Aurrekariak
Arartekoak arreta berezia jartzen die ijito herriaren zailtasun eta beharrizanei. Gutxiengo kultural horrek ba
zterkeria sozial eta politikoa jasan du, eta berdintasuna sustatzeko, bereizkeriaren aurka borrokatzeko eta bere nortasun kulturala aitortzeko politikak zor zaizkio. Ijitoei dagozkien Arartekoaren jarduketak azaltzen ditugu atal honetan, eta aurten nabarmendu behar diren elementu adierazgarrietariko ba
tzuk aipatzen ditugu.
1. Arloa kopurutan
Ijitoei eragiten dieten kexak, oro har, Arartekoaren arlo ezberdinetan aztertzen dira, gainerako herritarrek helarazten dizkigutenen antzeko kontuak jorratzen ba
itituzte. Zentzu horretan, zaila da kopuru zehatza aipatzea.
Ijitoek zailtasunak izaten dituzte etxebizitza ba
t eduki eta mantentzeko, prestazio ekonomikoak eta gizarte zerbitzuak jasotzeko, udal erroldan inskribatzeko eta herri ba
teko bizilaguntzat hartuak izateko. Ba
tez ere horrexegatik jotzen dute erakunde honetara. Kexak jartzeko beste arrazoi ba
t izaten dira, zenbaitetan, hirigintza hondamena jasan duten eta hirigintzako birgaitze prozedura behar duten auzoetan bizitzearekin lotutako kontuak. Era berean, kexak sorrarazten dituzte auzotarrekiko harremanetan dituzten arazoek.
Aurten, ba
loratzeko elementutzat nabarmenduko dugu ijitoek berariaz aurkeztutako kexa kopurua murriztu egin dela, ijito izateak berak administrazioaren erabakiari eragin dion kasuei dagokienez.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Prestazio ekonomikoak etetea eta ukatzea
Laneko diru-sarrerak osatzeko errenta modalitateari eragin dioten kexak jaso ditugu. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren modalitate horrek laneko diru-sarrerak laguntza ba
tekin osatzea ahalbidetzen du, familia-unitateek hilean jasotzen duten kopurua duina izatea bermatzeko, eta ba
ldintza eskasetan lan egiteak ba
tzuetan ekar dezakeen efektu adoregabetzailea saihesteko. Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko 18/2008 Legeak diru-sarrerak bermatzeko errenta abonatzea aurreikusi du laneko diru-sarrera mugatuak dauden kasuetarako. Horretarako, norberaren konturako zein besteren konturako lan jardueratik datozen diru-sarreren ehunekoa ba
ztertu egiten da zehaztutako zenbaketatik. Ijitoek kalez kaleko salmenta bezalako jardueretan egiten dute lan, eta zenbait berezitasun dituzten kooperatibetan antolatzen dira. Burutzen dituzten jarduerek ez dituzte diru-sarrera altuak ekartzen, eta, ondorioz, askotan ba
teragarriak izaten dira diru-sarrerak bermatzeko errentarekin, laneko diru-sarrerak osatzeko modalitatean. Berezia da diru-sarrera horiek kontabilitate-agirietan edo zerga-arauetan islatzeko modua. Zentzu horretan, araudia berbera izan behar ba
da ere, interesgarri deritzogu ijitoek lan jarduerak garatzeko duten moduaren gaineko ezagutzan sakontzeari, zenbait jarrera edo jarduera diru-sarrerak bermatzeko errentari eta gizarteratzeari buruzko legearen estalduraren pean sartzen diren ba
lioztatu ahal izateko. Elkar hobeto ezagutzeak, era berean, ijitoen enplegua ahalbidetzeko jarduerak erraztu ditzake.
