3. BESTE JARDUERA BATZUK
3.1. Ar
artekoaren eta haren ondokoaren jarduerarik esanguratsuenak, hitzaldiak emateari dagokionez, eta administrazioek eta gizarte erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzeari dagokionez
Baloreak eta giza eskubideak sustatzeko lanean, Ar
artekoaren erakundeak urte osoan zehar jarduera ugari gauzatzen ditu, adibidez, gizarte-erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzen du, giza eskubideekin lotutako gaien inguruko foroetan hitzaldiak egiten ditu, erakundearen helburuekin estuki lotuta dauden ekitaldi instituzionaletan esku hartzen du, etab.
Jarduera horien guztien katalogoa web orrian dagokion atalean kontsulta daiteke.
2015. urtea aldi berezia izan da Ar
arteko erakundearen ordezkaritza gorenari dagokionez; izan ere, urte berean ar
dura hori hartu dute beren gain Iñigo Lamarca ar
arteko kargua utzi zuenak eta Manuel Lezertua ar
arteko berriak, eta, bi agintaldien ar
tean, Julia Hernández Valles ar
artekoaren ondokoak bete du jarduneko ar
artekoaren kargua. Egoera horrek hainbat ondorio izan ditu, besteak beste, ordezkaritza anitza izan du eta erakundea bere hiru ordezkari gorenen bitartez egin da ikusgarri.
Jarraian labur-labur adieraziko ditugu Ar
arteko erakundearen hiru ordezkariek burututako jardueretako batzuk:
• Martxoaren 14an, AMPGYL gay, lesbiana, bisexual eta transexualen guraso elkartearen Estatuko XIII. Biltzarrean parte hartu zuen Iñigo Lamarca ar
artekoak, hain zuzen, mahai-inguru honetan: “Hezkuntzarako eskubidea eta generoagatiko intolerantzia”. AMPGYLen biltzar horretan eztabaidatu eta aztertuko zen ikasgelak zergatik bihurtzen diren sufrimenduaren eta tratu txarren gune haur eta nerabe askorentzat.
• Martxoaren 16an, Iñigo Lamarca ar
artekoak UNESCOren sorreraren 70. urtemuga (1945-2015) ospatzeko erakunde-ekitaldian parte hartu zuen, Eusko Legebiltzarrean. Han aurkeztu zen Euskal Herriko UNESCO Sarea.
• Orobat, Iñigo Lamarca Madrilera joan zen martxoaren 26an, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena zenbateraino ezartzen den aztertzeko jardunaldian parte hartzera. Jardunaldi hori Haurren Plataformak antolatu zuen. Lamarcak, Espainiako herriaren defendatzailearekin batera, eztabaida batean parte hartu zuen, eskubide horiek bermatzeko bidean defentsa-erakundeek duten eginkizuna hizpide hartuta. Horrela, ezagutzera eman zituen bere ustez familiek gaur egungo testuinguru sozial eta ekonomikoan dituzten beharrak eta erronkak. Topaketa horren helburua hauxe da: Espainian Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena zenbateraino ezartzen den aztertzeko prozesua azaltzea, esparru horretan babestu, sustatu eta defendatzen baitira haur eta nerabeen eskubideak, gizarte-erakundeen baterako lanaren bitartez.
• Maiatzaren 6an, Julia Hernández jarduneko ar
artekoa Abokatuen XI. Biltzar Nazionalaren hasiera ekitaldira joan zen. Biltzarrak “Gizarte zuzenago baten alde. 100 urte Abokatuen Biltzarrak egiten” izan zuen izenburu. Hasiera-ekitaldian Felipe VI.a erregea izan zen buru, eta bertan parte hartu zuten, besteak beste, Carlos Carnicer Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiko presidenteak, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Rafael Catalá Justizia ministroak. Estatu osoko 1.200 abokatu inguru bertaratu ziren, eta 70 hizlari baino gehiago. Biltzar horren harira, Ar
arteko erakundeak abokatutzaren balioa nabarmendu nahi izan zuen, funtsezko osagaia baita Justizia administrazioan eta Zuzenbide estatuan, eta, gainera, bere eginkizunak garrantzi handia baitu pertsonarik eta talderik ahulenak defendatzen.
• Gutxitasun fisikoa edota organikoa duten Bizkaiko pertsonen koordinakundeak (FEKOOR) mintegi tekniko bat egin zuen Bilbon, maiatzaren 6an, gai honen gainean: Pertsona guztientzako diseinua garapen sozialaren ar
loan. Julia Hernández jarduneko ar
artekoa jardunaldi horren hasiera-ekitaldian izan zen. Ezintasunen bat dutenei laguntzeko ereduan dauden ikuspegi berriak hausnartu ziren bertan, pertsona horiek komunitatearen bizimoduan aktiboki parte hartu ahal izan dezaten, aukera-berdintasuna, erabateko irisgarritasuna eta guztientzako diseinua dituztela.
