VI. ATALA ARARTEKOAREN GOMENDIOAK ETA IRADOKIZUNAK ZENBATERAINO BETE DIREN
Ararteko erakundea sortzen eta arautzen duen 3/1985 Legeak otsailaren 27koak 11.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, Arartekoari dagokio: “Dagokien ihardutze-sailei, herrilanariei edo hoien lanariburuei aholkuak ematea edo legezko egitekoak gogoraraztea, legez kontrako edo bidegabekeriazko egintzak zuzentzen edo Arduralaritza-zerbitzuak hobetzea lortzen saiatzeko” (sic).
Horregatik, kexak aztertzean administrazioaren jokaera ez dela zuzena izan ondorioztatzen dugunean, gomendio edo iradokizun ba
t bidaltzen diogu kexak eragindako administrazioari, bere jokaera alda dezan eskatzeko.
Gomendioak ordenamendu juridikoa urratu dela, legez kontra jokatu dela edo hutsegite larria izan dela ikusten denean egiten dira eta, horien bidez, delako jarduera berrikusteko eskatzen zaio kasuan kasuko administrazioari. Formula honen pean egiten dira, orobat, legeak bete behar dela gogorarazteko oharrak.
Iradokizunak, aldiz, honelako kasuetan egiten dira: eragindako administrazioak legeei jarraiki jardunda ere, eskubideak ba
bestearren edo administrazio egokia bermatzearren, beste era ba
teko jarduera behar denean. Kategoria honetan ba
rneratzen dira, orobat, administrazio ba
kar ba
ti zuzenduta dauden eta kexa-espediente jakin ba
tekin zerikusia duten arau aldaketako proposamenak ere.
Hala ere, adierazi nahi dugu beti ez dela beharrezkoa izaten gomendioa edo iradokizuna egitea. Askotan, administrazioak bere jokaera jakin ba
ti buruzko informazioa eskatzeko idazkia jaso eta bere jokaera legezkotasunarekin ba
t ez zetorrela egiaztatu ondoren, bere jokaera ez dela zuzena izan aitortzen du, luzamendutan ibili gabe, eta kexagileari urratutako eskubidea berrezartzen dio. Arazoak konpontzeko modu honen bidez, ez da beharrezkoa gomendio edo iradokizun ba
t beren-beregi egitea; horri esker, irregulartasunak antzeman diren administrazio-jardueretatik %86,2 gomendio edo iradokizunik egin gabe konpondu dira.
Egindako gomendio eta iradokizunak betetzeari dagokionez, azpimarratu beharra dago 2015. urtean egindako 102etatik eta 2014ko txosteneko datuen arabera erabakitzeko zeuden beste 36etatik, 56 onartu egin direla; 65 ez direla onartu eta 17 erantzunaren edo azken erabakiaren zain daudela.
Horrela, bete diren ala ez jakiteko aztertu ditugun gomendioen kopurua antzekoa da, nahiz eta 2015ean egindako gomendioak zertxobait gehitu diren.
Onartutako gomendioen onarpen-maila orokorra ere antzeko ehunekoan mantentzen da. Onartu ez direnak gehitu egin dira, ba
ina gogoan izan behar da aldi berean dezente gutxitu dela datozen ekitaldietarako erabaki gabe dauden gomendioen kopurua.
Azken urteotako joerari jarraiki, gizarteratze arloan egindako gomendioak guztien %30 pasatxora iritsi dira 2015ean. Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen ondorioz sortu ziren prestazio ekonomikoen gainean espediente asko bideratu direlako gertatu da hori, aurreko ekitaldietan gertatu zen moduan. Gomendio horiek bereziki Lanbideri eragin diote. Adierazi behar dugu kexa horien artean bereziki esanguratsua dela onartutako gomendioen ehunekoa (%63).
Emaitza horiek aintzat hartzean, ezin dugu ahaztu erakunde honek egindako gomendio edo iradokizunak ez direla lotesleak eta, ondorioz, limurtzea edo pertsuasioa besterik ez dugula laguntza eskatu diguten pertsonen egoera juridikoak konpontzen saiatzeko.
Horregatik, aipatu nahi dugu erakunde honek garrantzi handia ematen diola administrazio publikoetara bidaltzen dituen erabakiak behar bezala arrazoitzeko beharrari, ba
tez ere erabaki ba
t edo esku hartzeko irizpide ba
tzuk aldatzeko eskatzen denean. Beti esan izan dugu behartzeko gaitasunik ez izateak ahalegin dialektiko handiagoak egitera behartzen gaituela, gure analisietan sakontzera, desadostasun juridikoak egiaztatzera eta gure argudioak errepikatzera, gure gomendioak eta gogorarazteko oharrak betetzeko orduan bidegabeko aitzakiak jartzen direla ikusten dugunean.
Beti onartu dugu Ararteko erakundeak administrazio jokaera ba
t aldatzea gomendatu edo iradokitzen duenean, administrazioak ez duela zertan onartu gomendioaren eta/edo iradokizunaren interpretazio juridiko hori, eta ados ez egoteko arrazoiak zeintzuk diren argudia dezakeela.
Batzuetan, eragindako administrazioak ez du adierazten gomendioa edo iradokizuna onartzen duen ala ez. Kasuok bestelako ba
lorazioa merezi dute, eta halakoetan, erantzunik ezak gomendioa edo iradokizuna ez betetzeko asmoa estaltzen duela susmatzen da, eta, hortaz, administrazioari adierazten zaio erantzunik ez emateko jarrerari eusten ba
dio, ez onartutzat joko dela gomendioa edo iradokizuna, eta zertzelada hori jakinaraziko dela Legebiltzarrari egiten zaion urteko txostenean.
Espedienteak bukatzeko beste modu desegoki ba
t zera da: eragindako administrazioak gomendioa ez onartzea eta bere ezezkoa oinarritzeko argudio nahikorik ez ematea.
Egoera horrek kezkatzen gaituenez gero, berriz ere adierazi beharra daukagu horrelako jokaerek urratu egiten dutela Eusko Legebiltzarreko erakunde ordezkari gisa eman dizkiguten eginkizunak onartzea. Era berean, gure iritziz, jokaera horiek begirunerik eza erakusten dute Zuzenbideko Estatuak arazoak konpontzeko eman duen tresnetako ba
t erabiliz beren eskubideak aitor diezazkieten eta legeria bete dadin erakunde honetara ba
bes eske etorri diren herritarrekiko. Ildo horretan, gogorarazi behar da onartu gabeko gomendio edo iradokizun ba
koitzak, erakunde honen bermatze lanerako oztopoa izateaz gain, ba
tez ere legea ez betetzen edo herritarren eskubideak urratzen jarraitzea dakarrela berekin, herritarrei legez dituzten eskubideak berrezartzea galaraziz.
Ohikoa denez, atal honetan aipatuko dugu zein egoeratan dauden 2015ean egindako gomendio eta iradokizunak, ba
ita 2014ko txostena bukatu genuenean erabakitzeko geratu zirenak ere. Aipamen hori hiru kategoriatan bildutako gomendioen azaleko deskribapena ba
ino ez da izango. Hiru kategoriak honako hauek dira: 1) Administrazioak onartu dituenak; 2) Administrazioak onartu ez dituenak; eta 3) txosten hau amaitutakoan, administrazioaren azken erabakiaren zain daudenak.
Ebazpen guztiak, oso-osorik, gure web orrialdean kontsulta daitezke.
1. ONARTUTAKO GOMENDIOAK ETA IRADOKIZUNAK
A) EUSKO JAURLARITZA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 29koa. Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter ditzan jardun-irizpideak, justifikatu gabeko bertaratze-hutsegite ugari izateagatik etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galtzen denean aplikatzen direnak.
1652/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio ezgaitasunaren gaineko ba
remoaren ataleko puntuazioa aitor diezaion datorren 2015-2016 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesuan parte hartu duen adingabe ba
ti.
406/2015/QC espedientea
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2013ko urriaren 31koa. Horren bidez, prestazioak ukatzeko ebazpen ba
t bertan behera uzteko, jarduera interesdunak agiriak aurkeztu zituen unera atzera eramateko eta dagozkion atzerakinak ordaintzeko gomendatzen da.
1999/2012/39 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 8koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestaziorako eskubidearen ukapena berriz aztertzeko.
2464/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 28koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta ba
ten ukoa berriz aztertzeko.
534/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 10ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio lan- eta familia-bizitza ba
teragarri egiteko familientzako diru-laguntzen unibertsaltasuna eta maila ekonomikoa mantentzea, unean uneko beharrizanei erantzuteko kontziliazio-laguntzen programara bideratutako aurrekontu-partidak egokitzea eta diru-laguntzen ba
naketa bidezkoagoa ahalbidetzen duten irizpideak txertatzea.
1764/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urtarrilaren 29koa. Honen bidez gomendatzen zaio ba
imendu gabeko absentzietarako jardun-protokolo komun ba
t lehenbailehen onar dezan eta gizarte ba
besik gabeko haurrentzako egoitza harrerako ba
liabideetan gorputz miaketak egiteko modu orokorra xeda dezan.
2298/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 10ekoa. Horren bidez gomendatu zaio gozamen eskubide ba
t halako eskubidetzat jo dezala eta ez jabetza soiltzat, pertsona ba
tek diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea duen zehazteko orduan.
1943/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio efekturik gabe utz dezala 11.160,43€ itzultzeko betebeharra adierazi duen ebazpen ba
t, ez ba
itago horretarako arrazoirik.
200/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 29koa. Horren bidez, herritar ba
tek bere adingabeko semea zaintzeko eskatutako laguntzaren ukatzea ba
liogabetzeko aholkatu zion, lana eta familia bizitza ba
teratzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II. kapituluaren ba
besean.
280/2015/QC espedientea
Ogasun eta Finantza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abuztuaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio KZguneko erabiltzaile ba
ti ezarritako zigorra indarrik gabe uzteko.
1520/2014/QC espedientea
Ingurumen eta Lurralde Politikako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2013ko irailaren 23koa. Horren bidez, Ingurumen Sailak ingurumen-informazioaren eskaera ba
ti emandako erantzuna agerian jartzen da.
1943/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 16koa. Horren bidez iradokitzen zaio EAEko airearen kalitatea kontrolatzeko sarean lortzen diren datuak ba
liozkotzeari buruzko informazioa hobetu dezala.
