Hurrengo paragrafoetan, Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoak 2015ean egindako jardueretan eta ba
lorazioetan aipagarriena izan dena aurkeztuko dugu.
Haurrak eta nerabeak berariaz aipatu dituzten edo horiek tartean dituzten kexa-espedienteak, 2015ean, 564 izan dira, eta Ararteko erakundean aurkeztutako kexa guztien %23,31 izan dira. Zenbaketa horretan sartu ditugu alde ba
tek eskatutako kexa-espedienteak (519), partikularrek edo erakundeek ezarrita dauden sarbide ezberdinen bidez (bulegoen, webgunearen, posta elektronikoaren bidez) aurkeztu dituztenak, ba
i eta ofiziozko espedienteak ere (45), erakundearen ekimenez ireki direnak, zaurgarritasun maila jakin ba
t edo haurren eta nerabeen beharren arreta ezegokia dagoelako susmoa egon denean, egoera horiek aztertzeko eta jarraitzeko xedez.
Diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemako prestazio ekonomikoei buruzko espedienteen titularren bizikidetza-unitateetan 18 urtetik beherako zenbat pertsona dauden jakiteko ba
lioespenak eginez urteak eman eta gero, 2015ean ahalegin handia egin da eragindako haur eta nerabeak bizikidetza-unitate horietako zeintzuetan egon diren jakite aldera. Datu hori ezin izan da kasu guzti-guztietan eskuratu, eta erakunde honetan diru-sarrerak bermatzeko errentari eta etxebizitzarako prestazio osagarriari buruz aurkeztu diren espedienteen herenean ba
ino zertxobait gehixeagoan (%37,38) informazio hori ez edukita ere, 260 dira urritasun ekonomikoko egoeran dauden adin txikikoak dituzten bizikidetza-unitateak (izan ere, prestazio horien onuradun izateak agerian jartzen du urritasun ekonomikoko egoera daudela). Ba
da, bulego honek eta txosten honetan kontuan hartutako espedienteen %50 dira, funtsean, adin txikikoak dituzten bizikidetza-unitateak.
Bizitzarako eta bizirauteko eskubideari dagokionez, erakunde honetan diru-sarrerak bermatzeko prestazio ekonomikoei buruzko erreklamazioak aurkezten dituzten bizikidetza-unitateetan haur kopuru izugarria dagoela egiaztatu da. Ba
da, hausnarketaren oinarrian dago egitate hori, izan ere, aipatu gutxieneko sarrerak ukatzen edo kentzen direnean, haurren eskubideei eta interes gorenari eragiten ba
itzaie. Gomendio orokor ba
tean gorpuztu da hausnarketa horren emaitza. Bertan, eutsi diren argudio nagusiak azaldu dira, eta Haurren Eskubideen Hitzarmenetik (adin txikikoaren interes gorena eta entzuna izateko eskubidea) eta Europar Ba
tzordearen 2013ko Haurrengan inbertitzea: desabantailen zikloa haustea gomendiotik hartu dira zuzenean. Horrekin ba
tera, honakoa ba
ieztatuko dugu:
• Haurrek eta nerabeek pobreziarako edo gizarte ba
zterketarako arrisku handiagoa dute biztanleria orokorrak ba
ino. Gainera, pobrezian eta gizarte ba
zterketan hazten direnek eskolan ondo ibiltzeko, osasun ona edukitzeko eta, bizitzako geroko faseetan, euren ahalmen guztia ba
liatzeko aukera gutxiago dute, egoera horretan ez dauden adinkideekin alderatuz gero.
• Esku hartzen ez ba
dugu, ezer egiten ez ba
dugu, pobrezia gurasoengandik seme-alabengana transmititzen da. Hortaz, belaunaldien artean desabantailak transmititu daitezela saihestea ezinbesteko inbertsioa da Europaren etorkizunerako, eta epe luzerako onurak ekarriko dizkie ba
i haurrei, ba
i ekonomiari, ba
i gizarteari, oro har hartuta.
