Aurten 110 espediente kudeatu dira sail honetan eta honakoa izan da eragindako administrazioen ar
aberako banaketa:
• Tokiko administrazioa .................................................................................................83
• Foru administrazioa ......................................................................................................5
• Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) .............5
Azpieremuen ar
aberako banaketari erreparatuz gero, honela sailkatuko litzateke:
• Administrazioaren funtzionamendua eta
administrazio-prozedura ...............................................................................................37
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta
administrazio-erantzukizuna .........................................................................................35
• Tokiko zerbitzu publikoak ...........................................................................................21
• Udal-erroldaren kudeaketa ........................................................................................14
• Beste alderdi batzuk ...................................................................................................2
• Herritarren eskubideak ...............................................................................................1
Urte honetan zehar kudeatu diren kexen izapidetzearen xehetasunei dagokienez, jaso diren kexak zein aurreko ekitaldietan ebatzi ez izanagatik pilatu direnak, ondorengo egoeran daude txosten hau idatzi den momentuan:
Aurreko ekitaldiekin alderatuz gero, ez dago berritasun handirik pertsonek alor honetan planteatutako gaiei dagokienez. Administrazioaren funtzionamenduaren eta prozeduraren blokeko kexak dira ugarienak, bloke horretan hainbat gai sartzen direlako, guztiak ere pertsonek herri administrazio desberdinekin duten harremanari buruzkoak eta administrazio prozeduraren funtsezko alderdiak ez errespetatzearekin lotutakoak, hau da: ez erantzutea, espedientean oinarrizko izapidetzeak ez egitea, hartutako erabakiak behar beste ez ar
razoitzea edo legean oinarrituta ez egotea. Laburbilduz, kexetan Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea betetzen ez dela planteatzen da, administrazio jardueraren alderdi desberdinetan, administrazioak egindakoagatik edo ez egindakoagatik.
Aurten izapidetu diren kexetatik beste gai bat ere nabarmendu daiteke, zehazki espazio publikoan terrazak eta mahaitxo oinbakarrak jartzeko baimenena. Oro har, ematen diren baimenak betetzen ez direla edo espazio publikoa okupatzeko baimenik eman ez eta jaramonik egiten ez dela salatzen da, eta baita udalak ordenantza ar
autzaileak bete daitezen hartzen dituzten neurriekiko laxoak direla ere. Hala, normalean horri aurre egiteko ez dela ezer egiten diote, eta batzuetan ez direla zehapen espedienteak irekitzen, zuzenean kaltetutako pertsonek baimenak ez kontrolatzeagatik jasaten dituzten kalteak behin eta berriro salatzen badituzte ere.
Jasotako kexen izapidetze-egoerari dagokionez, aurreko ekitaldian ez bezala, aurten herri administrazioei helarazi dizkiegun gomendio gehienak onartuak izan direla azpimarratu nahi genuke. Erakunde honek egindako proposamenen aurrean, lankidetzarako keinua litzateke hori. Jarraian kexa azpimarragarriei buruzko atala garatu dugu eta bertan aipatuko ditugu ebazpen horiek.
2. Kexarik aipagarrienak
Izapidetu ditugun kexa azpimarragarrienen laburpen bat jaso dugu atal honetan, urtean zehar egindako lanaren erakusgarri. Gomendioren bat edo azkeneko idatzi bat egin zaien kexei erreparatu diegu bereziki eta dagozkien azpieremu materialetan multzokatu ditugu, jarraian zehaztutako epigrafeen ar
abera.