206/2015/QC espedientea
Uraren Euskal Agentzia - URA
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 5ekoa, Oiola urtegiko uren ingurumen-kalitateari buruzkoa. Horren bidez, Osasun Sailari eta URA Uraren Euskal Agentziari iradokitzen zaie edateko ura hartzeko erabilitako uren kalitatea kontrolatzeko prozedura ba
t ezartzeko, 2000/60/EE Zuzentarauko 7.2. artikuluan jasotako betekizunei jarraiki.
317/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio Iurritako errotaren egoeraren gaineko espedientearen egoeraren berri eman dezan eta ingurumen informazioari buruzko eskaera ba
ti erantzun diezaion.
2041/2014/QC espedientea
Osasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 5ekoa, Oiola urtegiko uren ingurumen-kalitateari buruzkoa. Horren bidez, Osasun Sailari eta URA Uraren Euskal Agentziari iradokitzen zaie edateko ura hartzeko erabilitako uren kalitatea kontrolatzeko prozedura ba
t ezartzeko, 2000/60/EE Zuzentarauko 7.2. artikuluan jasotako betekizunei jarraiki.
314/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 19koa. Horren bidez, 1/2007 Zuzentarauaren ba
rruan beste mediku ba
ten iritzia jasotzeko eskubidearen egikaritzea sartzea gomendatzen zaio.
1147/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 26koa. Horren bidez iradokitzen zaio informatzeko jarduerak abian jar ditzan saltoki gune ba
teko erabiltzaileei tabakoaren kontsumoari lotutako debekuak gogorarazteko, zehazki, ekainaren 25eko 18/1998 Legean jasotakoak.
1727/2015/QC espedientea
Osakidetza
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 8koa, emandako osasun laguntzarekiko desadostasuna adierazi zuen erreklamaziorako erantzun faltari buruzkoa. emandako osasun laguntzarekiko desadostasuna adierazi zuen erreklamaziorako erantzun faltari buruzkoa.
64/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 30ekoa. Ezgaitasun funtzionala duten pertsonen mantentze fisikoa lortzeko errekurtso ba
ten kokaguneari lotuta.
2102/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 20koa. Horren bidez iradokitzen zaio zentroetan ematen den osasun asistentziarako sarrera irizpideak modu zehatzean gogorarazteko, kexek egoki aplikatu ez dela adierazten dute.
874/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 16koa. Horren bidez iradokitzen zaio Ba
clofeno intratecal tratamendurako aktibitate mailak bidea ematen duenean Donostiako Unibertsitate Ospitalean emateko aukera azter dezan.
1241/2015/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Zerbitzuen Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 29koa. Horren bidez gomendatu zaio arreta egokia eman diezaiela Bideberria egoitza harreran hartutako adin txikikoen beharrizanei, emantzipaziorako eta bizitza autonomorako prestakuntzara argi bideratuta, berma dezala gizarte ba
besgabetasun egoeran dauden haurrentzako eta nerabeentzako egoitza harrerarako ba
liabideak arautu dituen uztailaren 8ko 131/2008 Dekretuan aztertutako betekizunak, langileei buruzkoak, betetzen direla, eta zaindu eta ba
bestu ditzala hartutako adin txikikoak, ahal den neurrian, ba
liabideetako langileen lan gatazketatik.
671/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegian defenda ditzala gurasoak espetxean dituzten eta beren tutoretzapean dauden adingabeen eskubideak.
1500/2015/QC espedientea
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2014ko otsailaren 24koa. Horren bidez bukatu du bere jarduera honako aztergaia zuen kexan: ezinduta eta mendekotasun egoeran dagoen adin txikiko ba
ten ama ez zegoen konforme pertsonak familia ba
rruan zaintzeko prestazio ekonomikoa kobratzeko Bizkaiko Foru Aldundiak ezarri zuen eragin-datarekin. Hori dela eta, Arartekoak zenbait neurri hartzeko gomendatu dio aldundiari.
1142/2011/39 espedientea
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 6koa. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuari iradokitzen zaio foru aterpetxeen sarearen erabileragatiko prezio publikoak ezgaitasunen ba
t duten pertsonen sustapenaren ikuspegi integratzailetik berrikus ditzan.
949/2014/QC espedientea
Gizarte Politikako Departamentua
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 29koa. Horren bidez iradokitzen zaio, familia-abegiko programan parte hartzen duten bikoteen bizikidetza hausten den kasuetan, zehaztasunez ezar dezala hartutako adingabeekiko bisita, harreman edo komunikazio araubidea eta esku-hartze programetan familiek sinatu behar duten hitzarmenean beraien parte-hartzearekin lortu nahi diren helburu nagusiak sar ditzala.
561/2015/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA ARABAKO UDALAK
Artziniegako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 15ekoa. Horren bidez, jabari publikokoa den lursail ba
ten defentsarako espedientea egoki izapidetzeko gomendatu genion.
1875/2014/QC espedientea
Gasteizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abuztuaren 11koa. Horren bidez, Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudia bete dezala edo haren artikuluak alda ditzala gomendatu zaio.