• Esku-hartze goiztiarra eta prebentzioa funtsezkoak dira politika eraginkorragoak egiteko; izan ere, sufrimendu dosi handiak ekiditeaz gain, merkeagoa izango da (gastu publikoari dagokionez) egoerak hain larriak ez direnean esku hartzea, pobreziaren eta gizarte ba
zterketa larriagoaren ondorioei arreta ematea ba
ino.
• Jarduerak honako bi printzipioen arabera gidatuko dira:
1) lehenik eta behin, kontuan hartu beharko da haurren interes gorena, aldi berean, familiei laguntzeak duen garrantziari ba
lioa emanez, haurrak zaintzeko arduradun nagusiak ba
itira horiek;
2) haur guztien ongizatea sustatzeko politika unibertsalen eta gutxien dutenei laguntzeko ikuspegi espezifikoen arteko oreka egokiari eutsi beharko zaio.
• Prebentzio eraginkorrena hiru mugarri hauetan oinarritutako estrategia integratuen bidez lortuko da: ba
liabide egokietarako sarbidea; kalitatezko zerbitzuetarako sarbidea, arrazoizko prezioekin; haurrek parte hartzeko duten eskubidea.
• Hauen arteko konbinazioa behar du baliabide egokietarako sarbideak:
- gurasoek lan merkatuan parte har dezaten laguntzea, honakoetara bideratutako neurriak aktibatuz: zailtasun handiagoak dituzten pertsonak (prestakuntza ba
xua edukitzeagatik edo beste arrazoi ba
tzuengatik) lan merkatuan sar daitezela eta bertan gera daitezela laguntzeari zuzendutakoak, eta familiako bizitza eta lanekoa ba
teragarri egiten laguntzeari bideratutakoak;
- bizi-maila egokia ematea (bizitza duina ahalbidetuko duena), prestazioen konbinazio ezin hobearen bidez.
• Bizi-maila egokia ahalbidetzen duten prestazio ekonomikoei buruz, zera gomendatu da: “familien diru-sarrerei laguntzea prestazio egoki, koherente eta eraginkorren bidez, esaterako, zerga-pizgarriekin, seme-alabak kargura edukitzeagatiko familia-prestazioekin, etxebizitzarako sorospenekin eta gutxieneko sarreren sistemekin”.
Bestetik, “Haurren pobreziak Euskal Autonomia Erkidegoan duen eskualdeko eragina. Pobreziari eta Desberdintasun Sozialei buruzko Inkesta 2012” txostenak emandako datuaren gainean ikertzen jarraitzen dugu. Txostenean ondorioztatu zenez, benetako pobreziaren eta gabezia larrien arteko loturak, Euskadin, elikadura arazo larriekin zerikusia daukaten kontuetan dauka eragin handiena. Ba
da, ikertzen jarraitzen dugu, urtean zehar ezin izan ba
itugu hori ba
ieztatzea lortu urritasun ekonomikoko egoeran dauden haurrekin harremanetan egoten diren eragile sozialekin eta osasun eragileekin eduki ditugun elkarrizketetan.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza itxuraz bultzatzen ari den proposamenaren bilakaerari adi egoten jarraituko dugu. Familiengan eta haurrengan inbertitzeko estrategia eratzeko xedea dauka proposamen horrek, erakundeen artekoa da, egonkorra eta irismen handikoa, eta haurren pobreziaren eta desberdintasunaren errepikapenaren prebentzioari erantzungo dion Haurren eta Familien aldeko Herri Hitzarmenaren bidez hitzartu nahi da.
Hezkuntzarako eskubideari dagokionez, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren (LOMCEren) aurreikuspenen gainean ikuspegi kritikoarekin jarraitzeko asmoak ezaugarritu du urtea. Bereziki ikusgarri egin da hori lehen hezkuntzako hirugarren mailako ebaluazio proben eta Hastapeneko Lanbide Gaitasuneko Programen desagerpenaren harira.
