1. GIZARTE ERAKUNDEEKIKO HARREMANAK
Gobernuz kanpoko erakundeak eta antolatutako gizarte zibila, Ar
artekoaren ustez, euskal gizartearen ar
azoen begiak eta belarriak dira. Haien informazioari esker, jardunak hasten ditu ofizioz eta politika publikoen ebaluazio egiazkoagoa egiten du Ar
artekoak.
Arartekoaren erakundean beti baloratzen dugu elkarte horiek eta boluntarioek egiten duten lana. Gizarte esku hartzeko hirugarren sektorea, une honetan, Euskadin pertsonen eskubideen gizarte sistemaren bideragarritasunaren zutabeetako bat da. Orain bizi dugun krisialdi ekonomiko eta sozialean inoiz baino ar
giago ikusten dugu haien lana zein garrantzitsua den. Era berean, inoiz baino babes publiko handiagoa behar dute haiek beren baliabide ekonomikoei eusteko, horiei esker esku hartzen baitute gizartean. Bidezkoa da hori aitortzea eta gizartearen eta erakundeen aurrean hala aldarrikatzea. Gizarteak eta erakundeek laguntza eman behar diete egunetik egunera eta trukean ezer eskatu gabe beren lanarekin gizartearen eta baztertuen edo baztertuak izateko ar
riskuan dauden pertsonen ar
azorik larrienak beren gordintasun osoan ager daitezen galarazten dutenei. Bazterketa gero eta zifra kezkagarriagoak lortzen ar
i da, eta gizarte-baliabiderik sekula jaso ez zuten pertsona askori eragiten ar
i zaie pixkanaka; horrela, eraldatzen ar
i da krisialdia piztu ar
te zegoen profila, hau da, pobrezia handian zeuden pertsonena.
Arartekoa pertsonek eta pertsonentzat asmatutako erakundea da, euskal administrazioak kontrolatzeko funtzioa herritarren ar
azoen ar
abera betetzen baitu. Horrek Ar
artekoak hiru planotan jardutea dakar:
• Salatutako administrazioak indarrean dagoen legeriaren ar
abera jardun duen egiaztatzea.
• Administrazioetan jardunbide egokia bultzatzea, herritarren eskubideei ar
reta hobea emateko eta tratu hobea eta eraginkorragoa emateko.
• Kasuan bitartekari lana egitea. Izan ere, askotan, administrazioak zuzen jokatu duen ar
ren, gure esku hartzearekin, hurbileko tratua emanez, errealitatearen edo jardun den kasu zehatzaren ikuspegi ezberdina eskainiz edo ar
aua modu malguagoan interpretatuz, pertsonen ar
azo zehatzak konpondu ahal izaten dira, edota berdintasun ezeko, babesik gabeko eta bidegabeko egoerak eragozten dira.
Eginkizun horiek bete eta lortu nahi diren helburuak lortu ahal izateko, gizarte-elkarteak ezinbesteko lankideak dira. Horregatik, Ar
arteko erakundeak 2013 eta 2014an hasi dituen hausnarketa estrategikoko prozesu guztietan (aliantzak kudeatzea, eragina ebaluatzea eta estrategia-plana), haien ikuspegia aintzat hartu da, hobetu beharreko alderdiei eta Ar
artekoaren lana egiteko moduari dagokienez.
2015. urtean erakundearekin bilerak egin dituzten elkarteak eta taldeak
2015. urtean, Ar
artekoak gizarte eragileekiko harremana zaintzen jarraitu du bere ohiko jardunean. Batez ere, egoera txarrean dauden pertsonei laguntzeko edo askotariko gizarte ar
azoak konpontzeko lanean ar
itzen diren elkarte, erakunde eta taldeekin: giza eskubideen aldeko taldeak, atzerritarrei, presoei edo baztertuta daudenei laguntzekoak, etxerik gabekoei laguntzekoak eta abar.
Urte hauetako esperientziak erakutsi digu, izan ere, erakunde eta talde ugari giltzarriak izan daitezkeela gure gizarteko sektore baztertuen edo oso ahulen eta Ar
artekoaren eta halako erakundeen ar
teko bitartekari lanetan; hala, beren eskubideen eta gatazkak konpontzeko bideen jakitunago egin ditzakete, beren aldarrikapenak adierazteko laguntza eman, administrazioei herritarrentzako zerbitzu ar
retatsua eman dezaten eskatu, eta, modu horretan, erakundeetan konfiantza handiagoa izateko eta gizarte kohesio handiagoa lortzeko modua egin.
Hala, 2015. urtean, Ar
artekoak lankidetza harremanak izan ditu, estuagoak edo ez hain estuak, honako elkarte, erakunde eta gizarte talde hauekin:
• ADAP elkartea
• Afro elkartea
• Euskadiko zeliakoen elkartea
• Sestao Activo auzo elkartea
• Turruntero auzo elkartea
• SARTU elkartea
• Euskal Herriko Lehen Mailako Pedriatria Elkartea
• Berriztu
• Bidesari
• Biltzen
• Chrysallis Euskal Herria
• Sorgin eta anitzak kolektiboa
• Gipuzkoako Abokatuen elkargoa-JPT
• Bizkaiko Gurutze Gorria
• Gipuzkoako Gurutze Gorria
• Elkartu
• Erroak
• ESEN Espetxe Sarea
• Etorkintza
• Etxerat
• FEDEAFES. Buru gaixotasuna duten pertsonen eta haien senideen elkarteen Euskadiko Federazioa
• FEKOOR. Gutxitasun fisikoa edota organikoa duten Bizkaiko pertsonak
• EDUCO fundazioa (haurren aldeko lankidetza eta hezkuntza)
• Fernando Buesa fundazioa
• Terrorismoaren biktimen fundazioa
• Gizakia
• Goiener
• Greenpece Euskadi
• Eroski Taldea
• Hizkuntz Eskubideen Behatokia
• Pedro Ar
rupe Giza Eskubideen Institutua
• IRSE
• Itxarobide
• Kima berdea
• Lur Gizen
• Mugarik gabe
• Mutriku Natur Taldea
• Donostiako Iraunkortasunaren Behatokia
• Bizkaiko Kartzela Pastoraltza
• Con A plataforma
• Euskal alderdi sozialistaren hauteskunde plataforma
• SIMI (Stop Impunidad Maltrato Infantil) plataforma
• Muskiz Bairen alde
• Gipuzkoako Gizaki Helburu
• Salhaketa
• Save the Children
• SIDALAVA
• SIIS
• ESK-Independenteak sindikatua
• Zubiko
Txosten honetako III. ataleko ar
reta publikoko kolektiboen ar
loetako ataletan, erakunde horiekiko lankidetzari buruzko erreferentzia zabalagoak daude.