IV. ATALA: Haurren eskubideak errespetatzeko kultura sortzen laguntzeko jarduerak
Estatu kideek hitz ematen dute Hitzarmenaren printzipio eta ar
auak jakinaraziko dizkietela modu eraginkor eta egokietan bai helduei bai eta haurrei ere.
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartzea ospatzea
Azaroaren 19an, honako jardunaldi hau egin zen Bilbon: “Haurrak eta nerabeak babesteko lege berriak: aldaketa nagusiak”. Horrela oroitu da 2015ean Nazio Batuen Batzar Nagusiak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartu zuela orain 26 urte. Gure ustez, efemeride hori testuinguru ezin hobea da 8/2015 Lege Organikoak eta 26/2015 Legeak egin dituzten lege-aldaketa nagusiak aurkezteko (uztailean onartu ziren biak). Ezin dugu ahaztu, txosten honetan hainbat bider adierazi dugunez, hitzarmen hartan aldarrikatu ziren eskubide batzuek zeharkatzen eta blaitzen dituztela aipaturiko testu horiek: hain zuzen, adingabeen interes gorenak, adituak izateko eta beraien iritziak aintzat hartzeko eskubideak eta, oro har, berme handiagoa beraien eskubideak baliatzeko orduan.
Ararteko erakundeak, jardunaldiaren edukiaren bitartez, Euskadiko haur eta nerabeei ematen zaien ar
retan zerikusia edota interesa duten pertsona guztiei helarazi nahi izan zizkien ar
au-aldaketa horiek. Eta horien osagarri, babesik gabeko haur eta nerabeak ar
tatzen dituzten gizarte-zerbitzuak hobetu nahi badira (bai euskal ar
au-esparruan, bai zerbitzuak eta programak kudeatzean), orain zeri heldu behar zaion hausnartu zen.
Jardunaldia Manuel Lezertua ar
artekoaren eskutik hasi zen. Ondoren, legean egin diren aldaketarik garrantzitsuenak azaldu zituen Elena Ayarzak, Ar
artekoko Haur eta Nerabeentzako Bulegoko zuzendaria baita.
Jarraian, mahai-inguruan, ar
audi berria baloratu zen, baita Euskadin babesik gabe dauden haur eta nerabeak ar
tatzeko sisteman duen eragina ere. Honako hauek parte hartu zuten: Miguel Hurtadok Eusko Jaurlaritzaren Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa, Consuelo Alonsok Bizkaiko Foru Aldundiaren Haurren Zerbitzuko burua eta Carmen Cotelok Ar
abako Adingabeen fiskala.
Topaketa horretara zenbait profesional joan ziren, administrazio batzuetako haurren zerbitzuetakoak, haurren eremuko gizarte-erakundeetakoak, familia adoptatzaile eta hartzaileetakoak, lantalde psikosozialetakoak eta, oro har, haur-nerabeak babesteko sistemarekin lotutako ar
lo ezberdinetan diharduten hainbat pertsona. Gogobetetze maila oso handia izan zen, eta bildutako iritziek horrelako topaketak antolatzen jarraitzeko adorea ematen digute.
Gizarte-eragileekiko lankidetza
Arartekoak eta, dagozkion kontuetan, Haur eta Nerabeen Bulegoak, bere jarduera-ildoen ar
tean ar
gi eusten dio haurren eta nerabeen esparruan lanean diharduten gizarte-eragileekin elkarlanean ar
itzeko aukerari, bai haien eskubideak jendarteratuz edo defendatuz, eta bai, askotan, batez ere egoera ahulean dauden neska-mutilentzako baliabide jakin batzuk kudeatuz.
Lankidetza-harreman horri dagokionez, urtero zehazten da, eta hainbat formatutan egiten da: bilerak, bisitak, kolaborazioak dokumentu edo proposamenetan, eta abar.
Harreman ohikoa eta jarraitua daukagu haur eta nerabeen eskubideak babesteko erakundeekin, hala nola Save the Children eta UNICEFekin, Euskal Herriko Batzordearekin.
Ezintasunen bat duten pertsonen ar
loan, ezintasun, mendekotasun, buru-osasun eta gaixotasun kronikoen ar
loetako aholkulari koordinatzaileek, aldizka, harremanak izaten dituzte sektore-erakundeekin. Horrela, aurten hainbat bilera egin dira FEDEAFESekin, Elkartean ezgaituen Konfederazio Koordinatzailean elkartutako federazioekin, eta Euskadiko Zeliakoen Elkartearekin. Aztertutako egoera edo ar
azoren bat haur eta nerabeengan bereziki agertzen bada edo haiengan eragin berezia badu, elkarlanean ar
itzen gara, ar
azoen konponbideari haurren ikuspegia gehituz.