2640/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 13koa. Horren bidez gomendatzen zaio erantzun arrazoitua eman diezaiela kexagileak aurkeztutako informazio- eta dokumentazio-eskaerei.
447/2015/QC espedientea
Zambranako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio hirigintza agindu ba
t ez betetzeagatik higiezin ba
teko jabekide ba
koitzari ezarritako hertsapen isun ba
tengatiko hainbat likidazioren kobrantza berrikusteko.
693/2015/QC espedientea
BIZKAIKO UDALAK
Abanto-Zierbenako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio herritar ba
ti emandako euskara ikasteko diru-laguntzaren zenbatekoa berrikus dezan.
691/2015/QC espedientea
Barakaldoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abuztuaren 13koa. Horren bidez gomendatzen zaio berrikus dezala erreklamaziogileari Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ukatzeko ebazpena, ondare mugari buruzko beharkizuna betetzen ba
itu.
1638/2014/QC espedientea
Bermeoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 11koa. Horren bidez gomendatzen zaio ba
liorik gabe utz dezala trafiko isun ba
t, euskara hutsean seinaleztatuta zegoen aparkatzeko debeku ba
t ez betetzeagatik jarritakoa.
104/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 8koa. Honen bidez gomendatzen zaio kexagileari bere legezko eskubide eta interesak auzitegiaren aurrean defendatzeko beharrezko dokumentazioa horrek erabakitzen duen hizkuntza ofizialean ematea.
231/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 8koa. Horren bidez obren eta jardueren proiektu ba
ten gaineko dokumentuak eskuratzeko eskariak erantzuteko gomendatu zitzaion.
1114/2015/QC espedientea
Bilboko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 26koa. Horren bitartez, zenbait obra hirigintza legezkotasunera egokitzeko aurkeztutako salaketei dagozkien izapideekin jarraitzeko gomendatzen zaio.
1709/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 26koa. Horren bidez gomendatu zaio herritar ba
ti bere autoa berreskuratu ahal izateko kobratutako tasa itzultzeko. Izan ere, auzitegi ba
tek autoa itzultzeko agindu zuen, ibilgailuen udal gordailuan xedapen judizialean egon ondoren.
2092/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio (…) jatetxeari eska diezaion horren jardueraren ondoriozko irregulartasun guztiak zuzentzeko eta zaratak eta usainak sortzen dituzten eragozpenak behin betiko konpontzeko.
2371/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 16koa. Horren bidez iradokitzen zaio, erroldan izen-ematea berehala izapidetzen ez denean, benetako bizilekua egiaztatzen duten agiriak eskatzea arrazoitu dezan eta argitara eman ditzan izapidea justifikatzeko irizpideak.
1304/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 28koa. Horren bidez gomendatzen zaio bete dezala espazio publikoaren gaineko ordenantza terrazen instalazioan.
205/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 1ekoa. Horren bidez gomendatu zaio ba
liogabetu dezala emandako exekuzio-agindua, gainditu egin ba
ititu jabetzaren kontserbazio eta mantentze betebeharrak.
853/2015/QC espedientea
Erandioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 18koa. Haren bitartez gomendatzen zaio aurkeztutako salaketei erantzuna eman diezaien eta beharrezko izapideari jarrai diezaion, betiere lurzoru urbanizaezineko zenbait lursailetan lizentziarik gabe egindako zenbait obra eta erabilera legezkotasun urbanistikora egokitzeko.
513/2014/QC espedientea
Getxoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko apirilaren 15ekoa. Horren bidez gomendatu zaio Zientoetxe kalean dagoen taberna-jatetxeko jarduerari dagokionez hirigintzako legezkotasuna eta ingurumen-legezkotasuna betetzeko salaketei erantzuna eman diezaien.
2497/2013/QC espedientea
Mallabiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 17koa. Horren bidez gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola hirigintza lizentzia eskaera ba
ti.
732/2015/QC espedientea
Portugaleteko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urtarrilaren 22koa. Horren bidez iradokitzen zaio herritar ba
tek egindako informazio eskaerari erantzuna ematea, behar bezala arrazoituz, ba
bes gabe dauden adingabe ba
tzuen kasuan.
2215/2014/QC espedientea
Santurtziko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) ordainagiri indibidualak igorri diezaion subjektu pasibo ba
koitzari, ondasun higiezin ba
ten jabekide direnez, ba
koitzari dagokion parte proportzionalaren arabera.
1683/2014/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Beasaingo Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 16koa. Horren bidez gomendatzen dio zehapen-espediente ba
t iraungitzat jo dezala, ebazpena emateko epea igaro delako.
572/2015/QC espedientea
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio zabor-poltsa ba
t espaloian uztegatik jarri zuen zigorra indargabetzeko.
1526/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 31koa. Horren bidez gomendatzen zaio zabor-poltsa espaloian uzteagatik jarritako isuna ondoriorik gabe utz dezala.
Elduaingo Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa. Horren bidez gomendatzen zaio itxitura ba
ten eraispena agintzeko eman ziren ebazpenak berrikusteko, eta hala ba
dagokio, espediente berri ba
t hasteko, obrak hirigintzako legezkotasunera egokitzeko.
2031/2014/QC espedientea
Irungo Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 4koa. Horren bidez, obra ba
tzuk hirigintza legezkotasunari egokitzeko dagokion izapidearekin jarraitzeko gomendatu zion.
