeak, atzerritartasuna, adingabeak, gutxiengo etnikoak eta zigor-betearazpena, bai eta gorago azaldu ditugun kasu jakinak ere.
Korporazio profesionalei dagokienez, bilerak egin ditugu hiru lurralde historikoetako abokatuen elkargoetako gobernu-batzarretako kideekin, bai eta Erizaintzako Bizkaiko Elkargoko kideekin ere.
Urtean zehar, hainbat bilera egin ditugu Justizia sailburuarekin eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko hainbat kiderekin. Justizia Administrazioari laguntzeko dituen zerbitzuak bisitatu ditugu, bai eta auzitegi-barruko bitartekaritzarena ere, aurten epaitegi guztietara zabaldu baitu bere esku-hartze eremua.
III.3. Inkomunikazio-araubidean atxilotutako pertsonen berme-sistema hobetzeko neurriei buruzko gomendioen jarraipena. Legebiltzarrarentzat egin genuen azken txostenean, Arartekoak horri buruz egin zuen azterketaren berri eman genuen. Argia ikusi eta bi hilabete geroago, Europako Kontseiluko Torturaren Prebentziorako Batzordeak Espainiari buruzko azken txostena argitaratu zuen. Txosten horrek baieztatu egiten zuen, alderdi guztietan, gure proposamenaren oinarri zen analisia, bai eta berori ezartzeko beharra ere. Maiatzean, horren inguruko lan-saio bat egin genuen erakunde horrekin.
Herrizaingo Sailak gure gomendioei eman dien erantzuna txosten honetan Herrizaingo Sailari eskaini diogun atalean aztertu dugu. Halaber, atal horretan jaso dugu jarraipen horren esparruan 2011. urtean euskal polizien hainbat komisariatara egin genituen bisiten emaitza. Azkenik, arlo horrexen inguruan, polizia-jarduketei buruzko beste ebazpen bat egin dugu, inkomunikazioari buruzko azterlanean esandako horretan sakontzeko.
III.4. Azkenik, erakunde honek parte-hartze handia izan du arloan jorratutako gaien inguruko ekitaldietan, hitzaldiak ematen eta materialak egiten; horien artean hauek nabarmendu ditzakegu:
III.5. Gomendio orokorrak
Gomendio orokorrei dagokien txosten honetako atalean, 2011ko azaroaren 15ean egindakoaren berri eman dugu: banandutako gurasoek jaso behar duten informazioa, administrazioak haien seme-alabez dituen datuei dagokienez, eta aurkeztu behar dituzten agiriak.
2011n arrazoi horregatik gure esku-hartzea eragin zuten kasuetan, hezkuntza arloan, Ikastetxeen Zuzendaritzak 1997-06-16an gai horretaz ezarri zituen jarraibideen arabera jardun zuen administrazioak. Arartekoaren ebazpen hori argitaratu zen aldi berean, Hezkuntza Sailak gai horren gaineko jarraibide berriak atera zituen. Beraz, hemen bildutako gomendioak azken horiek hobetzeko oinarri gisa egin zituen erakunde honek, Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren laburpenean adierazten denez.
IV. Kexak
Ondoren aipatuko ditugun bi kasuetan, Justizia arloak Arartekora kexa jartzera etorri diren herritarrei emandako laguntza azaldu nahi dugu.
IV.1. Taldeko identifikazio-saioetako eginbide judizialetarako zitazioak
Salatutako egoera: Pertsona bat gosaria hartzeko bere txandaren zain zegoela Bilboko San Frantzisko kaletik hurbil dagoen eliza batean, bi ertzain hurbildu zitzaizkion, eta dokumentazioa eskatu zioten; ondoren, zentralera deitu zuten, haren datuak jakinarazteko. Horren ostean, zitazio bat eman zioten, eta ohartarazi zioten Bilboko Instrukzioko epaitegi batean agertu behar zuela hurrengo egunean, taldeko identifikazio-saio batean parte hartzeko.
Pertsona horrek, mauritaniar nazionalitatekoa bera, bederatzi hilabete zeramatzan Espainian bizitzen. Bere kexan adierazi zuen hasieran minduta sentitu zela, azaldutako egitateak bera bezala zain zeuden pertsonen aurrean gertatu zirelako, eta haien aurrean, batere arrazoirik gabe, delitu-jokabide baten susmagarri gisa agertu zelako. Bestalde, beldurra sentitzen zuen; izan ere, gaztelaniaz hitz egiteko mugak zituen, eta ez zuen ondo ulertzen zitazioaren zergatia, ez eta han aipatzen zen prozedurak berarekin zer ikustekorik zuen ere. Hurrengo egunean, epaitegian agertu zen, eta hitzez hitz adieraziko dugu han gertatutakoari buruz hark azaldutakoa: "Azalpenik eman gabe, gela batean sartu ninduten beste pertsona batzuekin batera, eta, handik pixka batera, joateko esan zidaten. Animalia baten moduan tratatua sentitu nintzen: inork ez zidan azalpenik eman eta inork ez zidan barkamenik eskatu galarazitako denborarengatik".
Arartekoaren esku-hartzea: Bilboko Epaitegien Dekanotzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailarekin jarri ginen harremanetan, eta gertatutakoaren berri eman genien, bai eta gure iritzia agertu ere, hots, hori baieztatzera, Justizia Administrazioaren funtzionamenduan zer hobetu asko zegoela.
Alde horretatik, adierazi genien, pertsona orok justiziari laguntzeko duen betebeharra zalantzan jarri gabe, laguntza hori eskatzean asertzioz jarduteak ez duela esan nahi adeitsu izaterik ez dagoenik. Aitzitik, administrazio onaren printzipio bat da hori, botere publiko guztiak lotesten dituena, eta, gure iritziz, agenteek emandako zitazio-eginbidean jasorik ez zegoena; izan ere, agindu irmo eta hotz bat ematen zuen, eta bete ezean isuna jarriko zela mehatxu egiten zuen, beste informazio osagarririk eman gabe.
Bestalde, ez zen formetan zuzena izateko kontu huts bat. Izan ere, ez da gauza bera taldeko identifikazio-saio batean susmagarri gisa parte hartzea, edo soil-soilik saioa haren antza duten pertsonekin osatzeko parte hartzea. Beraz, arrazoizkoa dirudi zitatu den pertsonari zuzenbidean aditu ez den batek ulertzeko moduan azaltzea bi egoera horietako zeinetan dagoen. Gure iritziz, zaila behintzat bazen hori ondorioztatzea zitazio-eginbidean erabili zen eratik; izan ere, hartzaileari soil-soilik adierazi zitzaion agertu beharra zuela, "errekeritu gisa, taldeko identifikazio-saio batean parte hartzeko".
Azkenik, iritzi genion ez dela beharrezkoa informazio hori hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, bereziki horiek atzerritarrak direnean.
Emaitza: Gogoeta horiek azaldu genizkien instantzia judizialen erantzuna oso harkorra izan da. Justizia Sailari dagokionez, adierazi du erabat ados dagoela azaldu genizkion irizpideekin. Alde horretatik, jakinarazi digu Barakaldoko epaitegietan esperientzia pilotu bat abiarazi dutela, eta horren bidez, elkarte batekin hitzartu ondoren, Sailak konpromisoa hartu duela taldeko identifikazio-saioetan parte hartzeko behar diren pertsonak ekartzeko. Esperientzia horren funtzionamendua gogobetegarria izan da, eta, beraz, sistema EAEko epaitegi guztien eskura jarri du.
Sailak gaineratu du hori guztia ez dela oztopo herritarrei epaitegira etortzen direnean merezi duten tratu ona emateko, areago pertsona hori hizkuntza dela-eta ulertzeko zailtasunak dituen atzerritar bat bada. Ondorioz, Sailak iragarri zigun agindua emango zuela, inputatuekin eta biktimekin egiten den bezala, beharrezkoa denean interprete bat eska dadin, halako inguruabarretan Justiziarekin kolaboratzeko dei egiten zaien herritarrek beren presentziaren arrazoia zein den eta epaitegian zeren gisa agertu behar duten jakingo dutela bermatzeko.
IV.2. Emakume banandu bat bere semearekin bizi zen etxebizitzaren hipoteka-betearazpena
Hori da, azaldu dugun bezala, Arartekoak formalki eskumenik ez zuen kexetako bat, partikularren arteko gatazka bat zenez gero. Nolanahi ere, ikusirik egoera zein bidegabea zen eta zer kalte sortzen zizkion erreklamatzailearen semeari, esku hartzea erabaki genuen, Legeak adingabeen defentsan erakunde honi ematen dizkion funtzioekin bat etorriz.
Salatutako egoera: Kexaren sustatzailearen senar ohiak ez zuen ordaindu biek izenpetua zuten mailegu baten partea, eta mailegu horren berme gisa garai hartan biena zen etxebizitza zuten jarria. Ondorioz, aurrezki-kutxa hartzekodunak etxebizitza enbargatu eta utzaraztera hertsatu zuen emakumea, banantzearen ondoren bera bizi baitzen han, hamar urteko semearekin. Erreklamatzaileak Arartekora jo zuen, bidegabe irizten ziolako ordaindu ez zuena senar ohia izanik ondorioak berak eta beraren semeak pairatu behar izateari.
Arartekoaren esku-hartzea: Emakume horri azaldu behar izan genion mailegua solidarioa zela, eta betearazteko, berdin ziola bietako zeinek ez zuen ordaindu; beraz, azaldu genion enbargoa ez zela Legearen aurkakoa, nahiz eta hori ez zen eragozpena beste zordunaren aurka erreklamatzeko eskubidea baliarazteko. Ondorioz, gure esku-hartzearen xedea finantza-erakundean borondate ona kudeatzea izan zen, kasuaren inguruabar bat baliarazteko asmoz; izan ere, xeheki aztertu ostean, ikusi genuen inguruabar hori ez zegoela betearazpen hori agindu zenean: Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, irabazpidezko sozietatea desegin zela eta, epai bat eman berri zuen, eta, horren bidez, erreklamatzaileari adjudikatu zion etxebizitza. Beraz, erreklamatzailea maileguaren berriz finantzaketa eskatzeko moduan zegoen, eta horrek indarra kentzen zion ekintzari, Prozedura Zibilaren Legeko 693.3 artikuluan ezarritako eran.
Dena dela, horretarako, lehenik epai hori izapidetu behar zen, zegozkion instantzietan, eta horretarako enkantea egiteko falta zen denbora baino gehiago behar zen. Ondorioz, erakunde horri planteatu genion erreklamatzailearekin akordio bat egin zezakeela, bitarte horretan betearazpen hori geratzeko, epaiak adierazitako zentzuan ekar zitzan ondoreak, edo, behintzat, higiezina enkantean baino modu hobean saltzeko modua izan zezan. Azaldu genion akordio hori, estatutuz esleitua zuen gizarte-bokazioarekin hobeki ezkontzeaz gain, ez zela ekonomikoki kaltegarria Kutxarentzat, eta ez zuela izango betearazpenak zekarren zailtasunik.
Emaitza: Gure lehenengo saioek ez zuten emaitzarik izan: Kutxaren zerbitzu juridikoek kanpoko aholkularitza-zerbitzura bidali gintuzten, haien esku uzten baitzituzten era horretako betearazpenak, eta hark protokolo estandarizatu bat oinarritzat hartuz jarduten zuen. Egiaztatu genuenez, protokolo horretan ez zegoen jasota ikusarazi genizkion inguruabarrak kontuan hartzen zituen aukerarik –ez bakarrik alderdi sozial-gizatiarrarekin loturiko inguruabarrak, baizik eta ezta alderdi juridiko-ekonomikoarekin loturikoak ere, eta hori are deigarriago egin zitzaigun–. Beraz, hori erakundearen zuzendaritzari azaltzea erabaki genuen. Horren ondorioz, bertan behera utzi zuten enkantea, eta proposatutako akordioa onartu zuten. Hala, erreklamatzaileak mailegua berriz finantzatu ahal izan zuen, ordainketa atzeratuei aurre egin, eta enbargoa saihestu.
Horren ondorioz, Aurrezki Kutxak Arartekora jo zuen, eta prest agertu zen aurrerantzean ere erakunde honekin elkarlanean aritzeko, haren erantzukizun sozial-korporatiboari erantzunez.
V. Ondorioak
Gure txostenetan nabarmentzen genuen bi zerbitzuak indartu behar zirela. Sailak, aldiz, moztea edo ezabatzea erabaki du; izan ere, iritzi dio ez direla beharrezkoak, edo beste eragile juridiko batzuen eskumenak hartzen dituztela. Txosten honetan bi arlo horiei berariaz eskainitako ataletan –Espetxeetan dauden Pertsonak eta Hizkuntza Eskubideak–, zehazkiago azalduko dugu zergatik ez gatozen bat erabaki horrekin eta zer analisitan oinarritzen garen horretarako.
6. Ingurumena
I. Arloa kopurutan
Ingurumen-arloaren barruan, lurzoruari, urari, aireari, florari eta faunari eragiten dieten kutsadura-kategoriek sortutako kalteei buruzko erreklamazioak sartu dira. Guztira, erreklamazio-kopurua 96 kexakoa da. Aurtendik aurrera, txostena beste atal eta azpiarlo batzuetan banatuko da. Hain zuzen, ingurumenaren gaineko zein eragin-mota salatu den hartu da irizpide gisa, eta alde batera utzi da lurzorua hirigintza aldetik nola sailkatuta dagoen.
Azpiarlokako banaketaren arabera, sailkapena honako hau da:
– Kutsadura akustikoa 57
– Ingurumenaren kontrola 9
– Ingurumenaren informazioa eta parte-hartzea 9
– Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 8
– Beste eragin batzuk 4
– Lurzoruaren eta uraren kutsadura 3
– Kutsadura elektromagnetikoa 2
– Ingurumeneko beste kutsadura batzuk 2
– Etxebizitzetarako lurzoruan sailkatutako jarduerak 1
– Hondakinak eta isurketak 1
Eragindako administrazioen arabera, kexak honela multzoka ditzakegu:
– Tokiko administrazioa 74
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 19
– Foru administrazioa 8
Aurten bideratu diren erreklamazioen −2011n jaso ziren kexak nahiz 2011ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak− tramitazioaren xehetasunei dagokienez, txosten hau idatzi denean, hauxe da arloaren egoera:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
218 | 119 | 91 | 59 | 25 | 7 | 8 |
Aipatzekoa da igo egin dela ingurumen-arloan jaso ditugun erreklamazioen kopurua. Jendeak bere etxebizitzan jasaten duen zarataren inguruko kontsultak eta erreklamazioak ugaritu egin dira. Gehikuntza hori kutsadura akustikoa eragiten duten iturriak ugaritu izanaren ondorio da (industria-jarduerak, jolas-jarduerak, azpiegiturak). Erlijio musulmaneko talde batzuk Bilbon eta Gasteizen eskatzen ari diren kultuko zentro berriek eta antzeko jarduerek gizarte-gatazka sortu dute ingurumen-kontroleko lizentziak izapidetzen ari ziren bitartean, eta, horren ondorioz, esku hartu behar izan dugu. Horrez gain, ugaritu egin dira herritarrek eta elkarteek ingurumen-informazioa eskuratzeko dituzten zailtasunen inguruko kexak.
Arartekoak arlo honetan duen eraginkortasun-mailari dagokionez, adierazi behar dugu administrazioaren esku zegoen ingurumen-informazioa lortzeko eragozpenei buruzko hainbat erreklamaziori eman diegula irtenbidea. Hala, erantzuna eman zaie Lapuebla de Labarcako Udalean ezarri asmo den hondakin-uren araztegi bati buruzko ingurumen-informazioaren eskaerei eta Abanto-Zierbenako Udalean aurkeztu duten zuhaitz-mozketa bati buruzko informazio-eskaerari; horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ere erantzuna eman dio Abanto-Zierbenako Udalak osoko bilkuran onartutako mozio bati, udalerriari eragiten dioten goi-tentsioko energia elektrikoaren garraiorako lineen gainekoari. Bestalde, Ingurumen Sailak jakinarazi digu hainbat salaketa izapidetu dituela Muskizko abere-ustiategi batean izandako isurketa bati dagokionez.
Ikusi dugu, hiri-lurzoruan kokatutako jarduerek sortzen dituzten zarata-arazoei dagokienez, erreklamazio gehiagotan jarri direla halako arazoak konpontzeko bitartekoak, erakunde honek hala eskatuta. Hala, besteak beste, aipatuko dugu kasu batzuetan neurriak hartu direla taberna edo diskoteka batzuek sortzen duten zarataren aurka (Barakaldo, Gorliz, Igorre, Mungia, Erandio, Sopela, Ordizia, Irun eta Laudio, besteak beste), bai eta gazte-lokal batzuek (Deba, Ibarra eta Elgoibar) eta arrandegiek, harategiek, gastronomia-elkarteek, izozte-lantegi batek eta halako jarduerek sortzen dituzten eragozpenen aurka ere. Zaratarekin loturiko beste kasu batean, bide batek sortzen duenari buruzkoan hain zuzen, Bidegi foru sozietateak, dagokion kexa-erreklamazioa izapidetu ostean, konpromisoa hartu du bide-azpiegitura horretatik datorren zarata leuntzeko.
Elkarteekiko harremanen atalean, ekitaldi honetan ere Arartekoa lanean aritu da ingurumena babesten jarduten duten elkarteekiko harremana eta komunikazioa sustatzen eta hobetzen. Alde horretatik, ingurumen-foroa aipatu behar dugu. Izan ere, tresna horrek sustatu egiten du elkarte horiek Arartekoan sartu eta parte hartu ahal izatea.
Oraindik izapidetzen ari diren aurreko ekitaldietako kexei dagokienez, nabarmendu behar dugu administrazio batzuk asko luzatzen direla eskatutako informazioa bidaltzeko eta erakunde honi laguntza emateko orduan. Udal hauen kasuak bildu ditugu: Azpeitia, Urkabustaiz, Beasain, Mutriku eta Durango. Bestalde, aipatu behar dugu kasu batzuetan Arartekoak berriro esku hartu behar izan duela, lehendik salatutako arazoak berriro sortu direla eta; hala gertatu da, esate baterako, Beasaingo eta Mutrikuko hainbat jarduera sailkaturekin.
II. Lege-arloko berritasunak
Lege-arloko berritasunen atalean, aurten Gorte Nagusiek hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea onartu dute. Arau horrek hondakinak prebenitzeko eta birziklatzeko estrategia baten oinarriak ezartzen ditu. Hain zuzen, estrategia horren xedea da materia berri gutxiago erabiltzea, materia hori eraldatzeko energia gutxiago erabili behar izatea eta atmosferara gas gutxiago igortzea.
Bestalde, Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak hainbat neurri ezarri ditu mugikortasun jasangarriari bide emateko; energia-eredu horren oinarria ingurumen-iraunkortasuna da, eta, horren bidez, berotegi-ondorea duten gasen igorpena gutxituko dela bermatzea.
Atmosferaren kutsadurari dagokionez, bi xedapen onartu dira airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legea garatzeko: urtarrilaren 28ko 102/2011 Errege Dekretua, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa, eta urtarrilaren 28ko 100/2011 Dekretua, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duena eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena.
Eusko Jaurlaritzak ehizari buruzko martxoaren 17ko 2/2011 Legea onartu du. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza-jarduera arautu du.
Legebiltzarrean, hainbat legegintza-proposamen interesgarri daude, hala nola klima-aldaketari buruzko lege-proiektua eta Barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraura egokitzeko xedez hainbat lege aldatzeko aurkeztutako lege-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen aldaketa bat barne hartzen duena.
III. Jarduera-plana
III.1. Bilerak elkarteekin
2011. urtean, ingurumen-ataleko helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ingurumenari loturiko elkarteekiko harremanak indartzen jarraitzea izan da. Lankidetza-esparru edo bilera-foro hori, nagusiki, Ingurumena 2.0 proiektuaren barruan gune birtual bat sortuta garatuko da.
Aurten, hainbat bilera egin ditugu elkarte ekologista hauekin: Ekologistak Martxan,
Ezpitsua, Txipio Bai eta Errigoiri-Arrieta Garbi Plataforma.
Bileren helburu nagusia izan da gobernuz kanpoko erakunde horiei hainbat jarduketa-proposamen helaraztea ingurumenari dagokionez, batez ere informazioa eskuratzeko eta ingurumenean parte hartzeko eskubidea baliatzeari dagokionez. Horrez gain, teknologia berriak erabiliz gizarte-foro bat egiteko proposamenaren berri eman diegu.
Bestalde, hainbat bilera egin ditugu Kokearen Aurkako Koordinakundearekin eta beste hainbat elkarterekin, hala nola Turruntero, Por Muskiz Bai eta Kima Berdea elkarteekin. Horien helburua izan da Petronorren planta inguruan bizi direnek zer arazo dituzten jakitea, Arartekoaren hainbat salaketa, kexa eta jarduketari eman baitiete bide.
Horrez gainera, behin elkartu gara Izate Ingurumen Elkartearekin. Hain zuzen, Galdames bisitatzera joan ginen, zeru zabalean dagoen harrobi hori zein egoeratan dagoen eta ingurumenari nola erasaten dio ikusteko.
III.2. Bilerak administrazioekin eta zerbitzuekin
Urte honen hasieran, bilera bat egin dugu Erandioko Udalarekin, ostalaritzako jarduerek sortzen dituzten kutsadura akustikoaren arazoei buruz hitz egiteko.
Alde batetik, bilera bat egin dugu Uraren Euskal Agentziarekin, Euskadiko barne arroetarako Uholde Arriskuen Aldez Aurretiko Ebaluazioari buruzko dokumentua ezagutzeko.
Bestalde, Añarbeko Ur Mankomunitatearekin elkartu gara, Loiolako (Donostia) hondakin-uren araztegian usainak eta zarata tratatzeko zer sistema daukaten ikusteko. Bilera horretan, instalazioaren ingurunean sortzen diren usainek eragindako gatazkaren ondorioz zer gestio egin duten jakinarazi ziguten. Interesdunek adierazi digutenez, jarraipen-mahai batean parte hartu ahal izan dute, eta, horren bidez, zuzenean ezagutu ahal izan dute zer neurri aurreikusi dituzten prozesuetan sortzen den usaina kentzeko; horrez gain, beren arazoak azaldu eta neurri berriak proposatu ahal izan dituzte.
III.3. Gomendio orokorrak
Txosten honetan, ingurumen-prozesuetan parte hartzeko eskubideari buruzko gomendio orokor hau sartu dugu: Arartekoaren 12/2011 Gomendio orokorra, abenduaren 28koa. "Demokrazia eta herritarrek parte hartzea. Bereziki, ingurumen-prozesuetan parte hartzea".
III.4. Web gunearen, Intranetaren eta gizarte-sareetako foroen kudeaketa
2011. urtean, Ingurumena 2.0 ingurumenari buruzko blog bat jarri dugu abian. Foro hori ingurumenaren esparruan jarduten duten elkarteekin eta oro har herritarrekin ingurumenaren gaineko kontuei buruz gogoeta egiteko leku gisa proposatu dugu, batez ere informazioa eskuratzeko eta ingurumenean parte hartzeko eskubideari buruz gogoeta egiteko. Parte-hartzea ona izan da. Hamar elkartek hartu dute parte ekimen horretan 2011. urtearen amaierara bitartean: Meatzaldea Bizirik, Por Muskiz Bai, Kima Berdea, Ekologistak Martxan, Ezpitsua, Txipio Bai, Errigoiti-Arrieta Garbi Plataforma, astondopunta, Sagarrak, Izate eta Berdeak-Verdes equo.
Bestalde, hogeita hamar sarrera egin dira, hainbat gairen inguruan. Besteak beste, Ibaizabalen ezkerraldean (Bizkaia) aireak zer kalitate duen azter dadila planteatu da, eta neurketa-kabinetako datuak eskuratzeko zailtasunak izaten direla; bestalde, jakinarazi digute litekeena dela Areetako hondartzara isurketak egin izana, bai eta Muskizko industria-jardueraren ondorioz istiluak izan direla ere. Halaber, hainbat proposamen egin dira ingurumen-arloan parte hartzeko moduaren kalitatea hobetzeko eta ingurumen-arloko justizia eskuratzeko trabak saihesteko. Blog horrek jendearen artean duen eraginari dagokionez, pertsona interesdunen hirurogeitik gora iruzkin jaso ditugu, eta 4.500 bisita inguru.
III.5. Ofiziozko jarduerak
Petrolioa fintzeko Muskizko industria-jarduerak eragozpenak sortzen dituela eta, bizilagunek eta elkarteek bidalitako hainbat erreklamazio izapidetu ditu Arartekoak; izan ere, esku har dezagun eskatu digute horien bidez. Erreklamazio horien ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak informazio hau bidali digu: administrazio horrek egindako ingurumen-kontrolaren jarraipena, ingurumen-baimen integratua, ingurumena zaintzeko plana eta ikuskapenei egindako ikuskapen orokorrak; horrez gain, 2010eko urtarrilean eta otsailean izandako istiluei buruzko informazioa ere eman digu. Geroago, zona horretako hainbat pertsonak eta auzo- eta ekologista-elkartek emandako informazioari esker, jakin dugu hainbat istilu izan zirela 2011ko ekainean. Gertaera horiek ikusirik, Arartekoak bidezko iritzi dio arlo horretan eskumenen bat duten euskal administrazio publikoei ofiziozko espediente bat irekitzeari. Azaldutako gertaerak egiaztatzeko asmoz, Muskizko Udalera eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Osasun Publiko eta Herrizaingo Sailera jo dugu, ondoko hau argitzeko: zer jarduketa egin dituzten istiluen berri izan ostean, eta zer neurri hartu dituzten gai arriskutsuak tartean direla izan diren istripuen ondoriozko ingurumen-kontrolaren, osasun publikoaren eta arriskuen kontrolaren gaineko eskumenei dagokienez.
Zenbait elkarte ekologistarekin izandako bileren ondorioz, Gasteizko udalerrian metano gasa ateratzeko zulo bat egiteko proiektuaren berri izan dugu. Elkarteek kezkatuta daudela adierazi dute, "shale gas" deituriko gasa ateratzeko ezohiko sistema horrek ingurumenean eta giza-osasunean izan dezakeen eraginarengatik. Ezohiko gas hori lortzeko, apurtze-sistema erabiltzen da. Hori dela eta, ofiziozko kexa bat ireki dugu, aurreikusitako zundaketa hori onartzeko zer izapide egin diren eta ingurumenean zer eragin izango duen aztertzeko, bai eta gasa ateratzeko sistema hori aurreikusten duten planen eta programen ingurumen-ebaluazioa egin beharrik ba ote den aztertzeko ere.
III.6. Iritzi-artíkuluak
Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunean, "Ingurumena buru-belarri" iritzi-artikulua argitaratu dugu aurten, ingurumenaren arloko elkarteek, elkarte ekologistek eta herritarrek ingurumenaren alde egiten duten lanari buruzko artikulua.
2011ko abenduan, klima-aldaketari buruzko konferentzia bat izan da Hegoafrikan: Nazio Batuen Erakundearen Durbango Konferentzia, klima-aldaketari buruzkoa. Arartekoak "Milurtekoaren oihua.#Durban berotu dezagun" izenburuko artikulua argitaratu du bilera horren inguruan, zein garrantzitsua den kontuan hartuta. Konferentzia hori da, beharbada, azken aukeretako bat planeta hau gobernatzen duten liderrengatik poz hartzeko moduko planeta-akordioak lortzeko.
III.7. Parte hartzeko foroak, eskubideak bultzatu eta sustatzeko ekitaldiak
Batetik, 2011ko urtarrilean, hainbat elkarterekin bildu gara Bilbon, Ekologistak Martxan elkartearen egoitzan, Ingurumen informazioari eta gardentasunari buruzko gomendio orokorra zabaldu dugula jakinarazteko.
Horrez gain, Bakeaz elkarteak 2011ko otsailean Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetza Zuzendaritzarekin elkarlanean antolaturiko "Parte hartzeko tresnak ingurumeneko gatazkak konpontzean" jardunaldian parte hartu dugu.
IV. Kexarik aipagarrienak
Arartekoak ingurumenaren arloan egin dituen jarduketa nagusiak hiri-lurzoruko jolas-jarduerek, bizitegitarako eraikinekin muga egiten duten industria-jarduerek edo bide-azpiegiturak ondoan izateak sortzen duten kutsadura akustikoari dagozkionak izan dira. Badira herritarrak kezkatzen dituzten beste ingurumen-kutsatzaile batzuk ere, hala nola atmosferaren kutsadura, lurzoru kutsatuak, kontsumoko uren kutsadura eta eremu elektromagnetikoak.
Beste kexa batzuetan, administrazioen esku dagoen ingurumen-informazioa behar bezalako baldintzetan eskuratzeko zailtasunei loturiko arazoak azaldu dira, edo gabeziak daudela ingurumen-erabakietan parte hartzeko eskubideari dagokionez.
Bestalde, jarduera batzuen funtzionamenduak ingurumenari edo pertsonen osasunari asko eragiten ez badiote ere alderdi txarrak izan ditzakeela-eta gizartearen erantzun sutsua eragin duten jardueren ondoriozko jarduketak ere sartu ditugu ingurumen-atalean.
IV.1. Ingurumen-arloko informazioa eta parte-hartzea
Atal honetan, administrazioek ingurumen-informazioa eskuratzeko eta ingurumenaren arloko erabakietan parte hartzeko eskubideei dagokienez gaizki funtzionatzearen ondoriozko erreklamazioak bildu dira.
Hainbat erreklamazio jaso ditugu ingurumen-informazioa eskuratzeko eskubidea baliatzeko orduan izaten diren zailtasunen inguruan. Aipatuko dugu erantzun ona jaso dugula Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari eta Uraren Euskal Agentziari kontu honen inguruan bidalitako bi gomendiori dagokienez. Eskabide horien gainean erantzun eraginkor bat lortzeko helburuarekin, URA-Uraren Euskal Agentziari ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaien gomendatzen dion Arartekoaren 2010ko abenduaren 21eko ebazpena eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaien gomendatzen dion Arartekoaren 2010ko abenduaren 21eko ebazpena egin ditugu. Bi gomendioak onartu dituzte, eta erreklamatzaileari erantzuna eman diote, informazioa eskuratzeko eskubidea arautzen duen urtarrilaren 18ko 27/2006 Legean ezarritako hilabeteko epea soberan gaindituta.
Erriberabeitiko Udalak ez zion erantzuten herritar batek etorkizunean Manzanosen instalatzekoa den hondakin-uren araztegiari buruz aurkeztu zuen informazio-eskaerari. Hala, informazioa bidal zezala eskatu genion, eta Manzanosko hondakin-uren araztegia kokatu asmo duten lurzatiari buruzko arkitekto aholkulariaren txostena jaso genuen. Udal horrek kontsulta egin zuen erreklamatzaileari zuzenean erantzuteko betebeharra bazuen ere, erreklamatzaileari erantzuna helarazi genion, eta bertan behera utzi genuen gure esku-hartzea. Beste erreklamazio batean, elkarte batek adierazi zuen ez zutela informaziorik mindak legez kanpo isurtzeagatik jarritako salaketa baten inguruan egin ziren izapideei buruz. Informazioa eskatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak aurkeztutako salaketa horren ondorioz zer izapide egin ziren jakinarazi zigun.Horrez gain, jakinarazi ziguten interesdunei ere eman ziela horren berri.
Ildo horretan, beste elkarte batek galdetzen zuen zergatik ez zion erantzun Abanto-Zierbenako Udalak udalerri horretan zuhaitzak moztea justifikatzen zuten txosten teknikoei buruzko ingurumen-informazioa eskatzeko idazki bati. Udalak eskabide horri ez zion erantzun ingurumen-legedian ezarritako epearen barruan. Erreklamazio hori jaso ostean, eskabideari emandako erantzunari buruzko informazioa eskatu genion administrazio horri, informazioa eskuratzeko eskubidea arautzen duen uztailaren 18ko 27/2006 Legean jasotako eran. Horri erantzunez, bulego teknikoak txostena bidali zigun. Informazio hori ikusirik, bidezkotzat jo genuen Udalari idazki bat bidaltzea, administrazio horrek informazioa azkar eta modu lehenetsian eskuratzeko edo bidaltzeko azkartasun-printzipioa bete behar duela gogorarazteko. Ingurumen-legedian ezarri denez, ebazteko epea ez da izango, luzapenik ezean, hilabete baino gehiagokoa, eskabidea erantzuna emateko ardura duen erregistroan jasotzen denetik aurrera. Arlo honen gaineko gomendioan, zeina Arartekoak Eusko Legebiltzarrarentzat egindako 2010eko urteko txostenean jaso baitugu, planteatu genuen teknologia berriak erabiliz epe hori 15 egunetara gutxitu beharko litzatekeela. Halaber, adierazi genion, baldin eta hala egin ez bazuen, administrazio horrek igorri behar zuela eskatutako txostena.
Jendearen parte-hartzeari dagokionez, Muskizko gizarte-erakunde eta elkarte batzuek azaldu digute arazoak dituztela Petronor enpresaren ingurumen-baimen integratuan ezarritako ingurumen-arloko kontrol-neurriak betetzen ote diren kontrolatzeko jarraipen-batzordean parte hartzeko. Horri dagokionez, Arartekoaren abenduaren 29ko 12/2011 gomendio orokorrean ("Demokrazia eta herritarrek parte hartzea. Bereziki, ingurumen-prozesuetan parte hartzea), planteatu genuen administrazio publikoek parte hartzeko mekanismoak ezarri behar dituztela ingurumenari eragiten dioten jardueren funtzionamenduaren ondorioz sortutako gatazkak kudeatzeko, eta bertan ordezkaturik egon behar dutela herritar eta elkarte interesdunek. Foro horietan funtsezkoa da informazio erabilgarri guztia noiznahi eskuratzeko modua ematea eta alderdien artean komunikatzeko bideak ezartzea.
IV.2. Ingurumenaren kontrola
Atal honetan, proiektuek eta jarduerek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko egiten diren prozedura administratiboetako disfuntzioak aipatzen dira. Prozedura horien barruan honako hauek sartzen dira: ingurumen-eraginaren ebaluazioa, ingurumen-baimen integratua eta jarduera sailkatuetarako lizentziak edo jarduera jakinaraziak.
Batetik, Errigoitiko (Bizkaia) industrialdearen garapenari buruz iritzia eskatu zigun auzo-plataforma batek planteatutako erreklamazioa izapidetu dugu, han kokatu asmo duten biomasa-plantaren ondoriozko industria-erabilerak ingurumenari kalte egin diezaiokeela eta. Horri dagokionez, Errigoitiko Malluki industriaguneko lurzorua garatzeko egindako administrazio-jarduerei buruzko gure esku-hartzea amaitzen duen Arartekoaren 2011ko uztailaren 21eko ebazpena aipatu genuen. Ebazpen horretan, Errigoitin (Bizkaia) onartutako plan partzialaren ingurumen-ebaluazioa egin beharra zegoela adierazi genuen.
Bestalde, hainbat erreklamazio jaso ditugu Bilbon eta Gasteizen kultuko bi zentro ireki daitezen baimentzeko egin den esku-hartze administratiboaren inguruan. Gasteizen kasuan, auziaren ardatza zen hainbat arazo sortu zela erlijio-komunitate batek kultuko jarduera bat egin asmo zuelako lokal batean, horretarako obra-lizentzia jadanik bazuelarik. Auzi hori amaitzeko, ebazpen hau eman dugu: Arartekoaren ebazpena, 2011ko urriaren 3koa, Zaramaga auzunean kultu musulmanerako zentro berria irekitzearen inguruko arazoetan jarduteko moduari buruzko ondorioak emateko. Bilboren kasuan, beste hainbat konturen artean, adierazi zen atzerapenak izan zirela jarduera-lizentzia izapidetzeko, aurreikusia zegoela kultuko zentro berriak irekitzeari buruzko udal araudi bat egitea eta gizarte-gatazka sortu zela zentro berriak irekitzearen ondorioz.
IV.3. Kutsadura akustikoa
Atal honen barnean, batez ere zaratak eragiten dituen arazoei buruzko erreklamazioak sartu ditugu. Hiri-lurzoruan, industria-lurzoruan eta lurzoru urbanizaezinean dauden jarduera sailkatuei buruzko erreklamazioak jaso ditugu. Baita administrazioak egiten dituen lanek edo azpiegiturek ateratzen duten zarataren ondoriozko erreklamazioak ere.
Kexetan aipatzen da toki-administrazioek ez dutela ezer egiten, nahiz eta hainbat jolas-jardueraren funtzionamenduak (tabernak, jatetxeak edo jolas-elkarteak), ezarriak zaizkien neurri zuzentzaileak betetzen ez dituztenez gero, eragozpenak sortzen dituzten, batez ere zaratagatik eta usainengatik.
Jarduera horiek sortzen dituzten eragozpenak ez dira kontu hutsala. Zaratak, usainek eta bibrazioek immisioak dakartzate eurekin, eta horiek eragin berezia dute ingurumenean, osasun publikoan eta sortzen dituzten erasoen kalteak pairatzen dituzten pertsonen oinarrizko eskubideetan. Komeni da gogoraraztea 2011ko urriaren 18ko Epaian, Martinez Martinez Espainiaren aurka kasuari buruzkoan, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak oraintsu emandako doktrina. Honela dio: "Bizilekua, eskuarki, bizitza pribatua eta familiakoa egiten den lekua, espazio fisikoki mugatua da. Banakoak eskubidea du bizilekua errespeta diezaioten; hori ez da hartzen soilik espazio fisiko soil bat izateko eskubidetzat, baizik eta baita espazio hori lasaitasun osoz gozatzeko eskubidetzat ere. Bizilekua errespetatzeko eskubidea urratzea ez da soilik irain material edo gorputzezkoak egitea, hala nola pertsona baten bizilekuan baimenik gabe sartzea, baizik eta baita kalte gorpuzgabeak egitea ere, hala nola zarata, igorpenak, usainak eta bestelako esku-hartzeak egitea. (...) Administrazioaren jardunak ez bakarrik ez du mugatu behar halako esku-hartzeetara, baizik eta, gainera, banakoak adierazitako egitate horietatik babesteko ardura du". Bestalde, Konstituzio Auzitegiak auzi hori nabarmendu du 2011ko irailaren 29ko 150/2011 Epaian; izan ere, iritzi dio zarata-maila saihesgarri eta jasanezin jakin batzuen eraginpean luze egon behar dutenei bizilekuan norberaren eta familiaren intimitatea gordetzeko oinarrizko eskubideari dagokion babesa eman behar zaiela.
Alde horretatik, organo publiko eskudunak ezinbestean erabili behar du ordenamendu juridikoak hirugarrenei eragozpenak edo kalteak ekar diezazkieketen soinu-immisioak prebenitzeko eta, hala badagokio, saihesteko ematen dion ahalmena. Administrazio publikoek jarduera sailkatuak kontrolatzeko eta ingurumen-legedira egokitzeko esku hartu beharra ez da soilik aukerako kontu bat; aitzitik, interes orokorraren defentsan eta legediaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko ordenamendu juridikoak egozten dien ahalmen publikoa baliatzea dakar.
Batetik, ikusi dugu jarduera batzuek klandestinoak liratekeela, irekitzeko lizentziarik edo, areago, zenbait kasutan jarduteko lizentziarik gabe funtzionatzen ari direlako. Lizentzia izateko eskakizuna, alkatearen eskumenekoa, ezin da saihestu eragozpenak, administrazioaren atzerapenak edo beste arrazoi pribatu batzuk alegatuta. Lizentziarik ez duten jarduerei dagokienez, erakunde honek bat egiten du Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian erabili den irizpidearekin, hau da, lizentziarik gabeko jarduerak klandestinotzat jo behar direla; hala, Zuzenbidearen araberakotzat jotzen dugu udal agintaritzak jarduera hori ixtea, dagokion espedientea izapidetu ondoren. Kexa honetan gertatutako egoerak saihesteko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak 65. artikuluan jarduera ixteko aukera ematen du, baldin eta inguruabarrek hala gomendatzen badute, interesduna entzun ondoren.
Hainbat jarduketa egin ditu Arartekoak problematika horrekin lotuak: .
Horri dagokionez, argi geratu behar du jarduera beti interes publikoko eskakizunetara egokitzeko baldintza inplizituaren mendekotzat jo behar dela. Eskakizun horiek ahalmena ematen diote Administrazioari, proportzionaltasun egokiarekin, baimendutako jardueran esku hartzeko, eta jarduleei, are ofizioz, beharrezkoak diren zuzenketa- eta egokitzapen-neurriak ezartzeko, jarduerak behar bezala funtzionatuko duela bermatzeko edo, azken beltzean, emandako baimena ezeztatzeko, interes publikoko eskakizunetara egokitzeko aukera guztiak ahitu direnean; izan ere, bestela, zaintza, segurtasun, bizikidetza eta ordena publikoaren arloko betebehar nagusiei dagokienez utzieraz jardutea litzateke.
IV.4. Lurzoruaren eta uraren kutsadura
Atal honetan, hala jabari publiko hidraulikoko nola itsas-lurtarreko uren eta itsasaldearen ingurumen-kalitateari eragiten dioten isurketen ondoriozko kexak jaso ditugu. Horren barnean sartzen da kutsadura biologikoak eta lurzoruaren kimikak ingurumenean duten eragina.
Atal honetan, Santa Marina ospitaletik (Bilbo) hondakin-ur batzuk isuri zirela-eta pertsona batek aurkeztu zigun erreklamazioa sartu behar dugu. Hainbat salaketa aurkeztu zituen, baina ez zuen lortu jardueraren titularrak arazoa konpontzeko hartu zituen neurriei buruzko erantzunik. Auzi horrek eragiten zien administrazioetara jo genuen, isurketen gaineko salaketaren inguruan zer jarduketa egin zituzten jakiteko. Kasu honetan, informazioa eskatu genien Osakidetza/Euskal Osasun Publikoari, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailari, Bilboko Udalari eta Uraren Euskal Agentziari. Lau administrazioek bidali ziguten salatutako gertaerei buruzko informazioa. Dokumentazio hori irakurrita, ondoriozta dezakegu ospitaleko instalazioek eragindako isurketa ur beltzak eta euri-urak bereizi beharraren ondorio eta sarea ez artatzearen eta ez mantentzearen ondorio izan zela. Jakinarazi zigutenez, 2009. urtean egin dira urak bereizteko eta sarea mantentzeko lan horiek. Geroago, aurreko txostenetan aipatu da ikuskapenak egin direla, eta ez dela isurketa gehiagorik ikusi. Nolanahi ere, adierazi behar da Bilboko Udalari dagokiola saneamendu-lanak ikuskatzea eta kontrolatzea, eta Uraren Euskal Agentziari, ostera, ibilguetara egindako isurketak kontrolatzea eta baimentzea.
IV.5. Kutsadura elektromagnetikoa
Atal honetan, telefonia mugikorreko eta telebistako antenek eta instalazioek, energia elektrikoa banatzeko sareek edo Internetera wifi bidez konektatzeko sistemek sortzen dituzten uhin elektromagnetikoen igorpenei buruzko kexak sartu ditugu.
Horri dagokionez, Donostiako bizilagun batzuen erreklamazio bat jaso dugu. Horren bidez, adierazi digute telefonia mugikorreko hainbat estazio ezarri dituztela haien etxebizitzen inguruan eta ospitale pribatu bateko gelen barruan. Horri dagokionez, bizilagunek adierazi dute kezkatuta daudela zona horretako bizilagunen osasunean izan ditzakeen kalteengatik, era horretako instalazioek sortzen duten kutsadura elektromagnetikoen ondorioz. Erreklamazio horrekin bat etorriz, kexa horren inguruan jarduteko izan dugun aukera Donostiako Udalak instalazio irrati-elektrikoak baimentzeko ezarririk dagoen araubidea aplikatuz zer jarduketa egin dituen kontrolatzea izan da. Kasu honetan, bada instalazio horiek arautzen dituen udal ordenantza bat, eta hori aldatzeko proposamen bat ere badago; proposamen hori izapidetzen ari dira oraindik. Auzitegi Gorenak emandako hainbat epairen bidez sortu den jurisprudentziaren arabera, udal administrazioek badute ahala irailaren 28ko 1066/2011 Errege Dekretuan ezarritako mugak baino murriztaileagoak ezartzeko. Alabaina, beste araudirik onartzen ez den bitartean, Donostiako Udalean udal lizentziak baimentzeko dagoen araubidea hirigintzako kontuen gainekoa da nagusiki. Igorpen irrati-elektrikoen kontrolari dagokionez, ordenantzak ezartzen du Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren ziurtagiri bat behar aurkeztu behar dela, aipaturiko Errege Dekretuan ezarritako gehieneko muga horiek betetzen direla egiaztatzeko.
Telefonia-antena baten instalazioari buruzko informazio-eskaerari erantzuten ez ziotela eta, ebazpen hau eman dugu: Arartekoaren ebazpena, 2011ko azaroaren 30ekoa. Horren bidez, Getxoko telefonia mugikorreko antena bati buruzko informazio eskaera bati ez erantzuteagatik aurkeztutako kexa-idazki bat amaitutzat jo da.
Bestalde, Laudioko guraso-talde batek adierazi digu ez daudela ados Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak garatzen duen Eskola 2.0 programaren barruan wifi-sare bidez haririk gabe konektatu beharrarekin. Erreklamazioan eskatu dute har daitezela neurriak konexio-sistema horrek dakarren kutsadura elektromagnetikotik eta ikastetxeetan haren eraginpean dauden pertsonen osasunari ekar diezazkiokeen ondore kaltegarrietatik babesteko. Idazki horretan, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarraren 2011ko maiatzaren 27ko ebazpena aipatu dute. Horren bidez, haurrak babesteko helburuarekin, Internetera kable bidez konekta daitezen lehenesteko eskatu dute. Erreklamazioan azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Osasun eta Ingurumen Sailei eskatu diete har ditzatela neurriak ikastetxeak kutsadura elektromagnetikorik gabeko zona zuritzat jotzeko. Nolanahi ere, planteatu dute ahalbidetu eta babes dadila Eskola 2.0 programan kable bidezko konexioa erabil dadin. Gaur egun auzi horren balorazio bat egitekotan gaude.
V. Ondorioak
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
I. Arloa kopurutan
Aurten 42 erreklamazio jaso da guztira arlo honetan, eta eragindako administrazioak gorabehera horiek eduki duten banaketa hau izan da:
– Tokiko administrazioa 20
– Foru administrazioa 14
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 9
Azpieremukako banaketari dagokionez, sailkapena honakoa da:
– Herri lanak eta azpiegiturak 11
– Garraioak 10
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 5
– Obrak egitea 4
– Nahitaezko desjabetzea 4
– Beste alderdi batzuk 4
– Kontratazio araubidea, ondarea eta administrazioaren erantzukizuna 4
Aurten bideratu diren erreklamazioen −2011n jaso ziren kexak nahiz 2011ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak− tramitazioaren xehetasunei dagokienez, txosten hau idatzi denean, hauxe da arloaren egoera:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
61 | 18 | 38 | 17 | 21 | 0 | 5 |
Ekitaldi honetan jaso ditugun kexa gehienen izapidetze egoera arrazoizkoa da, gure jarduera, gutxi gorabehera, kexa guztien ehuneko hirurogeita hamarrean amaitu baitugu, aurreko ekitalditik izapidetzeke genituenez gain. Izapidetzeke daude, bereziki, laugarren hiruhilekoko kexak eta aurretik aurkeztutako batzuk, hainbat arrazoi direla eta ebatzi ez direnak. Orokorrean aipa dezakegu jasotako kexak erantzuteko eta ebazteko denbora hobetu dugula, bereziki esku hartu duten administrazioen lankidetza eta betetze maila handiagoa egon delako bai eskatu dugun informazioa epe laburragoetan jaso dugulako bai eskaini diguten lehen erantzunaren edukia nahikoa izan delako aurkeztutako kexen arrazoia kontrastatu eta baloratzeko.
Hala ere, atal honetan oraindik ere azpimarratu behar dugu erakunde honek duen beharra legebiltzarraren komisario gisa eta, beraz, aipamen berezia egin behar dugu hainbat administraziok eskaini diguten lankidetza falta. Urte honen hasieran, kudeaketa askoren ondoren, azkenik gure esku-hartzea amaitu behar izan genuen 2009ko ekitaldian hasitako espediente batean gure lana eraginkortasunez bete ahal izan gabe, honako ebazpen hau emanez:
Arartekoak askotan salatu izan ditu administrazio isiltasunaren praktikaren kalteak, herritarrak babesik gabeko egoeran kokatzen dituelako eta, gainera, jarduerarik bideratzen ez duelako berezko helburua administrazioak zer edo zer egitea denean, izan ere, bere asmoari buruzko administrazioaren asmoa ez ezagutzean, jarduera eza horren aurka erreakzionatzeko beste mekanismoak erabiltzea ekiditen edo zailtzen du.
Administrazio txarraren praktika horien ondorioz, gainera, administrazioaren jarduerak ordenamendu juridikoa urratzen dute edozein administrazio jarduera arautu behar duten printzipio orokorren mailan. Zehatzik, jarduera publiko oro zuzendu behar duen herritarrentzako zerbitzu beharraz ari gara (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 3.2. artikulua). Herri administrazioek ez lukete helburu hori galdu beharko hartu beharreko erabakien hari gidari gisa.
II. Jarduera-plana
Gure ohiko jardueraren oinarrizko zati baten jatorria herritarrek aurkeztutako bakarkako kexetan kokatzen da. Gauzak horrela, jasotako kexak izapidetzea izan da gure jardueraren zati adierazgarriena eremu honetan. Espediente horiek ebazpen batzuk izapidetzea ekarri dute, hurrengo idatz zatian azalduko dugun moduan.
Gainera, kexa horietatik abiatuta, Ararteko erakundearen jarduera planak ofiziozko espedienteak hasteko asmoa dauka kexa horiek bakarkakoaren egoeratik harago doazen arazoak edo beste bitartekoen bidez –hala nola, komunikabideen bidez edota elkarteen bidez– ezagutzen dituzun arazoak islatzen dituztenean. Zentzu horretan, iaz herritarrei azpiegitura proiektu baten berri emateari eta publizitateari buruzko ofiziozko espediente baten hasiera aipatu genuen, aurten ebatzi duguna. Zentzu berean, beste azpiegitura proiektu baten agerpen publikoari buruzko ofiziozko espediente bat izapidetu dugu, biak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailekoak. Ofiziozko bi espediente horiei buruzko balorazioa hurrengo 4. epigrafean gaineratuko dugu.
Azkenik, EAEko garraio publikoaren sistemaren irisgarritasuna hizpide duen txosten berezia aipatu behar dugu, legebiltzarrean aurten aurkeztu dena. Txosten horrek EAEko garraioen sistema publikoaren gabeziak eta hutsuneak identifikatu ditu, mugikortasun murriztua duten pertsonen kolektiboarentzat lekualdaketek duten segurtasunari eta funtzionaltasunari dagokionez, txostenaren V. atalak biltzen duen aipamenaren arabera.
III. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan, izapidetu ditugun kexen artean, aurkezten duten eduki formal edo materialagatik nabarmendu nahi izan ditugunak zehazten ditugu eta, bereziki, berariazko ebazpena izan dutenak.
III.1. Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa
Administrazio jarduerari gero eta gardentasun gehiago eskatzen zaio eta gainera herri administrazioetan dagoen informazio publikoa eskuratzeko aukera dago. Hori horrela izanik, zaila da oreka bat mantentzea arrazoia azaldu gabe informazio publikoa eskuratu nahi duen pertsona baten eskubidearen erabileraren eta ordenamendu juridikoak interesdunaren baimenik gabe udal agiritegietan dauden datu pertsonalak eskaintzeko ezartzen dituen mugen artean. Beste batzuetan ere kontu honen inguruan hitz egin dugu, eta azpimarratu dun moduan, batzuetan, administrazio publikoak datu pertsonalen legezko debekuaren interpretazio murriztailea, arbitrarioa ez bada, erabiltzen dute, aitzakia gisa, eskatutako informazioa ukatu ahal izateko.
Unean ditugun bitarteko teknikoek neurri handi batean datu nominatiboen banaketa errazten dute agiritegi publikoetan dagoen informaziorako sarbidea adosteko eragindako datu pertsonalen konfidentzialtasunaren bermearekin. Horrek behar bat proposatzen du, hain zuzen ere, informaziorako sarbideak dokumentazioko kudeaketa politika ona eskatzen duela publiko orokorraren informazio beharrei aurre har diezaien, interesgarritzat jo daitekeen dokumentazioari modu irisgarrian publizitatea emateko tresna eskuragarriak erabiliz, hau da, informazioaren publizitaterako politika proaktiboa deitu izan dena.
Ondoren ofiziozko espedienteen atalean aztertuko dugun moduan, zenbaitetan, informazioa eskura jartzeko borondate formala egon arren, ez dira beharrezkoak diren erabaki praktikoak hartzen erabilgarritasuna eraginkorra izan dadin eta agiri publikoetarako irisgarritasunik handiena erraztu dezan. Nolanahi ere, hobekuntza eremu handia dago administrazio eta sail ezberdinetan sakabanatutako informazioaren sistematizazioa hobetzeko eta bertan esku hartu behar da lokalizazioa eta hedapena hobetzeko.
III.2. Herritarren eskubideak
Aurreko epigrafearekin lotuta, herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide publikoa izateko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen zioen azalpenak azaltzen duenez, administrazio elektronikoaren garapen eskasaren aurrean, araudiak "ahalko" dutetik "beharko dutera salto egin nahi du. Hala eta guztiz ere, aldarrikatu zenetik lau urte igarota, eskura dagoen informaziora bitarteko elektroniko bidez sarrera errazteko beharrezkoak diren neurriak hartzea hasiberria da eta erabaki politiko egokiak eskatzen ditu zehaztutako helburuetan aurrera egiteko.
Kontu hau mahaigaineratu dugu hurrengo IV. epigrafean aipatuko dugun izapidetutako ofiziozko espedienteen ondorioz, espediente horietan legezko xedapen batzuen araudi eta garapen faltagatik sortutako arazoak antzematen dira. Zehazki, egoitza elektronikoko iragarki ohola dugu hizpide (11/2007 Legearen 12. artikulua), legezko edo arauzko xedapen bidez iragarki oholean argitaratu beharreko egintza eta jakinarazpenen argitalpena ordezkatu edo osatu ahalko duena. Herri administrazio bakoitzean iragarki ohol bat egoteak asko erraztuko lieke herritarrei izapidetzen ari den informazio publikoa eskuratzea, segurtasun juridiko oso handia eskainiz alegazioak aztertu eta aurkezteko epeei dagokionez, egun antzematen den sakabanatze edota faltaren aurrean.
Dagoeneko "Herritarrentzako informazioa eta parte-hartzea toki eremuan" izeneko 2005. urteko gure gomendio orokorrean azaltzen genuen: "Alde horretatik, udal gehienek web gunea dutela egiaztatu dugu; hala ere, erabilgarri dagoen informazioaren edukia oso ezberdina da, eta oraindik oso gutxi dira tresna berri hori izanda, beren ohiko jarduera ezagutarazteko baliabide gisa sistematikoki erabiltzen dutenak. Esate baterako, normalean web gunea ez da erakundeen "ediktu-ohol elektronikoa.". Gogoeta hori, informazio eta ezagutzaren teknologien arloan gaineratutako beste batzuekin lotzen dena, guztiz eguneratuta dago oraindik ere, izan ere, herri administrazioek, orokorrean, ez dute iragarki oholik euren egoitza elektronikoan sistematikoki eta modu egituratuan iragarki ofizial guztiak gaineratzeko, ezta ohikoaren osagarri gisa.
III.3. Nahitaezko desjabetzea
Bi kexa izapidetu ditugu, biak Arabako Foru Aldundiak desjabetutako lurrak itzultzeko eskaerari buruzkoak. Interesdunek 2008. urtean desjabetutako lurren zati bat itzultzea eskatu zuten N-102 errepidea hobetzeko eta egokitzeko proiektua burutzeko, bere garaian eragina sortu zuen helburura bideratu ez zen zatian. Interesdunek, inolako erantzunik jaso ez zutenez, behin baino gehiagotan errepikatu behar izan zuten euren eskaera eta azkenik erakunde honetara jo zuten foru administrazioaren erantzun faltagatik. Egindako informazio eskaerari erantzunez eragindako foru sailak azaldu zigun jarduera okerra zuzendu zuela erreklamatzaileei behar bezala erantzunez.
Arlo materialean interesdunen planteamendua ukatzen zuen, itzulketa eskatzen zuen lurzatiaren gainontzeko azaleraren zati handi batek N-102 errepidearen zerbitzu-bideko plataformarekin eta horren jabari publikoko eremuarekin bat egiten zuelako eta bestalde, gainontzeko hori hegoaldean aipatutako zerbitzu-bide horren drainatze sistemaren zati den arekak mugatzen du, beraz, ez dago desafektatu daitekeen inolako azalerarik.
Laburbilduz, hiru urte erreklamatzaileei eskatzen zuten desjabetutako lurzatiaren zatiaren itzulketa ez zegokiela erantzuteko.
III.4. Herri lanak eta azpiegiturak
Aurten Lauros ibaiak zeharkatzen duen Asua-Katea Bidegurutzea eremuan gertatzen diren uholdeen arazo larriak azaltzen zituzten bi kexei buruzko gure esku-hartzea amaitu dugu. Ibai hori, ibilguarekin batera, aldatuta dago errepidea pasatzeko lanak eta euste hormak direla-eta. Eragindakoek eskumena duten administrazioen erantzun eta jarduera falta salatzen zuten. Gaiari buruzko informazioa eskatzen diegu Loiu eta Erandioko Udalei, baita Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailari ere eta Uraren Euskal Agentziari (URA).
Gai horren inguruan, eskumena duten administrazio guztiek, lurralde eremuan eragina jaso duten udal guztiak barne, ibilgua sedimentu eta landaretzarik gabe mantentzea beharrezkoa dela onartzen zuten, izan ere emariak gune horretatik husteko zailtasunak sortzen dituzte. Hala eta guztiz ere, ibilguaren mantentzea aldizka egiteko eta, horrela, emariak behar bezala hustu ahalko direla bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea zein administraziori dagokion adieraztean desadostasunak sortu ziren. Gainera, ez ziren ados jarri inguruko uholdeen sakoneko arrazoiei buruzko diagnosian.
Dagokion azterketa ikusita, Asua inguruan –Katea Bidegurutzea– Bilbao-Plentzia Errepidea kaleko uholde arazoei buruzko 2011ko azaroaren 3ko Arartekoaren ebazpena ematen dugu zera dio:
Uraren Euskal Agentziak jakinarazi digu ebazpen horretan adierazitako moduan jarduteko asmoa dutela.
Bestalde, auzokideen elkarte baten kexa azpimarra dezakegu Irunen gizarte etxe bat eraiki izanagatik. Eragindako auzokideek proposatzen zuten eraikin berria gutxienez 30 metro urrundu behar zutela euren etxebizitzetatik (sotoan) maduren eremua izateagatik, eraikin zaharrak zirelako eta aurrekari gisa aldez aurretik izandako arazoak izateagatik. Irungo Udalak, araudi gisa, Barne Erreformako Plan Bereziaren aldaketan, sotorako aurreikusitako eraikuntza konponbidea gaineratu zuen, eraikuntza proiektuan zehaztu beharrekoa, aginduzko ikerketa geoteknikoarekin batera. Era berean, eragindakoen alegazioa kontuan hartu zuen, hau da, Planaren Ordenantzek Eraikuntzaren Proiektuan Jardute Protokolo bat eta Jarraitze Plan bat eransteko beharra.
III.5. Ondare erantzukizuna
Aurten ondare erantzukizunagatiko erreklamazio baten ebazpenean gertatutako atzerapenari zegokion esku-hartzea itxi dugu interesdunak erreklamazioa egin zuenetik horrelako prozedurak egiteko aurreikusitako epeak gainditu zirelako. Eskainitako datuen arabera, kexa izapidetzea erabaki genuen. Erreklamazioak Eusko Tren geltoki baten inguruan gertatutako erorketa baten ondorioz sortutako kalte pertsonal eta materialak zituen hizpide. Bertan herri lan publikoak burutzen ari ziren eta, interesdunaren arabera, zoladura egoera okerrean zegoen.
Bideratutako jardueretan zehar, erantzun faltaren hutsune formala konpondu zela jakin izan genuen. Ikuspuntu material batetik ere konponduta zegoen, izan ere, Euskal Trenbide Sareak, herriko udalarekin batera barne hartzen zuten administrazio gisa agertzen zenak, eragindakoaren eta lanen enpresa esleipendunaren arteko kalte-ordaineko erabaki bat lortu zela jakinarazi zigun.
III.6. Garraioak
Azken urteotan bezala, 2011 ekitaldian garraio zerbitzuari buruz jaso ditugun kexa gehienek, funtsean, bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzua eskaintzerakoan, nola hiriko zerbitzua izan hala hiri artekoa, sortutako arazoak izan dituzte hizpide.
Kexa horien bidez, herritar askok adierazi dute ez daudela ados garraio publikoko egungo eskaintzarekin kasuan kasuko txartelak izapidetzerakoan. Beren iritziz, oro har ez da nahikoa eta ez da behar bezala egokitzen egungo gizarteak dituen garraio premietara, ez ordutegiari eta maiztasunari dagokienez, ez geralekuei eta ibilbideetako erosotasun baldintzei dagokienez, ezta beste hainbat alderdiri dagokienez ere.
Kexa gehienak errepideko garraioari buruzkoak izan arren, trenbidearen erabiltzaileek egindako erreklamazioak ere jaso ditugu; gure eskumen eremua kontuan hartuta, erreklamazio horiek EuskoTren zerbitzuari edo metropoli trenbideari (Metro Bilbao) buruzkoak izan dira.
Halaber, bidaia-txartelak erosteko prozesuaren teknifikazioak gaitzespena sortu du eta halaxe sortzen jarraitzen du. Oro har, geltoki handietan izan ezik, EuskoTreneko geralekuetan txartelak erosteko zeuden leihatilak kendu egin dira eta, horien ordez, makinak jarri dira; hauen funtzionamenduak, batzuetan, arazoak sortzen dizkie erabiltzaileei. Kontua da, ordea, trenean sartzeko baliozko garraio titulua izan behar dela; hala izan ezean, salaketa egin daiteke eta horrek zigor espedientea hastea ekar dezake, bidaian zeharreko gehigarria izenekoa ordaintzen ez bada.
IV. Ofiziozko espedienteak
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko proiektuen agerpen publikoaren inguruan hasitako ofiziozko bi espedienteen izapidetzea amaitu dugu.
Zehazki, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2010eko azaroaren 23ko 224. zenbakia) Herrera eta Altza geltokien eta Altza/Pasaiaren geltoki berriaren arteko zabaltzearen informazio azterlana, baita horren ingurumen eraginaren gaineko azterlana ere jendaurrean aurkezten zuen iragarpena argitaratu zen. Iragarpenak azaltzen zuenez, beste bitartekoen artean, proiektua jendeak eskura zezakeen sailaren web orrian. Hala eta guztiz ere, agiri hori eskuragarri ez zegoela antzeman genuen, eta gaiaren inguruko informazioa eskatu genuen. Sailak erantzun zigun informazio azterlanaren bolumena zela-eta ezin izan zutela web orrialdean inplementatu baina berehala nahikoa zabala zen azterlan bat gaineratuko zutela.
Era berean, aurten «Donostialdeko metroari buruzko azterlan berriemailea. Lugaritz-Anoeta tartea» dela-eta ofiziozko beste espediente bat hasi genuen. Gure informazio eskaerari erantzunez azaldu zigutenaren arabera, 2011ko martxoaren 15ean web orrian erreferentziazko informazio azterlanaren oinarrizko zatia argitaratu zuten (memoria eta planoak). Ondorioz, epemuga bezala hauxe ezarri zen: web orrialdean azken aldiz argitaratu ostean 30 egun, gehi beste hilabete bateko luzapena atzerapenak direla-eta. Hala ere, antzeman genuen web orrialdean ez zegoela ebazpenaren testua, ez eta interesdunek alegazioak aurkezteko zeukaten epeari buruzko informazioa edo atzerapenak zirela-eta beste hilabeteko luzapenari buruzko zehaztasunik ere.
Sailak adierazi zigunez, erreferentziako bi espedienteetan, nolanahi ere, ezarritako epeetatik kanpo eta amaierako onespenaren ebazpena baino lehen aurkeztutako alegazioak ebazpen horretan kontuan hartuko dira. Hala eta guztiz ere, mota horretako planteamendu batek behar bezalako publizitatea eskatzen zuen proiektuaren azterketan interesa izan zezaketen pertsona guztien ezagutzarako eta ondorengo alegazioen aurkezpenerako, izan ere, hona izan ez balitz, segurtasun juridiko falta handiko arrazoia izan zitekeen. Sailak jendaurrean aurkezteko iragarkia argitaratu bezain laster egokia den dokumentazio hori haren web orrialdean jarri beharko luke, are gehiago, iragarkiaren argitalpenak berak adierazten duenean izapide hori burutzeko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izango dela; ebazpenaren azken argitalpenaren hurrengo egunean zenbatzen hasita baina ez du zehazten zein argitalpeni buruz ari den.
Laburbilduz, sailari jakinarazten diogu proiektu baten informazio publikoa iragartzen duenean egiten dituen aurreikuspenak bete behar dituela, web orrialdean egokia den dokumentazioa eskuragarri jarriz gainontzeko iragarkiekin batera eta/edo honako hau argi eta garbi zehaztuz: webean argitaratzeak adierazitako argitalpenen zati bat da. Arestian aipatu dugun iragarki taula elektronikoa arautzeak eta abian jartzeak, unean dagoen iragarki taula fisikoa ordezkatuz edo horren osagarri gisa, herritarren parte-hartzea eta dagokion informaziorako sarbidea erraztuko luke.
V. Ondorioak
Alor honetako kexa kopurua zertxobait murriztu da 2009. urteari dagokionez, eta murrizketa hori nabarmenagoa da erakundeak izapidetutako kexa guztien kopuruarekin parekatzen badugu, nabarmenki igo baitira. Gure jardueraren atal nagusia jasotako kexak izapidetzera zuzendu da, gure web orrian biltzen diren hainbat ebazpen eta gomendio eragin dituzten espedienteak izapidetzera.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak bideratutako izapidetzearen ondorioz trenbide azpiegiturei buruzko bi proiekturen agerpen publikoaren inguruan hasitako ofiziozko bi espedienteetan izan dugun esku-hartzea amaitu dugu. Bertan interesa duen jendeari adierazi behar zaion informazioaren kudeaketa integratua ez egoteagatik eta administrazio elektronikoaren alorrean legezko xedapen batzuen araudi eta garapenik ez egoteagatik sortutako arazoak biltzen ziren. Sailak adierazi arren proiektua weban argitaratuko zuela, praktikan ez zen agertzen iragarpenik ezta aipatutako agiririk ere. Gainera, segurtasun juridiko falta sortzen zuen iragarpen elektronikoa osagarria, ordezkatzailea edo informatzailea besterik ez ote zen azaltzen ez baitzuen espedientearen azterketarako epeak zenbatzeari zegokionez eta, ondorioz, alegazioak aurkezteari zegokionez. Nolanahi ere, uneko bitarteko teknikoekin, egingarria eta beharrezkoa dela uste dugu dagozkion agiri teknikoak proiektu batean interesa duten pertsona eta taldeen eskura jartzea, bitarteko elektronikoen bidez eskuragarriak izan daitezen.
Horrela bada, herri administrazio ezberdinen egoitza elektronikoan iragarki-taula bat egoteak, legezko edo arauzko xedapen bidez iragarki taulan argitaratu behar diren egintza eta jakinarazpenen argitalpena ordezkatu edo osatuko lukeenak, asko erraztuko luke herritarren sarbidea izapidetzen ari den informazio publikora, segurtasun juridiko handia eskainiz azterketa epeei eta aztertu beharreko proiektuen alegazioak aurkezteari dagokionez, unean antzematen den sakabanatze edota faltaren aurrean. Zentzu horretan aipatzekoa da dagoeneko udalak daudela aurreikuspen hori garatu dutenak agiri publikoetarako sarbide gehiago errazteko, herri administrazioen araubide juridiko, ondasun eta zerbitzuen atalean azaltzen den moduan.
Azpiegitura eta herri lanen alorrean aipatzekoa da herri administrazioek hainbatetan alor material baten gainean eskumen pilatuak dituztela eta koordinazio eta lankidetza lana egin behar dutela sortzen diren arazoak konpontzeko. Antolamendu juridikoak mekanismoak ditu hitzarmenen edo antzeko formulen bidez administrazio ezberdinen arteko lankidetza prestatzeko. Tresna horien bidez sortzen diren arazo edo disfuntzioen konponbidea adostea posible izan beharko litzateke, nolanahi ere administrazioak elkarri erantzule egiten direneko egoerak gaindituz, ez batak ez besteak ez baitu behar bezala esku hartzen gaian.
Bestalde, lanen proiektuen izapidetze fase goiztiarrean eta, zehatzago, jarduera mota horri legezko estaldura ematen dion hirigintzako plangintzari dagokionean, interesdunen kezkak proposatu behar dira eta jarduten duen administrazioak kontuan hartu behar ditu, oinarria duten heinean. Zentzu horretan, esku-hartzean zaintza berezia eskatzen duten ingurukoengan eragina izan dezakeen proiektu bat bideratzeak duen zailtasuna bermatuta geratzen denean, interesekoa da plangintzaren arau mailan hainbat xedapen biltzea, hala nola, eraikuntza proiektuari Jardute Protokolo bat eta Jarraitze Plan bat eransteko beharra. Protokolo eta plan mota horiek tresna baliagarriak izango dira inguruko auzokideek aurreikusitako jarduera publikoarekiko duten kezka behar bezala bideratzeko.
Azkenik, garraio publikoei dagokienez, EAEko garraio publikoaren sistemaren irisgarritasuna hizpide duen txosten berezia aipatzen dugu, Eusko Legebiltzarraren aurrean aurkeztua. Txosten berezi hori, herritar egoiliarren mugikortasun murriztuaren ikusmolde integraletik (herritarren % 37,3an ezartzen du), abiapuntua eta helmuga EAEn duen izaera erregularreko eta erabilera orokorreko garraio publikoaren sare guztiaren diagnosia egiten du Euskadiko hiru lurralde historikoetan. Azterketak hauek hartzen ditu: 15 trenbide linea; martxan dauden bi tranbia sistemak (Bilbon eta Vitoria-Gasteizen); Bilboko sistema metropolitarra; hiri lineak, hiri artekoak eta ibilbide luzekoak hartzen dituen errepidetiko sistema, eta, azkenik, hiru euskal aireportuak.
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
I. Arloa kopurutan
2011. urtean 46 erreklamazio jaso dira arlo honetan, alegia
, erakundeak urte osoan zehar erregistratu dituen erreklamazioen %2,47.
Erreklamazio horiek honako administrazio hauei dagozkie:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 15
– Tokiko administrazioa 5
– Foru administrazioa 1
Azpi-arloak, berriz, honakoak izan dira:
– Finantza-erakundeak eta aseguru-etxeak 27
– Merkataritza, turismoa eta kontsumoa 6
– Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta industria 6
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 5
– Energiaz (elektrizitatea eta gasa) hornitzeko zerbitzuak 1
– Beste alderdi batzuk 1
Txosten hau ixteko orduan, arlo honetako estatistika datuak honako hauek dira:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea |
30 | 12 | 18 | 3 | 13 | 2 |
II. Testuingurua
Datuen arabera, berriz ere esan behar da arlo honetan izapidetutako kexak ez direla erakunde honetan jasotako kexa guztien isla. Hala ere, adierazi dezakegu jasotako salaketen kasuistika era askotakoa dela eta kasu gehienetan zerbitzuetako erabiltzaileek mahaigaineratzen dituzten arazoak direla, oinarrizko eta funtsezkotzat jo daitezkeenak, adibidez, elektrizitate eta gas hornidura zerbitzuak eta telefonia zerbitzuak.
Berriki, 2011ko urriaren 19an eta 20an eta azaroaren 21ean eta 22an, erakunde honek aukera izan du Bartzelonan Síndic de Greuges eta Europako Nazioarteko Ombudsmanaren Institutuak antolatutako jardunaldi batzuetan parte hartzeko. Horietan labur-labur jorratu da eskubideen defendatzaileen egitekoa interes orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresen aurrean.
Horri dagokionez, gogora ekarri behar dugu Síndic de Greuges dela eskumen berri hori berariaz esleituta duen ombudsman erakunde gutxietako bat Síndic de Greugesen abenduaren 23ko 24/2009 Lege berria indarrean jarri zenetik.
Síndicen legea aldatu arte, erakunde horretan bide bikoitzean jarduten zen:
Estatutu-eskumen berri horren kaltetan izan gabe, Síndicen esku-hartzearen mugak eta jarraitu beharreko prozedura zehaztuko dituen arauzko garapena egiteke dago.
Laburbilduz, azpimarratu nahi dugu jardunaldi horietan jorratu ziren eztabaidak zenbait premisaren inguruan zihardutela:
Ikuspegi teoriko batetik, pairatzen ari garen ekonomia– eta gizarte-arloko egungo krisian, aldarrikatu behar diren kontzeptu batzuen gainean eztabaidan jardun zen. gobernantza; gizarte zintzoa eta gizarte zibilizatua; ekonomiaren etika; guztien ongia; bizi kalitaterako eskubidea; demokrazia deliberatiboaren bultzada demokrazia parte-hartzailearen aurrean; erantzukizunaren kultura; baita hiri-bizitzaren azpiegituren berreskuratzea ere… Garrantzi gehien eman zitzaion eztabaidaren plano horrek interes orokorreko zerbitzuen ikuskera jorratu zuen eta, hala, egiaztatu zen, interes orokorreko zerbitzutzat jotzeko adostutako definizio bat ez baldin badago ere, agerian jarri zen bat egiten zela ideia baten inguruan, alegia
, botere publikoek erabiltzaileen eskubideak bermatu behar dituzte, aipatu zerbitzuetarako sarbidea unibertsala eta kalitatezkoa izan dadin definituz, antolatuz eta, hala badagokio, kontrolatuz.
Ikuspegi juridiko batetik azpimarratu zen enpresa zerbitzu-emaileek haien egitekoak burutzen dituztenean lege administratiboak geroz eta gehiago aplikatzeko joera, oraindik ere arlo horretan erkidegoko legeak inposatzen badira ere. Horri dagokionez, 2004ko Europako Erkidegoko interes orokorreko zerbitzuen liburu zuria azpimarratu behar da, gaitasun eskubideak eta erabiltzaileen eskubideak desberdintzen dituena. Halaber, honako hau interesgarria da: 2011ko irailaren 2ko eskualdeen batzordearen txostena "interes ekonomiko orokorren zerbitzuei aplikatu ahal zaizkien estatuko laguntzen arloan EBko arauen aldaketari buruzkoa", krisi ekonomikoari aurre egiteko.
Horrez gain, gailendu behar dugu interes orokorreko zerbitzuak emateko konpromisoa hartu duten enpresa batzuen ikuspegia, kontuan hartuta badela denbora bat haien jardueraren autoerregulazioa eta autokontrola gomendatzen ari direnetik, konpainiek haien bezeroekin edo profesionalekin, ondorio horietarako, jarduerak batera egiteko itun estrategikoak ezarrita lankidetzan aritu daitezen ekimenak sustatuko dituzten mekanismoak artikulatuz. Halaber, bezeroen asetasuna neurtzeko edo bezeroari berme bulegoak eskaintzeko garrantzia gailendu zen erabiltzaileen eskubideak babesten direla bermatzeko barne prozesuak berrikuste aldera.
Europako Herriaren Defendatzaileak arlo horretan haren esku-hartzea justifikatu zuen Europako Batzordeak ez baitzuen jarduerarik aurrera eraman interes orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresen jardueraren gaineko ikuskapen- edo kontrol-gaitasunaren inguruan eta egiaztatu zuen arlo horretan jasotako kexen %35ek zerbitzua ematerakoan gardentasunik eta informaziorik eza zutela hizpide.
EHUko udako ikastaroen esparruan, Ararteko erakundeak giza eskubideak aztertu eta horien inguruan eztabaidatzeko jardunaldi batzuk antolatuko ditu. Datorren uztailerako aurreikusi den jardunaldirako beharrezkoa iruditu zaigu gai hori kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen eta enpresa pribatuen bitartez interes orokorreko zerbitzuak emateko ikuspegitik jorratzea.
Arartekoak, zerbitzuak ematen dituzten enpresak gainbegiratu behar dituzten herri-administrazioen kontrolaz arduratzen den organoa den aldetik, uste du oinarrizkotzat jotzen diren interes orokorretarako sarbidea herritar guztientzat unibertsala eta kalitatezkoa izan dadin beharrezkoa dela eztabaida publiko hori abian jartzea herri-administrazioen kontrol eraginkorra eta benetakoa baliatzeko aipatu betebeharren irismenaren gainean sakontze aldera.
