10. ANIMALIAK BABESTEA ETA EDUKITZEA
1. Arloa kopurutan
2015ean 4 kexa jaso dira animalien babesaren arloan, alegia, erakundeak urte osoan zehar erregistratu dituen kexen %0,19.
2. Kexarik aipagarrienak
Ekitaldi honetan, jasotako kexen kopurua oso altua izan ez bada ere, adierazi behar dugu eremu ezberdinetan pertsonen eta animalien arteko bizikidetzan sortutako gatazkei buruzko erreklamazioak gailendu direla adierazi behar dugu.
Herritarrek aurten ere erakunde honetara jotzen jarraitu dute administrazioek zenbait animaliek espazio publiko jakin batzuetan jasan dituzten gertakarien aurrean erantzun ez dutela salatzeko.
Horregatik zuzendu gara dagozkien toki erakundeengana, pertsonei kalterik ez egiteko animaliak izateko araudia betetzen dela bermatu behar dutelako. Hartara, hiriko bide eta espazio publikoetan txakurrek kontrolaturik eta loturik egon behar dute eta, horretarako, kateak edo uhalak erabili behar dira. Halaber, animalia horiek mikrotxiparekin identifikaturik, erroldaturik eta kasuan kasuko udalerriko erregistroan erregistraturik egon behar dute. Horretarako, garrantzitsua da toki-erakundeek animaliak identifikatzeko kanpainak egitea, txakurrak abandonatzeak, erasoek, kexek, etab. eragin ditzaketen ondorio negatiboak ekiditeko.
Bestalde, EiTBko programetan animaliei tratu ez egokia ematen dietela adierazteko elkarte batek egindako kexa aipatu behar dugu.
Erakunde honetan 2014ko ekitaldian EiTBko “El Conquistador del Fin del Mundo” deitutako telebista programan animaliek jasotako tratu txarrak direla eta erakunde honetan izapidetutako kexen harira, erakunde honek entitate horri produkzio ekoizleei zuzendutako jarduteko protokolo jakin batzuk abiarazteko aukera azter dezala. Horren xedea, animalien kontrako arazorik eza eta ongizatea bermatzen duten kontrol-neurriak ezartzea da. Honi erantzunez EiTBk gogoetak dagokion talde arduradunari helarazi zizkiotela jakinarazi zigun eta, EiTB estilo liburua proiektuan honi dagozkion gogoeten arabera, ondorengo edizioetarako badaezpadako neurriak hartu zirela.
Animalienganako tratu txar hori askotan eta programa ezberdinetan eman dela aipatzen zuen erreklamazio berria ikusita, berriz ere zuzendu ginen erakunde horrengana arazoaren gainean hartutako neurriak jakinarazteko.
Esku-hartze honekin lotuta, EiTBko zuzendari orokorrak jakinarazi zigun azken urte hauetan neurriak eta jarduerak egin direla eta, zentzu honetan, duela gutxi ad hoc klausula bat idatzi dela EiTBk sinatzen dituen eta animaliak agertu eta parte hartu dezaketen produkzio kontratu guztietan sartzeko.
Aipatutako klausularen kutsu literala honakoa da:
“Programetan zehar egin daitezkeen probetan ekoiztetxeak animalien irudiak edo parte-hartzea gehitu nahi badu, derrigorrezkoa izango da ETBri inguruabar horren berri ematea. Azken horrek egiaztatuko du bertan parte-hartzeak edo agertzeak ez duela haren izaeraren aurkako portaerarik zein jarrerarik inplikatzen edo ez dela tratu iraingarririk gertatzen. Horren ostean, beren-beregi baimendu ahalko da animaliekin egiten den proba bakoitza eta ondorengo emisioa.”
Era berean, jakinarazi zigun kontrol mekanismoak berrikusteko asmoa zutela etorkizuneko gatazkak ekiditeko, horrekin animalien defentsa eta babesarekin duen konpromisoa adieraziz.
3. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Hala ere, gaur egun argi dago gero eta etxeko animalia gehiago daudela espazio publikoetan. Horrenbestez, udalerriek kontrol politikak ezartzea ezinbestekoa den arren, agian, komenigarria izango litzateke etxeko animaliak dauzkaten pertsonen eta gainerako herritarren arteko bizikidetza orekatua lortzeko bestelako irtenbideak hartzea.
Horrela, animalientzako aisialdirako eremu zehatzak prestatu daitezke ordutegi zehatzetan, era berean, beharrezkoa da animalien jabeei txakurren kakak jasotzeko aukera emateko udal baliabide egokiak eskuragarri jartzea eta informazio kanpainak egitea animalien jabeak animaliak edukitzearekin lotutako alderdietan hezi eta kontzientziatzeko, dauzkaten betebeharrak zein diren eta betebehar horiek ez betetzearen ondorioak zein diren jakin dezaten.