Aurrekariak
Aurreko urteetan bezalaxe, atal honetan saiatuko gara desgaitasuna duten pe
rtsonen eskubideak aldezteko 2015ean azaldu dizkiguten gai guztiak aztertzen, erakunde honen jarduera esparruei buruzko zeharkako ikuspegi batetik.
Arartekoaren erakundeak, pe
rtsona ororen eskubideak defendatzeko duen lehentasunezko eginkizuna betez, azpimarra berezia, ahal bada, jarri izan du beti beren eskubideez baldintza- eta aukera-berdintasunean baliatzeko zailtasun handienak dituzten pe
rtsona guztien defentsan.
Horri dagokionez,otsailaren 27ko 3/1985 Legeak honakoa dio: “Legebiltzarrak Konstituzioaren I Idazpuruak dakartzan eskubideak Legeak dionez bermatuz aldeztu, eta Autonomia-Estatutuaren 9. Atalak dakartzan demokraziazko oinarri irizpide orokorrak bete daitezenaz arduratzeko jarritako goi-karguduna da Arartekoa”. Horretarako, erakunde honen egitekoa da, herritarrek eskatuta edo bere ekimenez, administrazio publikoen jarduera kexa espedienteen bitartez ikertzea, baina, baita ere, politika publikoak eta pe
rtsonen eskubideen babes-sistema ebaluatzea, botere publikoei gomendioak eginez nahiz pe
rtsonen eskubideak betetzeko eta babesteko kultura indartzea xede duten txosten, analisi edo ekimenen prestakuntza sustatuz.
1. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan zehatzago aztertuko ditugu, gure iritziz, arlo honetan interesgarriak izan daitezkeen eta ekitaldi honetan bideratu diren jarduerak eta zenbait kexaren izapidea.
1.1. Hirigintza irisgarritasuna eta mugikortasuna garraioan
1.1.1. Harrigarria dirudi, gure autonomia erkidegoak 1997tik indarrean irisgarritasun unibertsalaren esparruan araudi progresista duela kontuan hartuta (irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 20ko 20/1997 Legea; baita 2000. eta 2001. urteetan onartutako garapen araudiak; hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua; eta garraiobideen irisgarritasun baldintzei buruzko arauak teknikoak onartzen dituen uztailaren 10eko 126/2001 Dekretua ere), 2016an irekiko den azpiegitura berri bat ezin izango dutela herritar guztiek berdintasun baldintza beretan erabili.
Ildo horretan, gainera, esan behar dugu udalak antzemandako irregulartasunak zuzentzeko aukera izan duela, posible zen eta den bitartean baina ez dituela akats horiek konpondu.
Elkartu elkarteak gure esku-hartzea eskatu zuen Donostian eraikitzen ari den autobus geltoki berrian mugikortasun urriko pe
rtsonentzat ustez dagoen irisgarritasun falta dela-eta.
Aipatutako elkarteak haren idazkian esan zuen Donostiako autobus geltoki berriaren irisgarritasunari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatzeko haren proposamenak aurkeztu zituela, bai agiriak aurkeztuz, bai bertaratuta ere, udaleko ordezkariekin egindako hainbat bileratan. Elkartuk azaldu zuen ez zegoela ados geltokiko nasentzat aurreikusita dagoen dimentsioarekin. Izan ere, ez zituzten indarreko araudian xedatutako aurreikuspenak betetzen, mugikortasun urriko pe
rtsonek ibilgailutik irisgarritasun eta segurtasun baldintzetan eta modu autonomoan igo eta jaisteko duten aukera galaraziz.
Labur esanda, hizpide dugun kasuko aurrekariei dagokienez, aipatu behar dugu Donostiako Udalak, autobus geltoki berrian nasak irisgarritasuna behar bezala bermatu gabe banatuko zirela adierazi ostean, zenbait proposamen egin zituela egoera hori konpondu nahian. Lehenbizi irisgarriak izango ziren bi nasa nagusi eta hirugarren laguntzaile bat erreserbatzeko aukera ezarri zuen, ezgaitasunen bat duten pe
rtsonak aukera izan zezaten. Bigarren aldian, bost nasari buruz ari ziren (guztira 23); dagoeneko aipatutakoak eta autobusak atzera-martxa eginez sartuko liratekeen beste bi gehiago. Eta azken behin betiko proposamenean (“enpresa emakidadunarekin azken orduan hitzartutako mugimendu batean”), udaleko arduradunek esan zutenaren arabera, bederatzi nasa irisgarri aurreikusi ziren (guztira 21), horietako bostek araudiak ezarritako dimentsioa eta beste lauetan autobusak atzera-martxa eginez sartuko lirateke.
Aplikagarria den araudiak geltokian instalatuko diren nasa guztiak irisgarriak izan daitezen behartzen du. Izan ere, pe
rtsonak ibilgailutik igo eta jaisteko geraleku-eremua dira.
Autobus geltoki berriko elementu guztiek osatzen duten eraikuntza, baita barrura sartu eta kanpora ateratzeko aukera ematen duten hiri espazioek ere, eta erreferentziazko araudiak xedatutako baldintza tekniko guztiak behar ditu. Horrek esan nahi du irisgarritasun unibertsala bermatu behar dutela pe
rtsona guztiek berdintasun baldintzetan baliabide guztiak erabiltzeko aukera emango duten oinezko ibilbidek jarriz.
Donostiako Udalak adierazi zigun, bere ustez, “irisgarritasun unibertsalari buruzko araudiak interpretazio anitz izan ditzakeela”, eta jakin nahi zuen “eraikuntzako ze elementu zehatz eta araudiaren ze puntu zehatz diren, Arartekoaren iritziz, interpretazio desberdína jaso beharko luketenak”.
Egindako kudeaketak ikusirik, Arartekoak 2015eko azaroaren 25eko ebazpenaren bidez gomendatu dio Donostiako Udalari izapide bidean den autobus geltoki berriaren jarduera eta arkitektura proiektua berrikus dezan, nasentzat aurreikusitako diseinuak irisgarritasun unibertsalaren printzipioa berma dezan lortuz.
Ebazpenaren gogoeten atalean egin eta jasotako azterlan juridiko zehatzaren ostean, ondorioztatu genuen xedatu beharrekoa dela udal proiektu horrentzat aplikagarria den araudia betetzen den edo ez.
