1. HIZKUNTZ ESKUBIDEAK, KULTURA ETA KIROLA
1. Arloa kopurutan
Arlo horretan guztira 28 kexa-espediente berri ireki dira 2015. urtean; hau da, Arartekoak urtean zehar izapidetzea onartutako guztien %1,39. Jarraian, espediente horien banaketa azalduko da, arloka:
• Herritarren hizkuntz eskubideak
euskal administrazioekiko harremanetan.............................. 9
• Kultura, industria eta arte ondarearen babesa ....................8
• Kirol jarduerak .............................. .............................. .......4
• Beste alderdi batzuk .............................. ............................4
• Administrazioaren funtzionamendua eta
prozedura administratiboa .............................. .....................3
Berriro ere erreklamaziorik gehienak euskara eta gaztelaniaren koofizialtasunaren ondoriozko hizkuntza-eskubideei buruzkoak dira.Gutxitu egin dira Justizia, Osasun eta Segurtasun Administrazioari buruzkoak, arlo hauetan izaten ziren botere publikoekin euskaraz komunikatzerik lortu ez zuten pertsonen kexarik gehienak.Baina hazi egin dira tokiko jarduera elebakarren (hizkuntza batean edo bestean) aurka jarritakoak, dela ekitaldi publikoetan dela herritarren eskubideak erabiltzeko informazio garrantzitsua zabaltzerakoan gertatu badira.
Kasu hauetan, bestalde, erakunde honen esku-hartzeak kexa partikular bakoitzak planteatutako arazoaz harantzago joan nahi izan du.Hizkuntza-normalizazioak herri-ekimenak adina behar du gizarte-adostasuna.Hori dela eta, kasu bakoitzean agindutako irtenbideekin batera Udal bakoitzak gai honetan garatutako politiken arrazoizko azalpena nahi izan dugu, kexagileak ohartu daitezen zer irizpideren mende dauden eta behin-behinean zer neurri hartuko liratekeen, dagokionean ikusitako disfuntzioak ez errepikatzeko. Zentzu honetan hiru euskal hiriburuetako udalek eta Mungia, Bermeo, Berriz, Arrasate eta Idiazabalgoek eskaini diguten lankidetza eskertu nahi dugu.
Arloaren beste jardueretako batzuk beren ondasunak kultura-intereseko aitortzeko identifikatu eta hautatu izanari lotuta daude; kexa horietako batzuk partikularrek hasi dituzte eta beste batzuk herritarren ekimenak izan dira, gure kultura-ondarea zaintzeko.Gai hauetako balorazio irizpideen, herritarren parte hartzearen eta izapidetzeko epeen inguruko esku hartzeak izan ditugu, dela Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean dela Donostiako Udalean.
Arloan jasotako gainerako kexei dagokienez, kirol arlokoak nabarmendu behar dira, aurtengoan mutikoek eta neskek egiten dituzten kirolak izan dituzte ardatz.
Urtean zehar izapidetutako kexei dagokienez, txosten hau amaitzean egoera honetan daude:
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Euskara ikasteko udal-laguntzak
Salatutako egoera
Abanto-Zierbenako herritar batek erakunde honetara jo zuen, bere Udalak euskara ikasteko behar zuen beka baten zatirik handiena ukatu baitzion, konpontzen utzi ez zitzaion akats baten ondorioz.
Kexagilea laguntzen udal deialdi batera aurkeztu zen, egindako euskara ikasketen matrikula diruz laguntzeko. Baina, aitortzen zuenez, hasieran aurkeztu zuen agirietan matrikula hori ordaintzeko lehenengo zatia baino ez zuen aurkeztu eta, gainera, guztira zenbat ordaindu zuen ere ez zuen jarri bere eskarian. Bere esanetan, Udalak horren berri eman behar zion, zuzendu ahal izateko; horren ordez, matrikularen zenbatekoa agirietan zegoen hasierako zati txiki hori zela uste izan zuten. Ondorioz, udal zerbitzuek jasotako laguntza hain txikia zergatik izan zen adierazi bezain laster saiatu zen gainerako ordainketen frogagiriak aurkezten. Baina Udalak aukera hori ez zion eman, eta kexagilearen ustez hori Zuzenbidearen aurka dago. Hori dela eta, emandako kopurua berriro aztertzeko eskatzen zuen, frogatutako egiazko gastua erreferentzia hartuta, akatsak zuzendu izan balira bezala.