Azkenik, adierazi nahi dugu ekitaldi honetan Farapi, SL enpresari erakunde honek iragarritako ikerketa-beka eman diola gure erkidegoko erabiltzaileen eta kontsumitzaileen zenbait eskubidearen aplikazioa sakonki azter dezan, eskubide horiek urratzeak herritar ia guztiei eragiten diela ulertuta.
Proiektu horren esparruan, era berean, mota guztietako telekomunikazioekin, teknologiarekin eta garraioekin zerikusia duten zerbitzuen inguruko eskubideen defentsa eta eskubide horiek exijitzeko modua aztertu nahi dira, baita administrazio eskudunek bete behar duten tutoretza papera ere.
III. Kexarik aipagarrienak
III.1. Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta industria
Atal honetan Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak baliatu behar duen kontrol-jarduera nolabait zehazten duten bi kexa izango ditugu hizpide, interes orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresei buruzkoak.
Hala, esan dezakegu herritar batek erakunde honetara jo zuela salatzeko 2009. urtetik Energia Elektrikoa Hornitzeko Konpainiaren aurrean adierazten ari dela haren etxebizitzan tentsio-erorketa bat jazo dela eta ondorioz ezin duela etxebizitzan duen bero-metagailua, etxetresnak, etab. erabili eta, aipatu sailak enpresari antzemandako arazoak konpontzeko eskatu bazion ere, ez dira behar bezala zuzendu.
Erakunde honek egindako eskaerari erantzunez, administrazioak esan zigun egiazki sarean indartzeko zenbait lan egin zirela jazotzen ziren tentsio-erorketen arazoa konpontzeko baina hartutako neurriak ez zirela eraginkorrak izan (transformadorea bi aldiz aldatu zen). Gure eskaeraren ondotik, berriro ere enpresara jo eta tentsio-erregistradorea jartzeko eskatu zen eta horren bitartez berretsi zen erreklamatzailearen etxebizitzan jasandako tentsio-erorketek arauz ezarritako baloreak gainditzen zituztela. Iberdrolak interkonexio linearen sekzioa handitu zuen eta, hala, monofasiko izateari utzi eta trifasiko bihurtu zen eta espero zuen une horretatik aurrera etxebizitzaren elikadura-linean tentsio-erorketa berririk ez jazotzea.
Horrez gain, adierazi behar dugu pertsona bat erakunde honetara gerturatu dela Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari zuzendu zion eskaera edo erreklamazioaren inguruan ez duelako erantzunik jaso. Zehazki, kexan aipatu zen ibilgailuaren azterketak eta etxebizitzako gas galdararenak batera gertatu zitzaizkiola. Bi azterketen prezioaren arteko aldearekin harrituta, sail horretara jo zuela gas galdaren azterketak egiteko enpresa homologatuen zerrenda eskatze aldera. Eskaera horri erantzuna emanez halako enpresen zerrenda luze bat eman zioten.
Idazkian agertzen ziren 27 enpresei galdararen azterketa teknikoa egiteko aurrekontua eskatu ondoren, jaso zuen erantzuna izan zen haren galdararen markaren zerbitzu ofizialera jotzeko, matxuratuz gero agian ordezko piezarik edukiko ez zutela esanez. Gertatutakoaren aurrean sailaren aurrean beste salaketa bat aurkeztu zuen eta ez zuen horren inguruko erantzunik jaso.
Tartean zen administrazioak erakunde honetara jo eta aipatu alderdiak zalantzan jartzen zituen pertsonari kontu horiek guztiak behar bezala argitzen zizkion idazki bat bidali zion. Hala, jakinarazi ziguten bigarren erreklamazioa jaso ondoren interesdunak eskatutako gas galdararen markaren zerbitzu ofizialera jo zutela eta azalpen bat eskatu zutela, zerbitzu ofizialek baimendutako enpresa guztiei ordezko piezak eman behar dizkietelako.
Aipatu zerbitzuak adierazi zien ordezko piezak ematen zizkietela pieza horiek eskatzen zituzten enpresa mantentzaile horiei eta merkatuan aipatu ordezko piezekin komertzializatzen zuten enpresa batzuk egon bazeudela eta zerbitzu ofizialak aplikatzen zuen prezioen tarifa gehitzen zela.
Laburbilduz, bidalitako txostenean aipatu zen eraikinetako instalazio termikoen araudiak instalazioetako titularrei behartzen badie ere galdaren azterketa bi urtean behin egitera (uztailaren 22ko aginduaren 4. artikulua, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, eraikinetako instalazio termikoen araudiaren gaineko arauak ematen dituena –EHAA, 2008-09-23), jarduera hori ez dagoela emakida administratibo bati lotuta eta ez dituela administrazioak araututako prezioak, ibilgailuen azterketa teknikoaren kasuan gertatzen den moduan. Hortaz, eta beste modu batean izan ezin daitekeenez, azterketa horien prezioak libreak dira eta enpresa mantentzaile bakoitzak egoki irizten dituen prezioak aplika ditzake, betiere, enpresaren jarduerek arauz ezarritakoa betetzen badute.
Hala ere, esan zuten instalazio termikoetan mantentze-zerbitzu horiek egiteko gaitutako enpresek xede-bezero gisa instalazio kolektiboak eduki ohi dituztela eta, hala, ordezko piezak lortzeko zailtasuna merkataritzako "aitzakia" gisa erabiltzen dutela erakargarritzat jotzen ez dituzten bezeroei arreta ez emateko, ezta aurrekontua egiteko aukera eskaintzeko ere. Sektoreko hainbat elkarte kontsultatu zituzten eta adierazi zieten egon badaudela mantentze-lan horietarako enpresak, markako laguntza ofizialaren zerbitzukoak ez badira ere, baita zaila izan zitekeela ordezko pieza horiek lortzea ere, Gipuzkoan lan horietarako gutxi gorabehera 270 enpresa egon arren, ez baitiete erantzunik ematen bezero mota horiei lehen adierazitako arrazoiengatik.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eskatu zuen, kontuan hartuta kexak ibilgailuen azterketa teknikoaren eta berokuntzaren galdararen azterketaren prezioen arteko alderaketa hizpide zuela, beharrezkoa zela aintzat hartzea berokuntza galdararen azterketaren jarduera baliokidea izango litzatekeela haren ibilgailuaren mantentzearen azterketa behar bezala gaitutako konponketa-tailer batean egitea; Industria-segurtasunaren esparruan, berriz, enpresa hornitzaileak egiten duen ibilgailuen IATen jarduera baliokidea lau urtez behingo azterketa litzateke eta horren prezioa administrazioak arautzen du.
III.2. Merkataritza, turismoa eta kontsumoa
Aurreko urteetan bezala, atal honetan jasotako kexa gehienak enpresa pribatuen jardunari buruzkoak izan dira; baina erakunde honek ezin du arlo horretan esku hartu, euskal herri-administraziorik ez delako tartean egon. Telefonia enpresen jardunak dira Arartekoan 2011n erabiltzaileek aurkeztu dituzten kexen jatorri nagusia, eta, horien barruan, telefono mugikorrari lotutakoak gailendu dira, esparru hori izan baita kexa gehien eragin dituena.
Oro har, planteatutako gai zehatzaren inguruan egoki iritzitako informazioa helarazi ondoren, kexa horiek sustatzen dituzten interesdunei esan diegu Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo Saila direla kexa horiek izapidetzeaz arduratzen direnak eta gure esku hartzeko ahalmena jarduerak ordenamenduarekin bat etortzen ote diren aztertzera mugatzen dela.
Gure ustez garrantzitsua da aipatzea ekainaren 29ko 9/2007 Legearen bitartez Kontsumobide-Kontsumoaren Euskal Institutua sortu zela, Eusko Jaurlaritzako sailari kontsumoaren arloan atxikitako administrazio-organismo autonomo gisa, hain zuzen, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsaren eta babesaren arloan Eusko Jaurlaritzaren politikak definitu, planifikatu, bultzatu eta betetzeko.
Kontuan hartuta organo horrek haren jarduera 2011ko irailaren 1ean hasi zuela, organoaren egitura eta antolamendua ezartzen duen uztailaren 12ko 159/2011 Dekretua onartu ondoren, data horretatik aurrera, beharrezkoa da berau aipatzea arlo horren inguruko kontuetan gure esku-hartzea eskatzen duten herritarrei informatzen diegunean.
Izapidetutako kexei dagokienez, batez ere jorratu duten gaia izan da interesdunak ez zeudela ados udal-bulegoek jarraitu duten prozedurarekin, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean sustatu diren kontsumo arloko erreklamazioak izapidetu eta artxibatzeko, organo honek ez baitu egiaztatu administrazioaren arau-haustea egon denik.
Prozedura zalantzan jartzen duten lehenengo horiei dagokienez, egia hauxe da: administrazioak helarazitako informazioa eta kexagileek emandakoa parez pare jarri ondoren, ez dugu antzeman gure kontrol-jarduera gauzatzen jarraitzeko arrazoirik dagoenik.
Bigarrenei dagokienez, jakina den bezala, erakunde honek behin baino gehiagotan azpimarratu du, batetik, beharrezkoa dela ahalegin handiagoa egitea, eta, horrela, herritarrei azaldu ahal izatea kontsumitzaile eta erabiltzaileek planteatzen dituzten erreklamazioekin aurrera jarraitzea ezinezkoa dela erabakitzeko arrazoiak zein izan diren, eta bestetik, egoitza administratiboetan jasotzen diren erreklamazioen kopurua oso altua izateak ezin duela oztopatu erreklamazioa artxibatzea eragin duten arrazoiak zehaztea.
III.3. Finantza-erakundeak eta aseguru-etxeak
2011. urtean zehar herritar askok adierazi digute, bai idatziz bai ahoz, ez daudela ados eta babesik gabeko egoeretan daudela sentitzen dutela banku-praktika jakinen aurrean, kontuan hartuta une honetan familia asko pairatzen ari diren egoera korapilatsuak, hain zuzen, finantza-produktu batzuk kontratatu dituztelako eta ez direlako ari ematen esperotako segurtasun-mailak inbertsioan.
Zenbait erakundek, bezeroek haiengan jarritako asmo onaren konfiantzaz aprobetxatuz, sinatzen ari ziren eragiketei atxikitako arriskuak ulertzeko inbertsioaren arloan ezagutza eta beharrezko esperientzia ez zuten kontratugileei finantza-produktuak saldu dizkiete.
Kasu hauetan ez da erraza izaten irregulartasuna frogatzea askotan legezkotasunaren barruan baitaude. Hori gorabehera, azken urtean, auzitegien hainbat pronuntziamendu oso irmo eta oso kritiko eman dira banku-erakundeen jarduerei dagokienez.
Dena den, benetako drama pairatzen da mehatxua familia-etxebizitzaren mende dagoenean. Krisi ekonomikoak familia askori eragin die eta, ondorioz, haien diru-sarrerak asko murriztu dira. Egoera horren aurrean oso zaila da sinatutako hipoteka-maileguen ordainketak egitea bizilekutzat jotzen den etxebizitza eskuratu ahal izateko. Zifra beldurgarria da, EAEn egunero-egunero gutxi gorabehera 7 familiari eragiten die haien etxebizitza uzteko prozesuak.
Ekitaldi honetan zehar, etxebizitza galdu izanaren ondotik, finantza-erakundeari oraindik dirua zor dioten eta larrituta erakunde honetara jo duten pertsona kopurua handitu egin da.
Arazo larri horren aurrean Ararteko bulegoa ezin zen alde batean geratu eta finantza-erakundeen eta eragindakoen artean bitartekotza mekanismoak eta bideak sor daitezela proposatu du, ordaintzeke dagoen zorraren berfinantzaketarako aukerak emango dituztenak, baita etxebizitzaren enkantea saihestuko duten beste neurri batzuk ezar daitezela ere.
Halaber, ahalegin bera egin behar da etxebizitza izateko eskubide konstituzionala babesteko, familiarik geratu ez dadin etxerik gabe.
Azkenik, Arartekoak uste du beharrezkoa dela hipotekaren legeak eta Prozedura Zibilaren Legea aldatzea, "ordainean ematea" izenekoa ezar dadin eta, beraz, ohiko etxebizitza emanda gain hartutako hipoteka-zorra kitatu dadin.
Hausnarketa horiek guztiak Hipotekak, enbargoak, etxebizitza izateko eskubidea izenburupeko iritzi-artikuluan jasotzen dira.
Nolanahi ere, adierazi behar da banku-erakundeek erreklamazioen barne zerbitzua daukatela, Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzuan amaitzen dena. Printzipioz zerbitzu horri dagokio gehiegikeriazko ekintzarik egon ez dadila eta bankuen arloan indarrean dagoen legeria une oro bete dadila ziurtatzea.
Legezkotasun horrek eguneratze esanguratsua jasan du ekonomia iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearekin. Lege horrek Ekonomia eta Ogasun Ministerioari ahalmena ematen dio 6 hileko epean finantza-erakundeetako erabiltzaileek kreditu-erakundeekin dituzten harremanetan haien babesa modu egokian bermatzeko beharrezko neurriak onar ditzan.
Aurreikuspen hori banku-zerbitzuen gardentasunari eta bezeroen babesari buruzko urriaren 28ko EHA/2899/2011/ Aginduan gauzatu da, desabantaila informatiboak eragiten dituen ondorioak arintzeko aitortutako borondatearekin jaiotakoa, banku-negoziazioaren denboran erakunde-bezero harremanetan gardentasuna sustatuz.
Azkenik, esan behar da Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak zenbait fiskalizazio-ahalmen aitortuta dituela BASEen funtzionamenduari dagokionez, une honetan lege horiek aldatzen ari dira Eusko Legebiltzarrean (esp. zk.: 09/09/01/00/0017).
IV. Ondorioak
Oro har esan behar da arlo honetan jorratu dugun kexa kopurua gutxitu egin dela, aurkeztu dizkiguten kexa guztien artean azpimarragarriak badira ere oinarrizkotzat jo ditzakegun zerbitzuetako erabiltzaileek sustatutakoak –adibidez, gas edo elektrizitate hornidurari edo telefonia zerbitzuei buruzkoak–. Dena den, zerbitzu horiek enpresa pribatuek ematen dituzte baina herri-administrazioek interes orokorreko zerbitzuen ematearen gaineko nahitaezko kontrol-lanak egin behar dituzte.
Horrez gain, ohikoa da EAEko herritarrek erakunde ekonomiko eta finantzarioekin dituzten harremanetan izaten dituzten arazoen berri ematen digutela.
Zehazki, hori ez da Arartekoaren esku-hartzearen barruko esparru bat; izan ere, finantza- eta kreditu-erakundeen jardunaren kontrola ez dago otsailaren 27ko 3/1985 Legeak –Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak– erakundeari ematen dizkion eskumenen barruan: hala eta guztiz ere, pertsona horiek orientatzen saiatzen gara, hau da, haien erreklamazioak eta kexak organo eskudunei aurkezteko informazioa ematen diegu.
Ekitaldi honetan zehar, etxebizitza galdu izanaren ondotik, finantza-erakundeari oraindik dirua zor dioten eta larrituta erakunde honetara jo duten pertsona kopurua handitu egin da.
Arazo larri horren aurrean Ararteko bulegoa ezin zen alde batean geratu eta finantza-erakundeen eta eragindakoen artean bitartekotza mekanismoak eta bideak sor daitezela proposatu du, ordaintzeke dagoen zorraren berfinantzaketarako aukerak emango dituztenak, baita etxebizitzaren enkantea saihestuko duten beste neurri batzuk ezar daitezela ere.
Halaber, ahalegin bera egin behar da etxebizitza izateko eskubide konstituzionala babesteko, familiarik geratu ez dadin etxerik gabe.
Azkenik, Arartekoak uste du beharrezkoa dela hipotekaren legeak eta Prozedura Zibilaren Legea aldatzea, "ordainean ematea" izenekoa ezar dadin eta, beraz, ohiko etxebizitza emanda gain hartutako hipoteka-zorra kitatu dadin.
Hausnarketa horiek guztiak Hipotekak, enbargoak, etxebizitza izateko eskubidea izenburupeko iritzi-artikuluan jasotzen dira.
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
I. Arloa kopurutan
Ararteko erakundeak 97 erreklamazio izapidetu ditu herri administrazioaren zerbitzuko pertsonalaren arlo honetan. Zifra hori 2011. urte osoan kudeaturiko erreklamazio guztien %5,22 da.
Honako hauek dira ukituriko administrazioak:
– Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 61
– Tokiko administrazioa 19
– UPV/EHU 4
– Foru administrazioa 2
Edukiari erreparatuta, azpiarlo hauen inguruko erreklamazioak izan dira:
– Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuak 28
– Ordezkapenak 17
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 13
– Beste batzuk 11
– Lanpostuak betetzea 11
– Hizkuntz normalizazioa 4
– Ordainsariak 4
– Administrazio egoerak 3
– Oporrak, lizentziak eta baimenak 2
– Laneko jazarpena 1
– Herritarren eskubideak 1
– Barne-igoera 1
– Diziplina-araubidea 1
Aurten kudeaturiko erreklamazioen izapidetzearen xehetasunari dagokionez, nabarmendu behar da 2011n jasotako erreklamazio guztietatik, gehi aribideko ikasturtean jaso direnetatik, egoera hau dugula honako txosten hau idaztean:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
148 | 50 | 89 | 36 | 52 | 1 | 9 |
Datu horiek ikusita, kexen kopurua aurreko ekitaldian izapideturiko kexen aldean jaitsi egin dela esan behar dugu.
Oro har, kexek ukituriko administrazioak jarrera ondo izan dute, eta behar izan duen laguntza eman diote erakunde honi.
II. Arau- edo gizarte-testuingurua
Arau-testuinguruari dagokionez, interesgarri irizten diogu Euskal Enplegu Publikoaren Legearen Aurreproiektua egiteko prozedura hasteari; izan ere, alegazioak eta oharrak egiteko fasean da, eta aurreikuspenen arabera, hurrengo ekitaldiko hirugarren hiruhilekoan onetsiko da.
Aldaketak izan ditzakeen zirriborroa dela jakin badakigun arren, gure asmoa hura aipatzea da, etorkizunean onesteak Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu publikoarekin lotutako arloetan izango duen oihartzun handia dela-eta. Onespen horren bidez, egungoa baino aurreratuagoa den enplegu publikoaren euskal eredua eraikitzeko oinarri eraginkorrak finkatzea da, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen ondoriozkoak. Zioen azalpena irakurrita ondoriozta dezakegunez, funtsean bi arrazoi izan dira arauarekin lortu nahi den arautze berria bultzatzeko: alde batetik, estatuko arau-eremu berria onestea
–apirilaren 12ko 7/2007 Legea–, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuarena–. Arloko oinarriak finkatzeaz gain, autonomia erkidegoen arauen marjinak irekitzen ditu esparru askotan; bestetik, Euskadiko herri administrazioetan eginiko aldaketak eta, ondorioz, herri administrazio horiek enplegatuekin dituen harremanetan, funtzio publiko autonomikoaren araudia indarrean sartu denetik.
III. Jarduera-plana
Herri administrazioen zerbitzurako pertsonalaren arlo honen zatirik handiena jasotako kexen eta kontsulten izapidetzeari dagokio; izan ere, arlo materialak deritzenen barruan sartzen dira, erakundearen lan arloen antolakuntza eta egitura berriaren arabera. Hori dela-eta, jarduketa planetan bildutako adierazleen erreferentzia zehatza egitea hautatu dugu. Aurtengo 2011. urtean arreta jaso duten unean uneko jarduketak baizik ez ditugu nabarmenduko.
Hala, eta iaz hasitako lanarekin jarraituz, giza baliabideen eskualdaketaren inguruko jarraipen-lana egin dugu, laneko legeria betearaztearen arloan onetsitako transferentzien eremuan, hain zuzen ere Estatuko Enplegu Publikoaren Zerbitzuak lanaren, enpleguaren eta lanbide heziketaren eremuan egin izan duen lanaren barruan. Hezkuntzaren sektorean ere jarraipen-lana bete dugu espetxeetan zerbitzuak ematen dituen pertsonalaren eta erlijio irakasleen leku-aldaketaren inguruan. Une jakin batzuetan interesa agertu behar izan dugu transferituriko langile-talde batentzat izan diren zenbait ondorioez ere. Gaur egun Bermeoko Itsaso Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan dihardute langile horiek Marinaren Gizarte Erakundeko funtzionarioentzat, lan itunpeko langileentzat eta estatupeko langileentzat, eta ezarritako gizarte ekintzako laguntzak aintzatesten ez direla eta agertu dugu interesa.
IV. Kexarik aipagarrienak
Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuak kexa-iturri nabarmena dira.
Enplegu publikoaren sektorea ez da berdintasun printzipiotik aparte gelditu; izan ere, EEren 9.2. artikuluan xedatu denarekin bat etorriz CE, enplegu publikoa eskuratzeko zailtasun bereziak dituzten taldeen aldeko diskriminazio positiboko neurriak hartu ditu; talde horien barruan sartzen dira ezinduak eta emakumeak.
Hain zuzen ere 2011. urtea bereziki polemikoa izan da emakume hautagaiek funtzio polizialetan aritzeko tratamenduaren aldetik.
Arartekoa beti agertu izan da Ertzaintzaren baitan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun estrukturala murrizten saiatzeko xedearekin hasitako bidearen alde. Horretarako, desberdintasunak desagerrarazi eta berdintasuna sustatzeko neurriak ezarri dira Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak hautagaiak bertan sartzeko hautaketa-prozesuetan. Hala eta guztiz ere, egungo arau-eremuaren arabera, gure ustez ez zen bidezkoa halako neurriak hartzea, hala nola emakume hautagaien aldeko plaza erreserba bideratzea.
EAEko Justizia Auzitegi Gorenak berriki eman dituen epaiak bat datoz erakunde honen aurreraturiko iritziarekin eta, horren ondorioz, arautegia nahitaez aldatu beharra sustatu behar izan du (EAEko Poliziaren Legearen laugarren aldaketari buruzko Lege Proiektua).
Hain zuzen ere epai horren ondorioz gertaturiko zenbait egoerengatik aurkeztu dira kexa berriak. Jarduteko aukera aintzat hartzean, jakina, nahitaez hartu behar izan dugu aintzat erakunde hau sortzen duen 3/1985 Legearen 13.1. artikuluan xedaturikoa; izan ere, horrek galarazi egiten dio kexak aztertzea Arartekoari baldin eta epailearen ebazpena badago, edo ebazpena emateke dagoenean. Hala gertatu da Ertzaintzaren ikuskaritza eskalaren ikerketa kriminalaren ofizialordearen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurari buruzko kexekin.
Egoera horiek, diogunez, emakumeen aldeko plazak gordetzeko neurri eztabaidatuaren ondorioz hartu dira, baina horietatik harago, barne-igoerako prozeduretan ezarritako beste neurri batzuen kontrako kexak ere izan dira. Kexa horiek aurkeztu dutenen ustez, zeharkako diskriminazioak dira.
Halaxe gertatu da, 2010ean aipaturiko kasuan, Ertzaintzaren eskala exekutiboko komisarioaren kategoriaren plazak betetzeko iragarritako hautaketa-prozeduran Ertzaintza. Kexa aurkeztu zutenen aburuz, nolabaiteko zeharkako diskriminazioa gertatzen ari zen sexuaren zioz, zeren eta, haiek diotenaren arabera, emakume hautagaien kalterako baita honako hau: lehiaketa-aldian lanbide historia eta antzinatasuna merezimendutzat hartzeko eta baloratzeko itxuraz neutroa den jarduna. Izan ere, emakume horiei galarazi egin zitzaien Ertzaintzaren lehen promozioetan sartzea. Egin dugun azterketak, ordea, beste ondorio ezberdin batera garamatza. Gure ustez, eginiko lana eta antzinatasuna lanpostuak betetzeko prozesuetan merezimendutzat hartzeko badira zioak, kasu honetan egin den moduan.
Nolabaiteko zeharkako diskriminazioa ere salatu da prozesua baztertzailea izatearen inguruan. Horren arabera prestatu dira proba fisikoak Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategoriara igotzeko deialdian.
Alde horretatik, gaur egun orokorra da Ertzaintzaren eta beste udaltzaingo batzuen oinarrizko eskalaren agentearen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduren deialdietan ezartzea gaitasun fisikoko nahitaezko proba baztertzaileak oposizio aldiko proben artean; hori aintzat hartu beharra dago. Lasaigarria da ulertzea, oinarrizko eskalako polizia funtzionarioei esleituriko funtzioak eraginkortasunez bete behar direla-eta (pertsonak eta ondasunak babestea eta herritarren eta gizarte ongizatearen osotasuna zaintzea), oro har izangaiek sasoian egotea egiaztatu behar dute. Horrek, azken finean, berekin dakar horrelako probek zio objektiboa eta zentzuzkoa izatea eta lortu nahi den xedearen neurrikoak izatea. Hala ere, sasoian egon behar izate horren ondorioz ezin gerta daiteke arbitrariotasunik edo diskriminaziorik. Are gehiago, gaur egun lasaigarria da gaitasun fisikoko horrelako probak genero-ikuspegitik lantzea. Ondorioz, zenbait neurri edo ekintza positibo hartu behar dira, normalean emaitzak sexuaren arabera bereizteko joera dakartenak.
Bestalde, funtzio publikoaren arloko xedapenei ere erreparatu behar diegu; izan ere, barne-igoerako txandan parte hartzen duten izangaiak zenbait proba egitetik salbuesteko aukera aintzatesten da, hain zuzen ere jatorrizko kidegoan edo eskalan sartzeko dagoeneko exijituriko ezaguerak egiaztatzeko probak direnean.
Hori guztia ikusita, gure ustez Ikastegiko arduradunek berraztertu egin beharko lukete horrelako proba fisikoen izaera barne-igoerako prozeduretan. Alabaina, ez gatoz bat proba baztertzaileak izateak, berez, sexuaren ziozko nolabaiteko zeharkako diskriminazioa dakarrela uste dutenekin. Beste kontu bat da –eta hala adierazi nahi dugu– balizko haurdunaldiak hipotesi gisa ezartzea etorkizuneko arau-ekimenetan, baina hipotesi horretatik ezin ondoriozta daiteke diskriminaziorik, BOEn otsailaren 28ko 264/2011 Errege Dekretuan egin den bezalaxe. Estatuaren administrazio orokorraren enplegu publikoaren 2011rako eskaintza onetsi da horren bidez.
Proba fisiko horien ildotik, Gasteizko Udalari egindako gomendioa ere aipatu behar dugu (Arartekoaren ebazpena, 2011ko abenduaren 1ekoa. Horren bidez Gasteizko Udalari gomendatzen zaio Udaltzaineko agente plazen sarbiderako egindako deialdiaren hautapen prozesua eten dezan eta oinarriak berrikus ditzan).
Deialdi horretarako ezarritako hautaketa-eredua, arduradunen arabera, probaren gutxienekoa lanpostua betetzeko gaitasunarekin zuzenean lotuta egoteko ezarri da, baina paradoxa bat ageri zaigu eredu horretan: ez da ezartzen zein izan behar diren gaitasunak, hain zuzen gaitasun horien isla izango diren baremo objektiboak zehazki emanda. Harrigarri iruditu zaigu probak eratzeko ereduaren komenigarritasunaren alde agertzea hasieratik; izan ere, emakumeentzat eta gizonentzat baremo ezberdinak ezartzea baztertzen da ereduan, eta lanpostuak betetzeko beharrezko gutxieneko gaitasunak exijitzearekin lotzen dira probak. Baina, ondoren, probak gainditzeko gutxieneko beharrezko puntuazioa zehaztu edo aipatzen da partaide guztiek lorturiko batez besteko emaitzekin lotuta, emaitzak modu autonomoan eman beharrean, hots, soilik lanpostuko funtzioak behar bezala betetzeko behar den gutxieneko gaitasunaren maila objektiboa aintzat hartuta. Gainera, gutxieneko nota gainditu ondoren, genero-ikuspegia onartu eta emakumeen eta gizonen arteko puntuazioak bereizten dira eta, beraz, sexuen arteko ezberdintasunak ere bai. Itxuraz neutroa den gutxieneko nota sartzen da (lanpostua behar bezala betetzeko beharrezko gutxienekoarekin lotua), baina, egia esan, batez besteko emaitza batzuen ondorioa da gutxieneko nota hori. Hain zuzen ere emaitzon arabera ematen da fikziozko baieztapena, hots, lanpostua betetzeko eskaturiko gutxieneko gaitasunei dagozkiela. Emakumeen eta gizonen artean gertatzen diren zenbait ezberdintasunen egiazko erakusgarria besterik ez dira, ordea. Hala, ez da inondik inora formula neutroa; egia esan, itxura horren atzean, emakume eta gizonen arteko tratu ezberdin argia finkatzen ari da, eta agerikoa da kaltegarria dela emakumeentzat.
Nolanahi ere, Ertzaintzaren eremuan kudeaturiko hautaketa-prozedurei berriz ere helduta, hauxe nabarmendu behar dugu: esandako ondorioak ez direla oztopo Herrizaingo Sailak beharrezko bitarteko guztiak jarri behar izateko, beharrezkoa izanez gero ekintza positiboen bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna egiazkoa dela bermatzeko, ez bakarrik lanpostua eskuratzean, baizik eta Ertzaintzaren barruko lanbideko maila-igoeretan ere bai. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako EAEko V. Plana, 2010eko ekainaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsia eta hurrengo lau urtean aplikatu beharrekoak, bere sei jarduketa-ardatzetatik lehena hauxe dela ezarri du: "Emakumeen jabekuntza eta balioen aldaketa". Zehazkiago, I 2.1. helburu estrategikoa dugu: "Lanpostuak eskuratzeko eta enplegu eta lanbideko maila-igoerarako baldintzak hobetzeak emakumeen alde, taldeen eta egoeren aniztasunari erreparatuz". Helburu horren xedea 4. atalean ageri da: "Emakumeen lanbideko maila-igoera handitzea". Horretarako, gure ustez egokia izan daiteke – eta halaxe jakinarazi diegu Herrizaingo Saileko arduradunei 4/2005 Legea dela bide eta Sail horren baitan sortutako genero unitate administrazioak aldizkako ebaluazioak egitea, berdintasun hori Ertzaintzaren barne-igoeran izateari buruzkoak. Baldin eta ebaluazio horien ondorioz egiaztatu egiten bada emakumek beren lanbideko lanbide-igoeran objektiboki diskriminatzen direla, igoera horretarako merezimendu ebaluagarriak ezartzeko irizpideek eraginda, orduan zuzenketa-neurriren bat sartzea aztertu beharko litzateke, merezimenduaren edo merezimenduen ondorio kaltegarria alde desegiteko; izan ere, merezimendu hori aplikatzea emakume eta gizonen arteko berdintasunaren kontrakoa izan daiteke.
Bestalde, interesgarri irizten diogu Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzan kanpoko ekintzarako teknikari espezialistako plazak betetzearen inguruan izapideturiko kexa aipatzeari. Gure ikuspuntutik, izendapen askeko postuak direla-eta, lanpostuok eraginkortasunez betetzeko beharrezko gaitasunen eta merezimenduen gaineko ñabardura handiagoko ikuspegia eman daiteke. Baina, hala ere, ezin zaie aukerarik kendu lanpostuak eskuratzeko interesa duten izangaiei. Horregatik, Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiak, gure ustez, berriz aztertu beharko du egungo lan-poltsak erabiltzeko modua, etorkizuneko deialdiei begira, betiere lan-poltsetara jo behar badu. Ildo horretan, egokitzat hartzen diren izangaien lehen hautaketa egin da soilik lan-poltsako datuekin. Bi arrazoirengatik izan daitekeela iruditzen zaigu: lan-poltsaren beraren lehentasun-ordena jarraitzeko edo, bestela, baztertu eta hautagai guztientzat irekitako lehen dei irekia ezarri behar da haren ordez. Hala, hautagai guztiek izango dituzte aukera berdinak curriculuma handitzeko eta hobetzeko.
Garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko iragarritako beken deialdiaren inguruan izapideturiko kexa ere nabarmendu nahi dugu. Jakin badakigu beken deialdi horiek arautzen dituzte EHAAn dekretu nahiz urteko aginduak argitaratu beharra ezarri dela, baina soilik adjudikaziodunen eta balizko ordezkoen gaineko datuen argitalpenei dagokienez. Alabaina, gure ustez hori ez da eragozpena deialdiari buruzko datuen gardentasun handiagoa errazteko proposamena onartzeko, lehiaketako besteko administrazio prozedura batzuetan gertatzen den bezalaxe. Izan ere, gardentasun hori lagungarria da, azken finean, behar bezalako administrazio jarduketaren bermeak indartzeko eta, aldi berean, interesatuek beka horiek eskuratzean izan lezaketen irudipen txarra, hots, babesik ez duten irudipena.
Halaber, beste deialdi baten inguruan eginiko jarduketa aipatuko dugu: EHAEko irakasleen plaza hutsak betetzeko nazio mailako leku-aldaketen lehiaketa. Erakunde honen aburuz, estatu mailako lehiaketak koordinatuta egiteko kasua denez, jarduera horien inguruan emandako ziurtagiriak elkarri aintzatetsi beharra dago nahitaez. Merezimenduen baremo bakarra ezarri da lehiaketa horietarako (hezkuntza administrazio ezberdinek antolaturiko heziketa jarduerak sartzen dira lehiaketa horien barruan). Hala ere, balizko interesatuei ezin egotzi dakizkieke iradoki diren moduko kargak, hau da, zinpeko itzultzaileen zerbitzuetara jotzearen kargak. Izapideturiko kasuan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren trebakuntza ikastaro bati buruzko ziurtagiria ezartzea lortuko dugu.
Atal honen barruan, komenigarri iruditzen zaigu nabarmentzea pertsona batek aurkezturiko kexa. Horren bidez, Gasteizko Udalaren aldi baterako kontratazio zerrenden kudeaketa erregulatzen duen araudia bete ez izanaren aurka agertu da.
Pertsona horrek adierazi zigunez, zerrendetan atzerago zeuden pertsonen telefonoen bidez izan zuen lan eskaintzak egin izanaren berri, baina berak ez zuen eskaintzaren gaineko deirik jaso. Udalak, bestalde, honako hau alegatu zuen: kexa aurkeztu duen pertsonak zioenez, bere telefonoan ez zen jaso ez deialdi galdurik eta ez zuen estaldura arazoren berri, baina deia egin zitzaion telefono mugikorrera; ez zuen erantzun, ordea. Dirudienez, Hautaketa Unitateko funtzionarioak deia egin zeneko eguna eta ordua idatzi zituen, eta esleitutako atazak betetzeko jokabide-kodea bete zuela frogatu ezik, jarduketa hori egindakotzat jo behar zen. Gainera, tokiko erakundeak lan-eskaintzak egiteko telefonoa erabiltzeak dakartzan abantailak azpimarratu baditu ere, eragozpenak ere badirela onartzen zuen, hain zuzen horretarako eginiko telefono deia jasota ezin uztea hartzaileak telefonoa hartzen ez badu eta, horren ondorioz, telefonoaren bidez jasota uztea jarduketa egin izana.
Zerrenda horietan dauden pertsonen eskubideetan izan litezkeen ondorioez jabetuta, gure iritzia helarazi genion udalari: administrazioak duela lan-eskaintzak jasotzea agerrarazten direla bermatu beharra, eta araudian ezarritako beste bitarteko batzuk erabiliz egitea jakinarazpena (posta, faxa, telegrama, posta elektronikoa). Horien bidez, egiaz bermatuko dira zerrendako pertsona guztien eskubideak. Udal teknikariak jakinarazi zigun lanean ari direla alde horretan eta, horregatik, amaitutzat eman genuen gai honen inguruko jarduketa.
Gure ustez, EHUko irakasleak ordezkatzeko izangaien poltsetan sartzeko lehiaketa baten inguruan eginiko jarduketa aipatu behar da nahitaez: Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 3koa. Landare Biologia eta Ekologia Sailean / Ezagutza Arloan ordezkoak egiteko interesa duen baten kexa: Bere kandidatura baztertu izanaren berri izan ondoren, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zion irakasleen erretoreordeari. Horren bidez, bere curriculumaren ebaluazioari buruzko zioak zehazki ezagutzeko eskatzen zuen, bereziki aplikaturiko koefizienteak, egiaztaturiko merezimenduen afinitate handiagoaren edo txikiagoaren arabera. Kexa aztertu ondoren, honako hau ondorioztatu genuen: kexa aurkeztu zuen interesatuari ez zitzaiola eman Batzordearen ebaluazio lanaren inguruko nahiko zio, hau da, ebaluazioa egindakoan, alegaturiko eta egiaztaturiko merezimenduen balorazioan edota haztapenean balizko akats teknikoa badela baztertzeko nahikoa zio. Horrek, azken finean, agerian uzten zuen, gutxienez, kexa aurkeztu duenak argudiorik ez duela oinarriak dituen erabakia hartzeko, merezimendu berdinen haztapen-koefizientearen aplikazioan desberdintasuna izan dela egiaztatzeko aukera izateari edo ez izateari buruzkoa.
Antzeko ildotik, Unibertsitateko (2011ko otsailaren 23ko ebazpena) irakasle agregatua izatea egiaztatzeko ebaluazioaren eskabide batekin lotutako jarduketa bat burutu dugu. Erakunde honen ustez, Uniqual agentziak (orain, Unibasq) saiatu egin behar du bermatzen ebaluazio batzordearen lana ebaluazio eta egiaztapen protokoloari lotzen zaiola honako hauei dagokienez: irakasle kolaboratzaileak eta elkarteak kontratatzeko aurretiazko txostena lortzeko eta ebaluazio batzordeen lana kontrataturiko irakasleak eta ikerlariak, doktore titulua duten unibertsitate pribatuko irakasleak ebaluatzeko eta egiaztatzeko deialdietan. Hala, kontrako txostenak badira, eskatzaile bakoitzaren curriculumaren balorazio globala bilduko da, zioak dakartzana. Gainera, judizio teknikoa adierazi eta diagnostiko eskema bat aplikatuko da gehi gomendioak, baita ezaugarri onak nabarmendu eta hobekuntzarako ekintzetara bideratu ere etorkizuneko ibilbide profesionalari begira.
Unibertsitatearen eremuan, berebiziko interesekoa izan da irakasleen enkarguaren tratamenduaren inguruan eginiko jarduketa ere. Unibertsitateko arduradunek GAUR aplikazioa aurkeztu dute, sail bakoitzaren irakasleen eskaintza hartzeko tresna informatiko gisa, baita plantillei buruzko erabakiak hartzeko ere. Hala ere, erakunde honetara jo zuen irakasleak kezka agertu zuen, aplikazio informatiko horrek ematen zuen informazioak beste ondorio batzuk izan ditzakeelakoan, baina ez dute zerikusirik plantilla kudeatzeko beharrekin. Kexa aurkeztu duenaren arabera, baimenak izateko duen eskubideari kalte egiten dio horrek ageri-agerian, hau da, ezkontzeagatik, haurdun egoteagatik eta laster amatasunagatik dituen eskubideei.
