II. ATALA EUSKAL HERRIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN JARDUERA IKUSKATZEA
EAEko herritarren eskubideak babesteko ar
dura esleitu diote Ar
artekoari, EAEko herri-administrazioen irregulartasunen, akatsen, gehiegikeriaren eta jardun okerraren aurrean jardun dezan. Horretarako, oinarrizko bi lanabes erabiltzen ditu:
• herritarrek egiten dituzten kexa-espedienteak ebaztea. Kexa jartzeko, aurrez ezarritako bide hauek erabil daitezke: Ar
artekoaren hiru bulegoetako batera joan, postaz baliatu, edo internetez, Ar
artekoaren web orriaren bidez.
• ofiziozko jardunen bitartez (halakoetan, Ar
artekoak jarrera proaktiboa hartzen du), ofiziozkoa, jardun administratibo batek funtsezko eskubideren bat kaltetu dezakeela hautematen badugu, eta indarrean dagoen legeria urratu dezakeela iruditzen bazaigu.
2015. urtean era guztietako 6.394kexa egin dituzte herritarrek. Gainera, urtean zehar ofiziozko 61 espediente hasi dira. Ar
loen ar
abera, nabarmentzekoak dira Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren ekimenez hasitakoak, baita ere hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola ar
lokoak, justizia, segurtasuna eta gizarteratzeari buruzkoak.
Kapitulu honetan egituratuta daude jarduera guztiak, Ar
artekoaren bulegoa antolatzeko dauden 17 ar
loen ar
abera multzokatuta. Ar
lo bakoitzean jarduerarik adierazgarrienak aztertuko ditugu, eta ar
lo horretan bideratu diren kexarik garrantzitsuenak azalduko ditugu, gai multzoetan bereizita. Era berean, urtean barrena gertatutako lege-aldaketak aipatuko ditugu, halakorik izan bada.
Kexak zer ar
lorekin lotuta dauden kontuan hartuta, 2015. urtean ere goi-mailetan mantentzen dira, aurreko urteetan bezalaxe, gizarte bazterketaren kontra borrokatzeko bitartekoekin zerikusia duten kexak. Bereziki gailentzen dira Lanbideren funtzionamendu-arazoei dagozkienak, baita ere erakunde horrek diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren ar
loan burutu dituen jarduerekin lotutakoak.
Aurten, ar
lo bakoitzeko lana aurrez garatutako jarduera-planaren inguruan egituratzea indartu da. Ar
lo guztietan lana planifikatzeko eta homogeneoagoa egiteko tresna da, 2010. urtetik aurrera ezarri duguna. Ar
loen plangintza estrategikoa egiteko tresna gisa erabiltzen ar
i da pixkanaka. Era berean, ar
lo bakoitzaren bukaeran, ar
lo horrekin lotutako herritarren eskubideak baloratzeko atala agertzen da. Horri esker, begiratu azkar batean, 2015. urtean gaikako ar
lo bakoitzean kontua nola dagoen ikus daiteke.
Merezi du Ar
artekoaren lan-mekanika aipatzea, bai Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidalitako kexa idatziei dagokienez, bai onartzen ez diren kexei dagokienez, izan ere, horietan denetan izapide laburtua egiten da, baita bideragarritasunezko eta eskumenezko azterketa ere. Egiaz, onartu gabeko kexen estatistikan –aurreko kapituluan eman dugu hori idatziz-, Espainiako Herriaren Defendatzailearekiko bikoiztasuna agertzen da kexa ez onartzeko ar
razoi gisa haietako 5 kasutan. Beraz, kexa bakoitza banaka aztertuz, Ar
artekoaren jarduerarekiko bikoiztasunak ekidingo direla bermatzen da.
Horregatik, bideratzen ez diren kexetan ere dedikazio hori egiazta daiteke. Kasu askotan, horren osagarri, kexagileari aholku ematen zaio jarduteko modurik egokienaz, edo konponbide zehatzak bilatzen dira azaldutako ar
azo zehatzetarako −hori da Ar
artekoarentzat garrantzitsuena−, egin daitekeen edo egin nahi den izapidea edozein izanda ere, edo eragindako administrazioari luzatutako gomendioa alde batera utzita. Alegia, administrazio-prozeduraren aurretik, benetako konponbideak lortzea lehenesten dugu eta nolabaiteko bitartekaritza informala egiten dugu. Bitartekotza horrek oso emaitza onak izaten ditu eta kexagileak gogobetetzen ditu.
1. HIZKUNTZ ESKUBIDEAK, KULTURA ETA KIROLA
Arlo horretan guztira 28 kexa-espediente berri ireki dira 2015. urtean; hau da, Ar
artekoak urtean zehar izapidetzea onartutako guztien %1,39. Jarraian, espediente horien banaketa azalduko da, ar
loka:
• Herritarren hizkuntz eskubideak
euskal administrazioekiko harremanetan.............................. 9
• Kultura, industria eta ar
te ondarearen babesa ....................8
• Kirol jarduerak .............................. .............................. .......4
• Beste alderdi batzuk .............................. ............................4
• Administrazioaren funtzionamendua eta
prozedura administratiboa .............................. .....................3
Berriro ere erreklamaziorik gehienak euskara eta gaztelaniaren koofizialtasunaren ondoriozko hizkuntza-eskubideei buruzkoak dira.Gutxitu egin dira Justizia, Osasun eta Segurtasun Administrazioari buruzkoak, ar
lo hauetan izaten ziren botere publikoekin euskaraz komunikatzerik lortu ez zuten pertsonen kexarik gehienak.Baina hazi egin dira tokiko jarduera elebakarren (hizkuntza batean edo bestean) aurka jarritakoak, dela ekitaldi publikoetan dela herritarren eskubideak erabiltzeko informazio garrantzitsua zabaltzerakoan gertatu badira.
Kasu hauetan, bestalde, erakunde honen esku-hartzeak kexa partikular bakoitzak planteatutako ar
azoaz harantzago joan nahi izan du.Hizkuntza-normalizazioak herri-ekimenak adina behar du gizarte-adostasuna.Hori dela eta, kasu bakoitzean agindutako irtenbideekin batera Udal bakoitzak gai honetan garatutako politiken ar
razoizko azalpena nahi izan dugu, kexagileak ohartu daitezen zer irizpideren mende dauden eta behin-behinean zer neurri hartuko liratekeen, dagokionean ikusitako disfuntzioak ez errepikatzeko. Zentzu honetan hiru euskal hiriburuetako udalek eta Mungia, Bermeo, Berriz, Ar
rasate eta Idiazabalgoek eskaini diguten lankidetza eskertu nahi dugu.
Arloaren beste jardueretako batzuk beren ondasunak kultura-intereseko aitortzeko identifikatu eta hautatu izanari lotuta daude; kexa horietako batzuk partikularrek hasi dituzte eta beste batzuk herritarren ekimenak izan dira, gure kultura-ondarea zaintzeko.Gai hauetako balorazio irizpideen, herritarren parte hartzearen eta izapidetzeko epeen inguruko esku hartzeak izan ditugu, dela Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean dela Donostiako Udalean.
Arloan jasotako gainerako kexei dagokienez, kirol ar
lokoak nabarmendu behar dira, aurtengoan mutikoek eta neskek egiten dituzten kirolak izan dituzte ar
datz.
Urtean zehar izapidetutako kexei dagokienez, txosten hau amaitzean egoera honetan daude:
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Euskara ikasteko udal-laguntzak
Salatutako egoera
Abanto-Zierbenako herritar batek erakunde honetara jo zuen, bere Udalak euskara ikasteko behar zuen beka baten zatirik handiena ukatu baitzion, konpontzen utzi ez zitzaion akats baten ondorioz.
Kexagilea laguntzen udal deialdi batera aurkeztu zen, egindako euskara ikasketen matrikula diruz laguntzeko. Baina, aitortzen zuenez, hasieran aurkeztu zuen agirietan matrikula hori ordaintzeko lehenengo zatia baino ez zuen aurkeztu eta, gainera, guztira zenbat ordaindu zuen ere ez zuen jarri bere eskarian. Bere esanetan, Udalak horren berri eman behar zion, zuzendu ahal izateko; horren ordez, matrikularen zenbatekoa agirietan zegoen hasierako zati txiki hori zela uste izan zuten. Ondorioz, udal zerbitzuek jasotako laguntza hain txikia zergatik izan zen adierazi bezain laster saiatu zen gainerako ordainketen frogagiriak aurkezten. Baina Udalak aukera hori ez zion eman, eta kexagilearen ustez hori Zuzenbidearen aurka dago. Hori dela eta, emandako kopurua berriro aztertzeko eskatzen zuen, frogatutako egiazko gastua erreferentzia hartuta, akatsak zuzendu izan balira bezala.
Arartekoaren esku-hartzea
Hasieran Abanto-Zierbenako Udalak esan zuen eskariak ez zuela inolako akatsik, beraz, kexagileak zuzenketarik aurkeztu beharrik ere ez zuen, baldintza formal guztiak betetzen baitzituen. Ar
artekoak, ordea, bere edukian oinarritu zuen bere azterketa, eta gure antolamenduan idatziak eta agiriak zuzentzeko aurreikusitako bi printzipio erabili zituen:
• Defentsa-gabezia ezaren printzipio konstituzionala, in dubio pro actione printzipioan zehaztua prozeduraz, edo jarduerak egiteko interpretaziorik aldekoenaren ar
au orokorra.
• Printzipio antiformalista, prozedura administratiboari ezar dakioke, tartean dauden eskubideen eta legezko interesen eraginkortasun babeslea lortzeko.
Horren ar
abera, gure legeetan aurreikusten den zuzenketa ez da soilik hasierako eskarian egon beharreko agiriei buruzkoa, baizik eta legeak bere edukirako ezartzen dituen baldintzak ez betetzeari buruzkoa ere bai, eta bereziki, eskariak ar
gi eta garbi zehazten dituen ekintzak, ar
razoiak eta eskariak sartzekoa.Zentzu honetan, oinarrizko datu bat falta zela egiaztatu genuen, hau da, diru laguntza eskatu zen ikastaroko matrikularen zenbatekoa eta hori zen, hain zuzen ere, laguntzen xedea.
Udal agintariei planteatu genien horren berri eman behar zutela eskaria aztertu zutenean eta interesatuari eskatu gabezia hori konpontzeko. Hori oinarri hartuta, eta eskatzaileak ordaindutako matrikularen datua gertatukoa jakin bezain laster eman zuela eta agirien bidez justifikatu zuela ikusi ondoren, kasu honetan ordaindutako guztia kreditatzen zuten agiriak denboraz kanpo ez zirela aurkeztu ondorioztatu genuen.
Horregatik guztiagatik, Arartekoaren Ebazpena, 2015eko ekainaren 15ekoa, eman genuen, horren bidez Abanto-Zierbenako Udalari gomendatu zitzaion herritar bati euskara ikasteko emandako udal bekaren zenbatekoa aztertzeko.
Emaitza
Abanto-Zierbenako udala erakunde honekin lankidetzan ar
itu zen kexaren xede ziren ekintzak kontrastatzeko eta bere jarduera zuzentzea onartu zuen, Ar
artekoak gomendatutakoaren ar
abera.
2.2. Kirol lizentziak ukatu adingabeko atzerritarrei
Salatutako egoera
Erakunde honetara jo zuen atzerritar jatorriko adingabe bat jasota zuen aitak eta Euskal Futbol Federazioak beste herrialdeetan jaiotako adingabeek kirol federatuan izena emateko zituen ar
azoen berri eman zuen, FIFAren nahitaezko baimena aurkezten ez bazuten.
Arartekoaren esku-hartzea
Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzara jo genuen Adingabearen babes juridikoaren estatuko ar
audian jasotako printzipioen ar
abera apelatzeko, baita haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legeko printzipioen ar
abera ere. Bestalde, atzerritarren eskubideak eta betebeharrak ar
autzen dituen Legeak egoera irregularrean dauden adingabeen federatzeko eskubideaz erreferentziarik egiten ez duen ar
ren, hezkuntzarako duten eskubidea aurreikusten du eta hor sartzen dira dagokien titulazio akademikoa eta beka eta laguntzen sistema publikorako sarbidea, beraiek eta beren gurasoek egoitza-baimena izateko betebeharrik gabe.
Horrekin guztiarekin ondorioztatzen genuen adingabe atzerritarrak adingabe nazionalen pare tratatu behar direla, batez ere beren osoko trebakuntzarekin eta garapenarekin zerikusia duten ar
loetan. Adierazi genuen kexaren oinarrian zeuden eskakizunek beste testuinguru batean zentzua izan dezaketela, futbol talde handiek gehiegikeriarik egin ez dezaten, adingabearen interesaren aurkakoak direnez berariazko prebentzio batzuk justifikatzen baititu. Baina praktika horiekin zerikusirik ez duten kasuetan aplikatzeak, eta kasu honetan hala zen, adingabearen interesen aurkako eragina du.
Emaitza
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila Ar
artekoarekin ados zegoenez, adingabe hauek federatzeko behar ziren kudeaketak egin zituen. Bere irizmenaren amaieran balorazio hau zetorren eta osorik jarri nahi izan dugu, eredugarria delako:
“En resumen, a tenor de todo este con junto de disposiciones que se acaban de transcribir, no cabe duda que la Dirección de Juventud y Deportes del Gobierno Vasco tiene que actuar, en relación a las funciones públicas delegadas que ejercen las federaciones vascas en materia de emisión de licencias, en cumplimiento del interés superior del menor y no cabe tolerar discriminaciones por ser un menor extranjero. Los extranjeros y las extranjeras menores de edad con vecindad administrativa en el País Vasco deben ser tratados con igualdad frente al resto de los menores, sobre todo en los ámbitos que están relacionados con su formación y desarrollo integral. La práctica del deporte y la posibilidad de competir benefician a los menores, por lo que una negativa a emitir la correspondiente licencia federativa no es conforme con el interés del extranjero o extranjera menor de edad. Además, no resulta concebible aplicar el ar
tículo 19 del Reglamento sobre el Estatuto y la Transferencia de Jugadores de FIFA- cuyo título invoca la protección de los menores- en grave perjuicio de ellos. Resulta muy loable que las federaciones internacionales traten de proteger a los futbolistas menores frente a la explotación abusiva de los clubes con pretensiones mercantilistas, pero en el caso que nos ocupa nos encontramos ante una práctica recreativa de unos menores extranjeros bajo la tutela de la Administración, y no ante un fichaje de jugadores con pretensiones especulativas por parte del club recurrente que, muy al contrario, viene desarrollando una importante labor social.”
3. Ar
audi- eta gizarte-testuingurua
Eskubideen defentsa eraginkorra izan dadin, hauek zer balioren inguruan erabiltzen diren jakin behar da, besteak beste; eta bereziki, printzipio horiek herritarren elkarbizitzarako zer garrantzi duten une bakoitzean. Hori dela eta, hizkuntza-eskubideen ar
loan Eusko Jaurlaritzako soziometroaren ondorio batzuk aipatu behar ditugu; aipatutako urtearen erdi aldean jasotakoak dira eta euskarari buruz euskal herritarrek dituzten jarrerak eta iritziak jaso ditu:
• Herritarrentzat elebitasuna eta eleaniztasuna balio positiboak dira.
• Herritarrek ez dituzte hizkuntza bat eta bestea elkarren aurka jartzen, baizik eta biak aukeratzearen alde daude.
• Herritarren ustez, egungo egoera soziolinguistikoan legezkoa da euskararen aldeko politikak egitea.
• Herritarrek elebitasuna elkarbizitzarekin eta berdintasunarekin lotzen dute.
• Euskara guztiona da. Hau da, herritarrei euskararen etorkizuna interesatzen zaie. Beren ustez harro egoteko elementua da euskara.
• Euskara denontzako aukera da eta hitz egiten duenari prestigioa ematen dio.
• Herritarrek hurkoaren errespetua eta diskriminazio eza defendatzen dituzte. Denen hizkuntza eskubideak defendatzen dituzte, inolako bereizketarik gabe.
• Etorkizunerako herritar hirueledun orekatuak nahi dituzte.
Esan bezala, udal-politikak izan dira Ar
artekoan alor honetan egindako esku-hartzeen ar
datza. Horregatik, bereziki esanguratsua iruditzen zaigu, maiatzean Kontseiluak egin zuen Udaletako hizkuntza-politikaren azterketa. Gure Udaletako barne-lanetan eta herritarrekin dituzten harremanetan bi hizkuntza ofizialen presentzia aztertu zen bertan, baita sustapen lanetan eta kontratazio-politiketan duten presentzia ere. Horren guztiaren erreferentzia egingo dugu ondorioen atalean.
Gure udal korporazioetan lanerako hizkuntza legez euskara erabiltzearen ondorioz, informatzen ar
i garen urtean polemika egon da Osoko Bilkuretako akten balioaren buruz. EAEko Gobernu Ordezkaritzak ez jasotzat hartu zituen gaztelaniara itzuli gabe bidalitakoak eta epaitegietan errekurritu zuen Udalen erabaki hori Estatuko Abokatutzaren bidez.
Eusko Legebiltzarrak hala erabaki zuten Udalen alde egin zuen, euskarazko agirien erabateko legezko balioa babestu zuen, hizkuntza ofiziala den lurraldeetako administrazio-instantzientzat, Estatuko administrazio periferikoa barne. Zentzu horretan adierazi zen Justizia Auzitegi Nagusia ere, eta aurkako zentzuan hainbat ebazpen judizial eman ondoren, urrian epaia eman zuen euskara hutsean bidalitako aktak abalatuz eta adierazi zuen Euskadin erakunde ofizialak euskal hizkuntza ulertzeko gai izan behar direla.
Eta hala ez egiteak euskarari bere izaera ofiziala kentzea esan nahiko luke, gaztelaniarekin batera ez badator. Hala defendatzen du erakunde honek, Udal batzuek hartutako erabakia dela eta, hizkuntza-normalizaziorako planen barruan herritarrekiko komunikazioan euskara lehenestea erabaki dutenetan. Ez da kapritxozko aukera bat, ar
gi baitago euskal hiztun askok ere Administrazioarekiko harremanetan gaztelania erabiltzeko joera dutela, gure hizkuntzaren minoriazioari lotutako ar
razoi historikoen ondorioz eta legezkoa da herri-botereek horren aurka egin nahi izatea. Euskal hiztun askoko udalerrietan, soilik euskara erabiltzea, gaztelaniaren beharrik gabe, aukera bat da euskara egiazko komunikazio-tresna izan dadin, nahiz eta aldi berean ezin duen diskriminaziorik sortu gaztelania erabili nahi duten eta hala adierazten duten pertsonengan.
Hainbat egoeratan erabili da irizpide hau, eta kasu bakoitzean azterketa zehatza egin behar da. Batzuk aipatzearren:
• Inguru euskalduneko udal aldizkari baten kasuan edo bere “hizkuntza-paisaia” eratzeko lagungarriak diren seinaleetan ez dugu uste soilik euskara erabiltzea Legearen aurkakoa denik, azaldutako terminoetan.
• Ar
razoizkoa da, ordea, norbaitek obren lizentziak edo negozioetarako lokal bat instalatzekoak behar izanez gero edo banako edozein jakinarazpen behar izanez gero, jakinarazpenak gaztelaniaz jasotzeko eskubidea duela, hala eskatuz gero.
• Barne-laneko hizkuntza gisa euskara erabiltzeari dagokionez, Bermeoko Udaleko funtzionario batek aipatutako bi alderdiak zituen kasu bat planteatu zion Ar
artekoari. Bera euskal hiztuna zen ar
ren, euskarazko udal-agiri batzuen gaztelaniazko bertsioa erreklamatu zuen, bere abokatuak behar zuelako langile legez Udalaren aurka jarrita zeukan administrazioarekiko auzi prozedura batean. Udalak aukera hori ukatu egin zion, euskara erabilera Planean oinarrituaz; Plan horren ar
abera, funtzionarioek hizkuntza-profil bat ziurtatuta behar zuten, kasu honetan bezala, eta ez zuten beren funtzioen ar
aberako agirien itzulpenik jasoko. Horren bidez botere publikoek euskara erabiltzeko bi alorrak nahasi egin zirela uste egin genuen:
- Udalak aipatzen zuen Planaren aurreikuspena euskara lanerako hizkuntza izateari lotuta dago. Beraz, aurreikuspen hori ezarri ahal litzateke kexagileak bere jarduera profesionalerako agiri bat itzultzeko eskatu izan balu, edo udal instantziekin barne-komunikazioa izateko eskatu izan balu.
- Baina kasu honetan kexagileak agiri horiek ez zituen testuinguru horretan, barne-lanekoan, eskatu, baizik eta Udalak edozein herritarrekin izan dezakeen kanpo-harremanetarako testuinguruan; hau da, udal jarduera batek herritar baten legezko eskubide eta interesak suntsitu baditu horiek defendatzeko epaitegira jo duen edonoren testuinguruan.
Hala azaldu genion Udalari eta abokatuari eskatutako itzulpena emango ziola ziurtatu zuen.
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak urratu direlako kexak jasotzen jarraitu dugu, baina Ar
artekoak ezin izan ditu izapidetu, enpresa pribatuaren ar
lokoak zirelako. Dena dela, eta gure esku-hartzearen testuingurukoak direlako, esanguratsuak dira Eusko Jaurlaritzak urtearen hasieran ar
gitaratutako Txostenaren emaitzak; horren ar
abera, konpainia pribatuen %22k baino ez zuten betetzen 123/2008 Dekretuak errotulazio, itzulpen, etiketatze eta bezeroak euskaraz ar
tatzeko gai diren langileen ar
loan agindutakoak. Sektoreei dagokienez, bankuen %50ek betetzen zuten ar
audia, aldiz, merkataritza kateen %35,3k besterik ez; horien atzetik zeuden garraioa (%25,5), posta eta komunikazioak (%16,7), energia (%7,1), merkataritza-zentroak (%3) eta supermerkatuak (%1).
Dena dela, hau ez da hizkuntza-normalizazioaren eta enpresa-munduaren harremanari begiratzeko ikuspegi bakarra. Euskararen sektoreak ekonomiari egindako ekarpena ezagutzea ere interesgarria da, herrialde bateko ekonomian sektore batek duen pisua neurtzeko kontuan izaten diren makroekonomiako aldagai berdinak erabiliaz. Hala egin zuen “Euskararen balioa eta eragin ekonomikoa” azterlanak; azterlan hori joan den urrian aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Europako Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarrak. Hizkuntza gutxituei buruzko azterketa aitzindari honek euskara-sektoreen dimentsioa eta balio ekonomikoa kuantifikatu zituen, dela enplegu ar
loan (lanpostuen %6,3 da) dela balio erantsi gordinean (ekonomia osoaren %4,5) eta BPGn (%4,2).
Errealitate honek elementu berriak eskaintzen dizkie, atal honen hasieran aipatutako gizarte kontsentsuei zentzu bikoitzean: Batetik, hizkuntza-aurreiritziak gainditzeko lagungarria da, balio ekonomikoa duten hizkuntza eraginkorrak eta erabilerarik ez dutenak bereizten baitira askotan, eta hizkuntza gutxituei –gutxiengoena izan beharrik ez dute- balioa ukatzen zaie; bestalde, euskararen kasuan gure errealitate sozioekonomikoen eta hizkuntza normalizatzeko politiken ar
teko elkarreragina eta sinergiak ulertzeko baliagarria da, dela gaztelaniarekin duen elkarbizitzari dagokionez, dela gainerako hizkuntza globalekin duenari dagokionez.
Aurreko gogoeta horiek erabateko esanahia hartzen dute, aztertzen ar
i garen urtean nazioarteko hizkuntza-aniztasunarekiko errespetuak hartu duten garrantziaren markoan eta, bereziki, europar eraikuntzak berekin dituen erronkei aurre egiteko elementu kritiko legez. Europako hizkuntza aniztasunerako ibilbide orriaren, eskutik egin du eta orri hori Europako Parlamentuaren gomendioetan oinarritu da; gomendio horiek 2013ko irailaren 11ko Ebazpenean daude, desagertzeko ar
riskuan dauden Europako hizkuntzei eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasunari buruzkoan.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Arlo honetan Ar
artekoaren jarduera ar
autu duen planaren markoan, antolatutako gizarte zibilarekin izandako lankidetza zein garrantzitsua izan den azpimarratu beharra dago:
• Kirol elkarteak.
• Abokatuen elkargoko euskara batzordeak.
• Hizkuntz Eskubideen Behatokia, honekin lankidetzan ar
i gara herritarrek administrazioekin euskaraz komunikatzeko dituzten zailtasunengatik jasotzen ditugun kexak direla eta, baita eskubide horren egiazko eraginkortasuna lortzeko politika aktiboen alderdirik beharrezkoenei buruzko diagnostikoa egiteko ere.
Era berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko hizkuntza politikarako sailburuordetzarekin ere bildu gara, eta lankidetzan ar
itu gara erakunde honetan kexa jarritako kasuak ebazteko, dela euskal administrazioen dela estatuko administrazioaren kasuan. Ildo honetan, Ar
artekoak Elebide, hizkuntza eskubideak bermatzeko zerbitzuarekin, garatu duen baterako lana aipatu beharra dago, indarrean dagoen lankidetza hitzarmenaren ar
abera.
Atal honetan Osakidetzako langileen zuzendaritzarekin izandako lankidetza ere aipatu beharra dago, eta jasotako kexak ar
tatzeko sistema hobetzeko bildu gara, baita erakunde honek gomendatutako neurriak inplementatzeko ere.
Amaitzeko, euskara ikastea sustatzeko ar
loan Arartekoaren 3/2015 Gomendio Orokorra, apirilaren 20koa aipatu beharra dago. Euskara ikasteko laguntza publikoak hedatzea, langabetuek ere laguntza horiek baldintza berdinetan jaso ahal izateko.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Udal politikak
Euskal udalak, batez ere euskal hiztunak nagusi diren eremuetakoak, bereziki aktiboak dira hizkuntza-normalizazioari dagokionez.Zentzu honetan, udal politikek herritarren eskubideetan duten eragina zuzena da, eta tramitatutako espedienteen ar
abera, hainbat erronka identifikatu behar dira:
• Desorekak dauden udalerri desberdinetan hartutako sustamen neurrien ar
tean, dela beren irismenari eta edukiari dagokionez, dela diru-laguntza edo betearazle izaerari dagokionez.Arlo honetako politikak aktiboagoak dira euskararen ezagutza eta erabilera handiagoa den tokietan, ondorioz, errealitatera egokitzeko edo errealitate hori zaintzeko tresna bihurtu daitezke, errealitatea eraldatzeko tresna baino.
• Herritarrak ar
tatzeko langileak kontratatzerakoan eskatzen diren hizkuntza-baldintzetan aldeak daude, alderdi honek beste edozeinek baino gehiago baldintzatzen du herritarrek beren eskubideak erabili ahal izatea.Bestalde, zerbitzu batzuk azpikontratatzeko hizkuntza eskakizunik ez denez egoten, disfuntzioak sortzen dira eta horren inguruan onartutako irizpideak edukirik gabe gera daitezke.
• Udalerri askotan oraindik ez dago euskararen erabileraren ar
loko ar
audirik edo plan orokorrik, eta Udal batzuetan nolabaiteko segurtasunik eza dago horren ondorioz ezarritako errekurtsoen inguruan.
• Hizkuntza normalizaziok planen oinarrizko eremuetako bat espazio sozioekonomikoari buruzkoa da, eta itzulpenak egiteko diru laguntzak ematetik harantzago garatu behar da.
5.2. Langabetuek euskara ikasteko laguntzak
Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegurako gaitzeko ikastaroen ar
tean beste hizkuntza batzuenak ditu, baina euskararen ikastarorik ez, tokiko eremuan kudeatzen baitira horretarako laguntza publikoak. Baina Udal guztiek ez dute horren inguruko programarik, eta ez dago homogeneotasunik gaur egun herritarren esku daudenen ar
tean ere. Horren ondorioz, praktikan, neurri bakar batekin neurtzen ez den egoera sortzen da eta biztanleriaren sektore batean eragina du, sektore horren enplegagarritasuna botere publikoek berdintasunezko irizpideekin sustatu beharko luketen ar
ren, udalerri batean edo bestea bizi.
Gaiak udalaz gaindiko ikuspegia du. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailera jo dugu, baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailera ere, langabetuek euskara ikasteko laguntza publikoak sustatu eta hedatu ditzaten, eta laguntza horiek berdintasun-baldintzetan eskuratzea bermatu dezaten.
5.3. Euskara hutsean egindako ekitaldi eta agirien balio juridikoa eta komunikazioa
Administrazioko espediente bateko agiriak balio ahal izateko, ar
audiak ez du esaten berariaz bi hizkuntza ofizialetan egon behar denik, nahikoa da bietako batean egotea.Baina bere komunikazioari dagokionez, gogoratu beharra dago herri-administrazioek ez dutela hizkuntza eskubiderik, baizik eta herritarrenak errespetatzeko legezko betebeharra. Bi ondorio ditu horrek, eta gertatzen ar
i diren ar
azoak ikusita, berriro ere gogorarazi beharra daukagu:
• Soilik euskaraz egindako agirien legezko balioa dena delakoa izan ar
ren, bere hartzailea pertsona fisiko edo juridiko bat bada, honek eskubidea du bi hizkuntza ofizialetako zeinetan jaso nahi duen aukeratzeko.Era berean, administrazioak beti errespetatu behar du pertsona orok legez eskatutako txosten edo agirien edukia berak aukeratutako hizkuntza ofizialean jasotzeko eskubidea.
• Administrazioen ar
teko harremanetan bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egindako komunikazioak legezkoak dira, beraz, ezin dira alde batera utzi ez beste hizkuntza ofizialera itzultzeko eskatu. Gauza bera esan behar da herritarrek botere publikoei aurkeztutako idatziez ere.
5.4. Estatuko administrazioak euskarari eskaintzen dion ar
reta
Euskadin estatuko administrazioaren zerbitzura lana egiten dutenen euskalduntze maila txikiaren ondoriozko kexek jarraitzen dute. Hori dela eta, eskumen ar
loko ar
razoiengatik estutuko gure homologoari bidali behar izan dizkiogun ar
ren kexak, begien bistan dagoena gogorarazi beharra daukagu: Hogeita hamar urte baino gehiago diren ar
ren euskara eta gaztelania koofizialak direnetik, gure Erkidegoan dauden botere publiko guztiek horren ondoriozko eskubideak erabiliko direla bermatu behar dute, eta eskubide hori ez da oztopatu behar, kexa horiek adierazten duten legez.
Horren inguruan hartutako neurriek osoko planifikazio bati erantzun beharko liekete. Eta ar
gi dagoen ar
ren Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra bezalako erakundeetan hobekuntzak egon direla, Correos erakundearen erabiltzaile batek aipatutako egoerak bezalakoak ere badaude, hau da, jendea ar
tatzeko zegoenak euskaraz hitz egiteari uko egiteaz gain, erabiltzaile horrek gaztelania erabiltzeko betebeharra adierazi baitzion, administrazio zentralari atxikitako erakundea zelako. Kexagileak zioen, egoeraz harantzago, beharbada sintomatikoena zera zela, erakundean bertan kexa bat jarri ar
ren, hamar urte lehenago antzeko gertakari bat zela eta jarritako kexa baten ondorioz jaso zuen eskutitzaren hitzez hitzeko kopia zela. Bertan behar adina langile elebidun ez zutelako barkamena eskatu eta gero adierazi zitzaion erabiltzaileen hizkuntza eskubideen errespetua lortzeko neurrien plana abian zela.
Dena dela, eta neurri horiek emaitzarik ematen ez duten bitartean, erakunde ofizial batean behar adina langile elebidun egoteak ez luke baldintzatu behar herritarrek legez aitortutako eskubideak erabili ahal izatea.Horretarako, beharrezkoa da jendea ar
tatzeko berariazko protokolo bat, euskaraz ar
tatua izan nahi duena zerbitzuko langile euskal hiztunena transferitzeko ahalik eta lasterren, gaztelaniaz ar
tatuko luketenean baino denbora gehiagoz itxaron beharrik gabe.Horrela baino ezingo dira saihestu, zerbitzu publiko guztietan hizkuntza normalizazioa egia bihurtzen ez den bitartean herritarrek beren eskubideak erabiltzeko aukera pertsona batek edo besteak ar
tatzearen ar
abera egotea.
5.5. Osasun ar
reta bi hizkuntza ofizialetan
Osasunaren ar
loan hizkuntza normalizazioak prozesu luze eta konplexua du eta ikuspegi historikoarekin aztertu behar da, dela azken urteetako eboluzio positiboa gogoan izateko, dela eskubideak bermatzearen ikuspegitik gure ustez funtsezkoa den printzipio baten ar
gitara baloratzeko: hau da, herritarrak euskaraz ar
tatzea ez litzateke, inondik eta inora ere, zerbait desberdina edo eskaintzen den zerbitzuaren kalitatean mendeko zerbait izan behar, euskal hiztunei zor zaienaren barne baitago eta horrela sustatu eta bermatu behar da.
Ikuspegi honetatik baloratzen dugu urtean zehar Osakidetzaren Bigarren Euskara Plana; horren jarraipenaren bidez ikusi ahal izan dugu herritarrek beraiek aukeratutako hizkuntza ofizialean ar
reta jasotzeko duten eskubidea eta euskal osasun sistemako hizkuntza euskara izatekoa zenbateraino betetzen den, eta gaur egun erabat ez dela betetzen ikusi dugu. Kontraste honetatik ondorioztatzen den hobekuntza-tarteari dagokionez, alderdi hauek aipatu behar dira:
• Positiboak dira pazienteek ar
tatzean beren hizkuntza aukeratu ahal izateko hartutako neurriak, baita aukera honen berri emateko udaletatik eta aldundietatik egindako kanpainak ere.
• Osakidetzako zuzendaritzak hizkuntza normalizazioarekin konpromisoa hartzea ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa baldintza hartutako neurri asko egiaz betetzeko. Erantzukizunaren bitarteko alor horietan dago, zenbaitetan, ezagutza edo inplikazio gabezia eta hori gainditu beharra dago. Positiboak dira zentzu horretan abian jarritako kontzientziazio eta trebakuntza neurriak, eta berariazko jarraipena egin beharko zaie.
• Erretiratzen diren langileak ordezkatzea hizkuntza normalizaziorako aukera da, baina soilik bi hizkuntza ofizialetan ar
itzeko gai direnez ordezkatzen badira. Hala egiten ez bada, ar
azo bat da, eta jasotako kexen ar
abera, mediku ar
retako erantzukizun postuetan eragina du, batez ere zerbitzuetako buruzagitza mailetan.
• Zerbitzuak kanpora ateratzeari dagokionez, oso garrantzitsua da kontratazioan eskatutako hizkuntza irizpideak betetzen diren kontrolatzea eta jarraipena egitea, horren mende baitago, praktikan, herritarren eskubideen birtualitatea.
5.6. Produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko hizkuntza-eskakizunak
Aurreko ataleko azkeneko puntua, egia esan, herri-politiketako sektore guztietan ezarri daiteke. Hori dela eta, eta kontuan izanda horietako batzuetan kanpoko kontratazio eta azpikontratazio maila zenbatekoa den, beharrezkoa da baterako irizpide batzuk ematea kontratu publiko batera aurkezten diren enpresek bete beharreko hizkuntza baldintzei buruz, eta gai honetan foru eta udal mailan onartutako ar
audiak aurkaratu ondoren egoten den ziurtasun gabezia juridikoarekin amaitzeko ere bai. Txosten hau itxi denean, Eusko Jaurlaritza instrukzio bat amaitzen ar
i da zentzu honetan, exekutibo autonomoaren kontratazioetan alderdi hau ar
autu asmoz eta gainerako euskal administrazioen eredu izateko asmoz.
5.7. Sektore pribatua
Alor honetan Ar
artekoaren lana botere publikoen jardueran oinarritu behar da, duela zortzi urte onartutako ar
audia betearazteko; ar
audi horren ar
abera, pertsonek eskubidea dute beraiek aukeratutako hizkuntza ofizialean ar
tatuak eta informatuak izateko azalera handietan eta zerbitzuen enpresetan (telefonia, energia, garraioa).
Legezko aurreikuspen hauetara egokitzeko epeak ez zitzaizkien ezarri konpainia guztiei, baizik eta beren neurriaren eta merkatuan zuen ezarpenaren ondorioz, elebidun bihurtzeko aldaketei aurre egiteko gaitasun ekonomikoa zutela uste zenei soilik. Beraz, ez da ar
razoizkoa botere publikoek ezer ere ez egitea ar
au hori ez dela betetzen ikusita, urtean zehar ar
gitaratutako azterlanetan ar
gi geratu den ar
ren ez dela betetzen. Zehapen bidea erabiltzearen egokitasunaren inguruko polemikaz harantzago, beharrezkoa da egoera hau zuzentzeko hartutako neurriak beren emaitzen ar
abera ebaluatzea; era berean, establezimendu handietan euskararen erabilera normalizatzeko hizkuntza politikako sailburuordetzak abian jarritako Planaren markoan enpresek hartutako konpromisoak betetzen dituztela bermatzeko ere egin beharra dago ebaluazioa.
5.8. Mutikoek eta neskatoek egindako kirola
Gure herri administrazioek konpromisoa hartu dute kirolaren bidez lehiaz gainetik hezteko eta parte hartzeko konpromisoa sustatzeko haurrengan, erakunde honek gomendatu izan duen legez. Baina urtean zehar foro desberdinetan adierazi zaigunez eta bidez desberdinak erabiliaz adierazi zaigunez (kexa partikularrak, gizarte eta hezkuntza ar
loko erakundeekin bilerak, adituekin kontrasteak...), elkarte edo entrenatzaile batzuek dituzten jarrerak eta jokaerak kezkagarriak dira, eskola kirolaz lehenagoko adinetan praktikatzen den kirolean. Entrenamendu eta partidu batzuetan adingabe batzuei protagonismoa emateaz ar
i gara, beste adingabe batzuen kaltean izaten da hori eta lehiarako gaitasun handiagoaren edo txikiagoaren irizpidea erabiltzen da. Erakunde honek badaki elkarte eta entrenatzaile gehienek beren lana zuzen betetzen dutela, haur eta nerabeen kirola praktika zuzentzeko. Hori dela eta, jarduera bat hasi dugu eta informazioa jaso dugu gai honen egoerari buruz Euskadi osoko 12 udalerritan egindako erakusketa baten bidez, eta hor oinarrituta Ar
artekoak gai honi buruzko gomendio orokor bat egingo du 2016an.
2. HEZKUNTZA
2015ean 138 kexa izapidetu dira hezkuntza ar
loan. Erakundearen jarduera ar
loen multzoan jasotako kexa guztien 6,84 da zifra hori.
Honako administrazioei eragin diete kexa horiek:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza).........................99
• UPV/EHU................................................................................................................................4
• Tokiko administrazioa.............................................................................................................2
• Foru administrazioa................................................................................................................1
Kexen edukiari dagokionez, hurrengo azpiarloei buruzkoak izan dira jasotako kexak:
• Bekak eta bestelako laguntzak ...........................................................................................23
• Lanbide heziketa .................................................................................................................23
• Ikasleen onarpena ..............................................................................................................22
• Eskubideak eta betebeharrak .............................................................................................13
• Beste alderdi batzuk .............................................................................................................9
• Eskola-garraioa ....................................................................................................................9
• Hezkuntza-premia bereziak ..................................................................................................8
• Eskolako tratu txarrak edo jazarpena ...................................................................................7
• Unibertsitateko irakaskuntza ................................................................................................6
• Administrazioaren funtzionamendua eta
prozedura administratiboa .....................................................................................................5
• Irakaskuntza ar
tistikoak .......................................................................................................4
• Eskola-jantokia ....................................................................................................................3
• Haur hezkuntza ...................................................................................................................2
• Ikastetxeak ..........................................................................................................................1
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ......................................................................................1
• Hezkuntzako plangintza/programazioa ...............................................................................1
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta
administrazio erantzukizuna ..................................................................................................1
Urte horretan kudeatutako kexen izapidetzearen xehetasunei dagokienean, adierazi beharra dago 2015ean jasotako kexen eta 2015eko urtarrilaren 1ean abian ziren kexen egoera honakoa dela, txosten hau egiteko unean:
2. Kexarik aipagarrienak
2.1.Ikasleen onarpena
Eskolan ibilbide konplexua izan duen eta garapenaren nahasmendu orokortua -Asperger sindromea- eta trebetasun instrumentalen nahasmendua diagnostikatu dizkioten adin txikiko baten heziketaren bilakaera hurbiletik jarraitu duten profesionalek eskolatuta jarrai dezala eta derrigorrezko bigarren hezkuntza etxetik hurbil dagoen heziketa zentro txiki batean egin dezala aholkatu diote horren familiari. Horregatik hartu du parte 2015-2016 ikasturteko ikasleen onarpen-prozesuan.
Jakina denez, ikasle eskatzailearen balizko urritasuna izaten da aurkeztu diren eskaeren lehentasun ordena zehazteko xedez erabiltzen den irizpideetako bat, plaza nahikorik ez dagoenean. Beraz, espero izatekoa denez, irizpide horrek aitortzen duen puntuatzea baliarazi nahi izan du familiak, eurek hautatutako heziketa zentroetan onartzeko aukerak ar
eagotze aldera.
Alabaina, behin onarpen-prozesua hasita zegoenean, zentroak familiari jakinarazi zion ezin zitekeela urritasunaren gaineko baremoaren irizpidea kontuan hartu, epez kanpo aurkeztu zutelako ziurtagiri edo ebazpena. Behin-behineko zerrendak ar
gitaratu zirenean egiaztatu ahal izan zen egoera hori, adin txikikoa ez onartua bezala ageri baitzen, ez zelako urritasunaren irizpideari dagokion puntuatzea aintzat hartu.
Egiazki, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2014ko abenduaren 15eko Aginduari jarraiki, ezin daitezke eskuratu eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan egiaztatzen diren irizpideengatiko puntuak. Aipatu aginduaren bidez, eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen epeak ezarri dira, bai eta ikasleak onartzeko jarraibideak onartu ere, 2015-2016 ikasturterako. Gure ikuspuntuaren ar
abera, ordea, ez zen hori izan aipatu adin txikikoaren kasua.
Familiak, onarpen-eskaera epean gauzatzean, zegokion foru aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Urritasunaren Balorazio Ar
loko buruaren egiaztagiria bakarrik aurkeztu ahal izan zuen. Bertan, aipatu ar
loan urritasun mailaren aitortza-eskaera onarpen-prozesua hasi aurretik aurkeztu zela jaso zen. Familiak beranduago aurkeztu ahal izan zuen azkenean igorritako ebazpena, eta ebazpen horrekin egiaztatu ahal izan zuen adin txikikoak, eskaera egiteko epean jada, urritasuna duen ikaslea zelako baldintza betetzen zuela.
Gure iritziz, zirkunstantzia horiei erreparatuta, akatsak zuzentzeko izapidearen egokitasuna balioetsi behar zen, Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. ar
tikuluari jarraiki, eta beranduago aurkeztutako ziurtagiria kontuan hartu. Izan ere, ez zen eskaera aurkezteko unean ar
razoitu ez zen eta egiaztatu ez zen irizpide berri bati zegokion dokumentua, gaineratutako dokumentua baizik, urritasunari buruzko irizpidearen harira hasiera batean aurkeztutako dokumentazioa osatzeko xedea zuena.
Horregatik guztiarengatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ar
duradunei gomendatu genien aitor ziezaiotela urritasunaren baremoko atalari zegokion puntuatzea 2015-2016 ikasturterako ikasleen onarpen-prozesuan parte hartu zuen adin txikiko horri (Arartekoaren 2015eko maiatzaren 14ko Ebazpena).
Onartu egin zuten gomendioa, eta familiak lehen aukera gisa hautatutako zentroan onartu zuten azkenean kexan aipatutako adin txikikoa.
2.2. Eskubideak eta betebeharrak: ebaluazio jarraiturako eskubidea galtzea
2013-2014 ikasturtean batxiler ikasketak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko bigarren hezkuntzako institutu batean egin zituen gazte baten amak erakunde honetara jo zuen kexa jartzera, honako kontakizunarekin.
Kexan azaldu zuenez, heziketa zentroko bizikidetzarako batzordeak 2014ko apirilean jakinarazi zion semeari ebaluazio jarraiturako eskubidea galdu zuela, justifikatu gabeko asistentzia falta errepikatuak zirela-eta. Horren berri izan ondoren, eta zentroko kideekin (tutorearekin, ikasketa-buruarekin eta zuzendariarekin) hainbat bilera egin eta gero, bai eta ikuskaritza zerbitzuko hainbat kiderekin ere, idatzizko eskaera aurkeztea erabaki zuen ama horrek, hezkuntza ikuskaritza berariaz mintza zedin heziketa zentroaren jarduerari buruz. Hain zuzen ere, idazki horri erantzun ez ziotelako jo zuen erakunde honetara. Hala ere, aurrerago, Hezkuntzako Lurralde ordezkariak erantzun zuen. Eman zitzaion informazioan, egindako ikerketaren emaitza jakinarazi zioten interesdunari. Horren ar
abera, zentroaren funtzionamendua zuzena izan zela ondorioztatu zuten.
Kasuaren zirkunstantzia aztertu ondoren, administrazio prozedura ororen nahitaezko betebeharrak kontuan hartuta (hala nola, interesdunei entzuteko izapideekin eta ar
razoiketarako betebeharrarekin zerikusia dutenak), erakunde honek gomendio batekin jo zuen amaitutzat bere esku-hartzea. Gomendio horren bidez, lehenik, heziketa ar
duradunei eskatu zitzaien semearen ebaluazio jarraiturako eskubidea kentzea ekarri zuten asistentzia falten xehetasunen berri eman ziezaiotela interesdunari.
Aldi berean, bigarrenik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ar
duradunei aholkatu zitzaien erabil ditzatela, heziketa zentroen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Ar
audiei orientabideak emateko xedez, ebaluazio jarraiturako eskubidea galtzeko gehienezko falta kopurua ezartzeaz gain, neurri hori hartzeko unean kontuan hartu behar diren formalitateak jaso ditzaten, ikasturtea antolatzeari buruzko ebazpenak; honakoak bereziki: entzuteko izapidea eragindakoei eta horien familiei, eta beharrezko ar
razoiketa, asistentzia falten kontrolerako aplikazio informatikoaren kudeaketa egokitik abiatuta.
Azkenik, konpromiso aktiboa har dezatela adierazi zaie (Arartekoaren 2015eko apirilaren 29ko Ebazpena), aipatu formalitateen balizko ez-betetzea neurria ar
bitrarioa izateko ar
razoi edo ez-betetzeak babesgabetasuna eragiteko ar
razoi izatea saihesteko, errealitatearen eta asistentzia falten kontrolerako aplikazio informatikoaren datuen ar
tean desadostasun ar
gia dagoen kasuetan.
2.3. Goi-mailako diseinu irakaskuntza ar
tistikoak: lekua gordetzea urritasuna duten ikasleei
Goi-mailako diseinu irakaskuntza ar
tistikoak egiteko nahia zuen gazte batek parte hartu zuen bertara sartzeko proba berezian, pasa den uztailean. Gazteak proba gainditu zuen. Alabaina, onarpen-eskaera kopuru altuarengatik, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak iragarritako plaza eskaintza mugatuagatik, ezin izan zen irakaskuntza mota horretara sartu.
Egoera horrekin konforme ez zegoenez, hainbat hezkuntza instantziatara jo zuen, urritasuna duten ikasleentzako plaza batzuk gorde zitzatela eskatuz; horrela, leku horietako batera sartzeko aukera edukiko luke, mugikortasun murriztua edukiarazi dion %72ko ezintasun fisikoa baitauka. Era berean, erakunde honen esku-hartzea eskatu zuen.
Kexa horren harira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren aurrean egin diren kudeaketetan zehar, ar
duradunek berretsi egin dute, goi-mailako irakaskuntza ar
tistikoak direnez, eta horien ar
tean dago sartuta diseinuari dagokiona, ez dagoela inolako aurreikuspen legalik urritasunen bat duten ikasleei lekua gordetzeko.
Egiazki, ondorio horretara garamatza egungo hezkuntza ordenamenduak. Lanbide heziketako irakaskuntza denean edota unibertsitateko graduko irakaskuntza ofiziala denean bakarrik aurreikusi da, berariaz, plaza kopuru jakin bat gordetzea urritasunen bat duten ikasleentzat, horiek gizarteratzea eta lanean txertatzea errazteko xedez. Hala ere, goi-mailako irakaskuntza ar
tistikoetan ez da mota horretako neurririk xedatu.
Gauzak horrela, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ar
duradunek ar
gudiatu dutenez, gaur egun ezin daiteke ar
retarik eman kexa eragin duen bezalako eskaerei.
Nolanahi ere, nabarmendu beharra daukagu hezkuntzako ar
duradunek erakunde honi adierazi diotela kontuan hartuko dutela urritasuna duten pertsonentzako berariazko txanda sartzeko aukera jorratzea, ar
aubide bereziko irakaskuntzen ebazpenei dagokienez, 2016-2017 ikasturterako edo hurrengoetarako. Beraz, laster, urritasunen bat duten pertsonak irakaskuntza mota horretan egotea errazteko asmoz, beharrezko aldaketak sustatuko dituztelako itxaropena daukagu.
2.4. Banandutako gurasoak eta
bekei buruzko informazioa
Banandutako guraso batek adierazi du, alaben zaintza esleituta ez badu ere horien gaineko guraso-ahala aitortuta duenez, hainbat aldiz saiatu dela jakiten ea bere alabek ikasteko bekarik edo bestelako laguntzarik jasotzen duten, baina ez duela informazio hori eskuratzerik lortu.
Bere kexan eman zigun bertsioaren ar
abera, heziketa zentroaren beraren ezezkoaz gain, hezkuntza ikuskaritzak berak erantzun eskasa eman ziola zirudien, izan ere, azalpen gehiagorik eman gabe, “ohiko informaziorako eskubidea baino ez duela” adierazi baitzion horrek.
Kexa izapidetzen hasita zegoela egiaztatu ahal izan genuen, hain zuzen ere, Eskola Zentroen Zuzendaritzak bere garaian idatzitako jarraibideen edukiari heldu ziola hezkuntza ikuskaritzak lehenengo erantzunean, eta, jarraibide horien ar
abera, zentroak ezin zezakeela bekei buruzko inolako informaziorik eman ar
gudiatu zuen, eta kexagileak azaldutakoari men egiteak datu pertsonalak tratatzeko beharrezko konfidentzialtasunari eragin ziezaiokeela. Aipatu jarraibideak informazio-eskaerari eta eskola zentroa aldatzeari buruzkoak ziren, guraso bananduen edo dibortziatuen edo jada elkarrekin bizi ez diren izatezko bikoteen kasuetan aplikatzekoak.
Ondorioz, jarraibide horien edukia gorabehera, erakunde honek ohartarazpena egin behar izan zuen, adieraziz hezkuntza administrazioak orokorrean, eta, kasu horretan, hezkuntza ikuskaritzak zehazki, ezin zezaketela kexagileak planteatutako informazio-eskaera baztertu, Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. ar
tikuluan herritarrei aitortzen zaien sarbiderako eskubidean babestuz, egokien iritzitako bidean bideratuz.
Hezkuntzako ar
duradunek, azkenean, kontuan hartu zituzten erakunde honen oharrak, eta hainbat aldiz eskatu zuen informazioa eman zioten interesdunari.
2.5. Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua eta heziketa eskaintza euskaraz
2015ean kexa jaso du Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko euskarazko heziketa eskaintzak.
Egindako kudeaketetan zehar, lanbide heziketako zuzendariak berretsi egin du, une honetan, sailaren konpromisoa egungo eskaintza progresiboki zabaltzea dela, dauden aurrekontu baliabideen ar
abera, Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuko eskaintza euskaraz bermatzeko Legez Besteko 2015eko apirilaren 15eko Proposamenari egindako erdibideko zuzenketan islatu den bezala.
Edonola ere, eta institutuaren ibilbidea laburra izan ar
ren, ikasleen hizkuntza premiak eta lehentasunak asetzeko prestasuna erakutsi du, eta, sailarekin zein institutuarekin harremanetan jartzeko dauden komunikazio-bide ezberdinak erabiliz, beraien eskariak helaraztera animatzen ditu ikasleak.
Egiazki, lanbide heziketaren irakaskuntzak dauzkan ezaugarrien ondorioz, zenbait espezifikotasun dauzka ikasleek ikasketak hizkuntza ofizialetako edozeinetan egiteko aukera edukitzea bermatzeko beharrezko plangintzak. Horregatik da zaila, berez, hezkuntzako ar
duradunek aipatu duten ezarpen progresiboa zalantzan jartzea.
Nolanahi ere, eta aintzat hartuta ares
tian aipatu dugun parlamentu ekimenaren ildoan egin ahal zaizkien gomendioak jarraitzeko prestasuna agertu dutela ar
duradun horiek, Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan euskararen presentzia ar
eagotze bidean aurrera egiteari dagokionez, ahal den neurrian laguntzeko asmoa dugula erakutsi diegu, etorkizunera begirako plangintzan kontuan har daitezen ikasketak euskaraz egin nahi dituzten ikasleen lehentasun edo eskariak, kexa modura aurkeztu bazaizkigu horiek.
3. Ar
audi- eta gizarte-testuingurua
2015ean, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren (LOMCEren) aurkako testuinguruan barreiatuta jarraitu dugu.
Edonola ere, EAEn “Heziberri 2020” egitasmoan aurreikusitako urratsak ematen jarraitu dute hezkuntzako ar
duradunek. Haur hezkuntzako eta oinarrizko hezkuntzako curriculumei buruzko dekretuak onartuta amaitu dute urtea, eta, ar
duradun horien adierazpenen ar
abera, hezkuntzako eragile guztien parte-hartzea behar izan dute prozesu horretarako.
Dekretu horien aurkezpenean, alderdi berritzaileenak nabarmendu dituzte, hau da, lehenengo aldiz xedatu dute ikaslearen irteera profila, eta horixe erabili dute heziketa erronkak jorratzeko eta ildo estrategikoak ezartzeko orduan. Era berean nabarmendu da ikaslearen profilak ahalbidetu duela irakasleen profila zehaztea, kalitate handiko irakaskuntzara iristeko xedez.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
2015eko maiatzaren 27an, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean agertu zen jarduneko ar
artekoa, batzordeak berak eskatuta, Lasarte-Oriako Sasoeta-Zumaburu heziketa zentroko Burunzpe gurasoen elkarteak azaldutako kontsultari buruzko azalpenak emateko.
Herri horretan gertatzen ar
i den desberdintasun egoeraren gaineko kezka helarazi nahi izan dio elkarte horrek erakunde honi, haur eta lehen hezkuntzako bi zentro publikoetako ikasleak eskolatzeko baldintzei dagokiena. Beraien ustez, ikasleak onartzeko erabiltzen diren irizpideak berraztertu beharko lirateke, eta, bereziki, gurasoetako edozein ikasle izan izanak dakarrena.
Erakunde honek, era berean, ez dio uko egin nahi urtez urte errepikatzen den egoera jakin bati aurkibidea aurkitzeari, hots, erroldako datuak gehiegi edo iruzur eginez erabiltzeari dagokion auzia, familiaren etxearen hurbiltasun irizpidea aplikatuta puntuatzea aitortzen baita. Ondorioz, xede horretarako ofiziozko espedientea irekitzeko erabakia hartu dugu 2015ean, gaiaren gaineko proposamen motaren bat egitea ahalbidetuko digulako itxaropenarekin.
Modu berean, ofiziozko beste espediente bat irekitzea erabaki dugu, gaixotasun ar
raroak dituzten ikasleak hezkuntzan txertatzen laguntze aldera oso ohikoak ez diren gaixotasunen aholkularitza batzordeak egin dituen gomendioen segimendua egin ahal izateko xedez.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak jarraitzen du izaten jasotako kexen eragindako nagusia. Horregatik, nahitaezko ikusi dugu sail horretako ar
duradunek erakunde honekin lankidetzan ar
itzeko duten jarrera nabarmentzea. Jarrera horrek, oro har, esku hartu dugun gaiak behar bezala bideratzea ahalbidetu digu.
Ohikoa denez, kexetarako ar
razoiak ez dira izan aurreko urteetakoen aldean ezberdinak. Beste behin ere, azpimarratu beharra dugu kexa gehien pilatzen dituzten azpiarloak ikasleen onarpenarekin eta bekekin zein bestelako laguntzekin zerikusia dutenak izan direla. Beharbada, deigarria izan daiteke lanbide heziketaren inguruan jaso den kexa kopurua. Azken urteotan, kexa mota horiek hartzen ar
i diren gailentasuna ikusiz joan gara. Alabaina, aurten, kexa horien zati handia (hogei bat) egon da lotuta Administrazioa eta Finantzak heziketa zikloarekin, eta, azkenean, ondo konpondu da ar
azoa.
Era berean, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren (LOMCEren) aurreikuspenen aurkako jarrera irmoak ezaugarritu du urtea. Bereziki ikusgarri egin da hori lehen hezkuntzako hirugarren mailako ebaluazio proben eta Hastapeneko Lanbide Gaitasuneko Programen desagerpenaren harira.
Bestalde, EAEko hezkuntzako ar
duradunek, aldi berean, “Heziberri 2020” egitasmoaren markoan aurreikusitako urratsak ematen jarraitu dute. Hezkuntzako eragile guztien parte-hartze aktiboaren emaitzatzat jo dira urrats horiek, baina, hala ere, hezkuntzako eragile batzuen kritikak jaso dituzte, horien ustez hezkuntza eredu propiorako bidea oztopatzen baitute.
Hori dela-eta, aurreko txostenean egin genuen bezala, Ar
artekoak berretsi egin nahi du komenigarria litzatekeela hezkuntza eredu pedagogiko propio horren inguruko gutxieneko adostasuna lortzea.
Edonola ere, inola ere ez diogu uko egingo herritarrek eta hezkuntzako eragile batzuek eskatuta erakunde honetan izapidetu diren kexen errealitatea hezkuntza zerbitzu publikoan hobekuntza berriak sustatzeko eta sartzeko erabili ahal izateari, bikaintasunaren bila doala esaten baitu zerbitzu horrek.
Hain justu ere, ikasleak onartzeko prozesuarekin zerikusia duten kexek, 2015ean jaso ditugunek, leku kopuru nahikoa ez dagoenean erabiltzen diren lehentasunezko onarpen irizpideei buruzko hausnarketa jorratzeko beharra dagoelako uste osoa edukitzen jarraitzea eragin digute, etengabe atzeratzen den hausnarketa izaki hori.
Ikasleen onarpenari buruzko kexa batzuen harira egin ditugun kudeaketekin, beste behin ere erreparatu diogu Eskolatzeko Lurralde Batzordeek gai horren gainean egiten duten lanaren garrantziari, batez ere, gure hezkuntza sistemara lehen aldiz sartzen diren ikasleen kasuari dagokionean. Batzorde horien mende egoten da, neurri handi batean, ikasle horiek modu orekatuan banatzen direla ziurtatzea, eta horiei dagokie, era berean, ikasle horiek funts publikoekin sostengatutako itunpeko zentroetan eskolatzean, hezkuntza administrazioaren mendeko edozein zentrotako baldintza beretan egitea. Puntu horretan, era berean aipatu behar ditugu EAEra etorri berri diren familia batzuen kexak, izan ere, zail izaten dute euren seme-alabek A ereduan ikasten jarraitzeko duten nahia asetzea. Halere, aitortu beharra dugu, azkenean, kasu gehienetan, hezkuntza administrazioak balioetsi egiten duela horien nahia.
Nola nahi ere, ikasleen onarpenarekin zerikusia duten eta 2015ean jaso ditugun kexetatik zerbait nabarmentzekotan, urritasunen bat duten edo eskolatze prozesuan laguntza bereziak behar izan dituzten ikasleen izenean sustatu diren ekimenak aipatuko genituzke.
Dagoeneko aurreko atalean aipatu ditugu kexa horietako batzuk. Horietako batean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatu diogu ar
eagotu ditzala administrazio prozedura erregulatu duen ar
audiak eskaintzen dituen aukerak, zegokion instantziaren aurrean urritasun aitortza epe barruan eskatu zuen ikasle baten urritasun egoera balioestea ahalbidetzeko xedez. Beste batean, hezkuntzako ar
duradunek agertu duten prestasuna egiaztatu ahal izan dugu, goi-mailako diseinu irakaskuntza ar
tistikoetarako sarbidean urritasunen bat duten ikasleei plaza kopuru jakin bat gordetzea ahalbidetzeko beharrezko aldaketak sustatzeari dagokionez, lanbide heziketan eta unibertsitateko graduko irakaskuntza ofizialean gertatzen den bezala.
Hain zuzen ere, aipatu ditugun azken irakaskuntza ofizial horietan onarpenari buruzko erregularizazioa onartu da, eta hor ikusi ahal izan dugu lekuen erreserba ez dela %33ko edo hortik gorako urritasuna aitortuta duten ikasleentzat bakarrik aurreikusi, izan ere, ezintasunezko zirkunstantzia pertsonalei lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat ere aurreikusi baitira, heziketaren erabateko normalizazioa lortze aldera eskolatze prozesuan baliabideak eta laguntzak behar izan dituztenentzat, alegia. Beste heziketa maila batzuetara ere tratamendu hori bera zabaltzeko aukera planteatzea eragin digu horrek, lanbide heziketaren alorrera, adibidez; erakunde honetan ildo horretako kexak jaso baititugu. Kasu horietan, urritasun maila hori aitortuta ez edukita ere, aurreko etapetan laguntzak jaso dituzten ikasleen izenean aurkeztu dira kexak, ikasketak lanbide heziketan jarraitu nahi dituzte-eta.
Ez dugu albo batera utzi nahi jaso dugun eta oraindik ere izapidetze fasean dagoen kexa baten gaineko kezka. Kexa horretan, urritasuna duten eta lanbide heziketa egiten ar
i diren bi gazteren familiek jakinarazi digute euren seme-alabek zailtasun handiak dauzkatela heziketa programa osatzeko, praktikak enpresa batean egin behar baitituzte, laguntzeko langilerik eduki gabe.
Jasotako beste kexa askotan iradoki da zalantzan jartzen dela behar besteko laguntza ematen ote den. Heltze-atzerapena duten ikasleentzat ipinitako laguntzen kasua izan da hori, adibidez. Kasu horretan, izapidetutako kexa askotan bezala, sailak erakunde honen jardunbideari erantzunez eman duen informazioak ahalbidetu du kexagileen nahiak asetzea.
Hezkuntza-premia berezien atal honetan ez dira kanpo geratu, esaterako, curriculum anitzeko taldea baimentzeari eman zaion ezezkoaren ondorioz azaldutako kexak. Kasu horretan, eragindako familiek uste zuten etxe inguruan prestatzeko aukera ukatzen zitzaiela horrela. Egindako jardunbidean zehar, hezkuntzako ar
duradunek, aipatu baimena ematea zaildu duten ar
razoien berri xehetasunez emateaz gain, zentroan jarraitzea erabakitzen duten eragindako ikasleei ar
reta pertsonalizatua eta indibiduala emateko asmoa erakutsi dute, eta, ar
e, gaurko erantzuna berrikusteko konpromisoa agertu dute, zalantzarik gabe, ikasturte honetan aurkeztu diren kexek mugituta.
Esaten ar
i ginen bezala, hezkuntza administrazioa oso harbera agertu da erakunde honetan aurkeztu diren kexei irtenbidea emateko unean. Nolanahi ere, eta hainbat aldiz adierazi dugun bezala, hezkuntza-premia bereziei buruzko atal honetan, eta gure ikuspuntuaren ar
abera, garrantzitsua da albo batera ez uztea eskola inklusiboaren markoan 2012-2016 urteetarako onartu zen Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoaren ebaluazio eta segimendu lana. Gure aldetik eta lan horren adibide gisara, gaixotasun ar
raroak dituzten ikasleak hezkuntzan txertatzeko gomendioen segimendua egitea proposatu diogu geure buruari.
Baina geroz eta interes handiagoa pizten ar
i den lanbide heziketara itzuliz, gure azken txostenetan egiaztatzen ar
i garen bezala, eta jasotako kexek aditzera eman dutenez, adierazi beharra daukagu gazte gehiegik aurrez aurre duten errealitatea ikusi dugula kezka handiz 2015ean, hala nola, gizarteratzeko programetan ar
tatutako atzerritarren kasuak daude, izan ere, desagertu egin dira Hastapeneko Lanbide Gaitasuneko Programak eta Aldi baterako Prestakuntza Integratuko Programak, oinarrizko lanbide heziketa berria abiarazi dela-eta. Horri dagokionez, Haur eta Nerabeentzako Bulegoa segimendu lan handia ar
i da egiten.
Beste kontu batzuetara sartuz, nabarmendu egin behar da, 2015ean azkenik onartu dela maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretua. Euskal Autonomia Erkidegoko herri ikastetxe ez-unibertsitarioetako ikasleen eta hezkuntza gaietan dagokion sailak finantzatzen duen eskola-garraioari buruzkoa da aipatu dekretua.
Erregulazio berriaren lehen irakurraldiak pentsarazi diezaguke ez dela aurreko ar
auditik bereziki aldentzen, eta horregatik egiten dugu zalantza; hau da, jakin nahi dugu ea erregulazio berri horrekin erantzun hobeak eman ahal izango zaizkien garraioaren gaineko eskaerei, hala nola, baserri inguruetan pizten diren bezalakoei.
Une honetan, kezkatuta gaude hezkuntza administrazioa erregulazio berri horretaz baliatuko ote den eguerdietarako edo bi urtetik beherakoentzako garraio-eskaerei erantzutea saihesteko. Izan ere, familia askok seme-alabak etxetik hurbil eskolatzea erabaki badute ere, behin-behineko instalazioetara eraman behar izaten dituzte, eskolako eraikin berrietan aurreikuspen gabezia egoteagatik.
