Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartzea ospatzea
Azaroaren 19an, honako jardunaldi hau egin zen Bilbon: “Haurrak eta nerabeak babesteko lege berriak: aldaketa nagusiak”. Horrela oroitu da 2015ean Nazio Batuen Batzar Nagusiak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartu zuela orain 26 urte. Gure ustez, efemeride hori testuinguru ezin hobea da 8/2015 Lege Organikoak eta 26/2015 Legeak egin dituzten lege-aldaketa nagusiak aurkezteko (uztailean onartu ziren biak). Ezin dugu ahaztu, txosten honetan hainbat bider adierazi dugunez, hitzarmen hartan aldarrikatu ziren eskubide batzuek zeharkatzen eta blaitzen dituztela aipaturiko testu horiek: hain zuzen, adingabeen interes gorenak, adituak izateko eta beraien iritziak aintzat hartzeko eskubideak eta, oro har, berme handiagoa beraien eskubideak baliatzeko orduan.
Ararteko erakundeak, jardunaldiaren edukiaren bitartez, Euskadiko haur eta nerabeei ematen zaien ar
retan zerikusia edota interesa duten pertsona guztiei helarazi nahi izan zizkien ar
au-aldaketa horiek. Eta horien osagarri, babesik gabeko haur eta nerabeak ar
tatzen dituzten gizarte-zerbitzuak hobetu nahi badira (bai euskal ar
au-esparruan, bai zerbitzuak eta programak kudeatzean), orain zeri heldu behar zaion hausnartu zen.
Jardunaldia Manuel Lezertua ar
artekoaren eskutik hasi zen. Ondoren, legean egin diren aldaketarik garrantzitsuenak azaldu zituen Elena Ayarzak, Ar
artekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoko zuzendaria baita.
Jarraian, mahai-inguruan, ar
audi berria baloratu zen, baita Euskadin babesik gabe dauden haur eta nerabeak ar
tatzeko sisteman duen eragina ere. Honako hauek parte hartu zuten: Miguel Hurtadok Eusko Jaurlaritzaren Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa, Consuelo Alonsok Bizkaiko Foru Aldundiaren Haurren Zerbitzuko burua eta Carmen Cotelok Ar
abako Adingabeen fiskala.
Topaketa horretara zenbait profesional joan ziren, administrazio batzuetako haurren zerbitzuetakoak, haurren eremuko gizarte-erakundeetakoak, familia adoptatzaile eta hartzaileetakoak, lantalde psikosozialetakoak eta, oro har, haur-nerabeak babesteko sistemarekin lotutako ar
lo ezberdinetan diharduten hainbat pertsona. Gogobetetze maila oso handia izan zen, eta bildutako iritziek horrelako topaketak antolatzen jarraitzeko adorea ematen digute.