2.1. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio-prozedura
Lehenik eta behin, Donostiako Udalari egin dizkiogun eta hark onartu dituen gomendioak aipatuko ditugu. Etxeko hondakinen alorrean izapidetutako zehapen espedienteetan izandako ez betetzeei buruzkoak dira guztiak. 2014ko txostenean adierazi genuen Udalak ez zuela onartu Arartekoak 2014ko abuztuaren 11n emandako ebazpena. Ebazpen horren bidez, salatutako pertsonari jarri zitzaion 250 euroko isuna baliogabetzeko gomendatu genion Udalari. Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeko 46.3.c) eta 46.4.b) ar
tikuluen ar
abera, legearen aurka zihoan ar
au-hauste ar
ina egin zuen pertsona horrek. Aurten zabor-poltsak horretarako gaitutako tokietatik kanpo botatzeagatik ezarritako isunei buruzko beste bi gomendio egin ditugu (Arartekoak 2015eko maiatzaren 19an emandako ebazpena eta Arartekoak 2015eko uztailaren 31n emandako ebazpena). Bi gomendio horiek onartuak izan dira eta esan beharra dago pasa den urtean gaitzetsi zena ere aurten kontuan hartu dela. Kexa guztietan planteatutako ar
azoa eta ar
razoiak antzekoak ziren. Zehapen espedienteak izapidetzeko printzipioak eta ar
auak eta ustezko ar
au-hausteari aplikatu beharreko ar
audia hautsi izanari buruzkoak ziren, Lege sektoriala aplikatu nahi zelako eta ondorioz ezin zelako hondakinak biltzeko zerbitzua ar
autzen duen udal ordenantza bera aplikatu.
Zehapen ahalmena erabiltzeko ar
azo horrekin jarraituz, Arartekoak 2015eko abuztuaren 14an emandako ebazpena aipatu nahi genuke. Horren bidez, KZgunearen erabiltzaile bati jarritako zehapena baliogabetzeko gomendatu genion Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari. Erreklamaziogileari ezarritako zehapena baliogabetzeko proposatzen zuen gomendio hori onartu egin zen. Hilabete eta erdian zerbitzua ez erabiltzeko zehapena jarri zioten erreklamaziogileari eta horren ordez, zegokion espediente ar
autzailea behar bezala izapidetzeko eskatu zen. Erabiltzaileari zehapen prozeduraren 34. ar
tikulua eta hurrengoak ar
autzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zehapen ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak kontuan hartu gabe ezarri zitzaion zehapena eta beharrezkoa zen zegokion espedientea irekitzea.
Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea (SEL) bete ote den ere azpimarratu beharko litzateke atal honetan. Ildo horretatik, Ar
abako Foru Aldundiaren egoitza elektronikora sartzeko zeuden ar
azoez kexatu zen pertsona bat. SELek sarbide sistema unibertsala ezartzen du guztientzat, e-NANaren bidezkoa (14. ar
t.). Ez ditu herri administrazioak behartzen sinadura elektronikoaren beste sistema batzuk jartzera, itundutako gakoen sistema jartzera esaterako (16.1. ar
t.). Alabaina, kexa horren harira, printzipio orokorren inguruan egin genuen hausnarketaren berri eman genion foru erakundeari. Besteak beste proportzionaltasunaren eta berdintasunaren printzipioen inguruan egindako hausnarketa zen, horiek baitira erabiltzaileentzako zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa garatzeko kontuan hartu beharrekoak. Horiek kontuan hartuta, administrazioak:
• Ar
razoia edozein delarik ere, Herri Administraziorako sarbide elektronikoa ez duten herritarrek administrazioarekin harremanetan egoteko egokiak diren baliabideak dituztela bermatu beharko du, bide elektronikoa erabiltzen duten erabiltzaileen eskubide eta berme berdinekin.
• Izapide eta jarduketa bakoitzaren izaerara eta baldintzetara egokitutako bermeak eta segurtasun neurriak bakarrik eskatuko dira eta behar bezala justifikatu beharko du sistema bat edo beste gaitu izana, interesdunei uneoro behar bezalako informazioa emanez.
Hausnarketa hori guztiz eguneratua dago, erabiltzaileek gero eta gehiago erabiltzen baitituzte baliabide elektronikoak. Hurrenez hurren, herri administrazioak gero eta baliabide elektroniko gehiago jartzen dituzte erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak gauza daitezkeela bermatzeko. Dena den, aurrerapen horiek gorabehera, herri administrazioek beti hartu behar dute kontuan pertsona askok oraindik ez dituztela baliabide elektronikoak edo ez dakitela horiek erabiltzen, eta batez ere, sinadura elektronikoaren erabilera espero zena baino gutxiago ezarri da.