Arartekoaren esku-hartzea
Hasieran Abanto-Zierbenako Udalak esan zuen eskariak ez zuela inolako akatsik, beraz, kexagileak zuzenketarik aurkeztu beharrik ere ez zuen, baldintza formal guztiak betetzen baitzituen. Arartekoak, ordea, bere edukian oinarritu zuen bere azterketa, eta gure antolamenduan idatziak eta agiriak zuzentzeko aurreikusitako bi printzipio erabili zituen:
• Defentsa-gabezia ezaren printzipio konstituzionala, in dubio pro actione printzipioan zehaztua prozeduraz, edo jarduerak egiteko interpretaziorik aldekoenaren arau orokorra.
• Printzipio antiformalista, prozedura administratiboari ezar dakioke, tartean dauden eskubideen eta legezko interesen eraginkortasun babeslea lortzeko.
Horren arabera, gure legeetan aurreikusten den zuzenketa ez da soilik hasierako eskarian egon beharreko agiriei buruzkoa, baizik eta legeak bere edukirako ezartzen dituen baldintzak ez betetzeari buruzkoa ere bai, eta bereziki, eskariak argi eta garbi zehazten dituen ekintzak, arrazoiak eta eskariak sartzekoa.Zentzu honetan, oinarrizko datu bat falta zela egiaztatu genuen, hau da, diru laguntza eskatu zen ikastaroko matrikularen zenbatekoa eta hori zen, hain zuzen ere, laguntzen xedea.
Udal agintariei planteatu genien horren berri eman behar zutela eskaria aztertu zutenean eta interesatuari eskatu gabezia hori konpontzeko. Hori oinarri hartuta, eta eskatzaileak ordaindutako matrikularen datua gertatukoa jakin bezain laster eman zuela eta agirien bidez justifikatu zuela ikusi ondoren, kasu honetan ordaindutako guztia kreditatzen zuten agiriak denboraz kanpo ez zirela aurkeztu ondorioztatu genuen.
Horregatik guztiagatik, Arartekoaren Ebazpena, 2015eko ekainaren 15ekoa, eman genuen, horren bidez Abanto-Zierbenako Udalari gomendatu zitzaion herritar bati euskara ikasteko emandako udal bekaren zenbatekoa aztertzeko.
Emaitza
Abanto-Zierbenako udala erakunde honekin lankidetzan aritu zen kexaren xede ziren ekintzak kontrastatzeko eta bere jarduera zuzentzea onartu zuen, Arartekoak gomendatutakoaren arabera.
2.2. Kirol lizentziak ukatu adingabeko atzerritarrei
Salatutako egoera
Erakunde honetara jo zuen atzerritar jatorriko adingabe bat jasota zuen aitak eta Euskal Futbol Federazioak beste herrialdeetan jaiotako adingabeek kirol federatuan izena emateko zituen arazoen berri eman zuen, FIFAren nahitaezko baimena aurkezten ez bazuten.
Arartekoaren esku-hartzea
Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzara jo genuen Adingabearen babes juridikoaren estatuko araudian jasotako printzipioen arabera apelatzeko, baita haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legeko printzipioen arabera ere. Bestalde, atzerritarren eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen Legeak egoera irregularrean dauden adingabeen federatzeko eskubideaz erreferentziarik egiten ez duen arren, hezkuntzarako duten eskubidea aurreikusten du eta hor sartzen dira dagokien titulazio akademikoa eta beka eta laguntzen sistema publikorako sarbidea, beraiek eta beren gurasoek egoitza-baimena izateko betebeharrik gabe.
Horrekin guztiarekin ondorioztatzen genuen adingabe atzerritarrak adingabe nazionalen pare tratatu behar direla, batez ere beren osoko trebakuntzarekin eta garapenarekin zerikusia duten arloetan. Adierazi genuen kexaren oinarrian zeuden eskakizunek beste testuinguru batean zentzua izan dezaketela, futbol talde handiek gehiegikeriarik egin ez dezaten, adingabearen interesaren aurkakoak direnez berariazko prebentzio batzuk justifikatzen baititu. Baina praktika horiekin zerikusirik ez duten kasuetan aplikatzeak, eta kasu honetan hala zen, adingabearen interesen aurkako eragina du.