2578/2014/QC espedientea
Legazpiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio (…) elkarte gastronomikoak sortzen dituen eragozpenak saihesteko beharrezkoak diren neurriak har ditzan, eta ingurumen legezkotasuna betetzeko errekeritu diezaion.
2912/2013/QC espedientea
Ordiziako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 25ekoa. Horren bidez gomendatu zitzaion gazte aisialdi lokal ba
tek sortutako eragozpenak ekiditeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko.
2825/2013/QC espedientea
D) BESTE ERAKUNDE PUBLIKO BA
TZUK
Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoa
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 27koa. Horren bidez gomendatu genion berehala ur beroko zentralizatutako instalazioei aplikatzen dien ur eta saneamendu tarifetan kaltetutako etxebizitza kopurua kontuan hartzen duen zuzenketa faktoreren ba
t gehitzeko.
2586/2012/22 espedientea
UPV/EHU
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 26koa. Horren bidez gomendatzen zaio Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko irakaskuntza-eskaintza berriz aztertzeko, Gobernu Kontseiluaren 2009ko azaroaren 19ko Erabakiaren, irakaskuntzaren plangintzarako araudia Graduko titulazioak ezartzeko prozedurara eta eremura egokitzekoaren, irizpideekin ba
t eginez.
707/2014/QC espedientea
2. ONARTU EZ DIREN GOMENDIOAK ETA IRADOKIZUNAK
A) EUSKO JAURLARITZA
Herri Administrazio eta Justizia Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 20koa. Honen bidez gomendatzen zaio berrikus ditzala bitarteko funtzionarioei euskara ikasteko deialdi orokorreko 5 orduko ikastaro trinkoetan eta autoikaskuntzako ikastaroetan parte hartzeko ezarri zaizkien mugak.
2477/2014/QC espedientea
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 11koa. Horren bidez gomendatu zaio EGA probetara sartzeko egun indarrean dagoen adin muga moldatu dezala, Hizkuntza Eskola Ofizialean maila bereko probak egiteko eskatzen den adinarekin pareka dadin.
1639/2011/32 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio XXX irakasleen ordezkapenetarako hautagaien zerrendetatik kanpo uzteko erabakia berriz pentsatzeko.
625/2015/QC espedientea
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 6koa. Horren bidez gomendatzen zaio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ba
ten etenaren iraupena berriro azter dezala.
1754/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 9koa. Horren bidez gomendatzen zaio ondorerik gabe uzteko diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa ez berritzea erabakitzen duen ebazpen ba
t.
1442/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko irailaren 10ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta ba
ten eta etxebizitzarako prestazio osagarri ba
ten ukapena berriro kontuan har dezan.
1158/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 5ekoa. Horren bidez, diru-sarrerak bermatzeko errenta ba
ten iraungipenaz berriro hausnartu dezala gomendatzen zaio.
2339/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 10ekoa. Horren bidez, ba
besturiko etxebizitzen erosleen eskubideak bermatzeko beharrezko neurriak hartzea gomendatzen zaio, ba
nkuek finantzaziorik ez emateagatik esleituriko etxebizitza eskuratzeari nahitaez uko egin behar dioten pertsonei dagozkienak.
2551/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ba
ten ukapena berriz aztertzea.
1631/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 2koa. Horren bidez, diru-sarrerak bermatzeko errenta ba
ten etetea berriz aztertzeko gomendatu zaio. Izan ere, benetako bizilekua galdu izana izan zen etetearen arrazoia, horrelakorik gertatu ez zenean.
614/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 11koa. Horren bidez, diru-sarrerak bermatzeko errenta ba
ten eta horri dagokion etxebizitzarako prestazio osagarria eteteko ebazpena berraztertzeko gomendatu zaio.
1745/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 26koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta ba
ten eta etxebizitzarako prestazio osagarri ba
ten espedienteen artxibatzea -eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik- berrikustea.
1516/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 2koa. Horren bidez, alaba ba
t zaintzeko lanaldia murrizteagatik etendako diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioari berriro ekiteko eskatu zen.
1694/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 4koa. Horren bidez, diru-sarrerak bermatzeko errenta ba
ten prestazioa iraungi izana berraztertzeko iradoki zaio.
3057/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 5ekoa. Horren bidez, diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestaziorako eskubidearen ukapena berraztertzea gomendatu zaio.
1431/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 9koa. Honen bidez iradokitzen zaio diru-sarrera bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea aitor dezan.
118/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 9koa. Horren bidez gomendatu zitzaion egoitza eraginkorra ez emateagatik hura galdu izana dela eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria prestazioen ukatzea berriz pentsatzeko.
1160/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 13koa. Horren bidez gomendatzen zaio ba
bestutako etxebizitza eskatzaile ba
tek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izen emateko egindako eskaera artxibatu duen ebazpena berraztertzeko.
111/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio espediente ba
ten data atzera eraman dezan; alegia, Lanbidek eskatuta, kexagileak agiriak aurkeztu zituen egunera, eta ondoriorik gabe utz dezan diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidearen ukapena.
2605/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez gomendatu zaio berriz azter dezala Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan etxebizitza ba
bestuaren eskatzaile ba
ten inskripzioari ba
ja emateko erabakia.
