EMAN DIREN EBAZPENAK
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urtarrilaren 7koa. Horren bitartez, amaiera ematen zaio honako esku-hartze honi: (…)k nortasunaren desoreka antisoziala duen gazte bati emandako artapen psikiatrikoa dela-eta egindako kexan izandako eskuhartzeari, hain zuzen ere.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urtarrilaren 13koa. Horren bidez, amaitutzat jotzen da Sestaoko Udalak udal erroldaren kudeaketaren, biziberritze-prozesuaren eta herritarren segurtasunarekin lotutako zenbait gairen esparruan egindako jarduketei buruzko ofiziozko esku-hartze bat.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urtarrilaren 22koa. Horren bidez, adin eta egoera guztietako haurren arretan aurrera egin dezala iradoki zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari, maizago eta berme handiagoarekin; babesik ez duten haurrentzako gizarte-zerbitzuetan artatuta o haur eta nerabeek entzun diezaieten eta euren iritziak kontuan har daitezen duten eskubidea erabilita.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urtarrilaren 22koa. Horren bidez, Portugaleteko Udalari iradokitzen zaio herritar batek egindako informazio eskaerari erantzuna ematea, behar bezala arrazoituz, babes gabe dauden adingabe batzuen kasuan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urtarrilaren 29koa. Honen bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio baimendu gabeko absentzietarako jardun-protokolo komun bat lehenbailehen onar dezan eta gizarte babesik gabeko haurrentzako egoitza harrerako baliabideetan gorputz miaketak egiteko modu orokorra xeda dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 2koa. Horren bidez, diru-sarrerak bermatzeko errenta baten etetea berriz aztertzeko gomendatu zaio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari. Izan ere, benetako bizilekua galdu izana izan zen etetearen arrazoia, horrelakorik gertatu ez zenean.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 2koa. Horren bidez Hondarribiko Udalari gomendatzen zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 42. artikuluan xedatutakoaren arabera, ahalik eta lasterren erantzun diezaiola, idatziz, Elkartu Elkarteak (kexagileak) egin duen eskariari.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 9koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari aholkatu diogu cannabis elkarte sozialen inguruko Ertzaintzaren jarduera- irizpideak berrikustea.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 11koa. Horren bidez, diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta horri dagokion etxebizitzarako prestazio osagarria eteteko ebazpena berraztertzeko gomendatu zaio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Sailari.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 25ekoa. Horren bidez, Ordiziako Udalari gazte aisialdi lokal batek sortutako eragozpenak ekiditeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko gomendatu zitzaion.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 26koa. Horren bitartez, zenbait obra hirigintza legezkotasunera egokitzeko aurkeztutako salaketei dagozkien izapideekin jarraitzeko gomendatzen zaio Bilboko Udalari.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko otsailaren 26koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten espedienteen artxibatzea -eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik- berrikustea.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 2koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari alaba bat zaintzeko lanaldia murrizteagatik etendako diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioari berriro ekiteko eskatu zen.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 4koa. Horren bidez, diru-sarrerak bermatzeko errenta baten prestazioa iraungi izana berraztertzeko iradoki zaio Enplegu eta Gizarte Politika Sailari.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 5ekoa. Horren bidez, diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestaziorako eskubidearen ukapena berraztertzea gomendatu zaio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 9koa. Honen bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradokitzen zaio diru-sarrera bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea aitor dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 9koa. Honen bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio berriz azter dezan Aparkaldi Arautuaren Udal Zerbitzuko Ordenantza, TAO zonako bertakoei buruzko araubidea zabaltzeko. Erakunde honen ustez, irizpide orokor batzuk (zerbitzuaren onuradunak diren ibilgailuen zehaztapenaren oinarri direnak) eta araubide horren xedea betetzen dituzten ibilgailuak barne hartu beharko lirateke.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 9koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari egoitza eraginkorra ez emateagatik hura galdu izana dela eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria prestazioen ukatzea berriz pentsatzeko gomendatu zitzaion.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 10ekoa, osasun-laguntzatik eratorritako joan-etorrien gastuei buruzko kexaren ingurukoa.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 11koa. Horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatu zaio EGA probetara sartzeko egun indarrean dagoen adin muga moldatu dezala, Hizkuntza Eskola Ofizialean maila bereko probak egiteko eskatzen den adinarekin pareka dadin.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa. Horren bidez, zuhaitzak baimenik gabe mozteagatiko zigorra efekturik gabe uzteko gomendatu zaio Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 16koa. Horren bidez, Elduaingo Udalari gomendatzen zaio itxitura baten eraispena agintzeko eman ziren ebazpenak berrikusteko, eta hala badagokio, espediente berri bat hasteko, obrak hirigintzako legezkotasunera egokitzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 26koa. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatu zaio herritar bati bere autoa berreskuratu ahal izateko kobratutako tasa itzultzeko. Izan ere, auzitegi batek autoa itzultzeko agindu zuen, ibilgailuen udal gordailuan xedapen judizialean egon ondoren.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko martxoaren 30ekoa. Ezgaitasun funtzionala duten pertsonen mantentze fisikoa lortzeko errekurtso baten kokaguneari lotuta.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 13koa. Horren bidez, Barakaldoko Udalari gomendatu zaio kexagileari bere ibilgailua udal gordailutik berreskuratzeko ordaindu behar izan zuen tasa itzultzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 13koa. Horren bidez, Barakaldoko Udalari gomendatu zaio kexagileari bere ibilgailua udal gordailutik berreskuratzeko ordaindu behar izan zuen tasa itzultzeko, bai eta ibilgailua kentzea eragin zuen arau-haustearengatik ezarri zitzaion zigorraren zenbatekoa itzultzeko ere.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 13koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio babestutako etxebizitza eskatzaile batek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izen emateko egindako eskaera artxibatu duen ebazpena berraztertzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 13koa. Horren bidez, Iruzelaiko laborantza-unitateetan egindako lanetan hirigintza legezkotasuna berrezartzeko izapideekin jarraitzeko gomendatu zaio Irurako Udalari.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 16koa. Horren bidez, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari iradokitzen zaio EAEko airearen kalitatea kontrolatzeko sarean lortzen diren datuak baliozkotzeari buruzko informazioa hobetu dezala.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 21ekoa. Horren bidez, Lasarte-Oriako Udalari gomendatzen zaio egokiak diren neurriak har ditzala (…) tabernak eragiten dituen eragozpenak ekiditeko, eta jarduera horri eska diezaiola ingurumenaren arloko legea bete dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko apirilaren 29koa. Horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatzen zaio berriz azter ditzan jardun-irizpideak, justifikatu gabeko bertaratze-hutsegite ugari izateagatik etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galtzen denean aplikatzen direnak.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 4koa. Horren bidez, Irungo Udalari obra batzuk hirigintza legezkotasunari egokitzeko dagokion izapidearekin jarraitzeko gomendatu zion.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez, Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioa ukatzeari lotutako jarduna amaitutzat jo du.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 8koa. Horren bidez, Osasun Sailari gomendatu zaio ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 23.2.e) artikuluan aurreikusitakoa betetzearekin zerikusia duen salaketari erantzun diezaiola. Horrela, kanpoko kirol instalazioetan, horietan adingabeei zuzendutako ekintzak nagusiki burutzen ez badira ere, berariaz erretzeko prestatutako lekuetan bakarrik erre ahal izango da.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 8koa. Honen bidez Bermeoko Udalari gomendatzen zaio kexagileari bere legezko eskubide eta interesak auzitegiaren aurrean defendatzeko beharrezko dokumentazioa horrek erabakitzen duen hizkuntza ofizialean ematea.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 14koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatzen zaio ezgaitasunaren gaineko baremoaren ataleko puntuazioa aitor diezaion datorren 2015-2016 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesuan parte hartu duen adingabe bati.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 14koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio espediente baten data atzera eraman dezan; alegia, Lanbidek eskatuta, kexagileak agiriak aurkeztu zituen egunera, eta ondoriorik gabe utz dezan diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidearen ukapena.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeak egoitzan hartzeko baliabideetako hezitzaile batzuek dituzten titulazio-arazoak konpontzeko irtenbidea bilatzeko lanetan jarraitzeko eta gai horren ingurukoa den 2012ko maiatzaren 22ko zirkularra indargabetzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatu zaio efekturik gabe utz dezala Gizarteratzeko Zerbitzuaren Harrera Programen eta Baliabideen buru izateko lanpostua, zerbitzuen batzordean, iragankorki estaltzeko deialdiaren emaitza, eta deialdi berria abiarazi dezala aipatu lanpostua estaltzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatu zaio berriz azter dezala Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan etxebizitza babestuaren eskatzaile baten inskripzioari baja emateko erabakia.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 19koa. Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio zabor-poltsa bat espaloian uztegatik jarri zuen zigorra indargabetzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 20koa. Horren bidez, Laudioko Udalari gomendatzen zaio behar bezala erantzun diezaien 26 A Banatze Arloko D Burutze Unitatean aurreikusitako urbanizazio-lanak bultzatzeko eskaerei.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 21ekoa. Horren bidez, Santurtziko Udalari gomendatzen zaio Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) ordainagiri indibidualak igorri diezaion subjektu pasibo bakoitzari, ondasun higiezin baten jabekide direnez, bakoitzari dagokion parte proportzionalaren arabera.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 27koa. Horren bidez, Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoari gomendatu genion berehala ur beroko zentralizatutako instalazioei aplikatzen dien ur eta saneamendu tarifetan kaltetutako etxebizitza kopurua kontuan hartzen duen zuzenketa faktoreren bat gehitzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko maiatzaren 27koa. Horren bidez, Getxoko Udalari gomendatu zaio indarrik gabe utz dezala trafikoko araudia hausteagatik ezarritako zigorra, eta itzul diezaiola interesdunari zigorra eraginkor egiteko bahitu zion zenbatekoa (… zigortzeko prozedura).