Ildo berari eutsiz, ijitoei eragiten dieten kexek, ba
tzuetan, araudian ezarritako betekizunei egokitzeko zailtasuna islatzen dute, ba
liabide ekonomikoen gabezia eta gizarte ba
zterketako egoera egiaztatzen dutenean. Ijitoek familiako loturak ulertzeko duten moduak ere eragin nabarmena edukitzen du. Kultura jokaera ba
tzuk (ijitoen arteko familia-loturak) ulertzeko moduak ere eragin handia izaten du. Kexa-espediente ba
tean, Jabetzaren Erregistroan inskribatuta ez dagoen etxebizitza ba
ten gaineko jabetza-eskritura aurkezteko eskatzen zuen Lanbidek; beste ba
tean, dibortzioa egiaztatzea eskatzen zuen, denbora luzean harremanik egon ez arren, eta, gainera, dibortzio eskaera aurkezteak ijitoen familien arteko zailtasunak ekar ditzakeenean. Adibide horiek argi erakusten dute diru-sarrerak bermatzeko politikaren diseinuan eta ezarpenean garrantzitsua dela kultur gakoak eta gizarte ba
zterketa larria kontuan hartzea. Ba
tez ere, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak berak aitortu duenean ez dela gizarte ba
zterketa larriko egoeren % 100 estaltzen. Zentzu horretan, ijitoen eskubideen defentsan eta kultur aitortzan lan egiten duten elkarteekin elkarreraginean aritzeak eta hitz egiteak araudiaren ezarpena hobetzen lagun dezake, ba
i eta ijitoak gizarteratzera eta lanean txertatzera bideratutako ekintzak eraginkorragoak egiten ere.
Prestazio ekonomikoei dagokienez, nabarmendu beharreko beste kexa ba
t da ijitoen eskubideen defentsarako elkarte ba
tek aurkeztu duena, izan ere, Lanbideren irizpideei buruzko dokumenturako sarbidea ukatu izanarekiko desadostasuna ba
itu arrazoitzat.
Zehazki, kexagileak bere kexa-idazkian adierazi zuen hainbat aldiz jo zuela Lanbideren bulego ba
teko zuzendaritzara, eta, hala ere, ezezkoa eman ziotela Lanbidek erabiltzen duen irizpideei buruzko idazkiaren kopia emateari. Txosten honetako II. kapituluan, gizarteratzeari buruzko atalean, ofiziozko jardunbide ba
t aipatu dugu. Bertan, pertsona ba
tzuek norbanako gisa, udaleko gizarte zerbitzuek eta erakunde sozialek agertu duten kezka helarazi dugu, hots, DBEa kudeatzeko orduan Lanbidek erabiltzen dituen irizpideen agiria ez argitaratzeak dakarren gardentasun gabeziaren gaineko kezka.
Era berean, dokumentuaren edukia iragarri beharko litzatekeela uste dugu, Enplegu eta Gizarte Politika Saileko sailburuak horretarako agindua emanez.
Azkenik, gure kezka adierazi dugu gai honi buruz: hausnartu beharra dago zer arazo dakartzan Lanbidek gizarte-prestazioak kudeatzeko erabiltzen dituen irizpideen agiria ez argitaratzeak, agiri hori funtsezkoa ba
ita erakunde autonomo horren erabakietan.
Lanbide ba
t dator Arartekoaren iritzi honekin: irizpideen dokumentua gaur egungoaren bestelako eduki ba
tzuk izango ditu, adierazitako arau-aldaketen arabera Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuaren agindu bidez edo Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onartu beharko litzateke, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, Gizarteratzeko Euskal Sistemaren erabiltzaile izan daitezkeenak edo horien prestazioen onuradun izan daitezkeenek, edo aipatu sistemako operadoreek edo horretan interesa izan dezakeen edonork ezagutu dezaten. Lanbide, ba
da, ba
t dator iritzi horrekin.
Aipatu espedientea ixtea erabaki dugu, Lanbidek irizpide horiek legeztatzeko eta ondoren argitaratzeko konpromisoa hartu duela ulertu ba
itugu. Arartekoak aipatu konpromisoaren segimendua egingo du, Lanbidek hobekuntza horiek sartuko dituelako itxaropenez zain.
Aurten ez dugu izapidetu ijitoak erroldan inskribatzeko zailtasuna aipatu duen kexarik; are gehiago, arazo horren harira erakunde honetara helarazitako kexak edo zailtasunak bideratu egin dira.
Hautemandako kexen artean, ijitoen taldeari eskaintzen zaizkion etxebizitzak alokatzeko orduan dagoen zailtasunak hor egoten jarraitzen du; ba
tzuetan, jabeak alokatzeko unean erakusten duen mesfidantzagatik, edo jabekideen komunitateak etxebizitza ijitoei alokatzea erabaki duen jabeari helarazten dizkioten aurreiritziengatik. Merkatu pribatuan etxebizitzaren alokairuaren prezioa altua dela gaineratu behar zaio horri, eta etxebizitzarako sarbidea zailtzen duela horrek.