240/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 3koa. Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter dezala etxebizitza ba
bestuaren eskatzaile ba
ten inskripzioari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan ba
ja emateko erabakia.
767/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 16koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren etetea berriro aintzat har dezan.
162/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 24koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa alda dezan eta dagozkion atzerapenak ordain ditzan.
1380/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 30ekoa. Horren bidez gomendatu zaio prestazioak emateko espedientea berrikusi dezala, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubidearen ukoaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsotik eratorritako dokumentazio errekerimendua behar bezala jakinarazi dezala.
1118/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 3koa. Horren bidez gomendatu zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta ba
ten etenaldiaren iraupena berraztertzeko.
497/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 3koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta ba
t ematean zehaztutako zenbatekoa, horren titularrak bere ohiko bizilekua erosteko sinatutako mailegua ezohiko sarreratzat jo gabe.
546/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 7koa. Horren bidez iradoki zaio alda dezala araudia familiaren abandonu egoera ba
ti arreta emateko.
1213/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 21ekoa. Horren bidez gomendatu zaio pentsioduntzat jo ditzala “seme-alabak ardurapean edukitzeagatiko esleipena” eragin duten pertsona jakin ba
tzuk, abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2. a) artikuluaren xedeetarako, eta berrikusi ditzala diru-sarrerak bermatzeko errenta, pentsio osagarri modalitatean, eteteko eta iraungitzeko prozedura ba
tzuk.
777/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abuztuaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio DSBE ba
ten eskubidearen etenaldia efekturik gabe uzteko eta EPOren etenaldi espedientea berrikusteko.
1266/2012/43 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 1ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio bertan behera utz dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) ba
ten prestazioaren etendura.
2508/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 18koa. Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter dezala Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Prestazio Osagarria ukatzeko erabakia.
182/2015/QC espedientea
Ingurumen eta Lurralde Politikako Saila EuskoTren
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 26koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala gidatzearekin eta merkataritza arretarekin lotutako lanpostuak estaltzeko lan poltsa eratzeko xedez iragarri duen deialdiaren markoan argitaratutako erreserba-zerrenda.
1462/2015/QC espedientea
Osasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 10ekoa, osasun-laguntzatik eratorritako joan-etorrien gastuei buruzko kexaren ingurukoa.
1495/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 8koa. Horren bidez gomendatu zaio ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 23.2.e) artikuluan aurreikusitakoa betetzearekin zerikusia duen salaketari erantzun diezaiola. Horrela, kanpoko kirol instalazioetan, horietan adingabeei zuzendutako ekintzak nagusiki burutzen ez ba
dira ere, berariaz erretzeko prestatutako lekuetan ba
karrik erre ahal izango da.
298/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 30ekoa. Horren bidez iradoki zaio gernu-ihesaren xurgatzaile eredu ba
ten gaineko erabakia berrikusi dezala.
562/2015/QC espedientea
Osakidetza
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 20koa, iradokitzen diona adinaren irizpidea egokitu dezala itxaronaldi luzeko egoera jakin ba
tzuetan.
1112/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 28koa. Horren bidez gomendatu zaio arreta espezializatua jasotzeko eskubidea duten pertsonen eskaerei erantzun diezaien, behin-behinean lekualdatuak dauden edo ez alde ba
tera utzita.
1261/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 3koa. Horren bidez gomendatzen zaio interesdunari Lenvatinib medikamentua eskuratzeko aukerari buruz eskatu duen informazioa eman diezaiola.
1375/2015/QC espedientea
Segurtasun Saila
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 10ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio neurriak hartzea Ertzaintzan arraza profilen garapena prebenitzeko eta kontrolatzeko.
25/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 9koa. Horren bidez aholkatu diogu cannabis elkarte sozialen inguruko Ertzaintzaren jarduera-irizpideak berrikustea.
485/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 10ekoa. Horren bidez gomendatu zaio ertzain ba
ten jardunari buruzko kexari erakunde honen gomendioekin ba
t egiten duen tratamendua eman diezaiola eta jardun horri buruz interesdunak agertutako zalantzak argitu ditzala.
1649/2014/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA ARABAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Zerbitzuen Saila
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio Gasteizko Alaba Jeneralaren kaleko 10. zenbakian kokatutako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bulegoetan pertsona guztietarako sarbide duina eta ba
ldintza berak bermatzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala.
357/2014/QC espedientea
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Nekazaritza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa. Horren bidez, zuhaitzak ba
imenik gabe mozteagatiko zigorra efekturik gabe uzteko gomendatu zaio.
2402/2013/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA ARABAKO UDALAK
Laudioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 20koa. Horren bidez gomendatzen zaio behar bezala erantzun diezaien 26 A Ba
natze Arloko D Burutze Unitatean aurreikusitako urbanizazio-lanak bultzatzeko eskaerei.
650/2015/QC espedientea
ARABAKO ADMINISTRAZIO BA
TZARRAK
Uribarri Ganboako Administrazio Ba
tzarra
Arartekoaren ebazpena, 2014ko irailaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio kontzejuko ondareondasunen errentamendu esleipena legeari jarraiki izapide dezan.