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 2koa. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatzen zaio (…) jatetxeari eska diezaion horren jardueraren ondoriozko irregulartasun guztiak zuzentzeko eta zaratak eta usainak sortzen dituzten eragozpenak behin betiko konpontzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 3koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala etxebizitza babestuaren eskatzaile baten inskripzioari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan baja emateko erabakia.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 8koa. Horren bidez, amaitutzat jo da Lanbidek bidegabe jasotako zenbatekoak eskatzeko jarraitu duen prozedurari buruzko esku-hartzea.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 10ekoa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio gozamen eskubide bat halako eskubidetzat jo dezala eta ez jabetza soiltzat, pertsona batek diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea duen zehazteko orduan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 16koa. Horren bidez, Bilboko Udalari iradokitzen zaio, erroldan izen- ematea berehala izapidetzen ez denean, benetako bizilekua egiaztatzen duten agiriak eskatzea arrazoitu dezan eta argitara eman ditzan izapidea justifikatzeko irizpideak.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 16koa. Horren bidez, Lanbideri gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren etetea berriro aintzat har dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 24koa. Horren bidez, Lanbideri gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa alda dezan eta dagozkion atzerapenak ordain ditzan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 24koa. Honen bidez, amaitutzat ematen dugu Hondarribiko Udalak hirigintza-kontsulta bati erantzun ez diolako aurkeztutako kexaren inguruan egin dugun esku-hartzea.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 25ekoa. Horren bidez, Abanto-Zierbenako Udalari gomendatzen zaio herritar bati emandako euskara ikasteko diru-laguntzaren zenbatekoa berrikus dezan.
Arartekoaren Ebazpena, 2015eko ekainaren 30ekoa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio prestazioak emateko espedientea berrikusi dezala, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria jasotzeko eskubidearen ukoaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsotik eratorritako dokumentazio errekerimendua behar bezala jakinarazi dezala.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko ekainaren 30ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari IRADOKI zaio gernu-ihesaren xurgatzaile eredu baten gaineko erabakia berrikusi dezala.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 3koa. Horren bidez, Bermeoko Udalari iradokitzen zaizkio hainbat neurri, baso-aprobetxamendu baten soilketa egiteko hirigintzako lizentzia izapidetzeari dagokionez.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 3koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta bat ematean zehaztutako zenbatekoa, horren titularrak bere ohiko bizilekua erosteko sinatutako mailegua ezohiko sarreratzat jo gabe.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 3koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta baten etenaldiaren iraupena berraztertzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 7koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari IRADOKI zaio alda dezala araudia familiaren abandonu egoera bati arreta emateko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 14koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio efekturik gabe utz dezala 11.160,43€ itzultzeko betebeharra adierazi duen ebazpen bat, ez baitago horretarako arrazoirik.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 15ekoa. Horren bidez, Artziniegako Udalari jabari publikokoa den lursail baten defentsarako espedientea egoki izapidetzeko gomendatu genion.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 20koa. Horren bidez, Osakidetzari iradokitzen zaio zentroetan ematen den osasun asistentziarako sarrera irizpideak modu zehatzean gogorarazteko, kexek egoki aplikatu ez dela adierazten dute.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 21ekoa. Horren bidez, Lanbideri gomendatu zaio pentsioduntzat jo ditzala «seme-alabak ardurapean edukitzeagatiko esleipena» eragin duten pertsona jakin batzuk, abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2. a) artikuluaren xedeetarako, eta berrikusi ditzala diru-sarrerak bermatzeko errenta, pentsio osagarri modalitatean, eteteko eta iraungitzeko prozedura batzuk.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 29koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari herritar batek bere adingabeko semea zaintzeko eskatutako laguntzaren ukatzea baliogabetzeko aholkatu zion, lana eta familia bizitza bateratzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren II. kapituluaren babesean.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko uztailaren 31koa. Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio zabor-poltsa espaloian uzteagatik jarritako isuna ondoriorik gabe utz dezala.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abuztuaren 11koa. Horren bidez, Gasteizko Udalari Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudia bete dezala edo haren artikuluak alda ditzala gomendatu zaio.