7. PROZEDURARI BURUZKO ESTATISTIKA (KEXA IDATZIEN ESPEDIENTEEN EGOERA)
Jarraian, 2015ean bideratutako espedienteak tramitazioaren zein fasetan dauden aztertuko dugu.
2015. urtean 1.549 ebazpen eman dira. Arartekoak 2015ean hartu dituen erabakiak aztertuta, eragindako administrazioaren jarduera okerren bat zegoen 596 kasutan, hau da, %43 baino gehiagotan; ehuneko hori iazkoa baino (%51) txikiagoa da. Aitzitik, ez da jarduera okerrik antzeman azterturiko espedienteetatik %57tan gutxi gorabehera (iaz %49 izan ziren).
Izapidetzen ari ziren espediente batzuetan, kexa aztertzen hasi ondoren, azterketa jarraitzea eragozten duten hainbat inguruabar agertu dira: beste defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, epai bideari ekin diotenak eta abar. Espediente horiek Gerora ez dira onartu izenpean jaso dira ondoko grafikoetan.
Kexen egoera: euskal administrazio
publikoen jarduera zuzenak eta okerrak
Aurreko datuetatik ondorioztatzen denez, Arartekoak 2015. urtean sakonki aztertu dituen erreklamazio guztietatik 596 kasutan, hau da, %43,28tan ondorioztatu da jarduera okerren bat egin dela.