• Gizakia Helburu-ren 30. urtemuga zela eta, maiatzaren 14an osasun mentalaren gaineko jardunaldi bat egin zen Donostian, eta han izan zen Julia Hernández jarduneko ar
artekoa. Jardunaldiak izenburu hau zuen: Buruko gaixotasunaren” mitotik patologia abagunetzat hartzera. Egunean barrena, gai horretako adituek patologia mental larria tratatzean familiaren laguntza zein garrantzitsua den adierazi zuten, gaixoekin jardutean izan dituzten hainbat esperientzia azaldu zituzten, eta horien eragingarritasuna balioetsi. Ar
artekoak ar
reta berezia eskaintzen die halako pertsonei, oso egoera ahulean daudelako. Horren ondorioz, pertsona horien ahalduntzea, gizarteratzea, osatze psikosoziala eta benetako parte-hartze eragingarria azpimarratzen ditu.
• Ekainaren 10ean, “ONCE Euskadi” XI. Elkartasun Sariak emateko ekitaldia burutu zen Donostian. Han izan zen Julia Hernández jarduneko ar
artekoa, zeinak Gizarte Ekonomiako Enpresa Saria eman zuen.“ONCE Euskadi” XI. Elkartasun Sarien bitartez, esker ona adierazi eta saria ematen zaie beraien eragin-eremuan elkartasun-lana egiten duten pertsona, elkarte, erakunde edo hedabideei. Horiek denek ahaleginak egiten dituzte herritar guztiak gizarteratzeko, eta normalizazioa, norberaren autonomia, irisgarritasun unibertsala eta bizimodu independentea lortzeko.
• Julia Hernández jarduneko ar
artekoa Donostian izan zen, Aita Menni Ospitaleak antolatutako lege psikiatriari buruzko jardunaldian. Ekimen horren bidez, osasun ar
loaren eta ar
lo judizialaren elkarlana sustatzen da justizia-sistemarekin –alderdi zibil nahiz penaletik begiratuta harremanetan jartzen diren eta ar
azo psikiatrikoak dituzten pertsonak ar
tatzean, eta, bereziki, gazte-justizian eta espetxeen eremuan.
• Irailaren 15ean, ETAk eraildako Martuteneko espetxeko funtzionarioak oroitzeko ekitaldia burutu zen, eta han izan zen Julia Hernández jarduneko ar
artekoa.
• Irailaren 25 eta 26an Parlamentuetako Legelarien Espainiako Elkartearen XXII. Jardunaldiak izan ziren Santiago de Compostelan. Bertan, zenbait adituk “Legebiltzarra eta herriaren defendatzailea” gaiaz eztabaidatu zuten. Jardunaldi horietan, “Herriaren defendatzailea etorkizuneko erronken aurrean” izenburuko mahai-ingurua egin zen, non Julia Hernández jarduneko ar
artekoak parte hartu baitzuen, Nafarroako, Galiziako eta Andaluziako herriaren defendatzaileekin batera. Bere mintzaldian, jarduneko ar
artekoak erakunde horien alde hitz egin zuen, demokraziaren oinarri nagusi direlakoan.
• Urriaren 7an Julia Hernández Gernikara joan zen, Gernika Batailoiko gudariaren omenez antolatutako ekitaldietara. Gudari horiek Frantzia naziengandik askatzen lagundu zuten orain 70 urte Medoc-en, Pointe Grave-eko batailan.
• Urriaren 16an Gurasoen erantzukizun partekatuaren gaineko II. Jardunaldiak egin ziren Donostian, Kidetzak antolatuta. Guraso bananduen Euskadiko Federazioa da hori. Julia Hernández jarduneko ar
artekoak adingabearen interes gorena eta benetako berdintasun eragingarria aipatu zituen bere mintzaldian, gurasoen erantzukizun partekatuaren ar
datz nagusi gisa.
• Urriaren 19an, bere eginkizunetara itzuli zen Manuel Lezertua ar
artekoa. Egun berean, urte judizialaren hasiera-ekitaldian egon zen, Bilbon, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren egoitzan. Hantxe izan ziren Euskadiko epaitegi eta erakundeetako agintari gorenak.
• Sabino Ar
ana fundazioak “Europako Zuzenbidea eta oinarrizko eskubideak” izenburuko debatea antolatu zuen Bilbon, urriaren 20an. Berrogeita hamarren bat epaile, magistratu, fiskal, zigor ar
loko abokatu, politiko eta akademikok hartu zuten parte debate horretan, besteak beste, Manuel Lezertua ar
artekoak, gai hauetaz hausnartzeko: zigor Zuzenbidearen zeregina edo nola bideratu beharko litzatekeen zigor- eta espetxe-politika ETAren akaberaren aurrean.
• Fernando Buesa Blanco fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak XIII. Fernando Buesa Mintegia egin zuten azaroaren 29 eta 30ean, Gasteizen. Mintegi horretan izan zen Manu Lezertua ar
artekoa, eta bertan parte hartu zuten, besteak beste, Álvaro Gil Robles Europako Kontseiluko Giza Eskubideen ar
loko komisario ohiak, Imanol Zubero soziologo eta EHUko irakasleak, Alberto López Basaguren EHUko Konstituzio Zuzenbideko katedradunak eta María Oianguren Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroko zuzendariak.