Hortaz, ez gaude gure ordenamenduak exijitutako aurreikuspenak xedatu edo hitzartzeko aukera ematen duen egoera baten aurrean. Legezkotasunaren printzipio konstituzionala oinarri hartuta, horrek exijitutako aurreikuspenak betetzean datza. Horregatik, behin betikotzat jotako udal proposamena ez da bateragarria inolaz ere ezein interpretazio irizpiderekin.
Txosten hau ixteko datan Donostiako Udalak ez zion erantzunik eman egindako ebazpenari.
1.1.2.Horrez gain, Abadiñoko Udalari zuzendutako kexa bat ere izapidetu dugu. Horren bidez, udalaren jabari publikoa okupatzen duten terrazak eta mahaitxoak jarri izana salatu zen. Kasu horretan, ordenantzaren orokortutako ez-betetzea salatzeaz gain, salaketa egin zuen pe
rtsonak terrazak jartzerakoan oinezko ibilbide irisgarriak xedatzeko eska daitezkeen baldintzen udal interpretazioa eta hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren aplikazioa zalantzan jarri zituen. Horri dagokionez, Arartekoaren 2015eko irailaren 4ko ebazpenean ondorioztatu zen ibilbideek jarraituak izan behar dutela eta ahalik eta ibilbide laburrenetik joan. Gauzak horrela, arauak aurreikusi du honako ibilbideek betetzen dituztela hobekien baldintza horiek espaloietan: fatxadako lerroarekin mugakidea den espazioa libre uzten duten ibilbideak, ahaztu gabe, eta garrantzitsua da adieraztea, marraketak, bere osotasunean, koherentzia eta beharrezko jarraitutasuna eduki behar dituela zebrabideekin, bidegurutzeekin eta abarrekin. Abadiñoko Udalak ez du gomendio hori onartu.
1.1.3. Azkenik, ezgaitasunen bat duen pe
rtsona batek bidali digun kexa bat aipatu behar dugu, gorabehera bat izan baitzuen Sopelako metro geltokian haren laguntzaile pe
rtsonalarekin zihoanean. Interesdunak adierazi zuen, Bilboko Metroaren kontratazioko baldintza orokorren 22. artikuluaren arabera, gurpildun aulkian mugitzeko beste pe
rtsona baten laguntza behar duten mugikortasun urriko pe
rtsonen joan-etorriak doakoak izango direla eta ez dutela garraio-titulurik beharko. Ildo horretan, adierazi zuen doako joan-etorriak izan beharko lituzkeen pe
rtsona laguntzailea dela, beste garraiobide batzuetako araudian jasotzen den moduan, bidaiatzeko premia hori duena ezgaitasunen bat duen pe
rtsona baita.
Hori ikusita, Metro Bilbaora zuzendu ginen jakinaraziz Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.ren Kontrataziorako Baldintza Orokorren 7.1 artikuluak -tren, tranbia eta funikularren garraio zerbitzuetan ezarri daitekeenak- neurri hori jada aurreikusten zuela honako terminoetan: “Euskotreneko zerbitzuak erabili ahal izateko, bidaiariek, zerbitzuetara sartu aurretik, egin nahi duten zerbitzuari dagokion garraio titulu balioduna eduki beharko dute. Garraio titulua edukitzetik salbuetsita egongo dira 5 urte baino gutxiago dituztenak, betiere, titulua duen adinez nagusia den norbaiten badaude, baita itsuekin doazenak edo gurpil aulkia behar duen mugikortasun urriko pe
rtsonekin doazenak ere…”
Eskaera horri erantzunez Metro Bilbaok eskerrak eman zizkigun egin genion gomendioagatik eta azaldu zigun dagoen araudia aldatzeko eta egindako eskaerara egokitzeko beharrezko urratsak ematen ari zirela.
1.2. Hezkuntza
Ekitaldi honetan, ikasleen onarpenari lotutako atalean, ezgaitasunen bat duten edo eskolatzean zehar berariazko laguntza behar izan duten ikasleen izenean sustatutako ekimenak hizpide dituzten kexak gailendu behar ditugu.
Kexa horietako batzuk txosten honen Hezkuntza atalean aipatuko ditugu. Kexa batean, hezkuntzako arduradunek agertu duten prestasuna egiaztatu ahal izan dugu, goi-mailako diseinu irakaskuntza artistikoetarako sarbidean ezgaitasunen bat duten ikasleei plaza kopuru jakin bat gordetzea ahalbidetzeko beharrezko aldaketak sustatzeari dagokionez, lanbide heziketan eta unibertsitateko graduko irakaskuntza ofizialean gertatzen den bezala.
Hain zuzen ere, aipatu ditugun azken irakaskuntza ofizial horietan onarpenari buruzko erregularizazioa onartu da, eta hor ikusi ahal izan dugu lekuen erreserba ez dela % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna aitortuta duten ikasleentzat bakarrik aurreikusi, izan ere, ezintasunezko zirkunstantzia pe
rtsonalei lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat ere aurreikusi baitira, heziketaren erabateko normalizazioa lortze aldera eskolatze prozesuan baliabideak eta laguntzak behar izan dituztenentzat, alegia. Beste heziketa maila batzuetara ere tratamendu hori bera zabaltzeko aukera planteatzea eragin digu horrek, lanbide heziketaren alorrera, adibidez; erakunde honetan ildo horretako kexak jaso baititugu. Kasu horietan, ezgaitasun maila hori aitortuta ez edukita ere, aurreko etapetan laguntzak jaso dituzten ikasleenak, ikasketak lanbide heziketan jarraitu nahi dituzte-eta.
Ez dugu albo batera utzi nahi jaso dugun eta oraindik ere izapidetze fasean dagoen kexa baten gaineko kezka. Kexa horretan, ezgaitasuna duten eta lanbide heziketa egiten ari diren bi gazteren familiek jakinarazi digute euren seme-alabek zailtasun handiak dauzkatela heziketa programa osatzeko, praktikak enpresa batean egin behar baitituzte, laguntzeko langilerik eduki gabe.
Beste kontu batzuei helduz, nabarmendu behar da 2015ean azkenik onartu egin dela maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretua. Euskal Autonomia Erkidegoko herri ikastetxe ez-unibertsitarioetako ikasleen eta hezkuntza gaietan dagokion sailak finantzatzen duen eskola-garraioari buruzkoa da aipatu dekretua.