Bestalde, EAEko hezkuntzako arduradunek, aldi berean, “Heziberri 2020” egitasmoaren markoan aurreikusitako urratsak ematen jarraitu dute. Hezkuntzako eragile guztien parte-hartze aktiboaren emaitzatzat jo dira urrats horiek, ba
ina, hala ere, hezkuntzako eragile ba
tzuen kritikak jaso dituzte, horien ustez hezkuntza eredu propiorako bidea oztopatzen ba
itute. Hori dela-eta, Arartekoak berretsi egin nahi du komenigarria litzatekeela hezkuntza eredu pedagogiko propio horren inguruko gutxieneko adostasuna lortzea.
Nolanahi ere, iruditzen zaigu gure hezkuntza sistema hobetzen eta bikaintasuneranzko bidean lagunduko duten jarduera ildo berriak sustatzeko iturri edo erreferentzia gisa erabili behar dela herritarrek eta hezkuntzako eragile ba
tzuek eskatuta erakunde honetan izapidetu diren kexen errealitatea.
Zentzu horretan, ikasleen onarpenaren atalari dagokionez, leku kopuru nahikoa ez dagoenean erabiltzen diren lehentasunezko onarpen irizpideei buruzko hausnarketa jorratzeko beharra dagoelako uste osoa edukitzen jarraitzea eragin digute 2015ean jaso ditugun kexek, etengabe atzeratzen den hausnarketa izaki hori. Gure aldetik, ofiziozko jarduera ba
t hasi dugu, erroldako datuen gehiegizko erabilerari buruzkoa.
Nolanahi ere, ikasleen onarpenarekin zerikusia duten eta 2015ean jaso ditugun kexetatik zerbait nabarmentzekotan, urritasunen ba
t duten edo eskolatze prozesuan laguntza bereziak behar izan dituzten ikasleen izenean sustatu diren ekimenak aipatuko genituzke.
Hain zuzen ere, unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetako onarpenari buruzko erregularizazioa onartu da, eta hor ikusi ahal izan dugu lekuen erreserba ez dela %33ko edo hortik gorako urritasuna aitortuta duten ikasleentzat ba
karrik aurreikusi, izan ere, ezintasunezko zirkunstantzia pertsonalei lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat ere aurreikusi dira, heziketaren erabateko normalizazioa lortze aldera eskolatze prozesuan ba
liabideak eta laguntzak behar izan dituztenentzat, alegia. Beste heziketa maila ba
tzuetara ere tratamendu hori bera zabaltzeko aukera planteatzea eragin digu horrek, lanbide heziketaren alorrera, adibidez; erakunde honetan ildo horretako kexak jaso ba
ititugu. Kasu horietan, urritasun maila hori aitortuta ez edukita ere, aurreko etapetan laguntzak jaso dituzten ikasleen izenean aurkeztu dira kexak, ikasketak lanbide heziketan jarraitu nahi dituzte-eta.
Aurreko urteetan bezala, eskolatzeko lurralde ba
tzordeek egin duten ekarpen handia aitortu nahi dugu, gure hezkuntza sistemara lehen aldiz sartu diren ikasleak bertakotzeari dagokionean. Ba
tzorde horien mende egoten da, neurri handi ba
tean, ikasle horiek modu orekatuan ba
natzen direla ziurtatzea, eta horiei dagokie, era berean, ikasle horiek funts publikoekin sostengatutako itunpeko zentroetan eskolatzean, hezkuntza administrazioaren mendeko edozein zentrotako ba
ldintza beretan egingo dela ziurtatzea. Puntu horretan, era berean aipatu behar ditugu EAEra etorri berri diren familia ba
tzuen kexak, izan ere, zail izaten dute euren seme-alabek A ereduan ikasten jarraitzeko duten nahia asetzea. Halere, aitortu beharra dugu, azkenean, kasu gehienetan, hezkuntza administrazioak onartu egiten duela horien nahia.