Etxebizitza publikoari dagokionez, etxebizitza sozialak eta ba
bes ofizialekoak funtsezko bermea izan dira, etxebizitzarako eskubideaz goza ahal izan dezaten. Jaso ditugun kexak beste talde edo pertsona ba
tzuek aurkeztutako kexen antzekoak izan dira, hortaz, txosteneko etxebizitza arloan kokatu ditugu.
2.3. Jarduerak narriatutako auzoetan
Iaz, 2015. urte hasieran bukatu genuen jarduera ba
t aipatu genuen, Arartekoaren 2015eko urtarrilaren 13ko Ebazpena, hain zuzen ere. Horren bidez, Sestaoko Udalak burututako jarduera ba
tzuei buruzko ofiziozko jardunbidea amaitu genuen; hala nola, udaleko erroldaren eta birgaikuntza prozesuaren kudeaketaren inguruan eta herritarren segurtasunarekin zerikusia duten kontu ba
tzuen inguruan aritu ginen. Sestaoko birgaikuntza prozesuari dagokionez, zera ondorioztatu genuen: “Sestaoko biziberritze-prozesua oraindik ez da amaitu, eta horrenbestez, Arartekoaren 2006ko azaroaren 6ko ebazpenak jasotzen zituen gomendioak oraindik indarrean daude. Sestaok dituen beharrek hainbat esparruri eragiten diete. Hirigintzako eta etxebizitza eskuratzeko esparruez gain, biztanleriaren ehuneko handi ba
t gizarte-desabantailan dago (hainbat arrazoi direla eta, besteak beste, iraupen luzeko langabeak izatea edo enplegua eskuratzeko zailtasunak dituzten gutxiengo etnikokoak izatea), eta horrek gizarte-politika inklusiboak eskatzen ditu. Azken urteetan, Sestaon hirigintza-hobekuntzak egin dira, eraikinak eta errepideak berritu dira, eta lursailak urbanizatu. Hala ere, egindako jarduketak ez dira nahikoak Sestaoko gizarte-, hirigintza- eta ekonomia-egoerari aurre egiteko. Beharrezkoa da erakunde arteko hitzarmenari berriz ekitea, dagokien zuzkidura ekonomikoa duten politika publikoak proposatzeko, Sestaoko gizarte- eta ekonomia-eraldaketan eragina izan dezaten, eta Nerbioiren Ezkerraldeko gizarte-, lan- eta ekonomia-garapenean inplikatutako eragile publiko eta pribatu guztiek parte hartzeko”.
Aurten, Sestaoko Txabarri auzoko etxebizitza ba
ten gaineko jardunbidea aipatuko dugu. Kexak gure ardurapean utzi zituen aipatu higiezinaren birgaikuntza betebeharrei aurre egiteko zailtasunak. Esku-hartze pribatuaren bidez birgaitu beharreko eraikin gisa kalifikatu da eraikin hori –Txabarri-El Sol auzoko birgaitze integralerako plan bereziaren ba
rruan–.
Bere erreklamazioan azaldu duenez, hainbat esku-hartze egin dira higiezina birgaitzeko, udalaren diru-laguntzen eta Sestao Berri elkartearen diru-laguntzen laguntzarekin.
Kexa aurkeztu zuen pertsonaren ustez, birgaitzeko laguntza publikoetarako betekizunek arazoak ekartzen dituzte premiazko jardunbideen (termitak) edo ba
t-batean hautemandako esku-hartzeen (kaltetutako egiturazko habea) kasuan. Era berean azaldu du zailtasunak daudela beste jabe ba
tzuek ordaindu ezin dituzten derrameei aurre egiteko.
Sestaoko Udalak eraikin horren birgaikuntza prozesuari buruzko eta Txabarri-El Sol eremua eraberritzearekin zerikusia duten beste alderdi ba
tzuei buruzko informazioa bidali digu.