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abuztuaren 12koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailari gomendatzen zaio DSBE baten eskubidearen etenaldia efekturik gabe uzteko eta EPOren etenaldi espedientea berrikusteko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abuztuaren 13koa. Horren bidez, hauxe gomendatzen zaio Barakaldoko Udalari: berrikus dezala erreklamaziogileari Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ukatzeko ebazpena, ondare mugari buruzko beharkizuna betetzen baitu.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abuztuaren 14koa. Horren bidez, Ogasun eta Finantza Sailari gomendatzen zaio KZguneko erabiltzaile bati ezarritako zigorra indarrik gabe uzteko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abuztuaren 17koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta bat (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarri (EPO) bat jasotzeko eskubidearen etetea berrikustea gomendatzen zaio.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 1ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari gomendatzen zaio bertan behera utz dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) baten prestazioaren etendura.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 4koa. Horren bidez, Abadiñoko Udalari espaloietako terrazak jartzerakoan oinezkoentzako ibilbide irisgarriak zehazteko eska daitezkeen baldintzen inguruan gomendatzen zaio.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 8koa. Horren bidez, Haurreskolak Partzuergoari gomendatu zaio hartutako erabakia berrikus dezan eta, hezkuntzako langileen merezimenduen baremazioa/birbaremazioa egiteko prozesuaren barruan, bere eskaera osatzerakoan (...)ek egin zuen akatsa zuzendu dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 8koa. Horren bidez, Bermeoko Udalari obren eta jardueren proiektu baten gaineko dokumentuak eskuratzeko eskariak erantzuteko gomendatu zitzaion.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 17koa. Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio ibilgailu bat kentzeko egintza eta desegiteko baimena baliogabe ditzan, eta ofizioz has dezan ondare-erantzukizuneko prozedura, interesdunaren ibilgailua desegiteagatik kalte-ordaina ordaindu behar zaion erabakitzeko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 18koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Prestazio Osagarria ukatzeko erabakia.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko irailaren 29koa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Sailari gomendatu zaio arreta egokia eman diezaiela Bideberria egoitza harreran hartutako adin txikikoen beharrizanei, emantzipaziorako eta bizitza autonomorako prestakuntzara argi bideratuta, berma dezala gizarte babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako eta nerabeentzako egoitza harrerarako baliabideak arautu dituen uztailaren 8ko 131/2008 Dekretuan aztertutako betekizunak, langileei buruzkoak, betetzen direla, eta zaindu eta babestu ditzala hartutako adin txikikoak, ahal den neurrian, baliabideetako langileen lan gatazketatik.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 2koa. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio har ditzala dagozkion neurriak Gasteizko higiezin bat kontserbatzeko eta birgaitzeko luzatu diren exekuzio-aginduak betearazteko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 13koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria benetako bizilekua galtzeagatik (EGPO) eten izana berriro hausnartzea, ez baita bizilekua galdu.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 13koa. Horren bidez, Gasteizko Udalari gomendatzen zaio erantzun arrazoitua eman diezaiela kexagileak aurkeztutako informazio- eta dokumentazio-eskaerei.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 14koa. Horren bidez, Zanbranako Udalari gomendatzen zaio hirigintza agindu bat ez betetzeagatik higiezin bateko jabekide bakoitzari ezarritako hertsapen isun batengatiko hainbat likidazioren kobrantza berrikusteko.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 15ekoa. Honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiari gomendatzen zaio Zornotzako Lehen harrerako zentroko instalazioak hobetu ditzala. Halaber, babesik gabeko adingabeak hartzeko Bizkaian dauden egoitza-harrerako baliabideetan bizi diren bakarrik dauden adingabe atzerritarrak adin-nagusitasunera heltzen direnean emantzipazio-programetan sartzeko irizpideak berrikus ditzala gomendatzen zaio.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 16koa. Horren bidez, Beasaingo Udalari gomendatzen dio zehapen-espediente bat iraungitzat jo dezala, ebazpena emateko epea igaro delako.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 19koa. Honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzeko erabakia.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 19koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari 1/2007 Zuzentarauaren barruan beste mediku baten iritzia jasotzeko eskubidearen egikaritzea sartzea gomendatzen zaio.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 21ekoa. Horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari gomendatzen zaio XXX irakasleen ordezkapenetarako hautagaien zerrendetatik kanpo uzteko erabakia berriz pentsatzeko (625/2015/QC zenbakidun kexa-espedientea).