Azkenik, deigarria egin zaigu dekretu horrek garraio zerbitzutik erabat bereizitako kudeaketa planteatu izana hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat. Gure ustean, ezintasun fisikoari, psikikoari zein zentzumenezkoari lotutako premia bereziak dituzten ikasleak gizarteratzeko oztopo izan daiteke hori.
Eskola-jantokiari buruzko atalari dagokionez, Hezkuntza Sailak oso ar
razoizko jarrera erakutsi du proposamen berrien aurrean; besteak beste, gaixotasun metaboliko batek eragindako adin txikikoaren familiak egindako proposamena aipa dezakegu, jantoki zerbitzua erabiltzeko aukera aitortzeko eskatu baitzuen, baina etxean bertan prestatutako bazkaria jango zuen adin txikikoak.
Kasu horretan, hezkuntza administrazioak komenigarri ikusi du kudeaketa zuzeneko jantokietan auditoria, kalitate-kudeaketa eta aholkularitza teknikoa egiteko kontratatu den laguntza teknikoarekin kontsultatzea, eta, horren ar
abera, askoz ere gomendagarriagoa da, elikadura segurtasunari erreparatuta, premia berezietarako dieten hornikuntza catering enpresa batek egitea, bitarteko teknologiko egokiekin eta eskoletako menuak egiteko prestakuntza espezifikoarekin.
Bekei eta bestelako laguntzei dagokienez, aurreko urteetako ar
razoi berberak agertu dira kexetan: administrazioaren atzerapena eskaerak ebaztean, atzerapenak aitortutako zenbatekoen abonuetan, laguntzen oinarri ar
autzaileen edukiarekin berarekin desadostasunak eta abar. Halere, kontu horien gaineko kexek jarraitzen duten ar
ren, hobekuntza hauteman da aurreko urteetako egoerarekin alderatuta. Horrenbestez, azken hilabeteotan ikusi ditugun ahalegina eta prestasun ona ez alboratzera bultzatu nahi ditugu hezkuntzako ar
duradunak. Prestasun on horren erakusgarri gisa, adierazgarria izan daiteke sexua eta izena aldatu dituen eskatzaile batek abiarazitako kexa aipatzea, aplikazio informatikoak ez baitzuen aukera hori ahalbidetzen. Erakunde honen esku-hartzearen ondoren, ar
azoa azkar batean konpondu da.
Amaitzeko, ez dugu balorazioei buruzko atal hau itxi nahi 2015ean familia batzuek helarazi diguten kexa kopuru adierazgarria aipatu gabe. Kexa horietan, hainbat ar
razoiren gaineko kezka adierazi digute familia horiek, eta, gure ustean, azken batean, ikasleen eskubideen eta betebeharren gainean dagoen sentsibilitatea erakutsi dute.
Horien ar
tean, zoritxarrez ohiko bihurtu direnak aipatu behar ditugu, hau da, eskolako bizikidetzari buruzkoak. Baina, oraingo honetan, ikasleen ebaluazioari buruzkoak gaineratu zaizkie aurreko horiei (izapidetutako kasuetako bat islatu dugu kexei buruzko atalean), bai eta beste batzuk ere, zeintzuetan irakasle batzuen jokaerarengatiko ezinegona eta kezka erakutsi baitiguten guraso batzuek.
Honakoa da kexa horiek guztiak izapidetzetik ondorioztatu duguna: kasu horietan guztietan hezkuntza ikuskaritzaren esku-hartzeak hartzen duen garrantzia, askotan giltzarri izaten baita familiek behar bezala ar
tatu dituztela sentitu dezaten eta hezkuntza administrazioaz fidatu daitezen.
Izapidetu ditugun kasu askotan dugun eskarmentuak, ordea, zera adierazi digu, hezkuntza ikuskaritzak, eta, ondorioz, hezkuntza administrazioak oro har, ez dutela familiengan sentsazio hori sorraraztea lortu. Horregatik, erakunde honek berretsi egin nahi du helburu ukaezina izan behar duela horrek hezkuntzako ar
duradunentzat, eta familiekiko komunikazio lanean jarraitzera bultzatu nahi ditugu, euren seme-alabek, ikasleak diren heinean, aitortuta dituzten eskubideak urratu izan ahal diren une hain delikatuetan.
3. OGASUNA
2015ean 104 kexa aurkeztu dira ogasun ar
loan, eta erakunde honetan izapidetu diren kexa guztien %5,15 izan da hori. Honakoa izan da eragindako administrazioen ar
aberako banaketa:
• Tokiko Administrazioa .........................................................................................................................44
• Foru Administrazioa ............................................................................................................................29
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) .........................................1
Aztertzen diren gaiak edo azpiarloak kontuan hartuta, honela sailka daitezke jasotako kexak:
• Administrazioaren funtzionamendua eta
prozedura administratiboa ...................................................................................................................29
• Foru zergak .......................................................................................................................................24
• Tokiko zergak ....................................................................................................................................24
• Tasak ................................................................................................................................................17
• Prezio publikoak ...............................................................................................................................10
Urtea ixtean aipatu ar
loan aztertu ditugun kexen izapidearen xehetasunari dagokionez, 2015eko abenduan honakoa izan da informazio estatistikoa:
Era berean, zehaztu beharra dago aurreko urteetan aurkeztu ziren herritarren kexen beharrezko kudeaketak baldintzatu duela 2015ean aipatu ar
loan jasotako kexen azterketa, izan ere, jarduera-eskaera horien izapideak ezin izan ziren amaitu abiarazi ziren urtean.
Azkenik, adierazi dezakegu zerga administrazioen lankidetza maila, oro har, egokia dela Ar
artekoari informazioa bidaltzeko unean, eta, ondorioz, baieztatu daiteke erantzun formala ematen dietela, eta ar
razoizko epean, erakunde honek bidaltzen dizkien informazio-eskaerei. Hala ere, aldi berean, administrazio honek bidaltzen dizkien informazio-eskaerei ar
retarik ematen ez dieten administrazioak ere aurkitu ditugu. Hondarribiko Udalaren kasua da horixe.
2. Kexarik aipagarrienak
Atal honetan, herritarrek Ar
arteko erakundearen ar
durapean utzi dituzten kontu nagusiak jorratuko ditugu. Jorratutako ar
azoen pluraltasunak eta aniztasunak izugarri zailtzen dute kexak hautatzea.
Edonola ere, tokiko tributazioak jasotzen ditu oraindik ere kexa gehien ogasun ar
loan. Ez alferrik, tokiko administrazioa izaten da hurbileko administrazioa, eta, hortaz, horrexek asetzen ditu herritarren berehalako zerbitzu eta behar asko.
Krisiaren ondorioen ar
tean egoten dira ez-ordaintzeak, eta, batzuetan, nahiz eta harreman juridiko pribatuei eragin, ondorioak edukitzen dituzte zergetan.
Gure inguruko errentamendu kontratuetako ohiko klausula batek ezarri du higiezinaren okupatzailea den eta zerbitzuaren benetako erabiltzailea den errentariaren kargura izango direla etxebizitzan dauden hornikuntzak.
Hala ere, zergei buruzko legediak ondasun horien jabeak ezarri ditu zergadunaren ordezkotzat, herri-administrazioek ematen dituzten eta higiezin horien okupatzaileei onura ematen edo eragiten dieten zerbitzuei edo jarduerei dagokienez. Jabe horiek abonatutako kuota jasanarazi ahal izango diete onuradunei. Ur, zabor eta estolda tasei zaie aplikagarria aurreikuspen hori.
Horregatik, ezinbestekoa da zerbitzu emaileek ere lehen unetik bertatik eman diezaietela informazio hori higiezinen titularrei.
Nahitaezkoa da ordenantza fiskalak behar bezala ar
gitaratzea aldizkari ofizialetan, horien aurreikuspenak aplikatu ahal izan daitezen.
Behar bezala ar
gitaratze horrek garrantzi handiagoa dauka ordainagiri bidez aldizka kobratzen diren zergen kasuan, tokiko ogasunak elikatzeko diru-sarrera propioen iturri nagusia baitira. Zerga horien adibideak dira Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) edo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ).
Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortzen da tributu horien zerga-egitatea, beraz, tributu horiek sortu aurretik ar
gitaratu behar dira aldizkarietan zerga-egitateetan egondako aldaketak.
Tokiko tributazioaren markoan, Ar
arteko erakundeak hiru gomendio igorri ditu 2015ean:
• Arartekoaren 2015eko maiatzaren 27ko Ebazpenak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari gomendatu dio berehala sar dezala eragindako etxebizitza kopurua kontuan hartuko duen zuzenketa faktoreren bat, ur beroaren instalazio zentralizatuei aplikatzen dizkien ur eta saneamendu tarifei dagokienez.
Ordenantza fiskalak kontuan hartu du hornitutako etxebizitza kopuruaren ar
tean kontsumoa hainbanatzeko aukera ur hotzaren kontagailu orokorra dagoen kasuetan, baina ez du horrela egin ur beroaren eta berogailu zentralaren instalazioetan erabiltzen den ura erregistratzeko kontagailu totalizatzaile bakarra dagoen kasuetan. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak aplikatzen dituen tarifak progresiboak dira eta hiru zatitan egituratzen dira, egindako kontsumoaren ar
abera. Ondorioz, ur beroaren instalazio zentralizatua edukitzeko, tarifa altuenaren kargura fakturatzen da jabekideen komunitate horiek egiten duten ur kontsumo ia osoa.
• Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri askotan, kuota likidoaren %150era ar
teko errekarguaren kobrantza egiten da Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZn), eta herritarren sektore batek baztertu egiten du hori. Errekargu hori aplikatzeari dagokionez, gomendio bat bidali zaio Hondarribiko Udalari, Arartekoaren 2015eko urriaren 22ko Ebazpena, ofizioz atzera bota ditzan jabeari bidalitako ordainagiriak, hots, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga gisa errekarguarekin bidalitakoak, zergapetutako etxebizitza 2008tik baitago errentamenduan eta errentariaren ohiko bizilekua baita hori, nahiz eta bertan erroldatuta egon ez.
• Era berean, Arartekoaren 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpena igorri zaio Santurtziko Udalari 2015ean, subjektu pasibo guztiei bidal diezazkien OHZren banakako ordainagiriak, jabekide diren ondasun higiezinean dagokien alikuota zatiarengatik.
Zenbait kexa jaso ditugu foru tributazio gaietan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZn), zehazki. Kexa horien bidez, zergaren autolikidazioetan kenkari orokorra eta horren eragina ezabatzearekiko desadostasuna adierazi da, kapitalaren errentetatik eratorri direnean aldi horretan eskuratutako etekin guztiak; adibidez, alokatutako etxebizitza batetik datozenean zergapekoak jasotako sarrera bakarrak.
2013an aldatu egin ziren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren foru ar
auak. 2014an sartu ziren indarrean eta pasa den udaberrian aitortu den urte fiskalari eragin diote.
Adierazi den bezala, berrantolatu egin da kapitaletik eratorritako errenten tributazioa. Horrela, zergaren eskalak adierazitako tasekin, modu progresiboan zergapetzen da aurrezkiaren likidazio-oinarria, eta honela zehaztu dira tasa horiek:
Aurrezkiaren likidazio-oinarriaren zatia (€) |
Tasa aplikagarria % |
20,00 |
|
2.500,01etik 10.000,00ra |
21,00 |
10.000,01etik 15.000,00ra |
22,00 |
15.000,01etik 30.000,00ra |
23,00 |
30.000,00tik aurrera |
25,00 |
Modu berean, zergaren egungo erregulazioak autolikidazioagatiko kenkari orokorra kendu du, 1.389€koa, eta, horren ordez, kuota osoaren txikiagotzea sortu du, 1.389€koa hori ere, likidazio-oinarri orokorrari karga-eskala aplikatzetik kentzen den autolikidazio bakoitzeko. Hau da, ez die onurarik ematen aurrezkiaren likidazio-oinarrian berariaz sartzen diren diru-sarrerak dituzten zergadunei, nahiz eta diru-sarrera apalak izan.
Zerga administrazioaren funtzionamenduari dagokionez, aurreratu dezakegu honakoetara bildu direla herritarrek 2015ean helarazi dizkiguten ar
azo handiak: batetik, aurkeztutako erreklamazioen edukiari berariaz eta ar
razoizko epean erantzuten ez zaiola, eta, bestetik, ekonomia urritasuna dagoenean, egoera ekonomikoarekin bateragarriagoa litzatekeen akordioa egiteko unean, hots, ordainketa geroratzeko akordioa egiteko orduan, zailtasunak aurkitzen direla.
Oro har, euskal zerga administrazioak zorra kitatzea ahalbidetzeko ordainketa-akordioak egitearen alde agertzen dira, eta duintasunez ematen diete ar
reta zordunaren oinarrizko beharrei. Aurreko geroratzeren bat aurretik bete ez denean sortzen dira ar
azoak.
Jakitun gara bilketa funtzioa egiteak zailtasun handiak dakartzala egoera ekonomiko konplexuetan, eta zera dakarrela horrek, Foru Ogasunek neurri batzuk hartu behar izatea geroratzeko eskaeren ar
reta eta herritar batzuek, abonatu behar duten zerga-karga saihesteko xedez, erabil ditzaketen praktika oztopatzaileei eta atzerapenezkoei eustea bateratzea ahalbidetzeko.
Foru Ogasunek beraien buruari eman dieten ar
aua da Bilketarako Erregelamendua,bilketaren kudeaketa optimizatze aldera. Foru aldundi batzuek duela gutxi aldatu dute, geroratzeko eskaerak onartu ez daitezen, aurretik ez-betetzeren bat egon den kasuetan.
Geroratzeko eskaeren helburua bilketa-prozedura denboran atzeratzea besterik ez dela uste denean tresna bat eskaini ahal izateko idatzi da aurreikuspen hori, baina automatikoki aplikatu beharko ez litzatekeela uste dugu.
Gure iritziz, herri-administrazioek neurriak hartu beharko lituzkete tributu-prozedurek ez dezaten larriagotu pertsonek gizarte bazterketarako duten ar
riskua.
Pertsona batzuen zaurgarritasun egoerak oso zail egiten du zorraren ordainketari aurre egin ahal izatea, ez bada bere egoera ekonomikoarekin bateragarria den geroratze berri bat ematen. Zorra bide betearazlean badago bereziki, izan ere, bilketa-prozeduraren fase horretan jasaten du zenbatekoak etengabeko ar
eagotzea, errekarguen, atzerapenezko interesen eta premiamendu-prozedurak berezkoak dituen kostuen ondorioz.
Komenigarria litzateke zerga administrazioek kasuaren zirkunstantziak neurtzea, kudeaketa publikoan eraginkortasun printzipioa kontuan hartuta. Printzipio hori aplikatzeak zordundutako zenbatekoak itzultzearen alde egiten du, pertsonari betebeharrak betetzea galaraziko dion gizarte bazterketarako prozesua larriagotzea ekarri gabe.
Zerga administrazioak aintzat hartu behar du, orokorrean, herritarrek ez dituztela baliabideak eta trebetasunak izaten lehen unetik bertatik eta dagokien dokumentazioarekin batera aurkez ditzaten behar bezala oinarritutako eskabide eta erreklamazioak.
Era berean, jakinarazpen estandarizatuak bidaltzean, ahaztu egiten da herritar zergadun gehienak ez direla teknikari juridikoak izaten, ez eta zerga ar
audia eta horren eraginak ezagutzen eta ulertzen dituzten adituak ere.
Azkenik, aipatu beharra dago Gipuzkoako eta Ar
abako Foru Ogasunek ordainketa-gutunak bidaltzeko konpromisoa hartu zutela errentaren aurreko kanpainan, PFEZn zergadun direnek laguntzailea den edozein finantza erakundetan egin ahal izan dezaten eragingarri etxera bidalitako likidazio-proposamenetatik eratorritako kuota.
PFEZren 2013ko kanpainan, zenbait pertsonak Foru Ogasun horien jarduerarekin zuten nahasmena adierazi ziguten, ezin baitzuten bidalitako likidazio-proposamenetik eratorritako kuota ordaindu. Zergadun horiek ados zeuden proposamenarekin, baina on line jarduten duen entitate batean zituzten irekita kontu korronteak, hau da, Foru Ogasun horien laguntzailea ez zen finantza erakunde batean, eta, hortaz, ezin zuten on line entitate horretan helbideratu PFEZko aitorpenetan sartu beharreko kuotaren ordainketa. Sartu beharreko kuotaren abonua entitate laguntzaile batean helbideratzea baino ez zuen onartzen aitorpen modalitate horrek.
3.Araudi- eta gizarte-testuingurua
2013 amaieran, lurralde historikoetan tributu-sistemaren erreformarako prozesua hastea ahalbidetu zuten indar politikoen ar
teko adostasun oinarriak erdiestea lortu zen. Zerga handi itunduak erregulatzen dituzten foru ar
auak aldatuz gauzatu zen aipatu prozesua, eta, bereziki, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) eta Sozietateen gaineko Zerga (SZ) aldatuta.
Aberastasunaren banaketa handiagoa eta hobea lortzeko egin zen zerga-sistemaren berrantolaketa hori, bai eta finantza publikoen nahikotasuna bermatze aldera ere, ekonomia eta finantza krisiaren ondorioek familia eta enpresa asko kolpatu zituzten unean.
2015ean, lehenengo aldiz autolikidatu dira, ar
audi berriari jarraiki, bi zerga horiek. Hala ere, erregulazio berriko alderdi oso zehatz batek bakarrik eragin du erakunde honen aurrean kexak jartzea. Zehazki, eta aurretik aipatu den bezala, zalantzan jarri da PFEZn kenkari orokorra eta horrek zergaren autolikidazioetan duen eragina kendu izana, urtean zehar eskuratutako etekin guztiak kapitalaren etekinetatik eratorri direnean esklusiboki, izan kapitala higigarria, izan higiezina.
Gainera, zehaztu egin behar da tributu-ordenamendua oso dinamikoa dela, eta ohikoa izaten dela zerga nagusiei (bai foralei, bai tokikoei) eragiten dieten aldizkako aldaketak, eguneraketak, egokitzapenak eta zuzenketa teknikoak onartzea.
Sakonera handiagoa lortu nahi du Gipuzkoako Lurralde Historikoan abenduaren 23ko 6/2015 Foru Ar
auaren onarpenarekin Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergaren gainean egin den erreformak, bertako ar
razoiketak aitortu duen bezala, inguruko errealitate fiskalari egokitu nahi baitio tributazioa, ezin izan dadin inolako bereizkeriarik hauteman.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri askotan, kuota likidoaren %150era ar
teko errekarguaren kobrantza egiten da Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZn), eta, kobrantza hori 2013an ezarri zenetik, herritarren sektore batek baztertu egiten du hori. Udal korporazioak berriro eratu ondoren, 2016ko ordenantza fiskalean bizitegi-erabilera duten baina ohiko bizileku ez diren higiezinentzako errekargua kentzea erabaki dute tokiko erakunde batzuek; hala nola, Bergarako, Pasaiako edo Ar
rasateko Udalek. Beste udal batzuetan, ordea, horren zenbatekoa murriztea erabaki da azkenean, Zarauzko Udalean bezala. Bertan, zergaren kuota likidoaren %100era igoko da errekargua 2016rako. Beste batzuetan, berriz, Hondarribiko Udalean esaterako, ez da aldaketarik egon eta %50eko errekarguari eutsi zaio.
Modu berean, aipatu beharra dago lurralde komunean 2015eko urriaren 12an indarrean sartu zela Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra zati batean aldatu duen irailaren 21eko 34/015 Legea.
Azkenik, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/205 Legea onartu dela adierazi behar dugu, ondorio fiskalak edukiko baititu. Lege horrek lege-multzo bakarrean jaso du EAEn idatzitako ar
audi zibila, eta ondorengotza gaietan foru erakunde askotatik hedatu die euskal herritar ia guztiei horren aplikazioa. Sartu duen aldaketa handiak honako zergak erregulatu dituzten ar
auak egokitzea eskatzen du: Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga batez ere, baina baita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ondarearen gaineko Zerga ere, eta, ar
e, Ondare-eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga. Laster ekin beharko zaio egokitzapen-eskaera horri.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Ogasun ar
loko jarduera nagusia herritarrek azaldutako kexen eta banakoen kontsulten gaineko azterketa eta ebazpena egitea da. Alabaina, ar
loan garrantzia eskuratu dute, era berean, gomendio orokorrak jarraitzeak eta egiteak, bai eta ofiziozko jardunbideak sustatzeak ere, eta ar
audian aldaketak egiteari eta herritarrentzat hobeak diren administrazio praktikak ezartzeari dago bideratuta horien xedea.
Ekonomia zaurgarrienen gaineko zerga-kargaren eragina murrizteari zuzendutako neurriak hartzea da, oraindik ere, erakunde honek bultzatzen dituen jardueren helburuetako bat. Horrekin ez da bilatzen pertsona edo familia horiek tratu fiskal pribilegiatua edukitzerik, hots, beren etorkizunari baldintza onargarrietan aurre egin diezaieten ahalbidetzea da xedea, gizarte bazterketarako ar
riskutik aldenduz horiek.
Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergaren zerga-oinarria zehaztean hauteman ditugun disfuntzio batzuen harira, eta, gure ustean, kontribuzio-ahalmenaren printzipioan eragiten dutenez, gomendio orokorbat igorri zuen erakunde honek 2014an, zerga hori ar
autu zuten foru ar
auak erreforma zitzaten.
Higiezinen burbuilan egondako ziztadaren ondorioz higiezinen sektorean sortu den krisi sakonak agerian utzi du benetakoak direla eta merkatuan gertatu egiten direla jabetzarako eskubidearen eta ondasun higiezinen gaineko menderatzea mugatzen duten benetako eskubideen transmisioak, iruzurrik gabekoak, eta horiek eskuratu ziren prezioaren azpitik. Hala ere, zerga horren ar
audiak ez du inolako zuzenketa teknikorik txertatu zergaren mekanikatik bertatik eratorritako gainbalio objektiboa saihestuko duenik.
Onartu beharra dago, gaur ar
te, hiru lurralde historikoetako batek ere ez duela erakutsi zergaren erreforman urratsik emateko prestasunik.
Azken bi urteotan burutu diren jarduerak katastro-balioespenak berregokitzeari egon dira bideratuta. Horrela, Bizkaiko Lurralde Historikoan hiriko ondasun higiezinen gaineko esku-hartzea ar
daztu da, eta Ar
aban, berriz, ondasun higiezin guztien katastro-balioespenak merkatuari berregokitzeko eta horiek berrikusteko prozesua sustatzen ar
i dira. Ekimen horiek eragin zuzena eta berehalakoa edukiko dute OHZren ordainagirietan, baina baita zeharkako eragina ere Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergan abonatu beharreko kuotan.
Era berean, adierazi beharra dago, 2015eko otsailean, konstituzioaren aurkako kontu bat sustatu zuela Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegiak Konstituzio Auzitegiaren aurrean. Hala, zerga horren egungo erregulazioak kontribuzio-ahalmenaren printzipioari eragin diezaiokeela azaldu zen. Gure ustez, Konstituzio Auzitegiak idatziko duen epaian ar
gituko dira zerga horrek piztutako zalantzak.
Foru Ogasunek administrazio elektroniko inklusiboari eman behar diote lehentasuna, harremanetan jartzeko bide gehigarriak erabiltzea sustatzen baitute, jada badaudenak eta herritar partikularren eskura daudenak baztertu gabe.
2014an ofiziozko zenbait espediente hasi ziren, Gipuzkoako udalerri batzuetan, bankuko helbideratzearen bidez abonatutako OHZren ordainagiriaren dokumentua eskuratzeko, web orrialdera jo behar baitzuten zergadunek (dokumentuak.gipuzkoa.net, ordainagiriei buruzko menuan), eta, gero, sistemak identifikatzeko eskatzen zituen datuak sartu behar baitzituzten: NANa, bankuko erreferentzia eta dokumentuaren kodea. Helbideratzeagatiko zordunketak jasotzen duen laburpenak ematen zituen azken bi datu horiek, eta banku entitateak ematen zuen aipatu laburpena.
Jaso genituen erantzunetan, agerian utzi zen eragindako zerga administrazioek ar
azoari irtenbidea aurkitzeko prestasun ona zutela, eta SEPA sistemaren (Single Euro Payments Ar
ea edo Eurotan Ordaintzeko Eremu Bakarra) ondoriozkoa zela ar
azoa. Sistema horrek dakarren aldaketa handiak, xede horietarako, zerikusia dauka ordainagiriaren kontzeptuari buruzko informazioan 600 karakteretik 140 karakterera egindako murrizketarekin.
2015eko ekainean, Eibarko Udalak abiarazita, bilera egin genuen Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea-Sociedad Foral de Servicios Informáticos SA IZFEko, Gipuzkoako udaletako eta Kutxabankeko ordezkariekin. Bertan, agerian jarri zen, berriro ere, zergadunak ordainagirietara irits daitezen sarbide erraz eta soila sortzeko asmoa.
OHZren 2015eko kanpainan, aldatu egin da helbideratzeagatiko zordunketak dakarren testuaren edukia, eta, beraz, udalerri guztietan ageri da jada zergari atxikitako higiezinaren helbidea. Modu berean, udalerrietan zergaren subjektu pasibo guztiei sartu zaie jakinarazpen bat postontzian. Horren bidez, abonatutako zergaren ordainagiri osoa etxera bidaltzeko aukera izango dutela jakinarazi zaie, 2016. urterako efektuekin, behin zerga ordaindu denean.
Positibo balioztatu behar da Gipuzkoako herrien praktika, zergen abonua helbideratuta duten herritarrei informazio zehatz eta egokia emateko irizpideak batzeari zuzenduta egon baita. Era berean, nabarmendu egin behar da bilketarako batzordeak, IZFEk eta banku entitate laguntzaileek egindako lana. Dena dela, herri-administrazioek ez lituzkete eten digitala ar
eagotu dezaketen ekimenak abiarazi beharko.
Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa edukitzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 6.2. ar
tikuluan jaso da kanal anitzeko sistemarako eskubidea; bada, eskubide horrek gidatu beharko lituzke herri-administrazio guztien jarduerak, administrazioaren praktika ona den heinean, eta, zentzu horretan, administrazio elektroniko inklusiboari eman beharko litzaioke lehentasuna, harremanetan jartzeko bide gehigarriak erabiltzea sustatuko lukeena, jada dauden kanalak baztertu gabe.
Zerga administrazioek beharrezko ahaleginak egin beharko lituzkete zergadun guztiek eduki dezaten jasotzen duten ordainketaren ziurtagiriaren informazio berbera, zergak bankuko helbideratzearen bidez zein eskura ordaindu gorabehera. Horrekin materialki igorri behar bada ordainagiria subjektu pasiboen etxeetara, behin helbideratzeko kontu korrontean kargatu denean zergaren kuota, zerga administrazioek beharrezko ahaleginak egin beharko lituzkete ordainagiri hori eskuratzeko aukera eduki dezaten pertsona horiek, aurretik berau edukitzeko nahia adierazteko beharrik izan gabe.
Era berean, 2015ean beharrezkotzat jo zen Bergarako Udala estutzea, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga erregulatzeko ordenantza fiskala aldatu zezan eta zerga horren kuotan %150eko errekarguaren salbuespenerako kasutzat har zezan mendekotasuna. Korporazio berriak, 2016rako eta kasu guztietan, errekargua ezabatzea erabaki du.
Azkenik, etxebizitza ar
loko egitasmoaren garapenean, ofiziozko hiru jardunbide hasi dira 2015ean. Horietan, hiru foru aldundiei eskatu zaie azter dezatela OHZren egungo erregulazioa aldatzeko aukera sustatzea dagozkien Batzar Nagusien aurrean, udal etxebizitzetako errentariek aipatu zerga abonatu behar ez dezaten, 2014tik babestutako etxebizitzetako onuradunekin edo Alokabide etxebizitzen alokairurako sozietate publikoak kudeatutako pareko etxebizitzetako onuradunekin gertatzen ar
i den bezala.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Espainiako Konstituzioak 31.1. ar
tikuluan zera xedatzen du: “Guztiek gastu publikoei aurre egiten lagunduko dute, bakoitzak bere ekonomia-ahalbidearen ar
abera; horretarako, zerga-sistema zuzena ezarriko da, berdintasun- eta progresibitate- printzipioetan oinarriturik; sistema hori ez da inoiz konfiskagarri izango”.
Kontribuzio-ahalmenaren printzipioa kaltetu egin daiteke zergen mekanikatik bertatik bakarrik eratorritako ekonomia-ahalmen formalak zergapetzen diren kasuetan. Egoera hori Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergaren likidazio batzuetan jartzen da agerian, izan ere, zerga hori erregulatzen duten ar
auek ez dute kontuan hartzen eskuratu ziren prezioaren azpitik transmititzea higiezinak. Hala ere, transmisio horiek gertatu gertatzen direla eta ez direla zerga-saihestearen ondorioa izaten adierazten ar
i da higiezinen trafikoa.
Pairatu dugun krisi ekonomiko sakonak berekin ekarri du bilketaren murrizketa -gutxika errekuperatuz ar
i dena-, bai eta zerga-saihestearen gaineko kezka handiagoa egotea eta iruzurraren aurkako borroka ar
eagotzea ere.
Zerga administrazioak beharrezko erregularizazio prozedurak burutu ahal eta burutu behar ditu, herritar guztiek eraginkor bete dezaten konstituzioko betebehar hori. Alabaina, batzuetan, ahaztu egiten da hutsegite batzuk zergen ar
audiaren konplexutasunaren ondorio izaten direla, eta, zenbaitetan, Foru Ogasunek ere parte hartu izan dutela hutsegite horiek denboran luzatzeko orduan.
Herritarrek gure ar
durapean gehien uzten dituzten erregularizazio prozedurek PFEZri eragiten diote gehienbat, eta preskribatu ez diren urteen multzoa hartzen dute barne. Behin horiek amaituta, Foru Ogasunek zergadunari bidaltzen dizkiote sartzeari utzitako kuotarengatik dagozkion likidazio diferentzialak, aldian zehar sortutako berandutze-interesekin batera.
Zergapekoek onartu egiten dute hutsuneak zuzentzea eta egokiak diren likidazio diferentzialak bidaltzea, baina oso kritiko agertzen dira ordenamenduak balizko erruduntasunik kontuan ez hartzearekin. Hau da, ez da inola ere kontuan hartzen Foru Ogasunek beraiek autolikidazio horien prestaketan edo horiek jasotzen zituzten datu okerrak denboran luzatzean eduki duten parte-hartzea.
Ondorioz, Foru Ogasunek ar
reta ar
eagotu behar dute beren bulegoetan egiten diren edo zergapekoen etxeetara autolikidazio-proposamen gisa bidaltzen diren errenta aitormenak prestatzean, eta, gainera, ahaleginak egin behar dituzte aitorpena aurkeztu eta berrikuspen prozesuei ekin ar
tean berehalakotasuna lortze aldera.
Ezin dezakegu albo batera utzi pertsona gehienek, batzuek gehiago eta beste batzuek gutxiago, ez dutela zergen ar
audia ezagutzen, ez eta zergaren likidazio mekanismoak ezagutzen ere. Gauzak horrela, aitorpen-likidazioa sinatzeko orduan edo etxera bidali dioten likidazio-proposamena onartzeko orduan oro har erakusten duten prestasunak, batez ere, administrazioak ondo jokatzen duelako konfiantza adierazten du.
Uneko krisi ekonomikoaren testuinguruan, inoiz baino gehiago, zorren ordainketa luzatzeko eta zatitzeko adostasunak eskaini behar dira, bai betearazpen-bidean bai borondatezkoan, ekonomia apalak dituzten pertsonen bizitza estutasunean jartzen ez dutenak.
Pertsona batzuen zaurgarritasun egoerak oso zail egiten du zorraren ordainketari aurre egin ahal izatea, ez bada bere egoera ekonomikoarekin bateragarria den geroratze berri bat ematen. Zorra bide betearazlean badago bereziki, izan ere, bilketa-prozeduraren fase horretan jasaten du zenbatekoak etengabeko ar
eagotzea, errekarguen, atzerapenezko interesen eta premiamendu-prozedurak berezkoak dituen errekarguen eta interesen ondorioz.
Komenigarria litzateke zerga administrazioek kasu bakoitzaren zirkunstantziak neurtzea, kudeaketa publikoan eraginkortasun printzipioa kontuan hartuta. Printzipio hori aplikatzeak zordundutako zenbatekoak itzultzearen alde egiten du, zorduna jasaten ar
i den gizarte bazterketarako prozesua larriagotzea ekarri gabe.
Zerga administrazioak aintzat hartu beharko luke, orokorrean, herritarrek ez dituztela baliabideak eta trebetasunak izaten,lehen unetik bertatik eta dagokien dokumentazioarekin aurkez ditzaten behar bezala oinarritutako eskabideak eta erreklamazioak.
Nahitaezkoa da aldizkari ofizialetan ar
gitaratzea ordenantza fiskalak, herritarrei horiek aplikatu ahal izateko eta bete ditzaten eskatu ahal izateko. Ordenantzaren moldaketa behin betiko onartzen ez bada, edo, bestela, moldaketaren hasierako onarpena automatikoki behin betiko bihurtu duen akordioa onartzen ez bada, moldaketa hori ezin daiteke indarrean sartu, eta, ondorioz, udalaren osoko bileran hitzartutako ar
auzko moldaketek ezin dezakete efekturik eduki.
Beste kontu batzuei buruz, azpimarratu beharra dago zerga administrazioak bere jakinarazpenak egokitu behar dizkiela jakinarazpen horien hartzaile zehatzek eskatzen dituzten beharrizanei. Zergapekoa, normalean, ez da teknikari juridikoa izaten, ez eta zergen ar
audia eta horren prozedura desberdinak ezagutzen eta ulertzen dituen aditua ere. Hortaz, ahalegina egin beharko litzateke zerga administrazioek sarri bidaltzen dituzten jakinarazpen estandarizatuak ar
giagoak eta ulergarriagoak izan daitezen.
Herritar zergapekoarentzat oso alderdi garrantzitsuak izaten dira ordainketa egiteko modua, ordainketa egiteko dauzkan epeak, geroratzeak edo zatikatzeak eskatzeko aukerak, errekurtsoa jartzetik erator daitezkeen ondorioak... Garrantzi handiko elementuak dira horiek; askotan, ordea, oharkabean igarotzen dira, bai idazketan erabiltzen den letraren neurri txikiarengatik, bai kontu horiek azaltzeko erabiltzen den terminologia tekniko juridikoarengatik.
Epeak preklusiboak izaten dira tributu gaietan, beraz, behin likidazioaren aurka egiteko emandako epea igaro denean likidazioa errekurritu ez bada, irmoa izango da, eta, hortaz, ezin izango zaio aurre egin errekurtsoaren ohiko bideetan.
Betebehar fiskalei lotutako aitorpenak bitarteko telematikoen bidez aurkeztea orokortzen ar
i den une batean, nabarmendu egin behar da Foru Ogasunek administrazio elektroniko inklusiboari eman beharko lioketela lehentasuna, harremanetan jartzeko kanal gehigarriak sustatzen baititu horrek, jada badaudenak eta herritar partikularren eskura daudenak baztertu gabe.
Azkenik, errekurtsoak ebazteko epearen barnean berariazko erantzun ar
razoiturik ez eskaintzeak administrazioaren funtzionamendu zuzenaren kontrako prozeduraren patologia izaten jarraitzen duela esan beharra dago berriro ere.
4. GIZARTERATZEA
2015ean zehar gizarteratzearen ar
loan 755 kexa-espediente izapidetu dira, alegia, erakunde honetan izapidetutako kexen guztizkoaren %37,42.
Erreklamazio asko diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzerako abenduaren 23ko 18/2008 Legearen ziozko prestazio ekonomikoei lotuta daude, batez ere, diru-sarrerak bermatzeko errentari eta etxebizitzarako prestazio osagarriari. Horrez gain, udalek kudeatzen dituzten gizarte behar larrietarako laguntzak ukatu izanari lotutakoak ere jaso dira. Kexak eragin dituzten beste ar
razoi batzuek gizarteratzeko prozesuak abiarazteko zailtasunak jorratu dituzte, hain zuzen, udal erroldan izena emanda edukitzeari eta behar bezalako etxebizitza bat ez edukitzeari lotutako baldintzak ez betetzeagatik.
Kexa gehienak gizarte zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek aurkeztu dituzte1 diru-sarrera ekonomikoak ez edukitzeagatik, prestazio ekonomikoak ukatu edo eteteagatik edo prestazioon jasotzaile izateko baldintzak ez betetzeagatik. Gizarte zerbitzuen eskutik jasotako gizarte ar
retari lotutako kexak ere jaso ditugu.
Eragindako herri-administrazioa, batez ere, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Saila da. Tarteko administrazioaren ar
aberako banaketa honako hau da:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) ....................612
• Tokiko administrazioa ........................................................................................................14
• Foru administrazioa .............................................................................................................2
Bertan jorratutako azpiarloen ar
abera, honela sailka daitezke:
• Diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko eta
gizarteratzeko legean jasotako prestazio ekonomikoak
(diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako
prestazio osagarria eta gizarte behar larrietarako laguntzak). .........................................739
• Gizarte bazterkeria egoeran dauden
pertsonentzako prestazioak eta zerbitzuak ..........................................................................8
• Administrazioaren funtzionamendua eta
administrazio prozedura .......................................................................................................7
• Herritarren eskubideak ......................................................................................................1
2015ean izapidetutako kexen egoerari dagokionez, txosten hau ixterakoan, egoera hauxe zen:
Badira lau urte (2011ko abenduaren 13a) Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Saila, Lanbide, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria laguntza ekonomikoak kudeatzen hasi zenetik.
2012an kexak nabarmen ugaritu ostean, 2013an eta 2014an gutxitu egin ziren, %12,6 eta %31 hurrenez hurren, batez ere, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarrien eskaerak izapidetzerakoan jazotako atzerapenak kexa izateari utzi ziolako.
2015ean, ordea, Lanbidek bidegabe jasotako prestazioak eskatzearen ondotik bideratutako kexa kopurua ugaritu egin da, jarraian aztertuko dugun moduan.
2015ean kexak, batez ere, prestazioak ukatu, eten edo iraungi izanari eta bidegabe jasotako prestazioak eskatu izanari buruzkoak dira. Izan ere, organismo horrek, 2014. urte amaieratik eta 2015ean bidegabe jasotako prestazio ekonomiko gisa zenbatekoak eskatzeari ekin dio.
Prestazioaren kudeaketako lehen urteetan, Lanbidek ar
reta eskaerak ebazteari, eskubideak aitortzeari eta izapide epeen murrizketari jarri zion ar
reta eta lan-orientazio eta –aktibazio lanak abiarazi zituen inklusio aktiborako hitzarmenak sinatuz. 2014an eta 2015ean aurrera egin du espedienteak berrikusteko prozeduretan eta bidegabe jasotako zenbatekoak eskatzerakoan eta ar
razoi hori dela-eta kexa kopurua ugaritu egin da eta aurrerago jorratuko ditugun ofiziozko zenbait jarduera bideratu dira.
Hasiera batean kudeaketan izandako zailtasunak handiak izan ziren. Horregatik eta Enplegu eta Gizarte Politika Sailarekin lankidetzan ar
itzeko asmoz, Ar
artekoak 2013an txosten-diagnostiko bat egin zuen. Bertan, herritarren ar
retari lotutako zenbait ar
azo aztertu genituen, Lanbideko bulego nagusietako zerbitzuei dagokienez, ebazpen eta errekurtso fasean, eta prestazio ekonomikoak eten, berrabiarazi eta berritzeko prozedurei dagokienez. Horrez gain, ar
audi aplikagarriaren interpretazioaren inguruan zenbait desadostasun ere aipatu genituen. Hala, titularrak izateko baldintzei dagokienez (adibidez, egiazki leku baten bizitzea, edo ezkontide atzerritarra jatorrizko herrialdean bizi dela egiaztatzeari lotutakoa edo balio gutxiko ondasun higiezin baten titularra izateari lotutakoa), edo seme-alaba ar
durapean izateagatik pentsiodun gisa bizikidetza-unitatetzat edo maileguak ez diren ez-ohiko diru-sarreratzat jotzeari dagokionez, besteak beste. Diagnostikoaren beste atal batzuetan ar
auzko aldaketak eta garapenak proposatu genituen, adibidez: prestazioak etetea eragiten duten jokabideak ar
gitzea; etetearen iraupena ar
gitzea prestazioen jasotzaileen jokabideen ar
abera; zigortzeko prozedurak izapidetzeko aukera; tipikotasun, proportzionaltasun eta segurtasun juridikoaren printzipioen aplikazioa; edo ondare- mugen aplikazioetako desberdintasunak; baliabide ekonomikoak egonez gero, hilero-hilero jasotzen badira edo jasotzen ez badira edo diru-sarrerak jasotzen direnean diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular izatean. Horrez gain, prestazioak eten edo iraungitzeko prozeduren aurreko entzunaldi izapideari lotutako hobekuntzak ere proposatu genituen eta bidegabe jasotako prestazioak eskatzearen inguruan ere proposamenak egin genituen. Txosten-diagnostikoa 41 gomendiorekin amaitu zen. Hala, esan behar dugu aztertu genituen alderdi askotan aurrerapausoak eman direla, oraindik hobetzeko gauza egon badaude ere.
Aurten Enplegu eta Gizarte Politika Sailak kudeaketaren alderdi garrantzitsuak garatzeko asmoa duela helarazi digu, adibidez, prestazio ekonomikoen erregulazioa hobetzea, baita lanbide prestakuntzari, lan merkaturako bitartekotzari eta, azken batean, laneko inklusioa sustatzeari eragiten dioten eta dagozkion funtzioetan sakontzeko asmoa ere. Horrez gain, hausnarketarako elementu gisa enplegurako estimuluak jasotzeko aldi baterako mugak gehituko genituzke, laneko bizitza aktiboa izateak eta, gainera, prestazio osagarria jasotzeak dakartzan ondorio oso positiboen ondotik zenbait kexek hizpide izan duten gaia. Beste kasu batean kontrako efektua ekar dezake eta laneko sustagarria kentzea eragin.
2016an egiaztatuko dugu iragarri dizkiguten hobekuntza alderdien inguruan aurrerapausoak eman ote diren.
Oro har, onartu onartzen dugu hobekuntza orokorren bat egon dela eskaerak eta, ar
gi eta garbi, ebazpen administratiboak ebazteko epeetan eta jakinarazpenen eta aurretiko entzunaldi izapidearen legezko ar
aubidea betetzean aurrera egin da, baita ebazpenen ar
razoiketan ere, gomendio orokor batek jorratu zuen gabezia hain zuzen: Arartekoaren urtarrilaren 20ko 1/2014 Gomendio Orokorra.Lanbidek ar
razoitu egin behar ditu eskubideak mugatzen dituzten ebazpenak. Herri-administrazioekin harremanetan egotean oinarrizko eskubideak baliatzeari lotuta daude hobekuntza horiek eta Ar
artekoak oso positibotzat jo ditu.
Halaber, ar
audiaren interpretazioko zenbait irizpide ere egokitu dira, interpretazio bermatzaileagoak eragin dituztenak, adibidez, ezkontideenaren harremanen antzekoak diren harremanetan frogaren zamari lotutakoa. Lan eskaintza edo prestakuntza prozesu bati lotutako hautapen-prozesu batean parte hartzeari uko egiteak dakartzan ondorioei buruzko informazioa hobetzeke dago oraindik. Halaber, prestazioen iraungitzea xedatzen duen prozeduran aipatu ukoa berariaz eta zalantzarik gabe jasota egoteko mekanismo bat ezartzeke dago oraindik, ar
e gehiago aipatu ukoak berekin dakartzan ondorioak kontuan hartuta. Horregatik, aipatu ukoak dakartzan ondorioen gaineko informazioa bilduko duten baliabide bermatzaileak erabili beharko lirateke eta hausnarketarako aukera eman.
Herritarrei emandako ar
reta ar
retarako behar bezalako epeetan bideratzen ar
i da eta, oro har, baldintzen eta aurkeztu beharreko agirien berri ematen ar
i dira, herritarrei ar
reta emateko eredu komun bat ezarri gabe badago ere. Ildo horretan, herritarrei informazioa ematerakoan zailtasunak dituzten eta eskaerak jasotzeko eta espedienteak osatzeko agiriak jasotzeko orduetan atzerapenak izaten dituzten bulegoek diraute. Horrek guztiak Zuzenean herritarren ar
retarako zerbitzu orokorrera jotzea dakar.
Zenbait kexa-espedienteri eragiten dien beste elementu kezkagarri bat da diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio-eskaera bat ukatzearen ondotik errekurtso bat balioesten duen ebazpen bat betetzearen inguruan hilabete batzuetan izandako atzerapena. Pertsonak hasieratik eskubidea izan ote zuen diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskaerarako eta, errekurtsoa balioetsi bada ere, prestazio horren onarpena atzeratzen jarraitzen ar
i da, zailtasun egoera luzatzen ar
i da eta, ondorioz, zaurkortasun egoera larriagotzen ar
i da.
Azkenik, gure ustez, nabarmen hobetu den beste funtsezko elementu bat bidegabe jasotako prestazioen itzultzerako baldintzak xedatzen dituen 1/2015 Zirkularraren onarpena da. Horren bidez zor diren zenbatekoak itzultzeko aukera ematen da, ahalmen ekonomikoa, bizileku-gastuak kontuan hartuta, edo bestela 18 urte baino gutxiagoko adingabeak dauden, ezgaitasunen edo mendetasunen bat duten pertsonak dauden eta guraso bakarreko bizikidetza-unitate bat den aintzat hartuta.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Eskaerak ar
txibatzea, herritarrentzako ar
reta
Kexak hizpide duen espedientean, Lanbidek eskatutako agiriak ez aurkezteagatik prestazioak jasotzeko eskaera hiru aldiz ar
txibatu behar izan zuen, agiriok aurkezteko ziurtagiria eman bazen ere eta kexagileak agiri horiek guztiak aurkeztu bazituen ere. Aurkeztu beharreko dokumentazioa zein den ez jakiteak dokumentazio hori ebazpen bat egiteko nahitaezkoa den ala ez baloratzea zailtzen du. Ar
artekoaren iritziz (2015eko otsailaren 26ko ebazpena), eskatutako agiriak ez aurkeztearen ondotik prestazioak jasotzeko eskaera ar
txibatzea ar
razoitu egin behar da eta eskatu diren eta aurkeztu ez diren agiriak zehaztasunez azaldu behar dira.
2.2. Prestazioak ukatzea
2.2.1. Kexak diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzea du hizpide, erroldari eta benetako bizilekuari lotutako baldintza ez betetzeagatik, EAEtik 62 egunez atera izanagatik. Espedienteak barne hartutako agirietan egiaztatu da kexagilea 2011/09/28tik erroldatuta dagoela. Herrian etenik gabe bizitzen egon dela egiaztatu da.
Gure iritziz, bi hilabete baino zertxobait gehiago modu ez-jarraituan Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo igarotzeak ez du hausten EAEn bizi izatearen jarraitutasuna, ezta errolda-erregistroan jasotako inskripzioaren presuntzioa ere. Ez du esan nahi betebeharren bat ez duenik konplitu, kexagileak ar
tean ez baitzuen diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatu, beraz, ezin zitzaion eskatu eskubidearen titulartasunak dakartzan betebeharrak bete zitzan. Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 19koa.
2.2.2. Beste espediente batean Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria onartzea ukatu dio genero indarkeria pairatu duen pertsona bati haren bikotekidearekin bizitzen jarraitzen duela uste baita. Lanbideren erabakiak Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasun Saileko Udaltzaingoak egindako bizikidetza-txosten bat izan du oinarri. Ar
artekoak prestazioen ukapena berrikus dadin gomendatu du: 2015eko irailaren 18ko ebazpena.
2.2.3. Kexagilea, EAEn etenik gabe 2010etik bizi dena, prestazio ekonomikoen eskatzailea zen. Lanbidek eskaera ukatu zion erroldari lotutako baldintza ez betetzeagatik, ez baitzen kontuan hartu udaleko harrera-zentroetan emandako aldia –denbora horretan ez zegoen erroldatuta-, haren ar
duradunek espedientearen izapidean berretsi eta egiaztatu bazuten ere. Erroldan izena eman gabe igarotako espazio hutsak bazterkeria larriko egoerari lotuta daude eta horren ondorioz, udaleko zenbait aterpetan bizi behar izan zuen. Ar
artekoak prestazio jasotzeko eskubidea onar diezaioten iradoki du, 2015eko martxoaren 9ko ebazpenaren bidez.
2.2.4. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea onar diezaioten ukatu dio astebete haren ahizparekin bizitzen egon den pertsona bati, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateak familia lotura dela-eta izaera independentea galdu zuelako. Horregatik, kexagileari eskatu zitzaion berriz ere urtebeteko epea igaro zedila diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatzeko. Ar
artekoa ez zegoen ados ar
audiaren interpretazio horrekin eta, horregatik, Arartekoaren 2015eko martxoaren 5eko ebazpena eman zuen.
2.3. Prestazioak etetea
2.3.1. Kexak prestazioak eten izana dauka hizpide, kexagilea EAEra adierazi zuen eguna baino egun bat beranduagoa iritsi zelako. Hanka apurtu zuelako izan zela egiaztatu zuen. Lanbidek prestazioa eteteko ebazpena ar
razoitu zuen, 2014ko urtarrilean onartutako irizpideak aplikatuz. Espedientean jasotako agirietan egiaztatu da kexagileak eskatutako eginbidez jardun zuela. Horregatik, Arartekoaren 2015eko ekainaren 16ko ebazpena eman genuen.
2.3.2. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eten zituen laneko diru-sarrerak zituztela oinarri hartuta, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa baino gehiago, baita enplegurako estimuluak aplikatzeko gehienezko denbora igaro zela oinarri hartuta ere.
Eragindakoak 2013ko ekitalditako haren PFEZ aitorpena aurkeztu zuen. Bertan, urteko diru-sarrera gordinak jasota zeuden eta, hori horrela izanda ere, Lanbidek esan zuen kalez kaleko saltzaile baten diru-sarreren gutxieneko zenbatekoa lanbide ar
teko gutxieneko soldataren %150 dela. Ar
artekoak 2015eko otsailaren 11ko ebazpenean gomendatu zuen eskubidea behin-behinean eteteko ebazpena berrikus zezan eta prestazioa aurreko ekitaldiko PFEZen aitortutako diru-sarrerak bakarrik oinarri hartuta kalkula zedin.
2.3.3.Lanbidek kexagilearen diru-sarrerak bermatzeko errenta eten zuen telefonoz egindako eduki zehaztugabeko enplegu-eskaintza bat ukatzeagatik. Kexagilearen eta Lanbideren eskutik jasotako informazioa ikusita, ezin izan da xedatu hautapen-prozesu batean parte hartzeko eskaintza bat zen edo eskaintza zehatz bat zen, lan kontratu bat sinatze aldera. Jakinarazpena egiteko baliatutako bidea kontuan hartuta, ez zen jasota geratu kexagileak ukatu zuen eskaintzaren edukia. Edozelan ere, Lanbidek alegatu zuen eskaintza ukatu zuela Lanbidek eskainitako prestakuntza ikastaro bati lotutako nahitaezko praktika batzuen amaierako aldiarekin bat egin zuelako.
Espediente horretan Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular bati aplika dakiokeen iraungipenaren ondorioak aplikatu zituen, ez baitzuen aukerarik eman prestazioa eten zenetik urtebetez prestazioa berrabiarazteko. Arartekoaren 2015eko irailaren 1eko ebazpenaren bidez Lanbideri gomendatu zitzaion ondoriorik gabe utzi zezala etetea ez baitziren gutxieneko bermeak antzeman.
2.4. Prestazioak iraungitzea
2.4.1. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria iraungitzea xedatzen du kexagileak haren eskubide ekonomikoak baliatu ez dituela ulertzen duenean, kexagilearen seme-alaben mantenurako eskubidea onartzen zuen epaia betearaz zedin ez eskatzeagatik. Espedienteak barne hartutako agirietan egiaztatu da kexagilearenak ez diren ar
razoiak izan zirela demanda aurkeztea eragotzi zutenak. Zehazki, ofiziozko txandaren bidez izendatutako abokatuak baja hartu zuen gaixotasunagatik eta disfuntzioa jazo zen abokatu horren baja ordezkatzean. Hortaz, Arartekoaren 2015eko azaroaren 2ko ebazpena eman genuen.
2.4.2. Lanbidek prestazioa iraungi zuen lanaldi murrizketa bat hartu izanagatik. Interesdunak diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen zuen, lanaren osagarri gisa, eta 10 urteko neskato bat zuen eta ez zuen norekin utzi lanean zegoenean.
2014ko urtarrilean haren Lanbide bulegoan lanaldi murrizketa bat hartzeak izan zitzakeen ondorioei buruzko informazioa eskatu zuen eta erantzuna izan zen, haren gizarte langilearen behar bezalako txostena eransten bazuen, murrizketa horrek ez ziola prestazioa etetea eragingo.
Erakunde honen ustez, txosten horrekin behar bezala egiaztatuta geratu zen interesdunak eskatutako lanaldi murrizketarako premia-egoera. Hala ez izanez gero, pertsona bat kontratatu behar izango zukeen eta murrizketarekin jasotzeari utziko zion soldata bera edo handiagoa ordaindu. Horregatik, 2015eko martxoaren 2ko ebazpena eman zen.
2.4.3. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea iraungi zion gozamen-eskubide baten titularra zen pertsona bati. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratzeko baldintza ekonomikoak betetzen diren edo ez aintzat hartzeko gozamen-balorazioaren ar
auak aplikatu beharrean, Lanbidek jabetza soila baloratzeko xedatutako ar
auak aplikatu zituen.
Egiazki onartu zen balorazioan akats bat jazo zela. Beraz, ondoriorik gabe utzi zen diru-sarrerak bermatzeko errentaren iraungipena ildo horretan egin genuen gomendioa onartu ostean, Arartekoaren 2015eko ekainaren 10eko ebazpenean jasotakoa.
2.5. Prestazioak berritzea
Lanbidek ez zuen prestazioa berritu eta iraungitzea erabaki zuen kexagileak prestazioa eteteko kausaren bat edo jokabideren bat izan baitzuen. Prestazioa berritzeko prozeduran ez-betetzeren bat antzematen bada, pertsonari jakinarazi behar zaiola adierazi genuen, akats hori konpon dezan eta prestazioaren etetea xeda dadin ez-betetze horretarako aurreikusi den iraupenerako. Etetea eragin zuen ar
razoia indargabetuz gero, prestazioa berritzea xedatu beharko litzateke edo prestazioaren onarpenerako prozedura berria izapidetu. Bestela, beste tratamendu bat dago, betebeharren ez-betetze bat antzematen bada prestazioa indarrean dagoen bitartean (prestazioa behin-behinean etetea eragiten du) edo prestazioaren berritzea izapidetzen ar
i denean. Ez du zentzurik prestazio bat berritzeko aukerarik ez egoteak etetea eragin zuen ar
razoia indargabetu bada, aplikazio informatikoan horretarako aukerarik ez dagoelako. Hori Arartekoaren 2015eko azaroaren 4ko ebazpenean jasota dago.
Aurten diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren berritzea ukatu dela hizpide duten zenbait kexa izapidetu ditugu, hain zuzen Lanbidek berritzeko prozeduran betebeharren bat konplitu ez zela uste izan baitzuen. Lanbidek hasiera batean ebazpen ezeslea oinarritzeko ar
razoiak hauek izan ziren: pertsonak iraungitzeko kausaren burutu izana edo ar
au-hauste edo iruzurren bat egin izana. Ondoren, erakunde honekin izandako bileren ostean, prestazioak ez berritzea xedatzen zuen ar
razoiketa aldatzea onartu zuen. Halaber, antzemandako ar
azoari eman beharreko erantzuna aztertzeko konpromisoa hartu zuen, bai ikuspegi materialetik bai aplikazio informatikoen egokitzapenaren ikuspegitik ere.
2.6. Ar
audia interpretatzeko modu desberdinak
2.6.1.Lanbidek murriztu egin du bizikidetza-unitate batek jaso beharreko zenbatekoa, 200€ inguruan, ez-ohiko sarreratzat jo baitu diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzailea izan aurretik formalizatutako mailegu pertsonala, lehenengo ohiko etxebizitza eros zezan gauzatu zena. Gure iritziz, titularra ez da aberastu, loteriaren, herentziaren edo dohaintzaren kasuan gertatzen den bezala, eta Arartekoaren 2015eko uztailaren 3ko ebazpenean adierazi genuen hori.
2.6.2.Lanbideren ustean, kasu horretan, kexagileak ez zituen ar
audian ezarritako betekizunak betetzen, ez baitzen umezurtza aitaren aldetik, nahiz eta hark abandonatu egin zuen, egokitu lekiokeen laguntza materialik gabe utziz, Kode Zibilaren 142. eta 143. ar
tikuluak aplikatuta.
Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko 18/2008 Legeak 23 urtetik gorakoa izateko beharra ezarri du diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzailea izan ahal izateko betekizunen ar
tean. 18 urtetik gorako eta 23 urtetik beherako pertsonen kasuan, umezurtza amaren eta aitaren aldetik izatea eskatzen du, bizirik dagoen gurasoak seme-alaba abandonatu duen aintzat hartu gabe. Ondorioz, egoera mota horiek ez daukate babes egokirik.
Arartekoaren ustez, legegileak kontuan hartu beharko lukeen zaurgarritasun egoera da azaldutakoa, eta horregatik idatzi genuen Arartekoaren 2015eko uztailaren 7ko ebazpena.
2.7. Bidegabe jasotako prestazioen erreklamazioa
Lanbidek idazki bat bidali ostean jo zuen kexagileak Ar
artekora. Idazki horretan, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri gisa bidegabe jasotako zenbatekoengatik 11.160,43 euroko zorra sortu zela adierazi zioten. Kexagileak aurkeztutako dokumentaziotik ar
gi eta garbi ondorioztatu genuen akatsa egon zela kexagileak Euskaditik kanpo egindako irteera baten iraupenean; izan ere, 2011ko azaroaren 26an itzuli zen, eta zorra sortu zela adierazten zuen ebazpenean (baita aurretiko etete baterako ebazpenean ere) data bera ageri zen, baina 2012. urtearekin. Hortaz, guztira 37 egun egin zituen kanpoan, eta ez urtebete eta bost aste.
Arartekoak Lanbideri gomendatu zion, 2015eko uztailaren 14ko ebazpena, berrikus zezala bidegabe jasotakoak erreklamatzeko prozedura. Lanbidek gure gomendioa onartu zuen, eta efekturik gabe utzi zuen zorra adierazten zuen ebazpena. Bestetik, zorra murriztu zuen, kexagileak Euskaditik kanpo egindako 37 eguneko aldian jaso zuenari egokituz hori.
2.8. Gizarte behar larrietarako laguntzen ukapena
Barakaldoko Udalak gizarte behar larrietarako laguntzak ukatu zizkion 2014an pertsona bati, kexagileak gainditu egiten zuelako laguntza horien onuradun izateko aurreikusita zegoen ondare-muga. Alabaina, gizarte behar larrietarako laguntza jasotzeko muga diru-sarrerak bermatzeko errentari dagokion zenbatekoa aintzat hartuta kalkulatzen da, bitartekorik ez dagoen kasuetan, 18/2008 Legearen 20.1. ar
tikuluak ezarri duen bezala, eta Arartekoaren 2015eko abuztuaren 13ko ebazpenean jaso genuen hori.
Udalak jakinarazi digu ez dituela 2014ko laguntza-ukapenak berrikusiko, baina irizpideak aldatuko dituztela eta 2015ean emandako laguntzak berrikusiko dituztela adierazi digu. Berrikuspenarekin, ondare-mugari dagokion betekizuna egiaztatuko da, udaleko laguntza ekonomikoak emateko oinarri ar
autzaileetan aurreikusitako mugarekin bat eginez (2009ko ekainaren 25ean onartu ziren).
3. Ar
audi- eta gizarte-testuingurua
3.1. Desberdintasuna ar
eagotu egin dela islatu duten datuak (2015ean ar
gitaratuak)
Europan pobrezia eta gizarte bazterketa egoera ar
eagotu egin dela islatu dute esku ar
tean dauzkagun datuek eta txostenek, nahiz eta helburua gutxienez 20 milioi pertsonatan murriztea izan Europa 2020 estrategian.
OXFAM Intermon-ek egindako 2015eko txostenean, hau da, “Europa gehiengoarentzat, ez eliteentzat, berehala alda dadila desberdintasunaren eta pobreziaren norabidea Europan” txostenean, Europar Batasunean pobreziarako ar
riskuan dauden pertsonen kopurua igo egin dela ondorioztatu da, eta 123 milioi pertsona daudela egoera horretan, hots, Europar Batasuneko biztanleriaren laurdena, 2008an ziren 116 milioi pertsonen aurrean. Horietatik, 50 milioi pertsonak material gabezia larriak jasaten dituzte, ez baitute behar besteko dirurik euren etxebizitzetako berogailua ordaintzeko edo ustekabeko gastuei aurre egiteko.
Aipatu txostenean azaldu da 2010etik herritarrei egokitu zaiela doikuntzen kostua, eta, gainera, bost urtez baino gehiagoz, enplegu eta sarreren murrizketari egin behar izan diotela aurre. Txosten beraren ar
abera, Europar Batasuneko pobrezia ez da krisi garaiko eskasia kontua, aberastasunaren banaketaren ar
azoa baizik. Credit Suisse-k balioztatu du europar aberatsenen %1ek (Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeak ere kontuan hartuta) daukala eskualdeko aberastasunaren ia herena. Zera ondorioztatu du txostenak, atzeraldirako oso egokiak ez diren politika publikoak aplikatzearen ondorio ere badirela pobrezia eta desberdintasuna, izan ere, murriztu egin dira gizarte segurantzaren transferentziak, mugatu egin da kalitatezko zerbitzu publikoetarako sarbidea, aurrekontu-saldoei eman zaie lehentasuna enplegu duinari eman beharrean, eta ahuldu egin dira negoziazio kolektiboa, elkarrizketa soziala, eta, azken batean, demokraziak.
Zentzu horretan, Euskadiko datuek, 2015a baino lehenagokoek, hala nola, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Europar Sarearen Inkestak edo Gizarte Zerbitzuen Eskaria-Gizarte Premiak 2014 Inkestak, krisi garaietan erregistratu den desberdintasunaren igoera nabarmendu dute, eta ar
gi islatzen da hori klase ertainaren murrizketan. Aipatu igoera txikiagoa izan da Espainiar Estatuan erregistratu denarekin alderatuz gero.
Aurten, Gipuzkoako Pobreziari eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkestan (EPDSG) jasotako informazioa aipatuko dugu (2015ean ar
gitaratu da). Inkestak, batetik, Gipuzkoako pobrezia egoeren hedapena, gabezia, desberdintasuna edo bazterketa aztertu ditu, eremu horretako ohiko adierazleak erabilita, eta, bestetik, gipuzkoar biztanleriaren bizi-baldintzak aztertu ditu, berariaz aztertuta pobreziak eta gizarte bazterketak zein eragin duten egoera horiek eragindako herritarren ongizatean.
Horren ar
abera, pobrezia puntu bat jaitsi da 2012aren eta 2014aren ar
tean, 2012an 120.000 baitziren egoera horretan zeuden pertsonak (biztanleriaren %16,8), eta 2014an 111.000 pertsona zeuden horrela Gipuzkoan, hau da, Gipuzkoako biztanleriaren %15. Horietatik, biztanleriaren %5,4, hots, 38.000 pertsona baino pixka bat gehixeago, pobrezia larriaren atalasetik behera daude. Datuek okerrera egin dute, batez ere, adin txikikoen, emakumeen eta etorkinen ar
tean.
Aurten, pobreziaren eta gizarte bazterketaren behatokia sortu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Kide anitzeko organoa da, aholku emailea, eta bere helburua da informazio sistema bat eratzea eta mantentzea, lurralde osoko egoera horien errealitatea ezagutzea ahalbidetuko duena. Lehenengo txostenean, 249.716 pertsona pobreziarako eta gizarte bazterketarako ar
riskuan daudela adierazi dute, bizkaitar biztanleriaren %22,1 litzatekeena. Duela lau urtetik hona, puntu eta erdi hazi da ehuneko hori. Egoera hori, konparazioan, hobea da Europako eta Espainiar Estatuko batez bestekoak baino, eta Bizkaiko AROPE indizea handiagoa da Gipuzkoakoa edo Ar
abakoa baino.
Azkenik, SIISek euskal herri-administrazioen laguntzaz egindako EAEn bizitegibazterketa larrian daudenen egoerari buruzko II. ikerketak 2014ko urriaren 29tik 30erako gauean EAEko hamar udalerrietan aldi berean egindako egoitza bazterkeria egoeran dauden pertsonen gaueko kontaketaren ondorioak jasotzen ditu.
Bertan azpimarratu beharreko datuen ar
tean, egoera honetan 1.836 pertsona topatu zirela adierazi behar dugu. Guzti horietatik 323, hau da, %17,6, kontaketan parte hartu zuten hamar udalerrietako batean zeuden, 1.513 (%82,4) etxerik gabeko pertsonentzako egoitza errekurtsoetan 297 Ar
aban (%16,2), 904 Bizkaian (%49,2) eta 635 Gipuzkoan (%34,6).