Igorritako gogoetetan gogorarazi dugu, jabetzarako eskubidearen edukiaren eta hirigintza legediaren markoan, lursailetako jabeek segurtasun eta osasungarritasun ba
ldintzetan eduki behar dituztela horiek, beharrezko lanen eta obren bidez. Dagokion udalak eta etxebizitza gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako organoak subsidiarioki ikuskatuko dute aipatu ba
ldintzak betetzen ote diren, hirigintzari buruzko legedian aurreikusitakoaren arabera.
Jabekideen komunitateak eskatuta, higiezina birgaitzeko bultzatu dituen jardunbideen berri eman du Sestaoko Udalak. Jardunbide horiek eraikinaren ikuskapen teknikoa ahalbidetu dute, ba
i eta Eusko Jaurlaritzak eta udalak onartutako birgaitze-neurriekin jabeek exekutatu beharreko obren programa zehaztea ere.
Bestalde, jabekideen artean ados jartzeko zailtasunen edo betebehar ekonomikoei aurre egiteko zailtasunen afera ebazteko kontu konplexua dela helarazi dugu, izan ere, izaera juridiko pribatua dute. Jabekideen komunitateetako alderdi partikularrak kontu pribatuak dira, eta administrazioen esku-hartzea gainditzen dute, laguntza teknikoko kontuetan izan ezik.
Nolanahi ere, jabekideen artean ados jartzeko zailtasunek ez dute higiezinen kontserbazio betebeharrak behar bezala betetzea eragotzi edo atzeratu behar. Udalak hirigintza betebeharrak bete ez direla jakiten ba
du, aurreikusitako kontrol-mekanismoen bidez hartu behar du esku.
Erakunde honek burutu dituen hainbat jardunbidetan, Sestaori eragin diotenez ari garelarik, hirigintza jarduerekin ba
tera gizartearen segimendua egiteko beharra eta aukera daudela egiaztatu da, pertsonek titular diren eskubide sozialei buruzko informazio egokia eduki ahal izan dezaten, eta familien beharrei eta haurrak egoteari arreta egokitua eman ahal izateko. Jabekideen komunitate horretan, bizilagun ba
tzuk gizarte ba
zterketako egoeran daude; beraz, komenigarria izango litzateke aipatu segimendurako beharrari behar bezalako arreta ematea.
Sestaoko Udalak ikuskatzaile jarduerarekin jarraitu behar duela ondorioztatu dugu, eta higiezin horien kontserbazio eta birgaitze betebeharrak behar bezala betetzen direla egiaztatu behar duela, eraikinen ikuskapen teknikoari dagokionez, eta, beharko ba
litz, jabetzaren funtzio soziala bermatuko luketen exekuzio-aginduak eman behar dituela, kontserbazio, mantentze-lana eta birgaitze-lana eskatzen ba
itu funtzio horrek.
Udal ba
tek jardunbiderik abiarazi ez izanari buruzko kexak jaso ditugu. Udalak salaketak zituen bizikidetza, osasungarritasun, garbitasun eta kutsadura akustikoko arazoengatik, eta ez zen inolako jarduera irregularrik atzematen. Ondorioztatu dugunez, herri-administrazioek kultur aniztasuna eta gutxiengoen eskubideak errespetatu behar dituzte, hala nola, pluraltasunaren ba
besa eta parte-hartzea bizitza publikoan, arrazoi etnikoengatiko bereizkeriarik egin gabe. Kasu horretan, bizikidetza arazoen oinarria auzotarren arteko harremanen gaineko ulerkera ezberdinean zegoela ikusi genuen, eta aipatu arazoei arreta eman zitzaiela, ijitoen eskubideen defentsan lan egiten duen elkarte ba
tekin koordinatuta kulturarteko integraziorako programa ba
t ba
besten zuen udalerriaren aldetik. Arartekoaren ustean, aipatu programaren markoan eta herri-administrazioen, erakunde sozialen, elkarteen eta herritarren arteko elkarlanezko lan koordinatuan ezarri ahal izango dira kulturarteko komunikazioa hobetzeko zubiak.
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
Europako Parlamentuaren zenbait ebazpen aipatuko ditugu:
• Europako Parlamentuaren 2015eko azaroaren 24ko Ebazpena, kohesio politikari eta ba
ztertutako komunitateei buruzkoa (2014/2247(INI))
Europako Parlamentuak agerian utzi du ba
ztertutako komunitateen egoera soziala jorratzeko dagoen premiazko beharra, kohesio politikaren zeregin garrantzitsua azpimarratuz, komunitate horiek gizarteratu eta ekonomian sar daitezen.