Hezkuntza-premia berezien atalean, jasotako kexa askotan atzeman ahal izan dira laguntza nahikoa ez egotearen gaineko zalantzak. Honakoak dira azaldutako egoeretako ba
tzuk: heltze-atzerapena duten ikasleak, curriculum anitzeko taldeak edo beharrezko laguntzak lanbide heziketako prestakuntza programetan. Ba
da, egoera horien aurrean, hezkuntza administrazioa oso harkor agertu dela esan behar dugu. Nolanahi ere, eta gure ikuspuntuaren arabera, eskola inklusiboaren markoan 2012-2016 urteetarako onartu zen Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoaren ebaluazio eta segimendu lana albo ba
tera ez uztea da garrantzitsua. Gure aldetik eta lan horren adibide gisara, gaixotasun arraroak dituzten ikasleak hezkuntzan txertatzeko gomendioen segimendua egitea proposatu diogu geure buruari.
Lanbide heziketaren kasuan, ikasleen onarpenarekin eta hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzako laguntzekin zerikusia duten kontuez gain, 2015ean kezka handiz ikusi dugu 17 urtetik gorakoak diren eta bigarren hezkuntzan ikasketa egiaztaturik ez duten gazte jakin ba
tzuek aurrez aurre duten errealitatea, izan ere, desagertu egin dira Hastapeneko Lanbide Gaitasuneko Programak eta Aldi ba
terako Prestakuntza Integratuko Programak, Oinarrizko Lanbide Heziketa berria abiarazi ondoren. Egun, ez dago pertsona horien heziketa beharrak betetzen dituen eskaintzarik; hortaz, zenbait proposamen egin ditzala eskatzen diogu hezkuntza administrazioari, desagertutako programek eskaintzen zutenaren ildoan.
Eskola-garraioari buruz, zalantza dugu erregulazio berriak aurrekoak (Zirkularra) ba
ino erantzun hobea emango ote dien garraio eskaerei, hala nola, ba
tzuetan bas
erri inguruetan egiten zirenei. Beste alde ba
tetik, harrigarria da kudeaketa guztiz bereizia egitea, duen berariazkotasuna dela-eta, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, izan ere, gure ustez, ikasle horiek gizarteratzeko oztopo izan daiteke hori.
Eskola-jantokiko zerbitzuari dagokionez, Hezkuntza Sailak oso arrazoizko jarrera agertu du erakunde honetara iritsi diren proposamen berrien harira; adibidez, gaixotasun metabolikoa duen adin txikiko ba
ten familiak aurkeztutakoaren aurrean.
Bekei eta bestelako laguntzei dagokienez, aurreko urteetako arrazoi berberak agertu dira kexetan: administrazioaren atzerapena eskaerak ebaztean, atzerapenak aitortutako zenbatekoen abonuetan, laguntzen oinarri arautzaileen edukiarekin berarekin desadostasunak eta abar. Halere, hobekuntza hauteman da aurreko urteetako egoerarekin alderatuta. Horregatik, ahalegin hori ez ba
ztertzera bultzatu nahi ditugu hezkuntzako eragileak.
Eskolako bizikidetzarekin zerikusia duten kexen izapideari buruz, ba
i eta guraso ba
tzuek irakasle ba
tzuen jarrerarekiko duten ezinegona eta kezka erakutsi duten beste kexa ba
tzuen izapideari buruz ere, familiekin komunikatzeak duen garrantzi izugarria azpimarratu behar dugu berriro ere. Irakasleen eta Hezkuntza Ikuskaritzaren zeregina funtsezkoa da familiek behar bezalako arreta ematen zaiela senti dezaten, ba
ita hezkuntza administrazioaz fidatu daitezen ere; are gehiago ikasleek seme-alaba gisa aitortuta dituzten eskubideak kaltetu daitezkeen kasu hain delikatuetan.