Identifikatutako pertsona guztien laurden bat –guztira 489 pertsona- etxerik gabeko pertsonatzat jo daitezke, hau da, ohiko egoitzarik gabekoak dira, denboraldi txiki baterako bada ere. Talde honetan kalean edo azpiegitura publikoetan eta pertsonak hartzeko bideratuta ez dauden espazioetan dauden pertsonak sartzen dira, harrera zentroetan edo gaueko babeslekuetan, gauean iraupen laburreko babesa soilik eskaintzen dutenak.
Aldi berean, zenbatutako hamar pertsonetatik zazpik (%70,2) estalpea izateko aukera izango luke baina ez etxea. Pertsona hauetako gehienak ostatuetan eta etxerik gabeko pertsonentzako zentroetan bizi dira denboraldi batez. Geratzen diren %3 ez egokitzat jotako etxebizitzetan hautemandako pertsonak dira (karabanak…).
%77 gizonak dira, %52 atzerritarrak eta %40k 35 urte baino gutxiago dauka. Etxerik gabeko pertsona kopurua EAEn egonkor mantentzen da, baina Gipuzkoan hazi da.
Interesgarria zaigun informazioaren ar
tean, aipatu dugu pertsona hauen %18k diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutela eta jasotzen ez dutenen herenak prestazio hau ezagutzen ez duela dio. Inkesta egindako pertsonen %90 erroldatuta daude eta noizbait kalean lo egin izan dutenen %60 delitu baten biktima izan dira, emakumeen ar
tean bereziki altua delarik.
Azkenik, 2015. urtean kalean gutxienez etxerik gabeko hiru pertsona hil dira. Beraz, beharrezkoa da ar
reta sistemetan inbertitzen jarraitzea, osasuna oso kaltetuta duen kolektibo bat da eta.
3.2. Gizarteratzeko politika publikoen inguruko txostenak
BBVA Fundazioaren eta Ivie Zerbitzu publikoak, lurraldeen ar
teko ezberdintasunak eta aukera berdintasunak-en ikerketak ondorioztatu du Euskadi, Asturiasekin batera, Hezkuntzan, Osasunean eta Gizarte Babesean gehien inbertitzen duten erkidegoak direla.
Aipatu dugun beste txosten bat Europar Batzordearen laguntza duen gizarte politiketan aditu independenteen sareak egindakoa da, “Social Investment in Europe A study of national policies 2015”. Bertan, Europar Batasuneko estatuetako gizarte politikak eta egindako aurrerapenak aztertu dira eta Europan gizarte babesa modernizatzen jarraitu behar dela aitortu da.
OITak “Soldatak 2014/2015, soldatak eta diru-sarrera ezberdintasunak-ri” buruzko Mundu mailako txostenean adierazi du besteren ar
tean soldaten eta ordaindutako lanaren banaketa desberdintasunaren duela gutxiko joeren oinarri erabakigarria izan dela. Horrek erakundeen eta lan merkatuaren politiken garrantzia islatzen du; bereziki gutxieneko soldatarena eta negoziazio kolektiboarena, errentaren banaketan eragina dutenak.
Gizon eta emakumeen ar
teko eta nazionalen eta atzerritarren ar
teko soldata ezberdintasunak garrantzitsua izaten jarraitzen du, eta zati batean bakarrik da esperientzia, hezkuntza, okupazioa eta lan-merkatuaren gainontzeko ezaugarriengatik. Justizia sozial handiagorantz eta desberdintasun gutxiagorantz aurrera egiteko modu zehatz bat diskriminazioaren aurkako politika eraginkorrak ezartzea da, soldata ezberdintasun horien oinarrizko ar
razoien beste politikekin batera. Txostenak erakutsi du, gainera, diru-sarrera gutxien dituzten taldeek gizarte transferentzien edo enplegu independenteen gehiegizko menpekotasuna dutela. Egiazki, herrialde gehienetan diru-sarrera iturriak anitzagoak dira goiko eta beheko muturretan, familia errentaren banaketaren erdialdean baino gehiago, non etxeek soldaten menpe dauden batez ere. Horrek soldata politiken eta gizarte babesaren ar
teko koherentzia lortzeko garrantzia adierazten du, ordaindutako lana sortzearekin batera, desberdintasuna murrizteko.
3.3. Beste neurri batzuk
Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Epaitegian agindu zehatz batzuk errekurritu ditu (bigarren aukerako mekanismoari, finantza karga murriztapenari eta gizarte ordenako beste neurri batzuei buruzko otsailaren 27ko 1/2015 Errege Dekretu-Legearen 8. ar
tikuluko 9 eta 11 atalak eta lehendabiziko azken xedapena), Gizarte Segurantzaren enpresaritza kuoten hobari sorta bat martxan jarri du.Exekutibo autonomoak enplegua sortzea erraztera bideratutako politika aktiboak direla ulertzen du, eta EAEren eskumenekoak, beraz, ez lirateke Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuaren aurrekontuan sartu behar, Euskadiko Autonomia Erkidegoko ar
dura baita bere lurraldean ezar daitezkeen hobariak ezartzea. Jarritako konstituzioaren aurkako laugarren errekurtsoa da, enpleguko politika aktiboko eremuko eskumena urratu dela ulertzen delako.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak Gurutze Gorriarekin batera laguntza lerro bat ezarri du zailtasun ekonomiko larriak dituzten eta Gizarte Behar Larrietarako Laguntza eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen ez duten familiei ar
gia, ura eta gas fakturak ordaintzea errazteko.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jarduerak
4.1.1. Oker jasotako prestazioen erreklamazioa
2014. urtean hainbat kexa jaso ziren Lanbidek 2012an oker ordaindu zituen prestazioak erreklamatuz bidalitako 10.000 baino jakinarazpen gehiagori lotutakoak. Ar
artekoak ofiziozko jarduna abiarazi zuen, 2015. urtean amaitu dena. Horren bidez, Lanbideri bere iritzia helarazi zion, ondorioztatuz zorraren jatorriari buruzko informazio eskariak xehetasunez erantzuteko dispositibo nahikoa ez izateak zalantzak sortu zituela eta babesgabetasuna sortu ahal izan zuela. Era berean, pertsonei erreklamatzen zaion kantitatearen jatorriari, ar
razoiei eta kontzeptuei buruz xehetasunez jakinarazteko esfortzuekin jarraitzeko garrantzia azpimarratu dugu, eta kontuan izateko aurkezten diren alegazioak, kaltetutakoek zorraren jakinarazpen idatziarekin ados daudela esan badute ere. Azkenik, Arartekoaren 2015eko ekainaren 8an, zorraren zatitzearen garrantzia helarazi genuen, bermatutako diru-sarrerak gutxitzeak bazterkeriaren aurkako borroka dispositiboen eraginkortasuna zailtzen baitu. Beraz, itzultzeko gehienezko ehunekoa kuantifikatzeko orduan, kontuan hartu beharko lirateke egoitza gastuak, familian haurrak dauden eta bizikidetza-unitatea guraso bakarrekoa den.
Lanbidek 2016ko otsailean indarrean sartuko den oker jasotako prestazioen itzulera baldintzen zehaztapenari buruzko 1/2015 zenbakidun Zirkularra onartu du, positiboki baloratu duguna.
Bestalde, Lanbidek, 2015ean, zenbatekoak eskatzeko prozedura hasi aurretiko hainbat jakinarazpen bidali dizkie, ez masiboki baizik eta banakako espedienteetan, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren hartzaileei. Jakinarazpen horietan, organismo horrekin zorra zutela jakinarazi zitzaien, denbora tarte jakin bati zegokiola zor hori eta borondatezko ordainketa egin zezaketela.
Horrek ofiziozko jardun berri bat abiaraztea sortu zuen, duela gutxi amaitu duguna. Kasu batzuetan kantitate oso handiak dira. Hori dela eta, Ar
artekoaren bigarren esku-hartze honen helburuak erreklamatzen ar
i diren kontzeptuetan ere du eragina, prestazioen onuradunak izateko irizpideak betetzen diren eta zorraren jatorria prestazioen etetea edo iraungitzea sortu duen betebehar bat ez betetzea den kasuetan, jasotako kopuruen erreklamazioa neurrigabekoa da eta ez du oinarri legal ar
girik. Horregatik egin dugu Arartekoaren 2015eko abenduaren 22ko Ebazpena, prestazio ekonomikoen erreklamazio prozeduraren analisi bat duena eta Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari hainbat gomendio helarazi dizkiona. Azkenik, ar
audia aldatzea baloratzeko aukera helarazi diogu, ebazpen honen edukiari eta eskubideak aitortzeko jardueren berrikuspenari buruzko legezko aurreikuspenei egokitu dakien.
4.1.2. Amaitu dugu diru-sarrerak bermatzeko errenta eta gizarteratzeari buruzko 18/2008 Legearen ondorioetarako Gizarte Segurantzaren “Menpeko seme-alabengatiko asignazioa” familia prestazioa sortu duten pertsonak pentsiodun gisa jotzeari dagokion ofiziozko jarduna.
Kexa eta kontsulta ugari jaso ditu, Ar
artekoak, partikularrengandik zein erakundeetatik. Horien bidez kexagileek desadostasuna adierazi dute Lanbidek 18 urte bete dituzten eta %65eko edo hortik gorako urritasuna duten pertsonei ematen dien tratuarekin; pertsona horiek, Gizarte Segurantzako prestazio ekonomikoa, “Seme-alabaren baten ar
dura izateagatik” prestazioa jasotzea eragin dute, horren titularrak ez badira ere.
Lanbidek seme-alabaren baten ar
dura izateagatik prestazioa jasotzen dutenak umezurtzak diren kasuetan soilik jotzen ditu pentsiodunen bizikidetza-unitatetzat, bai prestazioaren titularrak direnean, bai titularrak ez direnean, legez ezgaituak daudelako.
Arartekoak 2015eko uztailaren 21eko ebazpenean gomendatu du Eusko Jaurlaritzak pertsona hauek berezko bizikidetza- unitatetzat definitzeko eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren pentsioen osagarri modalitatearen etete eta iraungitze prozedurak berrikusteko, ez delako egoeren aldaketarik egon hura aitortu zenetik eta ez direlako eskubideen aitorpen administrazio jardunak berrikusteko ezarritako aurreikuspenak bete (Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 102-106. ar
tikuluak).
4.1.3. Lanbideri 2014an Lanbideko bulegoetara egin genituen bisiten ondorioz sortutako jardunari dagokion ondorioa ere helarazi diogu. Bertan egiaztatu genuen herritarrentzako ar
reta bulegoen ar
tean. Lanbidek ar
reta eredu bakarra ezartzen zuen asmoa helarazi zigun, lanpostuen zerrenda ezarri ostean. 2016an Ar
artekoak aurrerapenak ezagutzeko jardunak egingo ditu.
Erregistro funtzioei dagokienez, bulegoetan zailtasunak daudela hautematen jarraitu dugu, Zuzenean zerbitzura dokumentazioa aurkeztera joatera behartzen dutenak epeak ez betetzea ekiditeko edo prestazioen aitorpena aurreratzeko.
Uste dugu interesgarria dela errekeritutako dokumentazioaren erregistro prozedura bat egotea, aurkezten diren dokumentuen identitatea bermatzeko helburuz, horretarako proposamen zehatzak helarazi ditugularik. Lanbidek jakinarazi digu erregistroaren funtzionamenduaren gaineko informazio orriak egingo dituela, duten garrantziagatik oso positiboki baloratzen duguna. Era berean, jakinarazi digu bulegoek dokumentazioa jasotzen duen aurretiko hitzordurik gabeko ar
reta zuzeneko zerbitzua izateko lanean ar
i dela.
Aurrerapenik ikusi ez dugun beste gai batzuk dira enplegua lortu ezin dutenentzat (pentsiodunak edo beste ar
razoi batengatik) Lanbideren bulegoaren ar
reta prozedura alternatibo bat definitzeari dagozkionak edo euren ezaugarri pertsonalak direla-eta behar bereziak dituzten eta enplegua lor dezaketen pertsona horiei ar
reta osagarriari dagozkionak. Kasu honetan kolektibo hauen laguntzarekin lotura handiagoa duten hirugarren sektoreko erakunde eta entitateen parte-hartze formalagoa ikusi zen. Lanbidek erakunde honi erantzun zionean erabiltzaileak koordinatu eta bideratzeko kolaborazio protokolora 251tatik 124 udalerri atxiki ziren eta aplikazio informatiko bat egin zen. Ar
artekoak Lanbideri helarazi dio udal gizarte zerbitzuen kolaborazioa ezinbestekoa zela, batez ere kolektibo zehatz batzuei dagokionean.
4.1.4.Arartekoak Lanbide ezartzen ar
i zen irizpideari dagokion ofiziozko jardun bat abiarazi zuen, diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioa eskatzeko etxebizitza baten okupazio titulu juridiko baliozkoa izatea egiaztatzeko beharrean eragina zuena. Lanbidek jakinarazi digu barne irizpideen hurrengo berrikuspenean aldatuko duela, eta pertsonek titulu fede-emaile baten edo “froga baliagarri” baten bidez egoitza eraginkorra egiaztatzearekin nahikoa izango dela, Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietarako Salaren epaian jasotzen den bezala (2012ko abenduaren 28ko 991/12 zenbakidun Epaia). Beraz, titulu juridiko bat egiaztatu gabe denbora batez etxebizitza batean bizi direla egiaztatu duten pertsonak kaltetzen zituzten izapidetu ditugun kexak berbideratu dira.
4.1.5. Erakunde honi Arartekoaren 2014ko uztailaren 17ko ebazpena beteko zela jakinarazi ar
ren, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari gomendatu zitzaion Lanbideren ebazpenen aurka jarritako berraztertzeko aukerako errekurtsoen aldeko ebazpenak errekurtsoa jarri duen pertsonaren asmoei buruzko adierazpen bat izatea eskubidearen aitorpenean atzerapenak ematen jarraitzen delako, errekurtsoa onartu ar
ren. Aurten, hura betetzeko beharra errepikatu dugu Arartekoaren 2015eko ekainaren 30eko ebazpenean.
4.1.6. Era berean, Lanbidek prestazioen eskarien ebazpenetan ezartzen dituen irizpideek ar
audi xedapen izaera izateko garrantziari dagokion ofiziozko jardun bat amaitu dugu. Lanbidek erantzun digu kategoria hori izateko lanean ar
i direla eta adierazi dute 4/2011 Legak aldatutako abenduaren 23ko 18/2008 Legearen egiteke dagoen ar
audiaren garapena abiaraziko dela, eta horretarako instrumentu juridiko bat idazteko konpromisoa helarazi digute, bai Enplegu eta Gizarte Politiken Sailburuaren Agindu baten bidez edo Lanbideren Zuzendari Orokorraren Ebazpen baten bidez, Euskadiko Aldizkari Ofizialean ar
gitaratuko dena. Ar
artekoak oso positiboki baloratzen du hartutako konpromisoa.
4.1.7. Aurten Bilboko Udalaren aurreikuspenekin lotutako ofiziozko jardun bat abiarazi dugu, gizarte laguntzen kontrol eta berrikuspenerako.Aurreikuspenen ar
tean, laguntzak emateko momentuan bere etxera sartzeko baimena ematen duen pertsonaren etxean sartzea aurreikusten da. Baita ere aurreikusi da udaltzaingoak bizikidetza-txosten bat egitea, erroldako datuen eta etxebizitza baten egoera errealaren ar
tean kontraesanak ematen diren egoeretan, ikertutako etxebizitzan benetan zenbat pertsona bizi diren eta beraien ar
teko harremana zein den. Ar
artekoak gai honen gaineko hainbat gogoeta helarazi zituen. Horien ar
tean, aipatuko ditugu euren garrantzia dela eta, etxebizitzan sartzeko baimenean eragina dutenak, oinarrizko eskubidean eragina duen aurreikuspena dela ulertzeagatik (EK 18. ar
t.), beraz, etxebizitzan sartzea laguntzen eskaria aurkezten den une berean eskatzeak pertsonaren determinazio askean eragina izan dezake. Gainera, kontuan hartu behar da laguntza hauek udaleko Gizarte Zerbitzuek kudeatzen dituztela. Udal gizarte zerbitzuen eta gizarte langileen funtzioak pertsonen eskubideei eta euren beharrei lotuta daude. Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legeak aurreikuspen mota hauekin bat ez datozen printzipio eta eskubideak ezartzen ditu. Kontuan hartzen badugu gizarte laneko lanabesik garrantzitsuena gizarte langilearen eta zerbitzuko erabiltzailearen ar
teko harremana dela, konfiantza eza aipatutako lege esparruan agindutako funtzioak garatzeko oztopo handia litzateke. Baita ere aipatu ditugu Udaltzaingoaren txostenak izan behar duen edukiari dagozkion gogoetak.Funtzionarioak, prestazioen itzulera adosten duen administrazio prozedura bateko froga izango den txosten bat egin duenak, materiaren eremuan eskumena izan behar du eta bere jardunean kasu bakoitzerako ezarritako irizpideak behatu behar ditu. Legezko baliagarritasunari begira, oso garrantzitsua da aipatu txostena egiteko modua.
Erabateko froga-izaera herri-administrazioak egiazkotzat dituen datuak islatzen dituzten agirientzat mugatu behar da. Bestalde, froga betea ez da txostenak eduki litzaketen interpretazio edo balio-judizioetara ere hedatzen. Jurisprudentziak adierazi du dokumentu publikoek horiek emateko data eta egilea egiaztatzen dituztela, baina ez horietan jasotako adierazpenen egiazkotasun erabatekoa, izan ere, gainerako frogabideek atzera bota ditzakete horiek.
Bilboko Udalak erantzun digu azkenean adosten den prozeduran kontuan hartuko direla Ar
artekoak helarazitako gogoetak. Beraz, gure esku-hartzea amaitutzat joko dugu aurrerago azkenean Bilboko Udalak adostutako jarraibideak ezagutzeko berriz irekitzeari edo hura banakako kexen izapidetzean aztertzeari kalterik egin gabe.
4.2. Gomendio orokorrak
Arartekoak apirilaren 8ko 2/2015 Gomendio Orokorra egin du: “Adingabearen interes gorena kontuan hartu beharko da derrigorrez bai politika publikoetan baita, bereziki, diru-sarrerak bermatzeko sisteman ere”.
Bertan, haur pobreziaren egoera eta Europar Batasunak hari aurre egiteko egindako gomendioak aztertu genituen eta gomendatu da diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria prestazioak eteteari eta iraungitzeari dagozkion erabakietan, bizikidetza-unitatean haur bat dagoenean, adingabearen interes gorena ebaluatzeko, interes hori garrantzi handienekoa izatea eta prestazioen onuradunak diren bizikidetza-unitateko kideek betebeharra ez betetzea neurtzea (gurasoak edo tutoreak, batez ere). Era berean, adierazi genuen prestazioen etete edo iraungitze prozedura batean adingabearen interes gorena gordetzeko prestazioaren (edo prestazioen) eskubidea mantendu behar dela ondorioztatzen denean, dagokion zigor prozedura abiarazteko betebeharra ez betetzeari dagokionean.
Lanbideri hura betetzearen gaineko informazioa eskatu diogu. Duela gutxiko espediente batzuetan, Lanbidek erantzun digu kontuan hartzen ar
i dela eta hori dela-eta prestazioaren eskubidea mantendu dela. Prestazioaren titularrak izateko irizpideetan eraginik ez duten betebeharren ez-betetzeak dira.
Arartekoak positiboki baloratu du prestazioaren eskubidea mantendu izana.
Azkenik, aurten Eusko Jaurlaritzari energia-pobreziaren eta hari aurre egiteko euskal estrategia bat ezartzeko beharrarengainean dugun ar
dura helarazi diogu.
4.3. Bilerak
Lanbiderekin izan ditugun hainbat bileretan prozeduraren gaineko zein ar
audi interpretatzearen gaineko gaiak jorratu ditugu. Horietan, Ar
artekoak kapitulu honetan zehar aipatutako ebazpenetan errepikatu ditugun gaiak helarazi ditugu. Lanbidek prestazioaren kudeaketa hobetzeko aurreikuspen ezberdinak jakinarazi dizkigu.
Hainbat gizarte erakunderekin ere elkartu gara: Ar
gilan, Gipuzkoako diru-sarrerak bermatzeko errentak kaltetutakoen plataforma, “Brujas y Diversas” elkartea, edo SOS Ar
razakeria Bizkaia elkartea. Erakunde hauek prestazio ekonomikoen onuradunek Lanbiderekin harremanetan dituzten ar
azoak helarazi dizkigute eta, zehazki, genero indarkeriaren biktima diren emakumeena bezalako kolektiboen zailtasunak. Gainera, oker jasotako prestazioak erreklamatzeko Lanbidek jarraitu duen prozeduraren gaineko bere iritzia helarazi digu.
4.4. Adierazpen instituzionalak
Erakundeen hainbat adierazpen egin dira Pobreziarekin amaitzeko nazioarteko eguna (urriak 17) eta Gizarte lanaren nazioarteko eguna (martxoak 17) dela-eta. Data horretan Ar
artekoak eta Euskadiko gizarte laneko ikastetxe profesionaletako lehendakariek elkarrekiko adierazpena ezagutarazi dute. Gainera, gizarte langileen iritzia eta 2014ko ekainean egindako Gizarte Langileen Ikastetxearen eta Ar
artekoaren ar
teko lan jardunaldiko beste partaideen iritzia jasotzen du. Topaketa horretan Ar
artekoaren ez-ohiko txostenaren ondorioak eta gomendioak aztertu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoeraren ingurukoa.
Jardunaldiko ondorioen ar
tean ez-ohiko txostenaren gomendioak betetzeko bide egokiak martxan jartzeko beharra azpimarratu genuen eta eredu komun bat ez izateak eta finantza ezegonkortasunak sortutako zailtasunak adierazi genituen, baita udalerrien zatikatze handiegia eta tamaina aniztasuna. Azpimarratu genuen ere gizarte lan komunitarioa indartzeko garrantzia, baita instituzioen ar
tean akordioak hartzeko eta zerbitzuak eta pertsonen gizarte ar
reta hobetzen duen ar
audia egiteko beharra. Administrazioen ar
teko kolaborazioa eta koordinazioa, batez ere Lanbiderekin, garrantzi handikoa da.
4.5. Parte-hartzea jarduera eta jardunaldietan
Era berean, gizarte bazterkeria egoera larrian dauden pertsonen ar
azoak eztabaidatu ziren jardunaldi eta jardunetan parte hartu dugu. Horien ar
tean Hatento Behatokiaren “etxerik gabeko pertsonen gorroto-delituen eragina eta ahulgarritasun faktoreak” inguruko ikerketaren ondorioak aurkezteko jardunaldian parte-hartzea azpimarratu genuen. Horien ar
tean benetan larriak diren datuak daude, hala nola, etxerik gabeko hiru pertsonetatik batek irainak jaso dituela edo tratu iraingarria jaso duela eta etxerik gabeko bost pertsonetatik batek eraso fisikoak jaso dituela. Etxerik gabeko pertsonek pairatzen dituzten delituen inguruan egin den lehendabiziko ikerketa da. Behatokiak beste txosten batzuk ere egin ditu: “Galdera asko. Erantzun batzuk” eta “Jarraibide batzuk. Erronka asko”. Bertan, babesaren marko juridikoa eta gaiaren egoera aztertu da, eta aurkeztu diren salaketak eta erasoak jasan dituzten pertsonen testigantzak jaso dira. Biktimak babestea onartzeko kategoria berezitzat hartzeko garrantzia azpimarratu da, eta larritasunari egokitzen zaion garrantziarekin jorratzeko. Duen hedapenari lotutako gizarte sentsibilizazioaren beharra jaso da, eta haren ezaugarrien ezagutza handiago batena. Gainera, nazioarteko erakundeen gomendioei jarraiki, Europar Batasuneko OSCE eta FRA bezalakoak, honakoa eskaintzen duten polizia jardun protokoloak egitea proposatu du “polizia kidegoen agenteei zuzendutako ar
au edo jarraibide komunak, jarrera edo ar
azo diskriminatzaileak identifikatu, egoki jasotzeko eta kodetzeko, eta jarraitu beharreko jardun polizialetan kontuan hartu beharreko elementu zehatzak determinatzea”.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Atal honetan eremuan egin den lanari lotutako ondorio eta gogoeta batzuk azpimarratu ditugu.
5.1. Gizarte babesaren politikek lehentasuna izan behar dute krisi ekonomikoa dagoen garaian gizarte bazterkeri prozesu larriagoak ekiditen dituztelako, eta oinarrizkoak dira iraupen luzeko langabeziari aurre egiteko. Politika hauek giza eskubideen errespetuan eta pertsona guztien duintasunaren aitorpenean oinarritu behar dira.
Finantza krisiak (ekonomia krisia eragin zuenak), langabeziaren eta gizarte desberdintasunaren igoera eta laneko prekarietatea eragin du. Nazioarteko instantziek proposatutako doikuntza-politikek ez dute Ongizate Estatuaren garapena hobetu.
Horretaz gain, azpimarratu behar da Euskadin ahalegin handia egin dela ezinbestekoak diren zerbitzu publikoak mantentzeko eta gizarte babesean inbertitu da. Horrek, 66.000 familiak prestazio ekonomikoak jasotzea eta gutxieneko duintasun mailarekin bizitzea ekarri du. Gizarte kohesioaren onurez gain, sistemak lanpostu ugari mantentzen laguntzen du eta BEGan eragina du. Euskadiko gizarte babesaren sistemak pobrezia eta bazterketa indizeak estatu eta europar mailako bataz bestekoak baino txikiagoak izatea lortu du.
5.2. Hazkunde ekonomikorantz eta lanaren sorrerarantz joera aldaketa egon bada ere, askotan lana prekarioa da eta horrek gizarte babesaren sistemaren laguntza beharrezkoa egiten du (enplegu estimuluak), denbora muga izan beharko ez lukeena, gaur egun duena bezala.
Enpresen enplegu eskaria eta gizartearen enplegu eskaria oso ezberdinak dira. Informazioaren gizarteak sektore batzuetan lanpostu gutxiago behar izatea eragin du, baina beste batzuetan, hala nola hezkuntzak, osasunak edo zaintza pertsonalak edo senideen zaintzak, langile gehiago behar ditu. Enplegu duina eta gizarte babes egokia gizarte kohesiorako, gizarte desberdintasunerako eta demokraziarako ezinbesteko faktoreak dira.
5.3. Gizarte bazterkeria egoeran dauden eta prestazio ekonomikoak jasotzen ez dituzten pertsona kopuru handiak egoten jarraitzen du.
Garrantzitsua da diru-sarrerak bermatzeko sistemak diru-sarrerak bermatzeko errentaren, etxebizitzarako prestazio osagarriaren eta gizarte larrialdiko laguntzen eskubidea eduki gabe uzten duten eskakizun batzuk berrikustea. Gehiegizko dokumentazioa eskatzeak eta irizpide formalak betetzeko errekerimenduak, askotan gehiegizkoak, errekurtso ekonomikoak (edo huts larriak) ez dituztela egiaztatzen duten baina ar
audian ezarritako muga ekonomikoen barruan dauden pertsonei eginikoak, alde batera uzten dituzte ahulgarritasun egoeran dauden pertsonak. Era berean, oinarrizkoa da bete beharreko irizpideen eta betebeharren inguruko informazioa eta irizpideen galerak edo betebeharrak ez betetzea dakarren ondorioak hobetu eta egokitzea. Hobekuntza honek bulegoetan zein beste dispositibo batzuen bidez (web orria, informazio-orria, etab.) ematen den informazioan eragina izan behar du, handitzeaz gain, hartzaileen ezaugarriak kontuan hartzen dituen hizkuntza ulergarrian egin behar dena.
5.4. 2015. urtean Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari hainbat ebazpen bidali genizkion, onartuak izatea espero dugunak eta haztatutako analisi baten oinarri izatea espero dugunak. Prozeduraren oinarrizko bermeei eta gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen eskubideei dagozkion ebazpenak dira. Kapitulu honetan zehar horiei buruz hitz egin dugu.
5.5. Lanbidek oinarrizkoak diren alderdietan aurrera egin du, adibidez prestazioen etete, iraungitze edo ez berritze prozeduretan audientzia bermatzean, ebazpenen motibazioa hobetuz, eta jakinarazpenen legezko erregimena betetzean. Era berean, oker jasotako prestazioen itzuleraren baldintzak zehazteko prozedura ezarri du, aurretik ezartzen ar
i zena baino aldekoagoa dena. Prozedura hau kexa-espediente ugariren oinarri izan da. Ar
artekoak askotan adierazi die administrazio publiko kudeatzaile ezberdinei (aurretik foru aldundiei eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari), kontuan izan behar dutela adierazi dugun kolektiboa gizarte bazterketa egoeran dagoela. Beraz, prozesua larritzea ekiditeko eta gizarte eta laneko inklusioa errazteko, onartu ezinak diren kargarik gabe, zorra zatikatzea baimentzen duen berme prozedura eman behar da. Lanbidek 2015. urte amaieran zorraren “arrazoizko” zatikatze baten aukera adostu du, modu positiboan baloratu dena, adierazi bezala. Ar
artekoak prozedura hau jarraituko du 2016. urtean zehar.
Hobetzeko alderdi garrantzitsuak geratzen dira, hala nola, herritarren ar
retarako eredu bakarra ezartzea, informazioa optimizatzea, herritarrak kolektibo batzuen xehetasunak kontuan hartuz bideratu eta ar
reta ematea, ar
audiaren alderdi batzuetan berme gehiago eskaintzen dituen interpretazioa burutzea eta adingabearen interes gorena kontuan hartzea, edota zigor prozeduraren ar
audi garapena jorratzea eta, baita ere, betebeharrak ez betetzeari erantzun proportzionala ematea, prestazioak jasotzeko irizpideak betetzen direnean prestazioak etetea edo iraungitzea ekiditen duena, edota ar
audia egokiagoa den ar
audi xedapenaren bidez interpretazio irizpideak positibatzea, besteren ar
tean.
5.6. Etxea ez izatearen gizarte gertaerak euskal herri-administrazioek kolektibo honi ar
reta emateko errekurtsoek gora egitea eragin dute eta dispositibo zehatzak dituzten udalerriek gora egin dute. Fenomenoa eta hedapena aztertzen duten txosten eta ikerketak ere egin dira, eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen sailari eta gizarte zerbitzuen plan estrategikoari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretua onartu da. Etxerik gabeko pertsonen egoerari aurre egiteko estrategia bat egiteke dago, etxebizitza bat lortzeko eta bertan irauteko gaitasuna ematen diena. Lortzeko ezinbestekoa da eskaini beharreko erantzunak berritu eta dibertsifikatzea eta praktika onei ar
reta ematea, “housing first” bezala, kalitatezko larritasun egoitzak, neguko dispositibo nahikoak eta egokiak ezartzea edota eskubideen titulartasuna eta gauzatzea eta pertsonen jarrera ezberdintzen duten esku-hartze programak martxan jartzea. Europar Batasunak laguntza goi-funtsa (FEAD) zuzendu dio kolektibo honi, kontuan hartzea garrantzitsua dena. Bestalde, salaketa publikoari eta etxerik gabekoen aurkako gorroto-delituen biktimei edo biktima posibleen babesari lehentasuna eman behar zaio, baita fenomenoaren analisiari eta sistemak gertaera hauek ekiditeko eskaintzen dituen erantzunei ere.
5.7 Aurten udalerri batzuk ere gizarte larrialdiko laguntza eskariei aurre egiteari zuzendutako diru-partidak handitu behar izan dituzte; beste batzuk ezin izan dute aurrekontua handitu eta hori dela-eta ezin izan dituzte eskari guztiak erantzun. Gainera, handitzen ar
i den gastua da energia gastuarena, eta horrek beharrezkoa egiten du, gaur egungo laguntza sistema kontuan hartuz, debeku hauei aurre egiteko neurri eraginkor eta jasangarriena aztertzea pobrezia larri eta energia-pobrezia egoerak ekiditeko.
5. JUSTIZIA
Justiziaren ar
loan guztira 40 kexa-espediente berri ireki dira 2015. urtean; hau da, Ar
artekoak urtean zehar izapidetzera onartutako guztien %1,99. Jarraian, espediente horien banaketa azalduko da, ar
loka:
• Justizia Administrazioaren eta bulego judizialaren
funtzionamendua ..............................................................20
• Abokatuen eta prokuradoreen elkargoak ........................9
• Doako laguntza juridikoa .................................................6
• Beste alderdi batzuk .......................................................3
• Beste elkargo profesional batzuk ...................................1
• Familia elkarguneak .......................................................1
Urtean zehar izapidetutako espedienteei dagokienez, txosten hau amaitzean egoera honetan zeuden:
Hala ere, horiek ez ziren Ar
artekoan aurkeztu diren eta Justiziako Administrazioarekin zerikusia duten kexa bakarrak. Ar
lo honi dagokionez, izapidetu ezin izan ditugun beste erreklamazio batzuk jaso ditugu, honako ar
razoi hauetako batengatik gure eskumen-eremutik kanpo geratzen direlako:
•Partikularren ar
teko gatazkak zirelako.
•Estatuko administrazio-organoen jarduketei buruzkoak zirelako: hori dela eta, estatuko gure homologoari –Herri Defendatzaileari– helarazi dizkiogu.
• Auzitegien erabakien kontrakoak zirelako: organo horien independentzia dela eta, erakunde honek zein jurisdikzionala ez den beste edozein instantziak ezin ditu kontrolatu.Erabaki horietako batzuek bide judizialean dauden auziak ebazte edo izapidetzearekin zerikusia zuten, hortaz, erreklamazioak planteatu dituzten pertsonak kasu bakoitzari dagokion errekurtso-bidera bidali behar izan ditugu; beste erabaki batzuek, aldiz, gobernu-izaerako kontuak aipatzen zituzten; halakoetan, Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Ar
etoari, Fiskaltzari edo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Ikuskaritza Zerbitzuari jakinarazi genion.
Hala ere, kasu horietan ere, erakunde honen irizpidea da esku hartzeko dauden aukera guztiak agortzea, Ar
artekoarengana jotzen duten pertsona guztiek topatutako oztopoak gainditzeko, eta hala badagokio, auzitegietan euren bidezko eskubideak eta interesak baliatzeko. Txostenaren xede den urtean ere gauza bera egin dugu, batez ere, aurkeztutako kexen –formalki izapidetzeko aukeretatik harago– benetako defentsa-gabeziako egoerak salatzen zituztenean. Halakoetan, gure kezka izendatuta zegoen defentsako abokatuarekin koordinatuta garatu diren kudeaketa informalen bidez helarazi diegu epaitegiei, kasu guztietan, bi printzipio errespetaturik: alderdien ar
teko inpartzialtasuna eta sub iudice dauden gaietan edo jurisdikzio-bidean ebatzitako auzietan esku hartzeko eskaera orori uko egitea.
Dena den, esan beharra dago gure lanaren alderdi hori ez litzatekeela posible izango, Epailetza eta Fiskaltzaren lankidetzarik gabe.Era berean, eskerrak eman beharrean gaude Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Ar
etoko Idazkaritzarekin izan dugun komunikazio malgua eta errazagatik. Bere esku-hartzea eta Justiziako Administrazioko abokatuengandik jasotako harrera funtsezkoa izan da egoera horiek ebazteko.
2. Kexarik aipagarrienak
Arartekoak epaitegi eta auzitegien erabiltzaileei emandako laguntza erakusteko, jarraian bi esku-hartze aipatuko ditugu, formalki izapidetu ahal izan ditugun kasuetan. Gero, sistematikotasunez eta dagokion testuinguruan, 2015ean Justiziaren ar
loan garatutako lana azalduko dugu.
2.1. Ibilgailuak, auzitegi baten esku egoteko, agindu judizialaren bidez bidetik kentzeagatik eta udal gordailuan gordetzeagatik eskatutako tasak
Salatutako egoera
Auto baten jabeak erakunde honetara jo zuen. Hiru hilabete inguru egin zituen aipatu autoak epaileen esku, ibilgailuen Bilboko udal gordailuan. Epaitegiak ibilgailua jabeari itzultzeko agindu bazuen ere, udalak ez zion autoa eramaten utzi, bidetik kentzeagatik eta udal gordailuan egoteagatik 1.533 euroko tasa ordaindu ar
te.
Kexagileak alegatzen zuen zerbitzu bat ordaintzera behartu zutela, berak horren beharrik sortu ez bazuen ere. Zerbitzua ez zion berari eman –eta hobeto esanda, eman baino jasan behar zuen, denboraldi horretan autorik gabe egon behar zuelako– Epaitegiari baizik, horrek hirugarren pertsona baten kontrako prozedura penalarekin zerikusia zuen ikerketa baterako bere ibilgailua behar zuen eta.
Arartekoaren esku-hartzea
Ibilgailuak agindu judizialaren bidez gordetzearen izaera juridikoa aztertuta, erakunde honek 2015eko martxoaren 26ko Ebazpena eman zuen, eta horren bidez, herritarrari kobratutako tasa itzul ziezaiola gomendatu zion Bilboko Udalari.
Ebazpenean azaldu genuenez, kasu horretan, ez zen kexagilea ibilgailua gordailuan utzi zuena, Epaitegia baizik, eta hori erabakigarria zen jakiteko noren jarduerak edo jarduerarik ezak eragin zuen zerbitzua ematea, eta ondorioz, tasa eskatzea. Honako ondorio hauek atera genituen:
• Herritarrek agindu judizial baten ondorioak jasan behar izaten dituzte (kexagilearen kasuan, autoa hiru hilabetez erabili ezin izatea), baina ez, gainera, horrek sor daitekeen kostua ordaindu, kostuetara kondenatuta ez badira behintzat. Eta kasu horretan ere, epaitegiak eta ez udalak eskatu beharko luke ordainketa hura. Udalak Epaitegiaren agindua jaso zuen, ibilgailua jabeari itzultzeko, eta bere betebeharra zen agindutakoa hitzez hitz betetzea, baldintzarik gabe, hau da, legezko oinarririk gabeko tasa bat kexagileari ordainarazi gabe.
• Edonola ere, Udalak laguntza eskatu zion Epaitegiari erreklamatu behar zion gordailuaren kostua, eta ez ibilgailuaren jabeari. gordailuen titularrak diren toki-administrazioen, Justiziako Administrazioaren eta horien funtzionamendurako baliabide materialak jartzeaz ar
duratzen diren Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ar
teko hitzarmena bultzatu behar da, kasu horiei –kostuak ordaintzera inor zigortzen ez denean– aurre egiteko.
• Itzultzeko aginduan berariazko adierazpena egoteak, itzulketa eragindakoarentzako gasturik gabe egiteko zentzuan, lagunduko luke nahasmenduak saihesten. Horixe planteatu genuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, kexa hau eragin duen bezalako egoerak saihestearren.
Emaitza
Bilboko Udalak onartu egin zuen Ar
artekoaren gomendioa eta itzuli zion kexagileari ordaindutako zenbatekoa. Era berean, erakutsi zuen prest zegoela kanpo-zerbitzuen bidez epailearen aginduz bahitutako ondasunen, bereziki, ibilgailuen gordailuari buruzko erakundeen ar
teko hitzarmena bultzatzeko. Txosten hau amaitu aurretik, erakunde hau hitzarmenari bidea emateko kudeaketak egiten ar
i zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailean eta EUDELen, Euskadiko Udalen Elkartean.
2.2. Ofizioz izendatutako abokatuaren jarduerarik ezagatik mantenu-pentsioa erreklamatu ezin izatea
Salatutako egoera
Herritar batek salatu zuen ofizioz izendatutako abokatuaren pasibotasunagatik zailtasunak izan zituela senar ohiak kexagilearen kargura dauden seme-alabei ordaintzen ez zien mantenu-pentsioa erreklamatzeko orduan. Bestalde, inguruabar hori diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen jarraitzeko oztopo bihurtu zen, Lanbidek dagokion salaketa aurkeztea eskatzen ziolako.
Kexagileak adierazi zuenez, beharrezko agiriak eskatzearren harremanetan jarri zenean, harritu egin zen, ezer tramitatu ez zela jakin zuenean. Orduantxe jakin zuen kexagileak abokatuak baja hartu zuela, berari horren berri eman gabe. Izan ere, Abokatuen Elkargoko Orientazio Juridikoko Zerbitzuan esan ziotenez, abokatuaren ar
dura zen bere egoera jakinaraztea, ordezkari bat bilatzeko. Hori dela eta, erreklamazioa aurkeztu zuen korporazio profesional horren aurka, baina ez zuen erantzunik jaso.
Arartekoaren esku-hartzea
Kexa hori izapidetzeko, Ar
artekoak hiru ar
lotan esku hartu izan behar zuen:
• Lehendabizi, ofizioz beste abokatu bat izendatzeko premia larria planteatu genion Orientazio Juridikoko Zerbitzuari. Kontu hori lehentasunezkoa iruditu zitzaigun, kexagileak abokatuaren laguntzarik ez zuen bitartean, ezinezkoa zen Justiziaren aurrean bere eskubideak eta seme-alabenak erabiltzea.
•Bigarrenik, beharrezkoa zen gure ustez, abokatu horren aurka kode deontologikoa hausteagatik aurkeztutako salaketa izapidetzea. Izan ere, abokatu horrek ez zituen akzio judizialik burutu, horretarako izendatuta egon ar
ren, eta baja hartu ondoren, ez zuen ordezkapenik eskatu. Kudeaketa batzuk burutu ditugu elkargo-instantzietan, espedientea azkar ebaztearen aldeko interesa erakutsiz.
•Lanbideri dagokionez, diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea ez berritzea bidezkoa izango zen, mantenu-pentsioa jaso ezean, kexagileak bere eta seme-alaben eskubidea betearazteko eskatzen den diligentzia osoa erabili ez bazuen. Hala ere, kasuaren inguruabarrak aztertuta, ulertzen zen salaketa kexagilearen borondatez kontrako ar
razoiengatik ez zela aurkeztu. Ildo horretan, Arartekoaren 2015eko azaroaren 2ko Ebazpena eman genuen, eta horren bidez, gomendatu genion Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari berriz azter zezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzeko erabakia.
Emaitza
Bizkaiko Abokatuen Elkargoak izendatutako abokatua zigortzea, defentsatik baztertzea eta berehala beste abokatu bat izendatzea erabaki zuen. Horri esker, kexagileak salaketa aurkeztu ahal izan zuen.
3. Gure esku hartzea, testuinguruan
Aurten, Justiziako Administrazioaren funtzionamenduarekin loturiko kexak ar
loko zibilekoak izan dira kasu gehienetan, eta atzerapenak izapidetzean eta epaitegi eta auzitegien erabiltzaileek jasotako informazioa edo ar
reta desegokia izatea salatzeko aurkeztu dira.
Positibotzat jotzen dugu administrazio-instantzien eta instantzia judizialen jarrera ona, egoera horiek konpontzeko lankidetza eskatzen genionean. Kasu partikular bakoitzean hartutako erabakietatik harago, kexen bidez azaldutako ar
azoak, azken batean, Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariak urte judizialaren hasieran aipatzen zituen ar
risku-eragile berberen adierazpenak baino ez ziren. Bere diagnostikoa partekatu baino ezin dugu egin:
“El objetivo de una Administración de Justicia que opere como un instrumento de tutela efectivo y eficiente se presenta, hoy, seriamente obstaculizado por los impactos del programa de reformas estructurales, de medidas de reducción presupuestaria y del gasto social, así como de recorte en el ejercicio de los derechos sociales y de las garantías jurisdiccionales”.
3.1. Epaileekin, fiskalekin eta abokatuekin lankidetzan egindako kudeaketak
Aipatu bezala, auzi baten gainean ebazpen judiziala eman bada, edo horren zain baldin badago, atzera bota behar dugu auzia. Hala ere, auzi horiek planteatzen zituzten kexek, batzuetan, babesgabetasun-egoerak erakusten zituzten, eta halakoetan, Ar
artekoak ahal zuen neurrian lagundu behar zuela ulertzen zuen.
Paradigmatikoa izain daiteke, ildo honetan, egoitza atzerrian zuen bilbotar baten kasua: pertsona hori kale gorrian bizi zen, familiakoekin harremanetan jarri gabe. Ar
artekoaren laguntza eskatu zuen, bere eskubideak ezagutu eta baliarazteko. Azaldu zuenez, testamentu-judizio baten onuradun zela uste zuen, baina kontsul-zerbitzuek ez zioten zerbitzua eman, helbiderik ez zuelako.
Zenbait kudeaketa egin genituen jaraunspenaren banaketa onartu zuen epaitegian, baita eskritura publikoa aurkeztu zuen notariotzan ere. Instantzia bien ar
teko lankidetzari esker, oinordetza egiaztatzen zuten agiriak lortu, eta interesatuari helarazi genizkion. Izan ere, hainbat finkaren eta diru-kopuruen jabea zen. Era berean, eta Borondatezko Jurisdikzioari buruzko uztailaren 2ko 15/2015 Legeak ar
lo honetan Justiziako Administrazioko abokatuei esleitzen dizkien funtzio berrien testuinguruan, ondoriorik gabe geratu zen pertsona horren egonlekuaren berri ez izateagatik bere absentzia-adierazpenari buruzko ebazpena.
3.2. Justiziaren antolamendu-eredua eta atzerapenak izapidetzean
Arrazoi horrengatik aurkeztutako kexek, aurten, dibortzio-prozedurekin eta egoitzagatik erregistro zibil zehatz batzuetan herritartasuna eskatzeko espedienteekin zerikusia zuten.
Ildo horretan, epaitegietako langileen bajak eta ordezkapenak arazo iturri dira oraindik ere, batzuetan, izapideak moteltzea eta jendeari ar
reta emateko epeak luzatzea eragiten dutelako. Hori behintzat uler daiteke Justiziako Auzitegi Nagusiko Gobernu Ar
etoko Idazkaritzak emandako informazioa aztertuz. Espainian egoitza izateagatik herritartasuna lortu nahi duten pertsonek aurkeztutako kexa dela eta jo genuen erakunde horretara, Getxoko Erregistro Zibilak bi urte barru eman zielako hitzordua.
Erregistroko idazkariak, helarazi genion kezkaren berri jasotakoan, azkar erantzun zuen, eta antolamendu-neurriak hartu zituen tramitazio-epeak laburtzeko. Hala ere, gertatutakoak agerian jartzen zuen autonomiako agintariek bere garaian aditzera eman zituzten baliabideak optimizatzeko neurrien eta prestakuntza-planen eragin txikia. Izan ere, neurriok egoera horiek zerbitzua atzeratu ez zezaten eta kalitatean ondorio txarrik egon ez zedin hartu ziren.
Antzeko egoera bat Gernikan gertatu zen. Hain zuzen ere, bertako epaitegietan aldi berean baja batzuk izan ziren eta lau epaitegien ar
teko ordezkapenak egiteko neurriak hartu ar
ren, erantzuna jasotzeko epea luzatzea ekarri zuen horrek. Horrek hainbat kexa aurkeztea eragin zuen. Gure esku-hartzean, familia-arloko prozeduretan neurri zehatz batzuk jasan behar dituzten adingabeen kaltea –atzerapenaren ondoriozkoa– azpimarratu genuen.
Azaldutakoa bezalako egoera, zalantzarik gabe, gure epaitegietan langile gutxiegi egotearen ondorioa da. Alabaina, baliabide materialei zein Justizia Administrazioko langileei eragiten dieten aurrekontu-faktoreez gain, horiek erabiltzeko orduan malgutasun handiagoren beharra aipatu da. Izan ere, lan-karga txikiagoa duten organo eta instantziei esleitutako langileek, beharrezkoa izanez gero, lagundu ahal liekete lan gehiegi duten organoei, adibidez, kide bakarreko gizarte- eta merkataritza-arloko epaitegiei, edo gure erkidegoko hiru hiriburuetako lehen instantziako epaitegiei.
Horretarako lagungarria izango litzateke, dudarik gabe, dagoeneko 2010ean onartutako espediente elektronikoa erabiltzen hastea. Egitasmo hori abiaraztea atzeratu izanak informatizazio-arloan ikusten diren gabeziekin du zerikusia, oro har. Bereziki, lortu behar da gure auzitegien kudeaketa prozesaleko eta gobernu-kudeaketarako plataforma informatikoaren eta Justizia Ministerioaren, gainerako autonomien eta fiskaltzaren plataformen ar
teko elkarreragingarritasuna.
3.3. Doako justizia
Urtean zehar ar
razoi horrengatik izapidetutako kexak honako alderdi hauei buruzkoak izan dira:
• Doako justiziaren zerbitzua ukatzearen legezkotasuna eta eskubide hori aitortua duten pertsonei abokatu-laguntza esleitzean irregulartasunak, aurreko epigrafean azaldutako kasuan bezalaxe.
• Orientazio Juridikoko Zerbitzuaren instalazioak hobetzea; izan ere, instalazio horietara jotzen dute herritarrek doako justiziaren onura eskatzeko. Behin eta berriro aipatzen den gaia da, eta honi dagokionez, bere garaian, Herri Administrazio eta Justizia Sailak dagoeneko onartu zuen erakunde honen gomendioa, Gasteizko Justizia Jauregian hainbat neurri hartzeko. Hala ere, honako gai hauek salatzen dira oraindik ere: pribatutasunik eza, zerbitzua ematen den tokian espazio fisikorik ez dagoelako; une eta leku jakin batzuetan telefono bidezko ar
retarik eza, ar
reta hori eman behar duten langileek lan gehiegi izateagatik.
• Hasieran onartezinak diren epeak, espedienteak kudeatzeko; ar
lo horretan, konpondu gabe dago, oraindik ere, Orientazio Juridikoko Zerbitzutik eskaera ukatzeko proposamena jaso duten pertsonek Doako Justiziaren batzordean aurkezten dituzten alegazioak izapidetzea atzeratu izana.
3.4. Erregistro zibilak
Erregistro zibilen funtzionamenduari buruzko kexak –horietako batzuk aurretik aipatu ditugu– bertako langileen mugikortasun handiarekin lotuta daude, 2015eko erdirako organo horiek pribatizatzea iragarri delako. Azkenik, gaiaren inguruan adostasunik eza, eta zerbitzuaz ar
duratu behar izan duten merkataritzako eta ondasunen erregistratzaileen erreserbak direla eta, bi urteko etenaldia eragin du kudeaketa-eredu berria abiaraztean, puntu honi dagokionez, Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legearen vacatio legis 2017ko ekainaren 30era ar
te luzatu ondoren.
Horrela ezarri du Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren eremuko administrazioa eraberritzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 19/2015 Legeak. Hain zuzen, 2. ar
tikuluak aldaketa garrantzitsuak xedatu ditu erregistratzeari buruzko ar
audian. Horietako bik eragin berezia izan dute erakunde honen jardueran:
• 2015eko urriaren 15etik, ospitaleetako langileek jaioberriak Erregistro Zibilean inskribatzeko aukera. Hilabete eta erdi geroago, euskal ospitale publikoen sare osoan bazegoen zerbitzu berria erabiltzeko aukera, Ar
abako Unibertsitate Ospitalea lehenengoa izanik. Hala ere, jarraitu dugu gai horri buruzko kexak eta aholku-eskaerak jasotzen. Hain zuzen, gurasoak ezkonduta egotearen edo ez egotearen ar
abera, izapideetan antzemandako desberdintasunak aipatzen ziren.
• Aipatutako Erregistro Zibilari buruzko Legearen 44.5 ar
tikuluarekin bat, emakume batekin ezkonduta dagoen emakume batek baimena eman beharko du, bere ezkontidearen seme edo alabaren seme-alabatasuna bere alde ezartzeko. Gai horren inguruan jaso ditugun kexa eta kontsultek ar
tikuluaren interpretazioarekin zerikusia izan dute. Izan ere, ondorio horietarako, ospitaleek desberdin interpretatzen zituzten laguntza bidezko giza ernalkuntza teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legeak ezarritako baldintzak. Halaber, ez da berdin interpretatzen adierazpen hori eskatzeak izan dezakeen izaera bereizgarria, bikote heterosexualekin konparatuta, senarraren aitatasun-presuntzioa dagoenean.
Bukatzeko, sexu bereko bi pertsonek osatutako eta ezkondutako bikotearen kasuetarako, ezkontza-aktari buruzko agiriaren formatua zuzentzeko kudeaketak aipatu behar ditugu. Hamar urte igaro dira bikote homosexualen ezkontzak legez onartu zirenetik. Hala ere, erregistro zibiletako tresna informatikoak ez ziren ar
audi berrira egokitu, ar
e gehiago, ezkontzen ar
i ziren pertsonei buruz hitz egiteko, “senarra” eta “emaztea” terminoak erabiltzen ziren, beste aukerarik egon gabe. Horrek, berriz, oztopatzen zuen erregistro-agirian bi gizon, bi emakume, edo bestela, modu neutroan, bi pertsona agertzea.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Bilerak elkarteekin
Arartekoarekin Giza Eskubideak prozesu penalean bermatzeko sistemaren eragingarritasunari buruzko elkarrizketa izan ahal duten gobernuz kanpoko erakundeetatik eta tokiko zen nazioarteko elkarteetatik jasotako eskaerak aztertu ditugu.
4.2. Erakundeetako eta korporazioetako ar
duradunekin bilerak
Urtean zehar, lan-bilerak egin ditugu Epailetzako kide ugarirekin. Erakunde honekin izan duten lankidetza ez da agerikoa soilik adierazi ditugun kudeaketa zuzenetan, baizik eta baita gure ebazpenak egiteko orduan iritziak alderatzen lagundu digutelako ere.
Era berean, Euskal Herriko Justizia Auzitegiko Gobernuko Idazkaritzarekin lanean ar
itu gara, baita lurralde historiko bakoitzeko Idazkaritza Koordinatzaileekin, fiskal nagusiarekin eta probintzietako fiskal buruekin ere. Horiekin guztiekin Ar
artekora hurbildu diren hiritarrek planteatu dizkiguten hainbat ar
azo jorratu ahal izan ditugu, batez ere eremu penalean eta erregistro zibilen ar
loan.
Korporazio profesionalei dagokienez, harremanetan egon gara eta lankidetzan ar
itu gara hiru lurralde historikoetako abokatuen elkargoekin, beste urte batez, erakunde horren jardueraren aurka aurkeztutako kexetan agertzen diren bi alderdiren gainean: alde batetik, doako justiziaren inguruko auziak; bestaldetik, prozedura-bermeak lanbidearen kontrol deontologikoan, bereziki, espedientea ikusteko eta amaierako ebazpenen ar
razoiketa ezagutzeko aukerari dagokionez. Bigarren alderdi hori, gainera, Gipuzkoako Odontologoen eta Delineatzaileen Elkargoekin, baita Bizkaiko Notarioen Elkargoarekin ere landu dugu.
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailarekin bildu gara, eta horren ar
duradunekin, ar
lo horretan jasotako kexetatik eratorritako egitura-alderdiei heltzeko aukera izan dugu. Justiziako Administrazioarekin batera, erakunde horren zerbitzuak bisitatu ditugu, baita Bilboko Justizia Jauregiko Orientazio Juridikoko Zerbitzuak eta Zumarragako Ibaiondo Adingabeen Zentroa ere.
4.3. Inkomunikazio-araubidean atxilotutako pertsonen berme-sistema hobetzeko neurriei buruzko gomendioen jarraipena
Jarraipen hori egiteko, Ertzaintzaren hainbat polizia-etxe bisitatu genituen, eta emaitza Segurtasunaren ar
loari buruzko Kapitulu honen zatian adierazita dago.
4.4. Ekitaldietan parte hartzea, txostenetan parte hartzea eta materialak egitea
Arartekoaren presentzia publikoa zabala izan da ar
lo honetan landutako gaiekin lotuta. Ar
artekoaren esku-hartzea honako foru hauetan nabarmen daiteke:
• Abokatutzaren Kontseilu Orokorra: Atxilotutako pertsonaren eskubideen jurisdikzio-bermeei buruzko lan jardunaldia.
• Euskal Herriko Unibertsitatea (Bizkaiko campusa): Esku hartze penalaren esparruan dauden uneko joerei buruzko txostena, Ar
artekoaren Bulegoaren esperientziatik abiatuta.
• Euskal Herriko Unibertsitatea (Gipuzkoako campusa): Zigor-arloko bitartekaritza judizialari buruzko udako ikastaroa.
• Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritza: herritarrek elkarbizitza sustatzean parte hartzeari buruzko mintegia
• Sabino Ar
ana Fundazioa: Europako Erkidegoko Zuzenbideari eta Oinarrizko Eskubideei buruzko mintegia.
• Bizkaiko Abokatuen Elkargoa:
- Familiaren Legean egongo diren erreformei buruzko jardunaldia.
- Nazio Batuen Erakundeko Gisa Eskubideen Batzordearen lehendakariaren hitzaldia, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna betetzearen eta aplikatzearen inguruan.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Euskal Herriko epaitegiak Estatuaren buruan daude, herritarren eskaerei erantzuteko denborari dagokionez, auziak izapidetzeko denbora kontuan hartzen bada, baita horiek egikaritzeko denbora ere. Autonomietan, jarraian agertzen diren administrazioen apustu estrategikoaren ondorioa da, izan ere, aspalditik hartu dute konpromisoa bulego judizialaren eredu berria ezartzeko.
Arrazoi bera dela medio, erakunde honen iritziz, ez da kasualitatea Justizia Administrazioan gertatutako atzerapen eta eraginkortasunik ezarekin loturiko kexen bidez, urtero, gabeziak antzematen direla eredua finkatzeko oinarrizkoak diren honako hiru faktore hauetan:
• Langileen kopuru nahikoa.
• Eskura daitezkeen baliabideak zerbitzuaren premia guztien ar
abera esleitzeko malgutasuna.
• Azpiegitura informatiko egokia. Ildo honetan, azpimarratu behar da Bulego Judizial Berriak epaileen ar
tean elkargoak sortzea eta zerbitzu komunen kudeaketa koordinatzea ahalbidetzen badu ere, ereduak ez da behar bezala erabiliko, gure epaitegi eta auzitegietan kudeaketa informatikoko tresna egokirik ez badago. Tresna horiek, alde batetik, jardueraren eraginkortasun eta kalitate handienaren ar
abera baliabideak banatzeko balio behar dute. Bestaldetik, Justiziaren Ministerioko plataformak gainerako autonomietako plataformekin eta fiskaltzakorekin bateratzea lortu behar da.
Eragile juridikoen kontzientzia orokorraren zati da ar
azo horiei erantzuteko beharra. Izan ere, horren adibidea izan daiteke Espainiako abokatutzaren iritziei buruzko barruko barometroa, 2015eko uztailean ar
gitaratu dena. Zentzu horretan, Justiziak Estatuko Itun berri bat behar du, bere antolamendua eta funtzionamendua goitik behera eta berehala aldatzeko eta 2001ean sinatutako itunetik eratorritako Justiziaren modernizaziorako programa orokorraren geldialdia –hamabost urte igaro ondoren– gainditzeko.
5.2. Fiskaltzaren lana funtsezkoa da Justiziaren sistemari eraginkortasuna gehitzeko, eta horrek, azken finean, legitimatzen du sistema hori herritarren eskubideak bermatzeko tresna gisa. Hala ere, bide honetan aurrera egiteko, laguntzeko egiturak behar dira, oraingoz oso mugatuak direnak.
Ondorio hori atera daiteke Euskal Herriko krimen-kopuruaren bilakaera aztertuz: oro har, urtero behera egiten du tasa horrek, baina prebarikazio, ustelkeria edo bidegabeko erabiltzearen kasuak gero eta ugariagoak dira. Ondorioz, Fiskaltzak gero eta maizago esku hartzen du delitugintza antolatuaren, ekonomikoaren eta ustelkeriaren aurka, hortaz, beharrezko antolamendu-baliabideak eta aurrekontua behar ditu, bereziki, teknologia berrien, ingurumenaren eta ingeniaritza finantzarioaren ar
loan, interes orokorren kontra doan krimen mota konplexuetan espezializatutako langileak izateko.
Ildo berean, 2’15ean, ez da aurrerapen nabarmenik egon, erakunde honek behin eta berriro adierazten duen kezkaren inguruan: polizia baliabideak Epailetza eta Fiskaltzari atxikitzea. Neurri horri esker, zehazki, Polizia Judiziala sortuko litzateke eta Justiziako Administrazioak nahi duen autonomia izango luke bere ikerketak hasteko eta garatzeko.
5.3. Herritarrei dagozkien eskubideen egoera aztertzeko orduan, azpimarratu behar da gure Justiziaren sistema bermatu beharko lituzkeen askatasun publikoetako batzuetan egon den atzerapausoa, 2015ean indarrean sartu ziren ar
aubide-aldaketen ondorioz. Horrela adierazi zuten Nazio Batuen Giza Eskubideen Komitearen aurrean, giza eskubideak defendatzen dituzten erakunde prestigiotsuek, Espainian hatutako neurrien inguruko 2015eko uztailaren aldizkako Seigarren Txostena aztertuta, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean aitortu diren eskubideak benetan betearazteko.
Horien ar
tean, nabarmentzekoak dira norberak bere iritzia adierazteko, elkartzeko, manifestazioak egiteko eta politikan parte hartzeko eskubideen ar
loan, herritarren segurtasuna babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoak aipatzen dituen neurriak. Lege hori ekainaren 30ean indarrean jarri zuten, eta Konstituzio Auzitegiaren aurrean salatu zen ar
razoi horrengatik. Halaber, auzitegi gorenaren aurrean eztabaidatu zen birgizarteratzearen printzipio konstituzionalaren eta martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoak ezarritako aldaketaren ondorioz Kode Penalean jasotako berrikus daitekeen espetxealdi iraunkorraren ar
teko bateragarritasuna.
Partekatu baino ezin dugu egin diagnostiko kritikoa, Komitearen Azken Ondorioak jasotzen dituena. Era berean, aurrerapenik eza aipatu behar da Espainiak 2008an egindako gomendioak aplikatzean. Jasan behar dugun krisia ez da ekonomikoa bakarrik, baloreen krisia ere bada. Hori dela eta, azpimarratu behar dugu dagoen ar
riskua, gure eredu ekonomiko, sozial eta demokratikoari eusteko orduan.
5.4.Eusko Jaurlaritzak apustua egin du Justizia ar
loko gastu soziala handitzearen alde. Izan ere, 2016rako aurrekontuetan %14,8ko igoera izan du gastu horrek eta norabide egokian egindako urratsa da, gaur egungo inguruabar sozioekonomikoetan, herritarren eskubideak benetan eta jurisdikzioaren bidez bermatzeko. Erakunde honek hala ulertu du, herritarrek ar
lo horretan aurkeztutako laguntza-eskaerak ikusita, eta bereziki, honako gai hauei dagokienez:
• Doako laguntza juridikoa: zerbitzu hau eta gazteen justizia-zerbitzua ordaintzeko, Justiziaren ar
loko programa eta gizarte-zerbitzuetarako erabilgarri dagoen aurrekontuaren %82 gastatzen da. Jarraitzen du konpondu gabe Orientazio Juridikoko Zerbitzuan dagoen lan-kargaren ar
azoa, eta ez dago jendeari ar
reta emateko orduan herritarrek eskatzen dituzten adeitasun eta intimitatea babesteari buruzko irizpideak betetzeko lokal egokirik.
• Gazteen Justizia: 2015eko irailean 2014-2018 urteetarako IV. planean aurkeztutako Euskal Herriko eredua positibotzat jo dugu. Euskadi Estatuaren abangoardian dago ar
au-hausle adingabeak birgizarteratzean. Honako datu hauek adierazgarriak dira:
- Delitu bat egiteagatik Justiziarekin harremanetan jartzen diren adingabeen %80,4k ez du berriro legea hausten.
- Adingabeak tartean egonda, bitartekaritza judizialeko prozesuen %88,1 ar
rakastaz amaitu da. Delitua egin duten gazteen ia %90ek aitortu egin du, eragindako kaltearen kontzientzia hartu du eta aldeen ar
tean adostutako jardueren bidez –neurri judizialen ordez– osatu du kaltea.
Hala ere, jasotako kexak aztertuta, ikusten dugu egoera hobetzeko modukoa dela, gure ustez, honako bi alderdi hauetan:
- Bitartekaritza judizialeko prozesuetan adingabeen biktimak diren gazteek behar duten ar
reta eta jabekuntza.
- Gurasoei informazioa ematea eta ar
au-hausleei entzutea, 14 urte baino gutxiago izateagatik, ez baitzaie aplikatzen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa, adingabeen erantzukizun penala ar
autu duena. Txostena amaitzeko egunean, ar
loari buruzko ikerketa bat irekita dugu, eta horren inguruan gomendio orokorra emango dugu 2016an.
• Justizia leheneratzailea. Euskadi aitzindaria da eredu hori aplikatzean. Bitartekaritzarekin batera, biktimei ematen zaien ar
reta du tresna adierazgarriena. Izan ere, 2015eko urrian legea preskribatu zenean eta delituen biktimei laguntzeko zerbitzu bereziak sortu zirenean, gure epaitegietan dagoeneko bazegoen Biktimari Laguntzeko Zerbitzua, 24 urteko esperientzia zuena. Erakunde honek aintzat hartu du bere lana Legebiltzarrarentzako urteko txostenetan.
Horrela xedatu zuen Biktimaren Estatutuak, zalantzarik gabe, aurrerapauso garrantzitsua, justizia leheneratzailea esanbidez, transposizioz jasotako 2012ko Europako Zuzentarauaren helburuak lortzeko tresna gisa jaso zuena. Zuzentarauak gutxieneko ar
auak ezarri zituen delituen biktimak diren pertsonen eskubideen, laguntzaren eta babesaren inguruan. Horren erregelamendu-garapenak ahalik eta gehien bultzatu beharko lituzke ereduaren aukerak, erronka nagusienetako bat eragile juridiko guztiek berariazko prestakuntza jasotzea izanik.