Emaitza
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila Arartekoarekin ados zegoenez, adingabe hauek federatzeko behar ziren kudeaketak egin zituen. Bere irizmenaren amaieran balorazio hau zetorren eta osorik jarri nahi izan dugu, eredugarria delako:
“En resumen, a tenor de todo este con junto de disposiciones que se acaban de transcribir, no cabe duda que la Dirección de Juventud y Deportes del Gobierno Vasco tiene que actuar, en relación a las funciones públicas delegadas que ejercen las federaciones vascas en materia de emisión de licencias, en cumplimiento del interés superior del menor y no cabe tolerar discriminaciones por ser un menor extranjero. Los extranjeros y las extranjeras menores de edad con vecindad administrativa en el País Vasco deben ser tratados con igualdad frente al resto de los menores, sobre todo en los ámbitos que están relacionados con su formación y desarrollo integral. La práctica del deporte y la posibilidad de competir benefician a los menores, por lo que una negativa a emitir la correspondiente licencia federativa no es conforme con el interés del extranjero o extranjera menor de edad. Además, no resulta concebible aplicar el artículo 19 del Reglamento sobre el Estatuto y la Transferencia de Jugadores de FIFA- cuyo título invoca la protección de los menores- en grave perjuicio de ellos. Resulta muy loable que las federaciones internacionales traten de proteger a los futbolistas menores frente a la explotación abusiva de los clubes con pretensiones mercantilistas, pero en el caso que nos ocupa nos encontramos ante una práctica recreativa de unos menores extranjeros bajo la tutela de la Administración, y no ante un fichaje de jugadores con pretensiones especulativas por parte del club recurrente que, muy al contrario, viene desarrollando una importante labor social.”
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
Eskubideen defentsa eraginkorra izan dadin, hauek zer balioren inguruan erabiltzen diren jakin behar da, besteak beste; eta bereziki, printzipio horiek herritarren elkarbizitzarako zer garrantzi duten une bakoitzean. Hori dela eta, hizkuntza-eskubideen arloan Eusko Jaurlaritzako soziometroaren ondorio batzuk aipatu behar ditugu; aipatutako urtearen erdi aldean jasotakoak dira eta euskarari buruz euskal herritarrek dituzten jarrerak eta iritziak jaso ditu:
• Herritarrentzat elebitasuna eta eleaniztasuna balio positiboak dira.
• Herritarrek ez dituzte hizkuntza bat eta bestea elkarren aurka jartzen, baizik eta biak aukeratzearen alde daude.
• Herritarren ustez, egungo egoera soziolinguistikoan legezkoa da euskararen aldeko politikak egitea.
• Herritarrek elebitasuna elkarbizitzarekin eta berdintasunarekin lotzen dute.
• Euskara guztiona da. Hau da, herritarrei euskararen etorkizuna interesatzen zaie. Beren ustez harro egoteko elementua da euskara.
• Euskara denontzako aukera da eta hitz egiten duenari prestigioa ematen dio.
• Herritarrek hurkoaren errespetua eta diskriminazio eza defendatzen dituzte. Denen hizkuntza eskubideak defendatzen dituzte, inolako bereizketarik gabe.
• Etorkizunerako herritar hirueledun orekatuak nahi dituzte.
Esan bezala, udal-politikak izan dira Arartekoan alor honetan egindako esku-hartzeen ardatza. Horregatik, bereziki esanguratsua iruditzen zaigu, maiatzean Kontseiluak egin zuen Udaletako hizkuntza-politikaren azterketa. Gure Udaletako barne-lanetan eta herritarrekin dituzten harremanetan bi hizkuntza ofizialen presentzia aztertu zen bertan, baita sustapen lanetan eta kontratazio-politiketan duten presentzia ere. Horren guztiaren erreferentzia egingo dugu ondorioen atalean.
Gure udal korporazioetan lanerako hizkuntza legez euskara erabiltzearen ondorioz, informatzen ari garen urtean polemika egon da Osoko Bilkuretako akten balioaren buruz. EA
Eko Gobernu Ordezkaritzak ez jasotzat hartu zituen gaztelaniara itzuli gabe bidalitakoak eta epaitegietan errekurritu zuen Udalen erabaki hori Estatuko Abokatutzaren bidez.
