2015. urtean, az
terlan hauek argitaratu dira:
2.1.Ospitaleetako larrialdiak estatuko osasun sisteman: gaixoen eskubideak eta bermeak
Autonomia erkidegoetako defendatzaileek eta Espainiako herriaren defendatzaileak elkarrekin egindako az
terlan bat aurkeztu zuten 2015eko urtarrilaren 26an, Madrilen. Az
tergaia hauxe zen: Estatuko ospitaleetako larrialdi-zerbitzuen egoera eta zerbitzu horien jardunak oinarrizko eskubideetan duten eragina.
Azterlan hori hiru helburu lortzeko asmoz proposatu zen:
• Larrialdietako osasun-laguntzaren eskubideak eta bermeak identifikatzea, bai eta haien aplikazio-estandarrak ere.
• Zerbitzu horietan, egoera ahulenean dauden pertsonei nola laguntzen zaien az
tertzea.
• Gaixoen erreklamazioak eta iradokizunak az
tertzea, zerbitzuaren barometro gisa eta zerbitzua hobetzeko tresna gisa erabiltzeko.
2.2.Arartekoaren az
terlana, oinarrizko gizarte-zerbitzuen egoeraz
Gizarte-lanaren munduko eguna martxoaren 17an ospatzen da. Hori dela eta, Arartekoak eta Euskadiko gizarte-laneko elkargo profesionaletako presidenteek baterako adierazpen bat zabaldu genuen. Horrez gain, beste agiri bat ere hedatu genuen, gizarte-langileen iritziak eta 2014ko ekainean egin zen baterako lanaldiko parte-hartzaileenak biltzen dituena. Topaketa hartan az
tertu ziren Arartekoak txosten berezi honetan ateratako ondorioak eta egindako gomendioak: Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoera.
Jardunaldiaren ondorioetan berriro nabarmendu genuen baliabide egokiak abiarazi behar direla Arartekoaren txosten berezi horretako gomendioak betetzeko, eta adierazi genuen gaur egun zailtasunak daudela, eredu komunik eta finantza-egonkortasunik ez dagoelako, baita ere udalerriak zatituegi daudelako eta tamaina askotakoak direlako. Orobat, az
pimarratu genuen zein garrantzitsua den gizarte-lan komunitarioa indartzea, erakundeen artean erabakiak adostea eta zerbitzuak eta pertsonentzako gizarte-arreta hobetuko dituen araudi bat egitea. Ezinbestekoa da administrazioen arteko lankidetza eta koordinazioa, batez ere Lanbiderekin.