Dekretu horrek, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, garraio zerbitzu guztiz desberdinaren kudeaketa ezartzen du. Hala, dekretuaren zioen azalpenean honako hau xedatzea eskatzen da: “Bai Sailak kontratatutako garraioari dagokionez, eta bai hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako esleipen indibidualizatuen erregimenari dagokionez ere, eskudun zerbitzuak modu diferentziatuan emango du erantzuna, betiere kasu bakoitzeko espezifikotasunak kontuan izanik.”
Gure ustez, aurreikuspen horrek ezgaitasun fisikoari, psikikoari zein zentzumenezkoari lotutako premia bereziak dituzten ikasleak gizarteratzeko oztopoarekin amaitzeko balio dezake. 2016ko ekitaldian kontu hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin jorratu nahi dugu.
1.3. Funtzio Publikoa
Ekitaldi honetan nabarmendu nahi dugu kezkatzen gaituen beste arazo bat dela Osakidetzak dislexia eta arreta galeragatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura duten izangaiei ematen dien tratua. Beste sektore batzuetan –adibidez, irakaskuntza publikoan– ez bezala, Osakidetzan, pe
rtsona horiek ezezkoa jasotzen dute, probak egiteko orduan egokitzapenak eskatzen dituztenean.
Gure iritziz, irakaskuntza-sektoreko esperientziak erakusten du administrazioak gero eta ohartuago daudela aukeren berdintasuna bermatzeko eta dislexia eta arreta galeragatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura bezalako gaixotasunen ondorioz premia bereziak dituzten pe
rtsonak diskriminatzea saihesteko neurriak abian jartzeko beharraz, iraganeko mugak gaindituz.
Izan ere, IVAPekin harremanetan jarri garenean, arduradunak ados zeuden egokitzapenak izateko eskaera horiek onartu behar direla. Beraien ustez, egokitzapen horiek enplegu publikora sartzeko interesa duten herritar guztien aukeren berdintasuna bermatzeko balio dute, ez bakarrik % 33ko ezgaitasuna duten pe
rtsonen kasuetan, edozein zailtasun –behin-behinekoa ere izan daiteke– dituztenen kasuetan ere bai (bular-emaileak, hausturak dituzten eta horregatik probak normaltasunez egin ezin dituzten izangaiak, etab.).
1.4. Ogasuna
Ezgaitasunen bat duten pe
rtsonekin bizi eta horiek zaintzen dituzten pe
rtsonen eta familien zerga-ordainketak kexek hizpide duten gaia izaten jarraitzen du. Izan ere, batzuetan, administrazioek baldintzak gehitutako formalismoekin lotzen dituzte, jada zorrotzak, ordenamendu juridikoak onuraren gozamenarekin lotzen dituenak edo aurreikusitakoak nahikoak ez direlakoan, familia horien zerga-karga gutxitzeko. Beste batzuetan, berriz, arazoa sortzen da onura horiek berariaz ezarri ez izanagatik. Azken hori, tokiko zerga-ordainketaren arloan behin eta berriz ikusten den arazoa da. Kontuan hartu behar da erregulazioaren esparru-arauek, foru arauek, askotan tokiko erakundeei ahalmena eman baino ez diela egiten, aurretik hitzartuta, haien zerga-ordenantzetan ezgaitasunen bat duten pe
rtsonen aldeko onura jakin batzuk berariaz gehi ditzaten, foru arauak definitzen dituen esparruaren barruan.
Ezgaitasunen bat duen pe
rtsona batek adierazi zigun ez zegoela ados Bermeoko Udalaren jarduera batekin. Izan ere, Bizkaiko Foru Ogasuneko Diruzaintza Zerbitzuaren bidez, toki erakunde horrek zenbateko bat bahitu zion Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga zela-eta 5 ekitalditan, udal horrek lehenagotik aipatu zergatik salbuetsita zegoela adierazi bazion ere.
Udalak eskatutako zenbatekoen ordainketa eskatzeko arrazoia zen, salbuespena onartu eta gero, ordenantzaren testua aldatu egin zela.
Horregatik, salbuespena baliatzeko beharrezkoa zen udalak egiten zuen bereizgarri bat eta txartel bat erakustea. Bereizgarria ibilgailuaren aurreko kristalaren ezkerraldean jarri behar zen, itsatsita, eta txartela, berriz, une oro ibilgailuan eraman behar zen, bertan salbuetsitako ibilgailu zehatza jasota baitzegoen.
Erakunde honek bidalitako likidazioak baliogabetzeko eskatu zuen eta, ondorioz, interesdunari bahitutako zenbatekoak itzultzeko. Izan ere, kexagileari ezgaitasuna zela-eta salbuespena onartzeko jarraitutako espediente administratiboak jada barne hartzen zituen eragindakoak aipatu zergaren salbuespenaren onuradun izaten jarraitzeko foru araudiak ezarritako baldintzak bete zituela eta betetzen zituela egiaztatzeko bidea ematen zuten beharrezko agiriak.
Alegia, toki erakunde horrek, ondorio guztietarako, eragindakoak salbuespena eskatu zuenetik bazuen kexagilearen ezgaitasun gradu zehatzaren eta ibilgailuaren zerga-potentziaren berri. Horrez gain, jakin bazekien ibilgailua haren izenean zegoela eta ezgaitasuna zuen pe
rtsonak gidatzen zuela. Datu horiek ziren udalarentzat garrantzitsuak ziren bakarrak kexagileari zerga horren gaineko salbuespena mantentzen jarraitzeko. Kexagileak, ez zuen inolaz ere berriro egin behar salbuespen eskaera, ezta tokiko erakundeak jada bazituen agiriak aurkeztu ere.
Ondorioz, ezin genuen onartu foru arauan bideratutako arauzko aldaketak eragina izatea kexagileari zerga horretarako eta gidatzen jarraitzen zuen ibilgailuarentzako emandako salbuespen zehatzean.
Azkenik, Bermeoko Udalak jakinarazi zigun ondoriorik gabe utzi zituela bidalitako bost likidazioak eta, ondorioz, eragindakoari ordaindutako zenbatekoak itzuliko zizkiola.
