1. Lege penalak haustea leporatzen zaion haurrari edo hauste horren errudun izatea salatzen edo deklaratzen zaionari bere duintasun eta adorearen zentzua suspertu behar zaizkio, giza-eskubideak eta besteen oinarrizko askatasunak errespeta ditzan, eta haurraren adina eta birgizarteratzearen garrantzia gogoan izanik, haurrak gizartean funtzio konstruktiboa har dezan.
Nahiz eta Arartekoa sortu eta ar
autzeko legeak 13.1. ar
tikuluan ar
gi eta garbi azaldu ez dela sendetsitako epaiaren gai izan edo epailaritza-erabakiaren zain egon daitezen ar
renkurak banaka aztertzen hasiko, alde batetik, adingabeen fiskaltzari eta, bestetik, adingabeen defentsan jarduten duten erakundeei, besteak beste, Ar
artekoari esleitutako haurren eta nerabeen eskubideak babesteko funtzioek bat egiteak berekin dakar, praktikan, bi instantzien ar
tean sarritan informazioa eta kudeaketak trukatzeko komunikazio-kanal bat izatea.
Bestalde, 2015ean Herri Administrazio eta Justizia Sailarekin zerikusia izan duten jardueretako batzuk jada azaldu ditugu txosten honen beste puntu batzuetan (adibidez, familia babeslea izateko eskubideari buruzkoa). Horrela, gure ustez herritarrei ar
dura zaizkien ar
loetara hobeto egokitzen den aurkezpena egin nahi izan dugu, eta ez hainbeste eragindako administrazioaren ar
abera antolatutakoa.
Araudi esparruari dagokionez, aipatu behar dugu 2015eko irailean 2014-2018rako Gazte Justiziaren IV. Plana aurkeztu dela. Aurreko planetan ezarritako ereduan sakontzen du eta ontzat jotzen dugu. Euskadi Estatuaren abangoardian dago ar
au-hausle adingabeak birgizarteratzean. Honako datu hauek adierazgarriak dira:
• Delitu bat egiteagatik Justiziarekin harremanetan jartzen diren adingabeen %80,4k ez du berriro legea hausten.
• Adingabeak tartean egonda, bitartekaritza judizialeko prozesuen %88,1 ar
rakastaz amaitu da. Delitua egin duten gazteen ia %90ek aitortu egin du, eragindako kaltearen kontzientzia hartu du eta aldeen ar
tean adostutako jardueren bidez –neurri judizialen ordez– osatu du kaltea.
Hala ere, jasotako kexak aztertuta, Justizia administrazioan egoera hobetu daitekeela uste dugu, honako bi alderdi hauetan:
• Bitartekaritza judizialeko prozesuetan adingabeen biktimak diren gazteek behar duten ar
reta eta jabekuntza.
• Gurasoei informazioa ematea eta ar
au-hausleei entzutea, 14 urte baino gutxiago izateagatik, ez baitzaie aplikatzen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa, adingabeen erantzukizun penala ar
autu duena. Txostena amaitzeko egunean, ar
loari buruzko ikerketa bat irekita dugu, eta horren inguruan gomendio orokorra emango dugu 2016an.
Poliziaren ar
loari dagokionez, herritarren eskubideen gaineko kexaren bat egin da: hain zuzen, poliziak lapurreta bat egin zen lekura eraman zuen adingabe bat, susmagarria baitzen, lekuko bezala identifikatu ahal izateko, adingabearen gurasoei eta Adingabeen Fiskaltzari ekintza haren berri eman gabe eta lekualdaketa hura zertzat hartuta egin zen eta zer ar
autan oinarritu zen ar
gitu gabe.
Polizia bulegoetara urtero egiten diren ikustaldietan, oraingo honetan Muskizeko Ertzaintzaren eta Erandioko Udaltzaingoaren atxiloketa-zentroetara, berriro egiaztatu da ez dagoela adingabeak zaintzeko berariazko gelarik, goian aipatutako 5/2000 Lege Organikoak eskatzen duen moduan.