4. Ar
artekoaren udako ikastaroak
EHUko XXXIV. Udako Ikastaroen barruan, ekainaren 19an, Donostiako Miramar Jauregian Ar
arteko erakundeak antolatutako ikastaro hau egin zen: “Euskal gazteen zailtasunak beren hiritar eskubideak egiaz baliatzeko, batez ere bizimodu autonomoa egiteko proiektua eraikitzearekin lotutakoak”.
Manuel Lezertua ar
artekoak eta Ana Ar
rieta Gipuzkoako campuseko errektoreordeak eman diote hasiera ikastaro honi. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Juan Pablo Landa Zapirain eta Joan Subirats katedradunek.
Pertsonak osorik garatuko badira, bizimodu duina eraiki eta gozatzeko aukera izan behar dute. Nozitzen ar
i garen krisi sozial eta ekonomikoak kolokan jarri du Konstituzioak aitortutako printzipio eta eskubideen eragingarritasuna, eta lanerako eskubidean larriki eragin duenez gero, izugarri mugatzen ar
i da denek lortu ahal izan beharko luketen bizimodu autonomorako proiektua.
Egoera hori gure gizarteko maila eta talde guztietan eragiten ar
i da, baina nabarmenago ageri da gazteen kasuan, izan ere, gazte gehienek eragozpen ugari aurkitzen dituzte lan-merkatuan sartzeko eta, beraz, emantzipatu eta bizimodu autonomoa egiteko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak lortzeko.
Jardunaldi honetan, Espainiako Konstituzioak ezarritako oinarrizko eskubideak abiapuntutzat hartuta (besteak beste, gizarte- eta ekonomia- politika zuzentzeko printzipioak, gizartean parte hartzeko eskubidea, lanerako eta soldata nahikoa jasotzeko eskubidea), egungo egoeraren erradiografia egin nahi zen, baita ere Konstituzioko xedapenaren eta Euskadiko gazteen benetako egoeraren ar
tean dagoen desorekarena.
Horretarako, gaiok aztertu ziren: lanak gizarteratzeko eta norberaren autonomia lortzeko duen betekizuna, euskal administrazioaren ekimenak eta, guretzat garrantzitsuena, gure gazteek (zuzenean mintzatuz edo parte hartzen duten elkarteetako ordezkarien testigantzen bitartez) egingo dituzten bizitzaren deskribapenak.
Ararteko erakundeak nabarmendu zuenez, herrialde bakoitzeko eta unean uneko testuinguru politiko, sozial eta ekonomikoak izugarri baldintzatzen dituzte emantzipazio-prozesuak. Hauexek dira faktorerik erabakigarrienak eta elkarri gehien eragiten diotenak: familiak gizartean duen eginkizuna; familiaren betekizun babeslea (oparotasun ekonomikoko garaian, nahierara aukeratzen zen familia barruan geratu ala ez, baina gaur egun “nahitaez” bete beharrekoa bihurtu da. Hala ere eginkizun hori Estatuak bete beharko luke, dudarik gabe); testuinguru makroekonomikoa (bereziki, enpleguan duen eragina); ongizate Estatua eta etxebizitzen sistema garatzea. Huts egiteko beldurrik gabe adieraz dezakegu gazteen trantsizioa helburutzat duen edozein politika publikok osoko diagnostikoa izan behar duela abiapuntu. Diagnostiko horretan bildu behar dira egiturazko faktore horiek guztiak eta, horren ar
abera, neurri egokiak proposatu behar dira.
“Konstituzioa, herritarren eskubideak eta gazteen enplegua” izenburuko ponentzia (esparrua) Juan Pablo Landa Zapirainek eman zuen. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna da bera, EHUko Zuzenbide Fakultatean. Ondoren, Joan Subiratsek hartu zuen hitza. Zientzia Politikoan katedraduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta gai honetaz mintzatu zen: “Gazteak garai aldaketaren aurrean. Ar
azo berriak, politika zaharrak?”.
Jarraian, mahai-inguru batean, euskal errealitateaz hitz egin zen. Bertan parte hartu zuten Nieves Corcuerak (Gazteriaren Euskal Bulegokoa), Xabier Aierdik (Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailekoa), Itsaso Anduezak (Euskadiko Gazteriaren Kontseilukoa) eta Teresa Gastónek (ADSIS fundaziokoa).