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 22koa. Horren bidez, Hondarribiko Udalari gomendatzen zaio erreklamaziogileari errekargua duen Ondasun Higiezinen gaineko Zerga gisa bidalitako ordainagiriak ofizioz baliogabetzea, zergapetutako etxebizitza alokatuta baitago 2008tik.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 28koa. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatzen zaio bete dezala espazio publikoaren gaineko ordenantza terrazen instalazioan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 29koa. Horren bidez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailari iradokitzen zaio, familia-abegiko programan parte hartzen duten bikoteen bizikidetza hausten den kasuetan, zehaztasunez ezar dezala hartutako adingabeekiko bisita, harreman edo komunikazio araubidea eta esku-hartze programetan familiek sinatu behar duten hitzarmenean beraien parte-hartzearekin lortu nahi diren helburu nagusiak sar ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 2koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio berrikusi dezala diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri baten iraungitzea.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 4koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio efekturik gabe utz dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioaren iraungitzea.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 10ekoa. Horren bidez Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari gomendatu zaio ertzain baten jardunari buruzko kexari erakunde honen gomendioekin bat egiten duen tratamendua eman diezaiola eta jardun horri buruz interesdunak agertutako zalantzak argitu ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 12koa. Horren bidez, Sopuertako Udalari gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola herritar baten eskaerari. Edateko ura banatzeko hodi bat aldatzeko eskatu du, zuntz-zementua baitu horrek.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 16koa. Horren bidez, Osakidetzari iradokitzen zaio, Baclofeno intratecal tratamendurako aktibitate mailak bidea ematen duenean Donostiako Unibertsitate Ospitalean emateko aukera azter dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 20koa. Honen bidez,gomendatzen zaio Herri Administrazio eta Justizia Sailari berrikus ditzala bitarteko funtzionarioei euskara ikasteko deialdi orokorreko 5 orduko ikastaro trinkoetan eta autoikaskuntzako ikastaroetan parte hartzeko ezarri zaizkien mugak (kexa espedientearen zk.: 2477/2014/QC).
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 25ekoa. Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio berriz azter dezala izapidetzen ari den autobus-geltoki berriaren arkitektura- eta jarduera-proiektua, eta ahaleginak egin ditzala ditxoetarako aurreikusi den diseinuak irisgarritasun unibertsalaren printzipioa berma dezan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 26koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari iradokitzen zaio informatzeko jarduerak abian jar ditzan saltoki gune bateko erabiltzaileei tabakoaren kontsumoari lotutako debekuak gogorarazteko, zehazki, ekainaren 25eko 18/1998 Legean jasotakoak.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 26koa. Horren bidez, Eusko Treni gomendatu zaio berrikusi dezala gidatzearekin eta merkataritza arretarekin lotutako lanpostuak estaltzeko lan poltsa eratzeko xedez iragarri duen deialdiaren markoan argitaratutako erreserba-zerrenda.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 1ekoa. Horren bidez, Bilboko Udalari gomendatu zaio baliogabetu dezala emandako exekuzio-agindua, gainditu egin baititu jabetzaren kontserbazio eta mantentze betebeharrak.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 2koa. Horren bidez, Legazpiko Udalari gomendatzen zaio (…) elkarte gastronomikoak sortzen dituen eragozpenak saihesteko beharrezkoak diren neurriak har ditzan, eta ingurumen legezkotasuna betetzeko errekeritu diezaion.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 3koa. Horren bidez, OSAKIDETZAri gomendatzen zaio interesdunari Lenvatinib medikamentua eskuratzeko aukerari buruz eskatu duen informazioa eman diezaiola.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 10ekoa. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeari gomendatu zaio eraginkor egin dezala 2008an goi-mailako funtzioak erregulatzeko hartu zuen konpromisoa, eta, bitartean, aldi baterako kontratazioak eskain diezazkiola kexagileari, azken hautapen-prozesuaren ondoriozko gizarte langileen lan-poltsa osatzen duten gainerako pertsonen aukera beretan.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 15ekoa. Horren bidez, Arabako Foru Aldundiari gomendatzen zaio Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegian defenda ditzala gurasoak espetxean dituzten eta beren tutoretzapean dauden adingabeen eskubideak.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 17koa. Horren bidez, Mallabiko Udalari gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola hirigintza lizentzia eskaera bati.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 22koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politika Sailari gomendatu zaio, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari zehazki, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri gisa bidegabe jasotako zenbatekoak eskatzean jardunbide jakin batzuk burutu ditzala.
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 29koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari, zehazki Lanbide-euskal enplegu zerbitzuari, gomendatu genion mailegu bat ez ohiko diru-sarrera bezala ez kontatzea diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioaren kopurua kalkulatzeko eta jasotako prestazioen itzulera adosteko ebazpena berrikusteko.