Zerga-ordenantzan onuraren aurreikuspenik eza, foru arauan badagoen arren, herritarrek egindako zenbait eskaera oso bidezkoen kausa da. Hala, jabekideen komunitate bateko administrariak esan zigun ez zegoela ados Mendaroko Udalak Eraikuntza Instalazioen eta Obren gaineko Zerga zela-eta bidali zion likidazioarekin, hain zuzen, komunitate horretan igogailua jartzeko egindako obren egikaritzearen ondorioz.
Kexagileari jakinarazi genion ezin genuela zalantzan jarri bidalitako likidazioa, udalak zerga haren zerga-ordenantzari jarraiki likidatu baitzuen. Alegia, proiektuaren egikaritze materialaren inguruan aurkeztutako aurrekontuari % 5eko tasa aplikatu zion.
Hala ere, toki erakunde horren aurrean borondate egokiaren kudeaketa bideratu genuen eta jabekideen komunitatearen eskaera azter zezan proposatu genion, Eraikuntza Instalazioen eta Obren gaineko Zerga arautzen duen zerga-ordenantzak ezartzen zuen hobariaren esparruan. Bertan, gainera, honako hobaria onar zitekeen: “%95arteko hobaria ezartzen da, interes berezi edota udal erabilera duten eraikuntza, instalazio eta obren aldekoa, gizarte, kultur egoerak, artistikohistorikoak edota lana sustatzeko direnak justifikatzen duten deklarazioak. Deklarazio hau Udalbatzari dagokio eta akordioa hartuko da, sujeto pasiboaren eskaera izanik aurrez, kideen gehiengoaren aldeko botuarekin.”
Horri erantzunez, Mendaroko Udalak adierazi zuen hobariaren aplikazioa alde batera utzi zuela, aipatu jabekideen komunitatean egindako obretan interes berezirik edo udal erabilerarik ez zegoela ulertzeagatik.
Edozelan ere, azpimarratu nahi dugu 2016 ekitaldiko zerga-ordenantzak izapidetzeko esparruan, ezgaitasuna duten pe
rtsonen irisgarritasun eta biziegokitasun baldintzak errazteko helburuz egiten diren eraikuntzei, instalazioei eta obrei mesede egingo dien hobari zehatza ezartzea aztertzeko aukera.
Erakunde honek gailendu behar du egokia dela herri-administrazioek ezgaitasuna duten pe
rtsonen familientzat eta ezgaitasuna duten pe
rtsonentzat ere sustapen neurriak bultza ditzan zerga-onuren bidez. Adina pe
rtsonen mugikortasunean eragina duen faktore bat da.
Espainiako Konstituzioko 9.2 artikuluak herri-administrazioei trabak kentzeko eta ahulezia handiagoko egoeran dauden pe
rtsonei laguntzeko jarduera positiboko neurriak hartzeko betebeharra helarazten die, pe
rtsona eta talde horien eskubideak benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen. Ezgaitasuna duten pe
rtsonen gizarteratzean saihestu ezina den alderdi bat da hiri-inguruetarako irisgarritasuna erraztea exijitzea. Horrek, euren etxeetatik ateratzea zailtzen dieten oztopoak ezabatzea eta espazio publikoetan sartu ahal izatea dakar.
Hala, agerian jarri behar da ezgaitasunak ezgaitasuna duenaren ahalmen ekonomikoa ez ezik haren familia-ingurunearena (aurreko ahaideak, ezkontideak eta ondorengoak) ere murrizten duela, benetan eskuragarri daukaten errenta mugatzen duten gastu gehigarri batzuk gain hartu behar dutenena. Zentzu horretan, ezgaitasunen bat duten pe
rtsonek gizartean sartzeko eta bertan normaltasunez parte hartzeko ahalegin ekonomiko handiagoa egin behar dute egunerokotasunean, beraz, desiragarria da neurriek ahalegin hori kontuan hartzea.
2. Araudi- eta gizarte-testuingurua
2.1. 2015eko urriaren 7an, Gobernu Kontseiluak, hiru foru aldundiekin eta EUDELekin lortutako akordioaren ostean, urriaren 6ko 185/2015 Dekretua onartu du, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio eta zerbitzu zorroari buruzkoa. Dekretu hori beharrezkoa da gizarte zerbitzuei buruzko urriaren 5eko 12/2008 Legea modu eraginkorrean garatzeko eta legean jasotako eskubide subjektiboaren edukia eman eta mugatzeko. Horrek esan nahi du bertan jasotako prestazio eta zerbitzuak ez daudela aurrekontu-egoeretara lotuta, herritarrek legez eska baititzakete.
Egia bada ere jasotako prestazio gehienak dagoeneko egon badaudela –adibidez, mendetasunerako laguntzak, egoitzak edo telelaguntza-, zorro berriaren bidez autonomia erkidegoa osoan maila homogeneoa bermatu nahi da, prestazioen eskaintzan tartean zenbait erakunde egon arren.
Dekretuak, “egiazki” 2016ko abenduaren 25ean abian jarriko denak, hala, zerbitzu horien banaketa definitzen du geografia eta biztanleria irizpideen arabera eta, horrez gain, prestazioen benetako kostua barne hartuko duen memoria ekonomikoa barne hartuko du (bertan jasoko da 2017an euskal herri-administrazioek 1.101 milioi euro erabiliko dituela xede horretarako, 2011n inbertitutakoa baino 142 gehiago, testu hau egin den datan).
Dekretuaren egitura eta deskribapena gizarte zerbitzuei buruzko legearen 23. artikuluan jasotako xedapenetara egokitu dira, honen bidez:
a) Prestazio ekonomiko eta nahitaez eman beharreko zerbitzu ororen definizioa –eta egonez gero, modalitateak-, zerbitzuen kasuan barne hartutako prestazioak zehaztuz.
b) Biztanleria hartzailea mugatzea eta zerbitzu eta prestazio ekonomiko oro eskuratzeko gainontzeko baldintzak zehaztea, kasu honetan preskripzio teknikoa barne hartuta; eta, zerbitzuen kasuan, prezio edo tasa publikoaren ordainketa, noiz ordaindu behar den ezarriz.
c) Prestazioak eta zerbitzuak eskuratzeko prozedura xedapenak zehaztea, eskaera eta ebazpena, atzera egitea, ukatzea, eskubidea etetea edo iraungitzea barne; eta emate, uko, aldaketa, etete edo iraungitze prozeduretan emandako ebazpenen aurka errekurtsoa jartzea.