6. INGURUMENA
Ingurumen-arloaren barruan, lurzoruari, urari, aireari, florari eta faunari eragiten dieten kutsadura-kategoriek sortutako kalteei buruzko erreklamazioak bildu dira. Guztira, 81 erreklamazio egon dira. Azpiarlokako banaketaren ar
abera, sailkapena honako hau da:
• Kutsadura akustikoa .............................................................................58
• Ingurumenaren informazioa eta parte-hartzea .......................................7
• Ingurumenaren kontrola .........................................................................4
• Administrazioaren funtzionamendua
eta administrazioaren prozedura ............................................................3
•Airearen kutsadura ................................................................................2
• Kutsadura elektromagnetikoa ..............................................................2
• Natur gune babestuak. Flora eta fauna babestea ................................2
• Sailkatutako jarduerak lurzoru urbanizaezinean ..................................1
• Ingurumeneko beste kutsadura batzuk ...............................................1
• Hondakinak eta isurketak ....................................................................1
Arlo honetan aurkeztutako kexen izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokienez:
Erreklamazio kopuru handienak hauxe dauka hizpide: ostalaritza, industria-prozesu edo azpiegitura jardueren ondoriozko zaratak etxebizitzetan eragiten dituzten eragozpenen administrazio kontrol egokirik eza. Kexetan islatu den beste kontu bat partikularrek eta elkarteek ingurumen ar
loko informazioa eskuratzeko dituzten zailtasunei lotutakoa da. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko zaintza eta kontrol sareak dauzkan airearen kalitateari buruzko datuen interpretazioari buruzko kontuak ere mahai gainean jarri dira.
Aurreko ekitaldietako jardueren jarraipenari dagokionez, fracking teknika erabiliz ezohiko gasa erauzteari lotutako Eusko Legebiltzarraren erregulazioa nabarmendu dugu, baita gizakien kontsumorako ur-ekoizpena xede duten urek bete behar dituzten ingurumen baldintzen erregulazioa ere.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Ingurumenaren informazioa eta parta-hartzea
Ekologistak Martxan elkarteak Ar
artekoari jakinarazi zion Bilboko Udalak ez ziela erantzunik eman Ar
txondoko harrobiaren zaharberritze proiektuari eta Pagasarri mendiaren plan berezia garatzeko jarduerei buruzko bi informazio eskaerei. Elkarte ekologistak salatu zuen hamar hilabete baino gehiago pasa direla informazioa eskatu zuenetik eta ez duela erantzunik jaso. Bilboko Udalari informazioa eskuratzeko eskaera horiei erantzuteko burututako jardueren gaineko azalpena eskatu genion, bereziki, horri lotuta interesdunei igorritako jakinarazpenei buruzkoa. Egindako kudeaketen ostean, Bilboko Udalak jakinarazi digu interesdunei eskatutako dokumentazioa eta informazioa igorri diela. Edonola ere, esan beharra dago erantzuna ez dela hirigintza eta ingurumenaren gaineko ar
audian ezarri diren legezko epeen barruan eman. Hori dela-eta, Ar
arteko erakundeak ingurumen eta hirigintza ar
loko informazio eskaerak modu azkarrean, lehentasunez eta indarrean dagoen legerian ezarritako epeen barruan izapidetu eta ebazteko betebeharra gogora ekarri nahi du.
2.2. Euskadiko airearen kalitate sarearen ingurumen ar
loko informazioa hobetzea
Pertsona batek Ar
arteko erakundera jo zuen Euskal Autonomia Erkidegoko zaintza eta kontrol sareak duen airearen kalitateari buruzko datuen baliozkotze prozesua mahai gainean jartze aldera. Zehatz-mehatz, aditzera eman zuen ohikoa dela Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren webgunean islatuta ageri diren datuen baliozkotzea hilabete baino gehiago atzeratzea.
Informazio hori baloratu ostean, Ar
artekoak iradokizun bat igorri zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari Euskadiko airearen kalitate sareari lotutako datuen baliozkotzearen inguruan webgunean ar
gitaratzen den informazioa neurri batean hobetze aldera. Horrelako kasuetan, garrantzitsutzat jotzen dugu ahalegina egitea webgune horietako erabiltzaileei ar
gibideak eta laguntza teknikoa eskaintzeko, euren ingurumen ar
loko eskubideak gauzatuz. Horrez gain, sailak web orrialdean datuak baliozkotzeko prozesuei (automatikoari eta eskuzkoari) buruzko eta ebaluazio datuak behar bezala egiaztatuta eta baliozkotuta dauden une zehatzari buruzko informazio nahikoa gaineratu beharko luke. Modu berean, neurtzeko ekipoaren funtzionamenduan eta kalibrazioan ar
azoak sor dezaketen gertakari zehatzei buruzko informazio nahikoa gaineratu beharko luke web orrialde horrek, izan ere, inguruabar jakin batzuetan, horrek, lortutako datuak baliogabetu ditzake.
Emandako erantzunean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailakzenbait aldaketaren berri eman digu, zehazki, webean eskaintzen den ingurumen ar
loko informazioari dagokionez. Ar
gi utzi behar da gaur egun, eskuz baliozkotu ostean, datuak ar
gitaratu ar
te igarotzen den denbora murriztu dela. Neurtzeko ekipoen gertakari zehatzei dagokienez, informazioa zabalduko dela aipatu du sailak: “Nolanahi, egindako iradokizuna aintzat hartuta, hemendik aurrera matxura baten berri izatean, beti ar
gitaratuko da aipatutako jakinarazpena, Airearen Kalitate Sareak biztanleriari helarazten dion informazioa hobetze aldera.” Gure ustez, modu horretan erantzun positiboa eman zaio Ar
arteko erakundeak egindako iradokizunari, herritar batek neurtzeko kabinetako datuen gaineko informazioa hobetzeari buruz egin zuen proposamena biltzen zuena hain zuzen ere.
2.3. Kutsaduraren ingurumen kontrola
Jasotako erreklamazio kopuru handi batek sailkatutako jardueren funtzionamenduaren behar bezalako kontrola burutzeko udal jakin batzuetan antzeman diren ar
azoak ditu hizpide, zehazki, zarata ar
azoen aurrean (tabernak eta jatetxeak, gazteen lokalak) bai bizitegi-lurzoruan, bai industria-lurzoruan zenbait jardueren ondorioz.
• Bizitegi-lurzoruan kokatuta dauden jardueren udal ingurumen kontrola. Elkarte gastronomiko, taberna, jatetxe eta gazteen lokalei lotutako zarata eta bestelako eragozpenen behar bezalako kontrola sustatzeko eman diren zenbait ebazpen azpimarratu ditzakegu:
- 2015eko abenduaren 2ko ebazpena. Horren bidez, Legazpiko Udalari gomendatzen zaio elkarte gastronomikoak sortzen dituen eragozpenak saihesteko beharrezkoak diren neurriak har ditzan eta ingurumen legezkotasuna betetzeko errekeritu diezaion.
- 2015eko apirilaren 21eko ebazpena. Horren bidez, Lasarte–Oriako Udalari gomendatzen zaio egokiak diren neurriak har ditzala tabernak eragiten dituen eragozpenak ekiditeko eta jarduera horri eska diezaiola ingurumenaren ar
loko legea bete dezan.
- 2015eko ekainaren 2ko ebazpena. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatzen zaio jatetxeari eska diezaion horren jardueraren ondoriozko irregulartasun guztiak zuzentzeko eta zaratak eta usainak sortzen dituzten eragozpenak behin betiko konpontzeko.
- 2015eko otsailaren 25eko ebazpena. Horren bidez, Ordiziako Udalari gazte aisialdi lokal batek sortutako eragozpenak ekiditeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko gomendatu zitzaion.
Kasu horietako askotan, antzeman daiteke jarduera horien ingurumen kontrola bakarrik burutzen dela eragindako pertsonek salaketa jarri ostean. Ez dago kontrolatu beharreko jardueren gaineko administrazio plangintzarik edo ingurumen zaintza eta ikuskaritza programarik. Administrazio kontrola eta esku-hartzea soilik kasu garrantzitsuenetan edo hirugarrenen presio edo esku-hartzea dagoenean besterik ez da abian jartzen. Kasu horietan ingurumen kontrola azken neurria da, beste bitarteko batzuen bidez bideratzeko ezinezkoak diren jardueretan legezkotasuna berrezartze aldera. Diziplina eta zigortzeko espedienteak hondar-jarduerak dira administrazio gehienetan.
• Industria jardueren ingurumen kontrola. Industria jardueren kutsaduraren kontrolaren kasuan, kontrola burutzeko zailtasun teknikoak eta materialak handiagoak dira, beraz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren ikuskaritza eta kontrol zerbitzuek ahalegin handiagoa egin behar dute. Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren ingurumen kontrol eta ikuskaritza zerbitzua Ingurumen Baimen Integratuaren (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen barruan dagoena) menpe dauden jardueren funtzionamendu baldintzen betetzearen jarraipena burutzen duen euskal ingurumen administrazioko organoa da.
Ingurumen salaketa larrien kasuan, administrazioak –dagokion ikuskaritzaren ostean eta beharrezkoa den informazioa bildu ondoren- administrazio ebazpen bat eman behar du eta ondorioztatu behar du instalazioak Ingurumen Baimen Integratuaren baldintzak bete dituen eta gaitzak gutxitzeko neurri zuzentzaile gehigarriren bat hartu behar den ala ez. Modu berean, adostu behar da Ikuskaritzan aurkeztutako edo bildutako froga eta ebidentziekin bat eginez- zigortzeko espedientea abiarazi edo ar
txibatu behar den eta alderdi interesdunei jakinarazi behar zaie.
• Petrolioa fintzeko planta Muskizen. 2015. urtean zehar kexak jasotzen jarraitu dugu, Muskizeko petrolioa fintzeko plantaren jardueraren ingurumen kontrola buruzkoak hain zuzen. Erakunde honek 2014ko abenduaren 10eko ebazpena igorri dio Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari, Bizkaiko Petronor S.A. enpresak petrolioa fintzeko egiten duen industria jardueraren gainean euskal herri-administrazioek daramaten ingurumen kontrolari buruzkoa. Ebazpen horretan zenbait kontu mahai gainean jarri dira, ingurumen ikuskaritza sistema hobetzeko eta industria igorpenen gaineko ar
audira egokitzeko. Horrez gain, konposatu organiko lurrunkorren eraginpean jartzearen gaia jorratu genuen –hala nola, bentzenoa, toluenoa-, baita kiratsa ere. Proposatu genuen beste mekanismo bat industria jardueraren ingurumen kontrolaren jarraipena egiteko mahai bat zen, ingurumen informazioa zabaltzeko tresna gisa eta proposamenak, salaketak edo ingurumen ar
loko legeria ezartzeko eta betearazteko aldarrikapenak aurkezteko bide gisa.
2014ko ekainean jazotako gorabehera baten ondorioz eta auzotarren elkarteak aurkeztutako salaketen eraginpean, aipatutako sailak zigortzeko espediente bat abian jarri zuen. Espediente hori ebatzi da 2015eko urriaren 5eko aginduaren bitartez eta 20.001 euroko isuna ezarri da 48 ordu naturalen epearen barruan eskumena duen aginpideari gorabeheraren berri emateko eginbeharra ez betetzeagatik.
2.4. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa eta baso-aprobetxamenduak ar
raseko mozketaren teknikaren bidez
Erreklamazio batek Urbaibaiko Erreserbaren barruan ar
raseko mozketa teknikaren bidez baso-moztearen ondoriozko ingurumen kalteak mahai gainean jarri zituen. Arartekoaren 2015eko uztailaren 3ko ebazpena. Horren bidez, Bermeoko Udalari iradokitzen zaizkio hainbat neurri, baso-aprobetxamendu baten soilketa egiteko hirigintzako lizentzia izapidetzeari dagokionez.
3. Gure esku-hartzea testuinguruaren barruan
3.1. Ingurumen babeserako neurriak ezohiko gasa erauzte aldera, haustura hidrauliko edo frackingaren bitartez
Eusko Legebiltzarrak ekainaren 30eko 6/2015 Legea onetsi du, ingurumen babeserako neurri gehigarriei buruzkoa, ezohiko hidrokarburoak erauzteko eta haustura hidraulikorako edo «fracking» delakoa.Arau honek frackingari lotutako ingurumen ar
azo larriak bildu ditu, baita lurraren berotzean duen eragina ere, berotegi-efektuko gasen gehikuntza dela-eta. Horregatik, euskal legegileak frackinga zalantzan jarri du apustu energetiko estrategiko gisa, une honetan karbono-aztarna baxua duen eredu energetiko baten aldeko apustua egitea beharrezkoa baita.Prebentzio ekintzaren eta zuhurtziaren printzipioak oinarritzat hartuta, lege horrek ingurumen babeserako zenbait neurri gehigarri onetsi ditu, hidrokarburoak esploratu, ikertu eta ustiatzeko.
Arau horrek Ar
artekoak 2011. urteko jardueran bildu zituen kontu jakin batzuk gaineratu ditu, zehatz-mehatz, Gran Enara hobian esploratzeko eta, ondoren, haustura hidraulikoaren sistema erabiliz hidrokarburoak erauzteko proiektuan euskal administrazioen esku-hartzeari eta gasa erauzteko sistema hori xedatu duten plan eta programen inguruan burutu den ingurumen ebaluazioari buruzkoa.
Erreklamazio horren ondorioz, Ar
artekoak 2012ko azaroaren 19ko ebazpena egin zuen. Bertan, ondorioztatu zen, haustura hidraulikoak, ohiko gas erauzketa sistemarekin alderatuz, ingurumenean dituen ondorioak, osasun publikorako ar
riskuak eta karbono-aztarna ikusita; esplorazio eta ustiapen fasea abian jarri aurretik eskumena duten herri-administrazioek proiektuen gauzatzean luzamendua onestea beharrezkoa dela. Luzamendu hori ezohiko hobietatik baliabide natural hori eskuratzeko erabaki estrategiakoaren gaineko ekonomia, gizarte eta ingurumen-balorazio bati lotuta egon beharko litzateke.
Arartekoak erantzun positiboa aurkitu du 6/2005 Legearen xedapenetan, frackingari buruzko ebazpenari dagokionez. Legegintzako herri-ekimen baten ondoriozko legearen izapidetzeari esker Eusko Legebiltzarrera erabat polemikoa den gai bat eraman da, haustura hidraulikoaren gaia alegia. Ar
au horrek gizarte eztabaidaren aukera barne hartzen du, hidrokarburoak esploratzeko teknika hori baimendu, ahalbidetu edo baliabideak esleitzen dituzten plan eta programen ebaluazio estrategikoaren bidez. Modu berean, ar
auak, haren hirigintzako eta ingurumeneko eskumen eremuaren barruan, zenbait murrizketa eta mugaketa ezarri dizkio teknika horri.
Arau horri dagokionez, estatuko gobernuak iragarri du konstituzio-kontrakotasuneko helegitea aurkeztuko duela, iritziak elkarbanatzeko alde biko kooperazio batzorde bat osatuz. Auzitegi Konstituzionaleko doktrina aipatu beharra dago. Izan ere, ekainaren 24ko 106/2014 Epaiaz geroztik hainbat lege autonomiko baliogabetu ditu, autonomia erkide horretako lurralde osoan haustura hidraulikoaren teknika erabat eta baldintzarik gabe debekatzen zutenak hain zuzen ere. Edozelan ere, epaiak hauxe xedatu du “La prohibición absoluta e incondicionada de una determinada técnica de investigación y explotación de hidrocarburos no puede decidirse por una Comunidad Autónoma. De la doctrina constitucional se infiere sin dificultad que, con la finalidad de protección del medio ambiente, la Comunidad Autónoma puede imponer requisitos y cargas para el otorgamiento de autorizaciones y concesiones no previstos por la legislación estatal, pero sin alterar el ordenamiento básico en materia de régimen minero y energético”.
Nabarmendu nahi dugu Euskadiko Energia Estrategia 2025 delakoaren berrikuspenean ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura gaineratu dela, hau da, azaroaren 16ko 84/2012 Gomendioan berariaz eskatu genuen kontu bat.
Ebazpen horretan bertan, gizarte eztabaida garden eta irekiaren aukera aditzera eman genuen eta, horretarako, ezohiko gasaren inguruko mahaia sortzeko iradokizuna egin genuen. Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak modu positiboan erantzun dio -2015eko otsailaren 13ko ofizioan- kontu horri. Hala, ezohiko gasari buruzko mahai hori sortzea egokia litzatekeela mahai gainean jarri zuen “siempre que este conformado por personas debidamente acreditadas a nivel técnico y competentes en la materia, con el objetivo de que el tratamiento de las cuestiones que se debatan en la misma se realice de manera objetiva, rigurosa, trasparente y científica”.
3.2. Ingurumen kalitatearen ar
auak biztanleria hornitzea xede duten uretan
Barakaldoko Ezpitsua plataforma ekologistak zenbait gorabeheraren berri eman zigun Bizkaiko Oiola urtegiko uren ingurumen kalitateari lotuta. Zehazki, plataformak adierazi zuen URA-Uraren Euskal Agentziak 2013-2014an egindako laginketa-kanpainan HCH izeneko kutsatzailearen hondarrak aurkitu zirela Oiolako urtegira sartzeko jariatzean ezarritako laginketa-puntuan. Kexan deskribatutako kontuak eta administrazio horien eskutik jasotako informazioa aztertu ostean, Ar
artekoari egokia iruditu zitzaion 2014ko maiatzaren 5eko iradokizuna helaraztea, bai Osasun Sailari, bai URA-Uraren Euskal Agentziari, edateko ura biltzeko erabilitako uren kalitatea kontrolatzeko prozedura bat ezar zezaten, 2000/60/CE Zuzentarauaren 7.2. ar
tikuluak jasotako baldintzekin bat eginez.
Gai horri dagokionez, aipatu beharra dugu irailaren 11ko 817/2015 Errege Dekretua duela gutxi onartu dela. Horren bidez, gainazaleko uren egoera jarraitu eta ebaluatzeko irizpideak eta ingurugiro kalitatearen ar
auak ezarri dira. Beste kontu batzuen ar
tean, errege dekretu horrek Hidrologia Plangintzako Ar
audia onetsi duen uztailaren 6ko 907/2007 Errege Dekretuaren 35.c ar
tikulua aldatu du –ingurumen helburuak eremu babestuetarako-. Ar
tikulu horrek gaineratu du edateko ura ekoiztea xede duten urek ingurumen kalitateko ar
auak bete behar dituztela eta, ar
azteko prozesuaren ostean, gizakien kontsumorako uraren kalitateari lotutako irizpideak ere.
Araudi horren lehenengo balorazioa egiterakoan pentsa dezakegu ar
audiaren xedapen berri horiek UEZren (Uraren Esparru Zuzentaraua) 7.2. ar
tikuluan jasotako terminoak modu ar
giagoan eta egokiagoan lekualdatu dituztela. Dena den, Euskal Autonomia Erkidegoko edateko ura biltzeko erabiltzen diren uren kalitatea kontrolatzeko prozeduretan kalitate irizpide bikoitza (osasunekoa eta ingurumenekoa) gaineratzeko eta exijitzeko beharra nabarmendu beharko luke.
4. Ar
audi- eta gizarte- testuingurua
Aipatutako ekainaren 30eko 6/2015 Legeak, ezohiko hidrokarburoak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking» delakoan ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoak, lur eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 28. ar
tikulua aldatu du, lurzoru urbanizaezin bezala sailkatutako lurrari dagokion 7. puntu berri bat sortuz, non haustura hidraulikoaren teknologia baimenduta ez dagoen eremuko ezaugarri geologiko, ingurugirokoak, paisaiaren ingurukoak edo sozioekonomikoen gainean ondorio negatiboak izan ditzakeenean. Halaber, urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 29.1. ar
tikuluak hidrokarburoak ustiatzeko haustura hidraulikoaren teknikaren erabilera debekatu du, EAEko akuiferoen kutsadurari lotutako zaurgarritasun mapan zaurgarritasun ertaina, altua edo oso altua ataletan sailkatu diren esparruetan.
Lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea berrikustea eragin du.
Eusko Jaurlaritzak Klima Aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategia onetsi zuen 2015eko ekainean. Agiri horren helburua 2050. urterako gure negutegi efektuko gasen isurketa %80 murriztea da 2005. urtearekin alderatuta eta energia berriztagarrietatik datozen kontsumitutako azken energia kopurua %40 handitzea.
5. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
5.1. Ofiziozko jarduerak
Ofiziozko jarduera bat abian jarri dugu Mundakako olatua babesteari lotuta 2015ean sortu zen gatazkan tartean zeuden alderdien ingurumen parte-hartzea eta informazioa zabaltzea sustatzeko helburuarekin. Surflari eta elkarte ekologistez osatutako talde batek Ibarrangeluko itsasbazterreko harearen mugimenduek izan duten ingurumen inpaktua ebaluatzeko eskatu dute, baita Mundakako ezkerreko olatuan duen eragina murrizteko neurriak har daitezen ere. Ingurumen Ministerioa lan batzorde bat sustatu du eta, bertan, eremu horretako udalek ere parte hartu dute, baita Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere. Batzorde horretan Azti Tecnalia delakoaren txostenak aurkeztu dira eta, Urdaibaiko Patronatuarekin batera, esku-hartze plan bat adostu da. Testuinguru horretan, zenbait elkartek azpimarratu dute Mundakako barraren gainean ikerketa lanak egitea beharrezkoa dela eta haren babesa sustatu behar dela. Beste kontu batzuen ar
tean, euskal aginpideei eskatu diete Mundakako barra “Interes Kulturaleko Ondasun” edo “Esparru Natural Babestutzat” jo dezaten, kultura ondarea eta ondare naturala babesteko legeriarekin bat eginez.
5.2. Bilerak elkarteekin
Lankidetza esparru hori erreklamazio zehatzak aurkeztuz, aldian behingo bilerak eta dibulgazio jardunaldiak eginez garatzen da, baita teknologia berriak erabiliz ere, hala nola, Ar
artekoaren ingurumen foroa.
Harremanen testuinguru horren barruan, nolabaiteko harreman izan dugu ondorengo elkarte auzotar eta ekologistekin: Mutriku Natur Taldea, Ekologistak Martxan, Ezpitsua, Eguzki eta Cokeren Kontrako Koordinadora osatzen duten zenbait talde eta elkarte.
Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumenari lotuta dauden elkarteekiko harremanaren atalean, 2015. urtean, Euskadiko Greenpeace boluntariotza sareko pertsona taldea ezagutzeko aukera eduki dugu, ar
rantza iraunkorraren eta gure kostaldean plastikozko hondakinak biltzearen aldeko jarduerak sustatzen dituen Mater ontzi museoa “hondakinak ar
rantzatu” delakoarekin burutu den kanpainaren testuinguruan.
Ingurumen ar
loan erabiltzen dugun beste komunikazio tresna bat Ar
artekoaren ingurumen foroa da. 2015. urtean zehar, 14 elkarterekin funtzionatzen jarraitu du. Urteko balantzearen ar
abera, blogak 3.000 bisita baino gehiago eduki ditu eta 10 sarrera berri gaineratu ditu.
5.3. Bilerak administrazio eta zerbitzuekin
2015. urtean zenbait bilera egin ditugu Euskal Autonomia Erkidegoko fiskaltzen atalekin, zehazki, ingurumen ar
loko ar
dura zutenekin. Bilera horien xedea, lurralde bakoitzeko bana, bi erakundeok ingurumenaren eremuan garatzen dugun lana ezagutzea izan da, baita ar
lo horretan lankidetza teknikoa burutzeko aukeraren gaineko balorazioa egitea ere. Hiru lurraldeetan egindako bileretan harremana mantentzea erabaki dugu informazioa, dokumentazioa eta Ar
artekoaren ebazpenak trukatze aldera, bai eta bi erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen ingurumen ar
loko gaiei lotuta garatzen diren ekitaldi edo jarduerak partekatzeko ere.
2015eko otsailean ar
artekoa Eusko Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politika Batzordearen aurrean agertu da Petronor enpresaren jardueraren inguruan administrazioak duen jarreraren gainean duen iritzia azaltzeko.
Mutrikuko Udalarekin bilera bat izan dugu Mundakako olatuaren babesari buruzko kexan burutu duen jarduerari lotuta. Horrez gain, Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoko ordezkariekin bildu gara, Sestaoko Galindoko Hondakin Uren Ar
aztegiaren inguruan kirats eta intsektuen ondoriozko eragozpenek eragin duten erreklamazio bat jorratzeko.
Amaitzeko, Donostiako Cristina Enea fundazioaren Iraunkortasunaren Behatokiarekin egindako bilera bat azpimarratu nahi dugu.
5.4. Iritzi ar
tikuluak eta erakundeen adierazpenak
Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, Ar
artekoak adierazpen instituzionala egin zuen. Aurten eslogana gure ikuspegi partikularrean kontzentratu da 7 mila milioi amets. Planeta bakarra. Neurriz kontsumitu.
Otsailean ospatu zen pobrezia energetikoaren Europa mailako astean, ar
tikulu bat ar
gitaratu genuen zenbait komunikabideetan “Pobrezia energetikoaren gaineko gizarte eztabaidaren alde”. Hala, Ar
arteko erakundeak pobrezia energetikoaren aurkako euskal estrategia ezartzeko beharra zabaldu du.
“Sinfonia klimatikoaren bila: Klimari buruzko goi-bilera Parisen” izenburua duen ar
tikuluan Parisen egin den aldaketa klimatikoari buruzko Nazioarte Esparru Hitzarmenaren alderdien XXI. Konferentziaren (“COP 21” akronimoarekin ezaguna) gaineko erreferentzia egin dugu .
6. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
• Herri-administrazioek jarraitu behar dute ingurumen informazio eskaerak modu azkarrean, lehentasunez eta indarrean dagoen legerian xedatutako hilabeteko epean (gehienez ere) izapidetzeko eta ebazteko eginbeharra betetzen. Horretarako, euskal herri-administrazioei bitarteko tekniko eta elektroniko nahikoak esleitu behar zaizkie legeria horren ondoriozko eginbeharrak bete ditzaten. Legezko betebehar horren osagarri gisa, interesgarria izan daiteke beste formula batzuk bilatzea informazio nahikoa helarazteko eta ingurumen ar
loko gaietan interesa duten elkarteen partaidetza hobetzeko.
• Herri-administrazioek ingurumen informazioa modu aktiboan zabaltzea ingurumeneko zenbait elementuren egoerari buruzko datuak helarazteko aukera bat da, airea, atmosfera, ura, lurzorua, lurra, paisaiak eta esparru naturalak besteak beste. Testuinguru horretan modu positiboan baloratu dugu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Ar
artekoak egindako iradokizunari emandako erantzuna. Iradokizun horretan herritar batek neurtzeko kabinen datuei lotutako informazioa hobetzeko egin zuen proposamena jaso zen.
Arduradun publikoek ahaleginak egiten jarraitu behar dute webgune horietako erabiltzaileei ar
gibideak eta laguntza teknikoa eskaintzeko, euren ingurumen ar
loko eskubideak gauzatuz.
• Jarduera kutsatzaileen ingurumen kontrola ez da soilik burutu behar zarata, kirats edo bestelako eragozpenen ondorioz eragindako pertsonek aurkezten dituzten salaketen ostean. Eskumena duen administrazioak modu planifikatuan esku hartu behar du, ingurumen zaintza eta ikuskapen programen bitartez. Esku-hartze publikoa modu koordinatuan gauzatu behar da, ingurumenaren eta pertsonen osasunaren babesean batera jarduten duten administrazio eta erakunde guztien ar
tean. Horretarako, ez-betetzea gertatzen den une zehatzean, eginbeharren betetzea egiaztatu ahal izateko bitarteko tekniko eta pertsonal nahikoak eman behar dira.
• Ingurumen gatazketan herritarren parte-hartzeari dagokionez, topaketa guneak sortzeko proposamena azpimarratu nahi dugu berriz ere, ingurumen kontrolean eskumena duten herri-administrazioek parte hartu dezaten, jarduera kutsatzaileenen funtzionamenduaren titular edo ar
duradunekin eta interesa duten herritarren elkarteekin batera.
7. HERRI LANAK, GARRAIOAK ETA AZPIEGITURAK
Aurten 62 kexa-espediente kudeatu dira sail honetan eta honakoa izan da eragindako administrazioen ar
aberako banaketa:
• Foru administrazioa ................................................................................................22
•Tokiko administrazioa ..............................................................................................21
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) ............6
Azpiarloen ar
aberako banaketari erreparatuz gero, honela sailkatuko litzateke:
• Garraioak ..............................................................................................................30
• Herri lanak eta azpiegiturak ..................................................................................12
• Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa ....................10
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta administrazio erantzukizuna .........................5
• Nahitaezko desjabetzea ........................................................................................4
• Obrak egitea ..........................................................................................................1
Ekitaldiaren itxieran, sailean jasotako kexen estatistika-informazioa ondorengoa litzateke:
Zertzelada bakarrean, ekitaldi honetan kexa gehiago jaso dira. Gutxi gorabehera ehuneko berrogeita hamarra garraio publikoaren azpieremuari dagokio eta gainerakoa beste azpieremuei. Ohikoa izaten den legez, herri lanen blokea nabarmendu dezakegu horien ar
tetik. Jaso ditugun kexen izapidetze-egoera zentzuzkoa da, jasotako guztien bi heren ingurutan gure jarduketa burutu baitugu. Batez ere laugarren hiruhilekoko kexen kasuan, jarduketa-fase desberdinetan gelditu gara, eta beste kexa batzuen kasuan ez dugu administrazioaren erantzunik jaso edo jaso dugun ar
ren ez ditugu baloratu oraindik. Kopuru absolutuetan, jarduketa okerren bat hauteman dugun kasuetan, tartean zeuden herri-administrazioek emandako erantzuna zentzuduna izan da eta helarazi dizkiegun gogoetei jaramon egin diete. Bestalde, izapidetu ditugun eta herritarrei aholkularitza eta informazioa eskaintzea helburu duten jarduketak ere azpimarratu behar dira. Atal honetan horietatik guztiz desberdinak diren gaiak jorratzen dira. Kaltetutako pertsonek gai baten lege-erregulazioari buruzko informazioa eskatzen digute, administrazioak emandako ebazpenen batekiko eta jarraitutako prozedurarekiko desadostasuna adierazten digute edo herri-administrazioen aurreragoko jarduketekiko aldea azaltzen digute, kaltetuta sentitzen direlako eta hartutako erabakiak egokiak direla egiaztatu nahi dutelako. Beste batzuetan, haien ustez administrazioak gauzatu beharreko jarduketa bat falta denean, horren inguruko informazioa eskatzen dute. Azken batean, informazio eta aholku gehiago jaso nahi izaten dute, erakunde publikoen aurrean dagozkien eskubideak erabili ahal izateko.
2. Kexarik aipagarrienak
Izapidetu ditugun kexa azpimarragarrienen laburpen bat jaso dugu atal honetan, urtean zehar egindako lanaren erakusgarri. Gomendioren bat edo azkeneko idatzi bat egin zaien kexei erreparatu diegu bereziki eta dagozkien azpieremu materialetan multzokatu ditugu, jarraian zehaztutako epigrafeen ar
abera.
2.1. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura
Ez dago honen inguruko berritasunik eta kexatzeko ar
razoi nagusia ez da aldatu: ez zaie erantzuten erreklamaziogileek herri-administrazioetan aurkeztutako eskaerei. Horrenbestez, berriro diogu dagokion ebazpena emateko eta jakinarazteko betebeharra errespetatu behar dela beti, kexa hasteko erabilitako bidea edozein izanda ere. Isiltasuna prozedura amaitzeko modu onartezina da. Lege-erreformek gero eta gehiago mugatzen dute isiltasun negatiboa erabiltzeko aukera eta erantzun faltak efektu hori izan dezan, lege baten pareko ar
au batek hala xedatzeko eskatzen dute, guztion intereserako ar
razoi premiatsuak daudelako edo erkidego zuzenbideko ar
au batek hala xedatzen duelako. Ildo horretatik, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Lege berriaren ar
abera (2016-10-2an sartuko da indarrean), prozeduraren xedea jardueretarako sarbidea izatea edo horiek gauzatzea denean, legeak isiltasunak ezespen izaera izateko, guztion intereseko ar
razoi premiatsuak egon beharko dira.
Azken batean, herri-administrazioak ar
duratsuak izan behar dira jasotzen dituzten eskaerak ebazteko orduan eta gainera, ebazpen horiek behar bezala ar
razoituta egon behar dira, Administrazioak erabaki jakin bat zergatik hartu duen jakiteko. Batzuetan interesdunak administrazioaren jardunaz kexatzen dira ez dakitelako zer egin behar duten, erabakietan eta ebazpenetan ez delako agertzen horiek zein legetan oinarrituta hartu diren edo ez delako erabaki eta ebazpen horien edukia ar
razoitzen.
Lege berria indarrean sartzearen harira, azken xedapenetatik bosgarrenaren garrantzia azpimarratu nahi genuke. Legea indarrean sartu eta urtebeteko epean, hots, 2017ko urriaren 2ra bitartean, estatuko, autonomi erkidegoko eta tokiko ar
auak, Lege honetan xedatutakoarekin bat ez datozen prozedura ar
autzaileei buruzkoak direnak, Legera egokitu beharko direla dio. Segurtasun juridikoa egoteko eta legaltasuna betetzeko, beharrezkoa da prozedurak berrikustea, denborarekin ar
audian egoki diren egokitzapenak egiteko, legeak horretarako ezarritako epeak agortu gabe.
Aurten jasotako beste hainbat kexatan planteatu den beste gauza bat herri-administrazio desberdinak beren ar
tean koordinatzeko eta lankidetzan ar
itzeko beharrizana litzateke, gai beraren inguruan baterako eskumenak eta/edo eskumen partekatuak dituztenean. Batzuetan, datozen epigrafeetan gailenduko dugun izapidetutako kexaren batean ikusi ahalko duzuenez, kaltetutako pertsonek beren kabuz egin behar diote aurre erakunde sarearen konplexutasunari eta zaila izaten da emaitza zehatz bat lortzea, administrazio bakoitzak gaiaren zenbait aspektu bakarrik jorratzen dituenean. Egoera horren aurrean, esku hartu duten administrazioak herritarrek egindako eskaerari erantzun egokia ematen ahalegindu behar dira eta horretarako haien esku dauden baliabide juridikoak erabili behar dituzte, esate baterako, lankidetza-hitzarmenak, kudeaketa aginduak edo lankidetzarako formula erabakigarriak.
2.2. Herri lanak eta azpiegiturak
Aurreko epigrafean adierazitakoaren harira, aurten bukatutzat eman dugu Enekuri gainetik Ibarrekolandara (Bilbo) bitartean bizikletaz ibiltzeko dagoen bidea oinezkoentzako ar
riskutsua zela salatzen zuen kexa baten inguruko esku-hartzea. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere esku hartu zuten. Kexan planteatutakoaren ar
abera, bidearen tarte batean erabilera bakoitzerako (oinez ibiltzeko eta bizikletan ibiltzeko) espazioak ez zeuden bereizita eta beraz, ar
riskutsua zen oinezkoentzako. Bidea ez zegoen behar beste seinaleztatuta, erabilera mota desberdinak egon ar
ren, bidetik oinez doazen pertsona batzuk zaurgarriak izan ar
ren (ikastegi bateko ikasleak eta adineko pertsonak, esaterako) eta tarte batek duen aldaparen ondorioz bizikletek baimendutako abiadura gainditu dezaketen ar
ren.
Gure erakundeak esku hartu zuenean segurtasunerako zeuden irizpide desberdinak azpimarratu zituen, kexan adierazitako tartearen zati batean eta bestean erabilera bereizteko eskatzen den gutxieneko zabalerari dagokionez, irizpide horiek aplikatzen zituen administrazioaren ar
abera. Izan ere, Foru Aldundiak 3,50 metroko zabalera izan behar zuela esan zigun azkenean eta hori ez da betetzen Udalak bereizitako tartean. Foru informazioaren ar
abera, tarte horren zabalera 3,40 metrokoa da. Gure ustez, aipatutako desadostasun horiek agerian uzten dute erabilerak bereizi ahal izateko eskatzen den segurtasunerako zabalera zein den ar
gitu beharra dagoela eta irizpide hori ar
razoitu beharra dagoela. Era berean, bide-segurtasuna hobeen bermatzen duen konponbide teknikoa eman behar da, Bizkaiko bizikleta-bideei buruzko ekainaren 27ko 10/2014 Foru Ar
auan xedatutakoari jarraituz.
Bestalde, ar
gi dago bi administrazioak ez zirela modu koordinatuan ar
itu kexan planteatutako ar
azoei konponbide bat emateko, hasieran hala egin zutela adierazi bazuten ere. Horri dagokionez, aipatutako ar
auan ageri den elkarri informazioa emateko, lankidetzan ar
itzeko, koordinatzeko eta bakoitzaren eskumeneko eremuak errespetatzeko beharra (6. ar
t.) gogorarazten du gure ebazpenak.
Segurtasunari buruzko ar
azo berarekin baina kasu honetan errepideei dagokienez, hainbat kexa izapidetu ditugu. Bilboko Santo Domingo gainean istripuak gertatzeko dagoen ar
riskuari buruzko ofiziozko esku-hartzea ere burutu dugu, trafiko-istripuek kaltetutako pertsonen elkarte batek bere kezka agertu ostean. Aurrekontu-arazoak zirela-eta, Bizkaiko Errepideen Lurralde Planaren baitan galtzada erdibitzeko aurreikusten ziren lanak ez zirela epe laburrean egingo jakin genuen eta informazioa eskatu genuen, planifikatutako proiektua burutu bitartean eremu hartako ar
riskua eta istripuak murrizteko ezarriko ziren neurrien berri izateko.
Bizkaiko Foru Aldundiak BI-631 errepidean eta zehazki Santo Domingo gainean istripuak egoteko ar
riskua murrizteko gauzatutako eta aurreikusitako jarduketen berri eman zigun. Nolanahi ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/96/EE Zuzentarauaren ar
abera, 2008ko azaroaren 19koa dena eta bide-azpiegituretako segurtasunaren kudeaketari buruzkoa dena, errepide zerbitzuko segurtasun maila igo beharra dago, espezifikoki istripu gehien gertatzen diren tarteetan inbertituz edo gehiago murrizten saiatuz.
Zuzentarau hori Europa barneko errepideen sarea osatzen duten errepideei aplikatzen bazaie ere, Batasuneko kide diren estatuek Zuzentarauaren xedapenak errepide bidezko garraiorako azpiegitura nazionalean aplikatu ahalko dituztela dio, jokamolde egoki modura. Beraz, ebaluazio bat egitea eta kasu honetan BI-631 errepidean ezarritako neurriez gain beste batzuk ezartzea komeniko litzaiokeela esan genion Bizkaiko Foru Aldundiari, istripuak ekiditeko. Beharrezkoa izango balitz, seinale egokiak jartzea izango litzateke neurri osagarri horietako bat, erabiltzaileei istripu asko egoten diren tarteak daudela iragartzeko.
Aurrekoarekin batera, seinalizazioaren aldetik ere planteatu da errepideen segurtasunari buruzko auzia. Adibide gisa, behin GI-2132 errepidearen seinalizazioa eskuinera zein ezkerrera maniobra ar
riskutsuak egiten dituzten tona askoko kamioi asko igarotzen diren errepide batentzako desegokia iruditzen zitzaiola salatu zuen pertsona batek. Eusko Jaurlaritzako Segurtasunerako Sailburuordetzaren Trafiko Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegituretarako Departamentuak, bide mota kontuan hartuta, ez zuten hutsunerik aurkitu bideko seinalizazioari dagokionez. Edonola ere, Gipuzkoako errepide eta bideen ar
aubide juridikoa erregulatzen duen Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzko Foru Ar
auaren Testu Bategina onesten duen ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Ar
autzaileari jarraituz, errepideen zaintzarako planek istripuak egoteko ar
risku gehien dagoen tarteetan bide-segurtasuna hobetzen duten jarduketa guztiei ar
reta berezia eskaintzea aurreikusi beharko luketela azpimarratu nahi dugu (35. ar
tikulua).
Azkenik, Elkartu Elkarteak aurkeztutako kexari egingo diogu erreferentzia. Elkarte horren esanetan, Donostian egiten ar
i diren autobus geltoki berria ez da irisgarria mugikortasun urritua duten pertsonentzat. Arartekoak 2015eko azaroaren 25ean emandako ebazpenean, izapidetze bidean dagoen autobus geltoki berriaren ar
kitekturaren eta jardueraren proiektua berrikusteko eskatzen zitzaion udalari, nasetarako aurreikusitako diseinuak irisgarritasun unibertsalaren printzipioa berma zezan. Laburbilduz, eraikuntzak eta hiriko espazioak barne hartzen dituzten autobus geltoki berrien elementu guztiek aipatutako ar
audian zehazten diren baldintza tekniko guztiak bete behar dituzte. Horrek esan nahi du irisgarritasun unibertsala bermatzeko oinezkoentzako ibilbideak jarri behar dituztela, aurreikusitako baliabide guztiak pertsona guztiek erabili ahal izateko, berdintasunez. Ezgaitasunen bat duten pertsonen alorrari helduko diogu, bertan sakonago aztertzen baita gomendio hori.
2.3. Ondarea
Jabari publikoari dagokionez, herri-administrazioen titulartasuneko jabari publikoa behar beste zainduta ez dagoela planteatzen duten kexak izapidetzen jarraitzen dugu. Ohikoa den legez, landa-guneko bideen egoerari buruzko kexak heltzen zaizkigu, bide horiek zaintzea toki erakundeen erantzukizuna izanik. Beste ar
azo batzuei buruzko kexak ere heltzen zaizkigu, ubide publikoen eta horien ertzen garbiketari eta mantentzeari buruzkoak, esaterako.
Zentzu horretan, hainbat pertsonak beren kezka agertu digute, hain ustez beharrezkoak diren mantentze-lanak ez dira behar bezala egiten eta horrek eragina izan dezake ibaien ubidearen edukieran, euri asko egiten duenerako. Esku hartzeko irizpideei dagokienez, Uraren Euskal Agentziak (URA) honakoa adierazi du: “mantenimendurako zerbitzuak ezinbestekoak diren bi helbururekin gauzatzen ditu bere lanak: ibaien ubideetan eta ertzetan ingurumena kontserbatu eta hobetzea eta horien edukiera hidraulikoa mantentzea”.
Edukiera hidraulikoa hobetzeko, lanak ubidearen edukiera hidraulikoa mantentzeko direla adierazi dute, horrela uholde-arriskua prebenitu eta murrizteko, ar
azoak egon daitezkeen puntu zehatz batzuetan ibaiari asko hazten utzi gabe. Kasu horietan, puntu kritikoetan bolumen handiko objektuak pilatzea ekiditea da lehentasuna, obturaziorik ez sortzeko (obturazioak zubi-begietan, presa txikien goraguneetan...) eta uren isuri askea ekiditeko. Ingurumenaren kontserbazioari eta hobekuntzari dagokienez, ibai ekosistemen gainbehera moteltzea helburu duen Europako, estatuko eta Autonomia Erkidegoko ar
audiari jarraituz ur masen egoera babesteko, kontserbatzeko eta hobetzeko, lehentasun osoz haltzadi kantauriar garrantzitsua (ekosistemarentzako betetzen dituen funtzio guztiengatik da garrantzitsua, higaduraren aurrean ibaiertzak babesten baititu) berreskuratzeko eta kontserbatzeko lanean ar
i direla diote.
Azkenik, epigrafe honetan azaldu beharra dago pertsona batek murru bat mantentzeko eta premiaz konpontzeko eskatu zuela eta ez zuela erantzunik jaso, ezta ezer egin ere. Horren harira aurkeztu zuen kexan izandako esku-hartzea bukatutzat eman dugu. Batzuetan benetan zaila izaten da ondasun publiko baten erantzukizuna duen administrazioa zein den zehaztea.
Gatzaga Buradongo harresia kontserbatzearen ar
duraren inguruan planteatutako kexan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako harresi guztiak euskal ondare publikoarenak direla ondorioztatu dugu, Estatuarenak direnak edo jabe pribatuen aldeko okupazioa edo jabetza legitimatzen duten tituluak dituztenak izan ezik. Azkeneko baldintza hori ez zegoen frogatuta helarazitako informazioan. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoak Ar
abako Lurralde Historikoari kulturaren alorrean eskualdatutako eskumenak erabiltzeko, egoki diren ondasunen eta bereziki harresien titulartasuna ere egozten ote zaion ar
gitu behar da. Aurrekoa gorabehera, Arabako Foru Aldundia da Ar
abako Lurralde Historikoan kokatuta dauden ondare historikoaren ondasunak kontserbatzeko, mantentzeko eta zaintzeko funtsezko ahalmena baliatzeko administrazio eskuduna. Azkenik, Labastidako Udalari, hirigintzaren alorrean dagozkion eskumenez gain, premiazkoa izanez gero bere udalerrian dauden interes kulturaleko ondasunak zaintzeko eta bermatzeko beharrezkoak diren kautelazko neurriak hartzeko eskumena ere dagokio.
2.4. Garraioak
Garraioen azpieremu honetan, 2015. urtean batez ere bidaiariak errepide bidez garraiatzeko zerbitzuen eskaintzari buruzkoak diren ar
azoak planteatu dira, hiri barruko zein hiriarteko zerbitzuei dagokienez. Zentzu horretan, gai horren inguruko kexa kopurua hazi dela adierazi behar dugu. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan hiriarteko lineen garraio erregularraren emakidak berritu izanaren ondorioz egon ahal izan diren disfuntzioen harira egindako kexak izan dira batez ere.
Erakunde honetan hainbat idatzi jaso ditugu, Debabarrenako hiriarteko garraio linearen funtzionamenduan izandako zailtasunak salatuz. Egindako alegazioak bildu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentura jo genuen, azaldutako oharren inguruan behar beste informazio helarazteko eskatuz.
Laburpen modura, esan dezakegu kexak ondorengoei buruzkoak zirela: ez zirela ezarritako ordutegi berriak errespetatzen, Zarautzen geraleku berri bat jarri zela eta horrek zerbitzua atzeratzen zuela, autobidetik ibiltzeko egokiak ez ziren ibilgailuak erabiltzen zirela eta Ermua-Eibar Donostiarekin batzen duten zerbitzu guztiak Ermuan hasten eta amaitzen zirela.
Azaldutako gaiei erantzuteko, ares
tian aipatutako foru sailak txosten bat bidali zigun. Bertan modu zehatzean azaltzen eta ar
razoitzen ziren zerbitzu berria martxan jartzean gertatutakoak. Txostenean zioenetik abiatuta, azken hilabeteotan zerbitzu berriak martxan jarri izanaren ondorioz gertatutako disfuntzioak berregokitzen saiatu zirela egiaztatu ahal izan genuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko beharrezkoak liratekeen aldaketa guztiak sartzen joateko konpromisoa hartu zuenez, amaitutzat eman genuen gai horretan izandako esku-hartzea.
Bestalde, Ar
abako Lurralde Historikoan Gasteiz-Boveda linearen erabiltzaileek egindako alegazioak aipatu behar ditugu, emakida berriaren ordutegiak eta ibilbideak aldatzeko eskatu baitzuten. Gure eskaerari erantzuteko, linea hori martxan jartzen ar
i zirela jakinarazi zigun Ar
abako Foru Aldundiak, eta ordutegien inguruan egindako lehenengo eskaerari dagokionez, emakida ar
autzen duten pleguen parte den proiektuan sartu direla. Ibilbidearen inguruan proposatutako aldaketei dagokienez, Garraio Zerbitzuek aldaketa egiteko kontuan hartu beharreko aldagai guztiekin batera aztertuko zituztela jakinarazi zigun, behin garraio emakida berria martxan jarritakoan, erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko.
Bizkaian polemikoa izan zen Etxebarriko Udalak hartutako erabakia, Galdakaoren eta Etxebarriko metro geralekuaren ar
teko lotura egiteko balio behar zuen hiriarteko autobusa metro geralekuan bertan egindako nasara heltzea eragotzi baitzuen.
Alkatetzak jarritako ibilbide berriak 700 metro baino gehiago oinez egitera behartzen zituen autobus horren erabiltzaileak, gehienbat Galdakaoko bizilagunak direnak. Industriagune batetik pasatu behar ziren eta ia ez zebilen inor bertatik. Segurtasun falta hark emakumeentzako “gune beltza” bilakatzen zuen ibilbidea. Jasotako kexetan salatutakoaren ar
abera, ibilbidearen tarte batzuetan hainbat oztopo daude hirigintzaren aldetik eta beraz, mugikortasun urritua duten pertsonentzako ezinezkoa da ibilbidea egitea. Espaloiek mailak dituzte, beheratzeak gaizki eginda daude eta Lezama eta Legizamon kaleen ar
teko pasabidera sartzeko eremuan ez dago barandarik.
Jasotako erreklamazioak ikusita, Etxebarriko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailarekin harremanetan jarri ginen, egindako oharrei buruzko informazioa eman ziezaguten.
Hasitako izapidetzean jakin dugu gaia auzitegietara eraman zela. Ar
razoi hori dela bide, Ar
artekoa sortu eta ar
autzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeko 13.1 ar
tikuluan xedatutakoari jarraituz, erakunde honek bertan behera utzi zituen izapidetzen ar
i zen espedienteak.
Horretaz aparte, gogora ekarri nahi ditugu 2014. urteari dagokion ekitaldian, irailetik abendura bitartean, AP-1/AP-8 autobideak erabiltzeagatik ezarritako deskontuak eta kenkariak ez aplikatzeagatik jaso genituen kexak. Horietan adierazitakoaren ar
abera, erreklamazioak aurkeztu ziren eta erantzun modura, BIDEGIren koordinatzaile nagusiak, deskontuen eta kenkarien planera atxikitako pertsonei zerbitzu hobea eskaintzeko, finantza-entitate kolaboratzaileek erabiltzaileei informazioa eta bete beharreko dokumentazioa bidaliko zizkietela adostu zela erantzun zien, azken hori datu pertsonalak eguneratzeko eta lagatzeko kanpaina baten barruan. Hala ere, kexa-egileek esan zuten ez zutela bere finantza-entitatearen jakinarazpenik jaso eta deskontuak aplikatu ez zitzaizkiela egiaztatu ahal izan zutela, beren kontu-korrontean izandako mugimenduak berrikusi ostean.
Horregatik jo genuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentura, adierazitakoaren inguruko informazio eske. Gure eskaerari erantzuteko, Bidegik informazioa kudeatzen zituen azpiegituren erabiltzaile guztiengana heltzeko esfortzu handia egin zutela eta komunikazio bide guztiak erabili zituztela adierazi zuen: web orria, prentsa idatzia, irratia eta telebista. Gehiago zehazteko eskatu genienean eman ziguten bigarren erantzunean, ondorengoa bidali ziguten: www.bidegi.net web orrian ar
gitaratutako bannerren kopia bat, Bidegiren web orrian erabiltzaileen eskura jarritako eta finantza-entitate guztiek bidalitako idatzien kopia, Bidegik finantza-entitateei ares
tian aipatutako dokumentuak bidaltzeko ordaindutako fakturen kopia eta deskribatutako kanpainaren inguruan ar
gitaratu diren albisteen kopia. Hori guztia ikusita, Bidegik zabaldutako informaziora sarbidea izateko baliabide egokiak erabili zituela kontuan hartuta, amaitutzat eman genuen gure esku-hartzea.
Errepide bidezko garraioaren inguruko kexak nagusi diren ar
ren, trenaren eta metroaren erabiltzaileen erreklamazioak jasotzen jarraitzen dugu. Gure eskumen eremua kontuan hartuta, Euskotren zerbitzuaren edo hiriko garraio sistemaren (Metro Bilbao) ingurukoak lirateke kexa horiek. Azken horri dagokionez, esan beharra dugu hainbat kexa jaso ditugula Urdulizko geltokia lurperatzeko lanen ondorioz linea eteteak ekarritako ar
azoengatik eta metroa autobusengatik aldatu izanagatik Plentzia-Sopela ibilbidea egiteko.
Kontakturik gabeko txartelen bidezko garraio publikoa erabiltzeko sistemei ere egin nahi genieke erreferentzia (MUGI Gipuzkoan, BAT Gasteizen eta BARIK Bizkaian). Sistema horiek jada ezarrita daudenez eta beren erabilera Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko guztietan orokortuta dagoenez, zerbitzu horien erabiltzaileek planteatzen dizkiguten disfuntzioak ere gutxituz doaz. Sendotze horretan, garraiorako txartel bakarra ezartzeko elkarreragingarritasunean egindako aurrerapen guztiak aipatu behar ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoko garraiobide publiko guztietan kontakturik gabeko edozein txartel erabili ahal izateko egindakoak, alegia.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta funtzionamenduaren alorrean, aurreko ekitaldietan bezala, egiten zaizkien eskaerei erantzuten ez zaielako aurkezten dira kexa gehienak. Kexak jaso dituzten administrazioen ar
abera, isiltasuna nahikoa da eskaera bat ezetsi dela ulertzeko, behin erantzuteko epea igaro ondoren. Jarrera hori ez dator bat legaltasunarekin. Alde batetik, pertsonek Administrazioari aurkezten dizkioten eskariei behar bezala ar
razoitutako erantzuna emateko eskubidea dutelako, eta bestetik, kasu guztietan isiltasuna ez delako negatiboa izaten. Gainera, isiltasunaren izaera positiboari edo negatiboari dagokionez, herri-administrazioek askotan ez dituzte betetzen bere antolaeran indarrean dauden prozedurei buruzko informazio eguneratua izateko legezko betebeharra, bakoitzak ebazpenak emateko ezarrita duen epea eta kasua bada, isiltasunaren zentzua. Ondorioz, Administrazioaren jardute ezari alor horretan zuzemen faltak dakarren babesgabetasunagatiko gaitzespena gehitu behar zaio.
Horrez gain, errepikakorra bada ere, berriro diogu Administrazioak prozedura guztietan ebazpena emateko eta jakinarazteko betebeharra duela (Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42. ar
tikulua). Aurrekoari kalterik eragin gabe, gehieneko epea (hiru hilabete, besterik ezarrita ez badago) ebazpena jakinarazi gabe igarotzen bada, egoki diren errekurtsoak aurkezteko legitimatuta egongo da.
Administrazio prozeduraren eta ar
aubide juridikoaren inguruan azpimarratu beharreko beste alderdi bat litzateke izaera juridiko propioa duten erakunde publikoen funtzionamendutik eratorritako ar
azoa, sektore publiko instituzionalaren funtzionamendutik eratorritakoa, alegia. Batzuetan erakunde horiek, herri-administrazioei lotuta egon ar
ren, ar
audi propioa izaten dute eta ar
aubide juridikoa eta administrazio prozedura erkidea aplikatzea saihestu nahi izaten dute, horretarako ar
razoirik eman gabe. Nolanahi ere, azpimarratu beharra dago administrazioaren ahalak gauzatzen dituzten guztietan 30/1992 Legea errespetatu behar dutela, beren jardute-eremuagatik ar
audiak beste prozedura ar
autu batzuk ezartzen ez baditu behintzat. Erakunde publiko horiek beren ar
aubide juridikoa ar
gitzeko esfortzua egin behar dute eta zehaztu egin behar dute zein egoeratan jardun behar duten aipatutako administrazio ar
audiaren ar
abera eta zein egoeratan ar
au propioen ar
abera, horri jarraituz jarduteko.
Herri lanen arloan aurkezten diren kexak azpiegituren proiektuak jendartean erakusteko epearen barruan izandako alegazioei emandako erantzunarekin ados ez daudelako izaten dira. Alde batetik, proiektuaren izapidetze-egoerari buruzko informazio falta salatzen dute, denbora luzea pasatzen baita espedientea izapidetzen duen administrazioaren berririk izan gabe. Espediente horien konplexutasunaren eta izapidetzean egondako aldagaien eta intzidentzien ondorioz, batzuetan onesteko eta martxan jartzeko prozesua luzatu egiten da eta horrela, zuzenean eragingo dien pertsonen (proiektuak beren jabetzei eragiten dielako edo proiektua gauzatzeagatik beste kalte batzuk pairatuko dituztela aurreikusten dutelako) ziurgabetasuna ere luzatzen da.
Beste alde batetik, oro har herri lanen proiektu horiek kaltetutako pertsonek behin eta berriro planteatzen dute egoki den administrazioari aurkeztutako alegazioak ez direla kontuan hartzen. Izapidetzea legezko formalismo hutsa bihurtzen dela diote, edukirik gabea eta erreklamaziogileek zentzuzkotzat jotzen dituzten eskaerei erantzuteko nahirik gabea. Horri dagokionez, kaltetuentzat ulertzea zaila bada ere, ezin dira egokitasunaren ar
razoiak zalantzan jarri, organo eskudunei dagokielako erabakiak hartzea.Administrazioaren diskrezionalitate horrek ez du uzten aukeratutako irizpidea beste batengatik aldatzen, ahalmenaren desbideraketa gertatzen den balizko jakin batzuetan izan ezik.
Aurten jasotako beste hainbat kexatan planteatutako gaia litzateke herri-administrazioen ar
teko harremana. 30/1992 Legeko 4. ar
tikuluak herri-administrazioen ar
teko harreman horiek jarraitu beharreko printzipioak ar
autzen ditu eta leialtasun instituzionalaren printzipioari jarraituz, beste administrazioen eskumenak errespetatu behar dituztela adierazten du. Alabaina, batzuetan ar
azoak ez du zerikusirik izaten eskumenekin eta alderdi bakarrak ere ez duela dagokion erantzukizuna bere gain hartzen izaten da ar
azoa. Kasu horietan administrazio bakoitzak ondasunarekiko edo jarduerarekiko duen eskumena zehazteko konplexutasuna aprobetxatzen da. Beste batzuetan, herri-administrazio desberdinek eskumenak badituzte osotasun modura funtzionatu beharko lukeen ondasun publiko bakar bati dagokionez, disfuntzionaltasunak gertatzen dira eta erreklamaziogileak agerian jartzen dituzte. Koordinaziorako eta lankidetzarako mekanismorik gabe, zaila da ar
azo horiek konpontzea.
Ondore horietarako, herritarren eskaerak modu eraginkorrean kudeatzeko, disfuntzioak identifikatu bezain pronto, horrelako zerbait planteatu zaion administrazioa beharrezko informazioa biltzeaz eta espresuki horretarako dauden legezko mekanismoak erabiliz, planteatutako ar
azoa behar bezala konpontzea ahalbidetuko duten neurriak hartzeaz ar
duratu behar da, herritarrak leku batetik bestera joaten ibili beharrean, erantzun ar
girik edo bidezko emaitzarik lortu gabe.
Garraioei dagokienez, horri buruzko epigrafean adierazi dugun moduan, aurten Euskadin Txartel Bakarra ezartzeko aurrerapenak egin dira. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak sustatutako helburua da, Euskadiko Garraio Agintaritzaren bitartez. Ar
aba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoetan txartel bakarra ezartzea errealitatea da jada, martxan dagoelako edo lurralde historikoetako foru erakundeen menpeko garraiobide guztietan ezartzeko fase aurreratuan dagoelako, eta baita garraio publikoaren sare propioa duten udalerrien menpeko garraiobideetan ere.
Horretaz aparte, Eusko Jaurlaritzak eta Euskotren Sozietate Publikoak kontakturik gabeko txartel guztian elkarreragingarritasuna lizitatu dute, 2016ko lehenengo seihilekoan ezartzeko, Bilbo-Donostia-Hendaia tren zerbitzuan eta Amorebieta-Bermeo adarkaduran erabiltzeko. Sistema hori martxan dago jada Bilboko tranbian, Larreinetako funikularrean, Gasteizko tranbian eta Bilbo-Donostia-Hendaia tartearen Ermua-Elgoibar tartean. Jarduteko ildo horretan, 2016an zehar kontakturik gabeko txartelak Dbusen erabili ahal izatea ere espero da, hots, Donostiako udal garraio konpainian.
Neurri horiek guztiak garraio publikoa hobetzeko dira eta zentzu horretan garraioaren alorreko lurralde agintaritzek baterako esfortzua egiten jarraitu behar dute, haien ar
tean eta Euskadiko Garraio Agintaritzarekin koordinatuz eta lankidetzan ar
ituz, herritarren mugikortasunerako mesedegarria den sistema integratu bat lortzeko. Lurralde historiko bakoitzeko txartel bakarrak gainerakoetan integratu eta erabiltzeko lan horretan, tarifak bateratu behar dira oraindik; izan ere, oraindik gauzatu ez den beste operatiba desberdin bati dagokio gai hau. Garraio publikoaren erabilera bateraturako balio duen jarduketa orok mugikortasun jasangarria lortzen lagunduko du.
Garraioen gaiarekin jarraituz, jaso ditugun kexetako batean garraio lineetan ezartzen diren ibilbide berriak eta enpresa emakidadunen batek zerbitzua emateko duen modua eztabaidatu dira. Kexa konkretu horri dagokionez, kontuan izan behar dugu garraio agintaritzek ahalmen diskrezionala dutela linea zein trazatu zehatzetatik igaroko den erabakitzeko orduan. Linearen ibilbidea zehazteko planteatu daitezkeen aukera desberdinen ar
tean, foru erakundeek edozein aukeratzeko ahalmena dutela esan nahi du horrek. Horrela, azkenean aukeratzen den ibilbidea aukerazko ar
razoietan eta Administrazioak haztatutako irizpide tekniko eta ekonomikoetan oinarrituko da. Aldi berean, enpresa emakidadunak bere gain hartu beharko du zerbitzuaren kudeaketa eta kontratuan ezarritako baldintzak hertsi-hertsian betez eta adierazitako epeak betez antolatu eta eskaini beharko du zerbitzua. Nolanahi ere, zerbitzuek ondo dihardutela bermatzeko beharrezko polizia-ahalmenak gordeko ditu administrazioak beretzat.
8. JARDUERA EKONOMIKOAREN ANTOLAMENDUA
2015ean, 40 kexa-espediente jaso dira ar
lo honetan, alegia, erakundeak ekitaldi honetan zehar jaso dituen kexa guztien %1,99.
Kexa horiek honako administrazio hauei dagozkie:
• Autonomia Erkidegoko administrazio orokorra
(Eusko Jaurlaritza) ............................................................................18
• Foru administrazioa ..........................................................................4
• Tokiko administrazioa .......................................................................1
Azpiarloak, berriz, honakoak izan dira:
• Merkataritza, turismoa eta kontsumoa ...........................................12
• Nekazaritza, abeltzaintza, ar
rantza eta industria .............................9
• Finantza-erakundeak eta aseguru-etxeak .......................................7
• Administrazioaren funtzionamendua eta
administrazioaren prozedura .............................................................4
• Beste alderdi batzuk ........................................................................3
• Telefonia zerbitzuak ........................................................................3
• Energiaz (elektrizitatea eta gasa) hornitzeko zerbitzuak .................2
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Nekazaritza, abeltzaintza, ar
rantza eta industria
Arlo honi dagokionez, ekitaldi honetan azpimarratzekoa da Nekazaritza, Ar
rantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearen ebazpen batekin ados ez zegoen herritar batek aurkeztutako kexa. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, berretsi egin zen jolas-ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2015eko azterketa ar
runtetarako deialdiaren barruan egindako proba teorikoan pertsona horrek jasotako kalifikazioa – “ez gai” (Eusko Jaurlaritzako Ar
rantza eta Nekazaritzako zuzendariaren ebazpena, 2014ko azaroaren 24koa).
Laburbilduz, bi kontuk eragin dute kexagilearen ezinegona: alde batetik, herritarra ez zegoen ados ebazpenean erabilitako ar
razoiekin, probako galdera batzuen kasuetan epaimahaiak ontzat emandako erantzunei dagokienez; bestalde, herritarrak probaren formari eta lortutako emaitzei buruzko iritzia epaimahaiarekin azaltzeko eskatu zuen, baina sailak ez zion erantzun eskaerari, eta erantzunik ezak defentsa-gabezia sortu zitzaion kexagileari.
Gure ustez, gardentasun-printzipioa eta egintza administratiboak ar
razoitzeko betebeharra betetze aldera, Administrazioak bermatu behar die prozesu horietan parte hartzen duten pertsonei puntuazio jakin bat emateko ar
razoiei buruzko ar
gibideak jasotzeko eskubidea. Horregatik, kexagileak aurkeztutako dokumentuak aztertu ditugu eta berak zalantzan jarritako erantzunak epaimahaiak ontzat jotzeko, hau da, azken finean, proban esleitutako puntuazio orokorra erabakitzeko ar
razoiak jakinarazi zitzaizkiola egiaztatu dugu.
Azaldutako bigarren kontuari dagokionez, hau da, kexagileak bere iritziak epaimahaiaren aurrean aurrez aurre egiaztatzeko aukerarik ez zuelako babesik gabe geratu izanari dagokionez, zera egiaztatu dugu: kexagileak epaimahaiarekin bildu ez bazen ere, prozesuan zehar bazuen aukera kide anitzeko organoaren erabakien aurka egiteko eta horiek ezezteko, hortaz, omisio horrek ez zuen eragin alegatutako defentsa-gabezia.
Aurreko guztia dela eta, jakinarazi genion kexagileari kontu horretan gure esku-hartzea babesteko elementurik ez genuela eta kexa-espedientea itxi eta ar
txibatzea erabaki genuela.
2.2. Merkataritza, turismoa eta kontsumoa
Konpainia pribatuek eskaintzen dituzten zerbitzuen jardueren ondoriozko hainbat kontsulta jaso ditugu. Pertsonentzat oso garrantzitsuak diren zerbitzu orokorrak eta interes publikokoak dira, hala nola, energia-hornidura, gas-hornidura eta telefonia, enpresa pribatuek kudeaketa-sistema batzuen bitartez ematen dituztenak. Inguruabar horrek mahai gainean jarritako kontuan esku hartzea galarazten badigu ere, erakunde honek uste du kudeaketa horrek ez duela zerbitzuak eman bitartean urratu daitezkeen oinarrizko eta funtsezko eskubideen galera eragin behar.