Babesik gabeko haurrei dagokienez, haur babesgabeentzako egoitza-baliabideak ikustera joan garenean, harremanetan egon gara elkarte hauekin: AVAIM, Educo eta SIMI plataforma (STOP Impunidad Maltrato Infantil), Landalan, Urgatzi eta Zabalduz. 2014an hasitako jarduerari jarraipena emanez, Euskadiko gizarte langintzaren elkargoekin egindako bileretan, baita ere SIISek -erakunde honen eskariz- Euskadiko udalen gizarte-zerbitzuen egoerari buruzko azterlana egiteko asmoz antolatu dituen eztabaida-taldeetan, gai hau jorratu da: babesgabetasun ar
ineko eta moderatuko egoeretan, lehen mailako ar
retako gizarte-zerbitzuen jarduera.
Udako ikastaroa antolatzeko –gazteek emantzipazio prozesuetan dituzten ar
azoekin lotua- harremanetan egon gara Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin eta ADSIS fundazioarekin. Erakunde hori, baita Peñascal fundazioa, Gipuzkoako Osabidezko Hezkuntzarako Partzuergoa eta Mendibil Elkarte Pedagogikoa ere, informatzaile garrantzitsuak izan dira erakunde honek sustaturiko ofiziozko jardueraren batean.
Azkenik, Bizkaiko Gurutze Gorriarekin, Chrysallis Euskal Herriarekin, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoarekin edo Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkartearekin izan dugun harremanari esker, haur eta nerabe jakin batzuk tartean egon litezkeen egoerak ezagutu ahal izan ditugu.
Erakunde eta baliabide instituzionalekiko lankidetza
Modu berean, askotarikoak dira erakunde instituzional edota baliabide publikoetako ordezkari politiko eta teknikoekin lankidetzan ar
itzeko espazioak eta uneak. Solaskideetako batzuk honako hauek izan dira:
• Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua.
• Lanbide Heziketako sailburuordea, Lanbide Heziketako zuzendaria eta Ikastetxeen zuzendaria.
• Hezkuntza Ikuskaritza.
• Euskadiko Eskola Kontseilua
• Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako zuzendaria.
• Berdindu zerbitzua.
• Biltzen zerbitzua.
• Hiru foru aldundien Gizartekintza / Gizarte Politika / Gizarte Zerbitzuak sailetako haurren zerbitzuetako ar
duradunak
(+ zenbait zerbitzu, programa eta baliabidetako ar
duradunak).
• Emakunde. Erakundearteko Talde Teknikoa.
• Euskal Herriko fiskal nagusia eta Ar
abako, Bizkaiko eta Gipuzkoako fiskalburuak.
• EHUko Nazioarteko Zuzenbideko Saila.
Bilera horietako batzuetan edo, hain zuzen ere, horien ondorioz, Ar
artekoak zuzen-zuzenean ezagutu ditu politika publikoak eraginkor bihurtzeko plan, protokolo, estrategia eta bestelakoen proposamenak; horrez gainera, erakunde eskudunei iritzia eskatu ahal izan die egoera kezkagarri jakin batzuen inguruan —arretaren premia duten behar gisa azaldu zaizkie—, eta esku hartzean ezinbesteko eskubideak bermatu behar direla zehaztu.
Politika publikoetan herritarren eskubideak hobeto babestu eta zaintzeko lankidetza-ildo horretan, Eskolako Bizikidetasunerako Behatokiaren batzarreko kide da Haur eta Nerabeentzako Bulegoa, nahiz eta 2015ean ere ez dioten deitu. Hori bai, Escuela Segura talde egonkorrak lan interesgarria egin du aurten. Talde horretan, bulego honek gure ikastetxeetako aniztasun afektibo-sexualaren gaineko kezkak partekatzen ditu beste gizarte- eta hezkuntza-eragile batzuekin. Era berean, lan interesgarri bat hasi da genero-indarkeria jasateko ar
riskuan dauden haurrei behar bezalako ar
reta emateaz. Oraindik bukatzeko dago, Emakundeko Erakundearteko Talde Teknikoa buru duela, eta prozesu horretan guztiz parte hartzen ar
i gara.
Ohiko ildoari jarraiki, oso harreman ona dugu herriaren beste defentsa-erakunde batzuetako haur eta nerabeen sailekin, horiekin maiz trukatzen baititugu informazioa, irizpideak eta iritziak. Aurten bisitan etorri zaizkigu Valentziako Erkidegoko Síndic de Greuges erakundeko ar
duradunak, gure bulegoaren eta, bereziki, Haur eta Nerabeen Kontseiluaren jardueraz galdezka. Gainera, ekainean, Ar
arteko erakundea anfitrioi izan zen Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioko Emakumearen Defentsa-erakundeen Sarearen Europako Eskualdeak egin zuen Topaketan. Gai hau lantzeko bildu ziren: Genero indarkeria: etenik gabeko gaitza.
