1. Informatzeko betebeharra
Lege antolamenduak Ararteko erakundearen modukoei esleitzen dizkien kontrol eginkizunak betetzeko ezinbestekoa da erakunde horien jarduera esparruetan sartzen diren herri administrazioen laguntza. Izan ere, administrazio horiek izapidetzen ari diren espedienteen ebazpen oinarritua lortzeko behar den informazio guztia eman behar dute eta, gainera, ezarritako epeetan egin behar dute hori, ikerketa eta kontroleko lanek gutxieneko eragingarritasuna izan dezaten nahi bada behintzat.
Errealitate horretaz jabetuta, Ararteko erakundea sortu eta araupetzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak −23. artikuluan− bere kontrolpean jarritako herri administrazioen betebehar hori espresuki aipatzen du, administrazio horiei eskatzen zaizkien datu, dokumentu, txosten eta argitasun guztiak lehentasunez eta premiaz aurkeztu behar dutela dioenean. Era berean, 26. artikuluan ohartarazten du informazioak, espedienteak edota bestelako datuak bidaltzeko eskatzen zaienean, erakundeak eskatutakoari erantzun dakion epe bat ezarri beharko duela. Betebehar hori sendotzeko, lege berberak dio, 24.2 artikuluan, herri Administrazioaren zerbitzura ari den edozein organismo, funtzionario, zuzendari edo pertsonak Arartekoaren ikerketa lanaren aurrean jarrera ezkorra edo oztopatzailea erakusten tematzekotan, txosten berezia egin ahal izango da, urteko txostenean dagokion atalean aipatzeaz gain.
Hain zuzen ere, urteko txosten honetan atal hau sartzearen helburua da Eusko Legebiltzarrak eta, era berean, iritzi publiko orokorrak jakitea zein izan diren erakundearekin lankidetzan jarduteko arreta eta gogo berezia eskaini dituzten administrazio eta organismoak, baita lankidetza hori ukatu edo atzeratzeagatik herritarrek azaldutako kexak dagokien epean konpontzeko ezintasuna eragin dutenak ere.
Komeni da azpimarratzea lankidetzan aritu beharra gogoratzeko funtzioa zuhurtziaz egiten dela, administrazioen kudeaketan eragina duten aldagaiak kontuan hartuta, eta kexa bat azaldu duen pertsonari erantzun eraginkor eta azkarra emateko ageriko helburuarekin. Ezinbesteko arreta beharrezkoa duten zirkunstantzien artean hauek dira nabarmenenak: Informazioa eskatu deneko arazoaren izate materiala, eskaera egin zaion erakundearen administrazio eta burokrazia sarearen konplexutasuna, jorratu beharreko prozeduren behin-behineko pilaketa, kontrolatutako erakundeen eraketan eragina duten eta hauteskunde garaien ondorio diren aldi baterako aldagaiak, arduradun eta funtzionarioen ordezkapen edo/eta errotazioa, etab.
Baia, hala eta guztiz ere, ez dira gutxi arduragabekeria nabarmena islatzen duten egoerak, erakunde honen kontrol funtzioari eta, era berean, kexa azaldutako pertsonen eskubideei errespeturik gabeko jarrera aditzera ematen dietenak. Kasu horietan, hain zuzen, erakundeak ohartarazpenaren azken urratsera jotzea beste erremediorik ez du, lankidetzarik ezak eragin litzakeen ondorio penalen berri emateko asmoz (Zigor Kodeko 502.2 artikulua). 2010. urtean Errenteria
ko eta Mutrikuko udalek ohartarazpen bana jaso dute.
* * *
Jarraian erantsitako zerrendetan azaltzen da administrazio edo erakunde bakoitzak ardura berezia (1) izan duen lankidetzan jarduteko, edo, bestalde, errekerimendua egin beharra (2) izan duen.
Azken horiei dagokienez, urteko azken hiruhilekoaren aurretik errekerimendua eginagatik lankidetza oraindik burutu gabe duten espedienteak (3) azaltzen dira. Azkenik, kasurik larrienak azaltzen dira: ohartarazpen beharra eragin duten espedienteak (4).
1.1. 2010ean kexak izanda ere, errekerimendurik jaso ez duten administrazioak eta bestelako organismoak
Zerrenda honetan jaso da errekerimendurik egin behar izan gabe, euren ebazpenengatik gutxienez informazio-eskaera bat eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteen multzoa. Beraz, adierazi bezala, ardura eta arreta bereziena eskainiz lankidetzan jardun duten administrazioak eta erakundeak dira.