Eusko Legebiltzarrak hala erabaki zuten Udalen alde egin zuen, euskarazko agirien erabateko legezko balioa babestu zuen, hizkuntza ofiziala den lurraldeetako administrazio-instantzientzat, Estatuko administrazio periferikoa barne. Zentzu horretan adierazi zen Justizia Auzitegi Nagusia ere, eta aurkako zentzuan hainbat ebazpen judizial eman ondoren, urrian epaia eman zuen euskara hutsean bidalitako aktak abalatuz eta adierazi zuen Euskadin erakunde ofizialak euskal hizkuntza ulertzeko gai izan behar direla.
Eta hala ez egiteak euskarari bere izaera ofiziala kentzea esan nahiko luke, gaztelaniarekin batera ez badator. Hala defendatzen du erakunde honek, Udal batzuek hartutako erabakia dela eta, hizkuntza-normalizaziorako planen barruan herritarrekiko komunikazioan euskara lehenestea erabaki dutenetan. Ez da kapritxozko aukera bat, argi baitago euskal hiztun askok ere Administrazioarekiko harremanetan gaztelania erabiltzeko joera dutela, gure hizkuntzaren minoriazioari lotutako arrazoi historikoen ondorioz eta legezkoa da herri-botereek horren aurka egin nahi izatea. Euskal hiztun askoko udalerrietan, soilik euskara erabiltzea, gaztelaniaren beharrik gabe, aukera bat da euskara egiazko komunikazio-tresna izan dadin, nahiz eta aldi berean ezin duen diskriminaziorik sortu gaztelania erabili nahi duten eta hala adierazten duten pertsonengan.
Hainbat egoeratan erabili da irizpide hau, eta kasu bakoitzean azterketa zehatza egin behar da. Batzuk aipatzearren:
• Inguru euskalduneko udal aldizkari baten kasuan edo bere “hizkuntza-paisaia” eratzeko lagungarriak diren seinaleetan ez dugu uste soilik euskara erabiltzea Legearen aurkakoa denik, azaldutako terminoetan.
• Arrazoizkoa da, ordea, norbaitek obren lizentziak edo negozioetarako lokal bat instalatzekoak behar izanez gero edo banako edozein jakinarazpen behar izanez gero, jakinarazpenak gaztelaniaz jasotzeko eskubidea duela, hala eskatuz gero.
• Barne-laneko hizkuntza gisa euskara erabiltzeari dagokionez, Bermeoko Udaleko funtzionario batek aipatutako bi alderdiak zituen kasu bat planteatu zion Arartekoari. Bera euskal hiztuna zen arren, euskarazko udal-agiri batzuen gaztelaniazko bertsioa erreklamatu zuen, bere abokatuak behar zuelako langile legez Udalaren aurka jarrita zeukan administrazioarekiko auzi prozedura batean. Udalak aukera hori ukatu egin zion, euskara erabilera Planean oinarrituaz; Plan horren arabera, funtzionarioek hizkuntza-profil bat ziurtatuta behar zuten, kasu honetan bezala, eta ez zuten beren funtzioen araberako agirien itzulpenik jasoko. Horren bidez botere publikoek euskara erabiltzeko bi alorrak nahasi egin zirela uste egin genuen:
- Udalak aipatzen zuen Planaren aurreikuspena euskara lanerako hizkuntza izateari lotuta dago. Beraz, aurreikuspen hori ezarri ahal litzateke kexagileak bere jarduera profesionalerako agiri bat itzultzeko eskatu izan balu, edo udal instantziekin barne-komunikazioa izateko eskatu izan balu.
- Baina kasu honetan kexagileak agiri horiek ez zituen testuinguru horretan, barne-lanekoan, eskatu, baizik eta Udalak edozein herritarrekin izan dezakeen kanpo-harremanetarako testuinguruan; hau da, udal jarduera batek herritar baten legezko eskubide eta interesak suntsitu baditu horiek defendatzeko epaitegira jo duen edonoren testuinguruan.
Hala azaldu genion Udalari eta abokatuari eskatutako itzulpena emango ziola ziurtatu zuen.