Horregatik, mahai gainean jarritako gai zehatzaren inguruan egoki iritzitako informazioa helarazi ondoren, kexa horiek aurkeztu zituzten interesatuei jakinarazi diegu Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak eta Kontsumobide direla kexa horiek izapidetzeaz ar
duratzen direnak eta, legeak hala aginduta, une honetan, gure esku hartzeko ahalmena jarduerak ordenamendu juridikoarekin bat etortzen ote diren aztertzera mugatzen dela.
Adibide bat aipatzearren, Correos y Telégrafos SA posta- operadorearean jarduerari buruzko kexa aurkeztu zuen pertsona bat bideratu dugu bulego horietara. Halaber, jakinarazi diogu, posta-zerbitzu unibertsalari, erabiltzaileen eskubideei eta posta merkatuari buruzko abenduaren 30eko 43/2010 Legearen 10. ar
tikuluaren ar
abera, posta-operadoreen bezeroek zerbitzu horiek ematean sor daitezkeen eztabaidak enpresari berari ez ezik, Kontsumoko Ar
bitraje Batzordeari ere jakinarazi ahal izango dizkiola, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk onartzen dituen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuarekin bat.
Era berean, beste herritar bati bulego horietara jotzea iradoki diogu. Izan ere, pertsona horrek ondoeza adierazi digu, Orange telefonia-enpresak bere semeari –telefonoaren erabiltzailea den adingabeari– deitzen ziolako, produktu eta zerbitzu berriak eskaintzeko. Herritarraren iritziz, halako deiak ez egiteko eskatu beharko zaie enpresa horiei. Hori dela eta, telefonia-konpainiara jo zuen, gai horretaz galdezka, baina ez zuen erantzunik jaso.
Halako deiak egitea hasiera batean legezkoa dela jakinarazi diogu. Hala ere, praktika batzuk debekatuta daude, eta komenigarria izango litzateke deiak jasotzen dituen pertsonak praktika horiek ezagutzea, zirikatzea geldiarazteko, abenduaren 30eko 29/2009 Legeak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa hobetzeko lehia desleialaren eta publizitatearen lege-araubidea aldatzen duenak, babesten baititu kontsumitzaileak telefono bidezko marketinetik. Lege horrek desleialtzat jotzen du telefonoz, faxez edo urrutiko beste komunikabide batzuen bidez nahi ez diren proposamenak behin eta berriz egitea, salbu eta kontratuzko eginbideren bat betearazteko legez justifikaturik dagoen kasuan eta neurrian.
Jakinarazi genion, legearen ar
abera, komunikazio horiek egiteko orduan, enpresaburuak edo profesionalak komunikazioetan erabiliko dituen sistemek kontsumitzaileari aukera eman beharko diotela enpresaburu edo profesional horrengandik proposamenak jasotzen jarraitzearen kontra dagoela jasota uzteko. Halaber, herritarrak deirik jaso nahi ez duela adierazten badu, enpresak bere eskaria erregistratu eta aintzat hartu beharko luke eskaria, eta berriro ez molestatu.
Bestalde, esan behar da erakunde honek ohiko okupazioko etxebizitzetan leihoak ordezkatzeko inbertsioetarako diru- laguntzak emateko jarraitu zen prozeduraren inguruko hainbat kexa jaso dituela. Hain zuzen, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ar
gitaratu du laguntza horiei buruzko deialdia.
Ildo honetan, herritarrek salatzen zuten aurreikusitako diru-saila deialdia ar
gitaratu eta handik hiru egunera agortu izana, diru- laguntzak emateko irizpidea –eskaerak onartzeko erregistro berezian ezarritako ordena oinarri hartu izana–, baita beharrezko dokumentu guztiak ez zituzten eskaerak onartu izana ere.
Laguntzak emateko erabakia ar
autua da. Horrek esan nahi du, erabaki hura hartu aurretik, laguntzak emateko oinarrietan ezarritako ar
auak onartu behar direla. Gainera, oinarriak dagokion aldizkari ofizialean ar
gitaratu behar dira.
Egiaztatu genuenez, ohiko okupazioko etxebizitzetan leihoak ordezkatzeko inbertsioetarako 2015. urteko laguntzen deialdia Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak 2015eko abuztuaren 7an emandako ebazpenaren bidez (EHAA, 169/2015 zk., irailaren 7koa) ar
gitaratu zen.
Oinarri horietako 3. puntuan, honako hau ezarri zen: “Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian (aurrerantzean EHAA) oinarri hauen iragarkia ar
gitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da diru-laguntza programa honetara eskabideak aurkezteko epea, eta programari esleitutako diru-saila agortu ar
te zabalik egongo da”. Gainera, adierazi zen EEEko web orrian emango zela eskura daitekeen aurrekontuaren berri. Halaber, honako hau aipatu zen: “Programa honen ar
abera, diru-laguntza eskabide osoak aurkeztuta eta bideratzen egongo diren ar
ren, bazter egingo dira, baldin eta esleitutako aurrekontua amaitzen bada, EEEko zuzendari nagusiak emango dituen ebazpenen bidez”. 2015eko irailaren 11ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 182/2015 zk.), diru-laguntzak emateko aurrekontua agortu egin zela jakinarazi zen.
Oinarrien 8. puntuan laguntzak eskatzeko prozedura ezarri zen eta interesatuek aurkeztu beharreko dokumentuak zehaztu ziren. Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. ar
tikuluak ezarritakoarekin bat, 9. puntuak aipatzen zuenez, eskabidea osatu gabe aurkeztuz gero edo akatsak egonez gero, eskatzaileak 10 laneguneko epea izango zuen horiek zuzentzeko, komunikazioa jaso zen egunetik zenbatzen hasita.
Bukatzeko, diru-laguntzak jasotzeko eskabideak ebazteari dagokionez, adierazi zen prozedura hori lehia edo konkurrentzia jarraitua izango zela, eta, beraz, eskabideak aurkezten ziren hurrenkeraren edo ordenaren ar
abera aztertu eta bideratuko zirela espedienteak, eta modu egokian formulatuak eta beteak egongo ziren heinean eta hurrenkeran bideratuko zirela.
2.3. Finantza-erakundeak eta aseguru-etxeak
Aurreko urteetan bezala, Autonomia Erkidegoko herritarrek banku erakunde eta aseguru-etxeen jarduerarekiko desadostasuna helarazi diote erakunde honi.
Berez, Ar
artekoaren erakundeari dagokion jarduera-eremua ez da hori, finantza-erakundeen eta aseguru-etxeen jarduera kontrolatzea erakunde hau sortu eta ar
autzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legeak esleitutako kontrol ahalmenetatik kanpo geratzen baita. Hala ere, pertsona horiei erreklamazioa aurkezteko eskura dituzten bideen inguruko orientabideak ematen saiatzen gara, haien kexak organo eskudunen aurrean aurkezteko aukera izan dezaten.
Jurisdikzio zibileko justizia-organoetan salaketa jartzeko aukera izateaz gain, Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoetara (KIUB) eta Kontsumobidera ere jo dezakete. Bertan, zerbitzu horien kontsumitzaile eta erabiltzaile izateagatik dagozkien eskubide eta beharrei buruzko informazioa jasoko dute.
Era berean, kontuan izan behar da banku-erakundeek zein aseguru-etxeek badutela barruko zerbitzu bat, erreklamazioak egiteko. Banku-erakundeen kasuan, Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzua dago, izan ere, horren ar
dura da neurrigabeko jarduerak saihestea eta bankuei buruzko indarreko ar
audia edozein unetan bete dadila zaintzea.
Aseguru eta pentsio-planei dagokienez, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorra ar
duratzen da sor daitezkeen gatazkak ebazteaz. Doako eta epaitegiz kanpoko prozedura da. Hala ere, ez ditu ebazten aseguruen ar
loan sor daitezkeen ar
azo guztiak. Hori dela eta, komenigarria izaten da zerbitzu horrek eskaintzen duen informazioaz galdetzea.
Azkenik, kontuan izan behar da Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak esleituta dituela zenbait fiskalizatze- ahalmen, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei (BGAE) dagokienez. Ar
artekoak azter ditzake ebazpen horiek, EAEko organo batek emandakoak direlako.
Arlo honetan jorratzen diren gaiei dagokienez, esan beharra dago herritarrek erakunde honetara jotzen dutela, kontu korronteak mantentzeagatik bankuak komisioak kobratzea ar
runt bilakatzeagatik haserrea adierazteko. Hain zuzen, bankuek ez dute kontuan izaten jasotako ordainsariak nahikoak ez izatea dela lansaria duten bezeroei komisiorik ez kobratzeko ezarritako epealdian batez besteko saldoak ez lortzeko ar
razoia. Horregatik kexatzen dira herritarrak.
Jaraunsleek banku-erakundeetan gordailututako kausatzailearen ondasunak eta eskubideak erabiltzeko izaten dituzten zailtasunak ere bihurtzen dira kexen ar
razoi.
Dena den, oraindik ere hipoteka-maileguak ordaintzeari aurre egiteko zailtasunek eragiten dituzte kexa gehienak. Ar
azo horiek dituzten pertsonak kezkatuta daude hipoteka betearazteko prozesuak gurasoei ere ez ote dien eragingo, sinatu duten hipoteka-maileguaren kontratua betetzea beraien ondasun higiezinekin bermatu dutelako. Era berean, interesa erakutsi digute errentamendu babestuaz baliatzeko, halako sustapena agertuz gero.
Azkenik, behin eta berriro jasotzen ditugu langabezian dauden herritarren kexak, enpresako BGAE batzuetan metatutako eskubideak berreskuratu ezin dituztelako. Otsailaren 23ko 5/2012 Legeak, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei buruzkoak, gaitzen du BGAEaren bitartez erreskatatzea, besteak beste, iraupen luzeko langabeziaren kasuan. Izan ere, oso luzea da kontingentzia edo kasuen zerrenda. Hala ere, ez du ezartzen funts horiek erreskatatzeko beharrik, eta ez du erreskatatzeko biderik ematen, kontingentzia hura ez bada aurreikusi eragindako BGAE jakin bat ar
autzen duten estatutuetan.
2.4. Beste esku-hartze batzuk
Euskal Herriko trantsizio energetikoa. Eredu energetikoak hiru xede bermatu behar ditu: horniduraren segurtasuna, iraunkortasun ekonomikoa eta ingurumen-iraunkortasuna. Xede horiek ar
azoak sortzen dituzte gaur egun. Gure sistema gune ezegonkorretan dauden herrialdeetatik datozen energia iturrien mende dago, sistema energetikoaren kostuetatik eratorritako prezio altua du, eta gainera, karbonoaren isuriak zorrozki eta hamarkada gutxitan murrizteko beharra dago. Ondorioz, karbonoaren igorpen txikiko eredu bat bilatu behar da nahitaez. Gizartearen eta gobernantzaren eredua ere aldatu egin da. Energiaren inguruko politikaren barruan hartzen diren erabakiak energia alorreko eragileen, botere publikoen eta herritarren ar
tean adostea eskatu beharko litzateke.Badago gizarte-mugimendu bat, ordezkaritza sozial eta politiko zabalekoa, energia-eredu iraunkor hori lortzea xede duena.
Eredu energetiko berri hori eraikitzeko, hiru funtsezko zutabe hartu behar dira kontuan: Eredu energetiko segurua eta kalitate onekoa. Eredu iraunkorra, aurreztea, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriko iturriak oinarri dituena. Eredu gardena, parte hartzekoa eta deszentralizatua.
Gai horiek une berezian jartzen dira mahai gainean, hain zuzen, nazioarteko eta Europar Batasuneko eremuan hartutako konpromiso eta hitzarmenak berotegi-gasen isuriak murrizteko, aurrezpen eta eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarriko iturrietatik datorren energiaren kontsumoaren kuotak ezartzeko zuzenduta daudenean. Europar Batasunak 2030. urteari begira egindako dokumentuan 2050 baino lehen, 1990eko mailekin konparatuta, %80ko jaitsiera lortu behar dela ezartzen du. Epe laburragoan, 2030. urtean, 1990eko mailekin alderatuta, berotegi-efektuko gasen isuriak %40 murriztea aurreikusten da. Era berean, energia berriztagarrien aprobetxamendua ar
eagotzea –energia-kontsumo osoaren %27raino– eta energiaren %27 aurreztea lortu nahi da.
Horiek horrela, kontuan izan behar da Eusko Jaurlaritzaren asmoa, hain zuzen, egungo Euskadiko Energia Estrategia berrikusteko eta 2025. urteari begira egokitzeko. Plangintza estrategikoko tresna horrek helburutzat ezartzen du berotegi-gasen isuriak 2030. urtera ar
te gutxienez %40, eta 2050erako gutxienez %80 jaistea, hori guztia, 2005. urtea abiaburutzat hartuta.
Halaber, kontsumitutako energia berriztagarria %40 ar
eagotzea helburu gisa jasota dago dokumentu horretan.
Adierazle bi horiei dagokienez, esan dezakegu, Kyotoko hitzarmena sinatu zen urtetik 2013ra bitartean, Euskadiko 2013ko isuriak Kyotoko oinarri-urtekoak baino %10 edo %25 (2005. urtea oinarri hartuta) txikiagoak izan direla.
Bestalde, energiaren kontsumo orokorrari dagokionez, 2014an, %7 izan da iturri berriztagarrikoa. Energia berriztagarriaren aprobetxamendua 433 ktbp-ekoa izan da urte hartan. Kopuru horretatik %67,8 biomasari dagokio, %15 bioerregaiei, %8,6 hidroelektrikoari eta %6,9 eolikoari.
Testuinguru horretan, 2016an zehar, jarduera bat abiatuko dugu, Euskadin gaur egun dagoen eredu energetikoari buruzko hausnarketa egiteko, eta euskal eredu energetikoa iraunkorrago eta hipokarboniko bihurtzeko aholkuak biltzeko.
3. Ar
audi- eta gizarte-testuingurua
3.1. 2015. urtearen hasieran ar
gitaratu zen 1/2015 Errege Lege Dekretua, otsailaren 27koa, bigarren aukeraren mekanismoarena, finantza-karga murriztekoa eta gizarte-arloko beste neurri batzuena. Lege-proiektu gisa izapidetu ondoren, uztailean, uztailaren 28ko 25/2015 Legea, bigarren aukeraren mekanismoarena, finantza-karga murriztekoa eta gizarte-arloko beste neurri batzuena ar
gitaratu zen. Lege horrek, konkurtso-arloan, kargak dituzten fede oneko zordunei bigarren aukera emateko posibilitatea ezartzen du, eta, lehen aldiz, pertsona fisikoak hartzen ditu barne. Gainera, legeak Praktika Egokien Kodeak babestutako kolektiboan barne hartzen ditu hipoteketako zoru-klausuletatik kanpo geratzen direnak, eta bi urte luzatzen du etxegabetzeen etenaldia, 2015eko maiatzean amaitu zena.
Gure Autonomia Erkidegoan, aipatu beharra dago duela gutxi onartu den urriaren 27ko 203/2015 Dekretua, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duena.
Halaber, jaso behar da Eroski sozietate kooperatiboaren batzar orokorrak onartutako EROSKIren mendeko finantza- ekarpenak (EMFE): borondatez trukatzeko eskaintza ar
gitaratu dela. Horren bidez, finantza-produktu horretan inbertitu zuten pertsonen egoerari erantzuna ematen saiatzen dira.
3.2. 2015ean nazioarteko zein Europako organo judizialek ebazpen ugari eman dituzte, bankuetako bezeroek –kontsumitzaile eta erabiltzaileek– salatutako praktika batzuen inguruan. Ezin dugu ahaztu finantza-produktuak erosten edo banku-zerbitzuak kontratatzen dituzten pertsonak kontsumitzaileak eta erabiltzaileak direla, ondorio guzietarako. Hori dela eta, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari dagokionez indarrean dagoen legeriaren babespean daude.
Ebazpenen zerrenda osoa emateko asmorik gabe, horietako batzuk nabarmendu nahi ditugu, krisialdiko urte horietan zehar euskal herritarrek aurkeztu dizkiguten gaiak lantzen dituzten heinean.
Honi dagokionez, Auzitegi Gorenaren 2015eko urtarrilaren 13ko Epaia (Zibileko Sala) aipatu behar dugu. Horren bidez, auzitegi horrek birformulatu du bere doktrina, ondasun higiezina hipotekaren bidez esleitu eta gero eskualdatzean bidegabeko aberastearen inguruan. Horrela, Auzitegi Gorenak dio: “el enriquecimiento injusto sólo podría advertirse cuando, tras la adjudicación, y en un lapso de tiempo relativamente próximo, el acreedor hubiera obtenido una plusvalía muy relevante, pues este hecho mostraría que el crédito debía haberse tenido por satisfecho en una proporción mayor, y al no serlo, el acreedor obtiene un enriquecimiento injusto con la plusvalía, o por lo menos con una parte de la misma. En este hipotético caso, que no es el que nos corresponde juzgar, la aplicación del enriquecimiento injusto se fundaría en su configuración como principio general de Derecho y en su proyección técnica respecto del necesario control causal de las atribuciones y desplazamientos patrimoniales en el curso de las relaciones jurídicas.”
Dena den, aipatu behar da, hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen bidez erreforma egin ondoren, exekuziopeko zordunari aitortzen zaio, exekutatutako ondasuna saldu eta hartzekodunari esleituta, saltzean lortutako gainbalioaren ehuneko bat jasotzeko eskubidea.
Era berean, ezin da aipatu gabe utzi Auzitegi Goreneko Zibileko Lehenengo Salak 2015eko urriaren 21ean emandako epaia. Horren bidez, auzitegiak onartu ditu banku-erakundeek merkaturatutako finantza-produktu ar
riskutsuak erosi dituzten pertsonen salaketa kolektiboak. Horrela, malgutu egin du akzioen metaketa delako kontzeptu juridikoari loturiko jurisprudentzia-irizpidea.
Halaber, 2015eko azaroaren 25eko epaia aipatu behar da. Horretan, auzitegiak kontratuaren erabateko deuseztasun absolutua deklaratu du, “revolving” kreditu baten lukuruzko izaera onartu ondoren. Izan ere, kreditua finantza-erakunde batek kontsumitzaile bati eman zion, UTB %24,6koa den interes- tasa ordaingarriaren truke. Hitzartutako interes-tasa, diruari dagokion interes-tasa ar
runta baino askoz ere handiagoa izateaz gain, neurrigabea zirudien, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta (kontsumorako kreditua).
2015ean, Auzitegi Goreneko Lehenengo Salak eutsi dio zoru-klausulen deuseztasuna deklaratu zuen doktrinari. Izan ere, gardentasun-ezagatik deuseztatu ziren klausula horiek, baina auzitegiak zehaztu duenez, kasaziopean jarritako aurkaratze-akzio indibidualei dagokienez, dagoeneko ordaindu diren zenbatekoak itzultzeko beharrak 2013ko maiatzaren 9tik aurrera izango ditu ondoreak. Nabarmentzekoa da epai horiek jasotzen duten berezitasuna. Izan ere, ez dituzte zehazten zoru-klausulen gardentasun-ezagatik deuseztasunari buruzko adierazpenaren ondorioak, edo, bestela esanda, kobratutakoa itzultzeko mugak.
Esan behar da Estatuko hainbat auzitegik epaitu aurreko ar
azoak Europar Batasuneko Justizia Auzitegian aurkeztu dituztela. Bertan, Kontseiluak 1993ko apirilaren 5ean emandako 93/13/CEE Zuzentarauaren 6.1 ar
tikuluak xedatzen duen abusuzko klausulekin ez lotzearen printzipioarekiko bateragarritasunari buruzko iritzia eskatu da, klausula horien eraginkortasunik ezaren ondorioak mugatuta, Auzitegi Gorenak zoru-klausulen ar
loan duen jurisprudentzia dela eta.
Eremu komunitarioan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (Lehenengo Sala) bere 2015eko urtarrilaren 21eko epaian, C482/13, C484/13, C485/13 eta C487/13 auzi metatuak2, zera adierazi zuen:“el juez nacional debe examinar una cláusula de un contrato relativa a intereses de demora calculados a partir de un tipo inferior al previsto por la disposición transitoria segunda de la Ley 1/2013, la fijación por ley de ese límite máximo no impide a dicho juez apreciar el carácter eventualmente abusivo de tal cláusula en el sentido del ar
tículo 3 de la Directiva 93/13.De este modo, no cabe considerar que un tipo de interés de demora inferior a tres veces el interés legal del dinero sea necesariamente equitativo en el sentido de la mencionada Directiva.
Por otra parte, en el supuesto de que el tipo de interés de demora estipulado en una cláusula de un contrato de préstamo hipotecario sea superior al establecido en la disposición transitoria segunda de la Ley 1/2013 y deba ser objeto de limitación en virtud de esa disposición, tal circunstancia no es óbice para que el juez nacional pueda, además de aplicar esa medida moderadora, extraer del eventual carácter abusivo de la cláusula en la que se establece ese tipo de interés todas las consecuencias que se derivan de la Directiva 93/13, procediendo, en su caso, a la anulación de dicha cláusula.”
Ideia hori berriz ere aipatu du 2015eko ekainaren 11ko Autoan. Zehazki, zera dio:“cuando el juez nacional haya constatado el carácter «abusivo» —en el sentido del ar
tículo 3, apartado 1, de la propia Directiva 93/13— de una cláusula de un contrato celebrado entre un consumidor y un profesional, la circunstancia de que tal cláusula no haya llegado a aplicarse no se opone por sí sola a que el juez nacional deduzca todas las consecuencias oportunas del carácter abusivo de la cláusula en cuestión.”
Halaber, epaitu aurreko beste prozedura batean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (Lehenengo Sala), bere 2015eko urriaren 29ko epaiaren bidez, C8/14 auzia, erabaki du 1/2013 Legearen laugarren xedapen iragankorra 3 ez dagoela bat eraginkortasunaren printzipioarekin, “habida cuenta del desarrollo, de la particularidad y de la complejidad del procedimiento y de la legislación aplicable, existe un riesgo elevado de que ese plazo expire sin que los consumidores afectados puedan hacer valer de forma efectiva y útil sus derechos por la vía judicial, debido en particular al hecho de que ignoran o no perciben, en realidad, la amplitud exacta de esos derechos”.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Esan bezala, berez, hori ez da Ar
artekoaren erakundeari dagokion jarduera-eremua, finantza-erakundeen eta aseguru-etxeen jarduera kontrolatzea erakunde hau sortu eta ar
autzeko otsailaren 27ko 3/1985 Legeak esleitutako kontrol ahalmenetatik kanpo geratzen baita. Hala ere, saiatzen gara herritar horiei orientabideak ematen, haien erreklamazio eta kexak organo eskudunen aurrean aurkezteko aukera izan dezaten.
4.1. Oro har, azpimarratu behar da oso gutxi direla ar
lo honetan aztertu diren kexak. Hala ere, horien guztien ar
tean nabarmendu behar ditugu funtsezkotzat jo ditzakegun zerbitzuen erabiltzaileek aurkeztutako kexak, hala nola, gas eta elektrizitate-hornidurarekin edo telefoniarekin loturikoak. Zerbitzu horiek enpresa pribatuek ematen dituzte, baina interes orokorreko zerbitzuei dagokienez, herri administrazioak ar
duratzen dira aginduzko kontrolak egiteaz.
Honi dagokionez, mahai gainean jarritako kasu gehienetan, azaldutako kontuari loturiko lege-esparruaren berri eman diegu kexagileei, eta beraien eskubideak defendatzeko nora jo dezaketen jakinarazi diegu.
4.2. Maiz jasotzen ditugu Autonomia Erkidegoko herritarren kexak, erakunde ekonomiko eta finantza-erakundeekiko harremanetan sortzen zaizkien ar
azoei buruz. Hala ere, aurrerapen handiak egin dira, bai ar
au-mailan, baita nazioarteko zein Europako organo judizialek emandako ebazpenen bidez ere. Organo horiek beraien iritzia eman dute bankuetako bezeroak diren kontsumitzaile eta erabiltzaileek salatutako praktiken inguruan. Ezin dugu ahaztu finantza-produktuak erosten edo banku-zerbitzuak kontratatzen dituzten pertsonak kontsumitzaileak eta erabiltzaileak ere badirela, ondorio guzietarako. Hori dela eta, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari dagokionez indarrean dagoen legeriaren babespean daude.
Estatu mailan, uztailaren 28ko 25/2015 Legea onartzeari esker, konkurtso-arloan, kargak dituzten fede oneko zordunei bigarren aukera emateko posibilitatea ezarri du, eta, lehen aldiz, pertsona fisikoak hartu dira kontuan. Gainera, legeak Praktika Egokien Kodeak babestutako kolektiboan barne hartzen ditu hipoteketako zoru-klausuletatik kanpo geratzen direnak, eta bi urte luzatzen du etxegabetzeen etenaldia, 2015eko maiatzean amaitu zena.
Bestalde, esan behar dugu Auzitegi Gorena salaketa kolektiboen alde egiten duela, banku-erakundeek merkaturatutako finantza-produktu ar
riskutsuak erosi dituzten kexagileen kasuetan. Horrela, malgutu egiten da akzioen metaketa delako kontzeptu juridikoari loturiko jurisprudentzia-irizpidea. Halaber, auzitegiak kontratuaren erabateko deuseztasun absolutua deklaratu du, “revolving” kreditu baten lukuruzko izaera onartu ondoren. Izan ere, kreditua finantza-erakunde batek kontsumitzaile bati eman zion, UTB %24,6ko interes-tasa ordaingarriaren truke. Hitzartutako interes-tasa, diruari dagokion interes-tasa ar
runta baino askoz ere handiagoa izateaz gain, neurrigabea zirudien, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta (kontsumorako kreditua).
Era berean, 2015ean, Auzitegi Goreneko Lehenengo Salak eutsi egin dio zoru-klausulen deuseztasuna deklaratu zuen doktrinari. Izan ere, gardentasun-ezagatik deuseztatu ziren klausula horiek, baina auzitegiak zehaztu duenez, kasaziopean jarritako aurkaratze-akzio indibidualei dagokienez, dagoeneko ordaindu diren zenbatekoak itzultzeko beharrak 2013ko maiatzaren 9tik aurrera izango ditu ondoreak. Nabarmentzekoa da epai horiek jasotzen duten berezitasuna. Izan ere, ez dituzte zehazten zoru-klausulen gardentasun-ezagatik deuseztasunari buruzko adierazpenaren ondorioak, edo, bestela esanda, kobratutakoa itzultzeko mugak.
9. HERRI-ADMINISTRAZIOEN ZERBITZUKO LANGILEAK
2015ean, Ar
arteko erakundeak 88 kexa-espediente bideratu ditu herri-administrazioen zerbitzura lan egiten duten langileen ar
loan. Kopuru hori erakunde honen jarduera-arlo guztien %4,36 da.
Honako administrazio hauei eragin diete:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) ...........60
• Tokiko administrazioa ...............................................................................................8
• Foru administrazioa ..................................................................................................6
Kexa gehienek EAEko Administrazio Orokorrarekin dute zerikusia. Erraz uler daiteke, irakaskuntza, osasuna eta polizia bezalako sektore garrantzitsuak kudeatzea administrazio horri dagokiola kontuan hartzen bada.
Edukiari erreparatuta, espediente horiek ar
lo hauekin izan dute zerikusia:
• Funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesuak .................................................31
• Ordezkapenak ......................................................................................................17
• Beste alderdi batzuk .............................................................................................12
• Administrazioaren funtzionamendua eta
administrazio prozedura ........................................................................................11
• Oporrak, lizentziak eta baimenak ..........................................................................4
• Laneko jazarpena ..................................................................................................2
• Hizkuntz normalizazioa .........................................................................................2
• Barne sustapena ...................................................................................................2
• Lanpostuak betetzea .............................................................................................2
• Diziplina-araubidea ...............................................................................................2
• Ordainsariak .........................................................................................................2
• Lanpostuen balorazioa ........................................................................................1
Jasotako kexen erdiak baino gehiago aldi baterako beharrizanak betetzeko (ordezkapenak egiteko) hautaketa- prozesuekin lotuta egon dira. Gure iritziz, horrek erakusten du herritarren sentiberatasun berezia gai horrekiko; izan ere, enplegu publikoetan sartzeko prozesuak berdintasun-printzipioa hautsi gabe eta merezimenduari eta gaitasunari buruzko irizpideei jarraitu beharko lieke.
Urte honetan zehar kudeatu diren kexa horien (jasotakoak zein ebazteke egoteagatik horiei gaineratutakoak) izapidetze prozesuaren xehetasunei dagokienez, azpimarratzekoa da txosten hau idatzi den unean honako egoera honetan daudela:
Egia da, 2014an jaso diren kopuruarekin konparatuz gero, aurten ar
lo horretan erregistratu diren kexen kopuruak behera egin duela nabarmen. Gure aurreko txostenean azaltzen genuenez, kexen kopurua nabarmen handitu zen, salatutako prozesuetan pertsona ugarik parte hartu baitzuen, eta ondorioz, eragindakoak asko izan ziren. Hortaz, behera egite horrek lehendik erregistratu ohi ziren jarduera-mailetan kokatzen du ar
loa, erakundearen jarduera osoaren %4 inguru izanik.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. UPV/EHU: irakasle elkartuen kontratuak adjudikatzeko lehiaketa publikoa
Irakasle elkartuen lanaldi partzialeko kontratuak (besteak beste, Estomatologia Saileko plaza batzuk barnean egon dira) adjudikatzeko UPV/EHUren lehiaketan parte hartu diren pertsona batzuek izan dituzten aurkako interesak direla eta, kexak izapidetzea luzatu egin da eta bereziki eztabaidatua izan da. Izan ere, hainbat administrazio-errekurtsio aurkeztu dira, baita administrazioarekiko auzien jurisdikzioko ekimen batzuk ere.
Erakunde honetara jo duen izangaiaren kasuan, hain zuzen, azkenean, errektorearen erabakiak interesik eza erabili du aitzakia gisa, kexagileak aurkeztutako azken errekurtsoak ebaztea saihesteko. Horregatik, interesatuak guri eskatu digu, erakunde garen aldetik, hautaketa-prozesuan zehar gertatutakoa aztertzeko eta horri buruzko iritzia emateko.
Gure esku-hartzearen gorabehera zehaztu eta espedientean jasotako dokumentu guztiak aztertu ondoren, ikusi dugu dokumentazioaren zati batek (prozesuan zehar egin diren lehen bi ebaluazioei buruzkoak) nahiko ar
gi erakusten duela gertatutakoa eta ikuspegi orokorra izateko aukera ematen duela.
Izan ere, horri dagokionez, espedientean jasota dauden dokumentu batzuek zalantzan jartzen dute eta ar
gi gaitzesten dute ebaluazio-batzordeen osaera, baita egindako lana ere. Honako agiri hauek izan dira: Estomatologia Sailaren isilpeko txostena; Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zk.ko Epaitegiak otsailaren 10ean emandako 8/2014 epaia; Aldezlearen txostena; eta kexagileak aurkeztutako errekurtsoak zati batean baiesten dituzten ebazpenak.
Hirugarren ebaluazioarekin eta horren inguruan gertatutakoarekin zerikusia duten dokumentuei buruz, aldiz, ezin da gauza bera esan. Errektorearen azken erabakiak –kexagileak aurkeztutako errekurtsoak ez onartzeko– kendu dizkigu horiek egiaztatzeko edo ezeztatzeko elementuak. Bestela, aurkeztutako errekurtsoen mamia ezagutzea erabakiz gero, izango genituzke elementu horiek.
Edonola ere, kexa izapidetzean egindako jarduerei esker, lehiaketari buruzko espedientean jasotako dokumentuak ikusteko eskubidea bermatzeko orduan kexagileak izan dituen zailtasunez ohartu gara. Izan ere, lehiaketaren antolatzaileek ar
duragabe jokatu dute, ez baitiote eman kexagileari –prozesuan interesa duenari– beste izangai batzuek aurkeztutako errekurtsoen berri, eta ondorioz, ez dira behar bezala defendatu kexagilearen interesak. Gainera, deigarria iruditu zaigu Unibertsitateak, erakunde honek esku hartu eta errekerimendua egin ar
ren, hilabete bat baino gehiago atzeratu egin duela aurkeztutako errekurtsoei buruzko ebazpena ematea, eta azkenean, interesik ezagatik gaitzestea erabaki duela.
Aurreko guztia kontuan hartuta, uste dugu ezin dela esan, irakasle elkartuen lanaldi partzialeko kontratuak adjudikatzeko lehiaketa publiko hori kudeatzeko orduan, halako prozesuetan kontuan hartu beharreko eskakizunak bete direnik. Ildo horretan, hainbat irregulartasun eta jardunbide desegokiak ikusi ditugu, eta horiek, gure iritziz, zalantzan eta ar
riskuan jartzen dituzte administrazio ona izateko eskubidetik eratorritako eskakizunak.
2.2. Txingudiko Zerbitzuak-Servicios de Txingudi, S.A. elkartea: ingurumeneko teknikari laguntzaile bat hautatzeko deialdia
Deialdi horren iragarkiak hainbat kexa aurkezteko ar
razoi bihurtu da.
Erakunde honetara jo duten pertsonen ar
abera, deialdiaren oinarriak berdintasun-printzipioaren kontra zeuden, justifikatu gabe mugatzen baitzuten lanpostua lortzeko aukera, adierazitako titulazio-eskakizunak direla eta. Era berean, interesatuen ar
abera, oinarri horiek onartzeak elkartean erkidetuta dauden herrietako biztanleen hizkuntz eskubideak urratzea eragin du, izangaiei euskara-gaitasun nahikorik eskatu ez zaielako. Azkenik, Epaimahaiko kideen inpartzialtasuna zalantzan jartzeaz gain, interesatuen ustez, hautaketa-prozesuaren konfigurazioari dagokionez, “desoreka garrantzitsuak antzeman dira alderdi subjektiboko eta objektiboko puntuazioen ar
tean”.
Dagokion jarduera hasita, Txingudiko Zerbitzuak-Servicios Txingudi SA elkarteak jakinarazi zion erakunde honi deialdiaren oinarriak aldatzeko eskaera zati batean onestea erabaki zuela. Izan ere, elkarteak erabaki zuen, eskatutako titulazioen ar
tean, goi mailako Lanbide Heziketako tituluak ere kontuan hartzea, hain zuzen, honako espezialitate hauek: Ingurumen Kimika, Ingurumen Osasuna edo Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola. Era berean, Ingurumen Zientzietan graduatuak edo lizentziadunak ere aipatu dira eskatutako titulazioen ar
tean. Halaber, erabaki dute euskara-maila altuagoa eskatzea, zehazki, B2 gutxienez, eta 8 puntu ematea, C1 edo C2 izanez gero. Gainerakoan, elkartearen esanetan, oinarriek indarreko ar
audian ezarritako printzipioak betetzen zituzten.
Jakina, aurkeztutako errekurtsoen aurrean elkarteak izan duen erreakzioa ikusita, ondorioztatu dugu deialdiak bat datorrela elkarteak bete behar dituen enplegu publikoa lortzeko printzipio gidariekin.
Edonola ere, eta Epaimahaiko kideen inpartzialtasunari buruzko zalantzak aintzat hartuta, berriz ere esku hartzeko prestutasuna erakutsi genien kexagileei. Behar izanez gero, etorkizunean, deialdia izapidetzen ar
i den bitartean, ezinbesteko ar
razoiketa errekeritzeko eta balorazio ar
bitrarioak saihesteko ahaleginak egingo genituzke. Azken inguruabar hori, zorionez, ez da gertatu.
2.3. EuskoTren: gidatzearekin eta merkataritza-arretarekin lotutako lanpostuak betetzeko lan-poltsa eratzeko xedez iragarritako deialdia
Deialdi horretan, lehenengo faseko hautaketa-probak gainditu ondoren aldez aurretik aukeratutako 400 hautagairen ar
tean, guztira 69 pertsonak ez dute gainditu eskatutako euskara-maila egiaztatzeko bigarren proba. Ondorioz, prozesutik kanpo geratu dira, erreserba-zerrendan sartzeko aukerarik gabe. EuskoTrenek deialdia indarrean egongo denean (4 urteetan) lan-poltsa osatzen duten pertsonen kopurua handitzea beharrezkoa dela ikusiz gero, sortuko luke zerrenda hori.
Hala ere, eta hauxe zen kexagileak salatu zuen bereizkeriazko tratua, 400 hautagaien ar
tean aurrez aukeratu ez ziren hautagaiek euskara-maila egiaztatzeko proba egin ahal izan zuten, txostenean ageri ziren ar
razoiak zirela-eta, eta ez zuten erreserba-zerrendara sartzeko eragozpenik eduki, azken proba hori gainditu ez bazuten ere; izan ere, eta horrela ar
razoitu da erantzun-txostenean, pertsona horiek ez zuten euskararen ezagutza maila egiaztatu beharrik, enpresak, beharrezkoa zela ikusita, prozesua zabaltzea erabaki ar
te.
Garrantzitsua da adieraztea modu horretan hautagai batzuk zigortzen direla, izan ere, oposizioko lehenengo fasean emaitza hobeak eduki zituzten ar
ren, alboratuta geratu dira merezimendu gutxiagoko beste hautagai batzuen mesederako; euskara maila egiaztatzea lortu gabe, berriro saiatzea uzten baitzaie horiei, deialdi berria egotekotan.
Gaia lantzean, erakunde honen aldetik defendatu dugunez, ez dugu funtsik edo ar
razoirik aurkitu hautagai batzuei bestelako tratua ematea justifikatzeko edo babesteko, azken batean, auzitegiak hartutako erabakien ondorioz, guztiz parekagarria den egoeran baitaude; izan ere, enpresak berak aurreikusi du prozesuarekin “jarraitzeko” aukera, etorkizunean beharrezkoa balitz zerrenda osatzen duten pertsonen kopurua handitzea. Hain zuzen ere, oposizioko lehenengo faseko proba guztiak gainditu dituzten hautagaiak dira, multzoan hartuta horiek, baina ez dutenak euskara maila egiaztatzea lortu eman zaien lehenengo aukeran.
Horregatik ulertu dugu baztertu beharrekoa dela tratu bereizi hori, tratu ar
bitrarioa baita, eta berdintasun printzipioaren aurka jotzen baitu. Ondorioz, gomendatu diogu EuskoTreni (Arartekoaren 2015eko azaroaren 26ko Ebazpena) berrikusi dezala gidatzearekin eta merkataritza ar
retarekin lotutako lanpostuak estaltzeko lan poltsa eratzeko xedez iragarri duen deialdiaren markoan ar
gitaratutako erreserba-zerrenda 69 hautagai horiek sartuz aipatu zerrendara, hots, lehenengo faseko probak zuzendu ondoren aurrez aukera tutako 400 hautagaien ar
tean egonik, ez dutenak euskararen ezagutza maila egiaztatzea lortu sartuz.
EuskoTrenek gomendioa onartu ez duela jakinarazi dio erakunde honi, segurtasun juridikoko ar
razoiak alegatuz. Hain zuzen, beraien iritziz, gomendioa onartuko balute, alde batera utziko lituzkete deialdiaren oinarriak, Epaimahairen ahobatezko erabakiak, eta, azken batean, erreserba osatzen duten langileen bidezko interesak.
2.4. Haurreskolak Partzuergoa: hezkuntzako langileen merezimenduen baremazioa egiteko prozesua
Ohikoa denez, Haurreskolak Partzuergoak onetsi egin du hezkuntzako langileen merezimenduen birbaremazio-deialdia, lanpostu hutsak eta ordezkapenak behin-behinean betetzeko ordezkoen zerrenda osatzeko.
Prozesu horretan parte hartu zuen irakasle batek gure esku-hartzea eskatu zuen, partzuergo horrek lanpostu hutsak behin-behinean bete eta ordezkapenak egiteko lurralde- eremua esleitzerakoan egindako akatsa zuzentzeko aukera ukatu egin ziolako. Kexan azaldutakoaren ar
abera, okertu egin zen eta Bizkaia aukeratu zuen baina, benetan, bere nahia zerbitzuak Gipuzkoan eskaintzea zen.
Interesatuaren errekurtsoari buruzko erabakian, Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak ar
gudiatu zuen kexagilearen eskaera onartzeak eta kontrako ebazpena emateak deialdiaren 3.4 manua “modu irekian haustea” ekarriko zuela (“Zerrendetako hautagai guztiek (bai barematutako zein ez barematutako hautagaiek), Haurreskolak Partzuergoan lanaldi- eta lurralde-aukerei dagokienez gaur egun dauden datuak aldatzeko eskatu ahal izango dute, eskabideak aurkezteko emandako epearen barruan. Epe hori igaro ondoren, prozesutik ateratzen den barematutako zerrendako kideek ezingo dituzte datu horiek berriz aldatu, harik eta hurrengo birbaremazioa egin ar
te”).
Erakunde honek azpimarratu du ulertuko genukeela manu hori (3.4. ar
tikulua) aintzat hartzeko beharra interesdunaren nahia hauxe izango balitz: lurraldeari lotutako aukerak aldatzea, xede horrekin ezarritako epea behin amaituta. Hala eta guztiz ere, kexan adierazi den moduan, interesatuaren asmoa oso bestelakoa da. Izan ere, bere nahi bakarra eskaeran zerbitzuak eskaintzeari dagokionez lurraldea hautatzerakoan egin zuen akatsa zuzentzea da eta, gure ustez, frogatu egin du bere kexan, hezitzaile bezala egin dituen lan guztiak Gipuzkoan izan direla azaldu ostean, bere mugikortasun aukerak galarazi edo zaildu egiten dituzten familia karga larriei erreferentzia egiten dienean.
Halaber, erakunde honek azpimarratu duenez, gure ustez, interesdunaren eskaera onartzeak ez dakar derrigorrez deialdiaren 3.4. ar
tikuluan xedatutakoa “modu irekian haustea”. Guk uste dugu, kontrakoa gertatzen dela, hau da, bi manuak modu integratuan aplikatu daitezkeela, interesatuak eskaera osatzerakoan egin zituen akatsak zuzentzeko aukera emanez (lurraldeari lotutako aukera bada ere), epez kanpoko aldaketa bat ez dela ondorioztatuz (izan ere, azken hori berariaz debekatuta dago) eta nahi gabe egindako akats bat zuzentzea dela ulertuz. Gainera, kexagilearen kasuan eta mahai gainean jarri diren inguruabar pertsonalak aintzat hartuta, azken hori nahikoa frogatua geratu da.
Horregatik guztiagatik, gomendatu diogu Haurreskolak Partzuergoari (Arartekoaren 2015eko irailaren 8ko Ebazpena) berrikus dezala hartutako erabakia eta zuzendu dezala kexagileak hezkuntzako langileen merezimenduen baremazio/birbaremazio prozesuaren baitan bere eskaera osatzerakoan egin zuen akatsa.
Gomendio hori, tamalez, ez da onartu.
2.5. EAEko Administrazio Orokorreko Herri Administrazio eta Justizia Saila eta bitarteko funtzionarioen euskara-ikastaroetan parte hartzeko aukera
Duela hilabete batzuk, kexa-idazki bat jaso zen erakunde honetan, 2014-2015 ikasturtean euskara ikasteko Herri Administrazio eta Justizia Sailak iragarri zuen deialdi orokorraren inguruan. Deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia administrazioetako langileen euskarazko hizkuntza-gaitasuna hobetzea helburu duen euskalduntze eta alfabetatze programaren barruan egin da.
Kexaren bidez, bereizkeria-egoera bat salatu zen. Izan ere, kexagileen ar
abera, bitarteko funtzionarioen kolektiboa ez zen berdin tratatzen, pertsona horiek ezin baitzuten eskatu 5 orduko ikastarorik, ezta autoikaskuntza ikastarorik ere.
Arartekoak ondo daki eta beti kontuan izaten du bai autoantolaketarako gaitasuna bai diru-baliabideak eragile edo osagai erabakigarriak izan daitezkeela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia administrazioetako langileen euskarazko hizkuntza-gaitasuna hobetzea helburu duen euskalduntze eta alfabetatze programaren barruan programatutako ikastaroak antolatzeko orduan. Hala ere, gure iritziz, eragile horietako bat ere ez, hau da, ez autoantolaketarako gaitasuna, ezta diru-baliabideak ere, ezin direla erabili EAEko Justizia Administrazioan aurretik egituratu den hizkuntza normalizazioaren prozesua edo aldez aurretik hartutako langileekiko konpromisoak aldatzeko.
Horregatik, gure esku-hartzeari heltzeko unean, zehaztu egin dugu kexan horretan benetan eztabaidatzen zen kontua: hain zuzen, aztertu behar zen EAEko Justizia Administrazioak bete ote zuen bere gain hartutako konpromisoa, alegia, administrazio horren langileen lan-baldintzak ar
autzeko orduan, EAEko Justizia Administrazioaren eremuan ezarritakoekin parekatzeko asmoa. Eremu horretan, izan ere, euskara ikastaroetan parte hartzeko aukerari dagokionez, bitarteko funtzionarioei karrerako funtzionarioentzat ezarritako ar
aubide bera aplikatzen zaie.
Bestalde, gure ustez azpimarratzekoa ere bada erakunde honetara jo duten interesatuek, salaketan jasotakoa indartzeko nahian, leporatu dietela Herri Administrazio eta Justizia Saileko ar
duradunei ezarritako praktika ez datorrela bat iraupen jakineko lanari buruzko 1999ko ekainaren 28ko 1999/70/EE Zuzentarauarekin. Horretarako, aipatu dute Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2011ko irailaren 8ko epaia. Izan ere, horren ar
abera, Zuzentarauaren eranskinean jasota dagoen iraupen jakin bateko lanari buruzko esparru-akordioko 4. klausula honelaxe interpretatu behar da: bitarteko funtzionarioei eta karrerako funtzionarioei dagokienez, iraupen jakin bateko zerbitzu-harremana izate hutsagatik egon daitekeen edozein bereizketa baztertu behar da, baldin eta tratu desberdina justifikatuko lukeen ar
razoi objektiborik ez badago.
Edonola ere, Ar
arteko erakundea garen aldetik, gogoan dugu, jakina, Herri Administrazio eta Justizia Sailari dagokiola EAEko Justizia Administrazioan garatu nahi den hizkuntza-normalizazioaren prozesuaren inguruko erabakiak hartzea, baita prozesu horren zatia den eta langileen euskarazko hizkuntza-gaitasuna sustatzea helburu duen euskalduntze eta alfabetatze programa definitzea eta zehaztea ere. Gure ustez, betiere, sailaren esku egongo da aurretik onartutako ar
aubidea berrikusteko proposamena egitea, adibidez, langileak trebatzeko aukeren inguruko jarduketa aldatzeko helburuz. Hori bai, gogoan izan behar du, aurreko lerroetan aipatu dugun bezala, debekatuta dagoela aldi baterako langileei bereizkeriazko tratua ematea.
Alabaina, hori gertatu ar
te, langileen gaikuntzari buruzko xedapenak ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan jasota dauden horiek dira, eta ar
e garrantzitsuagoa, tartean funtzionarioak parekatzeko konpromiso bat –adibidez, abuztuaren 31ko 223/2010 Dekretuan hartutakoa bezalako konpromisoa– baldin badago, erakunde honen ustez, ez dago parekotasun hura zalantzan jartzerik eta programatutako ikastaroen hartzaileak hautatzeko orduan egon daitekeen edozein desadostasun berehala gainditu behar da, Justizia Administrazioko funtzionarioak Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioekin parekatzeko konpromisoa kontuan hartuta, besterik gabe.
Laburbilduz, gomendatu diogu administrazioari (Arartekoaren 2015eko azaroaren 2ko Ebazpena) berrikus ditzala bitarteko funtzionarioek 5 orduko ikastaro trinkoak eta autoikaskuntza ikastaroak eskatzeko aukerak mugatzen dituzten baldintzak, EAEko Justizia Administrazioko langileen euskarazko hizkuntza-gaitasuna sustatzea helburu duen euskalduntze eta alfabetatze programaren barruan egiten diren euskara ikasteko deialdi orokorretan, abuztuaren 31ko 223/2010 Dekretuak onartutako EAEko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden funtzionarioak EAEko Administrazio Orokorreko funtzionarioekin parekatzeko konpromisoari jarraiki.
2.6. Seme-alabak zaintzeko lanaldi-murrizketa eta ordutegi murriztua zehaztea
Udaleko langile baten kexa jaso dugu. Seme-alabak zaintzeko, onartu egin diote bere lanaldia %33 murriztea, hala ere, udal horretako langileen lan-baldintzak ar
autzen dituen Erabakiaren ar
tikulu baten esanahiari jarraiki, ez diote baimenik eman ordutegia aldatzeko, lana eta familia bateratzeko beharren ar
abera egokitze aldera.
Gaiari heltzeko, erakunde honek nabarmendu du langileen lana eta familia bateratzea errazteko helburuarekin ar
auen bidez hartutako neurrien dimentsio konstituzionala, baldintza pertsonalengatik diskriminatuta ez egoteko eskubideari begira (Espainiako Konstituzioaren 14. ar
tikulua) zein familia eta haurrak babesteko aginduaren ikuspegitik (Espainiako Konstituzioaren 39. ar
tikulua). Izan ere, azken horrek nagusitu behar du, eta jarraibide gisa baliatu behar du, lana eta familia bateratzeari eragiten dion xedapen bat kasu zehatz batean aplikatzean interpretazioaren inguruan sor daitekeen edozein zalantza ebazteko orduan.
Ildo honetan, azpimarratu genuen ez zela baztertu behar horren hertsia izango ez zen beste interpretazio bat egitea, interesatuaren eskaera aintzat hartzeko aukera emango zuena.
Gure saiakerek ez dituzte izan espero diren emaitzak, baina, azkenean, egoitza jurisdikzionalean aitzat hartu da interesatuaren eskaera, gure planteamenduarekin bat egin eta hura egiaztatu zuen erabakiari esker.
3. Ar
audi- eta gizarte-testuingurua
2015ean zehar, jarraitu dugu Euskal Enplegu Publikoaren Legearen proiektua izapidetzen.
Txosten hau amaitutakoan, jakin dugu Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu egin duela proiektua. Hemendik aurrera, legebiltzarrean izapidetzen jarraituko da.
Proiektua aurkezteko orduan, azpimarratu nahi da horren helburua, hau da, 1989az geroztik indarrean dagoen Funtzio Publikoari buruzko legeak duela 25 urte ar
aututako enplegu publikoaren sistema eguneratzea. Nobedade nagusien ar
tean, nabarmendu da lege berriarekin batera EAEko herri-administrazio guztiek kontsolidazio-prozesu bereziei heldu ahal izango dietela, aldi baterako enplegua egituraren aldetik finkatzeko. Horrek langile publiko guztiei karrera profesionala izateko bidea irekiko die, eta aurrerabidea izango da lana eta familia bateratzearen ar
loan.
Halaber, 2015. urtean, Espainiako Administrazioak ar
auak onartu ditu, ekonomia-hazkuntzaren bidea berreskuratzean oinarrituta. Horien bidez, berriz planteatzen hasi da aurretik hartutako eusteko neurrietako batzuk (irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretua, Estatuko aurrekontuan aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak jasotzea onartzen dituena eta enplegu publiko eta ekonomia susperketaren ar
loan beste neurri batzuk abian jartzen dituena).
Ildo honi jarraituz, datorren 2016. urterako aurrekontuetan ere langileak birjartzeko tasek gora egin dute hezkuntza, osasuna edo polizia bezalako sektore garrantzitsuetan, baita garrantzi handiko beste ar
lo batzuetan ere, adibidez, gizarte-zerbitzuetako erabiltzaileei zuzeneko ar
reta ematen dieten langileen ar
loan. Ezarritako tasa %100eraino iritsi daiteke, gehienez ere.
Edonola ere, orain ar
te bezala, murriztuta dago aldi baterako langileak kontratatzea eta aldi baterako pertsonal estatutarioa edo bitarteko funtzionarioak izendatzea.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Oro har, kexek hizpide dituzten administrazioek jarrera egokia izan dute eta behar izan duen laguntza eman diote erakunde honi. Kasu bakar batean ere ez zen beharrezkoa gure lana eragotzi digutela jasotzea.
Zenbait urtetan egoerari eusteko neurri garrantzitsuak –langile berriak sartzea murriztu dutenak– aplikatu ondoren, pentsa daiteke berriro ere agertuko direla enplegu publikoari buruzko iragarkiak, eta posible izango da langileak birjartzea, behar bezalako plantillak lortzeko eta zerbitzu publikoak egoki eta eraginkortasunez emateko.
Horrela, gutxienez, saihestuko dira Ertzaintzaren 25. Promozioaren deialdian gertatutakoa bezalako gatazkak. Kasu horretan, Estatuko Administrazioak deitutako lanpostuen kopuruaren aurka egin du.
Dena den, aitortu beharra dago hezkuntza, osasuna eta polizia bezalako sektore garrantzitsuetan egon diren enplegu-eskaintza publikoek ez dutela eragin kexen kopuru nabarmena, agian, halako prozesuen kudeaketan esperientzia sendoa duten sektoreak direlako.
Edonola ere, kontu eztabaidagarri ugari jaso ditugu, eta laster ebatziko direlakoan gaude. Horietako batek Euskal Herriko Poliziaren kidegoko eskala eta kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuetan ezarritako adin-mugekin du zerikusia. Gure azken txostenetan behin baino gehiagotan aipatu dugu hori, eta orain, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia epaiketa aurreko ar
azoa formulatzen ar
i da Europar Batasuneko Justizia Auzitegian aurkezteko (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren autoa, 2015eko maiatzaren 20koa).
Kezkatzen gaituen beste ar
azo bat da Osakidetzak dislexia eta ar
reta galeragatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura duten izangaiei ematen dien tratua. Beste sektore batzuetan –adibidez, irakaskuntza publikoan– ez bezala, Osakidetzan, pertsona horiek ezezkoa jasotzen dute, probak egiteko orduan egokitzapenak eskatzen dituztenean.
Gure iritziz, irakaskuntza-sektoreko esperientziak erakusten du administrazioak gero eta ohartuago daudela aukeren berdintasuna bermatzeko eta dislexia eta ar
reta galeragatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura bezalako gaixotasunen ondorioz premia bereziak dituzten pertsonak diskriminatzea saihesteko neurriak abian jartzeko beharraz, iraganeko mugak gaindituz.
Izan ere, IVAPekin harremanetan jarri dugunean, ar
duradunak ados zeuden egokitzapenak izateko eskaera horiek onartu behar direla. Beraien ustez, egokitzapen horiek enplegu publikora sartzeko interesa duten herritar guztien aukeren berdintasuna bermatzeko balio dute, ez bakarrik %33ko ezgaitasuna duten pertsonen kasuetan, edozein zailtasun –behin-behinekoa ere izan daiteke– dituztenen kasuetan ere bai (bular-emaileak, hausturak dituzten eta horregatik probak normaltasunez egin ezin dituzten izangaiak, etab.).
Alabaina, esan bezala, parte-hartzaile asko izaten dituzten prozesu horietatik kanpo geratzen dira zuzendu beharreko praktiken berri eman diguten kexak.
Aukeratutako kexen zerrendan, besteak beste, aipatu dugu UPV/EHUko irakasle elkartuen deialdiaren inguruan garatutako jarduera. Unibertsitateak hausnarketa egingo duelakoan gaude, eta espero dugu etorkizunean antolatuko diren lehiaketak izapidetzean antzemandako irregulartasunak eta jardunbide desegokiak berriz gertatzea saihesteko konpromisoa hartuko duela.
Era berean, Txingudiko Zerbitzuak-Servicios Txingudi SA erakunde publikoak iragarritako deialdiaren berri eman dugu: Baina ez da kasu bakarra izan. Beste erakunde publiko batzuek antolatutako langile-hautaketak ere kexa aurkezteko ar
razoi bihurtu dira. Adibidez, Ar
abako Lanak SA eta BizkaiKOA erakundeak antolatutako prozesuak.
Kexa horiek direla eta, azpimarratu behar dugu pertsonifikazio-forma horiek ez dutela saihesten erakundeak Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 55. ar
tikuluan jasotako printzipioei lotuta egotea. Estatutuak, berdintasun, merezimendu eta gaitasun-printzipio konstituzionalak ezartzeaz gain, zehazten ditu enplegu publikora sartzean kontuan hartu behar diren printzipio gidariak: deialdien eta oinarrien publikotasuna, gardentasuna, hautaketa-organoetako kideen profesionaltasuna, eta azkenik, independentzia eta diskrezionalitate teknikoa hautaketa-organoen jardueran.
Aldi baterako beharrizanak (ordezkapenak) betetzeari dagokionez, aitortu behar da lan-poltsak edo ordezkapenak egiteko zerrendak eratzeak, oro har, printzipio berberak kontuan hartzea ekarri duela, aldi baterako enpleguak esleitzeko orduan.
Hala ere, batzuetan, lan-poltsa eta/edo zerrenda horiek interesatuek prozedura guztietan dituzten berme formalak kontuan izan gabe kudeatzen dira. Hautatutako kexen ar
tean, Haurreskolak Partzuergoaren kasua aipatu dugu. Horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egindako gomendioa (Arartekoaren 2015eko urriaren 21eko Ebazpena) aipatu behar dugu. Horren bidez, interesatua irakasleen ordezkapenak egiteko zerrendetatik kanpo uzteko erabakia berriz aztertzea gomendatu dugu.
Bestela, garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea, 2015. urtean, ugari izan direla langile publikoen lana eta familia bateratzeko premiarekin loturiko kexak. Lanaldi murriztuak zehazteko eskaerak izan dira, eta zerbitzuak bertaratu gabe –telelanaren bidez– emateko modalitatea ere eskatu da.
Kasu horietan guztietan, erakunde hau saiatu da nabarmentzen langileen lana eta familia bateratzea errazteko helburuarekin ar
auen bidez hartutako neurrien dimentsio konstituzionala, baldintza pertsonalengatik diskriminatuta ez egoteko eskubideari begira (Espainiako Konstituzioaren 14. ar
tikulua) zein familia eta haurrak babesteko aginduaren ikuspegitik (Espainiako Konstituzioaren 39. ar
tikulua). Izan ere, azken horrek nagusitu behar du, eta jarraibide gisa baliatu behar du, interpretazioaren inguruan sor daitekeen edozein zalantza ebazteko orduan.
Honi dagokionez, azaldu den bezalaxe, etorkizunean onartuko den Euskal Enplegu Publikoaren Legeak lana eta familia bateratzeko aukera gehiago ekarriko dituelakoan gaude, egungo gizartean ezinbestekoak baitira.
10. ANIMALIAK BABESTEA ETA EDUKITZEA
2015ean 4 kexa jaso dira animalien babesaren ar
loan, alegia, erakundeak urte osoan zehar erregistratu dituen kexen %0,19.
2. Kexarik aipagarrienak
Ekitaldi honetan, jasotako kexen kopurua oso altua izan ez bada ere, adierazi behar dugu eremu ezberdinetan pertsonen eta animalien ar
teko bizikidetzan sortutako gatazkei buruzko erreklamazioak gailendu direla adierazi behar dugu.
Herritarrek aurten ere erakunde honetara jotzen jarraitu dute administrazioek zenbait animaliek espazio publiko jakin batzuetan jasan dituzten gertakarien aurrean erantzun ez dutela salatzeko.
Horregatik zuzendu gara dagozkien toki erakundeengana, pertsonei kalterik ez egiteko animaliak izateko ar
audia betetzen dela bermatu behar dutelako. Hartara, hiriko bide eta espazio publikoetan txakurrek kontrolaturik eta loturik egon behar dute eta, horretarako, kateak edo uhalak erabili behar dira. Halaber, animalia horiek mikrotxiparekin identifikaturik, erroldaturik eta kasuan kasuko udalerriko erregistroan erregistraturik egon behar dute. Horretarako, garrantzitsua da toki-erakundeek animaliak identifikatzeko kanpainak egitea, txakurrak abandonatzeak, erasoek, kexek, etab. eragin ditzaketen ondorio negatiboak ekiditeko.
Bestalde, EiTBko programetan animaliei tratu ez egokia ematen dietela adierazteko elkarte batek egindako kexa aipatu behar dugu.
Erakunde honetan 2014ko ekitaldian EiTBko “El Conquistador del Fin del Mundo” deitutako telebista programan animaliek jasotako tratu txarrak direla eta erakunde honetan izapidetutako kexen harira, erakunde honek entitate horri produkzio ekoizleei zuzendutako jarduteko protokolo jakin batzuk abiarazteko aukera azter dezala. Horren xedea, animalien kontrako ar
azorik eza eta ongizatea bermatzen duten kontrol-neurriak ezartzea da. Honi erantzunez EiTBk gogoetak dagokion talde ar
duradunari helarazi zizkiotela jakinarazi zigun eta, EiTB estilo liburua proiektuan honi dagozkion gogoeten ar
abera, ondorengo edizioetarako badaezpadako neurriak hartu zirela.
Animalienganako tratu txar hori askotan eta programa ezberdinetan eman dela aipatzen zuen erreklamazio berria ikusita, berriz ere zuzendu ginen erakunde horrengana ar
azoaren gainean hartutako neurriak jakinarazteko.
Esku-hartze honekin lotuta, EiTBko zuzendari orokorrak jakinarazi zigun azken urte hauetan neurriak eta jarduerak egin direla eta, zentzu honetan, duela gutxi ad hoc klausula bat idatzi dela EiTBk sinatzen dituen eta animaliak agertu eta parte hartu dezaketen produkzio kontratu guztietan sartzeko.
Aipatutako klausularen kutsu literala honakoa da:
“Programetan zehar egin daitezkeen probetan ekoiztetxeak animalien irudiak edo parte-hartzea gehitu nahi badu, derrigorrezkoa izango da ETBri inguruabar horren berri ematea. Azken horrek egiaztatuko du bertan parte-hartzeak edo agertzeak ez duela haren izaeraren aurkako portaerarik zein jarrerarik inplikatzen edo ez dela tratu iraingarririk gertatzen. Horren ostean, beren-beregi baimendu ahalko da animaliekin egiten den proba bakoitza eta ondorengo emisioa.”
Era berean, jakinarazi zigun kontrol mekanismoak berrikusteko asmoa zutela etorkizuneko gatazkak ekiditeko, horrekin animalien defentsa eta babesarekin duen konpromisoa adieraziz.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Hala ere, gaur egun ar
gi dago gero eta etxeko animalia gehiago daudela espazio publikoetan. Horrenbestez, udalerriek kontrol politikak ezartzea ezinbestekoa den ar
ren, agian, komenigarria izango litzateke etxeko animaliak dauzkaten pertsonen eta gainerako herritarren ar
teko bizikidetza orekatua lortzeko bestelako irtenbideak hartzea.
Horrela, animalientzako aisialdirako eremu zehatzak prestatu daitezke ordutegi zehatzetan, era berean, beharrezkoa da animalien jabeei txakurren kakak jasotzeko aukera emateko udal baliabide egokiak eskuragarri jartzea eta informazio kanpainak egitea animalien jabeak animaliak edukitzearekin lotutako alderdietan hezi eta kontzientziatzeko, dauzkaten betebeharrak zein diren eta betebehar horiek ez betetzearen ondorioak zein diren jakin dezaten.
Aurten 110 espediente kudeatu dira sail honetan eta honakoa izan da eragindako administrazioen ar
aberako banaketa:
• Tokiko administrazioa .................................................................................................83
• Foru administrazioa ......................................................................................................5
• Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) .............5
Azpieremuen ar
aberako banaketari erreparatuz gero, honela sailkatuko litzateke:
• Administrazioaren funtzionamendua eta
administrazio-prozedura ...............................................................................................37
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta
administrazio-erantzukizuna .........................................................................................35
• Tokiko zerbitzu publikoak ...........................................................................................21
• Udal-erroldaren kudeaketa ........................................................................................14
• Beste alderdi batzuk ...................................................................................................2
• Herritarren eskubideak ...............................................................................................1
Urte honetan zehar kudeatu diren kexen izapidetzearen xehetasunei dagokienez, jaso diren kexak zein aurreko ekitaldietan ebatzi ez izanagatik pilatu direnak, ondorengo egoeran daude txosten hau idatzi den momentuan:
Aurreko ekitaldiekin alderatuz gero, ez dago berritasun handirik pertsonek alor honetan planteatutako gaiei dagokienez. Administrazioaren funtzionamenduaren eta prozeduraren blokeko kexak dira ugarienak, bloke horretan hainbat gai sartzen direlako, guztiak ere pertsonek herri administrazio desberdinekin duten harremanari buruzkoak eta administrazio prozeduraren funtsezko alderdiak ez errespetatzearekin lotutakoak, hau da: ez erantzutea, espedientean oinarrizko izapidetzeak ez egitea, hartutako erabakiak behar beste ez ar
razoitzea edo legean oinarrituta ez egotea. Laburbilduz, kexetan Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea betetzen ez dela planteatzen da, administrazio jardueraren alderdi desberdinetan, administrazioak egindakoagatik edo ez egindakoagatik.
Aurten izapidetu diren kexetatik beste gai bat ere nabarmendu daiteke, zehazki espazio publikoan terrazak eta mahaitxo oinbakarrak jartzeko baimenena. Oro har, ematen diren baimenak betetzen ez direla edo espazio publikoa okupatzeko baimenik eman ez eta jaramonik egiten ez dela salatzen da, eta baita udalak ordenantza ar
autzaileak bete daitezen hartzen dituzten neurriekiko laxoak direla ere. Hala, normalean horri aurre egiteko ez dela ezer egiten diote, eta batzuetan ez direla zehapen espedienteak irekitzen, zuzenean kaltetutako pertsonek baimenak ez kontrolatzeagatik jasaten dituzten kalteak behin eta berriro salatzen badituzte ere.