Hala ere, izartxo batez nabarmentzea erabaki dugu gomendioa edo iradokizuna jaso arren, emandako ebazpena onartu ez duten administrazioak (informazio gehiago IX.2 atalean).
Zerrendak 2010. urtean informazio-eskaeraren bat jaso duten espedienteen kopurua azaltzen da.
A) Eusko Jaurlaritza
Saila | Espediente kopurua |
Kultura | 3 |
EITB | 1 |
HABE | 2 |
Ekonomia eta Ogasuna | 5 |
Musikene | 1 |
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa | 7 |
Terrorismoaren biktimei laguntzeko Zuzendaritza | 1 |
Justizia eta Herri Administrazioa | 11 |
IVAP | 3 |
Ingurumena eta Lurralde Antolamendua | 4 |
Emakunde | 1 |
Euskal Trenbide Sarea | 2 |
Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa | 1 |
B) Foru aldundiak
Arabako Foru Aldundia | Espediente kopurua |
Toki Administrazioa eta Lurralde Oreka | 1 |
Nekazaritza | 3 |
Diputatu Nagusia | 2 |
Ogasuna, Finantza eta Aurrekontuak | 4 |
Ingurumena | 2 |
Bizkaiko Foru Aldundia | Espediente kopurua |
Nekazaritza* | 2 |
Kultura | 1 |
Diputatu Nagusia | 1 |
Herri Lanak | 6 |
Udal Harremanak eta Herri Administrazioa* | 2 |
Garraioak eta Hirigintza | 4 |
Gipuzkoako Foru Aldundia | Espediente kopurua |
Kultura eta Euskara | 1 |
Kirolak eta Kanpo Ekintza | 1 |
Landa Ingurunearen Garapena | 1 |
Ogasun eta Finantzak | 6 |
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa | 1 |
Gizarte Politika* | 20 |
Lehendakaritza eta Foru Administrazioa | 2 |
C) Udalak
- Arabako Lurralde Historikoa
Arabako udalak | Espediente kopurua |
Amurrio | 3 |
Aramaio | 2 |
Armiñón | 2 |
Barrundia | 1 |
Iruraiz–Gauna | 1 |
Labastida | 3 |
Lanciego/Lantziego | 1 |
Legutiano | 1 |
Llodio | 1 |
Okondo | 1 |
Peñacerrada – Urizaharra | 1 |
Zambrana | 1 |
Arabako administrazio batzarrak | Espediente kopurua |
Larrazketa | 1 |
Legutiano | 1 |
Menagarai | 2 |
Portilla | 1 |
Villanañe | 1 |
- Bizkaiko Lurralde Historikoa
Bizkaiko udalak | Espediente kopurua |
Abanto y Ciervana–Abanto Zierbena | 1 |
Arrankudiaga | 1 |
Arrieta | 1 |
Arrigorriaga | 2 |
Basauri | 2 |
Bilbao* | 54 |
Elorrio | 1 |
Ermua | 2 |
Errigoiti | 1 |
Gorliz | 3 |
Güeñes | 1 |
Leioa | 3 |
Lekeitio | 1 |
Lezama* | 2 |
Loiu | 1 |
Mallabia | 1 |
Mañaria | 1 |
Orduña | 2 |
Portugalete | 10 |
Santurtzi | 3 |
Sondika | 2 |
Sopuerta | 1 |
Trucios–Turtzioz | 1 |
Ugao–Miraballes | 1 |
Valle de Trápaga–Trapagaran | 1 |
Zaldibar | 1 |
Zamudio* | 1 |
Zeanuri | 1 |
- Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Gipuzkoako udalak | Espediente kopurua |
Abaltzisketa | 1 |
Abaltzisketa | 1 |
Alegia | 1 |
Andoain | 3 |
Anoeta | 1 |
Aretxabaleta | 1 |
Arrasate/Mondragón | 2 |
Ataun | 1 |
Deba | 3 |
Elgeta* | 1 |
Elgoibar | 1 |
Getaria | 1 |
Hondarribia | 6 |
Ibarra | 2 |
Lasarte–Oria | 1 |
Lazkao | 1 |
Leaburu | 1 |
Mendaro | 1 |
Orio | 2 |
Pasaia* | 3 |
Tolosa | 3 |
Villabona | 1 |
Zumarraga | 1 |
D) Beste erakunde publiko batzuk
Espediente kopurua | |
Datuak Babesteko Euskal Bulegoa | 1 |
Bidegi | 2 |
Bizkaiko Erizainen Elkargoa | 1 |
EHUko Gizarte Kontseilua | 1 |
Legelarien Euskal Kontseilua | 1 |
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa | 3 |
Arabako Errioxako Urkidetza | 1 |
Haurreskolak | 6 |
Justizia – Erregistro Zibila | 1 |
Eusko Legebiltzarra | 2 |
1.2. 2010ean kexak izanda ere, errekerimendurik jaso duten administrazioak eta bestelako organismoak
Zerrenda honetan jaso da euren ebazpenengatik gutxienez informazio-eskaera bat eta errekerimendu bat egitea eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteen multzoa. Zerrendak honako ezaugarriak ditu:
(1) zenbat espedientetan egin den 2010. urtean informazio eskariren bat.