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak urratu direlako kexak jasotzen jarraitu dugu, baina Arartekoak ezin izan ditu izapidetu, enpresa pribatuaren arlokoak zirelako. Dena dela, eta gure esku-hartzearen testuingurukoak direlako, esanguratsuak dira Eusko Jaurlaritzak urtearen hasieran argitaratutako Txostenaren emaitzak; horren arabera, konpainia pribatuen %22k baino ez zuten betetzen 123/2008 Dekretuak errotulazio, itzulpen, etiketatze eta bezeroak euskaraz artatzeko gai diren langileen arloan agindutakoak. Sektoreei dagokienez, bankuen %50ek betetzen zuten araudia, aldiz, merkataritza kateen %35,3k besterik ez; horien atzetik zeuden garraioa (%25,5), posta eta komunikazioak (%16,7), energia (%7,1), merkataritza-zentroak (%3) eta supermerkatuak (%1).
Dena dela, hau ez da hizkuntza-normalizazioaren eta enpresa-munduaren harremanari begiratzeko ikuspegi bakarra. Euskararen sektoreak ekonomiari egindako ekarpena ezagutzea ere interesgarria da, herrialde bateko ekonomian sektore batek duen pisua neurtzeko kontuan izaten diren makroekonomiako aldagai berdinak erabiliaz. Hala egin zuen “Euskararen balioa eta eragin ekonomikoa” azterlanak; azterlan hori joan den urrian aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Europako Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarrak. Hizkuntza gutxituei buruzko azterketa aitzindari honek euskara-sektoreen dimentsioa eta balio ekonomikoa kuantifikatu zituen, dela enplegu arloan (lanpostuen %6,3 da) dela balio erantsi gordinean (ekonomia osoaren %4,5) eta BPGn (%4,2).
Errealitate honek elementu berriak eskaintzen dizkie, atal honen hasieran aipatutako gizarte kontsentsuei zentzu bikoitzean: Batetik, hizkuntza-aurreiritziak gainditzeko lagungarria da, balio ekonomikoa duten hizkuntza eraginkorrak eta erabilerarik ez dutenak bereizten baitira askotan, eta hizkuntza gutxituei –gutxiengoena izan beharrik ez dute- balioa ukatzen zaie; bestalde, euskararen kasuan gure errealitate sozioekonomikoen eta hizkuntza normalizatzeko politiken arteko elkarreragina eta sinergiak ulertzeko baliagarria da, dela gaztelaniarekin duen elkarbizitzari dagokionez, dela gainerako hizkuntza globalekin duenari dagokionez.
Aurreko gogoeta horiek erabateko esanahia hartzen dute, aztertzen ari garen urtean nazioarteko hizkuntza-aniztasunarekiko errespetuak hartu duten garrantziaren markoan eta, bereziki, europar eraikuntzak berekin dituen erronkei aurre egiteko elementu kritiko legez. Europako hizkuntza aniztasunerako ibilbide orriaren, eskutik egin du eta orri hori Europako Parlamentuaren gomendioetan oinarritu da; gomendio horiek 2013ko irailaren 11ko Ebazpenean daude, desagertzeko arriskuan dauden Europako hizkuntzei eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasunari buruzkoan.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Arlo honetan Arartekoaren jarduera arautu duen planaren markoan, antolatutako gizarte zibilarekin izandako lankidetza zein garrantzitsua izan den azpimarratu beharra dago:
• Kirol elkarteak.
• Abokatuen elkargoko euskara batzordeak.
• Hizkuntz Eskubideen Behatokia, honekin lankidetzan ari gara herritarrek administrazioekin euskaraz komunikatzeko dituzten zailtasunengatik jasotzen ditugun kexak direla eta, baita eskubide horren egiazko eraginkortasuna lortzeko politika aktiboen alderdirik beharrezkoenei buruzko diagnostikoa egiteko ere.
Era berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko hizkuntza politikarako sailburuordetzarekin ere bildu gara, eta lankidetzan aritu gara erakunde honetan kexa jarritako kasuak ebazteko, dela euskal administrazioen dela estatuko administrazioaren kasuan. Ildo honetan, Arartekoak Elebide, hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzuarekin, garatu duen baterako lana aipatu beharra dago, indarrean dagoen lankidetza hitzarmenaren arabera.
Atal honetan Osakidetzako langileen zuzendaritzarekin izandako lankidetza ere aipatu beharra dago, eta jasotako kexak artatzeko sistema hobetzeko bildu gara, baita erakunde honek gomendatutako neurriak inplementatzeko ere.