Jasotako kexen izapidetze-egoerari dagokionez, aurreko ekitaldian ez bezala, aurten herri administrazioei helarazi dizkiegun gomendio gehienak onartuak izan direla azpimarratu nahi genuke. Erakunde honek egindako proposamenen aurrean, lankidetzarako keinua litzateke hori. Jarraian kexa azpimarragarriei buruzko atala garatu dugu eta bertan aipatuko ditugu ebazpen horiek.
2. Kexarik aipagarrienak
Izapidetu ditugun kexa azpimarragarrienen laburpen bat jaso dugu atal honetan, urtean zehar egindako lanaren erakusgarri. Gomendioren bat edo azkeneko idatzi bat egin zaien kexei erreparatu diegu bereziki eta dagozkien azpieremu materialetan multzokatu ditugu, jarraian zehaztutako epigrafeen ar
abera.
2.1. Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio-prozedura
Lehenik eta behin, Donostiako Udalari egin dizkiogun eta hark onartu dituen gomendioak aipatuko ditugu. Etxeko hondakinen alorrean izapidetutako zehapen espedienteetan izandako ez betetzeei buruzkoak dira guztiak. 2014ko txostenean adierazi genuen Udalak ez zuela onartu Arartekoak 2014ko abuztuaren 11n emandako ebazpena. Ebazpen horren bidez, salatutako pertsonari jarri zitzaion 250 euroko isuna baliogabetzeko gomendatu genion Udalari. Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeko 46.3.c) eta 46.4.b) ar
tikuluen ar
abera, legearen aurka zihoan ar
au-hauste ar
ina egin zuen pertsona horrek. Aurten zabor-poltsak horretarako gaitutako tokietatik kanpo botatzeagatik ezarritako isunei buruzko beste bi gomendio egin ditugu (Arartekoak 2015eko maiatzaren 19an emandako ebazpena eta Arartekoak 2015eko uztailaren 31n emandako ebazpena). Bi gomendio horiek onartuak izan dira eta esan beharra dago pasa den urtean gaitzetsi zena ere aurten kontuan hartu dela. Kexa guztietan planteatutako ar
azoa eta ar
razoiak antzekoak ziren. Zehapen espedienteak izapidetzeko printzipioak eta ar
auak eta ustezko ar
au-hausteari aplikatu beharreko ar
audia hautsi izanari buruzkoak ziren, Lege sektoriala aplikatu nahi zelako eta ondorioz ezin zelako hondakinak biltzeko zerbitzua ar
autzen duen udal ordenantza bera aplikatu.
Zehapen ahalmena erabiltzeko ar
azo horrekin jarraituz, Arartekoak 2015eko abuztuaren 14an emandako ebazpena aipatu nahi genuke. Horren bidez, KZgunearen erabiltzaile bati jarritako zehapena baliogabetzeko gomendatu genion Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari. Erreklamaziogileari ezarritako zehapena baliogabetzeko proposatzen zuen gomendio hori onartu egin zen. Hilabete eta erdian zerbitzua ez erabiltzeko zehapena jarri zioten erreklamaziogileari eta horren ordez, zegokion espediente ar
autzailea behar bezala izapidetzeko eskatu zen. Erabiltzaileari zehapen prozeduraren 34. ar
tikulua eta hurrengoak ar
autzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zehapen ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak kontuan hartu gabe ezarri zitzaion zehapena eta beharrezkoa zen zegokion espedientea irekitzea.
Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea (SEL) bete ote den ere azpimarratu beharko litzateke atal honetan. Ildo horretatik, Ar
abako Foru Aldundiaren egoitza elektronikora sartzeko zeuden ar
azoez kexatu zen pertsona bat. SELek sarbide sistema unibertsala ezartzen du guztientzat, e-NANaren bidezkoa (14. ar
t.). Ez ditu herri administrazioak behartzen sinadura elektronikoaren beste sistema batzuk jartzera, itundutako gakoen sistema jartzera esaterako (16.1. ar
t.). Alabaina, kexa horren harira, printzipio orokorren inguruan egin genuen hausnarketaren berri eman genion foru erakundeari. Besteak beste proportzionaltasunaren eta berdintasunaren printzipioen inguruan egindako hausnarketa zen, horiek baitira erabiltzaileentzako zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa garatzeko kontuan hartu beharrekoak. Horiek kontuan hartuta, administrazioak:
• Ar
razoia edozein delarik ere, Herri Administraziorako sarbide elektronikoa ez duten herritarrek administrazioarekin harremanetan egoteko egokiak diren baliabideak dituztela bermatu beharko du, bide elektronikoa erabiltzen duten erabiltzaileen eskubide eta berme berdinekin.
• Izapide eta jarduketa bakoitzaren izaerara eta baldintzetara egokitutako bermeak eta segurtasun neurriak bakarrik eskatuko dira eta behar bezala justifikatu beharko du sistema bat edo beste gaitu izana, interesdunei uneoro behar bezalako informazioa emanez.
Hausnarketa hori guztiz eguneratua dago, erabiltzaileek gero eta gehiago erabiltzen baitituzte baliabide elektronikoak. Hurrenez hurren, herri administrazioak gero eta baliabide elektroniko gehiago jartzen dituzte erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak gauza daitezkeela bermatzeko. Dena den, aurrerapen horiek gorabehera, herri administrazioek beti hartu behar dute kontuan pertsona askok oraindik ez dituztela baliabide elektronikoak edo ez dakitela horiek erabiltzen, eta batez ere, sinadura elektronikoaren erabilera espero zena baino gutxiago ezarri da.
Administrazioak hartutako erabakiak batere edo behar beste arrazoitu gabe egoten direla ere adierazi behar dugu, behin eta berriro egiten dugun moduan. Kexa aurkezten duen pertsonak zalantzan jarritako jarduketa administratiboa aztertzerakoan zailtasunak sortzen dira, administrazioak hartutako erabakien diskrezioa oinarri modura hartzen denean. Herri administrazioek, beren funtzioak eta autoantolakuntzarako gaitasuna gauzatzean, jarduteko tarte zabala dute, normalean diskrezionaltasunaren kontzeptu juridikoan sartzen dena. Alabaina, jurisprudentziaren doktrinak dio erabaki diskrezionalek ar
razoitzeko beharra eskatzen dutela. Ar
razoiak azaltzen badira, modu egokian jardun dela eta erabakia ar
bitrarioa izan ez dela bermatuko da, eta ekintza diskrezionalak ondo kontrolatzea ahalbidetuko da. Horrela, “behar beste” ar
razoitzeko eskatzen da, gutxienez erabakia hartzeko kontuan hartu diren oinarrizko irizpideak zeintzuk izan diren jakitea ahalbidetzen duten ar
razoiak sendotzeko.
Herritarrek herri administrazioarekiko harremanetarako dituzten eskubideen alderdi bat aipatuko dugu: informazio publikora sarbidea izateko eskubidea, hau da, edukiak edo dokumentuak lortzeko eskubidea, edozein formatu edo euskarritan, horiek ematera behartuta dauden subjektuen menpe daudenean. Hala dio gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak (Gardentasunaren Legea). Lege hori indarrean sartzea herritarren informazioa lortzeko duten eskubidearen alorrean egindako aurrera pauso garrantzitsua izan zen, aurretik zegoen ar
audiarekin alderatuta (zehazki, HAAJAPELen 37. ar
tikulua). Eskubide hori gauzatzearen inguruko hainbat kexa izapidetu ditugu. Kexa horien ar
abera, ar
razoi generikoak edo itxuraz legezkoak zirenak erabili ziren egindako informazio eskaera ezesteko. Ar
razoi horiek ez omen zetozen bat ar
auaren funtsarekin, ezta Legearen interpretazioarekin ere. Beste kasu batzuetan ez zen erantzunik ere jaso.
Herri administrazioek daukaten informazio publikoa eman nahi ez dutela erakusteko, Arartekoak 2015eko urriaren 13an emandako ebazpena bidali genion Gasteizko Udalari, erreklamaziogileak egindako informazio eta dokumentazio eskaerei erantzun ar
razoitua eman ziezaien. Udalak gomendioa onartu du eta ondorengoa jakinarazi digu: “se crea un Departamento que gestionará el derecho a la participación ciudadana y el derecho a la información pública. Este nuevo Departamento de Participación, Transparencia y Centros Cívicos, será el encargado de adoptar las medidas necesarias para la implantación en el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz de la regulación contenida en la Ley 19/2013 de 9 de diciembre de transparencia, acceso a la información pública y buen gobierno.”
2.2. Udal erroldaren kudeaketa
Pertsona askorentzako oso garrantzitsua da gai hau, erroldatuta egotea oinarrizko baldintza baita oinarrizko prestazio sozialak jasotzeko. Behin eta berriro ar
razoibide berberekin ar
i garela esan beharra dugu.
Aurtengo berritasunetako bat litzateke Idazkariordetzaren 2015eko martxoaren 16ko ebazpena onetsi dela da. Ebazpen horren bidez, Estatistikako Institutu Nazionalaren Presidentetzaren eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Eskumenen Koordinazioaren Zuzendaritza Orokorraren 2015eko urtarrilaren 30eko ebazpena ar
gitaratu zen. Azken ebazpen horren bidez, udal errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak ematen zaizkie udalei eta beraz, gai hau ar
aututa dago (2015eko martxoaren 24ko BOE). Jarraibide berri horiek kontuan hartu dituzte 1997ko jarraibideak onetsi zirenetik legerian izandako aldaketak, eta baita Erroldatze Kontseiluari egindako kontsultei buruzko txostenik garrantzitsuenak ere.
Beste gauza batzuen ar
tean, erakunde honen planteamenduaren ildo beretik, ondorengoa dio ebazpenak. 1.13 atalean:
“Si el Ayuntamiento no notifica dentro de los tres meses la resolución estimando o desestimando la solicitud, operará el silencio positivo y el ciudadano quedará a todos los efectos empadronado en ese municipio (artículo 43 de la Ley 30/1992), desde la fecha de su solicitud.”
Nolanahi ere, ar
au orokor gisa, pertsona batek erroldan alta emateko eskatzen duenean, udalek izen-ematea bestelako izapiderik gabe gauzatu behar dutela azpimarratu beharra dago (ebazpeneko 1.9 atala). Ondorioz, eskaeran ageri diren datuak benetakoak direla egiaztatzeko izapideak pertsona horrek egoitza udalerrian ezarriko duelako zalantza eragiten duten ar
razoizko zantzuak daudenean bakarrik egingo dira. Sarritan datuak egiaztatu egiten direla ikus genezake, egoitza udalerrian izatearen inguruko ar
razoizko zalantzarik ez badago ere. Izapidetzearen luzapena zalantzan jar dezaketen ar
razoiengatik egiaztatzen da askotan.
2.3. Informazioa eta herritarren parte-hartzea
Interesdunek gai publikoetan parte hartzeari dagokionez, aurten eskatutako dokumentazioa entregatu ez izanari buruzko zenbait kexa izapidetu ditugu. Kexa horietan tartean zeuden herri administrazioek emandako ar
razoiekiko desadostasuna adierazten zuten. Beste kasu batzuetan, eskatutakoaren inguruko erantzunik lortu ez izanagatik kexatu dira. Interesdunek gero eta informazio orokor gehiago eskatzen dute administrazioaren jardueraren inguruan (estatistikako datuak, adibidez) eta beraz, eskatutako informazioa emateko jarrera irekia eduki beharra dago. Eremu honetako beste atal batzuetan ere gai honen inguruko azalpen luzeagoak eman ditugu.
2.4. Herri administrazioen ondarea
Aurten, ondare publikoari dagokionez, udal jabari publikoa okupatzen duten terrazak eta mahaitxoak jartzeak dakartzan ar
azoei buruzko kexa gehiago jaso direla nabarmendu beharra dago, baita udalaren jardun faltari buruzkoak ere.
Hala, Bilboko Udalari helarazi genion Arartekoak 2015eko urriaren 28an emandako ebazpena. Horren bidez, terrazak jartzerakoan espazio publikoari buruzko ordenantza behar bezala betetzeko gomendatzen da. Ebazpen horretan, terrazak espazio publikoaren okupaziorako emandako udal baimenaren edukira egokitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko gomendatu genion Udalari, eta baimenean jartzen zuena betetzen ez bazen, zehapen ahalmena gauzatzeko, egokiak iruditzen zaizkion bestelako jarduketez gain, ikuskapen zerbitzuek prebentzio-lanak egitea, gehienbat. Udalak gomendio hori onartu zuen.
Abadiñoko Udalari ere gai horren inguruko kexa bat aurkeztu zitzaion. Orokorrean ordenantza betetzen ez zela salatzen zen kexa hartan eta erreklamaziogileak zalantzan jartzen zuen udalak terrazak jartzerakoan irisgarriak diren oinezkoentzako ibilbideak zehazteko eska daitezkeen baldintzen inguruan egindako interpretazioa eta apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren aplikazioa. Dekretu horren bidez, hiriko inguruen, espazio publikoen, eraikuntzen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko ar
au teknikoak onetsi ziren. Arartekoak 2015eko irailaren 4an emandako ebazpenean, ibilbideak jarraituak izan behar direla eta biderik laburrena hartu behar dutela ondorioztatu genuen. Gauzak horrela, ar
auak ezartzen du baldintza horiek espaloietan ondoen betetzen dituen ibilbidea dela fatxadaren lerroaren alboko espazioa libre uzten duena; hori guztia ahaztu gabe trazadurak bere osotasunean beharrezko koherentzia eta jarraitutasuna eduki behar dituela oinezkoentzako pasabide eta igarolekuekin, etab. Abadiñoko Udalak ez zuen gure gomendioa onartu.
Ondare publikoaren defentsaren ar
loan, bide publikoen ar
azoak azpimarratzen jarraitzeaz gain, Arartekoak 2015eko uztailaren 15ean emandako ebazpena bidali genion Artziniegako Udalari. Horren bidez, jabari publikokoa den partzela baten defentsarako espedientea behar bezala izapidetzeko gomendatu genion. Udalak gomendio hori onartu zuen.
Atal honekin bukatzeko, herri administrazioek ondare publikoaren kudeaketan hautapen prozesuak irekiak direla bermatzetik eratorritako betebeharren inguruko kexak aipatu beharko genituzke. Portuetan, hondartzetan edo antzeko lekuetan eman beharreko baimenak, eman daitekeen baimen kopurua mugatua denean, lehiaketa bidez emango dira, hautatzeko baldintzak eta irizpideak zehaztu ondoren. Eskatzaileek baldintza berezirik bete behar ez badute, zozketa bidez esleitu beharko dira baimenak.
2.5. Ondare-erantzukizuna
Denok dakigu herritarrak asko mugitzen direla eskaintzen dietela beren borondatearen kontra kalteak dakartzaten gertaeretan murgilduta daudenean. Kalte horiek pertsonalak edo materialak izaten dira eta tartean herri administrazioren bat egoten denez, ondare-erantzukizuneko erreklamazioak aurkezten dituzte, labur esanda kaltea zerbitzu publikoen funtzionamenduek eragina dela uste dutelako.
Erreklamazio horietako batzuen harira, eskatutako konpentsazio ekonomikoak lortzen ez dituzten interesdunek beren kexa bidaltzen digute guri, ohikoa den legez. Aurreko txostenetan askotan esan dugu eta ekitaldi honi buruzkoan berriro esan dugu, ar
lo honetan jarduteko moduaren erakusgarri den kexa mota delako.
Etengabe jasotzen ditugu honelako kexak eta aurkeztu izanaren ar
razoien ezaugarriak ere errepikatu egiten dira, izapidetzen ditugun espedienteak sustatzen dituzten partikularren ikuspuntutik: administrazioak denbora gehiegi hartzen duela prozedurak izapidetzeko eta ebazpenak emateko, ez daudela ados kexaren funtsaren inguruan hartutako erabakiekin, erreklamazioetan eskatzen den kalte-ordainaren kontra doazelako…
Aztertu den ekitaldian ez da garrantzi handiko ezer hauteman baina bi gai azpimarratzea komeni da. Alde batetik, aurreko txostenetan adierazi den legez, heltzen zaizkigun espedienteetan gero eta kalitate handiagoa antzematen da aplikatu beharreko ar
audiak eskatutako izapidetze-prozedurak errespetatzeari dagokionez. Bestetik, berariazko ebazpen gaitzeslera mugatuta, aitortu beharra dago erreklamaziogileei, beren eskaerak aurrera egiteko, administrazioren funtzionamenduaren eta adierazitako kalteen ar
tean kausalitate erlazioa dagoela frogatu behar dutela ulertaraztea zaila dela, baina administrazioek ezezko erantzunak ar
razoitzeko orduan esfortzu handiagoa egin beharko lukete.
2.6. Tokiko zerbitzu publikoak
Aurten udalek tokiko zerbitzu publikoak eskaintzen ez dituztela edo eskaintza eskasa dela dioten hainbat kexa jaso ditugu, aurreko ekitaldietan bezalaxe. Alde batetik, eskaintzen diren zerbitzuen funtzionamenduaren alderdi zehatz batzuk azpimarratu nahi genitzake eta bestetik, Gasteizko Udalaren Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Ar
audia betetzen ez dela salatzen duen kexa, udal kirol instalazioetako bateko kafetegian alkohola erakutsi eta saltzen delako. Arartekoak 2015eko abuztuaren 11n emandako ebazpena helarazi genion Udalari, alkohola erakutsi zein saltzeko debekua betearazteko eta bestela, udal ar
audia aldatzeko. Udalak gomendioa onartu zuen eta ar
audia aztertzeko lantalde bat sortzea aurreikusi du, ekainaren 25eko 18/1998 Legera egokitzeko. Lege hori droga mendekotasunaren ar
loko prebentzioari, laguntzari eta gizarteratzeari buruzkoa da.
Etxebizitzak urez hornitzeko zerbitzuen, estolda-sarearen eta ar
giteria publikoaren zerbitzuen eskaintzari edo horiek ez eskaintzeari buruzko kexak ere jaso ditugu, baita bide publikoen zaintza eskasari buruzkoak ere. Sarritan atal honetan aurkezten diren kexak zerbitzu horiek lurzoru urbanizaezinean eskaintzeko izaten dira eta hori zaila da berez, hiriguneetatik urrun dauden eremuetatik eskaini beharko liratekeelako.
3. Ofiziozko espedienteak
Atal honetan hiru ofiziozko espediente izapidetu ditugu, Errenterian, Erandion eta Barakaldon egiten den kalez kaleko salmentari buruzkoak. Espediente horien guztien helburua 2012. urtean izapidetutako ofiziozko espedienteen jarraipena egitea zen. Espediente haietan antzeman zen kalez kaleko salmenta ar
autzen zuten ordenantzak ez zeudela egokituta Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legea erreformatzen duen martxoaren 1eko 1/2010 Legera eta kalez kaleko salmenta edo sedentarioa ez den salmenta ar
autzen duen otsailaren 26ko 199/2010 Errege Dekretura. Ar
autze horrek, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraua aplikatu izanak ekarritako aldaketa sakonen aurrean, establezimendu-askatasunerako eta zerbitzuen prestaziorako oztopo juridiko eta administratibo guztiak kentzeko eskatzen du.
Aipatutako udalak ez dira legeriara egokitu oraindik, hala egiteko asmoa dutela adierazi badute ere. Nolanahi ere, ordenantzen beharrezko egokitzapenari kalterik egin gabe, lanpostu hutsak esleitzeko deialdi publikoek kontuan hartu behar dute establezimendu-askatasunaren printzipioaren aurkako irizpideak aplikatzea debekatuta dagoela.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Aurreko ekitaldiko txostenean atal honen amaieran esan genuen legez, herritarrentzako zerbitzuaren izaerak erakutsiko du tarteko erakundeen gardentasun maila, informazio publikorako sarbidea izateko eskubidea bermatzeko. Gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea betetzeaz ar
i ginen, (Gardentasunari buruzko Legea). Txosten hau idatzi den datan, Lege horren eduki osoa aplikatu behar zaie herri administrazio guztiei.
Gardentasunari buruzko Legea guztiz eraginkorra izan dadin, antolamendurako neurriak hartu behar dira (informazio-unitateak edo informazio-eskaeren kudeaketa integratzeko eta organo eskuduna identifikatzeko beste sistema batzuk), eta baita ere edukiak sortzeko neurriak (publizitate aktiboa), euskarriak egokitzekoak (gardentasunaren ataria), etab. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko udalen web orriak azaletik aztertu ondoren, atal honetako kexa gehienak jaso dituzten administrazio gehienen kasuan, kezkatzeko moduko hutsuneak antzeman ditugu, egoitza elektronikoetan edo web orrietan ar
gitaratu behar duten informazioari dagokionez, Legeko 6., 7. eta 8. ar
tikuluen ar
abera. Hori dela-eta, gure ustez, oraindik asko dago egiteko ar
lo horretan.
Horretarako, publizitate aktiboaren edukia sortzeko betebeharra dutela azpimarratu nahi genuke eta horrez gain, legearen aurreikuspenak ezartzeko eta zerbitzu hau behar bezala emateko berebizikoak diren bi alderdi aipatu nahi genituzke. Alde batetik, eman behar den informazioaren kalitatea, edukia ondo egituratuta egon behar delako eta irisgarria izan behar delako, informazioa ondo ulertu ahal izateko. Horretarako, esfortzu handia egin beharko da, eskuragarri dauden dokumentuak modu eraginkorrean kudeatzeko.Gainera, administrazio prozedurak eta izapidetzeak sinplifikatzeko eta ar
gitzeko ere lan egin beharra dago.
Alde batetik, berebizikoa da, baita ere, administrazio bakoitzaren kasuan informazioaren eduki aktiboa osatzeaz eta interesdunek egin ditzaketen eduki-eskaerei erantzuteaz ar
duratzen den organoa, saila edo atala zehaztea.Horretarako, informazioa erakunde baten edozein atal edo sailetan sortzen dela kontuan hartuta, behar bezala kudeatu beharko da pertsona guztien parte-hartzea, gardentasuna eta informaziorako eskubidea benetan eraginkorrak izateko, atal edo pertsona ar
duradunak gainbegiratuta edo dinamizatuta.Laburbilduz, herri administrazioek banatuta dituzten ohiko jardunak gainditu beharko dituzte eta informaziorako sarbidea izateko zeharkako zerbitzua eskaini beharko dute.
Gardentasunari buruzko Legea ezartzeari buruzko erreseina txiki honekin bukatzeko, administrazio gardena garatu eta ezartzeko, administrazioek web orri bat edo egoitza elektronikoa izan behar dutela esan behar dugu, eskuragarri dagoen informaziorako sarbidea izateko ezinbestekoak diren baliabideak baitira. Dena den, beste batzuetan ere esan izan dugun moduan, herritarrek informaziorako eskubidea bide elektronikotik gauzatzea nahiago badute ere, baliabide horiek ez dituzten edo erabiltzen ez dakiten herritarrek ere eskuragarri dagoen informaziorako sarbidea izan beharko duten, zuzenean bertaratuta. Horretarako, informazio bulegoetako edo herritarrei ar
reta emateko bulegoetako langileek lagundu egin beharko diete eta eskaera erraztu beharko dute. Alor honetako legezko betebeharren ezarpen eraginkorraren inguruan hausnartzeko, egituratzeko eta antolatzeko, hori kontuan hartu beharra dago eta jarduteko jarraibide ar
giak ezarri beharra dago. Ezin da beti “hori interneten daukazu” erantzuna eman.
Beste kontu batzuei helduz, erakunde honetara jo duten pertsonek eskatutako zerbitzu publikoa eskaintzeari dagokionez, udalek udalerrian sortzen diren beharrizanak ordaintzeko aurrekontu-zuzkidura eskasa izaten dutela adierazi beharra dago eta gainera, momentu honetan, beste mugapen batzuk ere dituzte, Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Egonkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa betetzeko derrigortasuna, esaterako.
Dena den, Udalei antolamendurako ahalmena eta ahalmen diskrezionala aitortu zaizkie aurrekontuaren alorrean, legeak zehazten ez dituen eta haien ar
aberakoak diren zuzenbideaz haratagoko irizpideetan oinarrituz (aukerazkoak edo egokierazkoak) aukeratzeko. Hala ere, aurrekontua antolatzean, udalek ez dute inoiz ahaztu behar derrigorrezko zerbitzuak emateko behar diren kredituei lehentasuna eman behar zaiela (Toki Ar
aubidearen Oinarriak ar
autzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 26.1 ar
tikulua), gutxienekoak edo derrigorrak ez diren edo Lege horretako 25.2 ar
tikuluan aurreikusitako alorretan dituzten eskumenen baitan sartzen ez diren zerbitzuak estaltzea helburu duten beste kontzeptu batzuk sartu aurretik.
Hala, ondo badakite ere, udalerri guztietan eskaini beharreko oinarrizko zerbitzuak ondorengoak direla gogorarazi nahi genieke: ar
giteria publikoa, hilerria, hondakinen bilketa, bide-garbiketa, etxebizitzak urez hornitzea, estolda sistema, herriguneetarako sarbidea eta bide publikoen zolaketa. Legeak udalerriek derrigorrezko zerbitzuak eskaini behar dituela xedatzeaz gain, bizilagunak babesten ditu, hala izan dadin eskatu ahal izateko. Lege horretako 18.1 g) ar
tikuluan xedatutakoaren ar
abera, bizilagunek “egoki den zerbitzu publikoa eskaintzeko eta kasua bada, zerbitzu hori ezartzeko eskatzeko eskubidea dute, ezinbestekoa den eskumen propioa bada”. Horrenbestez, ekitaldi bakoitzerako aurrekontua onesten dutenean, kontuan hartu behar dute legeriak oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko partida nahikoa zuzkitzera behartzen dituela, beharrezkoa den kalitate mailarekin.
Urtero gertatzen den ar
ren, udal biztanleriaren errolda erregistro administratibo bat da eta beraz, udalerri batean bizi diren bizilagun guztiak barne hartzea eta hala dela fede ematea da bere helburu bakarra, hau da, benetan zenbat biztanle dauden egiaztatzeko da, eta helburu bera ez duen jardun oro ez da legezkoa izango. Oro har, gai honen inguruan izapidetzen ditugun kasuak egitate-bidean erroldatu ez izanagatik izaten dira beti, benetako egoitza zein den jakin ar
ren, ondorengo kausengatik altan eman nahi ez zaien egoeretarako: herrikoak egoiliarrak ez direnean, eraikinak desegokiak direnean, etab.
Jabari publikoaren kudeaketari dagokionez, espazio publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzearen inguruko kexak jaso ditugu, indarrean dauden araudiak eta ordenantzak ez betetzeari buruzkoak edo horien legezkotasuna betearaztea eskatzen dutenak. Horri dagokionez, udal erakundeek pertsonentzako kalitatezkoak diren espazio publikoak hobetzeko eta lehengoratzeko inbertsio-esfortzua egin dutelako hausnarketa helarazi diegu inplikatutako udalei. Horrela, esate baterako, honako neurriak aipa ditzakegu: urbanizazioak berritzea, oinezkoentzako bideen irisgarritasuna hobetuz; espaloiak zabaltzea, oinezkoen mugikortasuna sustatzeko; hiri altzariak hobetzea; hiriaren erdiguneko eremuak oinezkoentzako bihurtzea, etab.
Dena den, oinezkoentzako espazioa irabaztea helburu duten neurri publiko horiek guztiak, mugikortasun jasangarria sustatzeko politiken baitakoak, kontraesanetan sartzen ar
i direla dirudi, berreskuratutako espazio publiko berriak inbaditzen dituzten gero eta mahaitxo eta terraza gehiago daudelako (beste elementu eta instalazio batzuen ar
tean). Espaloien, oinezkoentzako kaleen, parkeen eta abarren erabilera komuna oztopatzen dute.
Baimen horiek alboko auzotarrei kalte garrantzitsua eragiten diete. Horregatik, udal administrazioak kaleko jarduera horiek jakina denez sortzen dituzten eragozpenak gutxitzen dituzten neurriak hartu behar ditu. Ildo horretatik, eta gutxienez, zuzenean kaltetutako pertsonek egindako eskaerak kontuan hartzeaz eta proaktiboa izateaz gain, udalak modu eraginkorrean eskatu behar du espazio publikoa okupatzeko ezarritako baldintzak zehatz-mehatz betetzeko, ikuskapenerako eta kontrolerako neurri egokiak ezarriz, ar
au-hauste kasuetan egoki den zehapen espedientea izapidetzea barne, betiere udal ar
audiari jarraituz.
Zalantzarik gabe, terrazak eta mahaitxoak hiriko paisaiaren elementuak dira eta ostalaritzako zerbitzuen eskaintzari lotutako elementuak dira, aisialdirako instalazio horien erabiltzaileek aprobetxatzen dituztenak. Hala ere, udalek ar
gi izan behar dute herritar guztientzat diren espazio batzuei dirua irabazteko erabilera pribatiboa emateko baimenak direla.
Eskubideen egoerari buruzko erreseina labur hau bukatzeko, administrazioaren isiltasuna aipatu behar dugu berriro, izapidetzen ditugun kexa gehienen kausa erantzun falta izaten delako. Administrazioaren isiltasuna ez da interesdunak aurkeztutako eskaera bati dagokion prozedura azkentzeko modua. Kudeaketa egokiaren aurka doan huts egindako jarduketa da, herritarrek administrazioak haien eskaeren inguruan duen jarrera eta horretarako ar
razoiak ezagutzeko duten eskubidearen aurka ere doana. Administrazioak beharrezko bermeekin hasitako administrazio prozeduraren ondorio den administrazio egintza egokiaren bitartez eman behar du gaiaren gaineko jarreraren eta ar
razoien berri. Prozedura bideratzeko, administrazioaren ebazpena zehaztuko duten datuak egiaztatu behar dira, ezinbestekoa baita administrazio egintzaren erabakia nahikoa eta zuzenbidera egokitua izan dadin.
12. OSASUNA
Aurten ar
lo honetan 113 kexa jaso dira guztira. Kexa horiek azpiarlotan sailkatu dira:
• Osasun laguntza ......................................................................33
• Erabiltzaileen eskubideak ........................................................32
• Administrazioaren funtzionamendua eta
prozedura administratiboa .........................................................26
• Itxaron zerrendak ....................................................................10
• Herritarren eskubideak .............................................................7
• Kontratazio-araubidea, ondarea eta
administrazioaren erantzukizuna ................................................3
• Beste alderdi batzuk .................................................................1
• Osasun publikoa ......................................................................1
Hauxe da ar
loko kexen estatistika-informazioa abenduaren 31n.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Hautapena
Administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonei buruzko kexa batzuetan antzeman dugu pertsona horiek osasun laguntza jasotzeko zailtasunak dituztela. Ar
azoak sortu dira, izan ere, egiaztapen egokia eskatu dutenean (normalean ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuan ezarritakoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estatuko Osasun Sistemaren osasun-prestazioak emateko ar
aubideari buruzkoa edo Aseguramendu eta Kontratazio Zuzendaritzaren Jarraibideetan ezarritakoa) edo osasun zentro batera joan direnean laguntza eskatzera, legeak eskubide hori dutela berariaz ezarri duen egoeretan. Kexa horietako batzuen ar
abera, haurdunei laguntzeko oztopoak jarri dizkiete osasun-txartelik ez zutelako.
Kexa horiek erradiografia orokorra ez direla onartzen dugun ar
ren, kexek bai erakusten dute aplikatu beharreko ar
auek interpretazio okerrak eragin ditzaketela batzuetan; hau da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, bide desberdinetatik, bezeroei ar
reta emateko zerbitzuetara, onarpen zerbitzuetara eta fakturazio zerbitzuetara helarazten ar
i den irizpideak betetzen ez dituzten interpretazioak sortzen dira zenbaitetan.
Ildo horretan, laguntza jasotzeko eskubidea aitortzeko eskabide guztiak formalki onartu behar dira, jatorria aurreikusi gabe, aplikatu behar den ar
audi konplexuaren eta askotarikoaren ar
abera xehetasunez aztertu daitezen. Ohar hori ezinbestean egin behar zela uste dugu, kexa batzuetan ahoz jakinarazi baita eskabidea ez zela onartzen; eta, ondorioz, kasu horietan ezin izan dira kexak aztertu.
Kexa hauek ez dira antzuak, gaur egungo ar
au esparruaren ar
abera pertsona horien osasun laguntzako beharrizanei eman behar zaien ar
retari lotutako prestakuntza eta informazio alderdiak azpimarratzeko kontuan hartzen baitira. Kexetan ar
azoak dituzten osasun zentroak zehazten badira, horrek aukera ematen du osasun laguntza jasotzeko irizpideen gaineko prestakuntza handiagoa behar duten lekuak zeintzuk diren jakiteko.
Larrialdietako ar
retei dagokienez, berriz ekarri da hizpidera gero nola fakturatu behar diren zerbitzu horiek. Ez dugu uste gaixotasun larria duen pertsonak larrialdiko osasun laguntza jasotzeko eskubidea duela ez jakiteagatik gertatu denik hori, baina agian fakturaren berri emateko modua hobetu behar da.
Kasu horietan, faktura ematen denean, eta bertan ezeztatu daitekeela jasotzen denean, osasun zentro batzuek fakturak ezeztatzeko informazio zehatza ematen diete pazienteei. Gure ustez informazio hori bera osasun zentro guztiek eman beharko lukete, horrela saihestu egingo litzatekeelako faktura bakarrik jasotzen duten pertsonek haien burua mehatxatuta sentitzea. Premiazko laguntza behar duten pertsonengan ez da atzerako eraginik sortzea behar.
Administrazio-egoera irregularrean dauden atzerritarrei ar
reta emateari dagokionez, berriz gogoratu behar da Arartekoaren irailaren 24ko Gomendio Orokorrean eskatu genuena, bertan azaltzen diren ar
razoiak aintzat hartuta: ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuan ezartzen den urtebeteko errolda-muga berrikusteko. Izan ere, muga hori berrikusten bada, Estatuko Osasun Sisteman aseguratuak edo onuradunak ez diren pertsonek osasun laguntza jaso ahal izango dute.
Konstituzio Auzitegiaren 2012ko abenduaren 12ko 239/2012 Autoa eman zenetik igaro den denboran ez da datu berezirik jaso, ez behintzat Auzitegi horrek 114/2011 Dekretuko 2.3. ar
tikuluko etetea bertan behera uzteko oinarritzat hartu zituen inguruabarren gainean beste irakurketaren bat egiteko moduko daturik. Beste alde batetik, errealitateak erakutsi digu gaur egungo ar
auek laguntza-beharrizanak mugatuta dituztela oraindik.
2.2. Erabiltzaileen eskubideak
Kexa bat izan da mugaz gaindiko langile baten osasun laguntza jasotzeko eskubideari lotuta (mugaz gaindiko langilea da Batasuneko estatu kide batean lan egiten duena, besteren kontura edo bere kontura, baina beste estatu kide batean bizi dena, eta azken estatu honetara egunero edo gutxienez astean behin itzultzen dena), pertsona horrek ar
azoak izan dituelako Euskal Osasun Sisteman sartzeko.
Espainian ez bizitzea (egoitza herrialde mugakidean edukitzea) eta, beraz, gure autonomia-erkidegoan erroldatuta ez egotea berezitzat jotzen da Gipuzkoako enpresa batean lan egiten duen pertsona horrek Euskal Osasun Sistemaren/Osakidetzaren laguntza jaso nahi izatea.
Batasuneko ar
audian ar
au batzuk ezarri dira pazienteak Europar Batasunean zehar ibili ahal izateko baina osasun laguntza izango dutela bermatuz; ar
au horien bidez osasun laguntza emateko finantza-estaldura izango da, tartean dauden Batasuneko estatu kideak (laguntza bermatzeko eskumena duen estatua eta laguntza medikoa ematen duena) elkarlanean ar
itzeko tresnak daudelako. Ar
artekoaren iritziz, helburu horrekin ezarri den ar
audia gorabehera, mugaz haraindiko langileek osasun laguntza jaso beharko lukete, nahi izanez gero, lan egiten duten tokian bertan; hau da, osasun laguntza izateko eskubidea “sortzen” duten tokian. Hausnarketa hori Osasun Sailari helarazi diogu, aipatu aukera bidera daitekeen azter dezan.
Baliabideak antolatzeari eta horiek erabiltzaileen eskubideetan duten eraginari dagokionez, iazko txostenean daude jasota laguntza espezializatuko eskaerak, premiazkoak izan ez direnak, ukatzean Ar
artekoak zein jardun gauzatu zituen. Eskabideok lehen mailako ar
retan preskribatu ziren. Joan- etorrian dabiltzan pertsonak edo ohiko bizilekuaren herrialdetik kanpo dauden pertsonak sar daitezke egoera horretan, errolda aldatzeko eskatzen den denbora baino aldi laburragoan betiere.
Zoritxarrez, ez da onartu Arartekoaren 2014ko azaroaren 28ko ebazpena. Horren bidez, Osakidetzari gomendatu zaio laguntza espezializatua jasotzeko eskubidea duten pertsonen eskaerei erantzun diezaien, behin-behinean lekualdatuak dauden edo ez alde batera utzita.
Egoitza lurralde historiko jakin batean duten pertsona batzuk, batzuetan, beste lurralde bateko ospitalera joan behar dute. Eta badaude joan-etorri horiek egiteko laguntzak ukatzeagatik jarri diren kexak ere.
Ezin dugu ahaztu ez dela existitzen pertsona bakoitzaren bizilekutik hurbil dauden zerbitzuak sortzeko eskubide bat; gainera, hori ezin izango litzateke bideratu. Bestalde, zaila da modu objektiboan ebaluatzea aurreko kasu horretan zein distantzia hartu beharko litzatekeen kontuan.
Dena den, gaur egun indarrean dauden lekualdatzeetarako laguntzen ar
auen ar
abera (1/2007 Ar
au Orokorra), ez da berdina lekualdatzea autonomia-erkidego barruan egitea edo handik kanpora egitea.
Osasun Sailaren ustez ezarrita dauden irizpideak zuzenak dira, herritarra konpentsatu nahi dutelako behar den laguntza hori gure osasun zerbitzu publikoak (Osakidetzak) eman ezin duenean eta, ondorioz, gure laguntza-sistematik kanpo dagoen Estatuko Osasun Zerbitzuko zentro batera joan behar duenean. Kasu horietan bidezkotzat jotzen du galera ekonomikoa konpentsatzea.
Geure bitartekoekin laguntzarik eskaini ezin denean lekualdatzeen kostua konpentsatzea bada helburua, gure ustez komenigarria izango litzateke distantziari lotutako zuzenketa bat egitea. Gaur egun onartu egiten dira mugakide diren erkidegoetarako lekualdatzeen gastuak, baina Euskal Autonomia Erkidego barruko beste lekualdatze batzuen distantzia baino txikiagoa bada.
Arartekoaren 2015eko martxoaren 10eko ebazpena osasun laguntza jasotzeko joan-etorrien gastuei buruzko kexa baten gainekoa da. 1/2007 Ar
au Orokorrean aurreikusten den gaur egungo laguntzen sistema berrikusi dadin gomendatzeko oinarritzat hartu ditugun oharrak jasotzen dira kexa horretan, eta berrikusi behar direla uste dugu distantzia bereko joan-etorrietan tratu berbera eman beharko litzatekeelako. Gomendio hori ez da onartu.
Zerbitzu espezializatua eta ospitaleko zerbitzua aukeratzeko eskubideari dagokionez, eskubide hori behar bezala kontuan hartzen ez dela pentsatzeko datuak antzeman ditugu; batzuetan nahasi egiten dira bigarren iritzia jasotzeko eskaerekin. Bigarren iritzia jasotze aldera medikua aldatzeko interpretazio hori ez da ar
raroa, eta batzuetan baliagarria izan daiteke beste zerbitzu baten aurretiko diagnostiko batekin alderatzeko, edo hasiera batean aurreikusitakoaren ezberdina den tratamendu baten egokitasuna ebaluatzeko. Datu batzuek erakusten dute eskaera batzuk bigarren iritzi baten eskaeraren barruan sartuko liratekeela, eta ez ospitalea aldatzeko eskaeren barruan.
Aurreikusitako ar
razoiengatik ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa (EADG) egiteko baimenari buruzko kexa batean, ezezkoa eman da interesdunak ez zuelako bere maila genetikoa jakin nahi. Pazientearen ikuspegitik aukera hori legezkoa da, baina onartuz gero, genearen eramailea ez bada behar ez den diagnostiko-teknika (garestia gainera) aplikatuko litzaioke. Funtsean, horregatik eman zaio ezezkoa.
Ezin dugu esan erabaki ar
bitrarioa edo oinarririk gabea denik. Ez da segurua gurasoek gaixotasuna dakarren mutazio genetikoa seme-alabei eman diezaieketela, baina hori hartu da oinarri moduan. Gainera, horixe da EADG diru publikoarekin finantzatzeko irizpidea.
Kexa horrek eragin dituen zalantzen antzekoak azaldu ditu Ugalketaren Biologia Aztertzeko Elkarteak (ASEBIR), Huntington-en gaixotasuna izateko ar
riskua duten pertsonei diagnostiko genetikoa aplikatzeari lotuta. Dokumentuan jasotzen ziren azalpenak kontuan hartu ostean, dokumentua bera Osasun Sailari bidali genion, benetan jakiteko azalpen horien ar
abera finantzatzeko eskaeraren ebaluazio berria egin zitekeen.
Osasun ar
loko administrazioak jakinarazi zigun ASEBIRen txostena serioa eta interesgarria dela; seme-alaba osasuntsuak izateko nahia eta gaixotasun genetikoaren eramailea izan daitekeen maila genetikoa ez jakitea bateragarriak izateko bide batzuk eman ditu txostenean, baina amaieran azaltzen du proposatutako kasuan sakonago aztertu behar direla ar
azoak sortu dituzten printzipioak eta balioak, jardun zuhurrenak identifikatzeko behintzat.
Gure ustez kasu honek ez du behar Laguntza bidezko Ugalketako Batzorde Nazionalaren berariazko baimena, maiatzaren 26ko 14/2006 Legeak (laguntza bidezko giza ugalketako teknikei buruzkoak) ezarritakoa betez. Halaber, prestazio hori zerbitzuetara sartzeko ikuspegitik ere ez da horrelakorik behar, berez badago barruan eta. Horregatik, ASEBIRen aipatu dokumentuan azaltzen den analisiaren emaitzen kalterik gabe hartu beharko litzateke eskaera honen eta ager daitezkeen antzekoen gainean egoki den erabakia.
2.3. Osasun laguntza
Tratamendu jakin batzuk hartzearen zain dauden pertsonen egoera berriz agertu da jaso ditugun kexetan.
C hepatitisarentzako tratamendu berriei buruzkoak izan dira kexa batzuk; tratamendua jasotzeko atzerapenak pertsonaren egoera klinikoa kontuan hartu gabe gertatzen ar
i diren zen kezka. Kexetan azaldutakoaren ar
abera, tratamendua ez da ukatu; aitzitik, medikuak agindu duen tratamendua Birusen Kontrakoen Erabileran Lehentasunak Ezartzeko Estrategia Terapeutikoak ezartzen duen sarrera mailakatuan nola geratzen den zehaztu behar da. Sarrera mailakatuak, alabaina, ezin du inola ere atzeratu atzeraezina den tratamenduaren hasiera. Ikuspegi hori aintzat hartuta, Ar
artekoak estimatu zuen komenigarria izango litzatekeela medikuak pazientearen egoera klinikoa ebaluatzea, baina ezarrita dauden sartzeko irizpideen ar
abera. Horrela, kasu jakin horren ebaluazio zehatza egingo litzateke, eta Estrategian azaltzen diren zailtasunen barruan sartu ahal izango litzateke.
Kexa horiek erakutsi zuten informazio gutxi dagoela aplikatu beharreko protokoloen gainean. Informazioa eskatu genuen, eta honako erantzun hau jaso ostean, kaltetuei helarazi genien: ”C Hepatitisa duten pazienteen tratamenduko protokoloak dokumentu dinamikoak dira eta Adituen Batzordeak eta baita Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko Ministerioak eta baita Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak ere etengabe berrikusten dituzte; hortaz, maiz egokitzapenak eta aldaketak izaten dituzte. Espezialisten laneko dokumentuak dira, paziente bakoitzaren baldintza espezifikoetara egokitu behar direnak.”
Osakidetzak dinamismoa aipatzen duenean, eskatutako informazioari eragiten dion inguruabar gisa ulertzen duela ondorioztatu dugu.
Eta dinamismo horrek informazioa eskuratzeko eragin dezakeen zailtasunak atzerapen edo kautela batzuk azal ditzake. Horrela bada, ar
razoizkoa dirudi informazioa protokoloan jasotzen den berezko zuhurtziarekin ematea, aldatzen joan daitekeelako. Baina gure ustez horrek ez luke justifikatu behar informazioa jasotzeko murrizketak egotea edo informazioa ukatzea.
Botiken prezioak eta finantzaketa ezartzeko tresnak ez dira bizkorrak eta, ondorioz, kaltetuta dauden pertsonek ez dute jasotzen aukera posibleen gaineko informazio ar
inagoa eta gardenagoa, erabilera errukiorraren gainean adibidez.
Uztailaren 26ko 29/2006 Legearen ar
abera (osasun produktuen eta medikamentuen garantiei eta ar
razoizko erabilerari buruzkoa), botikak Estatuko Osasun Sisteman erabili ahal izateko Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren (AEMPS) merkaturatzeko baimena eduki beharko dute; baina, horrez gain, agintzeko, banatzeko eta finantzatzeko baldintzak ezarrita izan beharko dituzte (finantzatutako prezioa barne).
Hori kontuan hartuta, Osakidetzak paziente bati jakinarazi zion medikuak agindutako botika (eskaeran azaltzen zena), Lenvatinib, Espainian ez zegoela baimenduta eta ezin zela merkaturatu; horregatik ez zuen finantzatzen Estatuko Osasun Sistemak.
AEMPSek botika hori baimendu bitartean, jakin nahi zuen botika erabilera-baldintza berezietan eskura zezakeen, ekainaren 19ko 1015/2009 Errege Dekretuan (egoera berezietan beharrezkoak diren botikak eskuratzea ar
autu duena) jasotzen den prozedura berezia aplikatuz. Ez zitzaion erantzunik eman. Ar
artekoak espediente horren gainean egin duen hausnarketa ondoko ebazpenean jasotzen da: Arartekoaren 2015eko abenduaren 3ko ebazpena, horren bidez Osakidetzari gomendatzen zaio interesdunari Lenvatinib botika eskuratzeko aukerari buruz eskatu duen informazioa emateko.
Tratamendu onkologiko jakin bati lotutako kasu batean ikusi dugu inguruabarrek tratamendua aplikatzeko atzerapena azal dezaketen ar
ren ez liratekeela hartu behar nahikoa justifikazio moduan.
Osakidetzari bidalitako analisian adierazi dugu oinarrizkoa dela ebaluatzea zentroan bertan izandako atzerapenen ondorioz paziente honen edota beste pazienteen patologiek ar
riskurik izan zuten edo aukeraren bat galdu zuten. Eta horrela izan bada, beste jardun batzuk sustatu beharko ziren. Adibidez, martxoaren 21eko 65/2006 Dekretuan (Euskadiko Osasun Sistemaren konturako prozedura kirurgiko programatuetara eta urgenteak ez direnetara iristeko gehienezko epeak ezarri dituena) jasotzen diren aukeren berri eman beharko zen.
Etiologia ezezaguna duten eta tratamendu jakin bat ez duten gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonek (besteak beste, inguruarekin lotuta dauden gaixotasunak: sentikortasun kimiko anizkoitza) beste ar
azo bat ere badute: gastu handiak izaten dituzte. Tratamenduetan froga nahikorik ez dagoelako datu objektiboa onartzen dugu, baina horrek ez luke behin betiko baztertu behar Osasun Sailak baimena emateko aukera. Baimen egokiarekin bigarren iritzia eskatu ostean, pazienteak proposatu duen tratamenduaren eraginkortasunari lotutako alderdi batzuei buruz osasun ar
loko administrazioak ebaluazioa ematearen zain gaude; orain espediente hori izapidetzen ar
i gara.
2.4. Itxaron zerrendak
Ebakuntza kirurgiko bat egiteko itxaron behar den denborari buruzko kexa batzuetan ikusi dugu, kexa aurkeztean, igarotako denbora 180 egunetik gorakoa zela. Kaltetuek erreklamazioa jarri zuten pazientearen ar
reta-zerbitzuan, eta honek zera erantzun zien: batetik, zerbitzu egokiari eman zaiola haien egoeraren berri eta, bestetik, eskubideen eta betebeharren gutunean jasotzen da itxaron zerrendetan ekitate-irizpideak aplikatuz jasotzen direla urgentzia medikoen eta itxaroteko denboren lehentasunak.
Kexak izapidetu, eta bideratuta geratu ziren. Baina Osakidetzari azaldu diogu horrelako kasuetan erabilgarria izango litzatekeela, baldintzak betetzen badira eta itxaronaldia 180 egunetik gorakoa bada, programatuta dauden eta premiazkoak ez diren prozedura kirurgikoei buruzko martxoaren 21eko 65/2006 Dekretuan ezartzen den bideari buruzko informazioa ere ematea.
Basurtuko ospitalean traumatologiako ebakuntza egin behar zuen pertsona batek aurkeztu zuen kexa. Pertsona horrek azaldu zuen, gainera, bitartean, aldi baterako ezintasun egoeran zegoela.
Arreta zerbitzuak emandako informazioaren ar
abera sei hilabetetik gorako itxaronaldia zuen kexa batek, alabaina, beste kontu bat dakar: aldi baterako ezintasuna. Berez, egoera hori ez da klinikoa, baina legezkotzat jo behar dugu. Kexa bideratu zen, eta azkenean pertsona horri hasieran aurreikusitakoa baino denbora laburragoan egin zitzaion ebakuntza; baina alderdi hori jasotzeko aprobetxatu dugu, ar
reta azkarragoak ezintasun egoera murriztu dezake eta.
2.5. Funtzionamendua
Merezi du atal honetan berriz azaltzea botiken prezioak eta finantzaketa ezartzeko tresnak ez direla bizkorrak, eta batzuetan informazio hobea falta dela erabilera errukiorra bezalako kontuei buruz.
Atal honetan azaldu nahi dugu kexa jakin bat: pertsona batek 123 egunetik gorako itxaronaldia zuen lehentasunezko ebakuntza bat egiteko, baina bere osasun karpeta kontsultatu zuen eta, bertan, itxarote-denbora bakarrik jasotzen zen, ez ebakuntza egiteko aurreikusten zen data.
Osakidetzak pertsona horren ebakuntza atzeratu zuen, kasu larriagoei lehentasuna eman behar izan zielako; baina gure ebazpenean adierazi genion kexan azaltzen ziren ar
razoiak nahitaez hartu behar zirela kontuan: alde batetik, ez zitzaion eman ebakuntza egiteko aurreikusten zen egunari buruzko informaziorik, nahiz eta kexa aurkeztu ostean jakinarazi zitzaion (bere karpetan ere ez zen informazio hori jasotzen); eta bestetik, itxuraz ez datoz bat itxaron zerrendako eskaeran jasotzen den lehentasuna eta benetan itxaroten ar
i den denbora (egun-kopurua).
Errenteriako (Gipuzkoa) pertsona batek esklerosi anizkoitza dauka, eta espastizitaterako Baclofenoa bizkarrezurretik sartzen dion infusio-bonba bat dauka jarrita. Bada, pertsona honek azaldu zuen beretzat zaila zela aldian behin (40 egunean behin) Gurutzetako Ospitalera joatea Baclofeno izeneko botika kargatzera.
Donostialdeko ESIko kudeaketako-zuzendaritzaren hitzetan, gaur egun ezin dute tratamendu hori eman, “...Donostia Unibertsitate Ospitalean ez dutelako pazienteari bere espastikotasuna tratatzeko agindutako Baklofeno intratekaleko tratamendurik, hori Gurutzeta Unibertsitate Ospitalean bakarrik eskuragarri dagoelako”.
Erantzunean ez dago beste informaziorik; beraz, ezin da jakin bizkarrezurretik sartu behar den Baclofenoaren tratamendua gaur egun Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean bakarrik ematen bada horretarako gutxieneko trebetasuna behar delako. Horrela bada, ezin izango litzateke bermatu ar
reta egokia, Donostia ospitaleak ezin duelako irizpide hori bete.
Esperientzia berezia duten ospitaleetan bakarrik sar daiteke botika bizkarrezurretik, behar bezala gaituta dauden medikuek zorrotz gainbegiratuta.Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak irizpide hori dauka jasota. Baclofenoari dagokionez adierazi du, botika bizkarrezurretik sartzeko tratamendua ospitalean eman eta doitu behar dela, medikuen gainbegiratze zorrotzarekin; izan ere, tratamendua ematen duten medikuek behar bezala gaituta egon behar dute, eta ospitaleak tratamendu hori emateko esperientzia berezia izan behar du. Horrela bermatu egingo da pazienteei jarraipen etengabea egiten zaiela.
Azaldutako guztia aintzat hartuta ondorioztatzen dugu tratamendua egiteko jarduera, trebetasuna, ere kontuan izan behar direla; hau da, urtean egin behar den tratamendu kopurua garrantzitsua da, ar
reta egokia emateko. Horrela bada, Donostia Unibertsitate Ospitalean ere eskaini beharko litzateke aipatu tratamendua, ospitaleko jarduerak horretarako aukerarik ematen badu.
Bestalde, ondare erantzukizuneko espedienteak izapidetzeari lotuta kexa berriak jaso ditugu, eta zehatzago, izapidetzeen iraupenari lotuta. Espediente horien azterketak eta izapidetzeak izan dezaketen konplexutasunaz jakitun gara, baina, ordenamenduan xedatutako epea nabarmen gainditu denez, aipatu egin behar dugu.
2.6. Osasun publikoa
Espazio jakin batzuetan tabakoa erretzeko ezarrita dauden mugak betetzeari buruzkoak izan dira jasotako kexa bi.
Are gehiago, kexa horietako bat espazio zehatzetan (merkataritzako galerietan, adibidez) erretzeari buruzkoa izan da; eta bestea, kexan adierazitako futbol-zelaian erretzeari buruzkoa. Azken horren gainean egin dugun analisia Arartekoaren 2015eko maiatzaren 8ko ebazpenean dago jasota. Ebazpen horren bidez, Osasun Sailari gomendatu genion erantzun egokia emateko drogamenpekotasunen ar
loko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeko 23.2 e) ar
tikuluan ezarritako betetzeari lotuta jarri zen salaketari, aire zabaleko kirol instalazioetan soilik erre beharko litzatekeelako berariaz egokituta dauden espazio edo tokietan, adingabekoentzako jarduerak egin zein ez.
Gomendioa ez da onartu, adikzioen gaineko lege-proiektua izapidetzen ar
i dela oinarritzat hartuta.
Baina ar
razoi horrek ez du funts nahikorik gure ustez, gure gomendioaren xede zen indarreko legean jasotako mugaren alde egiten baita proiektuan. Ar
e gehiago, proiektuan ematen den aukera urrunago doa. Horregatik jakinarazi genion Osasun Sailari ez gaudela erabaki horrekin ados.
3. Ar
audi- eta gizarte-testuingurua
Uztailaren 21eko 147/2015 Dekretua onartu da; horren bidez onetsi egin da pertsonek Euskadiko osasun sisteman dituzten eskubideen eta betebeharren adierazpena. Baina Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak errekurtsoa jarri dio ar
au horri.
Aurreko txostenetan, eta Arartekoaren irailaren 24ko 8/2013 Gomendio Orokorrean jaso genituen oharrak oinarritzat hartuta, eskatu genuen ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuan ezarri zen erroldako urtebeteko muga berrikusteko; hau da, Estatuko Osasun Sisteman aseguratuta ez dauden edo haren onuradunak ez diren pertsonek osasun laguntza jaso beharko lukete.
Osasun Sailak ar
gudiatu dituen egokitzeko ar
aua aurkarazteko kautelazko neurriak ez dira apetatsuak, eta ares
tian aipatu 147/2015 Dekretuaren aurkaratzea da horren erakusgarri; baina gure zereginen ikuspegitik, urtebeteko errolda-muga handitzearen alde gaude, hori eskatzeko inguruabarrak indarrean baitaude oraindik. Ar
loaren hasieran aipatu ditugu inguruabar horiek, egoera irregularrean dauden atzerritarren kexei buruz hitz egitean.
Instrukzio batek ez du ematen xedapen orokor batek adina segurtasun juridiko hartzaileentzat; horregatik pentsatzen dugu ez dela baztertu behar aipatu dekretua egokitzeko aukera. Modalitate tekniko bereziak ager daitezkeela onartzen dugu, baina osasun laguntza jasotzeko eskubidea kolektibo horrek ere jaso beharko luke benetan lurraldean bizi direla egiaztatzen bada.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Arlo honetan jardutea eragin duten kexa gehienak banakoak izan dira oraindik.
4.1. Ofiziozko jardunak
Iazko txostenean azaldu genuen espedientea hasi genuela osasun zentroetako eta ospitaleetako pertsonal sanitarioen bajen ondorioz izaten diren beharrizanak betetzeko zein irizpide hartzen ziren jakiteko.
Gai hori aztertzean, bada, bi alderdi azpimarratu behar dira: batetik, bajak betetzeko modua eta, bestetik, bajak zein iraupen izan behar duen ordezko bat jartzeko. Batez ere bigarren alderdi horretan jardun dugu. Hau da, ordezkapenak egiteko irizpideak zein diren jakin nahi izan dugu, baina ez lanpostu hutsenak, gaixotasunari lotutako aldi baterako bajenak baizik.
Ziurtzat jo dugu paziente bati ar
reta ematen dioten profesionalek aldi baterako baja hartzen dutenean pazienteari emandako ar
reta, ikuspegi klinikotik, ez dela kaltetzen; baina espediente hori irekitzean aintzat hartu genuen kalitatearen estandarrak ez direla adierazle klinikoari lotutakoak bakarrik izan behar. Zerbitzu batek funtzionamendu egokia izan behar badu, ez da gauza bera pertsonal sanitarioaren ordezkoa bajaren bigarren egunean jartzea edo baja hartu eta sei edo hamar egunera jartzea.
Ez dago irizpide korporatibo bat bajak zein egunetik aurrera ordezkatu behar diren zehazteko; eta, ondorioz, pentsatu behar dugu zerbitzuetako erakunde batzuek eta besteek irizpide desberdinak hartzen dituztela. Ez digute eman zentro bakoitzean erabilitako irizpideei buruzko daturik; aitzitik, aldi baterako ezintasunaren ondoriozko bajak betetzeko gutxieneko estandar gisa hartuko diren irizpideak ezarri beharko liratekeela jakinarazi digute. Aldez aurretik, aldi baterako kontratazioei buruzko alderdiak negoziatuko dira osasun ar
loko mahaian.
Irizpide horiek ondoko inguruabarra kontuan hartuko dutela espero dugu: langileen gaixotasunaren ondoriozko bajak ordezkatzeko denbora gehiegi itxaroten bada, bitartean haren zereginak egiten ar
i diren langileek lan handiagoa izango dute. Era berean, zerbitzua emateko kalitatea ere kaltetu daiteke bajak gertatzen diren toki horretan.
Osasun sistema publikoaren aseguratu edo onuradun batzuei fakturatu egin zaie ibilgailuan ezbeharra edo istripua izan eta, ondorioz, jasandako lesioengatik ar
reta emateko kostua. Kasu horietan, eragilea aseguratuta egon behar da nahitaez. Jakina den moduan, horrelakoetan, ar
retaren kostua jasanarazteko baimena ematen du legeak.
Mota horretako kexen gainean jardun ostean ikusi dugu aipatu fakturazioa ez dela kasu bakana, Osakidetzak zuzentzat jotzen duen irizpide orokorra da eta.
Aurten ireki dugun ofiziozko jardunari erantzutean, Osakidetzak azaldu digu jarduteko hurrengo irizpidea betetzen duela:
“1. Idatzian azaltzen den pazienteen kasuan Osakidetzatik eman diote asistentziaren eskubidea eta inoiz ere ez zaie ukatu.
2. Edozein eskubidek betebehar bat eragiten du, kasurako, trafiko istripuetan Osakidetzak eskatutako informazioa eman beharrekoa da. Izan ere, trafiko istripua denez, ordainketa egitera behartutako hirugarren bat izan behar da”.
Arartekoaren iritziz, osasun sistema publikoko aseguratuei kostu hori fakturatzeak ez du ar
auzko oinarri nahikorik.
Kasu honetan, administrazioak betebehar bat ezarri du eta horren ar
abera ar
retaren kostua fakturatu du; baina administrazioaren jardun guztiak aurretik ezarrita dagoen ar
auren baten bidez justifikatu behar dira. Legezkotasunaren printzipioak ezartzen du betebehar hori. Hots, ar
au batek ezarri behar du Osakidetzak aipatutako betebehar hori; ar
au batek eman behar dio osasun erakundeari baldintza hori bete dadin eskatzeko ahalmena.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretua, Estatuko Osasun Sistemaren iraunkortasuna bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzkoa, ezinbestean berritu behar da. Baina zaila da hori aplikatzea, eskumenak banatuta dauden testuinguru honetan: alde batetik, osasun publikoan aseguratutako edo haren onuradun izateko baldintza aitortzeko eskumena duen administrazioa (Estatua), eta bestetik, laguntza hori gauzatzeko eskumena duen administrazioa (Eusko Jaurlaritza).
Horrez gain, osasunari lotutako erakundea (GSIN edo Osasun Saila) ez den hirugarren administrazio batek mota ezberdinetako bizileku-baimenen gainean hartzen dituen erabakiak ere kontuan hartu behar dira. Ordenamenduak aurreikusten du baimena eman ahal izateko baliabide nahiko dagoela eta eskatzaileak osasun asegurua duela egiaztatu behar da. Ar
audi aurreikuspen batean oinarritzen den presuntzio hori ez dator beti errealitatearekin, baina egoera benetan zein den egiaztatu gabe aplikatzen da.
Bestalde, zalantzan ar
i dira jartzen familia batu behar delako bizileku-baimena duten pertsonak aseguratuta egoteko eskubidea ukatzen duten erabakiak. Ar
azoa oraindik badago, nahiz eta GSINren demanda batzuk ezetsi dituen epaiak eman diren. Izan ere, abuztuaren 3ko 1192/2012 Errege Dekretuan aseguratua eta onuraduna izateko baldintzak ar
autu dira, Espainian osasun laguntza jasotzeko funts publikoen kontura eta Estatuko Osasun Sistemaren bitartez (apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretua garatu du); bada, abuztuko dekretuak eskubide hori aitortu du, 2 eta 3 ar
tikuluetan, eta ondorioz, GSINren ukatzea ezeztatu du.
13. SEGURTASUNA
2015ean idatzizko 83 kexa aurkeztu dira segurtasun ar
loan, eta Ar
artekoak aldi horretan erregistratu dituen kexa guztien %4,12 da hori. Eragindako herri-administrazioak eta azpiarloak kontuan hartuta, honakoa izan da kexen banaketa:
Administrazioka:
• Tokiko Administrazioa .................................................................................................50
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) ...............30
Azpiarloka:
• Trafikoa ......................................................................................................................50
• Administrazioaren funtzionamendua eta
administrazio prozedura ..............................................................................................17
• Herritarren eskubideak ...............................................................................................8
• Beste alderdi batzuk ...................................................................................................3
• Herritarren segurtasuna .............................................................................................3
• Jokoak eta ikuskizunak .............................................................................................2
Txostena itxi zen egunean, hurrengo egoeran zeuden urte horretan izapidetutako kexak:
Gainera, ofiziozko 3 espediente izapidetu ditugu, atxiloketa zentroak azpiarloari dagozkionak.
Aurten kexa gehien jaso dituzten administrazioak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta Bilboko Udala izan dira, azken urteotan joera jarraitua izan dena. Kexek Donostiako eta Gasteizko Udalei ere eragin diete, eta neurri txikiagoan beste udal batzuei.
Aurreko urteetan bezala, atal honetan emandako zifrek ez dituzte jaso, bai bazterketarako legezko kasuetakoren batean egoteagatik, bai Espainiako Herriaren Defendatzailearen edo beste defendatzaile batzuen eskumenen eremuan egoteagatik, Ar
artekoak jorratu ezin izan dituen kexak.
Administrazioek euren jarduera zuzendu dute aurten izapidetu ditugun eta jokaera ezegokiren bat hauteman dugun zenbait kexatan.