2203/2013/QC espedientea
BIZKAIKO UDALAK
Abadiñoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 23koa. Horren bidez gomendatu zaio zenbait bas
erriren saneamendu desegokiak eragindako osasungarritasunik ezaren aurrean bidezkoak diren egikaritze-aginduak eman ditzan.
93/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 4koa. Horren bidez, espaloietako terrazak jartzerakoan oinezkoentzako ibilbide irisgarriak zehazteko eska daitezkeen ba
ldintzen inguruan gomendatzen zaio.
660/2015/QC espedientea
Bakioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 29koa. Horren bidez gomendatzen zaio udal taldeei eskura diezazkiela, beraiek aukeratutako hizkuntza ofiziale(t)an. beren eginkizunak betetzeko bidaltzen zaizkien agiriak.
1239/2014/QC espedientea
Balmasedako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko martxoaren 18koa. Horren bidez gomendatu zaio lokal partikular ba
tean intsektuak hiltzeko neurriak susta ditzala bertako osasungarritasuna bermatzeko.
2984/2013/QC espedientea
Barakaldoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 13koa. Horren bidez gomendatu zaio kexagileari bere ibilgailua udal gordailutik berreskuratzeko ordaindu behar izan zuen tasa itzultzeko, ba
i eta ibilgailua kentzea eragin zuen arau-haustearengatik ezarri zitzaion zigorraren zenbatekoa itzultzeko ere.
2514/2012/19 espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 13koa. Horren bidez gomendatu zaio kexagileari bere ibilgailua udal gordailutik berreskuratzeko ordaindu behar izan zuen tasa itzultzeko.
421/2013/QC espedientea
Bermeoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 3koa. Horren bidez iradokitzen zaizkio hainbat neurri, bas
o-aprobetxamendu ba
ten soilketa egiteko hirigintzako lizentzia izapidetzeari dagokionez.
2268/2014/QC espedientea
Erandioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko urriaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio ezgaitasunagatiko salbuespenak aplikatzeko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergen erreklamatutako ordainagirietan, eta kaltetuari dagozkion zenbatekoak itzultzeko.
1557/2014/QC espedientea
Getxoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 27koa. Horren bidez gomendatu zaio indarrik gabe utz dezala trafikoko araudia hausteagatik ezarritako zigorra, eta itzul diezaiola interesdunari zigorra eraginkor egiteko ba
hitu zion zenbatekoa (… zigortzeko prozedura).
1767/2013/QC espedientea
Munitibarko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abuztuaren 18koa. Horren bitartez gomendatzen zaio beharrezko izapideari jarrai diezaion, betiere zenbait obra legezkotasun urbanistikora egokitzeko aurkeztutako salaketei dagokienez.
364/2014/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 9koa. Honen bidez gomendatzen zaio berriz azter dezan Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantza, TAO zonako bertakoei buruzko araubidea zabaltzeko. Erakunde honen ustez, irizpide orokor ba
tzuk (zerbitzuaren onuradunak diren ibilgailuen zehaztapenaren oinarri direnak) eta araubide horren xedea betetzen dituzten ibilgailuak ba
rne hartu beharko lirateke.
1423/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio ibilgailu ba
t kentzeko egintza eta desegiteko ba
imena ba
liogabe ditzan, eta ofizioz has dezan ondare-erantzukizuneko prozedura, interesdunaren ibilgailua desegiteagatik kalte-ordaina ordaindu behar zaion erabakitzeko.
1276/2014/QC espedientea
Irungo Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 29koa. Horren bidez gomendatzen zaio Berdintasunaren aldeko Planean beharrezko neurriak har ditzala Alardean gizonezko eta emakumezkoen partaidetza parekideari buruzko arazo konpongabeari heltzeko, betiere plana prestatzeko garatutako partaidetza prozesuan proposatzen zen bezala.
172/2014/QC espedientea
Irurako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko abenduaren 29koa. Horren bidez, Iruzelaiko laborantza-unitateetan egindako lanetan hirigintza legezkotasuna berrezartzeko izapideekin jarraitzeko gomendatu zaio.
1039/2014/QC espedientea
Lasarte-Oriako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio egokiak diren neurriak har ditzala (…) tabernak eragiten dituen eragozpenak ekiditeko, eta jarduera horri eska diezaiola ingurumenaren arloko legea bete dezan.
1231/2014/QC espedientea
Mutrikuko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko ekainaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio 2012-2013 ikasturteko matrikulari eta 2012ko iraileko, urriko eta azaroko hileko kuotei lotuta igorritako ordainagiriak indargabetu ditzala. Izan ere, Mutrikuko Udal Musika Eskolaren aurrean haren seme-alaben jarduerako ba
ja komunikatu eta izapidetu zen 2012ko ekainaren 5ean.
149/2013/QC espedientea
Zaldibiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko uztailaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio hirigintza hitzarmenean itundutakoa betetzeko kexagileak egin duen eskaerari behar bezalako erantzuna eman diezaion.
311/2014/QC espedientea
Zarauzko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2014ko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez gomendatu zaio higiezina ohiko bizilekua izateari buruz emandako froga (hornikuntza-kontsumoak) azter dezala eta, hala ba
legokio, kexagileari errekargua duen OHZ gisa igorritako likidazioa ofizioz ba
liogabetu dezala.