Administrazioak hartutako erabakiak batere edo behar beste arrazoitu gabe egoten direla ere adierazi behar dugu, behin eta berriro egiten dugun moduan. Kexa aurkezten duen pertsonak zalantzan jarritako jarduketa administratiboa aztertzerakoan zailtasunak sortzen dira, administrazioak hartutako erabakien diskrezioa oinarri modura hartzen denean. Herri administrazioek, beren funtzioak eta autoantolakuntzarako gaitasuna gauzatzean, jarduteko tarte zabala dute, normalean diskrezionaltasunaren kontzeptu juridikoan sartzen dena. Alabaina, jurisprudentziaren doktrinak dio erabaki diskrezionalek ar
razoitzeko beharra eskatzen dutela. Ar
razoiak azaltzen badira, modu egokian jardun dela eta erabakia ar
bitrarioa izan ez dela bermatuko da, eta ekintza diskrezionalak ondo kontrolatzea ahalbidetuko da. Horrela, “behar beste” ar
razoitzeko eskatzen da, gutxienez erabakia hartzeko kontuan hartu diren oinarrizko irizpideak zeintzuk izan diren jakitea ahalbidetzen duten ar
razoiak sendotzeko.
Herritarrek herri administrazioarekiko harremanetarako dituzten eskubideen alderdi bat aipatuko dugu: informazio publikora sarbidea izateko eskubidea, hau da, edukiak edo dokumentuak lortzeko eskubidea, edozein formatu edo euskarritan, horiek ematera behartuta dauden subjektuen menpe daudenean. Hala dio gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak (Gardentasunaren Legea). Lege hori indarrean sartzea herritarren informazioa lortzeko duten eskubidearen alorrean egindako aurrera pauso garrantzitsua izan zen, aurretik zegoen ar
audiarekin alderatuta (zehazki, HAAJAPELen 37. ar
tikulua). Eskubide hori gauzatzearen inguruko hainbat kexa izapidetu ditugu. Kexa horien ar
abera, ar
razoi generikoak edo itxuraz legezkoak zirenak erabili ziren egindako informazio eskaera ezesteko. Ar
razoi horiek ez omen zetozen bat ar
auaren funtsarekin, ezta Legearen interpretazioarekin ere. Beste kasu batzuetan ez zen erantzunik ere jaso.
Herri administrazioek daukaten informazio publikoa eman nahi ez dutela erakusteko, Arartekoak 2015eko urriaren 13an emandako ebazpena bidali genion Gasteizko Udalari, erreklamaziogileak egindako informazio eta dokumentazio eskaerei erantzun ar
razoitua eman ziezaien. Udalak gomendioa onartu du eta ondorengoa jakinarazi digu: “se crea un Departamento que gestionará el derecho a la participación ciudadana y el derecho a la información pública. Este nuevo Departamento de Participación, Transparencia y Centros Cívicos, será el encargado de adoptar las medidas necesarias para la implantación en el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz de la regulación contenida en la Ley 19/2013 de 9 de diciembre de transparencia, acceso a la información pública y buen gobierno.”
2.2. Udal erroldaren kudeaketa
Pertsona askorentzako oso garrantzitsua da gai hau, erroldatuta egotea oinarrizko baldintza baita oinarrizko prestazio sozialak jasotzeko. Behin eta berriro ar
razoibide berberekin ar
i garela esan beharra dugu.
Aurtengo berritasunetako bat litzateke Idazkariordetzaren 2015eko martxoaren 16ko ebazpena onetsi dela da. Ebazpen horren bidez, Estatistikako Institutu Nazionalaren Presidentetzaren eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Eskumenen Koordinazioaren Zuzendaritza Orokorraren 2015eko urtarrilaren 30eko ebazpena ar
gitaratu zen. Azken ebazpen horren bidez, udal errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak ematen zaizkie udalei eta beraz, gai hau ar
aututa dago (2015eko martxoaren 24ko BOE). Jarraibide berri horiek kontuan hartu dituzte 1997ko jarraibideak onetsi zirenetik legerian izandako aldaketak, eta baita Erroldatze Kontseiluari egindako kontsultei buruzko txostenik garrantzitsuenak ere.