Amaitzeko, euskara ikastea sustatzeko arloan Arartekoaren 3/2015 Gomendio Orokorra, apirilaren 20koa aipatu beharra dago. Euskara ikasteko laguntza publikoak hedatzea, langabetuek ere laguntza horiek baldintza berdinetan jaso ahal izateko.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Udal politikak
Euskal udalak, batez ere euskal hiztunak nagusi diren eremuetakoak, bereziki aktiboak dira hizkuntza-normalizazioari dagokionez.Zentzu honetan, udal politikek herritarren eskubideetan duten eragina zuzena da, eta tramitatutako espedienteen arabera, hainbat erronka identifikatu behar dira:
• Desorekak dauden udalerri desberdinetan hartutako sustamen neurrien artean, dela beren irismenari eta edukiari dagokionez, dela diru-laguntza edo betearazle izaerari dagokionez.Arlo honetako politikak aktiboagoak dira euskararen ezagutza eta erabilera handiagoa den tokietan, ondorioz, errealitatera egokitzeko edo errealitate hori zaintzeko tresna bihurtu daitezke, errealitatea eraldatzeko tresna baino.
• Herritarrak artatzeko langileak kontratatzerakoan eskatzen diren hizkuntza-baldintzetan aldeak daude, alderdi honek beste edozeinek baino gehiago baldintzatzen du herritarrek beren eskubideak erabili ahal izatea.Bestalde, zerbitzu batzuk azpikontratatzeko hizkuntza eskakizunik ez denez egoten, disfuntzioak sortzen dira eta horren inguruan onartutako irizpideak edukirik gabe gera daitezke.
• Udalerri askotan oraindik ez dago euskararen erabileraren arloko araudirik edo plan orokorrik, eta Udal batzuetan nolabaiteko segurtasunik eza dago horren ondorioz ezarritako errekurtsoen inguruan.
• Hizkuntza normalizaziok planen oinarrizko eremuetako bat espazio sozioekonomikoari buruzkoa da, eta itzulpenak egiteko diru laguntzak ematetik harantzago garatu behar da.
5.2. Langabetuek euskara ikasteko laguntzak
Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegurako gaitzeko ikastaroen artean beste hizkuntza batzuenak ditu, baina euskararen ikastarorik ez, tokiko eremuan kudeatzen baitira horretarako laguntza publikoak. Baina Udal guztiek ez dute horren inguruko programarik, eta ez dago homogeneotasunik gaur egun herritarren esku daudenen artean ere. Horren ondorioz, praktikan, neurri bakar batekin neurtzen ez den egoera sortzen da eta biztanleriaren sektore batean eragina du, sektore horren enplegagarritasuna botere publikoek berdintasunezko irizpideekin sustatu beharko luketen arren, udalerri batean edo bestea bizi.
Gaiak udalaz gaindiko ikuspegia du. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailera jo dugu, baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailera ere, langabetuek euskara ikasteko laguntza publikoak sustatu eta hedatu ditzaten, eta laguntza horiek berdintasun-baldintzetan eskuratzea bermatu dezaten.
5.3. Euskara hutsean egindako ekitaldi eta agirien balio juridikoa eta komunikazioa
Administrazioko espediente bateko agiriak balio ahal izateko, araudiak ez du esaten berariaz bi hizkuntza ofizialetan egon behar denik, nahikoa da bietako batean egotea.Baina bere komunikazioari dagokionez, gogoratu beharra dago herri-administrazioek ez dutela hizkuntza eskubiderik, baizik eta herritarrenak errespetatzeko legezko betebeharra. Bi ondorio ditu horrek, eta gertatzen ari diren arazoak ikusita, berriro ere gogorarazi beharra daukagu:
• Soilik euskaraz egindako agirien legezko balioa dena delakoa izan arren, bere hartzailea pertsona fisiko edo juridiko bat bada, honek eskubidea du bi hizkuntza ofizialetako zeinetan jaso nahi duen aukeratzeko.Era berean, administrazioak beti errespetatu behar du pertsona orok legez eskatutako txosten edo agirien edukia berak aukeratutako hizkuntza ofizialean jasotzeko eskubidea.
• Administrazioen arteko harremanetan bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egindako komunikazioak legezkoak dira, beraz, ezin dira alde batera utzi ez beste hizkuntza ofizialera itzultzeko eskatu. Gauza bera esan behar da herritarrek botere publikoei aurkeztutako idatziez ere.