• Azaroaren 10ean ofizialki aurkeztu zutenGogora Memoriaren Institutua, memoriaren inguruko politika publikoak koordinatzeko sortutakoa. Aurkezpena Bilboko egoitzan egin zen, Memoriaren Egunaren ospakizunarekin batera, hainbat erakunde, alderdi politiko eta terrorismoaren biktimen elkartetako ordezkarien eta zenbait kultura- eta gizarte-eragileren aurrean. Ekitaldi horrek lehendakaria izan zuen buru, eta Manuel Lezertua ar
artekoa ere bertan izan zen.
• Azaroaren 18an Elikagaien pobreziari buruzko topaketa egin zen Bilbon, Urban Elika taldeak antolatuta. Euskal Herriko Unibertsitatearen diziplina anitzeko ikerketa-taldea da hori, eta gizartearen eta elikaduraren gaineko azterlanez ar
duratzen da. Ar
artekoak hauxe nabarmendu zuen bere mintzaldian: denbora igaro ahala, jendea askoz hobeto ohartu da baliabideak erabiltzeko modua aldatu beharra dagoela, batez ere egunetik egunera ar
giago ikusi delako zeintzuk diren klima-aldaketaren ondorioak.
• Azaroaren 26an ar
artekoa Covitek antolatutako jardunaldi hauetan izan zen:, “Indarkeriazko erradikalizazioa, ETAren kontrako borrokatik terrorismo yihadista prebenitzera”. Han mahai-inguru bat egin zen, “Poliziak XXI. mendeko terrorismoaren kontra egindako borrokaz”.
• Joan den abenduaren 3an, urtero bezala, Euskararen Eguna ospatu zen Eusko Legebiltzarrean, ‘Euskara Plazan!’ goiburuarekin, euskararen presentzia bizia aldarrikatzeko. Ekitaldi horretan Legebiltzarreko lehendakaria eta Euskaltzainburua izan ziren buru, eta ar
artekoa ere han izan zen. Omenaldia egin zitzaion Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta euskaltzainari, haren jaiotzaren ehungarren urteurrenean.
3.2. Ar
artekoa Q-EPEA sarean sartu da
Kudeaketa-lanetan bikaintasunarekin konpromisoa hartu duten Euskal Herriko erakunde publikoen (administrazio eta enpresa publikoen) Q-EPEA sarean sartu da Ar
arteko erakundea, 28. kide bezala.
2002an, EUSKALIT Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin elkarlanean, baterako hainbat jarduera egiten hasi zen, kudeaketako jarduera egokiak partekatu eta zabaltzeko, laneko agiriak modu irekian trukatzeko, beste erakunde publiko eta pribatu batzuei gonbita egiteko, esperientziak partekatu eta elkarrekin hedapen-ekintza publikoak antolatzeko asmoz. Sareko erakunde guztiek lotura bat dute: beraien erakundeetako kudeaketa hobetu nahi dute.
Arartekoak erakutsi du bikaintasunarekin duen konpromisoa agerian jartzen duten zenbait ekintza abiarazi dituela (pertsonen eta bezeroen gogobetetzea neurtzeko inkestak, autoebaluazioa EFQM ereduarekin, zuzendaritza-taldea EFQM ereduan oinarrituta eratzea, EUSKALITen ebaluatzaileen klubean parte hartzea, prozesuen mapa eta horiei dagozkien agiriak zehaztea, e.a.).
Otsailaren 16an egindako osoko bileran, Ar
artekoak, kide berria denez, gainontzeko kideei jakinarazi die erakunde gisa nola jarduten duen eta azken 5 urteotan zer aurrerapen egin dituen, baita ere zeintzuk diren bere proiekturik berritzaileenetako batzuk (Arartekomapak, adibidez).
3.3. Ar
artekoak bat egin du euskararen nazioarteko eguneko adierazpen instituzionalarekin
“Festa ederra Euskararen Nazioarteko Eguna Euskal Herriko eta mundu zabaleko euskaldunontzat ez ezik, munduko edozein bazterretan hizkuntza aniztasuna sustatu eta babestu nahi duen ororentzat; azken batean, hiztunak baitira hizkuntza baten benetako protagonistak.”
Horrela hasten da adierazpena, hainbat erakundek sinatua; Ar
artekoak abenduaren 3an ere horrekin bat egin du Euskararen Nazioarteko Egun honetan.
Adierazpen instituzionalean euskaldunberriei berariaz omenaldia egiten zaie,“eredu direlako guztiontzat, euskaraz dakitenentzat nahiz euskararik ez dakitenentzat, euskararen biziraupenerako bermea direlako, euskara erabiltzeko aukerak nabarmen biderkatzen baitzaizkigu haiei esker”.
Hizkuntza ar
loan, Ar
arteko erakundea eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza aspaldidanik elkarrekin lanean ar
i gara, biak batera, hizkuntzarengatik egiten diren bereizkeriatik herritarrak babesteko eta gure legerian aitortutako hizkuntza-eskubideak babestea bultzatzeko.