Beste gauza batzuen ar
tean, erakunde honen planteamenduaren ildo beretik, ondorengoa dio ebazpenak. 1.13 atalean:
“Si el Ayuntamiento no notifica dentro de los tres meses la resolución estimando o desestimando la solicitud, operará el silencio positivo y el ciudadano quedará a todos los efectos empadronado en ese municipio (artículo 43 de la Ley 30/1992), desde la fecha de su solicitud.”
Nolanahi ere, ar
au orokor gisa, pertsona batek erroldan alta emateko eskatzen duenean, udalek izen-ematea bestelako izapiderik gabe gauzatu behar dutela azpimarratu beharra dago (ebazpeneko 1.9 atala). Ondorioz, eskaeran ageri diren datuak benetakoak direla egiaztatzeko izapideak pertsona horrek egoitza udalerrian ezarriko duelako zalantza eragiten duten ar
razoizko zantzuak daudenean bakarrik egingo dira. Sarritan datuak egiaztatu egiten direla ikus genezake, egoitza udalerrian izatearen inguruko ar
razoizko zalantzarik ez badago ere. Izapidetzearen luzapena zalantzan jar dezaketen ar
razoiengatik egiaztatzen da askotan.
2.3. Informazioa eta herritarren parte-hartzea
Interesdunek gai publikoetan parte hartzeari dagokionez, aurten eskatutako dokumentazioa entregatu ez izanari buruzko zenbait kexa izapidetu ditugu. Kexa horietan tartean zeuden herri administrazioek emandako ar
razoiekiko desadostasuna adierazten zuten. Beste kasu batzuetan, eskatutakoaren inguruko erantzunik lortu ez izanagatik kexatu dira. Interesdunek gero eta informazio orokor gehiago eskatzen dute administrazioaren jardueraren inguruan (estatistikako datuak, adibidez) eta beraz, eskatutako informazioa emateko jarrera irekia eduki beharra dago. Eremu honetako beste atal batzuetan ere gai honen inguruko azalpen luzeagoak eman ditugu.
2.4. Herri administrazioen ondarea
Aurten, ondare publikoari dagokionez, udal jabari publikoa okupatzen duten terrazak eta mahaitxoak jartzeak dakartzan ar
azoei buruzko kexa gehiago jaso direla nabarmendu beharra dago, baita udalaren jardun faltari buruzkoak ere.
Hala, Bilboko Udalari helarazi genion Arartekoak 2015eko urriaren 28an emandako ebazpena. Horren bidez, terrazak jartzerakoan espazio publikoari buruzko ordenantza behar bezala betetzeko gomendatzen da. Ebazpen horretan, terrazak espazio publikoaren okupaziorako emandako udal baimenaren edukira egokitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko gomendatu genion Udalari, eta baimenean jartzen zuena betetzen ez bazen, zehapen ahalmena gauzatzeko, egokiak iruditzen zaizkion bestelako jarduketez gain, ikuskapen zerbitzuek prebentzio-lanak egitea, gehienbat. Udalak gomendio hori onartu zuen.
Abadiñoko Udalari ere gai horren inguruko kexa bat aurkeztu zitzaion. Orokorrean ordenantza betetzen ez zela salatzen zen kexa hartan eta erreklamaziogileak zalantzan jartzen zuen udalak terrazak jartzerakoan irisgarriak diren oinezkoentzako ibilbideak zehazteko eska daitezkeen baldintzen inguruan egindako interpretazioa eta apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren aplikazioa. Dekretu horren bidez, hiriko inguruen, espazio publikoen, eraikuntzen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko ar
au teknikoak onetsi ziren. Arartekoak 2015eko irailaren 4an emandako ebazpenean, ibilbideak jarraituak izan behar direla eta biderik laburrena hartu behar dutela ondorioztatu genuen. Gauzak horrela, ar
auak ezartzen du baldintza horiek espaloietan ondoen betetzen dituen ibilbidea dela fatxadaren lerroaren alboko espazioa libre uzten duena; hori guztia ahaztu gabe trazadurak bere osotasunean beharrezko koherentzia eta jarraitutasuna eduki behar dituela oinezkoentzako pasabide eta igarolekuekin, etab. Abadiñoko Udalak ez zuen gure gomendioa onartu.
