5.1. “Haurrak eta nerabeak babesteko lege berriak: aldaketa nagusiak” jardunaldia
Azaroaren 19an, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartu zen egunaren bezpera dela eta, jardunaldi bat egin zen Bilbon. Jardunaldi hori Ar
artekoak antolatu du, gai honen gainean hitz egiteko: lege-aldaketa nagusiak haur eta nerabeak babesteko sistemaren ar
loan.
2015eko uztailaren bukaeran lege-aldaketa bat onartu zen, luzaroan espero izan dena eta sakon landutakoa. Izan ere, uztailaren 28ko 26/2015 Legeak eta uztailaren 22ko 8/2015 Lege Organikoak haur eta nerabeen babes-sistema aldatzekoak dira biak aldaketa garrantzitsuak ekarri dituzte Estatuan haur eta nerabeen babesa ar
autzeko esparruan.
Nazio Batuek orain 26 urte onartu zuten, azaroaren 20an, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena. Egun haren urtemuga testuinguru ezin hobea da lege-aldaketa nagusiak aurkezteko, batez ere kontuan hartuta nazioarteko hitzarmen hartan aldarrikatu ziren eskubide batzuek zeharkatzen eta blaitzen dituztela aipaturiko testu horiek: hain zuzen, adingabeen interes gorenak, entzunak izateko eta beraien iritziak aintzat hartuak izateko eskubideak eta, oro har, beraien eskubideak baliatzeko orduan berme handiagoa izateak.
Ararteko erakundeak, jardunaldiaren edukiaren bitartez, Euskadiko haur eta nerabeei ematen zaien ar
retan zerikusia edota interesa duten pertsona guztiei helarazi nahi izan zizkien ar
au-aldaketa horiek. Eta horien osagarri, babesik gabeko haur eta nerabeak ar
tatzen dituzten gizarte-zerbitzuak hobetu nahi badira (bai euskal ar
au-esparruan, bai zerbitzuak eta programak kudeatzean), orain zeri heldu behar zaion hausnartu zen.
Jardunaldia Manuel Lezertua ar
artekoaren eskutik hasi zen. Ondoren, legean egin diren aldaketarik garrantzitsuenak azaldu zituen Elena Ayarzak, Ar
artekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoko zuzendaria baita.
Jarraian, mahai-inguruan, ar
audi berria baloratu zen, baita Euskadin babesik gabe dauden haur eta nerabeak ar
tatzeko sisteman duen eragina ere. Honako hauek parte hartu zuten: Miguel Hurtadok Eusko Jaurlaritzaren Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa , Consuelo Alonsok Bizkaiko Foru Aldundiaren Haurren Zerbitzuko burua eta Carmen Cotelok Ar
abako Adingabeen fiskala.
Topaketa horretara joan ziren zenbait administraziotako haurren zerbitzuetako teknikari batzuek, hainbat gizarte langilek eta, oro har, haur-nerabeak babesteko sistemarekin lotutako ar
lo ezberdinetan diharduten hainbat pertsonak.
5.2. Kudeaketa aurreratuari buruzko Europako XXI. astea
Euskalitek Kudeaketa aurreratuari buruzko Europako XXI. Astea sustatu zuen. Aste horretako ekitaldien ar
tean, Q-epeak jardunaldi bat egin zuen urriaren 30ean Bilbon, herri-administrazioko gardentasunaren gainean. Bertan, sei adituk beren ponentziak eta esperientziak azalduko zituzten, ondo ezagutzen dituzten gai hauei buruz: gardentasuna eta informazio publikoaren kudeaketa, informazio horren tratamendua, eskuragarritasuna eta kudeaketako jardunbide egokiak.
Q-epea sare bat da, Euskal Herriko 29 erakunde publikok (administrazio eta enpresa publikok) osatzen dute, besteak beste, Ar
artekoak. Kudeaketan bikaintasuna lortzeko konpromisoa hartu dute, bi helbururekin: batetik, ikaskuntza partekatuaren bitartez, gure erakundeen kudeaketa hobetzen aurrera egitea, eta, bestetik, euskal sektore publikoan bikaintasuna bultzatzea.
Inmaculada de Miguel andrea Ar
arteko erakundearen Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendaria da, eta Qepeako kidea. Berak azaldu zuen aurten sare horretan zer lan egin duten Qepeako erakundeek, banaka nahiz taldean, gardentasun maila ezin hobea bermatzeko ekintzak garatzeko asmoz.
Lan horren erakusgarri, zerrenda zehatz bat egin da. Zerrenda horretan, administrazioek zer informazio ar
gitaratu behar dituzten adierazten da, eta legegintza testuinguru konplexuan gaudenez gero, zerrenda horri esker zehaztu daiteke erakunde motaren ar
abera zer informazio ar
gitaratu behar den, zer hedabideren bitartez jakinaraziko den, zenbatero, e.a. Gainera, zerrenda hori erakunde bakoitzak konpromisoa zenbateraino betetzen duen neurtzeko tresna moduan erabil daiteke, jarraipen-lana egiteko adierazleak ezarriz.
Orobat, bere mintzaldian nabarmendu du informazioa bermatu behar dela (bai publizitate aktiboaren modalitatean, bai informazioa lortzeko eskubidea egiaz baliatzean) herritarrek parte hartzeko aurre-baldintza gisa eta administrazio ona izateko eskubidearen euskarrietako bat bezala.
5.3. “Emakumeak espetxean, zailtasun gehiago” jardunaldia
Azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko eguna da. Hori ospatzeko, Ar
artekoak, Eusko Legebiltzarrarekin elkarlanean, honako izenburuko jardunaldia egin zuen: “Emakumeak espetxean, zailtasun gehiago”.
Topaketa horren bidez, jendea sentikorrago bihurtzen lagundu nahi da, oso ezaguna ez den errealitate baten aurrean: hain zuzen, emakume presoen egoera eta espetxealdian dituzten zailtasunak, emakume eta ama diren aldetik; izan ere, leku horietan, emakumeek ar
e baliabide gutxiago izaten dituzte beren egoera ikusgarri egiteko eta benetan ahalduntzeko.
Jardunaldia Eusko Legebiltzarrean egin zen eta Bakartxo Tejería euskal Ganberako presidenteak eta Manuel Lezertua ar
artekoak eman zioten hasiera.
Bere mintzaldian, ar
artekoak hauxe esan zuen emakume bat espetxeratzen dutenean hiru zigor nozitzen ditu. Izan ere, gizarteak oro har gogorrago gaitzesten du emakumea gizonezkoa baino, hark delitu bat egiten duenean. Gainera, emakume presoak familia-deserrotze izugarria jasango du, berak askatasuna galtzean familia desegingo baita. Hori ez da beti hala gertatzen espetxeratutakoa gizonezkoa denean. Azkenik, espetxean dagoen emakumeak gizonezkoak baino baldintza gogorragoak izango ditu zigorra betetzeko, emakume izate hutsagatik.
Gero Isabelle Romek hartuko du hitza. Versaillesko Apelazio Gortean magistratua da bera, eta Dans une prison de femmes liburuaren egilea. Azterlan horretan atera dituen ondorioen berri eman zuen.
Romek adierazi zuenez, “espetxeratzeak gorabehera larriak eragiten ditu emakumeen organismoan, eta sufrimendu hori ar
eagotu egiten da, gainera, espetxeratu aurretik zaintzen ez bazen edo gaizki tratatzen bazen; adibidez, alkoholaren edo drogen mende dauden emakumeen kasuetan”. Espetxeko baldintzak ar
e latzagoak dira amentzat, familiarekiko harremana bereziki zaila baita, batez ere zigorra luzea bada.
Bukatzeko, mahai-inguru batean, Euskadiko emakume presoen egoeraz eztabaidatu zuten Ruth Alonso Bilboko Espetxe Zaintzako magistratu epaileak, Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusik eta Estíbaliz de Miguel ikertzaile eta “Sin rejas” sareko koordinatzaileak.
5.4. Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren 67. urtemuga ospatu du ar
artekoak
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urtemuga ospatzeko asmoz, Ar
artekoak Euskadira etortzera gonbidatu zuen NBEren Giza Eskubideen Batzordeko presidentea, Fabián O. Salvioli jauna.
Salvioli doktoreak honako izenburuko hitzaldia eman zuen Bilbon, abenduaren 11n: “Giza Eskubideen Batzordea: eskubide zibil eta politikoen Nazioarteko Itunaren ezarpena ikuskatzea. Espainiaren kontrako erreklamazioak bereziki aipatzea”. Ekitaldi hori Ar
artekoak antolatu du, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuarekin lankidetzan.
Salvioli profesorea 2009. urteaz geroztik Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeko partaidea da. Organo hori giza eskubideen ar
loko mundu osoko hemezortzi adituk osatzen dute eta, gaur egun, bera da batzordeburu.
Batzorde horren zeregina Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna zenbateraino ezartzen den ikuskatzea da. Itun aldeaniztun hori Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen; eskubide zibil eta politikoak aitortzen ditu, eta zenbait mekanismo ezartzen ditu eskubide horiek babestu eta bermatzeko.
Salviolik nabarmendu zuen “ez direla behar bezala ikertu” tortura salaketak, eta ez dagoela “araudi egokirik egintza horiei aurre egiteko”. Orobat, gaitzetsi egin zuen frankismoaren biktimei ematen zaien “tratu ankerra”.
Arartekoak efemeride hori nabarmendu nahi izan du Giza Eskubideen Egun Unibertsalean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 67. urtemugan. Agiri hori mugarria da nazioarteko Zuzenbidearen historian.
Lege- eta kultura-tradizio ezberdinak dituzten munduko eskualde guztietako ordezkariek prestatu zuten Aldarrikapena, eta planetako herri eta nazio guztientzako eredu komun izendatu zuten. Aldarrikapenean lehen aldiz aipatu ziren banan-banan, nazioartean, gizaki guztiei datxezkien oinarrizko eskubide eta askatasunak