2239/2013/QC espedientea
D) BESTE ERAKUNDE PUBLIKO BA
TZUK
Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola
Arartekoaren ebazpena, 2014ko azaroaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio ukitutakoari matrikula gisa ordaindutako diru-kopuruak itzultzea.
2408/2013/QC espedientea
Haurreskolak
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 8koa.Horren bidez gomendatu zaio hartutako erabakia berrikus dezan eta, hezkuntzako langileen merezimenduen ba
remazioa/birbaremazioa egiteko prozesuaren ba
rruan, bere eskaera osatzerakoan (...)ek egin zuen akatsa zuzendu dezan.
759/2015/QC espedientea
3. ERABAKI GABE DAUDEN GOMENDIOAK ETA IRADOKIZUNAK
A) EUSKO JAURLARITZA
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio ba
besgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeak egoitzan hartzeko ba
liabideetako hezitzaile ba
tzuek dituzten titulazio-arazoak konpontzeko irtenbidea bilatzeko lanetan jarraitzeko eta gai horren ingurukoa den 2012ko maiatzaren 22ko zirkularra indargabetzeko.
2299/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abuztuaren 17koa. Horren bidez, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ba
t (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarri (EPO) ba
t jasotzeko eskubidearen etetea berrikustea gomendatzen zaio.
337/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 13koa. Horren bidez gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria benetako bizilekua galtzeagatik (EGPO) eten izana berriro hausnartzea, ez ba
ita bizilekua galdu.
52/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 19koa. Honen bidez gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzeko erabakia.
2659/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 2koa. Horren bidez gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri ba
ten iraungitzea.
1250/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 4koa. Horren bidez gomendatu zaio efekturik gabe utz dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioaren iraungitzea.
1948/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 22koa. Horren bidez gomendatu zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri gisa bidegabe jasotako zenbatekoak eskatzean jardunbide jakin ba
tzuk burutu ditzala.
835/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 29koa. Horren bidez gomendatu genion mailegu ba
t ez ohiko diru-sarrera bezala ez kontatzea diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioaren kopurua kalkulatzeko eta jasotako prestazioen itzulera adosteko ebazpena berrikusteko.
976/2015/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 15ekoa. Honen bidez gomendatzen zaio Zornotzako Lehen harrerako zentroko instalazioak hobetu ditzala. Halaber, ba
besik gabeko adingabeak hartzeko Bizkaian dauden egoitza-harrerako ba
liabideetan bizi diren ba
karrik dauden adingabe atzerritarrak adin-nagusitasunera heltzen direnean emantzipazio-programetan sartzeko irizpideak berrikus ditzala gomendatzen zaio.
673/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 10ekoa. Horren bidez gomendatu zaio eraginkor egin dezala 2008an goi-mailako funtzioak erregulatzeko hartu zuen konpromisoa, eta, bitartean, aldi ba
terako kontratazioak eskain diezazkiola kexagileari, azken hautapen-prozesuaren ondoriozko gizarte langileen lan-poltsa osatzen duten gainerako pertsonen aukera beretan.
1238/2015/QC espedientea
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Politikako Departamentua
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urtarrilaren 22ekoa. Horren bidez, adin eta egoera guztietako haurren arretan aurrera egin dezala iradoki zaio, maizago eta berme handiagoarekin; ba
besik ez duten haurrentzako gizarte-zerbitzuetan artatuta o haur eta nerabeek entzun diezaieten eta euren iritziak kontuan har daitezen duten eskubidea erabilita.
677/2014/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO UDALAK
Gasteizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez gomendatu zaio efekturik gabe utz dezala Gizarteratzeko Zerbitzuaren Harrera Programen eta Ba
liabideen buru izateko lanpostua, zerbitzuen ba
tzordean, iragankorki estaltzeko deialdiaren emaitza, eta deialdi berria abiarazi dezala aipatu lanpostua estaltzeko.
2640/2013/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio har ditzala dagozkion neurriak Gasteizko higiezin ba
t kontserbatzeko eta birgaitzeko luzatu diren exekuzio-aginduak betearazteko.
584/2015/QC espedientea
BIZKAIKO UDALAK
Sopuertako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 12koa. Horren bidez gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola herritar ba
ten eskaerari. Edateko ura ba
natzeko hodi ba
t aldatzeko eskatu du, zuntz-zementua ba
itu horrek.
393/2015/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio berriz azter dezala izapidetzen ari den autobus-geltoki berriaren arkitektura- eta jarduera-proiektua, eta ahaleginak egin ditzala ditxoetarako aurreikusi den diseinuak irisgarritasun unibertsalaren printzipioa berma dezan.
1595/2015/QC espedientea
Hondarribiko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 42. artikuluan xedatutakoaren arabera, ahalik eta lasterren erantzun diezaiola, idatziz, Elkartu Elkarteak (kexagileak) egin duen eskariari.
1500/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio erreklamaziogileari errekargua duen Ondasun Higiezinen gaineko Zerga gisa bidalitako ordainagiriak ofizioz ba
liogabetzea, zergapetutako etxebizitza alokatuta ba
itago 2008tik.
1600/2014/QC espedientea