Hala, prestazio eta zerbitzu zorroak zehazten du euskal herri-administrazio bakoitzak duen betebehar-maila nahitaez eman beharreko zerbitzu eta prestazio ekonomikoei dagokienez.
Bai gizarte zerbitzuei buruzko legean, bai aipatu zorroan, arretarako eredu gisa eredu komunitarioa zehaztu da, erkidegoan arreta bermatu nahian, pe
rtsona bizi den lekuan, horien berariazko premiak eta haien borondatea kontuan hartuz.
Zorroak erakundeen egungo arkitektura errespetatzen du baina, aldi berean, gizarte zerbitzuen plangintzan lurraldeak, mankomunitateak eta udalerriak egoki daitezen ere nahi du. Hala, premia berei erantzun bera eman dakion, betiere erakunde bakoitzaren kudeaketa autonomia errespetatuz. Lan egiteko eta arretarako eredu unibertsal bat zabaltzeko aukera emango duen esparru bakar bat ezartzea da xedea, aurreko ereduarekin amaituz, bana lurralde historiko bakoitzeko.
Azkenik, adierazi nahi dugu aipatu baliabidea dinamikoa dela, hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz, prestazio eta zerbitzu zorroen aplikazioaren eta garapenaren ebaluazio orokorra egin behar baita, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren unibertsalizaziorako aurreikusita dagon epetik (2016aren amaiera) bi urte igarota.
2.2. Bi hilabete beranduago, 2015eko abenduaren 1ean, Eusko Jaurlaritzak, gizarte zerbitzuen legean jasotako estaldurapean, Gizarte zerbitzuei buruzko plan estrategikoa 2016-2019 onartu du, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema bateratzeko funtsezko tresna bihurtu dena 2020an unibertsalizaziorantz aurrera egiteko, eta euskal herri-administrazioentzat plangintza-tresna gisa.
Hala, esan dezakegu planaren oinarrizko bi elementuak, gizarte zerbitzuei buruzko legearen 35.3 artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, hauek direla:
- Gizarte premien diagnostikoa, bilakaeraren pronostikoa barne hartuko duena (katalogoko prestazioen eta zerbitzuen premian eta demandan eragina izan dezaketen funtsezko faktoreen analisia eta mapan egindako proiekzioak) eta
- ildo estrategikoak, helburu estrategikoak eta lorpenerako ekintza egokiak.
Halaber, gizarte zerbitzuei buruzko legearen 35.2 eta 35.4 artikuluetan xedatutakoari jarraiki, planak honako hau dauka:
- EAEko gizarte zerbitzuen mapak, besteak beste, estaldurak eta, hala dagokionean, eman beharreko arreta orduak ezartzen ditu, baita 2017ko urtarrilaren 1ean beharrezko plazak edo jorratu beharreko prestazio ekonomikoen jasotzaile edo erabiltzaile kopurua zein den ere (lurralde historiko bakoitzean edo EAE osoan Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren zerbitzu eta prestazio ekonomikoak). Halaber, zerbitzu horiek ezartzeko egokientzat jotako biztanleria irizpideak definitzen ditu.
- Memoria ekonomikoak, zenbait alderdiren artean, euskal herri-administrazioek egin beharreko ohiko gastuaren estimazioa gehitzen du, legeak ezartzen duen eskumen-erregimenaren arabera, aipatu estaldurak eta arreta orduak bermatzeko. Horrez gain, diru-sarreren estimazioa ere barne hartzen du.
Baliabide horiekin sistema bakarrerako bidean aurrera egin nahi da, lurralde bakoitzeko egoera oinarri hartuta, administrazio arduradun bakoitzaren kudeaketa aukerak errespetatuz, gizarte segurantzari buruzko legeak, zorroari buruzko 185/2015 Dekretuak eta gizarte segurantzaren garapenerako eta zorroari buruzko dekretuak eta plan estrategikoak eta gizarte zerbitzuei buruzko mapak ezarritako mugak baldintzatuz.
2.3. Joan den ekitaldian abenduaren 12ko 1056/2014 Errege Dekretua BOEn, 2014ko abenduaren 23an, onartu eta argitaratu zela aipatu genuen. Errege dekretu horren bidez ezgaitasunen bat duten pe
rtsonentzako aparkaleku txartela eman eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak eta aurreikusi ziren nobedade interesgarriak arautzen dira. Nolabaiteko ikusmen ezgaitasuna duten pe
rtsonek aparkaleku txartela lortzeko duten eskubidea onartzea; ezgaitasunen bat duten pe
rtsonen garraio kolektiboan diharduten eta autonomia pe
rtsonala eta arreta sustatzeko gizarte zerbitzuak ematen dituzten pe
rtsona fisiko edo juridikoentzat eskubide bera konfiguratzea, baita behin-behineko aparkaleku txartela ustez sartzea ere.
Aipatu araua argitaratu eta hurrengo egunean indarrean jarri zen eta bertan jasotako lehen xedapen iragankorrak urtebeteko epea xedatzen du herri-administrazio eskudunek haien arauak estatuko errege dekretuan jasotako aurreikuspenetara egoki ditzaten, gehitzen dituen nobedade garrantzitsuak jasoz (aipatu epea 2015eko abenduaren 24ean betea).
Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegiaren aurrean aipatu arauaren aurka eskumenen inguruko gatazka positiboa mahaigaineratu badu ere, gizarte laguntzaren arloan Euskadiren eskumen esklusiboa urratzen duela ulertzeagatik -Autonomia Estatutuaren 10.12 artikuluan jasotakoa-, bistakoa da inpugnatutako errege dekretuak indarrean jarraitzea Konstituzio Auzitegiak pronuntziamendua eman arte, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak 256/2000 Dekretuaren aldaketa izapidetu behar du estatuko errege dekretuaren funtsezko alderdiak araudi autonomikoan txertatzeko.
Horri dagokionez, joan den urteko abenduan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak emandako informazioaren arabera, kontsulta organo eskudunak ari dira une honetan dekretuaren aldaketarako proiektua aztertzen.
Sailak dio erabilerarako baldintzak eta betekizunak gehituz, baita 1056/2014 Errege Dekretuan jasotako aparkaleku txartelaren titularren eskubideak eta betebeharrak ere, aparkaleku txartelari aplika dakion araubide juridikoa egokitzeaz gain, izapide bidean den dekretu proiektuak gai horri dagokionez aldaketa berriak gehitu dituela, titularren eremu subjektiboa zabalduz eta txartela emateko prozedura arautuz eskubidearen titularren arabera, eskaera eredu desberdinak onartuz.
Horrez gain, beharrezkoa da adieraztea, trafikoari buruzko estatuko legeekin bat etorriz, ezgaitasunen bat duten pe
rtsonei aparkaleku txartela emateko eskumena eta betebeharra udalei dagokiela, baita hiri bideetan aparkalekuen banaketa ekitatiboa arautzeko eskumena ere, zirkulaziorako udal ordenantzaren bidez. Horregatik, udalek 2014ko abenduaren 24tik estatuko errege dekretua zuzenean aplikatu ahal izan dute eta ezarritako egoera berrietan aparkaleku txartelak eman zitzaketen, hala bazegokion trafikoko udal ordenantzak egokituz. Hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren aurrean araudia inpugnatzeko eta, trafikoko araudia urratzen duela uste izanez gero baliogabe dadin eskatzeko duten aukeraren kaltetan izan gabe. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak dioenaren arabera, uste du ez dela gomendagarria egoera berrietan txartelaren eskaerak izapidetzea dekretu berria behin betiko onartu arte, behin antolamendu- eta prozedura-alderdiak egokituta, EAEko lurraldean gizarte zerbitzuetako erregelamendu- eta koordinazio-ahalmena oinarri hartuta, gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 40. artikuluak Eusko Jaurlaritzari emandakoa, eskubideak bertan baliatzeko homogeneotasuna bermatzeko, hala EAEko udal guztientzat segurtasun eta uniformetasun juridiko handiena lortu nahian.
2.4. Atal honetan egokia iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritzak Enplegu eta Gizarte Politika sailburuaren 2015eko abenduaren 23ko agindua onartu izana. Horren bidez honakoak iragartzen dira: 2016rako Renove programa etxebizitzen eta eraikuntzen birgaitze eraginkorrerako laguntzak, Renove proiektuak etxebizitzen eta eraikuntzen birgaitze eraginkorra gauzatzeko, EAEko eraikitako ondarean esku hartzeko proiektuak bideratzeko eta horren ondotik egin beharreko obrak egikaritzeko. Esparru horretan, diruz lagun daitezkeen jardueren artean honako hauek aurreikusten dira: “eraikinen irisgarritasuna hobetzea, bide publikotik etxebizitza bakoitzera sartzeko aukera bermatuz, garaierak mailekin gainditu behar izan gabe.
2.5. Azkenik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko abenduaren 30eko ebazpena nabarmendu nahi dugu. Horren bidez, 2016. ekitaldirako laguntza emanez enpleguari lotutako jarduerak garatzeko laguntzak iragartzen dira, lanaren ohiko merkatuan ezgaitasunen bat duten pe
rtsonak integratzeko neurri gisa.
Arauan ezarri diren ekintza positiboko neurriak pe
rtsona hauentzat dira: desgaitasunen bat izan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile langabe gisa erregistratuta dauden pe
rtsonak, bai eta desgaitasunen bat izan eta enplegu-zentro bereziek kontratatu dituzten langileak ere; betiere, ondoren deskribatuko diren kasuetakoren batean badaude:
Desgaitasun intelektuala, buru-gaixotasuna edo garuneko paralisia duten pe
rtsonak, % 33ko edo hortik gorako gutxitasun-gradua aitortua zaienak.
Desgaitasun fisikoa edo zentzumenezkoa duten pe
rtsonak, % 65eko edo hortik gorako desgaitasun-gradua onartua dutenak; edo gorrak edo entzuteko desgaitasuna duten pe
rtsonak, % 33ko edo hortik gorako gutxitasun-gradua onartua dutenak”.
3. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
3.1. 2012ko abenduan Arartekoak herritarrentzako web gunea eskuragarria jarri zuen, Mapak izenekoa eta horren funtzioa EAEko zenbait turismo, garraio publiko eta liburutegiren irisgarritasunari buruzko informazioa ematea da. Igarotako denboran zehar, tresna hori hobetu egin da eta egokitzat jo da garapen berriak gehitzea edozein lekutatik, baita kaletik oinez joatean ere, erabilgarritasuna eta informazio hori eskuratzeko aukera errazteko.
Hala, 2014ko ekitaldian telefono eta beste baliabide mugikor batzuetarako aplikazioa abian jarri zuen, gure geografiako edozein lekutatik herritarrari irisgarritasun mapetan jasotako informazioa eskuratzeko aukera ematen diona. Aplikazio horren xedea ez da hainbat baliabideren irisgarritasunari buruzko informazio erabilgarria ematea bakarrik, herritarrek Euskadiko irisgarritasunaren informazioa eraikitzerakoan parte har dezaten ere faboratu nahi da, argazkiak bidaliz, oharrak eginez eta ezgaitasunen bat duten pe
rtsonak berme handienarekin joan-etorrian ibiltzeko informazioa izan dezaten lagunduko duen beste edozein datu emanez.
2014an ezgaitasunak dituzten EAEko zenbait elkarterekin bildu ginen baliabidearen funtzionamenduaren berri lehen eskutik izan zezaten. Ekitaldi honetan proiektuarekin lankidetzan ari diren Eusko Jaurlaritzako sailetara jo dugu, aplikazio berria ezagut dezaten eta Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzarekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko liburutegi zerbitzuekin egungo baliabideetako informazioa eguneratzea lortzeko premia egiazta dezaten, baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin eta horren mendeko irisgarritasunaren sustapenerako Euskal Kontseiluarekin ere.
Baliabide horren finkapenak eta etorkizunak bi gako ditu euskarri: datuen eguneratzea eta mugikortasun arazoak dituzten pe
rtsona guztien bizitza autonomoa bermatzeko informazioa edukitzeko aukera emango duten baliabide berriak une oro gehitzea. Horretarako, gure helburuak bera izaten jarraituko du, alegia, Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuekin koordinatutako jarduerak bultzatzen jarraitzea, eraikuntza publiko, ikastetxe, osasun zentro, eta abarretako irisgarritasun baldintzei buruzko informazio oso baliotsua duten horiekin hain zuzen.
3.2.Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko 18/2008 Legearen ondorioetarako Gizarte Segurantzaren familia prestazioaren “seme-alaba ardurapean izateagatiko esleipena” kausatzaileak diren pe
rtsonak pe
ntsioduntzat jotzeko ofiziozko jarduera amaitu dugu.
Arartekoak kexa eta kontsulta ugari jaso zituen partikularrengandik zein erakundeetatik. Horien bidez kexagileek desadostasuna adierazi zuten Lanbidek 18 urte bete dituzten eta % 65eko edo hortik gorako urritasuna duten pe
rtsonei ematen dien tratuarekin; pe
rtsona horiek kausatzaileak dira, Gizarte Segurantzako prestazio ekonomikoaren titularrak ez badira ere (seme-alaba ardurapean izateari lotutakoa).
Lanbidek seme-alabaren baten ardura izateagatik prestazioa jasotzen dutenak umezurtzak diren kasuetan soilik jotzen ditu pe
ntsiodunen bizikidetza-unitatetzat, bai prestazioaren titularrak direnean, bai titularrak ez direnean, legez ezgaituak daudelako.
Aipatu zenbatekoak eskatzen dira Lanbidek kexagileak pe
ntsioduntzat jotzeko hasiera baten onartu zuen irizpide aldaketagatik. Gainera, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko 18/2008 Legean eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa arautzen duen 147/2010 Dekretuan jasotako pe
ntsiodunaren bizikidetza-unitaterako bermatutako zenbatekoa ordaindu zien.
Behin Lanbidek emandako informazioa egiaztatuta, abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 9.2.a) artikuluaren ondorioetarako Lanbideri “seme-alaba ardurapena izateagatiko esleipenaren” kausatzaile jakin batzuei pe
ntsioduntzat jo zitzan eta, pe
ntsioen osagarri modalitatean, diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioak eten eta iraungitzeko zenbait prozedura berrikus ditzan gomendatzen dion ebazpen bat eman zuen erakunde honek.
Aipatu ebazpenean Eusko Jaurlaritzari gomendatu genion, aipatu legearen ondorioetarako, abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2. a) artikuluan jasotako bizikidetza- unitateen antzekoak diren unitatetzat jotzeko 18 urte beteta dituzten eta % 65eko ezgaitasun maila edo handiagoa duten pe
rtsonak eta, horregatik, “seme-alaba ardurapean izateagatiko esleipena” izena duen Gizarte Segurantzako familia-prestazio ekonomikoaren kausatzaile direnak, bai horren titularrak-onuradunak direnean, bai gurasoak edo tutoreak direnean legez ezgaituta egoteagatik.
Halaber, gomendatu genuen diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioak, pe
ntsioen osagarri modalitatean, eten eta iraungitzeko prozedurak berrikus ditzan onartu zirenetik ez baita inguruabarren gaineko aldaketarik izan eta eskubideak aitortzen dituzten administrazio egintzentzat ezarritako xedapenak ez betetzeagatik -Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 102. artikulutik 106. artikulura-.
Erakunde honen ustez seme-alabagatiko prestazioak beste izaera bat dauka. Hala, azpimarratu dugu legegileak familia izaerako prestazioen artean jaso badu ere, kasu askotan lan-merkatuan sartzeko aukera edukitzea eragotzi dien ezgaitasunen bat duten pe
rtsonei laguntza ematea duela xede. Ezgaitasuna duen pe
rtsona batek jaso dezake prestazio hori, bere izenean eskatzen bada; eskatzailea gurasoekin bizi denean, guraso baten oniritzia behar da.
Egia da prestazioa jasotzen duten pe
rtsona ezgaituek gurasoen laguntza izaten dutela kasu gehienetan, eta gurasoek laguntzen ez badiete, oro har, ordaindutakoaren araberakoa ez den elbarritasun-pentsioa jaso dezaketela. Alabaina, egia ere bada 18/2008 Legearen ondorioetarako pe
ntsiodunak diren eta gurasoen laguntza ere jasotzen duten pe
rtsonak daudela, elbarritasun erabatekoa duten pe
ntsiodunak, adibidez.
Gogoratu behar da pe
rtsona batzuk ezin izan direla sartu lan-merkatuan, eta beraien izenean eskatzen diogu laguntza Eusko Jaurlaritzari. Ez da gauza bera gertatzen bat-bateko elbarritasunagatik pe
ntsioa jasotzen duten pe
rtsonen kasuetan. Beraz, pe
rtsona horiek egoera okerragoan daude, beste pe
ntsiodunen aldean.
18/2008 Legearen 9.2 artikuluaren arabera, pe
ntsioduntzat hartzea familian beste diru-sarrera batzuk daudenean ere posible da, beraz, kontuan hartu behar da beste ahultasun-egoera hori ere. Azpimarratu nahi dugu pe
rtsona horiek familiak lagunduta daudela argudiatzeak ez duela balio kolektibo horri laguntza ukatzeko, antzeko familia-egoeran dauden beste pe
rtsona batzuek laguntza jasotzen dutelako.
Hortaz, esan daiteke Eusko Jaurlaritzaren esku dagoela erabakitzea kolektibo hori ere babestu edo ez, eta antzeko egoeran dauden pe
rtsonei ematen zaien osagarria eman edo ez.
Legearen ikuspuntutik zein diru-sarrerak bermatzeko gaur egungo sistemaren logika abiapuntu hartuta, ahultasun- egoera horiei erantzun behar zaie. Hori, gainera, bidezkoa eta egokia da, elbarrituen inguruko lege-esparrua, eta bizitza autonomoa eta independentea izateko pe
rtsona horien eskubidea kontuan hartzen baditugu.
Lanbideren ustez, ez da egokia Arartekoaren gomendio hori kontuan hartzea. Izan ere, zenbait arrazoiren artean, uste du laguntza hori ezgaitasun jakin baten zama eramateko baliatzen dela, tradizionalki “familia-nukleoa” izenekoarentzat dena -gurasoek eta seme-alabek osatutakoa-, lotzen dieten guraso eta seme-alaben arteko harreman estuaren arabera, diru-sarrerak eta gastuak partekatzen dituzten bizikidetza-unitatetzat jo behar dira. Horregatik, bizikidetza-unitate horretako kide guztien ondarea eta diru-sarrerak zenbatu behar dira.