Babesik gabe dauden haurrentzako gizarte zerbitzuen eremuan jasotako kexak, ba
tez ere, haurrentzako zerbitzuen ba
lorazioarekiko desadostasunari buruzkoak izaten dira, hau da, seme-alaben ba
besgabetasuna, guraso-ahalaren etetea eta foru erakundeak horien zaintza hartzea ondorioztatzen duten ba
lorazioekiko desadostasunari buruzkoak. Demanda horietako asko, ehuneko handian, bide judizialean bideratu dira. Horiekin ba
tera, ordea, ba
lorazio, komunikazio eta informazio prozesuarekin zerikusia duten bestelako kontuak helarazten dira. Horien gainean esku hartzen dugu, eta, oro har, ez da hauteman administrazioak egindako jarduera okerrik.
Halere, berritzat jo ditzakegun hiru egoerak gomendioa ekarri dute: lehenengoan, espetxean zegoen emakume ba
t zailtasunak edukitzen ari zen adin txikiko bi semeekin komunikazioa edukitzeko orduan, administrazioaren tutoretzapean ba
itzeuden horiek; bigarrenean, zalantzan jarri dira administrazioak emandako argudioak, aldeko txostena eman behar ba
itu neskato etorkin ba
t eskolatzeko xedea duen aldi ba
terako lekualdaketa programetan lekualdatu ahal izateko; hirugarrenean, hainbat urtez anai-arreba ba
tzuk harreran hartu dituen bikote ba
ten ba
nantze gatazkatsua ikusi genuen.
Harrera-egoitza ba
liabideen sarea dinamikoa dela ikusten jarraitzen dugu, errealitate sozialak eskatzen dituen beharrei adi dagoena. Ba
dirudi aurten oso mugimendu gutxi egon dela sarean, eta informazio guztiek eman digute aditzera okupazio maila oso altua dutela egoitza ba
liabideek. Okupazioa lagunduta ez dauden adin txikiko etorkinen premiazko harrerarako zentroetan edo lehen harrerarako zentroetan jaitsi dela hauteman dugu ba
liabide horietara egindako bisitetan.
Murriztu egin dira, ba
ina ez desagertu, lagunduta ez dauden adin txikiko etorkinek jarritako kexak, harrera egiteko moduari buruzkoak horiek, eta, zehazkiago, Fiskaltzaren dekretuetan adierazitako adinari dokumentazioan jasotakoari ba
ino lehentasun handiagoa emateko irizpideari dagokionez. Aurten gainera, Gipuzkoan tutoretzapean dauden bost adin txikiko atxilotu dituzte, dokumentazioa faltsutzeagatiko delitua egin izana leporatuta, Polizia Nazionalak Espainiar Estatu osoan egindako jarduera ba
ten markoan. Aipatu salaketak kalte ugari eragin dizkie eragindakoei, izan ere, salaketa formulatu izanak eta zigor eginbidea ireki izanak pasaportea erabiltzea eragozten die eragindakoei, prozedura judizialari lotuta geratzen ba
ita hori.
Bestalde, genero indarkeriaren eraginpean dauden haurren biktima estatutua aitortzeak ba
bes sistemaren legegintzako aldaketa sakona ekarri du. Uztailean onartu zen, eta horien beharrak hautemateko eta jorratzeko proposamenak aztertzen eta egiten jarraitzen dugu.
Familia ba
beslerako eskubideari dagokionez, berriro gogoraraziko dugu familia gaietan aritzeak ez duela esan nahi laguntza publikoen edo diru-laguntzen politikei buruz ba
karrik jardutea (bereziki seme-alabak edukitzearekin, mendekotasuna duten pertsonekin eta laneko bizitza eta familiakoa ba
teragarri egitearekin lotutakoei buruz), izan ere, beharrezkoa da zalantzan jartzea pertsonen bizitzentzat gero eta sostengaezinagoa den eta gure gizarteen demografian zein bizi-kalitatearen hondamenean ageriko eragina duen eredua. Horrek zera dakar, kontu horren gainean ardura gehien duten eragileen (hala nola, enpresen) sentsibilizazio sozialean lan egiteaz gain, kontu hori botere publikoko erakunde ezberdinen agenda politikoetan lehentasunezko gai gisa txerta dadila lortzea. Kontziliazioaren aldeko apustuak zeharkakoa izan behar du, eta denborak ba
natzeko eta zaintzaren ba
lioa handitzeko diskurtso berri ba
tekin busti behar du gure sistema ekonomiko eta politiko osoa, gure arretaren erdigunean pertsonak jarriko dituen diskurtso ba
tekin, alegia, eta ez ekoizpena.
Gure ustez lehentasunezkoa da ba
liabide bereziak edo ba
besa behar dituzten familien errealitateak zehaztasunez identifika daitezela Euskadin, administrazio ezberdinek xedatutako neurrietarako eskubideen titularrentzat marko ba
teratua sortzeko xedez. Horixe da, adibidez, guraso ba
karreko familien kasua; izan ere, erakunde honen iritziz, aitortza argiaz eta definizioaz gozatu beharko lukete, guraso ba
karreko ereduan zein familia unitate sartzen diren zehaztasunez jakin ahal izateko.
Familia anitzak ez diskriminatzeko atalean egiaztatu genuen jorratzeko daudela, oraindik ere, erakunde honek aurreko urteetan azaldutako hainbat kontu; besteak beste, ama lesbianen egoera behin betiko argitzeko beharrizana, seme-alabekiko gurasotasuna aitortzeari dagokionez, ama ez-biologikoa den kasuetan. Horretarako, erregistro zibilen praktikak ba
teratu behar dira, gurasotasun ez-biologikoaren aitortzari dagokionean, ezkontza heterosexualen aurrean emakumeen ezkontzei kalte egin ez diezaien.
Gai aniztasun handiak ezaugarritzen ditu haurren eta nerabeen osasunerako eskubidea bermatu behar duten politika publikoei buruzko kexak. Nolanahi ere, kexa multzo ugariena etorkinek osasun arretan sartzeko dituzten zailtasunei buruzkoa da. Legeak osasun arreta jasotzeko eskubidea berariaz aitortzen du hainbat egoeratan, ba
da, egoera horietan arreta eskatzera osasun zentrora joan direnean gertatu dira ezagutu ditugun arazoak. Ba
tez ere, osasun arreta ez edukitzeagatik haurdunaldien arretari jarritako oztopoez ari gara.
Haurren eta nerabeen osasun mentalari dagokionean, segimendu berezia egin diogu gai horri txosten honen hasieratik bertatik. Ba
da, pertsona horiei arreta emateko aktibatu diren ba
liabideetan berritasun handirik egon ez dela ba
ino ezin dezakegu adierazi aurten, eta horixe da herritarren demanden elementu nagusia. Halere, dramatikotasun handiko deiak eta kontsultak jasotzen jarraitzen dugu. Horietan, osasun mentaleko arazoak dituzten haurren eta nerabeen familiek aholkua, orientazioa eta, azken ba
tean, laguntza bilatzen dute.
Justizia administrazioaren eremuan, bi alderdiren ingurukoak dira jaso ditugun kexak: beste adin txikiko ba
tzuen biktima diren gazteek bitartekaritza prozesuetan behar dituzten arreta eta ahalduntzea; haur arau-hausleen gurasoei informatzea eta haur horiei entzutea, izan ere, 14 urte bete ez dituztenez, ez zaie adin txikikoen zigor erantzukizuna arautu duen 5/2000 Lege Organikoa aplikatzen, eta ba
bes sistemara bideratzen dituzte.