Ondare publikoaren defentsaren ar
loan, bide publikoen ar
azoak azpimarratzen jarraitzeaz gain, Arartekoak 2015eko uztailaren 15ean emandako ebazpena bidali genion Artziniegako Udalari. Horren bidez, jabari publikokoa den partzela baten defentsarako espedientea behar bezala izapidetzeko gomendatu genion. Udalak gomendio hori onartu zuen.
Atal honekin bukatzeko, herri administrazioek ondare publikoaren kudeaketan hautapen prozesuak irekiak direla bermatzetik eratorritako betebeharren inguruko kexak aipatu beharko genituzke. Portuetan, hondartzetan edo antzeko lekuetan eman beharreko baimenak, eman daitekeen baimen kopurua mugatua denean, lehiaketa bidez emango dira, hautatzeko baldintzak eta irizpideak zehaztu ondoren. Eskatzaileek baldintza berezirik bete behar ez badute, zozketa bidez esleitu beharko dira baimenak.
2.5. Ondare-erantzukizuna
Denok dakigu herritarrak asko mugitzen direla eskaintzen dietela beren borondatearen kontra kalteak dakartzaten gertaeretan murgilduta daudenean. Kalte horiek pertsonalak edo materialak izaten dira eta tartean herri administrazioren bat egoten denez, ondare-erantzukizuneko erreklamazioak aurkezten dituzte, labur esanda kaltea zerbitzu publikoen funtzionamenduek eragina dela uste dutelako.
Erreklamazio horietako batzuen harira, eskatutako konpentsazio ekonomikoak lortzen ez dituzten interesdunek beren kexa bidaltzen digute guri, ohikoa den legez. Aurreko txostenetan askotan esan dugu eta ekitaldi honi buruzkoan berriro esan dugu, ar
lo honetan jarduteko moduaren erakusgarri den kexa mota delako.
Etengabe jasotzen ditugu honelako kexak eta aurkeztu izanaren ar
razoien ezaugarriak ere errepikatu egiten dira, izapidetzen ditugun espedienteak sustatzen dituzten partikularren ikuspuntutik: administrazioak denbora gehiegi hartzen duela prozedurak izapidetzeko eta ebazpenak emateko, ez daudela ados kexaren funtsaren inguruan hartutako erabakiekin, erreklamazioetan eskatzen den kalte-ordainaren kontra doazelako…
Aztertu den ekitaldian ez da garrantzi handiko ezer hauteman baina bi gai azpimarratzea komeni da. Alde batetik, aurreko txostenetan adierazi den legez, heltzen zaizkigun espedienteetan gero eta kalitate handiagoa antzematen da aplikatu beharreko ar
audiak eskatutako izapidetze-prozedurak errespetatzeari dagokionez. Bestetik, berariazko ebazpen gaitzeslera mugatuta, aitortu beharra dago erreklamaziogileei, beren eskaerak aurrera egiteko, administrazioren funtzionamenduaren eta adierazitako kalteen ar
tean kausalitate erlazioa dagoela frogatu behar dutela ulertaraztea zaila dela, baina administrazioek ezezko erantzunak ar
razoitzeko orduan esfortzu handiagoa egin beharko lukete.
2.6. Tokiko zerbitzu publikoak
Aurten udalek tokiko zerbitzu publikoak eskaintzen ez dituztela edo eskaintza eskasa dela dioten hainbat kexa jaso ditugu, aurreko ekitaldietan bezalaxe. Alde batetik, eskaintzen diren zerbitzuen funtzionamenduaren alderdi zehatz batzuk azpimarratu nahi genitzake eta bestetik, Gasteizko Udalaren Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Ar
audia betetzen ez dela salatzen duen kexa, udal kirol instalazioetako bateko kafetegian alkohola erakutsi eta saltzen delako. Arartekoak 2015eko abuztuaren 11n emandako ebazpena helarazi genion Udalari, alkohola erakutsi zein saltzeko debekua betearazteko eta bestela, udal ar
audia aldatzeko. Udalak gomendioa onartu zuen eta ar
audia aztertzeko lantalde bat sortzea aurreikusi du, ekainaren 25eko 18/1998 Legera egokitzeko. Lege hori droga mendekotasunaren ar
loko prebentzioari, laguntzari eta gizarteratzeari buruzkoa da.