Horrez gain, bigarren kontuari dagokionez, gure gomendioan honakoa aipatu genuen: “Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioak aurretik eskubidea aitortuta zuten pe
rtsonei eteteak eta iraungitzeak, egoera aldaketarik egon gabe, ez du bat egiten administrazio jarduerak ikuskatzeko ezarritako administrazio prozedurarekin”.
Ildo horretan, Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpena aipatu genuen (2014ko martxoaren 31ko 157/2014 FJ 2.2 Ebazpena), besteak beste, hauxe dio: “el cambio de criterio no puede por ello tener lugar, en su caso, más que a través de los procedimientos regulados en la Ley 30/1992 a que hemos aludido, esto es, los de revisión de actos administrativos que reconocen derechos”.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta eten edo iraungitzeko prozedurei dagokienez -aurretik prestazioa onartua zuten pe
rtsonei hain zuzen-, Lanbidek honakoa dio: “irizpide-aldaketaren kasu horietan oker jasotako prestazioak direla-eta itzultzeko prozedurarik ez dela hasi, eta espediente jakinen batean egin bada, betekizunen edo beharren bat bete ez delako izango dela”.
Azken batean, Lanbidek Arartekoaren gomendioak onartu ez baditu ere, erakunde honek gai horren inguruko jarraipena bideratzen jarraitzen du.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
4.1. Aurreko txostenetan, Ezgaitasunen bat duten pe
rtsonen eskubideei buruzko konbentzioa indarrean jarri zenetik, adierazi dugu hori onartu izanak ezgaitasunaren tratamenduan inflexio-puntu bat eragin duela. Konbentzio hori onartu zenetik, ezgaitasuna giza eskubideen ikuspuntutik tratatu behar da, eta horrek esan nahi du ezgaitasunen bat duten pe
rtsonak eskubideak dituzten gizabanakotzat jo behar direla erabat, hau da, ez direla laguntza-politiken xede huts gisa ikusi behar.
Testuinguru horretan, gure ustez egokia da, era berean, ezgaitasunak dituzten pe
rtsonen eskubideen arloko araudi autonomikoaren eguneratzean sakontzea, egokitzapen eta aldaketa batzuk egiteko, araudi horien aplikazioarekin lotutako kontraesanak ekiditeko eta konbentzioak jasotzen dituen eskubideak benetan gauzatzen direla bermatu ahal izateko.
Zenbait ikuspegitatik ezgaitasunaren alorrean lan egiten duten elkarteekin izandako bileretan, irisgarritasunaren sustapenerako abenduaren 4ko 20/1997 Legea eta garapen dekretuak (bai hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, bai garraiobideen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen uztailaren 10ek 126/2001 Dekretua) berrikusi eta eguneratzeko beharra mahaigaineratu digute.
Ekitaldi honetan egiaztatu dugu EAEko zenbait herri-administraziok oraindik modu murriztailean interpretatzen dutela eta aipatu konbentzioan ezarritako oinarrizko eta funtsezko printzipioetatik urruntzen diren ekintzak bideratzen dituztela. Autobus geltoki berriko nasen irisgarritasunik ezaren inguruan Donostiako Udalarekin izandako arazoa gogora ekarri baino ez daukagu, ezgaitasunen bat duten pe
rtsonak nasa horiek baldintza beretan erabiltzetik baztertzen dituzte-eta. Horregatik, Arartekoaren 2015eko azaroaren 25eko ebazpenak Donostiako Udalari gomendatzen dio izapide bidean den autobus geltoki berriaren jarduera eta arkitektura proiektua berrikus dezan, nasentzat aurreikusitako diseinuak irisgarritasun unibertsalaren printzipioa berma dezan lortuz.
Edozelan ere, uste dugu premia duela botere publiko guztiek haien jardueren premisa gisa irisgarritasun unibertsalaren kontzeptua gain har dezaten eta herritar guztien beharren aniztasunari erantzuten dion ingurunea sortu dezaten. Horretarako, jendea biltzen den eraikin, establezimendu eta instalazioetan irisgarritasuna bermatzen duten ezinbesteko neurriak, lurraldea antolatzeko tresnak, hirigintzako planak eta urbanizazio-proiektuak abian jarri behar dituzte.
4.2. Hala, adierazi behar dugu ezgaitasunak ezgaitasuna duenaren ahalmen ekonomikoa ez ezik haren familia-ingurunearena (aurreko ahaideak, ezkontideak eta ondorengoak) ere murrizten duela, benetan eskuragarri daukaten errenta mugatzen duten gastu gehigarri batzuk gain hartu behar dutenena. Zentzu horretan, ezgaitasunen bat duten pe
rtsonek gizartean sartzeko eta bertan normaltasunez parte hartzeko ahalegin ekonomiko handiagoa egin behar dute egunerokotasunean, beraz, desiragarria da zerga-neurriek ahalegin hori kontuan hartzea. Ezin dugu alde batera utzi botere publikoei dagokiela beharrezkoak diren neurriak hartzea eta baldintzak sustatzea gizabanakoen eta taldeen berdintasuna erreala eta eraginkorra izan dadin.
4.3. Beharrezkoa da ezgaitasunen bat duten pe
rtsonek haien eskubide guztiak baliatzeko eta gizartean guztiz parte hartzeko aukera emango dien ekintza positiboaren neurriak hartzen sakontzea. Horretarako, gizarte politikek ezgaitasunen bat duten pe
rtsonen autonomia erraztu ere egin behar dute, ez konpentsazio gisa, parekatzea lortzeko baizik. Ezgaitasunen bat duten pe
rtsonek modu indibidualean haien bizitza-eredua eraiki eta ezarri ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak eta bitartekoak behar dituzte. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazio eta zerbitzu zorroaren dekretuaren Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuei buruzko plan estrategikoaren onarpena EAEko gizarte politikan aldaketa eragingo duen ekintzatzat jo behar da.
4.4. Amaitzeko, adierazi nahi dugu ezgaitasunen bat duten pe
rtsonek gizartean baldintza berberetan parte har dezaten era askotako trabak gainditzeko, erabakigarria dela herri-administrazioek gizartearen kultura-arloko eraldatzeari zuzendutako sentsibilizazio-, sustapen- eta prestakuntza-jarduerak gara ditzaten, aukera berdintasuna eta bereizkeriarik eza kontuan hartuta, baita egoera horren, arrazoien eta ondorioen ezagutza handiagorako aukera eman dezaten ere.