Gainera, ba
ztertutako komunitateak, ijitoena kasu, kohesio politikaren xede-talde gisa sartu zirela gogorarazi du, gizarte ba
zterketaren gaineko eta horren aurkako kezka eta konpromisoa hazi egin dira-eta, bereziki nabarmenduz ijitoen egoera larria. Era berean, bereizkeria sistematikoa kontuan hartzeko eskatu du txostenak, eta ijitoen aurkako pentsamoldearen eginkizuna nabarmendu du ba
zterketarako arrazoiak aztertzean.
Aurreko programazio aldian (2007-2013) egiturazko funtsak nola erabili diren aztertu du txostenak, eta gomendioak luzatu zaizkie Europar Ba
tzordeari eta estatu kideei, hurrengo programazio aldirako (2014-2020) europar ba
liabide horiek erabiltzea susta dezaten. Era berean, ba
ztertutako komunitateentzako kohesio politika gizarte zibilarekiko elkarrizketa egituratuan jorratzera gonbidatu da aipatu ba
tzordea, ba
ztertutako komunitateetako ordezkariek azterketa kuantitatiboan eta kualitatiboan oinarritutako debatean parte hartuko dutela eta berau bultzatuko dutela ziurtatzearekin ba
tera.
• Europar Parlamentuaren 2015eko apirilaren 15eko Ebazpena ere aipatuko dugu, Europan dagoen ijitoen aurkako pentsamoldearen arazoa gainditzeko beharrari buruzkoa. Bertan, Bigarren Mundu Gerran ijitoen genozidioa egin zela oroitzeko eguna adieraz dadila eskatu da. Ebazpen horrek interes berezia dauka, arazoaren eta beroni aurre egiten lagun dezaketen neurrien ibilbide xehea egiten ba
itu. Bertan, “ijitoen aurkako pentsamoldearen goraldiarenganako kezka sakona” aitortu du parlamentuak, “eta, besteren artean, ijitoen aurkako erretorikan eta Europan ijitoen aurka egindako indarkeriazko ekintzetan —erailketak ba
rne— agertzen dela aipatu pentsamoldea. Ba
teraezinak dira horiek Europar Ba
tasuneko arau eta ba
lioekin; bestetik, gainera, ijitoak gizarteratzea lortzeko oztopo nagusiak dira, ba
i eta euren giza eskubideenganako erabateko errespetua bermatzeko oztopo nagusiak izan ere”.
• Aurten, ijitoak gizarteratzeko Europako Plataforma ere elkartu da. Ijitoak gizarteratzeko konpromiso politikoari eusteko xedea du plataforma horrek, estatu kideen agenda politiko nazionalen ba
rruan helburu garrantzitsuenetakotzat jo dadin. Gobernu nazionalak, Europar Ba
tasuneko erakundeetako ordezkariak, nazioarteko erakundeak eta gizarte zibilaren erakundeak biltzen ditu plataformak.
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bereizkeriaren aurkako borrokarako jardunbideen artean, Era Berean sarea aipatuko dugu. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bultzatu du sare hori, arrazagatiko, etniagatiko edo nazioagatiko bereizkeriaren aurka borrokatzeko, ba
i eta sexu orientazioagatiko eta identitateagatiko eta genero identitateagatiko bereizkeriaren aurka borrokatzeko ere. Hainbat elkarte sozialek eratu dute aipatu sarea, immigrazioaren, ijitoen sustapenaren eta LGTB taldeen eremuan. Autonomia lurralde osoan eragiten duen sarea da, eta eremu pribatuari eragiten dioten bereizkeriazko egoerei hainbat ikuspegitatik aurre egiteko helburua dauka.
Estatu mailan, biktimei laguntzeko zerbitzua dago, eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari atxikitako ba
tzorde ba
ten mende dago, Arrazagatiko edo Etniagatiko Bereizkeria Ezabatzeko Kontseiluaren mende, alegia.