Etxebizitzak urez hornitzeko zerbitzuen, estolda-sarearen eta ar
giteria publikoaren zerbitzuen eskaintzari edo horiek ez eskaintzeari buruzko kexak ere jaso ditugu, baita bide publikoen zaintza eskasari buruzkoak ere. Sarritan atal honetan aurkezten diren kexak zerbitzu horiek lurzoru urbanizaezinean eskaintzeko izaten dira eta hori zaila da berez, hiriguneetatik urrun dauden eremuetatik eskaini beharko liratekeelako.
3. Ofiziozko espedienteak
Atal honetan hiru ofiziozko espediente izapidetu ditugu, Errenterian, Erandion eta Barakaldon egiten den kalez kaleko salmentari buruzkoak. Espediente horien guztien helburua 2012. urtean izapidetutako ofiziozko espedienteen jarraipena egitea zen. Espediente haietan antzeman zen kalez kaleko salmenta ar
autzen zuten ordenantzak ez zeudela egokituta Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legea erreformatzen duen martxoaren 1eko 1/2010 Legera eta kalez kaleko salmenta edo sedentarioa ez den salmenta ar
autzen duen otsailaren 26ko 199/2010 Errege Dekretura. Ar
autze horrek, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraua aplikatu izanak ekarritako aldaketa sakonen aurrean, establezimendu-askatasunerako eta zerbitzuen prestaziorako oztopo juridiko eta administratibo guztiak kentzeko eskatzen du.
Aipatutako udalak ez dira legeriara egokitu oraindik, hala egiteko asmoa dutela adierazi badute ere. Nolanahi ere, ordenantzen beharrezko egokitzapenari kalterik egin gabe, lanpostu hutsak esleitzeko deialdi publikoek kontuan hartu behar dute establezimendu-askatasunaren printzipioaren aurkako irizpideak aplikatzea debekatuta dagoela.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Aurreko ekitaldiko txostenean atal honen amaieran esan genuen legez, herritarrentzako zerbitzuaren izaerak erakutsiko du tarteko erakundeen gardentasun maila, informazio publikorako sarbidea izateko eskubidea bermatzeko. Gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea betetzeaz ar
i ginen, (Gardentasunari buruzko Legea). Txosten hau idatzi den datan, Lege horren eduki osoa aplikatu behar zaie herri administrazio guztiei.
Gardentasunari buruzko Legea guztiz eraginkorra izan dadin, antolamendurako neurriak hartu behar dira (informazio-unitateak edo informazio-eskaeren kudeaketa integratzeko eta organo eskuduna identifikatzeko beste sistema batzuk), eta baita ere edukiak sortzeko neurriak (publizitate aktiboa), euskarriak egokitzekoak (gardentasunaren ataria), etab. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko udalen web orriak azaletik aztertu ondoren, atal honetako kexa gehienak jaso dituzten administrazio gehienen kasuan, kezkatzeko moduko hutsuneak antzeman ditugu, egoitza elektronikoetan edo web orrietan ar
gitaratu behar duten informazioari dagokionez, Legeko 6., 7. eta 8. ar
tikuluen ar
abera. Hori dela-eta, gure ustez, oraindik asko dago egiteko ar
lo horretan.
Horretarako, publizitate aktiboaren edukia sortzeko betebeharra dutela azpimarratu nahi genuke eta horrez gain, legearen aurreikuspenak ezartzeko eta zerbitzu hau behar bezala emateko berebizikoak diren bi alderdi aipatu nahi genituzke. Alde batetik, eman behar den informazioaren kalitatea, edukia ondo egituratuta egon behar delako eta irisgarria izan behar delako, informazioa ondo ulertu ahal izateko. Horretarako, esfortzu handia egin beharko da, eskuragarri dauden dokumentuak modu eraginkorrean kudeatzeko.Gainera, administrazio prozedurak eta izapidetzeak sinplifikatzeko eta ar
gitzeko ere lan egin beharra dago.