Espedientea izapidetzean bildutako informazio guztiak berriz aztertu ondoren, ezin dugu zalantzan ipini GAUR aplikazio informatikoa baliagarria ez denik sail bakoitzaren irakasleen eskaintza kudeatzeko eta irakasleen beharren gaineko erabakiak hartzeko tresna egokia den aldetik. Baina tresna hori egokia ez dela ohartarazi behar dugu, ordea: eragina du ordainsarien gaineko eskubideetan, lanbideko barne-igoeran edo unibertsitateko irakasleen beste lan baldintza batzuetan, zeren eta sistemak ez baititu eskubide horren gaineko berme materialak eta prozedurei buruzko bermeak.
Horregatik, EHUri ohartarazi diogu bermatu beharra dagoela GAUR tresna informatikoak haren proiekzio-eremua irakasleen beharrak zehaztera edo ezartzera mugatzen duela. Horretarako, egokitzat jotzen dituen bitartekoak bideratuko dira. Baina tresnaren aplikazioak ez du eragingo ez kalterik ez ondoriorik irakasleei aintzatetsitako edozein eskubidetan, eta bereziki sexuaren ziozko berdintasun printzipioari dagokionez hala nola lan eta familia bizitza uztartzea eta, oro har, amatasuna eta aitatasuna babesten dituztenei. (2011ko urriaren 13ko Arartekoaren ebazpena), EHUk irakaskuntza-enkarguaren tratamenduari buruzko jarduketa bukatzeari buruzkoa.
Lan eta familia bizitza uztartzearekin lotutako gaiak aztertzean, zenbait uztartze-neurrirekin batzuetan lotzen diren zenbait ondorioz ohartarazi behar dugu, batez ere ordainsarien arloan. Donostiako Udaltzaingoko bi emakume funtzionariok aurkezturiko kexak direla-eta, honako honi erreparatu diogu: lana eta familia uztartzearen zioz baimendutako lanaldi murrizketek edo egokitzapenek ez zekarten tratamendu bereizirik jaiegunetan lan egiteari edo zerbitzuak emateari dagokionez, betiere Udaltzaingoko gainerako langileentzat ezarritako egutegiaren aldean. Izan ere, gainerako horiei osagarri espezifiko bat aintzatesten jarraitzen zaie. Horregatik uste dugu ukituriko emakume funtzionarioei aplikaturiko ordainsarien egokitzapenak berrikusi behar direla; izan ere, azkenean halaxe gertatu da.
Egoerak arautzeari buruzko atalari dagokionez, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Saileko Zuzendariordetza Nagusiaren lanpostuei atxikitako funtzionario-talde batek izapideturiko kexa aipatu behar dugu 2011. urtean Gipuzkoako Foru Aldundia (2011ko abuztuaren 1eko Arartekoaren ebazpena). Erakunde honen iritziz, foru administrazioak erabakitako berrantolaketak eutsi egiten dio Ogasunaren espezialitateari, baina ez da nahikoa oinarririk eman atxikitze esklusibo hori nahitaez Ogasun eta Finantza Sailaren lanpostuetan bete beharreko eginkizunaren eta horren izaeraren ondoriozkoa dela egiaztatzeko, eta Ikuskaritza Zuzendariordetza Nagusian zerbitzuan ari diren funtzionarioen integrazio eztabaidatsua adierazi du; izan ere, ez da ezer aipatzen beren eginkizunen espezializazioaren gaineko aintzatespenaren inguruan.
Bestalde, funtzionario irakasle baten erretiroaren inguruan eginiko jarduketa aipatuko dugu. Erakunde honetan, hezkuntza administrazioak berak onartutako ohiko jarduna nabarmentzen saiatu gara, hain zuzen ere interesdunek eskabideak egin ditzaten erretiroa ahalbidetzen dieten beste bide bat erabilita, harik eta biderik onuragarriena zein den zehaztu arte. Hala, kontrakotzat jotzen den ebazpena ezeztatzeko lege aukera plantea daiteke ondoren, are gehiago kontuan hartzen badugu Ekonomia eta Ogasun Ministerioa horretarako prest dagoela erakutsi duela. Pertsonala Kudeatzeko Zuzendaritzak, zoritxarrez, ez du proposamena aintzat hartu nahi izan, ez datorrelako bat erakunde honen defendaturiko planteamenduarekin. Haren ustez, ez da oso egokia esatea erretirorako baldintzak ez direla onuragarrienak pentsio bera kalkulatze hautsagatik, zeren eta norberaren interes ekonomikoek, arlo pribatukoak izanik ere, ondare egoera global bati erantzuten baitiote.
Trebakuntzaren arloan, irizpena eman behar izan dugu balizko adinarengatiko diskriminazioagatik aurkezturiko kexaren gainean; euskarazko irakaskuntzako gaitasuna sendotzeko edo hezkuntza jarduera egiteko ikastaroetan parte hartzeari buruzko kexa izan da. Erakunde honen iritziz, zaila da ukatzea edo zalantzan jartzea kasu honetan –euskarazko irakaskuntza gaitasuna sendotzeko jardueretarako ikastaro-emailea hautatzea– objektiboki justifika daitekeen tratu desberdina dugula. Euskaraz trebatzen jarraitzeko balizko interesatuen adinak ez du garrantzirik lortu nahi den helbururako, zeren eta guztiok baitakigu adinari buruzko norberaren inguruabar horrek erlazio zuzena duela etorkizuneko irakaskuntzako jarduerarekin. Gainera, adinean oinarrituriko tratu desberdintasun horrek gainditu egiten du nahitaezko proportzionaltasun judizioa ere, are gehiago kontuan hartzen badugu ezarritako irizpidea ez dela muga absolutua. Hala, 55 urtetik gorako interesatuak ere liberatu daitezke plazak libre edo hutsik badaude eta, nolanahi ere, liberazioa ez dakarten trebakuntza jarduerekin jarrai dezakete.
Ertzaintzako funtzionario batek aurkezturiko kexa ere nabarmendu behar dugu; izan ere, Herrizaingo Sailak ukaturiko liberazioari buruzko gaia jarri zuen gure irizpenpean, euskara laneko ordutegiaren barruan ikasteko zatizko liberazioari dagokiona. Honako honetan zetzan interesatuak zalantzan jarritako erabakia: arloa arautzeko Ertzaintzaren lan baldintzei buruzko erabaki arau-emailearen artikuluari buruz Herrizaingo Sailak egiten duen interpretazioa. Saileko arduradunen ustez, kexa aurkeztu duenak nahi izan duen liberazioa eskuratzeko, langileek bi baldintza bete behar dituzte: Urte berean beste liberaziorik jaso ez izana eta, gainera, 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatua izatea.
Gure ustez, zalantzan jarritako manua aztertuta ezin ondoriozta daiteke horrelako exijentziarik eta, beraz, gure baieztapenaren argudioak helarazi genizkion administrazioari. Gainera, ohartarazi egin genion haren interpretazioak erabaki arau-emaile hori aplikatzeko eremuan dauden langileen eskubideak murriztu litzakeela. Azkenik, gaian eginiko jarduketa bukatutzat eman genuen guk proposaturikoa onartu zela jakinarazi zigutenean.
Bukatzeko, laneko jazarpenaren ziozko salaketen inguruan izapideturiko zenbait kexa aipatuko ditugu. Horietako bat EAEko administrazio orokorrari buruzkoa da, eta horren ondorioz, hauxe eman da: 2011ko urriaren 18ko Arartekoaren ebazpena. Horren bidez, amaitu da ustezko laneko jazarpenagatik jarri zen salaketa bati buruzko jardute-prozedurari dagokion kexa-espedientea. Erakunde honek zenbait ohar egin behar izan ditu, zeren eta, prozedura ebazpen batekin bukatu bazen ere eta laneko jazarpenik ez zegoela iritzi bazion ere, bertan bildutako zenbait balorazio ez baitziren aplikatu beharreko prozeduran ezarritako formalitateekin bat etorriz eginiko ikerketaren ondoriozkoak.
Beste kexa bati esker, Osalanek, Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantzak eta Laneko Agintaritzak berak arriskuen prebentzioaren arloko salaketak ikertzean eta ondoren jarraitzean izan dituzten lankidetza harremanen araberako lankidetza irizpideak finkatu ahal izan dira. Halaber, beste honako hau ere zehaztu ahal izan da: salaketa herri administrazio baten jarduketa-eremuari dagokionean, administrazioaren jarduketa laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako alderdiei dagokiela soilik. Gainerakoan, administrazioaren beraren esku gelditzen dira laneko jazarpenak izan daitezkeen gertaerak ikertzea.
V. Ofiziozko jarduerak
Arloaren jarduketa planari buruzko III. epigrafean aipatu dira 2011n eginiko ofiziozko jarduketak.
VI. Ondorioak
Herri Administrazioen zerbitzurako pertsonalaren arloa erakundearen lana egituratzeko arlo materialak deritzenetako bat da. Arloan hedaturiko jarduera nagusia jasotako kexen izapidetzea da.
Kexen kopurua jaitsi egin da, aurreko ekitaldian izapideturiko kexekiko.
Oro har, kexek ukituriko administrazioek jarrera ondo izan dute, eta behar izan duen laguntza eman dioten erakunde honi.
2011n izapideturiko kexak, askotarikoak badira ere, hiru bloke handitan taldeka daitezke.
Lehenbizikoa enplegu publikoa eskuratzeari buruzkoa da. Herri administrazioek, inoiz baino gehiago, eskuratze hori berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate printzipioekin bat etorriz betetzen dela bermatu behar dute. Are gehiago, Espainiako Konstituzioaren 9.2. mandatua izan behar dute aintzat, eta ahal dela, gizarte mailan arriskurik handienean dauden herritarren benetako berdintasuna bideratu behar dute, diskriminazio positiboko neurriak hartuta. Hala, ez dira atzean geldituko enplegu publikoa eskuratzeko saiakera legitimoan. Herritarren talde horien artean, ezinduak eta emakumeak nabarmentzen dira.
Enplegu edo funtzio publikoak bete nahi dituzten guztien benetako berdintasuna bermatzeko xede hori aldi baterako lanean ere bete behar da (lan-poltsak, ordezkoak, etab.). Gainera, lanbide karreran edo maila-igoeran ere izan behar da kontuan.
Horiek prozesu guztiak izapidetzean, ahalik eta gardentasunik handiena zaindu behar dute administrazioek, baita bertan parte hartzen dutenen bermeak ere, bereziki motibazioaren exijentziari dagozkienetan.
Bigarren atala enplegatu publikoen lana eta familia bizitza uztartzeko beharrei buruzkoa da. Iaz ere administrazioek alde horretatik beren gain hartu behar duten lidergoaz ohartarazi genuen. Orduan genioenez, gure ustez uztartze behar horren zeharkako ikuspegia nagusitu behar da antolakuntzaren eta kudeaketaren arlo guztietan.
Oraingoan, iritzi horri berretsi behar dugu, eta ikuspegi berri batez ohartarazi behar dugu, gure ustez nahitaezkoa izapideturiko kexak ikusita. Izan ere, gure ustez, administrazioek eta erakundeek arreta berezia jarri behar dute honako honetan: familia eta lan bizitza uztartzeko neurriak erabiltzearen ondorioz, hots, eszedentziei edo lanaldi-egokitzapenei buruzko neurrien ondorioz, ez dadila ondorio txarrik izan ordainsarien aldetik, zerbitzuak aintzatestearen aldetik, etab. Azken finean, neurriok erabiltzeari uztera bultza ditzakete enplegatu interesatuak.
Azkenik, laneko jazarpena deritzonari buruzkoa da hirugarren atala. Izapideturiko gaiekin lortu dugun esperientzia dela-eta, ohartu egin gara oso garrantzitsua dela jazarpenen biktimak direla uste duten enplegatu publikoek egin ditzaketen salaketen izapidetze egokia, betiere dagoeneko onetsita dauden protokoloekin bat etorriz. Egia esan, jazarpena izan den eremuko administrazioaren beraren esku gelditzen da jazarpena izan daitezkeen gertaeren ikerketa, betiere beste erakunde batzuek arrisku psikosozialen prebentzioen inguruan egin dezaketen jarduketari kalterik egin gabe. Gehienbat Osalanek egiten ditu horrelako jarduketak.
10. Animaliak babestea eta edukitzea
I. Araudi testuingurua edo soziala
2009ko ekitaldiari buruzko txostenean adierazi genuenaren arabera, Eusko Legebiltzarrak 49/2009 Legez besteko Proposamena onetsi zuen. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zitzaion lehenbailehen landu eta Ganberara bidal dezala animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen aldaketa, errealitate juridikoaren eta sentsibilitate sozialaren bilakaeraren arabera egokitzeko, hau da, azken 15 urteotan Legea aplikatu izanaren esperientzia barne hartzeko. Ondorio horietarako, 2010eko txostenean aipatzen genuenez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazi zuen 2010ean animaliak babesten dituzten zenbait elkarterekin harremanetan jartzen hasi zirela, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Estatu mailan, eta erakunde publiko eta arloko eragileekin elkarrizketei ekin zaiela, aipatutako araua eguneratzeko prozesua lantzen hasteko.
2011ko irailaren 19an, Aralarko parlamentari batek Eusko Legebiltzarrean egindako eskaera bati erantzuna emanez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburuak legearen aurreproiektuarekiko alegazioak aurkeztu dituzten elkarteen berri, horien izapidearen egoera zehatzaren berri eta 2012ko erdialdean Eusko Legebiltzarrari bidaltzeko asmoaren berri eman zuen.
II. Kexarik aipagarrienak
Arlo honetan jasotako bi kexa izan dira, eta abandonatutako animalien inguruan bideratzen den kudeaketa dute hizpide.
Erreklamazio hauek dagokien bezala tramitatzeko, kasuan kasuko udaletara jo dugu animaliak edukitzearekin lotutako araudiaren ondorioz dauzkaten betebeharrak zein diren gogorarazteko. 6/1993 Legeak, urriaren 29koa,k animaliak babesteko denak, eta 101/2004 Dekretuak, ekainaren 1ekoak, txakurrak edukitzeari buruzkoak, Toki Erakundeei animalia horien jabeek beren betebeharrak betetzen dituztela gainbegiratu eta kontrolatzeko eskumenak ezartzen dituzte.
Bestalde, esku‑hartze zehatz bat aipatu behar dugu, eta 2010ean jasotako erreklamazio bati zegokion arren, aurtengo ekitaldian burutu da. Arabako katuen lagunen elkarte batek erakunde honetara jo zuen Santa Isabeleko hilerrian bizi ziren kaleko katu kolonia bat kontrolatzeko, txertatzeko eta zikiratzeko kanpaina bat hastea erabaki zutela adieraziz. Gasteizko Udalari horren inguruko idazki bat bidali zioten arren, ez zuten inolako erantzunik jaso eta udalak katu horiek harrapatzeko lanari ekin ziola jakin izan zuten, dirudienez, elkartekoa ez zen pertsona batek egindako eskaera zela-eta.
Erakunde honek egindako eskaerari erantzunez, Gasteizko Udalak jakinarazi zigun Santa Isabel hilerrian ezarritako katuen kolonia pertsona heldu batek mantentzen zuela eta Osasun eta Kontsumo Sailari jakinarazi ziola ezingo zuela lan horrekin jarraitu osasun arrazoiak zirela-eta.
Horregatik, eta Udaleko Hilerrien buruak egindako eskaeraren aurrean, tokiko erakunde horrek katuak harrapatu, zikiratu, saneatzea erabaki zuen ondoren Gasteizko SOS Animaliak Elkarte Babeslera eramateko bertan sozializatu eta adoptatu ahal izateko.
Jarduera hori animalien babeserako urriaren 29ko 6/1993 Legean ezarritakoaren arabera bideratu zenez, gure esku-hartzeari amaiera eman zitzaion.
Azkenik, animalien babeserako elkarte batek erakunde honetara bidalitako ikerketa bat nabarmendu behar dugu, bertan galdutako edo abandonatutako animalien uneko bilketa sistema zalantzan jartzen baita.
Elkarte horretan egin dituzten jarduera eta ikerketen bidez egiaztatu ahal izan dutenez udalerri gehienetan ez dago bildutako animaliei buruzko ezta horien helmugaren inguruko agiririk ere. Zentzu horretan, eskumena duten administrazioek bilketa sistema kudeatzen duten zentroen inguruan duten kontrol faltak ere eragina dauka, baita indarreko araudiari dagokionez esleituta dituzten betebeharren ezagutza faltak ere.
Txostenean adierazten diren beste errealitateetako batek txakurren identifikazioan dagoen hutsune orokorraren aurrean sortzen diren arazoak ditu hizpide. Euskal Autonomia Erkidegoan animaliak identifikatzeko metodo elektronikoen erabilera arautzen duen 1993ko maiatzaren 5eko Agindua indarrean sartu zenetik, derrigorrezkoa da animaliak identifikatzea dagokion metodo elektronikoen bidez. Hala eta guztiz ere, elkartetik adierazten da aipatutako aginduak zehazten dituen baldintzen betetze faltari buruz lortutako datuak ikaragarrizkoak direla. Errealitate hori dela-eta, udalek pairatu behar dituzten kosteak handiagoak dira, izan ere, animaliaren jabeak identifikatu ezinik, euren abandonatze-egoerak sortzen dituen gastuak bere gain hartu behar dituzte.
Zentzu horretan, azpimarratu behar dugu erakunde horrek eskaintzen digun datua euren jabeek identifikatutako animalien berreskurapenaren inguruan: %99,9tan gertatzen da. Ondorioz, elkarteak zehazten duenez, txakurrak behar bezala identifikatuta egongo balira, abandonatze-egoerengatik gertatzen diren arazo gehienak ekidingo lirateke: animaliaz asetako zentroak, eutanasia aplikatzearen arazoak eta beste herrialdeetarako bidaltze masiboak…
Bestalde, ikerketa horretan etxeko animalien bilketa zentroek egun izan ohi dituzten erregistro-liburuen kudeaketa jorratzen dela aipatu behar dugu. Ondorio horietarako, administrazio erantzuleek horiekiko duten kontrol eta ikuskapen falta dela-eta, datuak manipulatu ahal izan dira eta ezin izan da behar bezalako diagnosia egin bideratu beharreko animalien bilketa zerbitzuei buruzko aurreikuspenerako beharren inguruan.
Era berean, EAEko udalerri askotan etxeko animalien bilketa zerbitzurik ez dagoela salatzen dute baita hainbat udalek kontratatutako zerbitzu horietariko batzuk eskainitako kudeaketa eskasa dela-eta sortzen diren arazoak ere. Horretarako guztiarentzako informazio nahikoa eskaini dute.
Azkenik, animalien hainbat bilketa zentroen baldintzen inguruko kexak eta salaketak aipatzen dituzte; etxeko animalien hilketari dagokionez egiten den kontrol faltari buruz eta animaliak beste herrialde batzuetara bidaltzearen inguruan sortzen diren ezjakintasunei buruz.
Erakunde honek elkarteak deskribatutako egoerei buruzko diagnosia egin nahi du, aldi berean, urte hauetan zehar erakunde honetan jaso ditugun kexa eta salaketekin bat egiten dutela aipatu behar dugu.
III. Ondorioak
Urte hauetan zehar adierazi dugun moduan, arlo horretan kexak animaliak edukitzeari eta horien ongizateari (partikularren etxebizitzetan nahiz espazio publikoetan, eta, bereziki, animalien harrera edo egoitza zentroetan, alegia
, gune zoologikoetan) buruzkoak dira.
Ekitaldi honetan alor horretan jasotako erreklamazio kopurua handia izan ez bada ere, badakigu gero eta gatazka gehiago daudela pertsona eta animalien arteko bizikidetzan, ezin baitugu ukatu EAEko udalerrietan gero eta txakur gehiago daudela.
Udalen zeregina da pertsonei kalteak eragitea ekiditeko animaliak edukitzeari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzea.
Hartara, hiriko bide eta espazio publikoetan txakurrak kontrolaturik eta loturik egon daitezen eskatu behar dugu, eta, horretarako, kateak edo uhalak erabili behar dira. Halaber, animalia horiek mikrotxiparekin identifikaturik, erroldaturik eta kasuan kasuko udalerriko erregistroan erregistraturik egon behar dute. Horretarako, garrantzitsua da Toki Erakundeek animaliak identifikatzeko kanpainak egitea, txakurrak abandonatzeak, erasoek, kexek, etab. eragin ditzaketen ondorio negatiboak ekiditeko.
Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar dugu etxeko animaliak dituzten pertsonen eta gainontzeko herritarren arteko bizikidetza orekatua ahalbidetzen duten bestelako konponbideak arbitratzea ezinbestekoa dela.
Zentzu horretan, aurreko ekitaldian animalien babeserako elkarteetatik proposatzen ziren neurrietako batzuk azpimarratzen genituen:
11. Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
I. Arloa kopurutan
Aurten arlo honetan 102 erreklamazio jaso dira guztira. Kexa horiek honako administrazio hauei buruzkoak izan dira:
– Tokiko administrazioa 90
– Foru administrazioa 6
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 2
Azpiarlokako banaketari dagokionez, sailkapena honakoa da:
– Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazioaren erantzukizuna 33
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 31
– Tokiko zerbitzu publikoak 24
– Udal erroldaren kudeaketa 10
– Beste alderdi batzuk 3
– Informazioa eta herritarren parte-hartzea 1
Aurten bideratu diren erreklamazioen −2011n jaso ziren kexak nahiz 2011ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak− tramitazioaren xehetasunei dagokienez, txosten hau idatzi denean, hauxe da arloaren egoera:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
135 | 33 | 98 | 47 | 39 | 12 | 4 |
Ekitaldi honetan, iaz bezalaxe, jasotako kexa gehienen izapidetze egoera arrazoizkoa da, eta gure jarduna, gutxi gorabehera, amaitu egin da eskuratutako guztien bi heren eta aurreko ekitaldian abian ziren guztiak bideratu ondoren. Batez ere, laugarren hiruhilekoan jasotako kexei dagozkien jarduera fase ezberdinetan daudenak falta dira. Orokorrean aipa dezakegu jasotako kexak erantzuteko eta ebazteko denbora hobetu dugula, bereziki esku hartu duten administrazioen lankidetza eta betetze maila handiagoa egon delako bai eskatu dugun informazioa epe laburragoetan jaso dugulako bai eskaini diguten lehen erantzunaren edukia nahikoa izan delako aurkeztutako kexen arrazoia kontrastatu eta baloratzeko.
Hala ere, atal honetan oraindik ere azpimarratu behar dugu erakunde honek duen beharra legebiltzarraren komisario gisa eta, beraz, aipamen berezia egin behar dugu hainbat administraziok eskaini diguten lankidetza falta. Iaz jada Mutrikuko Udalari buruzko 2009ko ekitaldiko hiru espediente irekita genituela azpimarratzen genuen. Aurtengo hasieran, azkenik, bertan izandako esku-hartze guztia amaitu behar izan genuen, gure lana eraginkortasunez bete ahal izan gabe, honako ebazpenak sortuz:
Aurten hasitako espedienteei dagokienez espediente bakar batean ohartarazi diogu Ortuellako Udalari duela 9 hilabete ez diola erantzun egin genion informazio eskaerari.
Azpimarratu beharreko beste kontua administrazio isiltasuna da, alorrean izapidetutako kexa ugarik azaltzen duten gaitzespena. Herri administrazioek herritarrek aurkezten dituzten eskaera guztiei erantzuna eman behar diete, betiere herri administrazioa zuzendu behar duen administrazio ona eta zerbitzu publikoaren onerako. Garai hauetan, parte-hartzeari eta gardentasunari buruz horrenbeste hitz egiten denean, garrantzitsua da herri administrazioek azalpen nahikoa eman dezaten euren jarduteko moduaren inguruan. Askotan herri administrazioak herritarren eskaera ez bideratzeko dituen arrazoiei buruzko arrazoizko argibide nahikoak aurkeztutako arazoa konpontzen du.
Azkenik, arloko kopuru orokorrei buruzko pintzelada labur honen barnean aipatu beharko genuke aurten amaitutako espedienteen eraginkortasun maila ona izan dela, administrazioaren jarduera okerra zegoela baloratu genuenean administrazioak jarrera zuzendu duela azpimarratuz. Zegozkien administrazioei bidalitako gomendioak, ondoren aipatuko ditugunak, ehuneko berrogeita hamarrean onartu dira.
II. Lege-berrikuntzak
Epigrafe honen izenburua gorabehera, zoritxarrez, berririk egon ez dela aipatu behar dugu, beraz, euskal herri administrazioak, orokorrean, ez dute burutzen duten esku-hartze jardueraren arauzko egokitzapenik egin, jada iaz premiazkoa zela aipatu bagenuen arren.Zehazki, tokiko ordenantza eta arau autonomiko asko berrikusi eta egokitzeko beharrari buruz ari gara, barne merkatuko zerbitzuei buruzko 2006ko abenduaren 12ko Europako Legebiltzarreko eta Kontseiluko 2006/123/CE Zuzentarauak Espainiako zuzenbideari, partzialki gaineratzen dion zerbitzuko jardueren sarbideari eta horien burutzapenari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen eta hurrengo garapenen (abenduaren 22ko 25/2009 Legea) onespenaren ondorioz.
Hala eta guztiz ere, aurten aurrerapen gutxi ikusi ditugu zentzu horretan. Horrela bada, autonomia mailan, iaz aipatu genuen 2010eko apirilaren 27ko ebazpena, Zerbitzuen Zuzentaraura egokitzeko hainbat lege aldatzen dituen lege-aurreproiektua jendaurrean aurkezten duena Lege Proiektu gisa onartu du Eusko Jaurlaritzak, 2011ko martxoaren 1eko Gobernuaren Kontseiluko erabaki bidez, parlamentu egoitzan izapidetzen egonez. Proiektuak 14 legetan eragina dauka eta, erkidegoko zuzentarauaren helburuen babesean, prozedurak erraztu eta oztopoak kendu nahi ditu EBko zerbitzuak eskaintzeko. Horrek bere garrantziaren ideia eskaintzen du (Irekia). Erkidegoko zuzentaraura egokitzeko autonomia mailako halako erregulaziorik ez egotean herri administrazioek ez dute arauzko esparru nahikorik euren ordenantza eta erregelamendu propioak egokitzeko, horrek dakarren segurtasun falta juridikoarekin.
Hori, nolanahi ere, ezin da aitzaki izan Zerbitzuen Zuzentarauaren aplikazioaren "eragin zuzena" saihesteko. Administrazio bakoitzak, bere eskumeneko alorrean, erkidegoko zuzentarauan xedatutako helburu eta printzipioekin kontraesankorra den araudia berrikusi behar du ezarpen askatasuna hobetzeko, defendatzen dituzten mugen interes orokorreko premiazko arrazoiak behar bezala justifikatzen ez dituzten mugak onargarriak izan gabe.
Udal legeak ezta ez du aurten argia ikusi pasa den ekitaldian aipatu genuen izapidearen (Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektua jendaurrean agertzeko ebazpena, 2010eko azaroaren 24koa -226. EHAA) hasieraren ondorioz Eusko Legebiltzarrak dagokion legezko testua onartu gabe.
III. Jarduera-plana
Gure ohiko jardueraren oinarrizko zati baten jatorria herritarrek aurkeztutako bakarkako kexetan kokatzen da. Gauzak horrela, jasotako kexak izapidetzea izan da gure jardueraren zati adierazgarriena eremu honetan. Espediente horiek gomendio ezberdinak eta beste ebazpen batzuk izapidetzea ekarri dute, hurrengo idatz zatian azalduko dugun moduan.
IV. Kexarik aipagarrienak
Idatz zati honetan, izapidetu ditugun kexen laburpen bat egingo dugu aurten garatutako jarduera islatzeko, bereziki helduz gomendioren baten xede izan direnei. Kexak azpieremu materialei jarraiki multzokatuko dira, jarraian xehatuko ditugun epigrafeak gorabehera.
IV.1. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Lehen epigrafean adierazi dugun moduan, jaso ditugun kexa askok herri administrazioaren erantzun falta edo horren ebazpenaren eta interesdunak benetan eskatutakoaren arteko inkongruentzia adierazten dute.
Administrazio isiltasunari buruzko bloke horretaz gain, erakundean jasotako kexek hainbat kontu azaltzen dituzte. Azpimarratzekoak dira prozeduraren bermeak eta legezkotasuna babesteko oroitzapenak nabarmentzen dituztenak. Lehen kontuaren inguruan 2011ko apirilaren 7ko Arartekoaren ebazpena eman dugu. Horren bidez, Abanto-Zierbenako Udalari gomendatzen zaio udaleko arkitekto aholkulariak bere lanpostua bete zuen bitartean burutu zituen funtzioei buruzko ziurtagiria egin dezan.
Kexa horretan egindako eskaeraren eta emandako ebazpenaren arteko kongruentzia falta azaldu zen. Gainera, ebazpenak ez zuen arrazoirik ematen eskatutako berariazko edukia zuen egiaztagiriaren emakida ukatzeko. Horren ondorioz, interesdunak ezin izan zuen lizitazio publiko batean bermatu burutu izan zituen funtzioak. Abanto-Zierbenako Udalak ez du onartu erreferentziako gomendioa.
Izapidetutako beste kexa-espediente batean, erreklamatzaileak Bakioko Udaleko aurrekontuaren legez kontrakotasuna azaltzen zuen, besteak beste, aurrekontu egonkortasuneko helburua urratzeagatik; gainera udalaren argudio falta aipatzen zuen espedientearen hainbat izapideetan aurkeztutako alegazioen aurrean. Horrek herri administrazioaren eta herritarren arteko harremanak garatu behar diren baldintzen urratzea zekarren. Udal aurrekontuen izapidetzean eta edukian legea betetzeari buruzko 2011ko irailaren 21eko Arartekoaren ebazpenak ondorioztatzen zuen udal administrazioak bere erabakiak arrazoiz eta labur arrazoitu behar dituela, bereziki erabaki horiek aginduzko txosten teknikoetatik urruntzen direnean. Bestalde, gure gomendioan gogorarazten genuenez, herri administrazioak arduratsuak izan behar dira indarreko legezkotasuna betetzeari dagokionez eta, bereziki, kasu honi dagokionez, udal aurrekontuen edukia arautzen duten printzipio eta baldintzen babesean.
IV.2. Udal erroldaren kudeaketa
Berriro ere, zoritxarrez, aurkeztutako kexen ehuneko hamar inguru herritarren udal erroldan emandako izenen ukapenari buruzkoa da. Erakunde honen aldetik beharrezkoak diren kudeaketak egin ondoren, kexak konpondu izan dira. Hori bai, herritarrek zerbitzu publiko ezberdinetara (osasun, hezkuntza, gizarte laguntza, zerga, etab. arlokoak) sartzeko kudeaketa horren garrantzia kontuan hartuta, hasierako eskaera egin zenetik erakunde honetara jo eta aldeko ebazpena lortzen duten arte pilatutako atzerapenak kaltetutako pertsonentzat dakarren kalte larria kontuan hartu behar da.
Udalak arduratsuak eta bizkorrak izan behar dute arlo honetan eta herritarren errolda kudeatzeak dakarren zailtasunak ezagutzen ditugun arren, errolda ukatzeko arrazoiak tasatuta daude, eta udalak ezin ditu eskatu bestelako baldintzak edo agiriak pertsona baten benetako egoitza egiaztatzeaz gain. Azken finean, herritarren udal errolda herriko herritarren benetako egoitza bermatzen duen administrazio erregistroa da eta ezin da erabili bere helburutik harago dauden beste kontu kontrolatu eta konpontzeko. Horrela bada, erroldan izena ematearen ukapena udalaren ustez bilobak ez duelako familia unitatea osatzen aitona-amonekin batera edo udala delako maizter gaixoaren semeak izena eman nahi duen etxebizitzaren alokatzailea, izena emateko etxebizitzan benetan bizi dela egiaztatzetik kanpo dauden kontuak dira.
Horrela bada, aurten iazko urtearen amaieran Turtziozko Udalaren jarduera dela-eta aurkeztu ziguten kexa baten esku-hartzeari amaiera eman diogu. Bertan udalak agiriak eskatzen zituen legezko inolako oinarririk gabe, eta horrek administrazio jarduera arbitrario bihurtzen du. Horren inguruan, 2011ko maiatzaren 2ko Arartekoaren ebazpena eman genuen. Horren bidez, Turtziozko Udalari gomendatzen zaio Palestinako pertsona baten biztanleen erroldan izena emateari dagokionez, eragin data zuzendu dezala.
Onartu ez zen gomendio horretan, udalak penagarritzat jo du kexa bat izapidetu izana udalak agiri osagarriak eskatu izanagatik, euren ustez, legez eska baitzitekeen.Hala eta guztiz ere, herritarrari ez zitzaion eskatutako agiri osagarrien eskaera bermatzen duen arauaren berri eman eta gure esku-hartzean zehar ez zen gai hori argitu. Erroldan izena ematea eskatzen duten pertsonen identitatea egiaztatzeko legez baliodunak diren agirien artean, interesdunak bi identifikazio agiri aurkeztu zituen eta biak indarrean zeuden. Beraz, eskatu zioten Atzerritarren Erregistro Nagusiaren ziurtagiria ez zen beharrezkoa, ezta galdagarria ere, identifikazioa osatze aldera.
Udalei udal erroldaren eguneratzeari buruzko jarraibide teknikoak ematen dizkion Estatistikako Institutu Nazionaleko (EIN) buruaren eta Lurralde Lankidetzako Zuzendari Orokorraren uztailaren 4ko ebazpenaren argitalpena agintzen duen Azpi-idazkariaren 1997ko uztailaren 21eko ebazpenak atzerritarren erroldatzeari buruzko 5. artikuluan azaltzen duenez, herritarren erroldan izena eman nahi duen edozein pertsonari identifikazio agiria eskatzearen helburua besterik gabe horren identitatea ezagutzea da, Legean adierazitakoaz gaindiko bestelako agiririk eskatu ahal izan gabe eta identifikazioaren errealitatetik kanpoko kontuan kontrolatu ahal izan gabe.
IV.3. Informazioa eta herritarren parte-hartzea
Arabako Lurralde Historikoko udalbatzak garrantzia handiko erakunde publikoak dira lurralde honetan eta toki erregimeneko egituraren elementu berezietako bat dira, oinarrizko hainbat zerbitzuen kudeaketarako administrazio deszentralizatu gisa eta herritarren zuzeneko ordezkaritza taldeko gaietan. Hala eta guztiz ere, herritarren elkarren arteko erantzukizun hori eurengan eragina duten erabakiak hartzerakoan, zenbaitetan gatazkak eragiten ditu gertutasunagatik eta interesdunen inplikazioagatik. Herritarren batzordea erkidegoko gaietan, herritarrekiko oztopo edo mugei dagokienez, herritarren zuzeneko parte-hartzearen adierazle nagusia izanik, nahita ez, gai publikoetan parte hartzeko eskubidearen mugatzea ezartzen du. Zehatzago esanda, erakundeak duen informazioa interesa duten herritar guztien eskura egon behar duela aipatu behar dugu.
Zentzu horretan kexa bat jaso genuen Beotegi-Menagaraiko Administrazio Batzarreko presidenteak ez zuelako Arabako Lurralde Historikoko Udalbatzei buruzko martxoaren 20ko 11/1995 Foru Araua betetzen, izan ere, ez zuen zegokion ohiz kanpoko bilera deitu nahi, besteak beste, idazkaria bezalako hainbat karguren berrikuntza planteatzeko eta gainera interesa zuten herritarrei ez zien eskatutako informazioa eskaintzen. Kexa ebatzi izan zen presidentearen kargua aldatzean.
Azkenik, aipatzekoa da, herritarrek modu elektronikoan zerbitzu publikoetan parte hartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, beste helbururen artean, xedatu duela eskuragarri dagoen informazioa bitarteko elektronikoen bidez emateko betebeharra (3. artikulua), bai eta egoitza elektronikoak iragarki taula baten izaera duela ere (12. artikulua). Irungo Udalaren jardueraren berri izan dugu, izan ere, Iragarki eta Ediktuen Taula Elektronikoa sortu du eta 2011ko apirilaren 1etik aurrera jarriko du abian (2011ko apirilaren 7ko 67. GAO).
Beste administrazio batzuek udal ordenantza mailan administrazio elektronikoaren arautzea eta iragarki taula elektronikoa ezartzeko aukera garatu eta xedatu duten arren (hala nola, Bilboko Udalak), ez dugu ikusi tresna hori benetan abian jarri denik.
Azpimarratzekoa da taula elektroniko edo digital (horrela deitzen baita udalaren web orrian eta zerbitzurik eskatuenetarikoen artean dago) horrek udal guztiek euren iragarki ofizialak eta beste herri administrazioek bidalitakoak argitaratzeko erabiltzen dituzten ohiko iragarki taula fisikoak ordezkatzen edo osatzen dituela. Taula elektroniko horrek, egun gertatzen den informazioaren hazkuntzaren aurrean, orokorrean, argitaratzen diren iragarki ofizialak eskuratzeko erraztasunak eskainiko ditu. Nolanahi ere, garrantzitsua iruditzen zaigu udalaren aurreikuspenen arabera Irungo Udaleko taula elektronikorako sarbidea udaletxean, HAZean, liburutegietako Internet gelatan, etab. kokatutako doako terminalen bidez burutu ahalko dela, eta horrek bere hedapena erraztuko du. Horren guztiaren inguruan eta kontu honen amaierako gogoeta gisa, kezkagarria iruditzen zaigu administrazioaren garapen elektronikoko prozesua herritarren eskubide eta betebeharra izan arren, arrail digitalak hainbat talde kanpo utzi ahal izatea bitarteko digitalekin konpontzen ez direlako edo halakorik ez dutelako, beraz, egokitzat jotzen dugu tresna horiek publikoari orokorrean hurbiltzen dizkion edozein neurri.
