I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)
1. Hizkuntz eskubideak eta kultura
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Herrizaingoa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11.?Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
14. Lana eta gizarte segurantza
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
16. Etxebizitza
III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
5. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
10. Adinekoak
11. Talde terroristen biktimak
7. Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (testu osoa web orrian)
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
4. Inkestak. Erabiltzaileen inkesten eraginkortasun maila eta emaitzak
Duela zenbait urte, herritarrengana hurbiltzeko bidea hasi genuen, esku hartzeko eskatu diguten pertsonen iritzia jakiteko. Erakundearen jardunbidean ahulguneak zeintzuk diren jakitea eta eskaintzen dugun zerbitzua hobetzen saiatzea ditugu helburu.
Horregatik, kexa−espediente baten izapideak amaitzen ditugunean, kexagileari galdera−sorta bat bidaltzen diogu, nahi izanez gero eta izena ipini barik, galdera batzuei erantzuteko eskatuz, emandako zerbitzuaren gainean egiten duen balorazioa jakiteko.
Emaitzak baloratzeko orduan garrantzitsua da honako hau kontuan hartzea: 2010ean guztiz izapidetu diren kexetatik, soilik %32,49tan iritzi diogu eragindako administrazioak oker jokatu duela.
Hona hemen bete diren galdera−sortetako datuak laburbilduta: kexaren bat egin duten herritarren eta kexa horren tramitazioa bukatu den kasuetan, kexagileetatik %80k hauxe adierazi dute: «Arartekoak emandako informazioa ona edo oso ona izan da».
23. grafikoa. Nolakoa iruditu zaizu Arartekoak bidalitako informazioa?
Orobat, zera azaldu dute: «erabat edo nahiko ados gaude Arartekoak kexari buruz emandako ebazpenarekin edo proposamenarekin» (%57,39k).
24. grafikoa. Zenbateraino zaude ados Arartekoak zure kexari buruz erabaki edo proposatu duenarekin?
Arartekoaren esku−hartzea oro har nola baloratuko luketen galdetzean (erakutsi duen interesa, laguntzeko prestasuna, egindako gestioak eta abar), kexagileetatik %80,87k esku−hartzea «oso ona edo nahiko ona» iruditu zaiela adierazi dute.
25. grafikoa. Oro har, zer iruditu zaizu Arartekoaren lana? (Hau da, azaldu duen interesa, laguntzeko prest egotea, egindako gestioak...)
Portzentaje on hori (%72,06) mantendu egiten da arazoa «konpondu ez zaien» edo «nahiko gaizki konpondu zaien» kexagileen artean ere.
26. grafikoa. Oro har, zer iruditu zaizu Arartekoaren lana? (Hau da, azaldu duen interesa, laguntzeko prest egotea, egindako gestioak...) (Arazoa «konpondu ez zaien» edo «nahiko gaizki konpondu zaien» kexagileak»)
Galdera−sorta bete duten pertsonetatik %84,35ek adierazi dutenez, «administrazioarekin arazoak dituen pertsonaren bati Arartekora joateko gomendatuko liokete beti edo kasu batzuetan».
27. grafikoa. Administrazioarekin arazoak dituen pertsonaren bati Arartekora joateko gomendatuko zenioke?
Portzentaje hori dezente gutxitzen da −baina ez modu esanguratsuan− (%76,44) beraien arazoa «ez dela konpondu» edo «nahiko gaizki konpondu dela» uste duten kexagileen artean.
28. grafikoa. Administrazioarekin arazoak dituen pertsonaren bati Arartekora joateko gomendatuko zenioke? (Arazoa «konpondu ez zaien» edo «nahiko gaizki konpondu zaien» kexagileak)
Beraz, emaitza horiek denek ondorio hau aterarazten digute: Arartekoaren zuzeneko esku−hartzearekin −bere jardueraren eta pertsonazko baliabideen araberakoarekin− lotutako iritziak aztertzen direnean, oso ontzat jotzen da egindako lana. Azpimarratzekoa da, gainera, %32,17 bakarrik ez daudela ados Arartekoaren ebazpenarekin.
Bestelako emaitza lortzen da Ararteko erakundearen erabakitzeko edo jarduteko ahalmenetik kanpo geratzen diren alderdiez galdetzen denean. Alderdi horiek gehienbat administrazioaren laguntzeko edo ez laguntzeko jarrerarekin dute zerikusia: prozesuaren iraupena (%51,31k uste dute igarotako denbora luzea edo oso luzea izan dela), edo kexa bukatzeko modua bera, izan ere, %33,91 soilik daude pozik azkenean lortutako konponbidearekin:
29. grafikoa. Nolakoa iruditu zaizu kexa aurkeztu zenuenetik tramitazioa bukatu arteko denbora?
30. grafikoa. Zure ustez, kexa sorrarazi zuen arazoa:
Inkestetan lortzen diren datuez gain (jada zehaztu ditugunak), erreklamazioak egin dituzten pertsonek galdetegiko ataletako baten bidez bidali ahal dizkiote Arartekoari beren iritziak eta iradokizunak. Aurreko urteetan bezala, haietako batzuek iradokitzen dute Arartekoak botere gehiago eta eskumen gehiago izan beharko lituzkeela eta haren ebazpenak lotesleak izan beharko liratekeela. Inkestatutako pertsona batzuek, gainera, uste dute emandako ebazpenen jarraipena egin behar zaiola administrazioari, eta behar bezala jokatzen ez duten administrazioak zehatzeko ahalmena izan behar duela Arartekoak. Gainera, erakundearen eta bere funtzioen berri ematea proposatu dute.
Arartekoaren lana etengabe hobetzeko asmoz, web gunean iradokizunen atala jarri dugu, herritarrekin batera jarduteko bide berri gisa. Bertan, gure jarduera hobetzeko proposamenak egin daitezke, edo horrek sortutako kexak azaldu.
Laburbilduz, sustatu beharreko aktibo handia dauka Arartekoak: herritarrek oso iritzi ona dute Arartekoaren esku−hartzeaz eta erakunde honetan kasu egiten dieten moduaz. Hori erantzukizun handia eta eguneroko lanerako akuilua da.