5.4. Estatuko administrazioak euskarari eskaintzen dion arreta
Euskadin estatuko administrazioaren zerbitzura lana egiten dutenen euskalduntze maila txikiaren ondoriozko kexek jarraitzen dute. Hori dela eta, eskumen arloko arrazoiengatik estutuko gure homologoari bidali behar izan dizkiogun arren kexak, begien bistan dagoena gogorarazi beharra daukagu: Hogeita hamar urte baino gehiago diren arren euskara eta gaztelania koofizialak direnetik, gure Erkidegoan dauden botere publiko guztiek horren ondoriozko eskubideak erabiliko direla bermatu behar dute, eta eskubide hori ez da oztopatu behar, kexa horiek adierazten duten legez.
Horren inguruan hartutako neurriek osoko planifikazio bati erantzun beharko liekete. Eta argi dagoen arren Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra bezalako erakundeetan hobekuntzak egon direla, Correos erakundearen erabiltzaile batek aipatutako egoerak bezalakoak ere badaude, hau da, jendea artatzeko zegoenak euskaraz hitz egiteari uko egiteaz gain, erabiltzaile horrek gaztelania erabiltzeko betebeharra adierazi baitzion, administrazio zentralari atxikitako erakundea zelako. Kexagileak zioen, egoeraz harantzago, beharbada sintomatikoena zera zela, erakundean bertan kexa bat jarri arren, hamar urte lehenago antzeko gertakari bat zela eta jarritako kexa baten ondorioz jaso zuen eskutitzaren hitzez hitzeko kopia zela. Bertan behar adina langile elebidun ez zutelako barkamena eskatu eta gero adierazi zitzaion erabiltzaileen hizkuntza eskubideen errespetua lortzeko neurrien plana abian zela.
Dena dela, eta neurri horiek emaitzarik ematen ez duten bitartean, erakunde ofizial batean behar adina langile elebidun egoteak ez luke baldintzatu behar herritarrek legez aitortutako eskubideak erabili ahal izatea.Horretarako, beharrezkoa da jendea artatzeko berariazko protokolo bat, euskaraz artatua izan nahi duena zerbitzuko langile euskal hiztunena transferitzeko ahalik eta lasterren, gaztelaniaz artatuko luketenean baino denbora gehiagoz itxaron beharrik gabe.Horrela baino ezingo dira saihestu, zerbitzu publiko guztietan hizkuntza normalizazioa egia bihurtzen ez den bitartean herritarrek beren eskubideak erabiltzeko aukera pertsona batek edo besteak artatzearen arabera egotea.
5.5. Osasun arreta bi hizkuntza ofizialetan
Osasunaren arloan hizkuntza normalizazioak prozesu luze eta konplexua du eta ikuspegi historikoarekin aztertu behar da, dela azken urteetako eboluzio positiboa gogoan izateko, dela eskubideak bermatzearen ikuspegitik gure ustez funtsezkoa den printzipio baten argitara baloratzeko: hau da, herritarrak euskaraz artatzea ez litzateke, inondik eta inora ere, zerbait desberdina edo eskaintzen den zerbitzuaren kalitatean mendeko zerbait izan behar, euskal hiztunei zor zaienaren barne baitago eta horrela sustatu eta bermatu behar da.
Ikuspegi honetatik baloratzen dugu urtean zehar Osakidetzaren Bigarren Euskara Plana; horren jarraipenaren bidez ikusi ahal izan dugu herritarrek beraiek aukeratutako hizkuntza ofizialean arreta jasotzeko duten eskubidea eta euskal osasun sistemako hizkuntza euskara izatekoa zenbateraino betetzen den, eta gaur egun erabat ez dela betetzen ikusi dugu. Kontraste honetatik ondorioztatzen den hobekuntza-tarteari dagokionez, alderdi hauek aipatu behar dira:
• Positiboak dira pazienteek artatzean beren hizkuntza aukeratu ahal izateko hartutako neurriak, baita aukera honen berri emateko udaletatik eta aldundietatik egindako kanpainak ere.
• Osakidetzako zuzendaritzak hizkuntza normalizazioarekin konpromisoa hartzea ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa baldintza hartutako neurri asko egiaz betetzeko. Erantzukizunaren bitarteko alor horietan dago, zenbaitetan, ezagutza edo inplikazio gabezia eta hori gainditu beharra dago. Positiboak dira zentzu horretan abian jarritako kontzientziazio eta trebakuntza neurriak, eta berariazko jarraipena egin beharko zaie.