IV.4. Herri-administrazioen ondarea
Aurreko ekitaldian, atal honetan, herri administrazioek ondare publikoa defendatzeko dituzten eskumen zabalak gaizki erabiltzeagatik egindako erreklamazioak azpimarratzen genituen. Aurten, administrazioa ondare publikoaren defentsan eta aldarrikapenean egindako jarduera eskasa azaltzen duten kexak azpimarra ditzakegu. Hori bai, garrantzitsua da azpimarratzea alor honetan eta bereziki bide publikoen aldarrikapenari dagokionez, dagokion ikerketa espedientearen izapidetzea, ondasunaren titulartasunari buruzko datu fede-emailerik ez dagoenean, beharrezkoa da eta izapidetzea behar bezala betetzea eskatzen du, gaiaren aurrekari guztiak gaineratuz, baita erabaki oinarritu bat hartzeko aukera eskaintzen duten txosten teknikoak ere. Kontu horren inguruan 2011ko abuztuaren 22ko Arartekoaren ebazpena izapidetu dugu. Horren bidez Sopuertako Udalari gomendatzen zaio, aginduzko instrukzioaren ondoren, gurdi-bide baten legezko egoera ebatz dezan.
Aipatutako udalak onartu duen gomendioak interesdunak egindako eskaera ebatz zedila eta erreferentziazko gurdi-bidearen legezko egoera zehatz zedila proposatzen zuen, zegokion azterketa egin ondoren eta, beharrezkoa balitz, ikerketa espedientea eta ondasunaren jabetza berreskuratzeko espedientea bideratuta.
2011ko abuztuaren 11ko Arartekoaren ebazpena ere eman dugu. Horren bidez, Karrantzako Udalari gomendatzen zaio albait lasterren amaitu dezan jabari publikoko lursail baten salerosketa erabakiaren ofiziozko berrikuspenaren espedientea eta eragindakoei kalte-ordainak eman diezaien dagozkien galerengatik. Gomendio hori onartu da.
IV.5. Ondare erantzukizuna
Alor horrek kexa kopuru nabarmena biltzen du oraindik ere, batez ere administrazioaren funtzionamendu okerra dela-eta kaltea pairatu dutela uste duten pertsonek aurkezten dituzten ondare erantzukizunagatiko erreklamazioen ebazpen faltagatik. Herri administrazioek aurkezten diren eskaerak modu arrazoituan ebatzi behar dituzte, ezarritako legezko prozeduraren bermeen babesean.
Zentzu horretan, 2011ko irailaren 27ko Arartekoaren ebazpena aipatu behar dugu. Horren bidez, Getariako Udalari gomendatzen zaio kontratazio prozedura batean gertatutako akats baten ondorioz izandako kalteengatik enpresa batek premiatutako ondare erantzukizuneko espedientea bideratu dezan.
Kaltetutako enpresak ondare erantzukizunagatiko erreklamazioa aurkeztu zuen eta udalak artxibatu zuen erreklamatzaileak ez zuelako konpondu eta ez zituelako aginduzko agiriak aurkeztu eskainitako epean, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1. artikuluaren babesean. Erreklamazioa konpontzeko udal ebazpenak eta ondorengo espedientearen artxiboak ez zuten zehazten zer aginduzko agiri aipatzen zituen udalak. Gure balorazioaren arabera, aurkeztutako agiriek kalteak, kausalitatearekiko lotura eta kaltearen ebaluazio ekonomikoa zehazteko baldintza nahikoak biltzen zituen, ondare erantzukizunaren alorrean Herri Administrazioen Prozeduren Araubidea onartzen duen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuaren 6. artikuluak eskatzen duen moduan, beraz, espedientea behar bezala bideratu zedila gomendatu genuen ongi oinarritutako ebazpena emateko erabiliko ziren datuak zehaztu, ezagutu eta bermatzeko. (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 78.1. artikulua) Gomendio hori Getariako Udalak onartu du.
IV.6. Tokiko zerbitzu publikoak
Zaborrontzien kokapenak eztabaida eragiten du oraindik ere etxebizitzetatik gertu daudelako eta inguruetako auzokideei kalteak eragiten dizkietelako, hala nola, osasungarritasun eza eta zarata. Herrien konfigurazioa dela-eta eta zaborrontziak zerbitzuen erabiltzaileengandik hurbil kokatzeko beharra kontuan hartuta, zaila da hainbat neurri hartzea, besteak beste, edozein etxebizitzatik gutxieneko distantzia eskatzea. Nolanahi ere, udalek bitartekoak ezarri behar dituzte zaborrak biltzeko zerbitzua arautzen duen ordenantza edota araudia betetzen dela bermatzeko, sortzen diren ondorio kaltegarriak gutxitze aldera (zaborrontzitik kanpo dauden zaborrak, zaborra ordutegi desegokietan botatzea, etab.).
Ur hornidura zerbitzuari dagokionez, auzokide elkarte batek Getxoko Udalarekin izandako arazoak azpimarratu nahi ditugu. Kaltetutako komunitateak ados ez zegoela adierazi zuen udalak komunitate hori hornitzen duen ur hartunearen titulartasuna zehazteko dituen irizpideekin. Udalaren irizpidearen alde indarrean dagoen legerik eta udalaren beraren arauketarik ez dagoenez, arrazoizkoa da proposatzea Getxoko Udalak bere egin behar lukeela Zerbitzuaren Ordenantzan Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak bigarren mailako sarean ur hornikuntza zerbitzua ematen dien erabiltzaileentzat xedatutako "irizpidea". Erregulazio hori udal irizpide gisa aplikatzea ederki bat etorriko litzateke gomendioan bildutako gogoeten arabera eta, bereziki, udalak, partzuergoko kiden den heinean, bere gain hartzen dituen homogeneitate eta uniformitate printzipioen babesean, betiere, partzuergoaren zerga ordenantzan xedatutako tarifen egituraren babesean. Nolanahi ere, aipatu beharra dago 2011ko azaroaren 2ko Arartekoaren ebazpena ez dela onartu. Horren bidez, Getxoko Udalari gomendatzen zaio kaltetutako jabeen erkidegoari hornikuntza saretik giltza nagusi edo erregistrokorainoko hartunea aldatzeko egindako gastuak ordain diezazkion.
V. Ofiziozko jarduerak
"Hilerrietako zerbitzu publikoak erlijio sinesmen ezberdinetara egokitzea. Aipamen berezia komunitate musulmanari" izeneko Gomendio Orokorraren jarraipenari buruzko ofiziozko espedientea izapidetu dugu.
Zentzu horretan lurralde historikoetako hiriburuetako udalei, foru aldundiei, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailari eta EUDELi dagokien informazioa bildu dugu. Une hauetan, kontsultatutako hainbat administrazioen informazioa biltzear dago, beraz, oraindik ez dugu behin betiko baloratu jasotako informazioa, hala ere, 2009. urtean izapidetu genuen gaiaren inguruan ofiziozko espedientean bildutako informazioari dagokionez alde handirik ez dagoela antzeman dugu.
Bestalde, bide publikoetan abiadura murriztaileak ezartzeari buruzko ofiziozko beste espediente bat hasi dugu, oinezkoen segurtasuna hobetze aldera. Erakunde honek, urteetan, zenbait kexa jaso ditu autonomia erkidegoko errepideetan eta hiri bideetan gehiegizko abiadurak eragiten dituen segurtasun arazoei buruz. Herritarrek arazo horretarako irtenbideak eskatu dituzte eta, beste neurri batzuen artean, herri-bideetan abiadura murriztaileak jartzeko eskatu dute, oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Hala eta guztiz ere, pertsona batzuk kaltetuta sentitu dira oztopo horiek direla-eta, eta jarritako gailu murriztaileen ezaugarri teknikoekin duten desadostasuna adierazi dute; izan ere, uste dute arazo argi bat konpontzeko, gehiegizko abiadura, alegia
, beste arazo batzuk sortu direla (zaratak, irisgarritasun araudia urratzea…).
Hori dela-eta, autonomia erkidegoko hainbat herri administrazioen informazioa biltzen dugu, euren jarduera eta gai honen inguruan duten iritzia ezagutzeko. Horrek guztiak "Abiadura murriztaileak hiri eta hiriarteko bideetan" izeneko abenduaren 14ko 10/2011 Arartekoaren Gomendio Orokorra sortu du, zehazki memoria honen IV. kapituluan azaltzen dena.
VI. Ondorioak
Erantzun falta edota ebazpenaren inkongruentzia interesdunak herri administrazioaren aurrean eskatutakoarekiko jaso ditugun kexen kopuru handi batek aurkezten duten lehen arazoa da. Herri administrazioek herritarrek aurkezten dituzten eskaera guztiei erantzuna eman behar diete, baita oinarririk gabeko eskaerei ere, betiere herri administrazioa zuzendu behar duen administrazio ona eta zerbitzu publikoaren onerako. Garai hauetan, parte-hartzeari eta gardentasunari buruz horrenbeste hitz egiten denean, garrantzitsua da herri administrazioek azalpen nahikoa eman dezaten euren jarduteko moduaren inguruan. Askotan herri administrazioak herritarren eskaera ez bideratzeko dituen arrazoiei buruzko arrazoizko argibide nahikoak aurkeztutako arazoa konpontzen du.
Legegintzako berrikuntzei dagokienez, zoritxarrez azpimarratu behar dugu euskal herri administrazioen eskumeneko zerbitzuen esku-hartze jardueraren araudiaren egokitzapenean ez dela aurrerapenik egon. Zehazki, tokiko ordenantza eta arau autonomiko asko berrikusi eta egokitzeko beharrari buruz ari gara, barne merkatuko zerbitzuei buruzko 2006ko abenduaren 12ko Europako Legebiltzarreko eta Kontseiluko 2006/123/CE Zuzentarauak Espainiako zuzenbideari, partzialki gaineratzen dion zerbitzuko jardueren sarbideari eta horien burutzapenari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen eta hurrengo garapenen (abenduaren 22ko 25/2009 Legea) onespenaren ondorioz.
Ekitaldi honetan izapidetu ditugun arazo sorta handia da, autonomia erkidegoko hainbat udalei zuzendu dizkiegun gomendioetan islatzen den moduan.
Zabaldutako jardueraren artean, berriro ere, zoritxarrez, aurkeztutako kexen ehuneko hamar inguru herritarren udal erroldan emandako izenen ukapenari buruzkoa da. Kexa horietako gehienak konpondu badira ere, behin erakunde honen aldetik behar bezalako kudeaketak eginda, erregistro honen garrantzia dela-eta herritarrek zerbitzu publiko ezberdinetara (osasun, hezkuntza, gizarte laguntza, zerga, etab. arlokoak) iritsi ahal izateko, praxi txar hori azpimarratu behar dugu. Herritarren udal errolda ezin da erabili erroldatu nahi den pertsona identifikatzeko edo dagokion etxebizitzan benetan bizi dela bermatzeko ez den beste ezertarako.
Bestalde, iragarki taula elektronikoaren garapena eta ezarpena nabarmendu nahi dugu herritarrak administrazio batean (adibidez: Irungo Udalean) jendaurrean jarritako informazio ofiziala eskuratzea errazten duen bitarteko eraginkor gisa, betiere, herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoen bidez sartzeko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen babesean.
Azpimarratzekoak dira, halaber, goian aipatu dugun zerbitzuen zuzentarauaren aplikazioan tokiko ordenantzak berrikusteko egiteke dagoen lanaz gain, tokiko zerbitzu publikoen –hala nola, ur hornidurarako zerbitzuaren– arauzko erregulazio falta adierazi duten kexak. Udalerriek arauzko eskumena duten euren eskumeneko zerbitzuak erregulatzeko, baina arlo horretan udalerri baten jarduera faltak herritarrak parte-hartzetik baztertzen ditu, bai hura burutzean, jendaurrean jartzeko dagokion aginduzko izapidean, bai zerbitzu publikoetako erabiltzaile izanagatik euren esku dauden eskubideen eta betebeharren edukia ezagutzean.
Udal jarduerak biltzen dituzten kontu ezberdinen ordenantzen bidez araudi bat bideratzeko beharrari dagokionez eta, burutu dugun ofiziozko jarduera baten esparruan, abiadura murriztaileei buruzko gomendio orokor bat eman dugu. Gomendio hori abiadura murriztaileak dituzten hiri eta hiriarteko bideetan eskumena duten herri administrazioei zuzenduta dago, instalazio horien ezaugarri teknikoak garatzen dituen berezko araudia izan dezaten edo, halakorik izan ezean, dagoeneko indarrean dagoen araudiren bat formalki berezkotzat har dezaten. Gure ustez, araudi hori zuzenean kaltetutako erabiltzaileek eta talde profesionalek kontrastatu behar dute eta bertan parte hartu behar dute, izan ere, beharrezkoa da herritarren eskaerak orekatzea, alde batetik, bide publikoetan gertatzen diren abiadura gehiegikerien aurrean instalazio horien ezarpena eskatzen dutenena, eta bestetik, oztopo horiekin kaltetuta sentitzen diren erabiltzaileena, hainbat arazo sortu baitira, hala nola: kalteak gidarien osasunarentzat, kalteak ibilgailuetan, zarata gehiago, irisgarritasunaren legedia ez betetzea, mugikortasun zailtasun handiagoak minusbaliotasuna dutenentzat, etab.
12. Osasuna
I. Arloa kopurutan
Aurten arlo honetan 82 erreklamazio jaso dira guztira. Kexa horiek zenbait azpieremutan sailkatu ahal dira:
– Erabiltzaileen eskubideak 30
– Osasun laguntza 20
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 19
– Beste alderdi batzuk 4
– Itxaron zerrendak 3
– Osasun publikoa 3
– Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazioaren erantzukizuna 2
– Herritarren eskubideak 1
Aurten bideratu diren erreklamazioen −2011n jaso ziren kexak nahiz 2011ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak− tramitazioaren xehetasunei dagokienez, txosten hau idatzi denean, hauxe da arloaren egoera:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
99 | 21 | 77 | 35 | 31 | 11 | 1 |
II. Araudi-testuingurua
Aurten osasun publikoaren gaineko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorra onartu da. Herritarren osasun arazoei erantzuna emateko neurriekin batera, lege horrek osasun publikoa eskuratzeko eskubidea jorratu du berriro ere eta berariaz bertan bizi diren espainiar guztiak barne hartu ditu.
Banakako osasun txartela eskuratzeko baldintza ekonomikoak egiaztatu behar izanagatik egindako kontsultak eta kexak ohikoak izan dira; izan ere, administrazioarentzat Gizarte Segurantzaren kotizazioari lotutako eskubide bat da.
Legearen seigarren xedapen gehigarrian jaso diren hedapenaren inguruko zuhurtasunek eskubidearen unibertsaltasuna lortzearen inguruan hasierako xedapenetan ezarritakoa (araudiaren garapena 6 hilabetetan) luzatuko ez dutela espero dugu.
III. Jarduera plana
Gure ohiko jardunaren zati handi bat banakako kexen ondoriozkoa da. Kexa horietatik abiatuta, Ararteko erakundearen jarduera planak aurreikusi egiten du espedienteak ofizioz hastea, kexa horiek gizabanakoen egoeretatik harago joan daitezkeen arazoak erakusten dizkigutenean. Dagokion atalean urte honetan zehar burutu diren jarduera nagusiak jaso dira.
Gaixotasun kronikoak eta buruko gaixotasunak edo gaitzak pairatzen dituzten pertsonei dagokienez, jarduera nagusiak arreta publikoko kolektiboen aldeko jarduerei dagokien III. kapituluan jaso dira.
Gomendio Orokorren atalean, adingabeen babesaren arloan erantzukizuna daukaten herri-administrazioek eskatzen dutenean osasun arloko datuak lagatzeko moduaren gainean egindako azterketaren emaitza Arartekoaren 4/2011 Gomendio Orokorrean, urriaren 10ekoan jaso da. Gomendio hori osasun arloko datuak lagatzeari buruzkoa da, adingabeak babesteko arloko herri-administrazio arduradunek hala eskatuta.
IV. Kexarik aipagarrienak
IV.1. Hautapena
Gaitz kronikoen erronkari aurre egiteko estrategia garatzen ari garenez, mendekotasun handia (3. gradua, 2. maila) daukan pertsona baten senide batek aurkeztu duen kexa jaso dugu.
Lezaman (Araban) bizi den gaixo baten kasua da. Haren erreferentziazko zentroa Amurrioko lehen mailako arretarako zentroa da.
Erakunde honetara jo duen pertsonak mahaigaineratu digun arazoa da gaixo dagoen bere senideak espezialisten kanpoko kontsultetara joan behar duenean edo ospitaleratu behar dutenean behar duen laguntza soilik jaso dezakeela Gasteizen bizi eta lan egiten duten iloben eskutik. Kontuan izanda bere senideak behar dituen erreferentziazko osasun zerbitzuak Basurtuko, Gurutzetako edo Galdakaoko Ospitaletan daudela, bistakoa da eragozpen handia dela bere izeba zentro horietara eraman behar izatea.
Hori dela eta, zera eskatu zuen: gaur egungo lehen mailako arretarako zentroa mantenduz, pertsona horri espezializatutako arreta Gasteizen esleitzea. Azaldu zioten hori ez zela posible arreta erroldatuta zauden tokiari lotuta dagoelako eta, osasunaren antolakuntzaren ikuspuntutik, esan zioten ez dagoela beste aukerarik.
Ematen du erroldan ageri den tokia aldatzea ez dela konponbiderik egokiena. Izan ere, erroldak errealitatea islatu behar du eta jasotzen dituen gizarte zerbitzuak benetako bizitokiaren araberakoak dira, hau da, Amurrio, Arabako Lezama.
Lurralde Zuzendaritzaren erantzuna, antolamenduaren ikuspuntutik, zuzena izan zen arren, gure ustez kexa eragin duen eskaerak oinarri sendoak ditu. Egokia litzateke hori bezalako egoerak osotasun bat bezala ulertzea, ez bakarrik osasunari dagokionez, baita gaixoen gizarte egoerari dagokionez ere. Hori banakako arreta-plana ezartzeko lagungarria izango litzateke. Horren harira, pentsa daiteke eskaera hori onartuz gero pertsona horrek senideen laguntza izan ahalko duela eta laguntza hori aurrera eramatea, gaur egungo inguruabarrak aintzat hartuta, oso zaila da.
Espediente hori mendekotasun maila handia duten pertsonek osasun arreta behar dutenean familiaren babesa errazten duten bideak bilatzearen ingurukoa izan da. Beraz, euren gizarte egoerak kontuan hartzean datza.
Gure informazio eskaerari erantzunez bidalitako idazkian adierazitakoaren arabera, pertsona horrek azaltzen duen egoera bideratzeko une honetan egin daitekeen konponbide bakarra zera da: behar programagarri, kanpoko kontsulta edo sartze programatuetarako, adibidez, Txagorritxuko Ospitaleko Osasun Kudeaketa Unitatearekin harremanetan jartzea. Baina premiazko beharren kasuan ezinezkoa da sistema bat artikulatzea paziente hori Gasteizera bideratzeko, ezin baitira premiazko arreta protokoloak banakatu.
Jakin badakigu laguntzaren gaur egungo antolakuntzak zailtasunak eragin dizkiola familia honi eta antzerako egoeran dauden familiei. Egoera horiek alde batera utziko ez direlakoan gaude eta espero dugu, gaur egungo antolakuntza malguago bilakatu dadila mekanismoak ezarriz, laguntzari lotutako arazo horiek konponduko direla.
IV.2. Erabiltzaileen eskubideak
Aurten historia klinikoa eskuratzeari buruzko kexak izapidetzen jarraitu dugu.
2009an ofizioz espediente bat abian jartzea eragin zuten uko arrazoi berdinak errepikatu egiten dira: ospitaleko dokumentazio klinikoa eskuratzeko prozeduran ezarritakoaren babesean informazioa eskuratzea mugaturik egotea; horren arabera, kanpo uzten da hirugarren batzuen ohar subjektiboak edo aipamenak –adibidez anamnesia, bilakaera klinikoa eta erizaintzakoa– biltzen dituzten agiriak ematea.
Arartekoaren ebazpena, 2011ko martxoaren 31koa. Horren bidez, EOS-Osakidetzari gomendatzen zaio historia klinikoen izapidea erregulatzen duten prozeduretan jasotako historikoa klinikoak eskuratzeko irizpideen aplikazioa egoki dezan, azaroaren 14ko 41/2002 Legearen xedapenei jarraiki. Lege horrek jasotzen duenaren arabera, ulertzen dugu aztertu dugun jarduera ez datorrela legearekin bat.
Iazko txostenean, laguntza ortoprotesiko bat ukatu izanagatik hasitako jarduera bat aipatu genuen. Interesdunak trafikoko istripu bat eduki zuen eta aseguru-konpainiarekin akordio bat lortu zuen, horren arabera, ondorengo edozein ekintzari uko egiten zion.
Erabaki hori desegokia iruditzen zaigu, hortaz, 2011ko apirilaren 13ko Arartekoaren ebazpenean jasotako gogoetak oinarritzat hartuta (horren bidez, Osasun eta Kontsumo Sailari gomendatzen zaio (…)ri osasun sistema publikoaren onuradun gisa dagozkion zerbitzu guztiak eman diezazkion) eta osasun laguntza burutzeko eginbeharra betez, interesdunari osasun sistema publikoko onuradun gisa dagozkion zerbitzu guztiak eskaini beharko lizkioke. Gomendio hori ez da onartu.
Halaber, prestazioen finantzazioa gaitzetsi izanak hainbat kexa eragin ditu. Argi dago osasun arloko prestazio bat jasotzeko eskubidea egokia den edo ez aztertzerakoan, zalantzan jartzen dena ez dela tratamendua edo mediku espezialistaren agindu zehatza beharrezkoa den edo ez, ezta haren eraginkortasuna ere. Eztabaidatzen dena da prestazioa barne dagoen edo ez; izan ere, sistema publikoaren erantzukizunak soilik hartzen du barne legeetan eta araudietan berariaz azaldutakoa.
Hipoakusia pairatzen duten gaixoentzako laguntzen kasuan, zero-hamasei urte bitarteko adingabeentzako laguntzak xedatu dira, betiere, aldebiko hipoakusia neurosentsoriala eta entzumenaren nolabaiteko galera baldin badute (irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretua, horren arabera, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroa ezarri da, bai eta hura eguneratzeko prozedura ere).
Konfigurazio horrek honekin zerikusia dauka: haur hipoakusikoen tratamendurako eta gizarteratzeko beharrezkoa den elementua da, horri esker hizkuntza bat ikas dezakete-eta, hizkuntzaren errehabilitazioarekin eta haurraren hezkuntzarekin osatuz. Hortaz, gaur egun adinaren arabera egiten den bereiztea justifikatuta dago.
Hala ere, ezintasunen bat duten pertsonen gizarteratzearen ikuspuntutik, adin horretatik harago aitortzeko eskaera oinarrituta dago.
Zabaltze eskaera hori 2008-2010 Gizarteratzeko Akzio Plan Nazionalaren V. eranskinean jasotzen da. Eranskina plan horren eraketarako GBEen kontsulta eta parte-hartzeari buruzkoa da. Hori kontuan hartuta, Osasun eta Kontsumo Sailari adina alde batera uzten duen zabaltzeko eskaera horren berri eman genion, aintzat har zezaten; izan ere, Laguntzen, Aseguruen eta Finantzazioaren Batzordean parte hartzen duen administrazioa da. Bertan, autonomia erkidegoak ordezkatuta daude.
Laguntzen alor horretan, zarakarrak saihesteko kuxinak erabiltzen dituzten gaixoek ere finantzaziorik eza mahaigaineratu dute.
Kasu horretan ere gertatzen dena da beharrak ordenamendu juridikoak ezartzen dituen mugekin talka egiten duela eta, zentzu horretan, finantzazioaren gaitzespenak honetan oinarritu zen: prestazio horiek arautzen dituen arauan xedatutako baldintza bat, hau da, zarakarren aurkako kuxinak hezur-muinean lesioak dituzten pertsonentzat mugatzea. Aurkeztutako medikuaren txostena oinarritzat hartuta, egoera baloratzeko eskatu genuen, beharbada, diagnosi hori eduki ez arren, haren inguruabarrak hezur-muinean lesioak dituzten pertsonentzat kuxina justifikatzen duten arrazoiekin parekagarriak izan daitezkeelakoan, txostenean adierazten zen moduan.
Balorazioaren emaitza ez zen espero genuena izan (arrazoitutako txosten batean azaldu ziguten, prestazioari dagokionez, pertsona horren mugikortasunaren eta hezur-muinean lesioa duen pertsona baten mugikortasunaren artean dagoen desberdintasuna) baina garrantzitsua iruditu zaigu administrazioak kontuaren muina baloratu egin zuela hemen jasotzea (ezintasuna ere, ez bakarrik patologia), nahiz eta hezur-muinean lesioa duen pertsona ez izan.
Gorren Gurasoen eta Lagunen Elkarteen Federazioak (FEVAPAS) beste arazo baten berri eman zigun: inplante koklearrak finantzatzeko dituzten arazoak, legeak aitortzen duen prestazioa bada ere.
2009. urtean izapidetu genuen beste espediente baten ondorioz, osasun arloko administrazioak abian zeuden jardueren berri eman zigun. Jarduera horien helburua zen Donostia Ospitaleak EAEko alde bakarreko inplanteak bere gain har zezala, kasu zehatzetan, laguntzarik onena eskaini dezakeen zentro batera bidaltzeko aukeraren kaltetan izan gabe.
FEVAPASeko Arabako zenbait ordezkarik aurten azaldu digute administrazioak jakinarazi zuela inplanteak egiteko erreferentziazko zentroa Donostiako Ospitalea zela baina zentroak azaltzen zuela ez zeukala erabaki horren berririk, hortaz, Bartzelonara bidaltzen zituzten. Halaber, inplante koklearretako kanpoko osagarriak berritzeko dituzten arazoak jakinarazi zizkiguten. Prestazio hori maiatzaren 28ko 1466/2010 SAS Aginduak arautzen du, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroa eta hura eguneratzeko prozedura ezartzen duen irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren VI. eranskina eguneratzen duena. Arazoa da ez dietela osagarri horien berritzea lortzeko moduari buruzko informaziorik ematen eta, ondorioz, baliabide propioak erabili behar dituzte.
Arazoa osasun aseguru eta kontratazio zuzendaritzaren 2/2011 Zuzentarauan xedatutakoaren arabera bideratu da. Zuzentaraua "Inplante koklearren kanpoko osagarriak berritzeari" buruzkoa da eta horri esker, Osakidetzak behin betiko prozedura ezarri bitartean, prestazio horri erantzuna eman ahalko zaio.
Erabiltzaileen eskubideen eta betebeharren atalean, zenbait egoera antzeman ditugu, horien arabera, ondorioztatu dugu autoantolaketarako ahalmenaren eta erabiltzaileen eskubideen arteko jokoa –hala nola, familia-medikua edo espezialista aldatzerakoan– malguagoa izan beharko litzatekeela.
Medikua aldatu nahi denean, zenbait kasutan ikusi dugu egokia dela jakinaraztea hasierako erabakia ezezkoa bada ere, ondoren kasua berraztertzeko aukera dagoela, zenbait denbora pasa ostean eta, betiere, osasun txartelen kopuruak ahalbidetzen badu.
Espezialista aldatzeari dagokionez, aztertu ditugun kasuetan antzeman dugu kontsulten arteko agiriak, Euskal Osasun Sisteman/Osakidetzan ospitale eta zerbitzu espezializatuaren aukeraketa arautzen duen Osasun eta Kontsumo sailburuaren 1990eko urtarrilaren 25eko aginduan xedatutakoak, ez dutela euren eginkizuna bete. Gure ustez, mediku espezialisten aldaketa horiek berriro bideratu beharko lirateke gaixoari informazio hobea emanez.
Osasun sistema publikoko erabiltzaileak administrazio prozeduren gaineko informazioa jasotzeko eskubidea dauka osasun laguntzaren jarraitutasuna bermatzeko. Osasun pribatura jotzeko aldez aurretiko baimena eman ez dutelako gastuak itzultzeari buruzko zenbait kexa testuinguru honetan sar ditzakegu ere.
Mahaigaineratutako egoera zentro publiko batean borondatezko alta eskatu zuen pertsona batena da. Jasaten ari zen narriaduragatik eta ekipo medikoan haren tratamendurako antzeman ziren zalantzak kontuan hartuta, familiak zentro pribatu batean kontsulta egin zuen. Azken horrek proposatutako tratamendua ospitale publikoak (bertan denbora-tarte bat eman zuen) azaldutakoa zen. Hark esandakoarekin bat etorriz, ospitalean jakinarazi zieten ez zutela ahalmenik proposatutako tratamenduaren irtenbideari aurre egiteko. Horregatik, gaixoak borondatezko alta eskatzea eta hizpide dugun zentro pribatura joatea erabaki zuen.
Kexa zentro pribatuko laguntzaren ondoriozko gastuak ukatzeko arrazoiari lotzeko (aldez aurretiko baimenik eza), pertsona horrek azaldu zuen bere emazteak behin baino gehiagotan erabiltzaileentzako arreta zerbitzura jo zuela eta ez ziotela behin ere jakinarazi zentro pribatuan tratamendua jasotzeko aldez aurretik baimena eskatzeko prozedura, ezta bigarren iritzi bat eskatzeko aukera dagoela ere.
Aldez aurretiko baimena eskatzeko mekanismoa ez da formaltasun soil bat; izan ere, osasun administrazioari zenbait egoera aztertzeko aukera ematen dio, hala nola, gaixoa tratamendu edo diagnosi batekin pozik ez dagoenean eta, hala badagokio, sistema publikoaren barruan, beste espezialista batera bidaltzeko aukera edukiko du.
Dena den, egia da osasun sistema publikoko erabiltzaileak administrazio prozeduren gaineko informazioa jasotzeko eskubidea duela osasun laguntzaren jarraitutasuna bermatzeko.
Nahiz eta eskubide generiko horretatik ez ondorioztatu prozedura horien inguruko informazioak beti dakarrela gastuak itzultzeko eskubidearen baliokidea, beharrezkoa da kontuan hartzea, herritarrentzat, oro har, informazioa jasotzeko "leihatila" bakarra dela eta herritarrentzat sistema publikoa bere osotasunean bakarra dela, Osakidetza (osasun zentroak) eta Osasun eta Kontsumo Saila (osasunerako eskubidea bermatzen duen administrazioa) bereizi gabe.
Hori dela eta, inguruabar jakin batzuetan, Osakidetzak gaixoei euren egoerak beste mediku baten bigarren iritziari edo aldez aurretiko baimenei lotutako prozeduren bidez bideratzeko aukera dagoela jakinarazi beharko lieke.
Bi bikotek erditzearen gaineko zenbait kontu azaldu dizkigute: kasu bat etxean erditzeko zailtasunari buruzkoa zen eta, bestean, erditze arruntaren gaineko arretako laguntza eredua garatu ez izanagatik kexatzen ziren.
Lehenengo kasuan, jakinarazi genien osasun sistema publikoan ez dagoela etxean modu naturalean erditzeko programarik. Egoera hori ez da baliabiderik ezaren ondoriozkoa; izan ere, zenbait jarduerek erditze arruntaren gaineko arretarako laguntza eredua, hau da, erditze gizatiarragoa sustatzea eta bultzatzea dute helburu. Hala ere, ez dute etxean erditzeko aukera xedatzen.
Bigarren kexak Basurtuko Ospitalean erditzeko plan bat burutzeko bikote batek topatu zituen zailtasunak mahaigaineratu zituen.
Honi buruzko informazioa eskatu dugu: zentro horretan 2007ko Erditze Arruntaren gaineko Arretarako Estrategia garatzeko moduari buruzkoa; horretarako Erditze Arruntaren gaineko Arretari buruzko Praktika Klinikoen Gida egin zen.
IV.3. Osasun laguntza
Osasun laguntzaren inguruko atal honetan osasun zentro batera jo zuen adin nagusiko atzerritar baten kasua ezagutu genuen. Interesduna erroldatuta dagoen eremuan dagoen osasun zentrora joan zen buruko min handia zuelako. Kexak zioen osasun txartela eskatu ziotela eta, ez zeukanez, ez ziotela arretarik eskaini. Hurrengo egunean, beste pertsona batekin joan zen, eta azkenean artatu zuten eta faktura ordaindu behar zutela jakinarazi zieten.
Gure informazio eskaeran garrantzitsua iruditu zitzaigun jasotzea osasun zentrora joan zen egunetan (gure kontsultan aipatutakoak) ez ziotela osasun txartela eskuratzeko izapideei buruzko informaziorik eman.
Kexa hori ez zen soilik kontzentratu behar pertsona horrek arreta jasotzeko izan zuen zailtasunean, kexak banakako osasun txartela (BOT) edo zegokion agiria (erroldatuta dagoen edo ez aintzat hartuta) eskuratzeko izapideak hasteko informaziorik eman ez izana ere barne hartzen du.
Kasu zehatzean murgildu barik, ez baitaukagu datu nahikorik, Osakidetzak osasun txartelik ez duten pertsonak artatzeari buruzko jarduteko irizpide orokorren berri eman zigun, bai eta kasu horien fakturazioaren berri ere.
Irizpide horien artean, ez da aipatzen kasu horietan arreta eskatzen duen pertsonari ematen zaion informazioa, beraz, Osakidetzari azaldu genion pertsona horiei informazioa ematea egokia zela, erroldatuta dauden edo ez alde batera utzita. Informazioa osasun txartelaren lurralde-unitateen ibilguei buruzkoa izan behar da, bai BOT bada, bai Laguntzarako Behin Behineko Agiria bada.
Iaz espediente bat izapidetu genuen prebalentzia baxuko gaixotasun bat zeukan pertsona batek ez zuelako informaziorik jaso sendagai jakin bat eskuratzeko eskaeraren izapidetzean zehar.
Erantzunik ezaren inguruan egin genuen balorazioa Arartekoaren ebazpenean, 2011ko martxoaren 18koan jaso da. Horren bidez, osasun administrazioari iradokitzen zaio, tratamendu bereziak baimentzeko prozedura arinago bat bultza dezan.
Aurtengo beste kexa batean, azidemia metilmalonikoa B12 bitamina sentikorra –prebalentzia baxuko gaixotasuna– diagnostikatu zioten pertsona batentzako farmakologiako produktu baten (hidroxikobalamina) finantzazioari lotutakoa, finantzatzeko zenbait zailtasun jakinarazi zizkiguten.
Osasun eta Kontsumo Sailari informazioa eskatu genion; izan ere, interesdunaren espezialistaren txostenean berariaz aipatzen zen, gaixo horren kasuan, aipatutako produktuaren funtzioa tratamendu terapeutikoa zela. Espedientea behin aztertuta, osasun administrazioak finantzazioa bere gain hartu zuen erreferentziazko ospitalean kontratu-programan sartzea izapidetzen zen bitartean.
Prebalentzia baxuko gaixotasun horiei dagokienez, gure autonomia erkidegoko Gaixotasun arraroentzako estrategiaren ekintza planak eraginkorrak diren sendagaiak eta osasun-produktuak eskuratzea hobetzeko beharra barne hartzen du.
Zenbait kexek erakutsi dizkiguten egoerek osasun sistemaren eta erabiltzaileen arteko ulermen falta edo informazio eskasa agerian jarri dute. Hauxe da horren adibide bat: emakume batek telefonoz deitu zuen bere ginekologoarekin urteko azterketa egiteko hitzordua eskatzeko eta azaldu zioten, prozedura berriarekin bat eginez, hori baino lehen familia-medikuarengana jo behar zuela.
Zenbait denbora pasa ostean, hitzorduagatik galdetu zuen eta jakinarazi zioten bere eskaera bertan behera utzi zutela eta 50 urte betetzen zituenean abisatuko ziotela.
Gure informazio eskaerari erantzunez Osakidetzak bidali zuen erantzunean, azaltzen zen, protokolo berriari jarraiki, orain arte ginekologian egiten ziren zenbait kontsulta orain, hasiera batean, familia-medikuaren esku daudela. Aipatzen da zitologia susmagarri edo patologikoen kasuan, lehen mailako arretara bidaltzen dela.
Hitzorduaren arazoa konpondu zen arren, Osakidetzari gure balorazioa helarazi genion, hau da, protokoloan ezarritako hipotesiek sintomatikoa ez den emakumeen arreta barne hartzen dutela baina emakume honen kasua desberdina zela. Kasu honetan, interesdunak hitzordua eskatu nahi zuen antzeman zioten fibroma baten jarraipena egite aldera eta, edonola ere, hasierako hitzordua bertan behera utzi zutela jakinarazi behar izan zioten.
Premiazko beharren osasun laguntzarako dauden baliabideek kexak eragin dituzte. Mahaigaineratutako kasu batean, esleitu zioten baliabidea (anbulantzia medikuarekin) ez zegoen eskuragarri larrialdi baten ondoriozko deia egin zutenean, beste zerbitzu batean zegoelako.
Kasua aztertu ostean, bi alderdi bereizi genituen; alde batetik, eremu horretan larrialdiak artatzeko esleitutako baliabideen gainekoa eta, bestetik, eskuragarri zeuden baliabideak aintzat hartuta, eskaini zen laguntza zehatzari buruzkoa.
Bi alderdi horietatik lehenengoari dagokionez, zaila da baliabide nahiko egotearen gainean ezer esatea, izan ere, laguntza unibertsaleko sistema bati buruzko azterketaren aurrean gaude eta sistema hori aurrekontu mugatu batek baldintzatzen du. Gainera, beharrezkoa litzateke kontuan hartzea egun esleitutako baliabideak baino baliabide gehiago edukita ere, antzeko gertaerak gerta zitezkeela.
Hori horrela bada ere, horrek ez du galarazi behar horrelako egoerak aintzat hartzea kexaren alderdi hori ebaluatzearen eraginetarako, betiere, eskura dauden datuen arabera, pentsa badaiteke eskura zeuden baliabideak ez zirela nahikoak izan gaixoaren eboluzioak eskatutako arreta eskaini ahal izateko. Hala jakinarazi genion Osakidetzari.
Aurrekoa aintzat hartuta eta bigarren alderdian kokatuta, saihestezina da eskura dauden baliabideekin egindako kudeaketaren azterketa azpimarratzea. Horrela, ikusi egin ahalko da ahalik eta eraginkorrena izan zen edo ez. Izan ere, ahalik eta eraginkorrena izan ez bazen, beharrezkoa izango da, beste era batera garatu izan balira, emaitza hobea ekar zezaketen jardueretan arreta jartzea.
Kasu horretan, egindako ikerketari esker argitu ahal izan genuen larrialdietarako zerbitzuak ez zekiela Ertzaintza gaixoaren etxean zegoela. Herrizaingo Sailarekin koordinazio hobea izanez gero, bertan zeuden polizia-agenteei eginkizun zehatza esleitzeko aukera izan zuten: gaixoa medikua zeraman anbulantziaren ordez joan zen ohiko anbulantziara jaisten laguntzea, etengabeko arreta gunera (EAG) eramateko. Horretarako, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzen saiatu baitziren eta ez zuten lortu.
Azkenean zentro koordinatzaileak egin zuen ebaluazioari esker beharbada hurrengoetan neurriak hartuko dira zentro koordinatzaileak Ertzaintzaren presentziaren berri eduki dezan.
