3.12.2. Mendetasuneko egoeran egonda etxeko laguntza zerbitzuaren (ELZ) onuradunak
a) Onuradun kopurua
2007 | 2008 | 2009 | |
Araba | 2.406 | 2.962 | 2.863 |
Gipuzkoa | 3.598 | 4.201 | 4.244 |
2007 | 2008 | 2009 | |
Bizkaia | 2.034 | 2.555 | 1.117 |
Honako taula eta grafikoetan lurralde bakoitzeko onuradun kopuruaren eta biztanleen arteko erlazioa islatu dugu.
Biztanleria | % | Onuradun kopurua | Onuradunen tasa 1.000 biztanleko | |
Araba | 305.459 | 14,26 | 2.406 | 7,88 |
Gipuzkoa | 694.944 | 32,45 | 3.598 | 5,18 |
Biztanleria | % | Onuradun kopurua | Alten tasa 1.000 biztanleko | |
Bizkaia | 1.141.457 | 53,29 | 2.034 | 1,78 |
Bizkaian alta kopurua hazi egin zen 2007tik 2008ra, baina 2009an berriz jaitsi zen, eta kopurua 2007an baino txikiagoa izan zen.
Biztanleria | % | Onuradun kopurua | Onuradunen tasa 1.000 biztanleko | |
Araba | 309.635 | 14,35 | 2.962 | 9,57 |
Gipuzkoa | 701.056 | 32,5 | 4.201 | 5,99 |
Biztanleria | % | Onuradun kopurua | Alten tasa 1.000 biztanleko | |
Bizkaia | 1.146.421 | 53,15 | 2.555 | 2,23 |
Biztanleria | % | Onuradun kopurua | Onuradunen tasa 1.000 biztanleko | |
Araba | 313.819 | 14,45 | 2.863 | 9,12 |
Gipuzkoa | 705.698 | 32,49 | 4.244 | 6,01 |
Biztanleria | % | Onuradun kopurua | Alten tasa 1.000 biztanleko | |
Bizkaia | 1.152.658 | 53,06 | 1.117 | 0,97 |
Ikusten denez, Araban, hiru urteetan, mendetasuneko egoeran egonda etxeko laguntza zerbitzua jasotzen duten pertsonak 1.000 biztanleko (7 eta 10 artean) Gipuzkoan baino gehiago dira (5 eta 6 artean). Lurralde bietan ikusten da tasa hazi egin dela 2007 eta 2008 artean. 2008ti 2009ra, aldiz, Araban tasa jaitsi da eta Gipuzkoan apur bat igo.
b) Banaketa onuradunaren sexuaren arabera
2007 | 2008 | 2009 | ||||||||||||||||
Gizonak | Emakumeak | Ez dago jasota | Gizonak | Emakumeak | Ez dago jasota | Gizonak | Emakumeak | Ez dago jasota | ||||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
Araba | 767 | 31,88 | 1.634 | 67,91 | 5 | 0,21 | 970 | 32,75 | 1.981 | 66,88 | 11 | 0,37 | 932 | 32,55 | 1.911 | 66,75 | 20 | 0,7 |
Gipuzkoa | 476 | 13,23 | 1.255 | 34,88 | 1.867 | 51,89 | 973 | 23,16 | 2.734 | 65,08 | 494 | 11,76 | 996 | 23,47 | 2.852 | 67,2 | 396 | 9,33 |
2007 | 2008 | 2009 | ||||||||||||||||
Gizonak | Emakumeak | Ez dago jasota | Gizonak | Emakumeak | Ez dago jasota | Gizonak | Emakumeak | Ez dago jasota | ||||||||||
Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | Kop. | % | |
Bizkaia | 515 | 25,32 | 1.519 | 74,68 | 0 | 0 | 672 | 26,3 | 1.883 | 73,7 | 0 | 0 | 331 | 29,63 | 786 | 70,37 | 0 | 0 |
Etxeko laguntza zerbitzuari dagokionez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendetasuneko egoeran dauden lagun asko ez daude sexuaren arabera identifikatuta. Sakontzen balorazio eskalatik (AMALen xedatutako MBB aurretik erabilitako tresna) eratorritako kasuak dira; zehazki, 1.867, 494 eta 396 lagun 2007, 2008 eta 2009an, hurrenez hurren. Beraz, alde batera utzi dugu sexuaren araberako banaketaren grafikoa.