• Erretiratzen diren langileak ordezkatzea hizkuntza normalizaziorako aukera da, baina soilik bi hizkuntza ofizialetan aritzeko gai direnez ordezkatzen badira. Hala egiten ez bada, arazo bat da, eta jasotako kexen arabera, mediku arretako erantzukizun postuetan eragina du, batez ere zerbitzuetako buruzagitza mailetan.
• Zerbitzuak kanpora ateratzeari dagokionez, oso garrantzitsua da kontratazioan eskatutako hizkuntza irizpideak betetzen diren kontrolatzea eta jarraipena egitea, horren mende baitago, praktikan, herritarren eskubideen birtualitatea.
5.6. Produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko hizkuntza-eskakizunak
Aurreko ataleko azkeneko puntua, egia esan, herri-politiketako sektore guztietan ezarri daiteke. Hori dela eta, eta kontuan izanda horietako batzuetan kanpoko kontratazio eta azpikontratazio maila zenbatekoa den, beharrezkoa da baterako irizpide batzuk ematea kontratu publiko batera aurkezten diren enpresek bete beharreko hizkuntza baldintzei buruz, eta gai honetan foru eta udal mailan onartutako araudiak aurkaratu ondoren egoten den ziurtasun gabezia juridikoarekin amaitzeko ere bai. Txosten hau itxi denean, Eusko Jaurlaritza instrukzio bat amaitzen ari da zentzu honetan, exekutibo autonomoaren kontratazioetan alderdi hau arautu asmoz eta gainerako euskal administrazioen eredu izateko asmoz.
5.7. Sektore pribatua
Alor honetan Arartekoaren lana botere publikoen jardueran oinarritu behar da, duela zortzi urte onartutako araudia betearazteko; araudi horren arabera, pertsonek eskubidea dute beraiek aukeratutako hizkuntza ofizialean artatuak eta informatuak izateko azalera handietan eta zerbitzuen enpresetan (telefonia, energia, garraioa).
Legezko aurreikuspen hauetara egokitzeko epeak ez zitzaizkien ezarri konpainia guztiei, baizik eta beren neurriaren eta merkatuan zuen ezarpenaren ondorioz, elebidun bihurtzeko aldaketei aurre egiteko gaitasun ekonomikoa zutela uste zenei soilik. Beraz, ez da arrazoizkoa botere publikoek ezer ere ez egitea arau hori ez dela betetzen ikusita, urtean zehar argitaratutako azterlanetan argi geratu den arren ez dela betetzen. Zehapen bidea erabiltzearen egokitasunaren inguruko polemikaz harantzago, beharrezkoa da egoera hau zuzentzeko hartutako neurriak beren emaitzen arabera ebaluatzea; era berean, establezimendu handietan euskararen erabilera normalizatzeko hizkuntza politikako sailburuordetzak abian jarritako Planaren markoan enpresek hartutako konpromisoak betetzen dituztela bermatzeko ere egin beharra dago ebaluazioa.
5.8. Mutikoek eta neskatoek egindako kirola
Gure herri administrazioek konpromisoa hartu dute kirolaren bidez lehiaz gainetik hezteko eta parte hartzeko konpromisoa sustatzeko haurrengan, erakunde honek gomendatu izan duen legez. Baina urtean zehar foro desberdinetan adierazi zaigunez eta bidez desberdinak erabiliaz adierazi zaigunez (kexa partikularrak, gizarte eta hezkuntza arloko erakundeekin bilerak, adituekin kontrasteak...), elkarte edo entrenatzaile batzuek dituzten jarrerak eta jokaerak kezkagarriak dira, eskola kirolaz lehenagoko adinetan praktikatzen den kirolean. Entrenamendu eta partidu batzuetan adingabe batzuei protagonismoa emateaz ari gara, beste adingabe batzuen kaltean izaten da hori eta lehiarako gaitasun handiagoaren edo txikiagoaren irizpidea erabiltzen da. Erakunde honek badaki elkarte eta entrenatzaile gehienek beren lana zuzen betetzen dutela, haur eta nerabeen kirola praktika zuzentzeko. Hori dela eta, jarduera bat hasi dugu eta informazioa jaso dugu gai honen egoerari buruz Euskadi osoko 12 udalerritan egindako erakusketa baten bidez, eta hor oinarrituta Arartekoak gai honi buruzko gomendio orokor bat egingo du 2016an.