IV.4. Itxaron zerrendak
Atal horretan jaso ditugun kexa gehienek ebakuntza kirurgikoekin zerikusia daukate.
Ebakuntza kirurgikoen itxaron zerrendek eragin dituzten kexa aztertzerakoan, bi alderdi azpimarratzea garrantzitsua da: lehenengoa, itxaronaldiaren iraupenaren ingurukoa eta, bigarrena, ebakuntzaren dataren aurreikuspenaren gaineko informazioari buruzkoa.
Gerta daiteke, haztatu ezineko inguruabar baten ondorioz, ebakuntza atzeratu behar izate. Hori saihestezina dela onartu ostean, atzerapen hori jasaten duen pertsonarentzako informazioa kexetan adierazitakoa baino arinagoa izan daiteke.
Benetako data berri bat aurrerapenarekin jakinarazteko zailtasunari informaziorik eza gehitu behar zaio. Beraz, ebakuntzaren zain dagoen pertsonaren ziurgabetasuna murrizteko aukera ematen duen informazio maila bat beharrezkoa da. Balorazio hori helarazi genuenean, Osakidetzari gogorarazi genion interesdunak esan zigula bere erreklamazioek ez zutela erantzunik eduki.
Erreklamazioak aurkezteko sistemaren funtzionamendu egokiak mahaigaineratutako kontuak jorratzen dituzten erantzunak behar ditu. Baina gaixoek agerian jartzen dituzten kontuek ez badute erantzun egokirik jasotzen, sistema hori antzu bihurtzeko arriskua dago eta, ondorioz, interesdunek beste modu batzuk bilatu beharko lituzkete.
Zenbait kexatan, gure eskaerari erantzunez bidalitako idazkiak argitu zuen hasiera batean arazoa atzerapena izan zela baina, ondoren, ospitaleak atzerapenak arintzeko neurriak behin hartuta, gaixoa beste egoera batean zegoela: gaixoa beste mediku batera bidali zuten eta azken horrek beste txosten bat egin zuen. Bertan, ez zuen gomendatzen aurreikusitako ebakuntza kirurgikoa egin ziezaioten, ebakuntzak pairatzen zuen prozesua okertzeko arriskua baitzegoen. Argi dago medikuntzako kontu tekniko bat dela, beraz, ezin izan genuen iritzi hori baloratu baina Osakidetzari bidalitako erantzunean adierazi genuen interesdunari jakinarazi geniola bigarren iritzi bat eskatu ahal zuela bere zalantzak argitze aldera.
Beste kasu batean, 8 hilabetez basektomiako ebakuntza baten zain egon zen pertsona batek azaldu zigun erreferentziazko ospitalera deitu zuenean jakinarazi ziotela ebakuntza horiek eten egin zituztela eta ez zela aurreikusten ebakuntza egingo ziotenik.
Gure informazio eskaerari erantzunez bidalitako idazkian azaldu ziguten kexa zein egoeratan zegoen eta egia zela ebakuntza zehatz horiek eten egin zituztela (espezialitatearen barruan, beste ebakuntza batzuen alde lehentasunari lotutako irizpideak aplikatu ziren). Kexa eragin zuen egoera eta antzerakoak bideratze aldera, zenbait ebakuntza egiteko zerbitzuak hitzartzea aurreikusi zen.
Lehentasunari lotutako irizpideak ezartzeko beharra behin onartuta, ezin zen alde batera utzi interesdunak ez zuela horren berri izan eta, Ararteko erakundean kexa aurkeztu zuenean, 8 hilabete zain egon ostean aurkeztu zuela. Halaber, denbora tarte hori guztia pasa eta gero, soilik azaldu zioten ebakuntzak eten egin zirela.
Kexaren alderdi hori ezin zen oharkabean egon, izan ere, egiaztatzen du erabiltzaileak informaziorik eza pairatu zuela.
Ernalezin bihurtzeko tratamenduak ohikoak izan dira gehiegizko itxaronaldiei lotutako kexetan. Aurten ernalezin bihurtzeko tratamenduentzako itxaronaldien gehiegizko iraupenen ondoriozko kexak gutxiago izan dira, beraz, pentsa dezakegu arazoa dagoeneko konpondu dela. Dena den, ikusi dugu aurten laguntza bidezko ugalketa teknikei buruzko azterlana egin dela, prestazio horren gaur egungo egoera ezagutzeko asmoz, bai eta hobetzeko aukerak ere. Ikerketa Osasun eta Kontsumo Sailak aurkeztu du Eusko Legebiltzarraren aurrean.
IV.5. Funtzionamendua
Atal honetan aipatu behar ditugu telefono bidez hitzordua lortzeko zailtasuna hizpide eduki duten kexak. Araban kokatutako kasu horiek 2011ko martxokoak dira eta, osasun administrazioak emandako informazioarekin bat eginez, antzemandako eragozpenak arintzeko hartutako erabakietako bat telefono bidezko arreta sistema automatizatu berria ezartzea izan zen.
Jakinarazi ziguten sistema berria –apirilean zehar ezarri zena– herritarrei aldez aurretiko hitzordua eskaintzeko gai izango zela eta, horrez gain, hitzorduak emateko web orrialde berri bat sortu zela, zerbitzu medikuekin, pediatrekin eta erizainekin hitzordua eskatzea ahalik eta gehien errazteko asmoz: http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ghhome00/eu/.
Informazio hori jaso ostean, saihestezina izan da Osakidetzari adieraztea, kexa berriak jaso ez ditugun arren, zenbait hilabete eta gero (irailean/urrian) prentsak argitaratu zituela Osarean izenekoaren erabileraren ondoriozko arazoak, baita hitzorduak emateko ohiko kasuetan antzemandako zailtasunak ere.
Arazo horri lotutako zenbait kritika "arrail digitalaren" ikuspuntutik abiatu dira; izan ere, pertsona batzuentzat sistema berria erabiltzea zaila izan daiteke. Hala ere, uste dugu, ikuspuntu hori aintzat hartuta arreta sistema berriaren inguruan egin den balorazioaren kaltetan izan gabe, kexa gehienek ez dutela arrail digitalarekin zerikusirik eduki, gehienek sistemaren arazo teknikoak hizpide izan dituzte eta.
Osarean sistema hobetzeko beharrezkoak diren neurriak behin hartuta, espero dugu, aldez aurretiko hitzorduen gaineko alderdiari eta gaixoen urrutiko arretaren beste alderdi batzuei dagokienez, haren helburua bete ahal izatea.
2010. urtean Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako txostenean aipatu genuen, zenbait datu aintzat hartuta, pentsa genezakeela ondare erantzukizunari lotutako espedienteen izapidetzean egon ohi zen atzerapenaren ondoriozko arazoa konpontzeko neurriak hartu direla.
Dena den, jasotzen ditugun kexa guztiak halabeharrez ikuspegi orokorraren erradiografia ez direla dakigun arren, zenbait kasutan mahaigaineratu den atzerapena gehiegizkoa iruditu zaigu. Egoera horren aurrean erantzunik jaso ez dugunez, Arartekoaren ebazpenean, 2011ko abenduaren 14koan, jaso genuen. Ebazpen horren bidez, Osakidetzari neurriak hartzeko gomendioa eman genion, ondare erantzukizuneko espediente bat berariaz ebatzi zezan.
Funtzionamenduari lotuta atal honetan, Arartekoaren ebazpenean, 2011ko otsailaren 10ekoan (horren bidez, Ararteko erakundearen esku-hartzea amaitutzat ematen da medikuak adierazitako diagnosi proba batzuk burutzeko osasun arloko zerbitzuen funtzionamenduari dagokionez), jaso dira, sustraitzerik gabe, akatsa onartzearen kulturaren barruan kokatu dugun kasu baten ondorioak.
IV.6. Beste alderdi batzuk
Atal honetan ospitaleko instalazioei lotutako kexak aipatuko ditugu. Hainbat kexa jaso ditugu Basurtuko Ospitaleko amatasun solairuko baldintzen ondorioz.
Beste kexa batean, Donostiako Ospitaleko eremu jakin bateko ama-haurren ataleko instalazioak aipatu ziren, Basurtuko Ospitaleko kasuetan aipatutakoak ez ziren inguruabarrekin.
Ararteko erakundean arduratu behar gara osasun arloko zerbitzuak kalitate estandarra bete dezaten eta estandar horiek gure inguruan daudenak baino baxuagoak izan ez dadila. Aldi berean, beharrei modu egokian erantzun diezaieten bermatu behar du. Hori guztia arrazoiari eta aurrerapenari dagokienez baina zerbitzuak eta horien euskarri diren instalazioak hobetzeko norabidea galdu gabe.
V. Ofiziozko jarduerak
2010. urteari dagokion txostenean adingabe atzerritar baten osasun laguntzaren kostuaren fakturazioari lotutako jarduera bat jaso genuen. Izan ere, egoera ez zetorren bat urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 11ko 2/2009 Lege Organikoarekin. Legea Espainian bizi diren atzerritarren eskubideen eta askatasunen eta euren gizarteratzearen ingurukoa da eta 12.3. artikuluaren arabera, Espainian dauden hamazortzi urtetik beherako atzerritarrek osasun-laguntzak jasotzeko eskubidea dute, espainiarren baldintza berberetan.
Osasun eta Kontsumo Sailak jakinarazi digu adingabeari arreta eskaini ziotela inolako mugaketarik gabe eta bere amari gutun estandarra eman ziotela honen berri emanez: BOT berria epe jakin batean aurkeztu ezean emandako osasun arretaren kostuaren faktura bidaliko ziotela ordaindu zezan. Fakturazioaren jakinarazpen hori ez zen zuzena izan, beraz, antzerako egoerak saiheste aldera, osasun arretako zuzendaritzak zentro horretara jo zuen aipatutako legearen xedapena gogorarazteko.
Alor horretan, nabaritu dugu atzerritarrek osasun txartelak (BOT) eskuratze aldera bete behar dituzten baldintzek nolabaiteko eztabaida sortu dutela.
Hasiera batean, ez du ematen baldintza berririk ezarri denik baina ematen du euren egonaldiaren lehenengo 3 hilabetetan zehar agiri hori ez ematearen inguruan zalantzak sortu direla. Ziurrenik eztabaida horren azpian Atzerritarren Legeko egonaldi-bisaren inguruko xedapena dago (3 hilabete irauten du). Araudiaren garapen horrek ezartzen du hori lortzeko egiaztatu beharko duela osasun gastuei aurre egiteko baliabideak dituela.
Ulertzen dugu xedapen hori egokia izan daitekeela egonaldi egoera formal batean dauden pertsonentzat (egonaldi-bisa) baina ez lituzke barne hartu behar egoera horretan ez dauden eta BOT edo, kasuaren arabera, Laguntzarako Behin Betiko Agiria eskatzen duten pertsonak.
Istripu bat pairatu zuen pertsona baten senideek aurkeztutako kexa dela-eta izapidetu genuen espedientean, familiak izan dezakeen ezjakintasuna aztertu genuen, horretarako denbora nahikorik igaro ondoren informaziorik jaso ez dutenean. Osakidetzako zentroek kasu horietan daukaten jarduteko moduan ezagutzeko arrazoi horrekin, 2010ean ofiziozko espediente bat abian jarri genuen eta 2011n amaitu dugu.
Udaltzaingoak adierazi zigunez, ezbeharra jasan duen pertsona adingabea edo ezgaia bada, konorterik gabe badago edo hil bada bakarrik ematen dute egoeraren berri, izan ere, bere kordean dauden pertsonak gai direnean, ez zaie egokia iruditzen jakinarazpen hori ematea, eragindako pertsonak baimena eman edo hala eskatu ez badu. Osasun arloko langileak istripua gertatu den tokira heltzen diren unetik aurrera, poliziaren esku-hartzea, biktimei dagokienez, langileen jarraibideak betetzean datza.
Testuinguru horretan, Osakidetzari gomendatu diogu, istripu egoera horietan pertsona bati arreta ematen dion ospitaleak familiak horren berri daukan edo ez galdetu dezala eta hori kontuan hartuta jardun dezala.
Hirugarren jarduera batek sistema publikoan haurdunaldia eteterekin zerikusia dauka. Komunikabide batean jasotako berriari jarraiki, hauek bezalako zalantzak sortu dira: interesdunak dirua aurreratu behar duen edo 14 aste baino gehiagoko egoeratan sortu daitezkeen zailtasunak.
Osasun eta Kontsumo Sailari eskatu genion informazioarekin bat eginez, baimena eskatzen den kasuetan, finantzazioa borondatezko eteteetan emakumean aukeratu duen zentroari zuzenean ordainduz burutzen da. Arrazoi medikoak direla eta eteten denean (14. astetik aurrera), espezializatutako zentro batera bidaltzen dira eta bertan, legearen xedapenen barruan dagoen baloratzen dute, finantzazio baldintza berdinekin.
Ofiziozko beste jarduera batek, adingabeen babesaren arloan ardura daukaten herri-administrazioek hala eskatuta, osasunari buruzko datuak lagatzearekin zerikusia dauka.
Zenbait datu aztertu ondoren, osasun arloko datuak eskaintzeko moduan zehaztapen falta antzeman genuen gizarte zerbitzuak eskatzen diren helburuari dagokionez. Egindako azterketaren emaitza Arartekoaren urriaren 10eko 4/2011 Gomendio Orokorrean jaso da, hasieran aipatutako osasun arloko datuen lagapenari buruzkoan, jarduteko planari buruzko III. atalean.
Errioxako Autonomia Erkidegoko administrazioak hartu duen erabakiaren, hau da, osasunaren arloan ez artatzearen, ondorioz Arabako Errioxako herritarrek dauzkaten arazoen inguruko jarraipen bat egin dugu eta, horri esker, jakin dugu Osasun eta Kontsumo Sailak arretaren jarraitutasuna bermatzeko neurriak hartu dituela. Argi dago behin-behineko neurriak izan direla, hasiera batean populazio txikiago batentzat aurreikusitako baliabide propioekin.
Errealitateak erakutsi digu mugan kokatuta dauden herrietan bizi diren herritarrei beste autonomia erkidego bateko osasun zerbitzuen eskutik arreta eskaintzea ez dela arraroa eta gastu publikoaren ikuspuntutik eraginkorra izan daitekeela. Espero dugu agerian jarri den arazoa konpontzea, aurrekoak zenbait alderditan hobetu ahal dituzten lankidetza mekanismoak ezarriz eta arazoa eragin duen eskakizuna saihestuz, hau da, osasun zerbitzuak erkidego batean bizitzearen baldintzari lotzea.
VI. Ondorioak
Oraindik ere kexek erakusten dute herritarren asmoa dela osasun sistema publikoarekin daukaten harremana gardenago eta parte-hartzaileago izan dadila. Hala, zenbait prestazioren finantzazioari edo itxaronaldiei lotutako arazoekin batera, kexek hizpide izan dituzten arazo asko alderdi instrumentalen gainekoak izan dira, hala nola, itxaron zerrendei buruzko informazio eskasa.
Bokazio unibertsala duen sistema publikoa den bitartean, itxaronaldien ondoriozko kexek jarraituko dute baina saiatu behar da lortutako kalitate estandarretarantz berriro bideratzen. Gauzak horrela, ebakuntza baten zain dauden pertsonek euren itxaronaldiaren gutxi gorabeherako ideia bat eduki dezaten informazio-sistema bat garatzea lagungarria izango da jasotzen ditugun hainbat kexek aipatzen duten ziurgabetasuna gainditzeko.
Telefono bidezko arreta automatizatuaren sistema berriaren ondoriozko kexak aipatu ditugu. Osakidetzak kexa horiei emandako erantzunek eta Osasun eta Kontsumo sailburuak legebiltzarrean mahaigaineratu diren galderei emandako erantzunek egiaztatu dute Osarean sistemaren ezarpenean antzemandako arazoak ez direla alde batera utzi.
Arreta ereduan egon diren aldaketa horiek, bai hitzordua eskatzeko (horrek eragin ditu kexa gehienak), bai aurrez aurrekoa ez den arretarako, arazo teknikoak gainditzeaz gain, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonen beharrekin bateragarriak izan behar dira.
Ondare erantzukizunari lotutako prozedurei dagokienez, helarazi dizkiguten kasuetan aipatutako itxaronaldiek (txostena egin zen unean dagoeneko gehiegizkoak ziren –2 urte baino gehiago– eta oraindik ere itxaroten jarraitzen zuten) behartu gaituzte arazo hori konpondu ez dela gogoraraztera.
Atzerritarrei osasun txartelak (BOT) emateari dagokionez, burutu dugun jarraipena aipatu dugu. Sortu den eztabaida aipatutako terminoetan izan bada, egonaldi-bisa duten pertsonei aplikatzen zaizkien xedapenak ez zaizkie egonaldi egoera formal batean ez dauden pertsonei aplikatu behar.
Azkenik, espero dugu 2012. urtean, Osasun Publikoaren gaineko 33/2011 Lege Orokorra onartu eta gero, BOTa eskuratzeko euren egoera ekonomikoa egiaztatu behar duten pertsonen kasua gogorarazi behar ez izatea.
13. Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea
I. Arloa kopurutan
Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea izeneko arloa 2010. urtean sortu zen, arlo autonomo modura, izan ere, esparru horretan bildu nahi dira arlo horretan egiten diren erreklamazioak, baina, batez ere, ikusgaitasuna eta berezko nortasuna eman nahi zaie IKTei eta datuak babesteari dagokienez herritarrek dituzten eskubideak babesteko jarduerei.
Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak eta datuak babestea izeneko arloan jaso diren erreklamazioen kopuruak txikia izaten jarraitzen du, 6 kexa jaso baitira, hau da, bideratutako guztien %0,32, baina gehitu egin dira iaz izapidetutakoen aldean.
Eragindako administrazioen arabera, kexa gehienak Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurkakoak izan dira (Eusko Jaurlaritza).
Azpiarloak aztertuz gero:
– Datuak babestea 4
– Beste alderdi batzuk 1
– Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak 1
Arlo honetako kexen eta kontsulten izapidetze egoerari eta emaitzari dagokienez:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea |
6 | 0 | 6 | 2 | 3 | 1 |
Aurreko datuen ondorioz, hona hemen egin behar dugun lehenengo hausnarketa: urte honetan egin diren kexa guztiak urte berean amaitu direla, eta Informatzeko eta ezagutzeko teknologiak deritzan azpiarloa Arartekoaren lanean nolabaiteko presentzia hartzen ari dela ikusten hasi garela.
Aurkeztutako datuen harira, jarraikako bi hausnarketa egin behar da:
Ondorioz, aipatu diren hausnarketekin, ezinbestekoa da administrazioarekiko harremanetan IKTen erabilera bultzatuko duten ekimenak zabaltzea, eta, baita ere, herritarrek berariazko eremu honetan dituzten eskubideak barreiatzea eta horiez kontzientziaraztea.
Horri bideratutako tresna bat da Arartekoak egindako Herritarrek Herri-administrazioekin bide elektronikoak erabilita harremanetan jartzeko dituzten eskubideen dekalogoa. Tresna horretan arauan eratutako eskubide guztiak aztertzen dira, banan-banan, eta ahalegin handia egin da dibulgazio hizkuntza eta formatua erabiltzeko, araua oso konplexua baita; harekin, eskubide horiek ulertzen eta ezagutarazten lagundu nahi du Arartekoak.
2011ko otsailean, Datuak babesteko euskal agentziak EAEko herri administrazio eta erakundeetako fitxategien arduradunen iritziari buruzko azterlana egin du. Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabinetea - Lehendakaritzak egin du, eta handik balio handiko ondorioak atera dira. Besteak beste, inkestatu gehienen ustez erakundeak datu pertsonalak babesteko teknika eta giza baliabideak dauzkala, eta nabarmentzen da administrazio elektronikoko zerbitzuak oso lotuta daudela datuen babesaren munduari.
2011n Estatu osoko egoera orokorra ez da oso ona izan eskubide horiek aurrera egiteko, aurreko urtean egiaztatu zenez, krisi ekonomikoaren agerpenak gaiari buruzko proiektuak oso geldirik utzi dituelako.
Ikerketa eta ekimen interesgarri batzuk dauzkagu, datu pertsonalen babesari buruzko egungo egoera hobeto definitzeko:
Autonomia Erkidegoaren eremuan, 2011n azterlan bi amaitu dira. Azterlan horiek informazio garrantzitsu eta erabilgarria eman dute herri-administrazioek ekimenak izateko:
II. Lege edo gizarte testuingurua: Arloko lege erreformak edo sektoreko planak
2011n Justizia Administrazioan informazio eta komunikazio teknologien erabilera arautzeko uztailaren 5eko 18/2011 Legea onartu zen. Lege horrek, Justizia Administrazioarekiko harreman elektronikoetan, herritarrek dituzten eskubideak eta justiziaren profesionalek dituzten eskubideak eta betebeharrak aitortzen ditu, eta horrek jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa ematen laguntzen du bizkortasunik handiena behar duen eta aldi berean prozedura judizialaren bermeak eta frogagarritasuna zorrotz betetzea eskatzen duen sektore batean.
Berriz ere, ezagutzera eman behar dugu 11/2007 Legeko amaierako zazpigarren xedapeneko 4c) artikuluaren lege garapena ez dela egin, minusbaliotasuna duten pertsonei eta adinekoei sartzeko berdintasuna bermatzeko, zein ere diren haien egoera pertsonalak, baliabideak edo ezagutzak; izan ere, Arartekoarentzat talde horienganako arretak lehentasuna dauka eta IKTak bereziki erabilgarriak dira haientzat.
Dokumentuen digitalizazioaren, dokumentu elektronikoen, espediente elektronikoen, sinadura elektronikoari eta administrazioaren ziurtagiriei buruzko politikaren, egiazko kopia egiteko eta dokumentu elektronikoen arteko bihurketa egiteko prozeduren, Espainiako herri-administrazioen komunikazio sarera konektatzeko betekizunen eta erregistro erakundeen artean idazpenak trukatzeko datu ereduaren elkarreragintasunari buruzko Arau Teknikoa onartzen duen Funtzio Publikorako Estatu Idazkaritzaren 2011ko uztailaren 19 Ebazpenak ere 11 Legean jasotako herritarren eskubideak ahalbidetzeko administrazioek bete behar dituzten betebeharren esparru konplexua osatzen du.
Arloaren muinari zuzenean lotuta ez badago ere, uste dugu, duen garrantzia dela-eta, estatu mailarako, sektore publikoaren informazioaren berrerabilpenari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea garatzen duen urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretua azpimarratu behar dela, bat baitator Arartekoak duen filosofiarekin: sektore publikoaren informazioa interesa duen edozein pertsona edo enpresaren eskura jartzea sustatu eta erraztu behar da, hura berrerabiltzeko xedez. Izan ere, filosofia horren inspiratu ditu haren proiektu batzuk. (ikus txosten honetako VII. atala)
Halaber, Zerga Administrazioaren Estatu Agentziarekin harreman elektronikoa izateko sinadura elektronikoaz beste identifikazio eta benetakotzat egiaztatzeko sistemak onartzen dituen Zerga Administrazioaren Estatu Agentziaren Presidentziaren 2011ko azaroaren 17ko Ebazpenak herritarrekin elkarrekintza elektronikoa izateko baliabideak zabaldu ditu –arauan, baliabide horiek xehetasunez sailkatu dira–. Arau horrek eta inspiratu duen filosofiak hausnarketa eragin dezakete herri administrazioetan –baita autonomikoetan ere– ziurtagiri elektronikoen erabilerak egun duen geldialdiari buruz, eta eztabaida bultza dezake autentifikazioaren eta sinadura elektroniko onartuaren artean dagoen desberdintasunari buruz, batentzat eta bestearentzat betekizun desberdinak ezarriz. Horrek, bestalde, sarbidearen legea betetzea erraz dezake, hainbat mota eta zailtasun mailatako irtenbideen eta eskakizunen alde eginez.
Autonomia eremuan, 2011 oparoa izan da arlo honi lotutako planak onartzeari edo haiek prestatzen aurrera egiteari dagokienez. Horrela, sakontzeko asmorik gabe, honakoak aipa daitezke:
alegia, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri-administrazio Sailak bultzatua. Haren helburua herritarrek, zerbitzu publikoak lortzeko eta administrazio prozedurak izapidetzeko administrazioarekin harreman elektronikoak izateko duten eskubidea garatzea da. Arau esparru gisa izango duen balioa ez ezik, ontzat azpimarratu behar ditugu zerbitzu elektroniko komunak zentralizatuta sortzea eta kudeatzea, eta aurreikusten den garapen handia.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak Euskadi Informazioaren Gizartean Plan berri bat sartu du, 2015 artekoa, IX. legealdi honetako planen egutegian. Plan berriaren izena AD@15 edo Euskadi 2015 Agenda Digitala da.
Interes orokorreko beste ekimen bat, zenbait erakunde publiko eta pribaturen artean bultzatua, METAPOSTA abian jartzea izan da. Interneteko postontzi eta kutxa gotorra da, eta han fakturak, nominak, banku ziurtagiriak, polizak... segurtasun eta lege balio osoz jaso eta gorde daitezke.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzak, joan den abenduaren 27an, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana, 2015 (ZTBP2015) onartu du. 2015ean I+Gn BPGd-ren %3ko inbertsiora iristea espero du, eta helburua "ekonomiaren hazkundea, enplegua eta Euskadiko ongizatea suspertzea" da, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren bitartez balio erantsi handiagoa sortzen duten jarduerak bultzatuz.
Europako eremuan, Malmöko adierazpenarekin administrazio elektronikoa estrategikoki birbideratzeko hartutako erabakia dela-eta, Europar Batzordeak "Europarako Administrazio Elektronikoaren Ekintza Plana, 2011-2015" diseinatu du, Ministerioen arteko erabaki horrek dakarren garrantziarekin, baina haren ekintza batzuk Europarako Agenda Digitalean daude sartuta. Ekintza plan berriaren helburu orokorra IKTek dauzkaten gaitasunak ustiatzea da, administrazio adimentsu, berritzaile eta iraunkorrak sustatzeko.
Europar Batasunaren poloniar presidentziak (Barne eta Administrazio Ministerioa) eta Europar Batzordeak Ministerioen administrazio elektronikoari buruzko seigarren biltzarra: "Mugarik gabeko administrazio elektronikoko zerbitzuak europarrentzat" antolatu dute Poznan hirian (Polonia), 2011ko azaroaren 17 eta 18an.
Ministerioen administrazio elektronikoari buruzko biltzarra Europar Batasunean gaiari buruz dagoen gertakaririk handiena da, eta bi urtean behin egiten da. Espainiak sektore publikoaren informazioaren berrerabilpenari buruzko eta e-Justice proiektuari buruzko mahai-inguruetan parte hartu zuen.
III. Jarduera-plana
Arestian aipatu dugunez, Arartekoaren lan arlo hau 2010ean sortu zen eta haren helburuen artean datuen babesari eta administrazio elektronikotik eratorritako eskubideei buruz herritarrek dituzten eskubideei balioa ematea eta haiek hedatzeko eginkizun ekintzailea izatea daude. Izan ere, ulertzen dugu eskubide horiek erabiltzeak eta haiek babesteak berritzeko ahalmen handiagoa duten herritarrak sustatzen laguntzen dutela, eta hori lehen mailako elementu estrategikoa da krisi ekonomikoko eta enplegua suntsitzeko egungo testuinguruan.
Horrexegatik, 2011n helburu horri lotutako zenbait jarduketa planifikatu eta burutu dira.
– Bilerak administrazio eta erakundeekin
Datuak Babesteko Euskal Agentzia:
Agentziarekin dauden ohiko lankidetza harremanen barruan, 2011n erakunde bien eginkizunen arteko koordinazio tresnen bila sakondu da, eta horrek lankidetza hitzarmena ekarriko du. Haren oinarriak adostasunez finkatu dira. Halaber, hobekuntza iraunkorrari eta zerbitzuak emateko kalitateari lotutako esperientziak eta plangintza estrategikoari buruzkoak trukatu dira, Euskal Agentziak esperientzia handia baitauka arlo horietan.
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritza:
Zenbait bilera egin dira erakunde bien artean komunikazio elektronikoko sistema ezartzeko, agiri truke guztiak bide telematiko seguruen bidez egiteko xedez. Horretarako prozedura zehaztuta dago eta 2012aren hastapenean gauzatuko da. (ikus txosten honetako VII.3 atala)
Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoaren zuzendaritza:
Zuzendaritza honi dagokio, Eusko Jaurlaritzaren baitan, administrazio elektronikoko politikak bultzatzea eta, beraz, derrigorrezko erreferentea da informazio eta komunikazio teknologien esparruan. Zenbait kontaktu eta informazio truke izan dira haren zuzendariarekin, Euskadi mailan gaiak duen egoerari buruzko informazio eguneratua edukitzeko
– Txosten bereziak
2011n aurrerapen handia egin da E-inklusioari eta Euskadiko herritarrek IKTen bidez gizarte esparruan eta esparru publikoan duten partaidetzari buruzko txosten berezia egiteko, eta hura 2012ko lehen lauhilekoan amaitzea espero da.
Hura egiteko, lankidetzako dinamika parte hartzailea garatu da, eta horrek oso aberastu du proiektua. 4 lan-talde antolatu dira, eta haietan 35 lagunek parte hartu dute. Arartekoaren Haurren eta Nerabeen Kontseiluaren saio ia monografiko bat burutu da. Hartan, haren kideek ideia eta proposamen berri eta oso interesgarriak ekarri dizkiote proiektuari.
Arestian aipatu taldeetan, arrakala digitalei, inhibitzaileei eta oztopoei buruz, "deskonektatuta" edo arrakala digitalen ondorioz euren gizarte bazterkeria larritzeko arriskuan dauden gizarte taldeei buruz eta herritarren jabekuntzarako behar diren osagaiei buruz hitz egin zen, eta "Euskadiko e-inklusio mapa" egiteko ahalegina egin zen, egun Euskadin informazioaren gizarteari antzemateko dugun modurako hurbilketa edo argazki finkoa.
Herritarren partaidetzari, partaidetzaren bidezko gizarte jabekuntzari, dauden oztopoei, partaidetzan IKTek duten eginkizunari, administrazioek open government eredu berrietaranzko bidea egiteko duten erronkari, eta abarri buruz ere hitz egin zen.
Halaber, imajina daitekeen etorkizunari buruzko hausnarketa egin zen, Euskadi inklusiboaren bila, bertan pertsona guztiek IKTak erabiltzeko aukera berdintasuna izan eta haiei etekin osoa atera ahal izateko; Euskadiko gizarte esparruan eta esparru publikoan kalitatezko partaidetza handiagoa ahalbidetzeko gomendioei buruz ere hausnartu zen.
Proiektuaren aurrerapenari buruzko informazioa eta intereseko beste albiste batzuk biltzen ari dira txosten berezirako zabaldutako blogean.
– Web eduki berriak eta lankidetza foroak
Arartekoak zenbait ekimen abiarazi ditu. Halakoak Arartekoaren berrikuntza jarduketei buruzko VII. kapituluan jaso ditugu.
– Ofiziozko jarduerak
Datuen babesaren eta hari datxezkion eskubideen eremuan, 2011n Arartekoak adingabeak babesteari buruzko erantzukizuna duten herri-administrazioek eskatuta osasunari buruzko datuak emateari buruzko urriaren 10eko 4/2011 Gomendio orokorra eman du. Han osasun datuen babesa azpimarratu da, batzuetan bereizi gabe eta orokorrean eskatzen dituztelako adingabe batekin diharduten gizarte zerbitzuek.
- Arlo horretako giza eskubideak eta praktika onak sustatzeko jarduketak
Txosten honetako Herri-lan, Garraio eta Azpiegitura arloan interes handiko zenbait oharbide oso egoki egin dira. Izan ere, Herritarrak Zerbitzu Publikoetan Elektronikoki Sartzeko ekainaren 22ko 11/2007 Legea (aurrerantzean HZPESL) garatzeko, toki erakundeek iragarki taula elektronikoak izan behar lituzkete, horrek ikaragarri erraztuko bailuke herritarrek izapidetzen ari den informazio publikoan sartzea, eta segurtasun juridikoa emango luke.
Aurten, herritarrek Osakidetzaren Osarean ordua eskatzeko sistemari buruz aurkeztutako kexak ezagutarazi behar ditugu. Kexa horiek zuzenean lotuta daude Lege horrek aldarrikatzen duen bide aniztasunerako eskubidea eraginkortasunez betetzeari eta teknologia hain zurrunaren alde egiteak sortutako bazterkeria digitaleko arriskuei; izan ere, zurruntasun hori dela-eta, tresna hori oztopo bihurtzen da erabiltzailea/administrazioa harremanean. Sortutako ezinegonaren ondorioz, hura ezartzeko egutegia birpentsatzea eta 70 urtez gorako pertsonentzat operadorearen bidezko ordua eskatzeko sistema telefonikoa jartzea erabaki da.
Arlo honetan praktika onak sustatzeko eremuan, Eusko Legebiltzarrak 2011ko apirilaren 13an onartutako 10. ebazpena aipatu behar dugu. Haren bidez, dei egiten zaio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailari Euskadin egon litezkeen babespeko etxebizitzaren eskatzaileen erregistroak derrigorrez koordina ditzan, izapideak herritarren alde erraztearen alde..
Ebazpen hori, bestalde, Etxebizitza Plan Zuzentzailearen ildoarekin bat dator, eragile guztien sareko lanerantz aurrera egiteko helburuan, administrazioa modernizatzearen eta administrazio elektronikoaren erabileraren alde eginez.
Era berean, ona deritzogu Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak burututako ekimenari, toki polizientzat eta segurtasun pribatuarentzat "Polizia fitxategietako datu pertsonalen tratamendua"ri buruzko prozedura garatzeko. Proiektua Arartekoari igorri zitzaion, haren iritzia jasotzeko, baina oraindik ez dugu jakin onartu denentz.
Bukatzeko, adierazi nahi dugu Arartekoaren ustez ezinbestekoa dela, euskal herri-administrazioen arteko elkarreragingarritasunean eta interkonexioan aurrera egiteko, ahalegina egitea datuak, ziurtagiriak eta agiriak elektronikoki trukatu ahal izateko eredu komuna sortzea; haien eraginkortasuna hobetzeko ere balio behar luke, haien informazio sistemen elkarreragingarritasuna sustatuko bailuke. Azken helburua, 11/2007 Legeko betekizuna betetzea litzateke, hark xedatzen duenez, herritarrek ez dituztelako eman behar administrazioak dagoeneko dauzkan datuak edo agiriak. Zentzu horretan, elkarreragingarritasuneko eredu katalana (MCI) Kataluniako toki administrazio guztientzat antolakuntza, eginkizun, justizia eta teknologia eredu bateratua sortzean datza, eta praktika ona deritzogu. Ona litzateke, beraz, euskal administrazioetan ere hura gauzatzea.
– Ikerketarako diru-laguntzak
2011n emandako ikerketarako diru-laguntzaren lanek aurrera jarraitu dute. Haren helburuak erabiltzaile eta kontsumitzaileen telekomunikazioei, teknologiari eta garraio mota orori buruzko eskubideak aplikatzea, eta eskubide horiek gure erkidegoan defendatzea eta eskatzea dira. 2012aren erdialderako amaitzea espero da.
IV. Kexarik aipagarrienak
IV.1. Datuak Babesteko Euskal Agentzia
Pertsona batek kexa bat jarri zuen Datuak Babesteko Euskal Agentziaren aurka, Arabako Gizarte Ongizatearen Foru Erakundearen (GOFE) jarduketen inguruan aurkeztutako salaketa testuen karietara; haren aburuz, horrek datu pertsonalen komunikazio okerra zekarren, eta Agentziak –hara jo zuen ondoren berak– ez zuen bete Erakunde horri zigorra jartzeko ahalmena erabiltzeko duen betebeharra. Erakunde honen aburuz, Datuak Babesteko Euskal Agentziak –arrazoitutako ebazpen bi hartu zituen gaiari buruz– ez zuen oker jokatu.
IV.2. Eusko Legebiltzarra
Herritar batek zalantzan jarri du Eusko Legebiltzarrak izapidetutako legebiltzarreko galdera bati buruz dagoen dokumentazioan sartzen uztea ukatu izana. Legebiltzarraren ustez, ez zeukan eskumenik eskaera horri buruz erabakitzeko, agiriaren jatorria ez zegokiolako berari, eta EAEko administrazio orokorrak ebatzi behar zuen ezagutzea eskatzen den dokumentazioan sartzea egokia denentz. Arartekoak bere egiten du gardentasunari eta herritarrak informazioa eskuratzeari buruzko lege aurreproiektuaren filosofia. Izan ere, administrazioen arteko lankidetza arauak ezartzearen alde egiten du, informazio publikoa errazago eskuratu ahal izateko.
IV.3. EITB
Kexa bat jaso zen EITBk ez ziolako erantzunik eman telebista programa bat emititzearen ondorioz aurkeztutako erreklamazioari. Programa horretan, gertaera traumatiko baten biktima izandako familia bat identifikatzea ahalbidetzen zuten datuak eman ziren. EITBk ulertu zuen, zerbitzu publikoa den aldetik, informatzeko helburua eta herritarrak prebenitzeko ondorioa nagusitu ziren, eta informazioa emanez lortu zen hori, baina barkamena eskatu zien kaltetuei. Arartekoaren ustez, hainbeste datu identifikagarri eman gabe ere lor zitekeen helburu hori.
IV.4. Datuen babesa poliziaren eremuan
Arlo honetan kexa bi aurkeztu dira.
Haietako batek taldeko kexa batekin du zerikusia. Haren bidez, hauteskunde hautagaitzen kontrolari lotutako datuak erregistratzen dituzten polizia fitxategiak egoteko posibilitateari buruzko kexa helarazi zitzaion Arartekoari. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari argibideak eskatu ondoren, zeuden datuak ikusita, ezin izan zen ondorioztatu jokabide irregularrik gertatu zenik. Arartekoak gogorarazi zion Barne Sailari, polizia fitxategiak datuek babesteko legediaren guztiz mende egon behar dutela, datuen ofiziozko baliogabetzea barne, eta polizia fitxategietan datuak sartuta dituzten pertsonek haiek eskuratu, zuzendu eta baliogabetzeko Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak ematen dizkien eskubide guztiak erabiltzeko bidea izan behar dutela; halaber, proposatu zuen polizia fitxategiak arautzeko legea eta herritarrek haiei buruz dituzten eskubideei buruzko informazioa eskuragarri egon behar luketela Sail horren web gunean, edonork ezagutu ahal izateko.