Txostenak
Arrazakeriaren aurkako Europako Sareak (ENAR) txosten ba
t argitaratu du. Horren bidez, krimen arrazistek gehien kolpatzen duten taldeetako ba
t ijitoena dela ondorioztatu da. Txostenak krimen arrazista horien patroiak aztertu ditu, ba
i eta eraso horien xede-taldeak, krimen horien ezaugarriak eta biktimengan eragiten dituzten ondorioak ere. Era berean, Europar Ba
tasuneko estatu kideek delitu arrazistei ematen dieten erantzuna ere aztertu du. Espainiari dagokionez, ekonomia krisiak egoera okertu du, izan ere, langabezia tasa inoiz ez bezalako mailara iritsi da (% 27,16), ijitoen kasuan % 42ra iristen ba
da ere.
Beste txosten ba
tek, oraingo honetan, diskriminazioaren aurkako gaietan lege-adituak diren pertsonen sare europarrarenak, haur ijitoek hezkuntza eremuan jasaten duten bereizkeria aztertu du. Txostena Europar Ba
tasuneko hamar herrialdetara bildu da. Bulgaria, Kroazia, Eslovakia, Espainia, Frantzia, Grezia, Italia, Erresuma Ba
tua, Txekiar Errepublika eta Errumania hartu ditu txostenak aztergaitzat; ba
i biztanle ijitoen kopuru handia dutelako, ba
i Giza Eskubideen Agentziak 2012an egindako ikerketan berariazko arazoak dituzten herrialde gisa identifikatu zirelako, hezkuntza eremuari eta ijito biztanleei dagokienean, ba
i Giza Eskubideen Europar Auzitegiaren aurrean salatu dituztelako (izan ere, zigor-epaiak daude Kroaziaren, Hungariaren eta Txekiar Errepublikaren aurka, ikasleak jatorri etnikoaren arabera bereizteagatik).
Aipatu herrialde ba
koitzeko heziketa zentroetan ikasle ijitoak bereizteari dagokionean, azken bilakaerak eta informazioak aztertu ditu txostenak, jurisprudentzia, dokumentu politikoak eta beste ba
liabide adierazgarri ba
tzuk ba
rne hartuta. Modu berean, Europa mailako legezko markoa aztertu du, Arraza Berdintasunerako Zuzentarauak eta Giza Eskubideen Europar Auzitegiaren epaiek ezarritako markoan zentratuz. Ba
da, ijitoak hezkuntza eremuan bereizi izan diren kasuei begiratu die, ba
i ikastetxe berezietan, ba
i ikastetxe ba
rruan, ba
i ikastetxeen artean.
Europar Ba
tzordeak Europar Ba
tasuneko bereizkeriari buruzko Euro ba
rometro berezia argitaratu du, hiru urterik behin egiten den iritzi-ikerketa. 28 estatu kideetan egindako 28.000 inkestetan oinarritu da, eta aurtengo emaitzek datu kezkagarriak azalarazi dituzte, europarrek zenbait gutxiengo etniko, erlijioso eta sexualen aurrean dituzten jarrera diskriminatzaileei buruzkoak.
Makroinkesta horrek egiaztatu du europar biztanleen zati handi ba
tek gogoz ba
ztertzen duela ijitoen komunitatea. Musulmanen komunitatearekin ba
tera, talde sozial diskriminatuena da ijitoena.
Herrialdeen araberako xehetasunak eman behar dira datu horien gainean; adibidez, Espainiaren kasuan, ijitoenganako arbuioa askoz ere txikiagoa da Europako ba
tez bestekoan ba
ino. Honakoak dira lan eremuan ijitoenganako arbuio handiena erakusten duten herrialdeak: Txekiar Errepublika (% 29 ba
karrik sentitzen da eroso edo ezaxola), Italia (% 37), Eslovakia (% 41) eta Bulgaria (% 43).
Gorrotozko delituei dagokienez, Ba
rne Ministerioaren 2014ko txostena aipatuko dugu, jarrera larri horren inguruko datu interesgarriak jaso ditu-eta.
Europar Ba
tzordeak oinarrizko gida ba
t argitaratu du, “Ezagutu zure eskubideak!” izenburupean. Horren bidez, diskriminazio kasuen aurrean jokatzeko behar besteko informazioa eman zaie herritarrei. Era berean, bereizkeria pairatzen duten pertsonak ba
besten dituen europar legedira sartzeko jarraibideak eman dira dokumentu horretan, 2000/43 Zuzentaraua begiratzeko argibideak emanez ba
tez ere, arrazagatiko edo etniagatiko bereizkeriari buruzkoa ba
ita.