Bulegoaren presentziak ikusgai egin zituen, eta ezagutarazi, genero-indarkeria pairatzeko ar
riskuan dauden haurren ar
azoak.
Ekitaldietan parte-hartzea
Hala elkarte eta erakundeekin izandako elkarlanaren esparruan, nola Ar
artekoak berak gidatu dituelako, Ar
artekoak berak edo erakundeko langileek adingabeen gaineko foro eta topaketetan esku hartu dute, gure erkidegoan nahiz gure erkidegotik kanpo. 2015ean izandako parte-hartze esanguratsuenak, dokumentu honetan orain ar
te aipatu gabeak, honako hauek izan dira:
• Safer Centre Euskadi. Día Internacional de Internet segura. Bilbao.
• Emakunde. Mutilación genital femenina. Gasteiz.
• Bizkaiko Gurutze Gorria. Prevención, detección y atención a víctimas de trata de seres humanos. Bilbao.
• Hezkuntza Administratzaileen Europako Foroa (FEAE). Retos para el sistema educativo. Bilbao.
• Bizkaiko Foru Aldundia. Bizkaiko Haurren III. Plana egiteko lantaldea. Bilbao.
• Leioako Udala. UmHerri15 Jardunaldia: Comunidad, aprendizaje y política local. Leioa.
• SIIS. Jardunaldia: Exclusión social residencial. Bilbao.
• Biltzen. Jardunaldia: Enfoque interseccional en el abordaje de las situaciones de discriminación. Bilbao.
• Kantabriako Gobernua. Jardunaldia: El interés superior del menor en las prestaciones sociales. Santander.
• AVAIM. II. Foro Autonomikoa “Justicia e Infancia”. Bilbao.
Adingabeentzako web gunea eta material didaktikoak
Eskubideen uhartea web-orria, 2011. urtetik abian dena, lehen hezkuntzako neska-mutilei zuzendutako web-atari bat da (6 eta 12 urte ar
teko haurrei zuzendutakoa). Web-orri horrek bi helburu ditu: batetik, erakundea neska-mutilengana gerturatu nahi dugu, denek ezagut dezaten –ahalik eta modurik gertukoenean eta iristerrazenean–, giza eskubideen eta haurren eskubideen inguruan hitz egitean erreferente bat den aldetik; eta bestetik, neska-mutikoen ar
tean haurren eskubideak hedatu nahi dira, bai eta gai horren inguruan neska-mutikoak sentsibilizatu ere.
Hauek dira web-orriko atalak: Itsasargia, non neska-mutilek beren eskubideen berri izateko informazioa aurki dezaketen. Botila atalean, haurren eskubideen mapa jasotzen da, eta ipuin bizidunak eta liburu elektronikoak (e-book) ditu. Zurezko upelean edo SOS espazioan, neska-mutilek informazio interesgarria aurki dezakete, baldin eta laguntza behar badute. Ar
rainontzi atalean, parte hartzera animatzen zaie, eta estekak eta jolasak daude horretarako. Azkenik, Itsaspekoa atala dugu, gurasoei eta oro har hezitzaileei zuzendutako espazio bakarra web-orri horretan.
Eskola 2.0. delakoaren Eskola Bakegunean sartuta dago gure web-orrirako esteka, eta horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako ikasle guztien eskura dago.
2015. urtean, web-orriak 21.000 bisita baino gehiago jaso zituen, eta aurreko urteetan gertatu zen legez, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena onartu zen egunaren, azaroaren 20aren, urteurrenaren oroitzapenaren ondoko egunetan bisita ugari egin ziren.
Berriro ere, jolasak eta haurren eskubideei buruzko informazio zehatza jasotzen duten atalak bisitatu dira gehien, batez ere eskubide bakoitzari buruzko istorio eta ipuin bizidunak dauzkan mapa kokatuta dagoen atala.
Material didaktikoei dagokienez, aurten bideo bat egin eta ohiko kanaletan sartu dugu (Arartekoaren web orria, Youtube kanala). Bideo hori jada aipatu dugu aurreko kapituluan (“Gure haur eta nerabeen ahotsa”), bada Haur eta Nerabeen Kontseiluko neska-mutilek egin dute, helburu honekin, lehen esan dugunez: hezkuntzarako eskubidea zer den eta zer ondorio dituen hauei txikienei azaltzea.