Bigarrenak zalantzan jarri zuen polizia batek erreklamaziogilearen aseguru konpainiari datuak jakinaraztea legezkoa izatea. Daukagun informazioarekin, ez dugu ikusi haren eskubideak urratu zirenik.
IV.5. Datuen babesa justizia eremuan
Izapidetu den kexa batean salatu zen Bilboko Udalak informazioa eman ziola zaintza ez zeukan guraso bati, haurrari lotuta burutu zen esku-hartze soziofamiliarrari buruzko informazio eskaerari erantzunez; guraso hark informazio hura erabili zuen epaitegiak jarri zituen neurriak aldatzeko demandan. Gure ustez, adingabearen datuak ez ezik familia guneko beste pertsonenak ere emateak dagokion pertsonaren berariazko baimena behar du eta, argi dagoenez, hura ez zen eman. Kexa aurkeztearen ondorioz, zenbait jarduketa burutu ziren Udalaren –prest agertu zen gertaerei irtenbidea emateko– eta Justizia Administrazioaren aurrean. Haren Gobernu Salak honako ebazpena helarazi zien epaitegiei: behar diren datu garrantzitsuak biltzen dituen berariazko txostena eskatu behar da, eta ez administrazio espediente osoak, pertsonen intimitatea kaltetzea saihesteko.
IV.6. Izenpe
Erreklamaziogileak Izenperen Herritarra ziurtagiria kontratatu zuen. Kexaren arrazoia da zailtasunak izan zituela zuzen instalatzeko eta ordaindu behar izan zuela instalazioa errazteko tutoretzapeko programa bat lortzeko, eta harreman telefonoa 902 delako bat izan zela. Beharrezko gestioak egin ondoren egiaztatu zen herritar ziurtagiriak funtzionatzeko behar den instalazioa, berez, doakoa dela, ziurtagiria erabiltzeko ezinbestekoa ez den aplikazio baten jaitsiera izan ezik, eta, beraz, ebatzi zen Izenperen jokabidea ez zela okerra izan.
V. Ondorioak
2010aren aldean, ikusten da arlo honetan jasotako kexa kopuruak hazkundea –txikia bada ere, zenbaki absolutuetan– izan duela; hazkunde horrek lotura zuzena dauka administrazio elektronikoaren erabileraren aurrerapen motelarekin, eta herritarren eskura dauden zerbitzu elektronikoak hedatzeko eta administrazioarekiko harreman elektronikoetan dauzkaten eskubideei balioa emateko erakundeen ekintza bateratuaren beharrarekin.
Datuen babesari dagokionez, aurkeztu kexen testuinguruan, administrazioen (kasu honetan, Eusko Legebiltzarra eta Jaurlaritza) lankidetza arauak ezarri beharraren alde egin ahal izan dugu, informazio publikorako sarbidea errazteko, gardentasunari eta herritarrek informazio publikoa eskuratzeari buruzko lege aurreproiektuaren filosofiaren arabera; eta, berriz ere, gure iritzia eman dugu polizia fitxategiak datu pertsonalen babesari buruzko legediaren mende egoteari buruz, datuen ofiziozko baliogabetzea barne; horri lotuta, adierazi dugu euren datuak polizia fitxategietan sartuta dauzkaten pertsonek bidea izan behar dutela dauzkaten eskubideak erabiltzeko, eta ezinbestekoa dela eskubideei buruzko informazioa era eskuragarrian ematea.
Oso ona da Euskadiko Botere Judizialaren gobernu erakundeen lankidetza justizia prozeduretan, administrazio espediente osoen ordez, auzirako behar diren datu garrantzitsuan dakartzan berariazko txostena eskatzea lortzeko, jokoan dauden eskubideen garrantzia dela-eta.
Arartekoak jarraitzen du ikertzen Interneteko aztarna digitalaren arazoa eta ahanzturarako eskubidea, batez ere Aldizkari Ofizialetan datuak argitaratzeak eta Interneteko bilaketa motorrek datuak indexatzeak dakartzaten ondorioak ikusita, eta, alderdi horiei buruz, Auzitegi Nazionalak emateke duen epaia garrantzitsua da.
IKTen eremuan, urtean burututako jarduketak herritarrek informazio teknologiei, haien hedapenari eta administrazio elektronikoko praktika onei dagokienez dituzten eskubideen errespetuaren azterketari lotuta egon dira. Herritarrek herri-administrazioekin harreman elektronikoak izateko dituzten eskubideen dekalogoa egin du Arartekoak.
Zentzu horretan, oso ontzat jo behar dugu, sare sozialen eta 2.0 aplikazioen irisgarritasunari buruz ONCEk egin duen txostena; gainera, diseinu unibertsalaren eta erabilgarritasunaren ikuspegitik, minusbaliotasuna duten pertsonen arlorako interes handia du. IKTek integraziorako eta gizarteratzeko tresnak izan behar dute. Hori gertatzea, ordea, urrun dago, eta besteak beste, gertatzen da pertsona horiek administrazio publikoko lanean erabili behar dituzten aplikazioak, edo euren lana eskuratzeko probetan erabili behar dituztenak sarritan ez direla irisgarriak eta bazterkeria sortzen dutela.
Arartekoak 2012an argitaratuko duen Inklusio digitalari eta gizarte partaidetzari buruzko txosten berezian pertsona taldeei eta haien berariazko premiei lotutako kontzeptu horiek aztertu dira.
Halaber, euskal herri-administrazioen arteko elkarreragingarritasunean eta interkonexioan aurrera egiteko, datuak, ziurtagiriak eta agiriak elektronikoki trukatu ahal izateko eredu komuna sortzearen aldeko lan bateratu eta koordinatua bultzatu da; izan ere, horrek ageriko abantaila ekarriko lieke herritarrei zerbitzu elektronikoek zabaltzen dituzten aukerei dagokienez.
Egungo krisi ekonomikoak nabarmen moteldu ditu pixkanaka baina etengabe gertatzen ari ziren aurrerapenak, informazio eta ezagutza teknologiei datxezkien eskubideak betetzeari eta zerbitzu elektronikoak herritarren eskura egoteari dagokienez. Ahal den neurrian geldialdi hori arintzeko, jarduketa ildo bi sustatzearen alde egin da:
14. Lana eta gizarte segurantza
I. Arloa kopurutan
Aurten arlo honetan 24 erreklamazio jaso dira guztira. Kexa horiek azpiarloetan sailkatu ahal dira:
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 14
– Laneko osasuna 4
– Laneko administrazioa 2
– Beste alderdi batzuk 2
– Lana sustatzeko neurriak 1
– Gizarte Segurantza 1
Aurten bideratu diren erreklamazioen −2011n jaso ziren kexak nahiz 2011ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak− tramitazioaren xehetasunei dagokienez, txosten hau idatzi denean, hauxe da arloaren egoera:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
22 | 6 | 15 | 5 | 8 | 2 | 1 |
II. Araudi-testuingurua
2011. urtean lan eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren alorreko zeregin eta zerbitzuen eskualdaketa adostu da (138/2011 Dekretua, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an onartutako akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio lan eta gizarte segurantzako ikuskaritzak betetzen dituen ikuskaritzako funtzio publikoaren alorreko zeregin eta zerbitzuak) bai eta, enplegu-erregulazioko espedienteen arloan, funtzioak zabaltzea ere (139/2011 Dekretua, ekainaren 28koa, Transferentzien Bitariko Batzordeak 2011ko ekainaren 22an hartutako Akordioa onartzen duena. Akordio horren arabera, gehitu egiten dira Estatuko Administrazio Orokorrak, maiatzaren 8ko 812/1985 Errege Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoari enplegu-erregulazioko espedienteen arloan eskualdatutako eginkizun eta zerbitzuak).
Urriaren 13ko 3/2011 Legea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzkoa, onartu egin da. Horren helburuetako bat zerbitzu horren, foru aldundien eta enpleguko politika aktiboen arloan ekintzak garatzen dituzten tokiko erakundeen artean koordinazio, lankidetza eta laguntza eredua ezartzea da.
Halaber, azaroaren 24ko 4/2011 Legea azpimarratu behar da, gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko legea aldatzen duena. Beste alderdi batzuen artean, gizarteratze hitzarmenak arautzen ditu, gizarteratzeko eta laneratzeko beharrezkoak izan daitezkeen ekintzak abian jartzeko tresna gisa, laneratzeko heziketa eta prestakuntza bereziki azpimarratuz. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarriari dagokienez, interesdunak Eusko Jaurlaritzari eskaera egin eta hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko bulegoan aurkeztu eta gero burutuko dira.
III. Kexarik aipagarrienak
Alor horretan jaso ditugun kexek laneko bitartekaritzarekin, lana sustatzea eta laguntzearekin eta enplegurako prestakuntza profesionalarekin zerikusia izan dute, horiek baitira 2010. urtean gain hartutako eskumenak.
Ardura duten zerbitzuen funtzionamenduari lotuta egondako zenbait arazo honela azaldu daitezke: gure autonomia erkidegoak orain dela gutxi zenbait funtzio hartu ditu bere gain. Beraz, egoeraren araberako arazotzat jo daitezke. Hori behin onartuta, zerbitzuen funtzionamenduari dagokionez herritarrek aurkeztu dituzten kexak justifikatuta daudela esan dezakegu. Hala ere, kexa horiek ez dira antzuak izan behar; izan ere, arduradunei kexak eragin dituzten inguruabarrak ezagutzeko aukera eman diete eta, beraz, oinarrituta daudenean, zerbitzua hobetzeko baliagarriak izan daitezke.
Prestakuntza jarduerari dagokionez, hautagai batek prestakuntza ikastaro batean izena emateko topatu zuen arazoaren berri eman zigun. Bulego batean ikastaroa ezagutzen ez zutela esan zioten eta, ondoren, beste bulego batean ikastaroa beteta zegoela esan zioten. Hala eta guztiz ere, ikastaroa iragartzen jarraitu zuten.
Lanbidek emandako informazioari jarraiki, onartu zuen kasu horretan hautagaiari emandako informazioan koordinaziorik eza egon zela. Arazoak eskualdatutako eskumenak gauzatu ahal izateko gain hartutako zerbitzuen "aplikagarrian" integratu gabeko kudeaketekin zerikusia izan zuen.
Kexa horrek eta izena eman zuten pertsonen laneko kalifikazioan akatsak barne hartzen dituzten espedienteei buruzko beste kexa batzuek lehen deskribatu dugun egoera erakutsi digute, hau da, orain dela gutxi funtzioak gain hartzearen ondoriozko arazoa.
Lan eskaintzen kudeaketaren barruan, zenbait pertsonek desadostasuna adierazi dute euren curriculum vitae ebaluatzeko igarotako gehiegizko denboraren ondorioz.
Halaber, Lanbidek zenbait lan eskaintzen betekizunei dagokienez egin duen interpretazioak eragin dituen kexak ere jaso ditugu. Zehatz-mehatz pertsona baten eskaerari buruz ari gara, ez baitzuten izapidetu eskaintzak eskatzen zuelako lantokia zegoen lekuan bizitzea eta interesduna beste leku batean bizi zen. Haren desadostasuna mahaigaineratu zuen pertsonak, aldez aurretik, Lanbideri azaldu zion ez zeukala inolako arazorik eskatutako baldintza betetzeko, hau da, lana zegoen tokian bizitzeko.
Hasiera batean, egoitzari buruzko baldintza horretara egokitzeko erraztasuna aintzat hartuta, "a priori" baztertzailea ez den baldintzatzat jo daiteke, baina, ondoren baztertzaile bihur daiteke, enpresak eskaintza aztertu eta gero, alegia
.
Ikuspuntu horretatik, ulertu genuen kexa oinarrituta egon zitekeela eta, ondorioz, administrazioari kexaren berri eman genion; izan ere, arrazoiketa hori oinarritzat hartuta, "a priori" baztertzailea ez den baldintza gisa kalifikatu daitekeen betekizun baten aurrean gaude.
III.1. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Zenbait kexek mahaigaineratu dituzte kexagileen aburuz laguntzen eta diru-laguntzen deialdien ebazpenetan atzerapenak zirenak. Zenbait kasutan, deialdietan ezarritako epeek itxaronaldiak justifikatu dituzte eta, beraz, ez ziren atzerapenak. Hala ere, beste kasu batzuetan kexak izapidetu bitartean ebatzi badira ere, kexak oinarrituta zeuden.
Lanbiden alta emateko prozedurari dagokionez, pertsona batek azaldu zuen interneten kontsultatu zuenean egiaztatu zuela bajan eman ziotela. Azaldu ziotenaren arabera, lan-kontratu bat lortzean baja ematen da eta izena emanda duten pertsonei ez zaie horren berririk ematen. Horrez gain, agerian utzi zuen berriro alta emateko derrigorrez norbera joan behar dela Lanbideko bulego batera.
Lehenengo alderdiari dagokionez, interesdunari azaldu genion alta ematerako orduan pertsonei zerbitzuan izena emateak barne hartzen dituen eskubide eta betebeharren berri ematen dietela. Bigarren alderdiari dagokionez, ondoren egiaztatu ahal izan genuen neurriak hartu zituztela interesduna bera bulego batera joan gabe.
Deialdiak iragarritako laguntzen eremuan (2011ko martxoaren 3ko Erabakia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak hartutakoa; honen bidez, kotizaziopeko prestaziorik jasotzen ez duten eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko langabeak kontratatzea bultzatzeko laguntzen deialdia onartzen da), pertsona batek azaldu zigun haren ustez oinarrien ez-betetze bat zena. Adierazi zuen aipatutako erabakiaren 5. artikuluak honako hau ezartzen duela: enpresek diru-laguntza jasotzeko eskubidea daukate kontratatutako pertsonak ez badu kontratua egin den unean ordaindutakoaren araberako prestaziorik jasotzen. Hala ere, interesdunak azaldutakoaren arabera, ez zen une hori aintzat hartu baizik eta eskaintza egin zen unea.
Kexagileak ulertu zuen ordaindutakoaren araberako prestazioa jasotzen zuenez, baldintza bete ahalko zuela baja emanez.
Aginduak zera dio: "Diru-laguntzarako eskubidea sortuko du erakunde onuradunek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatutako pertsonak kontratatzeak, (...) Pertsona horiek, gainera, honako bi baldintza hauetako bat bete behar dute kontratazioa egiten den unean:
a) Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea, gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren modalitatean zein laneko diru-sarreren errenta osagarrian.
b) Kotizaziopeko langabezia-prestaziorik jasotzen ez duen langabea izatea".
Agindua modu hertsian irakurriz gero pentsa daiteke ordaindutakoaren arabera prestazioa jasotzeko eskubidea daukan pertsonak borondatez jasotzeari uko egiten badio baldintza bete ahal duela.
Irakurketa hori egin daiteke baina, hala ere, agindua interpretatzean kontuan hartu behar da deialdiaren helburua halako egoeratan nahigabe daudenei laguntza eskaintzea dela.
Balorazio hori kexa aurkeztu zuen pertsonari helarazi ostean, beharrezkotzat jo genuen administrazioari deialdiaren inguruko zenbait alderdiren gaineko informazioa eskatzea.
Alde batetik, aginduak dio kontratua egiten den unean baldintzak bete behar direla baina aurrerago xedatu du erakunde onuradunen eskaerak ebazteko, Lanbidek, hautagaitzak baloratzen dituenean (hori kontratua egin baino lehen egiten da) deialdiaren baldintzan bete behar direla kontuan hartuko duela. Hautagaitza aldez aurretik hautatu zuten azken xedapen horren interpretazioa oinarritzat hartuta.
5. artikuluko bi atalak, hau da, 1. eta 2. atalak, agindu beraren barruan jaso behar direnez, horien irakurketak ezin ditu kontraesankor bihurtu, baldintzak bete behar diren unearen inguruan lehenengoak ondorio bat eragiten duen arren eta bigarrenak beste ondorio bat eragiten duen arren. Egia esan, lehenengo atalak kontratua egiten den uneari egiten dio erreferentzia eta bigarrenak, lehenengoa ñabartu gabe, dio erabakia Lanbidek aldez aurretik dituen datuak oinarritzat hartuta hartuko dela, hau da, laguntzen onuraduna den erakundeak eskaera egiten duenean Lanbidek dituen datuak erabiliz.
Aurrekari horiekin beharrezkoa iruditu zitzaigun idazketa berri bat sustatzea, oraingoak sortu dituen zalantzak alde batera uzten dituena.
Deialdiaren egokitasunetik harago joateko asmoz, administrazioari honako hau baloratzeko eskatu genion –kexa hori aurkeztu zuen pertsonak mahaigaineratu zuen borondatezko bajaren kasu zehatzetik kanpo–: beste kasu batzuetan deialditik kanpo geratu daitezkeela eskaera egiten duten unean baldintzak betetzen ez dituztenak baina kontratua egiten den unean, berriz, betetzen dituztenak, une batetik bestera igarotzen den denboraren arabera. Kasu horiek deialdiaren zerizana beteko lukete.
Haren erantzunean, administrazioak azaldu zigun kasuistika mugagabea izan daitekeela eta egoera guztiak barne hartzea ezinezkoa dela. Aurkeztutako eskaintzen kudeaketa eraginkorrak hautagaiak bilatzeko zenbait parametro edo baldintza definitzeko betebeharra ezartzen du; betiere, denborari dagokionez, une zehatz edo jakin bati lotutakoak. Kasu horretan, enplegu bulegoak eskaera kudeatzen duen unea hautatu zen, hau da, ondorengo kontratua formalizatu baino lehen.
Gogoeta hori abiapuntutzat hartuta, Lanbidek, laguntzen deialdiaren gaur egungo idazketaren ondorioak ikusita, hurrengo deialdietarako, jasotako iradokizunak kontuan hartuko dituela hitza eman du, sortutako nahasketak eta desadostasunak saiheste aldera.
III.2. Laneko administrazioa
Atal horretan arazo honen berri eman zuen kexa bat sartu dugu: enpresa bateko batzarrean (Araban) enpresa batzordeko ordezkariak ordezkatzea erabaki zuten. Aurreko batzordekoak kexa bat aurkeztu zuten erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztu zelako eta laneko administrazioak aldaketa onartu zuelako mahaigaineratutako epai-erreklamazioaren inguruko erabakia jakin aurretik.
Kasu horrek aurreko urtean (Bizkaian) izapidetutako espediente baten antza dauka. Azken horretan, sindikatuen arteko akordio bat oinarritzat hartuta –oraingo kexan ez bezala–, batzarrean adostutako aldaketaren aurka errekurtso bat aurkeztu zen baina laneko administrazioak egiteke zeuden aldaketak (kautelazko etetea) burutu aurretik epaia eduki arte itxaron zuen. Gure informazio eskaeran hori aipatu genuen.
Erantzunean administrazioak Bizkaia izenarekin aipatu dugun espedientean jasotakoa ez bezalako iritzia helarazi zigun. Hau da, lurralde horretan adostutakoaren aurka, Arabako kexan aldaketa ez dute utzi epailearen erabakiaren zain.
Administrazioaren erabakia kexa aurkeztu eta gutxira eman zen epaiaren autoan oinarritu zen. Bertan zera xedatu zen "Eskatzaileek eskatutako kautelazko neurria ez da onartuko".
Interesdunei laneko administrazioarekin egindako alderaketa horren berri eman genien eta lan-arloko epaitegiaren autoa jakinarazi genien, horrek kautelazko eteteari buruzko nahia ebazteaz gain, gaia gure jarduteko eremutik kanpo utzi baitzuen.
III.3. Laneko osasuna
Atal honetan amiantoari lotutako zenbait kexa jaso ditugu.
Arazo horri dagokionez, iaz espediente bat ireki genuen gure helburuak diseinatzeko aurreikuspenak ezagutzeko, laneko gaixotasun horri aurre egite aldera.
Arartekoaren erakunde honetan, ASVIAMIE Euskadiko amiantoaren biktimen elkartearekin izandako bilera batean, pertsona horiei eragiten dieten askotariko egoerengatik duten kezkak entzuteko aukera izan genuen. Hori dela eta, gure jarduera elkarte horrek hala eskatuta abian jarri genuen espediente berriari esker bideratu dugu.
2011-2014 Osasuneko eta Gizarte Segurantzako Estrategiak arazo hori jorratzeko beharra barne hartzen du. Hala, lanaren osteko zainketa burutzeko datu fidagarririk ez dagoenez, agerian utzi den helburuetako bat gaur egungo programa hobetzea da. Zainketari lotuta ere, antzeman dugu OSALANek aurrera pausuak eman dituela produktu horren eraginpean dauden langileen erregistro ofizial bat eratze aldera.
ASVIAMIEk azaldu digun alderdi garrantzitsu bat lanaren osteko osasunaren zainketari lotuta dago, zehatz-mehatz, zainketa hori jasotzeko beharra eduki dezaketen pertsonen identifikazioa ahalbidetzen duen informazioa edukitzeko nahiari lotuta.
Kexa horiek aditzera eman zuten kezka mahaigaineratzeko, egokia iruditu zitzaigun bilera bat antolatzea OSALANeko zuzendariarekin, kexetan adierazitako kezkaren berri eduki zezan. Bilera horretan jakinarazi genion gure ustez ez dagoela informazio nahikorik gizarte eragileen eskutik, organismo horren bidez burutzen ari diren jardueren gainean.
Ondoren, OSALAN aipatutako elkartearekin bildu zen organismo horretatik burututako eta aurreikusitako jardueren berri emateko, arazoari aurre egiteko eta euren aldez aurretiko baimena eduki barik banakako langileen kasuetan ofizioz esku hartzeko egon daitezkeen mugak azaltzeko, hala nola, lanaren osteko kontrolak egiteko.
OSALANen ustez, amiantoaren inguruko planaren aurkezpenak bultzatu dezake eragindako pertsonen interesa piztu dezake eta organismo horretara jotzera bultzatu ditzake.
Alor horretan gauzatutako beste jarduera batek Santurtziko zentral termikoaren eraisketarekin zerikusia dauka.
Kexa batek martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuak arautzen dituen alderdiei lotutako zenbait kontu mahaigaineratu zituen. Dekretu horren bitartez, amiantoaren eraginpean egoteko arriskua barne hartzen duten lanetan aplikagarriak diren segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezarri dira eta amiantoaren eraginpean egoteko arriskua barne hartzen duten lanek bete behar dituzten baldintzak arautu dira.
Hasiera batean, pentsatu genuen alderdi horiek aintzat hartu zirela; izan ere, enpresek amiantoa kentzeko lanak gauzatzeko aurkeztu behar duten laneko plana onartzeko betekizunak dira. Gogoeta hori abiapuntutzat hartuta eta kexaren bidez helarazi zizkiguten zalantzei erantzuteko asmoz, informazioa eskatu genuen.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak esan zigun OSALANek laneko planari buruzko txosten tekniko bat egin zuela eta zenbait teknikok obran bi bider bisitaldia egin zutela betetzen zela frogatzeko; besteak beste, kaleko arroparen bereizketa egiterakoan kutsadura kentzeko unitateak ote zeuden egiaztatuz. Horrez gain, erantzunean gaineratu zen laneko eta gizarte segurantzako ikuskaritzak OSALANeko teknikariekin batera obran beste bisitaldi bat egitea aurreikusita zegoela.
Ikuskapen bisitaldi horren gaineko txosten zehatz batean xehetasunez jaso ziren alderdi hauek: hoditeriaren estalkia kentzeko lanak eta bi burbuilen eraikuntza enpresaren eskutik, sorkuntza eremuan, amiantoa duen materiala kentzeko.
Amiantoa kentzeko lanak burutu ahal izateko eskatzen diren baldintzak betetzeari buruzko datu horiek ikusita, kexa oinarririk gabe geratu zen. Kexagileari horren berri eman ostean, espedientea artxibatu egin genuen.
IV. Ondorioak
Agerian jarri den moduan, administrazioak erabilitako irizpideekin desadostasuna adierazten duten kexez gain, funtzionamenduari lotutako beste batzuk ere jaso ditugu.
Azken horietan laneko bitartekaritzarekin, lana sustatu eta laguntzearekin eta lanerako prestakuntza profesionalarekin (hau da, orain dela gutxi gain hartutako eskumenekin) zerikusia duten gaiak jorratu direla aintzat hartuta, arrazoi horien ondoriozko kexak ahaztuta daudelakoan gaude eta espero dugu alor horretan hartutako neurrien emaitza positiboak ikusi ahal izatea.
Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko legea aldatu duen azaroaren 24ko 4/2011 Legeak diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eskuratzeko xedatu dituen funtzioak bere gain hartu ditu. Legeak laneratzeko heziketa eta prestakuntza bereziki azpimarratzen ditu. Zeregin hori herritarren beharren kudeaketa aurrera eramateko beste erronka garrantzitsu bat izango da.
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
I. Arloa kopurutan
Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloan, Arartekoak diziplina horren inguruan egindako esku-hartzeak biltzen dira; horren barruan sartzen dira hiri antolamendua, lurzorua urbanizazioaren bidez eta ondoko eraikuntzaren bidez hirigintza aldetik eraldatzeko prozesua eta hirigintzako legeriaren babesa.
Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloan jasotako erreklamazioak 95 izan dira guztira, hau da, tramitatu diren erreklamazio guztien %5,11. Eragindako administrazioen arabera, kexak modu honetan banatzen dira:
– Tokiko administrazioa 83
– Foru administrazioa 4
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 2
Azpi-arloak, berriz, honakoak izan dira:
– Hirigintzako diziplina eta aurria 53
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 20
– Hirigintza arloko informazioa jaso ahal izatea 10
– Hirigintzako kudeaketa 5
– Irisgarritasuna 3
– Hirigintzako antolamendua 2
– Beste alderdi batzuk 2
Arlo honetako erreklamazioen izapidetze-egoerari buruz (2011n nahiz aurreko urteetan hasitakoak):
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
128 | 40 | 83 | 51 | 17 | 15 | 5 |
Ekitaldi honetan eremu horretako erreklamazio kopuruaren hazkuntza jakinarazi behar dugu. Kontsulta eta erreklamazioen hazkuntza, neurri batean, hirigintza kudeaketatik sortutako arazoen (hirigintza gastuen ordainketa, ostatua emateko burutzapena) ondorio da baita administrazio espedienteetan dauden agirietara heltzeko zailtasunen ondorio ere. Bestalde, higiezin eta finantza merkatuaren uneko egoeratik sortutako hirigintza antolamenduan eraginda duten erreklamazioen kopurua egonkor mantentzen da.
Hazkuntza egon arren, kexa gehienak arrazoizko epealdi baten barruan izapidetu dira. Kasu zehatzak aipatu behar dira, hainbat administrazioren lankidetza ez izatean erreklamazioei erantzuna ematean atzerapen handia egon baita. Hori da Getxoko Udalaren eta Lapuebla de Labarcako Udalaren kasua, eskatutako informazioaren bidaltzea 16 hilabete baino gehiago atzeratu baita eta horrekin Legebiltzarraren ordezkari gisa esleitutako lana eraginkortasunez egitea eragozten da.
Erakunde honen esku-hartzeak herritarrek aurkeztutako arazoak ebaztean izan duen eraginkortasun maila azpimarratu behar dugu. Arlo horretan 2011n zehar 13 ebazpen bideratu dira administrazio jarduera desegokiren bat egoteagatik izapidean onartu diren kexei dagokienez. Espediente horien artean Erandioko auzo baten birsorkuntzari buruz onartutako proposamena azpimarratzen dugu, pertsona bati 105.326 € itzuli izana hirigintza gastuen kontura egindako hirigintza gastuengatik edo 5.000 euroko hirigintza zigor baten ezeztapena. Aipatzekoa da 21 kexa ebatzi direla berezko ebazpenik eskatu behar izan gabe. Kexa horien artean hainbat kudeaketa gaineratu ditzakegu: lizentziarik gabeko jarduerak salatuz egindako eskaerei administrazioek erantzuna eman diezaieten burututakoak, bulego publikoetan dauden agirietara heltzeko burututakoak edo hirigintza gastuengatik zor diren kopuruak itzultzeko bideratutakoak. Ebatzitako kexa multzo bat gaineratu dugu nabarmendutako kexen atalean.
II. Lege-berrikuntzak
Ekonomia iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, hainbat neurri gaineratu ditu hiriko birgaikuntza eta berrikuntza errazteko.
Alor horretako berrikuntza nagusia, hipoteka zor dutenen aldeko neurriak hartzen dituen, gastu publikoa kontrolatzen duen eta administrazio bidea errazteko eta birgaitzeko eta enpresa-jarduera sustatzeko toki-erakundeek enpresekin eta autonomoekin egindako zorrak kitatzeko bidea ematen duen uztailaren 1eko 8/2011 Errege Lege Dekretuan aurkitzen dugu.. Alde batetik, eraikinen ikuskapen teknikoaren beharra gaineratzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean xedatutakoaren arabera. Era berean, arau horrek isiltasun negatiboa ezartzen du lehen atalean gaineratzen dituen hirigintzako lizentzien emakiden prozeduretarako.
Eraikigarritasun iraunkorrari dagokionez, eraiki berrien eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria arautzen duen azaroaren 22ko 240/2011 Dekretua biltzen dugu.
Hala eta guztiz ere, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen garapenerako araudia onartzeke dago. Arau horretan, legea garatzeko araudiak 2007. urtean onesteko manua ezarri zen –behin eta berriz ez da bete–.
Bestalde, lurralde antolamendurako bi tresna onartu dira, hain zuzen ere, Durangoko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala eta Balmaseda-Zallako (Enkarterriak) Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala.
Araudia Desgaitasuna duten Pertsonei buruzko Eskubideen Nazioarteko Konbentziora egokitzeko abuztuaren 1eko 26/2011 Legea aipatu behar dugu, arau horrek Jabetza Horizontaleko uztailaren 21eko 49/1960 Legean xedatutako higiezinen irisgarritasuneko hainbat lanen baimenerako erregimena aldatzen duen heinean.
III. Jarduera-plana
Jarduketa plan honetan jasotako proposamenak lotura zuzena du ingurumen arloko planean sartutakoekin, bereziki ingurumenaren eremuan jarduten diren elkarteekin batera aurreikusitako jarduketei dagokienez.
Bilerak elkarteekin
Hirigintza jardueren eragina pairatu duten hainbat herritar taldeekin bilerak egin dira. Horrela bada, Irungo eskola batean bide bat eraikitzeagatik kaltetutako pertsona talde batekin izandako bilera edo Erandion hirigintza hitzarmen baten ondorioak pairatutako talde batekin izandakoa aipatuko ditugu. Era berean, Arartekoak Abanto-Zierbenako Santa Juliana auzoan bisita bat egin zuen auzoko egoera ezagutzeko.
Bilerak administrazioekin eta zerbitzuekin
Abantoko Santa Juliana auzoaren birsorkuntza prozesuari dagokionez, Arartekoa 2011ko urrian Abanto eta Zierbenako Udaleko hirigintza zinegotziarekin elkartu zen jarraitutako aurrerapausoak jorratzeko.
2011ko urtarrilean Erandioko Udaleko Hirigintza Arloko arduradunarekin bilera bat egin zen gizarte etxebizitza batzuk eraikitzeko lanak atzeratu egin zirela-eta izapidetu genuen kexa bati buruz hitz egiteko. Hain zuzen ere, gizarte etxebizitza horien bidez, berriro bizilekua eman asmo zaie hirigintzako jarduketa batek eragindako hainbat bizilaguni.
Ofiziozko jarduerak
Ofiziozko kexa-espediente bat hasi dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak nekazaritza eta abeltzaintzako ustiaketei loturiko egoitzarako ez diren eraikuntzetarako aldez aurretiko txosten bat eskatu izana baloratzeko lurzoru urbanizaezineko baimen eta lizentzia kontuetan jarduketak koordinatzen dituen azaroaren 24ko 82/1998 Foru Dekretuaren arabera.
Parte hartzeko foroetan, eskubideak bultzatzeko eta sustatzeko egintzetan parte hartzea
EHUk antolatutako Ekiten Thinking ideien laborategian parte hartzea. Laborategia etxebizitza plan berrietan, etxebizitza hutsetan eta gehiegizko okupazioan dagoen parke higiezinaren tratamenduari buruzkoa da.
IV. Kexarik aipagarrienak
– Etxebizitza duinaz, egokiaz eta irisgarriaz gozatzeko eskubidea
Etxebizitza bat izateko eskubidearen edukiak –Konstituzioko 47. artikuluan dago jasota– eragin berezia du hirigintzaren esparruan. Eraikin berriak egitea xede duten etxebizitza politiken osagarri gisa, auzune eta ingurune degradatuenak gizarte eta hiri aldetik biziberritzeak funtsezkoa izan behar du esku-hartze publikoan, artikulu horretan erantsitako hirigintza eskubidea zaintzeko. Hirigintzako legedian etxebizitza duin, egoki eta eskuragarri bat, igorpen kutsatzailerik gabea eta ingurumen eta paisaia aldetik egokia den leku batean kokaturikoa lortu ahal izatea planteatzen da.
Arartekoak izapidetu duen erreklamazio batean Erandioko pertsona talde batek euren bizimoduaren osasungarritasun eta segurtasun baldintza eskasak helarazten zizkiguten. Kexa izapidetzeko hainbat jarduera egin ondoren, 2011ko apirilaren 1eko Arartekoaren Ebazpena eman genuen. Horren bidez, Erandioko Udalari gomendatu genion Altzagako auzoaren hiri birsorkuntzarako ahaleginekin jarrai zezala lehentasunez.
Erantzun gisa udalaren ofizio bat jaso dugu eta bertan azaltzen digutenez, ostatu ematea posible egingo duten etxebizitza libre zein babestuentzat aurreikusitako etxebizitza blokeak eraikitzeko lanekin hasiko dira.
Hirigintza aldetik biziberritzeko edozein prozesuk eduki behar du erreferentzia gisa legezko pertsona okupatzaileek berriro bizilekua emateko duten eskubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin bat etorriz.
Herritarrak kezkatzen dituen eta maiz erreklamazioak jartzeko zio den hirigintzako inguruabar bat da haien jabetzako etxebizitza antolamendutik kanpo egotea. Egoera hori Erandioko familia batek azaldu zigun, Bizkaiko errepideen lurralde plan sektorialaren barnean zegoen bide bat eraikitzeko xedapenen eragina pairatu zuen higiezin baten jabea izanik. Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan Sailari informazioa eskatu genion bidea burutzeko, lurra lortzeko eta etxebizitzako legezko okupatzaileei ostatu emateko eskubiderako bere xedapenak argitzeko. Foru erakunde horrek jakinarazi zigun zubiaren foru proiektuak ez duela higiezinean eraginik edukiko eta, edukitzekotan, eragilea udal plangintzan etorkizunerako ezarritako zubiarekin lotura izango litzateke. Txosten horren arabera, ondorioztatu daiteke Erandioko Udala izango dela kontu horri dagokionez erabakiak hartu beharko dituena. Informazio hori ikusita, erakunde horrek egokitzat jo zuen bi erakundeek bidera lotzeko xedapenak, lan hori burutzeko administrazio arduraduna zein zen eta aipatutako higiezinean eragina izatea aurreikusten den argi zezaten.
– Zuzkidura publikoak eta ekipamendu kolektiboak erabiltzeko eskubidea
Eskubide honen edukiaren bidez, herritarrak ekipamendu kolektiboetara eta zuzkidura publikoetara fisikoki iritsi ahal izatea bermatu nahi da, izan daitezkeen arkitektura-oztopoak kenduta. Ekipamendu edo zuzkiduraren kontzeptu horren barruan, kontuan hartu behar ditugu herritarrei zerbitzuak emateko beharrezkoak diren azpiegiturak (hirigintzakoak, garraioak, hezitzaileak, sozialak, kulturalak eta abar).
Kasu honetan Barakaldoko merkataritzagune batean dagoen haurtzaindegi batera heltzeko zailtasunak helarazten dizkigun pertsona baten erreklamazioa izapidetu dugu. Erreklamazioan azaltzen duenez haur-kotxeak sartzeko arrapala bakarra hondatuta dago eta ezin da haurtzaindegira heldu haurtxoei arrisku egoera eraginez. Barakaldoko Udalak zigilatzea erabaki du jardueraren titularrak konpontzen duen arte baina, lau hilabete igarota, egoerak ez zuen hobera egin. Arartekoak Barakaldoko Udalari helarazi dio erreklamazio hori. Gure eskaerari erantzunez, Hirigintza eta Udal Zerbitzuetako Eremuak ikuskapen bisita bat egin zuela jakinarazi zigun eta instalazioak konpondu zituztela egiaztatu ahal izan zuenez, arrapala mekanikoen zigilatua kentzeko agindua eman zuen.
Beste pertsona batek bere etxebizitza eta hiriko ingurua behar bezala erabiltzeko zailtasunak azaltzen dizkigu bere eraikinean dauden oztopoen aurrean. Horretarako Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 111. artikulua aplikatzeko aukerari buruzko kontsulta egiten digu oztopo arkitektonikoak kentzeko adostasun nahikorik ez dagoen jabekideen komunitateetan eta igogailu bat ezartzeko. Zentzu horretan bere udalera zuzendu da aplikazioa sustatu dezan. Xedapen horrek aukera eskaintzen du udalek higiezinen jabeei eskatzeko hobekuntza lanak egin ditzaten irisgarritasun araudia betetzen dela bermatzeko. Kontu hori jada Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintzako legerian agertzen da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 203.2. artikuluan. Nolanahi ere, eskaera hori gauzatu ahal izateko estatuko legegintzak beharrezkotzat jotzen du birgaitze plan bat onartzea herri horretan eta lanek legezko beharraren gehienezko zenbatekoa gainditu ez dezaten. Elementu komunen erabilera egokirako edo kanpoaldearekiko lotura errazten duten gailu mekaniko eta elektronikoen instalaziorako irisgarritasun lanen kasuan, Jabetza Horizontalaren Legeak zenbateko hori gastu komunen hamabi hilabeteko arrunt baino gehiago ezin dela izan erabaki du. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan, birgaitze integratuko eremuak Eusko Legebiltzarrak onartzen ditu, udalek hala eskatuta, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren arabera. Eraikinen hobekuntzarako baliagarri izan zitekeen beste mekanismo bat zera litzateke: berrogeita hamar urte baino gehiago dituzten eraikinen jabeei aldizkako ikuskapena eskatzea. Kasu horretan ikuskapena eraikinaren kontserbazio maila zehaztera bideratuta dago. Eusko Jaurlaritzaren eraikinak birgaitzeko eta hiriak birsortzeko 2010-2013 plan estrategikoak legezko xedapen bat gaineratzeko beharra dauka zaintza behar horien edukiaren estaldura juridikoa bermatzeko. Bertan, irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak diren lanak gaineratu beharko lirateke. Gure erantzunean erreklamatzaileari azaltzen diogu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari eraikinen zaintza beharren araudiaren garapena eta etxebizitzen ikuskapen teknikoa azal diezazkion. Era berean, bere udalera jo dezake bere eraikina birgaitzeko eremuen bornean gaineratzeko aukera iker dezan. Zentzu horretan aipatu behar dugu erakunde honek ofiziozko jarduera bat hasi zuela 2010ean. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak jakinarazi digu egoitza eraikinen ikuskapen teknikoaren prozedura arautzen duen dekretuaren zirriborro bat egin duela, egun oraindik onartu ez dena.