Europar Kontseiluak eskuliburu ba
t argitaratu du: “Ispiluak - Giza eskubideetan oinarritutako heziketaren bidez ijitoen aurkako pentsamoldearen kontra borrokatzeko eskuliburua”.
Beste informazio interesgarri ba
tzuk
Aurten, interes izugarriko bi epai argitaratu dira. Ba
tetik, Europar Ba
tasuneko Auzitegiaren epaia, C-83/14 kontuari buruzkoa, zera ondorioztatu duena: ba
tez ere ijitoen etniako pertsonak dituen auzo ba
tean kontagailu elektrikoak ezin iritsizko altueran egotea etniagatiko bereizkeria da, beste auzo ba
tzuetan altuera normalean ba
itaude jarrita. Auzitegiaren arabera, nahiz eta eraginkortasun bereko beste neurririk ez egon, aipatu praktika gehiegizkoa da, xede horiei eta eragindako auzoko biztanleen bidezko interesei dagokienez.
Giza Eskubideen Europar Auzitegiak ere, aurten, epai ba
t idatzi du, CASE OF BA
LÁZS v. HUNGARY delakoa. Horren bidez, bereizkeriagatik kondenatu du Hungaria, ijitoen etniako gizon ba
ten aurkako eraso arrazista ikertu ez duelako. Auzitegiak epai horretan nabarmendu zuen beharrezkoa dela ijitoen aurkako indarkeria arrazistaren inguruko salaketak “gogoz ikertzea”. Hungariako agintaritzak ez du halakorik egin, eta horregatik da diskriminazioaren erantzule.
Aurten, Real Academia Españolak azkenean edizioan sartu du “trapacero” [maltzur, engainatzaile] hitzaren adiera iraingarria eta bereizkeriazkoa dela, eta Herriaren Defendatzaileari adierazi dio hurrengo hiztegiari erabilerarako oharra erantsiko diola, “ijito” eta “ijitokeria” hitzak definitzeko “trapacero” eta “trapacería” hitzak erabiltzea “iraingarria eta bereizkeriazkoa” dela ohartaraziz. Euskadiko Ijitoen Kontseiluak RAEri eskatu zion ezabatu zezala aipatu adiera. Ijito Herriaren Estatu Kontseiluak eta Ijito Kulturaren Institutuak ere eskaera bera egin zioten.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Gure erkidegoan bizi diren Ekialdeko Europako ijitoen asentamenduak eta hainbat eragile pribatu eta publikoren arteko koordinazioaren beharra kontuan hartuta egin zen Arartekoaren urriaren 5eko 3/2011 Gomendio Orokorra: Jatorriz Europar Ba
tasunekoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jardute-protokoloak garatzeko beharra. Bertan, ijitoek EAEn dituzten asentamenduen egoera eta haien premiarik oinarrizkoenei erantzuna emateko gabezia aztertzen dira.
Guk dakigula, Euskadin dagoen ijitoen egonleku ba
karra “Urumeakoa” da, eta Astigarraga eta Hernani inguruko herrietan dago. Astigarragako eta Hernaniko Udalen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren eta Romi Bidean elkartearen elkarlanarekin eta koordinazioarekin burutu da proiektu hori. Eragile pribatu eta publiko ba
tzuek ere parte hartu dute. Elkarlanezko lan koordinatu horri esker, dokumentazioa erregularizatzeko, heziketarako, lanean aktibatzeko, etxebizitza bilatzeko, osasun arretarako, prestazio ekonomikoak eskatzeko eta gizarteratzeko eta komunitateko lana egiteko beharrei aurre egin ahal izan zaie. Xedea, gizarteratzeko helburuak beteta, egonlekua 2017rako desegitea da. Gaurko aurreikuspenen arabera, ba
liteke 2016an jada familiarik ez geratzea bertan. Arartekoak oso ondo ba
loratu ditu burututako programa eta egon diren lankidetza eta koordinazioa, eta, zentzu horretan, gure gomendio orokorra bete dela nabarmendu behar dugu.