GRAFIKOEN ETA TAULEN AURKIBIDEA
1. grafikoa
Arartekoari 2015ean egindako kexak ................................................................................................................ 19
2. grafikoa
Arartekoaren jarduera guztiak 2015ean............................................................................................................. 20
3. grafikoa
Aurrez aurreko kexen eta telefonozko aholkuen kopurua arreta zuzeneko bulegoetan.................................... 21
4. grafikoa
Onartu gabeko kexa idatziak eta egoerak........................................................................................................ 22
5. grafikoa
Bideratutako espedienteen banaketa, eragindako administrazioen arabera.................................................... 24
6. grafikoa
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka
(Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteen banaketa, sailen arabera..................................................... 25
7. grafikoa
Foru administrazioen aurka bideratutako espedienteen banaketa, lurraldeen arabera................................... 25
8. grafikoa
Erregistratutako kexa-espedienteen lurralde banaketaren
bilakaera, jatorriaren arabera (2005-2015)...................................................................................................... 28
9. grafikoa
Erregistratutako erreklamazio idatziak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko (2005-2015)............................. 28
10. grafikoa
2015ean bukatu diren espedienteak.............................................................................................................. 29
11. grafikoa
Kexa-espedienteen egoera ........................................................................................................................... 30
12. grafikoa
Jasotako kexen banaketa, kexagileen ezaugarrien arabera.......................................................................... 31
13. grafikoa
Kexen banaketa, erabilitako hizkuntzaren arabera........................................................................................ 32
14. grafikoa
Kexen banaketa, herritarrek erabili duten bidearen arabera.......................................................................... 32
15. grafikoa
Nolakoa iruditu zaizu Arartekoak bidalitako informazioa?.............................................................................. 33
16. grafikoa
Nolakoa iruditu zaizu Ararteko erakundeko langileek eman dizuten arreta
(laguntzeko prest egotea, tratua, enpatia...)?................................................................................................ 33
17. grafikoa
Oro har, nolakoa iruditu zaizu Arartekoaren lana?
(Azaldu duen interesa, laguntzeko prest egotea, egindako gestioak...)........................................................ 34
18. grafikoa
Administrazioarekin arazoak dituen pertsonaren bati Arartekora joateko
gomendatuko zenioke?................................................................................................................................ 34
19. grafikoa
Nolakoa iruditu zaizu kexa aurkeztu zenuenetik tramitazioa bukatu arteko denbora?................................ 35
20. grafikoa
Zure ustez, nolakoa da Arartekoak gizartearen eta herri-administrazioaren aurrean
duen irudia eta sinesgarritasuna?............................................................................................................... 35
Taulen aurkibidea
1. taula
Ararteko erakundearen esku-hartzearen eraginkortasun-maila................................................................ 20
2. taula
Hasitako kexa-espedienteen banaketa, jarduera-arloaren arabera.......................................................... 23
3. taula
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza)
bideratu diren espedienteen banaketa, arloen arabera............................................................................ 24
4. taula
Foru administrazioen aurka bideratu diren espedienteen banaketa, arloen arabera.............................. 26
5. taula
Tokiko administrazioen aurka bideratutako espedienteen banaketa...................................................... 26
6. taula
Autonomia erkidegoko udalen aurka bideratutako espedienteak........................................................... 26
7. taula
Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio
batzuen aurka bideratutako kexa-espedienteak.................................................................................... 27
8. taula
Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek
egin dituzten kontuan hartuta ............................................................................................................... 29
9. taula
Ofiziozko espedienteen banaketa, arloen arabera................................................................................ 30
ARARTEKOAREN ARGITALPENAK
Txosten bereziak
• Kalabozoak. Ertzaintzaren eta udalen atxiloketa egoitzak.1991.
• Psikiatrikoak. Ospitale psikiatrikoetako buru-gaisoen egoera.1992.
• Adinekoen egoitzak Euskal Autonomi Elkartean
(1992-1993).1994.
• Euskal Herriko Ararteko Erakundearen lehenbost urteak (1989-1994).1994.
• Euskal Autonomia Erkidegoan egoitzez kanpo adinekoentzat dagoen laguntzari buruzko txosten berezia
(1994-1995).1996.
• Euskal Autonomia Erkidegoko kartzeletako egoera. 1996.
• Babesik gabeko haur eta nerabeentzako laguntza zerbitzuak.1997.
• Adin txikiko lege-hausleak.1998.
• Uraren kalitatearen babesa Zadorra sistemako urtegietan.1999.
• Oinarrizko gizarte-zerbitzuen egoera EAEn. 1999.
• Buruko gaitzaren trataera ospitaletik kanpo. 2000.
• EAEko hezkuntza-premia bereziei emandako erantzuna. 2001.
• Sasoikako langileen egoera Arabako mahats eta patata bilketan. 2002.
• Pertsona ezgaituen lanerako aukerak EAEn. 2003.
• Euskal Autonomia Erkidegoan erabilera publikoa duten eraikinen irisgarritasuna. 2003.
• Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn. 2003.
• Pertsona nagusiei emandako arreta EAEn: etxeko laguntza, eguneko zentroak eta egoitza-zentroak. 2005.