Oro har, administrazioek modu onargarrian bete dute Ar
artekoarekin elkarlanean ar
itzeko betebeharra. Hala ere, gure lana egiteko zailtasunak edukitzen jarraitzen dugu. Galdetutako kontuei ez erantzuteak eta informazioa emateko orduan egoten den atzerapenak jarraitzen dute izaten ar
azorik ugarienak, bai eta eskatu dugun dokumentazioa ez emateak ere. Arartekoaren 2015eko azaroaren 10eko Ebazpenean, adierazitako ar
azoetako batzuk azaldu dira. Aurten, administrazioek ez diete gure gomendioei erantzun hainbat kexatan, eta, era berean, ez digute jakinarazi zein den horren aurrean duten prestasuna. Beraz, gomendioak onartu ez dituztela pentsarazi digu horrek. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez dio erantzun 2014an formulatu genion gomendioari, Ertzaintzan ar
razaren ar
aberako profilak egitea prebenitzeari eta kontrolatzeari buruzkoari, alegia (Arartekoaren 2014ko abenduaren 10eko Ebazpena). Bestalde, ez dio erantzun aurten formulatu diogun gomendioari ere, hau da, aipatu polizia taldearen jardunbide irizpideak berrikusteari buruzkoari, kanabisaren inguruko klub sozialei dagokienean (Arartekoaren 2015eko otsailaren 9ko Ebazpena). Donostiako Udalak ere ez die erantzun bidali dizkiogun bi gomendiori. Bata Ar
aupeko Aparkalekurako Udal Zerbitzuaren Ordenantza berrikus dezan bidali genion (Arartekoaren 2015eko martxoaren 9ko Ebazpena), eta ibilgailu bat kentzeko jarduera eta desegiteko baimena atzera bota ditzan bidali genion bestea (Arartekoaren 2015eko irailaren 17ko Ebazpena). Barakaldoko Udalak ez die erantzun TAO eremuan titulu gaitzailerik gabe aparkatutako ibilgailuak kentzeari buruzko bi gomendiori (Arartekoaren 2015eko apirilaren 13ko 2015R-2514-12 Ebazpena eta Arartekoaren 2015eko apirilaren 13ko 2015R-421-13 Ebazpena). Getxoko Udalak ere ez dio erantzun trafikoko ar
audia hausteagatiko zigor bat efekturik gabe uzteko gomendioari (Arartekoaren 2015eko maiatzaren 27ko Ebazpena), ez eta, jakinarazpenak behar bezala egin ez zirela ulertzeagatik, ildo berean bidali diogun balorazioari erantzun ere, trafikoko beste bi zigorri buruzkoa hori. Kasu horietako batzuetan, kexak baloratu ahal izateko eskatutako alderdiei buruzko aurretiko informazio gabeziari gaineratu behar zaio erantzun gabezia.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Herritarren eskubideak
2015ean izapidetu ditugun kexak, funtsean, polizia-funtzioaren erabilerari buruzkoak izan dira. Horren inguruan, beste urte batzuetan azaldutakoen antzeko kontuak planteatzen dira oraindik ere. 5.2. idatz-zatian laburtuko ditugu horiek.
Aurreko epigrafean aipatu dugun Arartekoaren 2015eko azaroaren 10eko Ebazpenak kontu horietako zenbait jaso dituen kexa bat baloratu du. Kexa horretan, oinezko batzuei poliziaren jarduera bat ikusten ez utzi izana gaitzetsi zitzaion ertzain bati, izan ere, oinezko horiek ez zekiten poliziaren jarduera zenik, uniformerik gabeko agenteak ar
i baitziren bertan lanean. Oinezkoetako bat salatu egin zuten ertzainei kasu ez egiteagatik. Hark ukatu egin zuen hori, eta gertatzen ar
i zenaren inguruan galdetu izanarekin lotu zuen salaketa. Era berean, herritarrek espazio publikoan duten parte-hartzea poliziak nola kudeatzen duen aztertu du ebazpenak, gogoraraziz ezin dituela oinarrizko eskubideak, hala nola, aske ibiltzeko eskubidea, behar-beharrezkoa denetik harago mugatu. Bestetik, eskubideen mugaketak ar
razoitu egin behar direla gogorarazi genuen, eta ar
razoiketa behar bezala jasota geratu behar dela.
Bestalde, immigrazioaren eremuan lan egiten duen Gasteizko elkarte baten egoitzan urte hasieran agertu ziren mezu xenofoboen eta sinbolo nazien gainean egin dugun jardunbidea nabarmendu dezakegu. Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak egitateak ar
gitzeko burututako jarduerak ezagutze aldera egin genuen aipatu jardunbidea, bai eta aipatu polizia taldeek elkarteko kideen segurtasuna eta horien eskubideen bidezko erabilera bermatzeko hartutako neurriak ezagutzeko asmoz ere. Nahiz eta jakin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Gasteizko Udalak eman zigun informazioaren ar
abera, bi polizia taldeen jarduerak zalantzan jarri ahal izateko oinarririk ez genuela, kasuaren gaineko segimendu koordinatua egin behar zutela uste dugu, ordenamendu juridikoak eskubideen erabilera askea babesteko eta ar
au-hauste penalak egitea prebenitzeko esleitzen dizkien eskumenen babespean. Zoritxarrez, egitateak azaroan errepikatu ziren, eta kontua berriro ere planteatzea eragin digu horrek.
Herritarren eskubideekin lotutako 2015eko kexek nabarmendutako beste kontu batzuk ere jaso dituzte, besteak beste, poliziak adin txikiko bat lapurreta bat gertatu zen tokira eraman izana, susmagarria izanik hori, lekuko batek identifikatu ahal izan zezan, gurasoei eta Adin txikikoen Fiskaltzari horren berri eman gabe, eta lekualdatzea zer dela-eta egin zuten eta jarduera hori zein ar
auk babestu zuen ar
gitu gabe. Era berean, zalantzan jarri da poliziak gaixotasun mental kronikoa zuen herritar batekin burututako jardunbidea. Herritarra tratamenduan zegoen, eta zauritu egin zen aipatu jardunbidean. Ospitale batera eraman zuten, eta bere borondatearen aurka ospitaleratu zuten. Bada, agenteen hasierako jarduera gertakarien geroko bilakaeran erabakigarria izan zela balioetsi zelako jarri zen poliziaren jardunbidea zalantzan. Aipagarria da, baita ere, patruila bati herritar baten osasun egoera larria mozkorkeria egoerarekin nahastu izana gaitzetsi zion kexa. Izan ere, bizi zen eskaileran etzanda zegoen gizon bati laguntzera joan zen patruila. Herritarra oso larri zegoen zaurituta, eta odoleztatuta zuen aurpegia. Poliziak etxera sartu zuen eta bakarrik utzi, ohean sartuta, osasun-laguntza eskatu gabe eta familiari herritarraren egoeraren berri eman gabe.
Aurten amaitu dugu iazko kexa baten harira burututako jardunbidea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari gomendatuz partekatutako kontsumoari buruzko jurisprudentzia doktrinari egokitu diezazkiola kanabisaren inguruko klub sozialei dagozkien Ertzaintzaren jarduera irizpideak, eta irizpide ar
giak ezar ditzala eremu horretan (Arartekoaren 2015eko otsailaren 9ko Ebazpena). Gomendioaren ostean, Auzitegi Gorenak deuseztatu egin zuen dokumentu horretan (Auzitegi Goreneko Zigor ar
loko Salaren 2015eko irailaren 7ko 484/2015 Epaian) aipatu dugun Bizkaiko Entzutegi Probintzialaren ekainaren 16ko 42/2014 Epaia. Gure ikuspuntutik, epaiak ez du asaldatu gomendioan egin genuen balorazioa, izan ere, mantendu egin du partekatutako kontsumoaren ezohikotasun penala, onartu egin du doktrina hori partekatutako laborantzari zaiola aplikagarria eta adierazi egin du kasu bakoitzaren balorazioari dagokiola zehaztea jarduera horien ohikotasun edo ezohikotasun penala. Epaiak bozka partikularra du, eta, bertan, aipatu salak jokaera horien jarraipenerako eta zigor penalerako gida izateko balioko luketen muga ar
giak ezarri beharko zituzkeela balioetsi da. Sinatzaileen ar
abera, egungo zehaztasunik eza eta ziurgabetasun juridikoa amaiarazteko balioko luke horrek, eta irizpide desberdinak aplikatzearen ondoriozko bereizkeriak saihestuko lituzke. Bozka partikularra sinatu duten magistratuen ar
abera, gehienen epaiaren doktrina osa dezaketen irizpideak adierazi dira bertan, segurtasun juridikoa bermatzeko xedez.
Aipatutako epaian ezarritako doktrina auzitegi beraren geroko beste epai batzuetan ere errepikatu da (2015eko urriaren 5eko eta abenduaren 9ko epaiak).
Aurten izapidetu ditugun kexek erakutsi dute bete gabe jarraitzen dutela erakunde honek aparteko mugaketak saihesteko eta, horiek gertatuz gero, hauteman ahal izateko proposatu dituen prebentzio eta kontrol mekanismoetako askok. Urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean jaso dira nagusiki. Hurrengo 4.3. idatz-zatian, gabezia horietako batzuk azalduko ditugu.
2.2. Jokoak eta ikuskizunak
Aurreko urteetan bezala, oso kexa gutxi jaso dugu gai eremu horretan. Dena dela, aurten nabarmendu egin behar dugu Iruña Okako Udalak udal pilotalekuan antolatzen dituen ekitaldietan legez egotea eskatu diren autobabes-neurriak betetzen ez direla azaldu duen kexa. Kontu hori 2013an jarri zen jada gure ar
durapean. Orduko hartan, egoerari erantzuteko neurriak hartzeko konpromisoa hartu zuen udalak, eta ar
azoa bideratuta zegoela pentsarazi zigun horrek. Interesdunak adierazi duenez, ez dira aurrerapen nabarmenak egin, aurreko esku-hartzea egin zenetik denbora igaro den ar
ren, eta udalak ez ditu jarraitu egin daitezkeen ekitaldietan segurtasuna bermatze aldera luzatu genizkion jarraibideak, hartzea aurreikusi zituen neurriak hartu ar
tean. Kexa berriarekin, jardueren proiektu teknikoa onartu duela jakinarazi digu udalak, baina ez du zehaztu zeintzuk diren proiektutik abiatuta hartzea aurreikusi dituen neurriak, ez eta zein den aipatu neurriak aplikatzeko aurreikusi den egutegia ere. Era berean, ez du zehaztu zeintzuk diren, adierazi digunaren ar
abera, egin dituen jarduera txikiak. Bestetik, ez digu adierazi azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuak eskatzen dituen autobabes-betebeharrak betetzen ar
i al diren, ikuskizun publikoei eta jolas jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen mendeko jarduerak egiten jarraitzen al duten udal pilotalekuan, eta nola bermatzen den, hala balitz, ar
au horrek eta aipatu dekretuak ezarritako legezko segurtasun exijentziak betetzen direla. Txostena itxi genuen egunean, udalak alderdi horiek ar
gitzeko eta jardueren proiektu teknikoaren kopia bidaltzeko zain geunden oraindik.
2.3. Herritarren segurtasuna
Aurtengo kexek segurtasun gabeziari egin diote batez ere erreferentzia; merkataritza-establezimendu batean lapurretak errepikatu izanari eta zigortzeko ar
aubideari dagokienez, hain zuzen ere. Zigortzeko ar
aubidearen inguruan, prozedura izapidetzearekin eta zigorren exekuzioarekin zerikusia duten kontuak planteatu dira.
Bilboko Udalaren zigor baten aurkako kexa aipa daiteke, izan ere, kexagileak ez zuen horren berri. Era berean, ez zuen zigortzeko prozeduraren eta zigorra eragingarri egiteko izapidetu zen prozedura betearazlearen berri izan, udalak, zorraren zati batengatik, bankuko bere titulartasuneko kontu bat bahitu zion ar
te. Kexagileak gure esku-hartzea eskatu zuen, udalak zigorraren ordainketa atzeratzea edo zatikatzea hitzartu zezan; izan ere, bahiturak egoera ekonomiko larrian utzi zuen, ar
e oinarrizko beharrak (hala nola, elikadura) asetzeko baliabiderik gabe utzi ere, eta ez zion ahalbidetzen oraindik ordaintzeko zuen zenbatekoari ordainketa bakarrean aurre egitea, ez eta bahitu zioten antzeko zenbatekoa edukiko lukeen bahitura berri bat jasatea ere. Eman zigun dokumentaziotik ondorioztatu genuen ez zutela behar bezala jakinarazi prozedura hasteko akordioa, eta, hortaz, ez zela prozedura hasteko baliagarria eta hurrengo jarduerak baliogabetu zituela, baita zigorra nahitaez betearazteko izapidetu zen premiamendu-prozedura bera baliorik gabe utzi ere. Kexak azaldutako kontua aztertu zuen udalak, ikuspegi hori kontuan hartuta, eta, adierazi genion bezala, efekturik gabe utzi zuen zigorra.
2.4. Trafikoa
Bilboko TAO eremuko egoiliarren ar
aubidetik zenbait ibilgailu baztertzen dira, eta bazterketa hori zalantzan jarri duten hainbat kexa jaso ditugu 2015ean. Izan ere, Trafikoa eta Aparkalekua ar
autzen dituen Ordenantzak (TAO/OTA) aipatu ar
aubidean sartu dituen kategorien antzeko ezaugarri teknikoak dituzte ar
aubidetik baztertzen diren egoiliarren ibilgailu horiek, eta erabilera irizpide berberei erantzuten diete, erabilera partikularrerako ibilgailu gisa. Horixe gertatzen da furgoneta jakin batzuekin. Kontua da, trafikoko ar
audiaren ar
abera, ordenantzan jaso ez diren kategorietan daudela sailkatuta ibilgailu horiek, eta horretan oinarritzen da bazterketa. Bestetik, jabetzapean ibilgailurik ez edukitzeko exijentzia ezarri du ordenantzak, enpresako ibilgailuak egoiliarren bereizgarria eduki ahal izan dezan. Bada, eskakizun hori ere zalantzan jarri da. Gure ikuspuntutik, Bilboko Udalak eman dizkigun azalpenek ez dute justifikatu aipatu furgoneten eta enpresako ibilgailuen bazterketa, ordenantzaren onuradunen erabilera irizpide berberak betetzen baitituzte eta ibilgailu horien titularrek etxetik hurbil aparkatzeko beharrizan berbera baitute. Ondorioz, udalari adierazi diogu egoiliarren ar
aubidea hedatzearen bideragarritasuna aztertu beharko lukeela, ibilgailu onuradunen egungo mugaketa oinarritzen duten irizpide orokorrak betetzen dituzten ibilgailu guztiei dagokienez, eta aipatu ar
aubidea eratuta zer lortu nahi den aztertu beharko lukeela, nahiz eta formalki ez izan ezarritako kategorien mendekoak, eta enpresako ibilgailua esleituta edukitzeaz bat ibilgailu partikularra duten egoiliarrek bataren ala bestearen ar
tean hautatzeko aukera eduki beharko luketela egoiliarren ar
aubideari onura ateratzeko, baina udalak ez du balorazio hori onartu.
Donostiako Udalari aurten bidali diogun gomendioan aztertu da egoiliarren ar
aubideko ibilgailu onuradunen erabilera irizpide berberak dituzten furgonetak aipatu erregimenetik kanporatzeari buruzko kontua, ibilgailu horiei hedatu diezaien Araupeko Aparkalekurako Udal Zerbitzuaren Ordenantzan aurreikusitako egoiliarren ar
aubidea. Izan ere, horien titularrek etxetik hurbil aparkatzeko behar bera dute eta ibilgailuek onuradunen antzeko ezaugarri teknikoak dituzte. Kontu horren gainean dugun jarrera jaso da gomendioan, aurretik adierazi dugun ildo berean (Arartekoaren 2015eko martxoaren 9ko Ebazpena).
Aurten, aparkatzea baimentzen zuen bereizgarririk gabe TAO eremuan aparkatutako bi ibilgailu bide publikotik kendu izanari buruzko bi kexaren izapidea amaitu dugu, Barakaldoko Udalari gomendatuz itzul dezala eragindakoek beraien ibilgailuak berreskuratzeko ordaindu behar izan zuten tasa (Arartekoaren 2015eko apirilaren 13ko 2015R-2514-12 Ebazpena eta Arartekoaren 2015eko apirilaren 13ko 2015R-421-13 Ebazpena). Gure ustean, adierazitako ar
razoiarengatik ibilgailua kentzea erabaki ahal izateko beharrezkoa da neurria egokia izatea kasu zehatzean errotazio xedea eta aparkalekuen bidezko banaketa lortzeko, bai eta ibilgailu-zirkulazioaren ar
intasuna lortzeko ere, eta, era berean, beharrezkoa da proportzionaltasun printzipioa errespetatzea, eta hori ez zen kexen xede izan ziren kasuetan egiaztatu.
Gainerakoan, 2015ean izapidetu ditugun kexen zati handia, aurreko urteetan bezala, zigortzeko ar
aubideari buruzkoa izan da, eta prozedurarekin zerikusia duten ar
azoak azaldu dira gehienbat. Kontu horren inguruan gai errepikatuak piztu dira, hala nola, jakinarazpenak egiteko modua, ar
au-hausteen froga eta formula estandarizatuen erabilera. Arau-haustearen froga gabezia izan da Getxoko Udalak zigor bat efekturik gabe utz dezan (Arartekoaren 2015eko maiatzaren 27ko Ebazpena) udal horri igorri diogun gomendioaren oinarria.
Era berean, eremu zigortzailetik kanpo behar ez bezala egindako jakinarazpenen ar
azoa agertu da, besteak beste, ibilgailua kentzeko eta desegiteko eremuan. Donostiako Udalari bidali diogun gomendioaren oinarrian dago jasota hori, aipatu jarduerak atzera bota ditzan eta ofizioz izapidetu dezan ondare erantzukizuneko prozedura bat, ibilgailua suntsitzeagatik interesdunari kalte-ordainak ematea egokia den zehazteko (Arartekoaren 2015eko irailaren 17ko Ebazpena). Prozeduraren bermeekin zerikusia duten beste kontu batzuk ere aztertu dira gomendioan, administrazio jardueren ar
razoiketa eta formalizazioa kasu, desegiteari ekin ahal izateko beharrezko betekizunekin batera.
Eragindako administrazioek euren jarduera zuzendu dute izapidetu ditugun eta jokaera ezegokiren bat jaso duten zenbait kexatan. Adibidez, gehiegizko abiaduragatiko zigor baten kasua izan da hori, abiadura muga orokorra hartu baitzen kontuan, eta ez zigortutako ibilgailua zebilen bidearen abiadura muga.
Arlo honi eragiten dioten zenbait ar
au atera dira 2015ean, eta, besteren ar
tean, herritarren segurtasuna babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa nabarmendu dezakegu, oso eztabaidagarria izan baita oinarrizko eskubideei muga handiak ezartzeagatik, hala nola, elkartzeko eta adierazpen askatasun eskubideak mugatzeagatik, eta konstituzioaren aurkako bi errekurtsoren xedea izan da. Bestetik, beste agindu batzuen ar
tean, Prozedura Zibilaren Legearen 520. ar
tikulua aldatu duen urriaren 5eko 13/2015 Lege Organikoa aipa dezakegu. Atxiloketa bermeak indartzeko egin da aipatu aldaketa. Era berean aipa ditzakegu Nazio Segurtasunari buruzko irailaren 28ko 36/2015 Legea, Babes Zibilerako Nazio Sistemaren uztailaren 9ko 17/2015 Legea, zirkulazio istripuetan pertsonei eragindako kalte-galeren baloraziorako sistema erreformatzeko irailaren 22ko 35/2015 Legea, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartu duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua eta gidarien ar
audia aldatu duen azaroaren 20ko 1055/2015 Errege Dekretua.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko espedienteak
2015ean izapidetu ditugun ofiziozko jardunbideak atxiloketa zentroen egoera eta atxilotzearekin lotutako praktikak egiaztatzeari zuzenduta egon dira batez ere. Hurrengo 4.4. idatz-zatian, aipatu jardunbideen laburpena egingo dugu.
4.2. Txosten berezien segimendua
Atxiloketa zentroetara egindako bisitaldiek eta kexak izapidetu bitartean bildutako informazioak eremu horri lotutako bi txosten berezien segimendua egitea ahalbidetu digute: “Ziegak. Udalaren eta Ertzaintzaren atxiloketa zentroak” (1991) eta “San Frantzisko (Bilbo) eremuan atzerritarrak tartean izanik poliziak burututako jardueren inguruan Ar
arteko erakundeak izandako esku-hartzea” (1998ko ohiko txostena, I.1. kapitulua, 1.6. atala).
“Ziegak. Udalaren eta Ertzaintzaren atxiloketa zentroak” txostenaren betetzeari buruz egindako balorazioa hurrengo 4.4. atalean ageri da laburtuta.
Beste zenbaitetan agerian jarri dugun bezala, “San Frantzisko (Bilbo) eremuan atzerritarrak tartean izanik poliziak burututako jardueren inguruan Ar
arteko erakundeak izandako esku-hartzea” txosteneko gomendioetako askok irismen orokorra dute, gure esku-hartzearen eremuko gainerako polizia taldeei hedatu dakiekeena, jarduten duten eremua dena delakoa izanda ere. Gogoeta horretatik abiatuta, gomendio horietako batzuen ez-betetzeak atzematen jarraitzen dugu, besteak beste, lekukoak daudenean agenteek izaten duten jarrerarekin zerikusia dutenak, desadostasun adierazpenen aurrean eta identifikazio profesionalaren zenbakia eskatzen zaienean ematen duten erantzuna, aipatu zenbakia emateari uko egitea, tratua, identifikazioen justifikazioa eta polizia jardueraren ar
razoiei buruz ematen den informazioa [8. gomendio espezifikoa].
4.3. Gomendio orokorren segimendua
Aurten izapidetu ditugun kexek eta atxiloketa zentroetara egin ditugun bisitaldiek urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren jarraipena egitea ahalbidetu digute. Gomendio horretan, Ar
artekoak bere ibilbidearen hasieratik segurtasun ar
loan formulatu dituen gomendio gehienak bildu dira.
Polizia jardueren barne ikerketetan gabezia handiak egiaztatzen jarraitzen dugu (II.1.1. idatz-zatia). Ikerketaren urritasuna eta ikerketa eza dira oraindik ere irauten duten ar
azoetako batzuk. Bestetik, eremu horretan jarduera protokolo ar
giak eta zehatzak ezarri gabe jarraitzen dutela egiaztatu dugu.
Oraindik ez da erabat bete polizia funtzionarioek polizia uniformean identifikatuko dituen zenbakia edo erreferentzia erakuts dezaten formulatu dugun gomendioa (V. atala). Errepikatzen jarraitu behar dugu inolako zalantzarik eragin gabe egon behar dela zenbakia ikusgai, herritarrek agenteekin harremanak normalean izaten dituzten distantziatik.
Gabezia handiak hauteman ditugu eskubideak mugatzen dituzten polizia jardueren ar
razoiketan eta ar
razoiketa jasotzeko moduan (II.1.3. idatz-zatia). Errepikatu beharra dago formula orokorrak, “herritarren segurtasuna” bezalakoak, ez direla onargarriak, ez baitute jardueraren ar
razoi zehatzak ezagutzen uzten, ez eta berau baloratzen uzten ere.
Era berean, ez-betetzeak atzematen jarraitzen dugu prebentzio eta kontrol mekanismoen ezarpenean; batez ere, indarraren erabileran eta horren barne kontrolean, atestatuen eta administrazio salaketen edukian, horiek ar
razoitzen dituzten egitateak zehaztasunez islatzeari dagokionean, “kontrasalaketa” deritzonean eta agenteek jasotzen dituzten kexen gaineko kontrolean (II.2.1., II.2.3. eta II.1.2. idatz-zatiak).
Atxiloketa zentroetara egindako bisitaldiek, modu berean, aipatu gomendio orokorraren III. atalaren eta “Miaketa pertsonalaren dilijentzia poliziaren bulegoetan” Gomendio Orokorrean (2001eko ohiko txostena) formulatu genituenen segimendua egitea ahalbidetu digute. 4.4. idatz-zatian laburtuta jaso dugu segimendu horren emaitza.
Trafikoari dagokion azpiarloan egiaztatzen jarraitu dugu zigortzeko prozeduretan jasotzen den ar
razoiketak ez dituela beti betetzen “Trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bide segurtasuna: aurrez taxututako ereduen erabilera zehapen prozedurak tramitatzean. Zenbait ar
azo defentsarako eskubidearen inguruan” Gomendioan (2003ko ohiko txostena) adierazi genituen exijentziak.
4.4. Ikuskapen bisitak
2015ean Ertzaintzaren Muskizko eta Udaltzaingoaren Erandioko atxiloketa zentroak bisitatu ditugu. Muskizko instalazioak, oro har, egokiak dira esleituta duten eginkizuna betetzeko, nahiz eta ez dauzkaten adin txikikoen zaintzarako berariazko bulegoak, urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak (17.3. ar
tikulua) eskatu bezala. Bisitatu ditugun Ertzaintzako atxiloketa zentro guztietan errepikatu da egitate hori. Udaltzaingoaren instalazioek ere ez dauzkate aipatu bulegoak, eta, gainera, betetzen duten eginkizunerako ezegokiak diren beste gabezia garrantzitsu batzuk dauzkate, gure iritziz. Antza, bulegoak beste eraikin batean birkokatzeko proiektua dago, egungo ar
azoak konponduko lituzkeena.
Bisitaldiaren egunean, bi zentroek zituzten garbitasun eta mantentze egoera onargarriak.
Bi zentroek dute atxiloketaren bideograbaketa sistema. Ertzaintzan, funtsean, 2006ko ohiko txostenean (I. atala, 7.1. idatz-zatia) aztertu genuen modeloari dagokio sistema, gure ikuspuntuaren ar
abera, mekanismo horrek eraginkorra izateko eduki beharko lituzkeen baldintza guztiak betetzen ez zituela ulertuta, urriaren 6ko 81/1999 Gomendioan adierazitako terminoetan (1999ko ohiko txostena, II. atala, 7.2. idatz-zatia). Alabaina, badu berezitasun bat, hots, erreserbatutako elkarrizketaren grabaketa jasotzen du irudietan. Horrek ez ditu pribatutasuna eta isilpekotasuna bermatzen, jarduera horren berezko ezaugarriak izaki horiek. Udaltzaingoaren zentroa ere ez zaio guztiz egokitzen gomendioari, eta, gainera, segurtasun indarrek eta taldeek leku publikoetan egiten duten bideokameren erabilera erregulatu duen abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoaren mende dago bertako sistema. Beraz, ez da bidezkoa. Zentro batek ere ez ditu txertatu, oro har, atxiloketen bideograbaketari buruzko proposamen berriak, “Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak” ikerketan (2010eko ohiko txostena) eta urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean (III.8. idatz-zatia) jaso ditugunak. Modu berean, ez dute bermatzen grabatutako jardueretatik erator litezkeen balizko administrazio eta zigor erantzukizunen preskripziorako gehienezko denbora-mugan zehar gordetzea grabatutako materiala, eta, xede horietarako, ez dituzte kontuan hartzen giza eskubideak bermatzeko erakundeek (Arartekoa bezalakoek) esku hartzeko duten epea. Babesten ditugun irizpideetatik urruntzen da hori, eta mekanismo honen izaera bermatzailea mugatzen du.
Udaltzaingoaren zentroan, atxiloketak egiten dituzten udaltzainak, oro har, atxilotua poliziaren bulegoetara eramaten duten berberak izaten dira, baita atxilotuen gorputz-miaketa aipatu bulegoetan egiten dutenak ere. Baliabide urritasunean justifikatzen da hori. Ertzaintzaren zentroan kontsultatu genituen atxiloketetatik bitan ere ez zen jarraitu atxiloketa egiten duten agenteak, atestatua bideratzen dutenak, gorputz-miaketa egiten dutenak eta zaintza egiten dutenak berberak ez izateko irizpidea (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren III.2 eta 5 idatz-zatia).
Udaltzaingoaren Atxiloketaren Liburua eskuzkoa da. Orri bakoitza atxiloketa bati egokitu ar
ren, ez da urtekoa; beraz, une bakoitzean ezin daiteke jakin zein den urteko atxiloketa kopurua azken atxiloketa begiratze hutsarekin, gomendagarria izaki hori. Era berean, ez ditu atxiloketaren jarduera nagusiak erregistratzen, nahiz eta erregistratuta ez daudenetako batzuk atxiloketarekin lotutako beste erregistro eta dokumentu batzuetan ageri diren.
Bi zentroetan egiaztatu genituen atxiloketak, oro har, behar bezala zeuden bideratuta, horien erregistroak behar bezala beteta eta dilijentziak ar
razoizko denboran eginda. Hala ere, zenbait disfuntzio hauteman genituen. Ondorioz, gogorarazi beharra daukagu ahalik eta zehaztasun eta xehetasun handienaz islatu behar dela nola gertatu den atxiloketa, bat ez etortzeak saihestu behar direla eta eremu horretan gerta daitezkeen balizko hutsegiteak ezagutzea eta zuzentzea ahalbidetuko duten neurriak hartu behar direla (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren III.6. idatz-zatia).
Bi zentroetan begiratu genituen eskubideei buruzko informazio aktek ez zituzten betetzen Prozedura Kriminalaren Legearen 520. ar
tikuluko eskakizunak, izan ere, atxiloketa ar
razoitzeko egitateen kalifikazio juridikoaz informatzen zuten, eta ez egitateez beraietaz. Ertzaintzaren atxiloketa zentroetan urtero ohartarazten dugu praktika horren inguruan, eta zuzendu gabe jarraitzen dute. Ertzaintzaren zentroan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urriaren 22ko 2013/48/UE Zuzentarauak espainiar ordenamendu juridikoari txertatu dion urriaren 5eko 13/2015 Lege Organikoari egokitu zaizkio aktak. Eransketa horrekin, beste agindu batzuen ar
tean, Prozedura Kriminalaren Legearen 520. ar
tikulua aldatu da, atxiloketaren bermeak indartzeko. Dena dela, akta eredu berriak ez ditu legearen eskakizunak asetzen, doako laguntza juridikoa eskatzeko prozedurari eta berau eskuratzeko baldintzei buruz daukan informazioari dagokionez, eta, egokia den kasuetan, lege-laguntzarako eskubideari uko egiteari dagokionez. Bestalde, atxilotuari ez zaio uzten akta eskura izaten atxiloketak iraun bitartean, aipatu lege organikoak eskatzen duen bezala; izan ere, dokumentua kentzen zaio behin eskubideen berri ematen zaionean, eta ez zaio berriro ematen atxiloketa amaitzen den ar
te. Udaltzaingoa ez zen, oraindik, 2015eko azaroaren 1ean indarrean sartu ziren aipatu aurreikuspenak aplikatzen ar
i, eta eskubideei buruzko informazio akten ereduak ez zizkion erregulazio berriari egokitu.
Udaltzaingoan, eredutzat hartzen den akta ereduak ez du idatziz jasotzen, eskubide bakoitzaren ostean, atxilotuak eskubide hori ulertu duen ala ez. Eredua ez dago atzerriko hizkuntzetan eskuragarri, eta ez dago horien itzulpena eta interpretazioa egiteko sistemarik ere, jardueraren hizkuntza ofiziala ulertzen ez duten atzerriko atxilotuek interprete baten laguntzarekin ar
tatu ditzaten duten eskubidea bermatuko duenik (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren III.2. idatz-zatia).
Zentroetako batean ere ez zaio atxilotuari ematen, atxiloketaren unean bertan, momentu horretan bere eskubideei buruz ahoz ematen zaion informazioa jasotzen duen dokumenturik. Era berean, atxilotuari ez zaio lege-laguntza ematen atxiloketaren lehen unetik, urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean adierazi genituen terminoetan (III.1. eta III.2. idatz-zatiak).
Ertzaintzaren zentroan, egin den gorputz-miaketa mota baino ez da idatziz jasotzen, modu orokorrean, zehazki zer izan den zehaztu gabe eta modu horretara egiteko ar
razoiak azaldu gabe, miaketa biluzik egiten denean salbu. Udaltzaingoaren kasuan, ez da jasotzen ez nola egin den, ez modu batera edo bestera egiteko ar
razoiak ere. Jokatzeko bi moduak gure gomendioetatik urruntzen dira (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren III.5. idatz-zatia eta “Miaketa pertsonalaren dilijentzia poliziaren bulegoetan”).
Ertzaintzaren atxiloketetako bitan, zeintzuen erregistroak egiaztatu genituen, atxiloaldiak hainbat orduz luzatu ziren, polizia dilijentziak amaitu ondoren. Ertzaintzari ez zegozkion antolakuntza ar
razoiekin justifikatu zuten hori, atxilotuak epailearen aurrera eramateko dauden ordutegiekin zerikusia duten ar
razoiekin, alegia. Beste atxiloketa batean, agindu judiziala ez zegoen indarrean atxiloketa egin zenean; hortaz, atxiloketa ez zatekeen gertatuko Ertzaintzak datu hori jakin izan balu. Bereziki larria da gertaera, eta atxilotzeko unean aintzat hartu zen informazioa eguneratuta ez egoteko ar
razoia identifikatu beharko litzateke.
Bisitaldietan, era berean, herritarren segurtasuna babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren aplikazioaren segimendua egin dugu, poliziaren bulegoetatik kanpo egindako identifikazioei eta gorputz-miaketei dagokienean. Aipatu legea uztailaren 1etik dago indarrean (16. eta 20. ar
tikuluak). Ertzaintzaren polizia-etxea ar
audi berriari egokitu zaio, poliziaren bulegoetara identifikatzera eramandako atxilotuek bertan ematen duten denbora egiaztatzeko paperari, identifikazioen erregistro liburuari eta gorputzaren kanpo miaketaren dilijentziari dagokienez. Horien gainean galdetu genuen, nahiz eta, gure ustean, oinarritzat hartzen den azken dilijentzia horren ereduak datu gehiago jaso beharko lituzkeen, eragindakoen bermeak eta jarduera horren kontrola indartzeko. Erandioko Udaltzaingora egindako bisitaren unean, oraindik ez zegoen aipatu alderdiei egokituta.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Aurten kexa gehien jaso dituzten administrazioak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta Bilboko Udala izan dira, eta Donostiako eta Gasteizko Udalak daude horien atzetik. Administrazioek euren jarduera zuzendu dute jokaera ezegokiren bat egon den kexatako batzuetan. Oro har, Ar
artekoarekin elkarlanean ar
itzeko duten betebeharra modu onargarrian bete dute. Hala ere, gure zereginak egoki betetzeko zailtasunak aurkitzen jarraitzen dugu, eta ordenamendu juridikoak beraien eskubideak babesteko eskura jarri dizkien mekanismoak erabiliz erakunde honetara jotzen duten pertsonen eskubideak kaltetzen ditu horrek. Honakoek jarraitzen dute izaten ar
azo sarrienak: atzerapena informatzeko orduan, galdetzen ditugun kontu zehatzei eta egiten ditugun balorazioei ez erantzutea eta ez ematea eskatzen dugun dokumentazioa. Aurten, hainbat kasutan, administrazioek ez diete erantzun formulatu dizkiegun gomendioei. Beraz, onartu ez dituztela ulertu dugu.
5.2. Aurten izapidetu ditugun kexek polizia-funtzioaren erabilerari buruzko kontu errepikatuak azaldu dituzte berriz ere; hala nola, ustez ezegokiak diren jardueren barne ikerketa, indarraren erabilera eta horren barne kontrola, atestatuen eta administrazio salaketen kontrola, horiek ar
razoitzen dituzten egitateei dagokienez, “kontrasalaketa”, identifikazioak bide publikoan, esku-hartzeen ar
razoiketa, agintaritzaren gehiegizko erabilera, agenteek identifikazio profesionalaren zenbakia emateari ematen dioten ezezkoa eta lekukoak daudenean agenteek izaten duten jarrera. Arartekoaren 2015eko azaroaren 10eko Ebazpenean, kontu horietako batzuk azaldu dira.
5.3. Oraindik ez dira ezarri indarraren erabilera eta atestatuen eta administrazio salaketen edukia gainbegiratzeko gomendatu ditugun mekanismoak. Orokorrean, poliziaren praktikak gainbegiratzeko gomendatu ditugun mekanismo gehienek (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren II. atala) ezarri gabe jarraitzen dute. Ikerketaren kasu zehatzean, beste urte batzuetan hauteman ditugun gabeziek hor jarraitzen dute. Ikerketaren urritasuna eta ikerketa eza dira oraindik ere hautematen ditugun ar
azoetako batzuk. Bestetik, eremu horretan jarduera protokolo ar
giak eta zehatzak ezarri gabe jarraitzen dutela egiaztatu dugu.
5.4. Oraindik ez da erabat bete polizia funtzionarioek polizia uniformean identifikatuko dituen zenbakia edo erreferentzia erakuts dezaten formulatu dugun gomendioa (urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorraren V. atala). Errepikatzen jarraitu behar dugu zenbakia inolako zalantzarik eragin gabe egon behar dela ikusgai, herritarrek agenteekin harremanak normalean izaten dituzten distantziatik.
5.5. Ertzaintzaren Muskizko atxiloketa zentroa, aurten bisitatu duguna, oro har egokia da bere eginkizunerako, nahiz eta ez dituen adin txikikoentzako berariazko bulegoak. Erandioko Udaltzaingoaren zentroak, bisitatu dugunak, ordea, gabezia handiak dauzka, eta gabezia horiek ezegoki egiten dute zeregin horretarako. Dena dela, egungo instalazioak birkokatzeko proiektua dago.
Atxiloketen bideograbaketarako sistema dute bi zentroek, baina ez ditu guztiz betetzen eraginkor izateko eduki behar dituen baldintzak, eta izaera bermatzailea mugatzen du horrek.
Bisitaldietan kontsultatu genituen atxiloketak, oro har, behar bezala zeuden bideratuta, horien erregistroak behar bezala beteta eta dilijentziak ar
razoizko denboran eginda. Hala ere, eskubideei buruzko informazio aktek ez zuten jaso atxilotuari egotzitako egitateen berri eman zitzaionik. Ertzaintzaren zentroan, urriaren 5eko 13/2015 Lege Organikoan jasotako erregulazioari egokitu zitzaion akta, nahiz eta atxiloketan zehar ez zaion atxilotuari berau edukitzen uzten. Aipatu legeak, beste agindu batzuen ar
tean, Prozedura Kriminalaren Legearen 520. ar
tikulua aldatu du, atxiloketaren bermeak indartzeko. Udaltzaingoa, ordea, ez zitzaion aipatu lege organikoari egokitu. Gainera, gorputz-miaketa egiteko eta dokumentatzeko moduak ez du gure gomendioekin bat egiten, eta lege-laguntza ez da hasieratik bertatik ematen, urriaren 28ko 7/2011 Gomendio Orokorrean (III.1 idatz-zatia) adierazi genituen terminoetan.
Ertzaintzaren atxiloketetako bitan, zeintzuen erregistroak egiaztatu genituen, atxiloaldiak hainbat orduz luzatu ziren, polizia dilijentziak amaitu ondoren. Ertzaintzari ez zegozkion antolakuntza ar
razoiekin justifikatu zuten hori, atxilotuak epailearen aurrera eramateko dauden ordutegiekin zerikusia duten ar
razoiekin, alegia. Beste atxiloketa batean, agindu judiziala ez zegoen indarrean atxiloketa egin zenean; hortaz, atxiloketa ez zatekeen gertatuko Ertzaintzak datu hori jakin izan balu. Bereziki larria da gertaera, eta atxilotzeko unean aintzat hartu zen informazioa eguneratuta ez egoteko ar
razoia identifikatu beharko litzateke.
5.6. Ertzaintzaren jarduera irizpideek, kanabisaren inguruko klub sozialei dagokienez, ez dute, gure ustean, partekatutako kontsumoaren eta laborantzaren ezohikotasun penalari buruzko jurisprudentzia doktrina errespetatzen. Ondorioz, horiek berraztertu ditzala gomendatu diogu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, doktrina horri egokitze aldera (2015eko otsailaren 9ko Ebazpena).
5.7. Immigrazioaren eremuan lan egiten duen elkarte baten egoitzan pintaketa xenofoboak agertu izanak (aurten horren gaineko esku-hartzea egin dugu) larriki erasotzen ditu giza eskubideak, eta irmotasunez zein sendotasunez egin behar zaio aurre egitate horri, horrelako erasoak hedatzea saihesteko. Gainera, kulturartekotasuna sustatzeko eta aniztasunaren aurrean kohesionatuta dagoen eta tolerantea den gizartea eraikitzeko neurriak, pertsona guztion giza eskubideekiko errespetua bultzatuko dutenak eta edozein jarrera ar
razista, xenofobo edo diskriminatzaile baztertuko dutenak, abiarazteko beharraren gainean hausnartzera eraman behar gaituzte gertaera horiek.
5.8. Aurten ere kexarako ar
razoi izan da Iruña Okako Udalak udal pilotalekuan antolatzen dituen ekitaldietan legez eskatzen diren autobabes-neurriak bete ez izana, izan ere, ez da ar
azoaren irtenbiderako urrats adierazgarririk eman 2013an lehen aldiz planteatu zenetik.
5.9. Trafikoari buruzko kexek zigortzeko ar
aubideari eragin diote gehienbat, eta ar
au-hausteen frogekin, jakinarazpenekin eta formula estandarizatuen erabilerarekin zerikusia duten ar
azo batzuk jarri dituzte agerian. Zigortzeko eremutik kanpo bidegabe egindako jakinarazpenen ar
azoa ere agertu da, hala nola, ibilgailuak kentzeari eta desegiteari dagokionean.Arartekoaren 2015eko maiatzaren 27ko Ebazpena eta Arartekoaren 2015eko irailaren 17ko Ebazpena
5.10. Donostiako Udalari gomendatu diogu Araupeko Aparkalekurako Udal Zerbitzuaren Ordenantzan aurreikusitako egoiliarren ar
aubidea heda diezaiela aipatu ar
aubidearen onuradun diren ibilgailuen erabilera irizpide berberak betetzen dituzten ibilgailuei, ibilgailu horien titularrek etxetik hurbil aparkatzeko beharrizan berbera dutenean eta ibilgailuek horien antzeko ezaugarri teknikoak dituztenean, izan ere, jaso dugun informazioarekin, ez dago justifikatuta aipatu ibilgailuak baztertzea (Arartekoaren 2015eko martxoaren 9ko Ebazpena). Balorazio bera egin dugu Bilboko Trafikoa eta Aparkalekua ar
autzen dituen Ordenantzaren (TAO/OTA) inguruan kontu hori azaldu duten zenbait kexaren gainean.
5.11. TAO eremuan titulu gaitzailerik gabe aparkatutako ibilgailuak kentzea erabaki ahal izateko beharrezkoa da neurria egokia izatea kasu zehatzean errotazio xedea eta aparkalekuen bidezko banaketa lortzeko, bai eta ibilgailu-zirkulazioaren ar
intasuna lortzeko ere, eta, era berean, beharrezkoa da proportzionaltasun printzipioa errespetatzea, eta hori ez zen aurten izapidetu ditugun bi kexatan egiaztatu (Arartekoaren 2015eko apirilaren 13ko 2015R-2514-12 Ebazpena eta Arartekoaren 2015eko apirilaren 13ko 2015R-421-13 Ebazpena).
14. INFORMATZEKO ETA EZAGUTZEKO TEKNOLOGIAK ETA DATUAK BABESTEA
Datuen babesaren gaian, berariazko erakunde bat dago –Datuak Babesteko Euskal Bulegoa– euskal administrazioek datuen babesaren ar
audia bete dezaten, eta horrek eragin egiten du gai honi buruzko kexa gehienak erakunde hari aurkeztea.
Informazioaren eta ezagutzaren teknologiei buruzko eskubideak erabiltzeari dagokionez, administrazio elektronikoarekiko dituzten eskubideak gero eta hobeto ezagutzen dituzte herritarrek, baita eskubide horiek erabiltzeko zer organotara jo behar duten ere; horren guztiaren ondorioz, joan den urtean Ar
artekoari aurkeztutako kexak gehitu egin ziren, ar
lo guztietan gehitu ere, baina batez ere, administrazio elektronikoan sartzeko eskubideei buruzkoak eta, zehatzago esanda, multikanalitaterako eskubideari buruzkoak.
Dena dela, oraindik ere alde handia dago bitarteko teknologikoen erabileraren eta horien inguruko eskubideak erreklamatzearen ar
tean, beraz, ezinbestekoa da herritarrek administrazioarekin izan beharreko harremanetan IKTak erabiltzea sustatzeko ekimenak hastea; baita eremu jakin honetan dituzten eskubideen berri emateko eta eskubide horien kontzientzia izateko ekimenak hastea ere.
Ekimen horiek justifikatzen dituen datu enpiriko gisa, EUSTATek 2015ean Euskadiko familiei egindako Informazioaren Gizarteari buruzko azken Inkestan, Euskadin 1.321.400 dira Internet erabiltzen duten 15 urte eta gehiagoko pertsonak, hots, biztanleria osoaren %71,7. Beraz, kopurua %3,8 hazi da aurreko urtearen aldean.
Lurralde historikoen ar
tean, Ar
aba da buru Internet darabilten biztanleen ehunekoari dagokionez: %73,6 hain zuzen. Ondoren Gipuzkoa eta Bizkaia daude, biztanleen %71,9 eta %71,1ekin, hurrenez hurren.
Etxeetako IKT ekipamenduari dagokionez, euskal familien %70,6k ordenagailu pertsonala daukate, %70,2k Interneterako konexioa daukate eta %93,4k telefono mugikorra dutela diote.
Adinari dagokionez, 15 eta 24 urte ar
teko euskal gazte ia guztiek (%99,1) darabilte Internet, eta IKTez gehien jabetu den adin-tartea dela erakutsi dute. Nabarmena da erabiltzaileak gehitu direla 55 eta 64 urte bitarteko adin-tartean (%9,2) eta, horren atzetik, 65 urte edo gehiagokoen ar
tean (%4,5).
Belaunaldi-arraila delakoa, 2014. urtean ehuneko 7,6 puntutan zegoen, aldiz, 2015eko lehenengo urtean 8,3 punturaino hazi da. Horrela, 15 urte eta gehiagoko biztanleriari dagokionez, internet erabiltzen duten gizonezkoak gizonezko guztien %76 dira, aldiz, emakumezko erabiltzaileak emakume guztien %67,7 dira. Urte honetan internet erabiltzen duten guztietatik %51,2 gizonezkoak dira eta %48,8 emakumeak.
Jarduerari dagokionez, ikasleen %98,7k erabiltzen du internet, aldiz, lana egiten duen biztanleriaren ar
tean %91 8 da internet erabiltzailea eta lanik egiten ez dutenen eta langabezian daudenen ar
tean %42,5ek erabiltzen dute. 2014ko datuekin alderatuz gero, hazkunderik handiena azkeneko taldean egon da, hain zuzen ere ehuneko 3,6 puntukoa.
Oraindik ere etxea da euskal biztanleriak aukeratzen duen toki nagusia Internetera konektatzeko (%96,3).
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Eustaten ingurumen-familia inkesta.
Pertsona batek Ar
artekoaren esku-hartzea eskatu zuen bere ustez Eustatek sekretu estatistikoa eta datu-pertsonalen babeserako ar
audia urratu baitzituen; ingurumena-familia inkesta egiteko eskatu ziotenez hasi zen egiten eta jada beteta agertzen zenez, berriro saiatu zen egiten eta nahi gabe beste baten datu pertsonalak ikusi zituen.
Egiaztatu ahal izan zenez, kexaren ondoren Eustatek egondako anomalia guztien diagnostiko zuzena egin zuen eta antolakuntza neurriak, teknikoak eta operatiboak hartu zituen ar
risku-egoera hauek saihesteko; ondorioz, espedientea itxi egin zen, salatutako ar
azoa konpondu baitzen, baina Eustati gogorarazi zitzaion behar bezala zaindu behar zela inkesten aplikazioa ongi al dabilen, sekretu estatistikoa gorde eta bermatzeko.
2.2. Beste ar
lo batzuek kudeatutako kexei eta kontsultei dagokienez, IKTekin eta datuen babesarekin zerikusia duten gaiak planteatu dira, eta hemen laburtu ditugu interesatuko zaizkizulakoan:
Gipuzkoako udalak
Eibarko herritar batzuek aurkeztutako kexen ar
abera, zailtasunak zituzten OHZren ordainagirietan sartzeko, banku helbideratze bidez ordaindu ondoren. Kexa tramitatzerakoan balioan jarri ahal izan da Gipuzkoako udalerrien, Diru-bilketa batzordearen, IZFE eta banku lankideen praktika, erasandako herritarrei informazio zehatza emateko; eta administrazioari gogorarazi zaio multikanalitaterako eskubidea izan behar dela herri-administrazioaren jardueraren buru, administrazio elektroniko inklusiboari lehentasuna eman behar zaio eta harremanetarako bide gehiago erabiltzea sustatu behar du, jada daudenak kanpoan utzi gabe 4.
Jasotako kexa erakunde horretako egoitza elektronikoan sartzeko pasahitza iraungitzeari buruzkoa zen. Ikusi ahal izan denez, Aldundiak onartutako ar
audia eta pertsona fisiko erabiltzaile askok dituzten zailtasunen errealitatea ez dira uztartzen, sinadura elektroniko bidez egoitza elektronikoan sartu eta identifikatzeko. Hori dela eta, gogorarazi genuen Aldundiak bere egoitza elektronikoan sartzea ar
autzeko ahala duen ar
ren, bermatu egin behar dizkietela herri-administraziorako sarbide elektronikoa ez duten herritarrei sartzen jarraitzeko bitarteko egokiak, bitarteko elektronikoen bidez zerbitzu publikoetara sartzea erabakitzen dutenei bezala; bitarteko edo bide ez telematiko horiek gaitzeko neurri batzuk ere iradoki genituen.
Herritar batek bere desadostasunaren berri eman zigun, Gipuzkoako Foru Ogasuneko dependentzia administratiboetara sartzeko kontrolean bere NAN eskaneatu baitzuten. Administrazioak igorritako informazioa aztertu ondoren, Ar
artekoan uste dugu ez dela neurriz kanpokoa NANeko datuak eskuz edo automatizatuta jasotzea, ar
e gehiago zerga-agiriak zaintzen diren espazio fisiko bat denean eta definizioz, informazio hori kontuzkoa denean. Gainera, egiaztatu zenez erabiltzaileei informazio egokia ematen zaie, eraikinaren sarreran bertan adierazten da datu horiek biltzearen xedea, zein fitxategitan sartuko diren eta sartu, zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera dagoela ere bai.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Saila. Lanbide
DSBE berritzea ukatzen zuen ebazpen bat zela eta kexagile batek jarritako kexa izapidetzen ar
i ginela, berrikuntza horiek kudeatzeko Lanbideren tresna informatikoan muga garrantzitsuak zeudela ikusi zen; ar
e gehiago, zailtasun horien ondorioz (aplikatiboak ez du berritzen uzten, DSBEren espediente bat etenda dagoenean) eskubide bat aitortzeko zailtasunak daude eta hori herritarrek zerbitzu publikoetara duten sarbide elektronikoaren Legeko zioen Azalpenaren aurka egoteaz gain, Legeak DSBEri emandako eskubide subjektibo izaeraren aurka ere badago.
Vitoria-Gasteiz eta Bermeoko Udalak
Bi kexa-espedienteetan Udal horiek ar
tatu eta erantzun ez zituzten informazioa eta agiriak eskatzen dira. Ar
artekoaren ebazpenetan azpimarratzen da informazioa eskuratzeko eskariak izapidetu eta ebatzi beharra dagoela, prozedura administratiboko ar
auen ar
abera eta gardentasunaren, informazio publikoa eskura izatearen eta gobernu onaren Legeko aurreikuspenen ar
abera; teknologia berriak eta herritarren zerbitzu publikoetako sarbide elektronikoaren Legearen ondoriozko betebeharrak oso lagungarriak dira ahalegin txikiagoarekin bitarteko hauen bidez eskatutako agiriak bidaltzeko.
Arartekoak bat egiteko eta esku hartzeko eskariak webguneen edo Ar
artekoaren kontuen bidez
Iaz behin baino gehiagotan eskatu da Ar
artekoaren esku hartzea eskariekin bat egiteko plataformen webguneen bidez, esaterako, change.org edo tuderechoasaber.es bidez. Horiek lankidetzarako eta errebindikatzeko duten interesari kalterik egin gabe eta Ar
artekoan horietako kezkak edo gizarte-mugimenduak jaso ondoren, gure lana inspiratzen duen gizarte-errealitatearen informazioan sartzeko, ezin izan diegu kexa tramitea hasi, ezinbestekoa baita kexa aurkezten duenaren eta Ar
arteko erakundearen ar
tean komunikatzeko bide pribatu bat izatea eta kasu hauetan baldintza hori betetzen ez zenez, gure erakundearekin harremanetan jartzeko informazioa eman diegu.
Gauza bera gertatu da gure Facebookeko orriaren edo Twitterreko profilaren bidez Ar
artekoarekin harremanetan jartzen saiatu direnetan ere.
3. Ar
audi- eta gizarte-testuingurua
2015ean egon den ar
au-jarduera datuak babesteko eta IKTak sustatzeko izan da, bereziki:
• Europa mailan
Aurtengo berrikuntza nagusia izan da Datuen Babeserako Ar
audi Orokorra egiten oso aurreratu dela, Batzordeko lege multzoaren elementu nagusia baita. Pertsonen eskubideak ezarri dira bertan eta datuen tratamenduen ar
duradunen betebeharrak ezarri dira. Ar
audian ezarritakoa betetzeko metodoak ere ezarri dira eta ar
auak betetzen ez dituenarentzako zehapenen irismena ere bai.
EBko Kontseiluak berariaz adierazten duen legez, datuen babesari buruzko lege uniformea eta eguneratua izatea funtsezkoa da pertsonei beren datu pertsonalak babestuta izateko oinarrizko eskubidea bermatzeko, eta horrela ekonomia digitala garatu dadin eta delinkuentziaren eta terrorismoaren aurkako borroka indartu dadin. Datuen babesaren erreforma lege multzo bat da eta 2012an proposatu zuen Europako Batzordeak, 1995eko datuen babesari buruzko Zuzentarauko printzipioak eguneratu eta modernizatzeko. Baina Lisboako Ituna hartu zenetik, datu pertsonalen babesa EBko legediaren oinarrizko eskubidea da eta, ondorioz, Batasunak orain berariazko oinarri juridikoa du datu horiek babesteko ekintza legegileak egiteko.
Ar
audiaren zirriborroa 2015eko abenduaren 18an berretsi du Ordezkari Iraunkorren Batzordeak eta seguru asko 2016ko udaberrian jarriko da indarrean.
Gainera, Datuen Babeserako europar Agintariek baterako aitorpena argitaratu dute Portu Seguruari buruzko EBJAren epaia ezartzeari buruz eta berriro diote erantzukizunak partekatu egin behar direla datuen babeserako agintarien, EBko erakundeen, estatu kideen eta enpresen ar
tean, Auzitegiaren epaia ezartzeko irtenbide jasangarriak aurkitzeko. Bereziki, eta epaiaren testuinguruan, enpresek hausnartu egin behar lukete datuak transferitzearen balizko ar
riskuez eta kontuan izan beharko lukete beharbada egokia litzatekeela irtenbide legal eta tekniko guztiak ezartzea, ar
risku horiek txikitzeko eta datuen babeserako erkidegoaren ohitura errespetatzeko.
• Estatu mailan
Iazko urtean informazio-sistemen eta herri-administrazioen baterako komunikazio- eta azpiegitura-sareen segurtasunarekin zerikusia duten ar
au ugari eguneratu dira. Horrek guztiak lotura zuzena du honekin: herritarrak ziur daude bide elektronikoak erabiliaz eskuratzen dituzten zerbitzu publikoak Administrazioaren bulegoetara joanda izaten dituzten segurtasun baldintza berdinekikoak direla. Horrela, hauek onartu dira azkenaldian:
- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Ar
aubide Juridikoari buruzkoa; Lege honek beste maila bateko berrikuntza garrantzitsuak ekartzeaz gain, aurreikusten du herri-administrazioak elkarrekin eta beren organoekin, erakunde publikoekin eta mendeko edo lotutako erakundeekin erlazionatuko direla, bakoitzaren irtenbideen eta sistemen elkarreragiletasuna eta segurtasuna bermatuko duten bitarteko elektronikoen bidez, datu pertsonalen babesa bermatuko dutela eta interesatuei baterako prestazioa eskaintzeak lehentasuna izango duela. Segurtasun Eskema Nazionala ere bere barnean hartzen du.
- Bestalde, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak 5, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, bere 13. ar
tikuluan –pertsonek herri-administrazioekiko harremanetan dituzten eskubideei buruzkoan- jaso du datu pertsonalak babestea eta bereziki herri-administrazioetako fitxategi, sistema eta aplikazioetan dauden datuen segurtasuna eta isilpekotasuna . Era berean, pertsona juridikoek eta profesionalek bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebeharra dute (14.2 ar
t.), administrazioko espedienteen formatu elektronikoa azpimarratzen da (70. ar
t.) eta aurreikuspen desberdinak ezarri dira Erregistro elektroniko orokorreko erregistroei buruz (16. ar
t.), bitarteko elektronikoen bidez identifikatzeari buruz (9. ar
t.), sinadura elektronikoari buruz (10. ar
t.) eta ahalduntzeko erregistro elektronikoei buruz (6. ar
t.).
- Informazioaren teknologien eboluzio azkarraren ondorioz, adierazitako berrikuntzen ondorioz eta Segurtasunaren Eskema Nazionala etengabe eguneratuta egoteko beharraren ondorioz, administrazio elektronikoaren alorreko Segurtasun Eskema Nazional berri bat onartu da urriaren 23ko 951/2015 Errege Dekretuaren bidez, ED honek 3/2010 Errege Dekretua aldatu du eta erasandako sistemen segurtasuneko aldagai nagusienen egoera erregularki ezagutzeko behar diren prozedurak ar
tikulatu ahal izango dira.
Jurisprudentziaren ikuspegitik berrikuntzak etorri dira Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2014ko maiatzaren 13an agindutako epaia ezartzearen ondorioz: “interneten ahazteko eskubidea” babesten duen epaia.
Auzitegi Goreneko ar
lo zibileko salaren osoko bilkurak joan den urrian “ahanztura digitalerako eskubideari” buruz emandako epaiak ondorioztatzen du “datu pertsonalak babesteko eskubideak justifikatzen duela erasandakoek hala eskatuz gero hemeroteka digitaletako ar
duradunek neurri teknologikoak hartzea, hala nola, robots.txt kodeak erabiltzea edo noindex jarraibideak erabiltzea, webguneko hemeroteka digitaleko zaharkitutako informazioa eta informazio kaltegarria indexatu ez dezaten interneteko bilatzaileek”.
Baina Salak atzera bota du hemerotekan jasotako informaziotik izen-abizenak kentzea, edo informazio horretan dauden datu-pertsonalak hemerotekako barne-bilaketa motorrek ez aurkitzea, neurri hauek “hemeroteka digitalak egoteari lotutako informazio-askatasuna gehiegi murrizten dutelako”.
Bestalde, Auzitegi Nazionalak iazko urtarrilean ar
gitaratutako epai batean Datuen Babeserako Espainiar Agentziaren ebazpen bat interpretatu zuen; ebazpen horretan ezarri zen aurka egiteko eskubidea erabiltzen duenak probatu dezakeen ar
ren bilaketa egiteko abiapuntua bere pertsona fisikoaren izena izan dela, bilatzailearen bidez lortutako emaitzak edo estekak eta esteka horien bidez sartu eta erasaten dion informazioaren edukia kendu egin behar dela; ondorioz, Google Spainek bere izen berezia oinarri hartuta lortutako emaitzen zerrendatik kendu egin beharko lituzke bere datu pertsonalak dituzten webguneetarako estekak.
• Autonomia eremuan, 2015ean Eusko Jaurlaritzaren hiru ekimen gauzatu dira zein, Ar
artekoaren aburuz, interes handikoak dira ekintza ar
lo honetarako:
- Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, urriaren 17ko bileran, euskal sektore publikoaren Gardentasun, Herritarren Partaidetza eta Gobernu Onerako Legearen proiektu berri bat onartu zuen, eta proiektu hori joan den azaroaren 11n sartu zen Eusko Legebiltzarrean. Horren bitartez, zera lortu nahi da: herritarrek gardentasunerako duten eskubidea bultzatzea eta administrazioak herritarren parte-hartze aktiboa ahalbidetu eta errazteko duen betebeharra bultzatzea, herritarrei dagozkien erabaki publikoak hartzeko prozesuan. Proiektu horren oinarrietako bat administrazio elektronikoa eta herritarren ar
reta dira; hala, egiaztatu egiten da zuzentzen dituzten printzipioak bat datozela herritarren zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legekoekin eta lotura dutela herritarrek herri-administrazioarekin bide elektronikoz erlazionatzeko dituzten eskubideen dekalogokoekin; haien ar
tean daude berdintasuna, proportzionaltasuna, lankidetza eta batez ere, sarbide unibertsala eta guztientzako diseinua bermatzekoa (Arartekoak funtsezkoa deritzo ikuspegi horri). Horretarako, kanal anitzeko sistema bat aurreikusten da, osagai teknologikoak, antolakuntzakoak, informaziokoak eta pertsonalak bilduz, aurrez aurreko kanalen, telefonozkoen edo telematikoen bidezko komunikazioa Interneten oinarritutako bideen erabileraren bidez erraztea helburu izanik.Horren gainean, gogorarazi behar da 2015eko abenduaren 11n erabat indarrean jarri zela autonomia erkidegoetako administrazio eta erakundeentzat eta tokiko erakundeentzat abenduaren 9ko 19/2013 oinarrizko Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.
• “Demokraziaren eta parte hartzearen liburu zuria” duela urtebete amaitu zen, bere sustatzaileen esanetan gizartea eta administrazioak tartean sartzeko, sustatzeko eta mugitzeko erreferentziazko markoa da eta horko konpromisoak inplementatzen egondako aurrerapenak 2015ean garatutako ekimenetan gauzatu dira, bereziki hauek nabarmendu dira:
- Gida praktiko bat egin, herritarren parte hartzeko prozesuak diseinatzeko eta abian jartzeko;
- Eusko Jaurlaritzako sailek hedatu beharreko parte hartzeko esperientzia berritzaileak sustatu, parte hartze prozesuetako aholkularitzaren eta ebaluazioaren bidez; eta
- Gizarte zibilak sustatu eta balio publikoa sortzeko esperientzia berritzaileak bultzatu.
• Eusko Jaurlaritzak eta 3 Foru Aldundiek lankidetza hitzarmen bat egin dute datuak online trukatzeko eta elkarri zerbitzuak, informazioa, administrazioa eta kudeaketa elektronikoa eskaintzeko. Lau euskal herri-administrazio hauen ar
teko elkarrekin ar
itzeko sistema honi esker –datuak eta zerbitzuak online trukatzea-, herritarrei ez zaie eskatu beharko administrazio hauen esku dagoen agiririk eta daturik, eta paperean aurkeztu beharreko ziurtagirien edo bestelako agirien ordez, datuak elektronikoki igorri ahal izango dira elkartrukatutako informazio horren egiazkotasun, osotasun, isilpekotasun, eskuragarritasun eta kontserbazio baldintzak ziurtatuaz.
Hitzarmen honi esker, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea betetzen aurrera egin dute; Lege honek herri-administrazio guztiak behartu ditu beraiekin harreman elektronikoa izateko aukera eskaintzera eta informazioa elkartrukatzera, herritarrek izapide administratiboak errazago egin ditzaten.
• Foru eremuan, esan beharra dago oso aurreratuta dagoela Bizkaiko Foru Aldundiaren gardentasunari buruzko Foru Ar
auaren proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko otsailaren 6ko 4/2014 Foru Ar
au.
Gizarte testuinguruan adierazi beharra daukagu herritarrek beren datuak interneten ibiltzeari buruz gero eta kezka handiagoa dutela, eta Ar
artekoaren ekintzetan aipatu izan da.
2015ean ar
gitaratu da Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako landa-lan interesgarri bat; Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin elkarlanean egin da eta ondorioetako batzuk nabarmendu nahi ditugu:
- Datu pertsonalak babesteari buruzko kezka apur bat hazi egin da azken urteetan. 2008an %37 oso edo nahiko kezkatuta zegoen, gaur egun %41 da.
- Biztanleriaren %57k segurtasuna pribatutasunaren aurretik daukate eta %27k alderantziz. Baina segurtasunari garrantzi handiagoa ematen diotenen ehunekoa apur bat jaitsi egin da.
- Gehiengoaren ustez (%88), herritar anonimoek ahazte eskubidea izan behar lukete, hau da, interneten beraiei buruz dagoen informazioa kentzeko eskubidea izan behar lukete. Aldiz, %47k baino ez dute hori bera uste kargu publikoak dituztenei buruz.
Ildo horretan bertan adierazi nahi ditugu datuen babesari buruz 2015eko Eurobarometroak emandako datu nagusiak:
- Europarren %57ren iritziz, informazio pertsonala zabaltzea gai garrantzitsua da,
- %70 kezkatu egiten dira enpresek informazio hori jaso den xederako erabili ordez beste batzuetarako erabiltzeaz,
- Soilik %15k uste dute linean ematen duen informazio osoa kontrolatzen duela,
- Europarren %90en ustez garrantzitsua da EBko herrialde guztietan eskubide eta babes berdina izatea.
Datu pertsonalak babesteko beharrari buruzko kontzientzia maila hau, erabiltzaile guztiak ezarri beharreko neurrien hazkundearekin batera joan behar da; adituen iritziz, pixkanaka hala ar
i da gertatzen, eta gero eta ordenagailu gutxiago kutsatzen da. Dena dela, Ar
artekoaren erakundeak gai honi buruz zerbait adierazi behar izan duenean, ekipoak eta sistemak babesteko neurri teknikoak hartzearen beharra azpimarratu izan da beti, baina batez ere zentzua erabiltzeko esan dugu ar
raroak edo ar
riskutsuak izan daitezkeen mezu elektronikoei edo praktikei aterik ez irekitzeko.
Zerbitzu elektronikoen gaian, eta Sofistikazio Elektronikoaren 2014ko Indizearen ar
abera, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak kudeatutako estatistika, bost izapidetatik bi erabat internetez egin daitezke, beste bi bosten ingurutan (%38,4) inprimaki zehatzak deskargatu daitezke edo bete eta elektronikoki bidali. Gainerako %21,8k informazioa besterik ez dute eskaintzen.
EAE osorik hartuz gero, administrazio elektronikoaren sofistikazio indizea igo egin da 2013tik 2014ra eta bere administrazio-kudeaketen %39,4 erabat online eskaintzen ditu.