5. Herritarren eskubideen egoeraren ba
lorazioa
1. Ijitoak desberdintasun eta gizarte ba
zterketako egoeran daude, eta kontuan hartu beharrekoa da hori, ba
ita sustapenerako politika publikoen xede izan ere, ijitoek sozialki, politikoki eta ekonomikoki aurrera egin ahal izan dezaten.
Eskubide sozialen aitortzan, hezkuntzarako eskubidean, osasun arretarako eskubidean eta etxebizitzarako eskubidean aurrera egin ba
da ere, eta gutxiengo kultural gisa aitortzeko orduan eta pairatu duten jarraipen politikoaren salaketan eta aitortzan ere urratsak eman ba
dira ere, oraindik ere egiteko daude pisuzko hainbat kontu. Honakoak dira gainditu beharreko erronka handiak: eraginkortasun handiagoa lortzea bereizkeriaren aurkako borrokan, eremu pribatuetan eta enpleguan ba
tez ere, eta parte-hartze sozial, politiko eta ekonomiko handiagoa lortzea.
Bereizkeriaren aurkako borrokan aurrera egiteko, garrantzitsua da politika publikoen diseinuan eta eragile publikoen trebakuntzan aintzat hartzea kulturartekotasuna eta aniztasunaren kudeaketa. Ondo ba
loratu ditugu Biltzen integraziorako eta kulturarteko bizikidetzarako euskal zerbitzua burutzen ari den trebakuntza programak, ba
i eta abiarazitako neurriak ere; hala nola, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak arrazagatiko, etniagatiko edo nazioagatiko, edota sexu orientazioagatiko eta identitateagatiko eta genero identitateagatiko bereizkeriaren aurka borrokatzeko gizarte erakunde jakin ba
tzuen lankidetzarekin bultzatu duen Era Berean sarea.
Ijitoen berdintasunean aurrera egiteko, ezinbestekoa da elementu kulturalak eta bereizkeriaren aurkako elementuak sartzea, ba
i eta giza eskubideak zein pertsonen duintasuna urratzen dituen edozein ekintza edo diskurtsoren aurreko salaketa irmoa txertatzea ere.
2. Berariazko neurriak behar dira, ijitoen behar bereziak eta horiek gizarteratzeko eta lanean txertatzeko ibilbideak kontuan hartuko dituztenak. Lanbide euskal enplegu zerbitzuaren eta gizarte zerbitzuen kudeaketak aintzat hartu behar ditu ijitoen beharrak eta berezitasunak. Enplegua, gizarteratzea edo ba
zterketaren aurkako borroka sustatzeko neurriek kontuan hartu behar dituzte ba
i ijitoen berezitasunak, ba
i kulturartekotasuna, eraginkorrak izan ahal izan daitezen. Era berean, aintzakotzat hartu behar da emakume ijitoen egoera espezifikoa. Beraz, euren berezitasunei eta beharrei egokituko zaizkien politika publikoak -lana eta ekonomia sustatzekoak- diseinatu behar dira.
3. Bizitegien edo eskolen arabera bereizteak ez dio mesederik egiten gizarteratzeari. Zentzu horretan, zailtasun egoerak espazio berean biltzea saihesteko ahaleginek ijitoak gizarteratzea eta lanean zein ekonomian txertatzea ahalbidetuko dute. Narriatutako auzoen hirigintza-birgaikuntza egitea horretarako aukera da.
4. Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzea aurrerapena izan da, eta garrantzi berezia du ijitoen kolektiboan, izan ere, historikoki zailtasunak eduki ditu etxe egokia edukitzeko unean. Arartekoak horren garapenaren eta eraginkortasunaren gaineko segimendua egingo du, eta Arartekoaren urriaren 5eko 3/2011 Gomendio Orokorra betetzen den ere begiratuko du: Jatorriz Europar Ba
tasunekoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jardute-protokoloak garatzeko beharra.
5. Funtsezkoa da ijitoen eskubideen defentsan lan egiten duten elkarteei laguntzea. Gizarte erakunde horiek ahalbidetzen dute ijitoek sozialki eta politikoki parte hartzea, eta ijitoei zuzendutako politika publikoak eraginkorrak izatea errazten dute; hortaz, ezinbestekoak dira gizarte demokratiko ba
tean.