• Bakarrik dauden adin txikiko atzerritarren egoera EAEn. 2005.
• Etxerik gabe eta bazterkeria larrian dauden pertsonen premiei emandako erantzuna. 2006.
• Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan. 2006.
• Gazteentzako etxebizitza politika publikoak EAEn. 2007.
• Arreta soziosanitarioa: esparru kontzeptuala eta nazioarteko eta autonomietako aurrerapausoak. Hurbilketa. 2008.
• Gizarte ekintza sektoreko lan baldintzak. 2008.
• Euskadin terrorismoaren biktimei erakundeek emandako arreta. 2009.
• Adingabekoei balioak transmititzea. 2009.
• Transgeneroen eta transexualen egoera Euskadin. 2009.
• EAEko erakundeen jarduna nerabeen droga kontsumoaren arloan. 2010.
• Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko gizarte zerbitzuen egoera. 2010.
• EAEko garraio sistema publikoak duen irisgarritasunari buruzko diagnostikoa. 2011.
• Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak. 2011.
• EAEn norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta emateko legearen aplikazioa. 2011.
• E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea. 2013.
• Askatasunik gabe dauden pertsonen buruko osasunari EAEn emandako arreta soziosanitarioa. 2014.
• Familiei laguntzeko politikak Euskadin: azterketa eta proposamenak. 2014.
Urteko txostenak
• Liburukiak: 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015.
Arartekoaren gomendioak
• Gomendioak 2002, 2003, 2004.
Bestelako argitalpenak
• Idatz arauak / Normas de redacción.1992.
• Ombudsmanaren Hirugarren Hitzaldi Europarra.
Herrialdeko Ombudsmanaren garrantzia. 1993.
• Esanak eta eginak / Dichos y hechos. Juan San Martín, Arartekoa. 1994.
• XV Jornadas de Coordinación de Defensores del Pueblo. 2000.
Faksimilak
• Jaquin-bide Iritarautia - 1820. Kadizko Konstituzioari buruz euskaraz idatzitako eskuizkribu argitaragabea, irakaskuntzarako moldatua. 1991.
• Gaioren Institutionum. 1992. (Gaztelaniazko lehen argitaralditik aterea, Madril, 1845).
• Aita Frantzisko Vitoriakoaren De indis insulanis. De iure belli. 1993. (Lyonen 1557an egindako lehen argitaralditik aterea).
• Valentín de Forondaren Cartas sobre la policía. 1998. (Iruñean 1820an egindako bigarren argitaralditik aterea).
• Miguel de Lardizábal y Uriberen Apología por los Agótes de Navarra y los Chuetas de Mallorca, con una breve digresión á los vaqueros de Asturias. 2000. (Madrilen 1786an egindako lehen argitaralditik aterea).
• Manuel de Lardizábal y Uriberen Discurso sobre las penas contrahido á las leyes criminales de España, para facilitar su reforma. 2001. (Madrilen 1782an egindako lehen
argitaralditik aterea).
• Xabier Maria Muniberen Discursos inéditos. 2002.
• Rita de Barrenechea eta beste emakume batzuk. Catalin y otras voces de mujeres en el siglo XViii. 2006.
«P. Francisco de Vitoria» Giza eskubideen saila (Bekadunen lanak)
• E. J. Ruiz. El derecho al ambiente como derecho de participación. 1993.
• M. Á. Encinas. Viviendas de protección oficial y arrendamientos en el País Vasco (1982-1991). 1994.
• G. Varona. La inmigración irregular. Derechos y deberes humanos. 1994.
• A. Bergara. Hezkuntza- eta Hizkuntza-eskubideak indarreko lege-araubidean.1996.
• Mª J. Fernández de Landa. El control interinstitucional en la Unión Europea. 1996.
• I. P. Sánchez. Rechazo social hacia las personas seropositivas en la CAPV. 1998.
• J. Morquecho. Intervención comunitaria en Euskadi.
Acercamiento a la acción social sobre la exclusión. 1999.
• G. Moreno. Trabajo y ciudadanía. Un debate abierto. 2003.
• A. Olarte. Alternativas a la cárcel en Euskadi: el trabajo en beneficio de la comunidad. 2006.
• B. Sicilia. Derechos fundamentales y Constitución Europea. 2006.
• J. Zarauz. Incidencia del padrón municipal en el ejercicio de los derechos de las personas extranjeras en situación irregular. 2007.
• I. Mujika. Visibilidad y participación social de las mujeres lesbianas en Euskadi. 2007.
«Francisco de Vitoria» Giza eskubideen bilduma Hausnartzeko eta parte hartzeko foroak
• Eskolako bizikidetasuna eta gatazkak. 2007.
• Nerabe eta gazte lesbiana, gay, transexual eta bisexualak: trabak eta gaitzespenak beren garapen pertsonalean, harremanetan eta sozializazioan. 2008.