Bereziki esanguratsuan da IKTek euskal hezkuntza-sisteman duten presentzia, adibidez (Espainiako hezkuntzako administrazio elektronikoari eta IKTei buruzko adierazleen txosteneko datuen ar
abera, 2015eko ekaina) EAEko ikastetxe publikoetako %100ean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak eta Lanbide Heziketakoak barne, banda zabaleko konexioa dago, estatuko batez bestekoa %92’8 denean, ordenagailu bat du 1,7 ikasleko eta Estatuan zifra hori 3,1 ikasleko da.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Arartekoan 2010ean sortu zen IKT eta datuen babesaren lan eremu honen helburuen ar
tean, herritarrek datuen babesari eta administrazio elektronikotik eratorritako eskubideei dagokienez herritarrek dauzkaten eskubideei balioa ematea, eta haien zabalkundean eginkizun proaktiboa egitea daude, sinetsita baikaude eskubide horien erabilerak eta haiek babesteak berrikuntza ahalmen handiagoa duten herritarrak sustatzen laguntzen dutela.
Horrexegatik, 2015ean helburu horri lotutako zenbait jarduketa planifikatu eta burutu dira.
4.1. Bilerak
2015ean hainbat bilera egin dira Ararteko mapak proiektua dela eta, bereziki telefono eta bestelako gailu mugikorrentzako aplikazio hori deskargatzeari lotutakoak izan dira bilerak; zenbaitetan bere erabilera hedatu eta sustatzeko, beste zenbaitetan dauden baliabideei buruzko informazioa eguneratzeko egin dira bilerak Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzarekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzuarekin, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaien Sailarekin eta Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluarekin (Sail horren mendekoa).
Proiektu honen xedea da EAEko turismo, garraio publiko eta liburutegietako baliabideetarako irisgarritasunari buruzko informazioa ematea. Ararteko mapak webgunean eskura dago eta gailu mugikorretarako ere badago; horri esker, irisgarritasun mapetako informazioa edonork eskura dezake gure geografiako edozein puntutatik.
Arartekoak parte hartze aktiboa izan du Q-epearen 8 bileretan; sare honetan Euskal Herriko 29 erakunde publiko daude (administrazio eta enpresa publikoak) eta kudeaketaren Bikaintasunarekin konprometituta daude guztiak. 2015en sartu da Ar
artekoa sare honetan.
Bilera hauen xedea izan da Ar
artekoaren jarduera aurkeztea eta Q-epeako gainerako kideei bere praktika onetako batzuk aurkeztea, baita lantaldearekin lankidetzan ar
itzea ere; talde horretan 9 kide daude eta iaz eratu zen Gardentasunaren Legearen ezarpena barrutik aztertzeko, proposamenak egiteko eta ar
auek zehazten ez duten ar
loetan gardentasunezko informazioaren alderdietan baterako jarraibideak jartzeko eta Q-epearen talde mailan gardentasunari buruzko adierazleak identifikatzeko. Herri-administrazioetako gardentasunari buruzko Jardunaldia ere antolatu du taldeak; Jardunaldi hori urriaren 30ean izan zen Q-epeak babestutako kudeaketa aurreratuko europar asteko ekintzen barruan.
4.2. Adierazpen instituzionala interneten nazioarteko eguna dela eta
Maiatzaren 17an, interneten nazioarteko eguna zela eta, Ar
artekoak “gauzen internetetik pertsonen internetera” adierazpena ar
gitaratu zuen.
Egun honen xedea da teknologia berriek herrien eta herritarren bizi-maila hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak ezagutaraztea.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) gure bizitzetako osagarri bat gehiago izatetik, gure bizitzak aldenik alde eta modu iraunkorrean zeharkatzera igaro dira. Eskolan daude, lanean, Administrazioekiko eta bankuekiko harremanetan, ongi pasatzeko eta komunikatzeko ditugun moduetan.
Internet geratzeko etorri da eta lehen mailako tresna da demokratizaziorako, informazioa eskura izateko eta herritarrek parte hartzeko eta lankidetzan ar
itzeko; ondorioz, gure bizitzetan duen presentzia ikaragarria da eta ez ezagutzea edo ez erabiltzea gizartetik kanpo geratzeko faktorea izan daiteke egungo gizartean; hori dela eta, herri-administrazioak adi egon behar dira eta pertsona guztien erabateko inklusio digitala sustatu.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
5.1. Herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dute herri-administrazioek daukaten dokumentazio informazioa eskuratzeko eskubidea; horretarako, administrazioek jarrera bermatzaileak hartu behar dituzte alderdi guztien eskubideekin, aurrez aurre dauden eskubideak neurtu behar dira eta informazio edo dokumentazio hori eskuratzeari uko egiten zaion kasuetan ar
razoitu egin behar da.
5.2. Datuen babesaren ar
loan iaz hainbat berrikuntza egon dira ar
auetan eta jurisprudentzietan, horiei esker, herritarren eskubideen bermeak erraztu egingo dira, herritarrak gero eta kontzienteagoak baitira beren datu pertsonalak babesteko beharraz; eragile aktibo bihurtu behar da eta internet eta gizarte sareak erabiltzerakoan jarrera ar
riskutsuak saihestu.
5.3. Euskal herri-administrazioek neurriak ar
eagotu behar dituzte, internet eskura izatea desberdintasunetarako elementu bat gehiago bihurtu ez dadin beren bizitza erabat garatzeko eta gizarteko baliabideak eskuratzeko; horretarako, adi egon behar dira eta ar
raila digitalaren ar
risku oro txikitzeko neurriak ar
tikulatu.
Era berean, administrazio elektronikoa eta bide telematikoen erabilera sustatzeak ezin du eraginik izan herritarren eskubideetan, administrazio elektroniko inklusiboari lehentasuna eman behar zaio eta harremanetarako beste bide batzuk ere eskura jarri behar dira, gaur egun daudenak alde batera utzi gabe.
5.4. Bere proiektuetako batzuen bidez, -hala nola Ar
arteko mapak, bere ar
gitalpenen formatu irekiak, etab.-, Ar
artekoak informazioaren berrerabiltzea eta datu publikoen irekitzea sustatzeko lana egiten jarraitu du.
5.5. Arartekoaren erakundearen ustez, gaur egun oraindik ere bidea egiteko dago egiazko komunikazio digitalaren eraikuntzan; pertsonok interneten eta gizarte webgunearen potentzial bikaina aukera-berdintasun terminoetan erabili dezagun; testuinguru honetan begiratzen diegu euskal herri-administrazioei beren balizko oztopoak edo atzerakada eragiten duten faktoreak kendu ditzaten.
15. LANA ETA GIZARTE SEGURANTZA
Aurten ar
lo horretan guztira 16 kexa jaso dira.
Hauxe da ar
loko kexen estatistika-informazioa abenduaren 31n.
2. Kexarik aipagarrienak
Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa
Eremu honetan jaso ditugun kexak formazio ikastaroen alderdiekin lotuta egon dira batez ere. Batzuk horietan emandako edukiarekin lotura izan dute eta beste batzuk aurreikusitako kontratazio konpromisoak betetzearekin.
Formazio eremuan, Enplegu Planaren esparruan antolatutako eta Lanbidek sustatutako ikerketa, garapena eta berrikuntzaren kudeaketari buruzko ikastaroko ikasle batzuek kexa aurkeztu dute, antolatzaileek ikastaroaren alderdietako bat hain zuzen, kontratatzeko konpromisoa, bete ez dutelako.
Arazoaren funtsari dagokionez, diru-laguntzen deialdiak kudeatzeko moduaren inguruan alderdi batak zein besteak izan dezakeen iritzia alde batera utzita, azterketaren ikuspegi juridikoa dela eta, kontuan izan behar dugu kontratazio horien inguruko azken erabakia enpresa kontratatzaileari dagokiola (ikastaroaren parte den konpromisoaz ar
i gara). Oinarrien ikuspuntuari dagokionez, parte-hartzaileen ehuneko batentzat aurreikusitako kontratazio aukera bat zen, ez eskubidea.
Ikastaro hauen inguruko jardunen erreferentzia markoa diru- laguntzen deialdiek osatzen dute batez ere. Eremu honetan enplegua sortzeko eta enpresaritza jardueretako ekimenen laguntzak dira, eta kontratazio publikoa ar
autzen duten konkurrentzia askeko printzipio berdinak edo enplegu publikoa lortzeko eremuko berdintasun printzipioa eremu honetara mimetikoki ez pasatzeak ez du esan nahi jardun irregularrak direnik. Printzipio horiek ez daude enplegua sustatzeko jardun hauek garatzen diren prozesuetatik kanpo, non administrazioaren esku-hartzea existitzen den lanpostuak betetzeko pertsonak hautatu aurreko prozesuan, baina kontratatu beharreko pertsonaren azken aukera formazio ikastaroen kontratazio konpromisoa gauzatzen den enpresa pribatuen erabaki eremuan kokatzen da.
Ikastaro hauen barruan, ikusi dugu askotan edukiaren gaineko erabakiak hartzen direla, hasiera batean eskainitakoa aldatuz.
Izan daiteke, kontratazio konpromisoak dituzten formazioa direnez, ikastaro hauen eskaintzari egokitzea.
Hau kontuan izanda, gure jarduna Lanbideren ustez ar
auak eskainitako espezialitate zehatzeko profesionaltasun ziurtagirientzat ezartzen duen (urriaren 31ko 1531/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez informatika eta komunikazioak familia profesionaleko hamabi profesionaltasun ziurtagiri ezarri ziren, profesionaltasun ziurtagirien Bilduma Nazionalaren barruan daudenak) oinarrizko edukia errespetatu den jakitera zuzendu zen. Horrela ez izatekotan, ziurtagirien fidagarritasuna eraldatzeko ar
riskua egongo litzateke.
Lanbidek emandako informazioaren ar
abera, egokitzapenak eskainitako ikastaroaren espezialitateak baimentzen duen egokitzapen marjinaren barruan egin ziren.
Kontuan hartu behar da profesionaltasun ziurtagiria egiaztatzen duen gaitasunak ikasle guztiak barne hartzen dituela, ez bakarrik kasu hauetan kontratazio konpromisoaren onuradun diren ikasleen ehunekoa (%60). Horregatik, profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko formazio ikastaroetan bi alderdi hauek ezberdindu behar dira, kontratazio konpromisoa duen formazio ekintzarena eta profesionaltasun ziurtagiriaren gaitasunarena, parte-hartzaile guztiek onuradun izango dituenak. Bi alderdi hauen ar
tean lehendabizikoak duen eraginak ezin du profesionaltasun ziurtagiriaren edukia aldatu.
Kexa ugarik kaltetu dute Lanbidek deitutako ikastaroetako formazio aurreikuspenak. Komuneko elementua izan da eskainitako ikastaroetan onartuak ez izatea aurretik kamioiak/autobusak gidatzeko gaitasun profesionaleko ikastaro bat ez egiteagatik.
Dirudienez, hasiera bateko diseinuak gaitasun profesionaleko ikastaroa eta dagokion karneta lortzeko gidatze ikastaroa banatu zuen.
Pertsona hauek adierazitakoaren harira, jakinarazi zieten gaitasun profesionaleko ikastarorik gabeko ikastaroak aterako zirela aurrerago, beraz, gainditu zutenek aurrerago gidatzekoetan parte-hartzea espero zuten. Aurreragoko deialdiak (kexaren oinarri izan direnak), gaitasun profesionaleko ikastaroa barne atera ziren hala ere. Horrek aurretik egin zuten guztiak kanpoan uztea ekarri du, aipatutako gidatze ikastarorako formazio aurreikuspena zapuztuz.
Aurkeztutako aurrekarien ar
abera euren aurreikuspenak oinarria zuela ematen zuen, hori dela eta, kexak izapidetzeko onartu ziren gure esku-hartzea euren formazio eskariak betetzera zuzenduz aurretik gaitasun profesionaleko ikastaroa egin ar
ren.
Lan-ikuskaritzaren jarduera eremuan, kexa batzuk kaltetutakoek sustatutako salaketen gaineko informazioaren atzerapenarekin lotuta egon dira, aztertutako kasuetan oraindik irekita jarraitzen zuten prozesuei zegozkien atzerapenak. Beste kexa batzuk enplegu erregulazio prozeduren oinarrizko gaien ingurukoak izan dira. Kexa hauek kaleratze kolektiboko eta kontratuen etete eta lanaldi murrizketa prozeduren ar
audia onartzeari buruzko urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuan aurreikusitako prozeduraren baitan aztertu ziren, alegatutako organizazio beharren gaineko txosten teknikoak ebaluatzea ikuskaritza funtzio gisa jotzen ez duena.
Enplegu Eskariaren Alta eta Berritze Dokumentua (DARDE) berritzea prestazio zehatz batzuen irizpidea da. SMS bidez berritzeak, beharrezkoak ziren baino datu gehiago aurkeztu zituenak, DARDEa ez berritutzat jotzera eraman zuen, kasu honetan langabezi prestazioa etenaz.
Lanbiden galdetu ondoren, pertsona honi jakinarazi zioten etetea berritzea aurreikusitako formatuari egokitu ez zitzaiolako izan zela. Beharrezkoak baino datu gehiago bidali zituen, baina zaila ematen zuen berritze izapidea ez zuela bete mantentzea.
Gure informazio eskariari erantzunez, Lanbidek jakinarazi zigun kaltetutakoarekin harremanetan jarri ondoren, honek erreklamazioa egin zuela, onartua izan zena, eta dagokion baja epealdia errekuperatu ahal izan zuen. Hau estatuko enplegu zerbitzu publikoari jakinarazi zitzaion.
Modu honetan ar
azoa bideratuz, beharrezkotzat jo genuen Lanbideren jardunaren gure balorazioan kontuan hartzea kaltetutako pertsona erakunde horretara zuzendu zenean, Ar
artekoan kexa jarri aurretik, bere ar
azoa bideratzeko modua jakinarazi behar ziotela, datuen ar
abera egin ez zutena.
Administrazio zerbitzuen funtzionamendua enplegua bilatzeari dagokionez kexak ere jaso ditu. Datuek pertsonak ohiko merkatuan lana lortzeko benetako eragina oso txikia dela erakusten dute, ar
e gehiago ezgaitasuna duten pertsonekin. Egoera honek bitartekaritza zerbitzuek euren praktikak hobetzeko eta ezgaitasuna duten pertsonek lana lortzeko beharra adierazten du, behintzat herritarrekin orokorrean lortzen denetik hurbilago egotea.
Arartekoaren esku-hartzea egoera hauen aurrean jarduera aukera zehatzetatik alde egiten badu ere, gure betebeharra da gogoraraztea kasu hauek existitzen direla eta ar
reta behar dutela. Ar
e gehiago kontuan hartzen badugu Eusko Jaurlaritzaren planen ar
tean Euskal Enplegu Sistemaren Lege proiektu bat egitea dagoela, langabezian daudenei laguntza sustatzen duen enplegu politika bat sustatzeko baliagarria izatea nahi duena, lanean hasteko zailtasun bereziak dituzten pertsonengan enfasia jarriz.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Eremu honetako kexen ar
razoiak enpleguarekin lotutako alderdiekin lotura izan dute batez ere, langabezian dauden pertsonen formazioari dagokionez, baita ere DARDEaren berritzea birbideratzeko zailtasunarekin, materialki bete zena. Uste dugu ar
reta berezia behar duela enplegua bilatzeko sistema publikoaren bitartekaritzak jasotzen dituen kexek duten aurreikuspen urria.
16. HIRIGINTZA ETA LURRALDE ANTOLAMENDUA
Hirigintza eta lurralde-antolamenduaren ar
loan, Ar
artekoak gai horren inguruan egindako esku-hartzeak biltzen dira; horren barruan sartzen dira hiri-antolamendua, lurzorua urbanizazioaren bidez eta ondoko eraikuntzaren bidez hirigintza aldetik eraldatzeko prozesua eta hirigintzako legezkotasunaren babesa.
Hirigintza eta lurralde-antolamenduaren ar
loan jasotako kexak 81 izan dira guztira, hau da, aurkeztu diren erreklamazio guztien %4,01. Eragindako administrazioen ar
abera, kexak modu honetan banatzen dira:
• Tokiko administrazioa ......................................................68
• Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) ........................2
• Foru administrazioa ..........................................................1
Azpi-arloak, berriz, honakoak izan dira:
• Hirigintzako diziplina ......................................................48
• Administrazioaren funtzionamendua eta
prozedura administratiboa ...............................................11
• Hirigintza ar
loko informazioa jaso ahal izatea ................8
• Hirigintzako kudeaketa ...................................................8
• Lurralde antolamendua ..................................................3
• Beste alderdi batzuk ......................................................3
Arlo honetan jarritako kexen izapidetze-egoerari eta emaitzari dagokienez:
2015. urtean hirigintza eremuan egindako erreklamazioak aurreko urteetako kopuruan mantendu dira. Erreklamazioek batez ere dagokion baimenik gabe egindako hirigintza erabileren eta obren hirigintza legezkotasuna babesteko eskumenak gauzatzearekin lotutakoak izan dira. Baita ere handitu dira jabeek euren eraikinak osasungarritasun, segurtasun eta apaindura publiko baldintza egokietan mantendu eta eraberritzeko dituzten betebeharren inguruko erreklamazioak.
Arartekoak alor horretan duen eraginkortasun mailari dagokionez, kontuan hartu behar dugu ar
lo horretan Ar
artekoaren ebazpen kopurua handitu egin dela. 2015. urtean 12 gomendio burutu dira, gure web orriko atalean kontsultatu daitezkeenak.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Hirigintza ordenazioaren erlijio aniztasunaren kudeaketa
Kultu zentro berriak irekitzeko hirigintza ar
audian jasotako irizpideen gaineko hainbat erreklamazio izapidetu ditugu. Erreklamazio nagusiak Bilboko Hiri Ordenazioaren Plan Orokorraren aldaketari egiten dio erreferentzia, sinesmen erlijiosoei lotutako kultu zentroen irekierarako irizpide tekniko sorta bat sartu dituena. Beste mugen ar
tean planteatu du ez dela bateragarria zentro hauek egoitza erabilera duten lokal edo eraikinetan irekitzea hirugarren sektoreko erabileretara zuzendutako eraikinekin bakarrik bateragarria delako. Ordenazio proposamen hauek zalantzan jarri dira askatasun erlijiosorako oinarrizko eskubidea mugatzen dutelako. Aurkeztutako kexetan, adierazi dute onartutako irizpideek oinarrizko eskubide horren muga izan daitezkeela, egokitasun, behar eta proportzionaltasun irizpideei dagokienez justifikazio egokia topatzen ez dutenak. Termino horietan, erakunde honen irizpidea kultu zentroen hirigintza ordenazioari dagokionez, aurretik adierazi da beste ebazpenetan, hala nola Arartekoaren 2012ko urtarrilaren 9ko ebazpenean, Bilboko Udalari Basurtuko auzoan kultu musulman zentro berri baten irekiera dela eta.
Gai honekin lotuta, hirigintza ordenazioaren erlijio aniztasunaren kudeaketa egokiaren gaineko gogoeta egiteko oinarri izan daitezkeen planteamenduak jasotzen ditugu.
1. Erlijio askatasunaren hirigintza mugak. Komunitate erlijioso baten ekimena, gurtze-leku bat irekitzeko, askatasun erlijiosorako funtsezko eskubidearen barruan jasotzen den eta izaera konstituzionala duen gai bat da. Erlijio askatasunaren eskubide hau, halaber, funtsezko eskubidetzat jotzen da Espainiako Konstituzioaren 16. ar
tikuluan. Bere adierazpenetan daukan muga bakarra ordena publikoa mantentzea da. Erlijio askatasunerako eskubide hau Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren (GEEH) 9. ar
tikuluan eta Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 18. ar
tikuluan babesten da. Onarpen honek erlijioa gurtzearen bidez adierazteko askatasuna dakar, legeak aurreikusitako murrizpenekin soilik, “segurtasun publikorako, jendearen ordena, osasuna edo morala babesteko, edo besteen eskubideak eta askatasunak babesteko”.
Erlijio Askatasunari buruzko uztailaren 5eko 7/1980 Lege Organikoak “ordena publikoa” terminoa honela definitzen du: “besteek beren askatasun publikoak eta funtsezko eskubideak gauzatzeko daukaten eskubidea babestea, baita jendearen segurtasuna, osasuna eta moraltasuna zaintzea”.
Kasu honetan ordena publikoa eskubidearen adar honek ezarritako hiri-espazioa ordenatzeko eskumenaren ar
abera zehazten da. Eskumen honek hirigintza ordenazioak behar dituen erabilera ezberdinei ar
audiak edota muga objektiboak ezartzea baimentzen du, horien ar
tean jardun erlijiosoaren gauzatze kolektiboari lotutako erabilerak.
Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak (GEEH) askatasun erlijiosoarekin bateragarriak diren zehaztu du bere 2004ko ekainaren 24ko epaian, caso Vergos contra Grecia (GEEHk kasu hauetan berretsitakoa: Mirolubovs et al c. Letonia, 2009ko irailaren 15eko epaia, 90, eta Asociación de Testigos de Jehová c. Francia, 2011ko ekainaren 30eko epaia). Auzitegi horrek, epai honetan, azaldu zuen, GEEHaren ar
abera, estatuek beren barne-zuzenbidean legegintzazko neurriak sor ditzaketela gurtze-zentro berriak irekitzea mugatzeko, modu justifikatu eta proportzionalean, lurralde antolaketaren interes publikoan oinarrituak. Edozein kasutan, epaimahaiak gizarte demokratiko batean mugak modu justifikatu eta proportzionatuan jartzen dituen ar
audi neutroa beharrezkoa dela uste du.
Termino horietan, erlijio zentro berrien irekiera erregulatzea hiri-espazioaren ordenazio ar
razionalaren gainean nazio ar
audiak jasotzen duen interes publikoaren menpe egon daiteke. Nolanahi ere, hirigintzako antolaketa hori neutroa, justifikatua eta proportzionala izan behar da erlijio askatasunari dagokionez, GEEHren esanetan.
2. Hirigintza ordenazioaren bidez erlijio aniztasunaren kudeaketa. Udal organo eskudunek kontuan izan behar dituzte printzipio horiek, gizarte kohesioa, hiri-giro ingurune iraunkor bat eta erlijio-eskubideen gauzapena mesedetzeko. Horretarako, herri-administrazioek herritarren parte hartzerako tresnak (hirigintzako legerian jasoak) erabili behar dituzte, herritarrek eskatzen dituzten erlijio-erabileretarako dotazioetan sortzen diren ar
azoak konpontzeko. Horretarako, zerikusia duten alderdiei entzun behar diete eta politika publikoen zeharkakotasuna sustatu.
3. Kultu-zentroen ordenazioaren hirigintza ordenazioa gidatu behar duten printzipioak. Botere publikoen jarduna erlijio aniztasunaren kudeaketa egokia bermatzera zuzenduta egon behar du. Horretarako, hirigintza ordenazioa diskriminazioa ekiditera zuzendua egon behar du (bertsio positibo zein negatiboan), baita gizarte kohesio egokia bermatzera, hiri eremu zehatzetan kultu espazioak bereiztea ekiditen duen hirigintza ordenazio gainontzeko politikekin lotuta. Horren ar
abera, kontuan izan behar ditugu ondoren aipatuko ditugun printzipio batzuk.
Muga horiei dagokienez, esan dezakegu askatasun erlijiosorako eskubide hori oro har garrantzi konstituzionala daukaten beste eskubide, askatasun eta printzipio batzuekin uztartu behar dela.
• Ar
bitrariotasunaren proskripzio printzipioa. Espainiar Konstituzioaren 9.3 ar
tikuluak, administrazio prozedura erkideko ar
audian jasotako beste ar
tikuluekin batera exijitzen du erabaki publikoak justifikatu eta ar
razoitzeko beharra. Botere publikoen erabakiak interes orokorrean oinarrituta justifikatu behar dira, behar bezala motibatuta egon behar dira, eta bilatzen duten interes publikoaren eta pertsonen eskubideentzat dakartzaten murrizpenaren ar
tean proportzionalak izan behar dira.
• Gizarte kohesio printzipioa eta etxebizitza hiri eremu egoki batean izateko eskubidea. Hirigintzaren eremuan, urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Dekretuan dauka lekua aniztasun erlijiosoak, zeinaren bidez Lurraren eta Hiri Birberritzearen Legearen testu bat egina onetsi zen. 3. ar
tikuluan agintzen du botere publikoek lurraren erabilera interes orokorrari lotu behar diotela, garapen iraunkorraren printzipioaren ar
abera, besteak beste gizarte kohesioa kontuan izan behar du konfigurazio elementu bezala.
Bestalde, jasangarria den hiri-inguru batean etxebizitzarako eskubidea aldarrikatu beharko lirateke. Horrek, hiri-giro iraunkor batean nolabaiteko “hirirako eskubidea” dagoela aitortzea dakar. Eskubide horren ar
abera, herritar guztiek, denek aukera berberekin, beste eskubide batzuk (hala nola erlijio-askatasuna) gauzatzeko ekipamendu eta dotazioak erabiltzeko aukera izan behar dute.
• Berdintasun printzipioa. Printzipio honek, Espainiar Konstituzioaren 14. eta 9.2 ar
tikuluak barne hartzen dituena, ekarri behar du botere publikoek, legean nahiz beraren aplikazioan, tratu berdina bermatzea kasu asimilagarrietatik abiatzen denean, eta horrela zuzeneko edo zeharkako bazterketa mota oro ekidin. Tratu ezberdina ematea behar bezala justifikatu behar da, ar
razoi objektiboekin. Eskubide horri dagokionez, funtsa ezin da izan sinesmen erlijiosoa. Gogora ekarri behar dugu zergetako, administrazioko eta gizarte ordenako neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legeak Europako Batasunaren bazterketaren aurkako zenbait zuzentarau transposatzen dituela. Gure antolaketan, besteak beste, erlijioan oinarritutako tratu-berdintasuna eta bazterketa eza benetan aplikatzeko neurriak sartu ditu.
• Hiritarrek parte hartzeko printzipioa. Esan behar dugu erakunde honen ar
abera positiboa dela administrazio eta botere publikoak jarrera proaktiboa izatea ar
azoak eta gatazkak konpontzeko orduan. Gai honetan, herritarren parte hartzerako formula aurreratuak aipatu behar ditugu, hirigintzako legeriak planak egiterakoan sartzen dituena.
2.2. Hirigintza eskumenak gauzatzeko prozedura
2.2.1. Egindako eskariak eta salaketak erantzuteko betebeharra
Eremu honetan herritarrek planteatutako ar
azo nagusietako bat herritarren egindako eskari, erreklamazio eta salaketen erantzun falta da. Hainbat ebazpenetan gomendatu diegu administrazioei hirigintza ar
audia betetzetik sortutako nahiei egokitutako epean erantzuteko.
Arartekoaren 2015eko azaroaren 12ko Ebazpenaren kasua da. Horren bidez, Sopuertako Udalari gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola herritar baten eskaerari. Edateko ura banatzeko hodi bat aldatzeko eskatu du, zuntz-zementua baitu horrek.
2015eko ekainaren 24ko Ebazpenean, Hondarribiko Udalak hirigintza eskari bat ez erantzutea planteatu genuen.
Beste espediente batean Bermeoko bizilagun talde batek Bermeoko Udalean egindako hirigintza informazio eskariaren erantzun falta adierazi zuen, ontziak eraiki eta konpontzeko obrak gauzatzeko eta jarduera proiektu bat izapidetzeari dagokionez. Era berean, horretarako jarraitutako hirigintza eta ingurugiro espedientean interesa duen parte bezala kontuan izateko eskatu dute. 2015eko irailaren 8ko Ebazpenean Bermeoko Udalari obren eta jardueren proiektu baten gaineko dokumentuak eskuratzeko eskariak erantzuteko gomendatu zitzaion.
2.2.2. Hirigintza legezkotasuna defendatzeko ekintza publikoa
Hirigintza diziplinaren esferan, udal administrazioek eskumena daukate hirigintza ordenamenduak ar
aututako jardueren gaineko kontrolean esku hartzeko, hirigintza ikuskapenaren eta hirigintza baimenen bidez. Horren ildotik, agintariek eta funtzionarioek ezin diote uko egin hirigintzako diziplinako ahalmenak erabiltzeari, Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legeak ezartzen duen bezala. Erantzuteko eta hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko neurri egokiak ezartzeko betebeharra salatzailearen eta salatutakoaren ar
tean egon litezkeen balizko liskarretatik bereizi behar da. Hirigintza lizentzien ezaugarrietako bat euren izaera neutroa da, egoera edo eztabaida juridiko-pribatuak alde batera utzita ematen dira, izan ere, aldeen ar
teko diferentziak hirigintza izapideetatik kanpo geratu behar dira. Hirigintza diziplina eta ikuskaritza eskumena huts egin gabe daude lotuta udal planeamendua eta hirigintza legezkotasuna eragingarri betetzearekin. Partikularren jardun ezak ez dio kalterik egin behar hirigintzako legezkotasuna defendatzeko funtzio publiko horri. Horregatik, udal administrazio horrek, kasu bakoitzean ezarritako epeetan, agindu zaizkion ikuskaritza, egiaztapen eta kontrol ahalmenak gauzatzeko ezarrita dauden prozedurak hasi eta izapidetu behar ditu. Aurkeztutako salaketaren aurrean, udalak egiaztatu behar du lizentziak obra horiek babesten dituen eta, hala badagokio, hirigintzako udal ar
auekin bat datozen. Hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko aginduen gauzatzerik eza Lur eta Hirigintza Legearen 224.6 ar
tikuluak hala aginduta, isun hertsagarriak eragingo ditu eta, hala badagokio, aldatu den errealitate fisikoaren lehengoratzea modu subsidiarioan gauzatzea.
Kontu hori hainbat ebazpenetan aurkeztu da, ondoren aipatuko ditugunak. 2015eko maiatzaren 4ko Ebazpena kasu. Horren bidez, Irungo Udalari obra batzuk hirigintza legezkotasunera egokitzeko beharrezkoa den izapidearekin jarraitzeko gomendatu zitzaion.
2015eko otsailaren 26ko Ebazpenak Bilboko Udalari gomendatu zion obra batzuk hirigintza legezkotasunari egokitzeko aurkeztutako salaketei dagokien izapidearekin jarraitzeko. 2015eko apirilaren 13ko Ebazpenean ere zeinaren bidez Irurako Udalari urbanizagarria ez den lurrean egindako obrei dagokien hirigintza legezkotasuna berrezartzeko izapidearekin jarraitzeko gomendatu zitzaion.
2.2.3. Hirigintzako ar
au-hausteen eta zigorren ar
aubidea
Konpetentzien eta hirigintza eskumenen gauzatzea administrazio prozeduraren ar
auen ar
abera egin behar da. Kasu honetan administrazioa zuhurra izan behar da herritarren eskubide eta prozesuko bermeekin. Gai hau 2015eko martxoaren 16ko Ebazpenean jasotako bezalako espedienteetan planteatu da. Horren bidez, Elduaingo Udalari itxiera baten botatzea agintzen duten ebazpenak berrikusteko gomendatu zitzaion eta, hala badagokio, obra batzuk hirigintza legezkotasunera egokitzeko espediente berri bat abiarazteko. 2015eko urriaren 16ko Ebazpenean Beasaingo Udalari zigor espediente baten iraungitzea aitortzeko gomendatu zaio, ebazpena emateko epea igaro delako.
Beste ebazpen batean administrazioaren prozedura aztertu dugu isunaren ordainketaren betebeharra jabetzaren erregistroan jabekide gisa agertzen ziren guztiei exijitu dienean. Ordaintzeko betebeharra isun hertsatzaile bakarra da, zuzenbidearen ar
au orokorren ar
abera jabekideek modu solidarioan ordaindu behar dutena. Hala ere, horietako batek isuna ordaintzen badu ordainduta geratuko litzateke. Horregatik, 2015eko urriaren 14ko Ebazpenean, Zanbranako Udalari gomendatu diogu hainbat likidazioen ordainketa berrikusteko, hirigintza ar
au bat ez betetzeagatik jarritako isun hertsatzailea dela eta higiezin baten jabekide bakoitzari jarritakoa.
2.3. Jabetza kontserbatzeko eta mantentzeko betebeharrak
Arartekoak hainbat erreklamazio jaso ditu udal esku-hartze falta dela eta eraikina mantentzeko betebeharrak betearazteko. Beste ikuspuntu batetik ere planteatu dira batzuetan jabeek jarritako kexak, uste dutelako ezarritako exijentziak gutxieneko baldintzak gainditzen dituztela eta hobekuntzatzat har daitezkeen errehabilitazio esku-hartzeak exijitzen dituztelako. Eraikinen mantentzearen garrantziak eremu ezberdinetan etxebizitza eskubidea baldintza duinetan izatean eragina du.
Osasungarritasunaren kasuan etxebizitzetan bizigarritasunerako gutxieneko baldintzak lortzea baimentzen du, egonaldi eta egoitza espazio hauek erabiltzeko, horretarako eraikinak, etxebizitzek eta espazio komunek exijitu daitezkeen osasungarritasun estandarrak bete behar dituzte.
Segurtasunaren kasuan, eraikinaren mantentze egoerak sor dezakeen ar
riskua murrizteko aukera ematen du, bai egoiliar eta erabiltzaileentzat baita hirugarrenentzat ere. Kasu honetan ar
riskua eraikuntzaren elementuak askatzetik sortua izan daiteke edota sustantzia pozoitsu edo kutsagarriak isurtzetik (amianto hauskorra bezalako eraikitze elementuak bezala).
Apaindura publikoaren kasuan, aurreikusten da eraikin oro eraikitako hiri-paisaia mantentzea eta errespetatzea baimentzen duten baldintza estetikoak mantendu behar dituela, hiri-irudi gisa ezagutzen dena.
Era berean, mantentze klasikoko betebeharretan ere parte-hartzen duten beste elementu batzuk ere badaude, irisgarritasuna edo energia aurrezkia kasu. Kasu honetan irisgarritasun egokia eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat etxebizitzaren erabilera edo higiezinean lurraren berotzerako ondorio negatiboak duten gasen isurketak eta errekurtso naturalen kontsumoa ekiditen duten energia aurrezki eta eraginkortasun baldintzak mantentzea exijitu daiteke.
Kasu honetan hirigintzak esfera partikularrean eragin dezaketen esku-hartze elementuak diru, mantentze estandarrak ezartzeko, hura betetzen denaren kontrolaren aldizkako betebeharra eta exijentzia hauek betetzen direla bermatzeko neurri zehatzak hartzeko betebeharra.
Gomendioen atalean 2015eko urriaren 2ko Ebazpena aipatu genuen. Horren bidez, Gasteizko Udalari Gasteizko higiezin bat mantentzeko eta berritzeko emandako gauzatze aginduak betearazteko neurriak hartzeko gomendatu genion.
2015eko abenduaren 1eko Ebazpenean Bilboko Udalari gomendatu diogu jabetzaren mantentze eta kontserbatze betebeharrak gainditzeagatik emandako gauzatze agindua bertan behera uzteko.
2.4. Hirigintza kudeaketaren bultzada
Hirigintza kudeaketari dagokionez, hirigintza ordenazioa gauzatzeko administrazioaren eskumenen gauzatzearen bultzada planteatzen duen erreklamazioren bat aztertu dugu. 2015eko maiatzaren 20ko Ebazpenak Laudioko Udalari urbanizazio obra batzuk sustatzeko eskariak modu egokian erantzuteko gomendatu dio. Erreklamazioaren gaiak herri-administrazioen betebeharrei eta ar
durari egiten dio erreferentzia, hirigintzako funtzio publikotik datozenak hirigintza ordenazio eta gauzatzearen aurreikuspenak berrikusteko. Kasu honetan, legedian jasotako terminoetan hirigintza jardunengatik kaltetutako pertsonen ondare eskubide eta interesak betetzeari dagokionez. Epeak betetzea hirigintzako legeriatik eratortzen den eginbehar eta erantzukizun bat da. Lur eta Hirigintzari buruzko Ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 4.3 ar
tikuluak zehazten duen interes publikoaren menpekotasun printzipioaren kasua da, honakoa bermatzeko: “herri-administrazio eskudunek hirigintza-planetan kalitateaz, kopuruez eta egikaritze-epeez ezarrita dauden aurreikuspenak betetzen direla ikuskatzeko duten eginbeharra eta erantzukizuna.” Betebehar hori hirigintza legedian jasotako terminoetan gauzatu behar da, aukeratutako jarduera sistema publiko edo pribatuari kalterik egin gabe. Hirigintza ordenazioaren gauzatzearen zuzendaritza, ikuskaritza eta kontrola udalei dagokie. Hura gauzatzean lehentasunak egotekotan, hirigintza planifikazioaren parte izan behar dira –Lur eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 133. ar
tikulua-, “hura gauzatzeko lehentasunen oinarrizko orden bat zehazten duten baldintza objektiboak” zehaztuz. Azken instantzian hirigintza betebeharrak eta eginbeharrak ez betetzeak indarrezko desjabetzerako interes publikoa zehazten dute, lortze eraginkorra bermatzeko helburuz. Termino horietan administrazioak hirigintza prozesuen gelditzea ekiditeko legezko neurri eta eskumenak ditu.
Gai hau 2015eko urtarrilaren 13ko Ebazpenean ere aztertu da. Horren bidez, Sestaoko Udalaren jardunei dagokion ofiziozko esku-hartzea amaitutzat jo da, udal erroldaren, birsortze prozesuaren eta herritar segurtasunarekin lotutako gai batzuen kudeaketari lotuta.
3. Ar
audi- eta gizarte-testuingurua
Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legeak, Lur eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen idazketan hainbat egokitzapen sartu ditu, batez ere eraikinen ikuskaritza teknikoari dagokionean. Baita ere erregulatu du modu zehatzean eraikinen errehabilitazioa eta hiri-eremuen birsortzea.
Ekainaren 30eko 6/2015 Legeak, hidrokarburo ez konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoak, Lur eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 28. ar
tikulua aldatu du, ez urbanizagarri bezala klasifikatutako lurrari dagokion 7. puntu berri bat sortuz, non haustura hidraulikoaren teknologia baimenduta ez dagoen eremuko ezaugarri geologiko, ingurugirokoak, paisaiaren ingurukoak edo sozioekonomikoen gainean ondorio negatiboak izan ditzakeenean.
Bere aldetik, urriaren 30eko 7/2015 Legegintzazko Errege Dekretuak Lur eta Hiri Berritzearen Legearen testu bategina onartu du.
4. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
• Administrazioek eraikinaren mantentze betebeharren aplikazio praktikorako pausuak eman behar dituzte ez bakarrik eraikinaren segurtasun eta osasungarritasunaren ikuspegitik. Eraikinaren irisgarritasun unibertsala eta energia aurrezteko neurriak ere dauden eraikinek dituzten betebeharren parte dira. Eraikinen mantentzearen garrantziak etxebizitza eskubidea baldintza duinetan izatean eragina du.
Horregatik, eraikinen berreraikitzearen eremu honetan eraikuntzen ikuskaritza teknikoaren tokiko programak sustatzean datza, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legeak jasotzen dituen jabetzetarako betebeharren eta eskubideen terminoen ar
abera. Sustapen lan horren barruan, botere publikoek ar
reta berezia behar duten kolektibo horiek kontuan hartu behar dituzte, hala nola, ezgaitasuna duten pertsonak edo energiari dagokionez eraginkortasun gutxi duten etxe eta eraikinetan bizi diren pertsona horiek eta energia pobreziagatik kaltetuak direnak.
• Hirigintzak gurtze-zentro berriak irekitzearen ondorioz gizarte-gatazkak sortzea ekiditen duten tresnak dauzka. Lurraren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legeak agintzen duenez, hirigintzako planek, hiri ebaluazioaren eta lurraren okupazioaren estrategiarekin bat etorriz, sistema orokorren eta tokiko sistemen txandaketa-sare bat eduki behar dute. Haien ar
tean ekipamendu kolektiboak, hala nola erlijio-zentro pribatuak, beren-beregi aipatzen dira. Gainera, esan behar dugu hirigintzako legeriak herritarren parte hartzea aipatzen duela planak egiteari dagokionez; eta besteak beste, udal plangintzaren aholku batzordearen figura sortu da.
17. ETXEBIZITZA
2015ean, atzera botatako edo beste defentsa erakundeetara igorritako kexak alde batera utziz gero, Etxebizitza ar
loan 127 espediente kudeatu dira, hau da, Ar
artekoaren erakundeak izapidetutako guztien %6,3. Dagokien administrazioen ar
abera, honela banatu daitezke espediente horiek:
• Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
(Eusko Jaurlaritza) .........................................................................100
• Tokiko Administrazioa ...................................................................20
Bestalde, gaia kontuan izanez gero, honela banatu dira:
• Etxebizitza babestuaren alokairua ................................................58
• Administrazioaren funtzionamendua eta
prozedura administratiboa ..............................................................32
• Etxebizitzarako sarbidea: premia frogatzea eta
esleitzeko prozedura ......................................................................25
• Kalteak etxebizitza babestuetan eraikitze akatsengatik ................8
• Beste alderdi batzuk .....................................................................3
• Etxebizitza erosi eta birgaitzeko laguntzak ...................................1
2015ean kudeatutako erreklamazioen tramitazio xehetasunari dagokionez, dela 2015ean jasotakoak dela 2015eko urtarrilaren 1ean, txosten hau idazten hasitakoan, indarrean jarraitzen zutenak kontuan izanez gero, hau da ar
loko egoera:
Ondorengo atalean emango dugun azalpen zehatzagoari kalterik egin gabe, esan beharra daukagu konpondu ez diren jarduera okerren ar
tean daudela onartu gabeko gomendio hauen bidez amaitu ditugunak:
• Arartekoaren Ebazpena, 2014ko azaroaren 10ekoa. Horren bidez, babesturiko etxebizitzen erosleen eskubideak bermatzeko beharrezko neurriak hartzea gomendatzen zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari, bankuek finantzaziorik ez emategatik esleituriko etxebizitza eskuratzeari nahitaez uko egin behar dioten pertsonei dagozkienak.
• Arartekoaren Ebazpena, 2015eko apirilaren 13koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio babestutako etxebizitza eskatzaile batek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izen emateko egindako eskaera ar
txibatu duen ebazpena berraztertzeko.
• Arartekoaren Ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio berriz azter dezala Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan etxebizitza babestuaren eskatzaile baten inskripzioari baja emateko erabakia.
• Arartekoaren Ebazpena, 2015eko ekainaren 3koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala etxebizitza babestuaren eskatzaile baten inskripzioari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan baja emateko erabakia.
2. Kexarik aipagarrienak
Etxebizitza ar
loko gai desberdinen sailkapenaren ar
abera, herritarrek kexa gehien jarritako gai nagusiak aztertuko ditugu jarraian.
2.1. Etxebizitzarako sarbidea: premia frogatzea eta esleitzeko prozedura
Aurten kexa askotan (kexa kopuru garrantzitsua izan da) kexagileek ebazpen jakin batzuen legezkotasuna zalantzan jartzen zuten; ebazpen horiek babestutako etxebizitzak alokairuan esleitzeko prozeduretan hartutakoak izan dira; kexagileak prozedura horietatik kanpo geratu dira hainbat ar
razoiren ondorioz eta beren ezadostasuna adierazi dute, babes publikoko etxebizitza baten esleitzaile izan ezin zirelako.
Kexagileek aurkeztutako administrazio-ebazpenen azterketa egokia egin ondoren ondorioztatu dugunez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura ar
autzaileko ar
audiaren ar
abera ar
itu da eta kexagileak prozeduratik kanpo uztea justifikatuta dago, izan ere, kexagile horiek ez zituzten baldintzak betetzen diru-sarrerei dagokienez edo udalerri jakin batean erroldatuta egoteari dagokionez.
Babestutako etxebizitzak esleitzeko prozedurei buruz aztertutako kasuetan, bereziki aipatu behar ditugu Bilboko udalerrian babes ofizialeko 53 etxebizitza erosteko sustapen pribatuko esleipen-prozeduran egondako ar
azoak.
Zenbait kexa jaso genituen eta hiru herritarrek salatu zuten notario aurrean zozkatu ziren 53 etxebizitza horien zozketatik kanpo geratu zirela akats baten ondorioz.
Kexa-espedientea izapidetzerakoan Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak aitortu zuen Bizkaiko Etxebizitzen Lurralde Ordezkaritzak egindako partaideen zerrendetan akats bat egon zela, eta horren ondorioz, babes ofizialeko 53 etxebizitza esleitzeko notario aurrean egin zen lehenengo zozketan 228 lagunek ezin izan zutela parte hartu, nahiz eta bigarren zozketan hartu ahal izan zuten, esleitu gabe geratutako 40 etxebizitza sartu zirenean.
Era berean, Enplegu eta Gizarte Politika Sailak erakunde honi eman dion azkeneko txostenean dio esleipen-prozedura horretan gertatutakoaren ondorioz “hausnarketa prozesu bat hasi zela, sustatzaile pribatuen sustapen hauetan hartu beharreko neurriei buruz”.
Gure esku-hartzea amaitzeko emandako ebazpenean ondorioztatu genuen, egindako akatsa zenbatekoa zen ikusita, ar
gi zegoela sustapen pribatuko etxebizitzen esleipenerako legez aurreikusitako prozedura ez zela behar bezain bermatzailea eta, beraz, Enplegu eta Gizarte Politika Sailak beharrezko neurriak hartu behar zituela berriro ere akatsik egon ez zedin; akatsaren ondorioz, udalerriko pertsona kopuru garrantzitsua babes ofizialeko etxebizitza izateko aukerarik gabe geratu baitzen, eta ar
e larriagoa izan zen gaia kontuan izanez gero udalerri horretan babestutako etxebizitzen eskaintza eskaria baino askoz txikiagoa dela.
Zentzu horretan, Sailari jakinarazi genion etorkizunean sustapen pribatuko babestutako etxebizitzak esleitzeko prozeduretan egokia litzatekeela prozedurazko bermeak sartzea (zozketara onartutakoen behin-behineko zerrendak ar
gitaratu) babes ofizialeko sustapen publikoko etxebizitzen esleipenetan egiten den bezala, izan ere, berdintasun, publizitate eta gardentasun printzipioak berdin errespetatu behar dira babes publikoko etxebizitzen esleipen guztietan.
2.2. Etxebizitza babestuaren alokairua
Aurten jasotako kexa asko eta asko babes publikoko etxebizitzak alokairu erregimenean kudeatzeko gaiei buruzkoak izan dira, eta gai berari buruzkoak izan dira herri-administrazioen jarduerak aztertzeko gure zereginean emandako ebazpen asko eta asko ere.
Aurreko urteetan bezala, ohikoak dira alokairuan daudenen eta herri-administrazioen edo alokatzen duten erakundeen ar
teko tira-birak eta gai hauei buruzkoak izaten dira gehienetan: alokairuaren zenbatekoa, alokairu-kontratuetan berme gisa jarritako dirua atxiki eta babes ofizialeko etxebizitzetako higiezinen erkidegoko gastuak, ur beroarenak eta berogailu zentralarenak.
Atal honetan aipatu nahi dugu Alokabide elkarte publikoa Ar
artekoaren erakundearekin lankidetzan ar
itzeko prest egon dela beti babes ofizialeko etxebizitzetan alokairuan bizi direnek aurreko paragrafoan aipatutako gaien inguruan kexak aurkeztu dituztenean eta “Bizigune” etxebizitza hutsen programakoek aurkeztu dituztenean ere bai; horri esker, aurkeztutako erreklamazio askoren aldeko ebazpena eman da kexa-espedientea tramitatzean eta ez da berariazko gomendiorik edo iradokizunik egin behar izan, herritarrek oinarrituta egindako eskariak asetzeko.
Bada gai berri bat ere, ikusi dugunez maizterren gero eta kexa gehiago dago, batzuetan babestutako etxebizitzen higiezin osoko biztanlerik gehienek sinatuta eta finken administrazio batzuen erkidegoko gastuen kudeaketarekin ez daudela ados adierazten dute, batez ere, berogailu zentrala eta ur beroa kudeatzeko duten moduarekin eta oinarrizko hornidura horiengatik ordaintzen dutenari buruz informazio gabezia dutela adierazten dute.
Aztertutako kexetan, sozietate publiko horrek eskainitako agiriak eta txostenak kontrastatu ondoren, ez dugu irregulartasunik ikusi kexagileek planteatutako oinarrizko gaietan, nahiz eta gure ustez babes publikoko etxebizitzak alokatzen dituzten pertsonei eta familiei informazio hobea ematea eta komunikazio handiagoa eskaintzea egon eta horrela ordaindu beharreko erkidegoko gastuei buruzko tira-bira ugari saihestu.
2.3. Kalteak etxebizitza babestuetan eraikitze akatsengatik
Eraikuntzako gabezien inguruko kexei dagokienez, aurten herritarren zenbait kexa jaso ditugu Visesa elkarte publikoak sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen jabeek adierazi baitigute beren etxebizitzetan agertutako akatsak konpontzeko denbora gehiegi igarotzen ar
i dela.
Aztertutako kexarik gehienak eraikuntzako akatsei buruzkoak dira, higiezinenen baterako elementuetan daude akats horiek (aurrealdean, teilatuan...) eta etxebizitzako gelaren baten ohiko erabileran eragina dute eta kasu larriren batean etxebizitza osoaren bizigarritasunean ere bai.
Kexa hauek ikertzeko izapideetan, ohikoa izan da Visesa sozietate publikoak onartzea salatutako akatsen berri baduela eta sozietate publikoak “inoiz ere ez duela alde batera utzi kexaren xedea, eta konpontzeko bidean direla”.
Erakunde honek badaki batzuetan zaila izan daitekeela eraikuntzako gabezia batzuen jatorria hautematea eta konpontzeko neurri eraginkorrak zein izan daitezkeen jakitea, hala nola, ura iragazten delako hezetasuna agertzea.
Dena dela, beste urte batez ere errepikatu beharra daukagu herri-administrazioek eraikuntza-akatsengatiko kexei diligentziaz erantzun beharra daukatela, erasandako babestutako etxebizitzek ahalik eta lasterren berreskuratu dezaten beren kalitatea eta bizigarritasuna eta kexak judizializatu ez daitezen, horrek guztiak eraikuntzako akatsak konpontzeko ekar dezakeen atzerapena saihestu ahal izateko.
2.4. Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa
Atal honetan ere berriro aipatu behar dugu berme formalik ez dagoela Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko eta babestutako etxebizitza-eskarien baja ebazpenetarako.
Iazko urteko txostenean ohartarazi genuen Enplegu eta Gizarte Politika Saila eta esan genion erregistro horren kudeaketa hobetu beharra zuela, ar
e gehiago, babestutako etxebizitza behar dutenen eskubideen aurkako ebazpenak jakinarazteko modua hobetu behar zela. Zoritxarrez, 2015ean erregistroko alta ukatzeak eta bajako ebazpenak iragarki-taulan ar
gitaratuta egin dira, ondorioz, babestutako etxebizitza eskatu dutenen kexak jaso ditugu berriro ere, Etxebizitza Eskatzeko Erregistroan baja eman baitzaie jakinarazpen pertsonalik jaso gabe eta ondorioz, beren interesen aurkako ekintza horren aurka ezer egiteko aukerarik gabe geratu dira.
Txostenaren hasieran adierazi bezala, erregistro horretan bajak behar ez bezala izapidetu direnez, gomendio hauek eman ditugu:
• Arartekoaren Ebazpena, 2015eko apirilaren 13koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio babestutako etxebizitza eskatzaile batek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izen emateko egindako eskaera ar
txibatu duen ebazpena berraztertzeko.
• Arartekoaren Ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio berriz azter dezala Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan etxebizitza babestuaren eskatzaile baten inskripzioari baja emateko erabakia.
• Arartekoaren Ebazpena, 2015eko ekainaren 3koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio berriz azter dezala Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan etxebizitza babestuaren eskatzaile baten inskripzioari baja emateko erabakia.
Labur esanda, hiru ebazpenetan gomendatu genion Enplegu eta Gizarte Politika Sailari aurkako ebazpenak berriro aztertzeko eta kexagileen antzinatasuna erregistroan mantentzeko. Era berean, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko ebazpenen tramitazioa eta jakinarazpena Herri Administrazioen Ar
aubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legera egokitzeko eskatu genion.
Sailak ez du hiru ebazpenetako bat ere onartu eta erantzun hau eman die hirurei:
“Ebazpena EZ da berrikusiko, hizpide dugun kasuan, espedientearen baja ar
lo horretan indarrean dagoen ar
audian aurreikusitako eran jakinarazi zelako.
Bestalde, jakinarazi nahi dizugu gaur aztertzen ar
i garela ea badagoen modu bideragarririk Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroaren ebazpenak interesdunei zuzenean jakinarazteko.”
Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan baja ematearen ondorioak oso larriak dira babestutako etxebizitza eskatzen dutenentzat eta ondorio horiek behin eta berriro azaldu ditu Erakunde honek; hala ere, Sailak orain ar
te ez du inoiz onartu bajak berriro aztertzea eta ondorioz, kexagileek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan pilatutako antzinatasuna berreskuratzea.
Azken urteetan jakin izan dugunez, erregistro horretan baja ematearen ondorioz kasu batzuetan Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eten zaie eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenei bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko prozedurak hasi zaizkie.
2015eko irailean jarri da indarrean Etxebizitzei buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea; Lege honek 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera aitortzen du eskubide subjektibo bat eta horren ar
abera alokairuko etxebizitza eskatzaile gisa Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan gutxienez lau urteko antzinatasuna dutenek etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubidea dute.
Legezko ar
aupetze berriarekin, erregistroko antzinatasuna oinarrizko baldintza da etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko, eta hori dela eta administrazioaren jarduerak erabat errespetatu behar ditu prozedura guztien berme formalak, babestutako etxebizitza eskatzen dutenen eskariaren baja ekar badezakete.
Bestalde, Etxebizitzako Behatokiak berak “Etxebideko erregistroko bajen azterketari” buruzko txostenaren ondorioetan (2015eko urrian ar
gitaratua) dio 2014an babestutako etxebizitza eskatzen zuten 48.061 laguni eman zitzaiela baja eta adierazten du txostenean aztertutako datuen ar
abera, komunikazioa eta informazioa indartu behar direla Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroaren eta babestutako etxebizitza eskatzen dutenen ar
tean eta gaineratzen du atzerritarrak direla, batez ere, “ezagutza mailarik txikienak dituen taldea”.
Ondorioz, gaur egun Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena ematea, etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea eta pertsona eta familiarik zaurgarrienentzako oinarrizko gizarte prestazioak izateko eskubidea lotuta daudenez, abenduaren amaieran Enplegu eta Gizarte Politika Saileko ordezkariekin izandako bileran berriro eskatu diegu 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera Erregistro horretan izena ematea ukatzea eta bajak 30/1992 Legearen ar
abera egiteko.
Atal hau amaitzeko, esan beharra dago Enplegu eta Gizarte Politika Sailak ez duela beste ebazpen hau ere onartu: Arartekoaren Ebazpena, 2014ko azaroaren 10ekoa, horren bidez, babesturiko etxebizitzen erosleen eskubideak bermatzeko beharrezko neurriak hartzea gomendatzen zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari, bankuen finantzaziorik ez emateagatik esleituriko etxebizitza eskuratzeari nahitaez uko egin behar dioten pertsonei dagozkienak. Horren edukia zehatz-mehatz aztertu dugu 2014ko urteko txostenaren atal honetan.
3. Ar
audi- eta gizarte-testuingurua
Zalantzarik gabe Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea ar
gitaratu eta indarrean sartzea ar
auzko berrikuntza nabarmena da, -Lege horrek Konstituzioaren 47. ar
tikuluan ezarritakoa garatzen du, etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea egia bihurtzeko botere publikoek ar
auak ezarri ditzaten-; Lege horrek legezko marko bat ezartzen du eta euskal herri-administrazioek bete beharra daukate EAEko edozein udalerritan administrazio-egoitza duen orori aitortzen zaion oinarrizko eskubide hau.
Herritarrek eta gizartetik kanpo geratzeko ar
riskua dutenen eskubideen alde lanean ar
itzen diren elkarteek eskatua, Lege hau Eusko Legebiltzarrak onartu du etxebizitzaren eskumena erabiliaz eta bizitzeko kondizioak hobekuntza ekar dezaken politika bultzatzeko eta hiritarren oinarrizko eskubide eta betebeharren erabilpen egokia zaindu eta bermatzeko euskal botere publikoek duten betebeharra beteaz (Euskal Herriko Autonomi Estatutua, 9.2 ar
tikulua).
Etxebizitzari buruzko Legea, europar mailako beste ar
au batzuen parekoa da eta aurrez ez dago horrelakorik estatuan; etxebizitza edo bizitoki bat legez izateko eskubide subjektiboa onartzen du, eta administrazioak behar bezala erantzuten ez badu administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskatzeko eskubidea ere bai.
Gaur egun babestutako etxebizitza parkeak dituen mugak ezagunak dira eta horren ondorioz Etxebizitzaren Legeak aurreikusten du eskubide subjektibo hau betetzeko etxebizitza bat alokairuan ematea ezinezkoa denean, prestazio ekonomiko bat eman beharko dela merkatu pribatuko etxebizitza bat erabili ahal izateko.
Eskubide subjektiboak ar
auzko garapena behar du. Dena dela, Legearen laugarren xedapen iragankorrean aurreikuspen bat ezarri da, eskumendun herri-administrazioek eskubide hau pixkanaka bete dezaten 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera. Lehenengo urte honetan hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateei aitortuko zaie, urtean 15.000 euro baino diru-sarrera txikiagoak izan eta Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan gutxienez lau urteko antzinatasuna badute alokairu erregimenean.
Etxebizitza beharra eta, ondorioz, herri-administrazioek eman beharreko erantzuna aitortzen zaie gizarte-larrialdi egoeran dauden pertsonei eta familiei, etxetik bota behar badituzte hipoteka-exekuzioan edo alokairua ordaindu ez dutelako, etxebizitzaren erabileraren aldi baterako desjabetze prozedura ezarriaz, eta hori ezartzeko legezko garapena behar da.
Etxebizitza duina eta egokia izateko eskubide subjektiboa aitortu eta pixkanaka ezartzearekin batera, Etxebizitzaren Legeak EAEko Lurzoru Ondare Publikoa sortu du eta dagokien gizarte funtzioa betetzen ez duten etxebizitzetan esku hartzeko tresna publiko zenbait ar
autu ditu. Era berean, babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien erregimen juridikoa ezarri du, baita horiek ikuskatzeko eta zehatzeko erregimena ere, eta euskal herri-administrazioak behartu ditu beren baliabide publikoen %80 alokairuko etxebizitzak sustatzeko erabiltzera, talderik ahulenei eskaini ahal izateko.
Lege honen garapen orokorra Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari dagokio, eta bertako ordezkariek erakunde honi jakinarazi diotenez, legea aldarrikatu zenetik ahal den guztia egiten ar
i dira egoki ezarri dadin eta zentzu honetan, 2016ko lehenengo seihilekoan lehenengo ar
audiak ar
gitaratzea aurreikusten da.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
Urtero egiten dira Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako Jardunaldiak herritarren eskubideei buruzko berariazko gaiak aztertu eta ondorioak ateratzeko eta 2015ekoak etxebizitza publikoaren egoerari buruzkoak izan dira.
Urtean zehar egindako bi tailerretan, herriaren defendatzaileen ordezkariek diagnostiko bat egin dugu gure eskumeneko alor bakoitzeko etxebizitza eskubideari buruz, behar nagusienei buruz eta babestutako etxebizitzen alorrean hautemandako ar
azoei buruz; baita etxebizitza duina eta egokia izateko herri-administrazioek dituzten tresnei buruz ere.
Tailerretan egindako lana amaitzeko adierazpen bat egin da, “Herriaren defendatzaileen adierazpena, Espainiako etxebizitza publikoari buruz”, eta estatua eta autonomia-erkidegoak hertsatzen dira etxebizitza duina eta egokia izateko eskubidea bermatzeko behar adina lege susta ditzaten eta bakoitzaren aurrekontuen bidez eskumendun administrazioei baliabideak eman diezazkieten behar duten pertsonen alde eskubide hori gauzatzeko.
Era berean, adierazpen horretan alokairuko etxebizitza publikoen parkea hazteko eskatzen zaie herri-administrazioei eta etxebizitzen ehuneko bat gorde dadila talderik zaurgarrienentzat eta etxebizitza behar berezia dutenentzat.
Adierazpen horretan aipatzen da beren ohiko etxebizitza galdu duten familiak Etxebizitzaren Gizarte Funtsean dauden etxebizitzetan sartu ahal izateko baldintzak malgutu daitezela eta aukera duten kasuak zabaldu daitezela.
Bestalde, etxebizitza ar
loko plana garatuaz, aurten ofiziozko hiru jarduera hasi ditugu eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiei eskatu diegu beren batzar orokorretan sustatu ote dezaketen ondasun higiezinen gaineko zerga aldatzea, udal etxebizitzaren bat alokatuta dutenek zerga hori ordaindu beharrik izan ez dezaten, 2014. urtetik Alokabide elkarte publikoak kudeatutako etxebizitza babestuetan edo asimilatuetan bizi direnekin gertatzen den bezala.
Txosten hau itxi aurretik jakinarazpen bat jaso dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuarena, eta adierazi zaigu erakunde honek proposatutako aldaketa tratatu duela Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak eta ezer adostu aurretik Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen iritzia jakin nahi duela.
Ondorioz, ofiziozko hiru espediente horiei buruzko ebazpenak datozen ekitaldian emango dira.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea ar
gitaratu ondoren, legezko maila dute etxebizitza duin eta egokia izateko eskubide subjektiboak eta etxebizitzei dagokien gizarte funtzioa beteko dela bermatzeko administrazioek esku hartzeko dituzten tresna batzuek; ondorioz, EAEn etxebizitza duina eta egokia izateko oinarrizko eskubidea egiaz betetzearen aldeko apustua egin da.
Legezko oinarria ezarri denez, euskal herri-administrazioei dagokie orain, beren eskumenen alorrean, legebiltzarraren agindu hau garatzea ar
auzko eta aurrekontu ar
loko neurri zehatzak hartuaz. Horretarako ahalegin handia egin beharko da, beste gizarte eskubide batzuk asetzeko egiten den bezala, hala nola hezkuntzarako edo osasunerako eskubidea; gaur egun badakigu eskubide horiek oinarrizkoak direla baliabide ekonomiko gutxiagoko pertsonen eta familien bizi-baldintzak hobetzeko eta gizarte kohesiorako ere bai.
Aldi berean, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legeak printzipio ar
autzaileen zerrenda bat du eta horiek izan behar dira euskal herri-administrazioen etxebizitza ar
loko jardueren gidari. Printzipio hauek nabarmentzen dira: babestutako etxebizitza edo bizitoki bat izateko eskubidea erabiltzerakoan diskriminazio oro desagerraraztea, talde ahulen aldeko ekintza positiboko neurriak ezarriaz eta jokabide diskriminatzaileak sustatuaz; eta etxebizitza horien birgaitze- edo eraberritze-jarduketak bizigarritasun-, funtzionaltasun- eta segurtasun-baldintzak hobetzera bideratzea, ar
reta berezia jarrita irisgarritasunean.
EAEn aspalditik garatzen dira etxebizitza ar
loko politika publikoak, eta legezko marko berri honen ondorioz, politika horiek egokitu egin beharko dira, alokairuko babes publikoko etxebizitza parkea behar bezala hazi ahal izateko.
Gaur egun Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena ematea eta etxebizitza duin eta egoki batean legez bizitzeko eskubide subjektiboa aitortzea lotuta daude eta 2016ko urtarrilaren 1az geroztik izen-emateak ukatzeko eta erregistroko eskarien bajak egiteko, beharrezko berme formalak bete beharko dira.
Etxebizitza eta gizarte-laguntza ar
loan eskumenak dituzten herri-administrazioen ar
teko koordinazioa bermea da pertsonarik eta talderik ahulenak babesteko eta ezinbesteko tresna bizitokirik gabe inor gera ez dadin.
1 Etorkinei eragiten dieten kexen ar
razoiak txosten honetako 3. Kapituluko etorkinak eta kultura aniztasuna atalean aztertuko dira.
2 Epaitu aurreko ar
azo horien kasuan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren iritzia eskatu zen. Zehazki, galdetu zen hipoteka betearazeko prozedura bat ezagutzen duen Espainiako epaile batek ordaindu beharreko zenbatekoak berriro ere kalkulatzeko agindu behar ote duen. Hipoteka-maileguari buruzko kontratuko klausula batek berandutza-interesak ezartzen ditu, diruari dagokion legezko interesa baino hiru aldiz handiagoa den tasaren ar
abera kalkulatuta, gehieneko muga errespetatzen duen berandutza-interesaren tasa bat aplikatuz.
3 Xedapen iragankor horren ondorioz, kontsumitzaileak –hipoteka betearazteko prozesua 1/2013 Legea indarrean sartu baino lehen hasi eta oraindik bukatu gabe baldin badago–, Legea ar
gitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epe preklusiboan, nahitaez betearaztearen aurka erreklamazioa aurkeztu behar dute, eta zehazki, kontratuan agertzen diren klausulen ustezko gehiegikeria salatu behar dute.
4 Kexa hauei buruzko informazio osoagoa kontsultatu daiteke kapitulu honetako Ogasunaren atalean.
5 Lege hau pixkanaka jarriko da indarrean, oro har, ar
gitaratzen denetik urtebetera jarriko da eta erregistro elektronikoaren, ahalduntzeen erregistro elektroniko eta sarbide orokor elektronikoen, eta beste aurreikuspen batzuen kasuan, bi urte igaroko dira.