(2) 2010ean informazioa eskatu deneko espedienteetatik zenbatetan egin den agindeia.
(3) agindeia egin zaien espedienteen portzentajea, 2010ean informazio eskaririk egin zaieneko guztirako espedienteen aldean.
(4) 2010ean agindeirik zenbat espedienteri egin zaion, aurreko urteetan egindako informazio eskariei buruzkoak izanik.
Zerrenda honi dagokionez, ohar bat egin beharra dago: Komeni da azaltzea zerrendak bildu direla espediente izapidetu kopuru handiena duten administrazio guztietako sailak (adibidez: hezkuntza; etxebizitza, gizarte lanak eta garraioak, etab.) nahiz eta kasu hauetan errekerimendua izan duten espedienteen ehunekoak ez du zerikusirik administrazio txikien lankidetza falta islatzen duten ehunekoekin, azken horien kasuan espediente izapidetuen kopurua ez baita oso esanguratsua.
A) Eusko Jaurlaritza
1 | 2 | 3 | 4 | |
Saila | 2010eko eskaera duten espedienteak | Agindeiak dituzten espedienteak | % | Agindeiak aurreko urteetako eskaerei |
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa | 94 | 32 | 34,04 | 8 |
Enplegu eta Gizarte Gaiak | 18 | 2 | 11,11 | – |
Herrizaingoa | 53 | 3 | 5,66 | – |
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrrantza | 9 | 4 | 44,44 | – |
Osasuna eta Kontsumoa | 17 | – | – | 1 |
Osakidetza | 49 | 11 | 22,44 | 4 |
Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak | 53 | 29 | 54,71 | 2 |
Eusko Trenbideak | 2 | 2 | 100 | – |
B) Foru aldundiak
1 | 2 | 3 | 4 | |
Arabako Foru Aldundia | 2010eko eskaera duten espedienteak | Agindeiak dituzten espedienteak | % | Agindeiak aurreko urteetako eskaerei |
Herrilanak eta Garraioak | 4 | 2 | 50 | – |
Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuak | 35 | 9 | 25,71 | 2 |
1 | 2 | 3 | 4 | |
Bizkaiko Foru Aldundia | 2010eko eskaera duten espedienteak | Agindeiak dituzten espedienteak | % | Agindeiak aurreko urteetako eskaerei |
Gizarte Ekintza | 29 | 1 | 3,45 | – |
Ogasun eta Finantzak | 9 | 2 | 22,22 | – |
Ingurumena | 2 | 1 | 50 | – |
1 | 2 | 3 | 4 | |
Gipuzkoako Foru Aldundia | 2010eko eskaera duten espedienteak | Agindeiak dituzten espedienteak | % | Agindeiak aurreko urteetako eskaerei |
Bide Azpiegiturak | 4 | 2 | 50 | – |
C) Udalak
- Arabako Lurralde Historikoa
1 | 2 | 3 | 4 | |
Arabako udalak | 2010eko eskaera duten espedienteak | Agindeiak dituzten espedienteak | % | Agindeiak aurreko urteetako eskaerei |
Ayala / Aiara | 2 | 1 | 50 | |
Lapuebla de Labarca | 1 | 1 | 100 | – |
Navaridas | – | – | – | 1 |
Valdegovía | 1 | 1 | 100 | – |
Vitoria–Gasteiz | 57 | 10 | 17,54 | 1 |
Zigoitia | – | – | – | 1 |
1 | 2 | 3 | 4 | |
Arabako administrazio batzarrak | 2010eko eskaera duten espedienteak | Agindeiak dituzten espedienteak | % | Agindeiak aurreko urteetako eskaerei |
Arechavaleta | 1 | 1 | 100 | – |
Berganzo | 1 | 1 | 100 | – |
San Román de San Millán | 1 | 1 | 100 | – |
Troconiz | 1 | 1 | 100 | – |
− Bizkaiko Lurralde Historikoa
1 | 2 | 3 | 4 | |
Bizkaiko udalak | 2010eko eskaera duten espedienteak | Agindeiak dituzten espedienteak | % | Agindeiak aurreko urteetako eskaerei |
Alonsotegi | 4 | 1 | 25 | – |
Amorebieta–Etxano | 4 | 3 | 75 | – |
Atxondo | 1 | 1 | 100 | – |
Balmaseda | 2 | 1 | 50 | – |
Barakaldo | 14 | 6 | 42,86 | 1 |
Bermeo | 8 | 2 | 25 | 2 |
Carranza | 1 | 1 | 100 | – |
Derio | 1 | 1 | 100 | – |
Durango | 10 | 4 | 40 | – |
Erandio | 12 | 2 | 16,67 | – |
Galdakao | 5 | 2 | 40 | – |
Gernika–Lumo | 2 | 1 | 50 | 1 |
Getxo | 10 | 2 | 20 | – |
Gordexola | 3 | 2 | 66,67 | – |
Lemoiz | 1 | 1 | 100 | – |
Ondarroa | – | – | – | 1 |
Orozko | 2 | 1 | 50 | – |
Ortuella | 3 | 2 | 66,67 | – |
Plentzia | 2 | 1 | 50 | – |
Sestao | 8 | 2 | 25 | 3 |
Sopelana | 6 | 2 | 33,33 | – |
Zeberio | 1 | 1 | 100 | – |
- Gipuzkoako udalak
1 | 2 | 3 | 4 | |
Gipuzkoako udalak | 2010eko eskaera duten espedienteak | Agindeiak dituzten espedienteak | % | Agindeiak aurreko urteetako eskaerei |
Azkoitia | 1 | 1 | 100 | – |
Beasain | 4 | 1 | 25 | – |
Donostia–San Sebastián | 37 | 1 | 2,7 | – |
Eibar | 5 | 1 | 20 | – |
Errenteria | 8 | 1 | 12,5 | – |
Hernani | 2 | 1 | 50 | – |
Irun | 11 | 3 | 27,27 | – |
Irura | 2 | 1 | 50 | – |
Legazpi | 1 | 1 | 100 | – |
Mutriku | 2 | 1 | 50 | – |
Oiartzun | 4 | 3 | 75 | – |
Oñati | 1 | 1 | 100 | – |
Ordizia | 2 | 1 | 50 | – |
Usurbil | 1 | 1 | 100 | – |
Zarautz | 2 | 2 | 100 | – |
D) Beste erakunde publiko batzuk
1 | 2 | 3 | 4 | |
2010eko eskaera duten espedienteak | Agindeiak dituzten espedienteak | % | Agindeiak aurreko urteetako eskaerei | |
Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa | 3 | 1 | 33,33 | – |
Estatuko erakundeak eta administrazioak | 1 | – | – | 1 |
Euskal Herriko Unibertsitatea | 21 | 6 | 28,57 | – |
1.3. Errekerimenduak erantzun gabe dituzten administrazioak
Zerrenda honetan zehaztasunez azaltzen dira, banaka-banaka, euren izapidean errekerimendu bat egitea eragin duten espedienteak. Errekerimendu hori dagokien organo edo erakundeei egin zaie, kasu bakoitza behar bezala aztertu ondoren. Espediente horietan, 2010eko urriaren 1a baino lehenago egin zen errekerimendua eta txosten hau ixteko orduan (2010eko abenduaren 31) artean ez genuen erantzunik jaso.
(Izartxoa duten espediente kopuruek honakoa adierazi nahi dute: espediente horien izapideak aurreko urteetan hasi arren, oraindik 2010. urtean zehar errekerimenduak egin behar izan zaizkie, izapideek bere horretan jarraitu dutelako.