• Cannabisa. Erabilerak, segurtasun juridikoa eta politikak. 2011.
Jardunaldiak
• Eskubide sozialen egungo egoera. 2008.
• Politika publikoen erronkak demokrazia aurreratu batean. 2009.
• Eskubide sozialak krisi garaian (CD-ROM). 2012.
• Estatu soziala eta bizitza duina (CD-ROM). 2015.
«Juan San Martín» Giza eskubideen bilduma (Bekadunen lanak)
• J. M. Septién. Mugarik gabeko eskola. Ikasle etorkinen irakaskuntza Araban. 2006.
• A. Bacigalupe, U. Martín. Osasun arloko gizarte desberdintasunak EAEko biztanleen artean. 2007.
• J. L. Fuentes, T. L. Vicente. Biztanleria magrebtarra Euskal Autonomia Erkidegoan. Egoera eta itxaropenak. 2007.
• F. J. Leturia, N. Etxaniz. Adinekoen eskubideak eta tratu desegokiaren prebentzioa. 2009.
• I. Orbegozo, A. I. Pérez, L. Pego. Gizabanakoari eskubideak etetea terrorismo kasuetan: arreta berezia atxiloaldi inkomunikatuari. 2009.
• A. Gozalo, E. Jiménez, L. Vozmediano. Adingabeak edo atzerritarrak? Esku hartzeko politiken azterketa, lagundu gabeko adingabe atzerritarren gainekoa. 2010.
• M. Arnoso, M. Mazkiaran, A. Arnoso, S. Luciani, A.Villalón, A. Otaegi. Etorkinek zerbitzu eta prestazioetara dutensarbidea, Euskal Autonomia Erkidegoan. 2011.
• Farapi: Ana Beatriz Rodríguez Ruano, Oihane García Santiago, Amaia Benito Pumarejo, Araitz Rodríguez Gutiérrez, Nerea Elías Muxika, Begoña Pecharromán Ferrer. Aplicación de los derechos de las personas usuarias y consumidoras en la Comunidad Autónoma del País Vasco (CD-ROM). 2012.
Material didaktikoak
• G. Azkarate, L. Errasti, M. Mena. Giza Eskubideen hezkuntzari buruzko baliabideak (Bigarren Hezkuntza). 2000.
• Zenbait egile (IPE). Gure eskubideak (Lehen Hezkuntza). 2001.
• E. Acero, I. Mier. Giza eskubideak jokoan (Bigarren Hezkuntza). 2001.
• Mugarik Gabe. Sortuz / Generando CDa. 2004.
• Ikasleen lanak. Gure eskubideak / Nuestros derechos. 2004.
• Ziber Bullying-a. Teknologia berrien bidezko jazarpena prebenitzeko material didaktikoa. 2008.
• Leihoak. Abentura ERREALA Mundu BIRTUALEAN.
Gozatu internetez… Sarean erori gabe. 2008.
«Giza eskubideei buruzko jardunaldiak» bilduma
(Uda ikastaroak)
• El derecho a la no discriminación por motivo de raza. 1997.
• Vigencia y futuro de la Declaración Universal de los Derechos Humanos en su 50 aniversario. 1998.
• Los derechos no caducan con la edad: el año internacional de las personas mayores. 1999.
• Una cultura de paz: cimiento para los derechos humanos. 2000.
• Responsabilidad penal de los menores: una respuesta desde los derechos humanos. 2001.
• Derechos humanos y nuevas tecnologías. 2002.
• La prevención y erradicación de la tortura y malos tratos en los sistemas democráticos. 2003.
• El trabajo en el siglo XXI: perspectivas de futuro. 2004.
• Familia berriak eta berdintasun printzipioa: eztabaida irekia. 2005.
• Arartekoa: XXI. menderako Ombudsmana. 2006.
• Herritarrek ingurumenean edo gizartean eragina duten azpiegiturei buruzko erabakietan parte hartzea. Hausnartzeko eta herritarrek parte hartzeko IV. Foroa: Herritarren partaidetza: fikzioa ala errealitatea? 2007.
• Osasun mentala eta pertsonen eskubideak. 2008.
• Haurrak babesteko sistemak eta horien erronkak. 2009.
• Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeko bidean. 2010.
• Gaixotasun arraroak: arreta publikoa behar duen errealitate baten argi-itzalak. 2011.
• Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta
enpresa pribatuek interes orokorreko zerbitzuak egitea
(CD-ROM). 2012.
• Pertsonen eskubideak babestea finantza-erakundeekin dituzten harremanetan (CD-ROM).2013.
• Familiak eta beraien beharrak eta erronkak oraingo
gizarte- eta ekonomia-egoeran: botere publikoen erantzuna (CD-ROM). 2014.