Alde batetik, berebizikoa da, baita ere, administrazio bakoitzaren kasuan informazioaren eduki aktiboa osatzeaz eta interesdunek egin ditzaketen eduki-eskaerei erantzuteaz ar
duratzen den organoa, saila edo atala zehaztea.Horretarako, informazioa erakunde baten edozein atal edo sailetan sortzen dela kontuan hartuta, behar bezala kudeatu beharko da pertsona guztien parte-hartzea, gardentasuna eta informaziorako eskubidea benetan eraginkorrak izateko, atal edo pertsona ar
duradunak gainbegiratuta edo dinamizatuta.Laburbilduz, herri administrazioek banatuta dituzten ohiko jardunak gainditu beharko dituzte eta informaziorako sarbidea izateko zeharkako zerbitzua eskaini beharko dute.
Gardentasunari buruzko Legea ezartzeari buruzko erreseina txiki honekin bukatzeko, administrazio gardena garatu eta ezartzeko, administrazioek web orri bat edo egoitza elektronikoa izan behar dutela esan behar dugu, eskuragarri dagoen informaziorako sarbidea izateko ezinbestekoak diren baliabideak baitira. Dena den, beste batzuetan ere esan izan dugun moduan, herritarrek informaziorako eskubidea bide elektronikotik gauzatzea nahiago badute ere, baliabide horiek ez dituzten edo erabiltzen ez dakiten herritarrek ere eskuragarri dagoen informaziorako sarbidea izan beharko duten, zuzenean bertaratuta. Horretarako, informazio bulegoetako edo herritarrei ar
reta emateko bulegoetako langileek lagundu egin beharko diete eta eskaera erraztu beharko dute. Alor honetako legezko betebeharren ezarpen eraginkorraren inguruan hausnartzeko, egituratzeko eta antolatzeko, hori kontuan hartu beharra dago eta jarduteko jarraibide ar
giak ezarri beharra dago. Ezin da beti “hori interneten daukazu” erantzuna eman.
Beste kontu batzuei helduz, erakunde honetara jo duten pertsonek eskatutako zerbitzu publikoa eskaintzeari dagokionez, udalek udalerrian sortzen diren beharrizanak ordaintzeko aurrekontu-zuzkidura eskasa izaten dutela adierazi beharra dago eta gainera, momentu honetan, beste mugapen batzuk ere dituzte, Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Egonkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa betetzeko derrigortasuna, esaterako.
Dena den, Udalei antolamendurako ahalmena eta ahalmen diskrezionala aitortu zaizkie aurrekontuaren alorrean, legeak zehazten ez dituen eta haien ar
aberakoak diren zuzenbideaz haratagoko irizpideetan oinarrituz (aukerazkoak edo egokierazkoak) aukeratzeko. Hala ere, aurrekontua antolatzean, udalek ez dute inoiz ahaztu behar derrigorrezko zerbitzuak emateko behar diren kredituei lehentasuna eman behar zaiela (Toki Ar
aubidearen Oinarriak ar
autzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 26.1 ar
tikulua), gutxienekoak edo derrigorrak ez diren edo Lege horretako 25.2 ar
tikuluan aurreikusitako alorretan dituzten eskumenen baitan sartzen ez diren zerbitzuak estaltzea helburu duten beste kontzeptu batzuk sartu aurretik.
Hala, ondo badakite ere, udalerri guztietan eskaini beharreko oinarrizko zerbitzuak ondorengoak direla gogorarazi nahi genieke: ar
giteria publikoa, hilerria, hondakinen bilketa, bide-garbiketa, etxebizitzak urez hornitzea, estolda sistema, herriguneetarako sarbidea eta bide publikoen zolaketa. Legeak udalerriek derrigorrezko zerbitzuak eskaini behar dituela xedatzeaz gain, bizilagunak babesten ditu, hala izan dadin eskatu ahal izateko. Lege horretako 18.1 g) ar
tikuluan xedatutakoaren ar
abera, bizilagunek “egoki den zerbitzu publikoa eskaintzeko eta kasua bada, zerbitzu hori ezartzeko eskatzeko eskubidea dute, ezinbestekoa den eskumen propioa bada”. Horrenbestez, ekitaldi bakoitzerako aurrekontua onesten dutenean, kontuan hartu behar dute legeriak oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko partida nahikoa zuzkitzera behartzen dituela, beharrezkoa den kalitate mailarekin.