Datu osoak gure web orrialdean kontsulta daitezke.
A) Eusko Jaurlaritza
Saila | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data |
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa | 761/2010/25 | Gaitasun intelektualeko probaren emaitzetarako sarbidea | 2010/09/02 |
Ur agentzia | 462/2010/23 | Sefanitron kutsatuta egon bide dauden zoruak | 2010/04/23 |
Osakidetza | 1301/2009/18* | Sexu aldaketa | 2010/02/03 |
1400/2009/18* | Ambulancias Bizkaiaren zerbitzua | 2010/05/12 | |
1639/2009/18* | Donostia–San Sebastián Ospitaleko edoskitze boxen egoera | 2010/05/12 | |
202/2010/18 | Historia klinikoaren eskaera | 2010/06/10 | |
352/2010/18 | Ebakuntza kirurgikoa egiteko atzerapena | 2010/05/12 | |
901/2010/18 | Tratamendu mediku eskaera | 2010/09/10 |
B) Foru aldundiak
- Arabako Foru Aldundia
Udala | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data |
Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuak | 21/2009/32O* | Gaitz sendaezinak dituzten presoen egoera | 2010/04/20 |
512/2010/39 | Menpekotasuna duen pertsona bat zaintzeko laguntza ekonomikoa | 2010/06/22 | |
535/2010/39 | Menpekotasuna duen pertsona baten artapena | 2010/06/22 | |
674/2010/39 | Menpekotasun legearen aplikazioarekiko desadostasuna | 2010/06/22 |
C) Udalak
- Arabako Lurralde Historikoa
Udala | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data |
Lapuebla de Labarca | 782/2010/23 | Hirigintzako ustezko irregulartasun baten salaketa | 2010/09/01 |
Navaridas | 1431/2009/23 | Etxarte baten erreforma | 2010/02/23 |
Salvatierra/Agurain | 667/2010/19 | Lursail pribatua erabiltzea bide publikoa egiteko | 2010/07/06 |
Urkabustaiz | 747/2010/29 | Norberaren jabetzako lursailetatik bideratzea urak | 2010/08/02 |
Vitoria–Gasteiz | 138/2009/17 | TUVISAko kotxe–tokian autobusen zaratak | 2010/07/07 |
- Bizkaiko Lurralde Historikoa
Udala | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data |
Barakaldo | 1461/2009/28 | Udalaren erantzunik eza kafetegi batean alkohola saltzeagatik | 2010/07/08 |
Carranza | 814/2010/29 | Udalak lursailak saltzea | 2010/07/26 |
Derio | 1500/2008/20 | Lanean okupazio eraginkorrik eza | 2010/05/26 |
Durango | 171/2010/28 | Hiri zoruan sailkatutako jarduerak | 2010/05/12 |
229/2010/28 | Durangoko zonalde batzuetako segurtasunik eza | 2010/05/28 | |
1028/2010/22 | Ibi batengatiko zergen kobrantza | 2010/09/17 | |
Getxo | 942/2010/23 | Telefonia mugikorreko antenari buruzko informazio falta | 2010/09/03 |
Gordexola | 416/2010/29 | Udal zinegotziaren txosten juridikoaren eskaera | 2010/05/10 |
Ortuella | 253/2010/34 | Etxebizitza babestua eskatzea | 2010/04/21 |
Plentzia | 672/2009/28 | Tabernako terrazarako lizentzia | 2010/04/07 |
Sopelana | 286/2010/28 | Hiri zoruan sailkatutako jarduerak | 2010/05/28 |
- Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Udala | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Agindeiaren data |
Beasain | 1452/2008/28 | Hiri zoruan sailkatutako jarduerak | 2010/04/06 |
Errenteria | 194/2010/29 | Udalaren aldeko garbitasunik eza | 2010/03/23 |
1.4. Arartekoak 2010. Urtean egindako ohartarazpenen zerrenda
Udalak
- Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Udala | Ardura | Titularra | Erreferentzia (esp. zenb.) | Azalpena (Kexa eragin duen gaia) | Ohartarazpenaren data |
Errenteria | Alkatea | Juan Carlos Merino | 194/2010/29 | Udalaren parteko garbitasunik eza | 25/11/10 |
Mutriku | Alkatea | Josebe Astigarraga | 901/2009/29 | Etxebizitza baten ondoko lursailera iristeko horma bat botatzea | 30/11/10 |