Jolaserako, atsedenerako eta aisialdi zein jolas jardueretarako eskubideari dagokionez, Espainiako Futbol Federazioak atzerrian jaiotako nerabeei federazio-lizentzia eman diezaien eskatzen diren dokumentazio errekerimendu bereziei buruzko kexak jasotzen jarraitzen dugu. Eusko Jaurlaritzako dagokion sailak azkar jardun du, eta beharrezko kudeaketak egin ditu disfuntzio horiei irtenbidea aurkitze aldera.
Era berean, gazteen etxabeei buruzko arazoek ere iristen jarraitu dute, nahiz eta aurreko urteetan ba
ino gutxiago izan diren. 2014an aurkeztutako oinarrien dokumentuan jaso zen erakunde honek gai horren inguruan duen jarrera, gogoratuko den bezala. Bertan, prebentziozko jarrera proaktiboa aldarrikatu zen, jarduera menderakaitzenak edo beste bitarteko ba
tzuen bidez birmoldatu ez daitezkeen jarduerak legezkotasunera berregokitzeko azken neurri gisa kontrola eta administrazioaren esku-hartzea erabiltzen duten jarrera erreaktibo hutsen aurrean.
Ez diskriminatzeko eskubidearen izenburupean, zera diogu:
• Etorkinen seme-alaba ugari pobrezia egoeran daude, jada aipatu dugun moduan; ba
da, egoera horien segimendua egiteaz gain, modu berezian zainduko ditugu erroldan inskribatzeko eta osasun arretarako eskubideez gozatzeko orduan haur etorkinek dituzten zailtasunak.
• Adin txikiko transexualen edo genero jarrera ez-normatiboak dituzten adin txikikoen familien demandak daude, arreta publikoaren markoa hobeto egokitu dakien adingabe horiei eta horien familiei, modu berezian, arreta sanitarioari eta psikologikoari dagokionean, ba
i eta hezkuntza eremuari dagokionean ere. Funtsezko deritzogu eremu horretan esku hartzeko ahalmena duten erakundeen artean estrategiak adosteari eta irizpide argiak ezartzeari, euren jardueren erdigunean koka ditzaten haur eta nerabe horien interesa eta eskubideak.
Beste alde ba
tetik, LGBTI haurren eta nerabeen eremuan, oraindik ere, hezkuntza sistemak gabezia nabarmena duela egiaztatu dugu, aniztasun afektibo-sexualerako eta genero aniztasunerako eskubideekiko erabateko errespetua gizarteratzeari, ikusgarri egiteari eta sustatzeari dagokionean. Horren erakusgarri ona dira honakoak: irakasleak trebatzeko eta sentsibilizatzeko egitasmoen edo programen urritasuna, ikasgeletan kontu horiek sistematikoki eta modu antolatuan ez jorratzea, edo sexu orientazioari eta genero identitateari buruzko material espezifikoen erabilera antolaturik ez egotea, edota gaurko material didaktikoetan bizikidetza eredu berriak ikusgarri ez egotea. Hortaz, ezinbestekoa da euskal hezkuntzako erakundeekin lan ba
teratua egitea, eskola haurrentzako leku segurua izango dela ziurtatuko duten tresnak sortze aldera, horien sexu orientazioa edo genero identitatea dena delakoa izanda ere, oso-osorik garatu ahal izan daitezen pertsona gisa.
Amaitzeko, eta urtez urte modu nekaezinean egin dugun bezala, Haurren Eskubideei buruzko 1989ko Hitzarmeneko oinarrizko paradigma gogoraraziko dugu, eta, beste behin ere, gogora ekarriko dugu haurrek eskubideen subjektu estatusa dutela. Hemendik, parte hartzeko benetako bide egonkorrak eskatuko ditugu berriz ere, ba
i eta haurrei eta nerabeei entzuteko denborak ere, edota mekanismo egokiak zein metodologia erakargarriak eta abar, adin txikikoek beren bizitzetan eragina duten eremu ezberdinetan parte har dezatela bermatu dadin.