Dena dela, sexuaren arabera identifikatutako pertsonak –MBB balorazioei dagozkienak– bakarrik hartuta, ikusten da hiru urteetan emakumeak guztien %72-74 direla, ikusten denez, Araban baino gehiago (%66-67).
Bizkaiko alten banaketaren arabera, emakumeak onuradun guztien %70-74 dira.
Arabak beste lurralde biek baino gizonezkoen portzentaje handiagoa izatearen arrazoia izan daiteke estaldura tasa handiagoak hain larriak ez diren kasuetara heltzea ahalbidetzen duela, eta horiek proportzioan gizonezkoei dagokiela.
b) Banaketa onuradunaren adinaren arabera
GUZTIRA | 0-3 | 4-18 | 19-30 | 31-45 | 46-54 | 55-64 | 65-79 | 80 edo gehiago | Zehaztu gabe | |
Araba | 2.406 | 1 | 17 | 38 | 84 | 55 | 113 | 600 | 1.498 | 0 |
Gipuzkoa | 3.598 | 2 | 9 | 20 | 38 | 37 | 46 | 429 | 1.150 | 1.867 |
GUZTIRA | 0-3 | 4-18 | 19-30 | 31-45 | 46-54 | 55-64 | 65-79 | 80 edo gehiago | Zehaztu gabe | |
Bizkaia | 2.034 | 0 | 2 | 13 | 23 | 37 | 56 | 362 | 1.541 | 0 |
Arestiko kasuan bezala, Gipuzkoan, ELZren 1.867 onuradun 2007an, 494 2008an eta 396 2009an adinaren arabera zehaztu gabe daude.
GUZTIRA | 0-3 | 4-18 | 19-30 | 31-45 | 46-54 | 55-64 | 65-79 | 80 edo gehiago | Zehaztu gabe | |
Araba | 2.962 | 3 | 21 | 40 | 103 | 79 | 122 | 723 | 1.871 | 0 |
Gipuzkoa | 4.201 | 2 | 7 | 29 | 78 | 70 | 126 | 941 | 2.454 | 494 |
GUZTIRA | 0-3 | 4-18 | 19-30 | 31-45 | 46-54 | 55-64 | 65-79 | 80 edo gehiago | Zehaztu gabe | |
Bizkaia | 2.555 | 0 | 3 | 13 | 41 | 70 | 85 | 589 | 1.754 | 0 |
GUZTIRA | 0-3 | 4-18 | 19-30 | 31-45 | 46-54 | 55-64 | 65-79 | 80 edo gehiago | Zehaztu gabe | |
Araba | 2.863 | 3 | 19 | 34 | 98 | 81 | 126 | 678 | 1.824 | 0 |
Gipuzkoa | 4.244 | 0 | 4 | 26 | 75 | 86 | 137 | 970 | 2.550 | 396 |
GUZTIRA | 0-3 | 4-18 | 19-30 | 31-45 | 46-54 | 55-64 | 65-79 | 80 edo gehiago | Zehaztu gabe | |
Bizkaia | 1.117 | 0 | 4 | 8 | 20 | 26 | 47 | 289 | 723 | 0 |
Araban, mendetasuneko egoeran egonda etxeko laguntza zerbitzuaren onuradun direnen %87 inguru 65 urtez gorakoa da; Gipuzkoan, identifikatutako lagunen adina aztertuta, halakoak %91 dira. Bizkaian, erregistratutako alten %90-93 dagozkie 65 urtez gorakoei.
Esan genezake, beraz, zerbitzu horren erabiltzaile den mendeko biztanleria Gipuzkoan eta Bizkaian Araban baino zahartuago daudela, beharbada, berriz ere, azken lurralde horrek daukan estaldura handiagoaren ondorioz.
80 urtez gorakoak, Araban, guztien %62-64 dira, Gipuzkoan %66 eta Bizkaian %64-75.
Araban eta Gipuzkoan, zerbitzu horretan, adin talde batek –31-45 urtekoa– goranzko joera orokorra –onuradun gehiago adinak gora egin ahala– aldatzen du, hurrengo taldeak –46-54 urtekoak– balio askoz txikiagoak baitauzka. Bizkaiko altei dagokienez, ez dugu aldaketa hori ikusi.