– Hirigintzako antolamenduari eta aplikatzekoak diren hirigintzako araubideari eta baldintzei buruzko informazioa lortzeko eskubidea
Hirigintzako informazioa eskuratzeko eskubide honen barruan, adierazi behar dugu oraindik ere hainbat partikularrek eta elkartek jakinarazten digutela zailtasunak izaten dituztela udalei hirigintzako antolamenduaren inguruan eskatutako informazioa eskuratzeko.
Horrela bada Karrantzako Haraneko Udalak erantzuna eman ez izanagatik kexa bat aurkeztu zuen pertsona baten kasua aipatzen dugu. Horren erantzunez 2011ko martxoaren 31ko Arartekoaren ebazpena eman genuen. Horren bidez Karrantzako Haraneko Udalari gomendatzen genion epean erantzun zezan egindako hirigintza eskaerari.
Ebazpen hori ez zuten onartu. Beste kasu batzuetan eskaeraren erantzuna administrazioak egin du erakunde honek egindako eskaeraren erantzuna eskatu ondoren.
Beste ebazpen batean, 2011ko uztailaren 21eko Arartekoaren ebazpenean, Debako Udalari gogorarazten genion industria sektore baten garapenean udal esku-hartzea bideratzeko egindako eskaerari berariazko erantzuna emateko beharra duela. Ebazpen horren bidez kexa-espediente bat amaitu zen Debako Udalak izapidetutako hirigintza espediente baten informazioa eskuratzeko zailtasunen aurrean.
Azkenik, 2011ko azaroaren 17ko Arartekoaren ebazpena zuzendu dizugu. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatzen zaio ikastetxe bateko obrak legeztatzeko espedientea ikusteko aukera eman dezan. Udal horrek interes zuzena bermatzeko beharra eskatzen zuen hirigintza lizentzia bati buruzko agiriak eskuratu ahal izateko. Arartekoaren ustez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 8. artikulutik sortutako ekintza publikoak dakar hura eskatzen duen edozein pertsona interesduntzat jotzen dela ekintza publikoa burutzeari dagokionez. Ekintza hori aukera berdintasunean burutzeko, hirigintzako espediente guztiak (irekita zein artxibatuta daudenak) ikusteko eta kopia eskuratzeko eskubidea daukate, hirigintzako baimenen izapidetzea barne, betiere, administrazio prozeduraren gaineko legeriarekin bat eginez.
– Hirigintzako antolamenduko eta planen ingurumen ebaluazioko prozeduretan modu eraginkorrean parte hartzeko eskubidea
Hirigintzako prozeduretan modu eraginkorrean parte hartzeko eskubidea da, informaziorako eskubidearekin batera, lurzorua antolatzeko eta erabiltzeko proposamen jakin batzuen aurka dauden herritar taldeek erakunde honi aurkeztutako kexa sarrienetako bat.
Arazo horren inguruan hainbat erreklamazio bideratu ditugu. Bertan interesdunek Gordexola edo Labastida bezalako udalerrietako hirigintza antolamendu planak izapidetu bitartean jarraitzen den parte-hartze programa zalantzan jartzen dute. Kasu horietan udalaren erantzuna saiatzen da justifikatzen interesdunek hirigintzako legegintzaren xedapenen arabera parte hartu ahal izan dutela, baloratu eta erantzun diren proposamenak eta alegazioak aurkeztuz.
Kontu horren inguruan eskubide horri buruzko gomendio orokor bat egin dugu, eta ebazpen horretan erabaki publikoak hartzeko prozesuetan kalitatezko herritarren parte-hartzea kontuan hartu beharreko modua aztertzen dugu.
Atal honetan herritarren parte-hartzeari buruzko beste kontu bat gaineratuko dugu hirigintza planen ingurumeneko ebaluazio estrategikoaren bidez. Arartekoak Errigoitiko auzo elkarte batek eskatutako jarduera bat amaitu du, 2011ko uztailaren 21eko Arartekoaren ebazpenarekin. Horren bidez, gure esku-hartzea amaitzen da Errigoitiko Malluki poligonoko industria lurraren garapenerako jarraitutako administrazio jardueren inguruan. Ebazpen horretan Errigoitin (Bizkaia) onartutako plan partzial baten ingurumen ebaluazio baten beharra proposatzen dugu.
– Ekintza publikoa baliatzeko eskubidea, lurralde, hirigintza eta ingurumen antolamenduko zehaztapenak errespetarazteko
Atal honetan jaso dira herritarrek burutu duten jardun publikoa: hirigintzako legezkotasuna aplikatzea salatu dute administrazio publikoen aurrean.
Kexetan adierazten da zenbait kasutan berandu izapidetzen direla pertsonak hauek aurkeztutako salaketak, eta horien bidez eskatu dute erabil dadila hirigintza ikuskapena egiteko ahal publikoa, ikusita partikular batzuek baimenik gabe egin dituztela zenbait obra edo erabilera.
Ekitaldi honetan Arartekoak bideratutako jardueren artean interesdunek egindako salaketei erantzuna ematean administrazio jarduera okerra burutzeagatik emandako hainbat ebazpen gaineratu behar ditugu. Erakunde honek azpimarratzen du administrazio horrek behar bezala izapidetu behar dituela herritarrek aurkezten dituzten idazki guztiak, arin, biziki eta eraginkortasunez, espedientea behin betiko ebatzi edo amaitu arte. Espainiako Konstituzioak berak –103.1. eta 105. artikuluetan– aipatzen du prozedurazko izapide batzuk daudela eta herritarrei benetako erantzuna eman behar zaiela. Alderdi horiek Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuneko 41. artikuluak herritarrei ematen dien administrazio egokirako eskubidea osatzen dute (gutun hori Europarako Konstituzioa ezartzen duen Itunak barneratu zuen).
Halaxe gertatu da 2011ko azaroaren 24ko Arartekoaren ebazpenean. Horren bidez Lapuebla de Labarcako hirigintza legezkotasuna urratzeagatiko salaketa bati erantzuna ez emateagatik aurkeztutako kexa-espedientea amaitzen da.
2011ko otsailaren 28ko Arartekoaren ebazpenean ere aurkezten da. Horren bidez Amorebieta-Etxanoko Udalari gomendatzen zaio hirigintzako legezkotasunaren aurkako lurzati baten baso erabileragatik egindako salaketa izapidetu dezan.
Zentzu horretan ere 2011ko maiatzaren 13ko Arartekoaren ebazpena aipa dezakegu. Horren bidez Abaltzisketako Udalari gomendatzen zaio lizentziarik gabeko obra batzuen legalizazio-espedientearekin jarrai dezala. Azken bi gomendio horiek ez ziren onartu.
Aparteko aipamena merezi du 2011ko maiatzaren 3ko Arartekoaren ebazpenak. Horren bidez lurzoru urbanizaezinean obra batzuk legalizatzen dituen Donostiako Udalak emandako lizentzia baten aurka aurkeztutako kexa-espedientea amaitzen da. Gure ebazpenean Donostiako Udalari azaltzen genion lurzoru mota horretan egin beharreko obrak berariaz baimendu behar direla eta ez direla alboko hiri-lurzoruko beste lurzati baten barnean baimendutako beste eraikitze obretara lotuta geratu behar. Obren sustatzaileak dauden eraikuntzetan obrak eta erabilerak baimentzeko eskatuz gero, nahitaezko baldintza da aurretik eraikuntza egon bazegoela eta eraikuntza hori hirigintzako legezkotasunari jarraiki eraiki izana egiaztatzea eta haren xedea plangintzako ezarpenekin bat etorriko dela justifikatzea. Azken kasu horretan, obrak eta erabilerak antolamendutik at egongo lirateke. Hortaz, udalak dauden eraikuntzen finkatzea, modernizazioa, bolumena handitzea eta hobetzea ez dakarten obrak bakarrik baimendu ahalko lituzke.
– Jabetzak dakartzan eskubideak eta betebeharrak
Atal honetan, administrazio publikoek hirigintzako legedian oinarrituta jabetza eskubidearen erabilera mugatzeko egiten dituzten jarduketak biltzen dira.
Hirigintza eraldaketa prozesuan dagoen lurzoruaren jabeen betebeharretako bat orube izaera lortzeko beharrezkoak diren hirigintza gastuei aurre egitea da. Egoera horretan enpresa batek erreklamazio bat aurkezten du Laudioko Udalari zegozkion baina sustatzaile horrek burutu zituen hirigintza gastuengatik. Arartekoak 2011ko otsailaren 28ko Arartekoaren ebazpena bidali zion. Horren bidez, Laudioko Udalari gomendatzen zaio berariaz erantzuteko sustatzaile baten erreklamazio bati, urbanizazio obra batzuengatik zorretan zeuden diru-zenbateko batzuen ingurukoa. Udalak, gure ebazpena onartuta, zor zituen kopuruak ordaintzeko onespena azaltzen zuen proposamena bidali zigun.
Beste kasu batean hirigintza beharren inguruko desadostasunek Orendaingo Udala bultzatu zuten lehen erabilerako lizentzia izapidetzen ari zen udalerriko higiezin batean bizi zen familia bat ez erroldatzera. Arartekoaren ebazpena, 2011ko apirilaren 6koa. Horren bidez Orendaingo Udalari gomendatzen zaio udalerrian bizi den familia bati herritarren udal erroldan jaso ditzan. Orendaingo Udalak bi kontuak lotzen ditu eta adierazi du, hirigintzako eginbeharrak bete direla justifikatu arte erroldan izena ematea ez dela egokia. Hala eta guztiz ere, erakunde honek uste du jatorri desberdina daukaten bi administrazio espedienteren aurrean gaudela eta modu independentean aztertu behar direla. Hori dela-eta udalari gomendatu genion familiako kideen izena emateko eskaerari berariaz erantzun diezaion eta eskaera egin zuten datatik aurrera inskribatu zitzan. Modu berean, udalak alegazioei erantzun beharko lieke. Alegazioak euren etxebizitza lehenengoz okupatzeko lizentzia eskuratzeko dokumentazio osagarria eskatzeari buruzkoak dira.
Aiako herritar batek aurkeztutako kexa aipa dezakegu. Bertan udal horrek jarraitutako jarduerak azaltzen ditu estalgune bat eraikitzeko lizentziari gabeko obren inguruan. Arartekoaren ebazpena, 2011ko otsailaren 21ekoa. Horren bidez, Aiako Udalak burututako hirigintza-diziplinari buruzko jardueren inguruan aurkeztutako kexa-espedientea amaitzen da. Jarduera horiek estalgune desmuntagarri baten eraikuntza zela-eta hasi ziren. Aiako Udalak diziplinako espediente bat hasi zuen obrek lizentziarik ez zutela uste izan baitzuen. Izapidetu bitartean obrak legalizatu ezin zirela ondorioztatu zuen. Txostenaren arabera, estalgunea udalaren baimenik gabe eta lursail pribatu batera sartzeko ibilgailuentzako bide batean eraiki zen. Arkitekto teknikoak udalari bidalitako txostenak zioenez, bide horretan ezin da eraikinik egin. Dena den, aipatzen zuen bi jabetzen artean akordioaren bat egonez gero, trazaduran aldaketak egitea posible izango litzatekeela. Bidalitako informazioa ikusita udalari legezkotasuna betetzen dela bermatzeko betebeharra daukala azaltzen diogu. Horretarako, modu objektiboan eta proportzionalean, ikuskapenari eta hirigintzako legezkotasuna berrazartzeari buruzko antolamendu juridikoan xedatutako botereak erabili behar ditu. Hala ere, estalgunea instalatzeko baimenaren ondorengo gaitzespenari dagokionez, udalak eman duen arrazoia, hau da, estalgunea aurretik aldatutako bide pribatu batean kokatuta dagoela, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 211.2. artikuluan ezarritako zehaztapenen kontrakoa zela uste dugu. Hori dela-eta, gure ustez, Aiako Udalak, bere gogoeta propioetan oinarrituta, hau da, obrak sustatzailearen baserriko lurretan daudela kontuan hartuta, egindako bidearen aldaketa eta estalgunearen instalazioa baimendu beharko luke. Ebazpen horri erantzunez, udalak erantzun honi erantzun dio espedienteak oinarri zuen bidalitako udal informazioan berariazko aipamenik egin ez bazen ere, estalgunearen bidea bide publikoa dela esanez.
Lizentziaren eskaerak izapidetzeari buruz 2011ko otsailaren 28ko Arartekoaren ebazpena aipatu behar dugu. Horren bidez Erandioko Udalari gomendatzen zaio berariaz erantzun diezaien hirigintzako bi lizentzia eskaerei. Ebazpen horri erantzunez Erandioko Udalak espediente horren ebazpena helarazten digu burututako lanak legeztatu ezingo liratekeela adieraziz eta berariaz ukatzen du eskatutako obren lizentzia.
Hirigintza diziplinaren ondoriozko beste kontu bat hirigintzako arau-hausteen eta zehapenen araubidea da. Atal honetan Bermeoko Udalak hirutan partikular bat zigortu dueneko kasua aipatu behar dugu. Ganbara batean egindako obrengatik gertatu da, hasieran ez baitzuen zegokion lizentziarik. Erakunde honek udalari gomendatu zion ondoriorik gabe utz zezala ezarritako 5001 euroko zigorra, izan ere, arau-haustea, garrantzi txikia izanagatik, arintzat jo behar zela uste genuen eta zigorra zuzendu behar zelakoan geunden. Udalak, zigortzeko hirugarren espedientea hasi ondoren, jarduera zuzendu zuen eta ezarritako zigorra ondoriorik gabe utzi zuen.
Bestalde, Arrasateko Udalak ere Arartekoko proposamena onartu zuen partikular bati ezarritako zigorra ondoriorik gabe uzteko lokal baten errotulazioa aldatu izanagatik. Erreklamazioak zigortzeko ebazpena zuen hizpide bertan zegoen errotuluaren gainean eranskailu bat jartzeak 500 euroko zigorra duela adieraziz. Espediente horretan jazotzen ziren gertakariak ikusita, udalari proposatu genion 2/2006 Legearen 232. artikuluak bere lehen atalean gaineratzen duen erantzukizun salbuespena balora zezan. Arau horrek ardura guztitik salbuestea ahalbidetzen du, betiere, arau-hauste arinaren arduradunak obrak legeztatzeko eskaera egiten badu "hori guztia zigortzeko eta legezkotasuna babesteko jarduerei hasiera eman baino lehen".
V. Ondorioak
16. Etxebizitza
I. Arloa kopurutan
2011n, ezetsi edo beste defentsa erakundeei igorri zaizkien kexak alde batera utzita, Etxebizitza arloan 168 erreklamazio jaso dira guztira; hori Ararteko erakundean izapidetutako erreklamazio guztien %9,04 da. Dagozkien administrazioen arabera, kexak honela banakatzen dira:
– Autonomia Erkidegoaren Administrazio Nagusia (Eusko Jaurlaritza) 135
– Toki administrazioa 122
– Foru administrazioa 131
Bestalde, heldu dieten gaiei dagokienez, honela banatu dira erreklamazioak:
– Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 154
– Etxebizitza babestuaren alokairua 148
– Etxebizitzarako sarbidea: premia frogatzea eta esleitzeko prozedura 130
– Kalteak etxebizitza babestuetan eraikitze akatsengatik 123
– Beste alderdi batzuk 112
– Etxebizitza erosteko eta eraberritzeko laguntzak 131
Aurten bideratu diren erreklamazioen −2011n jaso ziren kexak nahiz 2011ko urtarrilaren 1ean abian zeudenak− tramitazioaren xehetasunei dagokienez, txosten hau idatzi denean, hauxe da arloaren egoera:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu |
189 | 30 | 140 | 47 | 63 | 30 | 19 |
Zenbateko horien arabera, erreklamazioak %50 hazi dira 2010ean Etxebizitza arloan jaso zirenen aldean. Zalantzarik gabe, lotura zuzena dago krisi ekonomikoko egoeraren eta herritarren erreklamazioen hazkundearen artean; izan ere, arrazoizko prezioko etxebizitza ondasun urria da, eta haren eskaria handitu egin da egungo egoera sozioekonomikoan, gero eta familia gehiagoren diru-sarrerak murriztu direlako, langabeziaren hazkundearen eta soldaten murrizketen ondorioz.
Kexa azpimarragarriei buruzko kapituluan ikusten denez, Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Saila (gure kontrolaren mendeko administrazio erakunde nagusia) oso prestu agertu da Ararteko erakundeak egindako proposamen eta gomendioen aurrean, eta horren ondorioz, herritarrek salatutako jarduketen ehuneko handia konpondu da haien alde.
II. Lege edo gizarte testuingurua: Arloko lege erreformak edo sektoreko planak
Joan den urteko abenduaren 28an, Gobernu Batzordeak Exebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailea, 2010-2013 baimendu zuen; agiri horretan, bere indarraldian Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailak etxebizitza babestuari eta hiri berrikuntzari dagokionez ekin behar dien estrategia eta ekintzak jaso dira. Plan zuzentzaile horren xedatzen duen misio nagusia honakoa da: "Etxebizitza eskuratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen etxebizitza-beharrak ebaztea, eta, horretarako, alokairuko etxebizitza-parkea gehitzea eta hazkunde iraunkorragoa sustatzea –gaur egun dagoen bizitegi-parkea birgaitzea eta berritzea bultzatuz–, eta guztia erakundeen erantzukidetasunarekin eta sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzarekin". Helburu hori betetzeko bost ardatz estrategiko ezarri dira:
a) "Etxebizitza eskuratzea erraztea, baliabideak alokairura,batez ere, bideratuz".
b) "Hiri-birgaitzeko eta -berritzeko beste politika bat birformulatzea eta gidatzea".
c) "Lurzorua kudeatzeko politika aktiboa sustatzea".
d) "Etxebizitza-politikaren zerbitzura dauden baliabideak eta tresnak optimizatzea".
e) "Etxebizitza-politikaren gobernantza berrirantz aurrera egitea".
Plan zuzentzailea onartu ondoren, Jaurlaritzak etxebizitza eta hiri berrikuntzan izandako ekintza poliotikoa aztertu eta kontrolatu zuen Eusko Jaurlaritzak, 2011ko apirilaren 13an egindako eztabaida monografiko batean; legebiltzarraren 61 ebazpen onartuz amaitu zen hura, eta haien bitartez Euskadiko Autonomia Erkidegoaren administrazioari dei egiten zaio herritarrek etxebizitza duin eta egokia izateko duten eskubidea erabili ahal izatea lortzea bermatzeko neurririk zorrotzenak hartzera. Jarraian, laburbilduta, Arartekoak azken urteetan etxebizitza babestuari buruz egindako gomendio eta iradokizunetan proposatutako alderdietan eragina izateagatik esanguratsuenak deritzegunak aipatuko ditugu.
Alokairua sustatzeko xedez, etxebizitza babestua lortzeko bide nagusi gisa, Eusko Jaurlaritzak honako jarduketak burutzeko eskatu dio Jaurlaritzari: udalez udal, alokairuko etxebizitza sustapen publikoen kokapenen mapa diseinatzea, alokairuan sustatutako etxebizitza babestuak %50 arte gehitzea, alokairura bideratzen diren etxebizitza hutsen kopurua handitzea eta etxebizitzen jabeen eta maizterren arteko bitartekaritza programa berria sortzea prezio arrazoizkoagoko etxebizitzen alokairu merkatuan eskaintza handitzeko.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura berrikusteko, etxebizitza premia neurtzeko parametroak sartuz, eta zozketa batean esleitzen den eta etxebizitza okupatzen den bitartean igarotako denbora murrizteko.
Azpimarratzekoa da Eusko Jaurlaritzari plan zuzentzaileko ardatz estrategiko bakoitzean "denbora konpromisoari, erakunde arduradunari eta adierazleei buruzko neurri zehatzak" sartzeko eskatzen dion ebazpena. Izan ere, haiek ez sartzeak etxebizitza politika publikoaren plangintza agiri horretan agindutako ekintzak betetzen diren behar bezala ebaluatzea galarazten du.
Bukatzeko, herritarrek etxebizitza duin eta egokia izateko duten eskubidea bermatzen duen Etxebizitzaren Legea onartzearen premiazkotasuna azpimarratzen duten zenbait ebazpen aipatu behar ditugu; horretarako, auzitegien aurrean eska daitekeen benetako eskubide subjektibo gisa arautu behar da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari etxebizitza eta lurzoruari buruz dauden arauak modernizatzeko eskatzen zaio, etxebizitza eta lurzoru politikan behar den gardentasuna bermatzeko.
2010-2013rako Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzaileak berak onartzen duenez, Etxebizitzaren Legea –haren aurreproiektua izapidetzen ari da oraindik– ezinbesteko tresna da bertan jasotako ekintza asko behar bezala ezarri ahal izateko; beraz, hura atzeratzea, herri-botereek herritarren oinarrizko premia gero eta handiagoei erantzuteko ahalegin berezia egin behar duten uneotan, oztopo argia da etxebizitza politika publikoa eraginkortasunez kudeatzeko.
Herritarrak etxebizitza duin eta egokia izateko duen eskubide subjektiboa legez onartzeke egonda, ekitaldi honetan onartutako arautegi eta xedapenek egungo etxebizitza arautegiaren alderdi jakin batzuk aldatu edo berrikusi baino ez dute egin, hala nola azalerako araubideko babes ofizialeko etxebizitzen titularrek lurzorua erosteko betekizunei buruzkoak (Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailburuaren 2011ko maiatzaren 18ko Agindua, zeinen bidez gainean babes ofizialeko etxebizitza batzuk azalerako eskubidean eraikita dauden Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Nagusiaren jabetzako lurzorua erosteko betekizunak xedatzen baitira), babes ofizialeko etxebizitza eskuratu ahal izateko diru-sarreren mugak (Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailburuaren 2011ko irailaren 14ko Agindua, babes ofizialeko etxebizitza eskuratu ahal izateko eskatzen diren urteko diru-sarrera muga haztatuak aldatzen dituena), eta etxebizitza birgaitzeko finantzaketa kualifikatua eta laguntzak jaso ditzaketen jarduketak (Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailburuaren 2011ko azaroaren 23ko Agindua, etxebizitza birgaitzeko finantza neurriei buruzko agindua aldatzen duena).
Tokiko eremuan, aurten, berriz ere, aipatu behar dugu euskal udalek udal etxebizitza tasatua (Maruri-Jatabeko Udala) eta udal etxebizitzen alokairua (Munitibarko Udala eta Eako Udala) arautzeko toki ordenantzak onartzen jarraitu dutela; horrela, etxebizitza parke publikoa handitzen lagundu dute, Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legean emandako eskumenak erabiliz.
III. Jarduera-plana
Atal honetan aipatu behar da Etxebizitza arloan, bikotekide edo ezkontide bananduek "Etxebizitza eskatzaileen erregistroan" duten antzinatasuna zenbatzeari buruz egindako kontrol eta jarraipen jarduketa (43/2011/34O).
Ofiziozko jarduketa bari ekin genion, elkarbizitza unitatea apurtzen denean bikotekide edo ezkontide bananduek "Etxebizitza eskatzaileen erregistroan" duten antzinatasunari buruz Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailak hartutako konpromisoaren betetze maila ezagutzeko.
Iazko ohiko txostenean aipatu genuenez, herritarren kexa biren (1670/2009/34 eta 294/2010/34) izapidetzean izan genuen esku-hartzearen ondorioz, sailak konpromisoa hartu zuela ordura arte izandako irizpidea aldatzeko eta, ondorioz, banandutako elkarbizitza unitatearen kide biei jatorrizko antzinatasunari eustea onartzeko.
Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailak bikotekide biei berdintasuneko tratua bermatzeko irizpidea aldatzeko prest agertu zenetik urtebete igarota, pentsatu dugu egokia dela konpromiso horren jarraipena egitea eta banandu diren bikotekide edo ezkontideek "Etxebizitza eskatzaileen erregistroan" tratu berdintasuna dutela bermatzeko hartutako neurriak azaltzeko txostena eskatzea sailari.
Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailak egindako txostenean jakinarazi digute urtarrilean, apirilean eta ekainean bilerak egin direla mantenu informatikoaren arduradunen eta "Etxebizitza eskatzaileen erregistroa"ren arduradunen artean aplikazio informatikoak banakako pertsonei dagokien antzinatasuna zenbatzea ahalbidetzeko, eskabideari dagokionaren ordez. Sailak aurreikusi duenez, "2012ko urtarrilaren amai aldera aplikazio informatikoa prest egongo da xede horretarako". Espero dugu laster informazio hori bete dela baieztatzea, eta horrela amaitutzat ematen dugu gure jarraipen jarduketa.
IV. Kexarik aipagarrienak
Etxebizitza arloan sartzen diren gaien sailkapenari jarraituz, herritarren erreklamazioa eragin duten kontu nagusiak aztertuko ditugu jarraian.
IV.1. Etxebizitzarako sarbidea: premia frogatzea eta esleitzeko prozedura
Aurten, 2010ean bezala, herritarren kexa eta kontsulta asko jaso ditugu1 non egiten zituztenek premiaz eskatzen baitzuten babes publikoko etxebizitza. Kasu askotan argudiatzen zuten euren etxebizitza premia larriagotu egin zela, ezin zutelako alokairu pribatu baten errenta ordaindu lana edo gizarte laguntzak jasotzeko eskubidea galtzeagatik, utzarazpen judizialeko prozedura batean sartuta egoteagatik edo infraetxeetan bizitzeagatik ere bai, eta salatu zuten, Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailaren "Etxebizitza eskatzaileen erregistroan" urteetan inskribatuta egon arren, ez zirela babes ofizialeko etxebizitza baten esleipendunak gertatu. Erreklamazio horiek guztiak aztertuta, berriz egiaztatu dugu alokairuko etxebizitza publikoaren eskaintza urria dela eta barematze bide objektiboak sartu behar direla etxebizitza babestuaren esleipenean, ahalmen ekonomiko txikiena duten edo gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonek eta familiek dituzten etxebizitza premia larriei erantzuteko.
Etxebizitza babestuaren eskaria gero eta handiagoa izatea eragiten duten arrazoiei dagokienez, hipoteka maileguak ez ordaintzeagatiko utzarazpenak, Ekonomia Antolamenduan pertsona horiek jasaten duten egoera bidegabeari heldu diogu; izan ere, etxebizitza kenduta, finantza erakundeekin sortutako zorra ordaintzen jarraitu behar dute. Hori dela-eta, finantza erakunde horien eta kaltetutako pertsonen arteko bitartekaritza tresnak sortu behar dira, ordaintzeke dagoen zorra birfinantzatzeko aukerak edo etxebizitzaren enkantea saihestea bilatzen dutenak errazteko.
Halaber, atal honetan, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoaren eta etxebizitza eta lurzoruari buruzko finantza martxoaren 4ko 39/2008 Legeko 29. artikuluak dakarren "Babes Ofizialeko Etxebizitza parkearen barruko ibilbideen" arauketaren aplikazioari buruz emandako gomendioa azpimarratu nahi dugu. Kasu honetan, herritar batek salatu zuen Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailak ez ziola erantzunik eman bere etxebizitza babestua bere familiaren premia berrietara egokitzen zen beste batekin trukatzeko egindako eskaerari (1364/2010/34). Izan ere, etxebizitza babestuak ez zuen pertsona bakoitzeko gutxieneko legezko ratioa (15m2) betetzen, babes ofizialeko etxebizitza esleitu ondoren alaba bi jaio zirelako.
Zenbait informazio eskaera egin ondoren, sailak jakinarazi zigun jabetzako babes ofizialeko etxebizitzarik ez zegoenez gero, "ezinezkoa zela egiten zitzaizkion truke eskaerei erantzutea". Administrazio jarduketak legezkotasunaren oinarria urratzen zuela eta sailaren ardura falta erakusten zuela ikusita –lege agintaldiaren hiru urteetan ez baitzituen jarri behar ziren tresnak babes ofizialeko etxebizitza parkearen barruko mugimenduak ahalbidetzeko-, kexa espedientea ebazpen bat atera genuen: Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 16koa, honen bidez Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailari gomendatzen zaio, etxebizitza trukatzeko berariazko premia egiaztatu ondoren, erreklamaziogilearen babes ofizialeko etxebizitza tamaina handiagoko batekin truka dezala.
Azkenean sailak gomendioa onartu eta jarraian administrazio jarduketa irregularra konpondu zuen.
Atal hau amaitzeko, aipatu behar dugu hurrengo kapituluan, Emakumeen berdintasun eta osotasunaren arloari buruzko zatian, aurten administrazioek genero indarkeriaren biktima diren emakumeen etxebizitza premiako egoera bereziari eman dioten erantzunari buruzko berariazko azterketa egin dugu.
IV.2. Etxebizitza babestuaren alokairua
Babes publikoko etxebizitzen alokairuak eta "Etxebizitza hutseko programa" (Bizigune) barruko etxebizitzen kudeaketak Etxebizitza arloan ezagutu diren kexetako asko eragin dituzte aurten ere. Alokairu kontratuak amaitzerakoan, bermeari atxikitzeari eta etxebizitza itzulitako egoerari dagokienez, sortu ohi diren desadostasunei buruz egin ditugun jarduketak ez ezik, egin ditugun zenbait esku-hartzetan Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailak erreklamaziogileen nahiak onartu ditu ondorio pertsonal eta ekonomiko handietako kontuetan. Adibidez, erreklamazio batzuk maizterrari errentagatik ordaindutako zenbatekoak itzuliz amaitu dira, alokatutako etxebizitza alokatua izateko baldintzetan eman ez zenean, gabezia handiak egoteagatik (155/2011/34 y 304/2011/34); beste batzuen ondorioz, berehala hastea aurreikusten zen utzarazpen prozedurak eten dira, alokatutako etxebizitzaren okupatzaileek zor zituzten zenbatekoak ordaintzeko konpromisoak hartu ondoren (577/2011/34 y 799/2011/34).
Aipamen berezia merezi du herritar ijito baten kasua. Alokairuko araubideko babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenduna izanik, erakunde honetara jo zuen ohartu zenean etxebizitza babestuen sustapenaren gainontzeko esleipendunek euren etxebizitzak okupatzen zituztela eta bere alokairu kontratua funtsik gabe atzeratzen zela (60/2011/34).
Etxebizitza babestua ematea atzeratzea justifikatzeko arrazoien azalpena eskatu genion Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailari eta erantzuna honakoa izan zen: Sestaoko Udalak sailari jakinarazi zion erreklamaziogilea eta haren familia atzeraeraginez udal erroldatik ateratzeko espedientea hasita zegoela eta erroldatzea etxebizitza babestua esleitzeko oinarrizko betekizuna izanda, sailaren ustez egokia zen udal ebazpenari itxarotea erreklamaziogileari etxebizitza emateko edo, bestela, etxebizitzaren esleipena baliogabetzea udal erroldako baja berretsiz gero.
Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailaren jarduketa aztertu bitartean, Sestaoko Udalak udal erroldan baja emateko zabaldutako espedientea zuzenbidearen araberakoa zenentz aztertu genuen, eta azkenean kontrako iritzia eman genuen gure ebazpenean: Arartekoaren ebazpena, 2011ko ekainaren 6koa, Horren bidez, Sestaoko Udalari gomendatzen zaio familia bat udal erroldan ofizioz bajan ematen duen ebazpena bertan behera utz dezala, familia udal erroldan mantendu dezala eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari jakinarazi diezaiola familia horrek erroldaren baldintza betetzen duela, esleitu dioten babes ofizialeko etxebizitza berehala eman diezaioten (Ijitoei eta beste gutxiengo kultural batzuei buruzko kapituluan gomendioa eta dagokion toki administrazioak emandako erantzuna xehe aztertu ditugu).
Azken gomendio horretan adierazitako oinarri juridikoak oinarri hartuta eta uste genuenez, etxebizitza babestua esleitzeko unean, erreklamaziogileak erroldatze betekizuna betetzen zuela, etxebizitza berehala eman zezala eskatu genion sailari. Eskakizun horren ostean, sailak onartu zuen etxebizitza alokairuan uztea erreklamaziogileari, eta horrela herritarraren kexa eragin zuen administrazio jarduketa zuzendutzat jo genuen.
IV.3. Kalteak etxebizitza babestuetako eraikitze akatsengatik
Babestutako etxebizitzetan eraikitze gabeziak agertzeak oraindik eragiten du Ararteko erakundeak esku-hartzea, etxebizitza babestuen esleipendunek eskatuta. Herritarren erreklamazio gehienetan, baietsi dugu, guk haren lankidetza eskatu ondoren, Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailak zegozkien txosten teknikoak egin dituela eta eraikuntza enpresei frogatutako eraikitze gabeziak konpontzeko eskatu diela (721/2009/34, 964/2010/34, 1370/2010/34, 240/2011/34, 492/2011/34, eta 496/2011/34). Kasu horietan, gure ustez administrazio jarduketa zuzendu egin da; izan ere, administrazioak bete egin du eraikuntza enpresari babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikaziotik bost urteko epean agertutako eraikuntza akatsak konpontzeko eskatzeko duen lege betebeharra.
Hala ere, ikusi dugunez, erreklamazio batzuetan, administrazio erakundeak eskaera egin arren, eraikuntza enpresek ez diote zuzen erantzuten eraikitze gabeziak konpontzeko aginduari eta, denbora igarota, etxebizitzen titularrek berriz jo behar izan dute Arartekoarengana, beste kexa espediente bat eraginez (61/2011/34 eta 287/2011/34). Horri dagokionez, gure ustez, Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailak beharrezkoak diren neurriak hartu behar ditu babes ofizialeko etxebizitzetan frogatutako eraikitze akatsak konpontzeko aginduen jarraipen zuzena egiteko eta ez die etxebizitzen esleipendunei pasarazi administraziora jo eta behin eta berriz eraikuntza enpresei zuzendutako aginduak epean ez betetzea erreklamatzeko zama.
IV.4. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Atal honetan herri-administrazioen etxebizitzari buruzko funtzionamendu eta prozedura alderdiak aztertzen ditugu. Horien barruan, aipatu behar ditugu zenbait herritarrek Arabako Lurralde Historikoan Bizilagun zerbitzuak duen funtzionamendu eskasari buruzko erreklamazioak aurkeztu dituztela (1038/2011/34, 1283/2011/34 eta 1339/2011/34).
Erreklamaziogileek salatu zutenez, hitzordua lortu eta, jabetza horizontalari eta alokairuei buruz, aurrez aurreko aholkularitza eta bitartekaritza jaso ahal izateko jarritako telefonoa komunikatzen zegoen beti eta, beraz, ezinezkoa zen behar zuten hitzordua lortzea.
Aurretik ezarritako ordutegian adierazitako telefonoan Bizilagun zerbitzuko inorekin kontaktatzerik ez zegoela egiaztatu ondoren, erreklamaziogileek zioten bezala, Etxebizitza, Herri-lan eta Garraio Sailari eskatu genion zehazteko zer tresna jarriko zuen herritarrak hitzordurako telefono sistemara eta horrela aurrez aurreko arreta zerbitzura iritsi ahal izateko.
Gure lankidetza eskaerari erantzunez, sailak konpromisoa hartu zuen egungo hitzordu sistema hobetzeko, beste programa informatiko bat ezarriz. Horren aurrean, amaitutzat jo genuen gure esku-hartzea, baina hala ere, etorkizunean berriz galde genezake hitzordurako telefono zerbitzu horren funtzionamendu zuzenerako hartutako neurrien eraginkortasunari buruz.
V. Ondorioak
Egungo krisi ekonomikoak agerian utzi du indarrean dagoen araudiaren eta euskal herri-administrazioek etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea bermatzeko sustatutako planen ahultasuna.
Egunez egun gero eta herritar eta familia gehiagok etxebizitzarako hileroko gastuei aurre egiteko dauzkaten zailtasunek (eta haien adierazgarririk gorena utzarazpen judizialen hazkundea da) herritarren kexak eta kontsultak areagotu dituzte argi eta garbi. Haietan, agerian utzi da herri-administrazioek azken garaiotan gero eta gehiago agertzen diren etxebizitza premia handiko egoerei behar bezala erantzuteko duten ezintasuna.
Zentzu horretan, berriz azpimarratu behar dugu Etxebizitzaren Legea onartzeko premia larria, gehien behar duten pertsonek eta taldeek justizia auzitegien aurrean etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea eskatu ahal izatea bermatzeko.
Halaber, uste dugu premiazkoa dela herri-botereek neurria zehatzak hartzea euren hipotekak ordaintzerik ez duten pertsonek etxebizitza galtzea ekiditeko eta eskatzen diegu, xede horrekin, susta ditzatela finantza erakundeen eta euren etxebizitzak kentzeko mehatxua pairatzen duten pertsonen arteko bitartekaritza tresnak eta bideak sortzea.
Alokairu araubideko etxebizitza babestua sustatzearen alde egitearekin batera, horretarako baliabide publikoak handitu behar dira, alokairuko etxebizitza parke publikoak sortu ahal izateko, krisi uneotan haren eskaria handitu baita. Era berean, alokairu merkatuko bitartekaritza programak indartu behar dira, batez ere etxebizitza hutsa mugiaraztea bilatzen dutenak.
Bukatzeko, esan behar da, 2011 honetan, orokorrean, herri-administrazioen lankidetza maila ona ikusi dugula, etxebizitza babestuaren kudeaketan ohikoak diren arazoek sortutako herritarren kexak eta kontsultak izapidetzerakoan (eraikitze gabeziak konpontzea, maizterren eskubide eta betebeharrei buruzko desadostasunak, edo herritarrenganako arreta zerbitzuen funtzionamendua).
Hala ere, euskal herri-administrazioei eskatzen diegu ahalegin handiagoa egin dezatela, aurrerantzean, kontu horiek ardura bereziz konpon ditzatela; norberaren, familia eta gizartearen garapen osorako ezinbestekoa den oinarrizko ondasun baten kudeaketa publikoak merezi duen erantzuna jasoko dute herritarrek.
1 Besteak beste, honakoak aipa ditzakegu: 1820/2010/34, 1821/2010/34, 106/2011/34, 226/2011/34, 549/2011/34, 799/2011/34, 905/2011/34, 1193/2011/34, 1207/2011/34, 1284/2011/34, 1296/2011/34 eta 1515/2011/34.