Urtero gertatzen den ar
ren, udal biztanleriaren errolda erregistro administratibo bat da eta beraz, udalerri batean bizi diren bizilagun guztiak barne hartzea eta hala dela fede ematea da bere helburu bakarra, hau da, benetan zenbat biztanle dauden egiaztatzeko da, eta helburu bera ez duen jardun oro ez da legezkoa izango. Oro har, gai honen inguruan izapidetzen ditugun kasuak egitate-bidean erroldatu ez izanagatik izaten dira beti, benetako egoitza zein den jakin ar
ren, ondorengo kausengatik altan eman nahi ez zaien egoeretarako: herrikoak egoiliarrak ez direnean, eraikinak desegokiak direnean, etab.
Jabari publikoaren kudeaketari dagokionez, espazio publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzearen inguruko kexak jaso ditugu, indarrean dauden araudiak eta ordenantzak ez betetzeari buruzkoak edo horien legezkotasuna betearaztea eskatzen dutenak. Horri dagokionez, udal erakundeek pertsonentzako kalitatezkoak diren espazio publikoak hobetzeko eta lehengoratzeko inbertsio-esfortzua egin dutelako hausnarketa helarazi diegu inplikatutako udalei. Horrela, esate baterako, honako neurriak aipa ditzakegu: urbanizazioak berritzea, oinezkoentzako bideen irisgarritasuna hobetuz; espaloiak zabaltzea, oinezkoen mugikortasuna sustatzeko; hiri altzariak hobetzea; hiriaren erdiguneko eremuak oinezkoentzako bihurtzea, etab.
Dena den, oinezkoentzako espazioa irabaztea helburu duten neurri publiko horiek guztiak, mugikortasun jasangarria sustatzeko politiken baitakoak, kontraesanetan sartzen ar
i direla dirudi, berreskuratutako espazio publiko berriak inbaditzen dituzten gero eta mahaitxo eta terraza gehiago daudelako (beste elementu eta instalazio batzuen ar
tean). Espaloien, oinezkoentzako kaleen, parkeen eta abarren erabilera komuna oztopatzen dute.
Baimen horiek alboko auzotarrei kalte garrantzitsua eragiten diete. Horregatik, udal administrazioak kaleko jarduera horiek jakina denez sortzen dituzten eragozpenak gutxitzen dituzten neurriak hartu behar ditu. Ildo horretatik, eta gutxienez, zuzenean kaltetutako pertsonek egindako eskaerak kontuan hartzeaz eta proaktiboa izateaz gain, udalak modu eraginkorrean eskatu behar du espazio publikoa okupatzeko ezarritako baldintzak zehatz-mehatz betetzeko, ikuskapenerako eta kontrolerako neurri egokiak ezarriz, ar
au-hauste kasuetan egoki den zehapen espedientea izapidetzea barne, betiere udal ar
audiari jarraituz.
Zalantzarik gabe, terrazak eta mahaitxoak hiriko paisaiaren elementuak dira eta ostalaritzako zerbitzuen eskaintzari lotutako elementuak dira, aisialdirako instalazio horien erabiltzaileek aprobetxatzen dituztenak. Hala ere, udalek ar
gi izan behar dute herritar guztientzat diren espazio batzuei dirua irabazteko erabilera pribatiboa emateko baimenak direla.
Eskubideen egoerari buruzko erreseina labur hau bukatzeko, administrazioaren isiltasuna aipatu behar dugu berriro, izapidetzen ditugun kexa gehienen kausa erantzun falta izaten delako. Administrazioaren isiltasuna ez da interesdunak aurkeztutako eskaera bati dagokion prozedura azkentzeko modua. Kudeaketa egokiaren aurka doan huts egindako jarduketa da, herritarrek administrazioak haien eskaeren inguruan duen jarrera eta horretarako ar
razoiak ezagutzeko duten eskubidearen aurka ere doana. Administrazioak beharrezko bermeekin hasitako administrazio prozeduraren ondorio den administrazio egintza egokiaren bitartez eman behar du gaiaren gaineko jarreraren eta ar
razoien berri. Prozedura bideratzeko, administrazioaren ebazpena zehaztuko duten datuak egiaztatu behar dira, ezinbestekoa baita administrazio egintzaren erabakia nahikoa eta zuzenbidera egokitua izan dadin.