Neska-mutilen eta nerabeen edo haiei buruzko kexa-espedienteak: gerturatze kuantitatiboa
2015ean, 564 kexa-espedientetan aipatu da argi eta garbi haurren eta nerabeen presentzia edo inplikazioa, alegia, Ararteko erakundeari egindako kexa guztietatik ia %23,31tan. Zenbaketa horretan sartuta daude, batetik, alde batek eskatuta bideratu diren kexa-espedienteak (519): norbanakoek edo elkarteek azaldu dituzte, horretarako ezarritako bideren bat erabiliz (bulegoak, weba, posta elektronikoa); eta bestetik, erakundeak bere kabuz hasi dituen ofiziozko espedienteak (45), haur eta nerabeen talde batzuk ahultasun egoeran daudela edo beraien premiei behar bezala erantzuten ez zaiela susmatzen denean, egoera horiek aztertzeko eta horien bilakaera ikusteko.
Alde batek eskatuta bideratu diren kexa-espedienteetan, honako bi kasuok agertzen dira:
a. Nerabeek eta gazteek zuzenean egindako kexak.
b. Neska-mutilen edota nerabeen ordezkariek egindako kexak. Oso ehuneko handian, pertsona hori adingabearen aita edo ama izan ohi da, baina batzuetan senideak eta hezitzaileak ere bai.
Horrela, kexa nork egiten duen ikusita, hauxe esan dezakegu: 2015ean, nekez iristen dira %1era alde batek eskatuta eta adingabeak berak egindako kexak. Ia kasu guztietan, kexagileak legezko adin nagusitasunaren mugan zeuden. Gainontzeko %99 helduek egin dituzte eta neska-mutilengan eragina duten egoerak azaldu dizkigute. Kexa horietatik 9 gizarte-erakundeek egin dituzte (norbanakoen egoerak azaldu dituzte) eta beste 11 kexa elkarteek edo gizabanakoek egin dituzte, baina pertsona-talde baten ordezkari gisa; horregatik, adingabe gehiagori eragiten diete.
Gaikako esparruen araberako espedienteen sailkapena (horren azterketa xehatua txosten honetako 2.2. ataleko muin nagusia osatzen du), ondorengo grafikoan islatutakoa da:
Honako esparruak aztertu dira ofiziozko ikerketetan, hau da, norbanakoaren kasua gainditzen duten arazoak edo, erakunde honen ustez, haurren eskubideren bat arriskuan egon daitekeen egoerak aztertzeko hasitakoetan: